Generales eus

Page 1

MEMORIA 2015

-01

portada

#memoria emaús ´15 EUS


MEMORIA 2015

-02


MEMORIA 2015

-03

#servicios generales


MEMORIA 2015

-04


MEMORIA 2015

-05

“Egiten dugun guztia, gure gertuko inguruneari eragiten dion konpromiso kate baten parte da, baina bizi garen munduari ere eragiten dio...”

“Egiten dugun guztia, gure gertuko inguruneari eragiten dion konpromiso kate baten parte da, baina bizi garen munduari ere eragiten dio...” Arketipoak aldatu diren gizarte batean mugitzen gara. Egun kulturak gure bizitzak nahasten ditu. Janzten garen eta erlazionatzen garen modua, gure genero erlazioak nola ezartzen ditugun, eguneroko bizitzako erabilera eta ohitura arruntak eta apartekoak, mitoak, kontakizunak, itxura artistikoak, etab.; zer eta nola jaten dugun, janzten duguna nola eta non erosten dugun, ikusten eta irakurtzen ditugun filmak eta liburuak, zertan pasatzen dugun gure aisialdia. Azken batean, egiten dugun guztia, gure gertuko inguruneari eragiten dioten konpromiso kate baten parte da, baina bizi garen munduari ere eragiten dio. Zygmunt Bauman, Manuel Delgado edo Santi Eraso-ren mailako pentsatzaileek kultura ekologikoaz, kultura-politikek gure habitataren jasangarritasunari eragiten diotelako, eta kultura hezitzaileaz hitz egiten dute, bizitza guztian zehar pertsona guztien prestakuntza etengabearekin zerikusia duelako.

Emaús 35 urteurrena: Atzo izan zela dirudi Javier Pradiniren eskutik Emaús Gizarte Fundazioa Taldeko Zuzendari Nagusia Atzo izan zela dirudi, baina dagoeneko 35 urte pasa dira, 1980ko urriaren 31ean, gaztetasunez beteta, 18 eta 22 urteko bi gazte, mundua aldatzeko ilusioz, beraien bizitzei norabide aldaketa bat ematea eta gizartean kaltetuen zeuden pertsonekin bizitzeko konpromisoa hartzea erabaki zuten. Eskuetan zituzten baliabide bakarrak, kalean uzten ziren kartoia eta txatarra ziren, zaborraren kamoia pasa aurretik, hurrengo egunean saldu ahal izateko eta bide batez, 9 pertsonako komunitate bat mantendu ahal izateko. Gehienak gizartean marjinatuak zeuden alkohol arazoengatik, lan porrotengatik eta familia-lotura hausturengatik, beraien bizibidea eskaletasuna edo karitatea soilik zirelarik. Hasieran esan dudan bezala, 35 urte eta hamaika esperientzia pasa dira, guztiak aberasgarriak, ez beti atsegingarriak edo dibertigarriak, baina zalantzarik gabe, guztiak honaino eraman gaituzte, 2015eko azaroak 1.

Gaur egun bitxikeriaz, Emaús 150 pertsona inguruz osatuta dago eta batezbesteko adina 35 urte ingurukoa izango da. Eta 35 urterekin, edozein pertsona ‘mundua berea’ egiteko gai da. Eta horrela, Galizia, Asturias, Bizkaia eta Gipuzkoatik, Emaúsen burutzen den lanaren zentzua ezagutu duten pertsonak daude eta beraiek guztiek belaunaldi berri horren muina osatzen dute, Emaúsen proiektuaren jarraipena ziurtatzeaz gain, zabalduko eta hobetuko dutelarik. Gaur egun, giza talde bat osatzen dugu, kaltetuen dauden pertsonen defentsan dugun konpromiso indibidual eta kolektiboa, eta zoritxarrak, gutxi ez direla, gainditzeko gaitasuna nabarmentzen direlarik. Beraz, 2016 urtea –eta hurrengoakproiektuz eta ilusioz beteta datoz, eta guztiok batera errealitate egiten saiatuko gara. Eta gauza onak (baita batzuetan txarrak ere) partekatzea hobe dela defendatzen dugun pertsonak izanik, guregana gerturatzen diren printzipioak eta baloreak gurekin partekatu nahi duten pertsona guzti horiei animatzen diegu. ‘Emaús urratsez urrats’ doala deskubrituko dute.


MEMORIA 2015

Gure arreta 3 ardatzetan oinarritzen da. Besteek hondakinak edo zaborra ikusten duten horretan guk baliabideak sortzen ditugu. Objektuen, altzarien eta arropa eta ehunen konponketa eta berrerabiltzearen aldeko gure aldarrikapena defendatzen eta praktikan jartzen dugu, erabili eta bota kulturaren aukera bezala eta kontsumo arduratsua eta sormen-kontsumo bat sustatzen dugu.

Gizartean baztertuen dauden pertsonekin eta kolektiboekin konpromisoa. Pertsonak erdigunean jartzearen aldeko apustu egiten dugu, hiritartasun aktiboko eskubideko subjektu bezala, burujabetza sortzailea, komunitarioa eta eraldatzaile gakoan.

Mobilizazioa eta gizarte sentsibilizazioa, gizarte eredu baten eraldaketarako. Aipatutako eredu horren hainbat ondorioen inguruan berehala ekiten dugu, hauek sortzen dituzten arrazoiak eta zergatiak salatuz, prozesu estrategikoak sustatuz sozial eta politika mailan intzidentzia eginez, Ekonomia Solidarioa, Bidezko Merkataritza, Kontsumo Arduratsua, Elikadura Burujabetza, etab. bezalako kontzeptuak hedatuz.

-06


MEMORIA 2015

-07


MEMORIA 2015

#Zerbitu Orokorretan lan egiten dutenek horrela definitzen dute: Belartzako bulegoetan espazioa eta lankidetza harremanak partekatzen dira, lurraldeetako eta sailetako behar komunak erantzuten dituzten zerbitzu orokorrak osatzen duten talde oso desberdinen artean. Belartzan elkarrekin bizi diren izaera desberdineko profesionalek osatzen dituzte zuzendaritza, administrazioa eta giza baliabideak, intzidentzia, komunikazioa eta berrikuntza taldeak. Laneko erlazioa lankidetza da. Ezagutzen aniztasunak proiektu profesionalen arteko erlazioa aberasten du, lankidetza laneko erlazioak. EmaĂşseko kide izatearen erlazioak, bulegoko espazioa, ekipamenduak eta komunitateko gastuak partekatzeaz haratago doazen proposamenak eta erlazioak eraikitzeko aukera ematen du. Iaz hainbat proiektu desberdin gauzatu ziren, jarraian modu laburrean izendatzen dira:

|Intzidentzia Gizartea eraldatzeko lan egiten duen EmaĂşseko saila da, Ekonomia Solidarioa eta Gizarteratzea sailekin batera. eraldaketa hau lortzeko, iaz ondorengo proiektuetan lan egin zen:

|AmetsEkin Amesten dugun gizarte eraldaketarako gure kolektiboetan praktikan jartzen. Barne funtzionamendu eraldatzaile bat lortzeko, eraikuntza parte-hartzailetik eman beharreko gako eta urratsen identifikazioa.

-08

erresilentzia

da z e n i a or tua n e m o m

TRANS forma zioa

a n la

a n u s a t z ani

lagun

filtrorik gabe

Mota g unea k, barr e ba

C o wo poztasu na a u z t r o f es

...

a o s i m ro p kon

kAO s

n a l a lan d

GIR ONA

lagunak


MEMORIA 2015

! ! ! ! f f pu

guzt ieta lana ko e atzu ta k

orking

iak t z u g n egu ira d k a n i berd

a n i k a m nea u g

RO A

: )

ntasuna

-09

|Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria

|Bidezko Merkataritzako Taldea Donostia

Donostiak Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiria izatea lortu du, elikadura burujabetza barneratuz.

Donostiako BM taldean parte hartu dugu Bidezko Merkataritza sustatuz, sukaldaritza tailer baten bitartez eta amaiera emanez Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuz.

|Ekimuin Ekonomia sozial eta solidarioko praktika onak identifikatu eta formazioa, beste ekonomia bat sustatzeko unibertsitate eredu eraldatzaileen bitartez.

|Aiala Txileko emakumeen institutu agroekologikoa martxan jartzea, Anamuri buru delarik.

|On-line ikastaroa ELIKADURA BURUJABETZA ERAIKIZ EUSKAL HERRIAN Online ikastaroa koordinatu eta Ekonomia Solidarioko modulua irakatsi eta argitalpena burutu, EHNE Bizkaia, Mundu bat, Veterinarios Sin Fronteras Euskadi eta Bizilur-ekin batera modu kolektiboan burututako lanaren barruan, Elikadura Burujabetza Euskal Herrian sendotzeko. Lana taldeetan…

|Saretuz Mugarik Gabe-rekin batera, Donostiako Kontsumo Arduratsua, Kontzientea eta Eraldatzailea sarearen dinamizazioa. Urte honetan zehar festa eta ekitaldi jasangarri, inklusibo eta berdintasunaren aldekoak burutzean zentratu gara, baita sarearen ahalduntze indibidual eta kolektiboan ere.

|Alternatiben Herrixka Alternatiben Herrixka talde motorrean partaidetza, 30 erakunde baino gehiagoren arteko topaketa bat, modu dibertigarri batean klima aldaketari aurre egiteko: azokak, kontzertuak, bertsolariak, herri bazkaria, jolasak, hitzaldiak, mahai inguruak…

|Berrikuntza Emaúseko departamentutik.

|Ekonomia zirkularra ACEDErekin –cluster del hogar de Euskadi– batera elkarlanean, Debagoienan ekimen ekonomiko bat garatzeko aukera landu dugu TEEHn sektorean, eskualdeko beste eragile batekin elkarlanean.

|Enplegurako Aktibazioa Lan nagusiena Bidasoa Activa-rekin lotura edo aliantza bat ezartzea izan da, lan merkatu inklusibo gakoan lan egiten duen proiektu bat sustatzeko asmoz.

|Ongi komunaren Ekonomia Esperientzia pilotu bat garatu genuen Arrasateko EkoCenter-ean, definitutako tresnaren egokitasuna ebaluatzea posible egingo du erakundean ezartzeko.


MEMORIA 2015

-010

Emozioetan inbertitzen dugu |Taldean egiten dugu lan

|Grafikoak

Zoriontasun estatistikak eta datu sozialak Zoriontsua al zara EmaĂşsen?

EmaĂşsen jasotzen duzun arreta:

Pertsona bezala errespetatua sentitzen al zara?

Azken 24 ordutan hauetako sentsazioren bat bizi izan al duzu?


MEMORIA 2015

-011

Iaz hausnarketa garrantzitsu bat egin genuen. Tabakaleran, kultura garaikiderako zentroan, erakundeko espazio berri bat irekitzeko aukerarekin, Emaús berriz asmatu egin zen, “Emaús 3.0” deitu genion kontzeptu horretan. Nor garen azterketa batetik abiatuz prognosi bat egiten saiatu zen, zazpi urtetan nor izan nahi genuen jakiteko. Emaúsenak ez ziren arazo politikoengatik azkenean ezin izan genuen anbizio handiko proiektu hori abian jarri. Baina “pentsamendu” hau guztia ez zen ahaztu.

Hausnarketa hau praktikan jartzen hasi ginen gure espazio guztietan, espazio hedatua deitu genion horretan. 2015 urtean zehar Intzidentzia eta Komunikazioa sailak modu bateratuan egin zuten lan. Elkar ezagutza sakonagoko topaketa mamitsua eta produktiboa izan da. Ondorioz, intzidentziatik gehiago komunikatzea eta komunikazioan gehiago sakontzea eman da. Iaz herentzia gisa zero euro jaso genituen eta dohaintza gisa 7.603€. Bitxikeria moduan adierazi, Burgoseko herri batean etxe bat eman ziguten dohaintzan. Etxeak

kanpoko hormak bakarrik zituen zutik, gainerako hormak ez zeuden. Emaúsen lan egiten dugun taldea 215 pertsonak osatzen dugu, hauetatik 127 emakumeak dira eta 88 gizonak. Emakumeen batezbesteko adina 40 urte da eta gizonena 39. Pertsona hauetatik guztietatik 12 espainiarra ez den nazionalitate desberdina dute. Azken hauen jatorria da: Maroko, Aljeria, Senegal, Ghana, Peru, dominikar Errepublika, Nikaragua eta Kolonbia.

ASTURIAS Gastuak Diru-sarrerak LANGILEEN GASTUAK

SALMENTAK

FUNTZIONAMENDUA

USTIAPEN DIRU-LAGUNTZAK

AKURA

ZERBITZU-EMATEA

GELDIRIKO AMORTIZAZIOA EKARPEN OROKORRAK

GALIZIA Gastuak Diru-sarrerak LANGILEEN GASTUAK FUNTZIONAMENDUA (EGITURA+JARDUERAK)

ZERBITZU-EMATEA (PRIBATUA)

KUDEAKETA ETA ADMINISTRAZIOA

ZERBITZU-EMATEA (PUBLIKOA)

ZERBITZU OROKORRAK Gastuak Diru-sarrerak LANGILE ETA GIZARTETZA AKURA FUNTZIONAMENDU GASTUAK AMORTIZAZIOAK

BERRAKURATU USTIAPENAK (ONDASUN) INGURUAN ZERBITZU EKARPENAK USTIAPENAK (ESPLOTAZIO) BESTE DIRU-SARRERAK


MEMORIA 2015

Kalitatezko eta gertutasunezko zatiak Iazko hainbat zati mango, sandia… itxaropen usaina du. Erakunde osoan partaidetza prozesu bat burutu genuen, ezaugarritzen eta elkartzen gaituen usain bat aukeratzeko. Emaús bizi egiten den, sentitu egiten den esperientzia bat dela kontziente gara. Horregatik, unibertsitate eta ikastetxeetako ikasleei gure ateak irekitzen dizkiegu. Iaz guztira 641 ikasleren bisita jaso genuen. Gehienak Irungo EkoCenter-a bisitatu zuten, baina asko eta asko izan ziren Muntoko gure #socialDonostia programa ezagutzera gerturatu zirenak. Bisita hau emozional mailan beti intentsitate handikoa izaten da. Bizia bezain interesgarria. Bereziki, aurreiritziak ditugunak pertsona helduak garela agerian jartzen duelako. REUSING, horrela deitzen diegu sormenezko joskintza, altzarien eraldaketa eta zaharberritzea eta TEEH konponketako ikastaro-laborategiei. Ikastaro hauekin gure salmenta guneak partekatzeko eta enpatia eragiteko espazioetan bihurtzen dira. Era berean, konponketaren kultura baten sustapena bilatzen dugu. Konpontzeak askotan produktuaren iraupena bikoiztea esan nahi du. Eta era berean, lehengaia eta ekoizpen baliabideak bitan zatitzen du, baita ekoitzitako hondakin kantitatea ere, aberastasuna eta ongizatea murriztu gabe. Trastart, tamaina handiko hondakinak kalean ez uzteko eta etxeko bilketa publiko bat egoteko aldarrikapen kanpaina original bat izan zen. Kanpainaren bitartez hausnarketa interesgarri bat egiteko aukera izan genuen. Emaúsen objektu bat erosten duzunean, enplegu solidario bat ordu edo/eta minutu kopuru jakin batean laguntzen ari zara. Eta beste hainbat kanpainen artean, eskaintzez beteriko liburuen “askapena” nabarmendu behar da. Liburuaren egunean gure hiriko eta herrietako txokoetan utzi genituen nahi zuenak eskuratzeko. Ekimen hau benetan ederra izan zen eta lankide askoren partaidetza izan zen.

-012


MEMORIA 2015

Bizia duten espazioak Zerbitzu Orokorrak

-013


MEMORIA 2015

-014

#social emaĂşs


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-013


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-014


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-015

“Goitik hasita ezin da ezer eraiki. Agian, zulo bat.” Cormac Russell

EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOAN 30 urte baino gehiago daramatzagu gizarte bazterketaren fenomenoan lan egiten, beti premisa berdinaren inguruan: pertsonak gure jarduera guztien erdigunea izatea. Horretarako, urte hauetan zehar, gizarte bazterketa egoeran edo/eta egoteko arriskuan dauden pertsonen beharrak asetzera bideratuta dauden programa eta zerbitzu desberdinak abian jartzen joan gara. Esperientzia honetatik abiatuz, 2015 urtean zehar Emaús Gizarte Fundazioak hausnarketa barne eta partekatu prozesu bat burutu du, erakunde arteko lankidetzaren esparruan, gizarteratzeko eremuan garatutako arretako ereduen inguruan.

Hausnarketa eta eztabaidatze prozesu honek gure arreta eredua definitzera eraman gaitu: INCLUE, kontzeptuzko eta metodologiako esparru bat eskainiz, eta honen bitartez agertoki berritzaile eta kalitatezko bat lortzeko bidean aurrera eginez, norbanakoaren arreta batean zentratua, emakumeen eta gizonen behar desberdinak kontuan hartzen dituena, pertsonen bizitza kalitatea eta beraien eskubideak betetzea, laguntzako erlazio profesionalen bitartez. Hori guztia, ahal den neurrian, beraien autonomiaren eta baliabide pertsonalen eta erlaziozko baliabideen sendotasunaren alde egiteko, beraien bizitza proiektuak kontuan hartuz eta errespetatuz.


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-016

#Gizarteratzean lan egiten dutenek horrela definitzen |Bazterketa egoeran dauden pertsonentzat egoitza zentroak EmaĂşs Gizarte Fundazioak titulartasun publikoko egoitza gailu komunitarioak kudeatzen ditu, 20 eta 24 arteko plaza indibidualeko gaitasun batekin, eguneko 24 orduetan arreta eta gainbegiraketa etengabea eskainiz. Elkar bizitzarako zentroak dira, izaera pertsonal, sozial eta erlaziozko narriadura larriekin bazterketa egoeran dauden pertsonei, erdi- edo goi-mailako intentsitateko laguntzak dituen ostatu zerbitzu bat eskaintzera zuzendua, gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak burutzeko. Diziplina anitzeko profesional taldeen laguntza dute, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta bat eman ahal izateko. Gailu hauetan garatutako esku-hartzeak, oinarrizko beharren estalduratik abiatuz, autonomia eta funtzionamendu sozial eta erlaziokoa mantentzeko edo sendotzeko konplexuagoak diren prozesuak sustatzea posible egiten du, baita bertan partehartzen duten pertsonen gizarteratzera begira aurrera egitea ere. Gaur egun gure erakundeak, Gipuzkoa eta Bizkaiako lurraldeetan ondorengo zentroak kudeatzen ditu, hitzarmen edo kontratazio publikoko formulen bitartez:

Harrera Anitzeko Udal Zentroa, GAZTELUTXO Gizarteratzeko Erresidentzia Zentroa MUNTO Errenteriako Udaletxeko aldi bateko egoitzarako etxebizitzak Balorazio eta diagnostiko espezializatuko zentroa PORTUENEA Gizarteratzeko egoitza zentroa BITARTEAN Gizarteratzeko egoitza zentroa ISLA Gizarteratzeko egoitza zentroa UBA III Emantzipazio programa

|Inklusioko beharren arretarako Eguneko Zentroak Zerbitzu honek gizarte bazterketa egoeran edo/eta egoteko arriskuan dauden pertsonei eguna pasatzeko eta beraien gizarteratzera bideratutako zerbitzu bat eskaintzen die, izaera anitzeko zerbitzua. Denboran zehar arreta iraunkorra ematen die, ohiko beraien ingurunetik kanpo geratu ez daitezen ahaleginduz, eta gizarteratzeko beraien ibilbidean akonpainamendu indibidual bat eskainiz, izaera desberdineko jarduerak konbinatuz: okupazionala, hezkuntza, estimulatzaile edo errehabilitatzailea, bitartekotza komunitarioa edo/eta gizarteratze-laneratzekoa. Egun, EmaĂşs Gizarte Fundazioak, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurralde historikoetako Foru Aldundiekin hitzartutako bi zentro kudeatzen ditu: Inklusiorako Eguneko Zentroa Munto Inklusiorako Eguneko Zentroa BITARTEAN


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-017


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-018

zorion tsu eg on

A Z T N U G LA

A D R E Z E N E I D U R DI A L A BEZ h

konfia nt

za

esa b a b

la

asiera R HE A N O ME e m ateko ON N GO leku bat SEN ELA N TIT AIZ

e n e t s u Ik

D Z E N E Z T I T S I X E a en d z

a e d n Je

:

A D EZ

ZE N

ENT ZUT BESAR EA KADA


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

bakar rik ez sentit u

a u t k e f a

asaita suna

A N E P R

burut u behar reko lanare n anizta su eta la na g zaitue untzen n langil ea

ma ita sun a

BERRIR O barre eg in

-019

|Akonpainamendu eta bitartekotza komunitarioko Programak Gizarte bazterketa egoeran edo/eta egoteko arriskuan dauden pertsonei, gizarteratzeko prozesuetan laguntzeko zuzendutako programak. Bere funtzioak, gizarte bazterketa egoeran edo/eta egoteko arriskuan dauden pertsonen trebezia autonomoa eta gizarteratzea hobetzera bideratzen dira, profesional batekin egindako interakzioaren bitartez. Helburua, pertsonei laguntza eskaintzea da beraien egoera kontrastatzeko, beraien helburuak, desioak edo bizitza proiektuak zehaztu edo/eta definitu. Hauek lortzeko erreferentziako pertsonak dituzte, prozesu batean zehar laguntza instrumentala, emozionala, erlaziokoa eta hezkuntzakoa eskaintzeko gai direnak. Programa hauek arreta berezia eskaintzen dute gaitasun sozialen garapenari eta pertsonaren eta bera bizi den familia, talde edo komunitate ingurunearen arteko interakzioaren hobekuntzari. Gure erakundeak alor honetan jarduera desberdinak garatzen ditu lurralde desberdinetan: Akonpainamendu Programa, Errenteriako Udaletxea A pie de Calle Tira do fio, Ekotaller Gizarteratzeko okupazio-tailerra JOSKINTZA, ROL Programa ENTRE FOGONES RECICLARTE ReconstrucciĂłn

|Enplegurako aktibazio Programak Gizarte bazterketa egoeran edo7eta egoteko arriskuan dauden pertsonek aurkezten dituzten enplegagarritasun gabeziako maila altuak gainditzera bideratutako jarduera multzoa. Horrez gain, lan eremuarekin erlazionatutako moldaerazko gaitasunen garapenera eta hobekuntzara bideratzen dira. Programa hauen helburua, egoera honetan egon daitezkeen pertsonek, lan eremuarekin erlazionatutako (baina ez bakarrik lan eremukoak) moldaerazko

gaitasunak, ezagutzak eta trebetasunak lortzea edo garatzea, trebakuntzako jardueretan parte hartzearen bitartez, beraien norbanakoaren autonomiaren garapena bilatuz, eta inklusioa eta gizarte partaidetza maila baten alde egiten duten aurrerapen horiek bilatuz. Alor honetan erakundeak ondorengo jarduera garatzen ditu, lurralde desberdinetan hauek ere: ACTIVA Programa; RecliclaTex, TESELA, gizarteratzeko okupazio-tailerra ELKARGUNE, EmaĂşs FORMAXOVEN,

|Berrikuntza eta ikerketa Programak Bide Programa eta INCLUE Proiektua Egoeren konplexutasunak eta egiturazko gizarte bazterketari lotutako prozesuek, krisiaren testuinguruagatik larriagotua, baita gizarteratzearen alde egitera bideratuta dauden egungo neurrien eta ereduen emaitzak ere, gai honetan nahiko genukeen antzezleku batetik urrun kokatzen gaitu eta gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei ematen zaien arreta ereduan aldaketa baten beharra agerian jartzen da. Ildo honetan, EmaĂşs Gizarte Fundazioak, mota honetako egoeretan dauden pertsonei arreta kulturaren inguruan hausnarketa sakon bat lantzea posible egin digun, ikerketa eta berrikuntza lerro bat hasi du, INCLUE Proiektuaren eskutik, EEA GRANTS europar diru-funtsekin finantzatua. Beste alde batetik, Bide Programaren baliabide bat izan nahi du, gizarte bazterketa egoeran edo egoteko arriskuan dauden pertsona haientzat eskuragarri, arrazoia edozein dela ere. Bere helburu nagusia, pertsona hauei ongizate fisiko, psikologiko eta sozialaren bilaketara bideratutako arreta bat eskaintzea da, pertsonaren garapenaren aldeko egiteko asmoz, bere integrazioa eta partaidetza ingurunean eta oro har, bere bizitza kalitatea hobetzea. Horretarako, programak pertsonen gaitasunen trebakuntzara eta sendotasunera bideratutako zerbitzu eta prestazio multzo bat abian jartzen ditu, bizitza autonomorako, gizarte partaidetzarako eta beraien bizitza eta zoriontasun proiekturako garapena.


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

Emozioetan inbertitu |Taldean egiten dugu lan ‹‹ “Juanak, bere eskubidek betetzera eta arazoen eta galeren ondorioz markatutako bizitza bat hobetzera lagundu dioten baliabideen, laguntzen eta izapideen inguruko informazio eta orientazioa izan.” ›› ‹‹ “Mikelek komentatzen du “aquí se está de lujo”, pasa duen guztiaren ondoren (oso gaizki pasa du), nondik etortzen zaren kontuan hartzen ez den leku batean egotea, den horri eta egiten denari balioa emanez, onena da, ›› ‹‹ Jenni-ek Formaxoven programan parte hartu du eta komentatzen digu, inoiz inor ez dela arduratu nola zegoen eta nola sentitzen zen eta hemen egin dutela “asko motibatu naute eta nire emozioak eta sentimenduak adierazten ikasi dut, baita nire burua pixka bat gehiago maitatzen ere” ›› ‹‹ Pedrok 7 urte daramatza kalean eta gizarteagatik etengabeko gaitzespena jasan ondoren, zentroan beti jasotzen duen tratua eskertzen duela dio, zentroko atea beti irekita dagoela sentitzen duelako eta jendea beti goxotasunez jasotzen delako. ›› ‹‹ Abdellah-ek ez du gogoratzen hainbeste barre egin zuen azken aldia, gainerako erabiltzaileekin zentroan partxisean jolasten pasa zituen arratsaldeetan bezala. Zentroko ezaugarrietako bat, behin atea pasa ondoren guztiok berdinak garela dio, pertsonak. Eta kalean zaudenean gizarteak ez zaitu horrela tratatzen eta baztertua sentitzen zara. ›› ‹‹ Joseanek dio “oso baju nagoen egunetan ere, pilarik gabe, hainbeste pertsonekin zailan da irribarre bat ateratzea”. ›› ‹‹Salisu lasai dago, ez zaizkio gatazkak gustatzen eta kalean zegoenean ez zen seguru sentitzen. “Nire bizitza hobetu egin da lehen kalean bizi nintzelako eta orain bizi kalitatea hobetu delako”… “baina oraindik hobetzeko gauzak daudela” dio. “Nire autonomia lortzeko zubia da”.››

-020


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-021

|Grafikoak Zoriontsua al zara Emaúsen?

Gizon/emakume kopurua guztia Título del gráfico 17%

Gizon Emakume

Pertsona bezala errespetatua sentitzen al zara? 83%

hombres

mujeres

Gizarteratze kopuru guztiko grafika

Azken 24 ordutan hauetako sentsazioren bat bizi izan al duzu?

Bizkaia

Asturias Gizon

Galizia

Emakume

Gipuzkoa bakarrik Emaúsen jasotzen duzun arreta:

Gizon

Gipuzkoa

Emakume


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

Kalitatezko eta gertutasunezko zatiak Hausnarketa prozesua, barne eztabaidatze eta berregituraketa. OPE Aholkularitzaren laguntzarekin, erakundean, laneko egitura eta prozeduren analisian, eztabaidatzean eta berdefinizioan oinarritutako lan prozesu bat garatu genuen, erakunde aldaketara bideratuta. Hemendik erakundeko plan estrategiko bat sortu zen, gure ekintzak eta jarduerak kokatzen eta zuzentzen dituen funtsezko tresna bezala. Modu berezi batean, Gizarteratze sailerako 2017 urterako kudeaketa plan bat definitu zen. Bertan, gure jarduerak modu planifikatu batean bideratzeko lerro eta helburu estrategikoak proposatzen ziren. Prozesu honetan, saila osatzen dugun zerbitzu guztiak parte hartzen ari gara. INcléu proiektuaren garapen prozesua. Ongizate sisteman dagoen krisi sakon batetik eratorritako gizarte aldaketa desberdinak, eta ondorioz, gizarteratzeko eremuan kalitatezko arreta baten gakoak berriz definitzen dituen erreferentziako kontzeptuzko esparru berri bat identifikatzeko beharrak, praktika profesionalaren analisi prozesu bat, berposizionamendu eta konponketa bat burutzeko garrantzia jarri zen agerian. Egoera honek INclúe Proiektuaren formulazioa eta lidergoa eragin zituen: Gizarteratzeko Berrikuntza. Ekimen hau, garapenerako lankidetza bat sortzetik abiatutako erakundeen arteko kolaboraziotik sortu zen, Emaús Gizarte Fundazioa, Galiziako Xuntako Dirección Xeral de Inclusión Social de la Consellería de Política Social eta EOSA Aholkularitzaren artean, azken hau bazkide teknologiko bezala. Europar Espazio Ekonomikoaren Finantza Mekanismoak (EEA Grants) batera finantzatutako eta Gizarte Ekintzako GKEko Plataformak operatutako Ciudadanía Activa Programak, ekimen honen eta bera osatzen duen erronkaren garapena posible egin duen finantza esparrua eskaini zuen. Erronka hau, Galizian gizarteratzearen alde lan egiten duten beste 14 gizarte erakundeekin partekatua izan da, 4 toki-korporazio eta Servizos de Igualdade e Benestar Partzuergo Galegoa. Bertan, bazterketa eta inklusio prozesuetan dauden pertsonek, espazio nabarmendu eta lehentasunezkoa izan dute. Prozesu hau ez da zalantzatik, tentsioetatik eta zailtasunetatik salbu egon, baina zalantzarik gabe, aberasgarria eta atsegingarria izan da, praktika egokien identifikazioa eta INclúe arreta ereduaren zehaztapena posible egin duelako, -gizarte teknologiaren erabileran, ezagutzaren sistematizazioan eta gizarteratzeko prozesuan inplikatutako eragile desberdinen arteko lan bateratuan lagunduta. Gizarteratzearen eremuko foroetan eta sareetan partaidetza. 2015 urtean zehar foroetan eta sareetan parte hartzen jarraitu dugu, intzidentzia politikoa egiteko asmoz, bazterketa egoeran dauden pertsonen eskubideen inguruan aurrera egiteko eta antzezleku inklusiboen bidean aurrera egiteko gure asmoan.

-022


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

Bizia duten espazioak Gizarteratzea

-023


GIZARTERATZEA

MEMORIA 2015

-024


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-025

#economía solidaria


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-026


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-027

“Ekonomia solidarioa: Pertsonak erakundearen erdigunean.”

Emaúseko espazio guztiak ematen duten irudia baino zerbait gehiago dira. Lehen begiratuan ohiko salmenta guneen irudia duten arren, begiak irekita paseo ematea besterik ez da behar konturatzeko, ezer ez dela ematen duen bezala. Errealitate desberdinak dituzten, profil eta historia anitz dituzten pertsonak elkar bizitzen diren espazio bat da eta bertan eskaintzen ditugun produktuak ere oso desberdinak dira. Heterogeneotasun honek gure espazioak leku aldakorretan bihurtzen ditu egunero, oso aproposak altxorrak bilatzen dituzten pertsonentzat, historialari nostalgikoak, melomanoak, hippy bohemioak, erosteko ahalmen gutxi duten pertsonak edo kontsumo

kontziente eta arduratsuago bat praktikatzeko alternatibak bilatzen dituzten kontzientzia soziala duten pertsonak. Horrez gain, barrura begira, hainbat gizarte zerbitzu ematen dira, enplegurako aktibazioa, gizarte-lan akonpainamendua, etab. –hezkuntza komunitatearekin sentsibilizazio jarduerak burutzen dira eta berrerabiltzeko objektuak berreskuratzen eta prestatzen dira. Objektu hauei aukera berri bat ematen zaie, beste modu batean zabortegian amaituko lukete; berrerabiltzea posible ez den kasuetan baimendutako kudeatzaileei bidaltzen zaizkie. Ekonomia Solidarioa sailaren historia, Emaús Gipuzkoan lan egiten hasten den unean sortzen da, geroztik 35 urte pasa

dira. Mugimenduaren DNAren parte da, erabilerarik gabeko objektuak biltzea eta saltzea, jarduera ekonomikoaren erdigunean pertsonak kokatzen dituen lan solidario bat sortzeko eta mantentzeko, Parisen Bigarren Mundu Gerraren gerraondoan sortu zenetik.

Emaúseko espazio guztiak ematen duten irudia baino zerbait gehiago dira. Lehen begiratuan ohiko salmenta guneen irudia duten arren, begiak irekita paseo ematea besterik ez da behar konturatzeko, ezer ez dela ematen duen bezala.


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

|Emaúsen egindako zure erosketak zer inplikatzen duen ba al dakizu? |Berrerabili Hondakinen sorrera ekidin egitea suposatzen du. Baina, mugatuak diren lehengaien erabilera ekiditea ere esan nahi du, eraldaketa prozesuetan energiaren erabilera ekidin egiten da, ekoizpen prozesu berriek sortzen duten kutsadura… honaino, jakin badakigun hori, edo gutxienez, ezagunena dena. Baina gehiago ere badago. Askoz gehiago.

|Enplegu solidarioa Irabazi asmorik gabeko gure erakundearen helburuetako bat ingurumenaren alde egiteaz gain, enplegu solidarioa sortzea ere bada. Ikerketek diote eta gure jarduerak hori horrela baieztatzen du, hondakin eta beste materialen 10.000 tona bakoitzeko 6 lanpostu sor daitezkeela, 36 lanpostu, tona horiek birziklatzen badira, eta 296 lanpostu, berrerabiltzeko prestatzen eta berrerabiltzen badira.

|Bilketa egokiak Kaleetako espaloietan egunero, oraindik erabil daitezkeen altzari eta beste zenbait objektu uzten dugunean, eragiltzearen benetako gizarte bat eraikitzen ari gara. Kalean utzitako objektuek eguraldiaren eraginak (euria, haizea,…) jasaten dituztenean, hauek berrerabiliak izateko aukera galtzen dute. Horrez gain, estetikari dagokionez burugabekeria bat da eta arrisku handia sor dezakete (hausten diren objektuak izanik, ondoren kalteak sor ditzakete). Emaúsetik etxez etxeko bilketa publiko bat defendatzen dugu, eragozpen hauek guztiak gaindituz, ingurumeneko eta enplegu sorrerako gaiak balioan jarriz..

|Eta klima aldaketa geldotzen du Egongelako mahai bat erosten baduzu: Kontratu solidario baten 5 ordu eta 54 min. Mantentzen laguntzen duzu, sektoreko hitzarmenaren arabera. Gainera, atmosferara 24,77 kg. CO2 (berotegi-efektua sortzen duten gas nagusienetako bat) ekidin egiten duzu. Galtza bakero bat: Kontratu baten 10 min. eta 8 s. Eta atmosferara 5,41 kg. CO2 ekidin egiten duzu. Bizikleta bati: Kontratu baten 3 ordu eta 20 min. Eta atmosferara 16,65 kg. CO2 ekidin egiten duzu.

-028


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-029


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

#EkoCenter eta EkoShopetan lan egiten dutenek horrela definitzen dute: Gure espazio hedatua |Ekocenter Irun Ekonomia Solidarioa sailaren motorra da. Hemendik, Gipuzkoako lurralde guztian egindako bilketen %78 gauzatzen dira. Agian hau da arrazoia, 2009 urtean hasi zenetik, Irungo EkoCenter-ak bere solidaritateagatik edo elkartasunagatik nabarmendu da. Elkartasun horren adibide dira, produktu onenak aukeratzen dituzten Amarako EkoShop hornitzeko; beti prest agertzen da gainerako zerbitzuei eta taldeko sailen zerbitzua ematera; eta nola ez, garatzen duen jarduerarekin ingurumena babesten laguntzen du. Hau guztia, lanpostu berriak sortuz eta barnean ematen diren erlazioak goxoak izan daitezen zainduz.

-030

BATZU ETAN IHES EGITE KO GO GOA

orain ez tu momen

o s o i s ilu E D N AL U K ON Z HA RTS A E D P T BA

a d y a gu

z e e t r a i r r o t e a n a ho u s t i z t n a r r a g n i ze a e z t l i b a r e r ber


da ua.

EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

jende nahasketa

a e l i a z t r o

: )

pazi entz ia izate lagu n ndu dit

u z i k a zd n e d a

TOTAL

kAO S

-031

|Ekocenter Arrasate Daramatzan bi urteko bizitza honekin, Deba Garaia eskualdean ekonomia zirkularrarentzat erreferentzia baten bihurtzeko asmoa du. Arrasateko Ekocenter-ak bigarren eskuko salmentan joera markatzen du, berrerabiltzearen inguruan oraindik mesfidantza garrantzitsuak dauden eskualde batean, guztien aurka borroka eginez. Gaztea eta haziz doan talde bat du, ikaskuntzako gaitasun handia duen taldea eta beti laguntzeko prest dagoena, gure EkoCenter-eko ateak sukalderaino irekitzeko prest. Horrez gain, hemen dago kokatuta SINdesperdicio produktuen tailer txikia.

|Ekoshop Donostia Gipuzkoan dugun hiriko gune bakarra da eta beraz, erraz iris daiteke. Produktu berezienak erakusteko erakusleiho bat, nagusiki arropei dagokionez. Hemen hainbat eta hainbat gauza aurki ditzakezu: vintage bildumak, markako arropa erdiberria, aparteko bazarra edo norbaitek ireki ditzan zain dauden liburuak. Horrez gain, 2015 urte erdialdean burututako handitzearen ondorioz, gune kultural batean ere bihurtu da eta aldika jarduera desberdinak gauzatzen dira: berrerabiltze tailerrak (sormenezko joskintza, altzarien eraldaketa, etab.), musika edo/eta kultura emanaldiak eta erakusketa artistikoak.

|Ekoshop Aviles Avileseko EkoCenter-ak bilketa, biltegiratze eta balioztatze guztia gauzatzen du. 2010 urteko urtarriletik abiatu zenetik, inguruan berrerabiltzearen erreferentzia batean bihurtzen hasi da. Asturiasen taldeak azalera handiena duen saltokia duen salmenta gunea izatez gain, sentsibilizazio eta formazio jarduerak ere burutzen dira, espazioari dendaren itxura hedatuz.

|Ekoshop Xixon Gijongo Ekoshop-a hiriko alternatiba bat da, hiriko erdigunean kokatua. Lokalak xarma handia du, erosoa da eta pertsonalagoa da, eta beste EmaĂşseko espazioetan bezala aurki daitezke: vintage arropa aukera handia, liburuak eta biniloak, etab., gure espazio batean sartzea den esperientzia errepikatzera gonbidatzen zaitu.


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

Emozioetan inbertitu |Taldean egiten dugu lan ‹‹Erosteko modu desberdin bat. ›› ‹‹ Tratu gizatiarra. Tratu ona jasotzen duzu euro bakarra gastatu arren ›› ‹‹Nire egunerokotasunaren parte da ›› ‹‹ Kalitatea, aniztasuna eta prezioa ›› ‹‹ Giro ona transmititzen du, kontsumismoaren gehiegikeriaz kontzientziatzen duen giro atsegin bat. ›› ‹‹ Gauza desberdinak aurkitzen dituzu, altxorrak, leku desberdin bat gaua orijinalekin ›› ‹‹ Primerako lekua da eta bakarra bere itxuran. Urteak daramatzat hemen erosten eta beti leiala izango naiz. Dena ematen dit. ›› ‹‹Laguntzeko modu bat. ›› ‹‹ Eman eta jasotzeko aukera paregabea. ›› ‹‹Gauzak prezio onean erosteko aukera bat. ››

-032


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-033

|Grafikoak

abendua

urria

iraila

uztaila

ekaina

apirila

otsaila

abuztua

Ingurumen datuak EkoCenter Irun

maiatza

Pertsona bezala errespetatua sentitzen al zara?

martxoa

SINdesperdicio salmentak

urtarrila

Zoriontsua al zara Emaúsen?

azaroa

Zoriontasun estatistikak eta datu sozialak

DATOS MEDIOAMBIENTALES EKOCENTER IRUN 100,0% 79,0%

80,0% 57,4%

60,0% 40,0%

42,0% 38,0%

40,0% 31,4% 21,0%

20,0% 0,0%

60,0%

8,5%

11,5%

ARROPAK/EHUNAK, TEXTILES

11,2%

TAMAINA HANDIKO VOLUMINOSOS HONDAKINAK,

REUTILIZABLE

BERRERABILGARRIA

Azken 24 ordutan hauetako sentsazioren bat bizi izan al duzu?

RECICLABLE

TEEH, RAEES

RECHAZO

BIRZIKLAGARRIA

BESTEAK OTROS (BAZARRA) (BAZAR)

STOCK

ERREFUSA

STOCK

Ingurumen datuak EkoCenter Arrasate DATOS MEDIOAMBIENTALES EKOCENTER ARRASATE 100,0%

86,0%

80,0% 59,0%

60,0% 44,5%

48,5% 41,0%

40,0% 20,0%

46,7% 28,2%

25,1% 14,0%

7,0%

0,0% TEXTILES ARROPAK/EHUNAK,

VOLUMINOSOS TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK, REUTILIZABLE

BERRERABILGARRIA

RECICLABLE

BIRZIKLAGARRIA

RAEES TEEH, RECHAZO

ERREFUSA

OTROS (BAZAR) BESTEAK (BAZARRA) STOCK

Saldutako unitateak Emaúsen jasotzen duzun arreta: ARROPA BM ALTZARIAK LIBURUAK BAZARRA TEEH


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

Kalitatezko eta gertutasunezko zatiak Ekonomiako enpresa batean pertsonak jarduera guztiaren erdigunean kokatzen gara. Gure giza historiek, gure erlazioek Emaúsen egunerokotasuna elikatzen dute. Taldeko lanari esker, iaz 247.724 objektu berrerabili ziren 933.299,13€ko zenbatekoarekin. Eta 109.591 bezeroren bisita izan genuen, alajaina! Mila esker. EkoShop Donostia Martxoa; San Marcos-ekin hitzarmenaren sinadura, berrerabiltze tailerrak antolatzeko eta denda handitzeko. Maiatza; lokal berriaren irekiera Amaran. Maiatza. Amarako lokal zaharraren moldaketa. Maiatza-abendua. Antzezlanak, argazki erakusketak, musika ekitaldiak, berrerabiltze tailerrak. Enkantea. EkoCenter Irun Urtarrila-Apirila. Zerbitzu-anitzak programaren garapena. Irungo EkoCenter-aren aldaketa estetikoa. Margotu / Estanteriak / Banaketa aldaketa /Esekitokiak. Otsaila: Stock Market abian jartzen hasi ginen, “maleta bat arropaz bete eta 10€ ordaindu” formatuarekin. Martxoa; EKOSCAN ziurtagiria. Tolosaldeako ehunen kudeaketa lehiaketa lortu zen. Enkantea. EkoCenter Arrasate Martxoa; Ongi Komunaren Ekonomia proiektua. Apirila; www. sindesperdicio.es web orrian aldaketak hasi dira. Ekaina; Emmaus International-eko Holandar talde batekin lankidetza hitzarmenaren sinadura SINdesperdicio hedatzeko. Debagoienako ehunen kudeaketako lehiaketa lortu ze. Sal del Armario proiektuaren garapena. Sormenezko joskintza ikastaroak eta showroom. SINdesperdicio 2015 urtea inflexio puntu bat izan da SINdesperdicio-rako. Gure irudia berritzean lan garrantzitsua egin da, web orria berritu, diseinu berriak asmatu eta slowfashion eta upcycling mugimenduekin lotu. Modu honetan, orratza eta titarea eskuetan hartuta, ehungintza industriaren eraginaren inguruan kontzientziak esnatzeko alternatiba bat proposatzen dugu maila guztietan eta tokikoak eta iraunkorrak diren produktuak eskaini. Ionek eta Dorak pentsatzen eta josten dituzten produktuetako bakoitza bakarra da eta hauen atzetik errepikaezinak egiten dien historia bat dago. Iaz 2.590 produktu ekoiztea lortu genuen, hiri askotara bidaiatu genuen: Madril, Gasteiz, Tolosa, Cuenca, Donostia, Zarautz, Bilbao eta Holandara; eta SINdesperdicio gero eta pertsona direla baieztatu dugu.

-034


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

Bizia duten espazioak Ekonomia Solidarioa

-035


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

Laguntzen gaituzte Gure finantzatzaileei esker egunero ametsak eraiki eta berreraiki ditzakegu.

Gipuzkoa

Galizia

Asturias

-036


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

-037

Bizkaia


EKONOMIA SOLIDARIOA

MEMORIA 2015

urratsez urrats EMAÚS GIZARTE FUNDAZIOA TALDEA ZERBITZU OROKORRAK GIZARTERATZEA EKONOMIA SOLIDARIOA Calle Gurutzegi 16 20018 Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa) Teléfono: 943 36 75 34 www.emaus.com fundacion@emaus.com

-038


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.