Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
II. KAPITULUA NAZIOARTEKO ESPARRU POLITIKOAREN EBOLUZIOA. NOLAKO ERAGINA IZAN DUTE GIZARTE-ERAKUNDEEN PROPOSAMENEK? FAO indartzea elikaduragobernantza globaleko agertoki berrian
Fernando Fernรกndez Such
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
AURKIBIDEA 1. NAZIOARTEKO ESPARRUTIK POLITIKA PUBLIKONAZIONALAK MARKATU DITUZTEN GAKOAK.
3
2. FAOren BAITAN HARTUTAKO NAZIOARTEKO KONPROMISOEN EBALUAZIOA. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileratik elikagaien krisi globalaren kudeaketara, Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreformatik pasata.
7
2.1 NAZIOARTEKO ESPARRUAREN EBOLUZIOA, FAOren GOI-BILERETAN ZEHAR. 2.2 HIRUGARREN GOI BILERA, ELIKAGAIEN KRISI BETE-BETEAN 2.3 ELIKADURA-GOBERNANTZA BERRI BATERANTZ. Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreforma. 3.FAOren ERAGINA POLITIKA NAZIONALEN DEFINIZIOAN, DENBORA-TARTE HONETAN. Elikagaien Segurtasunerako Programa Berezia (ESPB).
17
3.1 POLITIKA NAZIONALAK BABESTEKO FAOren LAGUNTZA -PROGRAMAK 3.2 ESPB. PROGRAMA ERREGIONALEN GARAPENA ETA HAIEN ORIENTAZIOA. ESPBko programa nazionalak. 4. GIZARTE-ERAKUNDEEK NAZIOARTEKO ESPARRUA ERAIKITZEAN DUTEN ERAGINA ETA ESPARRU HORREK POLITIKA NAZIONALETAN DUEN ERAGINA.
37
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Nazioarteko itun eta hitzarmenek nola eta zenbateraino eragiten dute elikadura-burujabetzarako politika publiko nazionalen diseinu eta aplikazioan? Horratx atal honetan eta hurrengo lau ataletan erantzuten saiatuko garen funtsezko galdera. Testu osoan zehar gidari izango ditugun beste bi galdera dauzkagu, gainera. Denbora-tarte honetan, nola aldatu da nazioarteko eztabaiden testuingurua? Eta, zein organismok eta tresnak dute eragina, eta zein zentzutan, munduko gobernuek onartutako egungo politiketan? Hizpide dugun denbora-tartea 2002an hasi zen, “Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera. Bost urte geroago� bilkura egin zenean Erroman. 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileran prestatutako ekintza-planean markatutako helburuetan izandako arrakasta agerikoa gertatu zen orduan eta, aldi berean, alor ez ofizialean, prozesu berri bat hasi zen elikadura-burujabetzaren alde elkartuta ziharduten erakunde eta gizarte-mugimenduentzat. Foro paraleloan aspaldidanik lankidetzan zebiltzan era askotako erakunde eta mugimenduak bildu ziren, eta ekitaldi haren antolakuntza heldutasun-ariketa garrantzitsua izan zen bestelako ekitaldiak antolatzen elkarrekin aritutako talde haientzat. Antolakuntza- eta eztabaida-prozesua, ekitaldia bera, foroko amaierako adierazpena eta alor horiek guztiek amaierako adierazpen ofizialean izandako eragina oso garrantzitsuak izan ziren geroko lana markatuko zuten ikusmolde eta ahaleginak bideratzeko. Hasteko, Plangintzarako Nazioarteko Komitearen (IPC ingelesezko siglan) espazioa sendotzeko aukera eman zuen. IPC komiteak FAOren errekonozimendua eskuratu zuen J. Diufen gutun baten bidez, eta ordutik aurrera antolakundeek lan handia egin behar izan zuten nazioarteko prozesuari erantzun koherentea emateko, baina inguruneari men egin gabe eta elikaduraburujabetzaren printzipioei bizkarra eman gabe. Aldi berean, aukera izugarria zabaldu zuen maila gorenetan presio politikoa eta proposamenak egiteko, eta aukera hori areagotuz joan da, gainera, denboraren poderioz. Nekazaritzaren eta elikaduraren etorkizuneko garapen politikorako oso garrantzitsuak diren hainbat negoziazio-fronte daude zabalik oraintxe bertan, nazioartean. Espazio horiek IPCk ordezkatzen duen elikadura-burujabetzaren aldeko nazioarteko itunaren inplikazio askoz aktiboagoaren babesa izan dute dagoeneko. Kapitulu honetan espazio horietako bakoitza aztertuko dugu, ikuspegi historiko eta instituzionaletik begiratuta, negoziazioen testuingurua zertan den ulertzearren. Bi alderdi argitu nahi ditugu kapitulu honetan: batetik, FAOk, nekazaritzan eta elikaduran espezializatutako erakundea den aldetik, eskaintzen duen esparru instituzionalak izandako eboluzioa ikusiko dugu, eta nolako eragina izan duen gizarte-erakundeetan; bestetik, nazioarteko agendako puntuek politika nazionalak nola markatzen dituzten ikusiko dugu orokorrean, eta, kapituluaren amaieran, gizarte-erakundeen ekarpenen laburpentxo bat egingo dugu, indigenen, arrantzaleen eta herri nomaden erakundeei erreparatuz bereziki. FAOk sustatutako tresna bati buruzko informazioarekin osatuko ditugu alderdi hauek, estatuetako nekazaritza-politiketan eragin zuzena baitu tresna horrek, errenta apaleko herrialdeetako politiketan bereziki.
1. NAZIOARTEKO ESPARRUTIK POLITIKA PUBLIKONAZIONALAK MARKATU DITUZTEN GAKOAK Nazioarteko esparruan aurkitzen dugun elementu adierazgarrienetako bat FAOko Elikagaien Segurtasunerako Batzordea berrosatzea izan da. Bai gizarte-mugimenduentzat bai gobernuentzat erabakigarria den eztabaida bat zabaldu zuen prozesuak: instituzioen inguruko auziaren gaineko eztabaida, hain zuzen, eta agerian gelditu da, elikagaien krisiaz geroztik, arkitektura berria behar dela nazioarteko elikadura-gobernantza bat ezartzeko. Elikagaien Segurtasunerako 3
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Batzorde berriak lanerako esparru berria eskaintzen digu, eta, zalantzarik gabe, epe ertainean esparru horrek ondorioak izango ditu estatu-mailako politiketan. Dena den, une horretara iritsi aurretik, sektorean garatu diren estatu-mailako politiketan eragina izan duten nazioarteko testuinguruko zenbait elementu aipatu behar ditugu. Harreman hori noranzko bietan aztertzea da biderik egokiena horretaz jabetzeko. Alegia, ikerketa honetan aztertu ditugun herrialdeetan izandako aldaketei erreparatu eta aldaketa horiek zein unetan gertatu diren ikusteak nazioarteko zein esparrutatik datozen erakutsiko digu. Era berean, nazioartean izandako prozesua ezagutzeak berretsi egingo digu nazioarteak nolako eragina duen estatu-mailako politiken joera eta aldaketetan. Eraginik argiena izan duten elementuak hauek izan dira: Elikadurarako giza eskubidearen errekonozimenduan izandako aurrerapausoak. 2002ko Elikadurari buruzko Goi bilerako amaierako adierazpenean egin zen errekonozimendu hori. Estatuak eskubide hori beren konstituzioetan jasotzen joan dira pixkana-pixkana, eta esparru-lege orokorrak garatu dituzte, elikagaien eta nutrizioaren segurtasunari buruzko planak eta programak birbideratuz eta arau zehatz askoren zentzua aldatuz. Eta aldaketa hori alderdi hauei esker lortu da: elikadurarako giza eskubidearen edukiaren garapena 12. Ohar Orokorraren bidez eta izendatutako bi kontulari bereziek eta haiek idatzitako urteko txostenek piztutako salaketa eta eztabaidak; elikadurarako giza eskubidea benetan aplikatzeko borondatezko zuzentarauak idazteko hasitako prozesua, gizarteerakundeei parte hartzeko aukera emanez, IPCren tresnaren bidez; FIAN Internationalen tankerako erakundeek egindako lan atergabea, misio berezien eta txosten paraleloen bidez eta, azkenik, EESKNIren Aukerako Protokoloaren onarpena 2008 urtean. 2006ko ekainean Porto Alegren (Brasil) egindako Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarra, 1990eko hamarkadan zehar milaka baserritarelkartek egindako borrokaren amaiera izan zen biltzarra. VĂa Campesinak eta FIAN Internationalek bultzatutako Nekazaritza Erreformaren aldeko Kanpaina Globalari esker ohiz kanpoko elementuak txertatu ziren Munduko Bankuak hamarkada hasieran bere lur-politikei buruz egindako ebaluazioetan, eta eragina izan zuen, halaber, Europar Batasunak nazioarteko lankidetzarako zuzentarauez egin zuen berrikusketan. Azkenik, azterketarako eta trebakuntzarako tresnak eskaini zizkien baserritar-mugimenduei. 2004an Nekazaritza Erreformari buruzko Nazioarteko Foroa egin zen Valentzian. Estrategia globala sendotzen lagundu zuen biltzarrak, eta indarrak nazioarteko goi-bileraren antolakuntzan jartzea erabaki zuten. Goi-bilerako emaitza eta ondorioek berebiziko garrantzia izan zuten mugimenduarentzat, eta aurreko bi hamarkadetan isilpean eta ezkutuan egondako gai honen garrantzia mahai-gaineratu zuen berriro ere, ikerketa honetan ikusiko dugun moduan, politika zehatzetan aurrera egitea ahalbidetzeaz gain. Dena den, 2009an lurrak pilatzeko eta norbereganatzeko prozesua (Afrikan bereziki) salatzen zuen Grain txostena argitaratu eta gero, nazioarteko alarma guztiak piztu ziren. Gertakari horrek areagotu egin du eztabaida, berez korapilatsua eta hil ala bizikoa den gai honetan. FAOk gaia aztertzeko berariaz deitutako biltzar baten ondoren, “Lurraren edukitzaren eta arrantza nahiz basoko baliabideen gobernantza arduratsurako borondatezko zuzentarauakâ€? idazteko prozesua hasi zen, eta oraintxe bertan zuzentarau horiek eztabaidatzen ari dira. 4
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Merkataritza-liberalizazioaren mehatxuaren gauzapena eta MMAren ondorengo krisia. MMAren Hong Kongeko goi-bilerara arte, liberalizazioa noranahi eta etengabe hedatzen zela ikusi genuen, alde biko eta erregio-mailako hitzarmenen ugalketa eraginez. Cotonouko hitzarmenetako lehentasun xehetasun orokorren sistema ordezkatuko zuten EPA (Economic Partnership Agreement, ingelesez) hitzarmenen negoziazioa izan zen prozesu honen gailurra edo puntu gorena. Dena den, MMAk bi goi-bileratan porrot egin eta gero, Hong Kongen ez zuen lortu negoziazio-agenda berriz ere suspertzea eta negoziazioak areago ahulduko zituen motelaldi batean murgildu zen. Nazioarteko krisiaren ondorioek beraiek auzitan jartzen zuten funtsezko planteamendua eta, nahiz eta Munduko Bankuak, Nazioarteko Diru Funtsak, G-20ek eta MMAk berak negoziazioei berriz heltzeko eskatu, estatuei buruzko azterketatik azaleratutako joerek erakutsi digutenez, aurkako neurriak aplikatu ziren, nahiz eta neurriok bigun samarrak izan oraindik. Mundu-mailako elikagaien krisiaren inpaktua. Hilabete batzuk geroago mundu-mailako elikagaien krisia izenez ezagutuko zena hasi zen 2008an. Ondo baino hobeto ezagutzen ditugu krisi haren ondorioak. Elikagaien krisiak nazioarteko prozesu bat jarri zuen martxan, ezagutu gabeko egoera hari erantzutearren. Maila instituzionalean hainbat urrats egin ziren. Elikagaien krisiari aurre egiteko goi-mailako talde bat eratu zen, adibidez, munduko elikagaien segurtasun gabezia areagotzea galaraziko zuen erantzun-prozedura bat egituratzeko. Goi Mailako Talde hura hainbat alditan elkartu zen, Madrilen, adibidez, 2008ko azaroan. Era berean, elikagaien krisiari buruzko mundu-mailako goi-bilera bat deitu zuen, inoiz ez bezalako krisi finantzario eta ekonomiko baten erdian, erantzun koordinatu bat antolatzeko asmoz. Krisi-egoera horri jarraiki, ugaritu egin ziren elikagaien krisiari aurre egiteko plan eta politikak, eta plan eta politika horiek MMAren nekazaritzahitzarmenean aurreikusitako babes-mekanismo bereziak indartzea ekarri zuen, neurri hauen bidez, besteak beste: inportazio-kuota berriak, inportaziorako muga-zerga handiagoak, oinarrizko produktu jakin batzuentzako esportazio-tasak, gutxieneko erreserbak bermatzeko biltegiratze-mekanismoak eta, zenbait kasutan, produktu batzuen barne-kontsumorako kantitate mugatuak. Prezioak orekatzeko ahalegin zail horrek guztiak bi helburu nagusi zituen: baserritarren ekonomiak ez amiltzea eta azken kontsumitzaileek elikagaiengatik ordaindu beharreko prezioak ez handitzea. Eta egoera horrek berriro piztu du eztabaida baserritarrengan edo familian oinarritutako nekazaritzara bideratutako politiken garrantziari eta ekoizle txikientzako politika bereizien beharrari buruz, eta berriro ohartarazi gaitu nekazaritzan inbertsio publiko gehiago egiteko premiaz. Azken hori ona izango litzateke, zalantzarik gabe, baina urrunduz doa nazioarteko finantzasistemak nekazaritzako elikagaien merkatuen erregulazioa areagotzeko egiten ari diren ahaleginaren ondorioz. Izan ere, Munduko Bankuaren babesarekin bultzatzen ari diren prozesu hori prezioen aldakortasuna kontrolatzeko bidea izango dela sinetsarazi nahi digute. Lau prozesu horiekin batera, nazioarteko errealitateko hiru ardatzek markatu dute estatumailako nekazaritza-politiken eboluzioa. Transgenikoen inposizioa, nekazaritzaren garapenerako oinarri teknologiko gisa. Multinazional handienak gizakiontzako eta animalientzako janaria ekoizteko genetikoki eraldatutako haziak probatzen eta ondoren merkaturatzen hasi zirenetik, nazioarteko erakundeak legezko muga guztiak ezabatzen joan dira pixkanaka. Nahiz eta biosegurtasunaz eta jasangarritasunaz arduratzen diren nazioarteko tresna nagusiak transgenikoen aldekoak ez izan, era guztietako interpretazioak egin ahal izateko adina anbiguotasuntartea uzten dute. Eta, hala, transgenikoentzako mugak ezabatzeko ahaleginek fruituak eman dituzte, estatu-mailako legeek gai horrekin izandako jarrera laxoaren ondorioz bereziki. Oraintxe bertan hiru tresna nagusi ditugu alor honetan: 1992ko Rioko Goi-
5
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
bileran onartutako Bioaniztasunerako Hitzarmena, Biosegurtasunari buruzko Hitzarmena eta Nekazaritza eta Elikadurarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Ituna. Hiru tresna horiei jarraiki, etenda beharko luke transgenikoen hedapenak, baina UOPV eta, batez ere, estatuen jarduna, multinazionalen presioen ondorioz askotan, hedapen hori ahalbidetzen ari dira. Azkenik, bide berari jarraiki eta kasu honetan ere krisia aitzakiatzat hartuta, besteak beste Rockefeller Fundazioak eta Bil and Melinda Gates Fundazioak bultzatutako Afrikako Iraultza Berderako Aliantzak (FAOren beraren, Munduko Bankuaren eta ELGAko diru-emaile nagusien babesarekin) transgenikoak konponbide gisa sustatzen dituzte, eta aukera hori eztabaidatu dute Goi Mailako Taldean bertan ere. Lehen eta bigarren belaunaldiko nekazaritzako erregaien hedapena. Lehen fase batean etanoletik eta geroago landare-olioetatik erregaiak fabrikatzeko joerak berebiziko eragina izan zuen mundu osoko nekazaritzan. Bi urteren buruan luze zabal hedatu ziren nekazaritzako erregaiak ekoizteko lursailak. Lehenbiziko inpaktu handia Kariben eta Ertamerikan ikusi genuen kanaberatarako lurrak erregaiak ekoizteko lursail bihurtu zirenean. Plantazio industrialetarako erabilera berriak etorri ziren gero, Asiako afrikar palmondoko lursailekin adibidez, eta eremu erdi-elkorretarako alternatiba aurkitu zuten geroxeago, jatropha-sailekin. Europar Batasunak merkatu gatibu bat sortu zuen 2007 amaieran, Europan kontsumitutako erregaien %10 jarriaz berme gisa. Krisia eragin zuten kausen artean, kausarik nabarmenetako bat izan zen nekazaritzako erregaien hedapena, eta 2009tik aurrera labore horiek bultzatzen zituzten politikak zertxobait moteldu arren, hedapenak bere horretan jarraitzen du. Herrialde askok nekazaritzako erregaien ekoizpena bultzatzen eta errazten duten planak edo bestelako ekoizpenak (bai eta nekazaritzaerreformaren bidez eskuratutako lurrak ere) erregaien ekoizpenera bideratzeko programak, planak eta legeak onartu dituzte. Lehengai-merkatuen gaineko finantza-espekulazioa. Iraken gerra osteko petrolioaren krisiak eta nekazaritzako erregaien hedapenak izugarri handitu zuen finantza-merkatuen garrantzi estrategikoa espekulaziorako nitxo berri batean: lehengaien eperako merkatuetan. Hamar urte barruko zereal-uztak eperako merkatuetan salerosten dira, eta oinarrizko produktuen prezioa artifizialki igotzea eragiten du horrek. Banku komertzialek lehengai horiei lotutako inbertsio-gordailuak sortu zituzten berehala, eta nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreari berari eskaintzen diote produktu hori, etorkizuneko prezioen gainean eragin ahal izan dezan. Nazioarteko sistema ez da gai izan prozesu horri aurre egiteko alarmak aspaldi entzuten diren arren. Aitzitik, nekazaritzako salgaien trukearen erregulazioa, eta ondorioz prezioen erregulazioa bera ere, finantza-merkatuen esku uzteko aukera aztertzen ari dira orain G-20n. Azkenik, nekazaritzako produktuen eta elikagaien prezioen aldakortasunaren aurkako finantza-produktu berria kaleratuko duela iragarri du Munduko Bankuak duela egun gutxi1. Nekazaritzako produktuen arriskuen kudeaketa izenez ezagutzen den produktu hori garapen bidean dauden herrialdeetako ekoizle eta kontsumitzaileei prezio egonkorrak bermatzeko aseguru baten modukoa izango da, eta 4.000 milioi dolar arteko balioa izango du. Munduko Bankuak sektore pribaturako duen dibisioak (Nazioarteko Finantza Sozietatea) 200 milioi dolar jarriko ditu hasiera batean prezio egonkorrak bermatzeko helburua duten bezeroen finantzainbertsioak bermatzeko, eta JP Morganek beste 200 milioi dolar jarriko ditu. Estatuen nekazaritza alorreko politika publikoen eboluzioaren gainean eragina duen hirugarren ardatza askoz zehatzagoa da: azken hamarkadan aldaketa politikoa bizi izan duten herrialde batzuen bultzada edo aurrerapenerako ahalmena, hain zuzen ere. Brasilek hasiera batean eta Venezuelak, Boliviak, Ekuadorrek, Paraguaik, El Salvadorrek eta Nikaraguak gero izandako 1 La Jornada egunkaria. Mexiko, 2011ko ekinaren 22a.
6
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
eboluzioak eragin handia izan dute nekazaritza-politiken norabidean. Bestalde, Afrikan, Mali, Senegal, Zimbabwe eta Hego Afrikako gobernuen politikek ere eragina izan dute kontinenteko gainerako herrialdeetan, gobernuentzat erregulazio-esparru askoz ere aktiboagoa bilatzeari dagokionez.
2. FAOren BAITAN HARTUTAKO NAZIOARTEKO KONPROMISOEN EBALUAZIOA. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileratik elikagaien krisi globalaren kudeaketara, Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreformatik pasata. Nazioartean goseagatiko eta malnutrizioagatiko kezka 1920ko eta 1930eko hamarkadetan hasi zen, Malthusen gainpopulazioari buruzko dotrinak hedatu eta mundua 2.000 milioi pertsona izatera hurbildu ahala. Kezka hori areagotu egin zen gerraostean, eta areago Bigarren Mundu Gerraren ondoren,eta Afrikako eta Asiako herrialdeek 1950eko eta 1960ko hamarkadetan independentzia eskuratzean 1972an Bandungeko Goi-bileran lerrokatu gabeko herrialdeen mugimendua sortu zenean. FAO 1943an sortu zen, Franklin Delano Roosevelt AEBetako presidenteak Hot Springsen (Virginia) deitutako Nekazaritza eta Elikadurari buruzko Biltzarrean. 44 herrialde aliatuetako gobernutako ordezkariak elikadura eta nekazaritza erregulatuko zuen organismo bat sortzeko konpromisoa hartu zuten orduan, gosea ezabatzeko asmoz. 1945ean, FAO erakunde iraunkor gisa finkatu zen Washington DCn eta bere bilkura eratzailea egin zuen Quebecen (Kanada). 1951n Erromara aldatu zuten egoitza nagusia, han zegoelako gosearen aurkako borrokan eta nekazaritzaren garapenean FAOren aurrekari izandako Nekazaritzako Nazioarteko Institutua. Sortze beretik, eta eratze-tratatuan bertan ere, argi eta garbi azpimarratu da gosearen eta landa-inguruneko pobreziaren arteko lotura, eta lotura hori gogoan izanik lan egin du beti FAOk.
2.1 NAZIOARTEKO ESPARRUAREN EBOLUZIOA, FAOren GOI-BILERETAN ZEHAR. Hona hemen FAOren lorpen garrantzitsuenetako batzuk: 1960an Gosearen aurkako Munduko Kanpaina jarri zen martxan. 1962an Nazio Batuen Elikagaien Munduko Programa eta FAO eratu ziren. 1973an Nekazaritza Garapenerako Munduko Plan Adierazlea jarri zen martxan. 1974an Elikadurari buruzko Munduko lehen Biltzarra egin zen Erroman2 eta Gosea eta Malnutrizioa Ezabatzeko Adierazpen Unibertsala onartu zuten biltzar hartan. Adierazpenak aldarrikatu zuen “goserik eta malnutriziorik ez jasateko eskubide besterenezina dute[la] gizon, emakume eta haur guztiek, osoro garatu ahal izateko eta beren gaitasun fisiko eta mentalei eutsi ahal izateko. Gizarteak behar besteko baliabideak, antolakuntzarako ahalmena eta teknologia ditu gaur egun, eta, hortaz, badu gaitasuna helburu hori lortzeko. Horrenbestez, gosea ezabatzeak lehentasunezko helburua izan behar du nazioarteko komunitatea osatzen duten herrialde guztientzatâ€?. 1996an Erroman egin zen Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera inflexio-puntu garrantzitsua izan zen prozesu honetan. FAOk 1996ko azarorako deitutako goi-bilera hartan bi agiri onartu ziren: Munduko Elikagaien Segurtasunari buruzko Erromako Adierazpena eta bost urterako Ekintza Plana. Amaierako Adierazpenean, Ekintza Plana maila guztietan aplikatu, zaindu eta betetzeko konpromisoa hartu zuten goi-bilerako 7 21974ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako Amaierako Adierazpena. www.fao/url/declaraciĂłn 1974-sp.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
parte-hartzaile guztiek, nazioarteko komunitatearekin elkarlanean jardunez horretarako, 2015erako desnutrizioa duten pertsonen kopurua erdira murrizteko helburuz 3 . Horretarako, Adierazpeneko 7. konpromisoaren4 barruan, hori lortzeko bost helburu finkatu ziren. 2002an, estatuak berriro elkartu ziren Erroman, ia sei hilabeteko atzerapenez5, Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera. Bost urte geroago izeneko bilkuran, gosea ezabatzeko hartutako konpromisoa berretsi eta 2015erako goseak bizi ziren pertsonen kopurua erdira murrizteko finkatutako helburuan izandako aurrerapausoak ebaluatzeko. 3. puntuan errekonozitzen dute lortutako aurrerapenak ez direla aski eta borondate politikorik eta baliabide ekonomikorik eza aipatzen dituzte atzerapenaren arrazoi gisa.
ELIKADURARI BURUZKO MUNDUKO GOI BILEREN EDUKIAREN EBOLUZIOA 1974KO GOI-BILERA
1996KO GOI-BILERA
2002KO GOI-BILERA
- Testuingurua: 1973an petrolioaren krisia eta Asiako iraultza berdearen hasieraren 15. urteurrena. 15 urte Afrikako deskolonizazio-prozesu handia hasi zenetik.
- Testuingurua: Azterketa aurrekoa baino askoz bigunagoa, ez hain kritikoa. Kausak alderdi hauei egozten zaizkie: banaketa eta sarbidea oztopatzen duten faktoreei (merkatua), eskaintzaren eta eskariaren ezegonkortasunari, natur hondamendiei eta familia pobreek elikagaiak erosteko diru-sarrera urriegiak izateari. Gatazkak, terrorismoa, ustelkeria eta ingurumenaren hondaketa aipatzen dira gosea larriagotzen duten kausen artean.
-Testuingurua: 1996ko adierazpenean jasotako milurtekoko helburua ez da bete, eta borondate politikorik eta baliabide nahikorik egon ez dela ikusi da.
-Kausa nagusia: Gorabehera historikoetan du jatorria, kasu askotan honako hauek izanik arrazoi nagusiak: atzerritarren dominazioa eta dominazio koloniala, arrazadiskriminazioa, apartheida eta era guztietako neokolonialismoa. Oraindik ere horiek dira garapen bidean dauden herrien emantzipazio erabatekoa eta aurrerapena eta herrialde guztien parte-hartzea galarazten jarraitzen duten oztopo nagusiak. -Beste kausa batzuk: Inflazioa, kanpo-zorra, truke-harremanen okerragotzea eta diruaren fluktuazioak. -Lorpen garrantzitsuena: Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen eraketa. Adierazpenaren asmoa da elikagaien segurtasuna bermatzen duen sistema bat eratzea, testuinguruko gorabeherak edozein direla ere.
-Lerrokadura politikoak: -Adierazpena ELIKADURA EGOKIRAKO GIZA E S K U B I D E A r e n errekonozimenduarekin hasten da. -Helburu bat finkatzen du: Goseak bizi diren pertsonen kopurua erdira murriztea 2015erako. Helburua Milurtekoko Adierazpenean agertuko da, 1. zenbakian. FAOk 89 herrialdetan aplikatu zuen ESPB programaren jatorria.
-Konstatazio garrantzitsua. Goseak bizi diren pertsonen %70 landa-ingurunean bizi dira eta ekoizle txikiak edo oso txikiak dira (FIDA 2001 txostena). -Kezka dago, nekazaritzako inbertsioetara eta nekazaritzako lankidetzara bideratutako funtsen murrizketa dela eta. -Honako instantzien garrantzia azpimarratzen da: Garapena finantzatzeko Monterreyko akordioak, Dohako Erronda (tratu berezi eta bereizia nazioarteko merkataritzaren barruan) eta Nekazaritza eta Elikadurarako Baliabide Fitogenetikoei buruzko Nazioarteko Ituna. Konpromiso politikoak: -Sistema indartzea, Gosearen aurkako Nazioarteko Aliantza baten bidez (ez du inoiz funtzionatu).
3 Konpromiso hori berretsi egin zuten FAOk 2002ko ekainaren 13an Erroman antolatu zuen “Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera. Bost urte geroago� biltzarrean. 4 Ekintza-plana aplikatzea, hura zaintzea eta hari jarraipena ematea, nazioarteko komunitatearekin batera, lankidetzako maila guztietan. 5 Berez, 2001eko azaroan zen egitekoa, baina atzeratu egin zen irailaren 11n AEBetan izandako atentatuen ondorioz.
8
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
- Adierazpen politikoak: 1.Elikadurarako giza eskubidea formulatzen da, eta helburua gosea ezabatzea da, ez eskubidea betetzea. (FAOren 1974ko Adier. 1. orr.). 2.Lankidetzarako deia, elikagaiak ekoizteko ahalmena areagotu eta ekoizle txikiei laguntzeko dauden legeoztopoak eta barne-mailako oztopo politikoak ezabatzeko (FAOren 1974ko Adier., 2. eta 3. orr.). 3.Ekoizpen nazionalerako politikak indartzen dira eta estatu garatuei dei egiten zaie beren politikek garapen bidean dauden herrialdeen esportazioahalmenean duten eragina murrizteko (FAOren Adier., 11. orr.). 4.Beharrezko nekazaritzaerreformarako deia eta kooperatibismoaren sustapena (FAOren Adier., 4. orr.). 5.Emakumeek elikagaien ekoizpenean egindako ekarpena errekonozitzen da bakarrik. 6.Herrialde aurreratuenek elikagaien ekoizpenteknologien berrikuntza bultzatu beharko dute eta ahal duten guztia egin beharko dute berrikuntza hori garapen bidean dauden herrialdeetara zabaldu, egokitu eta han hedatzeko. Horrekin batera, nekazaritzako intsumo, ongarri eta simaur egokiak eskuratzeko aukerak erraztu beharko dituzte (Iraultza Berdea).
-Nazioarteko merkataritza garapenerako eta pobrezia eta gosea murrizteko tresna gisa, salmenten prezioak eta kontsumoa orekatuz, “merkatura bideratutako merkataritza-sistema leiala�. -Elikagaiak gerrako tresna gisa ez erabiltzeko deia. -Sexuen arteko berdintasunpolitikak bultzatzeko eta emakumeek jasaten dituzten eragozpenak ezabatzeko beharra aipatzen da hainbat paragrafotan. Adierazpenak EKINTZA-PLAN6 bat zeukan (29 orrialde). -Elikagaien segurtasunaren definizioarekin eta gobernuei Elikagaien Segurtasunerako Plan Bereziak (ESPB) garatzeko dei eginez hasten da. Ordutik 2002ra bitartean hartutako neurri politiko asko estrategia horren barruan garatu ziren, FAOren dirulaguntza jasoaz.
-Gobernuek gosea ezabatzeko dituzten politikak berrikusi eta birbideratzea. -Elikadurarako giza eskubidearen aplikazio eta garapena indartzea, borondatezko zuzentarauak idatziko dituen lan-talde bat eratzeko estatuei elikadura egokirako eskubidea aplikatzen laguntzeko. -Codex Alimentarius kodea, Babes Fitosanitariorako Nazioarteko Hitzarmena eta Epizootien Nazioarteko Organismoa oinarritzat hartuta lan egitearen garrantzia berresten du, merkataritza librerako eragozpenak ezabatzeko. -Finantzazioa eskuratzeko deia. Nazioarteko Funts Fiduziariorako ekarpenak, %0.7 lankidetzarako eta %20 nekazaritzan inbertitzeko.
Ekintza Planak zazpi konpromiso biltzen ditu eta konpromiso horiek helburu orokor eta espezifikoen bidez garatzen dira. Helburu horietako azken biak nabarmenduko ditugu, beren eduki politikoarengatik: 1.Merkataritzara zuzenduta. MMAren hitzarmenak betetzeko deia (onartu berriak orduan), baina hitzarmen horiek herrialde pobreetako nekazaritzan izango duen inpaktuaren jarraipena egiteko deia eginez. FAO arduratuko da horretaz. 2.Genero-auziari lotutako konpromiso espezifiko bat. Beijingeko akordioak aplikatzea landa-ingurunean eta jarraipen berezia eskatzen duten auzien katalogoa osatzea.
Iturria: Geuk osatua, goi-bileretako amaierako adierazpenak oinarritzat hartuta.
9 6 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako Ekintza Plana. Plan hori erreferentzia gisa erabili da 2002ko eta 2009ko goi-bileretako aurrerapausoak ebaluatzeko, eta FAOk etengabe erabiltzen du berrikusketak egiteko garaian.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Mundu-mailako goi-bilerek nazioartean gai bati buruz dagoen jarrera politikoaren neurria ematen digute, eta gobernuen eta nazioarteko erakundeen kezkak norantz jotzen duten erakusten digute. Egia da amaierako adierazpenetan jaso ohi direla eztabaida politiko guztien ondorioak eta bilera prestatzeko prozesuetan trukatutako dokumentuen edukia. Hortaz, barneoreka handiko dokumentuak izaten dira adierazpen horiek, eta hainbat errekonozimendu pilatzen dituzte. Alegia, bide bat egin nahian lehendik azaldutako printzipioak eta adierazpenak biltzen dituzte beren baitan. Goi-bileretan konpromiso gutxitxo hartu ohi da. Ordezkatzen duten nazioarteko sistemari aurrera egiten laguntzen dion bizpahiru elementu adostea arrakastatzat jo daiteke. Aipatu ditugun hiru goi-bilerei dagokienez, han adostutako akordioek lau eratara izan zuten eragina: Gosearen aurka borrokatzeko nazioarteko sistema indartzea eragiten duten akordioak: Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen eraketaren onarpena 1974ko goi-bileran, Gosearen aurkako Nazioarteko Aliantzaren eraketa 2002an eta elikadurarako eskubideari buruzko borondatezko zuzentarauak idazteko lan-taldearen eraketa 2002an. Azken akordio horrek lagundu egin zuen elikadurarako giza eskubidea politika nazionaletan errotzen. Elikagaien segurtasuna kontzeptuaren definizioan ere aurrerapausoak egon ziren. 1996an definitu zen kontzeptu hori, baina gizarte- eta nekazari-mugimenduek nahiago zuten elikadura-burujabetza kontzeptua. Konpromiso politikoko akordioak. Beste konpromiso batzuk helburu zehatzagoak finkatzen saiatzen dira: goseak bizi direnen kopurua erdira murriztea 2015erako (1996); Ekintza Plana prestatu eta haren jarraipena egitea (1996); nekazaritzako inbertsioak finantzatzea (1996-2002). Gerora politika nazionaletan eragina duten akordioak adostea. Estatu-mailan elikagaien segurtasunerako programa bereziak taxutzeko beharra aipatzen zen 1996ko Goi Bilerako Ekintza Planean. Adierazpen hori ESPB programan gauzatu zen, eta 1996-2002 bitartean 83 herrialdetan garatu ziren halako programak7. (Programa haien emaitzak alde batera utzita). Gai politiko garrantzitsuen errekonozimendua. Gosea jasaten duten pertsonen %70 landa-ingurunean bizi direla errekonozitu zen 2002ko Goi Bileran. Elikadurarako giza eskubidea errekonozitu zen 1996an, bai eta gizon-emakumeen arteko berdintasunerako beharrezko estrategia ere (1996ko Ekintza Plana).
2.2 HIRUGARREN GOI BILERA, ELIKAGAIEN KRISI BETE-BETEAN Mundu-mailako elikagaien krisi baten lehen alarmak piztu ziren 2007an. FAO buru zutela, nazioarteko erakundeek elikagaien krisiari aurre egiteko moduak ondorio garrantzitsuak izan zituen nekazaritzan aplikatu zitezkeen politiketan. Prozesuaren norabidea zeharo aldatu zen hilabete gutxitan. Zabaltzen ziren mezu batzuk kontraesankorrak ziren eta agerian gelditu zen gobernuak politika ekonomiko klasikoko neurriak aplikatzen hasi zirela berriro, bai nekazaritzaren erregulazioan bai elikadurako ondasunen merkataritzan. Dena den, FAO indartzea lortu den arren, badirudi prozesua G-20ren kontrolpean dagoela berriro ere. G-20 egoeraz baliatu eta finantza-merkatuen mesederako erabili nahi du krisia. 10 7 ESPB programari eta herrialde bakoitzari dagokien eduki eta ekimen zehatzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, dokumentazio guztia FAOren webgunean dago eskuragarri, ESPBri buruzko atalean: www.fao.org/pesa.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Azkenik, konplexutasun ikaragarriko hilabete batzuen ostean, 2009ko azaroaren 16an Elikadurari buruzko Munduko Hirugarren Goi Bilera hasi zen, Saudi Arabiaren finantzazioari esker. Garai hartan AEBetako zabor-hipoteken krisiak mundu-mailako finantza-krisia eragin zuen, eta ez zen ia buruzagi edo liderrik izan goi-bilera hartan. Goi Mailako Lan Taldeak Ekintzarako Esparru Zabalduan landutako elementu estrategikoak jasotzen ziren Goi Bilerako Hasierako Adierazpenean. Amaierako Adierazpena munduan 1.000 milioi pertsona gosez bizitzearen lotsaizuna errekonozitzetik abiatzen da eta urteetan zehar nekazaritzan, landa-garapenean eta elikagaien segurtasunean inbertitu nahi ez izanari egozten zaio egoera. Adierazpen horretatik abiatuta, lau helburu finkatzen dira: Estatu-, erregio- eta mundu-mailako ekintza bat antolatzea berehala Milurtekoko lehen Garapen Helburua eta 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako helburua betetzeko asmoz, hau da, goseak eta malnutrizioak jota dauden pertsonen proportzioa eta kopurua, hurrenez hurren, erdira murriztea 2015erako. Goi Bilerak ez zuen helburu horren lorpena baztertu. Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren aldeko Munduko Aliantzan lan egiteko ahaleginak eta gaitasunak bateratzea, gobernantza eta lankidetza hobetzeko dauden egiturak aprobetxatuz, mundu-mailako, erregio-mailako eta estatu-mailako ekimenak hobeto koordinatzea eta erabakiak hartzeko garaian estatu eta erregioen interesak aintzakotzat hartzen direla bermatzea. Horrenbestez, Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreforma guztiz egiteko konpromisoa hartu zuten, elkarrekin lan egiteko konpromisoa duten alderdi askoren bilgunea den nazioarteko eta gobernu arteko plataforma nagusia izanik batzorde hori, funtsezko elementua baita Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren aldeko Munduko Aliantza sustatzeko. Garapen bidean dauden herrialdeetan nekazaritzara, elikagaien segurtasunera eta landagarapenera bideratutako finantzazio nazionala eta nazioartekoa murrizteko joera aldaraztea eta inbertsio berriak sustatzea, nekazaritza-ekoizpen jasangarria eta nekazaritzaren produktibitatea areagotu, pobrezia murriztu eta denontzako elikagaiak eskuratzeko aukera eta elikagaien segurtasuna bermatzeko helburuz. Klima-aldaketak munduko elikagaien segurtasunari dakarzkion erronkei eta nekazaritzak dituen egokitzapen-beharrei modu proaktiboan erantzutea, eta nekazariek klimaaldaketari erantzuteko duten gaitasuna areagotzea, nekazari txikiei eta egoera ahulenean dauden populazioei arreta berezia eskainiz. Amaierako Adierazpenak ekintza-plan baten tankera dauka8.
11 8 2009ko Goi Bilerako Amaierako Adierazpena (FAO WSFS 2/2009) eta Goi Bilerako Idazkaritza Teknikoaren Gomendioen Dokumentua.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
ERROMAKO 2009KO AMAIERAKO ADIERAZPENEKO PRINTZIPIOEN GARAPENA PRINTZIPIOAK
GARAPEN-ELEMENTUAK
1. Baliabideak emaitzetan oinarritutako eta ondo diseinatutako elkarte eta programetara bideratzeko helburua duten plan nazionaletan inbertitzea.
Elikagaien segurtasuna estatuen erantzukizuna da. Programak sektore guztien parte-hartze handiarekin prestatu behar dira eta lehentasuna eman behar zaie aurrekontuan. Erregio-mailako estrategien garapena areagotu behar da. -Afrika: Afrikan nekazaritza garatzeko programa orokorra. -Latinoamerika. “Latinoamerika eta Karibe goserik gabe 2025a baino lehen” ekimena. -Asia. ASEANeko elikagaien segurtasunerako esparru integratua. -Arabiar mundua. Riadeko Adierazpena. Lankidetza, elikagaien krisiari aurre egiteko.
2. Estatu-, erregio- eta mundumailako koordinazio estrategikoa sustatzea gobernantza hobetzeko, baliabideak hobeto banatzeko, ahaleginak bi aldiz egiten ez ibiltzeko eta erantzunetan dauden hutsuneak zehazteko.
Nekazaritzarako, Elikagaien Segurtasuneko eta Nutriziorako Nazioarteko Aliantzak instituzio erregularren barruan jardungo du (CSF). Elikagaien Segurtasunerako Batzorde (CSF) berria onartu zuten, eztabaida eta koordinaziorako plataforma barne-hartzaile gisa, gaiarekin zerikusia duten antolakundeei begira bereziki. Industria, inportatzaileak eta esportatzaileak ere bat egitea da idazkaritzak proposatzen duena. Gainera, argi du hiru alderdi argitu beharra dagoela: i) lana garatzeko botere politikoa, ii) hartutako erabakien jarraipena egiteko ahalmena eta iii) lan egiteko bitarteko ekonomikoak. Goi-mailako Aditu Taldeak lanean jarraitzea erabaki zuten.
3. Elikagaien segurtasunari buruzko planteamendu bikoitza bultzatzea, honakoak barne hartuz: 1) egoera ahulenean daudenei zuzendutako neurri zuzenak goseari berehala aurre egiteko eta 2) nekazaritza, elikagaien segurtasuna eta nutrizioari eta landa-garapenari buruzko epe ertain eta luzerako programak gosearen oinarrizko kausak ezabatu arte, elikadura egokirako eskubidearen gauzapen progresiboaren bidez, besteak beste.
Aukerako Protokoloaren onarpenaz geroztik indartuta atera diren elikadurarako giza eskubideari buruzko borondatezko zuzentarauen aplikazioa bultzatzea. Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarreko akordioen jarraipena egitea. Estatuen egituraketa instituzionala berrindartzeko beharra, nekazaritzaekoizpena babestera zuzendutako politikak garatu eta aplikatzeko, familia-mailako nekazaritzari dagokionez bereziki. MMArekin bateragarriak diren nekazari txikiei laguntzeko neurriak babestea. (Ekoizpenerako laguntza desakoplatuak eta tratu berezi eta bereizia aplikatzen jarraitzearen aldekoa da Idazkaritza). Garapen bidean dauden herrialdeetako baserritarren nazioarteko merkataritzan jarduten laguntzeko asmoz MMAk Marrakexeko Adierazpenean bultzatutako “Merkataritzari Laguntzeko Ekimena” garatzearen aldeko jarrera. Hori lagungarria izan daiteke Dohako Erronda berriz ere sustatzeko. Espekulazio finantzarioaren eta prezioen aldakortasunaren arteko lotura ikertu eta aztertzea eta hura gelditzeko, MMArekin bateragarriak diren neurriak garatzea. Adierazpenak zabalik uzten du transgenikoak erabiltzeko aukera, hainbat puntutan aipatzen baitu nekazaritzaren produktibitatea areagotzeko beharra eta, horretarako, bioteknologia eta bestelako teknologia berri, berritzaile, seguru, eraginkor eta ingurumenari dagokionez jasangarriak onartu eta erabiltzeko beharra. Dei egiten du, bestalde, “bioerregaiak” garatzeko aukerak aztertzen jarraitzeko eta, garapen jasangarria eta elikagaien segurtasuna helburutzat hartuta, hartu-eman konstruktibo eta eraginkorra bultzatzeko.
12
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
4. Sistema multilateralaren eginkizun garrantzitsua bermatzea, erakunde multilateralen erantzunahalmena, koordinazioa eta eraginkortasuna etengabe hobetzearen bidez.
Multilateralismoarekiko konpromisoa berresten du. Elikagaien Segurtasunerako Batzorde erreformatuaren aldeko babes irmoa. FAO-FIDA-EMPren (Elikagaien Munduko Programa) eta nazioarteko finantza-erakundeen arteko koordinazioa. Nazioarteko merkataritza askeko sistema. Idazkaritza teknikoak hau proposatzen du, hain zuzen ere: Beren laguntza MMAren xedapenekin bat etorriz baimendutako babes “deskonektatura� bideratzen jarraitu beharko lukete herrialde garatuek, eta garapen bidean dauden herrialdeek, berriz, ekoizpena sustatzeko babes-neurri egokiak onartu beharko lituzkete, intsumoak diruz laguntzeko eta ordainketa zuzenak egiteko mekanismo egokiak erabiliz, diru-sarrerei eta finantzazio konpentsatzaileari dagozkion helburuak lortzearren natur hondamendia gertatuz gero. Elikagaien Segurtasunerako Batzordeari (CFS) eskatzen zaio nazioarteko negoziazio-prozesu bat antolatzeko, MMArekin batera, bidezko merkataritzan eta truke askean oinarritutako nazioarteko nekazaritza-sistemaren baitan, denontzako elikagaien segurtasuna bermatzen duten politikak eta neurriak garatzeko printzipio gidariak finkatzeko, bai herrialde garatuetan, bai garapen bidean dauden herrialdeetan.
5. Sinatzaile guztiek nekazaritzan, elikagaien segurtasunean eta nutrizioan inbertitzeko konpromiso sendo eta iraunkorra hartzea beren gain, urte askotako programa eta planak garatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskainiz garaiz eta modu eraginkorrean.
Nekazaritzan gehiago eta hobeto inbertitzea. Bai estatuetako aurrekontuetan, bai Garapenerako Laguntza Ofizialaren bidez. Maputoko Adierazpena. Aurrekontutik nekazaritzan inbertitzen dena %10era arte igotzea, bost urtean. Nekazaritzan atzerriko inbertsio zuzenak onak direla eta, beraz, bultzatu egin behar direla aipatzen da Adierazpenean, eta Idazkaritza Teknikoaren dokumentuan garatu egiten da ideia hori. Dokumentu horrek zuzendu beharreko hainbat arrisku etiko aipatzen ditu: mugaz gaindiko ibilguetako uraren eta lurren errendamendu masiboa eta etorkizunerako gutxieneko segurtasuna bermatzearren, elikagaien inportatzaile garbiak diren estatu txikietako inbertsioa, esate baterako. Era berean, oso nahasgarria gertatzen den paragrafo batean jokamoldekode bat garatzeko eskatzen da, baina Adierazpenak, bestela formulatzen du hori: bereziki lurretan eta uretan egindako atzerriko inbertsioen garapena kudeatzeko borondatezko zuzentarau gisa. Idazkaritza Teknikoaren dokumentuak parte-hartze publikoa (inbertsioa jasotzen duen herrialdean) eta pribatua (atzerriko enpresena) uztartzen
Iturria: 2009ko Goi-bilerako Amaierako Adierazpena (FAO WSFS 2/2009) eta Goi-bilerako Idazkaritza Teknikoaren Gomendioak oinarritzat hartuta osatua.
Ikusi dugunez, Goi-bilerako Azken Adierazpenean jasotako alderdi askok berebiziko garrantzia dute prozesu politikorako, bai estatu-mailan, bai nazioartean. Goi-bileretako emaitzak linealki aztertu eta, batez ere, gaur egungo eztabaidekin erlazio zuzena eginez gero, nazioarteko eztabaidek maila nazionalean gertatzen denaren gainean zer-nolako eragina duten ikusiko dugu.
13
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
2.3 ELIKAGAIEN GOBERNANTZA BERRI BATERANTZ. Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreforma FAOren esparru instituzionalean gertatutakoaren gaineko azterketa amaitzeko, Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreformarekin zerikusia duten funtsezko alderdi batzuk aipatu eta argitu nahi ditugu. Garbi gelditu denez, elikagaien krisia hasi zenetik, erreformaren beharra behin eta berriro aipatu da adierazpen guztietan. Prozesua hasi egin zen azkenean, eta sei hilabeteko denbora-tarte bizkorrean eraldaketarako proposamen oso ona onartzea lortu zen, aurreko egoeraren aldean aldaketa handia suposatuz. Proposamena 35. bilkura-aldian onartu zen 2009ko urrian, eta Goi-bileran bertan berretsi zen azaroan9. 2008an hasitako elikagaien krisiak argi eta garbi erakutsi zituen mundu-mailako elikagaien segurtasunerako gobernantzaren egituraketan zeuden hutsuneak, eta agerian gelditu zen, halaber, neurriak hartzeko ardura zuen erakunde nagusia ez zela gai inolako ekimenik garatzeko. Batzordearen ospea hain zen txarra, NBEk berak, bere mandatuari jaramonik egin gabe, goimailako lan-talde bat izendatu zuela, egoerari erantzuteko antolatu beharreko prozesua gidatzeko. Talde hark lan handia egin zuen, baina zenbait herrialdek (Latinoamerikakoak bereziki) eta gizarte zibilak FAO eskumenez husteko arriskua sumatu zuten berriro, eta Batzordea erreformatzeko eskatu zuten, egoera hartan jarduteko aukera izan zezan. Erreforma ahalbidetu zuten arrazoiak asko izan ziren, baina guztiek ere bat egin zuten: gaiaren larritasunak (1.000.000 lagun gosea jasaten), garapen bidean dauden herrialdeen eskakizunek, gauzatzen ez den borondate politiko batek, egungo munduko multipolaritateak, beste muturraren (AEB, Cairns, ELGA) borondaterik ezak, ingurune instituzional ahuldu, erasotu, zatikatu eta konplexuak, liberalismoaren nagusitasunak, baina aldi berean haren aldeko babesaren atzerakadak, eta ideiak argi dituen mundu-mailako gizarte-mugimendu batek. ERREFORMA ULERTZEKO FUNTSEZKO ALDERDIAK Elikagaien Segurtasunerako Batzordea erreformatzeko prozesuari jarraiki elikagaien segurtasunaren gobernantzarako berebiziko garrantzia izan dezakeen erakunde baterako proiektua sortu da. Garrantzitsua izan daiteke, alderdi hauei dagokienez bereziki: NBEko sistemaren barruan duen zentraltasun politikoa (NBEko sistemaren barruan elikagaien segurtasunarekin zerikusia duten gaien inguruko eztabaidetan eta erabakietan parte hartzeko aukera izanik). Barne-hartzaile izatea (“gaiarekin zerikusia duten alderdi guztiak” biltzen saiatzen da bere jardueretan, “elikagaien segurtasunik ezak gehien kaltetutakoak” bereziki). Maila desberdinekiko loturak, “tokian tokiko errealitatearekin” erlazionatzeko borondate garbiarekin. 2. Potentzial hau guztiz gauzatzeko bi erronka daude (biak ere lotuta): Estatuen aldetiko konpromiso, jarraipen edo kontzientzia gabezia potentziala. Baliabideen gabezia potentziala. Gaitasun eta ahalmenen gabezia potentziala. Sektore pribatuak eta estatuek jarri litzaketen oztopoak, Elikagaien Segurtasunerako Batzordeak beren interesak arriskuan jartzen dituela sentituz gero. 3. Potentzial hori guztia gauzatzeko ezinbestekoa da gizarte zibileko antolakundeen konpromiso jarraitua, alderdi hauei dagokienez bereziki: Estatuen asmoei eustea. Elikagaien Segurtasunerako Batzordea “tokian tokiko errealitatera” hurbiltzea. Politiken proposamenak egitea. Elikagaien Segurtasunerako Batzordeari buruzko kontzientziazioa zabaltzea gizarte zibileko antolakundeen artean. Elikagaien Segurtasunerako Batzordeari buruzko kontzientziazioa zabaltzea gobernu nazionalen artean. Iturria: Comité de Seguridad Alimentaria Mundial Reformado. Una explicación para la sociedad civil. Mundubat-en dokumentua. 2010eko iraila. 9 Erreforma-prozesuari eta prestatutako dokumentuei buruzko informazio guztia Elikagaien Mundu-mailako Segurtasunerako Batzordearen webgunean kontsultatu daiteke: http://www.fao.org/cfs/es/.
14
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Erreforma bultzatzeko, harreman-talde bat eratu zuen Elikagaien Segurtasunerako Batzordeak (ESB) berak 2009ko martxoan. Hasiera-hasieratik, gizarte zibilari parte hartzeko aukera zabala eman zion taldeko presidenteak. 2009ko urrira arteko sei hilabeteetan, Harreman Taldea sei aldiz elkartu zen, eta lan handia egin zuten webgunearen bidez. Lau lan-talde osatu zituzten: 1) ESB berrituaren Eginkizuna eta Misioa; 2) ESBko kideak eta erabakiak hartzeko modua; 3) ESBaren Mekanismoak eta Prozedurak, eta, 4) Adituen Goi-mailako Taldea. IPCren barruan prozesuaren jarraipena egiteko ardura zeukan taldeak egindako proposamenak ia osorik onartu zituzten, eta, hortaz, gizarte-erakundeak poz-pozik gelditu ziren emaitzarekin. Hona hemen erreformaren alderdi nagusiak:
ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO BATZORDEAREN ERREFORMAREN ALDERDI NAGUSIAK ESBk zeregin nagusi eta sendoa hartzen du bere gain, mundu-mailako elikagaien segurtasunerako politika finkatzeko, haren gauzapena ikuskatzeko eta haren jarraipena egiteko garaian (Elikagaien Segurtasunerako Mundu-mailako Esparru Estrategiko baten garapena barne hartuta); Estatuak dira eragile nagusiak (gosea murrizteko helburuak lortzeko erantzukizuna beren gain hartuz eta erabakiak hartzeko eskumenak izanik); Gizarte zibileko erakundeei parte hartzeko aukera gehiago ematen zaie (elikagaien ekoizle eta hornitzaile txikiak, hirietako pobreak, nekazaritzako langileak ordezkatzen dituzten erakunde herrikoiei bereziki), gizarte zibileko erakundeen autonomia-printzipioa errespetatuz betiere; Lotura sendoak garatzen dira elikagaigintzako eta nekazaritzako maila guztien artean, maila horiek demokratizazio handiagoa eta ekimen politiko berriak lortzeko harrobi garrantzitsuak direla onartuz, eta Elikadurarako eskubidea mundu-mailako erreferentzia bihurtzeko asmoa. Iturria: Comité de Seguridad Alimentaria Mundial Reformado. Una explicación para la sociedad civil. Mundubat-en dokumentua. 2010eko iraila.
Elikagaien Segurtasunerako Batzorde berriaren eginkizunak10 sei dira: 1. Mundu-mailako koordinazioa. ESB erreformatzeko dokumentuak honela definitzen du eginkizun hori: “eztabaidarako eta koordinaziorako plataforma bat eskaintzea, gobernuekin, erregio-mailako erakundeekin, nazioarteko agentzia eta erakundeekin eta gaiarekin zerikusia duten gainerako aldeekiko lankidetzan oinarritutako jarduna indartzearren (ESB: 2009/2: 5.i paragr.). 2. Politiken bat-egitea. “Politiken bat-egite eta koordinazio handiagoa bultzatzea, elikagaien segurtasunari eta nutrizioari buruzko borondatezko nazioarteko zuzentarau eta estrategiak bultzatuz, adibidez (ESB: 2009/2: 5.ii paragr.). 3. Herrialde eta erregioei zuzendutako laguntza eta aholkularitza. Herrialde edo erregioren batek hala eskatuta, laguntza eta aholkularitza ematea, elikagaien segurtasuna lortzeko, gosea ezabatzeko eta Elikadurarako Eskubiderako Zuzentarauen aplikazio praktikoa egiteko helburua duten estatu- eta erregio-mailako ekintza-planak prestatzeko, gauzatzeko edota haien jarraipen eta ebaluazioa egiteko, guztia ere, parte-hartzea, gardentasuna eta kontu-ematea oinarritzat hartuta” (ESB: 2009/2: 5.iii paragr.). 4. Estatu- eta erregio-mailako koordinazioa. ESB erreformatzeko dokumentuan honela definitzen da eginkizun hori: “tokian tokiko ekintzak hobeto koordinatu eta bateratzeko, baliabideen erabilera eraginkorragoa bultzatzeko eta baliabideetan dauden gabeziak identifikatzeko plataforma izatea” (ESB: 2009/2: 6.i paragr.). 15 10 Elikagaien Mundu-mailako Segurtasunerako Batzordea (2009) “Reforma del Comité de Seguridad Alimentaria Mundial: Versión Final”. FAOko
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
5. Kontu-ematea bultzatzea eta jardunbide egokiak partekatzea maila guztietan. “Helburuak lortzen ari ote diren aztertzen eta elikagaien segurtasun-gabezia eta desnutrizioa azkarrago eta modu eraginkorragoan murriztu ote daitekeen ebaluatzen lagundu beharko lieke ESBk herrialde eta erregioei, haien beharren arabera (ESB: 2009/2: 6.ii paragr.). 6. Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Mundu-mailako Esparru Estrategi bat prestatzea, “gaiarekin zerikusia duten alderdi askoren arteko koordinazioa hobetu eta jardun sinkronizatua gidatzeko” (ESB: 2009/2: 6.iii paragr.). Erreformak FAOren zeregina indartzen du, elikadura-gobernantzarekin eta krisiaren konponketarekin zerikusia duten gaiak jorratzeko gune legitimatua bihurtzen baitu erakundea. Horrela, Nazio Batuetara itzultzen da gaia. Era berean, Elikagaien Segurtasunerako Batzordea oso gune interesgarria dugu orain gizarte-erakunde guztientzat, hango lan-dinamikak eskaintzen dituen aukera ugariei esker. Eratze-dokumentuari jarraiki, Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Mundu-mailako Esparru Estrategia prestatzea litzateke hurrengo urratsa. Dokumentuak ez du xehetasunik eskaintzen, sistema eta prozesuaren ardura hari dagokiola besterik ez dio. Esparru horretan lortutako emaitzak erakundearen etorkizunari buruzko gakoak emango dizkigu. ESB berrituak erantzun beharreko erronkak izugarri handiak dira, baina hauxe izan liteke garrantzitsuena: gobernuek gune horretara jo dezatela, gaur egun lehian dauden gainerako programa eta organismoak alde batera utzita. Azken zortzi urteetan ekimen ugari jarri dira martxan, baina ekimen horiek jendea nahastu eta ahaleginak barreiatu besterik ez dute egin. Horixe gertatu da Nekazaritzaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren aldeko Munduko Aliantzarekin, Gosearen aurkako Nazioarteko Aliantzarekin eta, berrikiago, Munduko Bankuaren Nekazaritzarako eta Elikagaien Segurtasunerako Mundu-mailako Programarekin (Espainiako Estatuak indar handia jarri du programa horretan). Elikagaien Segurtasunerako Batzorde berriak behar besteko indarra eta legitimitatea duen ikusi beharko da orain, mundumailako prozesua gidatu ahal izan dezan berriro. Azken hamar urteotan sortutako ekimen barreiatuak zentralizatzeko gai izango al da? Aurtengo urrian bilera du Elikagaien Segurtasunerako Batzorde erreformatuak. Bilera horren nondik-norakoek gako egokiak emango dizkigute prozesua bide onetik doan ikusteko eta gobernuek organo berri horrekin duten konpromisoa neurtzeko.
ERABAKI POLITIKOETAN ERAGINA DUTEN ALDERDIAK Onerako: Elikagaien Segurtasunerako Batzorde erreformatua. Koordinazio-esparru instituzional berria, aukera askorekin eta gizarte-erakundeak ere barnean hartzen dituena. Elikadurarako eskubidea. Edukiaren eta aplikazio-tresnen errekonozimendu progresiboa eta garapena. Instituzioen errekonozimendua, borondatezko zuzentarauen formulazio eta onarpena eta Aukerako Protokoloaren onarpena. Printzipio onargarriak jasotzen dituzten ekintza-plan batzuk, neurri eztabaidagarriak proposatzen dituzten arren. Estatuek elikagaien segurtasunerako eta nutriziorako plan eta programa bereziak prestatzea, dauden neurriak zehaztu eta emaitzak baloratzeko moduan. Familia-mailako nekazaritzara zuzendutako nekazaritza-politiken beharra. Gai garrantzitsuei buruzko eztabaidari berriro ere heltzea dakar: sektoreko instituzionaltasuna indartu beharra, baserritarrentzako laguntzen beharra, tratu bereizia politiketan… Era berean, nekazaritzan inbertsio publikoak dezente handitzeko eta sektorea garatzeko laguntza ofizialak jasotzeko deia egiten da. Beste bultzada bat nekazaritza-erreformarako politikei. Nekazaritza Erreformari buruzko Nazioarteko Biltzarra, 2006. Atzerriko inbertsio zuzenen ondorioz nekazaritza-lurrak metatuak izateko —FAOren hizkeran, errendatuak izateko— arriskuek piztutako alerta, eta gai honetan inbertsio arduratsuak egiteko zuzentarauen beharra.
16
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Mehatxuak. Erabaki-gunea NBEko sistematik finantza-erakundeek eta nekazaritza-industriak eragin handiagoa duten beste gune batzuetara eramateko ahalegin etengabea. Afrikan Iraultza Berdea berriz ere martxan jartzea, nekazaritza-industriaren interesek pisu handia duteneko aliantza berri batetik. Mundu-mailako merkataritza-sistemaren eta liberalizazioak eragin ditzakeen onuren errekonozimendua. Eztabaida sakonak piztu ditzaketen Ăąabardurak eginez, halere. Bioteknologiak dakartzan aukeren errekonozimendua.
3. FAOren ERAGINA POLITIKA NAZIONALEN DEFINIZIOAN, DENBORA-TARTE HONETAN. Elikagaien Segurtasunerako Programa Berezia (ESPB). FAOk era askotako zereginak betetzen ditu estatuekin dituen hartu-emanetan: oso proiektu eta ekimen zehatzetarako laguntza, babes politiko eta instituzionala politikak, programak, neurriak onartzeko eta legeak idazteko garaian‌ Esan bezala, FAOk zeregin asko eta asko betetzen ditu, testuinguruaren eta errealitatearen arabera. Dena den, gauza nabarmena da, gutxien garatutako herrialdeetan bereziki, haren babesa oso lagungarria izan dela askotan politika nazionalak edukiz hornitzeko garaian. Errealitate horri buruz egin dezakegun balorazioa eztabaidatu beharreko gaietako bat litzateke.
3.1. FAOren ERAGIN-ESPARRUAK. Unean uneko laguntzak ematetik politika nazionalen bidez sendotzera Nola edo hala politika nazionalak zehazten eta gauzatzen laguntzen duten proiektu eta programa asko eta asko garatu ditu FAOk. Politika nazionaletan aplikatutako jardunbide egoki eta okerren kasu askok nazioarteko laguntza jakin batzuei lotuta daudela frogatu nahi izan dugu azterketa honen bidez. Gutxien garatutako herrialdeetan gertatzen da hori bereziki. Era berean, nazioarteko laguntzek politika nazionaletan duten eragina azaleratu nahi izan dugu.
17
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK11
PROIEKTU ZEHATZAK
1. Laborantzako ekoizpensistemen kudeaketa.
1.1.Kontserbazio-nekazaritza
-Lurraren kalitatea narriatzea eta lurren higadura saihestea.
-Haiti, Tanzania, Togo, Kenya eta Uzbekistan
-Helburuari lotutako laborantzatekniketan trebatzea eta teknika horiek zabaltzea, parte hartu nahi duten baserritarrei laguntzeko politika nazional baten babesarekin
2. Abeltzaintzako ekoizpen-sistemen kudeaketa
2.1 Abeltzaintzaren eta natur baliabideen arteko bateragarritasuna.
-Abeltzaintza intentsiboak ingurumenean eragindako ondorio txarrak murriztea eta puntu kritikoak identifikatzea
-Txina
-Txerri eta hegaztien hondakinen kudeaketa -Txerri-minden kudeaketa -Esne-industriako hondakinen kudeaketa eta berrerabiltzea -Abeltzaintzaren eta basa faunaren arteko bateragarritasuna
-Kanbodia -India -Tanzania
2.2 Baserritarren abeltzaintzaren aldeko aberepolitikak
-Abeltzaintzako politika sektorialen erreformak babestea, baserritarren ekonomiari kalterik ez eragiteko moduan
-India -Vietnam -Mendebaldeko Afrikako Batasuna -Uganda
3. Animalia eta landareen plagen kudeaketa
3.1. Plagen aurkako borroka biologikoa
-Uretako belar gaiztoak kontrol biologikoaren bidez tratatzea
-Egipto -Laku Handiak
-Abeltzaintza-hedapenerako zerbitzu bat ezartzea -Txerri-sektorearen erreforma -Lege zoosanitarioen bateratzea, erregio-mailako merkataritza bultzatzeko -Esne-politika sektoriala garatzea -Kontrola Nilon (ibai-arrantza) -Laku Handietako desoreka biologikoaren kontrola
18 11 Programek garapen zabalena izan duten eta emaitza onenak bildu dituzten herrialdeak aipatzen dira.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
PROIEKTU ZEHATZAK
3.2. Halabeharrak planifikatzea, parasito-plagarik edo gaixotasunik dagoenerako
-Gaixotasunik edo plagarik hedatuz gero berehala erantzuteko programak eta sistemak martxan jartzeko laguntza.
-Afrikako Adarra eta Ekialde Hurbila
-Basamortuko otiari erantzuteko sistema nazionalak -Ahoeriari erantzuteko eta alertarako sistema
3.3 Zerbitzu nazionalentzako laguntza plagei aurre egiten laguntzeko
-Sistema fitosanitario nazionalak indartu eta hobetzea
-Latinoamerika -Erdialdeko Asia
-Gaiari buruzko legeak egiteko eta sistema instituzionalak garatzeko babesa -Kontrol burokratikorako protokoloak kudeatzeko sistemak hobetzea .Talde teknikoak trebatzeko eta beharrezko azpiegiturez hornitzeko laguntza
3.4 Estatuen gaitasun fitosanitarioa ebaluatu eta hobetzea
-Plagak eragiten dituzten intsektu-populazioak murriztea, haien ugaltze-ohiturak aldatuz eta intsektu antzuak erabiliz.
-Karibea
-Zizare zulatzailea (abereena) ezabatzeko zerbitzuentzako laguntza -Tse-tse elbiaren aurkako programa
3.5 Gaixotasunen behaketa goiztiarra komunitateetan
-Epidemien agerraldi posibleak adierazten dituzten animalien gaixotasunak identifikatzeko komunitateko agente-sare bat sortzeko laguntza
-Sudan
-Ministerioko albaitaritzazerbitzuekin lotutako albaitarisarea -Behi-izurriari aurre egiteko agenteen sarea
-Asia hego-ekialdea
-Pakistan
19
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
4. Elikagaien kalitatea eta kontsumoaren babesa
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
PROIEKTU ZEHATZAK
3.6 Gaixotasunak kontrolatu eta zaintzeko sareak
-Funtzionarioen trebakuntza teknikoa hobetzea, Codexaren negoziazioetan eraginkortasun handiagoz parte hartzeko
-Hegoaldeko Asia eta Asia hego-ekialdea -Erdialdeko Afrika
-Laborategi-sarea Hegazti-gripea
4.1 Codex Alimentarius kodearen aplikazioa hobetzea
-Politika nazionalen esparru bat sortzea elikagaien arriskuak gutxitzeko
-Brasil -Kanbodia -Siria
-Trebakuntza, batzordean interes nazionalak hobeto defendatzeko
4.2 Instituzioak indartzea, Codexa aplikatzeko
-Heziketari eta nutrizioari begira eskola eta ospitaletan sortutako komunitate-baratzeei buruzko programa nazionalak indartzeko eta halako programak sortu eta zabaltzeko laguntza
-Albania -Benin
-Gutxieneko kontrol-erakundeak garatzea, gaiaren inguruko lana abian jartzeko
4.3 Eskola eta ospitaletako baratzeen programa
-Egoera aztertzea, hirietako merkatuetan jardunbide egokiak eta kontrola zabaltzea eta kalean saldutako janari eta edarien kalitatea hobetzea
-Brasil -Sri Lanka -Hego Afrika
-Fame 0 programa -Eskola-baratzeak -Programa nazionala 10.000 eskola-baratze
4.4 Kalean saldutako elikagaien kaltegabetasuna hobetzea
-Elikatzeko ohitura osasungarriak bultzatzea maila lokal eta nazionalean
-Programa zabala Latinoamerika osoanBurkina Faso -Indonesia
-Hiri-sektorearen eta landaingurunetik hirirako hornidurasareen azterketa -Saltzaileen eta horniduraiturrien ezaugarriak -Instalazioen kontrola -Elikagaien laginak -Gutxieneko legeak egitea
-Behi-izurria kontrolatzeko zerbitzuak sarean jartzea
20
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
5. Basoen kudeaketa eta hobekuntza
6. Landa-garapenerako natur baliabideen kudeaketa jasangarria
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
PROIEKTU ZEHATZAK
4.5 Nutrizioari buruzko heziketa
-Elikatzeko ohitura osasungarriak bultzatzea maila lokal eta nazionalean
-Mozambike eta Kenya
-Funtzionario eta teknikariei zuzendua
5.1 Basoko intsektu patologikoen fokuak kudeatzea
-Aurkako faktoreen ondorioz (lehortea, sutea, zahartzea, kontzentrazioa‌) basoetan izandako intsektu-agerraldiak kontrolatzeko programa teknikoak.
-Moldavia, Mongolia, Mazedonia, Bulgaria
-Intsektizida biologikoak eta intsektuen hazkuntza erregulatzen dutenak aplikatzea airetik
5.2 Basoei buruzko lege nazionalak betetzea
-Legez kanpoko egur-ustiategien inpaktua murrizteko politiketan gobernuei babesa emateko programak
-Kamerun -Ekuador -Malaysia -Indonesia
-Dauden legeak indartu, basoadministrazioaren jarduteko ahalmena areagotu, erakunde publikoen eta sektoreko gainerako eragileen arteko loturak (bereziki komunitateekin) hobetu eta basoen ziurtagirisistemak hedatzea da helburua.
6.1 Parte-hartzea, elkarrizketa, gatazken konponketa eta ezagutzen trukaketa bultzatzeko laguntza
-Landa-garapenerako komunikazio-estrategia Goitik beherako eta behetik gorako komunikazio- eta informazio-sistemak indartzea, landa-garapenerako estrategiak prestatzeko eta kontsultarako prozesuetako parte-hartzearen kalitatea eta ahalmena hobetzeko
-Mali -Mexiko -Senegal
-Landa-ingurune barreiatura egokitutako komunikaziosistemak
21
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
6.2 Gatazkaren ostean lurrak eskuratzea eta kudeatzea
-Gatazka bortitzen ondorioz beren lurretatik alde egindako pertsonei hara modu seguruan itzultzen laguntzeko programa nazionalak
-Angola -Sudan
-Gobernuei laguntzea, lurrerako itzulera ordenatua eta gatazkarik gabea eta lurren edukitzasistemen berrosatzea bermatzeko
6.3 Laguntza fiskala. Nekazaritza-lurren gaineko zergen deszentralizazioa
-Landa-ingurunean zerbitzuak eman ahal izateko diru-sarrerak eskuratzeko, erakunde lokalei zergak biltzeko metodoak ezartzeko laguntza ematea gobernuei.
Erdialdeko Asia eta Ekialdeko Europa izan dira ahalegin handiena egin duten eremuak
-Ondasun higiezinen gaineko tasa- eta zerga-sistemak ezartzea (edukitzaren gaineko segurtasuna areagotzen du, gainera) -Komertzialki ustiatutako lurren gaineko tasa.
-Namibia. Probaprograma
7. Landa-inguruneko azpiegiturak
PROIEKTU ZEHATZAK
6.4 Lurraren egitura sendotzea, ustiategien bideragarritasuna bermatzeko
-Sistema eta politika nazionalei laguntzea, ustiategien zatikatzeari aurre egiteko eta gutxieneko nekazaritza-errenta bermatzeko adina kontzentrazio bermatzeko.
-Ekialdeko Europa eta Erdialdeko Asia
-Trantsizio-prozesuan dauden Ekialdeko Europako herrialdeetako programa nazionalentzako laguntza -Lursailak kontzentratzeko programak
7.1 Nekazaritza-erabileretako uraren kudeaketa modernizatzea
-Ureztatze-sistemak eta nekazaritzako urak kudeatzen dituzten instituzioak modernizatzea Programa horien bidez teknologia egokiak erabiltzen hasten dira eta kudeaketa instituzionalizatzen da
-Pakistan, Nepal eta Tanzania -Peru, Moldavia eta Dominikar Errep. -Sudan, Turkmenistan eta Egipto
-Ureztatzearen kudeaketa eraldatu eta sistemak hobetzea -Erabiltzaileak ureztatzekomunitateetan antolatzeko laguntza -Nekazariei ureztatze-sistema berriak erabiltzen irakastea
22
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
PROIEKTU ZEHATZAK
8. Elikadura- eta nekazaritza-politika
8.1 Elikagaien segurtasunaren gaineko ikuspegia, krisi luzeetan
-Krisi luzeei lotutako egiturazko alderdiei maila nazionalean erantzutea
-Somalia, Etiopia, Eritrea eta Kongoko ED
-Krisi-garaietan elikagaiak eskuratu ahal izatea bermatzen duten sistemak. Elikagaiak eskuratzeko sistema hobetzea eta, bereziki, herrialde barruko hornidura-fluxuak egonkortzea.
8.2 Elikagaien segurtasungabezia eta urrakortasuna
-Arriskuan dauden populazio-taldeak mapan identifikatu eta irudikatzeko informaziosistemak ezartzea herrialdeetan
-Proba-aplikazioak hainbat herrialdetan. Filipinak
-Gosearen informazio kartografikoko sistemak, erabaki egokienak hartzen laguntzeko
8.3 Pestizidei buruzko politikak eta legeak aldatzea, gehiegizko erabilera murrizteko
-Intsektizida eta pestiziden gehiegizko erabilera murriztea, haien ondorioak eta alternatibak erakutsiz politikak erabakitzeko ardura dutenei
-Latinoamerika eta Asia osoa
-Legeak onartzen dituztenengan eragitea, alderdi hauen gaineko inpaktuari buruzko ikerketekin: osasuna, uraren kalitatea, lurzorua, gaixotasunei aurre egiteko ahalmena, baimenen berrikusketa.
9.1 Merkataritzaren liberalizazioak nekazaritzan izandako inpaktua berrikustea
-Liberalizazio-programek ekoizpenean izandako inpaktua berrikustea eta haren jarraipena egitea eta, hitzarmenaren barruan, babes-neurriak onartzea
-Kasu-azterketak Unean uneko laguntza herrialdeei, negoziaziogaraietan
-Merkataritzaren inpaktua berrikustea Babes-neurri bereziak eta tratu berezi eta bereizia aplikatzea
9.Merkataritza
23
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
FAO-K POLITIKA NAZIONALEI LAGUNTZEKO PROGRAMARIK ETA PROIEKTURIK GEHIEN EGIN DUENEKO ESPARRUAK ESPARRUA
10. Landa-inguruneko bizibidea hobetzeko neurriak
LAGUNTZA-ILDOAK
PROGRAMEN EDUKIA
NABARMENDUTAKO HERRIALDEAK
PROIEKTU ZEHATZAK
9.2 MMA. Prestakuntza
-Garapen bidean dauden herrialdeek MMAren Akordioari buruzko duten ezagutza hobetzea. Merkataritza-sistema ireki batenganako konfiantza hobetzea
-África completa.
-Sistema de puntos en red de formación para los técnicos y negociadores -Programa integrado conjunto de asistencia técnica (FAO – UNCTAD – OMC)
10.1 Nekazarientzako landaeskolak
-Nekazaritza estentsiboa zabaltzeko ikaskuntza-metodo aktiboak, esperimentazioa eta ezagutza lokala sortzea oinarritzat hartuta
-Malawi, Sierra Leona, Mozambike, Nikaragua
-Gai espezifikoak jorratzen dira eta naturaren ziklo osoa lantzen da: “haziz hazi”, “arrautzaz arrautza”.
10.2 Hiriko eta aldirietako nekazaritza-programa
-Hiriko ingurune berrietan elikagaiak ekoizteko teknikak zabaltzea
-Venezuela, Hego Afrika, Senegal, Kuba
-Kasu guztietan, herrialde bakoitzak bere hiri-nekazaritzako programa edo plan propioa landu du, baina hobetu egin behar dituzte aplikatutako teknikak eta esperientzien zabalkundea
10.3 Bizibideen dibertsifikazioa eta enpresen garapena
-Nekazaritza-ustiategiei dagokienez, enpresaerabaki onenak hartzeko laguntza ematea nekazariei
-FAOk bereziki errekonozitzen duenez, uharte-estatu txikietan (Papua Ginea Berrian) edo ekoizpen lokala bultzatu nahi duten herrialdeetan garatu da programa hau
-Familia baserritarrek beren nutrizio-beharra ase ondoren, soberakina saldu behar dutenean sortzen den egoeran oinarritzen da.
24 *Genero eta nekazaritzako politikak eta arrantza eta akuikultura kudeatu eta kontserbatzeko politikak bultzatzeko programak gai horiei buruzko ataletan landuko dira
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
3.2. ESPB-PROGRAMA. Elikagaien Segurtasunerako Programa Berezia (ESPB) 1994an Elikagaien Segurtasunerako Programa Berezia onartu zuen FAOk. 1996ko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileratik aurrera FAOk gobernuei babes politiko, ekonomiko eta teknikoa emateko tresna nagusia bihurtu zen programa hura. Hasiera batean, baserritar-familia pobreen produktibitatea areagotzeko eta diru-sarrerak handitzeko teknologia sinple eta merkeak sustatzeko eta zabaltzeko laguntza puntualak ematen zituen programak. 2002ko “Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera: Bost urte geroago� eta gero, proba-proiektu txikiak garatzeari utzi zion programak, eta herrialde bakoitzean zeuzkaten politikak koordinatzeko eta politika horiek beste neurri edo politika batzuekin osatzeko estrategia nazionalak garatzen hasi zen programa, era horretara programa nazionalak garatu zitzaten gobernuek. Herrialde batek programarekin bat egiten duenean, laguntza teknikorako lan-talde bat eratzen da, FAOko alor desberdinetako ordezkariekin. Lan-talde horrek ESPBren jarduera guztien jarraipena egiten du. Prozesua hastearekin batera eskueran dauden datuen lehen ebaluazio bat egiten da eta indarrean dauden politikak, programak eta neurriak ebaluatzen dira, haien arteko erlazioa esparru koherente baten baitan definitzen saiatzeko. ESPB-esparru horren bidez hutsunean betetzen saiatzen dira, FAOk zuzenean finantzatzen dituen beste programa batzuekin. Zentzu horretan, ESPBren metodologia interesgarria suertatzen da politika publikoak definitzen laguntzeko garaian, lehendik dauden programen arteko koordinazio nazionaletik abiatuta estrategia koherenteagoak diseinatzeari dagokionez, bereziki. ESPB nazional bakoitzaren azterketa zorrotza egiteko aukera izango bagenu, familia-mailako nekazaritzara bideratutako zuzeneko laguntza-politika askok ESPBren finantzazioa edo babesa jaso dutela ikusiko genuke12. Bestalde, ESPBk errenta apaleko herrialde askori egindako ekarpen ekonomikoek herrialde horiek nekazaritza-politikara bideratzen dituzten baliabideen zenbateko handia osatzen dute. Zenbateko horiei nazioarteko lankidetzatik datozen gainerako finantzazioiturriak gehituz gero, eragina oso handia dela ondorioztatuko dugu. 2007ko erdialdean, 106 herrialdek parte hartzen zuten ESPBn, eta horien erdia inguru programa nazionalak aplikatzen hasia zen, gainerakoak horretarako prestatzen ari ziren bitartean.
Iturria: FAOren webgunea. ESPB-programa.
12 Nekazaritza Batzordea. 17. bilkura-aldia. 2003ko apirilaren 4a. Elikagaien segurtasunerako programa bereziaren kanpo-ebaluazio independentea.
25
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Elikagaien segurtasunerako programa nazionalen (ESPN) eta elikagaien segurtasunerako programa erregionalen (ESPE) bidez familia pobreen elikagaien segurtasuna handitzea da ESPBren helburua. ESPBk diru-sarrera apalak eta elikagai-eskasia duten herrialdeak laguntzen ditu bereziki.Parte hartzen duten gobernuak dira programak gauzatzen dituztenak. Hauxe da FAOren eginkizuna: Herrialde bakoitzeko esparru politikoa ebaluatu eta abian dauden politikak aztertzea. Esparru estrategiko bat formulatzen laguntzea eta programak betetzeko babesa ematea. Konpromiso politiko sendoagoa bideratzea, bai gobernuen aldetik, bai gainerako emaileen aldetik. Sinergiak bultzatzea diru-emaileen eta bestelako kide pribatuen artean. 2002tik aurrera, elikagaien segurtasunerako programa erregionalak izan dira ESPB hedatzen gehien lagundu duten tresnetako bat. Garapen bidean dauden elkarren ondoko herrialdeen arteko integrazioa eta nekazaritzaren garapen ekonomikoa bultzatzen dute programa horiek. Zenbait kasutan, Mendebaldeko Afrikan eta Asia hego-ekialdean esate baterako, herrialde desberdinetako nekazaritza- eta merkataritza-politikak bateratzen lagundu dute programak. Bateratze horrez gain, helburu hauek dituzte programa erregionalek: Elikagaien segurtasunak eta nutrizioak bizitzarako duten garrantziaz kontzientziatzea populazioa. Nekazaritzaren eta elikagaien merkataritzarako estrategia eta politika erregionalak formulatzea. Elikagaien eta nekazaritzako bestelako produktuen gaineko eragina duten gaiak, mugari eta elikagaien kaltegabetasunari dagozkionak adibidez, bateragarri egitea. Erregio-mailako komunikazio- eta informazio-azpiegiturak egiteko inbertsioak sustatzea. Eraginkorragoak izaten laguntzeko eta beren produktuetarako merkatu berriak aurkitzen laguntzeko, nekazari txikiei zuzendutako jarduera nazionalak bultzatzea. Natur baliabideen kudeaketa, animalien gaixotasun eta plagen aurkako borroka eta merkataritza ere lantzea. Finkatutako helburuak aipatze hutsarekin garbi gelditzen zertan jartzen den arreta: erregio bakoitzeko nekazaritza-produktuen merkataritza-espazioak hobetzean, elikagaien kaltegabetasunari buruzko araudien bateragarritasunean eta mugaz gaineko inbertsioen sustapenean. 3.2. PROGRAMA ERREGIONALEN GARAPENA ETA HAIEN ORIENTAZIOA 2010 erdira arte, hogeitik gora programa erregional formulatzen lagundu du FAOk. Programa horiek garatu dituzten erakunde erregionalen artean hiru nabarmendu dira, ekimen hauei esker: CARICOM/CARIFORUM (Karibeko Komunitatearen Foroa). 2002an programa erregional bat prestatu zuen CARICOM/CARIFORUMeko Idazkaritzarekin lankidetza estuan jardunez. Programak Merkataritzako eta Garapeneko Ministro Kontseiluaren onarpena jaso zuen geroago. programa erregional horrek 26 milioi USDko finantzazioa du eta garapen bidean dauden uharte motako hamabost herrialde txiki dira haren onuradunak. FAOko elikagaien segurtasun eta kaltegabetasunerako funts fiduziarioaren bidez finantzatzen da zati bat (Italiak 5,3 milioi dolar jarri ditu); beste milioi bat dolar beste funts fiduziario batzuetatik datoz eta ia bost milioi dolar FAOko Lankidetza Teknikorako Programak jarri ditu. Programaren bigarren fase zabalago bat onartu da dagoeneko.
26
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Ozeano Barerako Foroa. Garapen bidean dauden uharte motako hamalau herrialde txiki laguntzeko programa erregionala. 2002an sortu zen 11,47 milioi USDko aurrekontuarekin. FAOko elikagaien segurtasun eta kaltegabetasunerako funts fiduziarioaren bidez finantzatzen da zati bat (Italiak 7,064 milioi dolar jarri ditu), eta gainerako 2,8 milioi dolarrak FAOko Lankidetza Teknikorako Programak jarri ditu. Programaren bigarren fase zabalago bat formulatu eta onartu da dagoeneko. MAEDB (Mendebaldeko Afrikako Ekonomia eta Diru Batasuna) Batasuneko zortzi herrialde biltzen dituen programa erregional honek MAEDBeko funts fiduziarioaren laguntza jasotzen du (lau milioi dolar), eta Lankidetza Teknikorako Programak jarduera fitosanitario eta zoosanitarioak eta elikagaien kaltegabetasuna bultzatzeko hiru proiektutatik milioi bat dolar jasotzen du, halaber. Programaren fase zabalago bat prestatzen ari dira dagoeneko. Sahel-Saharako Estatuen Erkidegoaren ESPE oraintxe ari dira formulatzen. 2005ean programa erregional bat prestatu zuten Lankidetza Ekonomikorako Erakundearen eta Garapenerako Islamdar Bankuaren lankidetzarekin. Programa horren bidez hamaika proiektu erregional antolatu zituzten, 210,76 milioi euroko aurrekontuarekin. Proiektu erregional horietako bakarra ari dira orain garatzen, Erdialdeko Asian. Programa erregionalak FAOko elikagaien segurtasun eta kaltegabetasunerako funts fiduziarioaren eta Lankidetza Teknikorako Programaren dohaintzen bidez finantzatzen dira, programak prestatu, formulatu eta gauzatzeko faseetan. Programa erregional guztien artean, Latinoamerika eta Karibe Goserik Gabe13 izeneko ekimena bereziki aktiboa izan da. FAOk erregio hartan duen bulegoak bultzatu du ekimena, AECIDen eta Brasilgo eta Guatemalako gobernuen babesarekin. 2025 Lan Taldea izan da erregioko herrialdeek ekimen horren jarraipena egiteko eta beren arteko informazioa bideratzeko eratutako mekanismoa. Taldea urtean behin biltzen da, eta oraingoz herrialde hauetan elkartu da: Guatemala (2006), Kolonbia (2007), Argentina (2008), Ekuador (2010) eta Peru (2011). Ekimenak Ekintza Plan bat dauka, erregio hartan gosea ezabatzeko antolatutako ekintza zehatzekin. Ekintza horiek hiru lehentasun nagusiren artean banatzen dira: LEHENTASUNEN ETA EGINDAKO EKINTZEN TAULA LEHENTASUNAK
EGINDAKO EKINTZAK
1. Garrantzi handia ematea gosearen arazoari eta elikadurarako eskubideari herrialdeen agendetan (nazionaletan, erregionaletan eta erregioz azpikoetan), bai eta nazioarteko erakundeen eta enpresa arduratsuen agendetan ere. Estatu-politika izan behar du elikadurarako eskubideak eta gizartea informatu egin behar da haren garrantziaz eta hura aplikatzen lagundu behar du.
Gosearen aurkako parlamentuko frontea. Parlamentu nazionaletan garatu den lan-ekimena. Parlamentuko kideen arteko ekimena da. Hainbat jarduera garatu dira ekimen horren barruan. Elikadurarako eskubidea dela eta legeetan eta esparru instituzionalean egindako aurrerapausoen jarraipen eta sistematizazioa, eta aurrerapauso horietarako babesa. Erregio gehien-gehienetan aurrerapausoak lortu dira zuzenean nahiz zeharka. Sentsibilizazio-kanpainak.
27 13Goserik gabeko Latinoamerika eta Karibe baterako Ekimenaren webgunetik ateratako informazioa: www.rlc.fao.org/iniciativa.
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
LEHENTASUNEN ETA EGINDAKO EKINTZEN TAULA EGINDAKO EKINTZAK
LEHENTASUNAK 2. Beren herritarren artean gosea ezabatzeko eta elikadurarako eskubidea bermatzeko politika publikoak eta programak garatzeko herrialdeek dituzten gaitasunak sendotzea, esparru instituzional egoki baten baitan.
Elikadura-burujabetza eta -segurtasunerako estrategia eta sistema nazionalak prestatu eta aplikatzeko laguntza, gidak eta esperientzialiburuak argitaratuz adibidez. Diru-sarreren transferentzia baldintzatuetarako politikak bateratu eta ebaluatzeko lana14
3. Nutrizioaren eta Elikagaien Segurtasunaren egoeraren jarraipena egitea 2015era arte Milurtekoko Garapen Helburuekin bat egin duten herrialdeetan eta geroago erregioan gosea guztiz ezabatzea lortu arte.
Erregioko gosearen egoera aztertzeko behatokia, herrialde bakoitzean. Erregioko aurrerapauso instituzionalen jarraipena.
Ekimen erregionalak erregioko konpromiso instituzionala indartu egin du nabarmenki. Emaitza zehatzak utzi dituen adostasun orokor bat lortu da. FAOko bulego erregionalak bultzatzaile eta koordinatzaile izatea lortu du, beste interes batzuen gainetik. 3.3 ESPBko PROGRAMA NAZIONALAK Gauzatzen ari diren 87 programetatik, esperientzia arrakastatsuenak beste leku batzuetara hedatzeko txostenak prestatzen ditu FAOk. Erakunde horrek 2002an eskatutako ebaluaziotxostenean ohar garrantzitsu hauek jaso ziren: Programek jarduera-ikuspegi mikroa dute, baina baliabiderik ez duten hainbat programa nazional gauzatzen laguntzen dute, haien potentzialtasuna aztertzeko aukera emanez. Bestalde, ESPB-programek politika nazionaletan zer-nolako eragina duten aztertzerik ez zen egon, ebaluazio-txostenean nabarmendu zenez. Gai horrek berebiziko garrantzia du nekazaritza-politiken gaineko azterketa sakona egiteko, gorago esan dugunez, laguntza- eta lankidetza-programek politika nazionalen garapena zeharo baldintzatzen baitute herrialde askotan. Dena den, argi dago herrialde askotan nekazaritza-politika nazionalen zati handi bat ESPBprogramaren bidez finantzatzen ari dela gaur egun. Zentzu horretan, hainbat alderdi argitu beharra dago: 1. FAOk ESPB-programa bat prestatzen duenean herrialde jakin baterako, programa horren finantzazioa hainbat iturritatik etor daiteke. 2. Lehen faseko ESPB-programak ekintza mikroetan oinarritzen diren, baina pixkanaka hedatuz joan dira eta gaur egun politika nazionaleko ekintza global eta estrategikoagoak bultzatzen dituzte. 3. Zaila da kalkulatzea politika nazionalerako aurrekontutik zenbat finantzatzen den ESPBren bidez eta 4. Nolanahi ere, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorera bideratutako gainerako lankidetza guztia bat etorri ohi da aipatutako estrategia horrekin.
14 Elikagaien beharra sortzen den lehen uneetan familia pobreei laguntzera zuzendutako diru-sarreren transferentzia baldintzatuen ekimen guztiei buruzko azterketa sakon eta zehatz bat dago.
28
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Horrenbestez, errealitate nazionalaren barruan funtsezkoak ziren alderdi jakin batzuetara bideratutako ekintza mikroak finantzatu dituzten ESPB-programak dauzkagu, estrategia nazionalen barruan jardunbide egokien eredutzat hartu daitezkeenak. Adibidez: eskolako gosari-programak, baserritar lokalei erosteko programak, ureztatzea hobetzeko programak, izurri jakin baten aurkako programak‌ NEURRIAK 1. Baserritarrentzako landa-eskolak
EDUKIA 20-30 ekoizlez osatutako talde txikien eraketa, beren ustiategietan dituzten mugak eta aukerak identifikatu eta soluzioak aplikatzeko. Astero elkartzen dira lursail batean, labore jakin baten ziklo osoan zehar. Eskola horietako askotan gai zehatzak jorratzen dituzte. Adibidez: Esnekien ekoizpen eta merkaturatze hobetua. Frutaekoizpen eta -lanketa. Nekazaritza-jardueraren kudeaketa komertziala, enpresen eraketa eta merkaturatzea.
HERRIALDEAK -Malawi -Pakistan -Kanbodia
Landa-eskola hauek nekazaritzako gaiak lantzeaz gain, alfabetatzea eta osasun- (GIB/HIESa) eta nutrizio-gaiak jorratzen dituzte.
2. Eskola-baratzeak
Eskola-baratzeak erabiltzen dira elikagaiei eta nutrizioari buruzko gaiak irakasteko haurrei. Eskolabaratzeak proteina, bitamina eta mineral osagarrien iturri bikaina dira, gainera, eskolako janaria bariatuagoa eta nutritiboagoa izateko aukera ematen dute, eta eskolako aurrekontuetan aurrezten laguntzen dute. Haurren nutrizioa hobetzeaz gain, elikagaien segurtasunari buruz ikasitakoa etxera eramaten dute, eskolako baratzean ikasitako komunitateko edota etxeko baratzean aplikatzean.
-India -Somalia -Tanzania -Brasil
Maila nazionalean FAOren eskola-baratzeen ekimenekin eta hezkuntza-programekin (hezkuntzarako elikagaiak‌) elkarlan estuan jarduten dute. 3. Hiriko eta aldirietako nekazaritza-programen sustapena
Hirietako eta aldirietako nekazaritza sustatzen da, familia pobreen nutrizioa eta bizibidea hobetzeko. Modu intentsiboan hazitako etxeko baratzeen bidez hirietako familiek balio eta nutrizio-ahalmen handiko barazkiak eta animalia txikiak (oiloak eta txitak, untxiak, arrautzak‌) eskuratu ditzaketela erakusten du ESPBk. Alor honetan hegotik hegorako lankidetza (HHL) bultzatu da, hainbat esperientzia garatu dituzten herrialdeen artean. Mikro-baratzeak sortzen eta
-Venezuela -Kuba -Senegal -Argentina -Kongoko ED
29
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
PRĂ CTICAS
CONTENIDO
PAĂ?SES
mantentzen irakasten diete Senegalgo adituek Caracasko biztanleei, adibidez. HHL-hitzarmenen bidez, Kubako adituak Caracasen izan dira hirinekazaritzako teknikak irakasten. Beste hiri askotan ere (Asuncionen, Buenos Airesen, Kairon, Kigalin eta Kinshasan) aprobetxatzen ari dira esperientzia hauek, ESPBren barruan finantzatutako antzeko programak sortzeko. ESPB-proiektuetan garatutako, hiriko eta aldirietako nekazaritzak zenbait dibisio teknikoren eta FAOren Hirietarako Elikagaiak programaren laguntza jasotzen dute.
4. Nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpenei zuzendutako laguntza teknikoko programak
Hauek dira programa ugarienak eta nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizpena hobetzeko ekintza sorta zabala jasotzen dute. Ekoizpeneko alderdi kritiko batzuk lantzen dituzte programa horiek: lurrak urreztatzeko programak, animalia eta landareetan gaixotasun eta plagak eragozteko proiektuak, lurzorua hobetu eta kontserbatzeko eta lur-higaduraren kontrako proiektuak, merkatu lokalen sarea eta egitura hobetzeko proiektuak‌
-Nigeria -Sierra Leona -Benin -Angola -Peru
Zenbait kasutan, baserritarrei eta abeltzainei informazio eguneratu eta erabilgarria eskuratzeko aukera ematen diete proiektu hauek.
Iturria: Geuk osatua, programako dokumentuetatik ateratako informazioa oinarritzat hartuta.
Kasu askotan, ESPB-programa nazionalek ekintza desberdinak uztartzen dituzte, eragin nazional adierazgarria lortzeko. Baina kasu horietan, programek plan nazionalaren izaera galtzen dute, erregio edo esparru jakin batera mugatutako irismen geografikoa izaten dutelako eta, bestalde, nazioarteko lankidetzan bultzatzen dituenen moduko garapen-proiektu soil baten itxura hartzen dute askotan. Azken hori garrantzitsua da, gehienetan ezin baititugu programa horiek neurri politikotzat hartu, haientzako funtsak dauden neurrian garatzen diren iraupen jakin bateko programatzat baizik, nahiz eta haien edukia plan edo estrategia nazionalen barruan agertu beti. Adibide gisa, era honetako programa nazionalen artean FAOk berak arrakastatzat jo dituen bi kasuren berri emango dugu hemen.
30
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO PROGRAMA BEREZIA - KENYA Onuradunak: Milioi bat inguru familia (sei milioi lagun), datozen bost urteotan. Aurrekontua: 70 milioi USD hiru urtean. Kenyako Nekazaritza Ministerioaren aurrekontua urtean 10 milioi dolarrekoa da. Funtsak: Kenyako Gobernua + FAO (Funts fiduziarioa). Hasiera-data: 2005. Bigarren programa bat onartu da 2009rako. Informazio orokorra: Kenya lur emankorreko herrialdea da eta te, kafe eta barazkien munduko esportatzaile handienetakoa. Ekoizpenerako ahalmen izugarria badu ere, Kenyako 32 milioi biztanleetako askok eguneko dolar batekin bizi dira, eta pobrezia eta desnutrizioa jasaten dituzte. 2004an, familia pobreei elikagaiak eskuratzen laguntzeko ESPN bat egiteko laguntza eskatu zion Kenyako Gobernuak FAOri. “Njaa Marufuku Kenya” (“Kenyan gosea ezabatzea”) izeneko programa hura 2004an sinatu zuen formalki gobernuak. Helburuak Pobrezia, gosea eta elikagaien segurtasun-gabezia murriztea komunitate pobreetan. Elikagaien segurtasunaren aldeko ekimenak areagotzea, baliabide-urritasuna duten komunitateei zuzendutako laguntzen bidez. Arriskuan dauden pertsonei eta pobreei zuzendutako osasun- eta nutrizio-neurriei babesa ematea. Sektore pribatuak elikagaien segurtasuna areagotzeko eta bizibidea hobetzeko interbentzio berritzaileetan duen parte hartzea indartzea eta areagotzea. Jarduerak Elikagaien segurtasuna areagotzeko komunitateak bultzatutako ekimenetarako laguntza: komunitateko taldeak trebatzea da jarduera horien helburua, diru-laguntza txiki batzuk emanez eta gaitasunak garatuz, gosea eta pobrezia ezabatzera eta diru-sarrerak sortzera bideratutako nekazaritza-jarduerak zabaltzearren. (Mikrokredituen eta txandakako funtsen sistema) Eskolako nutrizio eta elikagaien komunitate-programarako laguntza: goseak haurren ikasteko eta hazteko gaitasuna murrizten duenez, eskoletan jaten emateko programak jarri ziren martxan 2005ean (baserritar-familiei erosten zaizkie elikagaiak, nekazaritzaren produktibitatea areagotzen laguntzeko babes ekonomiko eta komertziala emanez, horrela). Haurrak gaixorik daudenean elikagaien nutrizio-balioaren %30 galtzen denez, zizareen aurkako programak aplikatzen hasi ziren eskoletan. Eskulan-eskari gutxiko garaietan lanaren truke elikagaiak eskuratzeko programetan parte hartzen dute helduek. Sektore pribatuak elikagaien segurtasunaren alorrean egindako berrikuntzei zuzendutako laguntza: jarduera hauen bidez babesa ematen zaie komunitateko eta sektore pribatuko erakundeei, gosearen eta pobreziaren aurkako proiektu berritzaileak bultzatzen laguntzeko. Proiektu horiek beste komunitate batzuetan errepikatu daitezke geroago.
31
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
ELIKAGAIEN SEGURTASUNERAKO PROGRAMA BEREZIA - MALAWI Nabarmendu beharreko alderdiak ESPBko jarduerek heziketa-helburua dute, eta nekazarientzako landa-eskolen bidez garatzen dira, ekoizpenerako teknika hobetuak irakasteko asmoz. Aurrekontua: Milioi bat USD. Garapenerako Afrikar Bankuak jarri zuen dirua. Hasiera-data: 2002tik gaur egunera. Informazio orokorra Malawi 12 milioi biztanleko herrialde txikia da. Ez du itsasertzik eta Afrika ipar-ekialdean dago. Munduan gutxien garatuta dagoen herrialdeetako bat da. Hango ekonomia nekazaritzari lotuta dago gehienbat, eta biztanleen %90 landainguruneetan bizi dira. BPGdren ia erdia hartzen du nekazaritzak eta esportazioetatik lortutako diru-sarreren zati handi bat. Nazioarteko Diru Funtsetik, Munduko Bankutik eta dirua ematen duten hainbat herritatik iritsitako laguntza ekonomikoaren mende dago ekonomia. 1997an, Garapenerako Afrikar Bankuko presidenteak konpromiso bat sinatu zuen FAOko zuzendari nagusiarekin, Afrikako zortzi herrialdeetan ESPBren barruan antolatutako jardueretarako laguntza finantzarioa emateko. Helburuak: Elikagaien ekoizpena hobetzen laguntzea nekazari txikiei. Jarduerak: Eskala txikiko ureztatzea, landa-eskolak nekazarientzat, errendimendu handiko laboreak erabiltzen eta akuikultura lantzen hastea eta laboreak abeltzaintzara dibertsifikatzea. Programaren barruan garatutako beste lankidetza-jarduera batzuk Hegotik hegorako lankidetza-hitzarmen bati esker, Myanmarreko adituek ureztatze-plan espezializatuak gauzatzen lagundu zuten, honako gai hauek landuz: ibaien ibilguen desbideratzea, ura biltzeko teknikak, motorrezko punpak eta ura ibilgu txikietatik bideratzeko sistema eraginkorrak. Proiektuak bultzatzen dituen ureztatze-sistema hauek zortzi herrixketan aplikatu ziren eta 500dik gora nekazari baliatu ziren sistema horietaz, batez besteko arto-uzta boskoiztuz. Emaitzak ESPBko jardueretan ikuspegi didaktikoa erabili zen ekoizpen-teknikak hobetzeko, nekazarientzako landa-eskolen bidez. Herrixketako 400 familiak parte hartu zuten ikasketa praktikoko prozesuan, nekazaritza-industriako eta produktu freskoen kontserbaziorako jarduerak landuz. Laboreak abeltzaintzako ekoizpen txikirantz dibertsifikatzeko jardueretan ere 500 pertsonak parte hartu zuten. Oiloak eta ahuntzak hazten eta albaitaritzako botikak eta ekipamenduak erabiltzen hasi ziren eta, horri esker, haragi- eta esneki-hornidura handiagoa lortu zuten komunitate osoarentzat. Arrain-hazkuntzarako hamahiru urmaelen eraikuntzak ere biztanleen nutrizioa dibertsifikatzen lagundu zuen. 32
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Instituzio lokalek eta baserritar-komunitateek oso ondo hartu zuten proiektua, eta horrek jarraikortasun-maila handia bermatzen du. ESPBak baserritarrengan eta haien komunitateetan izandako eragin positiboari jarraiki, 2005eko maiatzean elikagaien segurtasunerako programa nazional bat formulatzeko laguntza eskatu zion Malawiko Gobernuak FAOri. Hamar urte iraungo duen ekintza-plan horrek 300 milioi dolarreko inbertsioak izango ditu, eta Afrikako Garapenerako Bankuak 50 milioi jarriko ditu. Bestalde, bigarren belaunaldiko ESPB-programa nazionalak dauzkagu. Programa horiek dagoeneko finkatuta dauden estrategia edo politika nazionalak sendotzen laguntzen dute, edo, bestela, estrategia nazionalak formulatzeko aukera ematen dute. Bi kasuetan ere, programa horiek taxutzen dituzten urrats edo aurrekari nazional batzuk egoten dira, politika eraginkorrak sendotzen edo hedatzen laguntzen dutenak.
Politika nazionalei laguntzeko ESPB-programa nazionalen adibideak HERRIALDEA
LAGUNTZAREN EBOLUZIOA
ESPB-PROGRAMAREN LAGUNTZA
Brasil. Fame 0 programa
-2002ko abenduan, Lula presidentearen eskariari jarraiki, hainbat erakundetako ordezkariak joan ziren Brasilera “zero gosea” programaren oinarriak finkatzera. FAO ere tartean zen. -FAOren Lankidetza Teknikorako Programaren diru-laguntza baten bidez (1,1 USD) “zero gosea” programako hiru proiektu finantzatu ziren. Hauek ziren proiektu horiek: informazio orokorra eskuratzeko ikerketak; politiken formulazioa; jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema baten sorrera; eta partehartzean oinarritutako metodologiak erabiltzea Brasilgo ipar-ekialdeko kolektibo ahulenengana iristeko. -Proiektu horien emaitzak ikusita, 5,8 milioi dolarreko hitzarmena sinatu zuten Brasilgo Gobernuak eta FAOk zero gosea programan laguntzeko.
-Transferentzia baldintzatuen programa bat martxan jartzea. “Familia poltsa” izena zuen irismen handiko programa honen bidez hilean 20 dolarreko transferentzia egiten zaie jatekoa eskuratzeko arazoak dituzten familia pobreei. Irismena: zortzi milioi familia. -Elikagaiak erosteko programa ere ekimen garrantzitsua izan zen. Nekazari txikien produktuentzako merkatua (eta prezio merkeak) bermatzea zen programaren helburua. Metodo hauek erabili dira, besteak beste: produktuak zuzenean erostea uzta biltzeko garaian elikagaien segurtasun lokala babesteko; produktuak uzta bildu aurretik erostea, ereiten diren unean; gobernuek erosketa lokalak egitea eskolako elikadura-programetarako; eta esnearen ekoizpen eta kontsumoa bultzatzeko programa bat, negoziatzeko ahalmen gutxiko ekoizleei laguntzeko.
Nigeria. Nekazaritzaren produktibitatea handitzea, nekazaritza-politika nazionalaren barruan
-Nigeriako Gobernu Federalak 2015erako goseak bizi direnen kopurua erdira murrizteko xedea finkatu zuen Milurtekoko Garapen Helburuen arteko lehenbizikoari erantzunez, ESPBko proba-proiektu bat garatu zuen Kano estatuko hiru herritan.
-363 milioi USDko aurrekontua honako hauek finantzatu zuten: Nigeriak, Afrikako Garapenerako Bankuak, Garapenerako Islamdar Bankuak eta Afrikaren Garapen Ekonomikorako Arabiar Bankuak. -Familia onuradunak: 785.000. -Jarduerak. Era askotako jarduerak biltzen ditu proiektuak: Uraren
33
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Politika nazionalei laguntzeko ESPB-programa nazionalen adibideak HERRIALDEA
Sierra Leona. Elikadurarako giza eskubiderako politika nazional bat aplikatzeko laguntza
LAGUNTZAREN EBOLUZIOA
ESPB-PROGRAMAREN LAGUNTZA
-Lortutako arrakastari jarraiki, Elikagaien Segurtasunerako Plan Nazional Berezia (ESPNB) jarri zuten martxan 2001ean, 30.000 nekazarifamilia artatzeko asmoz. -ESPNB bere baliabide propioekin (giza baliabideak eta ekonomikoak, 45 milioi USD) garatzea erabaki zuen Nigeriako gobernuak, eta FAO zuzendaritzaz eta laguntza teknikoaz arduratu zen, gobernuaren eskariari erantzunez. -Proiektua koordinatzeko atal bat sortu zen Nekazaritzako eta Landa Garapenerako Ministerio Federalean, herrialdeko 36 estatutan landajarduerak martxan jartzeko ardurarekin: guztira 109 herri eta 30.000 familia zituen xedetzat ekimenak.
erabilera eta erregulazioa, lurraren emankortasunaren kudeaketa, nekazaritza-basogintza, laboreen intentsifikazioa eta nekazaritzaren mekanizazioa, artisau-erako arrantza eta akuikultura, agroindustria eta lursaileko biltegiratzea, merkataritzako eta nekazaritzako intsumoak oinarrizko produktuak, landa-eremuko finantzak, ikerketaren, hedapenaren, nekazarien eta intsumoen arteko loturak, nutrizioa eta osasuna, talde-garapena, komunitatea garatzeko funtsa, proiektuen kudeaketa, plangintza, jarraipena eta ebaluazioa. -ESPNBk berebiziko garrantzia izan zuen gobernuaren nekazaritzapolitikaren helburuak lortzeko: zenbait laboreren eta lehentasunezko oinarrizko produktuen (juka, artatxikia, arroza, sorgoa, barazkiak eta batatak) nekazaritza-ekoizpena handitzea. -Programari esker asko hobetu ziren elikagaien segurtasuna eta produktibitatea, eremu marjinaletan bereziki. Emaitzak ikusita, proiektuak artatutako herrien kopurua bikoiztu egin zuten ,327raino.
-2002an berriz ere hautatua izan eta gero, Sierra Leonako presidenteak hitza eman zuen bere agintaldiak iraungo zuen bost urteetan gosea ezabatuko zuela, giza eskubideak errespetatuz. -2002an, Herrialdea Elikatu operazioa jarri zuen martxan Sierra Leonako gobernuak (ESPNB bat, alegia), FAOren laguntzarekin, Nekazaritzako eta Elikagaien Segurtasunerako Ministerioaren bidez eta gaur egun Pobrezia Murrizteko Estrategia dena eta orduan Errekuperaziorako Estrategia Nazionala zenaren barruan. -Hiru fasetan banatu zen programa: lehenbizikoa elikadurarako eskubidearen prestaketa-fasea zen, bigarrena sendotzekoa eta azkenekoa elikadurarako eskubidea zabaltzekoa.
-32 milioi USD eta 200.000 baserritarfamilia onuradunak. -Sierra Leonako gobernuaren Herrialdea Elikatu programak FAOren, NBEko Ingurumen Programaren, Afrikako Garapenerako Bankuaren, Nekazaritzaren Garapenerako Nazioarteko Funtsaren eta Irlandako eta Italiako errepubliken laguntza jaso zuen, AEBetako Nazioarteko Garapenerako Agentziak finantzatutako nazioarteko GKEekin elkarlan estuan. -Nekazarientzako eskolen, nekazaritza industrialeko unitateen eta barrutietako sareen bidez merkataritza-antolakunde deszentralizatuak sortzen ari dira komunitateetan.
34
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Politika nazionalei laguntzeko ESPB-programa nazionalen adibideak HERRIALDEA
Mozambike. Landaeskolen zerbitzua nekazarientzat
LAGUNTZAREN EBOLUZIOA
ESPB-PROGRAMAREN LAGUNTZA
-A partir del éxito obtenido, en 2001 se inició un Plan Nacional Especial para la Seguridad Alimentaria (PNESA), con la intención de atender a cerca de 30 000 familias de agricultores. -El Gobierno de Nigeria decidió realizar el PNESA con sus propios recursos humanos y económicos (45 millones de USD), y la FAO suministró apoyo técnico y de dirección a petición del gobierno. -Se creó una Dependencia de Coordinación del Proyecto en el Ministerio Federal de Agricultura y Desarrollo Rural, al cual se encomendó la tarea de poner en marcha las actividades de campo en 36 estados del país, con un total de 109 localidades y para 30 000 familias.
-Ministerioak landa-eskolen metodoa hartu zuen oinarritzat zerbitzuak herrialde osora zabaltzeko. Horren ondorioz, beste diru-emaile batzuek ere (Munduko Bankuak, EBk, USAIDek, etab.) onartu egin dute kontzeptu hori. Era berean, 200 nekazari trebatu dituzte irakasle jarduteko, eta orain haiek ari dira beren komunitateetan lanean. -Elikadurarako Eskubideari buruzko Idazkaritza eratu zen presidenteordearen bulegoetan, beharrezko lege-esparrua finkatu, jardueren nondik norakoen jarraipena egin, kontzientzia zabaldu eta emaitzen berri emateko. -2003an egindako “Elikadurarako eskubidea praktikara eramatea” izeneko sinposio nazionalaren jarraipena. Komite nazional batek antolatu zuen, FAOk eta Alemaniak finantzatutako proiektu batean oinarrituta.
-Nekazaritzako eta Landa Garapenerako Ministerioak ESPB jarri zuen martxan 1998an, PROAGRI izeneko programaren barruan (nekazaritza garatzeko programa bat da, hainbat diru-emaileren laguntza duena) -2007an, ESPBk laguntza eman zion SETSANi (Elikagaien Segurtasunerako eta Nutriziorako Idazkaritza Teknikoa), elikagaien segurtasunerako estrategia nazionala (ESAN II) berrikusi eta Elikagaien Segurtasunerako Programa Nazionala (PASAN) prestatzeko. Ministro Kontseiluak 2007ko urrian onartu zuen programa.
-Landa-eskolak joera ekologikoko metodo praktikoa dira, “aire zabaleko eskolen” modukoak. Taldean lan egiten da bertan, bakoitzaren oinarrizko ezagutzak errespetatzen eta baloratzen dira, eta ikasteko eta harro sentitzeko prestatzen da jendea. Talde bakoitzak aukeratzen du zein gai landu nahi duen. -ESPBko “bideratzaileak” nekazariak beraiek izaten dira normalean, haiek azkar batean iritsi baitaitezke beste nekazari batzuengana, oso kostu merkean. -Taldeak dirutxo bat jasotzen du (400 USD inguru) landa-eskola, intsumoak, irakasleen bisita eta landa-jarduerak egiten diren eguneko gastuak
35
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
Politika nazionalei laguntzeko ESPB-programa nazionalen adibideak HERRIALDEA
LAGUNTZAREN EBOLUZIOA
ESPB-PROGRAMAREN LAGUNTZA
-PAN II hori gaitasuna sortzeko metodologia hedatzeaz arduratzen da: nekazarientzako landa-eskolak eraikitzen dituzte, ekoizle txikiak trebatzeko beren bizibidea hobeto atera eta beren elikagaien segurtasuna areagotu dezaten.
ordaintzeko. Azken bisita horretan komunitateko beste kide batzuek ere parte hartzen dute. Horren ondoren, taldeak jarduerekin jarraitzeko erabiltzen du diru hori. -Lau urtean nekazarientzako 650 landaeskola inguru eratu dira, eta 18.000 familia edo 100.000 lagun izan dira onuradunak, lorpen hauei esker: bizibidearen, elikagaien segurtasunaren eta ekoizpenaren areagotze eta dibertsifikazioa, nekazarien antolakuntza hobea beste zerbitzu eta merkatu batzuetara iristeko aukerarekin, etab. -Gobernuak Hedapenerako Plan Nazionalean sartu du metodologia hori, eta GKE batzuek eta gaiarekin zerikusia duten hainbat eragilek ere beren langileak trebatzeko eskatu dute, metodologia hori beste probintzia batzuetan ere aplikatzeko.
Iturria: FAOk finantzatutako elikagaien segurtasunerako programa nazionaletako txostenetako datuekin osatua.
Informazio horretatik abiatuta, hauxe da gure ikerketa honetan aztertu beharreko gaia: nazioarteko programa hauek nolako eragina dute politika nazionalak definitzeko garaian? eta, batez ere, azkenean, Mozambike, Nigeria edo Sierra Leona bezalako herrialde batek nazioarteko lankidetzaren babesa jasotzen duenean, nekazaritza-politikarako politika nazionalaren %80era arteko zenbatekoan, nola ziurtatu daiteke programa horiek herrialdeon beharrei erantzuten dietela benetan? Argi dago politika nazionalen argitasunari jarraiki nazioarteko laguntzak estrategia indartzen duela eta, horretarako, gobernuek gizarte-erakundeekin duten harremanak planteamendu sendoagoak eta legitimoagoak ahalbidetzen dituela nazioarteko erakundeen aurrean.
36
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
4. LABURPEN MODURA. Elikadura-burujabetzaren aldeko gizarte-mugimenduak nolako eragina izan du esparru instituzionalaren eraikuntzan? Testu honetan zehar nazioarteko esparruan izandako aldaketak azaltzen saiatu gara, gizartemugimendu eta -erakundeek aldaraztea lortu duten prozesuak azaleratu eta aldaketa horiek politika nazionaletan nolako eragina duten azaltzearekin batera. Multzo osoari begiratuz gero prozesuaren nondik norakoak ulertuko ditugu eta gaur egungo egoera baserritarren ekonomientzat mehatxagarria izan arren eta sistema kapitalista etengabe hedatzen ari den arren, borrokarako guneak aurkitzea eta zentzu horretan egindako aurrerapausoez jabetzea posible dela ikusiko dugu, aurrekaririk ez duen esperientzia bati esker bereziki: VĂa Campesina mugimendutik sortu den elikadura-burujabetzaren aldeko nazioarteko aliantzaren sorrera, gero eta mugimendu eta erakunde gehiago biltzen dituena. Bide horretan, funtsezkoa gertatu da IPCren (Plangintzarako Nazioarteko Komitea) egituraketa eta sarea animatu eta koordinatzeko izan duen ahalmena. Prozesu hori azaletik aztertuko dugu, sarea eratzeko, lobby-lana egiteko eta gizartea mobilizatzeko ESPERIENTZIA ONA izan baita. Orriotan ikusi dugunez, erakundeek proposamen asko eta asko aurkeztu dituzte eta proposamenok eragina izan dute, modu batera edo bestera, nazioarteko esparruan. Horri buruz hitz egin aurretik, nazioarteko estrategia sendotzeko eta VĂa Campesinarentzat oso garrantzitsua den proposamen bati helduko diogu. VĂa Campesinak sustatu duen eta mundu osoko milaka eta milaka erakundeen babesa jaso duen Baserritarren Giza Eskubideen Gutunaren errekonozimenduaz ari gara. Baserritarren, indigenen eta gizarteko mugimenduen proposamenek nazioarteko testuinguruan egindako ekarpena oso garrantzitsua izan da. Ekarpen horretan Munduko Bankuaren, MMAren eta G-20ren aurkako mobilizazio-estrategia eta oposizio erabatekoa bultzatzen dira, beste foro batzuetan garatutako prozesuen zaintza eta jarraipenarekin, ahal denean erakundeekiko hartuemanekin eta, azkenik, funtsezkotzat jotzen diren edo aukerak eskaintzen dituzten gaiei buruzko proposamen zehatzekin uztartuta. Mugimenduak presioa egiteko eta mobilizatzeko eta, aldi beran, nazioartean proposamenak modu eraginkorrean plazaratzeko izan duen ahalmenak heldutasun- eta antolakuntza-maila handia erakusten du, eta nazioarteko erakundeak behartu egin ditu mugimendua aintzakotzat hartzera. Mundu-mailan eraginik handiena izan duten ekimenak aipatuko ditugu jarraian, mugimenduaren ekarpen handia laburbilduz:
1996. FAO. Elikadura-burujabetza kontzeptuaren proposamena. 2002. Amaierako Adierazpena eta Ekintza Plana. Gizarte zibilaren foroa elikadura-burujabetzari buruz. 2004. FAO. Elikadurarako giza eskubidea garatzeko borondatezko zuzentarauen proposamena. 2006. Nekazaritza-erreforma kanpaina globala. FAOren nazioarteko biltzarra. 2008. Giza Eskubideen Batzordea. Baserritarren Giza Eskubideen Nazioarteko Gutuna. 2009. FAO. Elikagaien Segurtasunerako Batzordearen erreformatzeko proposamenak eta lana. 2010. FAO. Elikagaien krisi globalari aurre egiteko proposamenak. 2010. Lurraren edukitzaren eta arrantza nahiz basoko baliabideen gobernantza arduratsurako borondatezko zuzentarauen proposamena. 37
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
GIZARTE-ERAKUNDEEN JARDUNAK NAZIOARTEKO ESPARRUAN ERAGINDAKO ALDAKETAK ETA POLITIKA NAZIONALETAN IZANDAKO ERAGINA NAZIOARTEKO ESPARRUKO ALDERDI EDO GAIA
GIZARTE-, BASERRITAR- ETA INDIGENAMUGIMENDUEN PRPOSAMENAK
LORPENAK
1. Mundu-mailako elikadura-gobernantza. FAO. Elikadurari buruzko munduko goi-bilerak. 1996 – 2002 – 2010.
-Elikagaien segurtasuna kontzeptua auzitan jartzea eta elikadura-burujabetza kontzeptua proposatzea haren ordez.
-FAOk onartu behar izan du planteamendu bat dagoela elikadura-burujabetza kontzeptuaren atzean eta, zentzu horretan, garatu egin da gaiari buruz zeukan ikuspegi instituzionala.
-IPC. Foro paraleloetako eta gizartearen partehartzerako espazioetan izandako eztabaiden seriotasun eta legitimitatea. -FAOren mandatua legitimatzea eta nazioartean pisua berreskuratzeko beharra. -Elikadurarako giza eskubidea kontzeptuaren hedapen sendoa eta eskaintzen dituen aukeren garapena. - Nekazaritza-erreformaren beharraren zabalpen sendoa. -Nazioarteko merkataritza-sistema auzitan jartzea FAOren barruan. -Elikagaien krisia kudeatzeko prozesuari ekarpen kritikoa.
-IPCren errekonozimendu eta protagonismoa hedatuz joan da eta eztabaida guztietan txertatu da pixkanaka. -FAOk IPCren eta hura osatzen duten erakundeen babes eta legitimazio instituzionala eskuratu du hein batean. -Hainbat gairen inguruko bileretarako eta lanerako proposamenak onartu ditu FAOk. -Elikagaien Segurtasunerako Batzordea erreformatu da gizarte-erakundeek proposatutako moduan, erakunde horietako ordezkarien parte-hartze handiarekin.
APLIKAZIOA POLITIKA NAZIONALETAN -Herrialde asko elikadura-burujabetza kontzeptuaren existentzia onartuz joan dira poliki-poliki. -Zenbait herrialdek beren konstituzioan sartu dute elikadura-burujabetza kontzeptua. Beste batzuek elikaduraburujabetzari eta -segurtasunari buruzko legeak edota estrategia nazionalak onartu dituzte. -Nazioartean diharduten estatuetako erakundeak gaiari buruzko foroetan legitimitatea duen gizarte-mugimendu zabal bat dagoela onartzen joan dira eta, horri jarraiki, erakundeek espazio batzuk bereganatu ahal izan dute, zenbait kasutan.
-Mundu-mailako elikadura-gobernantza kontzeptuari ekarpena, eta barne-hartzailea eta aktiboa den Elikagaien Segurtasunerako Batzorde berri bat sortzeko proposamena eta lana.
38
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
VÍA CAMPESINA ETA GIZARTE-ERAKUNDEEK NAZIOARTEKO ESPARRUAN ERAGINA IZATEKO ESTRATEGIA SENDOTZEKO PROZESUA
1996
1997
Elikadura-burujabetza kontzeptuaren lanketa Vía Campesinaren ladetik, eta FAOren Elikadurari buruz Munduko Biltzarraren aurkezpena
GGKEen eta gizarte zibileko antolakundeen foro paraleloa, Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
IPC egituratzeko lana. Eragin politikoa FAOren aurrean Elikadura Burujabetzari buruzko Foroa, “Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilera. Bost Urte Geroago”-ri erantzunez. Adierazpena eta Ekintza Plana. IPCren sorrera
Elikadura Burujabetzari buruzko Nazioarteko Foroa Habanan, 2000n
Elikadura Burujabetzaren aldeko Munduko Foroaren prestaketa eta garapena. Nyeleni. Selingué. 2008
Elikagaien Segurtasunerako Batzordea erreformatzeko prozesua Elikadurari buruzko Munduko Goi-bilera
39
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
BASERRITARREN, INDIGENEN ETA GIZARTEKO ERAKUNDEEN JARDUNAK NAZIOARTEKO ESPARRUKO ZENBAIT ARLOTAN DUEN ERAGINA 1. Elikadurarako eskubidearen garapena Ekonomia eta Gizarte Kontseilua, Giza Eskubideen Kontseilua eta FAO
-Elikadurarako giza eskubidearen edukiaren benetako garapena: lana kontulari bereziarekin batera, txosten nazionaletan laguntzea, txosten nazional paraleloak prestatu eta aurkeztea, 12. Ohar Orokorra garatzen laguntzea eta elikadurarako eskubidea baserritarren, indigenen, arrantzaleen eta herri nomaden eskubideekin lotzea izan dira horren oinarrietako batzuk. -Elikadurarako giza eskubidea betetzeko Jokamoldekode baten proposamena. -Gobernuen parte-hartzea Elikadurarako Giza Eskubidea Aplikatzeko Borondatezko Zuzentarauak Prestatzeko Nazioarteko Lan Taldean. Eragina haien proposamenen bidez. -Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak EESKNIko Aukerako Protokoloa prestatu eta onartzeko proposamena aurkeztea.
-Elikadurarako giza eskubidearen gaia itun eta adierazpen guztietan txertatzen joatea pixkanaka. -Gaur egun legezko tresnetan jasotzen den elikadurarako giza eskubideak elikaduraburujabetzaren ia osagai guztiak biltzen ditu. -Tresna onak dauzkagu: 12. Ohar Orokorra, kontulariaren txostenak eta Giza Eskubideen Kontseiluak 2008az geroztik kaleratutako agiri eta adierazpen guztiak. -Bai Giza Eskubideen Kontseiluak bai FAOk argi ikusten dute baserritarren eskubideen eta elikadurarako giza eskubidearen arteko lotura.
-Gobernu askok beren konstituzioa aldatu dute elikadurarako giza eskubidea txertatzeko. -Gobernu askok elikadurarako giza eskubideari buruzko esparru-legeak onartu eta elikagaien eta nutrizioaren segurtasunerako beren sistema, programa eta estrategia nazionalak aldatu eta sendotu dituzte ikuspegi hori txertatuz. -Baserritarren, indigenen eta gizarteko erakundeek gaiari buruz zuten prestakuntza areagotu dute eta partehartze handia izan dute prozesu nazionaletan.
2. Nekazaritza-erreforma eta lurren inguruko politikak. Munduko Bankua - FAO
-Nekazaritza Erreformaren aldeko Kanpaina Globala. Edukiaren proposamen propioa. Giza eskubideen urraketak eta legeen aplikazioari buruzko egoera estatu-, erregio- eta nazioarteko mailetara eramatea. Munduko Bankuaren lurren gaineko politikaren gaitzespena, bai betiko bertsioan bai 2003tik aurrerakoan. Kanpainaren eta Munduko Bankuaren arteko hartu-emana. Nekazaritza-erreformarako politiken beharra nazioarteko agendara eramatea berriz ere eta, batez ere, banaketa-politikak eztabaidatzea, berriz ere.
-Eztabaida gizarte-erakundeetara zabaltzea eta gaiari buruzko nazioarteko sarea berpiztea. -Nekazaritza-erreformaren gaia nazioarteko agenda politikoan txertatzea berriro. -FAO eta Giza Eskubideen Kontseilua bezalako erakundeek argi izatea elikadurarako giza eskubidea beraiei ere badoakiela. -Munduko Bankuak lurren gaineko politiketan duen protagonismoa gutxitzea eta FAOrena handitzea.
-Zenbait herrialdek eztabaidak antolatu dituzte, onartuta egon arren aplikatzen ez dituzten nekazaritza-erreformarako legeen aplikazioari buruz. -Zenbait herrialde (gobernu herrikoiak dituztenak) gaiari buruz berriro ere legeak onartzeko edo legeak eguneratzeko prozesuak hasi dituzte. -Afrikako gobernuek egoera geldiarazteko ezer egin gabe jarraitzen dute eta inbertsio-enpresetako gobernu nazionalek ere ez dute kontrol-neurririk aplikatzen.
40
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
BASERRITARREN, INDIGENEN ETA GIZARTEKO ERAKUNDEEN JARDUNAK NAZIOARTEKO ESPARRUKO ZENBAIT ARLOTAN DUEN ERAGINA
3. Baliabide fitogenetikoak. FAO, Ingurumen Batzordea eta MMA.
-Latinoamerikan gaiarekiko jarrera ona duten gobernuekin gaia behin eta berriz ateratzea, 2001etik aurrera, eta FAOri eztabaida zabaldu beharra azpimarratzea. -Nekazaritza-erreforma eta elikadurarako giza eskubidea lotzea erakunde guztien aurrean. -FAOk 2004an antolatu zuen Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarrean laguntzea eta parte hartzea, bai prestaketa-fasean bai foroaren garapenean eta biltzarraren jardunean bertan. -2008. Lurren metaketa nazioartera zabaltzea, Afrikan bereziki. 2010. urtean gaiari buruzko eztabaidatzeko nazioarteko gune bat sortzen lagundu da, FAOrekin batera. -Lurren eta natur baliabideen gaineko gobernantza arduratsuari buruzko borondatezko zuzentarauak prestatzeko Lan Taldean parte hartu da. -Afrikako lur-metaketa geldiarazteko nazioarteko kanpaina.
-2004ko Nazioarteko Biltzarraren garapena lortzea. -Lurraren edukitzarako gobernantzari buruzko borondatezko zuzentarauak idazteko prozesua bera. -Gai garrantzitsuak eztabaidatu dira berriro ere: edukitza (ez jabetza), jabetzaren muga (lurren metaketa), errentamenduak eta edukitzeko beste molde batzuk aztertzea edo, gutxienez, errekonozitzea, banaketapolitikak, bakarrik merkatuetan oinarritutako prozesuen kritika.
-Baliabideen pribatizazio- eta merkantilizazioprozesuen etengabeko salaketa. -Haziei buruzko nazioarteko kanpaina. -Transgenikoen salaketa eta haien aurkako jarrera sendoa. -Baserritarren eskubideen egokierari buruzko eztabaida.
-Gizarte-erakundeek oso jarrera garbia dute gai horretan, baina oraindik ez dirudi eragina izateko espazioa aurkitu dutenik. -Eskubide horiek garatzeko abiapuntuko planteamendua egokia da, baserritarrek baliabide horien kontserbazio eta hobekuntzan egindako lanaren errekonozimendu historikotik abiatzen baita, baina, halere, beste gai batzuetan ez da halako indarrik jarri.
-Badirudi estatuek patente-eskubideei eta erabilera eta transferentziarako mekanismoei dagozkien alorretan aplikatu dituztela nazioarteko itunak, baina baserritarren eskubideak ez dituzte ia batere garatu politika zehatzen bidez. Bestalde, sail transgenikoen hedapena geldiezina da, baserritarrak babestearen alde dauden gobernu herrikoien kasuan ere.
41
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
INFLUENCIA DE LA ACCIÓN DE LAS ORGANIZACIONES CAMPESINAS, INDÍGENAS Y SOCIALES EN DETERMINADAS ÁREAS DEL MARCO INTERNACIONAL 4. Nazioarteko merkataritza. MMA eta UNCTAD. Espazio erregionalak
-MMAri EZ esateko jarrera estrategikoa. MMA nekazaritzatik kanpo nahi dugu. Jarrera hori erregiomailako eta alde biko itunak negoziatzeko prozesuetara zabaldu da. -UNCTADrako hurbilpenak egon baziren ere, ez ziren zaindu; dena den, UNCTADen planteamenduak zertxobait desberdinak dira. -Berez, eztabaida hori egiten da herrialde batean ekoizpen jakin batzuei buruzko gai zehatzak aztertzen direnean. -Eskalako nazioarteko merkataritzari buruzko (gidatzen duten erakundeak gorabehera) proposamen propioa garatu beharko genuke beharbada, hau bezalako gai konplexua argitzen laguntzeko.
-MMAren aurkako borrokan milaka gizartemugimendu mobilizatu eta biltzea lortu du Vía Campesinak. -Gizarte-mobilizazioak asko lagundu du MMAren izena belzten eta goi-bilerak konfrontazio handiko uneak bihurtzen.
-MMAren akordioek eta erregio-mailako gainerako akordioek eragin zuzena duten politika nazionaletan (muga-zergen murrizketa edo ezabaketa, barnelaguntzen murrizketa eta merkatuak kontrolatzeko mekanismo askoren behin betiko ezabaketa), baina, ikusi dugunez, estatuek erabiltzen ez dituzten negoziazioaukera batzuk dauzkate oraindik.
42
Elikaduraburujabetzarako politika publikoak Nazioarteko azterketa
KONTSULTATUTAKO BIBLIOGRAFIA FAO. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerari buruzko txostena. Erroma, 1974. FAO. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerari buruzko txostena. Erroma, 1996. FAO. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bileraren Ekintza Plana. Erroma, 1996. FAO. Bost urte geroagoko Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako txostena. Erroma. FAO. Elikadurari buruzko Munduko Goi Bilerako txostena. Erroma, 2009. FAO. Nekazaritza Erreformari buruzko Nazioarteko Biltzarraren Txostena eta Ekintza Plana. Baserritarren Gutuna. 1979. FAO. Elikagaien segurtasunerako programa bereziaren kanpo-ebaluazioa. FAOko Kontseilua. 2003ko apirila. FAO. Nekazaritza Erreformari eta Landa Garapenari buruzko Nazioarteko Biltzarreko azken txostena. Porto Alegre, 2006. GRAIN. El tratado de las semillas de la FAO. De los derechos de los agricultores a los privilegios de los obtentores. 2005eko urria. FIDA. Munduko landa-inguruneko pobreziari buruzko txostena. Erroma, 2011. Mundubat. ComitĂŠ de Seguridad Alimentaria Mundial reformado. Informe para la sociedad civil. 2010eko iraila. Programei buruzko informazioa webgune hauetatik atera dugu: www.rlc.fao.org/iniciativa. www.fao.org/pesa
43