Instrucciones juego PUZZLE DEL MUNDO

Page 1

Cons umo Responsa ble K o n t s u m o A r d u rat s u a Responsi ble Cons umption Consommation Responsable

AQ ´AB ´AL

MUNDUKO PUZZLEA: ARGIBIDEAK Gaia:

Kontsumo Arduratsua, Elikadura Subiranotasuna, Tokiko Ekoizpena, Lankidetza

Adina:

Haurren bertsioa: 9-12 urte bitartean Gazteen bertsioa: 12 urtetik gora

Parte hartzaile kopurua:

Gutxienez 5 Gehienez 30

Iraupena:

2 ordu gutxi gorabehera

Beharrezko materiala:

Baloia Orriak Bolalumak Arbela

Materiala:

Eranskina 1: Tableroa (Puzzlea) Eranskina 2: LHko galderen fitxa (fitxaren izkina grisa da) Eranskina 3: DBHko galderen fitxa (fitxaren izkina morea da) Eranskina 4: Fitxa informatiboak Eranskina 5: Jantzi eta jaki tipikoen fitxa Eranskina 6: Ingurumena marrazkia

Dinamika:

Puzzle bat egitea taldeen lankidetzaren bitartez, urtaro bakoitzeko pertsona guztien energia eta trebetasunak batuz, helburu bera lortzeko.

Helburua: ,

Bertako ekoizpena, bidezko merkataritza, gure kultura eta India, Guatemala, Mali Uruguay bezala, Hegoaldeko beste herrialdeetako kulturaren bidez, kontsumo arduratsua sustatzea.

Jokoaren deskribapena: - Taldea 4 azpitaldeetan banatzen da: Uda, Udazkena, Negua eta Udaberria. - Talde guztien artean puzzlea egitea lortu behar dugu. - Momentuan gauden urtaroaren izena duen taldeak hasiko du jokoa, adibidez, azaroan bagaude Udazkena taldea hasiko da jokatzen. - Txandaka talde bakoitza fitxa bat hartu eta erantzun zuzena eman behar du puzzleko pieza bat lortzeko. - Fitxa bakoitzak galderak edo frogak ditu. oGalderak; 5 galdera dira eta zatia aukeratu duen taldeak erantzun behar ditu, erantzuna ez badakite hurrengo taldeak lagunduko die fitxa informatiboaren bitartez (hurrengo taldea urtaroen ordena errespetatuz, hau da, erantzuten ari den taldea negua bada, talde laguntzailea hurrengo urtaroa izango da, udaberria). oFrogak; talde guztiek fitxa bakoitzean agertzen den froga burutu beharko dute puzzleko zati lortzeko. - Hezitzaileak jokoa dinamizatuko du eta berak irakurriko ditu fitxak (jokoa dinamikoagoa izan dadin, talde batek besteari egin diezazkioke galderak). - Galderak erantzutean edo froga zuzen egin ostean puzzlearen zati bat lortzen da, eta hurrengo taldeak jarraitzen du jokatzen (beti ere urtaroen ordena errespetatuz). - Puzzlea amaitzean, Euskadi, Uruguay, Guatemala India eta Maliko ekoizpen eta kontsumo ohitura desberdinak ikustea lortuko dugu. Oharra: Puzzleak bi bertsio ditu, jokoa adin desberdinetara egokitzeko. Gazteen bertsioa, gazteek zein helduek egin ahal izateko pentsatuta dago, hezitzaileak hausnarketa maila igoko du parte hartzaileen adinaren arabera.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.