Katalogoa amara

Page 1

AMARA Centenario plaza 3, Donostia

- EKOCENTER - ean aurki daitezken produktuak

www.emaus.com

1


Antzinako aterkia, oso landutako metalezko helduleku batekin. Ref: 061

AMIC eta TITAN iratzargailuak. Nahikoa zarata ateratzen zuten eta 50 hamarkadakoak ziren. Orratzak fluoreszenteak ziren, gauerdian ordua ikusi ahal izateko.

Ref: 062

Haurrentzako zalditxo kulunkaria. Gainera, gurpil gainean jartzeko aukera du. Jostailu klasiko bat, nostalgiaz betea.

Ref: 063

Vintage kapela urdina, lore zuriarekin. Eklektiko estiloko bezain erosoa, estetikoa. Guztiz gustu zaindu batetik, bere jabeak estilo konkretu batetik ihes egiten zuela ikusten da, zurruntasunetik eta sailkatuta egotetik ihes.

Ref: 064

Vintage txapel bero jaspeztatua beix kolorean. Eklektiko estiloko bezain erosoa, estetikoa. Guztiz gustu zaindu batetik, bere jabeak estilo konkretu batetik ihes egiten zuela ikusten da, zurruntasunetik eta sailkatuta egotetik ihes.

Ref: 064

www.emaus.com

2


Vintage kapela zuri leuna. Eklektiko estiloko bezain erosoa, estetikoa. Guztiz gustu zaindu batetik, bere jabeak estilo konkretu batetik ihes egiten zuela ikusten da, zurruntasunetik eta sailkatuta egotetik ihes.

Ref: 064

Burdinurtuko antzinako plantxa bat, txingarrak barruan sartzen ziren horietakoa. Arropak ongi luzatua eta zimurrik gabe izatearen interesa antzinatik dator. K.a. IV mendean greziarrek, burdin barra bat berotua erabiltzen zuten, oratzeko arrabola baten antzerakoa, lihozko arropen gainetik pasatzen zen izurrak markatzeko. Mota honetako burdin plantxak berogailu edo bero iturrien ondoan jartzen ziren eta ondoren arropan aplikatzen ziren. Ohikoa zen bat baino gehiago izatea, plantxa egiterakoan hozten joaten zenagatik beroa zegoena ordezkatzeko. Ref: 065

Aitzinako daga

Ref: 066

Vintage partxisa egurrean. Kuriositate modura adierazi nahi da, partxisa Pachisi-tik datorrela, jatorriz Indiakoa den joko bat, XVI mendean sortu zelarik. Joko honen taulak gurutze forma du eta jatorrizkoaren errepresentazio bat besterik ez da, Akbar Handia Lehena enperadorearen lorategia izan zen hain zuzen ere. Taularen erdia enperadorea kokatzen zen tronua ordezkatzen du patioaren erdian. Era berean, fitxak indiar neska ederrenak ziren, laukitxoz laukitxo mugitzen zirelarik eta enperadorearentzat jokatzearen ohorea lehiatzen zuten. Parte hartzaileen zortea erabakitzen zuten dadoak kauriak ziren, muskuluen maskorrak, hauekin puntu bat kontatzen zuten hutsunea buruz gora erortzen bazen. Partxisaren izena pacisi izenetik dator, hindi hizkuntzan hogeita bost esan nahi duelarik, hogeita bost baitzen dadoen lana egiten zuten maskorrak airera botatzean gehien lor zitekeen emaitza.

Ref: 067

www.emaus.com

3


Mahai-gaineko egurrezko ordulari handia. Marka alemaniarra. Markaren lekuan hiru izei dituen sinbolo bat du.

Ref: 068

Braun markako Mi Lady ile-lehorgailua, kaxa eta guzti. Egungo zeramikako pintza eta ioiak eta antiestatikoen aita edo aita izan litekeen ilelehorgailu bat da. Mi Lady ile-lehorgailuak lisatzeko, moldatzeko, uhinak egiteko‌ gehigarriak zituen, ile-lehorgailuaren airea irteten zen lekuan bertan jartzen ziren.

Ref: 069

ZENIT E Zenit kamera errusiarra. Argazki kamaren marka errusiar betikoaren argazki-kamara bat da. Kamara hauen gorputzak KMZ fabrikek (Krasnogorskiy Mekhanicheskiy Zavod) ekoitzi zituzten 1952 urtetik abiatuz eta 2005 urtea arte Moskun eta 1970 urteetatik aurrera BelOMO enpresak Bielorrusian. Kamerekin batera doazen Helios-44 objektibo normalak Vileyka eta Valdai hirietan ekoitzi ziren. Zenit marka nagusiki 35mmko SLR kamarekin identifikatzen da, nahiz eta beste hainbat sobietar kamara izen honekin deituak izan. Zehazki kamara hau 70 urteetakoa da.

Ref: 070

Binokularrak, oso egoera onean.

Ref: 071

Telefunken panchito | 38538789 vintage transistore irratia. Telefunken irrati eta telebista tresnen fabrikazioko alemaniar enpresa bat da, 1903 sortu zen. Hasiera batean AEG eta Siemens & Halske arteko merkatari proiektu bat zen. Irrati tresnak itxura oso psikodelikoa du.

Ref: 072

www.emaus.com

4


San Sebastián antzinako aldizkari ale bat.

Ref: 073

Mikel Laboaren biniloko 2 LP. Horietako bat Ihesa zilegi balitz da, Mikel Laboa (Sei, 1985), bestea 1974 urtekoa, Gernika zuzenean.

Ref: 074

Marrazki poperoak dituzten lata zilindroko hiru kaxa. Moda retroa gustuko baduzu, aitzinako latazko kaxak dekoraziorako ezinbesteko bat dira eta era berean, etxeko gauzak gordetzeko erabil ditzakezu. Aspaldi batean kaxak promozionalak ziren eta produktuarekin etortzen ziren. Etxeetan bakoitzak bere erabilera zuen: zapiak gordetzeko, laboreak, argazkiak, parpailak, eskutitzak… gauza guztiak ordenan izateko oso modu erromantikoa zen.

Ref: 075

Philips Georgette LD 380 AB. 1959 urteko LW, MW eta FM irrati tresna. Egur kontratxapatuz egina.

Ref: 076 1922ko abenduaren 24ko CRÓNICA aldizkaria. Asteko aldizkari errepublikanoa, igandeetan argitaratzen zen eta bere zuzendaria Antonio Gonzalez Linares zen. Informazio orokorreko aldizkari espainiar bat izan zen, asterokoa, 1929 eta 1938 urteen artean argiratu zen eta hainbat gaiez informatzen zuen: moda, kontaketa laburrak, elkarrizketak, kronika eta erreportaje desberdinak. Estampa aldizkariarekin batera «errepublika garaian zehar tirada gehien izan zuen informazio grafikoko aldizkarietako bat izan zen», 200.000 ale argitaratzera iritsi zela baieztatuz. Aldizkariaren edukia «herrikoia» eta «arina» bezala hartu da, baita «sentsazionalista» bezala ere, emakumeak biluzik agertu zirelarik ere. Politikari dagokionez, nahikoa neurrizkoa «demokraziaren aldeko joera nabarmena» adierazten zuen, ezkerreko argitalpenen aldetik askotan eraso egin zioten. Azalean: Bartzelonako jostunen erregina.

Ref: 077

www.emaus.com

5


MOTOR MUNDIAL bi aldizkari. Azalean itsasontzietako motorrez hitz egiten dute. Aitzinakoak

Ref: 078

Juegos Reunidos Geyper egurrezko kaxa. Geyper 1945 urtean sortu zen valentziar enpresa bat izan zen. 70 eta 80 urteetan espainiar merkatuan arrakasta handia izan zuen enpresak, aski ezaguna izan zen Geyperman panpina artikulatuarekin eta Juegos Reunidos-ekin (familia osoa jolasteko mahai joko multzo bat).

Ref: 079

Juegos Reunidos Geyper egurrezko kaxa. Geyper 1945 urtean sortu zen valentziar enpresa bat izan zen. 70 eta 80 urteetan espainiar merkatuan arrakasta handia izan zuen enpresak, aski ezaguna izan zen Geyperman panpina artikulatuarekin eta Juegos Reunidos-ekin (familia osoa jolasteko mahai joko multzo bat).

Ref: 080

Antzinako idazteko makina eramangarria.

Ref: 081

www.emaus.com

6


Telebistako pailazoen gaineko argitalpena: Gabi, Fofó, Miliki eta Milikito. OHO egin zutenentzat pailazo nagusiak ziren. Bost hamarkadetan zehar joaten ziren lekuan arrakasta izugarria lortu zuten artistak izan ziren, beraien abestiekin, abenturekin eta umorearen aldeko defentsa argiaren bitartez. Beraien abestiak egun ere ezagunak dira: la gallina turuleta, hola don Pepito…

Ref: 082

Alfa josteko makina, Eibarren egina. Alfa, 1920ko urriaren 28an jaio zen proiektu kooperatibista bat bezala, Euskal Herrian (España) aitzindaria izanik. Bere sustraiak laneko borroketan bilatu behar dira, 1920 urteko hasieran Eibarren UGT (Unión General de Trabajadores) eta PSOE (Partido Socialista Obrero Español) buru izan zirelarik. Orduan zen arma herrian gertatutako greba luze bat katalizatzaile balio izan zuen, UGT sindikatura afiliatuta eta gertukoak ziren langile multzo bat sozietate kooperatiba bat antolatzea erabakitzeko. Hasieran, armak fabrikatu zituzten, zehazki errebolberrak, ondoren josteko makinak elaboratzen hasi ziren eta arrakasta handia lortu zuten.

Ref: 083

AVUI egunkariko 311 alea. Azalean Señera eta bi hitz bakarrik: VOLEM L´STATUT

Ref: 084

Lladró-ren hiru figura, oheratzeko arropaz jantzitako bi mutiko eta neskato bat.

Ref: 085

www.emaus.com

7


Irudi editorea. Minette marka.

Ref: 086

Hispano Olivetti antzinako erregistratzailea

Ref: 087

Bisagrak dituen 3 latazko kaxa sorta. Moda retroa gustuko baduzu, aitzinako latazko kaxak dekoraziorako ezinbesteko bat dira eta era berean, etxeko gauzak gordetzeko erabil ditzakezu. Aspaldi batean kaxak promozionalak ziren eta produktuarekin etortzen ziren. Etxeetan bakoitzak bere erabilera zuen: zapiak gordetzeko, laboreak, argazkiak, parpailak, eskutitzak‌ gauza guztiak ordenan izateko oso modu erromantikoa zen. Ref: 088

Zezenetarako kartela. Gonbidatua, Maria Cristina Erregina, sei zezen‌ ongintzarako zezenketa. Eguraldiak laguntzen bagaitu eta agintariek baimentzen badute‌ zezenketa Gran Cursal-en izango da.

Ref: 089

70 urteetako panpina

Ref: 090

www.emaus.com

8


636 close up modeloko Polaroid bat, Polaroid-eko 600 pelikula erabiltzen duen kamara. Argazki kamera hau, Instagram-en aurrekaria da. Modelo hau 1996 urtean agertu zen.

Ref: 091

Argazki kamarentzako tripode txiki bat.

Ref: 092

Solid State Stereo Music Center GXT 4540KL; Sanyo Electric Co. (ID = 1187644). Zinta magnetofonikoentzako pletina eta single biniloentzako platoa ere duen maleta integral bat.

Ref: 093

Mari Pepa sei ipuineko sorta. Mari Pepa oso panpina ospetsua izan zen. Baina panpina bat izan aurretik, literaturako pertsonaia bat izan zen, ipuinetako, ebakigarrietako‌ protagonista, FLECHAS Y PELAYOS aldizkarian agertu zen lehen aldiz 1936 urtean. Bere sortzailea Emilia Cotarelo de los Rios izan zen (Donostia 1912 – Madril 1972), Filosofia eta Letretan lizentziatua eta haur literaturan espezializatua. Bere ilustratzailea Maria Claret donostiarra izan zen, 40 eta 50 urteetako haur ipuinetako ilustratzaile nagusienetako bat. Mari Pepa Mendoza pertsonaia 7 urteko neskato bat bezala agertzen da ipuinetan, klase ertain altuan kokatua, dibertigarria eta inteligentzia zorrotz batekin. Lehen irudietan dagoeneko, ospetsua egingo duten ezaugarriekin agertzen da: ile horia eta begi handi oso adierazgarriak. Istorioetan zehar Mari Peparen inguruan dauden pertsonaiak barneratzen doaz: bere gurasoak, bere anai-arrebak, bere lagunak, etab.

Ref: 094

www.emaus.com

9


Jostailuzko lau kotxe txiki klasiko.

Ref: 095

Kromoen bi bilduma hauek askoren haurtzaroko garaia gogoraraztera eramango ditu, gure heroien kromoen bilduma egitea benetan afizioa zela gogoratuz. Kasu honetan, Mazinger Z eta Robinson Crusoe-ren bildumak. Bi pertsonaia desberdinak baia oso ezagunak eta jendeagatik jarraituak. Ref: 096

Lladró etxeko portzelanazko tortola. Lladró enpresa portzelanetan erregina da. Kataluniako familia enpresa hau 1950 urtean hasi zen bere portzelanazko irudiak fabrikatzen eta egun ere horretan aritzen da. Bere lanean samurtasuna eta itxurak bere identitate zeinuak dira eta figura honetan argi ikusten dira. Ref: 097

“Ilustraciones genealógicas de los Reyes Católicos de España” liburua. Bai Espainian bai Frantzian Errege Katolikoek izan zuten erregetza-ondorengoagatik interesa duenarentzat obra osatu bat da. Monarka asko zituzten lekuak eta Gaztelako eta Aragoiko Koroetako errege ospetsuetatik datozenak. Ref: 098

Zilar koloreko abaniko trokelatu apaingarria. Ref: 099

www.emaus.com

10


“El mundo en la mano” entziklopedia. Barruko irudiak deigarriak dira. Atal desberdinez osatua dago, bakoitza kontinente bakoitzari dagokiolarik. Ref: 100

Jesus otoitz egiten irudia. Egurrezko irudi bat da eta Martuteneko kartzelako kaperaren itxieraren ondoren eman zen. Ref: 101

Jesus otoitz egiten irudi txikia. Egurrezko irudi bat da eta Martuteneko kartzelako kaperaren itxieraren ondoren eman zen. Ref: 102

Blasco Ibáñezen “La tierra y sus habitantes” liburua. 1978 urteko argitalpena. I Munduko Gerratearen gertakizunen gaineko lehen ordenako lekukotasun bat da. Xehetasun handiko kontaketa bat da, osoa, zehatza eta batez ere, oso pertsonala, ez bakarrik indarkeria bortitzean sakonduz, bere egoeren, motibazioen, bere ingurune sozial-ekonomiko-politikoaren analisi oso bat eginez baizik. Ref: 103

Antonio García del Canto-ren “Candelas y los bandidos de Madrid” liburua. 1864 urtean editatua. Okerkeriak eta maitakeriak kontatzen ditu, Luis Candelas uneko argitalpenen tonu erromantikoarekin, Lavapies auzoan jaiotako madrildarra. Ref: 104

www.emaus.com

11


Scalextrix Compact F1. Marka hau, trakzio elektrikoko auto miniatura modeloen fabrikatzaile bat da. Auto hauek, pista gaineko lasterketak egiteko dira; pista hauek irekiera bat dute gida bezala eta korrontea hartzeko balio duena, slot deiturikoa ere. Scalextric izena dator: Scale X (edo eskala aldakorra) eta Electric. “Scalex” (eskala aldakorra) izena aukeratu zen, hasiera batean modeloen eskala oso aldakorra zelako. Azkenik, eskala 1/32 izan zen gutxi gorabehera, nahiz eta modelo batetik bestera alda daitekeen, bereziki rally modeloetan. Scalextric izena, mota honetako modelismoko auto elektrikoentzat izen generikoan bihurtu da, Espainian behinik behin. Ref: 105

80 hamarkadako Torrot markako bizikleta. 1948 urtean Don Luis Iriondok Gasteizen sortua, Torrot enpresak bere ibilbidea paseoko eta errepideko bizikleta sendoak fabrikatuz hasi zen, Orbea edo BH bizikletak ere jaiotzen ziren bitartean. 50 hamarkadan, Don Luisek fabrikazio akordio bat itxi zuen, Dijon - Terrot - marka frantses ospetsuaren ziklomotorrak eta bizikleten lizentziapean, Terrot S.A.E. sortuz. Baina akordioak gutxi iraun zuen, 1958 urtean Peugeot-ek Terrot hartu zuelako, bi urte beranduago, 1960 urtean, enpresa itxi eta Iriondo S.A. lizentziarik gabe utziz. Orduan, Don Luis erneak eta tematiak , “E” hizkia “O” hizkiagatik aldatu zuen, “lightweight” ziklomotor eta bizikleta familia guztiari jarraipena emateko, dagoeneko bere identitatearekin garatzen zituelarik: hor sortu zen Torrot; nekaezintasunetik eta ziklomotoreenganako pasioagatik. Gainera, Txomin Perurena txirrindulariaren kopa bat ere badago. Ref: 106

1958 urteko U.S. Camera argazki liburua. 1958 urteko U.S. Camera argazki aldizkariaren urteko ale guztien bilduma bat da. Profesionalentzat zein afizionatuentzat, argitalpen hau 1938 urtean sortu zen eta hasieran hiruhilekoa izatetik hilabetekaria izatera pasa zen. Urteko bildumek urteko argazki onenak biltzen zituen eta hilabetekariak baino irudien analisi tekniko sakonago bat egiten zuen, hau zen desberdintasuna. Ref: 107

Philips markako disko-jogailua, 202 modeloa. Modelo klasikoa da eta estetikoki ederra. Ref: 108

www.emaus.com

12


PARA TI aldizkariaren 15 aleko sorta, Raúl Manterolaren azal irudiztatuarekin. 1922 urtean sortutako, argentinar jatorrizko aldizkari femenino bat da eta mundura ireki ziren emakumeei zuzendutako lehen hamar aldizkarietako bat. Aldizkariak Chanel nº5 jaiotza, emakumearen bozka, Evitaren heriotza…ikusi ditu. Ref: 109

Gran Mundo Ilustrado astekariaren alea. Aldizkari honek egungo gaiak lantzen zituen. Ref: 110

“San Sebastián” urteko aldizkari irudiztatuaren alea. Urte bakoitzeko urtarrilak 20ean argitaratzen zen eta hau 1953 urteari dagokio. Urteko berri, gertaera eta ekitaldi nabarmenenak biltzen zituen. Hiriko enpresak eta dendek jartzen zituzten iragarkiak ere deigarriak dira. Ref: 111

Kartoi eta oihalezko kaxa, okre koloreak eta urre kolorez inguratua. Oso egoera txarrean egon arren, enkantu berezi bat mantentzen du. Ziurrenik kamioi edo emakumeen ehunezko produktu baten kaxa izango zen. Ref: 112

Urre koloreko antzinako argimutila. Ref: 113

www.emaus.com

13


Urre koloreko antzinako argimutila, tamaina ertainekoa. Ref: 114

Atlas de Geografía Universal, Salvador Bellver-ena. 1952 urtekoa da eta 91 mapa eta 140 irudi ditu. Bitxikeri bezala, edizio honetan, Txekiar Errepublika, Polonia eta Austria alemaniarren domeinupean daude. Israelgo estatua oraindik ez da existitzen eta bai Palestina, Georgia, Armenia, etab. Afrikan, Ekialdeko Sahara “Río de Oro” da eta Espainiarena da, Algeria, Maroko eta Tunezeko mugak ez dira existitzen, Guinea Espainiarra da, Congo Belga, Afrika Hegoaldeko Batasuna, etab. agertzen dira. Ref: 115

Flash Gordon komiki Heroiaren bi alde eta El hombre enmascarado komiki Heroiaren ale bat. Biak komiki munduaren pertsonaia epikoak dira, beranduago beste formatu batzuetara egokituak izan dira. Ref: 116

Binilo sorta: The Police-n “Zenyatta Mondatta” eta “Regatta de Blanc”; Lennon-Onno-ren “Milk and honey”, 1984 urtekoa, Lennonen zazpigarren eta azken albuma eta hil osteko bakarra; azkenik, Pink Floyd-en bosgarren albuma “Atom heart mother”. Ref: 117

“Pepel” jantzien bilduma, Novo Gama SA. Marka hau, panpina katalana marka gutxietako bat da. Marka lanean aritu zen 1958 urtetik 1974 urtera. Novo Gama panpinak, eginak dauden materialen kalitateagatik eta jantzi esanguratsuekin ezaugarritzen dira. Oso originalak dira, bereziki beraien aurpegiagatik. Ref: 118

www.emaus.com

14


Egurrezko horma ordularia, aurreko malgukiarekin. Ref: 119

Zigiluen bilduma egitea jende askok duen aisialdi bat eta bilduma hau egin zuen pertsonak, urteetan zehar gorde eta zaindu zituen. Ref: 120

Horietako bat Santanderreko 50 pezetako billete bat da, 1936 urteko azaroan ateratakoa, Gerra Zibilean, Santanderreko Espainiako Bankuak. 1937 urte amaiera arte kalean egon zen. Atzealdean, emagin baten irudia Espainiako eta Santanderreko armarriekin, hiriaren ikuspegi bat eta Santanderren Espainiako Bankuaren eraikuntza. Beste bi billeteak 50 eta 100 pezetakoak dira, 1937 urtean Gerra Zibilean zehar aterata, Euskal Herriko Gobernu Probisionalaren Ogasun Sailaren bitartez, Espainiako Bankuaren monetababesarekin. Euskal lurraldeak jasaten zuen moneta urritasunaren ondorioz, Bigarren Errepublikarekin leial izanez, Euzkadiko lehen Gobernuko Ogasun Sailburua eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide den Heliodoro de la Torrek, Espainiako Bankuak abala emandako zatikizko moneta ateratzea erabaki zuen. 1937 urtea arte kalean izan zen. 50 pezetako billeteak, atzealdean euskal arrantzaleen irudia. 100 pezetako billeteak, goldearekin dagoen laborari baten irudia. Ref: 121

Kanpaitxo sorta. Batzuk arruntagoak, besteak elaboratuagoak, baina guztiek soinu berezi bat dute. Ref: 122

www.emaus.com

15


Mahai-gaineko edo tximiniako ordulari berdea. Mekanismoa antzinakoa da eta aurreko malgukia du. Paregabea da egongela-jangela apaintzeko. Ref: 123

Eraikuntzako bi jolas sorta. Biak Legoren aurrekariak izan litezke. “Mini maho construcciones” eta “construcciones de obra”. Ref: 124

Apain-mahai/nezeser osagarri honek, bere egunean koloniak, kremak eta emakumeen zaintzako gainerako produktuak izan zituzten poteak kontserbatzen ditu. Ref: 125

Antzinako bidaia-plantxa bitxia, bere jatorrizko funda eta guzti. Nahiz eta etxetik kanpo egon, beti itxuroso agertu nahi zuen batek erabilia eta emana. Ref: 126

Jainkoaren irudia eskaiolan. Irudi espresibo honek Jainkoa otoitz egiten azaltzen du. Eskua hautsia du baina konpondu ahal izateko ematen da. Ref: 127

www.emaus.com

16


Garaiko hiru txapeleko sorta. Bat berde-botila kolorekoa, negurako paregabea, beste bat dotoreagoa, tokatu apal batekin apaindua, eta azkenik, txapel arrunt baina dotore bat gris ilun kolorean. Ref: 128

Larra単aga margolariaren koadroa. Irudia ez dator bat koadroarekin. Ref: 129

Antzinako jostailu txikien sorta. Haurrak parkean eta etxean denbora pasa eta jolasten ziren objektu desberdinak. Ref: 130

www.emaus.com

17


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.