Aurkezten dugun ikerketa honek ekarpen bat egin nahi du gure laneko esperientzia bertatik, baita gure bazkideen esperientziatik ere, merkataritza eta kontsumoko eredu eraldatzaileak nolakoak izan behar dutenaren inguruan, tokiko eta global eremuan. Ez da lan edo ikerketa amaitu bat izango, eragileen arteko artikulazio modu berriei, lane¬ko jarraibideei, erlazio moduei eta interkonexioei ekarpen bat egitea baizik, merkatu eta kontsumo eraldatzaileko interkonexioko errealitate konplexu batzuen esparruan. Hain zuzen ere, ikerketa honen helburua erlazio, inter-er¬agile interkonexio modu desberdinak ikustera ematea eta aztertzea da, hainbat balore, printzipio eta jarduera modu partekatzean oinarrituz “Merkataritza eta Kontsumo er¬edu Justu eta Eraldatzaileak, tokiko eta global eremuan” deitzen duguna sortzen dute.