18
KIROLAK
2022-02-04 Ostirala GUAIXE
"Lasoren arrakastaren parte sentitzen gara gertukoak" EGOITZ CARRION NINATANTA PRESTATZAILE FISIKOA PILOTA 28 urteko irurtzundarra Unai Lasoren prestatzaile fisikoa da, 2020an Baikorekin berritu ez, eta afizionatuen mailara jaitsi zenetik. Ordutik, gorenera iritsi dira Maider Betelu Ganboa IRURTZUN Azken urtean zeresan handia eman du Unai Laso Lizasok. 2020an ez zuen Baikorekin berritu eta afizionatuen mailara jaitsi zen. Afizionatuetan jokatutako guztia irabazi zuen, Baikoko pilotarien greba tartean zela, eta 2021ean atzera ere Baikorekin profesional hasi eta gero, egungo izen handietako bat da. Bere atzean egunetik egunera geroz eta ezagunago den Egoitz Carrion Ninatanta prestatzaile fisiko irurtzundarra dago.
Ez dakit ohitu zaren zure izena komunikabideetan Unai Lasorenari lotuta agertzera. Unai Laso oso mutiko irekia da. Askotan komunikabideetan nire izena aipatu izan du eta asko eskertzen diot. Lasoren atzean jende asko dago, tartean ni neu, eta etapa honetaz asko disfrutatzen ari naiz.
Modako pilotariaren arrakastaren arduradunetako bat zarela diote. Unai moda bat sortzeko gaitasuna duen pertsona dela uste dut. Ez soilik pilotari gisa, oso pilotari ona baita. Bere egunerokoan ere langilea da, berak beti hobetzeko bidea hartu nahi izaten du eta horrek asko lagundu izan dio. Nigan konfiantza izan zuen, nik berarengan konfiantza handia dut, eta elkarren artean sortutako lotura hori handia da. Alde horretatik ni bere arrakastaren parte sentitzen naiz, beste jende askorekin batera, haiek
ere asko lagundu baitiote, arrakastaren ardura nagusia berea dela argi dagoen arren.
Prestatzaile fisikoa zara. Non trebatu zinen? Gasteizen Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietako gradua ikasi nuen eta Madrilen Goi Errendimenduko Master bat egin nuen Espainiako Olinpiar Batzordean. Hura bukatuta, Irurtzunera itzuli nintzen eta kirol kudeaketa egiten duen Urtats enpresan hasi nintzen jardunean, gimnasio batean lanean eta aldi berean jarduera gidatu batzuk eskaintzen. Oraindik ere segitzen dut. Urtats enpresako koordinatzailea naiz. Bestalde, Aitor Alduntzin pilotari afizionatuak bere prestakuntza fisikoa gidatzeko aukera eman zidan. Alduntzin Unai Lasoren laguna da, eta garai hartan Lasoren arazoa gertatu zen: enpresatik kanpo geratu zen, eta aldaketa bat ari zen bilatzen, bai arlo fisikoan eta baita arlo psikologikoan ere, egoerari buelta eman nahian. Aitor Alduntzinek gurekin entrenatzeko aukera eskaini zion eta halaxe hasi ginen, gaur egunera arte. Ororbiako gimnasioan egiten dugu pilotarien taldeko prestakuntza fisikoa.
Unai Laso bere bizitzako une zailenetako batean ezagutu zenuen. Baikorekin kontratua berritu ez, eta afizionatuen mailara jaitsi zenean hasi zen zurekin lanean. Eta begira non dagoen.
Nik asko ikasi dut egoera honetatik, bai prestatzaile fisiko gisa, bai goi errendimenduko kirolari batekin izaten ahal duzun harreman horretatik. Unaik sekulako lana egin du. Egunero bere egoera hobetzeko zerbait bilatzen zuen. Oso pertsona alaia da, alaitasuna kutsatu egiten duen horietakoa: bere ondoan beti giro ona egoten da. Elkarrekin lan asko egin dugu, eta gure aisialdia ere partekatu dugu. Prestatzaile fisiko eta kirolari izatetik aparte, lagunak gara.
Tarteka bere botilleroa ere bazara. Bere botilleroa, berez, Jon Mariezkurrena da, baina berak ezin zituenetan niri esan izan dit. Elkarrekin oso kimika ona dugu. Etapa hau asko disfrutatzen ari naiz eta honek segi dezala.
Nola bizi da pilota partida bat botilleroaren aulkian jarrita? Tentsio handia izango da. Tentsioa dago, partidan sartuta baitzaude, baina nik okerrago pasatzen dut harmailetan eserita botilleroaren aulkitik baino. Partidan horren sartuta zaude, ez zarela gainontzekoaz ohartzen. Egoera txarra bada, egoerari nola buelta eman ari zara aztertzen, eta egoera ona bada, hala segi dezala nahi duzu besterik.
Botilleroak kirol prestatzaile lana baino, alde psikologikoa lantzen du gehiago. Bai, eta horregatik uste dut Unai Lasok jotzen duela nigana Mariezkurrenak ezin duenean.
Egoitz Carrion Ninatanta prestatzailea, Ororbiako gimnasioan. UTZITAKOA
"UNAIREN EGOERATIK ASKO IKASI DUT, PRESTATZAILE GISA ETA HARREMANEI DAGOKIONEZ" "UNAIK BERE PRESTAKUNTZA FISIKOA EGITEKO GERTUTASUN HORI BEHAR DU"
Harreman bikaina dutela agerikoa da. UTZITAKOA