6 minute read
Osasun unibertsal, %100 publikoa eta kalitatezkoa berreskuratzeko Herri Ekimen Legegilea
from 804. Guaixe
Altsasuarrak Herri Ekimen Legegilearen alde sinatzen herenegun.
Osasun publikoaren aldeko Herri Ekimen Legegilea
Advertisement
Osasun sistema publikoa berreskuratzeko estatuan 500.000 sinadura (Nafarroan 7.000) jaso nahi dira
saKaNa Osasun publikoaren egoerarekin kezkatuta, Nafarroako Osasun Plataformak urteak daramatza mobilizatzen eta proposamenak egiten. Plataformako kideek jakinarazi dutenez, estatuko Osasun Publikoaren Pribatizazioaren kontrako Koordinakundearen ekimen bati bultzada emanen diote Nafarroan: Osasun unibertsal, %100 publikoa eta kalitatezkoa berreskuratzeko Herri Ekimen Legegilea. Koordinadorak lege proposamen bat aurkeztu du Espainiako Kongresuan eta bidea egin dezan gutxienez 500.000 sinadura behar dira. Horiek guztiak agorrilerako bildu nahi dituzte. Nafarroako Osasun Plataforma sinadura bilketan laguntzen hasi da, herrialdean 7.000 jaso nahi dituzte gutxienez. Asteazkenean Altsasun sakandarren aurreneko sinadurak jaso zituzten. Gainontzeko herrietara ere zabalduko dute sinadura bilketa.
Plataformako kideek azaldu dutenez, Herri Ekimen Legegilearen bidez "osasun publikoaren egoerari buruzko ezinbesteko eztabaida kalera eraman nahi dugu, baita nahi eta behar dugun osasun sistema ereduari buruzkoa ere". Herri Ekimen Legegilearen alde sinatu nahi dutenek hauteskunde erroldan izena emanda egon behar dute. Sustatzaileek eskatu dute datuak idazterakoan eta sinatzerakoan tentuz ibiltzeko, sinadura baliogabetu ez dezaten.
Proposamenak
Herritarrek sustatutako lege zirriborroak bost proposamen nagusi ditu. Batetik, osasun arloa pribatizatzeko legeak indargabetu eta pribatizatutako zentroak berreskuratzea eskatu dute. Horrela, enpresa pribatuek osasun sistema publikoan sartzea eragotzi nahi dute. Bestetik, estatuan dauden pertsona guztiendako osasun arreta bermatzea eskatu dute, mugarik gabe, haien administrazio egoera edozein dela ere. Aldi berean, Herri Ekimen Legegilearen sustatzaileek lehen mailako osasun arreta berreskuratzea eta indartzea eskatzen dute: gastu sanitarioaren %25 ematea, bere funtzioak bere gain hartzeko gai izan dadin, horrela espezializatutako arreta deskargatuz eta osasun gastu orokorra murriztuz. Horrekin batera, eskatu dute adinekoen zentroetako osasun arreta sektore publikoaren esku egotea. "Kalitatezko osasun arreta bermatu behar da adinekoen eta mendekoen zentroetan, beharrezkoak diren lehen mailako osasun arretako eta arreta espezializatuko profesionalen parte hartzearen bidez, eta hori plantillak nabarmen handituta baino ez da posible izanen". Azkenik, farmaziako eta osasun produktuetako sistema publiko bat sortzea eskatu dute. Batetik, funtsezko sendagaien, txertoen eta osasun produktu estrategikoen fabrikazioa bermatzeko, eta, bestetik, multinazionalekiko dependentzia saihesteko. saKaNa Nafarroako Gobernuak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bidez Klima Aldaketaren aurrean herrialdearen erresilientzia handitu nahi du. Estrategia lantzen ari da, sektoreetan modu koordinatuan aurrera egiteko. Alkateen Itunaren eskutik, udal ordezkariek Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Tokiko Ekintza Planak egitea aztergai izan zuten ilbeltzaren 11n. Honako proposamenak egin zituzten: nekazaritza eta abeltzaintza jasangarriaren arloko jarduerak, basozaintza suteen aurreko prebentzio neurri gisa bultzatzea, baso kudeaketa iraunkorra eta ura bereizteko sareak sortzea eta mantentzea. Bestalde, honako neurri zehatzei lehentasuna eman zioten: garraio publikoaren sarea hobetzea eta mugikortasun alternatiboko sareak sustatzea. Horrekin batera, Sakanako udaletako ordezkariek interesa azaldu zuten energia komunitateen garapenean.
Klima aldaketara egokitzeko neurriak aztertzen
Udalek klima aldaketaren eraginak murrizteko arintze eta egokitze neurriak landu zituzten
Salto arnasgunera, salto euskarara
Udalerri euskaldunetako 14-18 urte arteko gazteendako udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ra arte dago zabalik. Udaleku ibiltaria garagarrilaren 27tik garilaren 3ra izanen da. tolosa eta Etxarritik abiatuko dira, leitzan elkartzeko
arBiZU / EtXarri araNatZ Bosgarren urtez Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere kide diren herrietako gazteei zuzendutako Salto! gazte topaketak antolatu ditu. Aisialdiko jarduera horrekin UEMAren helburua da udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea. Antolatzaileek azaldu dutenez, "euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatu eta ahalduntze kolektiborako pausoa eman nahi da".
Joan den urtean gazte askok eman zuten izena, eta asko kanpoan geratu zirenez, aurten parte hartzaileen kopurua bikoiztea erabaki du UEMAk, eta aurten ehun parte hartzaile izanen dira. Garagarrilaren 27tik garilaren 3ra izanen da udaleku ibiltaria. Tolosa eta Etxarri Aranatz izanen dira abiapuntuak eta bakoitzean 50 parte hartzaile izanen dira. Lau eguneko zeharkaldiaren ondoren bi zutabeak Leitzan elkartuko dira eta han udalekuko azken hiru egunak emanen dituzte.
Izen ematea
Arbizu eta Etxarri Aranatz UEMAko kide dira eta, beraz, bertako gazteek eman dezakete izena udalekuan. Zehazki, 2004 eta 2007 urteen artean jaiotakoak. Izena emateko hiru modu daude: www.uema.eus webgunearen bidez, 943 816 699 telefonora hots egin edo hezkuntza@uema.eus e-posta helbidera datuak bidali beharko dira. Honako datuak eman behar dira: izen-abizenak, helbidea, herria, jaioteguna, harremanetarako telefonoa eta e-posta helbidea. Udalekuak 95 euro balio du.
Ibilbidea
Abiapuntuetako bat Tolosa da. Garagarrilaren 27an Tolosa eta Alkiza arteko bidea egitea aurreikusia dago. Hurrengoa Leaburu izanen da helmuga. Gaua han eman ondoren Berastegiraino joanen dira eta 30ean Leitza arteko bidea eginen dute. Etxarri Aranaztik abiatzen diren gazteek aurreneko etapan Larraun ibarreraino iritsiko dira. Hurrengo egunean ibar hartan bertan ibiliko dira. Hirugarren egunean Basaburuara joko dute, eta handik Leitzara joko dute 30ean.
Bestalde, UEMAko ardudadunek jakinarazi dutenez, udalekurako begiraleak eta sukaldariak ere behar dituzte, eta horiek hautatzeko prozedura ere abiarazi du UEMAk. Interesa dutenek beraien curriculuma martxoaren 4a baino lehen bidali beharko dute arnasgunea@uema.eus e-posta helbidera. Apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erabakia hautatuei.
Aurreko Salto! topaketako parte hartzaile batzuk. UEMA
Emakumezko errefuxiatu palestinarrez Arbizun
Haien berri zabalago ezagutzeko gaur, errefuxiatu batekin mahai ingurua izanen da, ihes gelan sartu eta ateratzeko aukerarekin batera. Gainera, hilaren 14ra arte haiei buruzko erakusketa birtuala izanen da
arBiZU Zisjordanian dagoen Marda herriarekin senidetu zen Arbizu 2005eko garagarrilaren 14an. Orain Palestinar errefuxiatuendako Nazio Batuen Erakundeko agentziarekin (UNRWA), Nafarroako Gobernuaren eta Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuaren laguntzaz, egitaraua prestatu du. Hilaren 14ra arte www.mujeresqueiluminan.es webgunean Noor erakusketa birtuala ikusgai dago. Gaur, 17:00etatik 18:00etara eta 19:00etatik 20:00etara, Arbizuko udaletxeak Misio humanitarioa Gazan ihes gela hartuko du. Izena emateko anitzartean@gmail.com e-posta helbidera mezua bidali behar da. Eta, azkenik, Palestinako errefuxiatu batekin hitzaldi mahai ingurua izanen da udaletxean 18:00etatik 19:00etara. Erakusketaren izenburuko hitzak arabieraz argia esan nahi du. Eta erakusketak zortzi palestinar emakumezko errefuxiaturen "argiaren distirari jarraitzeko eta bidea egiten jarrai dezaten beraiei elkartasun mezuak bidaltzeko" aukera ematen du. Zortzi emakumezkoren istorioen bidez Palestinako emakume errefuxiatuen bizitzetara hurbiltzeko leihoa ireki du erakusketa birtualak. Hainbat adin, leku eta egoera sozioekonomikotako Palestinako emakume errefuxiatuak dira erakusketa birtualeko ardatza. Duintasunetik, ametsak eta sentimenduak partekatzen dituzte erakusketan, eta beren eskubideak eta beren komunitateenak bermatzearen alde lan egiten dute. "Ahalduntzeaz eta erresilientziaz betetako argiak, okupazioari, blokeoari eta sistema patriarkalari aurre egiteko". Emakume errefuxiatuek 70 urte baino gehiago daramatzate babes egoeran, 50 urte baino gehiago Israelek Palestina okupatuta duela eta 10 urte baino gehiago Israelek Gazako blokeatuta duela.
Kanpin dendetan bizi diren siriarrendako mantak behar dira
ayuda Contenedoresek ikastetxeak bilketa puntu bihurtzera gonbidatu ditu. Otsailean bildu nahi dituzte
saKaNa Hamaika urte dira Sirian gerra dagoela. Ondorioz, makina bat pertsona bizi dira gaur egun olanazko kanpin dendetan. Egoera elurteekin okertu da. Elurra denden gainean erori eta bere kargarekin dendek behera egiten dute. Hori gutxi ez, eta dendan bizi direnak berotzeko barruan sua egiten dute. Elurrak denda ondoratzean su hartzen du. Horren jakitun, Ayuda Contenedores gobernuz kanpoko erakundeak (GKE) mantak bildu eta Siriara bidali nahi ditu. Otsailean egin nahi du bilketa eta hilabete akaberan kamioi bat beteta bidali nahi dute. Sakandar gehiagorengana iritsi ahal izateko Ayuda Contenedoresek ibarreko ikastetxeei dei egin diete bilketa puntu izateko. Andra Mari ikastolak dagoeneko bat egin du. Azaldu dutenez, ikastetxeetan jasotako mantak hilabete akaberan jasotzera pasako lirateke. Zalantza duenak 635 521 611 telefonora hots egin dezake (Jose Luis). Bestetik, asteazkenero 10:00etatik 13:00etara, Altsasuko Frontoi zeharbideko 14an daude.
Inguru elurtuan manta jaso berri.