804. Guaixe

Page 5

SAKANERRIA

GUAIXE 2022-02-04 Ostirala

Klima aldaketara egokitzeko neurriak aztertzen Udalek klima aldaketaren eraginak murrizteko arintze eta egokitze neurriak landu zituzten

Altsasuarrak Herri Ekimen Legegilearen alde sinatzen herenegun.

Osasun publikoaren aldeko Herri Ekimen Legegilea Osasun sistema publikoa berreskuratzeko estatuan 500.000 sinadura (Nafarroan 7.000) jaso nahi dira SAKANA Osasun publikoaren egoerarekin kezkatuta, Nafarroako Osasun Plataformak urteak daramatza mobilizatzen eta proposamenak egiten. Plataformako kideek jakinarazi dutenez, estatuko Osasun Publikoaren Pribatizazioaren kontrako Koordinakundearen ekimen bati bultzada emanen diote Nafarroan: Osasun unibertsal, %100 publikoa eta kalitatezkoa berreskuratzeko Herri Ekimen Legegilea. Koordinadorak lege proposamen bat aurkeztu du Espainiako Kongresuan eta bidea egin dezan gutxienez 500.000 sinadura behar dira. Horiek guztiak agorrilerako bildu nahi dituzte. Nafarroako Osasun Plataforma sinadura bilketan laguntzen hasi da, herrialdean 7.000 jaso nahi dituzte gutxienez. Asteazkenean Altsasun sakandarren aurreneko sinadurak jaso zituzten. Gainontzeko herrietara ere zabalduko dute sinadura bilketa. Plataformako kideek azaldu dutenez, Herri Ekimen Legegilearen bidez "osasun publikoaren egoerari buruzko ezinbesteko eztabaida kalera eraman nahi dugu, baita nahi eta behar dugun osasun sistema ereduari buruzkoa ere". Herri Ekimen Legegilearen alde sinatu nahi dutenek hauteskunde erroldan izena emanda egon behar dute. Sustatzaileek eskatu dute datuak idazterakoan eta sinatzerakoan tentuz ibiltzeko, sinadura baliogabetu ez dezaten.

Proposamenak Herritarrek sustatutako lege zirriborroak bost proposamen nagusi ditu. Batetik, osasun arloa pribatizatzeko legeak indargabetu eta pribatizatutako zentroak berreskuratzea eskatu dute. Horrela, enpresa pribatuek osasun sistema publikoan sartzea eragotzi nahi dute. Bestetik, estatuan dauden pertsona guztiendako osasun arreta bermatzea eskatu dute, mugarik gabe, haien administrazio egoera edozein dela ere. Aldi berean, Herri Ekimen Legegilearen sustatzaileek lehen mailako osasun arreta berreskuratzea eta indartzea eskatzen dute: gastu sanitarioaren %25 ematea, bere funtzioak bere gain hartzeko gai izan dadin, horrela espezializatutako arreta deskargatuz eta osasun gastu orokorra murriztuz. Horrekin batera, eskatu dute adinekoen zentroetako osasun arreta sektore publikoaren esku egotea. "Kalitatezko osasun arreta bermatu behar da adinekoen eta mendekoen zentroetan, beharrezkoak diren lehen mailako osasun arretako eta arreta espezializatuko profesionalen parte hartzearen bidez, eta hori plantillak nabarmen handituta baino ez da posible izanen". Azkenik, farmaziako eta osasun produktuetako sistema publiko bat sortzea eskatu dute. Batetik, funtsezko sendagaien, txertoen eta osasun produktu estrategikoen fabrikazioa bermatzeko, eta, bestetik, multinazionalekiko dependentzia saihesteko.

SAKANA Nafarroako Gobernuak LIFE-IP NAdapta-CC proiektuaren bidez Klima Aldaketaren aurrean herrialdearen erresilientzia handitu nahi du. Estrategia lantzen ari da, sektoreetan modu koor-

dinatuan aurrera egiteko. Alkateen Itunaren eskutik, udal ordezkariek Klimarako eta Energia Iraunkorrerako Tokiko Ekintza Planak egitea aztergai izan zuten ilbeltzaren 11n. Honako proposamenak egin zituzten: nekaza-

5

ritza eta abeltzaintza jasangarriaren arloko jarduerak, basozaintza suteen aurreko prebentzio neurri gisa bultzatzea, baso kudeaketa iraunkorra eta ura bereizteko sareak sortzea eta mantentzea. Bestalde, honako neurri zehatzei lehentasuna eman zioten: garraio publikoaren sarea hobetzea eta mugikortasun alternatiboko sareak sustatzea. Horrekin batera, Sakanako udaletako ordezkariek interesa azaldu zuten energia komunitateen garapenean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.