GURASO.EUS URTEKARIA 2015 2015. URTEKO KOLABORAZIO GUZTIEN BILDUMA
Guraso.eus urtekaria 2015
SARRERA Guraso.eus aldizkari digitala da ; egunero gurasotasunaz euskaraz argitaratzen dugu; albisteak sortuz edo beste iturri batzuetatik jasotako testuak ere publikatuz. Gurasotasunaz euskaraz hausnartzeko tresna da gurea beraz. Guraso moduan sortzen zaizkigun zalantza, kezka, arduretan laguntzeko heldulekua izan nahi dugu. Hausnartzea, ikastea , baina batez ere, desikastea nahi dugu gurasotasunak gozatzeko, seme labekin batera bidea egiteko. Honetarako kolaborazio praktikoak, gai konkretuen inguruan adituek idatzitakoak eta hausnartzekoak uztartzen ditugu. Kolaboratzaileek ematen diote gure proiektuari balio erantsi nagusiena, adituak ditugu gai ezberdinetan, gurasotasunaren eta hazkuntzaren ikuspegi ahalik eta zabalena landu nahi dugu. Kolaboratzaile sare honen testuak batu ditugu urtekari honetan. Bakoitzak bere ikuspegitik gurasotasunari begiratu dio eta kolaborazio guztiak batu ondoren, 2015eko uzta oparoa izan dela esan dezakegu. Hasieratik gurekin dauden kolaboratzaileen testuak irakur ditzakezu urtekari honetan, baita aurten gure egitasmora gehitu direnenak ere. Eskerrik asko guztioi! Testuen sarrera gisa kolaboratzaileen aurkezpenak gehitu ditugu. Testu guzti hauek guraso.eus aldizkari digitalerako sortuak izan dira.
2
Guraso.eus urtekaria 2015
3
Guraso.eus urtekaria 2015
Amaia Agiriano Kaixo lagunok! Ama izateak ekarri nau guraso.eus-eko txoko hontara, izan ere, seme-alabak izan dira adimen gaitasun handiko haurren errealitatera inguratu nautenak eta azken urte hauetan bidea erakutsi didatenak. Bederatzi hilabete besterik ez zituen alabak Txusak, biziki eskertzen dugun homeopatak, adimen gaitasun handikoa izan zitekeela esan zigunean. Garai hartan arkitektoa nintzen ogibidez eta gai hori berria zen niretzat; ez nekien ezer garbirik berorren inguruan eta poliki-poliki liburuak irakurtzen eta hitzaldietara joaten hasi nintzen, mitoak baztertu eta errealitatea ezagutuz. Jeanne Siaud-Facchin psikoterapeuta eta gaian adituak dioen eran, adimen gaitasun handiko izatea C.I. altu bat izatea baino munduan egoteko modu bat dela ikusi nuen eta batez ere, ez dela arazo bat; ondo bideratuz gero, dohain eder bat baizik. Haurrak ikastolan hasi zirenean ordea ikastetxe gehienak ez zeudela haur hauek identifikatu eta arreta egoki bat eskaintzeko prestatuak ohartu ginen eta beharrak bultzatuta, Fundación Avanza-ko “Identificación y atención del alumnado con superdotación intelectual en Infantil y Primaria” eta Uned-eko “Experto Universitario en Diagnóstico y Educación de los Alumnos con Alta Capacidad” egin nituen. Gerora, Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra ere bai. Azken urte hauetan Aupatuz, Euskal Herriko Adimen Gaitasun Handiko Haurren Elkarteko talde tekniko kide naiz, guraso eta irakasleei zuzendutako ikastaroak prestatzen eta ematen gabiltzalarik eta guraso.eus-eko tartetxo honetan ere haur hauei tokitxo bat eskainiko diegu, gurasoen parte-hartzea behar beharrezkoa baita da beraien identifikazioan eta arreta egoki bat emateko prozesuan. Elkarrekin gauza asko ikasiko dugulakoan nago
4
Guraso.eus urtekaria 2015
“Zarata gehiegi dago; ez dut aguantatzen� Amaia Agiriano
Belarriak estaltzen zituen Manexek ikastolan hasi zenean. Ezinezkoa zitzaion gelan sortzen zen zarata jasatea. Han egoten zen bazter batetik besteei begira, zenbait unetan burua lehertu behar zitzaiolakoan. Jantzien etiketa gehienak ere moztuta zituen, traba egiten baitzizkioten azala ukitzean eta sarritan galtzerdiak ere alderantziz jantzi behar izaten zizkioten, behatz pareko josturak molestatu egiten zutelako. ; neurriz gaindiko kitzikagarritasunaz (overexcitabilities) ari gara. Hiru faktore nagusik eragiten dute adimen gaitasun handiko haurraren pentsaeran, jokaeran eta sentitzeko moduan: adimen gaitasun mailak, disinkroniak eta neurriz gaineko kitzikagarritasunak (overexcitabilities). Aupatuz-eko 14. buletinean azaltzen den bezala, zenbat eta gaitasun handiagoa, gero eta handiagoak dira sentsibilitatea eta emozioen intentsitatea. Kazimierz Dabrowski (1902-80) psikiatra eta psikologo poloniarrak asmatutako “neurriz gaindiko kitzikagarritasun� kontzeptuaren arabera (overexcitabilities), kanpo estimuluek denongan dute eragina, baina haur baten adimena handia den heinean, handia izango da era berean estimulu horiengan izango duen erantzun gaitasuna. Beraz, normaltzat hartzen duguna baino indartsuagoa eta luzeagoa izango da haurraren erreakzioa, baita estimulu txikien aurrean ere (Daniels & Piechowski, 2009; Mendaglio, 2008).
Gizabanakoak muturreko intentsitatea erakuts dezake ondorengo arlo bakar edo anitzetan: Intelektuala: Lan intelektualareko gozamenarekin du zerikusia eta ez da inteligentziaren sinonimo. Galderak egitea, gai ezberdinak aztertzea, problemak ebaztea eta esfortzu intelektual jarraituak egiteko ahalmena ditu ezaugarritzat, logika, puzzleak, arrazonamendu konplexua, gai akademikoak, informazioa, jakintza jokoak, etab. atsegin zaizkielarik.
5
Guraso.eus urtekaria 2015
Irudimena: Irudi-asoziazio aberatsak egin ohi dituzte eta ezaugarri dira ameslaria izatea, fantasia eta poesia atsegin izatea, metafora ugari erabiltzea eta baita ametsak xehetasunez kontatzea ere. Psikomotorea: Energia fisiko izugarria dutenez, mugimendua oso beharrezko dute eta ondorioz, ezaugarri hauek nabari daitezke: azkar hitze gitea, izaera oldarkor eta geldiezina, intentsitate handiko ariketa fisikoak bilatzea, ekintzetarako presio handia‌ Sentimena: Orokorrean, zentzumen-esperientziak atsegin dituzte: bistak, usainak, ehundurak, zaporeak, soinuak eta koloreak. Estimulu desatseginen [Escriba una cita del documento o del resumen de un punto interesante. Puede situar el cuadro de texto en cualquier lugar del documento. Utilice la ficha Herramientas de cuadro de texto para cambiar el formato del cuadro de texto de la cita.]
aurrean ordea, erreakzio biziak izan ditzakete (kiratsa, zarata,‌). “Kamisetaren etiketak traba egiten ditâ€?; haur mota honen ohiko esaldia litzateke. Emozio-arloa: Memoria-afektibo eta emozioen intentsitate handia izan ohi dute eta enpatia eta besteak ulertzeko gaitasun izugarria. Lagun zintzoak bilatzen dituzte. Orain arteko ikerketen arabera, kitzikagarritasun emozionala eta kitzikagarritasun intelektual handiaren konbinaketa, garapen aurreratuaren potentzial sendoa da. Beraz, adimen gaitasun handiko haurren jokaera hauek gehiegizko edo lekuz kanpoko bezala ulertu beharrean, berezko izaeraren parte bezala onartu behar dizkiegu, beren adimen maila eta disinkroniekin batera neurriz gaineko kitzikagarritasunek ere haurraren pentsaeran, jokaeran eta sentitzeko moduan eragin handia dutelako. Hori dela eta, beren garapen sozialean eta emozionalean lagundu nahi badiegu, ingurunearekin batera berezko ezaugarri hauek ere kontutan hartu beharko ditugu.
6
Guraso.eus urtekaria 2015
“Ahal du, baina ez du nahi.” Amaia Agiriano Igaro berri da ICOT (International Conference on Thinking) 2015. Aurten gainera Bilbon, non Hezkuntza, Enpresa, Artea eta Kirolaren arloetakohainbat aditu pentsamenduaren inguruan hitzegiteko elkartu den. Orain berriz, han esandakoak egunerokotasunean praktikara eramango al dira! Biltzarrean hainbat ideia interesgarri jorratu bazen ere, gaurkoan Francesco Tonucci Elkarte Pedagogikoko lehendakaria den Mar Romera irakasle eta pedagogoaren hitzaldian aipatutako esaldi bat hartu nahi dut hizpide: “Ahal du, baina ez du nahi”. Izan ere, adimen gaitasun handiko haurren gurasoek beren seme-alabetaz eskolatik maiz jasotzen duten mezua da eta era berean zer pentsatua ematen duena. Zer da “ahal izatea”? Kognitiboki prestatuta egotea? Eta haurra kognitiboki prestatuta baldin badago, gai al da dagokion hori egiteko? Non daude ordea emozioak? Aurreko batetan adimen gaitasun handiko haurrengan emozioek duten garrantzia aipatu genuen. Bestalde, jakina da, arrazoiak zer egin behar duen baldin badaki ere, kasu askotan emozioak ez diola uzten. Hori horrela izanik, ezin ukatu haurra kognitiboki zerbait egiteko gai izan arren, maiz emozioek ez diotela ekintza hori egiten utziko. Mar Romerak dioen bezala, emozioak gure bizitzaren lema dira; gure bizitzako bela ontziaren bela, bidaian alde batera edo bestera gidatzen gaituztenak. Era berean, garrantzitsua da ohartzea ez dagoela emozio on eta txarrik, atseginak eta ezatseginak baizik eta emozioak oso azkarrak direla; estimulazioarekin, karga genetikoarekin eta esperientzi kargarekin zerikusia duten erantzun automatikoak. Sentimenduak aldiz iraunkorrak dira eta gure barnean geratzen dira. Emozio ezatsegin bat behin eta berriz errepikatuz gero, sentimendu negatibo bilakatu eta gugan txertaturik geldituko da. Horrela, haur batek eskolan behin eta berriz emozio ezatseginak izaten baditu, emozio horiek eskolarekiko sentimendu negatibo bilakatuko dira: beldurra, gorrotoa, ezinikusia, nazka, tristura,… Eta, behin horrelako sentimenduak gailentzen direnean, zaila da ezer ikastea. Ikasteko giro egoki batetan aurkitu behar da haurra; ez da nahikoa kognitiboki ahal izatea. Ikasteko, gozamena izan behar dugu bidelagun eta gozamen horrek gero eta gehiago saiatzera eramango gaitu; gero eta gehiago ikastera, esfortzurik gabe, plazerez.
7
Guraso.eus urtekaria 2015
Baina gozamena ez dator berez. Lehenik eta behin, haurra maitatua sentitu behar da, hau da, ulertua eta onartua irakaslearen aldetik eta horretaz gain, inguru seguru bat eskaini behar zaio, jakin mina piztu eta berau asetzen lagunduko diona.
Gogoan dut, orain dela zenbait urte, irakasle batek esan ziguna: “Zuek (gurasook) haurrari ikastolara pozik joan behar dela esan behar diozue”. Harrituta gelditu nintzen. Guk esan behar al diogu ba, egoera bakoitzean zer sentitu behar duen ere? Hitzak hutsalak dira; edukirik gabe gelditzen dira errealitatearekin bat ez datozenean. Errealitatea, bizi dugun atmosfera, emozioek osatzen dute. Haurrak berak esan diezagula nola sentitzen den eta guraso eta hezitzaileok jakingo dugu nola jokatu. Horrelakoetan, Maria Montessori (1870 - 1952) italiar pedagogo handiarekin oroitzen naiz, bere umiltasunean “ez jarraitu neri, umeari baizik” zioena. Biltzarrak, metodologia berriak, teknologiaz hornituriko ikasgelak,… baditugu, bai, baina entzuten al diegu gure seme-alaba eta ikasleei? Amaitzeko, gustatuko litzaidake lerro hauetara adimen gaitasun handiko zenbait haurren hitzak, bizipenak eta emozioak ekartzea, ikus dezagun “ahal du, baina ez du nahi” gehienetan “nahi du, baina ezin du” dela, baina gehiegi luzatuko nintzatekeenez, neskato baten kasuaren esteka utziko dizuet adibide gisa. Opor sasoia gainean, edonorentzat irakurtzeko modukoa: http://aacclarebeliondeltalento.com/2015/07/23/cuando-todo-funciona-funciona/ Ea datorren ikasturtean nahi eta ezinean dauden haur guztiei laguntzera heltzen garen, inor bidean utzi gabe.
8
Guraso.eus urtekaria 2015
Eskola desberdin baterako Hezkuntza Berrikuntza Amaia Agiriano Bukatu berri dira Donostian ospatu diren Gaitasun Handiko ikasleen arretari buruzko VI. Alcagi Jardunaldiak, aurtengo honetan Eskola desberdin baterako Hezkuntza Berrikuntza izenburupean. Jardunaldi hauek batez ere hezkuntza inguruko profesionalei eta ikastetxeetako irakasle, orientatzaile eta zuzendari taldeei zuzenduak izaten dira, baina interesgarria iruditu zait webgune honetan gurasoei ere han hitz egindakoaren zertzelada batzuk ematea. Aurtengoan Cristina López Escribano (pedagogoa eta Asturiaseko Adimen Gaitasun Handien Unitateko arduraduna), Sylvia Sastre i Riba (Errioxako Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko Katedraduna), Marcela Palazuelo (Valladolideko Unibertsitateko irakaslea), José Antonio Fernández Bravo (Camilo José Cela Unibertsitateko dekanoa), Marga Íñiguez (Sormenean eta Berrikuntzan nazioarteko aholkularia) eta Javier Bahón (irakaslea, pedagogoa eta hezkuntza aholkularia) izan dira hizlari.
Beste behin, agerian gelditu da gaur egungo hezkuntza sistemak eraldaketa handi bat behar duela, baina Javier Bahonek azpimarratu zuen eran, ez du balio “sistemak berak ez dit hobetzen uzten” esatea; nahi izanez gero, norbanako bakoitzak asko egin dezake hezkuntza hobe baten alde. Cristina López Escribanok, beste hainbat ideien artean, goiztiartasuna ebolutiboa dela eta erantzun espezifikoa behar duela azpimarratu zuen eta adimen gaitasun handiko haur baten hezkuntza helburuak bere autoestimua hobetzea, bere jakin-mina bultzatzea, parte-hartze aktiboan laguntzea eta erronka egokiak eskaintzea direla. Edukiak ordea analisiak, laburpenak, parekotasunak, metodologiak,… lantzeko aitzakia izan beharko lirateke eta ez ikasketaren oinarri. Silvia Sastrek kontatu zuenez, egindako ikerketen arabera, antzemandako adimen gaitasun handiko pertsonetatik %25ak soilik lortzen du bikaintasuna eta honek hezkuntza esku-hartzea birplanteatzera garamatza. Gaitasunaren eta errendimenduaren artean motibazioa, nortasuna eta beste faktore batzuk (aukerak, tokiak, gertaerak,…) daudela gogoratu zigun, baina batez ere, motibazioa dela bikaintasuna lortzeko gakoa. Bestalde, aberastea sekula ez dela gehiago egitea izan behar azpimarratu zuen, baizik eta edukiak modu konplexuagoan eta sakonagoan lantzea, sormen handiagoarekin eta kurrikuluma trinkotuz.
9
Guraso.eus urtekaria 2015
JosĂŠ Antonio FernĂĄndez Bravok bi hitzetan laburbildu zuen matematikak irakasteko proposamen berritzailea: haurrari entzutea. Irakasten duenaren zerebrotik irakatsi beharrean, ikasten duenaren zerebrotik egin beharko genukeela zioen, geure buruari entzun beharrean haurrari entzunez eta emaitzekin itsutu beharrean, prozesuekin itsutuz. Askotan haurraren arrazoiketa ezagutu gabe eta gauzak zergatik eta nola egiten dituen entzun beharrean, guk espero dugunarekin bat ez datorrena epaitzeko joera dugula gaineratu zuen eta bide horretatik ez dela ezer egokirik lortzen. Zentzu horretan, irakasle on bat izateko, bi gauza nahikoa omen dira: materia ahalik eta ongien ezagutzea eta haurrari entzutea. Marga IĂąiguezen hitzetan sormena beharra eta eskubidea da eta pertsona oro da sormenduna. Sormen hori kanporatzeko ordea bide ezberdinak omen daude eta pertsona mota bakoitzak era batera edo bestera egiten omen du. Eneatipoetan oinarrituz, pertsona mota bakoitzak zer beharko lukeen azaldu zuen, eskolak gehienetan bi eneatipori bakarrik heltzen diola azpimarratuz: 1-ari eta 6-ari, hau da, gauzak egituratzen eta antolatzen onak direnei eta talde-lanean ondo moldatzen direnei. Beste zazpi eneatipoak ere ezagutu eta onartu beharko genituzkeela zioen, gizartearentzat beharrezkoak direlako, eta aipamen berezia egin zuen 8 eneatipoari buruz, hau da, arauak atsegin ez dituztenei buruz. Sarritan beren jarreragatik eskolatik kanporatutako ikasleak izaten omen dira, gehienetan oso argiak (askotan zenbait kontutan irakasleak berak baino gehiago dakitenak) eta bihurriak, beraien erara lan egiten utziz gero ongi funtzionatzen dutenak eta arrakastatsuak izan daitezkeenak. Sormena garatzeko orduan bakoitzak bere banakotasunarekin loturan eta inguratzen gaituen guztiari zabalik egon behar duela azaltzen zuen, arrano baten begiradaz eta zizare baten malgutasunaz. Pasioa, barneko nahi sakona, omen da sormen hori ateratzera eramaten gaituena eta horretarako ez omen dago atmosfera egoki bat baino ezer hoberik, irakasleak bere presentziaz sortuko duena. Javier Bahonek gogorarazi zuen, haurrak beren txikitasunean handi jaiotzen direla, baina irakasleek suntsiketa masiborako arma indartsua dutela eskuartean, arriskutsua izan daitekeena; haurrak handitu orduko artalde bereko bildots bihurtu ditzake. Horregatik, kontuz ibili beharra seinalatzen zuen, beti ere haurren interesei eta emozioei begira, alaitasuna, jakin-mina eta segurtasuna bultzatuz eta eskolako errealitatea eta bizitzakoa uztartuz. Irakasleei talde-lana, konfiantza, proiektu amankomuna, motxila betea eta ikasgai guztiei garrantzi bera ematea eskatu zien, ikasleei gertutasuna erakutsiz eta epaile lana egin beharrean laguntzaile eta pertsona on gisa jokatuz. Guztien artean (Marcela Palazuelo ezin izan nuen aditu, baina seguru ekarpen interesgarriak egingo zituela) zer pentsatua eman ziguten eta irakasle batek saio amaieran eskua altxa eta esan zuen, momentuan bertan dena utzi eta korrika ikasgelara joateko gogoa ematen ziola, ikasle bakoitzari muxu handi bana ematera. Sarritan, geure egunerokotasunean, ez gara ohartzen zenbaterainoko indarra dugun geure ikasleengan.
10
Guraso.eus urtekaria 2015
Erabili dezagula indar hori modurik positiboenean eta gogoratu gaitezela horrelako hitzaldiekin urte osoan zehar. Ikasleek eskertuko dute eta baita geuk ere. Eskerrik beroenak Alcagi-ri beste urte betez horrelako jardunaldiak antolatzeagatik. Gaurkoan oso modu orokorrean hitz egin badugu ere, hurrengo artikuluetan aipatutako gaiok sakonago ikusiko ditugu.
11
Guraso.eus urtekaria 2015
Gorka Torre Gorka Torre naiz, 1974an Baionan sortua. Nire gurasoek Ipar Euskal Herriko ikastolen hasieran eta garapenean lan oso handia luzaz egin dute. Beste hamar ikaskiderekin, Ipar Euskal Herrian ama eskolatik batxilergoraino ikasketak osoki ikastolan egin dituen lehen belaunaldikoa naiz. Batxilergotik landa ikastolen laguntzaile izan naiz, bereziki ikastetxeen eraikuntza lanetan. 1999 garren urteaz geroztik, Biziaren eta lurraren zientziak ikastolan irakasten ditut, 10 eta 15 urte tarteko ikasleei. Hamasei urte inguru nituelarik, hezkuntzari buruzko interesa piztu zitzaidan eta geroztik gai honetan gogoeta etengabe sakondu dut. 2009 garren urtean, dozena bat lagun bildu ginen, dagoen hezkuntza sistemarekin (etxekoa, eskolakoa eta jendartekoa) bat ez gentozenak, eta “nolako hezkuntza sistema beharrezkoa ikusten dugu?” galderaren inguruan elkarrekin gogoetatzen hasi ginen. Gaur egun indarrean diren etxeko hezkuntza, eskolak, programa (curriculum) ofizialak, hezkuntzari lotutako legeak, jendartean zabalduak diren baloreak… tarte batez bazterturik, gure baitarik ondoko galderen inguruan hausnartzen hasi ginen: bizi honetan haurrekin zer bizi nahi dugu? Zer transmititu nahi diegu? Hainbat hilabetez hori gogoetatu ondoren, eztabaidak eskola alternatibo baten proiektua irudikatzera eraman gintuen. Ondotik, eskola alternatibo eredu franko aztertu genuen, irakurriz eta bisitak eginez. Hausnarketa segitu genuen antropologia, historia, ekonomia, politika eta beste hainbat arloetan egindako irakurketek aberasturik, eta horrek “eskola alternatibo” kontzeptua gainditzea eta “eskolari alternatiba” kontzeptura heltzera eraman gintuen. Azken honek, hezkuntza, problematika orokorrago batean, politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala, kokatzen du. Bi urte eta erdiko hausnarketa teoriko honen ondotik, ideiak praktikara eramaten hasi ginen, beti ere gogoetak segituz. 2011 garren urtean, Ipar zein Hego Euskal Herriko hogei bat heldu eta haurren artean, Baxe Nafarroako Behauze herrian Bizi Toki espazio kolektiboa sortu genuen, non geroztik, funtsezkoak zaizkigun baloreen arabera jendarte proiektu eder bat eraikitzen dugun, non besteak beste, eskolari alternatiba bat bizitzen dugun (argibide gehiagorentzat Bizi Tokiri buruz, ikus www.bizitoki.org gunea).
12
Guraso.eus urtekaria 2015
Eskolari alternatiba: hezkuntza herritarra Euskal dantzaren adibidea Gorka Torre
Hasiera batean hitzez hitz berriz hartuko ditut hemen nere aitzineko idazkietako ideia garrantzitsu batzuk, eta ondotik euskal dantzaren adibidearekin irudikatuko eta egiaztatuko ditut. Haurrei zerbait transmititu ahal izateko, hau da, haurrek, helarazi nahi dieguna benetan berena egin dezaten, transmititu nahi diegun hori zentzuz betea izan behar da. Baloreak, jakitateak eta praktikak bereziki zentzuz betetzen dituenak, haurraren hurbilekoek (gurasoek, gurasoen lagunek...) egunerokotasunean hauek bizitzea da. Ninia, hilabete batzuk dituelarik, behatzen dituen ekintzak bere gisara berregiten hasten da. Imitazio jokoa sortu da, ikasketarako oinarrizko tresna dena, funtsezkoa. Urratsez urrats, umeak behaketatik parte hartzera pasatzen dira. Haur zaharragoak eta helduak imitatzeko joera hori nahita nahiez agertzen da. Hain zuzen, haurrek, beren ingurukoen jardueretan esku hartu nahi dute eta ingurukoen interesak bizi nahi dituzte, haur zaharragoek eta helduek osatzen dugun taldearen kide izatearen nahikundea dutelako. Jarduera horiek taldea ezaugarritzen dutelarik, beraz balore sozial handia dutelarik, erakargarriak bilakatzen dira haurrentzat eta ikasketetarantz sarbideak dira; ikasketa horiek iraunkorrak eta ongi barneratuak dira. Eskolarik gabeko jendarteetan, hau da hezkuntza herritarrean, haur baten ikaskuntza prozesua, bere inguruko baloreen, jakitateen eta praktiken berezko eskuratzea da, eskuratze naturala, informala. Ikasketa informala, ekiteko molde kontzienterik eta espliziturik gabe egiten da, asimilazioz, behaketaz, imitazioz. Haurraren ingurumen aberatsean eta anitzean gauzatzen da, gurasoenean, gizartearenean eta munduarenean. Ondoko lerroak, besteak beste eskolari alternatiba den Bizi Toki espazio kolektiboarentzat eta interesatua den ororentzat idatzi dudan idazki batetatik hartu
13
Guraso.eus urtekaria 2015
ditut. Idazlan osoa irakurri eta bibliografia eskuratu nahi duenak, www.bizitoki.org gunera jo dezake.
Guilcherk, Euskal Herrian, beste garai batzuetan, dantza gizarte osoak praktikatzen zuela goraipatzen du. Soka-dantza edo kate-dantza, emazte eta gizonak ilaran ezarriz eta bakoitzak aldeetako biei eskuak emanez osatzen da. Soka hesten ahal da ingurua (zirkulua) sortuz edo zabalik gelditu, mutur batetako dantzari batek eramanik. Dantza soziala da, kolektiboa. Guilcherentzat, Euskal Herrian eta beste herrietan, kate-dantza komunitatearen adierazpenaren lehen tresna izan da; soka-dantzen jatorria oso oso zaharra da. Josteta, topaketa soziala eta sexuen topaketa helburu zuen erritual soziala zen. Bertan ziren pertsona guziak biltzen zituen, kopuru mugarik eta sexuen bereizketarik gabe ; beren artean kohesio oso azkarra eragiten zuen. Urbeltzek gauza bera dio : kate-dantzaren helburua kohesio soziala zen. Soka-dantza sokaren metafora da ; esku hartzen zuten guziak, emazte eta gizonak, soka berekoak zirela adierazten zuen. Komunitate osoa lotzen duen erritual sinbolikoa da: sokadantzan egiten diren zubiak, hau da, aurreskuak eta honen hurrengo dantzariak besoekin arku bat egin eta gainerateko dantzariak azpitik iragatea, lokarriak egitearen sinboloak dira, eta komunitate-lotura askatu ez dadin egiten dira. Sokaren beste muturrean gauza berdina egiten da ; kasu honetan, atzeskuaren eta honen aitzinekoaren artean osatzen den arkuaren azpitik iragaten dira dantzariak. Gisa horretan, sokaren bi muturrak lokarrien bidez ixten dira, soka desegin ez dadin. Araolazak dionez, aurreskua soka dantzatik etorritako dantza da. Soka-dantzan aurreskua lehen dantzaria da (aurreko eskua). Sokaren beste muturrean, azken tokian, atzeskua izaten da. Soka-dantzaren zenbait zati, bakarlariek (aurreskua eta atzeskua) egiten dituztenak, adibidez aurreskuak sokara gonbidatua izan den neska edo mutilari dantzatuz egiten dion ongi-etorria, soka-dantzatik askatu, eta hortik bananduta eskaintzen dira gaur egun. Ohitura hau azken 40 urteetan zabaldu da. Behin sokadantzatik askatua, edozein ekitaldi eta jardueretan erabiltzen da : omenaldiak, ongi etorriak, sari emateak, inaugurazioak... Urbeltzen arabera, XIX garren mende erdian Bizkaian, kate-dantza hauei aurreskua deitzen zaie : lehen dantzariari arreta ezartzen zaio ; horrekin, jatorrizko esanahiarengandik berriz ere urruntzen gara. Denbora laburrean, izen hori, dantzaren ikuspegi kolektiboa ukatzetik indibiduala ukatzera pasa da. Aurresku izenarekin gizonak ÂŤ desagertzen Âť dira. Arreta koreografikoa ez doa haien gana ; bakarrik lehen dantzariaren trebezi eta dotoretasunera doa. Kate-dantzen galtzea komunitatearen ahultzeari lotua da ; bakarlariaren pertsonaia goretsi da eta bere trebezia beste kontsiderazio ororen gainetik pasa da. Euskal jauziak ingurua (zirkulua) osatuz gauzatzen diren dantzak dira. Urbeltzen iritziz, inguruaz komunitatearen adierazpen transzendentea egiten duen ideia unibertsala da. Oteizak, harrespilen (cromlech-ak) eta jauzien dantzatzeko inguruaren artean
14
Guraso.eus urtekaria 2015
berdintasuna ikusten du. Dantzariek harrespil sinbolikoa osatzen dute. Oteizaren ustez, harrespila politikaren espazioa da, kontratu sozialarena, engaiamendu politikoarena. Guilcheren arabera, jauzia, dantza-luzea bezain bat, dantza kolektiboa izanki, komunitatearen adierazpenaren eta batzearen bitartekoa da, identifikazio bitartekoa, eta bertako taldearen pertsonalitatearen adierazpenaren bitartekoa. Guilcherk, dantza kolektibo zahar orok, egoeren arabera, bere baitan adierazpen indibidualari tokia eman diola erraten digu. Baxe Nafarroak die askatasun gehien uzten interpretazio pertsonalei. Bakoitzak maite dituen urratsek edota asmatutako mugimenduek toki garrantzitsua har dezakete. Bada horrelako ariketan, norberaren azkartasuna, zalutasuna edota trebetasuna agerian uztea baino gauza naturalagorik ? Jauzia lehenik nagusiki taldearen famaren tresna da, baina taldearen mugen barnean pertsonalitate indibidualen agerrarazteko egina da ere. Hain zuzen, dantza, pertsonalitatea osoki daraman adierazpen bitartekoa da.
Guilcherk, kate-dantza soilik praktikaren indarraren bidez belaunaldi batetik besteetara transmititzen zela zehazten du. Denek praktikatzen zuten taldeko ohitura zen. Dantza bizi sozial publiko eta pribatuaren baitan izanik, ikasketa haurtzarotik hasten zen, ikusitakoa norberak luzaz beretuz. Ikasketa, gehien mirestutako dantzariak imitatuz, heldutasuneraino segitzen zen. Haurrak, bere inguruan denek eta egunero elkarrekin bizitzen zuten kulturaren osagaia bere egiten zuen. Xiberotar dantzari baten prestakuntza, edonor horretaz kezkatu baino lehen hasten zen. Lehenik, haurtzaroan ikusitako guziarekin egiten zen. Gizonezkoen dantzak, taldearen biziaren une oso garrantzitsuetan leku gorenetarikoa zuelako, denak hunkitzen zituen sedukzioa eragiten zuelako, haur txikiak, dantza ikasketak, kartsuki nahi zuen goratze pertsonalerako bitartekotzat zituen. Dantzarentzat zuen interes kartsuak eta miresten zituen dantzarien mailara egun batez heltzeko edo maila gainditzeko itxaropenak, mami zaila zuen irakaskuntzaren eraginkortasuna anitz azkartzen zuen. Aitak, anai helduagoak edo osabak, lehen ikastaldiak ematen zituen, denen esperientziara heltzea ahalbidetzen zutenak. Lukuren erranetan, dantza etxeetan erakasten zen, sukaldean, aitak semeari, ottok ardurago ezkaratzean. Auzoan dantzari ezagutua baldin bazen, haurra, luze jo gabe harekin ikastera joaten zen. Altz端r端k端n adibidez, dantza, famili eta bertako ohituraz irakatsia zen. Gizonak igandetan ostatuan elkartzen ziren eta beren plazerrarentzat dantzatzen zuten. Gazteek imitatzen zuten eta zaharrek zuzentzen. Ondotik, gazteek, inguruetako bestetan eredutzat hartu nahi zituzten dantzariak xerkatzen zituzten. Haien etxera beilatzera zoazen, opil bat ekarriz, botila bat, haien begiradapean eta haien adibidea jarraikiz urratsak gogoz errepikatzeko. Goi mailako arte hau, eskuratzeak ahalegin handia eskatzen zuena, Xiberuan oso zabaldua zen. Ez ziren denak dantzari bikainak, baina denek gutxienez maila ohoregarria bazuten. Dantza ikasteko duela gutxi arte Euskal Herrian indarrean zen hezkuntza herritar horrek, haurrei transmititu nahi dizkiegun balore, jakitate eta praktika guzi guzientzat balio du, azpimarratzen dut, guzi guzientzat. Aitzineko idazkietan nion bezala, hezkuntza beraz, ez dadila izan aparte den jarduera bat, banandutakoa, bereizitakoa, 15
Guraso.eus urtekaria 2015
instituzionalizatua, eskolarra, delegatua. Bizi ditzagun beraz, belaunaldi ezberdinak bilduko dituzten sortzekoak diren espazio kolektiboetan, guretzat garrantzi handia duten baloreak, jakitateak eta praktikak. Merkatu jendarteak hein handi batean desegin duen hezkuntza herritarra eraiki dezagun berriz beraz, hein handi batean desegin duen herria eraiki dezagun berriz beraz. Hau egin ezean, zentzugabekerian sakondu besterik ez dugu egingo.
16
Guraso.eus urtekaria 2015
Hezkuntza herritarra Bertsolaritza herritarraren adibidea Gorka Torre Idazki honen lehen partea, bertsolaritzari buruz egin dudan ikerketatxo bat da. Bigarrenean, bertsolaritzaren transmisioa hezkuntza herritarraren bidez aztertuko dut, eskolari alternatiba den hezkuntza herritarra zer den zehazteko parada emango didana berriz ere. Bertsolaritzari buruzko lehen parte hau idazteko, ondoko liburuetan oinarritu naiz: Xabier Amurizaren Hitzaren kirol nazionala, Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Ega単aren Bat-bateko bertsolaritza, eta Antton Lukuren Libertitzeaz. Bertsolaritza koblaritzatik dator, eta koblaritza ditxolaritzatik. Elkarrizketa batean, ditxoa, erantzun umoristiko edo ironiko errimatua da, neurririk gabekoa, inprobisatua. Ditxolariak asonantziarekin aski ukan dezake, kantagintza zaharrean irakurtzen diren errima txar horiek bezala, eta ez du beti potoaren noziorik. Ditxolaritza euskaldunen artean oso zabaldua izan da. Kobla, gehienetan bi (baina batzuetan hiru) oineko errima daraman inprobisazio kantatua da. Koblaritza ere oso zabaldua izan da Euskal Herrian, eske koblek (gabonak, Santa Ageda...) adierazten dutenez. Koblaritzaren jatorria aspaldikoa da eta bere bilakaeratik dator bertsolaritza. Bi kobla elgarren gainean ezarririk, bertso bat egiten dute. Hain zuzen ere, zortziko txikia, kobla txiki doble bat bezala da. Bertso doinu zaharren lehen eta bigarren erdiek doinu berbera dute, bat bestearen ondotik kantatuak diren bi kobla bezala, nahiz eta bigarren erdia hastean bariazio bat eragiten zaion berdintasuna hausteko. Bertso doinuetatik, argi da beraz bertsolaritza koblaritza doblatua bezala dela. Toki batzuetan, bertso bat kantatzean, lehen bi oinak alde batera eta ondoko biak beste alde batera errimatzea gertatzen zen.
Xabier Amurizaren erranetan, euskal dantza (lehengo erromerietakoa) dantza herritarra zen, herri guziak egiten zuena. Guraso.com-en apirilean argitaratu nuen idazkiak ere ongi azaltzen zuen hori. Antzerki herritarra, herri osoak edo herri zati
17
Guraso.eus urtekaria 2015
handi batek egiten duena da, ez gutti batzuek egiten duten ikusgarri oso landua. Bertsolaritza herritarra da, herria bera bertsolari aktiboa baldin bada. Orduan herria bertsolaria da, pilotaria den bezala. Beste gauza bat da banaka bertsolaria erraten zaiona izatea. Pilotan politi jokatzen askok jakin arren, pilotaria oso guttiri deitzen zaio. Pilotan zerbait jokatu ez duen euskaldun gutti baden bezala, iraganean gutti izango zen bertsotan ahalegin bat egin ez zuenik, mozkortzean bazen ere. Bertsolaritza euskaldunek masiboki egin dute, ez herritar guzi-guziek, baina herritar askok.
Xabier Amurizaren arabera, bertsolaria izaiteko ez da kantari handia izan behar. Bertsoak eskatzen duen kantua aski errexa eta nornahiren esku dena da. Eskatzen den bakarra belarri txarrik ez ukatea da. Badira hauetariko kasuak, baina gehienak aisa heltzen dira belarri oinarrizkora. Kantatuz egiten den neurriak badu aldiz bere zailtasuna, ez da hain lorterrexa. Errimarentzat bertsolaritzak eskatzen duen minimoa ez da hain zaila ere. Bertsolaritza zaharrean, akatsak, poto, besaluze edo labur, ez ziren kontatuak ere, kantaera onak neurri akatsak ezabatzen zituen. Bertsoak ez ziren luzeak, hamarreko nagusian gehienez. Bestalde, bertsolaritzak beharrezkoak ditu ere oroimena, erreflexua, hizkera egokia, bizitasuna eta irudimena, baita ere umorea, ironia, satira, jarrera probokatzailea... baina bertsolaritzak hauetan eskatzen duen minimoa ez da hain lorgaitza. Bertsolaritzan aritzeko, jendearen aitzinean ez da gehiegi murriztu, moztu edo gutxitu behar. Bertsolaritzak, inprobisaziorako, sormenerako, kanturako, ahozko adierazpenerako eta oroimenerako gaitasunen garapena dakar. Bertsolaritzak autokonfiantzaren eta autoestimaren garapena dakar, hizkuntzaren alde ludikoa ezagutzeko eta lantzeko parada ematen du. Bertsolaritza dibertitzeko molde bat da, jolasa da, talde jarduera ludikoa, parte hartzailea.
Banaka bertsolaria erraten zaiona izateari dagokionez, Antton Lukuk dionaz, Santibate (gaueko ihauteriko etxez etxeko eskea Ipar Euskal Herrian) bertsolari gaien entsegu lekua zen. Bertsolaria, zela herriko besta, bazkari edo libertimendu (eguneko ihauteria da Baxe Nabarren), herriz herri ibiltzen zen gizona zen. Haren irudiak, errateko moldeak, aforismoak... errepikatuak ziren. Bertsolariak euskal komunitatearen erdian gidaren rola zuen. Euskararen beharraren ebidentzia zuen aldarrikatzen eta libertimendua bertsolariak plaza hoberena ukan
18
Guraso.eus urtekaria 2015
zezan antolatzen zen. Hor erranak egon zitezen buruetan eta errepikatuak izan zitezen. Bertsolaria eredua zen. Libertimenduan bertsolaria bere egiazko plazan zen, bere egiazko paperean. Bertsolariaren presentziak zuen libertimendua egiten. Bertsoak gogoeta ekintzari lotuak ziren. Bertsolaritza, nonbait kontra boterea zen. Bertsolaria nehork ez zuen manatzen, independentea zen. Bere ekimenez kantuz ari zen ere, ez bakarrik galde egina zitzaiolarik. Gorago idatzi dut Xabier Amurizaren arabera bertsolaritza herritarra dela herria bera bertsolari aktiboa baldin bada. Ber gisan,hezkuntza herritarra da herria bera hezitzaile aktiboa baldin bada.Neretzat argi da hezkuntza eskolarra utzi eta hezkuntza herritarra eraiki behar dugula. Guraso.eus-en argitaratu ditudan aitzineko idazkietan azaldu dudan bezala, hezkuntza eskolar konbentzionalean zein alternatiboan, gure haurren hezkuntzaren zati handi bat irakasleei delegatzen diegu, ezagutzak beren testuingurutik aterata pertsona batetik bestera transmititzeko ahaleginak egiten dituen eskolaren esku haurrak utziz. Hezkuntza herritarrean aldiz, ez da eskolarik, ez da irakasle izendaturik o pertsonaiarik eta hezitzaile deitutako lanbiderik, hau da, ez da jakintzaren hedapenean espezializatua den jenderik,ez eta ikasle izendaturiko haurrik ere ; hezkuntza ez da bereiz den espazio batean kokatzen den jarduera bat
Hezkuntza herritarrean, haurrei, herritarren arteko harremanetan etengabe murgildurik egoteko parada ematen zaie, sortzen diren unetik. Haurren hezkuntza herri batu oso batek bermatzen du: jendakiek (gurasoek, amatxik, aitatxik, ttanttak, ottok, arrebak eta anaiak‌), auzokoek eta gainerateko herritarrek, haur helduagoek, adinekoek eta zaharrek. Biziaren bukaera arte ikasketa prozesua ez denez inoiz gelditzen, ezagutzaren iturrian gehien edan dutenak zaharrak dira; horregatik bereziki jakintsuak dira eta haurrei transmititzeko gauza anitz badute.Eskolarik gabeko jendarteetan, hau da hezkuntza herritarrean, haur baten ikaskuntza prozesua, bere inguruko baloreen, jakitateen eta praktiken berezko eskuratzea da, eskuratze naturala, informala. Ikasketa informala, ekiteko molde kontzienterik eta espliziturik gabe egiten da, behaketaz, imitazioz eta asimilazioz. Bada bertsolaritza, iraganean horrela ikasten zuten belaunaldi berriek, hezkuntza herritarraren bidez. Amurizak dionaz, amatxik, haurrei ditxoak botaz, ttipi-ttipitik bertsolaritzaren bidean ezartzen zituen. Herria bertsolaria zen. Gorago erran dugun bezala, bertsolaritza euskaldunek masiboki egiten zuten, ez herritar guzi-guziek, baina herritar askok. Haurrak herritar bertsolarien artean handitzen ziren eta naturalki, informalki, behaketaz eta imitazioz bertsolaritza ikasten zuten. Gaur egun egiten den bertsolaritzaren berreskuratze lana, hezkuntza herritarraren ildotik egitea funtsezkoa iruditzen zait.
19
Guraso.eus urtekaria 2015
Hainbatek gogoa dugu herritarren artean koblaritzan eta bertsolaritzan aritzea, bazkari eta afarietan, ostatu eta festetan, jostatzeko, dibertitzeko. Nahi ginuke bertsolaritza berriz ere praktika sozial masibo bat izatea eta ondoko belaunaldiei bertsolaritza naturalki transmititzea. Bide horretan egin dezakegun zerbait, noizbehinka lagunen artean elkartzea da, elkarrekin afaltzeko eta afalondoan koblaritzan eta bertsolaritzan pixka bat trebatzeko. Trebatze hori bera, afari on baten egiteko, eleketan hartzeko eta dibertitzeko momentu goxoa da. Eta segur izan, goian adierazi dugun bezala, adin guzietako jendeak, den denak, koblak eta bertsoak egiteko gai girela
20
Guraso.eus urtekaria 2015
Helduentzat egindako haurren marrazkien zentzugabekeriaz Gorka Torre
Bizi Tokin margolaritzarako tailerra badugu non Arno Sternek aurkitutako Formulazioa gauzatzen dugun. Helduok margotzen dugu, baina aitzineko idazkietan idatzi dudanaren ildotik, haurrei, jarduera horretan ikusten gaituztelarik, margotzeko gogoa pizten zaie eta usu haiek ere margotzen hasten dira. Ondoko lerroak, besteak beste eskolari alternatiba den Bizi Toki espazio kolektiboarentzat eta interesatua den ororentzat idatzi dudan idazki batetatik hartu ditut. Lerro aski teknikoak dira, Sternen gogoeta sakonen eta esperientzia luzearen laburpenak baitira. Ezagutzen ez duzuenentzat, ea harek idatzitako liburuetan murgiltzeko gogoa pizten dizuen. Gure oroimenak helmen mugatua du. Zer dakigu gure biziaren lehen urteetaz? Gure sortzeaz? Sortzearen aitzineko hilabeteetaz? Garai guzi hori gure kontzientziatik kanpo gelditzen da. Baina gure organismoaren eraikuntza eta bere funtzioen garapena, bere sentipenak, hau da, umekiak bizitzen duen guzia, aztarnarik utzi gabe desagertzea posible ote da? Eta sortzea eta ondoko urteak haiek ere aztarnarik utzi gabe iragatea? Guzti horren oroitzapenik ez dugu, baina Sternen arabera, gure biziaren hasieraren urrats guziak oroimenean atxikitzen ditugu: Oroimen Organikoan. Oroimen honek ez du bere altxorra adimenari ematen. Pentsaketa ez da altxor honetan sartzen. Baina oroimen honen adierazpen gaitasuna badugu: Formulazioa, unibertsala dena, haurtzaroan goiz hasten dena eta pertsona bizi osoan zehar segitzen duena. Oroimen honek Trazadura diktatzen du. 1-Trazadura, erakusteko eta komunikatzeko eginak diren marrazketarengandik eta artearengandik ezberdintzen da. Marraztea hartzaile batekin elkarrizketan aritzea da. Trazadurak, aurkitu beharreko mezurik ez dauka. Sorkuntza hitza, artearen hiztegiari lotua da maiz, artelanen lantzeari pentsarazten du. Ez dagokio errepikakorra den, berritzailea ez den eta barneko behar bati men egiten dion ekintza bati, alegia trazadurari.
21
Guraso.eus urtekaria 2015
2 Bere bultzada naturalaren arabera trazatzea da haurraren nahikundea. Nehork ez badu trabatzen, bere berezko bultzadak agintzen diona egiten du haurrak. Trazatze ekintzarako joera gutariko bakoitzaren baitan da. Bere gauzapenak mugarik gabeko plazera eragiten du. Pertsonaren garapena ahalbidetzen du, norberaren egitea. 3- Erreferentziatzat dituen pertsonek bere jokoa onesten badute, haurra plazer horretan buru-belarri murgiltzen da eta joko horrek bere bizian toki garrantzitsua hartuko du. Horrela, arrazoimenak agintzen ez duen ekintzen esperientzia eginen du. Ekintza hauetatik ez dira artelanak, hau da besteek behatutako, onetsitako - edo gaitzetsitako - objektuak sortuko. Trazatze ekintza, arrazoinamenduaren hertsapenez arindurik burutzen da. Trazadurak ez darama mezurik. 4- Haur batetatik jalgitzen den trazadura edo marrazkia aurreikusten ahal da, eta ez da beste batetatik, haren bilakaeraren une batean, berez ateratzen denarengandik ezberdina. Eskolatuak ez diren eta beren bizimoldea ingurumen bereziak azkarki baldintzatzen duen populazioetan, basamortuetan, sabanetan, Amazoniako oihanean eta GineaBerriko junglan adibidez, errepertorio bat zeinetik haur guziek hartzen duten badela baieztatu ahal izan da, baita, baldintzapen kultural guzietatik at trazaduraren adierazpen naturalaren unibertsaltasuna badela ere.
5- Ez diegu haurrei eskatzen kontatzen dieguna marraztea edota istorioak kontatzeko marraztea. Kanpoko pertsona ororen esku hartzeak, haurraren trazadura traba eta muga dezake, bere gauzatze naturaletik desbidera dezake: pausatutako galderak, iradokizunak, akuilatzeak, iruzkinak, interpretazioak, balore iritziak, harridurak, zuzenketak, erakusketak, goresmenak, miresmenak, laudorioak... desbideratzea eragiten dute, eta haurrak marrazten duena, ondorioz, ez da gehiago bere egiazko adierazpena, baizik eta beste pertsonak itxaroten duenari erantzuna: helduek eta helduentzat ezarritako marrazki hura.
6- Helduak, trazatzen ari den haurrari zer adierazi nahi duen azaltzea eskatzen diolarik, haurra, bere bultzadaren arabera egiten duenarentzat justifikazioak asmatzera bortxatua da.
7- Ez dugu nahi haurrak erka dezan, ereduak xerka ditzan, haien adibidearen arabera egin dezan...
22
Guraso.eus urtekaria 2015
8- 5, 10 edo 15 urteko haurrak bere berezkotasuna galtzen badu, seguru aski helduen eraginengatik eta presioengatik da. Ez dugu nahi epaitzen dutenen hain menpekoa bilakatzea haurra non neurgarri den emaitzarik gabeko ekintzak egiteko aukera baztertzen duen.
9-Besteengandik preziatua izatea bilatu gabe haurrak trazatzea nahi dugu.
10- Haurrei ez diegu behaketa marrazkiak egitea eskatzen. Behatze marrazketa iradokiz, beren behaketara ekartzen duguna haurrek ahal bezain zehazki kopiatzea nahi dugu gehienetan. Argazkia bezala den marrazki zehatza lorpenaren gailurtzat daukagu usu.
11- Formulazioa gauzatu ez duten pertsonentzat, Oroimen Organikoaren adierazpena, praktika erregularraren emaitza da, zeren arrazoimenaren araberako jokamoldea baztertu eta berezkotasuna berreskuratu behar da, eta, batzuentzat, berreskuratze hori bide luzea da.
12- Haurraren lehen trazadurak Lehen Mailako Irudien familiarenak dira. Ez dira objektu batzuen irudiztatzeko asmotik sortzen, ez dira asmoaren emaitza, Oroimen Organikoan atxikitako grabaketen isla dira. Adierazpena sustatzen duen beharra iraunkorra da. Funtsezkoa dena ez da ustekabez agertzen, behin eta berriz agertzen da. Berez datorren oro, kanpoko akuilatzerik gabe, pertsonaren beharraren bidez, nahitaez errepikatua da. Beraz, errepikapena ez da irudimen eskasaren adierazlea. Artistak, bere sentipenetatik, bere ikuspen eta adipenetatik, bere pentsaketetatik, artelan mezulariak egiten ditu. Artelanak sortzailea bere publikoari lotzen du, komunikazio bitartekoa da. Formulazioak ez ditu haurrak artetik desbideratzen. Beren trazadurarekin jostatu direnak, adierazpen sortzaile orori irekiak dira.
13- Egun batez, haurra, bere eskuak eratu duenak bere ingurumenean agertu den gauza baten ezaugarriekin antzekotasunak dituela ohartzen da. Une horretatik gora, irudiztatzearen ideiari lotuko da trazadura. Alabaina, haurrak adibidez etxea trazaduraren bidez irudiztatzen duelarik, ez da bere ingurumenekoa, ez da topatutako gauza bere egiazko itxuran agerrarazten duen irudia, haurrak ez baitu ikusten duena
23
Guraso.eus urtekaria 2015
kopiatzeko trazatzen. Jakina, existitzen direla dakizkien gauzak irudiztatzen ditu haurrak, baina ez du mundua irudiztatzen, bere mundua sortzen du, bere kezken, esperientzien eta ametsen isla dena, beretzat garrantzia duenarekin. Horrela, bere egiazko pertsonalitatea garatzen ahal da. Egun batez ere, haurrak, bere inguruan ikusten dituen alfabetoko hizkien eta Lehen Mailako Irudien arteko antzekotasuna atzematen du. Ez dira alfabetoaren hizkiak hurrenkera konbentzional eta arbitrarioan behartu behar; bat bestearen ondotik atzemanak dira, pertsona bakoitzari dagokion hurrenkeran. Formulazioaren bilakaeraren baitako bigarren garai honek, haurtzaroaren zati handi bat betetzen du. Haurrak, bere jolasarentzat, Objektu-Irudi bilduma eskura du. Lehen Mailako Irudiak Objektu-Irudietan sartzen dira ere. Lehen Mailako Irudien eta lehen Objektu-Irudien arteko muga zehazki markatzea ezinezkoa da. Karratua Lehen mailako Irudia da, baina karratuaren trazadura, arrazoimenak gehitu dituen detaile batzuek soilik ezberdintzen dituzten objektu frankoren baitan dago ere. Irudiztatzearen ideia jokoan sartu den unean, Lehen Mailako Irudia, adierazten duen objektuarekin bat egiten du. Haurren bilakaeran, gauzak irudiztatzea goizago edo berantago hasten da. Irudien errepertorioa oraindik oso mugatua delarik sor daiteke, itxura arkaikoei mugatua delarik. Horrela, Formulazioaren garai luze honetan, honen gauzapena bikoitza da: alde batetik, gauzak irudiztatzeko asmoak diktaturik, bestalde, behar batek diktaturik, asmo ororen gainetik, arrazoimenak kontrolatzen ez duena. Sekulan marraztu ez duen haur batek naturaltasun osoz trazatzen du. Gaurko helduontzat askoz zailagoa da trazatzea, txiki txikidanik marraztu baitugu. Zaila baina ez ezinezkoa. Hori bai, zerotik hasi behar gara, arrazoimenak kontrolatzen ez duen egoerara. Ariketa ederra!
24
Guraso.eus urtekaria 2015
Iñaki Kasares Iñaki Kasares dut izena. Santurtziko Mamariga auzoan jaio nintzen, Ezkerraldean, 1965 urtean. Sendi misto erdaldun batekoa naiz: aita eta beretarrak bertako baskoak; amaren aldekoak Marokok bere independentzia lortuta handik ihes egindako kolono espainiar bertoratuak dira. ogei urte nituela lotu nintzaion euskarari. Eskolan euskara apurrak eman zizkiguten garai hartan, baina eskolako gehienak bezala atzera eragiten zidan euskarak ere, eta amak bultzatu ninduen ikastera. Euskaltegian hasita, ordea, “bihotz-hizkuntza” bilakatu zitzaidan hasieratik, eta gero eta gehiago bizitza-hizkuntza ere bai, baita neure burua munduan eta Euskal Herrian kokatzeko ezinbestekoa. Horrexegatik edo, Santurtziko EHEren hazia izan zen “Euskara Helburu Ezkerraldean” taldearen sortzaileetako bat izan nintzen. Gero, AEKn jardun nuen irakasle hamar bat urtez, santurtziar erdaldunak ere “kutsatzearren”. Gizarte-aldaketa eta herrigintza orokorrean faktore garrantzitsuak dira neure bizitzan gazte-gaztetik, eta horiei eskaini eta eskaintzen diet arreta handia. Euskara eta euskal kulturaren aldeko herri mugimenduaz gain, ingurugiro bizigarriaren aldekoan izan dut esku hartze aktiboa eta beste batzuetan inplikazio txikiagoa. Arestian aipaturikoez gain, gizonezkoa ere banaiz, eta honek eragin handia izan du neure bitzitzan noski. Sexismoak hainbat eta hainbat ideia, jarrera eta jokaera barnerarazi dizkit bizitzan zehar, gizon orori bezala. Duela hamabi bat urte, gizonentzako laguntza taldeak ezagutzeko aukera izan nuen, eta ordutik maskulinitatea aztertzen eta lantzen nabil gizon taldeetan, gizonen aldaketa indibidual bultzatuz eta gizartean sexismoa akabatu eta berdintasuna eraikitzeko lanean. Gehiena, gizonok geure alderdi emozionala berreskuratzea sustatzea interesatzen zait, uste dudalako geure jarrera eta jokabideen zergatia gizarte sexistak ezarri digun emozio “zikirotzean” datzala. Orain hilabete gutxi sortu den GIZON EKIMENA Berdintasunaren alde eta Sexismoaren aurka bultzatzen nabil, Santurtzin gizon talde bat dinamizatzen dut, eta noizean behin hitzaldiak eta lantegiak egiten ditut maskulinitateari buruz. Azkenik (aurkezpen laburra egin nahi nuen eta autobiografia dirudi honek jada), 2003ko abenduaren 25an, Olentzaroren oparirik zoragarriena baino zoragarriagoa, Joana mundura jalgi zen bere ama Ainhitzeren erraietatik. Guraso naiz, eta aita. Ez dakit oraindino zehatz-mehatz zer esan nahi duen horrek, baina ikasten nabil, esperimentatzen, bizipenak beste aita batzuekin aztertzen,… eta aita izaten saiatzen. Eta bikotekidea. Horretaz arituko naiz hemen (eskerrakguraso.com eder bezain beharrezko hau egiten duten guztiei, bidenabar), zurekin ere bai, nahi baduzu. Ah! hileroko soldata irabazteko atezain lanak egiten ditut Santurtziko Udal Euskaltegian.
25
Guraso.eus urtekaria 2015
Bueno, irakurle, honaino iritsi bazara piskat ezagutzen nauzu honez gero. Espero dut ezagutze hau gero eta handiagoa izango dela denboraren joanean, eta norabide bikoa aukeran.
26
Guraso.eus urtekaria 2015
Haur-gazteen emozio egoera hobetzeko proposamen batzuk (I) Iñaki Kasares Aupa lagun maitea! Guraso izan, gurasogai izan, aitaita amama izan, edo, besterik gabe, ume gazteekin ardura duen pertsona izan, ongi etorri zure gune honetara. Gero eta garbiago dago pertsonok beharrizan emozionalak dituguna eta hauek asetzea berebizikoa dela. Are gehiago ume eta gazteen kasuan, garabidean baitaude. Ohartzeko, zientzialariek ere gizakiaren definizioaz eman duten bilakaerari begiratu besterik ez dugu; izan ere, gizakiok pasa gara “ animalia arrazionala ” izatetik, “ emozioak dituen animalia arrazionala ” izatera eta, hemendik, azken urteotan, “ pentsatzen ere duen izaki emozionalak ” izatera. Beraz, gure haur gazteak bizitza askatasunez eta erantzukizunez eraikiko duten helduak izan daitezen nahi badugu, beren garatze emozionalari eta emozio hauek ondo kudeatzen ikasteri arretaz begiratu behar diogu. Bide honetan ere, ohi lez, gurasoon eginkizuna funtsezkoa da noski. Beraz, hona datozkizu gogoeta eta bizipenetan oinarritutako proposamentxo batzuk. Ez dira sofistikatuak, ez inolako deskubrimendu berri, ez makilatxo magikorik ere. Baina egia ere bada, niretzat behintzat, maiz, nahi nukeen baino zailagoa izaten dela haiek gauzatzea. Oraingo honetan bost proposamen datozkizu, eta hurrengo batean beste horrenbeste etorriko zaizkizu. Ea zer deritzezun. Har ezazu astia umeei arreta emateko. Pertsonok entzun gaitzaten behar dugu eta haurrek areago. Seme-alabei entzuteko astia emanez hauek ohartzen dira garrantzitsuak direla guretzat eta haientzat gaudela behar dutenerako. Honek konfiantza eta segurtasuna izaten lagunduko die. Gurasook gure seme-alabak entzun ditzakegu, aktiboki gainera. Alegia, esaten ari direnari ez ezik beren jardun osoaz (hitzezko, gorputzezko,...) adierazten ari diren egoera osoari erreparatuz entzun ditzakegu. Gainera, entzuketa hau errespetuz, atsegintasunez, lasaitasunez, maitasunez, beren jarduna eten arazi gabe, epaitu gabe, eskatu ez diguten aholkurik eman gabe,... bide emango diegu barruko kezkak,
27
Guraso.eus urtekaria 2015
tentsioak, nahigabeak, bozkarioak,... kudeatzen has daitezen, inkontzienteki bada ere. Emozioak erregulatzeko berezko baliabidea da hau, funtsezkoa. Pertsonok entzun gaitzaten beharra dugu beraz,. Baina helduoi niri behintzat, bai oso zaila egiten zaigu arretan garbia eta behar adina eskaintzea gureei. Ez da harritzekoa, bizi garen antolakuntza sozialak traba handiak jartzen baitizkigu horretarako. Lanpetuegi gaude, nekatuegi, gure kezken zurrunbiloan sartuta askotan... Are gehiago, geuk ere ez genuen jaso behar adina arreta kontzientea gure hurko helduen partetik (haiek ere ez eta euren aurrekoena,...), eta entrenamendurik ia ez dugu honetan. Gainera, emozioak (batez ere emozio batzuk) agertzea erreprimitzen ikasi/bultzatu gaituzte era aktibo edo pasiboan, batez ere gizonezkooi,... Ulergarria da, beraz, helduoi eta aitoi hain desatsegina eta gogorra izatea haur eta Gazteak entzutea, eta ahal dugunean ihes egitea hortik. Errespeta itzazu umeak. Umeak pertsona osoak dira. Pellokeria galanta, ezta? Jakin dakigu pertsona direna, baina gizarte honetan, kontziente edo inkontzienteki, ez ditugu pertsona oso tzat jotzen, zerbait faltako balute lez baizik. Heldu-keriak jotako jendartean bizi gara, heldu-zentrista. Heldu-keria zera da, heldutzat ez ditugun pertsonak, gutxiestea, menpeko hartzea, guztiz kontuan ez izatea, erabateko duintasunez ez hartzea, parekidetzat ez ikustea,... helduen subalternoa izatea eta horregatik zapaldua izatea. Umeen kasuan are nabarmenagoa da berau. Umeak oso beteak ez direla adierazten dugu askotan esaten dugunean ez direla ohartzen , edo isiltzeko agintzen diegunean ez dakitelako , edo zenbait gauzetan parte hartzea eragozten diegunean ez direlako haien kontuak . Halako hamaika kasu jazotzen da egunero. Bestetik, umeak geureak direlako ustea oso errotuta dago gugan, geuk nahiko genukeena betetzera etortzekoa direla, guk nahi dugun lakoak izan behar dutela (eta gainera, horretarako eskubidea dugula) uste dugula dirudi. Ez al da hala? Ez zara zu inoiz harritzen zure buruan halako ideiaren plasmazio praktikoa ikusita? Neuri behintzat maiz gertatzen zait. Gai honetaz luzeago idatzi nuen Nire Alaba ez daNeurea artikuluan. Umeak ikaragarri adimentsuak, argi argiak, pare gabeak, errepika ezinak, gai, ulermendunak, etab. dira. Eta, jakina, pertsonari dagokion gizabidez tratatu ditzagun merezi dute. Bai, badakit gurekin ez zutela horrela jokatu gure garaiko helduek, baina merezi du saiatzea. Trataera bidezkoak, gainera, beren garapena lagunduko die, sendotasuna emango die eta munduari buruzko ikuspegi onberagoa emango die. Honela, errazagoa izango da haiek ere hurkoak errespetuz hartzea, bai eta ez onartzea beste inork bidegabeki trata ditzan geroan. Besarkatu itzazu umeak (euren baimenarekin)
28
Guraso.eus urtekaria 2015
Gizakiok ugaztunak gara, eta gure ezaugarririk nabarmenetakoa da lotura fisikoa behar dugula. Taldekoiak gara izatez, beraz, elkar ukitzea, laztantzea, ferekatzea, musukatzea,... behar beharrezkoa dugu orekaz bizi ahal izateko, areago bizirik irauteko ere ezinbestekoa dela dirudi. Harreman sendoak egiteko modua da ukimena. Denok ikusi ditugu dokumentaletan tximino kumeek helduei lotu lotuta ematen dutela beren denbora gehiena jaiotzen direnetik eta, ondoren, apurka-apurka, zenbat eta seguruago sentitzen diren heinean orduan eta autonomoago jokatu eta beren esparruak zabaltzen direla. Giza zibilizazio askotan oraindik ere honelaxe da. Beraz, honelakoak gara gizakiok ere eta honelako beharrizanak ditugu. Umeek ukimena behar dute. Arrazoizko beharrizana da. Gure gizartean, ordea, denbora luzean, ukimen fisikoari bizkar emanda bizi izan gara. Esan digute, honela independenteagoak, indartsuagoak, seguruagoak,... izango ginela bakarrik, afektibotasun adierazgarririk gaberik utzita, eta sinetsi egin dugu hein handian. Are zorrotzago jokatu da mutilekin arlo honetan. Mutilek bere kasa konpontzen ikasiko balute afektibotasuna alde batera laga beharra zegoen余 maritxu bihurtuko ziren bestela. Alderantziz gertatu zaigu, baina余 ahulago, menpekoago, manipulatzeko errazago,... bihurtu gara eta harreman toxikoetan trabatuta errazago geratzen gara honen ondorioz, besteak beste. Zerbait aldatzen ari da, zorionez, poliki bada ere. Besarkada gehiago ikusten ditut kalean. Aita gehiago hurbiltzen da haurrengana eta laztantzen ditu. Ospitaletan ere erditze eta jaio orduko protokolo batzuk aldatzen ari ei dira. Bide onean gabiltzala dirudi. Jarrai dezagun hortik. Beraz, umeak gehiagotan besarka/fereka ditzagun. Baina, errespetuzko tratuari buruzko puntuan esandakoari jarraiki, eskatu diezaiegun baimena lehenago. Estima itzazu umeak. Balioetsita sentitzen garenean seguru ibiltzen gara munduan, orekatuta, ausart, bizkor,... Hurkoen estimuaz gozatzen denak besteak ere ondo tratatzera jotzen du, eta ez du erraz onartuko bere aurkako tratu txarra. Tamalez, gehienoi, afektibotasun adierazgarri fisikoen antzera gertatzen zaigu hitzezko afektibotasunarekin. Hitzezko loreak eskas eta gutxi jaso eta ematen ditugu. Nonbait, afektibitatea larregi adieraztea pertsonen kalterako da, bigunak, mimatuak, ezgauza,... bilakatzen baitira horrela. Are gehiago,gurean askoz zabalduago daude balioespen ezkorrak, hutsegiteak salatzea, ezinak kritikatzea, hankasartzeak gaitzesteak, okerrak nabarmentzea. Neure buruari begiratu eta askotan ikusten dut alabari esatenzer egin duen txarto, non egin duen poto, zer falta izan duen. Ikaskuntza bera okerrak azpimarratzean dagooinarrituta, ondo eginak nabarmentzean bainoago. Bestelako iritzia dugu batzuek, ordea. Jendea, oro har, eta haur/gazteak arrazoi handiagoz, balioestea, estimatzea, loreak ematea... onuragarria eta komenigarria da. Gure haur eta gazteek guk estimatzea merezi dute beti ere, euren interes propioak izateagatik, euren ideia eta asmo propioak edukitzeagatik... Are gehiago esango nuke,
29
Guraso.eus urtekaria 2015
gure haur gazteek izate hutsagatik ere merezi dute aintzat har ditzagun eta loriatu ditzagun, izatez badirelako zoragarriak, ederrak, azkarrak, ausartak, maitagarriak, goxoak,... ezer estimagarria egin beharrik gabe ere. Onar itzazu haiek beldurtzea eta haserretzea. Denok beldurtzen gara, denok haserretzen gara. Ezinezko bizimodua da haserrerik edo beldurrik gabea, minik bakoa ezinezkoa den bezalaxe. Beti izango ditugu motiboak haserretzeko, beldurtzeko, tristatzeko,..., bizitzari berari darizkion osagaiak dira, nahitaezkoak. Emoziorik gabeko bizitzarik ezin da, eta eskerrak, kristoren bizimodu hutsa litzateke eta. Amalurrak, Ama Biziak edo dena delakoak jakingo zuen hori, nonbait, eta emozioak, sentipenak, zirrarak egoki kudeatzeko prestatuta munduratu ginen. Berezko sistema dugu denok, salbuespenik gabe, gure mundu emozionala erregulatzeko, jaiotzetikoa. Euskaraz, ezin egokiroago, barrua hustu esaten dugu edo asaskatu (hatsa askatu?). Umetxoek ondo asko erakusten digute zer egin behar den emozioen eraginpetik askatzeko: negar, dar-dar, indarka egin, barre, aharrausika, izerdi, garrasika,... Jarduera hauek adierazten dituzte gure barneko prozesu konplexuak ari direla gertatzen, oraindik ondo ulertzen ez ditugunak余 baina, emaitzak begi bistakoak izaten dira. Ume bat beldur denean dardarka egingo du denboraldi batez konfiantzazko heldurik berarekin badago aldarte gertu eta lasaian, eta nahikoa egin duenean bere onera itzuliko da (zein esamolde ederra, ezta?) eta bizipozez jarraituko du. Heldutan ez dugu honelakorik egiten normalean, ezta? Denbora luzean sinetsita egon gara sentimenduak, emozioak gordetzekoak zirela, norberarentzat. Haiek agertzeak ahuleziaren sintoma zirela esaten ziguten, zaurgarri uzten gintuztela, gainontzekoen meneko. Honela, sentitzen duguna erreprimitzen hezi gintuzten, ez agertzen, gure barne barnean giltzarrapo sendo zurrunaz giltzapetzen. Gizonezkook are bortitzago baldintzatu gaituzte horrela joka dezagun. Ondorioz, gure mundu emozionala arrotz bihurtu zaigu, zer eta zergatik sentitzen dugun ia ezezagun bilakatu arte. Gero, odolkiak ordainean, emozio egoerak kudeatzeko arazo franko izaten ditugu, ezinean ibiltzen gara, osasun psikiko eta fisikoaren kaltetan. Lehengo adibideko umeak ez bezala, beldurra barruan utzi dugu hustu gabe, horrela desagertuko delakoan, baina desagertu beharrean gugan errotu da izua, eta gure bizitza baldintzatuko du. Honetan ere gauzak aldatzen ari dira zorionez, emeki aldatu ere. Gero eta ahots gehiagok aldarrikatzen du sentimenduak erreprimitzeari utzi eta sentitzen duguna kudeatu behar dugula.
30
Guraso.eus urtekaria 2015
Oraingoz, gure alde arrazionaletik egiten dugu gehien bat aldarria, ez baikara ohituta emozioak bizitzen, gehiegi izutzen baikaituzte hainbeste urtetan estalitako sentimenduok. Honegatik, gure txikitako helduek gurekin jokatu zuten antzera jokatzen dugu geuk gure seme-alabekin, gure haur gazteekin holako sentimenduak erakusten dizkigutenean余 are gehiago, beldurra eta haserrea bezalako sentimendu gogor eta desatseginak badira. Berandu gabe, kontsolatzen, haien arreta sentimendutik aterarazten saiatzen gara sufritzeari utz diezaioten , edo, gehiago ezin dugunean jasan, isilarazi, gaitzetsi, eta urruntzen gara. Hala ere, aukera ederra ematen digute emozioak kudeatzeko (edo ez kudeatzeko) gure moduaz hausnartzeko eta ikasteko. Proba ezazu hurrengoan zure haur horrek bere beldurra berekin egoten lasai, etenarazi gabe, haren sentimenduak onartuz, maitati,... agian ate berri bat irekiko zaizue, zuri eta zure haurrari. Beno, gaurko honetan nahikoa mami jarri dugula uste dut. Hurrengoan jarraituko dugu beste proposamen batzuk zerrendatzen, ia zuretzat zentzurik baduten. Edozer iruzkin, iritzi eta ekarpen ondo etorria da, eta komenigarria gainera, denok aberasteko. Bitartean, besarkada handia guraso on on zaren hori, eta ondo bizi! merezi duzu eta.
31
Guraso.eus urtekaria 2015
Itsaso Pagoaga Kaixo denoi, Haur Hezkuntzako ikasketak egin izanagatik ez naiz irakasle. Aspalditik gehiago interesatu zait hezkuntza ez formaleko esparrua (eskolaz kanpokoa), hezkuntza formala baino. Jolasarekin erlazionatutako gaiak interesatzen zaizkit: jolasak, jostailuak, eskulanak, jolaserako espazioak, jolas ohiturak etab. Jolasteaz gain margotzea, musika ikus-entzutea, zinema eta literatura ere gustuko ditut. Ingurukoek diotenaren arabera, berba zalea eta umoretsua naiz. Guraso.com-eko leiho honetan ere jolasaren inguruan nire hausnarketa, ideia eta proposamenak zuekin partekatzen saiatuko naiz. Eta nola ez, noizean behin jolaserako gonbidapena ere luzatuko dut. Izan ere, ez al dago jolasean ondo pasatzea baino gauza atseginagorik? Itsaso Pagoaga Zalo単a (Arrasate, 1985)
32
Guraso.eus urtekaria 2015
Haurrak babestu ala gainbabestu? Itsaso Pagoaga
Artikulua irakurri eta berehala Leonore Skenazy estatubatuarrarekin gogoratu naiz. Izan ere, pare bat urte izango dira bere berri izan nuela. Skenazyk bederatzi urteko bere semeari, New Yorkeko metroan bakarrik ibiltzeko baimena ematen zion eskolara joateko. Eta horren ondorioz, Estatu Batuetako “Ama txarrena” izendatu zuten. Skenazyk, kikildu ordez, bere metodo hezitzailearekin aurrera jarraitu eta liburu eta blog bat idatzi zuen “Free Range Kids” (Haurrak askatasunean). Liburuak eta blogak esplorazioa, abentura eta irudimena defendatzen ditu haurraren espazio natural gisa. Horretaz gain, Discovery telebista katean “Munduko ama txarrena” izenburupean telebista programa bat gidatzen omen du. Haurrak askatasunez esperimentatzeko eta beraien arriskuak beregain hartzeko bestelako ekimenak ugariak dira munduan zehar eta baso eskolak edo aire libreko eskolak izan daitezke horren adibide. Horrelako ekimenek, autonomia eta ikaskuntza pertsonala garatzeko aproposak direla defendatzen dituzte ekimenon bultzatzaileek. Adibidez, Kaliforniako Tinkering School eskola. Eskola honek udako kanpaldiak antolatzen ditu 6-16 urte bitarteko haurrentzat. Eta bertan haurrek lan tresna errealekin jarduten dute lanean: iltzeak sartu, egur zatiak mugitu, zerra elektrikoekin moztu etab. Erabiltzen dituzten lan tresnei esker, benetako eraikuntzak sortzen dituzte, errealak. Eta eskolako arduradunen esanetan, haurrek autonomia, ardura eta sormenean hobekuntzak izaten dituzte. Beste adibide esanguratsu bat, Zeelanda Berriko Lehen Hezkuntzako Swanzsor eskolak hartutako neurria izan daiteke. Eskola honek jolas orduan haurrek patinak erabiltzea, zuhaitzetara igotzea, txatarrarekin edota gurpil zaharrekin jolastea erabaki du. Hau da, jolas librearen aldeko apustua egin dute. Eta irakasleak ohartu dira ikasleak lanpetuago dabiltzala jolas orduan, konprometituago eta motibatuago. Ondorioz, haurren artean gatazka gutxiago sortzen dira. Kontrako aldean, haurrak kotoi artean babesten dituen beste mundu bat dago. “Gainbabesaren mugara iritsi omen gara” (Bajo presión) izeneko liburuaren autoreak Carl Honoré-ren esanetan. Oinez ikasten dabilen haurrari kaskoa ipintzen diegu lesiorik izan ez dezan, katuka dabiltzan haurrei belaunetarako babesak ipintzen diegu, etxetik 33
Guraso.eus urtekaria 2015
kanpora haurraren mugimendua kontrolatzeko kamera eta GPS gailuak erabiltzen dituzten gurasoak ere badira... eta horrela adibide gehiago aipatzen jarraitu dezakegu. Pentsa noraino iritsi garen. HonorĂŠren hitzetan hurrengo haur belaunaldia gatibualdian hezten omen gabiltza. Jakinekoa da gaur egungo jendartean arrisku berriak daudela baina paradoxa xelebrea ere badago: haurrak kotoi artean hezten ditugu, etxean mantenduz eta kalean jolasteko oztopoak ezarriz. Baina aldi berean, behar besteko ikuskapen barik, interneten edozein edukietarako jotzeko aukera ematen diegu. Egoera honen aurreren, HonorĂŠk haurrak beraien adinerako zentzuzkoak diren arriskuak beraien gain hartzea defendatzen du. Haurrak fisikoki zein emozionalki osasuntsuagoak izan daitezen. Eta horretarako helduaren funtzioa, batik bat gidari izatea, babestea eta gainbegiratzea izan behar omen du. Baina gaur egungoa baino, moderazio gehiagorekin. ARRISKU KONTROLATUAK Baina non dago muga? 3 urteko haurra zuhaitzera gainbegiratu gabe igotzen utziko nuke? Edo labana erabilitzen? Eta 9 urteko haurra eskolara bakarrik joaten utziko nuke? Edota katuka hasi den haurrari belauneko babesak ipiniko nizkioke? Haurrak bizi behar dituen arrisku fisikoak zentzuzkoak eta helduek kontrolatzen dituztenak izan behar dira beti, Casesmeiro psikologoaren esanetan. Heldua arriskuaren balorazioa egitearen arduraduna da beti. Bidea gurutzatzea edota artaziak erabiltzen ikastea zerbait normala dela ulertzen dugu. Eta bi ekintza horiek, lagunduak izanda ikasten ditugu, arrisku txikienak beti presente egonda. Laura Aut ISEP ClĂnic Barcelona-ko psikologoak onartzen du, babesetik gainbabesera pasa garela 20 urtetan. Lehen ohikoa zen haurrak bakarrik ibiltzea patinetan. Gaur egun, kaskoa, belaunetako babesak, eskumuturreko babesak, ukalondoetakoak etab. jartzen dizkiegu. Babestea ongi dago, baina neurrian. Aipatutakoa haurraren jolas aldira ekarrita egoera ere antzekoa dela ohartzen gara. Izan ere, haurrak jolas parkeetan (hesitutako guneetan) jolastera eramaten ditugu eta helduok, hortxe egoten gara, presente. Batzuetan begira eta beste batzuetan; hori ez egin, horra ez igo, kontuz makilarekin etab. bezalako mezuak esan eta esan. Oso nekeza da, gaur egun haurrak jolas libreak kaleko espazio publikoan ikustea. Izan ere, espazio hori (pertsonena izan dena) batez ere motordun ibilgailuek bete dute. Pertsonentzako espazio publikoak gutxituz eta arriskutsuago bilakatuz.
34
Guraso.eus urtekaria 2015
Jostailu ekologikoak Itsaso Pagoaga
Gure erosketetan gero eta arreta gehiago eskaintzen diogu kontsumitzen ditugun produktuek,
ingurumenarekiko duten inpaktu mailari. Eta zer gertatzen da jostailuekin? Merkatuan dauden jostailu denek Europar Batasuneko segurtasun neurriak betetzen dituztela ziurtatu genezake CE ikurrari esker. Baina merkatuan dauden jostailu denak, ingurumenarekiko errespetagarrik al dira? Material naturalez egindako jostailuek, sentsibilitate ekologikoan hezten dituzte erabiltzaileak, material sintetikoz egindako jostailuen aldean. Gainera, egur, paper, kartoi, artile, felpa edota metalez egindako jostailu batzuk, artisau eran egindakoak dira. Eta era honetako fabrikazio prozesuak ingurumenarekiko duen eragina txikiagoa da. Paper eta kartoi birziklatuek eta kloro gabe zurituak izan direnak, edota laborantza ekologiko bidez eskuratutako ehunek (abonu eta pestizida sintetiko gabeak) ingurumena zaintzen laguntzen dute. Bere konposizio eta produkzioagatik, PVC-a (policloruro de vinilo) ez da batere gomendagarria ingurumen ikuspegitik. Gainera, material honek sarri izaten dituen gehigarri kimiko toxikoak zuzenean atmosferara doaz edota kontaktua duten gorputz atal ezberdinetara ; aho, esku etab. PVC bigunak berriz, sarri ftalato bezala ezaguna den sustantzia izan ohi du eta hau kaltegarria da haurraren osasunerako. Etxean jostailuak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeaz gain, gomendagarria da jostailuen material eta ekoizpen prozesuek ingurumenean izan dezaketen eragina ezagutzea. Zer hartu kontutan aukeratzen dugun jostailua ekologikoa den ala ez ziurtatzeko? 1. Material birziklatuekin egindako jostailua izatea. 2. %100 kotoi edo ehun organikoz egindako panpina eta jostailua izatea. 3. Material organikoz edota ur bidezko kolorazioa duten jostailuak egokiagoak dira, produktu sintetikoz tindatutako jostailuak baino. 4. Ongi egindako jostailuak, ingurumenarekiko errespetagarriagoak dira erraz apurtzen direnak baino. 5. Etxetik gertu egiten diren jostailuek, karbono arrasto txikiagoa dute. 6. Bilgarririk gabe edo bilgarri ahalik eta gutxienekin aurkezten diren jostailuak. 7. Birlandaketa egiten duen basoak kudeatzen dituzten egurrezko jostailu ekoizleak. 8. Pila edota bateriarik behar ez duten jostailuak.
35
Guraso.eus urtekaria 2015
Sasoi eta txoko desberdinetako kulturetan jolastu izan ohi da baina jolasteko ez da beharrezkoa jostailua izatea edota jostailu asko izatea. Kontsumo arduratsua eta jasangarria sustatu behar dugu jostailuen arloan ere. Gure beharrak ase baina ingurumenari kalterik egingo ez dion kontsumo ohitura alegia. Nahiz eta kontsumo mota orok ingurumenean eragina izan, jostailuekin ere egunerokotasunean praktika positiboak geureganatzen joan gaitezke eragin hori txikiagoa eta jasangarriagoa izan dadin.
Jostailuak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko ideia eta aholku batzuk: Jostailuak gutxitu
Jostailuak berrerabili
Jostailuak birziklatu 36
Aholku eta ideiak Jostailuak sarri errebisatu egoera onean mantentzeko, batez ere aire librekoak. Jostailuren bat kaltetuta edo hondatuta dagoela ikusiz gero, lehenbailehen konpondu jostailu ez segurua bilakatu baino lehen. Jostailuen konponketa eta mantenuak jolaserako baliabideak gutxitzea eta kontsumoa kontrolatzeko lagungarriak izan daitezke. Jostailuak erosterakoan, saihestu alferrikako bilgarriak. Saihestu plastikozko poltsak. Bizilagun, familia edota ezagunekin jostailuak partekatu. Jostailuak etxean sortu. Aholku eta ideiak: Gutxi irauten duten jostailuek baliabideak era ez egokian erabiltzea sustatzen dute. Horren aurrean, iraunkorrak eta gehiago iraungo duten jostailuak aukeratu eta berrerabili. Jadanik erabiltzen ez diren jostailuak elkarte, eskola, ludoteka etb.-ra bidali genitzake beste haur batzuk erabil ditzaten. Familia barruan ere oparitu genitzake. Gogoratu jostailuak baldintza onetan eta garbi utzi behar ditugula beste batzuk erabili ahal izateko moduan. Apurtuta edo zikinak egonez gero, arriskutsuak izatera iritsi daitezke. Ideia eta aholkuak:
Guraso.eus urtekaria 2015


Apurtu eta berriro erabili ezin diren jostailuak, materialaren arabera botako ditugu dagokion ontzian, birziklatua izan dadin. Pilak behar dituzten jostailuen kasuan, erabili pila berrerabilgarriak. Pila hauek amaitzean, bota pilak birziklatzeko ontzira.
 Eta Euskal Herrian? Bada Euskal Herrian ere badira jostailu ekologikoak edo hobe esanda, ingurumenarekiko errespetagarriak diren jostailu ekoizpen prozesuak sustatzen dituztenak. Nafarroako EKILIKUA izan daiteke adibidea. Hauek, kartoi birziklatuz egindako mahai jolasak ekoiztu eta saltzen dituzte. Gipuzkoan berriz, KROMOSOMA tailerra aurki genezake. Tailer honetan, egur eta ur bidezko tindaketa naturalak erabiliz egurrezko jostailuak ekoizten dituzte artisau eran. Produkzio txikikoak izan arren, adibide onak dira jostailuen ekoizpen jasangarri eta ekologikoaren bidean.
37
Guraso.eus urtekaria 2015
Zientzia eta teknologia lantzeko jolasak eta jostailuak Itsaso Pagoaga
Hilabete hasieran, urtero Alemaniako Nuremberg hirian ospatzen den nazioarteko Jostailu azokan egoteko aukera izan dut. Spielwarenmesse du izena. Azoka hau, jostailugintzan mundu mailako azokarik garrantzitsuena da. Aurten 120 herrialdeetako 2700 erakustoki egon dira. Denetik aurkitu daiteke bertan; orotariko panpinak, egurrezko jostailuak, eskulanak, jostailu hezigarriak, haur zaintzarako artikuluak, mozorro eta jaietarako artikuluak, kanpo espaziorako jolaserako elementu eta jostailuak, eraikuntzarekin erlazionatutako jostailuak etab. Jostailugile txiki, handi eta mundu osotik zehar lanean diharduten banatzaileek topo egiten dute urtero bertan. Jostailu asko deskubritu, probatu eta hauetako batzuekin txunditzeko aukera izan dut. Gustura azalduko nituzke bertan bizi izandako sentsazio guztiak baina luze joko luke. Eta aukeran, bereziki deigarria egin zaidan gai batean zentratu nahiko nuke artikulu hau. Zientzia eta teknologia lantzeko jostailu eta jolasak. Jostailu azoka honetan Euskal Herrian nekez aurki genitzakeen jostailuak aurkitu ditut aurrez aipatutako esparruak lantzeko. Eta horrek zer pentsatua eman dit. Izan ere, teknologia eta jostailuak aipatzen ditugunean burura datozkigun lehenengo jostailuak kontsolak, tabletak eta ordenagailurako jokoak dira besteak beste. Eta teknologia eta zientzia bezalako bi esperientzia eremu zabal bezain aberatsak ezagutu eta lantzeko hainbat jostailu eta esperimentuzko jolas daude. Gainera, haurrak berezkoa du ikertzaile sena eta asko gustatzen zaio inguruan dituen elementu eta objektuen funtzionamenduaren zergatia ezagutu eta ulertzea. Sarri ikasgai hau behatuz, galdetuz, esperimentatuz edota saiakuntza/hutsegitea metodoaren bidez egiten da. Zientzia eta teknologiarekin erlazionatutako ezagutzak eguneroko errutinetan gertatzen dira; jostailuekin jolastean, bainatzerakoan, janaria prestatzerakoan, zientzia jostailuekin, eraikuntza jostailuekin, eskulanekin edo bestelako esperimentuekin. Haurra motibatzeko era onena gure interesa erakustea da, dudarik gabe. Baina horretaz gain, inguruak eskaintzen dizkigun baliabideak aprobetxa genitzake zientzia 38
Guraso.eus urtekaria 2015
eta teknologiarekin erlazionatutako ezagutzak deskubritzeko. Hona hemen, ideia batzuk: 1.- Eraikuntza jolasak: Blokeekin, imana duten piezekin edota bestelako piezekin haurrak eraikuntzako oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ditu eta bere irudimenari ateak ixten ez badiogu sormenezko eraikuntzak sortuko ditu. Eraikuntza jolasean dabilela honako galdera hauek egin geniezaioke haurrari: Zer gertatuko da baldin eta‌? Zergatik ez duzu pieza honekin probatzen? Zer gertatuko da? Eraikuntza jolasekin geometria, formen ezagutza, arrazonamendu espazialaren sustapena, arazoen ebazpena eta erabakiak hartzeko gaitasuna lantzen da besteak beste. Horretaz gain, jolas mota honek materialak antolatu, sailkatu eta partekatzeko aukera ematen dio haurrari. Eta noski, beste haurrekin jolasten badu, elkarren artean sortzen ere ikasteko aukera du haurrak. 2.- Plastilina edota buztinarekin esperimentatzea: Haurrei asko gustatzen zaie material hauek manipulatuz hainbat irudi sortzea. Sormena eta irudimena garatzeko material aproposak izateaz gain, buztinarekin jolastuz haurrak denboraren ezagutzarekin kontaktua du; buztina lehortzeko denbora neurtuz adibidez. Horretaz gain, materialen egoeraren oinarrizko kontzeptuak ere ezagutu ditzake, hau da buztina egoera solidotik likidora bihurtuz eta alderantziz. 3.- Margoekin jolastea: Haurrari margotzeko eta koloreak nahasteko aukera ematen duten margoak eskaini ezkero, ehundura eta nahasketen ezagutzarekin jarriko da harremanetan. Zer gertatuko da kolore horia eta urdina nahastu ezkero? Eta sortutako kolore horri, kolore beltza gehitu ezkero? Haurrak, kolore konbinaketa posibleak ezagutzeko aukera izango du era horretan. Gainera, margotzeko bestelako elementu batzuk erabiliz gero ehunduren munduan murgilduko da; tamaina eta forma desberdinetako belakiak erabil daitezke horretarako edota erdibitutako patata bat. 4.- Zientzia etxeko sukaldean: Haurrekin sukaldatzea matematika eta zientzia klase atipikoa bilaka daiteke. Errezetaren pausuak jarraitzea eta osagaiak neurtzea bezalako ariketak matematikako jarduerak izan daitezke. Eta osagaiak sukaldatzea? egosi, nahastu etab. Kimikako jarduera praktikoak izan daitezke. Eta uretan olioa ixuriz gero? Bolumenarekin egingo dugu topo. Haurrak osagai likido eta solidoekin esperimentatzeko aukera du: gurina beroarekin kontaktuan jarriz nola urtzen den ikusi, gailetak egiteko masa biguna nola gogortzen den labetik pasa ostean etab. Modu originala da haurrek zientzia ezagutzekin lehenengo hartu emana izan dezaten. 5.- Esperimentuak: Sarean errez aurki daitezke haurrekin etxean egin daitezkeen esperimentuak: gasarekin puzten den globoa, gatza egiteko prozesua, errebotea duen arrautza, nola sortu ostadarra etab. Esperimentu hauen bidez haurrak, kimika eta fisikako oinarrizko legeak ezagutu ditzake era dibertigarri batean.
39
Guraso.eus urtekaria 2015
6.- Jostailu espezifikoak: Arlo honi dagokionez jostailu dezente daude merkatuan; eraikuntzakoak, elektrizitate zirkuitu txikiak sortzekoak, esperimentaziozko jostailuak, galde erantzunen mahai jolasak etab. Hona hemen jostailu espezifikoen artean, bitxikeria batzuk:
Irudiotan ikusi ditugun antzeko jostailuak erabil genitzake zientzia eta teknologiaren aspektu konkretuak lantzeko. Gehienetan baina, egunerokoan zientzia eta teknologiaz inguratuta gaude. Eta egunean zehar burutzen ditugun jarduera asko aproposak izan daitezke gai hauek lantzeko. Maiz ezagutza arlo hauek era ez kontzientean lantzen ditugu, oharkabean. Beraz arreta pixka bat gehiago eskainiz gero, eguneroko esperientzia eta jarduerak zientzia eta teknologiako oinarrizko ezagutzekin harremandu eta barneratzeko baliatu genitzake.
40
Guraso.eus urtekaria 2015
Itzoar Bartolome Itziar Bartolome Aranburuzabala nauzu. Arrasaten jaio nintzen arren, Arabako herri txiki batean bizi naiz orain, Ilarduian, Sakana eta Arabako Lautadaren arteko mugan. Txatxilipurdi euskara elkarteko kidea naiz eta aldiro, bertako langilea ere bai. Formazioz psikologoa naiz. Hezkuntzaren psikologia maite dut eta ikaskuntza prozesu zailetan nola esku hartu izan zan nire lehenengo erronka. Batez ere, hezkuntza ez formalaren esparruan egin dut lana, hau da, eskolatik kanpo. Lan eremu hori horren zabala eta anitza izanik, esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera izan dut; batez ere haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan aritu banaiz ere, helduentzako formazio saioak gauzatu ditut (begiraleak, gurasoak, emakumeak zein irakasleei zuzendutakoak), eta baita, material didaktikoa sortzeko proiektu ezberdinetan parte hartu (hezitzaileei zuzendutako gidaliburuak, hezkuntza proiektuak, jostailuak..). Gaur egun, Gurasoei zuzendutako Familia Orientazio Bulegoa martxan jartzeko lehengo urratsak ematen ari naiz Asparrengo Udalarekin elkarlanean. Ildo beretik, GURASO.COM webguneko kolaboratzailea naiz psikologia arloko gaietan. Elkarrengandik asko ikasiko dugulakoan, gero arte eta ondo bizi!
41
Guraso.eus urtekaria 2015
Beti laguntzeko prest daudenei begira Itzoar Bartolome
Aiton-amonak desiatzen egoten dira bilobakin egoteko eta hauetaz gozatzeko; mimotxo batzuk emateko, hauen irribarrea jasotzeko, goxokiak oparitzeko... aire frexkoa eta momentu atseginak bizi dituzte biloba artean. Baina, zer gertatzen da biloben zaintza eguneroko bete behar bihurtzen denean? Kasu batzuetan, gozamena sufrikario izatera pasa daiteke... Osasun Ministerioaren arabera, gaur egun, 65 urtetik gorako aiton-amonen %70ak bilobak zaintzen ditu eta %50ak egunero egiten du lan hori batez beste 5-6 orduz. Estatistikak oso fidagarriak izan ez arren, errealitatea da, familia askotan, aitonaamonak ari direla haurrak hazten eta hezten, orain arte ez bezala, neurriz kanpo. Aiton-amona hauetariko batzuk oso pozik hartzen dute ardura hori. Gustuko dute zaintza lana eta badute horretarako indarra. Baina gehiengo zabal batek, seme-alabak laguntzearren egiten du. Finean, seme-alabaei EZETZA ez ematearren, horrek gaizki sentiarazkiko dituelako, goitik behera inplikatzen dira ilobak aurrera ateratzeko lanean beraien beste behar eta ohiturak aldatuz. Artikulu hau, EZETZ ESATEN EZ DAKITEN aiton-amona horien defentsan egin nahi dut. Izaera kontugatik, irudi eta presio sozialarengatik, soberako eskuzabaltasunagatik, edo edozein beste arrazoiengatik ezetz esaten ez badakite, agian, seme-alabak dira muga jarri behar dutenak, edo? Pertsona hauek bizitza osoa lanean eman dute, gazteago eta indartsuagoak zirenean, seme- alabak hazi dituzte eta bapatean, atsedenerako etapan sartzen direnean, gorputzak atsedena eskatzen dienean... tori! Haur txikien zaintza lanak egiteko “gonbitea� edo “eskaria� ate joka. Bestalde, badakigu haurrak hazteak energia handia eskatzen duela eta zahartzen goazen heinean are eta gehiago, gainbehera fisikoa bizi dugunez errazago nekatzen baikara: gure erreflexuak moteltzen dira, ikusmen eta entzumena galtzen ditugu, etab.
Orduan, zergatik eskatzen diegu aiton amonei gain esfortzu hau egin dezaten? Ez al dago beste irtenbiderik?
42
Guraso.eus urtekaria 2015
Familia eredu asko dago, familia bakoitza gainera mundu bat da eta faktore asko egon daitezke planteamendu honen oinarrian, baina gaur egun, “arrazoi ekonomikoa” da aipatuena. Aniztasuna irudikatzeko inungo pretentziorik gabe, artikulu honetan, estereotipikoa bihurtzen ari den kasua plazaratu nahi dut: Guraso biek egiten dute lan eta goiz egiten dute alde etxetik. Ez dute lana utzi nahi, ez murrizketarik eskatu nahi, beraien bizitza planteamenduan bi soldata behar direlako familia aurrera ateratzeko. Irabazten duten diruarekin, aldiz, agian ematen die oporretara joateko, lagunekin poteatzeko edo/eta etxetik kanpo jateko, arropa nahiko erosteko , jostailuak erosteko, haurrak eskolaz kanpoko ekintza(ta)ra apuntatzeko... jarduera guzti hauek bizitzeko “oinarrizko” gauzen zerrendan dituzte, eta noski, lan asko egin behar da beharren zerrenda luze hori elikatzeko. Haurrak zaintzeko pertsona bat kontratatzea ere “beharren” artean egongo litzateke, baina aiton-amonak beti laguntzeko prest daudenez, tira gastu bat gutxiago... Zaintza lanetan aurrezten dugunarekin hipoteka ordainduko dugu! Errespetatzen dut eta ez dut epaituko inor bere “beharren” zerrendak daukan edukiarengatik, oso libre gara erabakitzeko guretzako zer den “beharrezkoa” eta zer ez, baina hausnarketa puntu honetan enfokatu nahi dut. Nire galdera oso umila da:
Beharrezkoak al dira oporretako bidaiak, arropa eta jostailu guztiak, aisialdi “kontsumistari” lotutako gastu guzti horiek? Esentzialak diren “gauzen” zerrenda txikitu ezkero, ohitura batzuk alboratu ezkero, agian lan gutxiago egin beharko genuke bizitzeko, edo ez? Eta lan gutxiago egingo bagenu, ondorioz, haurrekin egoteko denbora gehiago izango genuke?...
Badira guraso batzuk kontu hau argi daukatenak, eta zorionez, aiton-amonak “esklabizatu” gabe konpontzen direnak beraien haurrak hazteko. Posible da eta, aurrez aipatu dudan bezala, lehentasun kontua da.
Argi dago gure “beharrak” berplanteatuz gero, gure egunerokotasuna alda dezakegula eta gure aiton-amonen irribarrea berriz ikusteko aukera berreskuratu.
Nik uste dut, ezetz esaten ez dakiten gure nagusi horiek, beti laguntzeko prest dauden horiek, bizitzaren azken txanpa lasai bizitzeko eskubidea osoa dutela eta hori errealitate bihurtu daitekela, horixe baietz! Baina horretarako, familia batzuetan behintzat,”beharren” zerrenda edo bizitza “estiloa” berrikusi beharko da. 43
Guraso.eus urtekaria 2015
Denboraren balioa, azkar askoz hobe! Itzoar Bartolome
Egungo erritmo azkarrean bizitzearen joera honek, aldi berean gauza bat baino gehiago egitera eramaten gaitu: gosaldu edo bazkaldu bitartean telebista piztu edo egunkaria irakurtzen dugu. Kotxez edo autobusez egiten dugu eskolara zein lanerako bidea. Ibili bitartean, telefono deia erantzuten dugu edo whatsapp-ean murgiltzen gara... edo auskalo! Tristea da ohartzea zenbat haur diren gurasoen mugikorra apurtuko luketenak, hauen atentzioa edo hauekin konpartitzen duten "denbora" berreskuratzeko gogoz! Eredu industrialari eta kontsumokeriari erabat lotuta dagoen jendartea eratu dugu. Horren ondorio bat daramagun "bizitza-abiadura" da. Oinez ibiltzetik kotxez mugitzera pasa gara, baratzetik igogailura, eskutitzetik mailera... eta maila berean azkartu ditugu gure bizitza-bidaia eta egunereko jarduna. Jendarte neurotikoan bizitzera ohitzen ari gara, gure sabeletik haratago eta askotan, gure sabelean bertan, zer dagoen ikusi, sentitu eta hori eraldatzeko "denborarik" gabe! Egun denbora nola kudeatzen dugun pentsatzea eta horren gaineko hausnarketatxoa egitea premiazko kontua dela iruditzen zait. Mende luzeetan, eguzkiaren argiak baldintzatu du gure jarduna. Iluntasunak lasaitasuna eta loa zekarren, atsedena, beraz, neguan jendeak lo dexente egiten zuen. Udan, kontrakoa, lan orduak ere gehiago ziren egunak luzeagoak zirelako.
Gaur egun, aldiz, argi artifizialari esker, teknologikoari esker, telebista eta ordenagailu pantailek, edo fabriketako foko erraldoiek argitzen dituzte egongela, logela eta kaleak, gaueko izar nekaezinak bailiran. Uda zein negua izan, gure aktibitate maila antzekoa da beti. Era berean, atseden eta lanaren arteko oreka galdu egin dugu.
44
Guraso.eus urtekaria 2015
Zorionez, guraso denak badaki, haurraren denbora ez duela erloju batek markatzen. Badaki haurra oinarrizko beharrei begira bizi dela eta horien asetzea bilatzen duela uneoro. Haurra oraindik, erlojuaren kulturatik urruti dago, libreago da. Haur jaioberriak gose denean abisatuko du, logura denean egingo du lo, eta gozatuko du jolasean, nonoiz. Haserretzen denean ere oso modu askean adieraziko du, nahiz eta horrek gurasoaren ajendan atzerapena suposatu! Baina, poliki poliki, haurra ere erlojuaren menpe bizitzera bideratuko dugu, beste erremediorik edo bizi-modurik ez delakoan, gure erritmora erakarriko dugu. Otordu zehatzak ezarriko dizkiogu jateko (nahiz eta momentu horretan gose izan ez), lo egiteko, jolasteko... Erakutsiko diogu korrika eta presaka bizitzen, gauza asko aldi berean egiten, eta gainera, telefonoari itsatsita bada, arazorik ez. Baina onuragarria al da egiten duguna? Zertarako? Zeinentzako? Bizitza kalitatea zerekin harremantzen duen bakoitzak, oso kontu subjektiboa da. Hala ere, iruditzen zait askotan ongizatea zer den gaizki ulertu eta interpretatu dugula. Ongizatearen oinarrietako bat, kalitatezko "denbora" izatea da, bizitza erritmoa mantsotu eta erlaxatu ahal izatea. Horrek gainera gure osasuna lagunduko du, eta diru gutxiagorekin bizitzera eraman gaitzake. Zenbat aldiz sentitu duzu, bizimoduz aldatzeko gogoa, lana utzi edo jarduna murrizteko gogoa? Egin kasu zure senari, diru gutxirekin bizi daiteke ongi, lasai egon, behar "birtual" asko desegingo dituzu eta askeagoa izango zara. Saia zaitez, gustuko duzun musika eta erritmoa aukeratzen. Ez da erraza, baina ez da txorakeria eta egingarria da. Hasi gauza txikietatik; utzi etxean telefonoa noizean behin, gozatu laneko bidaiaz, jan soilik gose zarenean, itzali telebista... Errekuperatu edo deskubritu zer dioen zure barne motibazioak, zoriontsu egiten zaituena zaindu eta hartu bizitzaz gozatzeko "denbora". Gure txikiek eskertuko eta gustura jasoko duten delegua izango da, egon ziur!
45
Guraso.eus urtekaria 2015
Haurtzaroko “burbuila” eta giza garapena Itzoar Bartolome
Mundutik zehar bueltatxo bat ematerakoan, gehien harritzen nauen gauzetariko bat da, beste kultura batzuetan, haurra zeinen azkar heltzen den. Malabareak egiten dituen 3 urteko haur zoriontsua ezagutu dut, altuera handietan zintzilik dabilena, etxerako ura garraiatzen duena, eskolako bide luzea bakarrik egiten duena, etxerako kangrejuak arrantzatzen dituena... Zenbat funtzio eta ardura sozial kudeatzen dituen haurrak, naturaltasun osoz eta zoriontsu,jendarte eta familiak hala eskatzen diotenean... Zuzenean, gure aitonamonak txikiak zireneko denbora datorkit gogora eta hauek bizi izandako “haurtzaroa”. Zoriontsuak ote ziren? Haiei galdetu behar. Orohar, pozik oroitzen dituzte kalean jolasean libre ibilitako egunak; zuhaitzetatik erori, kangreju bila joan, bizikleta edo patinekin hortzak apurtu, edo eta kotxe bakarrean 10 haur sartzen zireneko pasarteak... orduan ez zegoen haurtzaroa horren arauturik ez eta horren “babesturik”... Agian, aipatutako adibideek balorazio negatiboa izango dute batzuentzat, bizimodu “gogor eta gordina”ren islada irudituko zaizue. Beharbada, konnotazio negatibo horregatik, askotan, gaurko haurrei kontrako muturreko bizimodu “arin, seguru eta erraza” eskeini nahi diegu. Aldiz, haurra gehiegi babestea ez da hauturik eraikitzaileena. Bidea errazegia izatea, dena eskura izatea, ez da motibagarria, ez eta hazigarria ere! Akademikoki, emozionalki, zein arlo komunikatibo batzuetan aurrerapausoak eman diren arren, azken hauekin itsuturik, edo lanpeturik, nahigabean, haur eta gazteen autonomia eta heldutasun soziala oztopatzen dituzten “burbuila” fisiko zein administratiboak eraikitzen ari garenaren sentsazioa daukat. Balio dezatela hurrengo adibideek metafora gisa, haurtzaroko beste arlo batzuk irudikatzeko. :
1- Jolas txoko publiko edo parkeen izaera: Gaur egun, sozialki markatuta dago haurrak non jolastu behar diren, eta espazio berezi horietan, badaezpada, lurrean koltxoneta jartzen diegu, lurrera erortzerakoan, goxo-goxo egin dezaten...
46
Guraso.eus urtekaria 2015
2- Tiritak ipintzearen debekua: Ulertzea zaila bada ere, begirale batek gaur egun ezin dio haurrari, legez, tirita bat ipini. Haur bati tirita “magikoa” jartzen dion begiralea legez kanpo omen dabil... 3- Haurraren bizipena kalean: Herri askotan kotxeak hartu duen garrantzia dela medio, haur taldeak kaletik lasai eta bakarrik mugitzeko adina dezente atzeratu da. Bukatu da 6 urteren bueltan kaletik bakarrik ibiltzearena; lagunen etxeko tinbrea jotzen, jolasteko edozein portal edo txokotan elkartzen, mendi inguruak esploratzen, eskolara joaten,... Euskal Herrian , Japonen zein Indian, haurrak berezkoak ditu; lan egiteko bultzada, erori eta berriro zutitzekoa, arduratsu jokatzearena, etenik gabe ikastearena, erronka berrien aurrean irtenbidea bilatzearena edo asmatzearena... Potentzial handiko izakia da haurra, pentsamenduz eta ekintzaz, behintzat, heldua baino dezente askeagoa. Baina “haurtzaroa super babestearen” joera dela eta, haur zein gazteeimundua haien kabuz esploratu eta erronka anitzei aurre egiteko askatasuna murrizten ari ote gatzaien susmoa daukat, finean, beraien potentziala mugatzen. Gure haur eta gazteek merezi dute frustrazioa zer den ikastea, merezi dute gure beldurren gainetik bizitzea, seguruak ez diren lekuetan mugitzea, merezi dute haiengan konfiantza guztia izatea eta heltzen lagunduko dien esperientziez gozatu eta sufritzea. Merezi dute bidean kolperen bat edo beste hartzea (eta ez koltxonetazko lur batean), merezi dute berriro zutitzeko aukera ematea, zentzurik zabalenean. Urte gutxitan lortu dugu haurtzaroa “burbuila hertsi” batean bihurtzea. Burbuila horretan haurrak salbu daudela uste dugu, baina isolaturik ditugu, espezie berezi bat bailiran. Ea guztion artean gai garen sortutako burbuila hori apurtu eta gure haurrak munduratzeko, nahasteko bizitzaren saltsan, merezi duten bezala. Denbora aurrera doa ta gaurko eguna ez da berriro itzuliko. Haur eta gazteek beti izango gaituzte esku bat luzatzeko prest, besarkada beroa emateko prest, baina utzi aske ibiltzen, lasai. Hori da oparirik ederrena !
47
Guraso.eus urtekaria 2015
Jabier Agirre Jabier Agirre Lasarte naiz, Donostian jaio nintzen 1952ko martxoaren 6an eta betidanik bertan bizi naiz. 3 urterekin eraman ninduten andereño Karmele Esnalen ikastolara, 8 urte bete arte, ondoren Santo Tomas Lizeoan egin nituen unibertsitateko aurreko ikasketak (batxilergoa, lehen mailakoa eta maila gorenekoa, eta Preuniversitario izeneko urtea; beste sei lagunekin batera guk osatu genuen 1969an Lizeotik irtendako aurreneko promozioa). Jarraian Medikuntzako ikasketak etorri ziren Bilbon, gorabehera ugariko urteak (Burgosko prozesua tarteko), baina urte ederrak hala ere, lagun giro bikainean egindakoak. Eta utre haien oroigarri, orduko ikaskide lagun talde harekin bizpahiru bazkari eta sagardotegi egiten jarraitzen dugu azken hogeitaka urteotan, bakar bat ere galdu gabe. Berehala sortu zitzaidan lanean hasteko aukera, Antiguoko anbulatorioan aurrena, oheburuko mediku bezala, baina horrekin batera eta gure osaba pediatra zela aprobetxatuz, hari laguntzen hasi nintzen, berak etxean zuen kontsultan. Eta horrelaxe egin nituen urte mordoska bat, apurka-apurka euskara medikuntzaren lekua hartu eta nire lan-ordu gehienak betetzera iritsi bazen ere. Izan ere, urte batzuk lehenago (1977an) sortu zen Unibertsitate Zerbitzuetako Euskal Erakundetik, UZEItik deitu zidaten, ea Medikuntzako hiztegi bat lantzeko hasitako lanean parte hartuko nuen galdezka. Eta hasieran ordu batzuetako zuzenketa-lana besterik ez zena, arduraldi osoko lana bilakatu zen urteen poderioz. Eta horrela, hainbat hiztegi osatu ditugu urte hauetan: Liseriketa hiztegia (gerora Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak hitz hori ukatu eta Digestio mailegua hobetsi bazuen ere), Arnas aparatua, Pediatria, Kardiologia, Ginekologia, Gaixotasunen hiztegia, Otorrinolaringologia (ORL), Desgaitasunen hiztegia, edo Onkologia, jadanik argitaratutakoak bakarrik aipatzeko. Baina aurrekoekin batera, dibulgazio lana ere aipatu nahi nuk. Betidanik izan naiz “saltsero” samarra, eta ezetz esatea kosta egin zait beti. Beraz, ez da harritzekoa urte haietan sortu ziren euskal komunikabideetatik deika hasi zirenean, ea osasunari buruzko lanak euskaraz egingo nituen eskatuz, gustu handiz esan niela baietz. Eta horrela hasi zen oraindik ere amaitu ez den lankidetzen sail luzea: Herri Irratian izan nuen hasierako “bataioa” (Joseba Jauregi eta Alberto Iturbe lagunekin batera, irratiko Txaro Arteaga, Julian Beloki eta Iñaki Zubizarretak gauerdia baino pixkatxo bat lehenago egiten zizkiguten galderei zuzenean erantzunez, hura ausardia gurea!), eta atzetik etorri ziren Euskadi Irratia, ETB, Egin, Argia, Elhuyar, Emakunde, Egunkaria, HABE, Habe-Osatuz, Berria edo Txatxilipurdi bezalakoak, baina beti osasunaren inguruko gaiak jorratzeko, kasuaren eta bezeroaren arabera nire jarduna egokituz, edo horretan saiatuz. Esan dizuet lehen ere ezetz esaten ez dakidala!
48
Guraso.eus urtekaria 2015
Jaioberria etxean: nola jokatu Jabier Agirre
Erditu ostean haurtxoarekin etxera itzultzeak kezka ugari sor ditzake guraso hasiberriengan. Baina ez dago izutzeko benetako arrazoirik. Gaurko lan honetan aurreneko egun horiek etxean arrakastaz gainditzeko ezinbesteko aholku batzuk eman nahi nituzke, baina ahaztu gabe, dena den, gurasoen sena, maitasuna eta zentzu komuna direla aste horietan erabili beharreko armarik onenak. Segidan ezagutu beharreko haurtxoaren ohiko arazo batzuk aipatuko ditut, kasu bakoitzean nola jokatu azaltzearekin batera. Eta amaitzeko han-hemen bolo-bolo dabiltzan uste faltsu eta gezur batzuk desmuntatu nahi nituzke. Ezinbesteko aholkuak Haurtxoarekin etxera itzuli ondoren ondo funtzionatzeko, badira ezinbesteko ohar eta aholku batzuk, guraso guztiek kontuan hartu beharko lituzketenak: 1. Ordena pixka bat bisita kontuetan. Senide eta lagunek haurtxoa ezagutu nahian egindako bisitak eskertzekoak dira, baina batzuetan baita nekagarriak ere, eta endredua besterik ez dute ekartzen, muga eta ordutegi batzuk ezarri ezean. Beharrezkoa da, beste ezeren gainetik, gurasoen intimitatea eta haurtxoaren lasaitasuna errespetatzea, eta hori ia ezinezkoa gertatuko zaie etxekoei, etengabe bisitariei kasu egin beharrean badaude. 2. Aprobetxatu haurtxoaren loa. Gauak oso luzeak eta nekagarriak izan daitezke jaioberriarekin, zer esanik ez amak bularra ematen badio. Horregatik, egunean zehar komeni da gurasoek umearen erritmora egokitu eta lo dagoen orduak aprobetxatzea beraiek atseden hartzeko, eta ahal izanez gero baita lo egiteko ere. 3. Umearengan zentratu. Aurreneko asteetan gurasoen eta, batez ere, bularra ematen dion amaren arreta eta ardura osoa umeari eskaini behar zaio. Etxearen garbiketa, otorduen prestaketa edo gainerako etxeko lanak bikotekidean edo laguntzeko prest dagoen senide batean delegatu daitezke. 4. Zaindu elikadura. Aurreneko asteetan gurasoek ez dute beren buruez arduratzeko asti gehiegirik izaten, eta horregatik sarritan elikadura albo batera utzi eta ohitura ez oso osasungarriak hartu ohi ditutzte (desorduetan eta azkarregi jan edo otordu
49
Guraso.eus urtekaria 2015
desegokiak egin). Eguneko otorduen txandak ez aldrebesten saiatu beharra dago, eta lasaitasunarekin jokatu gainera. Eta zergatik ez, eskatu laguntza amonei adibidez, hozkailua jaki goxoz betetako “taperrez” hornitzeko. 5. Baliatu besteen esperientzia. Ama, anai-arrebaren bat edo egoera beretik pasatu den lagun min bat laguntza izugarria izan daiteke guraso hasiberrientzat aurreneko asteetan. Horien esperientzia baliagarria izango zaie umearen zainketan oinarrizkoak diren hainbat alderdi (bainua, edoskitzea edo elikadura artifizialari buruzkoak, esaterako) edo umearen negarraren ingurukoak, beste batzuen artean, ikasteko. 6. Ez geratu etxean sartuta. Espezialistak kontrakorik adierazten ez badu, behin amak eta jaioberriak alta hartu dutenean, gurasoek paseo laburrak eman ditzakete etxetik kanpora, zuhurtzia erabiliz beti, noski. Irteera horiek, umearentzat mesedegarri izateaz gain, gurasoak lasaitzeko eta amak erditze ostean bere sasoi fisikoa berreskuratzeko balioko dute.
Ezagutu beharreko umearen arazorik ohikoenak Umea izan ondoren ospitaletik etxera itzultzean guraso azko kezkatuta egon ohi dira, beren umearen premia eta beharrizanen aurrean nola jokatu ez jakin, eta ez dutela erreakzionatzen asmatuko pentsatuz, arrisku-seinaleak identifikatzen ez dakitelako. Egia da Osasunaren Munduko Erakundeak jaioberriaroa, umearen aurreneko 28 egunak alegia, jotzen duela etaparik zaurgarri edo bulnerableena bezala haur txikientzat. Horregatik, osasuneko profesionalen aholkua eta laguntza bilatzea gomendatzen zaie guraso hasiberriei, bai haurdunaldian eta baita erditzea dela medio ospitalean egindako egonaldian ere, beren zalantza guztiak planteatu eta argitzeko. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu duen 'Tu bebé ya está en casa' eskuliburuak (noizko horrelako dibulgazio-lan interesgarriak euskaraz?), haurtxo jarrioberriaren gurasoentzako gida moduan antolatuak, aurreneko hilabeteetan umeengan gertatzen diren arazorik ohikoenak jasotzen ditu, kasu bakoitzean nola jokatu behar den azaltzen duten aholkuak eskaintzeaz gain. 1. Sukarra: haurtxoaren tenperatura 38 ºC-tik gorakoa dela ikusiz gero, pediatrarengana joatea komeni da, horrek umea aztertu eta diagnostiko egokia egin dezan. 2. Onddoak ahoan. Ahoaren barrualdea, eta batzuetan baita mihia ere, estaltzen duten mantxa edo plaka zuri batzuk agertzen badira (aholegarra esaten zaie), zoaz pediatrarengana, eta honek jarriko dio tratamendu egokia haurtxoari. 3. Gorakoak eta beherakoak. Normala da amaren bularretik edoski ondoren haurtxoak esne pixka bat kanporatzea ahotik, baina berrahoratzea izan ordez indar handiz egindako gorakoa baldin bada, hobe duzu pediatrarengana joatea.
50
Guraso.eus urtekaria 2015
Eginkaien eritmoa eta trinkotasuna oso aldakorrak dira, baina bolatxo batzuen antzekoak badira, gogorrak, litekeena da umeak idorreria edukitzea, eta hobe zenuke pediatrarengana eramatea. 4. Azaleko lesioak. Pixohialak estaltzen duen azalean sarritan agertzen dira gorriuneak eta narritadurak, pixohialean egon ohi diren eginkarien eta pixaren hezetasunak eraginak. Horrelako kasuetan, kendu fardelak eta pixoihalak umeari eta eduki ezazu larrugorritan etxean. 5. Sudurreko buxadurak. Mukiek haurtxoaren sudurra buxatzen dutenean, sudurra serum fisiologikoarekin garbitu daiteke, umeak hobeto arnastu dezan, eta mukiak gomazko udare batekin aspiratuko dizkiogu.
1. gezurra: esterilizatu egin behar da, infekzioak saihesteko 'Zergatik lan egin arazten diegu amei behar baino gehiago?' izeneko ikerketan argi eta garbi uzten du Elena Alcover pediatrak biberoiak, tetinak, txupeteak eta gainerako tramankuluak esterilizatzea ez dela beharrezkoa. Are gehiago esaten du, ahalegin hori alferrikako denbora-galtzea dela. Horregatik, hamarkada luzetan jaioberriarekin zuzeneko kontaktuan zeuden objektu horien desinfekzioa pediatrek egindako gomendio orokorra izan den arren, gaur egun gure herrialdean dauzkagun baldintza sanitarioek ez dute horrelako neurri bat justifikatzen. Zer egin behar da, beraz? Baldintza normaletan, higienizazioa egokia izan dadin, biberoiak, tetinak edo txupeteak behin irakitea gomendatzen da, aurreneko aldiz erabili baino lehen. Hortik aurrera, aski da ondo garbitzea, etxeko gainerako tresnak bezala. Esterilizazioa baino, infekzioak saihesteko, garrantzitsuagoa da biberoia prestatu edo txupetea ukituko duen pertsonak eskuak ondo garbitzeaobjektuak manipulatu aurretik. 2. gezurra: haurtxoak, ondo abrigatuta beti Jaio osteko aurreneko asteetan, haurtxoei kosta egiten zaie beren gorputzeko tenperatura erregulatzea. Horregatik, komeni da gorputzeko bero-galerak saihestea, hoztu ez daitezen, baina horrekin batera gehiegizko berokuntza ere saihestu behar da. Haurtxoak hotz edo bero duen egiaztatzeko, lepoko tenperaturari erreparatzea gomendatzen dute espezialistek. Gehiegizko izerditzeak umeak arropa gehiegi duela adieraziko digu. Euskal Herriko Pediatria Elkarteak etxean 20 ยบC eta 22 ยบC arteko giro-tenperaturari eustea gomendatzen du egunean zehar. Eta gauez, haurtxoaren gelak ez du hotz egon behar, baina ezta beroegi ere. Ez da ahaztu behar gehiegizko arroparekin babestea dela arrisku-faktore garrantzitsuenetako bat bularreko haurraren bat-bateko heriotzean.
51
Guraso.eus urtekaria 2015
3. gezurra: haurtxoa ez da askotan hartu behar besoetan Jaioberri bat besotan hartzea gauza berezkoa eta naturala da ama gehienentzat. Hala ere, sarritan entzungo dute ingurukoengandik ditxosozko "Askotan hartzen baduzu, besoetara ohitu egingo da" esaldia. Arazo bat ote da hori? Adituen ustez, haurtxoa besarkatu eta besoetan hartzeak ez dakar inolako arrisku ezta ohitura txarrik ere haurtxoarentzat. Aitzitik, mesedegarria da. Neonatologoek amaren eta haurtxoaren artean azalaren bidezko kontaktua berehala ezartzea gomendatzen dute jaio ostean, edoskitzeari hasiera emateko faktore oso garrantzitsua delako. Amarekin ez ezik, ez litzateke batere txarra azalaren bidezko lotura goiztiar hori aitarekin ere ezartzea. Horrez gain, adituek diotenez besarkadek tenperatura erregulatu eta bihotz-erritmoa estabilizatzeko modua ematen diote haurtxoari, bere garapen intelektuala estimulatzeaz gain. 4. gezurra: haurtxoak negar egiten badu, gose denaren seinale Haurtxoek maiz samar egiten dute negar, eta sarritan negar horren atzean gosea dagoen arren, ez da arrazoi bakarra. Beraz, ez zaio bularra edo biberoia eskaini behar negarrez hasten den bakoitzean, eta bai, ordea, beste aukera batzuk planteatu. Negarra da haurtxoak bere premiak eta emozioak adierazteko duen modua, eta horregatik beste zeinu eta seinale batzuei adi egon beharko dugu, negarra interpretatzen jakiteko. Kasu batzuetan, jaioberriak nekatua dagoelako eta lokartzea kosta egiten ari zaiolako egingo du negar, edo are lo hartzeko mantra edo lelo moduan egingo ditu bere negar-intziriak. Bestetan, aldiz, jarrera txar batekin, pixoihal zikinarekin edo zarata gogaikarri batekin deseroso dagoela adierazteko seinale moduan ulertu behar dugu haurtxoaren negarra. 5. gezurra: haurtxoak erabilera-eskuliburu eta guzti etortzen dira Pertsona bakoitza diferentea da, eta haurtxoekin ere gauza bera gertatzen da. Umearen portaeran edo berari eskaini beharreko zainketetan, aldez aurretik ezarritako pauta edo jarraibide batzuei itsu-itsuan men egiteak ez dauka inolako zentzurik, izan ere gerta baitaiteke batzuekin ondo funtzionatzen duena bestentzat baliagarri ez izatea. "Haurtxoek hiru orduz behin jaten dute", "bi hilabetekin sei ordu jarraian egiten dute lo" edo "bainuak erlaxatu egiten ditu" modukoak, esaldi oso ezagunak eta oso zabalduak dira, eta normalean intentziorik onenarekin esan ohi dituzte inguruko senide eta lagunek. Baina askotan, lagundu baino gehiago, nahasmena eta antsietatea sor dezakete zenbait gurasorengan. Jaiotzetik bertatik argi eduki behar baita haurtxo bakoitzak bere premiak dituela, bere erritmoa: beraiei erreparatzea aski da ikusteko ez direla aldez aurretik programa daitezkeen makinak.
52
Guraso.eus urtekaria 2015
Gurasoen kezkei eta galderei erantzuten Jabier Agirre
Urte-sasoi bakoitzak dauka bere patologia propioa, eta irizpide horri jarraituz saiatu naiz garaian garaiko gaitzak jorratzen, gaixotasunak ez baitira udan edo neguan modu berean azaltzen. Baina, hori horrela izanik ere, badira beste kezka eta zalantza batzuk, pediatriako kontsultetan sasoi eta garai guztietan agertzen direnak, gurasoen artean inkesta, galdeketa edo estatistikarik eginez gero, ranking-aren punta-puntan daudelako, hasi sehaskako umeetatik eta adoleszentzia bitarteko gaztetxoetaraino. Jarraian, kezka eta zalantza horietako batzuk azaltzen saiatuko naiz, nire ustez usuenak eta arruntenak direnak jorratuz gaurkoan. Baina hainbat kontu geratuko dira jorratu gabe (sukarra, belarriko mina, lo egiteko kontuak, edo gaueko enuresia, batzuk aipatzearren), eta horiek nahiz beste batzuk, zuen eskaeren arabera landuko ditugu hurrengo txanda batean. 1. Nola babestu behar dira haurrak kalean hotzaren aurka? Guraso gehientsuenek bere seme-alabei arropa gehiegi jartzeko joera duten bitartean, pediatrek, ordea, “zentzu komunak dioenaren bidetik� jokatzea aldarrikatzen dute. Alegia, heldu bat jantziko genukeen modu berean, etxe barruko nahiz kanpoko tenperaturaren arabera. Horrela, bularreko haur bat baldin bada, gutako edonork geldi dagoela eramango lukeen arropa jarriko diogu, ez gehiago ezta gutxiago ere. Eta umea bere kasa mugitzeko gai bada eta hortik zehar korrika ibiltzeko garaian baldin badago, mugimenduan egotean erabiltzen den arropa besterik ez genioke jarri behar. Ahaztu, beraz, negu partean umeari arropa gehiago jartzeko joera. Askok uste dutenaren kontra, okerreko praktika horrek (umeari arropa gehiegi jartzeak, alegia) ez du gripe eta katarroetatik babesten, eta sukarra ere eragin dezake ume txikietan.
53
Guraso.eus urtekaria 2015
2. Zergatik gaixotzen dira hainbeste haurrak haurtzaindegian?
Umea haurtzaindegira joaten denean, aurrenekoz hasten da birusak kanpotik jasotzen, izan ere sarritan gaixorik dauden beste haur batzuekin kontaktua izango baitu. Bere bizitzako lehenengo hilabeteetan, haurtxoa amak pasatu dituen infekzio gehienen kontra babestua dago, amak gaitz horien kontrako antigorputzak transmititu dizkiolako. Baina bosgarren edo seigarren hiletik aurrera, defentsa horiek galdu egingo ditu umeak, eta bere gorputzak defentsa horiek sortzen hasi beharra dauka. Hori nola lortuko du? Infekzioarekin harremana edukiz, eta horretarako txertatzen ditugu haurrak. Kukutxeztularen kontrako txertoa jartzen zaio haurrari, adibidez, bere sistema immunologikoak gaixotasunaren kontra babesten eta defendatzen ikas dezan. Horrela, gaitza sortzen duen bakterioa iristen denean, bere defentsa-mekanismoak gaixotasuna “ezagutu� egingo du eta infekzioa geratzea lortuko du. Umeak gaitza pasatzen badu, agertzen den bigarren aldian ez du sintomarik izango, bere oroimen immunologikoak birusari gorputz barrura sartzen ez diolako utziko. Haurtzaindegiko lehen hilabete horietako katarroak edo beherakoak, behin eta berriz errepikatu arren ere, prozesu erabat normala dira, beraz, eta horregatik ez lukete aparteko kezka-iturri izan behar gurasoentzat. Dena den, lau edo bost urtetik aurrera umea askoz ere gutxiagotan gaixotuko da, bere sistema immunologikoa prest dagoelako eskolan edo etxetik kanpora ager daitezkeen birus nahiz bakterioei normaltasunez erantzuteko.
3. Noiz txertatu behar da ume bat gripearen kontra?
Urtebetetik gorako edozein ume txerta daiteke gripearen kontra, baina adituek txertaketa bihotzeko arazoak dituzten umeentzat gomendatzen dute bereziki, edo baita arnas arazoak (asma edo fibrosi kistikoa bezalakoak) dituztenentzat uztea ere. Zenbait kasutan, garuneko paralisia duten haurrei ere jartzen zaie gripearen kontrako txertoa. Txertoa jartzeko garaia urritik urtarrilera bitartekoa izaten da normalean, eta ez da ahaztu behar txertoak gripearen kontra soilik babesten duela, eta ez duela, adibidez, katarroen kontrako babesik ematen. Eta amak umeari bularra ematen dion bitartean gripea harrapatzen badu, maskarilla bat jarri eta eskuak ondo garbitu beharko lituzke bularra emateko, gaitzaren kutsapena saihesteko.
54
Guraso.eus urtekaria 2015
4. Zergatik agertzen dira beherakoak?
Haurtxoaren lehen urtean beherakoak birusek sortuak izaten dira kasurik gehienetan. Ume koskortuagoetan, ordea, askoz ere usuagoak dira bakterioek eragindako beherakoak. Kasu batean bezala baita bestean ere, zazpi bat eguneko prozesuak izan ohi dira, eta epe hori baino gehiago luzatzen direnean, beste arrazoi eta trastorno elkartu batzuetan pentsatzen hasiko gara. Jaioberriek, lautik seira eginkari likido egin ohi dituzte egunean, osasuntsu egonda ere, ia esne-hartualdi bakoitzaren ondotik, eta hurrengo hilabeteetan ere umeak egunean hainbat aldiz libratuko dira, eginkari apartsuak eginez, esneaz gain elikagai solidoekin hasi arte. 5. Nola jokatu beherako baten aurrean?
Lehenik eta behin, umeak deshidratatzeko duen arriskuari erreparatu behar zaio, eta horregatik pediatrek urarekin batera glukosaz eta elektrolitoz osatutako soluzio hidratatzaile berezi bat erabiltzea gomendatzen dute, farmazian erositakoak nahiz etxean egindakoak. Hona hemen soluzio hori etxean prestatzeko proposamen bat: jarri irakiten ur litro bat eta utzi gero epeldu arte; ondoren gehitu urari limoi baten zukua, bi koilarakada handi azukre, koilarakada txiki bat bikarbonato eta beste gatzkoilarakada txiki bat. Horrela osatutako nahaste horrekin elikatuko ditugu gure umeak, beherakoekin dauden bitartean galdutako likidoak eta elektrolitoak berreskuratzeko. Guraso gehienek ezagutzen dituzte kasu horietan umearen jan-neurriaren inguruan egin beharreko aldaketak (elikagai astringenteak edo lehortzaileak hobesten dira aurreneko orduetan: arroza, platanoa, azenarioa, urdaiazpiko egosia, sagarra, etab.), baina azken aldian egindako beste ikerketa batzuek diotenez, umea bestela osasuntsu badago, ez dago bere dieta zertan aldatu. Ondorengo hauek lirateke adituek emandako aholku edo gomendioak:
a) umeari bere eguneroko jan-neurria mantendu, eta jan dezala gose dagoenean;
b) era guztietako gehiegikeriak saihestu;
c) berdura eta lekaleen ekarpena zertxobait gutxitu, eta txokolatea, gozoak, gozokiaketa litxarreriak oro har erabat baztertu;
d) ez da komeni gantzak erabat dietatik kentzea, adituen iritziz koipeek beherakoaren kontrako eragin babeslea izango luketelako nolabait; 55
Guraso.eus urtekaria 2015
e) eta goraxeago aipatutako elikagai astringente horiek gehitu, umearen iturria ahal dela “lehortzeko�. 6. Umeei ere igotzen al zaie kolesterola?
Jakina baietz. Azken ikerketek diotenez, lau umetatik batek, nesken artean bereziki, gomendatutakoak baino kolesterol-maila altuagoak dituzte odolean. Zergatik gertatzen da hori? Koipe saturatu gehiegi, opil industrialak batez ere, hartzen dituztelako. Gero eta berdura, lekale eta fruta gutxiago jaten dituzte, eta pizzak, hanburgesak, patata frijituak edo litxarreriak ikaragarri ugaritu dira. Eta kolesterol altuari hipertentsioa, bizimodu sedentarioa eta gehiegizko pisua eransten badizkiogu, denborak aurrera egin ahala umearen bihotza erasana geratuko da. Gurasoen garrantzia funtsezkoa da, hortaz, oraindik haur edo ume diren horiek ondo jaten ikas dezaten, eta elikadura desegokiak beren osasunean izan ditzakeen ondorioez jabetu daitezen. Ez zaie beraiei gustatzen zaiena bakarrik “irensten� utzi behar, eta egunero mahaian sor daitezkeen liskarrei eta borrokei aurre egiten eta gatazka bideratzen jakin behar dute gurasoek. 7. Motxila edo bizkar-zorroek eragiten al diete umeei?
Bai. Liburuz, paperez, eta beste tramankuluz zamatutako motxilak gainean eramateak hainbat ondorio txar ekar ditzake haur, gaztetxo eta adoleszenteetan: zurruntze eta gogordurak, eta arazo muskularrak lepoaldean, sorbaldetan eta bizkarrean. 16 urtetik beherako gazteen % 70 kexatzen dira bizkarreko minez, motxilen gehiegizko pisuagatik, hain zuzen ere. Trastorno horiei aurrea hartzeko, motxilaren barruan daraman pisua umearen gorputzpisuaren % 10 baino handiagoa ez izatea gomendatzen dute adituek, baina zoritxarrez % 30etik gorako pisuak ere neurtu izan dira sarritan. Motxila barruan eraman beharrekoaren pisua gutxitzea ezinezkoa denean, pisu hori behar bezala orekatu eta banatzea izango litzateke irtenbiderik onena: materiala ondo banatu motxila barruan, modu simetrikoan, eta ondo doitu motxila bizkarrean, erdi parean jarriz, eta ez sorbalda bakarretik zintzilik eramanez. Gurdi moduan eramaten den motxila ere egokia da, 12 kiloko zama eraman baitezake umeak horietako baten barruan, inolako arazorik gabe.
56
Guraso.eus urtekaria 2015
Koldo Gilsanz Kaixo, Koldo Gilsanz nauzue, psikologian lizentziatua. 2008. urtean hasi nintzen psikologo moduan Sopelako Sorkari taldean lanean eta momentu honetan horrek jarraitzen du nire ogibidea izaten. Zorioneko naizela pentsatzen dut, nire lanak nire burua ezagutu eta garatzeko aukera ematen didalako, eta aldi berean beste pertsonek euren bizitza nola hobetzen duten testigu izatea ahalbidetzen didalako. Nire zaletasunak bidaiatzea eta naturaz gozatzeko aukera ematen didaten kirolak praktikatzea dira. Bidai horietariko batek Indiara eraman ninduen eta bertan meditazio teknika ezberdinak ezagutu nituen, horiek gure ongizatean izan ditzaketen eragin positiboak bizi ahal izan ditudalarik. Bestalde, bizitzarekiko jakin-minak heriotza eta doluan sakontzera eraman nau (Masterra Dolu Terapian Bartzelonako Unibertsitatean). Mina bizitzaren parte da eta hori barneratzen bada bizitasuna eta hazkuntza ekar dezake. Bizitzaren bidai honetan guraso.com plataformarekin egin nuen topo eta elkarrekintzak aberasten gaituela sinesten dudanez, itsasontzi honetara igo nintzen. Espero dut ibilbide hau zuretzat, irakurle, niretzat bezain aberasgarria izatea. Bidai ona izan!
57
Guraso.eus urtekaria 2015
Ketchupak zaporea kentzen die patatei Koldo Gilsanz
Kontrakoa badirudi ere, ketchupak ez die patatei zaporerik ematen, kendu baizik. Era berean, bizitzan eta gurasotasunean ere, askotan gehigarrietan jartzen dugu arreta handia, funtsezko gauzak arbuiatuz. Kasu horietan, irakatsi baino, hobe genuke haurrengandik ikasiko bagenu.
Azken aldi honetan hainbat herrialde bisitatu eta jende ezberdina ezagutzeko aukera izan dut. Askotan gogoratzen dut australiar batekin afaldu nuen lehen aldia. Menua: porru-patata purea. Janaria gure platerean izan genuen bezain pronto, nire lagunak egin zuen lehenengo gauza gatza eta piperbeltz dezente jartzea izan zen. Emazteak orduan esan zion janariak zuen zaporea probatu ere ez zuela egin, eta berak harrituta galdetu zuen patatari zaporea atera behar ote zion. Orduz geroztik, hainbat jatordu partekatu nituen gizon horrekin eta ikusi nuenean barbakoa saltsa, mostaza eta ketchupa zenbateraino erabiltzen zituen aurki ulertu nuen: ketchupak, zaporea eman baino, kendu egiten die patatei.
Gurasotasunean fenomeno honek badauka garrantzia. Har dezagun, elikaduraren esparrutik atera gabe, txokolatearen adibidea. Printzipioz ez da gomendatzen haurrei lehen bi urtetan txokolaterik ematea. Hala ere, asko dira muga hori luzatzearen alde daudenak. Haien aburuz, haurra txokolatea edo gozokiak jaten hasten denean, beste janariek duten gozotasuna nabari eta gozatzeko gaitasuna galtzen du. Besteak beste, frutak duen berezko gozotasuna ez da horren deigarria izango eta, hortaz, haurrak gozokiekiko lehentasuna garatuko du.
Elikaduraren esparruaz gain, antzeko fenomenoa beste alorretara pasa daiteke, hala nola, jolasera. Gaur egun, haur gehienek erabili ditzaketenak baino jostailu gehiago dituzte, horietariko askok bizi guztia saski baten hondoan pasatzen dutelarik. Gehiegizko kopuru horrek zaporea kendu dio jolasteari, ez baitu sormena kitxikatzen. Haurrak jostailuak kontsumitu egiten ditu, batekin amaitu eta hurrengoa hartuz, jolasaren magia bizi gabe. Gogoratu aurreko belaunaldian, esate baterako, zenbat denbora jolastu genezakeen peontza xalo batekin, edota playmobil pare batekin.
58
Guraso.eus urtekaria 2015
Jostailuen sofistikazioak ere antzeko eragina du. Geroz eta jostailu sofistikatuagoak daude: mugimendu, argi zein soinuekin. Eta behin trikimailu guztiak probatuta jolasa agortu egiten da. Ordea, gure haurtzaroan zenbat denbora eman genezakeen jolasean makil bat eta plastikozko balde baten taparekin? Zer behar genuen baserrian pasatako arratsalde arrunt bat aurkikuntza handiko arratsalde zirraragarria izateko?
Horrekin ez dut esan nahi aurreko garaiak hobeak zirenik, edo haurrei makilak eman behar dizkiegunik jolas dezaten. Baina kontuz ibili behar dugu jolasak hartu duen formarekin, jolasaren esentzia galdu baitaiteke. Gogoratu jolasa dibertigarria izateko sormena, aurkikuntza eta erronka bildu behar dituela.
Gertatzen dena da, gaur egun gauza asko ikusi ditugula. Gehiegi, apika. Auzokideari dela, telebistan dela, desiragarritzat jotzen ditugun gailu asko ikusten ditugu egunero, horrek duen arriskuaz ohartu gabe. Gogoan dut Malasian bidailagun izan nuen italiar bat. Oihan tropikal batean barrena gindoazen eta, halako batean, ur-jauzi eder baten aurrean geunden. Taldekide gehienok, liluratuta, inguruaz gozatzen hasi ginen aho bete hortz. Denok, italiarra izan ezik. Berarengana gerturatu eta gustuko ez ote zuen galdetu nion, eta berak, ia pena aurpegiarekin, esan zidan Niagara eta Iguazuko ur jauziak ikusiak zituela eta, horren ostean, gainontzeko ur-jauzi guztiak txikiak eta arruntak iruditzen zitzaizkiola.
Une hartan pena sentitu nuen, besteon poza partekatzen ez zuelako. Ondoren, horren inguruan pentsatzen, nik neuk ere hainbatetan akats bera egiten dudala konturatu nintzen. Momentu bereziak une berezietarako erreserbatuko banitu bezala (oporrak, bidaiak, asteburuak hondartzan...), eguneroko martxan zer topatuko dudan aurreikusten dut eta neure buruari harritzeko aukera ukatu egiten diot. Niagarako urjauzia topatuko ez dudala badakidanez, bidean topatzen ditudan erreka txikien edertasunari ez diot erreparatzen; gauza txikien atzean dagoen zoriontasunaz ez dut gozatzen.
Zorionez, haurrek ez dute horrela funtzionatzen eta eguneroko ekintza arruntetan zoriontasunerako atea topatu dezakete. Haiek mundua estreinakoz ari dira ikusten eta, horregatik, forma bat ez dute beste batekin konparatu behar baloratu ahal izateko. Puxika liluragarria da bere itxuragatik, eta berdin dio munduan beste puxika handiago, koloretsuago edota sofistikatuagoak existitzen badira. Momentuko esperientzia zoragarria da konparatu edo epaitzen ez dugunean.
Horrexegatik esaten dut, fenomeno horren inguruan helduok dugula haurrengandik berikasteko aukera. Ez diezaiegun hainbeste irakatsi nola eman zapore bereziak
59
Guraso.eus urtekaria 2015
patatari, eta dastatu dezagun beraiekin batera patata xume guztien zapore bakun eta bakarra.
60
Guraso.eus urtekaria 2015
Aldaketak familian; batzuetan gonbidapenik gabe etortzen diren bisitariak. Koldo Gilsanz
Aldaketa batzuk aurresangarriak eta desiratuak diren bitartean, beste batzuk berehalakoak eta gogaikarriak dira. Aldaketaren izaeratik landa, famili batzuk ondo moldatzen dira eta indarberrituta ateratzen dira gaindiezina zirudien egoeratik, izan ere aldaketak geure burua eta senideak hobeto ezagutu eta gaitasun berriak garatzeko aukera dira. Beste famili batzuk, ordea, errazagoa ematen zuen erronkari ezin aurre egin dabiltza denbora luzez, ondoriozko harremanen ahultzearekin. Azter dezagun, beraz, ze ezaugarri bete behar diren egoera berri bati sakontasunez eta modu eraginkorrean moldatu ahal izateko.
Familiaz hitz egitea aldaketaz hitz egitea da. Urte batzuetan egonkortasuna duen sistema bat dela ematen badu ere, bere bizitza ziklo propioa duen izakia da familia. Bikote bat elkartzen denean edo eta heldu ezkongabeak erabakia hartzen duenean hasten da. Momentu horretatik abiatuta, bizitza aurrera joatearekin batera, fase ezberdinetatik pasako da familia, bitartean gauza asko aldatuko direlarik.
Familiak talde bezala bizitzen dituen faseetatik aparte, senide bakoitzak pasatzen dituen aldaketak ditugu. Aldaketa indibidual hauek, famili partaideen elkarreragina dela eta, guztiongan eragingo dute. Esate baterako, alaba txikiari haginak ateratzeak, zein amak lanean nagusi berria eta estres karga handiagoa izateak, hein batean behintzat, familia guztiaren moldatzea eskatuko du.
Aldaketak sailkatzerako orduan, beraz, beroriek aurreikusteko aukeraren arabera egin dezakegu: alde batetik itxarondako aldaketak ditugu, familiak bere bizi zikloan aurrera egiteagatik itxaron eta neurri batetan desiratu ere egin daitezkeenak.
61
Guraso.eus urtekaria 2015
Aldaketa hauek, printzipioz, erronka eramankorragoa suposatuko dute, aldez aurretik prestatzeko parada izan dugulako eta guztiok partekatzen ditugun ideien artean bazegoelako, hots, normaltzat jotzen dugulako. Hala ere, itxarondako aldaketa txiki batek familiaren funtzionamenduan arazoak sortu eta moldatze konfliktiboa eragin dezake (adibidez, eskolatik institutora pasatzeak eta lagun batzuengandik aldendu behar izateak alaba nerabearen izaeran barnerakoitasunerako joera sustatu eta famili barneko ohiko komunikazio moduak nahikoak ez izatea eragin dezake).
Beste alde batetik, abisatu gabe edo eta gure borondatearen kontra datozen aldaketak ditugu (guraso bat langabezian gelditu, gaixotasun baten diagnostikoa, senideren baten heriotza...). Hauek, normalean, moldatze prozesu sakon eta luzeagoa behar dute, eta prozesu hori gauzatzen den kalitatearen arabera familia indartuta ala ahulduta atera daiteke. Dena den, esan dugun bezala, itxarondako aldaketa batek ere berregituraketa fase inportantearen beharra aktibatu dezake. Kasuan kasu.
Orokorrean, aldaketaren izaera edozein izanda ere, beti aldaketarako erresistentzia aktibatuko da. Hots, lehenengo erreakzioa egoera berria ukatzea izango da. Hori gainditu eta aurrera egin ahal izateko bi izango dira familiak bete beharko dituen eginkizunak:
- Aldaketa orok galera bat dakar eta senide bakoitzak galera hori bizi eta sentitzeko modu propioa izango du. Esate baterako, baserriko txakurra zendu izanak aitari beste txakurkume berri bat eskuratu behar izatea eragiten dion bitartean, 8 urteko mutilari behar bada bere ausardian aurrera egiten horren garrantzitsua izan zen laguna galtzea suposatzen dio.
Hori dela eta, bizipen ezberdinak entzunda eta onartuak izatea oso garrantzitsua da. Saiatzen bagara norbaiten bizipena aldatzen, edo eta gugan sortzen dituen intentsitate handiko emozioak ekiditzearren bere adierazpena oztopatzen badugu, famili bezala aurrera egitea oztopatuko dugu. Kontrajarria badirudi ere, denok batera joateko erritmo ezberdinak onartuak eta errespetatuak izan behar dira; hau da, partaideen arteko ikuspuntu eta bizipen ezberdinek tokia behar dute.
- Aldaketa orok nolabaiteko berregituraketa eskatzen du. Hala beste herri batera bizitzen joateak, nola gurasoren baten lan ordutegian aldaketa emateak, antolamendu aldetik orden eta arau berriak sortzea eskatuko digu. Egoera berri horri moldatzen zaion funtzionamendua topatu behar dugu. Askotan, aldez aurretik planteatutako moduak ez du balio eta aukerak frogatuz joan behar gara (adibidez, hasieran asteburu 62
Guraso.eus urtekaria 2015
guztiak jatorrizko herrira joatea pentsatu genuen, baina hainbat hilabete pasa eta gero herri berrian harremanik egiten ari ez garela ohartuta, bisita horiek murriztea frogatzen dugu. Honek, agian, nerabezaroan dagoen semeari ez zaio ondo irudituko, eta bizipen hori ere onartu beharko dugu.
Ildo berean, gertatu daiteke lehengo egoera idealizatzea ("ze ondo geunden aitak beste ordutegia zuenenan", "gure lehengo herria irekiagoa eta biziagoa da; ederto geunden bertan"), edo egoera berriarekin sentitzen dugun haserrea senideren batengan proiektatzea ("Zuk erabaki zenuen aitarengandik banatzea. Zure erruz gaude orain horrela!"). Oso normalak diren erreakzio hauek, denboran zehar tinko mantentzen badira, berezko oztopo bihurtu daitezke, ezinbestekoak diren malgutasuna eta kohesioa arriskuan jarri baititzakete.
Laburbilduz, edozein aldaketa erronka da, eta aldi berean familia indartzeko eta beste maila helduago batera pasatzeko aukera ere bada. Prozesu horretan gure oinarrizko euskarri soziala den familia indartuta atera dadin hiru ardatz zaindu behar ditugu: partaide guztien bizipenak onartu, malgutasunez jokatu eta kideen arteko harremanak zaindu, momentu batzuetan zaila bada ere. Hauek hiru zainduz eta prozesuari denbora emanez, gure lorategiak azkenean kimu berdeak aterako ditu, izan garenaren lursailean errotuta, hostoak eta lore kuskuak etorkizunera begira zabaltzen dituelarik. .
63
Guraso.eus urtekaria 2015
Maite Garitano Maite Garitano Lasa, Dietista Nutrizionista. Giza elikadura eta nutrizioaren maitale. Nutritxoko-ko arima. Nutrizioko alderdi profesionalean hainbat gai jorratzen ditudan arren, haur elikadurak txunditzen nau. Gainera gai honen inguruan hainbat kontzeptu argitzeko eta erakusteko daudela ikusirik “arre� esan eta lanari ekitea baino ez zait geratzen. Proiektu honetan murgildurik hainbat gauza ikasi eta haurrez disfrutatzea tokatzen zaigu. Hastera goaz
64
Guraso.eus urtekaria 2015
Noiz? Nola? Zer? Zenbat? Zenbatero? Maite Garitano
Txikitxoen elikaduraz mintzo garenean gurasoen buruan dantzatzen duten galderak dira hauek. Erantzun zehatz, finko eta tinko baten zain geratzen dira. Soluzio bakarraren zain, alegia. Zeure burua ere horren bila badabil, jai alai. Haurrekin ez dago hiruko erregelarik, ez dago arau zehatzik, hots, ez dago lege unibertsalik. Haur bat, mundu bat. Hala ere, badaude lagungarriak izan daitezken kontzeptu orokor batzuk. Eta modu batean galdera horiei erantzungo dien hitzak ere badaude. Noiz hasi elikadura osagarriarekin (Behicost)? Orokorrean 6.hiletik aurrera estimatzen da. Hala ere, ez dago presarik. Baliteke 9.hilebete arte itxaron beharra izatea. Haurra bera izango da pausu hau emateko prest ote dagoen erabakiko duena. Seinaleei erreparatzea baino ez dugu: jarrita egonik, burua tente mantentzeko gai bada, aho esku eta begiak koordinatzen dituenean elikagaia bere kabuz ahoan sartzeko edo irensteko erreflexua kontrolatzeko gai bada (mihiaz kanporuntz bultzatzeko erreflexua erakusten ez badu). Hau betez gero, prest gaude. Nola hasi? Garai honen helburua argi izanik 1.-haurrak elikagaietaz DISFRUTATZEA 2.-elikagai osasuntsuengandik preferentziak garatzea 3.- behar nutrizionalak asetzea (hurrenez hurren) presak alde batera utzi, papilak baztertu eta elikagai osasuntsuak eskuratu behar ditugu.
Ez ahaztu garai hau ere ikasketa prozesu bat dela, bizi osoan mantenduko dena. Ikasketa oro bezala, imitazioan oinarritzen denez, gogoratu txikitxoen eredu garela. Guk osasuntsu janez gero, beraiek ere horrela egiteko probabilitatea handiagotzen da. Zer ikusi hura ikasi.
Papilak alde batera? Bai. Elikagaiak ezagutzen hasten diren une hau, autonomia zein psikomotrizitate fina lantzeko aukera paregabea da. Papilekin gertatzen den kontrara, elikagaiak zati txikitan (jakien tamaina txikia izan behar da baina haurraren eskua baino
65
Guraso.eus urtekaria 2015
handiago) eskainiz gero, aurrena “murtxikatzen” (hortzik ez izan arren; hortzoiak nahiko dira) eta jarraian irensten ikasiko dute. Guztiz logikoa dirudiena, baina papilak ematean gainetik pasatzen dugun kontzeptu bat. Hala ere, jaten dagoen unean nagusion presentzia, zein distrakzio eza (TV, mugikorrak, jolasak, presak ..) garrantzitsuak izango dira. Beldurrak kentzeko, argi gera dadila ito eta kontrako eztarritik joatearen artean badela ezberdintasuna. Kontrako eztarritik joatea ekidin ezin izango dugun egoera bat da, oinez ikastean, erortzea bezala. Are gehiago, gertatu beharrekoa da irenste/goragale erreflexua egoki garatzeko. Hasieratik koilara erabili duten haurrek janaria arnas bideetatik urrun mantentzen ikasteko aukera galtzen dute.
Zerekin hasi? Utzi jaki egutegiak alde batera, baina ez titiak. Elikadura osagarria, hitzak dioen bezala, osagarria da. Ama esneak edo esne artifizialak, energi iturri nagusi izaten jarraitzen du urtebete izan arte (gutxi gora behera). Osasun arloko hainbat erakundek (Organización Mundial de la Salud, Asocición Española de Pediatria Atencion Primaria, Asociación Americana de Pediatria,…) gomendatzen dutenaren arabera: haurtxoen elikadura 6.hilera arte ama edoskitze esklusiboa (horrela ez bada edoskitze artifiziala izango da) eta ordutik gutxienez 2 urtera arte elikagaiekin osatua beharko du izan. Ama eta haurrak erabaki arte luzatuko da ama edoskitzea. Honek ez du iraungitze datarik. Gainera elikagai berrien barneratzearekin ama esnea hartzen jarraitzeak, alergi edo intolerantzia aukerak gutxitzen ditu. Formulako esnea erabili ezkero, urtebetetik aurrera gutxitzen hasiko gara elikagaiek presentzia irabazi bitartean.
Elikagaiak ahora eramango dituena haurra bera izango da. Guk elikagai osasuntsuak eskaintzea baino ez dugu. Beraiek, egindako eskaintzatik zenbat, ze abiadurarekin eta zer jan erabakitzeko eskubidea dute. Jakin, haurrek badutela guk galduta (distortsionatuta alegia) dugun erregulazio gaitasun bat: gose-asetze sentsazioa. Bat edo beste beraien behar nutrizionalen arabera piztuko da. Horregatik, berebiziko garrantzia dauka erakusten duten senaleei erreparatzea (eskua luzatzea, buruarekin ezetz esatea, …) eta kasu egitea.
Egutegirik ez? Ez. Erakutsita geratu da elikagai bat edo beste batekin hasteak ez duela berebiziko garrantzirik. Hala ere, elikagai berrien barneratzea poliki-poliki eta bananbanan egingo dugu. Ez hasi aste bateren buruan elikagai guztiekin probak egiten. Tolerantziaren arabera joango gara gehitzen. Baina (beti dago baina bat…) badaude elikagai batzuk ekiditeko:
-
Solido gogorrak eta tamaina txikikoak ekidin: fruitu lehor osoak, palomitak, oliba osoak, chips erako patatak...
66
Guraso.eus urtekaria 2015
-
Nitritotan aberatsak diren jakiak (zerbak, erremolatxa, espinakak eta borraja) ez eskaini urtebete izan arte (eginez gero; plateraren %20 baino gutxiago beharko du izan).
-
Arrain batzuk eta itsaskiak ekidin: atun gorria, ezpata arraina, tiburoia, ganba burua‌Metal pisutsuekin kutsatuak (merkurio eta kadmioz) daudenez haurraren nerbio sistemaren garapena, giltzurrunak eta hezurrak kaltetu dezakete.
-
Infusioak (printzipio aktibo ezezagunak dakarte eta Botulismoa pairatzeko arriskua).
-
Eztia (azukre ekarpen altuegia eta Botulismoa pairatzeko arriskua).
-
Gutxiegi sukaldatutako animali jatorriko elikagaiak (Toxiinfekzioak sor dezakete).
-
Arroz edaria (bebida de arroz) (artsenikotan kontzentrazio altuak izan ditzake).
-
Algak (yodo ekarpen altuegia).
-
Gatza eta elikagai gaziak (giltzurrun gain karga eta elikagai gazietarako preferentziak garatzeko arrizkua). Etiketatua irakurtzea komeni da.
-
Azukrea edo azukrean aberatsak diren jakiak (zukuak baita naturalak ere), opil, potito, papilla artifizialak, saltsak, esneki gehituak, kakao hautsak ... Etiketatuak irakurtzea komeni da.
-
Zukuak eta freskagarriak (azukre edo gas ekarpen altua dute). Edari egokiena ura bera izango da.
-
Gaingabetuak (nutriente ekarpen baxuegia) eta edulkoratuak (zapore gozora ohitzeak edo hauek eragin dezaketen ondorioek obesitate aukerak handituko dute).
-
Etxekoen artean elikagai alergiarik badago, arretaz jokatu. Neurtu tolerantzia. Baina jakin AAPPren arabera ez dagoela zertan elikagai horren barneratzea atzeratu. Gainera, ama esnearekin partekatu ezkero arriskua gutxiagotzen da.
Elikagaiak aurkezteko era honek izen bat duen arren, moda batean geratuko denaren beldurragatik nahiago dut ez aipatu. Etiketak zapalduz, haurraren garapen nutrizionalean zentratuko gara. Gogoratu garai hau helduaro osasuntsu baterako oinarria dela, epe luzera begira. Orain disfrutatzea geratzen da, ON EGIN.
http://mylittlesugarpie.com/2012/06/19/adventures-in-baby-led-weaning-day-6/
67
Guraso.eus urtekaria 2015
Haur obesitatea: gurasoena baino, heldu ororen arazo Maite Garitano
Entzunak ditugu patologia honek dakarren arrisku eta ondorioak, baina dirudienez oraindik ez dugu asmatu nola egin so. Baliteke pelota kanpora botatzen dugulako izatea? Haur batek obesitatea izatea bere gurasoen errua baino ez dela uste dugu? Jakin obesitatea osasun arazo publiko bezala onartua izan dela OMS-en esanetan. Denok daukagu erantzukizun bat gai konplexu honetan. Genetikak, farmakologiak, eta patologi konkretu batzuek ere eragin dezaketen arren, hauek ez dira eragile nagusiak. Daramagun elikadura ohiturak zein sedentarismoa edo jarduera falta dira arrazoi pisutsuenak. Elikadura, jaio aurretik amaren menpe egonik, jaiotzean etxekoen zein ingurukoen menpe egotera pasatuko da. Haurraren parte hartzea baztertu gabe. Argi izan behar dugu hasierako ordu, egun eta urteetan hartzen ditugun elikadura ohiturek haurrak helduaroan izango duen osasunean zer esana izango dutela. Jarraian, haur obesitatea elikadurarekin nola erlazionatzen direneko aipu batzuk: Formulako esneak erabiltzeak (badaude kasuak formulak erabiltzea beharrezko direnak, baina gutxienekoak izango dira) arrisku bat suposatzen du obesitatearen garapenari begira. Formulen bitartez haurrak behar baino proteina gehiago jasotzeaz gain, hauek azukre edo Koipe asetuetan aberatsak diren prestakinak ere badirela kontutan izan behar da. Batez ere ”jarraipeneko” formulak (de continuación) badira. Aldi berean, ama esnea ez jasotzeak, haurra hainbat arazotatik (gaixotasun kroniko metabolikoak, gehiegizko pisua, hipertentsioa..) babestuko dituen sustantziak ez bereganatzea suposatzen du. Formulak ez baitira ama esnearen kopia zehatzak. Ama edoskitzea jaiotzetik 6. hilerarte era esklusiboan gomendatzen da, komplementatio izango diren elikagaiekin batera haurrak gutxienez 2 urte izan arte luzatuz (ama zein haurrak nahi duten arte luza daiteke).
Jakiak papilan, pure, batido edo zukutan barneratzeak ere baditu ondorioak. Prestakin hauek jatean (nahiz eta etxean eginak izan), haurraren gose asetze sentsazioen erregulazioa zailtzen da (helduarorako garrantzitsua den “erreminta”. Izan ere, behar baino kopuru handiagoan jatera bultzatzen diegu. Arrazoietako bat mastekazio eza izan daitekeela diote adituek. Gainera, jakiaren homogenitatea dela eta, zapore ezberdintzea zaildua egongo da aurrerago elikagai berriak barneratzea zailtzen delarik.
68
Guraso.eus urtekaria 2015
Txikitxoen gose edo asetze seinaleak ez errespetatzeak (jatera behartzean, platera amaitzera behartzean, jaki batzuk debekatzean, jan ordu tinkoak ezartzerakoan,…), aipatu bezala, ondorio ez egokiak izan ditzake. Nahasgarria dirudien datu bat doakizue: obesitatea duen haur baten kasuan ere, haurra bera izango da zenbat eta zer jan nahi duen erabakiko duena gurasoek egindako elikagai eskaintzatik (gure ardura da eskainiko jakiak osasuntsuak izatea). Kontuan izanik debeku zein obligazioek eta txantaje zein gezurrek (janariaren inguruan ohikoak diren gertaerak izanik) elikadura ohitura osasuntsuen aurka jokatzen dutela.
Haurrei zuzendutako “produktu jangarriak“ erabiltzea egun darraigun akats nagusietako bat da. Bada esaldi bat egoera argi azaltzen duena: “El problema es que ya no comemos comida. Comemos productos que parecen comida. Comemos de mentira”. Pentsatzen jarri ezkero, milaka produktu aipatu ditzakegu. Guztiak haurraren hazkuntza sustatu eta babestuko duten esaldi, kantu edota marrazkiekin hornituak (galletak, jogurtak, batido erakoak, potitoak, formulak, helatuak …). Produktu hauen harrigarriena zera izanik: ez dira beharrezkoak! Are gehiago, hazkuntza eta osasun maila okertzea baino ez dute eragiten! Azukre, gatz eta koipetan aberatsak baitira.Aurrez prestatutako elikagaiak gure eguneroko elikaduraren zati garrantzitsu bat bilakatuz joan dira benetako elikagaiak baztertuz. Produktu hauekiko lotura gero eta estuagoa bilakatzen ari da elikadura erabat okertzen den heinean.
Pantaila (TV, mugikor, ordenagailu …) aurrean jateak baditu bi ondorio kaltegarri: iragarkien eragin zuzena eta elikadura, beroi, ekintza pasibo bilakatzea. Izan ere, jatea den ekintza bigarren plano batetara pasatzen da. Haurrak ez du era kontziente batean elikaduran parte hartzen. Ez duela elkar eragiten. Ikerketek ohitura honek elikagai ez osasuntsuak jatera eta kopuru handiagoan jatera bultzatzen gaituela erakutsi dutela esan beharra dago. Gainera, ordu konkretu hauetan igorritako iragarki kopuru handi batek jaki ez osasuntsuak erakusten ditu (berriz ere, azukre, koipe eta gatzean aberatsak direnak). Esana da: elikagai ez osasuntsuen iragarkiak debekatuko balira hiru haurretatik batek obesitatea paira dezan ekidin ahalko litzake.
Badirudi, elikagaiak bere kabuz ez direla obesitatearen erantzule. Daramagun elikadura ohiturek orokorrean izango dute eragina. Gainera, 2014ko martxoan argitaratutako datuen arabera, Espainiarren %44ak ez du jarduera fisikorik egiten. Helduok mugitzen ez bagara, nola mugituko dira haurrak? Zer ikusten dute bada? Hura ikusi hura ikasi. Datu horrekin batera zera argitaratu zen: “hilkortasun tasak handitzen dituen laugarren arrisku faktore indartsuena jarduera fisiko falta da”. Jakina da ariketa fisikoa burutzeak pisu igoera ekiditeaz, obesitatea eta bere konplikazioak saihesteaz, funtzio kardio baskularrak hobetzeaz, sistema muskulu eskeletikoa eta psikomotrizitate gaitasuna garatzeaz gain haurraren auto-estimua ere indartzen duela. 69
Guraso.eus urtekaria 2015
Espero irakurritakoak barruak mugiarazi izana. Jakin Obesitatearen aurkarako daukagun arma indartsuena PREBENTZIOA bera dela. Hau da, aipatzen joan garen puntuak ekiditea. Praktikara eramateko lagungarri den formula bat aipatuko dizuet, Julio Basulto dietista nutrizioniztak behin edo behin erakutsi bezala: ekin 5210 programari! eguneko; 5 fruta eta barazki errazio, 2 ordu baino gutxiago telebista aurrean, gutxienez ordu bateko jarduera fisikoa eta edateko 0 freskagarri.
70
Guraso.eus urtekaria 2015
Edalontziak urez beteta Maite Garitano
Iritsi da udara. Berarekin batera beroak, eta beroekin egarria gure ahotara. Zer edan genezake hidratatzeko? Erantzuna, erraza eta garbia: URA. Tamalez, gomendio hau ez dugu praktikara horren erraz eramaten. Egarria izan edo ez, egungo haurrengan freskagarri tankerako edarien kontsumoa izaugarri altua da. EnKid inkestako datuen arabera, Espainia mailan, haurren eta gaztetxoen %92,6ak azukredun edariak (zukua natural/komertzialak, gasdun edo gasik gabekoak, batidoak, …) kontsumitzen ditu era ohiko batean. Are gehiago, populazio talde hau freskagarri zein zukuen kontsumitzaile talde nagusia bezala onartzen da. Espainian, haurren %70ak zuku komertziala meriendatzen duenaren datuak argi uzten digu egungo egoera (espainiko pediatría asozioaren datuak AEP). Ikerketek lotura zuzena azaldu digute edari hauen kontsumoaren eta obesitateren artean. Baina, azukredun edarien kontsumo deskontrolatu honek gorputz masaren handipenean eragiteaz gain, arazo kardiobaskularrak, síndrome metabolikoa, diabetes 2a, txantxarra zein minbizi konkretu batzuk pairatzera ere bidera gaitzake. Beraz, edari hauen kontsumoa jaitsi heinean aipatutako gaixotasunak izateko arriskua nabarmen gutxitzen dela digute adituek. Zer dela eta kalte horiek? Sustantzia batzuen presentzia eta nutriente onuragarrien faltari dagokio. Azukre ekarpen altuegia nagusi den arren, edulkoratzaieek, gehigarriek (koloratzaieak, zapore potentziadoreak…), kafeinak edota gasak ere badute zer esana sortutako kalteetan. Produktu hauen eskaintzan, abaniko zabal bat aurki dezakegu. Gainera, badute gaur egun daramagun bizi estiloarekin primeran komplementatzen den ezaugarri bat: erosotasuna. Erraz garraia daitezke, iraupen luzekoak dira, kontsumo razioka banatuak daude, … Ondorioz, elikagai solidoekin gertatu ohi zaigun bezala, edarietan ere aukeraketa ez osasuntsuak hartzera bideratuak gaude.
Begi bistakoa da iragarkiek beraien lana ongi bete dutela. Edari hauek ontzietan kolore eta marrazki klabeak daramatzate. Haurrak erakarri eta gurasoak lasaitzen dituztenak ain zuzen ere. Ikusgarria da haurraren hazkuntza bermatuko duten nutrienteen ekarpena azpimarratzeak hainbat gurasori produktuan konfiatzera bideratzen dietela. Nahiz eta alegazio hauek faltsuak direla erakutsi den hainbatetan. Hala ere, legearen barruan egoteko trikimailuak ongi menperatzen ditu elikagaien industriak.
71
Guraso.eus urtekaria 2015
Produktu hauek helburu finko batekin sortuak direla dio Munduko Osasun Erakundeko zuzendariak (Chan andereinoa); eutsi ezinekoak izatea eta behar baino kontsumo altuagora bultzatzea. Baina zer gertatzen da edaria etxean eginikoa bada? Adibidez, fruta freskoarekin batido edo zuku bat egiten badugu. Osasun arloko erakundeak gomendioak ezartzerakoan kontsumo maximoan zentratu dira. Ez dute minimorik ezarri. Egunean razio bat (basok bat) ez gainditzea azpimarratu dute, alegia. Argi geratu dadin: zukuak (etxekoak edo ez) ez dira fruta jatearen baliokide. Zukua naturala bada, zergatik ez? Zukua egiterakoan horren interesgarria den zuntza ezabatzen da bide batez, frutaren osagarri den azukrearen odoleranzko pasoa erraztuz (maila gluzemikoan igoera nabarmen bat eraginez). Gainera, ikerketek erakutsi dute asegarritasunean ere baduela eragina: ez omen gara berdin asetzen ekarpen energetiko (Kilolkaloria) berdineko jakia era solidoan edo likidoan irensten badugu. Likido gehiago hartzeko gaitasuna daukagu. Azken honek asetzeko gaitasun gutxiago du eta. Hala ere, etxean eginiko edariak beti komertzialak baino aukera interesgarriagoak izango dira ikuspuntu nutrizional batetik. Gomendio egokiena fruta hortzekin murtxikatzea eta zukuen kontsumoa noizbehinkakorako uztea litzateke. Hots, edalontziak urez betetzea. Komentau dotzuten bideuan link-a; (erderaz da, baina‌) http://www.upsocl.com/salud/le-mostraron-a-varios-ninos-los-ingredientes-de-susbebidas-favoritas-sus-reacciones-chistosisimas/
72
Guraso.eus urtekaria 2015
Sukaldea; osasunaren laborategia Maite Garitano
Sukaldean ez da soilik sukaldatzen eta sukaldatu, ez da soilik sukaldean egiten. Baina garai baterarte etxeko sukaldeak batzuen bere pribilegioa, egongela printzipala batzuentzat. Bertan, etxekoak, lagunak edota familitartekoak biltzen omen ziren jatekoa prestatzeko edo prestatutakoaz gozatzeko.
Egoerak, 350graduko bira eman du, ia 360koa (esperantza txiki bat badut bira ez guztizkoa izateko). Apenas sartzen gara sukaldean. Apenas sukaldatzen dugu ondoren jango duguna. Aipatu izan dudan bezala, errazegi eskuratzen ditugu aurre prestatutako edota sukaldatzerik behar ez duten “jakiak�. Hots, produktu jangarriak bezala klasifikatuak. Oso komodoak eta praktikoak suertatzen dira gaur egun daramagun bizi estiloarekin. Ikuspuntu nutrizionalean sakondu gabe (argi azaldu izan baitut produktu hauek apenas eskaintzen digutela onurarik. Gatz, gantz ase, azukre sinple eta gehigarritan aberatsak direla ahaztu gabe) agian ez gara ohartu elikatze tendentzia eredu hau jarraituz, datozen belaunaldiek nekez ikusi eta ikasten dutela jakiak nola sukaldatzen diren, errezeta ezberdinak prestatzen, nondik datozten platera osatzen duten jakiak , zer den eguneroko menu batean agertu beharrekoa.
Haurrak gutxitan izan ohi dira etxean jango denaren partaide. Gainera, berandurarte ez dira sukaldatzen hasiko. Egia esan, sukaldatzekotan, erreposteriako errezetaren bat (bizkotxoak, madalenak, galletak) baino ez dute burutuko. Azkenaldian blog eta aldizkaritan borbor dauden galleta naturalen, azukre gabeko bizkotxoen, fruta gozokien, eta abarren errezetek indar handia hartu dute, modan daude. Hauetariko asko alternatiba interesgarriak izan daitezkeen arren, beharrezkoa izango da haurrekin batera bolleriaren parte ez diren beste hainbat errezeta lantzea. Egunerokotasunean agertu beharko liratekeen platerak eraikitzea, hain zuzen ere.
Elikadurak, gure haurrei eskainiko diegun heziketaren parte izanik, garrantzizko pisua dauka. Hezitzaileek dioten bezala, haurraren bizitzako lehen urteetan ondorengo urteetarako oinarriak esartzen direla kontuan izan beharko genuke. Kasu honetan elikatze ohiturez ari gara. 73
Guraso.eus urtekaria 2015
Beraien eta ingurukoen osasunaz zaintzeko erreminta bat irakasten ari gara elikadura osasuntsu batez hezten ditugunean. Jakiak sukaldatzea, norberaren osasunaren zaintzearen parte da. Txikitxoek gustuko dutenez beraien gertukoetaz (panpinak, nebaarrebak, aita, ama, abereak, …) zaintzea, horretarako gaitasuna dutela ere erakutsiko diegu. Jakin elikadura osasuntsu bat garatzeko gaitasuna islatzea, osasuntsu jan dezaten bezain garrantzitsua dela.
Sukaldatu bitartean haurrak milaka gauza ikasi eta deskubritu ditzake: elikagaiek izan dezaketen kolore gama ezberdinak, elikagaien transformazioa bero edo hotzarekin, zapore eta usainak, psikomotrizitate fina, sukalde erreminten manipulazio egokia, higienearen garrantzia... Sukaldea laborategi bat da.
Bada ikerketa bat egunerokotasunean gurasoei etxean sukaldatzen ikusten dieten haurrek elikagai osasuntsuagoak hautatzeko tendentzia dutela erakutsi duena. Sukaldatzen parte hartzen duten haurrek orokorrean, barazki gehiago jaten dutela (%75 gehiago) ere erakutsi du.
Haurrak sukaldean aritzeak, batez ere hasiera batean, beldurra edo ardura sor dezake gurasoengan. Hori dela eta, prebentzio neurriak kontuan izatea oso garrantzitsua izango da. Txikitxoaren adinaren edo trebetasunaren arabera, errezetaren parte bat edo beste garatzea bermatuko diogu. Beti ere helduon baimena eta presentziarekin. Baita pasientzia dosi altu batekin…baina haurrak uste baino gauza gehiago egiteko gaitasuna eta beharra dute.
Hala ere, elikaduran erakutsi edo kompartitu beharrekoa ez da soilik sukaldatzea izango. Aurretik edo ostetik, badaude beste pausu batzuk: erosketa, menuaren antolaketa, mahaia jarra eta jaso, erosketa zerrenda burutu,… Uste baino garrantzi handiagoa dute pausu hauek. Izan ere, garaiko jakien ezagutza, prestatu aurreko janarien itsura identifikatzea, jakien salmenta tokiak ezagutzea, ofizio ezberdinak ezagutzea, etiketatuak irakurtzea/identifikatzea, etxeko tareen ardura bereganatzea… ere lortu dezakegu eta. Aipatu ditudan ekintza batzuk hautatu eta haurrekin praktikan jartzera gonbidatzen dizuet. Emaitzek merezi dute. Txikitxoak gure ekintzen islada dira, zaindu dezagun eredua. Bat, bi…eta hiru!! ON EGIN!! https://vimeo.com/121311138
74
Guraso.eus urtekaria 2015
Manex beristain / Sabrina Romero
Manex Beristain Psikomotrizitatearekiko interesa, nire burua desezagutzenhasi nintzen garaian piztu zitzaidan. Horren inguruan ikusi, entzun edota irakurtzen nuenak desorekatu eta aldi berean sendotu egiten ninduen. Ordu arte jasotako balore, ohitura eta ezagutzak kolokan jartzen hasi nintzen, ezagutu nituen zenbait pertsona eta errealitateri esker. Ordu arte jasotakoak balio izan zidan noski, eta horri esker aldaketa pertsonalerako pausua ematera ausartu nintzen. Asko eman dit psikomotrizitateak. Nire barrura bidaiatzeko mapa izan da, harremanak modu kontzientean bizi eta lantzeko tresna, pertsonak beste modu batera ikusteko betaurreko parea, nagoen tokian nahiz munduan kokatzen lagundu dit, erortzeko beldurrak kudeatzen lagundu eta altxatzeko arrazoiak eman dizkit. Baina ardura eta lan asko eman dizkit biderako, etengabeko desorekan jarri nau, desoreka emozional nahiz pertsonalean. Barruko lanketa honek ez du amaierarik izango psikomotrizitateari esker. Psikomotrizista naiz bai, baina aita askoz ere lehenago. Eta aitatasunak psikomotrizista bezala behin baino gehiagotan ahuldu nau, baina pertsona bezala indartu, edertu, argitu, koloreztatu, baina baita ere bigundu, xumetu, txikitu… Anariren azken lanak oso une berezian harrapatu nau. Eta bertako perla bat baino gehiagok sostengatu naute. Ezin diegu uneoro besteei eskatu gu eusteko eta niri Anariren letrek lagundu didate une askotan goraka erortzen, erabakiak hartzen, nire aukeren gainetik ez amesten eta nire buruaz, beste bat egiten. Guzti hau ere banaiz NI. Sabrina Romero Txikitan zaldiak marrazten zituen neskatila beltxarana nintzen. Idaztearena ondoren etorriko zen…poliki eta geldiro, hastia hartuta…txuri beltzetik koloreetara igarotzeko denboretan bezala. Oraindik oroitzen naiz karreterik gabe etxean zegoen kamararekin ateratzen nituen argazki haietaz edo aldizkari bat egitea erabaki nuenekoa…marratik irten gabeko koloredun fitxa eta irudiak…makrame eta gantxiloa …eta bufandak…panpinak atontzeko sortzen nituen arropa ttikiak…oroitzen naiz bai.
75
Guraso.eus urtekaria 2015
Berak eraman nau oroimenera. Bera naizenaren eta izan nahi dudanaren arteko ibilbidean barneratu nauena. Bera hauskortasunez blai utzi nauena.. Horregatik testu hauen zentzu eta nahia Horrexegatik aukera honen partaide bihurtzeko nahia. Garenaz ohartarazteko, izan nahi duguna bizitzeko. Maitte dittugunak eta maitte gaittuztenak maitatu eta zaintzeko eta bide batez norbaitek nahi izanez gero ere‌gerturatzeko ahalmena izateko. Lanbrotan dabilen pertsona Sorginorratza Kattagorri fina Otsoaren ulua S
76
Guraso.eus urtekaria 2015
Behar zaitut, baina suntsitu nahi zaitut Manex beristain / Sabrina Romero
Psikomotrizitate gela kaos ordenatu bat izaten da askotan. Haur bakoitzak, segituan nabaritzen du, bera den bezalakoa adierazteko aukera duela eta horregatik ez dela baztertua edo epaitua izango. Konfiantza eta askatasun giro horretatik abiatuta nola ez, benetako haurrak ikusiko ditugu, autentikoak eta egoera pribilegiatua izango da lan pertsonal aberats bat egiteko. Beti ere haurrak bere burua aske, seguru eta hauskortasun-ahalguztidun dikotomiatik eraiki dezan. Eta benetakotasun hori ateratzean, haur bakoitza desberdina izango da eta desberdina izan nahiko du. Eta desberdina izateko bestea beharrezkoa du. Hasieran erreferentzia gertukoenak, gurasoak eta hauekin egingo du identifikazio lan ederra eta ondoren, sistema berriak sortuz doan heinean hirugarren pertsona desberdinak agertuko zaizkio: familiako kideak, eskola, mugak, laguntxoak... Gurasoekin eraikitako erlazio eredu horrekin aterako da mundura eta erabiliko du harremanak eraiki eta garatzeko. Bestea begiratzen, bestearekin egoten, bestea kontuan hartzen eta bestearen lekuan jartzen. Eta guzti hau, bere barne segurtasunetik, etxeko maitasun, oroitzapen afektibo nahiz errurik gabeko giro batetik. Askatasunez, bera den bezalakoa erakustea edo bestearen desberdina izateko nahia edukitzea garrantzitsua iruditzen zait eta are gehiago, horretarako aukera izatea. Eta aukera duenean, besteari eragiten saiatuko da, modu pultsionalean aurrena (besteari heltzen, iletik tiratzen, jotzen, bultzatzen… beti ere jolas nahiz umore kodean) eta modu sinbolikoan ondoren. Berea nahiz besteen segurtasuna ziurtatu behar dugu, jolas horrek eboluzionatu dezan. Azken finean haurrak agresibitatea jolastuko du. Eta agresibitatea, separatzeko nahiz bestearen desberdina izateko desioa bezala ulertzen badugu, ez zait txarra iruditzen. Agresibitate hori, bizitzeko eta hazten joateko indar hori, energia hori, kanalizatzen lagundu behar diogu haurrari. Bere atzamarkak laztan bihurtuz, bere hozkak muxu bihurtuz eta bere jotzeko pultsioak hitz bihurtuz. Hobeto irudikatzeko adibide bat jarriko dut. Ane psikomotrizitate gelara sartu da, korrika. Distantzia batetik begiratzen dit eta nire paretik metro batzuk haratago igaroz bankuan eseri da. Niri begira dago une guztian, nik egiten dudana bere segurtasunerako eta ongizaterako garrantzitsua balitz bezala. Irribarre egin diot eta barne irribarrez begiak piztu zaizkio. Zer moduz dagoen galdetu diot. Ez dit erantzun. Niri begira jarraitzen du. “Arratsaldeon!!, aizue, ze azkar sartu zareten gelara, hori da belozidadea!!!” esanez, Aneri begiratu diot. Bere kanpo irribarrea erakutsi du. Gustura sumatzen dut. Izenez izen ongietorria ematen hasi naiz eskua zartatekorako prestatuz. “Arratsaldeon Ane!!” esan diot eta mugimendu azkar 77
Guraso.eus urtekaria 2015
bat eginez txokala indartsu bat eskaini dit. “Uauuu!! Ane, hori da indarra, ia eskua puskatu didazu!”. Burua atzera boteaz barre algara atera zaio. Eskua altxatu du, zertara jolastu nahi duen kontatzeko. Blokez egindako horma botako al duten galdetu diet. “Baaiii!!!” indartu batez erantzun du Anek. “Hau da txikizio ederra!!”. Berriro egin dut, berarentzat dorre bat. Pultsio handiz bota du. Zilindro bat hartu eta kulunkatzeko eskatu dit. Plazer irri eta oihuak atera zaizkio. Lurrean goraka utzi dudanean berari begira gelditu naiz. Segituan alde egin du. Salto egitera joan da eta begiratzeko eskatu dit. Laugarren saltoan nire begirada ez zuen behar. Gai zen jada bere burua elikatzeko. Otsoarena egiteko eskatu didate beste batzuek. Anek makila bat hartu du eta niregana dator, pauso lotsatiz. Baina, beste haurrak niri joka hasi direnean eta euren suntsiketa desioei espazioa ematearekin batera, joka hasi zait, irribarrea ahoan, plazeraren, kanporaturiko amorruaren eta erru zamarik gabeko irribarrea. Gainean neraman oihal beltza kendu eta altxatu egin naiz. “Begira altxatu naiz. Ze indartsuak eta ausartak izan zareten!!” esan diet tonu lasaian. Besoak gora saltoka hasi dira. Anek bere erritmora helduarekiko desberdina izatea aldarrikatu du eta bere beldurrak nahiz amorruak modu sinbolikoan landu ditu. Bestearen maitasunetik, plazerezko separazio batera egin du jauzi. Eta horretarako modu sinbolikoan gerturatu da heldu horrengana eta sinbolikoki eraso egin, hil, desagerrarazi du. Bien arteko harremana aldatzeraino.
78
Guraso.eus urtekaria 2015
79
Guraso.eus urtekaria 2015
Hari hauskorrak Manex beristain / Sabrina Romero
Jaio zinenetik gure bizitzetan iraultzak sortzeko gaitasuna ekarri duzu zurekin. Mundu honetan, zeurea ere izanik, beste norabait eramango bazintu bezala, zarenak. Begirada bakar batek, hainbeste esan nahi duenean iristen naiz zuregana. Xamurtasunean murgildu nintzen jaio zinenetik eta horrek dakarren bizipena ezinbestekoa bihurtu zait bizitzan. Ezintasunetik haratago doan sentipena da, egunerokoan bizi dugunak dakarkiguna. Bidea ohikoa denean zaila da batzuetan ezinbestekoak diren printza txikiak kontutan izatea. Bidea desberdin egitea besterik ez dagoenean agertzen dira leiho eta kolore berriak. Usain eta dastapen ahaztuak berrantolatu beharra. Bestearengana iristeko egin beharreko bidean dauden altxorren aurkikuntza. Zailtasunak gainditzea. Erori eta berriz jaikitzea. Errepikapenaren ezinbestekoa jakintzaren bidean. Hauskortasunaren babesle sentitzen naiz egunero, orduro, minuturo, segunduro‌ Aldi berean hauskor sentitzen naizelarik babesle gisa. Besarkadak eta muxuak miresten ditut, laztanak eta irriak. Maitasunak dakarren indarrak beste guztia argitzea lortzen duenaren bizipena. Pazientzi infinitu bat neure izatearen parte bilakatu da eta harriturik begiratzen diot neure buruari hainbat egoeratan agertu izan dudan jarrerarekin. Ama, lagun, zaintzaile‌alaba‌hitzak, ekintzak, emozioak, bati-bat emozioak. Eta emozioen hari fin horri tiraka HAUSKORTASUNAREN putzu goxoan igeri egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Harremanaren hariak nola eraikitzen ditugun guraize erraldoiak gainean sentituz. Eraikitzen ari garen harreman hori hausteko beldurrez. Ematen dugun pauso bakoitza zapuztuko den zalantzaz. Baina hari horiek, nahiz eta finak izan, afektuz, errespetuz eta maitasunez sortzen bagoaz, sendoak izateko aukera asko ditugulakoan nago.
Psikomotrizitatean haur batekin bizitzeko aukera izan dudan bide eder bat, zuekin konpartitu nahiko nuke. Elkarrekin egiten hasi ginen lan horretan bi elementu garrantzitsu zeuden indartu nahi izan nituenak: mugimendua eta harremana. Eta biak hain estuki loturik egon arren, sortzen joan ginen harremanean zentratuko naiz.
80
Guraso.eus urtekaria 2015
Gaitasun asko erakutsi zituen hasieratik: bere erritmoaren lasaitasuna, unean uneko bizipen txikien plazera, jasotako maitasuna zabaltzeko gaitasuna, ekintza bakoitzean jartzen zuen interesa, esperimentaziorako grina, harremanerako irekitasuna. Eta jarraitu nezake. Baina nahiz eta hasierako asteetan gurasoak saioan egon, bazegoen beregan indar bat, interesa, harreman berriak sortzeko eta kasu hartan gure artekoa. Une hartan eraikia zuen famili triangeluan lekua egin zidan. Niretzat, helduleku txikiak izan arren, saiatzen nintzen heltzen begirada bati, irribarre bati, eskaintzen zidan objektu bati. Eta ni saiatzen nintzen ispilua eskaintzen, han egoten, beretzat egoten, orain eta hemen. Baina banuen beldurra eta zalantza, eraikitzen ari ote ginen zubirik edo gai izango ote nintzen atxikimenduzko harreman bat sortzeko. Egiten ari ginen lana portzelanazkoa zela sentitzen nuen askotan, ez nintzelako ausartzen berak eskaintzen zidan horri nire identitatez erantzuten. Baina nire sentsazioak ziren, suposizioez kutsatuak eta konturatu nintzen bere hauskortasunean babesten nintzela, ni ez erortzeko edo hanka ez sartzeko. Azken finean, nire hauskortasuna alboratzen ari nintzen eta hori gabe ezin ninteken altxa eta aurrera jarraitu. Beraz ahalik ondoena egiten hasi nintzen, baina egiten, nekien horretatik. Berak egiten zuena imitatzen hasi nintzen. Adostasun moduko bat lortu genuen jolasaren kodean. Errespetu giro bat, onarpena, egitearen energia. Eta horrek aukera eman zidan erantzun desberdinak ematen hasteko, pixkanaka bi subjektu desberdin ginela aldarrikatzen hasteko. Elkarren erreakzioek aberasten gintuen, zain egoten hasi ginen, besteak egingo zuen horren zain. Hutsuneak agertzen hasi ziren, emozioz betetako esperoak eta bestearen beharra, NI hori eraikitzen joateko indarra sortzen joan zen. Noski zeudela frustrazioak, nahasmenduak, amorruak. Baina bete gabeko behar horiek identifikatzen saiatzen ginen, eginez. Segurtasunaren beharra hasieratik ereiten saiatu ginen. Prest sentitu zenean, ama eta aita kanpoan gelditu ziren, atea irekita. Handik aurrera nik egiten nion harrera eta jasotzen nuen, leku berean, konfiantza hartzen joan zedin. Honekin oso lotua askatasunaren beharra aipatuko nuke. Aukeratzeko askatasuna edukiz, erabakiak hartzen joatea. Ez dela bate erraza, baina probatuz, ezaugarri hori bere identitatearen parte izatea, ze ederra ezta?. Nortasunaren aldarrikapen beharrak garrantzia zuen. Pertsonaren osotasuna erdigunean jartzea eta bere benetakotasuna jolasean nahiz mugimenduan garatzea. Bere existentziari zentzua ematearen beharra ere aipatuko nuke. Behin baino gehiagotan zalantza izaten nuen berak nahi zuena edo behar zuena egiten ote zuen. Egiten zuen horretan eta zentzu zabalean eboluzioak ikusten nizkionean lasaitu egiten nintzen. Bi hilabete ipuinekin igaro zituen. Beretzat garrantzitsua zen handik jaso nahi zuena eta konturatu nintzen ipuinetatik haratago zihoazen ekintzak egon zirela, gure arteko harremana estutzen lagundu zutenak. Ipuineko pertsonaiak imitatzen genituen, otsoaren ahoan hatza sartzera ausartzen ginen, ipuineko orriekin haizea ematen genion elkarri, ipuina erdi itxita gure teilatua, babeslekua bihurtzen zen eta jarrai nezake. Bat batean ipuinak utzi eta bere gorputzean zentratzen hasi zen. Hauskortasunak eusten gintuen eta lasaitasunak besarkatu, zintzotasunak busti eta detaile txikiek erakusten ziguten nondik jo. Beti ere barrura begira.
81
Guraso.eus urtekaria 2015
Eta eskerrak hauskorrak garen, pentsatzen dut. Bestela lehertu egingo ginateke, nonbaitetik, barrura begiratzeko ikaraz biziko ginateke eta besteari begietara begiratzen ez ginateke ausartuko.
Ez dakit, askotan hain da zaila gure asmoen indarra jaitsi eta haurraren asmoei heltzea. Bidea beraiek markatzen digute eta gure bidera ekartzen saiatzen gara. Baina beraien sentsazioekin gu baino konektatuagoak daudela pentsatzen dut eta zergatik ez beraien bidelagun izan. Harkaitz Canoren hitz hauekin amaitu nahiko genuke.
Ispilua zu zaitut gardena eta zintzo: benetako islada zure begien mintzo.
Egunaren nekeak kendu arren barrea, imintzio samurra bedi gure larrea.
82
Guraso.eus urtekaria 2015
83
Guraso.eus urtekaria 2015
Bizikleta atzeko gurpil txikiak Manex beristain / Sabrina Romero
Gaur aspaldiko partez neure buruarekin egoteko aukera daukat. Hau da, niretzako debora, egoteko denbora eta horixe egitea pentsatu dut. Nire hasierako erreakzioa debora betetzea izan da, zerbait egiten, baina herriko parke batera joan naiz eserita egotera. Bankua erosoa da. Bi besoak atzean kokatu, hankak gurutzatu eta begira jarri naiz. Gauza txikiei begira, detaileei, soiltasunari eta halako batean zera bururatu zait. Ze ederra litzatekeen zuhaitzen enborretan, artelan baten eran, poesia idatzia aurkitzea. Zuhaitzetik zuhaitzera patxadan, belarra hanka azpian sentituz eta zuhaitzaren azaleko hitzekin barrura bidaiatuz. Poesia izan liteke, edo zerbait txikia, detaile bat, zainduko gaituen esku bat, ulertuko gaituen begirada edo errespetatuko gaituen hitz bat . Agian horrelako zerbait: Egoteak beti eskatzen du presentzia, present egotea eta hori ez da beti ematen den zerbait. Zerura begira egon nahiteke txoririk ikusi gabe, lainoak saiestuz, haizea sentitu gabe azalean. Begirada bakarrean zentzumenak isten ditugunean, ohartu gabe, garenaz haratago dagoena ikusi eta sentitu gabe gelditzen gara. Geure burua bakartzat ikustean, besteak galtzeko arriskuan sartzen gara eta osatzen gaituena galtzen dugu, eraikitzeko aukerak deuseztatuz. Infinitora begiratzeak arima baretzen du, garen handitasunaren parte bilakatzen gaitu, etenik gabeko sentipena sustatzen du geuregan. Infinitua finitu (mugatu) bihurtzen da gertu daukaguna ikusteko gai ez garenean, Begirada etengabe haratago jartzen dugunean, galdu dezakegu keinu baten xarma, esku baten laztana, isiltasun baten sakontasuna. Ikasi duguna adierazten saiatzen garenean, des-ikasteak duen garrantzia desbideratzen dugu. Saiakera berak, adierazi beharrak, gain hartzen gaitu eta adierazpen horretan izate berak zentzua galtzen du. Isladaren garrantzia. Saiatzen gara besteak uler dezan nahi duguna, dakiguna, erakusteko daukaguna eta hainbatetan, gure sentipen guzti hauek bestearengan duen isladaz ahazten gara. Tartea, denbora, pausatzea...ahazten zaigu. Bestea non dagoen jakitearen ardura alde batetara uzten dugu. Itsuturik, berekoi, zurrun, etsiturik, ahalik gabe...bestearengana iristeko eraikitzen saiatu garen guztia nora joan den jakin gabe. Sostengurik gabe...bakardadean bakarrik...haririk gabe...etsipenez beterik, Bizitzan gertatu zaiguna gertatu ere, nahikoa da pertsona batek geuregan sinistea aurrera ekin ahal izateko. Nahikoa da, begirada baten parte garela sentitzea beldurra desegiteko. Besarkada batek beldurrik handiena ere uxa dezake. Hala nahi badugu
84
Guraso.eus urtekaria 2015
behintzat, sinesteko prest bagaude, sentitzeko, bizirik gaudela jakiteko. Bizikleta batetako gurpil txikien sostengua aldarrikatzen dut. Txikientzako dena, txiki dena, ikasteko sostengu bilakatzen dena, Egunen batetan urrutirago joateko nahia pizten zaizunean, azkarrago joatea erabakitzen duzunean, utziko duzuna. Hasieratan ezinbesteko lagun izan zenuena, bidelaguna. Eta amets horretan nengoela haur bat igaro zait aurretik, bizikleta gainean. Eta bizikletari soinu karraskaria zerion, alaia, dinamikoa. Atzeko bi gurpil txikiak, haurraren lagun fidelak kantari zebiltzan, esperimentuan. Eta hitz bat etorri zait burura, zuhaitzean irakurri nuena: presentzia. Hitz bat esan dut, baina hitz horren bueltan agertuko zaizkigu, haurrak bere garapenaren testigua har dezan, beste hainbat helduleku. Azken asteetan atentzioa eman didan egoera batetik abiatu naiz. Irudipena dut bizikleta atzeko gurpil txikiak desagertuz doazela pixkanaka eta zaratarik atera gabe. Artikulu honetan horren arrazoiak ez ditut aipatuko, garbi ez dauzkadalako. Baina haurrari aurrera egiteko konfiantza eta segurtasuna eskaintzen dio bidelagun bikoteak. Bizikletan doan haur hori ahaztu egiten da une askotan gurpil txikiak atzean dituela, baina nik uste sentitzen duela beraien presentzia. Atzeko gurpil txiki horien lekuan jartzen saiatu naiz eta haurrak bere buruarengan konfiantza hartzen joan dadin betetzen duten funtzioan. Psikomotrizitate gelan saiatzen gara gurpil txiki horiek izaten. Hor egoten. Batzuetan fisikoki urrun baina inplikatuta haurraren dinamikan eta besteetan gertu fisikoki baina inplikatu gabe. Inplikatzeko distantzia batean mantendu behar gara, distantzia emozional batean. Bestela haurraren emozioekin nahasteko arriskuan izango gara eta haurrak, bere emozioak atera, identifikatu eta ordenatzeko zailtasunak izan ditzake. Ez da batere erraza egotea eta egote horretan egitea edo eragitea. Askotan sentsazioa izaten dugu saioaren bukaeran ez dugula ezer egin. Ez garela aktiboak izan, ez dugula parte hartu, gelan egon edo ez berdin izan dela. Baina ez. Psikomotrizitate gelan (eta beste lekuetan) egote hutsarekin haur askorengan aldaketak sor ditzakegu, segurtasuna eskaini edo gelako errealitatea eraldatu. Eta ezer egite sentsazio horren atzean ekintza asko egon ohi dira: haurra ikusteko errespetuzko eta osotasunezko modua hasteko, eskaini diezaiokegun ispilua, materiala proposatu, espazioa egokitu, denboraren muga zehaztu, haurrarekin komunikatzeko modua zaindu, egoerak deskribatu‌ Horretarako gelan egon ohi den etengabeko mugimenduaren aurrean, gelditzea komeni da. Gelditu, gu entzuteko. Nola gauden, zer sentitzen ari garen, nola daukagun gorputza eta bere tonua. Eta gelditu, taldea eta bereziki haurra behatzeko. Behaketa baita nire uste apalean, ekintza pedagogikorik ederrenetakoa. Honek haurraren lekuan jartzen lagunduko digu, nola ariko ote den sentitzen, zein izango ote bere ekintzaren zentzua eta hortik aldatzen lagunduko dion erantzun bat eskaini.
85
Guraso.eus urtekaria 2015
Bizikleta atzeko gurpil txikiak desagertuz doaz baina horren ondoan presentzia afektiboa, behaketa eta haurraren erritmoa errespetatzea bezalako baloreak agertzen badira, ze ondo.
86
Guraso.eus urtekaria 2015
Mikel Egibar Mikel Egibar Mitxelena, 1963-11-14, Donostia
Gorputz hezkuntza psikomotrizitatean
diplomatua
(Belgika),
espezializazioa
Gorputz hezkuntza lizentziatura (Gasteiz)
Soziologia lizentziatura (UNED)
Xiba proiektuko partaidea
Euskal jolas eta jokoak kontzeptualizazioa eta lanketa Euskal Curriculumarako Gorputz hezkuntza arloko lanketarako partaidea
praktikoa
Datozen asteetan, “Gurasoak.eus� plataforma baliatuz (mila esker ematen didaten aukeragatik) hainbat gogoeta aztergai jarriko ditut. Idazlea baino guraso ikusten dut nire burua eta denok dakigun bezala, gurasoa garen neurrian, zalantza iraunkor batean bizi ohi gara, ez baitakigu beti egiten duguna zuzena ala okerra den. Guretzat, beraz, eztabaida sustatzea behar-beharrezkoa da eta eztabaida elikatzeko nire idatzi hauek tresna gisa eskaini nahi ditut. Espero dut baliagarriak suertatuko zaizkizuela, eta, neurri berean, zuen ekarpenaren bitartez niretzat ere prozesu aberasgarria izatea nahiko nuke.
87
Guraso.eus urtekaria 2015
Aurkezpena eta sarrera Mikel Egibar
Datozen asteetan, “Gurasoak.com” plataforma baliatuz (mila esker ematen didaten aukeragatik) hainbat gogoeta aztergai jarriko ditut. Idazlea baino guraso ikusten dut nire burua eta denok dakigun bezala, gurasoa garen neurrian, zalantza iraunkor batean bizi ohi gara, ez baitakigu beti egiten duguna zuzena ala okerra den. Guretzat, beraz, eztabaida sustatzea behar-beharrezkoa da eta eztabaida elikatzeko nire idatzi hauek tresna gisa eskaini nahi ditut. Espero dut baliagarriak suertatuko zaizkizuela, eta, neurri berean, zuen ekarpenaren bitartez niretzat ere prozesu aberasgarria izatea nahiko nuke.
Datozen asteetan 5 idatzi bilduma irakurriko dituzue. Lehenengo idatzian kirola eta jarduera motorraren arteko desberdintasunak aztertuko ditugu. Kirola gaur egun gure jendartean guztiz kutsatuta dagoen kontzeptua baino ia paradigma osoa bilakatu da eta hasi beharko gara bereizten ea zer den “kirola kontsumitzea” edo “jarduera motorra praktikatzea”. Jarduera motorrean gure alaba-semea subjektua da eta azken helburua gozamena sentitzea izan beharko litzateke. Horretarako jarduera autotelikoa zer den aztertuko dugu bigarren idatzian. Gaurko kirol paradigma honetan konpetentzia eta konpetizioa kontzeptuak guztiz kutsatuta daude. Horretaz arituko gara hirugarren idatzian. Jarduerak dibertigarriak izan behar dira eta horretarako norberak bere esperientzietatik aztertu behar du bere bilakaera. Kirol mundua hierarkikoa denez, sailkatzeko estereotipoak erabiliz, batzuetan haratago joan eta estigmatizatu egiten da. Hori izango da laugarren idatziaren edukia. Eta amaitzeko, ezinbestean, ebaluazioaz hitz egin behar genuen eta bertan ebaluazio formatzailearen defentsa egiteaz gain, guk, gurasok gure baitan eman behar dugun aldaketa ere azpimarratzen dut.
Espero dut zuen gustukoa izatea eskaintzen dizkizuedan idatzi hauek eta baliagarriak izango direla hain beharrezkoa den eztabaida eraikitzailea sustatzeko. Mila esker zuen arretagatik.
88
Guraso.eus urtekaria 2015
Ez da berdina praktikatzea edo kontsumitzea! Mikel Egibar
Egun, kirola tresna inperialista bihurtu da, Herri zapalduen lurraldeak kolonizatu ez ezik, beren kulturak etengabe erasotu egiten dituguna. Hasiera gogor samarra irudituko zaio artikulu honen irakurketari hasiera eman dion guraso horri, baina ez dezagun utz kirolaren izenean dena ontzat ematen eta has gaitezen (edota jarrai dezagun) kirolaren fenomenoa bere tokian jartzen. Izan ere, askotan ahaztu egiten zaigu ez garela kirol praktikatzaileak besterik gabe; zati handi batean kirol paradigma osoaren kontsumitzailea gara, eta errealitatea hau larriago bilakatzen da eredu berdinarekin gure alaba-semeak kirol kontsumitzaile izatera bultzatzen ditugunean.
Zein punturaino benetan dago enfrentamendu bat kultur zapalduek duten ludikotasuna eta kirol diziplina globalizatzaileen artean? Neoliberalismoaren testuinguru lazgarria honetan, Nazioen kirol praktika bere jatorriz “erabiltzeko balorea” bazen ere, egun, globalizazioaren izenean, praktika bera “trukaketarako balorea” bilakatu da. Horren ondorioz konpetizioa xedea duen kirolak, gorputza bereganatzen du eta kirolaren praktika “lan indarra” eredu berria bihurtzerakoan, lan indarra esplotatzeko xedea amaitzen du izaten. Edo beste era batean esanda; gorputzaren errendimenduaren izenean, kapitalismoak mekanizazioa zein eredu tayloristarekin gorputza erabiltzen duen eran kirola globalizatzaileak pertsona txikitzen du.
Gaurko gazteria apatia zein despolitizazio bidean maldan behera doa. Hemendik urte gutxitara harriduraz jabetuko gara gaurko errealitatearen ondorioz jendartea zein sedentario zein konformista izango den; azken finean bi ezaugarri hauek, sedentarismoa eta konformismoa, binomioa baitira.
Gero eta kirol praktikatzaile gutxiago ikusten ditugu gure inguruan; kirol kontsumitzaileak, berriz, gero eta gehiago. Praktikak gure ohituran, gure izaeran heziketa den arrastoa uzten du. Ez da horrela kontsumoarekin, azken honek oso epe laburra du, edozein merkatu produktu bezala iraungitasun epea dauka. Edozein pantailetatik (TV, Ordenagailua, Telefonoa, …) gazteek jasotzen duten eredua guztiz
89
Guraso.eus urtekaria 2015
akritikoa da eta lerdatzeaz gain, jarduera fisikoaren inguruko heziketa faltsua sorrarazten du. Gero eta gehiago gure gazteak lan baldintza kaxkarrak izango dute proletario klaseko partaide goiztiarraren mentalitatea barneratuz. Utopiaren indarra guztiz neutralizatuta gelditzen ari da, zeinaren ondorioz ametsa pantaila eskaintzen dituen eredu prefabrikatuen arabera eraikitzen dira. Pentsamolde kritikoa guztiz ahulduta dago eta kapitalismo bortitzak behar dituen subjektu / prototipo kontsumitzaile pasiboen multzoan sartu nahi ditu gure gazteak.
Azken finean aipaturiko despolitizazioa gazteen kirol globalizatzaile kontzientzia berriaren bidez bultzatzen ari da. Eta guk uste genuen “kirola, populuaren opio daâ€? esaldia zaharkituta zegoela‌
90
Guraso.eus urtekaria 2015
Praktika autotelikoa; zoriontasunaren bidea Mikel Egibar Edozein jarduera fisikok motibazioa eskatzen du. Motibazioa nola sortzen den eta zein ereduaren arabera pizten den zehaztea ez da gauza erraza. Hala eta guztiz ere, kanpotik datorkiguna saihestezina bada ere, abiapuntua barnetik martxan dagoena izan beharko litzateke. Pertsonok hainbat gertakizunei arreta jartzen diegu, eta gertakizun horiek sorrarazten digun sentimenduaren arabera, gertakizun horren partaide izateko gogo gehiago edo gutxiago pizten zaigu gure baitan. Arretatik hasita eta jarduera aurrera eramateko erronka segidan, prozesuak aurrera jarraituko du, beti ere norberak, bere trebetasunaren inguruan duen irudikapenak jarduera aurrera eramateko aukera ematen badio. Ekintza motor baten praktikatzailearen ezaugarri garrantzitsuena, arreta eta ekintza bat egitean datza, bi kontzeptu hauek fusio batera eramatea da, eta oinarrian praktikatzaileak duen motibaziorako iturburua erronka kudeatzeko berak duen trebetasunaren ezagutza da. Horrela, bada, prozesu honetan behar-beharrezkoa da norberaren barne ezagutza. Ekintza motorraren kontsumitzaileak, berriz, non jartzen du bere arreta? Herritar garen heinean subjektu sozialak gara eta jendartea ere gune hezitzailea izan bada zalantzarik gabe. Baina etengabe bizi garen “kontsumoa vs heziketaâ€? giro honetan, gero eta gehiago sinestarazten ari zaigu gure trebetasuna ez dela muga, edozein gauza diru truke lor daitekeela. Maratoia egin nahi badugu, egun erraza da, entrenamendurako zentro mediku batera joan, euro batzuen truke entrenamendua erosi eta amaitu da,‌ zergatik ez dut maratoia amaituko? Ekintzak berak transmititzen dizkigu datuak. Gu eta egiten dugun ekintza, azken finean, bat eta bera gara, eta barne komunikazioa balira bezala eragiten digu. Barne komunikazio honek zer esaten digu? Etengabe ekintzak feedback moduko informazioa eskaintzen digu, adieraziz zer eta nola, gure trebetasunaren arabera, erantzungo diogun aurrean dugun erronkari. Honekin, noski, pertsonak zuzenean ikasi egiten dubere buruari helburu doituak ezartzen. Jardueraren praktika, beraz, gure barnetik bideratzen da eta benetan eraginkorra izateko, pertsona bere ekintzan kontzentratuta egoteaz gain, bere buruaz izan behar duen ezagutza handia izan behar du. Zergatik uste dugu pertsona batzuk, edozeini ileak puntan jarriko lizkiokeen amildegi batetik gora, patxadaz handiz eskalatzeko gai direla? Beren buruaz duten ezagutzak, aurrean duten erronkari aurre egiteko etengabeko ebaluazio egiteko gai direlako. Izan ere, behin egoera honetara pertsona iristen
91
Guraso.eus urtekaria 2015
denean, bizitzen den kontrol sentsazioa plazer handikoa da, eta gorago aipatzen genuen fusioa benetan gauzatzen doa. Unea da, praktika bera da, sentsazio hori ematen duena, ez etorkizun baterako aurreikusten dugun hipotesia. Kontsumitu aurretik irudi bat “saldu� behar digute, eta irudi horren baitan dauden estereotipoen arabera sinestarazi nahi digute sentipen mota bat biziko dugula, hau guztia etorkizunean proiektatuta, noski. Pertsonaren zoriontasuna orainen eraikitzen da; ezin baita pentsatu etengabe etorkizunaz zoriontasunaren iturri bezala. Oraina zoriontasuna eskaintzen badigu, horrek esan nahi du praktika dela sentsazio horren iturburua. Kanpotik datozkigun estimuluek / produktuek, aldiz, ez digute uzten uneaz gozatzen; uste dugu “erosten� dugulako gozamena ere berarekin datorrela. Baina ez, errealitatea bestelakoa da. Pertsona benetan zoriontsua da erronka batean murgilduta dagoenean, eta erronka hori bere trebetasunaren mailatik zertxobait aurrean baldin badago. Kasu honetan pertsona gustura sentitzen da bere buruarekin, esperientzia autotelikoa bizitzen ari baita. Esperientzia autotelikoa guztiz pertsonala da, bakoitzak dugun zonaldea baita. Aipatu dugun bezala bi kontzeptuen arteko erlazioaren arabera zehazten da zonalde hau: erronka eta trebetasuna. Lau egoera marraztu ditzakegu: a, erronka handia da eta ekintzak eskatzen duen trebetasun handiegia da: sorraraziko den sentsazioa antsietatea izango da (ad. zaldiz ibili behar gara baina ordurarte ez gara inoiz ibili). b, erronka txikia da eta ekintzak eskatzen duen trebetasuna txikia da ere: sorraraziko den sentsazioa gogogabetasuna izango da (ad. nahiz eta igeri ez jakin, ume txikientzako igerileku batean egotea). c, erronka txikia da eta trebetasuna handia: sorraraziko den sentsazioa asperdura izango da (ad. olatu txikiko itsas batekin goi mailako surflarientzat). d, erronka handia eta trebetasunaren maila handia ere: sorraraziko den sentsazioa autotelikoa izango da (pertsonaren mailari egokitutako mendi baten eskalada). Edozeinek izan behar duen lehenengo erronka, zalantzarik gabe, inaktibitatetik ateratzea izan behar du; bigarrena, norberaren trebetasunaren arabera doitua izan behar du; eta azkenik orainaldian bizi behar de esperientzia.
92
Guraso.eus urtekaria 2015
Jarduera motorra eta konpetentzia Mikel Egibar
Jarduera motorraren inguruko erronka praktikatzailearen trebetasunarekin ongi doitzeak jarduera dibertigarriaren sentsazioa dakar. Gure arloari begira, edozein jolas edota joko une dibertigarriak bizitzeko aukera paregabea izan daiteke. Praktikatzailearen trebetasuna ez da zerbait estatikoa eta behin eta berriro ekintza motorrak errepikatuz konpetentziaren maila igotzen doala esan daiteke. Hortxe dago jarduera motorra egitearen erakargarritasuna: konpetentzia fintzen den neurrian, erronkaren maila ere zorrotzago eta zehatzagoa izango da. Dibertimenduaren gakoa, beraz, konpetentzien bereganatzearen prozesuan datza, eta prozesu hau guztiz barnekoa da, hau da, praktikatzaileak bere baitan antzematen duen esperientzia. Oso ohikoa da jarduera baten ondoren kanpotik sari bat ematea. Modu horretan, askotan, jardueran parte hartzen duten praktikatzaileen motibazioa igo egingo dela pentsatzen da. Baina eragina kontrakoa izaten da: hasiera batean barne prozesuaren bidez dibertsioa sorrarazten zuen jarduera, poliki-poliki, kanpoko sariaren bila joanez, errutinazko lana bilakatzen da. Motibazioa ez da erronka-trebetasuna binomio horren erantzule, kanpotik “ona edo txarra� eskala baten arabera banatzen den sariaren araberakoa baizik; alegia, desertziorako giro ezin hobeagoa. Ezin dugu gure burua dibertitzera behartu. Gozamena jardueratik bertatik dator; traba guztiak baztertu ondoren, mugimenduarekin batera dibertimendua hasiko da. Konpetizioak agintzen duen bezala, jarduera batean “hoberena� izateko horretan gure bizitza ematen badugu, jarduera autotelikoak eskaintzen dituen faktore positiboen ondotik pasatzen gara; hots, kanpotik datorren sari-zigor horren tiraniatik aske izatea. Jarduera motorrak plazerra sortzeko trebetasuna eta erronken artean etengabeko elkarrekintza dago, eta, beraz, kontuz erronkak proporziogabetasunez gehiegi eskatzen duenean. Kasu honetan arazoa ez da izaten norberak bere buruari eskatzen diona, kanpotik egitura konpetitibo batean ezartzen diren mailak eta klasifikazioak baizik: gozamena berehala antsietate bilakatzen da. Ezin da ukatu batzuentzat konpetizioa dibertigarria dela: batzuek bere burua neurtzeko besteekin lehiatzea konparaketarako eszenatokitzat hartzen dute. Baina denbora aurrera joan ahala, jarduera motorrak berak dituen xehetasunek gozamen gehiago eskaintzen dute egitura konpetitibo batean norbere burua besteekin konparaketan aritzeak sortzen duen dibertsioa baino. Horra hor, agian, nerabetasunaren garaian kirol praktikaren inguruan dagoen desertzioaren arrazoi nagusienetarikoa: jarduera
93
Guraso.eus urtekaria 2015
motorraren praktikak, aparteko pretentsio konpetitiborik gabe, iraungitasun eperik ez du eta modu horretan bizi osorako praktika planteatu daiteke; konpetizioaren giroan, berriz, errentagarritasunaren arabera “maldan behera� goazenean, jarduera uztera eramaten du orokorrean. Irakaskuntzan konpetentziaren ikusmoldea garaitzen ari den garai honetan, ezin ditugu gure alaba-semeak konpetizioaren izenean epe-motzeko jarduera motorreko praktikara bultzatzen jarraitu. Ea, guraso garen neurrian, gure buruan sartzen dugun gure lorpen handiena ez dela izango etxean txapeldun dolominatuak izatea, benetako txapeldunak jarduera motorra bere egunekotasunean barneratzen dutenak baizik.
94
Guraso.eus urtekaria 2015
Jarduera motorra eta estigma Mikel Egibar
Duela urte batzuk ErvingGoffman-ek idatzi zuen “Estigma” idazlana irakurri nuen eta bere azterketa guztiz soziologikoa bada ere, lana irakurri ahala, jarduera motorrarekin lotura eta ekarpen interesgarriak etortzen zitzaizkidan gogora. Utz nazazue egin nituen gogoeta batzuk zuekin konpartitzen. Jendarte hiper komunikatu batean bizi gara. Informazio iturri amaiezina edozein momentuan edozein lekutan eskuragarria dugu. Gu geuk ere gure irudiarekin, gure posturarekin, gure tonu muskularrarekin informazio iturri gara, eta informazio transmititzailea garen neurrian, informazio hartzaile edota irakurleak gara. Gorputzak dituen ezaugarrien arabera jende multzo ezberdinak sailkatzeko ohitura izaten dugu eta horren bidez estereotipoak sortzen ditugu. Estereotipook berez ez dira txarrak; gure burmuina informazioa jasotzeko mugatua denez, ezinbestean informazioa sailkatu behar da, eta sailkatze lan horretan estereotipoak sortzen dira (altuak, txikiak, lodiak, ile-horiak, …). Sailkapenaren balio handiena aniztasuna errespetatzea da, eta balorazio mugatu eta hertsi batean jauzi beharrean, mundu anitz batean bizi garela onartzea pedagogikoki oso aberasgarria izan daiteke. Baina estereotipoaren bilakaera okertzen bada hurrengo urratsarekin estigma dator. Goffman-ek zera dio: “Estigma berezitasuna eta estereotipoaren arteko harreman berezia da”. Gehienetan estigmak gorputz ezaugarri batzuen arabera sortzen dira, eta ezaugarri fisiko horiei pertsona horrek duen estatus moralari eragiten dio. Egoera horretatik lotsa sentimendua pizten da: estigma pairatzen duenak antzematen du berak dituen ezaugarriak bere inguruan arbuioa sortzen duela, alegia. Konturatzen al gara kirol konpetitibo mailan zenbat eta zenbat erabiltzen den estigmaren fenomenoa? Estereotipo negatiboari aurre egiteko ezinbestekoa da inklusibitatea lantzea eta horretarako guztien parte-hartze askea bermatzea oso garrantzitsua da. Baina ez dezagun engaina gure burua: kirol konpetitiboaren lehenengo helburua “bikaintasuna” lortzea da eta jarrera sektario horren bidez jostorratz baten begitatik gutxi batzuk aurrera jotzen duten bitartean, gehienak baztertuta gelditzen dira. Behin eta berriro gauza bera errepikatu beharko dugu: konpetizioa berez ez da gauza txarra; benetako gaitza soziala da jarduera motor guztia konpetizioaren arabera antolatua izatea. Nire alaba edo semeak urteetan pilota eskolan jolasean ibili daitezke eta, hala ere, batzuen ahotan maiz honako esaldi hau
95
Guraso.eus urtekaria 2015
entzuten dugu. “ea pilotaria ateratzen den‌â€?, pilotaria ez da aterako, ze arraio, pilotaria DA! Zergatik bereganatu behar du profesionaltasunak pilotarien nortasuna? Alabaina, askotan kirola gune irekia, demokratikoa eta integratzailetzat hartu ohi da, baina gero, errealitatean kirol egitura guztiz sailkatzailea eta baztertzailea da: estereotipoak ez ezik, zeharka, estigma ere erabiltzen da. Kirolari ona bilakatzea kirol diziplina batean bikaintasuna lortzea da. Beraz, kirol diziplinaren ezaugarriaren arabera, kirol horretarako behar den ez estereotipoak baina bai prototipoak arau baztertzaile gisa eragiten du. Ez gara nekatuko gure alaba-semeak jarduera motorra zabal eta anitzaren praktikara bultzatu behar dugula aldarrikatzen. Kirol konpetitiboaren filosofian praktikatzaile guztiak ez dute lekurik eta bere egitura guztiz piramidala da: estigma sortzailea da. Gure jarduera motorraren lehentasuna praktikan eta berarekin batera norberak antzematen duen gozamenean kokatzen badugu, automatikoki kultura inklusibo eta integratzailea ere bultzatzen ari gara. Horixe da gure nahia, ikuspuntu hezitzailetik horixe da etorkizuna!
96
Guraso.eus urtekaria 2015
Guraso garenok badugu zer ebaluatu ere! Mikel Egibar
Artikulu multzo honi amaiera emateko, garrantzitsua deritzot ebaluazioaren inguruan gogoeta batzuk zuekin konpartitzeaz. Izan ere, aurreko artikuluan adierazi nuen bezala, gure denbora gehiena, estereotipo batzuen arabera jendea sailkatzen ematen dugu, askotan ere areago joanez, gure epaia eginez pertsonak estigmatizatzen ditugularik.
Aitortu behar dugu, ebaluazioa, pertsonak barnetik daraman ekintza baten buruan lortzen edota lortuko duen emaitzaren ezagutzaren jakin-minean oinarritzen dela; eta horretan emaitza bezain garrantzitsua da prozesua. Azken urteetan modu orokorrean Europa osoan ebaluazioaren inguruan izugarrizko kezka eta interesa piztu da; izan ere, egun, edozein esparrutan, bai hezkuntzan baita prozesu merkantilistan ere, ebaluazioa kalitatearen xedearekin guztiz lotuta dago; nola hala, horretarako erabiliko diren irizpideak errendimenduari erantzungo diote. Ikusmolde honek “merkatu soziala� du testuinguru eta hezkuntzak dituen xedeak alboratuz, guztiz erantzuten dio efikazia eta efektibitatearen errealitateari, azken hauek edozein ekoizpen prozesuan oinarrizkoak direlarik.
Gorputz hezkuntzan askotan errendimenduaren arabera pertsonen gaitasun fisikoak neurtzen da. Gaitasun fisikoak kirolaren arabera zabaldu dira Joko Olinpikoen lema (Azkarrago, Altuago, Indartsuago) gure ikastetxeko geletaraino eta baita gure etxeko sukalderaino ere sartuz.
Gu, guraso garen heinean, etengabe ari gara gure alaba-semeak ebaluatzen eta, gure etxeetan jarduera motorra sustatzen dugunean, aldez aurretik ondo aztertu behar dugu zein helbururekin bultzatzen ditugun gure alaba-semeak kirol praktikara. Azken finean ebaluazioa prozesu konplexu bat da, eta batzuetan konturatu gabe, era inkontzientean (edo inguratzen digun paradigma kutsatuta) ekintza jakin batzuk antolatzen ditugu gure alaba-semeek ematen duten erantzunaren arabera, gero informazio hori jasotzeko eta baita interpretatzeko ere. Prozesu honek epaitzera eta hainbat erabakiak (estereotipoen arabera) hartzera eramaten gaitu. Beraz, aldez aurretik prozesu honen jabe ez bagara, orokorrean jendartean dagoen paradigma berekoiztuko dugu.
97
Guraso.eus urtekaria 2015
Ez dago esan beharrik gure herrietan azken urteetan bultzada kontserbatzaile basatia ematen ari dela eta politika neoliberalen zabalkuntzaren eraginez gure jendarteko edozein esparruetan, hezkuntzan ere, irizpide ekonomizistak, gero eta hegemonikoak bilakatzen ari direla. Hori dela eta, Europa zabalean Estatuak gero eta gehiago eskua sartzen ari dira Curriculumaren diseinuan, egoera zentralista areagotuz; ebaluazioaren erabilpena oso klasista izateaz gain, denbora eta ikasleen errentagarritasuna neurtzea du xede; zabaltzen ari den mentalitate “teknokratikoa”-ren bidez, gure alaba-semeak “bezeroak” bilakatzen diren bitartean, “saltzen” zaien “merkantzia” hezkuntza delarik. Honen aurrean, argi eta ozenki azpimarratu behar dugu gure nahia: guk, guraso garen neurrian, gure alaba-semeak herritar kritikoak, parte hartzaileak eta arduratsuak hezitu nahi ditugu. Beren ongizatea bermatzeko jendarteak behar dituen justizia zein balore demokratikoetan garatzeko aukera izan behar dute, baita bakoitzaren garapen pertsonalerako kulturak dituen esparru guztietan garatzeko ere aukera izan behar dute. Jarduera motorra kirolarekin parekatzen den neurrian, bere baitan dagoen prozesu pedagogikoa maiz guztiz “teknokratikoa” izaten da: neurketa eta mugimendu biomekanikoaren azterketa oinarrizko bi ardatz izaten baitira. Testuinguru horretan, errentagarritasunaren arabera, keinuaren kalitatea lortzea prozesu hierarkikoa izaten da eta ibilbide horretan barneratu behar diren edukiak ea pertsona bide onetik doan aztertzeko, ebaluazioa “batutzailea” izaten da; azken xedeari begira, pertsonaren garapena non kokatzen den kalifikatzea, alegia.
Gu, berriz, ebaluazio formatzaile edota hezitzailearen defentsa egiten dugu. Subjektua ez da ekintzaren ezaugarria; umea edota gaztea prozesuan nola egokitzen den baizik. Informazioa lortuz, ume-gaztearen bilakaeraren mesederako hainbat erabaki hartzeko tresna baliotsu izango da ebaluazio formatzailea. Erabakiek ez diote soilik ume-gazteari eragingo, ikas-irakats prozesua zein irakaslearen eginkizuna ere aldatuko da, eta irakaskuntza formaletik ateraz gero, gurasooi ere eragin berbera sorraraziko digu.
Hezkuntza sistemaren birmoldaketa, batik bat, ebaluazioaren esparrutik abiatu beharko da, besterik ezean ez da inoiz birmoldaketarik egongo.
Bada, gure alaba-semeak “kirola” egitera bultzatzen ditugunean, egiten duten jarduera aztertzeko erabili ohi ditugun “betaurreko” klasifikatzaileak aldatzen hasi beharko gara, eta jarduera motorra praktikatuz, beren gozamena jo puntua izanik, errentagarritasun hoberena izango da bizitza osorako ongizaterako zein zoriontasunerako baloreak barneratzea.
98
Guraso.eus urtekaria 2015
Horretan badugu zer ebaluatzeko!
99
Guraso.eus urtekaria 2015
Nahia Alkorta Nahia Alkorta Elezgarai naiz, Sabeletik Mundura webgunearen atzean dagoen bihotza. Ama-haurren akonpainamenduan, haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan, edoskitzean eta soinean eramatean aholkularia. Haurdunaldi aurretik haurrak 3 urte bitarterako haurdun dagoenaren, bikotekidearen eta ingurukoen eta haurtxoaren beharretan espezializatua.
100
Guraso.eus urtekaria 2015
Kaixo eta agur Nahia Alkorta Haurdunaldiko eta erditzeko galeretan urtebetez formatu nintzen Mónica Álvarezen eskutik – La cuna vacía, el doloroso proceso de perder un embarazo”(La esfera de los libros 2009), “Las voces olvidadas. Las pérdidas gestacionales tempranas” (Ob Stare 2012) y “El ombligo de Atenea. Arquetipos, roles sexuales y mujeres del siglo XXI” (Amazon 2012) y “¿A dónde van nuestros hijos cuando se nos van tan pronto?” (Amazon 2013) -ren idazle den psikologoa.- . Argi nuen, gurasotasun prozesua landu behar banuen, gai honek ere oinarri izan beharko zuela, eta formazioa behar nuela. Haurdunaldi guztiak ez dira haurra besoetan, zoriontsu dugularik amaitzen, eta prozesu hori, ongi etorria eman eta aldi berean agurtzea gogorra izaten da. Norberaren prozesua desberdina izaten da, ematen den era eta unearen araberakoa, haur horrengan genituen espektatiba eta ametsen araberakoa, unean nola gauden, heriotzaren inguruan zein bizipen ditugun... norberaren prozesua desberdina. Familia bakoitzaren desberdina. Ez dugu ahaztu behar, haurra ez duela soilik haurdun zegoen amak galdu, bikotekideak ere bai, baita anai-arrebek ere haurdunaldiaren berri bazuten, edo aitona-amonek, izeba-osabek, lagunek... Bakoitzaren prozesua desberdina izango da. Eta guztiak, balekoak, minari, tristurari, heriotzari... era desberdinean egingo baitiogu aurre. Sarri sortzen den egoera izaten da, gure inguruko norbaitek haurra galdu eta nola lagundu ez jakitea, hemen oinarrizko gomendio batzuk:
– Haurra galdu duenak badaki galera oso handia izan duela, ez egin ezer gertatu ez denaren itxurarik, ez esan “beste bat izango duzu” edo halako esaldirik. Haur hori galdu du eta ez du beste batek bere tokia inoiz beteko eta.
– Ez espero haurra galdu duenak normal jarraitzerik. Galera handia jasan du, eta ziurrenik, ez da berdina inoiz izango, bizitzako esperientzia gogor guztien ondoren gertatzen den bezala. – Ez sartu presarik. Bakoitzak bere denbora behar du egoera bakoitza onartu eta aurrera egiteko, alboan egon baina bere espazioa eman haurra galdu duenari.
Haurra galdu duenari, behar duen denbora eta laguntza ematen saiatu, berak behar duen eran. Ezin dugu besteen bizipena epaitu eta neurtu. Ezin dugu epaitu, 4 asteko haurdunaldian haurra galdu duenaren mina, 42.astean galdu duenarekin. Bakoitzak, bizipen desberdina du, eta biek haurra galdu dute eta. Ezin dugu epaitu, galera bat izan
101
Guraso.eus urtekaria 2015
eta min hori azaleratzen ez duena, akaso, berarentzat prozesu naturalagoa izan da, ez traumatikoa, lasaia.
Azken aldian, prozesu honetan dauden familia batzuen alboan egoteko ohorea izan dut. Haurdunaldi aurretik ikastaro eta tailerretan parte hartu duten bikoteak, zoriontsu haurdunaldiaren berri eman zidatenak -batzuek bikotekideari baina lehen- eta tamalez, haurdunaldia goizegi amaitu denak. Gertatutakoa ulertu, barneratu eta horrekin bizitzen ikastea da gakoa. Oso lagungarri izaten dira agurtze erritualak eta batez ere, komunikazioa. Sentitzen dugunari hitzak jarri eta partekatzea. Bikote direnen kasuetan, bikote bezala indar berri bat, zoragarria sortzen da. Eta guri ere egokitu zaigu, indar hori ateratzen ari gara. Urte amaiera eta hasiera ez da batere erraza izan. Hilabete eman dut katarroa ezin gainetik kendu eta lan eskerga handiarekin, tartean, haurdun geratu nintzen eta orain egun batzuk utzi gintuen. Zortea dut, gorputza oso erreaktiboa baitut eta lehen egunetik jakin nuen gau hartako abentura ez zela gauean soilik geratuko. Berdin bizi izan nuen aurreko haurdunaldia ere, lehen unetik sumatu nuen zerbait bazela nire barruan lanean, gorputzean aldaketak, goragalea, lo egin beharra, umorearen dantza... Lehen egunetik ia. Eta estresa eta katarroak, eta kontzienteki bilatu gabeko haurdunaldia ez izateak, ezin izan zuten sabela ia uneoro ukitzea ekidin, semearen pisua sabel gainean ez jartzea kontuan hartzea, elikaduran aldaketak... hau da, haur hori bizitzaren parte bizitzea. Oso gutxi iraun du, baina nire parte izan da, etxekoa, eta semeari ere esan genion. Bikotekideak ere ikusi zuen nire gorputza aldatzen, sintomak... berriro ilusio berri bat. Etxean egingo ditugun aldaketak, noiz jaio zitekeen eta amatasun/aitatasun baimenak nola antolatu... egun gutxi bazituen ere, gure parte zen ordurako. Eta joaten ikusi nuen ongi etorria ematen ari ginen egun beretan. Zerbait gaizki zihoala sumatu, uzkurdurak sentitu eta emozionalki zetorkidana asimilatzen joan nintzen. Eta urtarrilaren 14an joan zen. Semearekin bakarrik nengoen une hartan eta lehen orduak nahiko errazak izan ziren, aurrez bazetorrela nekien, eta prest nengoen. Hurrengo egunak gogorragoak izan ziren, odol galerak, min fisikoa eta bihotzekoa... Orain polikipoliki, bere tokia bihotzean utzi eta katarroa eta estresa joaten hasi dira. Batzuetan gogorra egiten da bizitza, haurdunaldia, haurtxo txikiak eta euren eguneroko arazoetan alboan izatea eskatzen dizutenean eta zure gorputzak, prozesuak ohea eskatzen duenean. Baina bizitzaz hitz egitea, heriotzaz ere hitz egitea da. Prozesua, bakoitzaren arabera desberdina izango bada ere, behar duzun hori, zerbait, norbait behar baduzu, bilatzera gonbidatu nahi zaitut. Gai honetan formazioa duen norbait, lagun on bat, bikotekidea, psikologo bat, talde bat, liburuak (gorago erreferentzia batzuk)... Elkarte bat badago bide honetan lanean: Gure Txikixak Bide horretan bazaude, utzi sentimenduei ateratzen, denak dira zilegi eta.
102
Guraso.eus urtekaria 2015
Besarkatu zure mundua eta haurrena. Nahia Alkorta
Haurrak Soinean Heztearen Nazioarteko astea ospatzen ari gara egun hauetan (urriak 4-10) eta egun beretan egokitu zaigu hegoaldekoei Amagandiko Edoskitzearen astea ere. Horrelako egunak ospatzen direnean sentimendu gazi-gozoak harrapatzen nau, batetik oso politak (eta lan askokoak) izaten direlako egun hauek eta jendartearengana iristeko bidea errazten dutelako bisibilizazio kanpaina handien bidez, baina bestetik, normala izatea nahiko genukena ikusarazi beharra gogorra egiten zaidalako.
Haurraren beharrez, fisiko, emozional eta biologikoez aritzen naiz herriz herri, eta behar garrantzitsuenetako bat kontaktuarena da. Hemen aipatu genuen Nils Bergman neonatologoaren hitzetan haurrak lehen mila minutuetan behar duena, baina kontaktu beharra lehen mila minutuetatik askoz haratago doa.
Kontaktu fisikoaren bidez, haurraren behar guztietatik gertuago egoteaz gain eta bere seinaleak lehenago identifikatu eta asetzeko aukera izateaz gain, prozesu fisiko oso garrantzitsu batean eragiten dugu: mielinizazioan, hau da, nerbio-sistemaren babesean garrantzitsua den prozesua laguntzen da. Nolabait azaltzeko, neuronen arteko konexio-hodien kanpoko geruza sendo eta lodiak garatzen laguntzen dugu, gorputzean zehar igaroko den informazio transmisio egokia bizi osorako erraztuz (eta gaixotasun degeneratiboen aurrean babes sendoagoa sortuz).
Kontaktu fisikoaren bidez, plazera sortzen dugu, bai haurrarengan eta zein guregan endorfina eta oxitozina jarioak areagotuz eta estresa gutxituz. Gorputzaren kontzientzia garatzen ere lagunduko diogu haurrari, noraino den bere eskua, bere hanka... eta oso garrantzitsua den gorputzaren gaineko erabakiak hartzeko gaitasuna ere indartu dezakegu: haurra ukituko dugun aldiro (pixoihala aldatzean, masaje bat ematean, bainatzean, kilimak egitean, soinean eramateko jartzen ari garenean...) baimena eskatuz eta egingo duguna azalduz eta bere oniritzia jasotzera itxaronez.
103
Guraso.eus urtekaria 2015
Kontaktu fisikoaren bidez haurraren garapen integralean eragiten dugu (ikus hemen gehiago) eta haurrari beharrezkoa duen kitzikapena ematen diogu.
Baina zergatik kontaktuaz hitz egin aste honetan?
Ospatzen ari garen bi asteak, amagandiko edoskitzea zein haurrak besotan heztearen asteak, kontaktu fisikoaren adierazpen osoenak direlako nire ustez. Bularra hartzen duen haurrak, ia etengabeko kontaktu fisikoa, eta gainera, behintzat aurpegiaren zonaldean, azala-azalarekin egotea bermatua dauka, eta besotan hezten den haurrak ere, kontaktu fisiko ia etengabea ziurtaturik dauka. Haurraren behar biologikoak dira, ez soilik elikadura eta kontaktua, baita ekintza horiek eskaintzen dioten babes emozionala ere, eta tamalez, normalak izan arren, hau da, biologikoki egiteko programatuta gaudena izan arren, gure kulturan ikusarazteko ospatu beharrekoak.
Zorionez, gaur egun, baditugu guretzat edoskitzea edo soinean eramatea ez badira aukera egokienak, horien ordez erabiltzeko tresnak. Baina ez dezagun INOIZ kontaktua ahaztu, guk ere eskertuko dugu eta.
Besarkatu beldurrik gabe, egin kilimak, usaindu gertutik, masajeak eman elkarri, erlaxatu eta gozatu, bizi osorako oparia da eta.
Aste zoragarria izan dezazuela, oxitozinaz bete-betea.
104
Guraso.eus urtekaria 2015
1000 minutu Nahia Alkorta
Badakizu zer gertatzen den haurraren umetokiz kanpoko bizitzako lehen 1000 minutuetan? Bizi osoan zehar izango den garapena eta osasuna baldintzatzen da. Nils Bergman jaiotzaren inguruko neurozientzian adituak kontaktua eta lehen orduen inguruan haurrak behar duenaz, eta izan dezaken ondorioz ikerketak egiten eta informazioaren dibulgazioan lan handia egiten du. Zer gertatzen da lehen 1000 minutuetan? Jaio osteko lehen uneetan eta garai kritikoa deritzonean, 1000 minutuetan, baita haur goiztiarretan ere, ama eta haurra urruntzeak estres toxikoa sortzen du, bizi osoko osasunean eta bizitzaren iraupen osoan eragingo duten aldaketa hormonal, metaboliko eta kognitiboak eragiten ditu. Eta hortaz, lehen 1000 minutuek, bizi osoan eragingo dute. Amaren bularraldea haurraren HABITATA da Bergmanen hitzetan, haurrak behar duen guztia biltzen duen toki segurua da: tenperatura erregulazioa bermatzen dio, kontaktu fisiko jarraitua, elikagaia, babesa... Eta jaiotzean behar duen eta espero duen ingurune bakarra da. Haurrak jaiotzean hori jasotzen ez badu, bere DNA ere alda daiteke.
Lehen mila minutuetan, amarekin azala-azalarekin egoten den haurrak, adimen emozionalaren zirkuitu neuronalak elkarlotzea gertatzen da, amigdala (garun emozionala) garun sozialarekin konektatzea ahalbidetzen du. Zirkuitu hori, oxitozinaren zirkuitu bezala ezagutzen da, hau da, zoriontasuna, maitasuna eta ongizatea bermatzen duen zirkuitu gisa. Elkarlotze hori ematen ez bada, aurkakoa garatzen da, kortisolarena, estresa eta antsietatea sortzen duenarena, eta umetokiz kanpoko egokitzea, horren bidez egiten da, hau da, bizitoki gogor batera egokitzen da, beldurra, antsietatea, estresa... egunerokotasunean dituena. Jaio berriaren lehen bi orduetan, seguru edo segurtasunik gabeko egoera batetara egokituko da, bere garunean oxitozina edo kortisola egongo da.
Bergmanek haur guztiek kanguro zaintza izan beharko luketela defendatzen du, bai osasuntsu jaiotakoek zein gaixo edo goiztiar direnek ere. Kanguro zaintzaren bidez, 105
Guraso.eus urtekaria 2015
haurrak behar duen guztia jasoko du eta gaixo edo goiztiarren errekuperazioa hobea eta azkarragoa izango da. Bestetik, amaren errekuperazio fisikoa ere asko hobetuko da, oxitozina jariatuko baitu berak ere, kontaktu fisikoaren bidez, haurra usaintzearekin, lehen begiraden bidez... Inpronta emango da. Haurra eta amaren arteko lehen begiradak, jaio eta berehala emango denak, haurra eta amaren artean “maitemintze� bat sortuko du, eta horrek, atxikimendu segurua izatea erraztuko du.
Eta kanguro zaintza ez da metodo bat, zaintzeko modu bat besterik ez. Haurrak espero duen lekua ematea, amaren bularraldea, azala azalarekin egotea. Eta soilik behar denean, behar den teknika erabiltzea, baina haurrak behar duen leku horretan, ez beste inon.
Akaso, helduok ez gaitu ondo sentiarazten besarkada batek? Azala azalarekin egoteak? Jendarte hobea izango genuke, oxitozinak gidatua balitz. Hartu duzu zuk gaur zure oxitozina dosia? Jaso duzu besarkada estu-estu bat?
Gomendio batekin amaituko dut, hartu bideo hau ikusteko tartea: https://www.youtube.com/watch?v=hDOpnCPoBg0
106
Guraso.eus urtekaria 2015
Bizitza sortzen duten gorputzak Nahia Alkorta
Gutxi hitz egiten da haurdunaldiaren alde deserosoaz. Lehen hiruhilekoan oka egitea ohikoa dela ia denek badakigu ere, sarri ahazten dira haurdunaldiaren beste zenbait albo-ondorio eta sintoma edo egoera horiek haurdunaldia erabat baldintzatu dezakete.
Ohikoak dira idorreria, sabelaldean mina sentitzea, txiza maiz egiteko gogoa, neke handia, lo egiteko arazoak, karranpak, zorabioak, zelulitisa, hanka edo oinak puztea, bizkarreko mina, izerdi gehiago botatzea, etengabeko egarria, urduritasuna, antsietatea, ez-egonkortasun emozionala... eta beste zenbait ezaugarri haurdunaldian zehar.
Baina, nahiz eta agerikoa iruditu, gorputzean aldaketak ere ematen dira, oso denbora gutxian pertsona bat sortzeko gorputzak lan handia egiten baitu, eta pertsonatxo horrek lekua hartzen baitu. Noski, aldaketa horiek ere izan dezakete epe luzerako eragina: ildaskak. Amaren gorputzean betirako gera daitezken azaleko marrazkiak.
Zenbait emakumerentzat ildaskak arazo izaten dira, ez dituzte onartzen, ez dituzte nahi eta antsietatea ere sor dezake haurdunaldian zehar horien aurkako borrokak. Badira gaur egun ildaskak ekidin edo ondoren tratatzen laguntzeko produktu espezifikoak haurdunaldian zein edoskitzaroan erabil daitezkeenak, baina genetikak pisu handia du gai honetan.
Eta ikuspegia aldatuko bagenu? Ildaskak gure gorputza gai izan denaren adierazletzat hartuko bagenitu? Gure seme-alabek eginiko lehen marrazkitzat hartuko bagenitu? Edertasunaren kanonei muzin egin eta gure gorputzen oraingo egoera maitatzen ikasiko bagenu? Gure gorputz berria onartu eta gozatzen ikasiko bagenu? Gure haurrei ere diren bezalakoak onartzen erakutsiko genieke akaso.
107
Guraso.eus urtekaria 2015
Hemen duzue gure seme zaharrenak nire gorputzean eginiko lehen marrazkia. Eguzkia. Sabela txiki dagoenean difuminatu egiten dena, baina bizitza sortzen duen gorputzean indar eta argitasun handia dakarrena. Nagore, Ikuxkaren atzean dagoen argazkilariak primeran jasotzeko gaitasuna izan duena.
Zuen lehengo eta oraingo gorputzak diren bezala onartzera gonbidatu nahi zaituztet gaur, baita haurdunaldian sintoma deserosoak bizi badituzue ere, horiek datozen bezala onartzera, ondoren geratuko diren marrazkiak erretratatu eta gordetzera, ziurrenik, gure haurrei, sabelean marra horiek zergatik ote ditugun galdetzen digutenean, argazkiak erakutsi eta beraiek sabel barrutik egindako marrazkiak direla azaltzean, gozatuko dituzten errepideak izango baitira, eta guk, bizi osoan, sabel barnean eraman genuen horren oroitzapen zoragarria izango dugulako, gure gorputzak soilik izango duen koadro errepika-ezina.
Erakutsiko diguzue zuen gorputza nolakoa den orain?
108
Guraso.eus urtekaria 2015
Nerea Agirre Momentu hauetan nire aurkezpen formala horrelako zerbait izango litzateke. Nerea Agirre (Oñati, 1982). Pedagogian lizentziatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, eta doktore-gaia da. Egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI) dihardu irakasle eta ikerlari gisa. “Berrikuntza eta esku hartzea hezkuntza inklusiboan” ikerketa lerroan kokatzen den BETA ikerketa taldeko partaide da, eta bere jardun praktikoan langai nagusi gisa ikaste-irakaste prozesuen azalpena, antolaketa eta hobekuntza nola metodologiaren berrikuntza ditu; beti ere hezkuntza paradigmaren aldaketari lotuta. Hezkuntza Graduko irakasle eta Practicumeko koordinatzailea izateaz gain, “Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan” unibertsitate masterreko irakasle ere bada. Egindako ikerketa ibilbidean hainbat argitalpen ditu aldizkarietan eta kongresuetan. Aurkezpen pertsonalagoa berriz beheko honen antzeko zerbait. Pertsonalki eta profesionalki beste ardura sozial batzuk izateaz gain,bereziki, bere luze zabalean hartuta, hezkuntza gaiek kezkatzen naute. Hezkuntza gaiek kezkatu, asaldatu eta eragiten naute. Azken urteotako jardunean, prestakuntza nahiz ikerketa alorrean, eta beste zenbait eremutan, hezkuntzaren alderdi soziala arretaz zaintzeko etengabeko saiakeran aritu naiz. Aurrerantzean ere horrela izatea espero dut; etengabe bila jarraitzea, utopiari so. Esperantza eta ametsik gabe ez baitago ez jendarte eta ezta hezkuntzarik ere
109
Guraso.eus urtekaria 2015
Zu ni bezalakoa zarelako eta ni zu bezalakoa naizelako Nerea Agirre
Hezkuntza munduan profesional gisa aritzen garenoi ez zaigu horren arrotz Hezkuntza Premia Bereziak, Aniztasunari erantzuteko neurriak, laguntza gelak, PT-ak, Hipiak, Curriculum egokitzapenak… bezalako hitz potoloak. Kanpotik entzunda ziurrenik pisu, esangura negatiboa eta beldurra eragiten dute. Beharbada hurrengo artikulu baterako ideia ona litzateke Hezkuntza-laguntzaren beharra duten ikasleen inguruan eta eskolak ikasleei eskaintzen dizkien ikasteko testuinguru, aukera eta laguntzei buruz, berauen izaera, xedeak eta aplikazioaz azalpenak ematea. Gaurkoan ordea, atariko ideia batzuetan egin nahiko nuke geldialdia eta aldarria. Inklusibotasunerako bidea urratzen…. Hezkuntzaren alor ezberdinetan aritzen garenok inklusibotasuna hartzen dugu lanerako marko eta ipar gisa. Hau da, haur eta gazte guztien hezkuntza eskubideen bermea helburutzat hartzen duen norabidean kokatzen dugu gure lana. Ingurura begiratzen baldin badugu erraz ikusiko dugu gure herrian egunero xede horren alde ikastetxeek, aisialdiko elkarteek, kultur elkarteek, kirol elkarteek, herri eragileek…. egiten duten lana; norbanakoen ezaugarriak ezaugarri, gure haur eta gazte guztiek espazio orotan presentzia izateko, ikasteko aukerak izateko, parte hartzeko, ekarpenak egiteko eta elkarren artean harremantzeko aukera errealak sortu eta baldintzak eraikitzeko lanean eguneroko jornala izerditzen baitute. Beraz, begiak zabal ingurura begiratuz gero pozik egoteko eta bidea egiten ari garela sinesteko ebidentziak aurkituko ditugu. Ikaskuntza eta partaidetzarako oztopoak…. Hala ere, dena ez da alai-kolorekoa, eta oraindik orain gure herrietan, auzoetan, parkeetan… hainbat kolektibo bazterturik daudela edo aintzatesten ez direla esango nuke, aukera berdintasunez lekua eta ahotsa izateko eskubidea guztiz bermaturik ez dutela. Ez al zaizue iruditzen? Non, noiz eta zertan ikusten dugu gure eskola garaian gurekin batera eskolan zebilen adimen urritasuna zuen neska? Gure seme-alabek gurpildun aulkian dauden beste umeekin jolasteko aukera izan ohi dute? Normalena ote parke berean topo egitea?
110
Guraso.eus urtekaria 2015
Berdin jokatzen al dugu gure koadrilako lagunen seme alaba guztiekin?Nola jokatuko genuke gure koadrilako lagun batzuen semea gorra balitz? …. Harremanak bizi kalitatearen osagai gisa Auzoan, kalean, ludoteka, udalekuan… izandako esperientzia hezitzaileak ezin dira pertsonon ikaste prozesu eta garapen integraletik baztertu. Ildo honi jarraiki harremanen (hartu-emanen) garrantzia azpimarratu nahiko nuke. Modu sinbolikoan bada ere Aristoteles filosofoaren hitz zahar baina ez zaharkituak ekarri nahiko nituzke: “inork ez luke nahi lagun barik bizitzerik”. Los amigos son indispensables para nuestro bienestar, utilidad, placer y bondad cotidianos. Algunos nos resultan útiles: nos confortan, nos apoyan y nos estimulan. Otros nos alegran: es divertido estar con ellos, disfrutando con su compañía, y compartimos gustos. Con otros amigos además de la utilidad y el placer, el objetivo fundamental es la felicidad compartida de quienes se hacen mutuamente el bien y afirman la individualidad de cada cual.(Porter, Elisabeth)
Pertsonen bizi-kalitatea definitu eta ezaugarritzen dituzten ekarpen teorikoetara jotzen baldin badugu, harremanek duten garrantziaren ideia ere barnebilduta ikusiko dugu. Izan ere, bizi kalitatea bermatzeko zortzi dimentsio aintzat hartu behar direla aipatzen da: ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak, ongizate materiala, garapen pertsonala, ongizate fisikoa, autodeterminazioa (pertsona bakoitzak erabakitzeko duen eskubide eta gaitasun gisa ulertuta), jendarteko partaide izatea eta eskubideen bermea, hain zuzen ere. Pertsonarteko harremanak jendarteko kide izan eta sentitzearekin, partaide izatearekin lotzen dugu. Eta esan bezala hemen egin nahiko nuke indar, partaidetzak finean aniztasunaren onarpen eta aitortzari erantzuten baitio, eta honen atzetik pertsonak ulertzeko moduak daude. Hemendik abiatuta, ludotekan, eskolan, parkean edo lagun artean izan,,,,erabateko garrantzia izango du kidetasuna sentitzeak, hori izango baita kide bakoitzak bestearekin sorturiko hartu-emanen, interes eta gai komunen, eta emozio-loturen ondorioz eraikiko duen sentimendua. Harreman hauetan ni eta gu loturan daude, “besteekin nagoela sentitzen dut” eta “sentitzen naiz ”-“sentitzen gara” daude. Inplikatzen garenen, parte hartzen dugunean eta konektatuta gaudenean sentitzen ditugu beraz besteekin nagoela, ni naizela eta gu garela. Beraz, lerro hauen bidez, gure seme alabek dituzten ezaugarriak edukirik ere, partekatzen ditugun hainbat gune naturaletan ematen diren egoera eta aukerak aprobetxatzera (edo sortzera) animatu nahi ditut guraso guztiak (eskolatik ateratzeko uneetan, parkean, erosketak egiten gaudenean eta gure seme alaben adin bertsuko beste umeekin topo egiten dugunean, koadrilako planetan etabar….).
111
Guraso.eus urtekaria 2015
Zer-nola egin dezakegu? Zaila da lerro gutxi batzuetan erantzun jakin bat, errezeta formarik ez duen zerbait jasotzeko ahalegina egitea. Zer gertatzen da aurrean dugunak garun paralisia badu? Zer ordea autismoa duen gaztea bada? Zer gorrak diren umeekin?..... egoerak hamaika izan daitezke. Esan bezala, erantzun bakarrik ez; pertsona bakoitza mundu bat da, eta garrantzitsuena munduak ezagutu, ireki, trukatu eta elkarrekin bizi eta aberastu daitezkeela sinestea da. Beraz, bidaia honetan murgiltzeko hementxe ideiatxo batzuk guraso moduan gure seme alabekin egon edo ez, praktikan jartzen hasi eta nola doakigun baloratzen joan gaitezkeenak. Ziurrenik honek bere fruituak izango ditu eta gure seme alabekin jokatzerako orduan, eta nola ez beraiek nola egiten duten eta beraiengandik ikasteko orduan ere eragina izango du gugan. Ideiatxo hauek hasiera baten lehenengo puntua besterik ez dira, ez denak batera eta ezta denak banan bana ere egitekoak, zentzuz aplikatuta eta bizi esperientzien bidez osatzen joanda… nahikoa!
-
-
-
112
Komunikatzeko gaitasuna ezaugarri unibertsala dela kontutan hartzea (kultura, kolektibo, pertsona guztion ezaugarria) Dugun zentzuaren (sentido comun) erabilera egitea Aurreiritzi, estereotipo eta beldurretan oinarritutako begirada gainditzeko, gure pentsamendu eskema eta egituren kontzientzia hartzea Ingurukoei nola jokatu dezakegun galdetzea Haur eta gazteak ez gainbabestea Egoeraren zergatiak azaltzea aurren dugunari (gurpildun aulkia beste bankura eramango dut hemen eguzkiak jotzen du eta bestela aurpegiko azala erreko zaigu….) Komunikazio ekintzetan galdera itxietara ez mugatzea (amarekin etorri zara? Ointxe iritsi zara?...), momentuko testuinguruari erreferentzia egitera ez mugatzea (ze ondo zauden hemen parkean ezta?, bokata jaten ikusten zaitut…zer duzu meriendatzeko?....) Intentzio komunikatiboa bultzatu (ze moduz zaude? Gustura etortzen zara parkera? Zein beste toki dituzu gustuko? Niri parke honetatik gehien gustatzen zaidana….). intentzio komunikatiboa bultzatzeko ume edo gaztearen interesetatik has gaitezke. o Behatu: Umearen interesak Elkarrekin ekintzak burutzeko modua o Itxoin: Erantzuteko denbora luzatu, gehiegi luzatu gabe (arreta eta interesa galtzeko arriskua) Gure usteak eta espero ditugun erantzunak errebisatu o Entzun Egiten dituen soinuak, hitzak edo esaldiak. Zertarako? Esanahia emateko.
Guraso.eus urtekaria 2015
o Komunikazio ulerterraza praktikatu
-
Gutxi hitz egin: sinplifikatu esaten duzuna, erabili esaldi motzak eta argiak.
Azpimarratu: hitz gakoak azpimarratu, hitz gakoak esaldi bukaeran esan, erabili hitz dibertigarriak.
Mantso hitz egin: Etenak egin hitz eta esaldien artean, naturaltasunez hitz egin.
Hitzak lagundu: objektu errealak, ekintza edo keinuak, irudiak, idatzitako hitzak.
Pertsonen gaitasun, indar-gune, trebetasun, abilezietan jartzea arreta Zu ni bezalakoa zarela, eta ni zu bezalakoa naizela sinestea! … Nik baino hobeto azaltzen dutenez… hementxe gaurkoa amaitzeko oparitxoak.
“Haurdunaldia,Italiara bidaia izugarri bat prestatzea bezala da!” Italiako diga turistikoak erosi eta plan izugarriak egin ditzakezu; Coliseoa, Migel Algelen David famatua, Veneziako gondolak … Italieraz esaldi batzuk ere ikas daitezke. Dena kitzikagarria da!
Hilabeteak prestatzen ibili eta gero egun handia iritsi da, urduari zaude.
Ordu batzuk igaro ondoren, hegazkinean, azafatak zera diotsu: “Ongi etorri Holandara” Holanda?? Galdetzen diozu. Nola da posible, nik Italiara joateko ordaindu dut eta! Nire bizitzako ametsa beti izan da Italia ezagutzea! Baina azken orduan aldaketa bat egon da hegaldian eta hegazkinak Holandan hartu du lurra. Zu bertan gelditu behar zara. Beraz, hegazkinetik jaitsi eta gida turistiko berriak erosi beharko dituzu, baita hizkuntza berri bat ikasi ere. Garrantzitsuena zera da;ez zaituztela leku itsusi eta gorrotagarri batera eraman, leku ezberdin batera baizik. Ez ditu Italiak dituen lilurak! Baina denborak Aurrera eginahala eta plan aldaketak eragindako arnasa estua gainditu eta gero, ingurura begiratu eta Holandak Tulipanak, haize errotak edo eta Rembrantak ere badituela konturatzen zara.
113
Guraso.eus urtekaria 2015
Baina zure lagun guztiak Italiara joan eta etorriak egiten dabiltza, bertako lilurak goraipatzen eta bertan igarotako egun zoragarriez hitz egiten. Eta ondorengo urte guztietan zure buruari errepikatuko diozu, “hori zen nik egin nahi nuen eta prestatu nuen bidaia!� Barruko min horiez da sekula desagertuko, amets horren galera, galera handia baita. Baina egitea ezinezkoa izan zen bidaia horri begira zure bizitza popatik botatzen baduzu, ezingo zara aske izan eta berezia den horrekin ezingo duzu gozatu; Holandak eskaintzen dituen altxorrez.
Hamarkada bat daramat Holandan, Nire aberri bilakatu da. Arnasa berreskuratzeko aukera izan dut, barrura begiratu eta egokitu naiz, pentsatu eta prestatu ez nuen bizitzara egokitu naiz. Atzera begiratu eta holandara heldu nintzeneko garaiak oroitzen ditut. Ondo gogoratzen naiz ezjakintasunaz, saminaz, gorrotoaz. Lehen urte haietan pentsatutako lekura, Italiara itzultzen saiatu nitzen baina Holandan geratu behar izan nuen. Gaur egun, prestatu gabeko bidaia honetan bizi izandako guztia konta dezaket. Asko ikasi dut, baina prozesu honek bere denbora eskatu dit.
Gogor lan egin nuen, bidaia gida berriak erosi nituen, hizkuntza berri bat ikasi nuen eta lur hauetan bere bidea egin. Niri gertatu bezala, beraien planak aldatuak izan ziren pertsonak ezagutu nituen, hauekin hitz egin eta elkar lagundu ginen .Hauetariko batzuk lagun oso bereziak bilakatu dira denborarekin. Lagun berezi hauetariko batzuk nik baino denbora gehiago zeramaten Holandan eta bidelagun apartak izan ziren niretzako. Askok aurreratu naute. Askok begiak ireki eta Holandako lilurak ikusten lagundu didate. Arduratzen den komunitatea deskubritu dut. Holanda ez zen horren itsusia. Uste dut, Holandan, ni bezalako bidaiari galduak ikusten ohituta daudela eta eskuzabal bilakatu direla ni bezalakoekin, eskua luzatuz eta etorri-berriei lagunduz.
Urteetan galdetu izan diot neure buruari nola izango litzakeen nire bizitza, nik prestatu moduan Italian lurreratu izan banintz. Errazagoa izango litzateke? Aberatsagoa? Ikasi dudan guztia ikasi ahal izango nuke? Egia da bizi izan dudan bidaia erronkaz betea egon dela, askotan haserretu naizela, eta garrasi egin dudala protestan eta ezintasunean (eta oraindik egiten dut)
Eta egia da, Holanda Italia baino mantsoago dabil, ez da Italia bezain ikusgarria. Baina hau berau espero ez nuen abantaila ere bilakatu da. Modu batera edo bestera motelago joaten ikasi dut eta gauzak beste modu batean eta gertuagotik ikusten ere
114
Guraso.eus urtekaria 2015
ikasi dut Holandak eskaintzen dituen edertasunak ikusten ikasi dut, tulipanak, haize errotak, Rembrantak‌ Holanda maitatzen ikasi dut eta nire aberri bilakatu da. Munduko bidaiari bilakatu naiz, eta ulertu dut ez duela axola non lur hartzen duzun, garrantzitsuena bidaian egitea lortzen duzuna dela. Bidaian zehar lekuez eta gauzez gozatzea. Holanda edo beste edozein lekuk eskaintzen diguna ikusten jakitea. Egia da ere orain dela hamar urte iritsi nintzela pentsatu eta prestatuta ez neukan leku batera. Dena den zorioneko naiz. Leku hau nik uste baino aberasgarriagoa izan baita.
115
Guraso.eus urtekaria 2015
Nerea Mendizabal Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardut azken 10 urtetan. Haur, guraso eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan asetzen gaituen komunikazioa bultzatzea dut helburu.
Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi nituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu nintzen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi nintzen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masajeko ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, honetaz gain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri nabil, komunikazio ez bortitzaren eredua oinarritzat hartuz. Konbentzituta nago heziketa aurretik bata bestearengandik urrutiratzen laguntzen dituzten oztopoak lantzeak heziketa eta ikasketa esanguratsuak izatea bermatu dezakeela. Guraso eskolak ematen ditut Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditut heziketaren arloan. Bi haur ditut, eta ama izateari garrantzi handia ematen diot nire jardunerako. Esan dezaket askoz gehiago ikasi dudala ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.
116
hezitzailea,
ume
eta
Guraso.eus urtekaria 2015
“Eskatu barkamena eta eman musu bat” Nerea Mendizabal Orokorrean, barkamena eskatzea pertsona hobea izatearen adierazgarri izateaz gain berriro ez gertatzeko “gaizki” egin dugun hori onartzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu. Era berean, iruditzen zaigu guraso hobeak garela gure seme-alabei barkamena eskatzen erakusten badiegu eta hortik gure seme-alabek “oker, desegoki edo kaltegarri” egin duten horretan itsutu egiten gara barkamena eskatzearekin, modu horretara besteari egindako kalteaz ohartuko direlakoan, eta kalte horren ordaina (zati bat, bederen) ematen dugulakoan. Bide horretatik, “gustatuko litzaizuke zuri hori egitea?” galdetzean, esaldi hau energia eta karga honekin helarazi dezakegu: “Egin duzuna ez dago batere ondo, eta bestearen tokian jartzen bazara ikusiko duzu zein gogorra den. Zugandik espero dut horrela ez jokatzea berarekin”. Eta honekin, zainetatik errua sartzen diogu. Haur gehienek betetzen dute gurasoen eskaria, barkamena eskatuz edo berriro ez duela egingo aginduz. Izan ere, eskaera horri muzin egiteak kolokan jar dezake gurasoen onarpena, maitasuna, eta haurrak beldur dira haien maitasuna galduko ote duten. Baina honek ez digu ziurtatzen horrela izango denik eta askotan kontrako efektua ere sortu ohi du. Gure helburua, hots, gure haurrak egindako ekintzekin beste batzuengan izan dezakeen ondorioetan ohartzea da. Eta, are gehiago, egin duena egitera bultzatu duen arrazoiak ezagutzea. Jokabide horrekin, ordea, ez dugu ziurtatzen gure semeak edo alabak bere ekintzen kontzientzia hartu duenik, hurkoaren eta bere beharrak aintzat hartzen dituenik, ez eta bere ardurak bere gain hartzen dituenik ere. Honetarako, beharrezkoa da ikustea zerk bultzatzen duen besteei kalte egitera. Beraz, “erruduntasuna” alde batera utzi eta “kontzientzia hartzean” dago gakoa. Garrantzitsua da argitzea gure haurra bestearen lekuan jarri eta hura ulertzeko —hots, enpatia emateko— lehenik eta behin berearekin egin behar duela hori, berari gertatu zaiona ulertu eta errekonozitu. Izan ere, ez daukagunik ezin dugu eman; enpatia emateko, ezinbestekoa da aurrez gure buruari ematea enpatia, edo beste norbaitek guri ematea. Gure haurrak behar batzuk asetzeko egin du egin duena (bera horren jakitun ez izan arren). Horregatik, gure arreta haren beharrak zein izan daitezkeen pentsatzen jartzetik hasi gaitezke. Eta, horretarako, bihotzetik begiratzeak lagunduko digu, eta ez ekintza horiek ontzat/txartzat edo zuzen/okertzat hartzen dituen epaile gisa. Eta honek ez du esan nahi harekin ados egon behar dugunik, edo gertatutakoa gustuko izan dugunik. Gure egitekoa ez da ekintza edo jarrera hori onestea, baizik eta onartzea
117
Guraso.eus urtekaria 2015
jokaera horren atzean ikusgai egin nahi dugun gizaki bat dagoela, eta gizaki horrekin konektatu nahi dugula, lehen begiradan ikusten duguna baino barrurago begiratuz. Begirada berriarekin, barkamena eskatzearen ordez, haurrak bere beharrak eta bestearen beharrak ikusten dituela segurtatzea litzateke. Eta, horretarako, beharrezkoa da guk entzutea eta ulertzea zerk bultzatu duen horrela jokatzera, eta, gero, pausoz pauso, ikustea zer ondorio izan dituen bere jokabideak. Hortik erabakitzeko, zerbait egin nahi duen haur horrekin edo egoera horrekin. Beraz, 1) Lehenik eta behin, gustuko ez dugun zerbait egin duen eta gaiztotzat edo erruduntzat hartzen dugun horri begirada garbiagoaz begiratuko diogu, ekintzak gure epai eta interpretaziorik gabe deskribatuz. “Lagun honi hanketan ostiko eman diozula ikusi det, zuekin ez duela jolastuko eta baztertua dela esanaz”. 2) Enpatia emango diogu: “Imajinatzen dut hori egin diozula zerbaitek zeure onetik atera zaituelako, eta modu hori aurkitu duzu zure ondoeza berari adierazteko. Hala da? Kontatu nahi didazu zerk sentiarazten zaituen gaizki mutil horrekin?” 3) Lagunari enpatia emango diogu: “Negarrez ari zela ikusi dut, eta nik ez dakit baina beharbada horrek min emango ziola pentsatzen dut, zuekin jolastu nahiko zuela eta goxo tratatzea esperoko zuela”. 4) Egin duenetik zer gustatzen zaigun esango diogu: “Gustuko dut zuk erreakzionatzea, zure mugak jartzen jakitea, espresatzea eta zeureari eustea. Hori asko gustatzen zait”. 5) Eta, gero, adieraziko diogu zer gertatzen zaigun guri, eta eskaera bat egingo diogu: “Aldi berean, hainbeste gustatuko litzaidake bai zuk, hark eta gu guztiok elkarri minik eman gabe espresatu ahal izatea! Orain, zer gertatzen zaizun ulertuta, konturatzen naiz zenbateraino zaila egiten zaigun, minik eman gabe, besteei gure ondoeza adieraztea. Gustatuko litzaidake beste modu bat aurkitzea gure boterea adierazteko. Nahi duzu elkarrekin pentsatzea?” Aldi berean, ordea, egoera batzuetan, ikusten badugu eraso bat dagoela, eta gure haurra edo besteak arriskuan daudela, muga garbi eta irmo bat jartzea komeniko zaigu: “Badakit zure laguna/anaia jotzeko gogo biziz zaudela, baina ezin dizut utzi jotzen, ezin dizut utzi min hartzen edo min ematen”. 6) Zerbait egin nahi duzu zure lagunarekin? Zerbait adierazi nahi diozu? Haurrentzat ez da atsegina eta gogobetegarria beren amorrutik eta frustraziotik espresatzea. Sarritan beraiek ere ez dira gustura geratzen egin dutenarekin (nahiz eta guk kanpotik ez nabaritu). Guk ez badiogu ulermen, errekonozimendu, babes eta laguntzarik ematen, non aurkituko du? 118
Guraso.eus urtekaria 2015
Eùaut Aiartzaguena Eùaut Aiartzaguena Bravo naiz 1988an Iurretan sortua. Iurreta non dagoen ez dakizuenok , saiatu Durangoko peajea pasa z enuten azken aldiaz gogoratzen‌ ba horixe! Peajea Iurretan dago! Umetatik gustatu izan zait marraztea (ez hainbeste margotzea) eta h amaika komiki irakurtzen nituen. Oroitzapen benetan polita daukat Erramun Basaja una, Gabai eta Asterixen abenturen komikiekin. Gaur egun ere esku artean izaten ditut sarri eta berriz bizitzen ditut bineten arteko aben tura horiek. Arte Ederretako ikasketak egin banituen ere hezkuntza ez formaleko hezitzaile gisa jardun dut gehiago, hainbat elkarterekin udalekuak antolatzen lagunduz batez ere. Eta orain, hara non atera zaidan bi zaletasunak uztartu eta ikuspegi hezitzailetik marrazteko au kera! Iuujuuu!!!
119
Guraso.eus urtekaria 2015
120
Guraso.eus urtekaria 2015
Amatasuna, haurren haziera eta feminismoak. ulerkera ezberdinak eta eztabaidak bidegurutzean Ainhoa Narbaiza
Guraso izan eta haurrak nola hazi erabakitzeko inoiz baino informazio-baliabide gehiago dauden momentu honetan, badirudi jatorrizko ezagutza eta bizi-ereduen gaineko ikuspegiak irekitzen ari direla. Sistema ekonomiko-sozialaren gaineko ikuspegi kritikoa eraiki nahi den familia edo ingurune askotan, “Haziera naturala‟, „amatasun/gurasotasun kontzientea‟, „atxikimendua‟ eta „amatasun errespetatua‟ kontzeptuen gaineko interes soziala handia dela esan daiteke. Hain juxtu, pasa den urtean “Amatasuna eta atxikimenduzko haziera ereduak Gipuzkoan” ikerketa burutu nuen, eta bertatik ateratako hainbat kezka, ondorio zein gogoetak dakarzkigu lerro hauetara. Amatasuna bizi eta ulertzeko era anitzak daudela ulertuz, atxikimenduzko haziera ereduak zein irudikari eta esperientzia sortzen dituen aztertu nuen. Sarean gertatzen diren eztabaida ezberdinetatik abiatuz, ama ezberdinek erabakiak nola eta zeren arabera hartzen dituzten aztertu nuen, hau da, diskurtso ezberdinek zein abiapuntu duten, emakumeen autonomiarengan zein eragin duten eta praktika ezberdinek diskurtsotik zenbat daukaten. Edoskitze naturala, erditze naturala, ama-haurra lotura emozionala eta ama instintua bezalako gaiek interesa sortzen dute, baina baita eztabaida ere. Orokorrean, amatasunarekin lotutako gaiak feminismoen baitan historikoki izan duten garrantzia kontutan hartuta, egun ere pil-pilean dagoen gaietako bat dela esango nuke. Ama jaiotzen al gara emakumeak? Zientifikoki zein sozialki, ama izatea, emakume izatearen ondorio natural moduan ulertu izan da, eta honekin batera haurraren heziketari eta hazierari dagozkion ardura eta kezkak amatasunarekin lotu izan dira.
121
Guraso.eus urtekaria 2015
Denboran atzera joanda, ama-maitasuna kontzeptua XVIII. mendean eraiki zen, haurren heziketa bermatuko zuen esparru gisa. Garai honetan haurtzaroaren eraikuntza eta birbalorazioa ere gertatu zen. Haurrak erdigunean kokatuz eta izaki preziatu eta etorkizunerako giltza bezala ulertuz (Ariès, 1987). Historikoki, amatasunaren gaineko diskurtsoak nondik eraiki diren eta nola aztertzea ere beharrezkoa zaigu. Izan ere, zientzia ororen inguruko ezagutzak guztiz ideologikoak izan dira, baita amatasunaren inguruan sortu direnak ere. Aditu ezberdinengandik datozkigun diskurtsoek, modu batez edo beste batez, generosistema sexistak elikatu eta legitimatu dituztela azpimarratu izan du epistemologia feministak. Agente horiek diziplina ezberdinetan kokatzen dira, baina batez ere, medikuntzaren, pedagogiaren eta “psiâ€? zientzien eremuan kokatzen direla esan genezake. Emakumeak, jakin badakigu ez direla ama jaiotzen, eta guraso izaten nola/nondik hasi eta ikastea erabaki konstantea eta korapilatsua dela. Ama izatea, kezka eta interes askori erantzuten ari zaren momentuan gertatzen baita kasu askotan, ama feminista, ez-kapitalista, ekologista, euskalduna, izan nahiaz besteak beste. Hezkuntza eta heziketa ereduen gaineko erabakiak ere, norberaren bizitza eta komunitatearen araberakoak izango dira. Hortaz, gurasoen eta haurren harreman berria eta horren bitartez sortzen den egunerokotasuna erabaki horien isla izango da (Imaz en Alonso, 2006). Honek era berean, hainbat esparrutan jarrera eredugarriak izateko gizarte-presio gehiago egotea eta errudun sentitzea dakar. Atxikimenduzko haziera eredua 1950. hamarkadan, hainbat teoria psikologikoren bitartez, ama eta aitaren arduren banaketaren beharraz hitz egiten hasi ziren AEBetan. Garai honetan, kokatzen dira atxikimenduzko hazieraren gaineko lehen teoriak, John Bowly-ren atxikimenduaren teoria adibidez. Atxikimendua, haurrak bere gurasoekin edo zaintzaileekin garatzen duen lotura emozionala da, eta bere nortasunaren garapenean ezinbestekoa izango zaion segurtasun emozionala ahalbidetuko dion figura azpimarratzen zuen Bowlyk. Izan ere, segurtasuna izateak haurraren antsietate eta beldur sistema baldintzatuko lukeela zioen, honen arduradun bere afektu-figura nagusia izanik (ama) (Bowly, 1998). Egun, 50. hamarkadan planteatutako gogoetak, Carlos Gonzalez eta Laura Gutman egile ezagunen liburuetan ere aurki ditzakegu. Eta gurasoen artean Bestsellerrak direla esan genezake. Euskal Herriko testuinguruan, zaintza, elikadura eta bestelako aspektu batzuen gaineko liburuez gain, korronte eta autore hauen planteamenduak erreferentziatzat dituzten informazio-iturri anitzak daude: ikastaro, hitzaldi, jardunaldi, webgune, topaketa eta elkartruke-espazioak. Hain juxtu, autore hauek planteatzen dutena, hainbat korronte feministetatik gogor kritikatu izan da: Ama-instintua kontzeptuaren kasuan, hainbat autore feministek
122
Guraso.eus urtekaria 2015
eraikuntza sozial gisan identifikatu dutena, autore hauek naturaren jakintzaren baitan kokatzen dute. Bestalde, aipagarria da, Sharon Hays-ek Las contradicciones culturales de la maternidad liburuan azaltzen duena. Amatasunaren mendebaldeko ideologiaren barruan, amatasun eredu intentsiboa aztertu zuen Hays-ek. Esan genezake hazierak berak garrantzia daukala amatasunaren jarrerak eta ereduak ulertzerako orduan. Haysek eredu intentsibo honen jarrera ezberdinak desberdintzeko honako 5 ezaugarri aipatzen zituen (Hays, 1998): 1. Haurrari zentralitate osoa ematea, bere interesak nukleo familiarraren gainetik ipiniz, batez ere amaren interesen gainetik. 2. Eredua emozionalki guztiz absorbentea izatea, dedikazio osoa eskatzen du. 3.-Metodo eta ezagutza transmititzen dien adituez gidatutako haziera 4.-Garestia da, haurraren ongizate fisiko eta psikologikoa bermatzeko zein hezkuntza formazio jasotzeko hainbat erosotasun material eskatzen baititu. 5.-Haurraren orainaldi eta etorkizunaren ardura amaren gainean egotea, batez ere. Eztabaidak bidegurutzean Feminismoa ez da mundua ikusteko begirada bakarra, eta feminismoaz baino feminismoez edo korronte feministez jardun beharko genuke. Izan ere, feminismoek, emakumeen mendekotasuna azaldu, zalantzan jarri eta kritikatu duten arren, ez dago iritzi homogeneo bat gai honen inguruan. Korronte eta bizi ikuskera ezberdinak daude eta egon dira historikoki amatasunaren inguruan. Amatasuna ulertzeko eta bizitzeko erak bi muturretan laburtu ezin ditugun arren, eztabaidaren testuingurua honela azaldu genezake: Alde batetik, amatasunak feminidadearekin daukan lotura kritikatzen duten ikuskerak daude. Ama onaren eredua, ama-instintua, edo amatasun kontzeptua identitate femeninoaren lehen ardatz izatea deseraiki nahi izan dutenak dira hauek. Bestetik, amatasunesperientziaren aldarrikapena eta gorespena egiten duten ikuskerak daude. Amatasuna bera, berreraiki nahi duten planteamenduak direla azpimarratzen du Lorena Salletik, amatasuna ahalduntzearekin lotu eta plazer eta ezagutza eremu bezala defendatzen dute hauek (Saletti, 2008). Azkenaldian, feminista askoren elkargune diren online-espazioetan eztabaida ugari sortu dira, Pikara magazine online aldizkarian kasu. Egile ezberdinek artikulu edo sarrerak argitaratzen dituzte eta ondoren honen azpian beste erabiltzaile batzuek iruzkinak egiteko aukera daukate. Eta hain justu, amatasun eredu naturalaren gaineko kritika egiten duten artikuluek sortzen dute zalaparta gehien. Honela aipatzen du Beatriz Gimeno teorilari feministak (duela gutxi Berria egunkarian ere elkarrizketatu zuten): “Este antifeminismo que viene es un mix entre ecologismo esencialista y feminismo de la diferencia mal entendido. Ellas plantean una revalorización de lo ontológicamente femenino sin salirse del patriarcado ni un metro. No necesitan organizarse políticamente en contra de la opresión porque, al parecer, lo único que las oprime son los avances del feminismo”– (Pikara Magazine online aldizkaria) 123
Guraso.eus urtekaria 2015
Euskal Herrian ere, gaiak tentsio, kontraesan eta desadostasunak sortzen dituen arren, zera dio Irati Fernandez Pujanak, “Ezin dugu ondorioztatu feminismoaren eta amatasunaren arteko harremana gatazkatsua edo bateraezina denik; guztiz kontrakoa baizik, orain arte bikotearen barruan erdietsitako berdintasunezko zenbait lorpenetan amatasunak ezustean aldaketa negatiboak eragin baditzake ere, kontzientzia feministak lagundu egiten duela haiek aldatzen, berrinterpretatzen eta berriro bere lekua ematen” Eztabaidaren muinean feminista izatea zer den dago, eta definizio horiek nola eraikitzen diren ikustea interesgarri suertatu zait. Askotan feminista izatea zer den eta zer ez den eztabaidatzen da, aukera ezberdinez hitz egin beharrean. Eta feminista dena zer den esaten duten horiek zein posizio sozialetatik hitz egiten duten antzematea ere beharrezkoa iruditzen zait. Eta sortzen ari diren eztabaidak interesgarriak diren arren, askotan ez da zalantzan jartzen haurren beharrei eta amatasunari eskaintzen zaien arreta eta zentralidadea. Eztabaidak eztabaida baina, badaude bide komunak eta aliantza puntuak feminismoen baitan amatasunari edo osasun sexual eta erreproduktiboari dagokionean. Lotura horiek egiteko aukerak argi ikusi dira, abortuaren legearen azken erreformaren harira sortutako korronte eta belaunaldi feminista ezberdinen bateratzean. ITURRIAK:
Ariès, Philipe (1987) El niño y la vida familiar en el Antiguo Régimen. Madrid:Taurus Bowlby, John (1998). El apego y la perdida. Barcelona: Ediciones Paidós Ibérica Hays, Sharon (1998). Las contradicciones culturales de la maternidad. Barcelona: Paidós Imaz Martinez, Elixabete en Alonso Arbiol, Itziar (koord.) (2006). Amatasuna eta aitatasun. Proposamen berriak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea Saletti Cuesta, Lorena (2008). El concepto de "maternidad": últimas tendencias dentro del feminismo. Clepsydra: revista de estudios de género y teoría feminista
124
Guraso.eus urtekaria 2015
Jolasean topatuko gara Ana Mo単us Jolasa ez da huskeria. Mundu berezi horretan sentitzen da haurra azkenik libre, kanpoko arau eta exijentziak ahaztu, eta bera(iek) bihurtzen direnean planetako errege eta erregina. Ez dago helbururik, ez ekonomiko, material ez bestelakorik; plazeretik eta plazererantz aritzen dira salto eta brinko. Artista bilakatzen dira lokatzetan eskuak murgiltzen dituztenetan, ezezagunaren bila abiatu piraten zapia buruan dutela eta erraietatik oihu egiten dute norbaiten ezkutalekua antzematen dutenetan. Orduak, egunak eta hilabeteak pasa ditzakete ekintza berbera egiten, beraientzat aldi bakoitza berria baita; orijinala. Ez da inoiz oheratzeko gogoa piztuko dien adina iluntasun egongo. Kontu serioa da jolasarena; jolasa ez den beste milaka gauzekin zerikusia duena. Erronka eta desafio potoloak agertzen dira bertan , hauek gainditzeak dakarren satisfazioarekin. Lortze ezak berriz frustrazioa kudeatzeko estrategiak ipintzen ditu martxan; nabigatzeko hain beharrezkoa bihurtuko den timoia. Jolasean dabiltzan bitartean lagunekin izaten dituzten gatazkek ere enpatiaren garapena aktibatzen dute, bestearen mina, poza eta izua sentitzeko gaitasuna; bihotzetik bihotzera begiratzeko lupa. Bada ordea kontu paradoxiko bat haurraren jolasetan: heldu izateko desioa, heldu rolak betetzekoa. Errezeloz gordetzen baitiegu gizaki txiki jakintsu hauei, helduok preskripziodun eta preskripzio gabeko drogak ditugula ezkutaketetan jolasteko, maskarak janzten ditugula norberagandik ihes egiteko, gatazka konponezin eta serioegiak kudeatzeko begirada erauzten dugula eta behin eta berriz errepikatzen dugun hori, ez dugula plazeragatik egiten. Haurra jolasean dabilen istant oro hazten ari da, garatzen, eta beharbada guk kontrako norabidean, erregresioan, egingo dugu topo garen haurrarekin; berandu izan baino lehen. Eta zu, ausartzen al zara izarrak zenbatzen hasi eta guztiak kontatuko ditugula sinestera?Horman neurtu eta azken marratxotik zenbat hazi garen ikustera? Sofan lo gaudenaren itxurak egin eta norbait gerturatzen denerako, barreari ezin eustera? Ausartzen al zara begiekin irribarre egitera?
125