2016 urtekaria guraso eus

Page 1

GURASO.EUS URTEKARIA 2016 2016. URTEKO KOLABORAZIO GUZTIEN BILDUMA


Guraso.eus urtekaria 2016

SARRERA Guraso.eus egitasmoan guraso eta hezitzaileentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen saiatzen gara. Egunerokotasunari adi gaude eta kazetaritza lana ere egiten dugu, albisteak jarraituz eta sortuz, et gu ere bagaude sare sozialetan. Gaiak baina beste patxada batekin lantzea ere bada gure asmoa eta honetarako daukagu gurasotasunaren eta etxeko hazkuntzaren ari ezberdinetatik tira egiten duten kolaboratzaileak. Gaiak lasai jorratzeko, presarik gabe. Gero eta zabalagoa da gure egitasmoa eta gero eta gai gehiago jorratzen ditugu, honetarako euskal Herrian zehar aurkitu ditugun kolaboratzaileak ditugu. Bakoitzak bere esperientziatik, jakintzatik, nahietatik idazten du eta guztion artean eraikitzen dugu guraso.eus. Urtekari honetan 2016ko uzta batu dugu. Kolaboratzaileen testuak.

2


Guraso.eus urtekaria 2016

Usoa Agirre Usoa Agirre Jauregi naiz, Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta Arteman Komunikazioa kooperatibako kide. Batez ere Interneten landu dut nire komunikatzaile profila eta, ofizioz zein afizioz, gertutik jarraitzen ditut teknologia berrien inguruko kontuak: sare sozialak, azken gailuak, komunikatzeko modu berriak‌ Ama ere banaiz orain hiru urtetik eta teknologia berrien mundua gurasotasunarekin uztartzen saiatuko naiz Guraso.eus-eko txoko honetan

3


Guraso.eus urtekaria 2016

Seme-alaben argazkiak sare sozialetan argitaratzeko zenbait aholku Guraso izan aurretik erabiltzen zenituen sare sozialak. Lagunekin eta ezagunekin partekatzen zenituen zure burutazioak, artikulu interesgarriak, oporretako argazkiak‌ Facebooken, Twitterren, Instagramen‌ Baina, bat batean haurdun geratu eta zure kontuak ez ezik, zure umearen kontuak partekatzen hasten zara: lehen ekografia, jaiotza, lehen pausoak, urtebetetzeak ‌ Horiek guztiak lagunekin eta ezagunekin, Facebooken, Twitterren, Instagramen‌ Kontziente ote zara/gara argazki horiek izan dezaketen oihartzunaz?

Sare sozialek eskaintzen digute aukera gertu ez ditugun horiekin gure egunerokoa konpartitu eta seme-alabak nola hazten doazen erakusteko. Argazki dibertigarri eta atseginak izaten dira gehienetan, eta batzuen ustez sare sozialek eskaintzen dituzten aukera horiek naturaltasunez erabili behar dira, baina agerpen publiko horrek izan dezakeen oihartzunaz jabetu behar genuke lehenengo.

Arriskuak

Adituen arabera, adin txikikoen argazkiak Interneten jartzearen arrisku nagusiak hiru dira: 1. Protagonistaren identitatea bereganatzea: norberaren semea edo alaba dela esanez, adibidez. 2. Cyberbullying-erako erabiltzea: Internet bidezko jazarpena. 3. Morphing-erako erabiltzea: argazkiaren manipulazioa, adin txikikoaren aurpegia beste argazki baten gainean jarriz. Ez dira kasu horiek askotan gertatzen, baina arriskuak hor daude. Helduon argazkiekin ere arriskua berbera da, baina adin txikikoekin handiagoa da kaltea.

Dena den, artikulu honen helburua ez da umeen argazkiak Internetera ez igotzeko esatea, sarean zabaldu nahi badituzu zenbait aholku ematea baizik. Beste arlo askotan bezala, gure seme-alaben argazkiekin ere zentzuz jokatu beharko genuke eta kontuan hartu, benetan argazkia pribatua bada, ez dela komeni sare sozialetan jartzea. Berdin dio ze pribatutasun maila ezarri duzun Facebookeko zure profilean, handik edo hemendik publiko egitera irits daiteke eta.

4


Guraso.eus urtekaria 2016

Nik neuk igotzen ditut semearen argazkiak sare sozialetan eta jarraitzen ditut semealaben argazki bikainak jartzen dituzten beste profil asko ere. Argazki “artistikoak” egiten saiatzen naiz, nahiz eta askotan ez lortu, baina sare sozialak eta seme-alabak uztartzeko beste beste modu bat izan daiteke hori.

Aholkuak

Beraz, adin txikikoen argazkiak sare sozialetan zabaldu nahi badituzue, hemen dituzue zenbait aholku:

1. Ez igo sekula umeak biluzik azaltzen diren argazkirik. Bainatzen dagoen momentua, ipurdi bistan korrika doanean… momentu dibertigarriak izan daitezke, baina badaude horrelako irudiekin bildumak egin eta pornografiarako erabiltzen dituzten munstroak. Hobe pizti horiez ez elikatzea. 2. Ez argitaratu argazkiak egunero. Egoera ahulean jartzen zaitu eta zure zein seme-alabaren segurtasuna arriskuan jartzen duzu. 3. Argazkian ez dadila agertu baliozko objekturik. Etxean egindako argazkiren bat igotzen baduzu, saiatu baliozko gauzarik ez erakusten: telebista, ordenagailua, autoa… Lapurrentzako informazio baliagarria izan daiteke. 4. Ez dadila agertu etxeko helbidea edo atea. Egindako argazkiak leku publikoetakoak izan daitezela eta, hala ez badira, ez daitezela agertu zure etxea dagoen kalearen izena edo etxeko sarrera, adibidez. 5. Argazkiarekin batera ematen den informazioa zaindu. Hor eman daiteke lapurrentzako informazio baliagarria: “Oporretarako dena prest. Hilabete etxetik kanpo izango gara”, “Eskolatik irteten, egunero bezala”, eta antzerakoak. 6. Errepasatu, denbora batera, igotako argazki eta bildumak. Igo genituen egunean lagunei erakutsi genizkien oporretako argazkiak, adibidez, baina agian dagoeneko ez du zentzurik bilduma Interneten edukitzeak. Errepasatu sare sozialetan ditugun argazkiak eta, orain ez badute zentzurik, ezabatu. 7. Umeak egoera konprometitu batean agertzen diren argazkiak ez igo. Edo aurpegi “barregarriekin” agertzen direnak. Meme-ak hainbeste erabiltzen diren garai honetan, ez liguke batere graziarik egingo gure umearen aurpegiarekin mundu guztiak barre egitea. Eta zuek, irakurleok, igotzen dituzue seme-alaben argazkiak sare sozialetara? Gustura irakurriko nituzke zuen iritziak gai honen inguruan.

5


Guraso.eus urtekaria 2016

Amaia Agiriano Kaixo lagunok! Ama izateak ekarri nau guraso.eus-eko txoko hontara, izan ere, seme-alabak izan dira adimen gaitasun handiko haurren errealitatera inguratu nautenak eta azken urte hauetan bidea erakutsi didatenak. Bederatzi hilabete besterik ez zituen alabak Txusak, biziki eskertzen dugun homeopatak, adimen gaitasun handikoa izan zitekeela esan zigunean. Garai hartan arkitektoa nintzen ogibidez eta gai hori berria zen niretzat; ez nekien ezer garbirik berorren inguruan eta poliki-poliki liburuak irakurtzen eta hitzaldietara joaten hasi nintzen, mitoak baztertu eta errealitatea ezagutuz. Jeanne Siaud-Facchin psikoterapeuta eta gaian adituak dioen eran, adimen gaitasun handiko izatea C.I. altu bat izatea baino munduan egoteko modu bat dela ikusi nuen eta batez ere, ez dela arazo bat; ondo bideratuz gero, dohain eder bat baizik. Haurrak ikastolan hasi zirenean ordea ikastetxe gehienak ez zeudela haur hauek identifikatu eta arreta egoki bat eskaintzeko prestatuak ohartu ginen eta beharrak bultzatuta, Fundación Avanza-ko “Identificación y atención del alumnado con superdotación intelectual en Infantil y Primaria” eta Uned-eko “Experto Universitario en Diagnóstico y Educación de los Alumnos con Alta Capacidad” egin nituen. Gerora, Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra ere bai. Azken urte hauetan Aupatuz, Euskal Herriko Adimen Gaitasun Handiko Haurren Elkarteko talde tekniko kide naiz, guraso eta irakasleei zuzendutako ikastaroak prestatzen eta ematen gabiltzalarik eta guraso.eus-eko tartetxo honetan ere haur hauei tokitxo bat eskainiko diegu, gurasoen parte-hartzea behar beharrezkoa baita da beraien identifikazioan eta arreta egoki bat emateko prozesuan. Elkarrekin gauza asko ikasiko dugulakoan nago

6


Guraso.eus urtekaria 2016

Zer egin dezakegu gure seme edo alaba adimen gaitasun handikoa izan daitekeela sumatzean?

Aurreko artikulua Eskola desberdin baterako Hezkuntza Berrikuntza gaiari eskaini genion eta horren inguruko hainbat zertzelada eman genuen. Gaurkoan, artikulu hari jarraituz, JosĂŠ Antonio FernĂĄndez Bravoren hitzak gogora ekarriko ditugu. Berak aipatzen zuen, irakasle on bat izateko, bi gauza nahikoa direla: materia ahalik eta ongien ezagutzea eta haurrari entzutea. Matematikari honen hitzak irakaskuntzatik gurasotasunera pasatzen baditugu, badugu zer pentsatua. Izan ere, sarritan, eta adimen gaitasun handiko haurren esparruan ari garela, bietatik erren sentitzen gara; ez dugu gaia behar bezala ezagutzen eta ez dugu haurrari entzuten ikasi. Gogoan dut, orain dela bederatzi urte, alaba adimen gaitasun handikoa izan zitekeela esan ziguten egun hura. Harrituta gelditu nintzen. Ez nekien ezer hortaz, edo, okerragoa oraindik; nituen uste gehienak, denborarekin ikusi eta ikasi dut, ustelak zirela. Orain, ia hamar urte geroago, gauzak beste era batera ikusten dira. Euri asko egin du ordutik: denak hartu ditugu; zirimiri goxoak eta ekaitz bortitzak. Hasierako momentuak ez dira errazak izaten; kezka, noraeza eta bakardadea sentitzen da gehienetan. Sarritan deitzen digute gurasoek beraien seme edo alaba adimen gaitasun handikoa izango denaren susmoaz eta zer egin dezaketen galdetuz. Hori dela eta, gaurko honetan, lehen momentu horietarako zenbait argibide emango dugu. Gurasoren batek bere seme edo alaba adimen gaitasun handikoa izan daitekeela uste badu, lehenik eta behin behatzea eta ondoren ebaluatzea lirateke egokienak. Ebaluatzea diot, eta ez, diagnostikatzea, ez baikara inolako gaixotasunaz ari. Beraz, lehenengo, lasaitasun osoz, behatu egingo dugu. Hona hemen Javier TourĂłn-ek guraso eta irakasleentzako eskainitako behaketazerrenda: 1- Txiki txikitatik oso adi egon ohi dira. 2- Azkar ikasten dute eta ideiak erraz erlazionatzen dituzte elkarren artean. 3- Informazio asko gordetzen dute eta oroimen ona izan ohi dute. 4- Ezohiko hiztegi aberatsa eta beraien adinerako esaldi-egitura konplexuak erabili ohi ditu. 5- Hitzen Ăąabardura, metafora eta ideia abstraktuen ulermen handia.

7


Guraso.eus urtekaria 2016 6- Zenbaki eta asmakizunak tartean dituzten problemak ebaztea gustatu ohi zaie. 7- Hein handi batean autodidaktak dira; irakurtzen eta idazten eskolaurrean hasi ohi dira. 8- Ezohiko sakontasun emozionala, sentimendu eta erreakzio biziak eta oso sentiberak. 9- Pentsamendua abstraktua eta konplexua da, logikoa eta intuitiboa. 10- Idealismoa eta justizia-zentzua normalean baino lehenago agertu ohi da. 11- Ardura handia gai sozial eta politikoengatik eta injustiziengatik. 12- Arreta luzaroan manten dezakete eta iraunkortasuna eta kontzentrazio handia dute beren gustuko egitekoetan. 13- Beraien sentimenduengatik arduratu egin ohi dira eta esna daudela amets egiten dute. 14- Beraien buruaz eta besteen ezintasunaz edo geldotasunaz pazientzia gutxikoak. 15- Oinarrizko trebetasunak azkarrago eta praktika gutxiagorekin ikasteko gaitasuna. 16- Ikerketa-galderak egin ohi dituzte eta irakasten zaiena baino urrutiago joan ohi dira. 17- Interes-sorta handia (nahiz eta batzuetan interes bizia arlo zehatz batean soilik). 18- Jakin-min oso garatua; amaierarik gabeko galderak. 19- Interes handia esperimentatzeko eta gauzak era ezberdin batera egiteko. 20- Ideiak edo gauzak ohikoak ez diren eran erlazionatzeko joera (pentsamendu dibergentea). 21- Umore-zentzu zorrotza eta batzuetan ezohikoa, batez ere hitz-jokoekin. Zuen seme edo alabak hauetako ezaugarri asko betetzen dituela sumatuz gero, komenigarria da bere gaitasun intelektuala espezialista batek ebaluatzea. Horretarako bi bide daude: batetik, gaian esperientzia duen psikologo pribatu batengana joanda eta, bestetik, tutorearekin harremanetan jarrita. Lehenengo kasuan familiak hautatuko du psikologoa eta oso garrantzitsua da adimen gaitasun handiko gaian esperientziaduna izatea, bere eginkizuna, adimen gaitasun handia duen edo ez ikusteaz gain, argibide edo orientabide batzuk ematea izango baita. Psikologoaren txostenaren kopia gurasoek ikastetxera eramango dute eta bertan, orientazio-sailarekin batera, haurrarentzako neurririk egokienak hartuko dira. Bigarren kasuan, gurasoek beraien susmoaren berri emango diote tutoreari eta ikastetxeko orientazio-zerbitzua edo Berritzegunea arduratuko da ebaluazioa egiteaz. Berritzeguneak ikastetxeei eta irakasleei Prestakuntza eta Hezkuntzaren Berrikuntzan laguntzeko Euskal Autonomia Erkidegoko zentroak dira eta beraien eginkizunen artean dago hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei erantzuna ematen laguntzea, hau

8


Guraso.eus urtekaria 2016 da, adimen gaitasun handiko ikasleei ere bai. Hala ere, esan bezala, Berritzegunearen eginkizuna ikastetxeari aholkuak ematea da eta ez familiari, eta, ondorioz, bigarren kasu honetan, familiaren parte-hartzea txikiagoa izango da lehenengoan baino. Behin ebaluazioa egin ondoren, lehenengo kasuan bezala, ikaslearentzako neurririk egokienak hartuko dira. (Hurrengo batean zehaztuko ditugu zein neurri izan daitezkeen). Argi izan behar dugu ebaluazioaren helburua ez dela haurra adimen gaitasun handikoa den edo ez den etiketatzea, baizik eta, dagokion hezkuntza eskaini ahal izateko, nola ikasten, sentitzen eta pentsatzen duen ikustea eta, batez ere, desberdin izatearen arrazoia ezagutzea. Jeanne Siaud-Facchin psikoterapeutak dioen eran, adimen gaitasun handiko izatea “munduan egoteko modu bat” da, nortasunari kolorea ematen diona. Guraso eta hezitzaileon lana da kolore horiek ezagutu eta haurrari bere desberdintasuna kudeatzen ikasten laguntzea. Horretarako, lagungarri gerta dakizkiguken hiru liburu aipatuko ditugu (orientabide gisa, baina beste asko ere bada): 

“El niño superdotado. Cómo reconocer y educar al niño con altas capacidades”, Coks Feenstra (2004). Gurasoentzat lagungarri haurraren gaitasun handien susmoa izaten dutenetik hezkuntza prozesu osoan zehar, etapaz etapa gerta daitezkeen hainbat egoera azaltzen baititu. Adibidez josia eta oso irakurterraza. “A mí no me parece. Casos prácticos para comprender la alta capacidad”, Eva R. Alegría, José Luis Pérez eta Félix Ruiz Mahamud (2015). Oso liburu interesgarria, egileek urte askotako esperientziaren ondoren idatzi dutena. Hainbat adibideren laguntzaz haur hauen zenbait portaera ulertzen eta normaltasunez hartzen lagunduko digute eta, baita, beste zenbait kasutan, haurrari laguntzeko zer egin dezakegun azalduko digute. Guraso, irakasle edo gaian jakin-mina duen edonori zuzendua da. “¿Demasiado inteligente para ser feliz?: Las dificultades del adulto superdotado en la vida cotidiana”, Jeanne Siaud-Facchin (2014). Semearen edo alabaren kasuarekin dabilela, guraso askok bere buruarekin topo egiten du. Liburu hau oso lagungarri da pertsona helduetan adimen gaitasun handiaren nortasuna ulertzeko eta ongi eramaten ikasteko. Oso gomendagarria gurasoentzat.

Sarean ere bada hainbat lotura interesgarri: interesgarriak/

http://www.aupatuz.org/eu/lotura-

Poliki-poliki, hasierako kezka, noraez eta bakardadea gainditu eta ibilbide berri bat hasiko da. Hala ere, ezin ahaztu, hasieran aipatu dugun bigarren osagaia: haurrari entzutea. Ez belarriarekin soilik, bihotzarekin eta buruarekin ere bai. Haurra libre senti dadila sentitzen eta pentsatzen duena gurasookin hitz egiteko eta ibilbidea askoz errazagoa izango da, bai berarentzat eta baita gurasoontzat ere.

9


Guraso.eus urtekaria 2016

Adimen gaitasun handiko haurrak mailaz aurreratzearen abantailak Gaur egungo gure hezkuntza sistema adinean oinarrituta dago, nahiz eta denok dakigun adin bereko haurren hezkuntza beharrak oso ezberdinak izan daitezkeela. Sistema erdi-mailako balizko ikasleari eta maila horretara heltzen kostatzen zaienei bideratuta dago eta beharra dagoenean maila bat errepikatzea normaltasunez ikusten da.Maila bat aurreratzea aldiz, errezeloz begiratu ohi da, oraindik ere, beldur asko baitago gaiaren inguruan: ea haurra nagusiagoen artean sozialki ongi moldatuko den; ea emozionalki ongi erantzungo duen; ea akademikoki emaitza onak lortuko dituen; ea ingurukoek zer pentsatuko duten,… 1989an, Columbiako Unibertsitateko irakasle James H. Borland-ek honela zioen: “Azelerazioa hezkuntza munduan den fenomenorik bitxienetarikoa da. Ez dut beste gairik ezagutzen, ikerketek argitu dutenaren eta profesional gehienek uste dutenaren artean hain alde handia dagoenik. Azelerazioari buruzko ikerketak hain dira positiboak eta azelerazio egoki baten onurak hain nabariak, zaila dela ikusten hezitzaile bat horren aurka nola egon daitekeen”. Argi izan behar dugu, Javier Tourón maisuak hainbeste aldiz azpimarratu duen eran, azelerazioak ez duela ikaslea azkarrago aurrera egitera bultzatzea esan nahi, baizik eta bere erritmoan aurrera egin dezan, balazta sakatzeari uztea. Izan ere, azelerazioa, funtsean, hezkuntza sistema ikaslearen behar berezietara egokitzeko bide bat da, batez ere ikaslearen ikasteko abiadurara; bai ikasleari dagokion adina baino lehen ikasketak egiten utziz, edo, baita, normala baino erritmo azkarrago batean aurrera egitea ahalbidetuz.

Horretarako,

hainbat modu ezberdin dago,

gure artean

ezagunenak, eskolan adina baino lehenago hastea, ikasturte bat “salto egitea”, ikasgaika azeleratzea eta curriculuma trinkotzea direlarik. Ikastetxeentzat errazenak ikaslea eskolan adina baino lehenago hastea eta ikasturte bat “salto egitea” dira, ez baitute kostu eta lan berezirik suposatzen, baina neurriok hartzeko orduan izugarrizko konfiantza-falta sumatzen da bai profesionalen eta baita gurasoen artean ere. Ondorioz, askotan, pausu hori eman ordez, “badaezpada ezer ez

10


Guraso.eus urtekaria 2016 egitea” erabakitzen da. Konturatu behar gara, ordea, badaezpada ezer ez egite horrekin, zerbait egiten gabiltzala, hau da, haurra lehen zegoen egoera berean uzten. Onuragarria izango al da hori? Sarritan entzun dugu, adimen gaitasun handiko haurrengatik, lasai egoteko; argia bada, aurrera egingo duela. Baina, demagun, gure semea edo alaba futbolean oso ona dela eta asko gustatzen zaiola. Ez al genioke futbolean aurrera egiten lagunduko? Goiko mailetan futbolean dabiltzan horiek, inolako laguntzarik gabe, beraiek bakarrik helduko al ziren heldu diren mailara? Kirolaren kasuan argi ikusten dugu laguntza behar-beharrezko dela ahalmena errendimendu bihurtzeko. Badakigu, gainera, lantzen ez den talentua desagertuz joaten dela. Bada, gauza bera gertatzen da ikasketei dagokienean ere. Ikasle bat bere hezkuntza beharrak lantzeko eta garatzeko giroan ez badago, ikasketekiko motibaziogaltzea eta gauza berriak jakiteko interes eta irrika galtzea ekarriko dio, hainbat kasutan eskola-porrotera helduz. Adimen gaitasun handiko ikasleek ere, duten ahalmena errendimendu bihurtzeko, motibazioa, lana eta ingurukoen laguntza behar dute. Ez al zarete sekula ezer berririk entzun ez duzuen hitzaldiren baten egon? Edo ezer gutxi ikasi duzuen ikastaroren batera joan beharra izan? Ez al zarete aspertuta, berriz ez errepikatzeko gogoz eta denbora galtze bat izan denaren sentsazioaz gelditu? Eguna joan eta eguna etorri, horrelaxe bizi dute ikastetxeetako esperientzia gaitasun handiko ikasle askok; itogarria da beraientzat. 2004an, Estatu Batuetan, adimen gaitasunaren eta talentuaren alorrean mundu mailako hiru adituk, Nicholas Colangelo, Susan Assouline eta Miraca Grossek,Templeton Txostena bezala ezagutzen dena argitaratu zuten, bi ale marduletan berrogeita hamar urtetan zehar adimen gaitasun handiko haurrei egindako azelerazioak aztertzen dituena. Hainbat hizkuntzatara itzulia izan da; tartean, lehen alea, gaztelerara, “Una nación engañada: De qué forma las escuelas reprimen a los estudiantes más brillantes de los EstadosUnidos” izenburupean.

http://www.accelerationinstitute.org/nation_deceived/international/nd_v1_es.pdf

11


Guraso.eus urtekaria 2016

Bertan, azelerazioak burutzeko hemezortzi modu ezberdin azaltzen dituzte, baina, horretaz gain, txostenaren helburu nagusienetariko bat, azelerazioa eta zailtasun sozio-emozionalen arteko mitoak desegitean datza. Izan ere, ikerketek erakusten dutenez, azelerazioak hainbat onura (kognitibo, sozial eta emozional) ekarri ohi dizkie aurreratutako ikasleei, besteak beste: -

Ikasle nagusiagoekin gusturago egon ohi dira, gauza gehiago dituztelako komunean hauekin beren adinekoekin baino.

-

Ikasketetan gehiago saiatu behar dira eta lan egiteko eta ikasteko ohiturak hartzen laguntzen die horrek.

-

Adin mentala helduagoa izan ohi dutenez, goragoko mailako ezagutzak arazorik gabe barneratu ohi dituzte.

-

Emozionalki hobeto sentitu ohi dira; autoestimuan irabaziz.

Ezin ahaztu, hala ere, sarritan, aurrera pasatze hutsaz ez dela egoera guztiz hobetzen, maila berri horretan erabiltzen den metodologia, gelako giroa eta irakaslea oso garrantzitsuak baitira. Orokorrean, azelerazioak onurak dakartza, baina ez dugu pentsatu behar azeleratze hutsak dena konponduko duenik; haurraren berezko ezaugarriek hor jarraituko dute eta horiek kontutan hartuak izan beharko dira azelerazio arrakastatsu bat lortu nahi bada.

12


Guraso.eus urtekaria 2016

Gorka Torre Gorka Torre naiz, 1974an Baionan sortua. Nire gurasoek Ipar Euskal Herriko ikastolen hasieran eta garapenean lan oso handia luzaz egin dute. Beste hamar ikaskiderekin, Ipar Euskal Herrian ama eskolatik batxilergoraino ikasketak osoki ikastolan egin dituen lehen belaunaldikoa naiz. Batxilergotik landa ikastolen laguntzaile izan naiz, bereziki ikastetxeen eraikuntza lanetan. 1999 garren urteaz geroztik, Biziaren eta lurraren zientziak ikastolan irakasten ditut, 10 eta 15 urte tarteko ikasleei. Hamasei urte inguru nituelarik, hezkuntzari buruzko interesa piztu zitzaidan eta geroztik gai honetan gogoeta etengabe sakondu dut. 2009 garren urtean, dozena bat lagun bildu ginen, dagoen hezkuntza sistemarekin (etxekoa, eskolakoa eta jendartekoa) bat ez gentozenak, eta “nolako hezkuntza sistema beharrezkoa ikusten dugu?” galderaren inguruan elkarrekin gogoetatzen hasi ginen. Gaur egun indarrean diren etxeko hezkuntza, eskolak, programa (curriculum) ofizialak, hezkuntzari lotutako legeak, jendartean zabalduak diren baloreak… tarte batez bazterturik, gure baitarik ondoko galderen inguruan hausnartzen hasi ginen: bizi honetan haurrekin zer bizi nahi dugu? Zer transmititu nahi diegu? Hainbat hilabetez hori gogoetatu ondoren, eztabaidak eskola alternatibo baten proiektua irudikatzera eraman gintuen. Ondotik, eskola alternatibo eredu franko aztertu genuen, irakurriz eta bisitak eginez. Hausnarketa segitu genuen antropologia, historia, ekonomia, politika eta beste hainbat arloetan egindako irakurketek aberasturik, eta horrek “eskola alternatibo” kontzeptua gainditzea eta “eskolari alternatiba” kontzeptura heltzera eraman gintuen. Azken honek, hezkuntza, problematika orokorrago batean, politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala, kokatzen du. Bi urte eta erdiko hausnarketa teoriko honen ondotik, ideiak praktikara eramaten hasi ginen, beti ere gogoetak segituz. 2011 garren urtean, Ipar zein Hego Euskal Herriko hogei bat heldu eta haurren artean, Baxe Nafarroako Behauze herrian Bizi Toki espazio kolektiboa sortu genuen, non geroztik, funtsezkoak zaizkigun baloreen arabera jendarte proiektu eder bat eraikitzen dugun, non besteak beste, eskolari alternatiba bat bizitzen dugun (argibide gehiagorentzat Bizi Tokiri buruz, ikus www.bizitoki.org gunea).

13


Guraso.eus urtekaria 2016

Elikadura zoriontsu, osasuntsu eta iraultzailea Ondoko lerroak, eskolari alternatiba den Bizi Toki espazio kolektiboarentzat eta interesatua den ororentzat idatzi ditut. Bizi Tokin dugun elikatzeko moldea, komunean ditugun baloreen araberakoa da, bereziki « planetaren oreka ekologikoarekin bateragarria den bizimodu baterantz ahal bezain fite aitzinatzeko gure zenbait ohitura aldatu » balorea. Ondorioz, ondoko ahaleginak egiten ditugu : ● ekonomikoki autonomoa den bizimodua ukatea, besteak beste elikagaiak ekoiztea ahalbidetzen duten gaitasunak gureganatuz; ● energia gutxi beharrezkoa duen elikagai ekoizpena bultzatzea, besteak beste nagusiki landare elikagaiak kontsumituz (haragi ekoizpenak energia anitz beharrezkoa baitu), gure eskualdean ekoiztutakoak (garraioak gutxitzeko), eraldaketa gutxi ukan dutenak (eraldaketarako energia behar da) eta enbalaiarik behar ez dutenak (enbalai ekoizpenak, eta desegiteak usu, energia behar du); ● sanoa den eta beraz kutsagarria ez den ekoizpen moldetik datozen elikagaiak kontsumitzea, hau da, ongarri kimikorik gabekoa, pestizidarik gabekoa, Jitez Aldatutako Organismorik gabekoa...

Komunean dugun beste balore bat natura errespetatuz honekin kontaktuan bizitzea izanki, jaten ditugun izakiekiko (bereziki abereak) dugun harremana soilik elikadura mailakoa izateak ez gaitu asetzen. Zein harreman mota ukan nahi dugu gure inguruko izakiekin ? Xerkatzen gabiltza. Jatea dastamen plazer iturria da eta taldean une goxoa bizitzeko parada aparta. Bestalde, janaria eta osagarria oso lotuak dira ; horregatik, elikadurak osagarriarengain dituen ondorioei lotua da ere kontsumitzen ditugun elikagaien hautua. Gure osagarria kaltetzen duten hainbat kutsaduren gain zuzenki eragitea zaila zaigu, adibidez airearen kutsadura. Aldiz gure elikaduraren kalitatearen gain eragin dezakegu. Horra ikerlari ugarirengandik datozen lekukotasunak eta aholkuak, Bizi Tokin kontsumitzen ditugun elikagaien hautatzeko eta apailatzeko lagungarri zaizkigunak : Kaltegarriak izan daitezkeen elikatzeko ohiturak ditugularik, arazorik ez ukatearen sentsazioa ukan dezakegu, beharrezkoak ditugun gai eskasia ugariei edo kaltegarriak

14


Guraso.eus urtekaria 2016 diren gai gehiegikeriei gure zelulak etengabe egokitzen ari baitira. Baina goiz ala berant, ohitura horien ondorio kaltegarriak ager daitezke. Jatorri ezezaguna duen minbizi anitzen kasuan, arduradunetariko bat elikadura txarraizan daiteke. Elikadura onak aldiz, minbiziak eta leuzemiak saihesteko balio handia ukan dezake, baita eritasun hauek sendatzeko ere ; bestalde, bakteri eta birus kutsapenekiko, gorputzaren erresistentzia handitzen du. Kasu anitzetan, hobe izan daiteke elikagai gordinak jatea egosiak baino (haragi eta arraiarentzat ere). Egoste edo erretze berotasunak eragindako moldaketa kaltegarriak handiagoak dira tenperatura gora delarik eta egoste edo erretze denbora luzea. Elikagaiek eraldaketa kaltegarri handiak jasaiten dituzte gutxi gora behera 110°C-etik gora (baina bitamina anitzen suntsiketa 60°C inguru hasten da; 70°C-etik gora proteina batzuk ez dira gehiago erabilgarriak eta 100°C-etik gora gatz mineralentzat eta oligogaientzat gauza bera gertatzen da). Adibidez, berotasunak proteina/azukre (glukosa) interakzioak bizkortzen ditu, Maillard molekulen jatorrian direnak (hauek dute adibidez ogiaren azalari kolore marroia ematen). Badirudi erreakzio horrek minbizi eragile azkarrak diren gai batzuen agerpena dakarrela. Orokorki beraz, tenperatura azkarregiek elikagaiak pobretzen edota kaltegarri bilakarazten dituzte. Hobe izaten ahal bada gordin jatea, elikagaiek urdailera berotasuna ekartzea garrantzitsua dela kontutan hartu behar da ere, bestenez elikagaiak 37°C-era igotzeko gorputzak energia gastatu behar du (adibidez txinatarrek ohituraz elikagaiak arinki egosten dituzte : bero kanpoan eta erdi gordin barnean). Bestalde, pertsona bakoitza ezberdina dela gogoan ukan behar da ; adibidez hobe hozbera direnek janari hotza ez gehiegi hartzea. Urtaroak ere kontutan hartu behar dira : kanpoko hotzak eta hezetasunak beroago jan behar dela adierazten dute ; kanpoko berotasunak hotzago jatea ahalbidetzen du. Azkenik, batzutan zailagoa da gordina dena liseritzea egosia dena baino. Estalkirik gabeko eltze batean irakiten duen urean egostea, 100°C inguruan egostea da; zartain batean olioarekin erretzea, 150 eta 190°C arteko tenperatura da; ohizko labe batetan, 100 eta 275°C artekoa; hetsitako eltzean egostean 140°C arte doa eta ikatzaren edo egurraren gainean erretzea 300 eta 500°C arteko tenperatura da : horrela erretako haragia, minbizi eragile izan daitezkeen gaiez betea da. 100°C gainditzen ez duen lurrun eztian egosten ahal da, edota ur galtzea ahal bezain bat saihesteko pizatzen duen eta ongi ahokatzen den estalgiarekin hetsitako eltze batean 100°C pean, likidorik gehitu gabe (elikagaia bere lurrunean egosten da; horretarako eltzea bi herenetara bete, beherean olio zaliska bat eta garbitzeko uraz oraindik bustiak diren barazki urtsuak ezarriz, egosketaren abiatzea ahalbidetzeko). Bi kasuetan, tenperaturaren igotzea poliki egin behar da eta berotasun iturria ahal bezain apal erabili behar da. Erakiten duen urean elikagaiak murgilduz (adibidez kuskurik gabeko arrautza edo arraina) ere egosten ahal da. Hoberena izan daitekeenetik hasiz, hobesten ahal diren eltzeak: olioarekin mantendu behar den lur egosiz egindako eltzea (kasu eginez tajin ontziek bernizarik ez ukateari), galdara (kasu eginez metal astunak ukan ditzakeen esmailarik ez ukateari ; adibidez esmaila urdinean merkurioa bada), eltze erdoilezina, beiraz egindakoa. Aluminioa kaltegarri izan daiteke (eritasun neurologikoekin zerikusia duela uste azkarra bada), baita teflona eta silikona ere. Tenperatura apalean elikagaien gatz mineralak atxikitzen direnez, gatz gutxiago gehitzea ahalbidetzen du horrela sukaldatzeak. Tenperatura apalean, elikagai bakoitzak behar duen egosketa denbora hartzen du. Elikagaia egosiegia delarik, tenperatura goregi igo delako da soilik, eta ez denboran 15


Guraso.eus urtekaria 2016 gehiegi egosi delako. Elikagaiak tenperatura apalean luzaz egostea ez da asmakuntza berria : ekonomika erabiltzen dutenek ongi dakite. Egurrarekin sukaldatu eta ber unean etxea berotu,hau bai plazerra ! Etxea berotu behar ez delarik, horra energia gutxi beharrezkoa duen egosteko molde iraultzailea : hondo ahal bezain lodia duen giderrik gabeko eltze tapadun bateanelikagaiak tenperatura apalean tarte batez berotu, eltzea sutik atera, artilezko mantekin ongi inguratu eta mantak tinko atxikitzeko kutxa batean sartu. Bertan ordu batzuk utzi : eltzearen hondoaren inertziari eta artilearen isolazioari esker, gainerateko egosketa egiten da. Eta kutxatik bero bero aterako da, jateko prest !

16


Guraso.eus urtekaria 2016

Elikadura zoriontsu, osasuntsu eta iraultzailea (II) Guraso.eusentzat idatzi nuen azken idazkiaren segida da hau, hasiera batean eskolari alternatiba den Bizi Toki espazio kolektiboarentzat idatzi nuena. Horra beraz ikerlari ugarirengandik datozen beste lekukotasun eta aholku batzuk, gure eguneroko bizian kontsumitzen ditugun elikagaien hautatzeko eta apailatzeko lagungarri zaizkigunak : ● Zituak (zerealak) gure gorputzarentzat energi iturri dira. Bestalde, bereziki beren azalek, nutrimendu osasungarri ugari eta zuntzak (fibrak) badituzte. Hala ere, gariaren eta artoaren proteina batzuek aurre historiatik hona hainbeste mutazio pairatu dute (hibridazio artifizialen bidez) non kaltegarriak izan daitezke. Gainera, proteina moldatu hauek 110°tik gora erretzeak eragiten dizkien eraldaketengatik ere kaltegarri bilaka daitezke. Irrisaren (arroza) proteinak aldiz, egosteak moldatzen baditu ere, gure gorputzak askoz hobeki onartzen ditu. Espalta txikia, garagarra, zekalia eta oloa, gariaren familiakoak dira, baina eraldaketa genetiko artifizial askoz gutxiago pairatu dute, eta gariak eta artoak ukan dezaketen eragin kaltegarririk ez dutela dirudi, bereziki espalta txikiak. Gari eta arto barietate zaharrek ere eraldaketa genetiko artifizial gutxiago pairatu dute. Gari beltza magnesioan aberatsa da eta ezinbestekoak zaizkigun azido aminatu guziak ditu, kinoak bezala. Arta txikia proteinetan eta mineraletan aberatsa da. ● Haziak ernetzen direlarik, bitaminen kontzentrazioa oso azkarki goratzen da (bereziki A probitamina edo betakarotenoa, C bitamina, B bitamina taldea, baita B12 bitamina). Egun batzuen buruan, zitu edo lekari ernetuak, iranja edo andere-mahats beltza bezain bat C bitamina badu. Azido aminatuak ere kalitatiboki eta kantitatiboki handitzen dira. Honezkero, ezinbestekoak diren 8 azido aminatuak baditu hazi ernetu ugarik : dilistak, eguzki loreak... Baina ez dute han hemenka barreatutako hiruzpalau hazi ernetu apaingarriek gauza handirik ekartzen. 100 eta 200 g artean hazi ernetu ezberdin jan behar liratezke eragina nabaritzeko. ● Gaur egungo abere esne gehienak, eta bereziki behiarena, kaltegarriak izan daitezke osagarriarentzat. Halaere, bereziki ardi eta ahuntz esne fermentatuak (gasna, mamia...) haien proteina ekarpenentzat onuragarriak izan daitezke, baita laktofermentazioetan diren bakterien gatik ere (berdin azaren edo saltxitxoiaren laktofermentazioarekin). Dena den, beharrezkoa dugun kaltzioa kantitate nahikoan dakarzkigute barazkiek (azak, urazak…), lekariek, barazki gordinek, fruituek (pikuek…) eta hazi oliodunek (intxaur, almendra...). Munduko herri anitzek ez du sekulan esnekaririk kontsumitzen eta ez du horretarako dekalzifikaziorik erakusten, adibidez asiar kontinentean, non emazteek europear emazteek baino hezur mineralizazio handiagoa erakusten duten. Badirudi esne kaltzioaren biodisponibilitatea beste hainbat elikagaiena baino txikiagoa izatea. Okerrago, baliteke gorputzak esne kaltzioa asimilatuahal izateko gure hezurren kaltzioa hartu behar izatea... Menopausaren ondoko osteoporosisari aurre egiteko, badirudi jarduera fisiko erregularra eta egunero eguzkitan egotea benetan eraginkorra izatea. Beharbada esneak gosete garaietan edo eskualde bakartuetan bere fama eskuratu zuen, behia baino behi esnea kontsumitzea askoz adimentsuagoa zen garaietan. 17


Guraso.eus urtekaria 2016 Biziraupenerako elikagaia izan da eta abere jatorrizko proteinak kontserbatzeko moldeetariko bat (gasna gisa). Horregatik gure elika ohituretan balore sinboliko handia atxikitzen du. ● Beste argibide eta aholku batzuk : • Liseriketarentzat hobe da gutxi eta usu jatea, kolpez anitz jatea baino. • Irentsi aitzin ongi murtxikatzea komeni da, besteak beste ez aski liseritutako elikagaiek hesteetako mikroorganismoen desoreka eragiten dutelako (bakterien ugalketa) : ayur-vedak dio « solidoak edan behar dira eta likidoak murtxikatu ». • Hobe haragi txuria kontsumitzea (oilasko, untxi, ahate...) gorria baino. • Atunak, osagarriarentzat kaltegarria den merkurioa metatzen du. • Kean egositako elikagaietan, keak gai minbizi eragileak sortzen ditu. • Hobe hotzean egindako lehen tinkaldian jasotako olioa kontsumitzea. Omega 3 (azio alfa-linoleniko) olioak garrantzizkoak izan daitezke osagarriarentzat, besteak beste odol hodietako eritasunak saihesteko: adibidez kolza, intxaur eta lino olioak, lehenagotik oliba olioarekin nahasiak oxidazioarengandik babesten dituelako (oxidazio hori kaltegarria izan daiteke osagarriarentzat). Intxaurraren kasuan hobe osorik jatea. • Baliteke soja fermentatuaren kontsumoak, herri asiatikoetan minbizi kopurua estatistikoki txikitzea. Gainera, sojak dituen fitoestrogenoak, emazte asiatikoak osteoporosisarengandik babesten dituzten gaietariko batzu direla dirudi. Baina bereziki biziko garai batzuetan, soja ez fermentatua kaltegarria izan daiteke, gure gorputzaren sistema hormonala sakonki desoreka dezakeelako. Gauzak hola, hobe litzateke mutikoei eta pubertate, haurdunaldi edo menopausia garaiko emazteei fermentatua ez den sojarik ez ematea, eta bereziki ez ematea bularreko minbizia duten emazteei. Beraz soja fermentaturik jatea komeni litzateke (soyu, tamari, tempeh eta miso). Kasu egin behar litzateke aldiz tofu, soja esne eta soja gordinarekin. • Gatz gehiegi hartzea kaltegarria izan daiteke. Garbitua izan ez den gatz osoa hartzea hobe da. Berdin azukrearentzat. • Baliteke elikadura modernoan magnesio gutxiegi kontsumitzea. • Urtaroko fruitu eta barazkien kontsumoak minbiziaren aurkako eragin onuragarria luke. Hobe izan daiteke fruituak bakarrik jatea (otorduen artean, askarian) edo barazki gordinekin edo hazi oliodunekin, fruituen azukreak urdailean beste elikagaiak gaizki fermentarazten ahal dituelako eta asimilazioa trabatzen ahal duelako. Fruitu osoa jatea hobe izan daiteke zukoa edatea baino, osoak dituen zuntzen gatik. • Barazkiak, haien bilketatik landa, ahal bezain fite kontsumitzea komeni da, ahal bezain gai bitaminiko kantitate handia eskuratzeko (elikagaien zahartzeak eta oxidazioak besteak beste gai bitaminikoak kaltetzen dituzte). Beraz hoberena, prestaketa otordua baino minutu batzuk lehenago egitea litzateke, barazki moztuak edo xehatuak airearen dioxigenoaren kontaktuan ahal bezain denbora gutxi uzteko. Kruziferoek (aza, arbia, arbitxoa, reifor...) gai babesle anitz dute. Azak C bitaminan aberatsak dira. Kuia horaila, pastenarria bezala, beta-karoteno iturria da (zahartzea moteltzen duen antioxidatzailea). • Organismoak, urean urgarri diren bitaminak ez ditu metatzen ; beraz, beharrezkoa den kantitatea egunero ekartzea komeni da. • Egunean zehar, lau zati gluzido bi zati proteinentzat eta zati bat lipidoentzat hartzea oreka ona izan daiteke. • Abere jatorria duten proteinarik jaten ez dutenek, burdin, ezinbestekoak diren azido aminatu eta B12 bitamina eskasiak ukan ditzakete. Erregularki zitu bat eta lekari bat (adibidez dilistak, proteinetan aberatsenetarikoa den lekaria) kontsumitzea komeni litzateke, baita algak (burdin eta B12 bitamina ekarleak), intxaurrak... Burdina ekartzen dute ere adibidez lekariek, pikuek...

18


Guraso.eus urtekaria 2016 • Algek, gure gorputzaren metal astunak eta gai erradioaktiboak gatzetan eraldatzeko gaitasuna dute, eta horrela gure gorputzak gatz hauek errazki kanpora ditzake (kelazioa da). Proteinak dituzte, gluzidoak, mineralak eta bitaminak, landareetan baino gehiago. On dagigula !

19


Guraso.eus urtekaria 2016

Iñaki Kasares Iñaki Kasares dut izena. Santurtziko Mamariga auzoan jaio nintzen, Ezkerraldean, 1965 urtean. Sendi misto erdaldun batekoa naiz: aita eta beretarrak bertako baskoak; amaren aldekoak Marokok bere independentzia lortuta handik ihes egindako kolono espainiar bertoratuak dira. ogei urte nituela lotu nintzaion euskarari. Eskolan euskara apurrak eman zizkiguten garai hartan, baina eskolako gehienak bezala atzera eragiten zidan euskarak ere, eta amak bultzatu ninduen ikastera. Euskaltegian hasita, ordea, “bihotz-hizkuntza” bilakatu zitzaidan hasieratik, eta gero eta gehiago bizitzahizkuntza ere bai, baita neure burua munduan eta Euskal Herrian kokatzeko ezinbestekoa. Horrexegatik edo, Santurtziko EHEren hazia izan zen “Euskara Helburu Ezkerraldean” taldearen sortzaileetako bat izan nintzen. Gero, AEKn jardun nuen irakasle hamar bat urtez, santurtziar erdaldunak ere “kutsatzearren”. Gizarte-aldaketa eta herrigintza orokorrean faktore garrantzitsuak dira neure bizitzan gazte-gaztetik, eta horiei eskaini eta eskaintzen diet arreta handia. Euskara eta euskal kulturaren aldeko herri mugimenduaz gain, ingurugiro bizigarriaren aldekoan izan dut esku hartze aktiboa eta beste batzuetan inplikazio txikiagoa. Arestian aipaturikoez gain, gizonezkoa ere banaiz, eta honek eragin handia izan du neure bitzitzan noski. Sexismoak hainbat eta hainbat ideia, jarrera eta jokaera barnerarazi dizkit bizitzan zehar, gizon orori bezala. Duela hamabi bat urte, gizonentzako laguntza taldeak ezagutzeko aukera izan nuen, eta ordutik maskulinitatea aztertzen eta lantzen nabil gizon taldeetan, gizonen aldaketa indibidual bultzatuz eta gizartean sexismoa akabatu eta berdintasuna eraikitzeko lanean. Gehiena, gizonok geure alderdi emozionala berreskuratzea sustatzea interesatzen zait, uste dudalako geure jarrera eta jokabideen zergatia gizarte sexistak ezarri digun emozio “zikirotzean” datzala. Orain hilabete gutxi sortu den GIZON EKIMENA Berdintasunaren alde eta Sexismoaren aurka bultzatzen nabil, Santurtzin gizon talde bat dinamizatzen dut, eta noizean behin hitzaldiak eta lantegiak egiten ditut maskulinitateari buruz. Azkenik (aurkezpen laburra egin nahi nuen eta autobiografia dirudi honek jada), 2003ko abenduaren 25an, Olentzaroren oparirik zoragarriena baino zoragarriagoa, Joana mundura jalgi zen bere ama Ainhitzeren erraietatik. Guraso naiz, eta aita. Ez dakit oraindino zehatz-mehatz zer esan nahi duen horrek, baina ikasten nabil, esperimentatzen, bizipenak beste aita batzuekin aztertzen,… eta aita izaten saiatzen. Eta bikotekidea. Horretaz arituko naiz hemen (eskerrakguraso.com eder bezain beharrezko hau egiten duten guztiei, bidenabar), zurekin ere bai, nahi baduzu. Ah! hileroko soldata irabazteko atezain lanak egiten ditut Santurtziko Udal Euskaltegian.

20


Guraso.eus urtekaria 2016 Bueno, irakurle, honaino iritsi bazara piskat ezagutzen nauzu honez gero. Espero dut ezagutze hau gero eta handiagoa izango dela denboraren joanean, eta norabide bikoa aukeran.

.

21


Guraso.eus urtekaria 2016

Haur-gazteen emozio-egoera hobetzeko proposamen batzuk (II) Aupa lagun hori, aspaldiko! Aurreko idazkian haurren emozio-egoera lagundu dezaketen proposamen batzuk azaldu nituen. Hona dator haren segida. Ea zer deritzezun oraingo proposamenoi. - Jolas zaitez umeekin Jolasa funtsezko jarduna da gizakiontzat. On handia egiten digu. Jolasaren bidez ikasi egiten dugu, harremanak josten eta hobetzen ditugu, trebatzen gara, burua eta gorputza erabiltzen ditugu... Eta itzel ondo pasa dezakegu, gainera!. Areago, jolasa egoera emozionalak erregulatzeko tresna eraginkorra da, emozioak, sentipenak, askatu eta barruak husteko balio baitu. Hala eta guztiz ere, gehienok gutxitan jolasten gara haurrekin, gero eta gutxiago umeak hazi ahala. Tamalgarria iruditzen zait, baina ulergarria ere bai guztiz. Hasteko, asti laburra izaten dugu eta nekatuta egoten gara; bestetik, gutako gehienok barrubarruan daukagu jolasarekiko halako erdeinu edo arbuioa. Gure jendartean jolastea gutxietsita baitago, orokorrean. Alde batetik, ondasun materialen produkzioa gurtzen duen gizarte kapitalistaren etengabeko mezua da produzitzen ez duen jardunak “ez duela ezertarako balio”, “denbora alferrik galtzea” dela. Bestetik, jolasean sarri harrotzen dira sentimenduak, eta deseroso egiten zaigu. Gizonon kasuan indartsuagoak izaten dira uste oker hauek, baldintzapen sexista medio. Baina jolasak merezi du, dudarik ez.

Beraz, hona nire proposamena: jolas zaitez umeekin. Are gehiago, adostu ezazu umearekin tarte jakin batean bera izango dela “nagusia” jolasean, berak “aginduko” duela zertan jolastu, zein araurekin, trukatu ohiko rolak. Niretzat ez da batere eroso egiten ariketa hau, baina oso lagungarria egiten zait, gero nire buruari begiratu eta zer ikasi eta landu behar dudan ikusteko. Denok jolastera!

- Laga umeei euren erabakiak hartzen. Haurrak pertsona osoak direla gogoratu behar dugu, honen aurkako mezuak etengabe heltzen baitzaizkigu. Eskubidea dute ahal duten heinean euren erabakiak hartzeko, eta gainera on egiten die honek.

Bizitzan etengabe erabakiak hartu behar ditugu. Erabaki ahal izateak bere bizitza gidatzeko duen ahalmenaz ohartzen laguntzen die haurrei eta, bide batez, harturiko erabakien gaineko erantzukizuna beren egiten ere bai. Erabakimena eta ahalmena oso

22


Guraso.eus urtekaria 2016 loturiko bi gaitasun ditugu, pertsonaren garapenean berebizikoak. Hauetaz ondo jabetuta dagoen pertsonak errazago izango du beregaintasuna eskuratzea, bai emozio arloan bai bestelakoetan ere. Beraz, helduok haurrari bidea eta konfiantza emanez berari dagozkion gauzetan erabakiak har ditzan, bere buruarenganako konfiantza eta sendotasuna lortzen joango da umea, heldutasunerako tresna ederrak direnak.

Honek ez du esan nahi edozein arlotan eta edozelako erabakiak hartzen utzi behar diogunik umeari noski. Zentzuzkoa denez, erabakimena haurraren heldutasunari dagokion mailan gauzatu beharko. Umearen zaintzaileen eginbeharra da hau bermatzea, baita ere, babesa, euskarria eta adorea eskaintzea haurrari okertzen denetan.

Haurrari dagokion maila horretan batzuetan hartuko dituen erabakietako batzuk ez dira izango atseginak guretzat, helduontzat, jakina. Sarritan gertatzen zait niri behintzat. Eutsi beharko, ordea. Hau gainera, aukera izango da guretzat, deseroso egiten zaigun horren atzean dagoena landu dezagun eta, honela, geuk ere hazten eta garatzen jarraitu. - Arrazoizko mugak jarri. Haurrari erabakitzen uztearen ondokotzat dakusat nik hari mugak ere ezartzea. Ez dut uste kontraesana denik; alderantziz ere, aurrekoaren osagarri baizik, oreka orokor baten bi kontrapisuren antzera. Bolo-bolo dabil mugen gaia guraso, zaintzaile eta hezitzaileen artean. Ă‘abardurak-Ăąabardura, nahikoa adostasun dago umearen garapenerako komenigarria dela zenbait muga ezartzea, eta ez naiz luzatuko. Web honetan bertan dituzue gaia hau jorratu diren artikulu batzuk, esaterako Irene Txurrukaren Autoritatea versus Autoritarismoa eta HaziHezi-tik hona ekarritako Mugak, Zalantzen Iturri, biak ala biak interesgarri, mamitsu eta iradokitzaileak. Edozelan ere, niretzat mugen auzi honetan lagungarri gertatzen zaizkidan eta beti gogoan izaten saiatzen naizen ideia batzuk aipatuko dizkizuet: - Haur/gazteak, helduak bezalaxe, pertsona osoak eta guztiz adimentsuak dira; gehienera, informazio eta eskarmentu gutxiagokoak, besterik ez. Hartara, begirune osoa merezi dute. - Muga ezartzeko orduan umea/gaztearen onari (bere garapenari, bere segurtasunari, bere harremanei...) begiratu nahi diot, ez niretzat erosoa denari. - Haurrak ez dira perfektuak izan behar. Beraz, uste dut, gehienetan, emankorragoa dela haurra onestea berau gaitzestea eta zigortzea baino. Jokaerak dira kritikatzekoak, ez pertsonak. - Utz iezaiozu haurrari azterkatzen

23


Guraso.eus urtekaria 2016 Nire alaba jaio zenean harrigarrien egin zitzaidan gauzetako bat izan zen ohartzea zelako behatzaile sutsuak diren umeak. Ordura arte, umeei buruzko topikoetan guztiz sinetsita nengoen, batez ere “umeak ez direla jabetzen ezertaz� horretan. Baita zera ere!! Hasieratik konturatu nintzen den-denari erreparatzen ziola interes handiz: hotsak, mugimenduak, koloreak, irudiak,... Radar ikaragarri bat bezalakoa zen! Denaz jabetu nahi zuen, jakinmin alimalekoa zuen, denean azterka ibiltzen zen. Tamalez, berehala hasten da heldu jendea haurrari azterkatzeko dituen berezko nahia eta jaidura zapaltzen. Ez igotzeko toki horretara, egoteko eserita, uzteko galdetzeari behingoz... maiz entzuten ditugu halakoak kalean. Zer esan eskola gehienetako funtzionamenduaz! Asmo txarrik gabe, baina umetan pertsona orok dena azterkatzeko dugun izatezko jaidura, berezko jakin-min distiratsuak histen dituzte helduek.

Utz ditzagun, ba, haurrak esploratzen, miatzen, arakatzen, ikertzen, esperimentatzen,... beren jakin-mina asetzen -benetako arriskutan jarri barik, noski-, eta mesede handia egingo diegu beren garapen integralean. Bai, sarritan beldurtuko gara, baina fio izan gaitezen; izan ere, sen ona dute haurrek, helduok baina hobea ere bai askotan. - Onena espero umeengandik Dirudienez, haurrentzat oso garrantzitsuak dira helduek haiengan ditugun itxaropen edo expektatibek, eta hauek eragin handia izaten dute umeen jokamoldeetan. Izatez, haurrak irrikan egoten dira heldu hurkoek haiengandik espero dutena betetzeko. Umeentzat betegarria da helduek expektatibak izatea haiengan, honek zelanbait erakusten baitie aintzat hartzen ditugula eta parte garrantzitsua direla helduen bizitzan.

Gainera, helduok gauza handiak espero izateak umeengandik on egingo die, euren ahalmenean segurtasuna emango die, bai eta lagunduko ere helburu handiak asmatzen. Eta haiek, umeak, gogotik saiatuko dira erakusten zuri, helduari, zuzen zeundela itxaropen handiak egiten. Kontuan izan behar dugu, baina, aldea dagoela expektatiba malguen eta expektatiba zurrunen artean. Lehenengoak, akuilu dira, animo ematekoak, zailtasunak gainditzeko lagungarri, eta bete ala ez bete, ez dira bihurtzen umea txarresteko edo gutxiesteko arrazoi. Umearen onerako taxutzen ditugu helduok, ez geure buruaren asegarri. Beste aurreikuspen zurrun horietaz, zer esan, ordea,... Denok pairatu ditugu noiz edo noiz; askotan ere bai akaso. Hauek, akuilukada ez, baizik eta bete beharreko, onartua izateko baldintza eta, azken finean, presio bilakatzen dira. Umearen alde baino gehiago, kontziente edo inkontzienteki, helduaren barneko nahia asetzea du helburu. Ez dira eraginkorrak izaten, kaltegarriak baizik.

24


Guraso.eus urtekaria 2016 Beraz, gonbidatzen zaitut aurreikuspen handiak izatera umeekin, baina ondo pentsatuak, arrazionalak, egokiak eta, bete ala ez bete, maitasunez, adoioz eta ulerberatasunez hornitu. Uste dut ez zaizula damu izango - Goza ezazu umeekin (eta ez arduratu gehiegi) Hau pellokeria, ezta? Alde batetik bai. Denok nahi dugu gozatu gure umeekin, haien izateaz, haien hazkuntzaz, haien garapenaz,... Dudarik ez! Hala ere, nire buruari begiratuta igartzen dut, sarri, kezkak eta beldurrak ere toki handia hartzen dutela nire egunerokoan: ondo egiten ari naiz? erabaki hau egokia da? zerbait gertatzen/gertatuko zaio? ... Maiz, gurasogintza presio latza da. Gure umeentzat onena nahi dugu, ez dugu inoiz tronpatu nahi, gure haurrak ez dezala minik har, dena perfektua izatea nahi genuke, ez da hala? Gainera, eguneroko bizitzaren zama erantsi behar diogu guraso jardunari: denbora falta, nekea, geuretzako astia nahi, arazo laboralak, ekonomikoak, afektiboak... Hamaika komeria.

Uste dut pisu handiak -handiegiak, maiz askotan- ditugula edo/eta ezarri dizkigutela gurasooi, eta gozatzea ahaztu edo zail egiten zaigula, tamalez.

Beraz,hona proposamena: saia gaitezen kontzienteki gozatzen haurrez eta haurrekin. Begira dezagun egoera perspektibaz eta antzemango dugu zinez ia inoiz ez dagoela ezer gozamen hori ezabatzeko bezain larria. Onura bikoitza hartuko dugu honela; alde batetik, umeak, gurasoak berekin gozatzen direla ohartzea gozagarria eta konfiantza iturria baita eta; bestetik, gurasoontzat, hobeto biziko baikara, gure haurrekiko eta geure buruarekiko lotura estuagoari esker. - Zure buruari on iritzi eta zaindu. Azkeneko proposamena funtsezkoa iruditzen zait; hain funtsezko eta garrantzitsua ezen hurrengo artikulu baterako lagako baitut, luzeago eta sakonago azaltzekotan. Lortuko ahal dut! Beno lagun, hauexek izan dira proposamen xumeak gure haurren egoera emozionala hobetze aldera bururatzen zaizkidanak. Batzuei ez diezu atsegin edo eraginkor iritziko ziur aski; beste batzuei bai akaso. Agian, zeuk beste batzuk dituzu, edo bestelakoei buruz entzun/irakurri duzu zerbait. Honela bada, primeran! Eta animatzen bazara iruzkintzeko hau denari buruz are hobeto. Edozelan ere, hartzazu besarkada handia eta animo guraso jarduera zoragarri eta gogorrean, ahalik eta hoberen ari zara, zalantzarik ez. Eta ondo bizi, merezi duzu eta!

25


Guraso.eus urtekaria 2016

Itsaso Pagoaga Kaixo denoi, Haur Hezkuntzako ikasketak egin izanagatik ez naiz irakasle. Aspalditik gehiago interesatu zait hezkuntza ez formaleko esparrua (eskolaz kanpokoa), hezkuntza formala baino. Jolasarekin erlazionatutako gaiak interesatzen zaizkit: jolasak, jostailuak, eskulanak, jolaserako espazioak, jolas ohiturak etab. Jolasteaz gain margotzea, musika ikus-entzutea, zinema eta literatura ere gustuko ditut. Ingurukoek diotenaren arabera, berba zalea eta umoretsua naiz. Guraso.com-eko leiho honetan ere jolasaren inguruan nire hausnarketa, ideia eta proposamenak zuekin partekatzen saiatuko naiz. Eta nola ez, noizean behin jolaserako gonbidapena ere luzatuko dut. Izan ere, ez al dago jolasean ondo pasatzea baino gauza atseginagorik? Itsaso Pagoaga ZaloĂąa (Arrasate, 1985)

26


Guraso.eus urtekaria 2016

“Jostailurik mesedez.”

nahi?

Bai,

baina

hezitzailea

Gaur egun mota askotako jostailuak daude salgai merkatuan eta horietako batzuk entretenigarriak eta dibertigarriak dira. Haurra ez aspertzeaz gain hezteko ere balio dute. Jostailu hauei, jostailu hezitzaileak esaten zaie: koloreztatzeko liburuak, buruhausgarriak, irudimena dantzan jartzen duten jostailuak etab. Beraz, jostailu hezitzaileek haurraren gaitasunak modu dibertigarrian estimulatzen dituztenak direla esan genezake. Horrelako gauzak irakurtzea ez da zaila gaur egun, izan ere guraso zein hezitzaileok hainbat informazio daukagu sarean eskura. Baina zer gertatzen da horrelakoak irakurritakoan? Nolako jostailuak eskaini nahi izaten dizkiegu haurrei? Bada, hezitzaileak! Eta konturatu orduko, hor ibiltzen gara jostailu dendetan jostailu hezitzaileen ehizan “didactico”, “educativo”, hezitzailea etab. etiketen bila. Eta horrexek kezkatzen nau batik bat. Etiketari gehiago erreparatzea, jostailuaren mamiari baino.

Izan ere, garrantzitsuena ez da jostailuaren bilgarrian hezitzailea edo “didactico” edo “educativo” izenburua agertzea, garrantzitsuena jostailuaren edukia eta jostailuaren erabilera dela uste dut. Aspaldi esan nuen jostailua, haurraren jolaserako baliabide edo tresna bat dela eta ez helburua. Jolasaren bidez, haurrak inguratzen duen mundua ezagutu eta berau ulertzeko ezaugarriak ezagutu, ulertu eta barneratzen ditu, barne loturak eginaz. Bai eta norbere burua eta inguruko gainontzeko pertsonak ezagutu eta nola ez, beraiekin elkarrekintzan harreman positibo eta eraikitzaileak sortzeko gakoak eskaintzen dizkio jolasak haurrari. Beraz, hezitzailea etiketapean dagoen jostailuak ez du zertan haurra hezi behar. Uste dut, hor jostailu ekoizleetako marketing arduradunek bete-betean asmatu dutela. Jostailuari hezitzailea etiketa ipini eta gehiago salduko dutelakoan daude eta hala da, funtzionatzen du. Sarri etiketa hori ez duen jostailua eskasagoa dela uste baitugu. Adibide bat ipiniko dizkizuet; zer da hezitzaileagoa barbie, egurrezko makilak edota abakoa? Erabileraren arabera hirurak izan daitezke hezitzaileak edo ez. Izan ere, haurrak jostailu horiek erabiltzen dituenean beste pertsona (haurrak edo helduak) batzuekin diharduen momentu hori izango da jostailua edo hobe esanda jolasa hezitzailea egingo duena. Barbie-rekin jolasterakoan beste haur batzuekin jolasean baldin badabil, gaitasun linguistiko zein sozialak landuko ditu batik bat beste gaitasun batzuen artean. Aldiz, makila batekin, beste haur batzuekin, jolasean baldin badabil gaur arratsalderako merienda prestatzen, sormena, irudimena, sinbolizazioa, gaitasun sozial, linguistiko zein kognitiboak erabili eta lantzen ibiliko da. Eta aldiz, abakoarekin bakarrik jolasean baldin badabil, zein gaitasun landuko ditu haurrak?

27


Guraso.eus urtekaria 2016 Hezten al du, horrelako jostailu hezitzaile momentuetan? Zalantzak ditut, benetan.

batek,

haurra

bakarrik

dagoen

Garrantzitsuena ez da jostailuak zein etiketa duen, nire ustez garrantzitsuena jostailu horrekin egiten dugun erabilera da. Eta hori izango da, jostailua eta jolasa hezitzaile egiten duena edo ez. Hau da, hezitzaile edo guraso moduan gure buruari jostailu hori noiz, norekin, zenbat denboran, nola eta zertarako erabiltzen dugun galderak eginaz erantzunarekin egingo dugu topo. Eta gure zentzuari jarraituz, konturatuko gara “didactico� etiketapean saltzen diren jostailu guztiak, ematen diegun erabileraren arabera beti ez direla zertan hezitzaileak izan behar.

Argazkiaren iturriak: https://www.grimms.eu/en/grimm-s-world-of-numbers https://cayrothegames.wordpress.com/tag/jugar-en-familia/

28


Guraso.eus urtekaria 2016

Pieza solteen teoria Aspalditik atentzioa deitu didate sarean Europako hainbat ikastetxeetan kanpo espazio zein barne espaziotan ikusi ditudan argazki batzuk. Bertan, haurrak ageri ziren jolasean baina ez jostailuekin. Egunerokotasunean eskura izaten ditugun ohiko materialekin. Sarean gaiaren inguruan kuxkuxeatzen hasi eta hara, argazki horietako materialen erabileraren zergati eta jatorriarekin egin dut topo. Pieza solteen teoriarekin alegia. Eta zer da ba, pieza solteen teoria? Pieza solteen teoria lehenengo aldiz, 1970. urtean Simon Nicholson izeneko arkitektoak proposatu zuen. Haren ustez, pieza solteek gure sormenean eragin positiboa dute. Nicholsonek arkitektura ikuspegitik jolas parke eta haur eskoletako kanpo espazioak eremu estatikoak baino, irudimena sustatu eta naturarekin harremana izatera gonbidatzen duten espazio moldagarri bezala irudikatu zituen. Malaguzzik zioen bezala, Nicholsonek ere, uste du sormena ez dela gutxi batzuen gaitasuna. Haren ustez, haur guztiak dira izaki sortzaileak, kuriosoak eta gogotsu egoten dira gauza eta bizipen berriak esperimentatzeko. Orain arteko hezkuntza sistemak, sinestarazi nahi izan digu sormena, gutxi batzuen dohain berezia izan dela. Gehiengoak, gutxiengoak diseinatutako espazioetan bizitzera behartu nahi izan gaituzte, gehiengoak konposatutako musika entzun, gehiengoak asmatutako gailuak erabili, gehiengoak idatzitako literatura irakurri eta gehiengoak sortutako arteaz gozarazi. Bain hori ez da horrela, jakina da gizaki orok duela sortzeko gaitasuna. Gaitasun hori onartu, zaindu, elikatu eta askatasuna eskaintzea da gaitasun horrek bere emaitzak emateko gakoa. Hori dela eta Nicholsonen ustez, benetako material moldagarriez aberatsa den ingurune batek, haurra esperimentatzera, parte hartzera, eraikitzera, sortzera, irudikatzera, manipulatzera gonbidatzen du. Horrelako materialez hornitutako espazioa, jolaserako gonbita da. Horregatik pieza solteen teoria. Izan ere, orain artean jolaserako diseinatu diren espazioak; jolas parkeak, eskolak etab., espazio garbiak, estatikoak eta sormenerako leku gutxi uzten duten espazio bezala diseinatu dira. Eta esperientziak erakutsi digu, eta erakusten ari zaigu, horrelako espazioek ez dutela gure sormena onartzen, zaintzen, elikatzen eta askatasunik ematen sortzeko. Pieza solteen teoriak beraz, haurraren jolasean eta jolaserako espazioak diseinatzen dituzten pertsonengan eragin zuzena duela esan genezake. Ondoren, beraiek diseinatuko dituzten espazioetan eragiteko. Eta zeintzuk osatzen dituzte pieza solteen multzoa? Zer baldintza bete behar ditu egunerokotasuneko material “arrunt� batek, pieza solteen teorian lekua izateko? Haur eskola baten edo etxean mugitu, eraman, berdiseinatu, lerrokatu, desmuntatu, muntatu edota bestelako eraldaketa bat jasan dezaketen pieza solteak dira, pieza solteen teorian lekua dutenak.

29


Guraso.eus urtekaria 2016 Material hauek bakarrik edota beste batzuekin elkartuta edota konbinatuta erabili daitezke inolako araurik gabe. Pieza solteak naturalak edo sintetikoak izan daitezke. Jolaserako kanpo espazio batean horrelako pieza solteak ipini ditzakegu haurren eskura:

Harriak

Egurrak

Area

Oihalak

Egur hondakinak edo txikituak Otarrak Gurpil pneumatikoak Botoiak

Paletak

Graba txikiak Bolak

Kaxak Txirlak

Enborrak Haziak

Kuboak Sokak Tapoiak

edo

harri

‌.

Adibide honekin errazago ulertuko duzue haur batentzat zergatik den erakargarriagoa, pieza solteen erabilera jostailu “konbentzional� bat baino: Museoko bisitaren adibidea: Momentu batez irudika ezazu museo batera egin duzun txangoa. Bertan hainbat margo daude pareta zurietan zintzilikatuta. Zein elementu dira zure arreta bereganatu dutenak? Pareta txuriko margo estatikoak ala alboko aretoko erakusketa interaktiboak? Margoak ederrak dira eta zerbait iradokitzen digutela agerikoa da. Erakusketa interaktiboetan aldiz, parte hartu dezakegu, gure presentzia fisikoa beharrezkoa da hauetan eta bertara gerturatu eta esperimentatzeko aukera eskaintzen dute, bertako elementuak itxuraldatuz.. Eta zergatik erabili pieza solteak? Nicholson eta Malaguzziren teoria eta esperientzia oinarri hartuta, hainbat arrazoi daude horretarako: -

Haurrak nahieran erabili ditzake pieza solteak. Pieza solteak nahieran moldatu eta manipula daitezke. Pieza solteek sormena eta irudimenerako estimulu positiboak dira. Pieza solteek plastikozko jostailu modernoek baino gaitasun eta konpetentzia gehiago garatu ditzakete. Pieza solteak hainbat modutan erabili daitezke. Pieza solteak beste material batzuekin konbinatu daitezke irudimena sustatuz. Pieza solteek ikaskuntza askea sustatzen dute. Pieza solteak erabiltzean, norberak aukeratzen du zer edo zeintzuk erabili.

Beraz, hona nire gonbita artikulu hau irakurri duzuen guraso edota hezitzaileontzako. Zergatik ez atondu eskura dugun jolaserako kanpo espazio batean pieza solteen txoko bat?

30


Guraso.eus urtekaria 2016 Pinterest edo “Let Then Children Play� webguneetan, zuen txokoa antolatzeko lagungarri izan daitezkeen irudi batzuk aurki ditzakezue. Egin ezazue aproba eta konta iezadazue nola doan. Hurrengo arte!

31


Guraso.eus urtekaria 2016

Gabon hauetan, etxerako oparien zerrenda. Gabonak ate joka ditugu eta etxe askotan nahikoa lan dugu etxeko txikientzako opariak aukeratzen. Bada, gaurko artikulu honetan etxerako eta bide batez, etxean bizi garen familiako kide guztientzako nire oparien zerrenda partekatu nahi dut zuekin. Ea zer iruditzen zaizuen. Bestelako gomendio edo proposamenik izan ezkero, partekatu zeuena. Bide batez, jolasean gustura amaitu/hasi urtea.

Nire aurtengo etxerako oparien zerrenda bi liburuk osatzen dute. Beste urte batzuetan etxerako jostailu edo mahai jolas bat aukeratu izan dut. Mahai jolasa aukeratzea ideia egokia iruditu izan zait etxeko txiki zein nagusiekin jolas momentu atsegin bat partekatzeko. Baina aurtengoan liburu hauek deskubritu ditut eta zuekin partekatzeko gogoa izan dut. Uste dut aukera onak izan daitezkeela jolas momentu atsegin eta osasuntsuak igarotzeko. Lehenak honelaxe du izenburua: “El libro de los palos” Grapat etxeko Casianak gomendatu zidan, gazteleraz argitaratua da eta ikaragarria iruditu zait. Liburuaren portadak honelaxe dio: makilekin eraki eta egiteko 11 gauza. Eta halaxe da, makila bat gure sormenak izan nahi duen hori izan daiteke. Jolaserako, eraikitzeko, sortzeko, apurtzeko, elkarrekin jolasteko, eskulanetarako… baliabide itzela dira makilak. Heike Freirek idatzi eta Txatxilipurdiko lagunek euskaratutako Berdean Hezi liburuan azaltzen den bezala, pertsonok eta bereziki haurrek, gero eta hartu eman gutxiago dugu naturarekin. Bada, liburu hau aitzaki edarra izan daiteke naturara gerturatu eta jolas aukerak sortu eta gauzatzeko. Berez, ez dugu liburu honen beharrik izango gure sormen gaitasuna eta haurrena, itzela baita. Baina ideia faltan baldin bazaudete hona hemen ideia sorta eder bat. Jo Schofield eta Fiona Danks egileek makilekin hamaika abentura, eskulan, jolas sortzaile eta fantasiazko jolasak proposatzen dizkigute irudi ederrez hornitutako liburu honetan. Betiere ingurunearekiko errespetuz eta maitasunez jokatuz. Eta haurrei beraien kabuz aire librean jolasteko esperientzia eskainiz, beraien muga, arrisku eta aukerez jabetu eta gaitasunetan trebatu daitezen. Liburu honetatik abitatuta argitaletxe berdinak beste bi liburu interesgarri dituela konturatu naiz sarean. Oraindik ez ditut ezagutzen baina itxura ona dute eta interesa izan ezkero, hona hemen beraien izenak: “El libro del mal tiempo: un montón de cosas que hacer al aire libre con lluvia, viento y nieve” eta “ El libro de la ciudad silvestre: un montón de cosas que hacer en la ciudad y en el pueblo”. Bigarren liburu gomendioa ingelesez da baina aurrekoa bezain interesgarria da. “Play the forest school way: woodland games, crafts and skills for adventurous kids”. Peter Houghton eta Jane Worroll dira autoreak eta beraien hitzetan hau da haurren baso dibertsiorako liburua. Baso eskolak haurraren konfiantza eta autoestimua aire libreko jolas eta ikaskuntza ikaste-irakaste prozesuan oinarritzen duen filosofia da. Liburu honek basora edo herriko parkera irten eta bertako natur elementuekin elkarrekintzan aritzera gonbidatzen gaitu, pantailen aurrean egon beharrean. Poliki-poliki eta horrelako jolasen bidez naturaz gozatzea eta aire libreko jolasa maitatzea da helburua. Nazioartean basoko jolasak eta eskulanak batzen dituen lehen liburua da berau eta

32


Guraso.eus urtekaria 2016 bertan azaltzen diren proposamenei esker, hamaika gaitasun jarri genitzake martxan lagun zein familiartean. Aurreko liburuak ez bezala, argazkien ordez, azalpenak ilustrazio eder, magiko eta sinpleez hornituta dago liburua. Eta haurrek aise ulertu ahal izango dituzte. Pena da momentuz horrelako libururik euskaraz ez izatea. Agian urte berrirako proposamenen zerrendaren batean, era honetako liburu bat euskaraz argitaratzea agertuko da. Nor daki!

33


Guraso.eus urtekaria 2016

Itziar Bartolome Itziar Bartolome Aranburuzabala nauzu. Arrasaten jaio nintzen arren, Arabako herri txiki batean bizi naiz orain, Ilarduian, Sakana eta Arabako Lautadaren arteko mugan. Txatxilipurdi euskara elkarteko kidea naiz eta aldiro, bertako langilea ere bai. Formazioz psikologoa naiz. Hezkuntzaren psikologia maite dut eta ikaskuntza prozesu zailetan nola esku hartu izan zan nire lehenengo erronka. Batez ere, hezkuntza ez formalaren esparruan egin dut lana, hau da, eskolatik kanpo. Lan eremu hori horren zabala eta anitza izanik, esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera izan dut; batez ere haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan aritu banaiz ere, helduentzako formazio saioak gauzatu ditut (begiraleak, gurasoak, emakumeak zein irakasleei zuzendutakoak), eta baita, material didaktikoa sortzeko proiektu ezberdinetan parte hartu (hezitzaileei zuzendutako gidaliburuak, hezkuntza proiektuak, jostailuak..). Gaur egun, Gurasoei zuzendutako Familia Orientazio Bulegoa martxan jartzeko lehengo urratsak ematen ari naiz Asparrengo Udalarekin elkarlanean. Ildo beretik, GURASO.COM webguneko kolaboratzailea naiz psikologia arloko gaietan. Elkarrengandik asko ikasiko dugulakoan, gero arte eta ondo bizi!

34


Guraso.eus urtekaria 2016

Bapatean Atzean geratzen ari da “Behin batean...” edo “Bazen behin...” hitzei eskaintzen diegun tarte goxo eta majikoa. Atzean geratzen ari da ipuin, kondaira edo kontu zaharren ahozko transmisioak sortzen duen irudimen ariketa eta bizipen fantasiatsua. Dagoeneko ez dugu ezer imaginatu beharrik ia dena iruditan ematen zaigulako, eta gainera, bapatean.

Informazio andana jasotzen dugu egunero. Gure ipuin, pelikula eta berriak irudiz lagunduta datoz ia beti. Burua irudi eta datu anitzez bete-betea dugu. Gainera, informazioaren bapatekotasunak moderno sentiarazten gaitu, gaurkotu eta konektatuak. Bapatean jakin dezakegu Tokion une honetan zenbat gradu dauden eta Kolombian lurrikara gertatu dela, horrek gure eguneroko bizitzari egiten dion ekarpena hutsala izan arren.

Mundu globalarekin kontaktuan egoteak ez ninduke larritu behar, irudi zaparrada baten murgilduta bizitzeak ere, ez luke kalterik eragin behar... baina kontua da, munduko irudi eta informazio uholdeari eskaintzen diogun atentzio hori ondoan dugun haurrari edo bizilagunari kentzen diogula. Eta horrek bai kezkatzen nau. Informazioz saturatuegi gaudenez, albokoa ikustea ere, gero eta gehiago kostatzen bait zaigu.

Eta are gehiago kezkatzen nau bapatekotasunaren kultura berria sortzen ari garela ohartzeak. Bapatean, “zapping”-arekin lotu dira gure bizitzak, gai batetik bestera pasatzen gara eta aurreko gaiaz bapatean deskonektatzen dugu. Sakeleko telefonoa dela eta, bapatean nahi dugu bestearen berri izan, uneoro, egunero, nahiz eta bihar edo etzi kalean ikusiko garen. Bapatean nahi dugu janaria prest izan, horregatik janaria prestatua edo azkar sukaldatuko dena erosiko dugularik. Bapatean egin nahi dugu eskolarako edo lanerako bidea, kotxeari estuki lotuz, autoa gure gorputzaren luzapena bihurtu den arte. Gure inpultso kontsumistaren gorakada ere oso lotuta dago desioak bapatean asetzearekin. Plazerra sentitzen dugu gauza berri baten aurrean. plazer efimeroa, gutxi irauten duena, erretzaileari zigarroak sortzen dionaren antzekoa, dependentzia edo menpekotasunari erabat lotua dagoena.

Desioak ahalik eta azkarren gauzatzeko presa eta antsietatearen zurrunbiloan murgildu gara, akaberako kontsumista burugabeak bihurtu gara, burubelarri, bapatean.

35


Guraso.eus urtekaria 2016 Eta asko kezkatzen nau bapatekotasunaren gorakada horretan sormenari lotzen zaion bapatekotasuna kamusten ari dela ohartzeak. Irudiak, mezuak, informazioa, materialak bapatean lortzeko joera horrek, gure sormena lotarazten du eta bapateko sormenari kalte egiten dio. Eta horrek ikaragarri tristetzen nau.

Egungo ipuinek, filmeek, telebista eta internetek irudi bitartez transmititzen dute mezua. Irudia ikaragarri baloratzen dudan arren, irudi gehiegikeriak irudimena kaltetzen duela uste dut, entzuten dugunari aurpegi, kolore eta usaia guk jartzeko aukera lapurtzen digulako. Horrela, kanpotik jasotzen ditugun irudien artean nabigatuz, norberaren baitako sormen eta irudimen ekoizpena, eskaxten ari da bapatean.

Mozkorraldi teknologikoaren kulturara pasa gara bapatean. Eta teknologiari lotutako informazio eta irudi unibertso berri horrek ere naturarekiko urruntzea ekartzen du. Eta naturarekiko lotura galtze horrek estresa, tristura eta antsietaterantz bideratzen gaitu, gure sormenaren azaleratze naturala oztopatuz.

Gauzak horrela, bapatean, besteen sormenaren kontsumitzaile, ikusle eta kritikari arrazionalak bihurtzen ari gara. Ildo honetatik, uste dut orohar daramagun egungo bizimodu honek bapatekotasun tenporala indartu egiten duela, eta tamalez, bapatekotasun sortzailea ahuldu.

Haurrak bapateko sormena freskoago izan arren, helduekin konpartitzen duen jendarteak eskaintzen dion bizi ereduan murgiltzen denez, hazi ahala, sormenaren itotze eta ukatzean heziko da, bera ere.

Oraina bizitzeko ez dira gauza asko behar. Gainestimulatzen gaituzten gailuei eskeintzen diegun denbora gutxitu eta kontrolatu ezkero, errezagoa da orain eta hemen egotea eta norberaren senarekin bat egitea. Errezagoa da, bapatean, gure sormena sentitu, bizi eta plazaratzea. Errezagoa da gure atentzioa alboan dugun horri eskeintzea. Errezagoa da inguruan duguna esploratzea. Gero eta gainestimulazio gutxiago izan, irudikatzeko espazioak biderkatzen ditugu, gu garena, gure kultura, gure izaera sortzeko aukera izan dezakegu. Bapateko sormen horrek barne poza eta norbararen ezagutza eta munduarekiko hartu emana hobetzen ditu.

Tira ba, bapatekotasunaren aurpegi ezberdinetaz kontura gaitezen eta berreskura dezagun hauen arteko oreka !

36


Guraso.eus urtekaria 2016

Ipuinak, otsoak, olentzero eta beste kontakizun batzuk Haur zein heldu bati egin diezaiokegun opari onenetako bat, ipuin bat kontatzea da. Gainera ipuinak edozein lekutan konta daitezke, ez dago aitzakiarik, gure ahotsa eta istorio bat besterik ez dugu behar. Ipuinaren momentu majiko horrek bidaia emozionala suposatzen digu bai kontalariari, eta baita entzuleari ere. Baina konturatzen al gara ipuinaren potentzial pedagogikoaz?

Duela gutxi, guraso zein hezitzaileei zuzendutako ipuin kontaketa tailerra izan dugu herrian. Ipuinak jan, liseritu eta erabat txikitu genituen, hitzak keinu eta emozioez jantzi genituen.. eta zerbait eraldatu zan gure ipuinak kontatzeko moduan. Han azaleratutako eztabaida esanguratsuena ekarri nahi dut gaur plaza honetara. Ea zer iruditzen zaizuen!

Otsoaren gaizto paperaz ari ginen eztabaidatzen. Komentatu zan, batzuetan, haurrak otsoari beldurra dionean, otsoa erdi-ona bihurtzen dugula gure haurra babestuko dugulakoan. Itziar Rekaldek, tailerra gidatu zuen kontalari profesionalak, esan zigun oso modan dagoela ipuin klasikoetan gaiztoaren rola leuntzearena. Adibide bat jartzearren, 3 txerritxoen ipuina aztertu genuen.

3 txerritxoen ipuin klasiko orijinalean otsoak lastozko etxea egin duen txerritxoa akatu eta jan egiten du. Egurrezko etxea egin duen txerria ere bai. Eta otsoaren hatzaparretatik libratzen den bakarra adreiluzko etxea egin duen txerritxo “langilea” da. Ipuin orijinalak helarazten digun mezua da biziraupenak esfortzua eta lana eskatzen duela.

Aldiz, leundutako hiru txerritxoen ipuin modernoan, otsoa “erdi tontoa” da eta 2 txerritxo “alperrek” ihes egitea lortzen dute. Txerritxo “langileak” babesa ematen die “alperrei” eta horri esker salbatu egiten dira. Bertsio leunduarekin ematen ari garen mezua da, “izan alperra eta larri zaudenean jo atea langilea den norbaiten etxean harek lagunduko zaitu eta!”.

Mezua guztiz desitxuratu dugu, eta gainera, gezur bat kontatzen ari gara, zeren ondo dakigu, bizirauteak esfortzua eskatzen duela!

37


Guraso.eus urtekaria 2016 Bestalde, otsoa, zein gaiztoaren rola daukan edozein pertsonai “erdi tontoa” edo “erdi ona” bihurtzearenak ere ondorio pedagogiko latzak izan ditzake. Ipuinean gaiztoak funtzio sinboliko garrantzitsua betetzen baitu, ezinbestekoa.

Pertsonaia gaiztoak sinbolizatzen du arriskua, azalerazten du gure beldurra eta egoera hori lantzeko aukera ematen digu. Baina gaiztoak, gaiztoa izan behar du ipuinak irauten duen bitartean. Beldur haundia ematen duenean haurrari irakatsi behar diogu zer egin beldur horrekin. Nola kudeatu, transformatu edo aurre egin. Haurrari aukera ematen ari gatzaio arriskuaren aurrean estratejiak garatzeko.

Aldiz, beldurra ekiditzearren, gaiztoa ontzen edo tontotzen badugu, esaten ari gara haurrari “lasai, ez duzu estratejiarik garatu beharrik ze gaiztoa ona bihurtuko da zuk sufritu ez dezazun” eta hori beste gezur haundi bat da! Gainera, haurrari esaten diogu, ez duela gaitasunik halako egoera kudeatzeko eta soluzioa gaiztoaren rol aldaketan dagoela, bere eskutik kanpo. Gaiztoa batzutan txarra eta bapatean ona edo tontua bihurtzen bada, esaten duguna munduan gauza txarrik ez dagoela eta den-dena, baita gauzarik beldurgarriena eta txarrena ere relatiboa dela. Ukatzen ari gara errealitatea eta haurrak behar duena da gaiztoaren aurka borrokatu eta estratejia pertsonalak eraiki, emozionalak, ipuinen laguntzarekin. Eta behar du jakin gaiztoa eta arriskuarekin topo egitea posible dela eta hori kudeatzeko gai izango dela bera.

Beste kontu bat da nor den gaiztoaren rola irudikatzen duena. Ez badugu otsoa erabili nahi gaiztoaren rolean, erabili beste pertsonai bat, baina ez aldatu bere rola ipuin horretan behintzat. Nahi badugu otsoa edo sorginaren beste adierazpen positiboagoak transmititu, asma dezagun ipuin berri bat non sorginaren edo otsoaren beste perspektiba bat erakusten dugun, baina Txanogorritxuren ipuinean otsoa gaiztoa da eta utzi gaiztoa izaten. Nire haurtzaroan otsoa eta sorginak ziren pertsonai gaiztoak eta gaur egun ekologista naiz eta biziki baloratzen dut sorginen gaitasun sortzailea. Ipuinetan gaiztoa dena, sinbolo bat da, besterik ez.

Eta eztabaida honen harira, neguko opor hauetan ospatzen dugun Olentzeroren kontakizuna etorri zait gogora. Aztertu al dugu hezitzaile, guraso, zein herritar bezela ze mezu ematen ari garen Olentzeroren kontakizunarekin?

Olentzero, oinarrian, euskal kultura zaharra eta jeinuen aroa amaitutzat ematera datorren azken jentila da. Niretzat, behintzat, notizia tristea dakarrena, kristautasunaren indartzea eta kultura zaharraren ahaztea... Eta non dago kontu hori? Ez dut ikusten. Eta hortik begiratzen badiot, Olentzerok zer dauka ikusirik opariekin? Erregeen imitazio euskalduna egitearekin konformatuko gara?

38


Guraso.eus urtekaria 2016

Hartu dugu mito bat eta ipuinetan bezala haren mezu orijinala desitxuratu egin dugu “buenismotik” edo “Disney” estilora aurkeztuz gure haurrei. Eta, gainera, generoaren lanketatik baloratuz gero, Maridomingi gehitu diogu laguntzaile gisa “sekretaria” lanak egiten...

Uste dut gure kontakizun eta ipuin berriekin kontuz ibili behar dugula zeren bizitza ez da Disney Channela, edo akaso gurea bai?

39


Guraso.eus urtekaria 2016

Jabier Agirre Jabier Agirre Lasarte naiz, Donostian jaio nintzen 1952ko martxoaren 6an eta betidanik bertan bizi naiz. 3 urterekin eraman ninduten andereño Karmele Esnalen ikastolara, 8 urte bete arte, ondoren Santo Tomas Lizeoan egin nituen unibertsitateko aurreko ikasketak (batxilergoa, lehen mailakoa eta maila gorenekoa, eta Preuniversitario izeneko urtea; beste sei lagunekin batera guk osatu genuen 1969an Lizeotik irtendako aurreneko promozioa). Jarraian Medikuntzako ikasketak etorri ziren Bilbon, gorabehera ugariko urteak (Burgosko prozesua tarteko), baina urte ederrak hala ere, lagun giro bikainean egindakoak. Eta utre haien oroigarri, orduko ikaskide lagun talde harekin bizpahiru bazkari eta sagardotegi egiten jarraitzen dugu azken hogeitaka urteotan, bakar bat ere galdu gabe. Berehala sortu zitzaidan lanean hasteko aukera, Antiguoko anbulatorioan aurrena, oheburuko mediku bezala, baina horrekin batera eta gure osaba pediatra zela aprobetxatuz, hari laguntzen hasi nintzen, berak etxean zuen kontsultan. Eta horrelaxe egin nituen urte mordoska bat, apurka-apurka euskara medikuntzaren lekua hartu eta nire lan-ordu gehienak betetzera iritsi bazen ere. Izan ere, urte batzuk lehenago (1977an) sortu zen Unibertsitate Zerbitzuetako Euskal Erakundetik, UZEItik deitu zidaten, ea Medikuntzako hiztegi bat lantzeko hasitako lanean parte hartuko nuen galdezka. Eta hasieran ordu batzuetako zuzenketa-lana besterik ez zena, arduraldi osoko lana bilakatu zen urteen poderioz. Eta horrela, hainbat hiztegi osatu ditugu urte hauetan: Liseriketa hiztegia (gerora Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak hitz hori ukatu eta Digestio mailegua hobetsi bazuen ere), Arnas aparatua, Pediatria, Kardiologia, Ginekologia, Gaixotasunen hiztegia, Otorrinolaringologia (ORL), Desgaitasunen hiztegia, edo Onkologia, jadanik argitaratutakoak bakarrik aipatzeko. Baina aurrekoekin batera, dibulgazio lana ere aipatu nahi nuk. Betidanik izan naiz “saltsero” samarra, eta ezetz esatea kosta egin zait beti. Beraz, ez da harritzekoa urte haietan sortu ziren euskal komunikabideetatik deika hasi zirenean, ea osasunari buruzko lanak euskaraz egingo nituen eskatuz, gustu handiz esan niela baietz. Eta horrela hasi zen oraindik ere amaitu ez den lankidetzen sail luzea: Herri Irratian izan nuen hasierako “bataioa” (Joseba Jauregi eta Alberto Iturbe lagunekin batera, irratiko Txaro Arteaga, Julian Beloki eta Iñaki Zubizarretak gauerdia baino pixkatxo bat lehenago egiten zizkiguten galderei zuzenean erantzunez, hura ausardia gurea!), eta atzetik etorri ziren Euskadi Irratia, ETB, Egin, Argia, Elhuyar, Emakunde, Egunkaria, HABE, Habe-Osatuz, Berria edo Txatxilipurdi bezalakoak, baina beti osasunaren inguruko gaiak jorratzeko, kasuaren eta bezeroaren arabera nire jarduna egokituz, edo horretan saiatuz. Esan dizuet lehen ere ezetz esaten ez dakidala!

40


Guraso.eus urtekaria 2016 egokia da, 12 kiloko zama eraman baitezake umeak horietako baten barruan, inolako arazorik gabe.

41


Guraso.eus urtekaria 2016

Orpoaren proba, sortzetiko gaixotasunak goiz detektatzeko Gaur aipatuko ditugun gaixotasunek talde aski heterogeneoa osatzen dute, bestela esanda ez daukate elkarren antza handirik, eta sintomak ere oso desberdinak dira gaitz batetik bestera. Baina gaixotasun horiek guztiak proba bakar batean biltzearen arrazoia da jaioberritan egindako azterketa horrek aukera ezin hobea eskaintzen digula diagnostikoa garaiz egin eta tratamendu eraginkorra martxan jartzeko. Trastorno horiek gaixotasun arraroen zaku handian sartuta daude gaur egun, beren prebalentzia txikiagatik, mundu osoan jaiotako 1.000 jaioberritatik 1 bakarrik (edo ezta bakar bat ere) erasaten dutelako. Orpoaren proba esaten zaio jaioberrietan zenbait gaixotasun garaiz detektatzeko edo gaitz horien eragin kaltegarriak saihestu edo gutxitzeko helburuarekin egiten den probari. Eta Osakidetzak 1982. urtean martxan jarri zuenetik, Euskadiko Autonomia Elkargoko ospitale publiko nahiz klinika pribatuetan urtero jaiotzen diren hogei milatik gora haurtxoei aplikatzen zaie programa hau. Jaio eta 48 ordura, orpotik odol-lagin bat ateratzen zaio jaioberriari (hortik “orpoaren proba” izena), gerora Osasun Publikoko laborategian aztertuko dena. Ziztadatxo bat orpoan. Programa EAEn martxan jarri zenetik, analisi hori modu errutinarioan egiten zaie jaioberriei gure ospitaleetan. Orpoan egindako ziztadaren bitartez eta umeari orpoa zertxobait estutuz, odol-tanta batzuk lortzen dira, eta bahe moduko paper berezi baten gainean jarri ondoren laborategira bidaltzen dira. Bertan, etorkizunean umeak izan ditzakeen gaixotasunak adieraziko lituzketen faktoreetako batzuk aztertzen dira. Horregatik, emaitza positiboa izanez gero, haurtxoa metabolismoko akatsen bat jasateko “susmagarri” moduan diagnostikatuko da. Dena den, diagnostikoa ziurtatzeko, azterketa gehiago, osoagoak eta zehatzagoak, beharko dira. Ezinezkoa da haurtxoak, ziztatzen dutenean, negar egitea saihestea, eta tragu txar hori nolabait arintzeko-edo, programa batzuetan haurtxoa amaren eskuetan egotea gomendatzen da, sufrimendua txikiagoa izan dadin. Dena den, umearentzako gertatzen diren ondorioak (mina eta ziztada-gunearen inguruan agertu ohi den hematoma txiki bat) kontuan hartuz, amak haurtxoari berehala bularra ematea gomendatzen da terapiarik onena bezala. Probaren emaitza positiboa balitz aipatutako gaixotasun horietakoren baten kasurako, segidan familiari emango zaio horren berri, tratamendua ezartzeko eta kasu bakoitzean jarraipen egokia egiteko, nola jokatu eta nora joan behar duen argi eta garbi azalduz. Zer bilatu nahi da orpoaren probarekin? Funtsean 5 gaitzen detekzioa lortu nahi da proba sinple honen bidez: gaixotasun endokrinoa bata, sortzetiko hipotiroidismoa; metabolismoaren sortzetiko 2 akats bestetik: hiperfenilalaninemia-fenilzetonuria-PKU eta kate ertaineko azil CoA deshidrogenasaren urritasuna, bere ingelesezko MCAD siglengatik ezagunagoa. Eta horiez gain, fibrosi kistikoa eta zelula faltziformeen anemia.

42


Guraso.eus urtekaria 2016 Gaixotasun nagusi horiez gain, badira proba horren bidez diagnostika daitezkeen beste gaitz batzuk, orain gutxi Jaioberrien Baheketarako Programara gehitu direnak (astigarjarabe gisako gernuaren gaixotasuna, homozistinuria, I motako aziduria glutarikoa, azidemia isobalerikoa eta kate luzeko azil CoA deshidrogenasaren urritasuna, LCHAD dira bere ingelesezko siglak. Baina azkena aipatutako gaixotasun horien intzidentzia besteena baino apalagoa da. Zein da, beraz, gaitz horietakoren bat jasateko arriskua duten jaioberriak identifikatzeko programaren helburua? Haurtxoaren bizitzako lehen egunetatik, gaitzak bere sintomak eman aurretik alegia, neurri egokiak hartzea, gaixotasunaren morbilitatea, hilkortasuna eta horrekin lotutako desgaitasunak erabat edo ia erabat ezabatzeko. Gaitz nagusien azalpen laburra Metabolismoaren sortzetiko akatsak ADNaren alterazio hereditarioek eragin ohi dituzte: proteina anomaloak sortzen dira, eta proteina desegoki horiek zelulen eta organoen funtzionamendu txarra dakarte. Horrela, adibidez, fenilzetonuriak erasandako haurrek ez daukate "fenilalanina hidroxilasa" izeneko entzimarik, eta entzima hori ezinbestekoa da jaki proteikoetan presente dagoen fenilalanina (nahitaezko aminoazidoa) deskonposatzeko. Entzima hori gabe, fenilalanina eta horrekin lotuak dauden beste gai batzuen gehiegizko pilaketa gertatzen da organismoan, eta kalteak sortzen dira nerbiosistema zentralean, azkenean adimen-atzerapena eta arazo neurologiko larriak eraginez. Eta ileari eta azalari kolorea ematen dion melanina izeneko pigmentuaren sorreran fenilalaninak zeregin garrantzitsua jokatzen duenez, ume horiek begi urdinekoak eta ile nahiz azal argikoak izaten dira sarritan. Sortzetiko hipotiroidismoan, berriz, hormona tiroideoen jariaketa eskasa da arazoa, dela guruinak berez huts egiten duelako, edo funtzionamendua akastuna delako. Gaitzaren intzidentzia 3.700 jaioberritatik 1 kasu ingurukoa dela estimatzen da, eta tratamendu egokirik gabe, adimen-atzerapen eta hazkundeko atzerapen garrantzitsuak eragingo ditu.

43


Guraso.eus urtekaria 2016 Proban diagnostikatzen diren gaitz nagusiak eta horien intzidentzia Gaitza

Intzidentzia

Sortzetiko hipotiroidismoa

3.704 jaiotzatatik kasu bateko intzidentzia du EAEn.

Hiperfenilalaninemia-fenilzetonuria-PKU

13.068 jaiotzatatik 1 kasuko intzidentzia du.

Kate ertaineko azil deshidrogenasaren urritasuna

CoA Programan 2007.urtean sartu zen. Bere intzidentzia 15.000 jaiotzatatik kasu batekoa da Europan.

Fibrosi kistikoa

Programan 2010ean sartu zen. Bere intzidentzia 3.449 jaiotzatatik kasukoa da, Espainia mailan.

Zelula faltziformeen anemia

Hau izan zen EAEko Programan azkena (2011ko maiatzean) sartutako gaitza Bere intzidentzia 2.432 kasukoa da EAEn.

44

1

jaiotzatatik

1


Guraso.eus urtekaria 2016

Koldo Gilsanz Kaixo, Koldo Gilsanz nauzue, psikologian lizentziatua. 2008. urtean hasi nintzen psikologo moduan Sopelako Sorkari taldean lanean eta momentu honetan horrek jarraitzen du nire ogibidea izaten. Zorioneko naizela pentsatzen dut, nire lanak nire burua ezagutu eta garatzeko aukera ematen didalako, eta aldi berean beste pertsonek euren bizitza nola hobetzen duten testigu izatea ahalbidetzen didalako. Nire zaletasunak bidaiatzea eta naturaz gozatzeko aukera ematen didaten kirolak praktikatzea dira. Bidai horietariko batek Indiara eraman ninduen eta bertan meditazio teknika ezberdinak ezagutu nituen, horiek gure ongizatean izan ditzaketen eragin positiboak bizi ahal izan ditudalarik. Bestalde, bizitzarekiko jakin-minak heriotza eta doluan sakontzera eraman nau (Masterra Dolu Terapian Bartzelonako Unibertsitatean). Mina bizitzaren parte da eta hori barneratzen bada bizitasuna eta hazkuntza ekar dezake. Bizitzaren bidai honetan guraso.com plataformarekin egin nuen topo eta elkarrekintzak aberasten gaituela sinesten dudanez, itsasontzi honetara igo nintzen. Espero dut ibilbide hau zuretzat, irakurle, niretzat bezain aberasgarria izatea. Bidai ona izan!

45


Guraso.eus urtekaria 2016

Guraso onegiak al gara?

Gure gaur egungo gizartean prestakuntza eta konpetitibitatea eremu ezberdinetara heldu dira, hala nola sukaldaritzara edo eta aisialdiko kirol ekintzetara. Testuinguru honetan, gurasotasunean ere hainbat exigentzia bizitzen ditugu, printzipioz positiboak direnak, baina mugara eramanda kaltegarriak izan daitezkenak. Azter dezagun geroz eta hedatuagoa dagoen fenomenoa.

Guraso izango garelaren berri daukagun momentutik hasten gara gure idealekin fantaseatzen. Horrek esna gaudela ameztera eramaten gaitu eta gure gurasotasun idealaren koadroa margotzen hasten gara. Horretan gaudela, hainbat helburu ezartzen dizkiogu gure heltzear dagoen rol berriari: "Ni guraso ona izango naiz", "nire gurasoek eman ezin zidatena emango diot nik nire haurrari" edo "nire haurra zoriontsua izateko egin behar dudan guztia egingo dut". Helburu hauek guztiak erabat zilegi dira, baina ezin dugu ahaztu heztea bizitzaren limitazioak onartzeko prestatzea ere badela.

Gurasoen inplikazioa dexente areagotu da azken urteotan; beharbada kasu batzuetan gehiegi. Nire herriko txoko ezberdinetan askotan entzuten dut guraso batzuk pluralean hitz egiten dutela haurren gauzetaz hitz egiterakoan ("bihar euskera azterketa dugu" edo "5etan igeriketa daukagu"). Beste batzutan geure burua ikusten dugu ostiral gauean supermerkatura goazela pizza erostera, pizza gaua delako eta lehenago konturatu ez garelako. Edo aste santuko plana aukeratzea semeari uzten diogu, azken finean bere oporrak ere badira eta badu zer esan.

Adibide hauetan guztietan guraso inplikatuak ikusten ditugu. Egia da gure seme-alabei aukerak eskeintzea eta haien iritzia entzutea parte direla sentiarazi eta beraien irizpidea garatzen lagunduko diela. Baina bizitzaren aukerak mugatuak dira eta muga horiek onartzen irakastea, nahiz eta batzuetan desatsegina izan, pizzarik gozoena baino baliogarriagoa izango den esperientzia izan daiteke. Zergatik, orduan, gehiegizko inplikazio hori? Hona hemen aurreko jokaeren oinarrian egon daitezkeen sinismen oker batzuk.

Nire semeak ez dezala ezerren faltarik izan. Desio hau beti maitasun handiaren adierazgarri da. Kontua da ez nahastea "beharrezkoa dena edukitzea" eta "danetarik

46


Guraso.eus urtekaria 2016 edukitzea". Lehenengoak suposatzen du haurrak hainbat gauza ez duela izango. Bigarrenarekin, ordea, haurrarengan desio denak betetzen direlaren ohitura sortzen dugu. Hau askotan gertatzen da lan gehiegi egiteagatik edo eta banaketa prozesua bizi izanagatik errudun konpentsatu nahian.

sentimendua

daukaten

gurasoengan,

ustezko

gabeziak

Horrela heziak diren haurrek ez dute garatzen esfortzuaren balorea eta motibazioa oso baxua izan ohi dute. Bizitzako gauzarik garrantzitsuena izango balitz bezala eskatzen du atera berri den jostailua erostea, baina behin bere gelan duela, ordu pare baten ostean apalean ahazten du. Oso ondo gogoratzen dut kontsultara ekarri zidaten nerabea, ikasteko gogorik ez zuena. Gurasoek motibazioa areagotzea eskatzen zidaten. Gabonetan, bost penko izan arren, gaztetxoa astebete joan zen elurretara bere lagun baten familiarekin. Hurrengo saioetan, emaitza txar horien saritze hori aztertzean, gurasoek aitortu zuten semea elurretara joatearen arrazoietako bat ezetzak ekarriko lukeen bronka ekiditea zela, nahiz eta printzipioz zentzuzkoa izan. Azkenean, irteera onena zirudiena ez zen horren ona izan.

Ordea, bere kapritxoei uko egiten ikasten duen haurrak, motibazioa mantentzeaz gain, bizitzaren bestelako mugak errezago onartuko ditu; prestuago egongo da atsekabea onartu eta kudeatzeko.

Beste batzuetan, guraso bezala pentsatzen dut nire semeak onena izan behar duela. Erabat positiboa da haurrarengan bere burua garatzeko eta zailtasunak gainditzeko jarrerak sustatzea. Baina hau besteekin konparazioan egiten badugu edo gehiegizko laudorioetan oinarritzen badugu gure seme-alabak autokontzeptu distortsionatuta izango du eta honek ondorio kaltegarriak izan ditzake. Besteak beste, gauza guztietan onena dela pentsatzen duen haurrak, hori exigitu egingo du. Edo gehiegizko nartzizismoa garatzen duen haurrak jarrera harroa garatu dezake, besteekiko harremanean enpatia zailtasunak izan ditzakeelarik.

Telebista saio ugari dago haurren talentua erakusten. Horrelakoetan posible da ikustea aurrekoaren mugako adibideak, hala nola ez irabaztea onartzen ez duten haurrak edo eta porrotaren esperientzia asimilatzeko zailtasunak dituztenak.

47


Guraso.eus urtekaria 2016 Aurreko bi sinismenak barneratu ditzake hurrengoak: Nire semeak ez dezala sufritu. Berriz ere normala da motibazio hau izatea, kontrakoa psikopatikoa litzateke eta. Inork ez du nahi bere seme-alabak sufritzea, baina muturreko jarrera hartzen badugu eta gure ahalegin guztiak haurraren sufrimendua ahal bezain beste gutxitzera bideratzen baditugu, ezinezkoa izateaz gain, bere hazkundea oztopatzen arituko gara.

Famili batzuetan haurra unibertsoaren erdian dagoen eguzkia da eta gurasoak berari bueltaka dabiltzan sateliteak. Bere ongizatea mehatxatuko duen edozein arrisku sahiesten dugu ("ez zaitez horra igo, erori zaitezke eta" edo "hobe gure semea dantzetara ez joatea, koordinazio oso makala du eta"). Horren ondorioz haurrek ez dituzte garatzen sufrimenduari aurre egiteko estrategiak, gurasoekiko dependienteak direlarik eta askotan beldurrak gehiegizko pisua izango duelarik.

Askotan entzun ditut gurasoak esanez bihotza apurtu egiten zaiela haien haurra negar sotinka ikustean. Horren mingarria da haientzat, edozer egiteko prest daudela hori eteteko (goxoki bat erosi, bost eurokoa eman edo ondoko herrira gauerdian kotxez joatea bere bila). Normalean ohitura hauek lehen haurtzaroan ezartzen dira eta helduok erantzuten dugu kanpoko zerbait emanez, ahaztu egin bait dugu aita edo amaren besarkadak zenbateraino egin dezakeen eramangarri munduko sufrimendurik latzena.

Mekanismo honi jarraituz ere, haurrak espontaneoki bere mina adierazten duenean ("pena ematen dit amama berriz ez ikusteak", edo "amorratuta nago Mikelek egin zidanarekin"), ez dakigu zer esan eta ez diegu sentimendu hori onartzen ("baina gogoratu ze pozik zeunden berarekin abesten!" edo "pasatuko zaizu, lagunen arteko harremanak horrelakoak dira maiz"). Bere atsekabea entzun eta jaso beharrean, berori konpontzen saiatzen gara, eta ondorioz haurra frustratuta sentitzen da, bere pena gutxietsia izan delako eta komunikaziorako atea itxi egin delako.

Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrekin beraien sufrimendua ekiditeko nahia are nabariagoa izaten da. "Gizajoa, nahikoa du bere arazoarekin". Eta gehiegizko babes horrekin bere gaitasunak ez garatzea eragiten dugu, jatorrizko arazoari beste bat gehituz. Behar bereziak dituen haurrak bere pertsona eta bere egoeraren baldintzarik gabeko onarpena behar du, hortik abiatuta hazi ahal izateko.

48


Guraso.eus urtekaria 2016 Azken sinismen okerra errua beti besteei leporatzean datza: Besteak dira beti arazoen errudun. Guraso batzuk beti besteengan jartzen dute erantzukizuna ("Irakaslearen kontua da, iazkoarekin ez zuen arazorik" edo "istiluen errua bere klasekideek dute, haiek hasi baitziren gure alaba urtebetetzeetara ez gonbidatzen"). Istorioak horrela kontatzen ditugunean, gure erantzukizunari uko egiten diogu eta arazoei aurre egiteko modu bakarra kexatzea eta errua besteei leporatzea dela ematen du.

Egiaren zati bat da hori, eta arazoa aztertzean kontutan hartu beharko dugu, baina gure seme-alaben onerako, haien eskumenaren barne dagoen horretan jarri beharko dugu arreta ("Beharbada irakaslea oso exigentea da. Hortaz, horrelakoetan zer egin ikasteko aukera paregabea duzu" edo "Istiluen egunean zer gertatu zen? Nola hasi zineten elkarri iraintzen?"). Haurrek erantzukizuna garatzen ikasi behar dute, etorkizunean barkamen zintzoa eskatzeko gai izan ahal izateko. Bestela, errua haiena denean eta beraien gurasoak aurrean ez daudenean egoera konpontzeko, ez dute errekurtsorik izango gatazkari aurre egiteko.

Adibide hauek guztiak pedagogoek hipergurasotasuna deitzen hasi diren horren kasuak dira eta gure gizartean areagotzen ari dira. Presaka bizi gara eta haurren frustraziorako ez dugu ez denbora ez eta indarrik ere. Horregatik haurtxo txikiari jostailua erortzen zaionean arrapaladan hartzen diogu, alabaren bila eskolara goazenean guk hartzen diogu motxila eta zapatilak lotu edo ohea egin behar duenean guk geuk egiten dugu. Haiek haien kabuz egitea denbora galtzea da, luze joango baitzaie eginkizuna burutzea eta gero gainera guk berriz egin behar izango dugu, ez bait dute behar bezala egingo.

Egia da hezteari dagokionez ez dagoela errezeta perfekturik. Osagai asko erabili daitezke, baina bere neurrian. Maitasuna, azukrea bezala, mugatua izan behar da, bestela pastela gozoegi suertatu daiteke. Baina non dago muga? Hori bakoitzak erabaki beharko du. Argibide bezala arau hau proposatzen dizuet: "Ez ezazue zuen seme alabengatik haiek euren kabuz egin dezaketen ezer egin".

49


Guraso.eus urtekaria 2016

Nerabeak gaur

Nerabezaroa ez da aro erreza. Garatu berri ditugun gaitasun kognitiboekin errealitatea interpretatu eta zentzua eman behar diogu, gure gorputza aldatzen ari den bitartean eta gure inguruan gizarte-postmodernoaren balore aldakorrak dabiltzan bitartean. Aro honetan guraso askok zer egin ez dakitela ibiltzen dira, haien nerabezaro urruna ezberdina izan zelako. Goazen ba aztertzera lapikoan dauden osagai guztiak, fenomenoa hobeto ulertzeko.

Egia da gaur egun seme-alaba nerabeak dituzten gurasoen nerabezaroa ezberdina izan zela, nerabezaroa aldatzen ari den fenomeno bio-soziala da eta, hau da, kultura ezberdinetan modu ezberdinetan bizitzen den trantsizio aldia. Gizarte batzuetan ez da nerabezarorik ematen, aldaketa erritualak oso argiak direlako eta horrek oso ondo mugatzen duelako haurtzarotik heldutasunerako aldaketa. Gure gizartean, ordea, ez dago trantsizio erritual argirik eta gaztetxoek denbora gehiago eman behar dute nerabezaroan, gizartearengandik espektatiba lausoak dituen etapa horretan. Lehen 13 eta 19 urteen inguruan ematen zena orain zabaldu da, kasu batzuetan 10 urterekin hasi eta 20 urteak pasa arte irauten duelarik. Urte horiek, denok dakigun bezala, oso garrantzitsuak dira nortasunaren eraikitze prozesuan. Nerabeak haien burua ispiluetan topatu nahirik ibiltzen dira, “nor naiz ni� galderari erantzun nahian. Baina gizarteak eskaintzen dizkien ispiluak ez dira solidoak, likidoak eta aldakorrak baizik. Honek eragina izango du prozesu konplexu horretan, eta hori ulertzeak lagundu ahal digu helduon papera argitzen, hein batean behintzat. Gizarte postmodernoaren ezaugarriak Gizarte tradizionaletan baloreak eta sinesmenak egonkorragoak ziren, hots, ziurtasunak zituzten. Gauza asko ez ziren zalantzan jartzen eta, hortaz, ispiluak oso irmoak eta iraunkorrak ziren. Ondoren, garapenaren ondorioz, gizarte modernoetan sartu ginen. Orduan sinesmen erlijiosoak ez ziren horren irmoak, zalantzan jarri genitzake, eta horietan sinistu beharrean etengabeko oparotasun eta hazkundean sinesten hasi ginen. Belaunaldi batek errez gaindituko zuen aurrekoaren bizi kalitatea (edo behintzat, kontsumo gaitasuna). Ispiluak finagoak ziren, apainduagoak, ederragoak. Gaurko gizartean, ordea, ispiluak arinagoak dira, plastikozkoak ziurrenik, eta iraungitze data dute. Gure bizimoduaren ze ezaugarri dira zehazki nerabeen nortasun eraikitze prozesuan eragina dutenak? Abiadura handia

50


Guraso.eus urtekaria 2016 Arrapaladan bizi gara. Denak bat-batekoa izan behar du: lagunekin komunikazioa, nazioarteko berriak, erosketak… Testuinguru honetan sariaren atzeratzea, pazientzia eta pertseberantzia erabat ahaztuta ditugu. Modak ere abiadura handian mugitzen dira eta nerabezaroan haiekin identifikatzen diren pertsonek identitate iragankorrak eta kontsumibleak bizitzen dituzte: hippy, metalero, gotiko, hip-hopero, borroka, hipster, swager, muppies… Lehenago nerabezaroa merkatutik kanpo zegoen, baina groupie fenomenoa eta nerabeen kontsumo gaitasuna ikusita, asko dira erosle hauei zuzentzen diren produktuak. Honek gizarte post-modernoaren identitatearen paradigmarekin bat egiten du: “Desiratu eta kontsumitzen dudana naiz”. Teknologia berrien gailentzea Merkatuko objektu eta bitarteko, teknologia berriek harremanak egiteko modu berriak ekarri dituzte. Gizaki guztiok nahi dugu ikusiak izan eta zerbait partekatzen dugunean sare sozialetan gure ingurukoen erreakzioa bilatu egiten dugu. Nerabeengan desio hau handiagoa da (gogoratu ispilu bila dabiltzala), eta ikusia izateko beharretik ez ikusia izateko beldurrera pasatzen dira. “Zerbait eskegitzen badut eta inork ez badu erantzuten?”. Horregatik nerabeak gai izango dira limiteetatik haratago doazen material polemiko edo pertsonala publikatzeko; ikusiak izan behar dute. Bestalde, internetek ere gure harreman intimoengan ere eragina du. Nazio Batuen Erakundeak argitaratu berri duen txosten baten arabera, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeak dira porno gehien kontsumitzen duen adin taldea. Sexu harremanen hastapenak pantailen bidez ematen dira, pornoan nagusi den eredu matxista eta genitalzentrista zabalduz. Eredu oso pobrea da hori. Gauza materialen oparotasuna Nerabe askok ez dute mugarik bizitzen kontsumitzerako orduan. Zerbait izorratu edo atzeratuta gelditu bezain pronto objektu hori ordezkatuko duen objektua agertzen da haien bizitzan. Txikitatik jostailu asko, gehiegi izan dituzte. Badirudi edukitzea izatea baino garrantzitsuagoa dela. Esfortzurik gabeko oparotasun honek unibertsoaren erdian kokatzen ditu haurrak. Nire lanean ikusten ditudan guraso askok seme edo alabari ehunka euroko telefonoa erosi eta haientzako semeak jada erabiltzen ez duena hartzen dute. Eta gauza materialetaz gain, aisialdia ere kontsumitu egiten da. Konturatu gabe, heldu eta familien aisialdia kontsumoarekin lotu digute, ondo pasatzeko zerbait kontsumitu beharko bagenu bezala (bazkaldu, zinema, koloredun piloten jolastokiak, shopping…)Gure seme-alabentzat onena nahi dugu, baina horrekin batera bere bizitzan asetzen zailak izan daitezkeen beharrak sortzen ari gatzaizkie. Dirurik gabe ondo pasatzen ikastea garrantzitsua da. Kanpoko irudia eta gorputza zaindu behar dira

51


Guraso.eus urtekaria 2016 Kanporantz ematen dugun irudia oso garrantzitsua da. Gorputzari historian zehar eman zaion garrantzirik handiena ematen zaio gaur egun: argaldu, gihartu, ilea kendu, ebakuntza egin‌ Nerabeek ikasten dute haien gorputza direla eta horrekin identifikatzen dira. Horretarako estereotipoekin egiten dute konparaketa eta horrela norbere buruarekiko (edo hobe esanda norbere gorputzarekiko) duten harremana tentsio handikoa da, maitasuna-gorrotoa, ideala eta erreala elkarrengandik oso urruti daude. Pozik gaude, ondo gaude Irudia zaintzea garrantzitsua da, pozik eta zoriontsu agertu behar gara. Bi ideal hauek batera datoz. Gure gizarteak emozio desatseginak baztertzen ditu, facebook-en askoz gehiago jartzen ditugu gure momentu onak txarrak baino. Hori dela eta, nerabeek zailtasunak dituzte haien emozio zail ugariak onartu eta adierazteko. Ereduak urriak dira, eta dauden gehienak adierazpen bortitzeko ereduak dira, biolentzia eta oihuak ontzat hartzen dituztenak. Biolentzia Gizartean biolentzia ematen da eta egunero ikusten dugu: etxegabetzeak, errefuxiatuekiko tratua‌ Ikasgeletan ere biolentzia errez agertu daiteke, dagoeneko ez bait da irakaslearen monopolioa. Beste ikasleek ere iraindu, mehatxatu eta jo ditzakete klase-kideak. Gizartean ikusten dutena erreproduzitzen ari dira. Bullying pairatzen duten gazteak normaltasunetik irteten direnak izan ohi dira. Gizartea ere homogenizatzailea da, bere kabuz pentsatzen duena baztertzen du. Beraz, krisian al gaude? Krisi ekonomikoaz haratago (edo behar bada horren atzean) baloreen krisia dago. Gaur egun denak balio du (irudi pertsonalean, sexu orientazioan, kontsumitzerako orudan, bizi plangintzan, besteekiko tratuan‌) eta nerabeen joera ezarritako ordenaren kontra egitea da. Baina dena onartuta badago, zeren kontra egin? Dena onartuta dago, baita geroz eta desparekotasun handiagoa izatea gure artean. Gizartea baztertzaileagoa da; dena onartuta dagoenez, mugimendu fanatikoek eta tradizionalistek indar gehiago hartzen dute, gehiegizko aldaketaren beldurrari irteera emanez. Errefuxiatuen krisia II. Mundu Gerraz geroztik izan dugun krisi humanitariorik handiena da eta komunitate internazionalak ez du ezer egiten; onartu besterik. Hedonismoa garaile Printzipio bat argi eta garbi gailendu bada hedonismoa da, hots, plazerra bilatzea proposatzen duen ideala. Plazerra sentitzea da munduko gauzarik inportanteena eta gure bizitzari zentzua eman ahal diona. Edo hori da behintzat publizitateak pentsarazi nahi diguna, helburu hori lortzeko moduak saltzen dizkigun bitartean. Heriotza existituko ez balitz bezala bizi gara. Bizi garen bitartean gauza materialak kontsumitzen ditugu eta gure burua transzendituko duten gauza ez materialez ez gara arduratzen. Era berean, atsekabea eragiten digun edozein errealitate bizi publikotik

52


Guraso.eus urtekaria 2016 baztertzen dugu: Mina, gaixotasuna, zahartzea, heriotza‌ ospitale eta egoitzetan sartzen dugu, badaezpada. “Plazerik ematen ez duenak ez du balioâ€?, badirudi esaten duela gure gizarteak. Eta aldi berean eskoletan haur eta nerabeei esfortzuaren printzipioa transmititzen saiatzen gara, porrota emaitzat izango duen egitasmo batean: eskola porrota. Gaur egungo heroiak futbolariak eta telebistako pertsonaiak dira;gure ametsak loteria irabazteari baldintzatzen dizkiogu. Testuinguru honetan gazteek ez dute lan munduan txertatzeko gogo handirik eta nerabezaroa luzatu egin da, noski. Orduan, zer egin behar dugu helduok? Beraz, egia da nerabezaroa nabarmenki aldatu dela azken 25 urteetan. Gure garaiko erreferentziek ez digute balio eta zaila da seme-alaba nerabeak heztea. Era berean, zaila da gaur egungo gizartean nerabea izatea eta horretan dabiltzan gaztetxoek beraien helduengandik ulergarritasuna eta laguntza behar dute. Eta horretarako nondik hasi? Ba haien testuingurua ulertzen. Pentsatu dezagun denbora batez haien bizimoduan, eta hurrengo artikulu batean komentatuko ditugu egitasmo konplexu honetan lagungarriak izan daitezkeen hezkuntza jarrera eta jokaerak.

53


Guraso.eus urtekaria 2016

Nerabeak gaur; helduok egin dezakeguna

Aurreko artikuluan gaur egungo nerabezaroa aztertu genuen: aldaketa etengabea, hedonismoa, erlatibismoa, gorputzari gurtza, biolentzia… eta testuinguru horretan, euren gorputza ere aldatzen ari den bitartean, identitatea sortu behar dute. Nor naiz ni? Nolakoa naiz? Nolakoa nahi dut izan? Erronka ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Zer egin dezakegu helduok prozesu zail eta garrantzitsu horretan gure seme-alaben euskarri eta gida izan ahal izateko? Ondorengo lerroetan nerabeen beharrak asetzea helburu duten hainbat gomendio bildu ditut. Nire psikoterapeuta lanak nerabezaro gatazkatsu asko ezagutzea ahalbidetu dit, eta esperientzia horretatik honako ideiak atera ditut. Bakoitzak irakurri eta aztertu ditzala gomendio horiek, bere ideiekin bat datozen edo ez zehazteko. Denak ez du denentzat balio. Oinarrizko ideia da nerabezaroan ere gurasoak erreferente garela, batzuetan kontra egiteko bada ere. Zerbait egiten dutenean gure erreakzioari so egoten dira. Nahiz eta askotan adierazi ez, nola begiratzen ditugun axola die.Honako ideiekin ez dugu gizartea irauliko, baina hauek zainduz, agian, pantailen bidez iristen den sozializazioa apur bat konpentsatu dezakegu: Pertseberantzia eredu izan Haur eta nerabeek ikus zaitzatela ahalegina eta denbora kostatzen zaizun zerbaitetan, derrigorrez plazerra sentiarazten ez duen zerbait. Adibidez hizkuntza bat ikasi, eskulan landu bat egin edo maratoi bat prestatu. Lana eta ahaleginaren baloreak ikusi ditzatela, eredu izanda gauzak azalduta baino gehiago irakasten da eta. Materialaren kostea Gauzek duten prezioa, diru hori lortzeko beharrezkoa den lan denbora eta berori produzitzeko erabili behar izan diren errekurtso naturalak kontutan hartu. Ez dugu esaten ez kontsumitzea, baizik eta kontsumo arduratsurako gakoak transmititzea haurrei (“Nire zenbat lan ordu eman behar ditut zure telefonoa ordaintzeko?” edo “Zein garbigailu erosiko dugu, merkeena edo efizienteena?”). Honek bizitzan dauden errekurtsoak mugatuak direla erakutsiko die. Baloreen iraunkortasuna eta baloreekiko koherentzia Ezin diogu gure alabari zintzotasuna eskatu eta gero bere aurrean beste norbaitekiko pikarokeriaz jokatu. Ezin diogu gure semeari ikasketekin ahalegina eskatu eta guk gaixoaldi baja bat behar baino gehiago luzatzen ibili. Ezin diogu nerabe herabe bati irtetzea iradoki gu etxean bakarti gelditzen bagara. Adibide ugariak dira eta denok daukagu inkoherentzia puntu bat. Garrantzitsua da gogoeta bat egitea zeintzuk diren nire ondorengoei transmititu nahi dizkiedan baloreak, ni bat batean hilko banintz zer

54


Guraso.eus urtekaria 2016 nahiko nuke nitaz gogoratzea. Bizpahiru balore aukeratu eta haiekiko koherentzia mantendu. Nerabeak gauean nabigatzen dabiltzan itsasontziak badira, guk ezin diegu itsasargia bost minuturo tokiz aldatu. Arau argiak eta malguak Askotan leporatzen zaie gaur egungo gurasoei muga falta. Limiteak nola jarri bakoitzak bere hezkuntza estiloaren arabera erabaki beharreko zerbait da. Limite hauek guraso bien artean adostuak direnean askoz eraginkorragoak dira. Eta hala adostuak izanda, nola bakarka erabakitakoak direnean, gai izan behar dugu gure estiloa malgutasunez errebisatzeko. Oso ondo gogoratzen dut limiteen malgutasuna sutsuki defendatzen zuen aitaren azalpena, bere aitarengandik jasotako zurruntasuna konpentsatu nahian. Hain zegoen zurruntasunaren kontra, malgutasuna ere zurruntasunez defendatzen zuela, bere semeak eskatzen zituen limiteei kasurik egin gabe. Biolentziarik gabeko espazioa Inork ez du nahi bere semea bullyingaren biktima izatea eta suposatzen dut ere guraso gehienek ere ez dutela nahi beraien semea beste baten jazarle izatea. Bestearekiko onarpena, desberdinarekiko tolerantzia etxean ikasten da. Gustuko ez dugun auzokide baten, telebistan agertzen den politikari gogaikarri baten edo gure futbol taldearen kontra bidegabekeririk handiena adierazi berri duen arbitroaren kontra gaizki esaka ari garenean bestearekiko biolentzia zilegitzat ematen ari gara. Ordea, gure seme edo alaba bada biolentziarekin jokatzen duena ez gara ikaratu behar. Bere atsekabea adierazteko eta helduen limiteak bilatzeko saiakerak dira. Batzuetan biolentziak eztanda egitea beharrezkoa da oreka berreskuratzeko. Besteetan helduak kontentzio irmoa eta maitakorra egin dezake eta nerabearen beharra zein den argitzera iritsi daitezke gatazkak eztanda handiegirik egin gabe. Askotan behar duten gauza bakarra da ikusiak izatea eta haien barruko bizipenei arreta jartzea. Barrukoak ere garrantzia du Gorputzaz eta ekintzaz gain badago beste espazio bat, pertsonalagoa, iraunkorragoa, sakonagoa. Gaur egun denbora gehiena bizitza sozialean edo birtualean ematen dugu, baina badago beste esparru bat: barrurantz eta isiltasunean egonda gure senarekin egiten dugu kontaktua. Gai garenean gure barneko ispiluan gure irudia ezagutzeko berdin dio kanpoko ispilu distortsionatuek islatzen diguten eredua. Horra laguntzea eta hor dagoenaz galdetzea guraso baten eskutik ikusia sentitzea da eta oso sustrai indartsuak sortuko dituen hazia da. Ezagutzen zaitut Hainbat kulturetan ohikoa da seme edo alabak 15 urte betetzean jai berezia egitea, gonbidatu guztiak oso itxuroso janztea eta, batzuetan, alabari mamoplastia bat oparitzea. Oraindik pubertaroko garapena osatu ez denean, oraindik bere

55


Guraso.eus urtekaria 2016 gorputzarekin identifikatzeko aukerarik izan ez duenean, maitasun osoz eta borondate onez alabari titi handiago batzuk oparitzen dizkiote. Gure proposamena bestelakoa da. Egia da 15 urte adin berezia dela, nerabezaroan erabat murgilduta. Aukera polita izan daiteke seme edo alabaren argazki bereziak pilatu eta idatzitako esaldi eta pasarte bereziekin batera nerabearen istorioa biltzen duen liburu ilustratua oparitzeko. Familia batzuk artelan ederrak egiten dituzte, hainbat hilabeteren ahaleginaren ondorioz. Mezua argia da: ikusten zaitut eta ezagutzen zaitut. Zure burua ere zaindu Noizean behin zaindu zure burua, zure interesak, zure harremanak. Nerabeak ez dezala sentitu zure bizitza bere inguruan bueltaka dabilen satelite batena dela. Zuk zeuk ere eduki behar duzu zure aisialdia, zure bizitza. Batek esan zuen bezala, egunen batean tarta mahai erdian jarri, zati eder bat moztu eta zure platerrera bota aurrena. Ez gaude mundu honetan gure seme alaben desioak betetzeko bakarrik. Humorea zaindu Gure kontsultara datozen familia asko egoera larrietan iristen dira: triste, minduta, haserre... Egia da seme-alaba nerabeak heztea ekintza serioa dela, baina seriotasun hori dela eta humorea galtzen dugunean are zailagoa izango dugu ezer positiboa ateratzea. Noizean behin egin txiste bat, opari txoro batekin sorpresa eman edo eta aprobetxatu aukera zeuen familiaren egoerari buruz komentario umoretsu bat egiteko. Zentzu horretan ere, artikulu hau irakurri eta gero ez dramatizatu gehiegi eta saiatu kanpotik ikusten eta umore puntu hori bilatzen. Denok gaude hor barruan!

56


Guraso.eus urtekaria 2016

Seme-alaba baten gaixotasun kronikoari aurre egiteko prozesua; gailendu daitekeen ekaitza Seme-alaba bat dugunean ilusio handiaz itxaron ohi dugu jaiotza, itxaronaldi honetan etorkizunari buruzko desio eta beldurrak buruan darabilkigun bitartean. Bizitza bat mundu honetara ekartzeak ziurgabetasun puntu bat onartzea suposatzen du, ezin bait dugu dena kontrolpean izan. Kasu batzuetan gure txiki kuttunak gaixotasun kroniko bat pairatu dezake, eta horrek familiarentzat adaptazio erronka handia suposatzen du. Azter dezagun egoera hori, geure familian zein gertukoren batean gertatuz gero aurre egiteko modurik osasuntsuena definitzeko. Seme-alaba bati, hala jaiotzetik nola bere haurtzaroan zehar, gaixotasun kroniko bat edo eta bere gaitasunen limitazio esanguratsua diagnostikatzen diotenean familiak bere oinarriak astintzen zaizkiola sentitzen du. Inork ez du holakorik nahi. Gure espektatiba eta desioak bestelakoak izan ohi dira eta gaixotasunaren berri dugunean, bat batean geure baitan sortutako desio eta espektatiba positibo guztiak galdu egiten dira, areak atzamarren artean ihes egiten digun bezala. Galera honek dolu egoeran jartzen gaitu eta familiaren funtzionaltasuna arriskuan jartzen du. Dolu prozesu hau burutzen den moduaren arabera, ikusi ahal dugu familia batzuk prozesu hori eta gero kohesio eta indar handiagoarekin daudela bizitzan. Beste batzuk, ordea, berri zitalak eragindako dardararen ostean beraien bizitza berrantolatzea nekez lortzen dute, beraien familia bizitzan armonia betirako galduz eta sufrimendua ezin gailenduz. Horrelako berria jaso eta asimilatzeak denbora behar du. Gure gizartean normaltasunetik aldentzen den guztia estigmatizatu egiten dugu. Honek esan nahi du haur batek gaitz kroniko baten diagnostikoa jasotzean, inguruak automatikoki bere erabateko onarpen soziala oztopatzen duela, hau da, inguruak alboratu egiten du. Adibidez, kaletik ezagun bat agurtzean, bere erreakzioa ziurrenik normaltasunetik aterako da. Behar bada errukiz tratatuko gaitu, edo jakin-min morbosoaz galdetu, edo gure presentzia ekidin gaia atera behar ez izateko. Baina inguruak ez ezik, familiak berak ere autoestigmatizazioa eta lotsa bizi du hasieran. Senideek ere beraien familiaren egoera ez normaltzat jotzen dute eta mugetan jartzen dute begirada. Hasierako erreakzio normala eta automatiko hau gainditzen goazen heinean eta geure espektatiben dolua lantzen dugun heinean geure familia normaltasunez bizi ahal izango dugu berriz ere. Normalizazio prozesu hau da gakoa. Familia batzuentzat aberasgarri suertatzen da eta beste batzuentzat desegin ezineko korapiloa da. Aldaketa prozesu honetan, familiaren bestelako aldaketa ebolutiboetan bezala, ezinbestekoa izango da barne kohesioa zaintzea (elkarrekin denbora pasa, kanpo zein barne munduen komunikazioa sustatu, espazioak partekatu...) eta moldagarritasuna trebatzea (rol malguak, aldaketara irekiera, normaltasunaren bilaketa...). Gaixotasun kroniko baten normalizazio prozesua fase ezberdinetatik pasatzen da: 1º Arazoa onartu. Hasieran ukatzea egon ohi da (“medikua okertuko zen”, “ez da hainbesterako izango” edo “agian etorri den bezala joango zaio”). Ukatze hau normala da, baina ez digu uzten gure baliabideak martxan jartzen. Horregatik 57


Guraso.eus urtekaria 2016 ezinbestekoa da gurasoek arazoaz esplizituki eta dagokion hitzekin hitz egitea. Lehenengo fase honek denbora bat behar du, askotan senide ezberdinetan iraupen ezberdina duena. Ukazioan dagoena gehiegi presionatzen badugu harremana ahuldu daiteke, hobe da denbora bat ematea eta pertsona hori bere kabuz arazoa onartzen joatea. 2º Arazoaren ondorioak identifikatu eta beroriek ez ikustea familia bizitzarekin aurrera jarraitzeko gainditu ezinezko oztopoak bezala. Horrelako errealitatera moldatzeak aldaketak egitea eskatuko digu. Jakin behar dugu zeri moldatu behar garen eta planifikatu aurreikusi ditzakegun aldaketak. Batzuetan aldaketa hauek horren esanguratsuak izango dira, irudituko zaigula gure orain arteko familia bizitza amaitu dela. Horregatik fase honen betebeharra aldaketa horiek mugatzea da, eta posiblea den neurrian gure lehengo bizimoduaren izaera mantendu. Agian ezingo ditugu Pirinioetan ibilbideak egin, baina orain arte natura izan bada gure balore bat, ba berori modu egokitu batean bizitzen saiatuko gara, adibidez herri ondoko natur parkera ordu batzuk pasatzera joaten. 3º Norberaren familia berriz ere normaltzat jo. Denbora eta ahaleginaren poderioz gure bizimodua bere posibilitateen barruan moldatuta ikusiko dugu. Gainera, gure seme-alabaren egoera berria hobeto ezagutuko dugu, ezjakintasunaren fantasmak uxatuz. Honek ahalbidetuko digu ikustea gure seme-alaba, beste familienak bezala, bakarra dela eta bakartasun hori maite ahal izango dugu. Azken finean edozein seme-alabak eskatzen du bere premietara moldatzea. Hiru urrats sinpleetan definitutako prozesu hau ez da lineala, hots, aurrera eta atzerapausoak daude. Momentu gaziak eta gozoak elkarren segidan tartekatuko dira, normaltasun berri batetara iritsi arte. Erabateko normalizazioa gauzatu dadin familiak honako hauek bete behar ditu:  Gaixotasunaren ezaugarriak eta beroriek familia bizitzan eragin ditzaketen aldaketak ezagutu. Diagnostikorik ez dagoenean ezin dira aurre egite estrategia egokiak sortu.  Haurra eta familia “normaltasunezko betaurrekoekin” ikusi. Gaixotasun kronikoari sozialki duen esanahiaz haratago doan esanahia eman behar zaio, egoera naturaltasunez bizi ahal izateko. Horretarako lagungarria da haurraren berezitasuna ikustea, bere gaitasunetan dagoen potentziala, eta horretan oinarrituta harreman positiboa sortu.  “Normaltasunezko betaurrekoekin” bat datozen familia ohitura eta gurasotasun rolak bilatu eta indartu: ahalik eta erritmo normalena eraman eta aldaketa berriak familia dinamikara moldatu. Garrantzitsua da aldaketa hauek normaltasunez bizitzea (familia guztiek igarotzen dituzte fase ezberdinak bere garapenean zehar), eta ez ikustea beroriek ez-ohiko zerbait bezala.  Zainketa beharrak asetzerako orduan, hauek ere “normaltasun betaurrekoekin” ikusiak izan daitezela. Ez dira zaintza bereziak, zaintzak besterik gabe baizik. Zaintzei dagokionez garrantzitsua izango da zaintza informalak eta guraso zaintzak bereiztea. Lehenengoak askotan mediku eta erizainek erakusten dituzten zainketa teknikoak dira.

58


Guraso.eus urtekaria 2016 Guraso asko, denboraren poderioz, benetako adituak bihurtzen dira zaintza hauetan. Beste aldetik guraso zaintzak daude, guraso guztiek ematen dituztenak. Gaixotasun kronikoen kasuetan arriskua dago etxea ospitale txikia bihurtzeko eta zaintza informalek guraso zaintzak itzaletan uzteko. Ezinbestekoa izango da guraso eta semealaben arteko harremanaren oinarria guraso zaintza normalizatuak izatea eta hauetarako espazioak ahalik eta ospitale itxura gutxien izatea.  Inguruarekin harremanak mantendu eta horiek familia dinamikaren normaltasunean oinarritu. Normalizazioa gauzatu dadin ezinbestekoa da kanpoko mundutik ez baztertzea, eta kanpo harreman horietan besteek ere “normaltasun betaurrekoen” bidez ikusi dezatela saiatuko gara. Normalizazio prozesu honetan aldagai ugarik dute eragina, hala nola familiaren sinesmen eta baloreak, gaixotasunaren eta zaintzen inguruko aldez aurretiko esperientziak, komunikazio estiloak familia barruan... Edonola ere, badaude hainbat jarrera normalizazio prozesua oztopatu dezaketenak.  Haur gaixoa haur berezitzat hartu. Desberdintasuna ez bada bizitzen bakartasun adierazle bezala ez da lortuko bakartasun horretan dauden potentzialak ikustea. Gainera, helduak egoera estigmatizagarria bezala biziko du, haurrek ere ondorioz horrela biziko dutelarik.  Gurasoek haurren behar berezien moldatzeko beraien rola zenbateraino moldatu behar izan duten azpimarratzen dutenean. Garrantzitsua da aldaketok normaltasunez bizitzea, edozein haurraren jaiotzak aldaketak dakartzan bezala. Honek ahalbidetuko du zaintza ez formalak edo sasi profesionalak eta guraso zaintzak ez nahastea eta azken hauek izatea harremanaren oinarria.  Haurraren gaixotasuna kokatzen dugunean familia dinamikaren erdigune bezala gure gainontzeko bizitza albo batera uzten dugu. Honek nekez eramango gaitu normaltasun batera. Hau bereziki zaila izango da dependentzia maila handiko egoeretan, baina argi eduki behar dugu haurrari ere ez diogula faborerik egiten bere problematika erdigunean jartzen dugunean. Horrelakoetan estigmatizazioa eta erru sentimendua areagotzen dugu berarengan.  Gaixotasuna gatazka iturri bezala bizitzeak ere ez du laguntzen. Noski gaixo kroniko baten zaintzak estres egoera asko eragingo ditu eta, beraz, gatazka gehiago ere egongo dira. Garrantzitsua da ez uztea gatazka hauek familia harremanaren adierazle bakarra izaten eta hauen areagotzea gaixotasunari ez egoztea. Horren ordez ohartu behar gara errealitate berri honekin bizitzeak etengabeko moldatze prozesuan jartzen gaituela. Prozesu hau krisi edo gatazka txikiotaz osatuta dago eta beroriek ebazten goazen heinean ikusiko dugu hazkuntza eta asetasun iturri ere badirela. Geure burua hauetariko batean arrapatzen dugunean, badakigu gure prozesuak ez duela behar bezala aurrera egingo hori egiteari uzten diogun arte. Hala ere, denbora batez gertatu daiteke horrelako jarreraren bat mantentzea eta normaltasunaren barruan dago. Arazoa izango da hauek denboran mantentzen direnean, horrek suposatuko

59


Guraso.eus urtekaria 2016 duelako familiak egoera ez-ohiko edo berezia bezala biziko duela eta ondorioz ezingo du aurre egiteko estrategia positiborik martxan jarri. Beraz, geure familia baldin badago prozesu honetan pazientzia. Aurrera eta atzera pausuak tartekatuko dira, baina egoera normalizatu hala familiak asetasuna eta bizipoza berreskuratuko du, modu berrian bada ere. Eta aldiz, gure inguruko norbait baldin badago horrelako egoera bati aurre egiten, desegin dezagu estigma eta saia gaitezen normaltasunez ikusten eta haiekin ere normaltasunez harremantzen. Edozein gurasori egingo genizkiokeen galderak egin ditzakegu, erruki berezirik sentitu gabe.

60


Guraso.eus urtekaria 2016

Maite Garitano Maite Garitano Lasa, Dietista Nutrizionista. Giza elikadura eta nutrizioaren maitale. Nutritxoko-ko arima. Nutrizioko alderdi profesionalean hainbat gai jorratzen ditudan arren, haur elikadurak txunditzen nau. Gainera gai honen inguruan hainbat kontzeptu argitzeko eta erakusteko daudela ikusirik “arre� esan eta lanari ekitea baino ez zait geratzen. Proiektu honetan murgildurik hainbat gauza ikasi eta haurrez disfrutatzea tokatzen zaigu. Hastera goaz

61


Guraso.eus urtekaria 2016

Menu “infantilak” Gogoeta batekin nator gaurkoan. Haur elikaduraren ingurukoa, noski. Komuna omen da profesioz Dietista-Nutrizionista den norbaitekin etxetik kanpo jatea oinaze bat dela pentsatzea. Nire defentsan…: ez dugu berezko zailtasunik plater bat edo beste (taberna bat edo beste) aukeratzeko ikasi dugunagatik. Sortzen zaizkigun buruhausteak eskaintza eskasaren ondorio dira. Heldu edo haurra izan, oso zail daukagu osasuntsu jatea kalera ateratzen garen bakoitzean. Menuak nabarmen hobetu beharko lirateke ikuspuntu nutrizional batetik. Elikatzeko estilo osasuntsu bat izaten saiatzen hasten garenean baino ez gara ohartzen aldaketa honen beharraz. Osasuntsu jatearen kontzientzia hartzen dugunean alegia. Hala ere, aukeraketa gure eskuetan dagoela ez ahaztu. Gai honen inguruan bada atentzioa deitzen didan kontzeptu bitxi bat. Jatetxetako Menu infantilak. Zer dira hauek? Eguneko menuko kartan dagoenaz aparte, jatetxeek haurrei zuzenduz proposatzen duten menu bereziak dira. Guraso (haurrak tabarrarik emango ez dutelako eta platera garbi utziko duelako) zein haurren (gustatzen omen zaien jakiak direlako) nahiak asetzeko sortuak. Jakina dugu egungo haurren elikadura kalitatea kolokan dagoela; Barazki zein fruta kontsumoa baxuegia delako, azukre kontsumo tasak maximoen gainetik daudelako, txikien plateretan aurre prestatutako jakien presentzia nagusitzen delako, behar baino gatz gehiago irentsi ohi dutelako etab. Zer eskaintzen dute menu hauek? Hartan ere, osasun adituek zaieztea azpimarratzen dituzten jakiak. Justu, kontsumoa murriztu behar diren jakiak. Justu, plater osasuntsu baten parte izan beharko ez luketen jakiak. Zerrendatzera ausartzen naiz: nuggetsak, rabak, fritoak, haragi xerra frijitua, patata frijituak, saltsa deigarriak, pasta zuria gazta kapa majo batekin, txokolatezko postreak, helatuak… Gustokoen dituzten jakiak direla esan ohi dugu. Horrekin justifikatzen gara. Erosotasuna? Zer falta da menu hauetan? Hartan ere, adituek gomendatzen dituzten jakiak. Justu, plater osasuntsua osatu beharko lituzketen jakiak. Zerrendatzera ausartzen naiz: lekaleak, ntsaladak, barazkiak, fruta, arraina, zereal integralak, frijitu gabekoak … Menuak irakurtzean eta hauetaz hausnartzean, haurrek ez dutela jaki osasuntsuak hautatzeko aukerarik ere ohartuko gara. Barazkien presentzia nuloa da adibidez. Hala ere, egun, tankerako menuak etxe askotako tonika direla ere ohartu dira adituak. Zalantza bat dut..zein adin arte da menu infantil bat? Adin hori gainditzean, helduon menua kontsumitu beharko du haurrak? Nola ulertzen du hori haurrak? Nork nahiko luke orain arte oinarri izan diren jakiak baztertu eta beste batzuk jaten hastea?

62


Guraso.eus urtekaria 2016 Bitxia den kontradikzio baten murgildu ohi gara. Haurrak adinean aurrera doazen heinean, hots, irizpidea bereganatzen ari direnean (justu orduan) beraien elikadura ohituraz arduratzen gara. Oker dagoena zuzentzen saiatzen gara. Bat-batean. Horren erakusle dira ondorengo kezka komun hauek: Zergatik ez du jaten barazkirik?, Fruta eskaini arren ez du usaindu ere egiten! Ezin du entsaladekin! Azelgak beti platerean! Hauekin ezin gara kanpora joan bazkaltzera!. Zertarako itxaron adin bat izatera, aukera osasuntsuak jateko? Zertarako markatu ezberdintasuna heldu eta haurren platerean? Eta, helduok jaten duguna edo jan beharko genukeena eskaintzen badiegu txikitxoei? Akaso helduontzat osasuntsua dena, ez da haurrentzat?

63


Guraso.eus urtekaria 2016

Goizeko kontuak Alarmek jo dute. Martxan jarri orduko, goizeroko erlojupeko lasterketan murgildu gara: txikiak esnatu, jantzi, eskolako trasteak prestatu … baina ze tarte okupatzen du gosariak etapa honetan? Ze garrantzia ematen diogu? Ohitura osasuntsuekin bat egiten ote dugu? Behin eta berriz errepikatu digute: “gosaria otordurik garrantzitsuena da”, “gosari bikain baterako formula; esneki+ fruta + zerealak da”, “beharrezkoa da gosaltzea”, “etxetik baraurik irtetea baino, hobe da 4 galleta jatea”, “zukuak frutaren ordezkoak dira”, “gehigarriz jositako batidoak haurraren behar guztiak asetzen ditu” … Nutrizio arloko profesionala izanik, ez nator bat aipu hauekin. Bagaude hurrengoko ideia hauek bultzatzen ditugunak: gosaria bezain garrantzitsuak dira gainontzeko otorduak; gosariak milaka formula osasuntsu izan ditzake (bazkari, afari edo askari batek lain); frutaren onurak bereganatu nahi baditugu mastekatzea da aukerarik onena; Elikatzeko, jakiak jatera mugatzea litzateke sentsudunena (prestakinak alde batetara utziz)… Agerian dago gurasoengan ardura handia sortzen duela haurrak lehen ordu hauetan goserik ez izateak edota gosaltzerik nahi ez duela entzuteak. Industriak errealitate hau bere probetxurako erabili ohi du. Izan ere, ardura hau hizpide izanik, milaka produktu jangarri (ez jaki) sortu eta kaleratu ditu. Haurrak elikatu ezean, gurasoen haurrak bikain nutritzearen buruhausteak isiltzen dituztenak (Kaltziodun opilak, bitaminez hornitutako “gosariko” zerealak, proteinazko batidoak, kakao hautsak, zuntzezko galletak), alegia. Jakin, ohikoa izan daitekeela goizeko lehen ordutan haurrak goserik ez izatea. Baina arrazoi hau hainbat diskusio edo haserreen txinparta izan daitekeela ere badakigu. Ostera, berebiziko garrantzia izango du gure jarrera une hauetan lasaia izateak. Armonia bat mantendu beharko dugu egoera bortxatu baino lehen (zigorrak, txantajeak, ..). Aurreko artikulutan aipatu izan ohi dudan bezala: haurra beroi da zer, noiz eta zenbat jango duen erabakiko duena. Helduon lana eskaintza egoki bat egitea, bere erabakiak errespetatzea eta gure gertutasuna/presentzia zein pazientzia eskaintzea baino ezta. Ohituta ez gauden horretara. Zer egin haurrak goserik ez duela errepikatzen badigu? Gosari diferitua aukera bat izan daiteke, hots, goizean zehar gosaria tanda bat baino gehiagotan banatzea. Gosaria eguneko lehen jakiak jateari deritzogu eta hau ez dago zertan goizeko 7tan etxean burutu beharrik. Hainbat helduri gertatzen zaien bezala, ordu batzuk igaro behar dira zerbait gustura jateko. Aste barruan posible da eskolara bidean, autoan, gelan sartu aurretik… mokadu bat jatea edota hamarretakoaren ordua horretarako aprobetxatzea. Gakoa berriz ere, elikagai osasuntsuak aukeratzean datza.

64


Guraso.eus urtekaria 2016 Zer gosaldu dezake gure txikiak? (etxean edo etxetik kanpo) Aukera oso zabala izango da. Baina trikimailua bakarra: jakiak jatea (ez produktu jangarriak) eta gosarirako espresuki sortu diren “jaki”-etaz ihes egitea. Hala ere, produktu konkretu hauek izan ezean ideia gabe geratzen garenaren susmoa daukat… hori dela eta, horra pista batzuk: - Zatitutako fruta edo mazedonia, jogurta fruta lehor (mahaspasa, datila, ..) eta zerealekin (olo kopoak, cornflakes, quinoa inflatua,..), gazta fresko eta tomate ogitartekoa, fruta zatitua eta tortilla frantsesa ogiarekin, etxean egindako fruitu lehor barritak jogurt batekin, palomitak eta fruta pieza bat, esne baso bat ogi xigortua eta olioarekin, gazta eta mandarina pintxo morunoa, .… esan bezala, formula ugari izan ditzazkegu hautatutako jakiak osasuntsuak badira.

Goizeko kontu hauetan arinago ibiltzeko, aurreko gauean gosari/hamarretakoa prestatzea beste trikimailu bat izan daiteke. Gainera, haurra honen partaide bada, abantaia oraindik ere nabariagoa izango da.

Bat, bi eta… hiru!! Ondo izan.

65


Guraso.eus urtekaria 2016

Manex beristain / Sabrina Romero Manex Beristain Psikomotrizitatearekiko interesa, nire burua desezagutzenhasi nintzen garaian piztu zitzaidan. Horren inguruan ikusi, entzun edota irakurtzen nuenak desorekatu eta aldi berean sendotu egiten ninduen. Ordu arte jasotako balore, ohitura eta ezagutzak kolokan jartzen hasi nintzen, ezagutu nituen zenbait pertsona eta errealitateri esker. Ordu arte jasotakoak balio izan zidan noski, eta horri esker aldaketa pertsonalerako pausua ematera ausartu nintzen. Asko eman dit psikomotrizitateak. Nire barrura bidaiatzeko mapa izan da, harremanak modu kontzientean bizi eta lantzeko tresna, pertsonak beste modu batera ikusteko betaurreko parea, nagoen tokian nahiz munduan kokatzen lagundu dit, erortzeko beldurrak kudeatzen lagundu eta altxatzeko arrazoiak eman dizkit. Baina ardura eta lan asko eman dizkit biderako, etengabeko desorekan jarri nau, desoreka emozional nahiz pertsonalean. Barruko lanketa honek ez du amaierarik izango psikomotrizitateari esker. Psikomotrizista naiz bai, baina aita askoz ere lehenago. Eta aitatasunak psikomotrizista bezala behin baino gehiagotan ahuldu nau, baina pertsona bezala indartu, edertu, argitu, koloreztatu, baina baita ere bigundu, xumetu, txikitu… Anariren azken lanak oso une berezian harrapatu nau. Eta bertako perla bat baino gehiagok sostengatu naute. Ezin diegu uneoro besteei eskatu gu eusteko eta niri Anariren letrek lagundu didate une askotan goraka erortzen, erabakiak hartzen, nire aukeren gainetik ez amesten eta nire buruaz, beste bat egiten. Guzti hau ere banaiz NI. Sabrina Romero Txikitan zaldiak marrazten zituen neskatila beltxarana nintzen. Idaztearena ondoren etorriko zen…poliki eta geldiro, hastia hartuta…txuri beltzetik koloreetara igarotzeko denboretan bezala. Oraindik oroitzen naiz karreterik gabe etxean zegoen kamararekin ateratzen nituen argazki haietaz edo aldizkari bat egitea erabaki nuenekoa…marratik irten gabeko koloredun fitxa eta irudiak…makrame eta gantxiloa …eta bufandak…panpinak atontzeko sortzen nituen arropa ttikiak…oroitzen naiz bai. Berak eraman nau oroimenera. Bera naizenaren eta izan nahi dudanaren arteko ibilbidean barneratu nauena. Bera hauskortasunez blai utzi nauena.. Horregatik testu hauen zentzu eta nahia Horrexegatik aukera honen partaide bihurtzeko nahia.

66


Guraso.eus urtekaria 2016 Garenaz ohartarazteko, izan nahi duguna bizitzeko. Maitte dittugunak eta maitte gaittuztenak maitatu eta zaintzeko eta bide batez norbaitek nahi izanez gero ere‌gerturatzeko ahalmena izateko. Lanbrotan dabilen pertsona Sorginorratza Kattagorri fina Otsoaren ulua S

67


Guraso.eus urtekaria 2016

Amesten zekien Hipopotamoa Bazen, bazen behin hipopotamo bat, lo. Lozorroan zebilen oihanean kulunka. Siesta garaia zen. Amets egiteko garaia. Txoritxo bat hurbildu zitzaion hegaka. Inguruan zebilkion, batetik bestera eta... batbatean bizkar gainean eseri eta mokoka hasi zitzaion, esnatu nahian. –

Hipopotamo!!!! Kaixo!!!! Esnatu!!! Eguzkia dago oraindik!!!! Hipopotamoak, ez zuen begirik irekitzen. Ez zuen begirik ireki nahi, gozo zegoen lo.

– Baina....hipopotamo!!!! Esna zaitez!!!! Zertan zabiltza lo eguzki argitan? – Zer duzu txoritxo, deiadarka? Lo nago, lo nengoen hobe esan. Zer duzu? – Jolasgura daukat!!!! Goazen jolastera! – LO EGIN NAHI DUT! LOGALE NAIZ! Siesta ordua da niretzat eta ametsen munduan nengoen zu iritsi arte. Zergatik esnatu nauzu? – GOAZEN JOLASTERA!!! Eguzkia gurekin da Hipopotamoa pentsakor gelditu zen minutu batez eta ondoren zera erantzun zion. – Gauza bat egingo dugu, ea zer deritzozun. Joan zaitez hegaka eta ikus itzazu...zuhaitzak, ttikiak eta handiak, loredunak, ikus argitara luze nola zuzentzen diren, sentitu haizeak nola mugitzen dituen beraien hostoak. Ikus animaliak...krokodiloak nola zabaltzen duen bere ahoa logaleturik eta txori ttiki bat ezartzen zaion hortz tartetan, nola korrika egiten duen gazelak belarretan zehar jostari, elefanteak nola bustitzen dituzten beraien kumetxoak tronpetatik ura boteaz, sugea nola igotzen den temati zuhaitzean zehar janari bila....eguzkiak nola argitzen dituen guztiak eta guztiek nola betetzen duten lurra. Guzti hori eta gehiago ikusten duzunean, zatoz nigana eta kontaidazu ikusi duzuna eta neuk kontatuko dizut amesten ibili naizena. Txoritxoari burutazio ederra iruditu zitzaion hipopotamoarena eta horrela egin zuten. Txoria hegaka atera zen oihaneko bizitza dastatzera eta hipopotamoak lo egin zuen ametsen munduan zehar.

Bakoitzak berea nahiz besteen errealitatearen errespetutik munduan kokatu. Psikomotrizitate gelan sortzen diren une “magikoak”, txikiak bezain ederrak, kolektiboak bezain pertsonalak, errespetatzetik etorriko da ongizatea eta garapena. Eta une horiek, ez dira gero zer egingo dudan edo “begira zer egin dudan!” (nahiz eta une horiek inportanteak diren auto-irudi egoki bat eraikitzeko). Une hori “orain eta hemen” kokatzean datza. Nolabait norbere pertsonarekin konektatuena egoten garen unea. Eta oso noizbehinka lortzen duguna. Ia beti gaude segundo bat lehenaldian eta segundo bat etorkizunean. Desiraturiko zerbait lortzen dugunean eta gozatzeko unean, “orain eta hemen” unean, antsietateak (une hori galtzekoak) jaten gaitu eta etorkizuneko segundo horretan kokatzen ditugu pentsamendua eta desioa. Eta horrela gabiltza bizitzan. Psikomotrizitate gela, konexio une horiek behatzeko leku pribilegiatua dugu. Haurrak egon daitezke egin duten ekintza azaltzen, buruan duten proiekturen bat deskribatzen 68


Guraso.eus urtekaria 2016 edo gatazkaren bat konpontzen. Une askotan ordea, egiten ari diren horretan oso murgilduta egon ohi dira, egin behar duten mugimendu horretan atentzio osoa jarriz, bizitzen ari diren sentsazio hori bereganatuz, ekintzaren plazerezko errepikapenean murgilduta, uneoroko aldaketa eta garapenean zentzumen guztiak jarriz. Eta egoera horretan beraiek eta ingurua, existitzen dela sumatzera iritz daitezke. Plazer handiko sentsazioa izan daiteke eta lasaigarria, bake moduko bat uzten dizuna. Ez dira une asko egoten hain bereziak eta konektatuak. Haurrak daude edo haurra dago eta egote horretan denborak eta espazioak bat egiten dute, plazerak koloreak askatzen ditu, ikusi eta sentitu nahi duenarentzat. Haurrek badute gaitasuna nahiz beharra “orain eta hemen� kokatzeko, guk ere bai. Eta badugu tresna eder bat askoren artean, meditazioa.

69


Guraso.eus urtekaria 2016

Mikel Egibar Mikel Egibar Mitxelena, 1963-11-14, Donostia

Gorputz hezkuntza psikomotrizitatean

diplomatua

(Belgika),

espezializazioa

Gorputz hezkuntza lizentziatura (Gasteiz)

Soziologia lizentziatura (UNED) Xiba proiektuko partaidea

Euskal jolas eta jokoak kontzeptualizazioa eta lanketa Euskal Curriculumarako Gorputz hezkuntza arloko lanketarako partaidea

praktikoa

Datozen asteetan, “Gurasoak.eus� plataforma baliatuz (mila esker ematen didaten aukeragatik) hainbat gogoeta aztergai jarriko ditut. Idazlea baino guraso ikusten dut nire burua eta denok dakigun bezala, gurasoa garen neurrian, zalantza iraunkor batean bizi ohi gara, ez baitakigu beti egiten duguna zuzena ala okerra den. Guretzat, beraz, eztabaida sustatzea behar-beharrezkoa da eta eztabaida elikatzeko nire idatzi hauek tresna gisa eskaini nahi ditut. Espero dut baliagarriak suertatuko zaizkizuela, eta, neurri berean, zuen ekarpenaren bitartez niretzat ere prozesu aberasgarria izatea nahiko nuke.

70


Guraso.eus urtekaria 2016

Eskola Kiroletan ez al da pedagogiaz hitz egin behar? Ohikoa da pedagogiaz hitza, automatikoki, hezkuntza “programatua”-rekin erlazionatzea. Ematen du orduz kanpoko jardueretan pedagogia ez dela existitzen: “kirolak hezkuntzaren eremua gainditzen duenez, kirol praktiketan trebatzea da inportanteena!”. Azken urte hauetan ikastetxe ezberdinak konfiantzaren pedagogian murgilduta daude, zeinaren bidez, hezkuntza komunitatearen patrimonio bezala lantzeaz gain, haurra da horren hartzaile eta protagonista zuzena. Rafael Cristobalen (konfiantzaren pedagogiaren bultzatzailea) hitzetan: “La palabra recreo intuye que a través de él me creo de nuevo”. Astia ez da “soberan den denbora”, aisialdiaren bidez jasotako esperientzia guztien artean burmuinean interkonexio berriak sortzen dira eta horrek pentsamendua sortzeko indarra du. Hauxe da edozein konpetentziaren oinarria: “konpetentea sentitzen naiz, beraz mundua esploratzeko prest naiz!”. Duela hamarkada bat, jarduera motorrean oinarrituta bultzatzen den aisialdiaren alorrean, oraindik bazeuden kirol kontzeptu zurrun horretatik ihes egiteko korronte indartsuak. Egun, berriz, nire behaketa pertsonalak erakutsi didanaren arabera, kirolak, kontzeptu dominatzailea gisa, aurrera jo du eta aisialdirako programatzen diren jarduera motorrak gero eta urrunago kokatzen dira heziketaren esparrutik. Eskola kirola hezitzaileak, konfiantzaren pedagogiak bezala, komunitate baten barruan aritzea da duen ezaugarri nagusiena. Bertan lagunek, gurasoek eta begiraleek elkarlanean bizitzen, jolasten eta ikasten dute. Heziketa ez da soilik “jakitun” baten ardura. Adin eta belaunaldi ezberdinen arteko harremana elkarlana aberasteaz gain, komunitatearen sentipena sendotu egiten da. Komunitate batean egoteak ziurtasun afektiboa dakar eta giro hori egonkortzen denean edozein egongo daprest esploraziorako eta, beraz, bere esperientzia positiboa izateko aukera handitu besterik ez da egiten. Mugimendua askatasuna da! Neuro zientziak gero eta argiago defenditzen du edozein pertsonak edozein adinetan, bereziki haurtzaroan, bi bide dituela egoera berriei, hau da, ziurgabetasunari, aurre egiteko; batetik sena, bestetik gogoa. Ziurgabetasuna sormenerako aukera paregabea da; baita hanka sartzeko ere. Biak ala biak elkar lotuta daude; hanka sartzeko aukera inoiz ezin da izan motibazioa gutxitzeko arrazoia, kontrakoa baizik, hanka sartzea arazoei aurre egitea da eta gure egunerotasunarekin bat egiten duen ikasgai interesgarria da. Baina sormenerako eta hanka sartzeko prozedura horretan begiralearen ardurari erreparatzea ezinbestekoa da. Begiralea bera da konfiantza horren zutoina eta eredua. Kirol eskoletan begiraleak ez dira beti, hain zuzen, konfiantzaren arima. Kirola era klasikoan bultzatuz, mugimendua ekoizpenerako produktu bat bezala erabili ohi da eta haurraren gorputza xederako tresnatzat hartzen da. Eredu honen arabera lorpenak kanporatzen dira eta haurraren bilakaerari erreparatu beharrean berak bere gorputzarekin ekoizten duen mugimenduaren “kalitatea” da duen garrantzia. Hau da, pedagogiari gero eta kasu gutxiago, biomekanikari lehentasuna emanez. Eskola Kirola hezitzaileak dituen ezaugarri nagusiak horrela laburbildu daitezke: -Edozein kasutan emozioen kudeaketa da jarduera guztien orubea -Mugimendua eta motrizitatea dira elkarrekintzarako euskarri nagusiak

71


Guraso.eus urtekaria 2016 -Elkarbizitzak eta elkarlaguntzak komunitatearen sentipena indartzen du -Ludikotasunaren bidez dinamika sozial anitza bultzatzen da -Natura da jarduera garatzen den espazioa, eta, beraz, naturarekin etengabe elkarrekintza lantzen da -Naturaren espazioan aritzeak etengabe ziurgabetasuna kudeatzea dakar -Arriskuaren onarpenak emozioen kudeaketarako gaitasuna indartzen du Dena den, azpimarratzekoa da naturaren inguruak, berez, ez duela besterik gabe aipaturiko ezaugarri horiek ematen; eragin hezitzailea izan dadin ezinbestekoa da esku-harmen programatua eta didaktikoa izatea. Aurten, hain zuzen, 10 urte beteko ditu gure herrian, Zizurkilen, hainbat gurasoen artean osatu genuen Eskola Kirolak, eta hamarkada baten ondoren, idatzi honetan azpimarratzen den pedagogiaren lorratza, hasiera batean pentsatzen ez genituen emaitza positiboak lortu ditugula baiezta daiteke. Baina Eskola Kirola honen esperientziaren kontakizuna beste artikulu baterako utzi beharko dugu.

72


Guraso.eus urtekaria 2016

Jarduera fisiko ludikoa: dinamika “prokomuna” Aisialdian jarduera fisikoa ikuspuntu ludiko batez guztiz alboratzen dugu kirola kontzeptu klasikoan. Gorputz heziketako irakasle batek esan ohi zuen: “nik nire ikasleekin ez dut futbola egiten; izan ere, bakarrik futbolaren aipamenarekin, esparru hezitzailearekin ezer ikusterik ez duen ikasleen jarrera estereotipatua martxan jartzen da”. Gaur egun, orokorrean ezagutzen dugun Kirol eskolaren filosofia neurri batean ere arazo edota fenomeno berberarekin kutsatuta dagoela esan genezake. Herrietan Kirol eskolak eta Eskola kirolak antolatzeko eta koordinatzeko erabiltzen den egitura herriko eragile ezberdinekin hartu-emanak sortzen eta mantentzen saiatuko da, eta nagusiki bi egitura dira pisu handia dutenak: kirol elkarteak, batetik, udala, bestetik. Nahi eta nahi ez, egitura horretan haur eta umeen, zein gurasoen interbentzio gaitasuna murriztuta gelditzen da, eta, beraz, kirolaren paradigma soziala bere pisu guztiarekin dinamika eta jarduera guztietan nagusitzen doa. Hamarkadetan erabili ohi den sistema honen aurrean bi aukera aurki daitezke: egitura bere barnetik aldatzen saiatzea, edo beste sistema bat posible dela praktikarekin erakustea. Bigarren aukeraren aldeko apustua eginez, zalantzarik gabe, lehenengo gogoeta umeen partizipazioaren inguruan egin beharko genuke. Eta umeak subjektu nagusi izanik, horretan gurasoak ere parte hartze zuzena izan beharko lukete. Ados egon gaitezke Kirol esparrua “kirol adituen” esparrua dela; beti ere teknifikazioa eta lehia konpetitiboa trebatze lanaren helmugan badaude. Baina jarduera fisiko ludikoaren xedea aisialdian trebatzea bada, zein da orduan “aditua”? Garaia iritsi da aisialdia ondasun komuntzat aldarrikatzeko. Ikuspuntu merkantilista batetik abiatuta, ez dago zalantzarik aisialdia kontrolatzeko interes anitzak daudela esateko; izan ere, kontsumorako ezinbesteko esparrua da. Beraz, aisialdi esparrua kontrolatzen duenak, neurri batean edo bestean bere botere kuota handitzen doa. Aisialdia ondasun komuna kontsideratzeak eta lantzeak jendartearen gizalegea indartzea dakar, eta ikuspuntu hau gure xede egiten badugu, aisialdiaren barruan antolatzen diren jarduera guztiek, jarduera motorrak barne, beste filosofia eta antolamendua ekarri beharko lukete. Orain arte Eskola Kirola edota Kirol eskolak aurrera eramateko egon den egitura helburu zehatz batzuetarako baliagarria izan dela ukaezina da, eta kasu askotan aitortu behar da abantailak eta desabantailak egon badaudela. Aitzitik, aisialdiaren esparruan kolektibotasuna, partizipazioa, auzolana, eta hainbeste bezalako baloreak bultzatu nahi baditugu oso kritiko izan beharko ginateke gaurko egiturarekin. Ezin dugu egitura hau guzti “zerbitzu” tekniko gisa hartu, non gurasoek bere seme-alabak kirol tekniko batzuen eskuetan uzten duten “kirolari-txikiak” sortzeko ametsarekin. Jarduera motor ludikoak, era antolatu batean, balore pertsonal eta sozial sakonak lantzeko baliagarria izan behar du. Jarduera honen atzean sortu behar den dinamikak, 73


Guraso.eus urtekaria 2016 gaur egun, gero eta gehiago erabiltzen den kontzeptua bultzatu beharko luke, hau da, dinamika “prokomuna”. Zertan datza dinamika “prokomun” hau? Lehendabizi eta garrantzitsuena, benetan aktiboak diren eragileek dinamikaren erabakitzaileak izan behar dira. Eskola Kirolaren esparruari dagokionez ez dago zalantzarik: umeak eta gurasoak eragile zuzenak dira, klubeko teknikoak eta udala eragile erraztatzaileak, ez besterik. Bigarrenik, norbanakoaren garapena garrantzitsua bada ere, garapen hori jarduera sozio-motorren bidez bultzatu behar da. Izan ere, ludikotasuna era konpartituan eramanez pertsonok sozialagoak egiten gara. Eta hirugarrenik, “kirolariaren indibidualismoaren” filosofiarekin (running fenomenoa) amaitu beharra dago eta dinamika “prokomuna” defendituz, norberak taldeari eskaintzen dionaren inguruko hausnarketa mahai gainean jarri behar da. Neoliberalismoak badu Estatu Batuetatik datorren mito baten erreferentzia nagusia: lan gogorrari ekinez edozein irits daiteke Etxe Zurira. Bada, kirol arloan translazio berdina egin ohi da eta etengabe ekuazio berdina eskaintzen digute: gogor entrenatzen, edozein iritsi daiteke Joko Olinpikoetara. Filosofia horrekin non geratzen da gure denbora askea?

74


Guraso.eus urtekaria 2016

Nahia Alkorta Nahia Alkorta Elezgarai naiz, Sabeletik Mundura webgunearen atzean dagoen bihotza. Ama-haurren akonpainamenduan, haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan, edoskitzean eta soinean eramatean aholkularia. Haurdunaldi aurretik haurrak 3 urte bitarterako haurdun dagoenaren, bikotekidearen eta ingurukoen eta haurtxoaren beharretan espezializatua.

75


Guraso.eus urtekaria 2016

Jaio da... eta orain? Gurasotasuna haurra jaio aurretik hasten dela aipatu nuen aurreko kolaborazio batean, eta bide horretan mugarri garrantzitsua da haurra jaio ostean gertatzen da. Erditze osteaz gutxi (gutxiegi) hitz egiten dugu eta hori da arazoak sortzeko bideetako bat: desinformazioa. Erditze ostea errazagoa izateko gako batzuk ematera nator gaur:  Jaio berri den haurra gure mundura egokitzen ari da eta sabel barnean zituen gauza antzekoak behar ditu: elikadura etengabea (bai, etengabea, bularrak -edo biberoiak- 24 orduz egon behar du haurrak behar duenerako), mugimendu etengabea (sabel barnean zegoenean ingurune likidoan etengabeko mugimendua zuen eta geldi egoteak estresa sortzen dio), muga fisikoak (sabel barnean zegoenean gorputz guztiarekin umetokiko paretak ukitzen zituen eta) eta babes emozional handia. Behar fisiko zein emozionalak asetuta dituen haurrak, eguneroko lasaiagoa izango du eta garapen optimoa izateko aukera gehiago izango ditu.  Erditu berri den emakumeak gorputz osoari eragiten dion prozesua bizi izan du eta bizitzen ari da fisikoki, ormonalki zein emozionalki eta prozesu hori zaindu egin behar da. Batetik, erditze ostean lokioak deritzen odol-galerak izango ditu (hileroko luze baten antzekoak), bestetik, erditzeak berak sortutako orbanak izan ditzake (eta zauri hauek oso ondo zaindu behar dira). Gainera ormonalki gorputza erabateko iraultzan du eta gora behera emozionalak ohikoak dira. Amak babesa sentitzeak emozionalki zein fisikoki hobeto sentitzea ekarriko du. Erditzea nahi bezalakoa izan ez bada, haurra amarengandik urrundu bada, edoskitzeak arazoak eman baditu eta egoera berrira egokitzea zaila bada, amak gaizki sentitzeko joera du. Sarri nekeak, min fisikoak, erditzea sorturiko traumak… ama gaindituta sentiarazten du eta oso garrantzitsua da inguruan babesa izan dezan. Erditze ostean goibel sentitzea, erditzeko traumak… ohikoak dira. Garrantzitsua da horiek goiz antzeman eta artatzea depresioa edo haurra edo bere buruarekiko gaitzespena sortu ez dadin. Babes hori ingurukoek edo edoskitze edo haziera taldeek eta doulek eman ohi dute.  Haurra-ama binomioa sortu da, biek elkarren behar handia (fisiko zein emozionala) dute eta elkarren arteko kontaktu fisiko ia etengabea izateak biak hobeto egotea erraztuko du. Ez ahaztu gainera, lehen 1000 minutuek berebiziko garrantzia dutela.  Familia osoaren beregokitzea gertatzen da, kide berri bat etxean sartzen denean, bakoitzak toki berria topatu behar du eta elkar errespetatzea eta elkar entzutea oso garrantzitsua da.

Erditze ostea une oso ezegonkorra da eta ingurukoen aholku, kritika eta gomendioek sarri, familia berriari kalte egiten diete epaiturik sentiarazten dituztelako. Elkar ezagutza horretan, gurasoak dira erabaki guztiak hartu behar dituzten bakarrak eta beraien kasuan egoki dena egin, baina bada urrezko arau bat erditze osterako

76


Guraso.eus urtekaria 2016 “haurra lo dagoenean, denok lotara�, beste guztiak itxaron dezake eta loa osasuntsu egoteko oinarri-oinarrizko beharra da eta. Haur jaio berri bat etxean baduzue, elkarrekin gozatu, kontaktu fisikoa elkarri oparitu eta soinean eraman, egunerokoa erraztuko zaizue eta.

77


Guraso.eus urtekaria 2016

Baimena eskatu.... beti. Zorionez gaur egun, helduon mundua deitzen diogun honetan geroz eta argiago dugu gure gorputzarekin harremana duten erabakiak, guk geuk hartu behar ditugula eta besteen erabakiak onartu eta errespetatu behar ditugula. Baina sarri, ahaztu egiten dugu, haurrek ere eskubide eta ardura hori dutela. Jaiotzen diren une beretik hasi beharko genuke kontzientzia hori sortzen: hau da zure gorputza, hemen hasten da, hemendik jarraitzen du eta hemen amaitzen da, eta ukitu behar zaizun aldiro, baimena eskatuko dizut eta zure ezezkoa errespetatuko dut. Sarri inozokeria iruditu ohi zaigu, 2 egun, 3 hilabete edo urtebete duen haurrari pixoihala aldatzeko baimena eskatzea, baina uste duguna baina garrantzitsuagoa zian daiteke. Demagun, hemendik oso gutxira heldu izango direnen belaunaldian sexu jazarpenik egoterik ez dugula nahi, demagun, laster heldu izango direnek baietz eta ezetz esaten jakin eta besteen erabakiak errespetatuak izan daitezen txikitatik hasi behar dugu. Are gehiago, haurraren gorputzaren inguruko kontzientzia sortzeak, non sentitzen nauzu eta non ez, noraino heltzen da zure besoa, zure hanka, zure sabela... oso garrantzitsua da. Gainera, gorputz atalak zein diren eta non dauden ikasten arituko da, eta gu, egiten ari garenari arreta eskaintzen (sarri automatikoki eta ia begiratu gabe egiten dugulako). Kontaktu fisikoaren garrantzia oso handia da haurtzaroan (gai honen inguruan hitz egin nuen hemen) eta masajea, kilima uneak edo pixoihala aldatu edo bainatzeko uneak zoragarriak dira guzti hau lantzeko. Gauza bakoitzari bere izenarekin deitzea oso garrantzitsua da, eta une oso egoki eta ugariak izango ditugu egunean zehar. Adibidez, pixoihala aldatu aurretik haurrari (bai, nahiz eta egun bakarra izan), esan egingo diogu “Kaka egin duzu? Pixoihala aldatuko dizut?”. Noski, ez digu erantzungo “bai” edo “ez” batekin, baina haziz doanean bere gorputzarekin adierazten ikasiko du, oso azkar, gainera. Bi hilabete inguruko haurrak gai dira oso argi esaten noiz ez duten pixoihala jartzea nahi adibidez, mugitu egiten dira, kexatu... Pixoihala aldatzen goazen bitartean azalduko diogu, “orain belakiarekin garbituko dizut, epela dago, ipurdia garbituko dizut, alua... eta orain pixoihal garbia jarriko dugu.” Guzti hau egiten dugun bitartean uste duguna baina komunikazio garrantzitsuagoa gertatuko da, eta guri, egiten ari garenari arreta eskaintzen lagunduko digu. Eta ezezkoa esaten digunean zer? Egun bakarreko haurrak ez du ezezkoa esango, baina berehala ikasiko dute haurrek ezezkoa adierazten, eta hori gertazen denean, ahal dela BETI errespetatuko dugu eta bete ezin dugunean, azaldu egingo dugu zergatik. Hau da, “pixoihala aldatuko dizut?” esan eta aurpegi txarra jartzen digun haurrari, ez diogu une horretan bertan aldatuko, itxaron apur bat eta galdeiozu beranduago.

78


Guraso.eus urtekaria 2016 Pixoihala aldatzen ari garela janzteari ezezkoa esaten badio, saiatuko gara ez janzten. Noski, toki eta egoera guztietan ez da posible, eta are gutxiago erlojuaren kontrako jendarte honetan, baina ezin dugunean ere, azalpen bat emango dugu. “Ulertu dut ez duzula nahi, baina kalean gaude eta hotza egiten du, jantzi behar zaitut, gero etxean egongo gara biluzik apur bat.”. Eta ULERTU DUT hori oinarrizkoa da. Hau da, zure mezua jaso dut (izan ahozkoa, gorputzarekin adierazia edo aurpegiko keinu batekin – haur bakoitzaren komunikazio kodea desberdina izan daiteke), baina une honetan ezin dut nahi duzun hori bete. Hor ere, errespetua erakusten ari gara, limite bat ezartzearekin batera eta alternatiba bat eskaintzen gehiegi erabiltzen dugun EZ hitz hori ekidinez. Kaka aipatu dudanez, asko amorratzen nauen gai baten inguruan “Ez ikutu, kaka!” hausnartu nuen aspaldi Argian. Eta komunikazioaz ari garela, gorputz kontzientziaz eta errespetuaz... noski, baimena ez da zertan beti ahoz eskatu. Eska dezakegu baimena pixoihal garbia erakutsiz eta bere erantzuna behatuz, edo masajea ematera goazenean olio potea erakutsi eta dizdira egiten duten gure eskuak erakutsiz eta bere erantzunari itxaronez... Eta berdin helduekin... akaso, ahoz ez bada ere ez duzu baimena eskatzen zure bikotea biluztu aurretik? Ez duzu bere onarpena izan arte itxaroten? Ez duzu bere ezezkoa errespetatzen? Saiatuko gara hurrengo belaunaldiak egunerokotasuna errazagoa izan dezan?

79


Guraso.eus urtekaria 2016

Nerea Agirre Momentu hauetan nire aurkezpen formala horrelako zerbait izango litzateke. Nerea Agirre (Oñati, 1982). Pedagogian lizentziatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, eta doktore-gaia da. Egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI) dihardu irakasle eta ikerlari gisa. “Berrikuntza eta esku hartzea hezkuntza inklusiboan” ikerketa lerroan kokatzen den BETA ikerketa taldeko partaide da, eta bere jardun praktikoan langai nagusi gisa ikaste-irakaste prozesuen azalpena, antolaketa eta hobekuntza nola metodologiaren berrikuntza ditu; beti ere hezkuntza paradigmaren aldaketari lotuta. Hezkuntza Graduko irakasle eta Practicumeko koordinatzailea izateaz gain, “Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan” unibertsitate masterreko irakasle ere bada. Egindako ikerketa ibilbidean hainbat argitalpen ditu aldizkarietan eta kongresuetan. Aurkezpen pertsonalagoa berriz beheko honen antzeko zerbait. Pertsonalki eta profesionalki beste ardura sozial batzuk izateaz gain,bereziki, bere luze zabalean hartuta, hezkuntza gaiek kezkatzen naute. Hezkuntza gaiek kezkatu, asaldatu eta eragiten naute. Azken urteotako jardunean, prestakuntza nahiz ikerketa alorrean, eta beste zenbait eremutan, hezkuntzaren alderdi soziala arretaz zaintzeko etengabeko saiakeran aritu naiz. Aurrerantzean ere horrela izatea espero dut; etengabe bila jarraitzea, utopiari so. Esperantza eta ametsik gabe ez baitago ez jendarte eta ezta hezkuntzarik ere

80


Guraso.eus urtekaria 2016

Ez-etik bai-ra, badago eta bide eta alde makala!! Arratsalde batez, kalean erosketak egiten nenbilen bitartean nire behaketa gaitasuna aktibatu nuen eta kaletik ikusi nituen guraso eta seme-alabei beha egon nintzen, disimuluz batzuetan eta askotan ahalegin berezirik egin gabe, albotik pasatzean nik eta behatzaile ez ziren besteek entzuteko moduko mezuak entzun bainituen. Batzuk besteak baino ozenago:

-

Ez egin hori! Jaitsi hortik erori egingo zara! Jan bokata azkar! Ez gelditu hor, berandu iritsiko gara eta! Ez ukitu hori! Ez jo zure arreba txikia, nik zuri berdina egitea nahi duzu? Ez joan hortik putzuak daude eta hankak bustitzen baldin badituzu ikusiko duzu, gero gaixotu egingo zara! Ez ukitu jostailua, dendako emakumea haserretu egingo da eta! Ez sartu horra gizona aterako da eta! Ikusiko duzu Olentzero enteratzen bada. Goitik begira dago! Zu moduko ume gaiztoak lagun gabe gelditzen dira, inork ez du nahi izango zurekin jolas egitea horrela portatzen baldin bazara!

Modu kontzientean edo askotan inkontzientean esaten ditugun esaldiak dira. badakigu haurrarentzat putzuan jolastea zirraragarria dela, jostailuak arreta deitzen diola, askaria elikadura eta osasunaz lotutako arrazoiengatik ematen diogula‌. Baina, baina, baina‌ batzuetan ideia eta printzipiook lanbrotu egiten zaizkigu. Zergatik ote? Benetan prisaka goazelako, ez dugulako gure alaba edo semea hankak bustitzerik nahi ez daukagulako aldatzeko oinetakorik eta oraindik ez goazelako etxera, beste errekadu bat egin behar dugu eta ez zaigu ondo etortzen jostailu denda berriko ikus-leihoanedo denda barruan gelditzea. Edo beste barik, ez dakigulako beste zer esan haurra mugitzeko edo ez mugitzeko, edo egin duena berriz ez egiteko, edo aurrera oinez jarraitzeko. Edo guk geuk ere mezu pila guzti hori barneratuak ditugulako. Elementu askok, goian aipatu ditugun guztiek dute gure jokabideengan eragina: alderdi emozionalek, kognitiboak, sozialak, etikoak, jarrerazkoak. Eta elementu guzti horiek batzuetan modu inkontzientean aktibatzen ditugu testuinguru eta egoera espezifikoen aurrean. Arriskutsuena hau ohiko egoeretan, egunerokoan, hamaika aldiz errepikatzen direnean gertatzea da, horrek hartzen duen indarra eta presentziagatik gure sema-alabekiko elkarrekintza eta harremanean, eta horrela, heziketa prozesuan. Zenbatu ez-etik, egin ezin denetik, komeni ez zaionetik, agindutik, mehatxutik, gure interes eta erritmoetatik.. ‌egunean zehar formulatzen ditugun esaldi guztiak!!

81


Guraso.eus urtekaria 2016

Zer egin dezakegu? -

Egoeraren batekin konforme gelditu ez bagara, egoera bera idatziz jaso dezakegu. Batzuetan, ordu edo egun batzuk pasa direnean ere, ez dakigu momentuan hartutako erabakiak zeren arabera izan ziren, zer gertatu zen gauzak modu batean edo bestean egiteko.Egoera idatzi. Idazteko tarterik sarritan hartzen ez dugun arren, egunerokoaz lotutako egoera edo ohiko pasarteak idazteak, ikusi, pentsatu, sentitu duguna zehatz adierazi eta argitzera eramaten gaitu. Idatzitakoa paperean egotean, testura bueltatu gaitezke, eta horrek gure pentsamendua egokitzeko aukera ematen digu; ariketa edo ekintza jorrek, ideien arteko lotura egiten, interpretazioak bilatzen edo inplizitu dagoena ateratzen lagunduko digu. Idazteak gure pentsamendua aktibatzen du, beraz interesgarria litzateke bakarka edo beste pertsona batekin edo batzuekin ariketa egitea. Interesgarriena inplikatuta gauden egoeretatik distantzia apur bat hartzea da, barneratuta dugunaren erreprodukzioa gaindituz, arrazoituak diren erabakiak hartu ahal izateko. Denbora bat pasatu arren, idatzita edukitzeak egoera aztertzeko datu objektiboak izatea ahalbideratzen digu; ze gertatu zen, noiz, non, zer esan nuen nik, zer erantzun zuen alabak, ze ondorio izan zituen egoerak. Egoera aztertu ostean balorazio bat egin dezakegu eta hobetu nahi dugunaren inguruko hautu kontzientea egin dezakegu, hurrengoan hobetzen saiatzeko.

-

Zein mezu mota helarazten ditugun beha dezakegu denbora tarte batez o Ondoren, hipotesietatik abiatuz edo galderak planteatuz aztertu:  Zein nolako erantzuna jasotzen dut seme alaben aldetik mota bateko mezu konkretuak ematen ditudanean? 

Nik jarrera mota bat agertzen dudanean nolako erantzun motak jaso ohi ditut?

Egunaren antolaketak zein eragin du nire jokabidean eta alaba eta semeen erantzunean?

……

82

-

Joan adi-adi zuloetara. Erori behar zarela ikusten baduzu hemen heldu zaitezke.

-

Orain askaltzeko ordua da eta laurok hemen eseriko gara. Fruta, ogia eta jogurtak ditugu denon artean jateko.

-

Galdetu dendariari ea jostailua ukitu dezakezun.


Guraso.eus urtekaria 2016 -

Zapata eta galtzerdiak aldatu behar ditugu ahalik eta azkarren, oinak bustita geldituz gero gaixotzeko arriskua baitago.

Mezu hauen atzean ez al daude transmititu nahi ditugun ideia, balore, printzipio bertsuak? Badakit ez-etikbai-ra alde makala dagoela, baina bide hori egin nahi baldin badugu zera gogoratu beharko genuke, egiten ez dakiguna egitea, posible dela, ekinez, ibilian.

Amaitzeko zera gehitu nahiko nuke:

83

-

Jarrai ezazue orain arte bezala zuen alaba eta semeekiko heziketari buruzko kezkarekin (horren atzetik txiki eta gazteenen, eta zuen ongizatea baituzue ardatz eta xede gisa)

-

Ahal duzuen guztia eta ahal duzuen bezain ondo egiten duzue; beraz, zorionak (zuek ere alde ezberdinetatik hutsuneak, hobetu behar duzuena, moda edo korronte batek esaten duena, besteak esaten duena jarraitu behar duzuenean, garrantzitsua iruditzen zait, zuek irizpide edo kriteriodun pertsona helduak zaretela eta bidea zuek egin behar duzuela sentitu eta nahi duzuen eran egitera animatzea! Ahal denetan kontzienteki erabakiak hartuz eta ezin denetan aurrera begiratuz, barne patxadatik. Uste dut behaketa egin nuen egunean nire herriko kaleetan aurkitu nituen gurasoak nahi baino gutxiago agertzen zaretela eredu on gisa, guraso bikain moduan, ikastaroetako primerako ikasle gisa, praktika onez meriendaren poltsa beteta duzuen kolektibo gisa‌ beraz, jarraitu ikasten baina jarraitu ondo egiten duzuen guzti horretaz gozatzen, partekatzen eta azaleratzen. Bai, zuetariko edozeinez ari naiz. Ez dago guraso on eta txarragorik. Gurasoak guraso zarete! Eta gurasotasuna, hitzak dioen bezala, guraso izateko gaitasuna da, eraikuntza soziala, elementu ugariz osatutakoa, bizia, dinamikoa, aldagarria.

-

Intentzioak, desioak, sinesmenak, ikuspegiak, egiteko erak, izandako sentimenduak eta sortutako zailtasunak gertukoenekin esplizitatzen, partekatzen eta altuan elkarrekin pentsatzen jarraitu.

-

Gaitasuna izan baduzue, baina prozesu honetan, ikasteko prozesu guztietan bezala, ikasten jarraitzeko gaitasunaz gain, zuen interesak, motibazioak, eskuragarri duzuen informazioak, egunerokoaren antolaketak, zehazten dituzuen zeregin eta erronken izaerak‌ ere besteak beste eragina izango du zuen prozesuan; beraz, alderdi hauetan arreta jartzea ere lagungarri izan daiteke zuen gaitasun eta intentzio positiboetatik abiatuz ikasten jarraitzeko.


Guraso.eus urtekaria 2016

Aspaldi irakurria nuen ama honen pasartea ere etorri zait gogora artikulua idatzi bitartean. Askok irakurrita izango duzuen arren, hemen uzten dut begirada bat bota izan nahiz gero. Niri, guraso izan gabe, irakasle gisa, lagun, alaba, ahizpa, bikotekide‌ gisa ere hausnarketarako tartea eskaini zidan eta: http://familias.com/ser%20padres/importante-deja-de-gritar

84


Guraso.eus urtekaria 2016

Harreman eredu positiboak eraikitzeko gakoak Martxoaren 8aren atarian, atzoko lilatoiaren osteko biharamunaz (zorionez, agujetarik oraingoz behintzat ez). Putzuen gainetik, txingorraren azpitik korrika gindoazela, 5kilometrotan zehar hantxe ikusi genuen jende pila lasterketako 5000 parte-hartzaileok pasatzen ikusten, batzuk denoi animatzen, beste batzuk gertukoak animatzen (“aupa amatxo” pankarta, kartulinetan egindako marrazkiak, eskuz egindako dortsal moreak, bandera more erraldoiak eusten zituzten aita-semeak, momentua erretratatuta gelditzeko lagun-bikote-senar-izeba-lehengusina-alaba kameralariak…); eta guztiaren gainetik atzoko protagonistok osatutako olatu morea, indarrez, umorez, elkartasunez betetako urratsak emanaz, aurrera eta aurrera…. Gaur ordea berriro errealitatera, errutina arruntera, lanera buelta. Komunikabideak piztu, ireki, irakurri… eta notizia (ez berria, ordea): 18 urteko gaztea atxilotua sexu erasoagatik. Non gelditzen da atzoko… aurrera eta aurrera?? Ez dut kolaborazioetarako jaiotako espazio hau nire kezkak zuekin partekatzeko erabili nahi, beste izaera eta xede bat baitu gune honek. Baina ezin esan gabe utzi, jendarteko kide gisa, hezkuntzako profesional moduan, eta euskal herriko gurasoekin elkarrekintzarako tarte honetan kolaboratzeko aukera dudan kide gisa erraza egin zaidanik gaurkorako aukeratu beharreko gaia kezka hauetatik eratorritakoa ez izatea. Hala ere, nire zeregina ekarpen eraikitzaileak egitea dela uste dudanez, hurrengo lerroetan ahalegina egingo dut harremanen inguruko ahalik eta gako positiboenak partekatzeko zuekin. Zer egin dezakegu gure alaba, seme eta inguruko gazteekin harreman eredu osasungarri, positibo eta askeak lantzeko?

85

-

Harreman positiboek guri, maila pertsonalean egiten diguten ekarpena esplizitatu eta adierazi gure seme alaben aurrean: “zein gustura egon naizen Enekorekin hizketan! Hain goxoa da.. asko lasaitzen nau…”

-

Ospatu, horren partaide egin gure alaba eta semeak: “pasta batzuk prestatu behar ditut Miren eta Maddiren etxera eramateko. Oso lagun onak dira niretzat; behar dudanean beti daude laguntzeko prest, aurrekoan mendira eraman genuen lo sakua beraiek utzitakoa da! Lagunduko nauzu sorpresatxoa prestatzen?”

-

Haurrak behatu eta “besteari/besteei” lekua, garrantzia… noiz hasten den ematen jabetu (4 urte ingurutik aurrera ematen diren aldaketak…

-

Utzi haurrari erabakitzen pertsona bakoitza zer den berarentzat: “begira, hor dator Ane, zure laguntxoa” “begira, hor dator Jon zure gelakoa”. Oso ohikoa izan ohi da gure sema alaben eskolako kideekin topatzea kaletik, eta guk


Guraso.eus urtekaria 2016 markatzea beraien artean dagoen harremana (biak mutilak direnez gertukoagoak direla pentsatzen dugulako, edo beste umearen gurasoak ezagutzen ditugunez haurrak lagunago direla uste dugulako edo lagunago izatea nahi dugulako…), eta horren arabera ñabardura, tono, edo indar ezberdina jartzen diogu esaldiari. Interesgarriena umeak berak besteekin zein harreman duen erabakitzen uztea litzateke, eta batez ere, harremanak eraikitzen diren prozesuak direnez, kategoria horiek oso aldakorrak izan daitezkeela onartzea (gaur oso laguna dena, beharbada bihar ez da hain laguna eskolako patioan haserretu egin direlako, edo atzo arratsaldean bi orduz elkarrekin jolasten egoteak ez duelako esanahi hurrengoan parekide gehiago daudenean beregana hurbilduko denik, edo beste norbait edo norbaitzuk erakargarriago egingo ez zaizkionik…).

86

-

Gure alaba edo semea norekin ibili/ ez ibili esan, ulertzera eman edo adierazten badugu, bere gaitasunengan (erabakitzeko, aukeratzeko…) konfiantza eza eta epaiketa (zer den ona/txarra…) egiten ari garela jakin beharko genuke; eta horrek gure arteko harremanean eragin dezakeenaren jabe izan (gezurrak, kontrako bidea hartu edo indartzeko saiakerak, norbere buruagan konfiantza eza…).

-

Harreman eredu negatiboen aurrean, hauetatik zer gustatzen ez zaigun esplizitatu eta horrela asaldatzen gaituela erakutsi: “oso oso kezkatuta nago nire lankide bati bere mutil lagunak oso gauza itsusiak esaten baitizkio”. Eta hortik abiatuta, haurraren galdera, ideia, kezka, ekarpenetatik… elkarrizketa mantendu dezakegu. Seguraski guri ere aberasgarri zaigula gure alaba eta semeak hobeto ezagutzeko plano honetan (harremanen eremuan dituzten irudikapenak, iritziak, esperientzia edo bizipenak…)

-

Harremanen eraikuntza oso prozesu luzea dela onartu. Pentsa dezagun momentu batez guk heldu gisa izan ditugun bizipenetan: gure gurasoekin harremanak izandako bilakaera, parekideekin, testuinguru berri eta ezberdinetara moldatzerako orduan nola joan garen ikasten….. Eta bizipen guzti horiek gure haurraren garapen aldira ekarri (bere buruagan arreta gehiago jartzen dituen aldi edo faseetara, beste haurrak jotzea, nobio-nobiak izatea, lagun talde handiago naiz txikiagoetan aritzea, identifikatzaile kolektiboak bilatzea, identifikatzaile propio eta berezigarriak bilatzea, nahastuta egotea, etabar etabar luze batek ezaugarritu dezake pertsona batek harremanen inguruan bizi dituenak. Mantendu dezakeguna da jarrera irekian, lasaia, errespetatzailea, ulerkorra, dialogatzailea, apoiozkoa…

-

Fokua gure seme eta alabek besteekin harremantzen (normalean besteekin nola jokatu/portatu gisa ulertzen delarik, ulerkera mugatuan) jarri ordez, alaba eta semeek behar eta nahi dituzten harremanak eraikitzeko eskaintzen dizkiegun testuinguruetan jarri beharko genuke. Hau da, eskaintzen dizkiegun harreman ereduetan (guk hautatutako giro, plan, lagunarte, pelikula, liburuetan…), harremanei eskaintzen dizkiegun momentuetan, beraiekin landu ditzakegun gaitasun edo trebetasun sozialetan (entzute aktiboa, beraien iritzia adierazten ikastea….), harremanetarako estrategietan. Izan ere, ez dugu


Guraso.eus urtekaria 2016 ahaztu behar testuinguru errealetan, egiten, besteekin elkarrekintzan eta gugan emozio bat pizten denean ikasten dugula. Ia bide honetatik abiatuta, bakoitzak (atzoko lilatoiko korrikalari protagonista bakoitzak eta baita olatua animatzen egon ziren guztiek ere, denok eskutik) ahal duguna eginaz, eskola eta parkeetako burla, bazterketa, bulling egoerekin eta ildo berean jendarteko zapalkuntza eta bortxa-biolentzian oinarritutako harreman ereduak iraultzea lortzen dugun! Animo guzti guztioi, atzo bezala, urteko egun guztietan olatuan, elkarrekin, aurrera eta aurrera!!

87


Guraso.eus urtekaria 2016

Nerea Mendizabal Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardut azken 10 urtetan. Haur, guraso eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan asetzen gaituen komunikazioa bultzatzea dut helburu. Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi nituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu nintzen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi nintzen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masajeko ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, honetaz gain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri nabil, komunikazio ez bortitzaren eredua oinarritzat hartuz. Konbentzituta nago heziketa aurretik bata bestearengandik urrutiratzen laguntzen dituzten oztopoak lantzeak heziketa eta ikasketa esanguratsuak izatea bermatu dezakela. Guraso eskolak ematen ditut Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditut heziketaren arloan. Bi haur ditut, eta ama izateari garrantzi handia ematen diot nire jardunerako. Esan dezaket askoz gehiago ikasi dudala ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

88

hezitzailea,

ume

eta


Guraso.eus urtekaria 2016

Beldurrak haurtzaroan Gure seme/alabek sarritan beraien beldurrak era ireki edo ez-ireki batean azaldu ohi dituzte. Batzuetan arrazionalak dira, beste batzuetan irrazionalak, eta gure joera, beldur hauek ezabatzen saiatzea eta gailentzen laguntzea izan ohi da. Beldur hauek lantzerako garaian modu ezberdinak erabili ohi ditugu; batzuetan era leun batean, argudio sinesgarriak emanez, ezer ez zaiela gertatuko sinestaraziz; edo beldurraren biktimak izaten utzi ez dieten ausardia goraipatuaz. Beste batzuetan berriz, beldurraren barne edo kanpo mehatxuak zeharkatzera bultza genitzake hauei aurre egiten ikasteko. Arestian aipaturiko taktika hauek, sarritan ez dira eraginkorrak izaten.

Bestalde, haurtzarotik sinestarazi diguten mezua zabaltzen diegu gure seme/alabei; beldurra ez dela ona, eta era berean, beldur eza eta ausardia onak direla. Eta hau, premisa faltsu bat da, biak bateragarriak baitira. Beldurrari dagokionez, ez edukitzea hobeagoa denaren sinismen osoa dugu, hobea dela jaramonik ez egitea, distraitzea, ikara sentimendutik ihes egitea. Eta gure indar guztia, sentimendu mehatxatzaile hau nola baztertu bideratzen jartzen dugu, beldurra, jatorrizkoa eta adin guztietan (ez haurtzaroko garapenean soilik) azaltzen den oinarrizko emozio bat dela ulertu beharrean.

Emozio honi buruzko hausnarketa pertsonaren ikuspegi integratzaileago batetik egiten badugu, lanketa modu eraginkor eta osasuntsuago batetik egiteko aukera eskaini diezaguke.

Zein bide edo zein urrats proposatzen ditut beldurraren lanketarako?

89



Lehenengo urratsa, "beldurra kentzeko gogoa" alboratzea litzateke, desagertzeko jartzen dugun indarrak, beldur honen intentsitatea areagotzen baitu. Sarritan, beldurraren atzean dagoen mezua ez badugu entzuten eta ulertzen, egoera okertu besterik ez dugu egingo.



Beldur hori gure seme/alabaren zati bat dela jakiteak, beldur hau ez areagotzea eta gure seme/alabaren izate osoa emozio honengatik inbadituta ez dagoela ohartzen lagundu gaitzake. Ondoko eran hitz egitea erabaki genezake; "Beldur handia duzula esan didazu; eta bai, zure zati bat beldur dela ohartu naiz, eta zati hau oso handia izan daitekeela zuretzat". Honela, lagunekin jolasten duen, eskolara joaten den... bizi propioa duen 7 urteko haur batek, ez du esan nahi bere osotasunean beldurra duenik, baizik eta bere pertsonaren zati edo frakzio batean duela emozio hori. Hau da, beldur hau oso handia izanagatik ere, haurrarengan beste aspektu eta sentimenduak ere badaude eta elkarrekin bizi ditu.


Guraso.eus urtekaria 2016 

Beldurrak bere bizitzan oso paper garrantzitsua jokatzen duela kontutan hartu. Haurrak izan ditzaketen arazoen aurrean gure ikuspegitik ondorengoak esanez arrazonatzen ditugu; "ez zaizu ezer gertatuko... arriskurik ez dago... ahal duzu… beste guztiek egiten dute...". Helduon lana, beldur horrek esan nahi duena edo horrela azaltzearen zergatia aurkitzean datza. Beldurrak funtzio bat du eta posible da haurra zerbaitengandik babestu nahian aritzea, sentimenduak bizi dituen singularidade subjektiboekin eta berezitasunekin. Beldur honek, bere protagonismoarekin, haurrari ezer txarrik ez zaiola gertatuko ziurtatu nahi du, ahal den ondoen zaindu nahi du, honela, haurrak galera baten ondorioz behar duen babesa ziurtatzeko, gurasoari indartsu atxikitzea aurkitzen du, eskolara joateari uko eginez, komunera bakarrik joan nahi ez izanaz, lagun artea barrutik bizitu beharrean kanpotik bizituaz...

Beldurrarekin konplizitatea bilatu. Guraso bezala, garrantzitsua da gure haurrengan babes funtzioa ikusgarria dela bermatzea, ongi zaindua izango dela ziurtatzea, ez zaiola ezer txarrik gertatuko eta berarengan, errealitate bat izan dadila zaintza alderdi hau. Gure konplizitate hau haurrek estrategia eraginkorrak erabiltzearen desioarekin batera dihoakigu, onartuaz, beraien entsegu eta mugimenduetan posible dela beti gauzak nahi bezala ez irtetea. Baina pozik sentitu gaitezke, haurrak, bere erara, babesa, segurtasuna eta zaintza bilatzen duen alderdi bat baduelako. Ahotsa eta hitza jarriaz, beraien hizkuntz mailara eta garapen ebolutibora egokituz, honela adieraz gaitezke: "Beldur honek, duen indar eta imajinazioarekin, sinesgaitza da zer nolako jarrera duen zu babesteko, zure biziak arriskurik izan ez dezan ziurtatzeko! Bizkarzain bat bezala da, aingeru zaintzaile bat bezalakoa (izena jarri diezaiokegu), bai edo bai zu babestuko zaituena, ahal bezain ondoen babestuko zaituena. A ze nolako gogoa duen zu ongi bizi eta zuri ezer ez gertatzeko! Zu zaindu nahi izatea gustuko duzu?” Eta une honetan haurraren erreakzioei eta erantzunei erreparatzeak, berebiziko garrantzia du.

90

Beldurra nola sentitzen den behatu. Haurra, bere prozesuan, beldurra ezagutu eta eskertzeko gai da. Garrantzitsua da guri ere, guraso eskertu bat bezala adierazten entzutea, orain arte egur handia sartu baitiogu. Ondorengo elkarrizketa moduko batekin jarraitu dezakegu: Zurekin zertarako dagoen ulertu ondoren, nola dago beldurra orain? Lehenago ez genuen egoterik nahi, molestatu egiten zigun, baietz? Zuretzako zer nahi duen ulertu izana gustuko du?

Haurra, beldurra eragiten dioten mehatxuetatik salbu egongo dela ziurtatzeko beste bide batzuk esploratuko ditugu eta zerbait egokiago aurkitzen ez dugun bitartean, ez dugu babesteaz utziko. Beldurraren parte hau taldean sartuko dugu eta berarekin kontatuko dugu haurraren oreka emozionalarentzako aukera zehatzenak topatzen laguntzeko.


Guraso.eus urtekaria 2016 

Taldean eginiko negoziazio honetan, beldurraren zati horri, ea hartu dugun estrategiarekin lasai dagoen galdetu geniezaioke. Honela, mehatxu edo beldur sentimendua lasaiago gelditu dela baieztatuz. Ikuspegi honek, gerorako eskuhartze eta elkarrizketetarako bide eman diezaguke.

Ikuspegi honetatik, beldurrak, negatiboa ez den eta are gutxiago ezabatu beharreko mezu bat eskaintzen duela, gizakiaren parte normal bat dela eta gure bizitzan betebehar bat duela ulertu genezake. Beldurrak eragiten duen indar, ahalmen eta garrantziaren errekonozimendua beharrezkoa da, bizitzen ari den esperientziaren neurria adierazten baitigu, eta honek erabiltzen ari garen estrategiak ez aldatzeko erabakia azaldu eta justifikatzen du beste zerbait aurkitu ezean. Bizipen honek, mezu positibo bat baino zerbait gehiago adierazi dezake. *Ikuspuntu hau, kontzeptuzko eta metodologikoa, Pilar de la Torrekin ikasitakoan oinarritzen da.

91


Guraso.eus urtekaria 2016

Ez dut garraxi egin nahi!! Guraso bezala sarritan garrasi egiten dugu, gure egunerokotasunean haurrekin hainbat eta hainbat egoera bizitzen baititugu amorru, desesperazio eta inpotentziara esnatzen gaituztenak. Baina zer ikasi dugu gure historian amorruaz? Haserretzea ez dagoela ondo, haserretzen bazara bestearengandik datorkizun onarpenena, begirada, maitasun edo aprobazioan ondorioak izango dituela, haserretzea gaizki dagoela, hobeto dela ez haserretzea… Batzuk amorrua tapatzeko, ezkutatzeko joera hartzen dute kanpora begira lasai ageriz eta bortizkeria geureganatuz, “goxo faltsu” irudikatuz, modu honetara erlazioa babestu eta armonia, bake, segurtasun afektibo eta onarpena ziurtatzeko bide bezala hartuz. Beste batzuk, amorruaren aurrean esplotatu egiten dute, erraztasunez kanporatu ingurukoen eragina zaindu gabe, adieraztea, afirmatzea, eta kontuan hartzearen beharra ziurtatzeko. Beste alde batetik, amorrua eta bortizkeria poltsa berean sartu ohi dugu eta honek ere nahasmena sortarazten digu. Bortizkeria suntsitzailea da, mina eragiten du eta indarkeriarekin lotuta dago. Amorrua aldiz, naturala da eta honek duen energía gure eta besteen beharretarako erabili dezakegu. Beraz, gure boterea hartu, eta amorrua bizitzako energian bihurtu ahal dugu. Nola egin dezakegu energia hau gure beharrak adierazi eta asetzeko erabiltzeko eta ez inoren aurka? Nola joan amorruaren inpotentziatik, nire indar eta energiaren potentziara? Estilumatzen gaituen egoeran pazientzia edukitzen amesten dugu, besteari minik egin gabe egoera kudeatzeko modu eraginkorragoak izango ditugulakoan. Eta momentu horretan, momenturik zailena zaigu gure emozioen kontrola izateko eta barneraturik gabe ditugun modu eraginkorrak martxan jartzeko. Beraz, lehendabizi egoera horietan gurekiko ulermen eta begirada goxoa edukitzea, gure intentzioa errekonozitzea litzateke egokien, gure haserreari egur gehiago ez boteaz. Ezin dugu egin ez dakigunik eta momentu horietan ere, ahal duguna egiten ari gara. Horrek ez du esan nahi eskuak gurutzatuta geratzea besterik gelditzen zaigunik. Beraz, goazen ikustera dakigunaz gain zer gehiago begiratu eta garatu dezakegun. Batetik, haserretzen ari naizela abisatzen didaten seinaleak ezagutu eta identifikatzeak lagundu gaitzake. Zer sentitzen dut gorputzean, nire jokaeratan, nire pentsamendutan haserretzen hasten naizenean? Beharbada taupadak azkartzen, izerdia, sabeleko torbellinoa, tonua edo bolumena altxatzen, mugimendu zakarragoak, zentzurik gabeko joan etorriak, “egin beharko luke, ez luke, ” moduko pentsamenduak, abisuak eman (ez dizut berriz esango, 4 aldiz deitu zaitut, haserretzen hasi naiz…)…

92


Guraso.eus urtekaria 2016 Hauek nabaritzen hasten naizenean, luzatzen eta “aguantatzen” joan gabe, gure lasaitasunera eraman gaitzakeen errekurtsoak aukeratzea litzateke. Seinale hauei ez badiogu kasurik egiten, haserrea handitzen joateko aukera dugu eta guztiz deskarrilatzeko bidea hartzen du eta Badakigu hortik aurrera esan edo egin ditzakedanak ez dutela zainduko nahi ditudanak: harremanean mina ez eraikitzea eta lortu nahi dudana gustuz egitea. Lasaitzera eramango nauten bideak desberdinak izan daitezke. Hauetako batzuk: arnasketa, kontatzea, distantzia, atentzio beste nonbaiten jarri, lekuz aldatu, buelta bat ematera joan, balkoira irten, komunera joan, amorrua deskargatzeko leku intimo edo pribatura joan (garrasia, golpeak kuxin, makila, irainak, juizioa daukadan intentsitatea guztiari espazioa emanaz…) Hau ez litzateke amorruaren kontrola edukitzeko, amorrua bideratu eta kalma edo deskarga horrek egoera beste puntu batetik ikusten laguntzeko baizik eta inporta zaizkidan pertsonei esan nahi ez ditudanak ez esan edo ez egiteko (nahiz eta momentu horretan askatu egin nahi ditudan eta besteari erantsi nahi dizkiodan, ez du esan nahi gero gustura eta eroso geratzen naizenik egin dudan moduarekin). Ondoren, ni horrela jartzearen arrazoien atzean zein behar asetu nahian nabilen begiratu dezaket, baita nik nahi dudan hori ez betetzeak, gertatzea dagoen okerrena zer den galdetzea ere. Bestetik haurra egiten ari den horren atzean zer aldarrikatzen ari den erreparatu dezaket, era berean hauek asetzeko aukerarik ikusten dudan baloratuz. Hau garbi badaukat, garrasi eginaz adierazteak ere izan dezake bere lekua, garrasiaren alderdi mingarriena hor askatzen ditugun hitzetan bestari dagozkionak leporatzean egiten baitugu. Beraz, gugatik hitz eginaz autentizidadeari ere indarra ematen dio: “behin ere ez didazu kasurik egiten, egoista bat zara!” esan ordez “kokoteraino nago nirea ere kontutan hartzea behar dudalako!” lekua izan dezake, ni neuregatik hitz eginaz. Baina esan bezala, momentuan izango dudan erantzunerako marjen txikia daukagu eta beraz, lanketa zabal eta aberatsagoa dugula esango nuke, egoera hori ahal dudan bezala kudeatu ondoren neurekin eta haurrarekin bat egiteko espazioa sortuz. Horretarako, lehendabizi neuk neure eta haurraren sentsazio eta beharrak aztertuko ditut eta ondoren, haurrarekin hitz egitera joan ninteke beharrezkoa ikusten badut (estimulatzen gaituen egoera horretatik kanpo), beraren jokaeraren inguruko ulermena adieraziz eta nire beharrak eta sentimenduak konpartituz. Hemendik abiatuta, hurrengorako zer egin nahi dugun adostu genezake, elkarren beharrak zainduko dituen ikuspuntu batetik. Eta ez badugu momentuz irtenbiderik topatzen, irekita utzi dezakegu gure atentzioa behar horien aukerak aztertzen jarriz eta elkarren ulermenerako egin dugun urratsak baloratuz eta ospatuz. Hau da, dudarik gabe, gure haserrearekin egin dezakegun oparirik garrantzitsuena, geuretik hasi eta haurrari emango diogu altxor eta ereduagatik.

93


Guraso.eus urtekaria 2016

Eùaut Aiartzaguena Eùaut Aiartzaguena Bravo naiz 1988an Iurretan sortua. Iurreta non dagoen ez dakizuenok , saiatu Durangoko peajea pasa zenuten azken aldiaz gogoratzen‌ ba horixe! Peajea Iur retan dago! Umetatik gustatu izan zait marraztea (ez hainbeste margotzea ) eta hamaika komiki irakurtzen nituen. Oroitzapen benetan polita daukat Erramun B asajauna, Gabai eta Asterixen abenturen komikiekin. Gaur eg un ere esku artean izaten ditut sarri eta berriz bizitzen ditut bin eten arteko abentura horiek. Arte Ederretako ikasketak egin banituen ere hezkuntza ez formaleko hezitzaile gisa jar dun dut gehiago, hainbat elkarterekin udalekuak antolatzen lagunduz batez ere. Eta orain, hara non atera zaidan bi zaletasunak uztartu eta ikuspegi hezitzailetik marra zteko aukera! Iuujuuu!!!

94


Guraso.eus urtekaria 2016

95


Guraso.eus urtekaria 2016

Zihara Enbeita Zihara Enbeita Gardoki naiz. Ikasketaz kazetaria eta lanbidez ere bai hainbat urtetan. Aspaldion, baina, komunikazio munduan murgilduta nabil eta batez ere sarean atrapatuta. Horregatik Social Media graduondokoa egiten ari naiz Unibertsitat Oberta de Catalunyan. Hiru seme-alabaren ama ere banaiz eta ama izateak sekula amaitzen ez den desikasketa prozesu batera eraman nau, eguneroko inkoherentzietara. Hezkuntzaren inguruko kezkek eta kazetari zein komunikazio senak bat egin eta proiektu txiki bat jarri dut aurten martxan: Lagundu nire kabuz egiten. Inguruko guraso eta irakasleekin elkarbanatzen ditudan kezkak sarean elkarbanatu eta apurka apurka komunitate bat sortzea helburu.

http://lagundunirekabuzegiten.com/ https://www.facebook.com/Lagundunirekabuzegiten http://www.scoop.it/t/lagundu-bakarrik-egiten-hezkuntzaz-hazkuntzaz

96


Guraso.eus urtekaria 2016

Bidean ikasiak eta desikasiak Aitortuko dizuet. ama izan aurretik oso argi nuen nola hezi edo hazi behar ziren haurrak eta banekien zer ez zen egin behar, baina ama bihurtzerakoan goitik behera aldatu zen gauzak ikusteko modua eta horren gogor kritikatutako hori bihurtu nintzen apurka apurka. Gogoan dut lehenengo haurra izan behar nuenean, oso kezkatuta nengoela gai izango ote nintzen edo ez ama papera ondo betetzeko. Liburu eta liburu artean lagun batek neure sen onari jarraitzeko esan zidan ez zegoela besterik. Eta horixe egiten ahalegindu naiz ibilbide luze honetan, askotan entzugor egiten inguruak dioenari. Denborarekin sen on horrek esan dit bizkarrean motxila pisutsuegia dudala eta pisu hori seme-alabei pasatu nahi ez badiet behintzat apurka apurka husten joan beharko dudala. Motxila horren barru barruan dauden eta bertan daudela ere ez dakizkidan gauzak apurka apurka ateratzen hasi behar dudala, banan banan aztertzen eta behar ez dena botatzen. Konturatu bainaiz ikastea bezain garrantzitsua dela desikastea. Eta apurka apurka neure burua lehen baino hobeto ezagutzen hasi naiz konturatu gabe. Seme-alabak izan dira nire ispilu eta eurek erakutsi didate zein den bidea eta eurekin batera hazi egin naiz neure ere. Bide horretan ikasi dut eurengan ikusi nahi ez ditudanak niregan ikusi nahi ez zituzten horiek direla eta lan bat dudala egiteko neure buruarekin. Bide horretan ikasi dut adibidez, haurrek badakitela, baina euren erritmoa dutela eta ez dela erritmorik behartu behar. Etorriko dela etorri behar duena eta zeinen arriskutsuak diren espektatibak. Espektatibarik ez badago ez dagoela frustraziorik. Bide horretan ikasi dut haurrek askatasuna behar dutela, baina baita mugak ere. Behar dituztela muga jakin batzuk, eskatzen dituztela mugak, baina zentzuzkoak. Bide horretan ikasi dut zein itsusiak diren konparazioak eta bakoitza bakarra dela eta ez daukala zentzurik denak berdin neurtu edo denak berdin tratatzeak. Bide horretan ikasi dut utzi behar zaiela egiten, asmatzen, hanka sartzen, jausten, baina batzutan bidea markatzea eskatzen dutela. Carles Capdevillari berriki irakurri diodan moduan GPS bat behar dutela batzuetan. “Biribilgunea, joan eskumatara, hartu bigarren irteera� esango diena. Batzutan aukerak ematea txarragoa dela. Aukeratu behar hori pisutsuegia izan daitekeela adinaren arabera. Bide horretan ikasi dut oihu egiten badut, arazoa nirea dela, ni nagoela txarto eta ez dudala oihu besteak txarto egin duelako. Eta barkatu, baina... horrek ez duela ezertarako ere balio. Ez duela batere zentzurik. Bide horretan ikasi dut ez dagoela bat bestea baino gorago, parean baino. Eta errespetua irabazi egiten dela.

97


Guraso.eus urtekaria 2016 Bide horretan ikasi dut haurrek ez dutela autoestima handiagoa izango etengabe euren lana goraipatuz, justu kontrakoa lortuko dudala, besteen epaiaren menpe bizitzea betirako. Bide horretan ikasi dut zeinen garrantzitsua den ume umetatik gatazkak euren kabuz konpontzen ikastea eta min hartu duena bezain txarto egon daitekeela jo duena. Ondo dagoena ez dela gaizki portatzen eta gaizki portatzen dena ez dagoela ondo. Bide horretan ikasi dut bildurrak nireak direla eta arriskurik gehienek neure buruan daudela. Arriskurik hartu ezean kontuz ibiltzen ikastea zaila dela. Bide horretan ikasi dut zigorrek ez dutela ezertarako balio, bildurrak sortzeko ez bada. Bide horretan ikasi dut, dena dela ikasgai, eta ezinezkoa dela ez ikastea. Bide horretan ikasi dut haurrek komunitatea behar dutela atzean eta denon ardura direla. Haurren hiri eta herriak behar ditugula. Bide horretan ikasi dut jolasa ezinbestekoa dela, baina jolas librea, bakoitzak bere burua neurtu eta mundu berriak sortzeko aukera ematen duen jolas hori. Benetan erakusten duen jolasa. Haurrek duten eskolarik onena. Ez denborapasa. Eta denbora galtzea beste zerbait dela. Bide horretan ikasi dut zeinen garrantzitsua den lurrarekin, urarekin, naturarekin kontaktua. Eta zikintzea, bustitzea. Bide horretan ikasi dut garrantzitsuena haurrak zoriontsuak izatea dela, biharko heldu zoriontsuak sortzen laguntzea. Bide horretan ikasi dut zeinen garrantzitsua den eurengan konfidantza duzula erakustea eta eurek hori ikustea, sentitzea. Euren kabuz egiten laguntzea, jakinik ez dutela lehenengoa asmatuko edota edalontzirik gabe geldituko zarela. Bide horretan ikasi dut derrigorrean ez dela ezer ikasten. Bakoitzaren jakinminak izan beharko lukeela ardatz eta hori ez dela sekula moztu behar. Horixe bultzatu beharko litzatekeela, bakoitzak bere bidea aurkitzea. Bide horretan ikasi dut idazten ikastea edo batuketak egitea bezain garrantzitsuak edo oraindik garrantzitsuagoak direla sormena eta mugimendua. Bide horretan ikasi dut horrenbeste... Eta konturatu naiz uste nuenaren erdia ere ez dakidala eta zoragarria dela egunero egunero haurrekin batera ikasten eta desikasten jarraitzea. Gero eta gehiago ikusten eta gero eta gehiago entzuten ikastea. Eta egoten jakiten ikastea. Beti hor zaudela erakustea, segurtasuna ematea, baina era berean bazterrean egoten jakitea. Ezer esan barik, ezer egin barik, gertatzen ari denaren testigu izatearen plazera.

98


Guraso.eus urtekaria 2016 Eta hala ere, batzutan, bidean galtzen naiz eta desikasitakoa ahazten dut. Egunerokotasuneko ardurek, denbora faltak, inguruak eta enparauek baldintzatuta. Horrelakoetan neure buruarekin haserretzen naiz eta batzutan gogorregia ere izan naiz nire buruarekin. Aitortzen dut. Eta kostatu zait, baina konturatu naiz hori ere ez dela kontua. Ardura handia dugu eskuetan, handiegia, hori hala da, baina akatsak aitortu eta ahuldadeak erakustea ere ikasgai ederra izan daiteke haurrentzat. Eta baita guretzat ere.

Horregatik zuen baimenarekin hemendik aurrera ikasten eta desikasten dudan hori konpartitu nahi nuke txoko honetatik.

99


Guraso.eus urtekaria 2016

Maider Egino

Maider Egino Sagasta, Arrasaten jaioa. Logopedian diplomatua eta azken lau urteetan eta gaur egun Arrasateko IRATZARRI fisioterapia-logopedia zentroko eta aurten, zabaldu berria dugun Gasteizko HITZAK Logopedia zentroko jabekide eta logopeda. Hemendik aurrera, nire ezagutzak zuekin konpartitzeko asmotan, „Guraso.comâ€&#x; orrialdean kolaboratzaile ere izango nauzue. Pixka bat gehiago ezagutu nazazuen, hona hemen nire prestakuntza osatzeko jarraitu dudan bidea. Hasiera batean, Haur Hezkuntzan diplomatu nintzen, ondoren, Logopedian eta ikasketekin amaitzeko Burmuineko lesioetako tratamenduan masterra egin nuen. Ikasketak amaituta lanean hasi nintzen bai Bartzelonako zein Euskal Herriko ospitale, zentro eta elkarteetan. Hala nola, Bartzelonan Santa Creu i Sant Pau ospitalean, Parkinson Elkartean, Laringektomizatu Elkartean edota CRIL zentroan (Centro de RehabilitaciĂłn y Lenguaje). Azken honetan, 5 urtez aritu naiz logopeda zein diagnostikoen arduradun gisa. Baita etxez etxeko logopedia tratamenduak egiten ere Bartzelonan bertan. Amaitzeko, Donostiako Aita Menni eguneko zentroan eta Arrasateko Aita Menni ospitalean eta Gasteizko EMA gabinete pribatuan logopeda lanetan ere aritu naiz.

100


Guraso.eus urtekaria 2016

Haurra logopedara noiz bideratu? Sarritan bai gurasoek eta baita irakasleek ere, haurra logopedara noiz bideratu behar den galdetzen didate. Batzuetan ez da erreza izaten haurrak zerbait duen ala ez detektatzea eta konturatu orduko denbora galdu dela ohartzen gara, kaltea luzeagoa da eta finkatuagoa dago, beraz zuzentzeko prozesua ere luzatu egiten da. Beraz, oraingo honetan laguntza eskaintzeko asmoz, kontutan hartu beharreko orientazio puntu batzuk azalduko dizkizuet. 3, 4 eta 5 urteko haurrengan honako zeinuak ikusten badituzue, egokia izaten da logopedari galdetzea, ohikotasunaren barruan dagoen edo tratamendu prozesua martxan jarri behar den jakiteko.

101

-

Adin horretan txupeteaz jarraitzen duten haurrak: txupetea denboran luzatzea ez da ona gure ahoarentzat, berau eraldatzen baitu; mihia indargabetzen du, aho sabaia igo eta hortzak desitxuratu.

-

Atzamarra xurgatzen duten haurrak: txupetearekin gertatzen den bezala aho forma eraldatzen dugu.

-

Mastekatzen ez duten haurrak: Guztia pure edo sopa erara jaten duten haurrek ez dituzte aho eta mihiko muskuluak garatzen. Hau, ezinbestekoa izaten da gure ahoskerarako eta hizki guztiak ongi lortzeko.

-

Muki asko izaten dituzten haurrak: Gure sudurra mukiz beteta badaukagu, arnasa ahotik hartu behar dugu nahi eta nahiez, honek aurreko kasuetan lez, ez dizkigu aho eta mihiko giharrak garatzen uzten. Gainera muki hauek agian belarriak ere tapona ditzakete. Ondorioz, gure entzumenaren kalitatea galarazi eta otitis arazoak gehi daitezke.

-

Ahoa irekita izaten duten haurrak: Aurreko kasuetan bezala posizio honetan ezin ditugu ahoa inguratzen dituzten eta aho barneko giharrak garatu.

-

Mihi puntan bihotz forma duten haurrak: Honek normalean mihipeko frenilloa motza dela adierazten du eta mihi punta erabiltzen dugun fonemetan (L, N, R eta RR) arazoak sor ditzake ondo ahoskatu ahal izateko.

-

Ahotsa latza duten haurrak: Ahotsa fina ez dutenak, hitz-egiterako orduan eztarrian zainak markatzen dira eta indar handia egin behar dute ahotsa ateratzeko.


Guraso.eus urtekaria 2016 Goian aipatutako arazoak, normalean erraz ikus ditzakegu eta batez ere ahoskeran eta degluzioan dute eragina. Giharren garapen eskasarekin, ahoskeran parte hartzen dituzten fonema batzuk ezin dira ondo ahoskatu eta hau izan daiteke, haur askok letra batzuk ondo esateko izaten dituzten arazoen arrazoia. Gainera irensteko ere ohitura txarrak hartzen dituzte indar eza dela eta. Seinaleak identifikatuz gero logopedari kontsulta egitea komenigarria da, arazoa lehenbailehen detektatu eta behar izanez gero, lanean hasteko ohitura egokiak ezartzeko. Logopedak erabakiko du ea otorrinolaringologoaren balorazioa behar duen ala ez. Bestalde, beste arazo mota batzuen aurrean ere aurki gaitezke. Bigarren kasu hauetan arazo hauek begi ez dira hain nabarmenak, haurraren hitz-egiteko erari dagozkie eta orduan belarria adi izan behar dugu. Hona hemen arazo hauen adibide batzuk:

102

-

Esaldiak eratzen ez dituzten haurrak

-

Galderak egiten ez dituzten haurrak

-

Beste haurrekin harremanik ez dituzten haurrak

-

Hiztegia erregulartasunez garatzen ez duten haurrak

-

Hitz-egiterakoan ulertzen ez zaien haurrak, edo oso gertukoek bakarrik ulertzen dituztenak

-

Hitz-egiterakoan esaldiak desordenatzen dituzten haurrak

-

Bai hizkuntzan, eta baita ideien sekuentziak desordenatzen dituzten haurrak


Guraso.eus urtekaria 2016

Larraitz Arando Aupa! Larraitz naiz. Aspalditik konturatu nintzen pertson arteko harremanek eta bertan sortzen diren energiak liluratzen nauela. Kuriositate horri tiraka‌ ikasketa (Psikologia, terapia mundua, sexologia, psikopedagogia, haur eta nerabeen terapia) eta bizipen asko bilatu ditu bizitzako ibilbidean zehar. Azkenean nire pasio hauek nire ogibide bilakatu ditut.

103


Guraso.eus urtekaria 2016

Hainbesterako al da ama izatea? Amatasunaren kontuarekin kezkatuta nago. Gure alabak ama izateko hezten ditugu soilik. Ama ez izateko ordea, ez ditugu hezten. Amatasunera bideratzea beste aukeren zapaltzaile bilakatu da. Ondorioz, ama ez izatea erabakitzen edo ezin duen emakume askoko oso egoera traumatikoak bizitzen ari dira. Eta sarri hain desiratua den amatasun horren truke, harreman zapaltzaileak onartzeko prest egoten gara emakumeak. Hau dela eta, guraso, irakasle, lagun, herritar … adi egon behar gara gure alabei honen inguruan kontatu, bizi arazi, erakutsi, transmititu, … Gerora beraien bizitzetan ama ez izatea eta ama izatea erabaki libre bat izan dadin. Hots, erabaki kontzientea izan dadin eta amatasuna erabakitzen badute, edozein preziotan onartu ez dezaten. Amatasunari kulturalki gehiegizko garrantzia Zorion perfektua izango den ideia jaso genuen eta jasotzen jarraitzen dugu. Ama izatea zoragarria dela esan digute umetatik. Modu ezberdinetara (hitzez, panpinez, inguruan ikusten denaz …) Umetatik beraz, ama izan gabe ez garela guztiz zoriontsu izango ikasten dugu. Badirudi emakumeontzat aukerarik onena eta ia bakarra dela; ama izatearen hautatzea. Eta ez dena, ezin izan duelako, ez duelako horretarako gizonezko bikoterik bilatu, … dela uste dugu. Badirudi erditzeak gehiago emakumetuko gaituela. Eta gizartean beste leku batean egongo garela, jendeak gehiago hartuko gaituela aintzat. Sozialki onartuagoak izango garela alegia. Hau ez digute hitz esplizituez esaten sarri, baina gure irudimenean ideia hauek pisu handia hartzen dute. Ama ona Gainera ama onak izango garela ere sinesten dugu. Ez dago beste aukerarik, ama izatekotan “ona” behar da izan. Hau da, haurrari dena emateko prest egotea, mugagabe bere beharrei erantzuten egotea, bularra luze eta momenturo edo biberoia eta lan egitea, bere ikasketez arduratzea, haurra txukun eta garbi mantentzeko arduradun sentitzea, elikagaia natural eta elaboratuak ematea haurrari … Beste modu batera esanda, ginen emakumea desagertu eta ama bilakatzea. Ama. Pasa zaigun gauzarik onena? Ausartu ere ez gara egiten “ Ba agian lehenago zer zen jakingo banu ez nuke ama izatea aukeratuko…” gisako pentsamenduak sortu eta esatera. Kulpa sentsazioa, ama txarra, hauek pentsatuz seme-alabak gutxiago maite oteko duzun zalantza, … Zer gertatzen da etxean bikote heterosexualen artean ama izaten garenean? Hainbat ikerketak esaten dute, guraso izan aurretik hitzartutako oreka paktuak pikutara joaten direla maiz. Guraso izan ondoren beraz, etxe barruetan genero ikuspuntutik atzera pausuak ematen direla. Desorekak sortzen direla gizon eta emakumearen artean, generozko ohikoak diren inertziak ematen direla kasu gehientsuenetan. Gainera hauei buruz hitz egitea tabu da oraindik ere. Aske erabaki dezaten ama ez izatea Karga kultural guzti honek ama izatea bultzatzen gaitu. Honen trukean zoriontasun amaigabea eta emakumetasunaren goreneko maila eskaintzen badigute, zaila da ez izatea aukeratzea. Transmisioa zintzoagoa balitz agian ama ez izatearena erabaki askeagoa litzateke.

104


Guraso.eus urtekaria 2016

Nola hasi buelta ematen guzti honi gure etxeetan?

105

Ama izatera bideratu gabe: Jaio direnetik entrenatzen ditugu gure alabak ama izateko. Panpin txikiak zaindu, fardelak aldatu, … Azken hamarkadetan jolas eta jostailuek sexurik ez duela argi ikusi dugun arren, oraindik ere zaintzarekin lotutako jolasak alabetan arrakasta gehiago dute. Badakigu ez dela kasualitatea. Behatu dezagun gure etxe barruan gertatzen dena, lagun arteko bazkarietan, parkean, …. Baliteke ikusten duzun gauza oro ez gustatzea. Beste era batera egin nahiko bazenuke, identifikatu aldatu nahiko zenukeen zerbait (adibidez bazkarietan umeen zaintza) eta orain arte ez bezalako aldaketa ezberdin bat proposatu edo egin (haurrak heldu baten beharra badu izan konfiantza bazkarian dagoen beste norbait jaikiko dela. Utzi espazioa zaintzarako beste heldu batzuei ere, batez ere gizonezkoei. Ez bada jakiten, pazientzia, itxaron, jaikiko da eta. Ez horrela ez bada, eskatu zuzenean) Horrelako aldaketa txikiekin zu mugitzen bazara, ingurukoek beren leku berriak bilatu beharko dituzte. Zaintza guztion kontu bat izan daitekeela ikusi dezakete gure seme-alabek.

Bere burua zaintzeko eta maitatzeko hezi. Besteen zaintza ongi egiteko hezi izan ohi gara emakumeak. Gure burua zaintzeko ordea, ez gaituzte trebatu. Guregan pentsatu, gure desioei kasu egin, gure beharrak asetu … Bizitzaz gozatuz. Egoistak izaten erakutsi, bestetik gehiegi dugu eta.

Ama perfektuaren mitoa: Ama izateko ez dago modu egoki bat eta desegoki bat. Bakoitzak bere modua du eta denak izan litezke zilegi. Umeen gainean ez dagoena ere ama izan daiteke eta parrandan dabilena baita. Mendian gora korrikan dabilena, lan gabe dagoena, kalean eskean dagoena, prostituzioan lanean dabilena … denak dira ama eta listo. Ez dugu amok notarik nahi.

Amatasunaren idealizazioa. Zoriontsu izango zara … Hori baino osoagoa da errealitatea. Gogorra da eta gauza asko ematen ditu baina beste gauza asko kendu. Askatasuna, kirola momenturo egiteko aukera,, parranda edonoiz egiteko aukera, zine edo antzerkira joateko askatasuna, irakurtzeko denbora gutxiago, bidaiak edonora joateko aukera, …

Ama izatea gogorra ere bada; lo gutxi, gorputza ahul, bularra ematearen lotura, erditzeko puntuak, haurra hezteko ingurukoen aholkuak, etxe barruan egon beharreko orduak …

Amatasunak ez gaitu emakumeago egiten. Emakume oso izateko ez dugu erditu beharrik. Ez da derrigorrez bizi beharreko esperientzia bat. Emakume oso gara ama izan gabe.

Erditzeko ez dugu zertan bikoterik behar. Ez duzu zertan gizon baten beharra izango. Intseminazio artifiziala, adopzioa, oso gertuko lagunen hezkuntza parte hartze zuzenaren esperientzia … badaude ezberdinak diren moduak. Horiek gure eta alaben bizitzetan ikusgarri izateak, aukera ezberdinak dituela ikus arazten dizkigute.


Guraso.eus urtekaria 2016 

106

Ama ez izatea esperientzia ederra izan daiteke. Batez ere puntu hau azpimarratu nahiko nuke. Ama izatearen parera jarri esperientzia hau: ama ez izatearena. Parera jartzeko zenbat komentario berri sortu beharko ditugun, zenbat esperientzia ikusgarri egin ‌ baina bultzatu gabe aukera dezaten nahi badugu, beharrezko da honi besteari besteko publizitatea egitea.


Guraso.eus urtekaria 2016

Terri eta bere alabaren sexualitatea Terri Couwenhovenek bi alaba ditu. Askotan oroitzen da momentu hartaz Terri. Bere alaba Annak 11 urteko zituenean, “ Zer da sexua?” galdetu zioneko momentuaz. Isilik gelditu zen segundu batzutan.. Segundu haietan bere garuna ping-pong pelota txapelketa batetako abiaduran mugitu zela dio: Nork hitzegingo zion sexuataz berari? Bere ahizpak erabilitako hitzen bat ezezagun izango ote zen berarentzat? Filmeren baten ikusi ote zuen gaiarekin loturiko zerbait? Nire liburuak begira ibiliko ote zen? Ez dut uste ez da horra iritsiko eta... Denbora bat pasa ondoren “Non entzun duzu hitz hori?” esan omen zion ahots fin baina inkisatzailearekin. Annak Down Sidromea du. Momentu horretan izandako erreakzioari mila buelta eman dizkiola aitortzen du. Egun hartan bere buruaz zerbait ikasi omen zuen. Bera sexu hezitzailea da eta bi alaben ama. 1989an bere lehengo alaba Anna jaio zen, Down Sindromearekin. Bere alabaren sexualitate kalitatean hobetzeko asmoz sexu hezkuntzarekin lotutako lan ederra egin zuen. Gerora, bere ekarpena adimen urritasuna duten pertsonen sexu hezkuntzarako oso baliagarria izan da. Gaur Down Syndrome Clinic de Wiscosineko (EEBB) koordinatzailea da. Cantabriako Sindrome Dawneko fundazioak bere lanak zabaldu zituen bere webaren bitartez. Hona hemen bere lanetatik jasotako ideia interesgarri batzuk: Sexualitateaz ikasteko aukera mugatuak Adimen urritasuna duten haurrek sexualitatearen ikasteko aukera mugatuak dituzte. Besteak beste, orokorrean sexualitatearekin lotutako irakurketa materiala egokitu gabe dago eta honez gain, beraien egunerokotasunean harreman sozialak eskola eta familietara mugatzen direnez sexulaitatearen inguruko ikasketa mugatua dute gune hauetan . Azkenik, hainbat ikerketek behin eta berriz gogoratzen digute adimen urritasuna duten pertsonak abuso sexualak jasateko arrisku handiagoa dutelako. Zergatik sexu hezkuntza?  Sexualitatearen ikaskuntza mugatua: Orokorrean liburutegietan, interneten, etxean ... dagoen sexualitatearekin lotutako materiala egokitu gabea izaten da. Beraz, egokitzapena gurasooi edo irakasleoi dagokigu.  Bizitza sozial mugatua: Sexualitatearen inguruko kontu asko lagun artean ikasten da. Adimen urritasuna duten haur eta nerabe askok bizitza soziala mugatua dute: Eskolako kideak eta etxeko kideetara mugatzen dira sarri harremanak. Beraz, gune horietan sexu hezkuntza sakontzeko aukerarik ez badute, nola garatuko dute beraien sexualitatea?  Lagun taldean denbora gutxiago: Gehiegizko babesa dela eta, beren adin berdineko neska-mutilekin egoteko autonomia gutxi izaten dute sarri. Taldean naturalki ematen diren sexu elkarrizketa, txiste, praktikak , … entzun, begiratu, garatu eta praktikatzeko aukera gutxiago izaten dute beraz.  Intimitate gutxi: Batzuen kasuan, ipurdia garbitzen diete, beste batzuei konpresak aldatu … Beraz, hauek komunean ere ez dute intimitaterik izaten. Hain muturreko kasuetan ere, beraien gelatan bakarrik edo komunean bakarrik gutxitan egoten dira. Honek beraien gorputza arakatzea, bikote harreman intimoak izatea, praktika erotikoak izatea, interneten aritzea … mugatzen du.

107


Guraso.eus urtekaria 2016 

Idatzi gabeko “arau sozialak” ezagutzeko; watsapp, sms eta sare sozialetarako. Adibidez, watsappez bidezko elkarrizketen oreka: pertsona berak hasten badu elkarrizketa, ordu egokiak, mezu kopurua, ... Nerabeen mezu sutil, begirada eta insinuazioak ulertzeko zailtasunak Sexualitatearekin lotutako mezu asko begiradekin, txisteekin, insinuazioekin …. transmititzen dira. Adimen urritasuna duten nerabe eta gaztetxoek sarri mezutxo hauek galtzen dituzte. Kasu honetan, beraiekin eta bere lagun taldearekin lantzea oso aberasgarria litzateke. Abuso sexualak jasateko arrisku handiagoak Lehen aipatu gisan, nerabe eta gaztetxoek abusu sexualak jasateko arrisku handia dute. Portzentai altuan familia giroan gertatzen dira abusoak. Familiako bazkarietan, gabon jaietan, … Kasu hauetan familiaren batasuna bermatzeko isiltasuna eskatzen zaie haurrei. Denbora luzez abusatuak izaten dira maiz. Haurrarentzat horren inguruan hitz egitea familia traizionatzea izaten da. Ondorioz, kontu handiz tratatu beharreko gaia da. Txikitatik gustuko dituzten gauzekin lasai gozatzen ikasteak lagunduko die. Bestalde, gustuko ez dituzten praktika edo egoera horiek identifikatzen ikasteak lagunduko dio abusu egoeretan. Ikasketa hau burutzeko egoerak antzeztu, praktikatzea… estrategia lagungarriak izan daitezke. Haurren bizi kalitatea hobetzeko: Gorputz aldaketak, desirak, maitemintzeak, masturbazioak, harreman erotikoak … bizipen gozagarri gisa bizitzen laguntzeko gurasok transmititzen duguna garrantzitsua da.

ZER NOLAKO SEXU HEZKUNTZA EGIN? Sexualitatearen ikuspegi zabal baten oinarritzeak asko laguntzen du. Horrela guztiok sexualki aktiboagoak izan gaitezke. Zeri deitzen diogu ikuspegi zabala?  Sexualitatea ez da genitalitatera mugatzen  Gorputz dena sexuatua da. Azaletik plazerra, zirrara… senti genezake. Oinetan orgasmoa. Ahotsarekin …  Kontaktua, exitazioa, ferekak, … sexualitatea dira.  Ukitu, besarkatu, ferekatu, fantasiak izatea, afektibitatea sexuala sentitu, maitemindu, harremandu …  Ez da gorputzeko ekintzetara mugatzen: fantasiak eta afektuak (kontaktu sexualakin edo gabe). SEXU HEZKUNTZARAKO HIRUKIA Adimen urritasuna duten haurrekin sexu hezkuntza eraginkorra izan dadin, Terri Couwenhovenek sexu hezkuntzarako hirukia proposatzen du: Haur, guraso eta profesionalen (hezitzaile, irakasle…) arteko elkarlanaz ari da. Elkarlan eraginkorra izateko:  Haurraren balore pertsonalak zeintzuk diren identifikatu eta hauen berri eman haurraren hezitzaileei.  Jarrera sexual ezegokien kasuetan etxean nola esku hartzeko erabiltzen duten metodoak elkarbanatu.  Identifikatu seme-alabarekin baliagarriak izan diren estrategia hezitzaileak.  Ikasketarako zailtasunak non sortzen diren konturatzea. LANTZEKO ESTRATEGIA BATZUK: 1. Trebetasun sozialak: a. Erabaki zein trebetasun ZEHATZ landu nahi duzuen. b. Egin demostrazio (antzeztuta) bat alabari edo semeari. c. Praktikatu edo “role playing” egin. d. Zer egin du ongi? Zer eta nola hobetu dezakegu?

108


Guraso.eus urtekaria 2016 2. Jolas momentuak egokiak: arau sozialak, modalak lantzeko (panpinekin edo jostailuekin harremantzeko moduak) 3. Istoriotxo sozialak. Autismoa duten haurrekin sarri erabiltzen dira. Egoeraren deskribapena eta erantzun egokia 4. Mahi jokuak: Praktika sozial egokiak lantzeko aukera ematen dute. 5. Role Play eta soziodrama: Taldean, bakarka. BESTE EKARPEN BATZUK Zorionez gaur egun aniztasun funtzionalean sexu hezkuntza lantzeko ekarpenak ugaritu dira. Gurasoei zuzendutako hainbat gida daude (Atzegik eta FEAPS) eta baita ikastetxeetako material didaktikoak. Filmei eta dokumental interesgarri batzuen bitartez, hasi da errealitate hau azalerazten. Aniztasun funtzionala eta sexualitatearen inguruko mugimendu sozialak ere martxan daude eta oso ekimen indartsuak egin dituzte Bartzelonan, Palentzian, ‌ . Sare sozialetan ere oihartzuna izan dituzten mugimenduak (Yes, we fuck!) ere sortu dituzte. Eta abarrak luze bat. Zorionez.

109


Guraso.eus urtekaria 2016

Elen Kortaxarena Nire izena Elen Kortaxarena da (Zarautz, 1981) eta 18urte nituela murgildu nintzen hezkuntzaren munduan; Hezkuntza ez arautuaren esparruan lehenengo eta hezkuntza arautuan gero. Ikasketei dagokienez, Humanitateetan Lizentziatua eta Haur Hezkuntzan Graduatua naiz. Gaur egun oraindik, hezkuntzak bizirik mantentzen nauela sentitzen dut askotan eta gustura jarraitzen dut lanean. Nire bigarren pasioa, edo lehenengoa agian?, dantza eta gorputz mugimendua izan da betidanik.6 urte nituela hasi nuen dantza klasikoaren ibilbidea eta nire haurtzaro eta nerabezaroa mugimenduan igaro nituen; euskal dantzak, gimnasia erritmikoa, dantza klasikoa… beraz, txikitatik izan dut gorputzez zerbait adierazteko griña. 28 urte nituela biodantzarekin egin nuen topo eta aurrez ikasitako “teknika” guztia alde batera utzi eta nire gorputzaren egiazko mugimenduaren bila abiatu nintzen. Laster konturatu nintzen, bestalde, biodantza ez zela gorputz espresio teknika soil bat, baizik eta bizitzaren aurrean hartzen ditugun jarrera eta erabaki desberdinekin ere zerikusia bazuela. Ildo horretatik, bizitzaren dantza edo mugimendu kontzienteago baten ibilbideari ekin nion. Ikasketei dagokienez, Gasteizko biodantza eskolan burutu nituen ikasketa profesionalak eta orduz geroztik talde desberdinak bideratzen ditut. Orain biodantza hezkuntzan erabat txertatu daitekeela badakit eta esperientzia desberdinak ezagutu eta aurrera eraman ditut. Are gehiago, hezkuntzan sortzen diren egoera konkretu asko eta asko gorputzez eta gorputzetik landu behar direla ulertzen dut; askotan esaten digutena eta entzuten duguna ahaztu egiten baita baina gorputzez bizitzen dugun hori beste modu batera barneratzen delako. Eta, dudarik gabe, haurren gorputza ezinbesteko tresna baita bizitzako ikasketa esanguratsuenak barneratu ahal izateko. Beraz, gure ikaste-irakaste prozesuan GORPUTZA eta EMOZIOAK BERRESKURATZEA da nire azken urteetako jarduna eta gustura konpartituko ditut zuekin nire hausnarketa pertsonalak.

110


Guraso.eus urtekaria 2016

Gure seme alaben gorputz adierazpena; berezkoa edo ikasitakoa? Badira urte batzuk biodantza sistema ezagutu nuela eta, gaur egun, biodantza saioak ematen ditut haur, gazte, heldu zein familientzat bideratuta. Biodantza esaten dugunean, bi kontzeptu adierazten direla ikus dezakegu hitz bakarrean. BIO aurrizkiak BIZITZA ekartzen digu gogora eta DANTZA esaterakoan, norberaren ZENTZUZKO MUGIMENDUAz ari garela aipatu beharra dago. Horregatik, biodantza sistemari “bizitzaren dantza” ere deitu izan ohi zaio.

Biodantza egiten hasten garenean, beste dantza-ikastaroetan ez bezala, orain arte ikasi ditudan pausu eta koreografia guztiak ahaztea da sortzen den lehenengo beharra. Gure bizitzan zehar kanpotik (eta maitasun askorekin) erakutsi dizkiguten –beraz sarritan, nireak eta berezkoak ez diren- mugimenduak barneratu izan ditugu. Ondorioz, gure eguneroko bizitzan “baliagarriak” suertatu zaizkigun koreografiak ikasi egin ditugu eta mugimendu-patroi horiek errepikatzen seguru sentitzen gara askotan. Orain, zer gertatzen da norbaitek esango baligu: hemendik aurrera, zuk sentitzen duzun moduan, askatasun osoz, egin dezakezu dantza –mugi zaitezke-. Entzuten ari zaren musika horrek ze mugimendu mota egitera gonbidatzen zaitu? Zure barruak dioena entzuten saiatu eta eman adierazpen askea zure barne-mugimendu eta beharrari. Adierazten duzun guztia primeran dago, zuretzat orain eta hemen zentzua duen mugimendua delako…. ZZEEEEEERRRR????? Momentu honetan, Francesco Tonucci psikopedagogo italiarraren irudi bat etorri zait gogora, honako hau:

Alegia, ia bizitza osoan zehar ni ez naizen beste norbaitek esan izan badit zer egin behar dudan, nola mugitu behar naizen, zeintzuk diren jolas-ariketa-dantza honen edo bestearen pausu egokiak… inoiz izango ahal naiz gai nire gorputz adierazpen bakarra eta errepikaezina erakutsi ahal izateko? Nire bizitzaren dantza propioa sortzeko? Noski baietz! Honek ere bere praktika eta denbora eskatzen du baina posible da. Eta hemen sartzen dira jokoan gure ikasle eta seme-alabak; gure irakasle txikihaundiak! Gogoratzen al duzue nolakoa zen zuen haur jaio berriaren lehenengo hilabeteetako gorputz mugimendua? Haurra jaiotzen denean, bere gorputzak, erabat integratuta eta erabat osoa den mugimendua erakusten digu. Gorputz atalak ez dira bakarka mugitzen baizik eta gorputz osoa, bere osotasunean, aldi berean mugitzen da eta mugimendu horrek harmoniaren eta plazerraren sentsazioak ekartzen dizkigu gogora, besteak beste.

111


Guraso.eus urtekaria 2016 Mugimendu zenestesikoaz ari gara; gure barne mugimenduaren adierazgarria dena. Gure gorputzeko zelulen dantza. Haurraren mugimendua erabat zentzuzkoa da, bere beharrekin lotuta dago. Momentu honetan, haurra buruz gora etzanda dagoela behatuz gero, bere bizkarralde osoa euskarri duela jakinda, ikusiko dugu nola den gai aske geratzen zaizkion gainontzeko gorputz atalak aldi berean mugitu ahal izateko. Etenik ez duten mugimenduak dira, inongo disoziaziorik erakusten ez dutenak. Haurraren gorputzeko zentru desberdinak elkartuta daude –burua, bular aldea eta pelbisa- eta bere gorputz-emozio adierazpena ikusgarria da. Aske geratzen zaizkion gainontzeko gorputz atalak, bere osotasunean, ere mugi ditzake; besoak eta eskuak, hankak eta oinak, behatz puntararte. Koreografia perfektua. Guztiok beraz egin dugu noizait biodantza. Baina, urteak aurrera joan ahala, norberaren oso berezkoak ziren mugimenduak ahazten joan izan gara. Norberaren erritmo propioa nolabait galdu eta jendarteak markatu izan digun erritmoetara moldatu behar izan dugu. Norberak berezkoa duen gorputz adierazpena eta bizitza dantzatzeko estilo propioa, kanpotik ikasitako koreografia mugatuetan gelditu da‌

Idatzi honen proposamena hauxe izango litzateke; norbere doinu, erritmo eta koreografia propioari kasu egin eta zentzuzko adierazpena ematen jarraitzea. Eta horretarako, geure ikasle eta seme-alaben gorputz adierazpena behatzen has gaitezke eta saiatu beste galdera honi erantzuten: zeintzuk izan daitezke nire haurraren berezko mugimenduak eta kanpotik ikasi edo hartu dituenak?

112


Guraso.eus urtekaria 2016

Miren Errasti eta Markel LarraĂąaga Miren eta Markel, psikopedagogian lizentziatuak eta coaching eta gatazken kudeaketan espezializatuak gara. Hezkuntza ez formalean hasi eta hezkuntza formalean lanean jarraitu dugu. Bizitzan izan ditugun esperientziek eraman gaituzte Nondik Nora proiektua sortzera. Bide honetan, hausnarketa sakon batean murgilduta etiketak eta estereotipoak alde batera utzi eta ezkutuan dauden indarguneetan apostu egitea nahi dugu.Haur eta gazteei egunerokotasunean izan ditzaketen erronka zein arazoiei beraien kabuz erantzuteko eta konponbideak aurkitzeko gaitasunak garatzen laguntzea baita gure helburua. Sentitzen, pentsatzen eta egiten dutenaren arteko erlazioa bilatzen dugu, nondik hasi eta nora iritsi nahi dugun galderari erantzunez bizi baikara. Beraz, hasi gaitezen!

113


Guraso.eus urtekaria 2016

Etxeko txikiei beldurrak gailentzen zaizkienean, nola lagundu? Beldurtuta nago; blokeatuta sentitzen naiz; zerbait egin nahi dut baina ez dakit zer. Beti berdinera jotzen dudala dirudi, ezer aldatzen ez dela ohartzen naiz. Egoera ezaguna egiten zait, sentsazio hauek konfusiora naramate eta berriz ere hasierako lekuan nago. Zer gertatzen zait? Guztiok bizi ditugun egoerak dira, maila handiago edo txikiago batean, guztiak ezberdinak eta, bakoitzaren erantzuteko moduak anitzak badira ere, guztiok ditugu beldurrak. Dakigun bezala, emozioak bizipen eta gertaera baten interpretazioan oinarritzen dira, hau da, egoeratik ulertzen dugunak edota egoeratik ateratzen ditugun ondorioak emozio bat sortzen digu, eta gure jokabidea emozio honen araberakoa izaten da. Dugun alderdi emozionala “bizirauteko” daukagun mekanismo informatzailea da, zerbait gertatzen ari denaren abisua edota informazioa pasatzen dio gure alderdi arrazionalari. Modu honetan, azken honek egoera honen aurrean zer egin eta nola erantzun erabakitzen du.

Anitzak dira beldurraren emozioa sorrarazten diguten adibideak: egoera konkretu bat dela, pertsona bat, pelikula bat, iluntasunak, azterketak, hasiera berriak, jende aurrean hitz egiteak, harremanak izateko orduan gutxietsia izatea, etab. Jakin badakigu, norbere ikuspegitik baloratzen ditugula gertakizunak, niretzat zerbait zaila denean bestearentzat erraza izan daiteke, eta alderantziz. Honegatik, egoera guztiak, baita interpretazioak ere, erlatiboak direla azpimarra dezakegu. Honen arrazoiz kontu handiz esku hartu behar da. Helduok beldurrak ditugunean zaila egiten zaigu hauek ulertu eta modu eraginkorrean kudeatzea, orduan nola lagundu beldurrak kudeatzen gure txikiei? Umeek beldurra dutenean erreferentziazko irudira jotzen dute. Gertatu dena kontatuko dio, munduko arazorik larriena izango balitz bezala. Helduok egoera delikatu hau ahal dugun moduan eramaten dugu, beti ere segurtasuna eta konfiantza transmitituz, baina aldi berean kontziente gara trebetasun hauek berak landu eta garatu behar dituela, bizitzan gaitasun hauek beharko dituelako. Beraz, nola lagundu? Helduok umeak nondik hitz egiten digun identifikatu behar dugu, hau da, umeak emoziotik kontatzen badigu pasa duena, guk modu arrazionalean erantzuten badiogu, adibidez: “ez da ezer gertatzen”, “hemen gaude”, “ez da horrenbesterako”, “egin eta aurrera”, “ez du ezer egiten”, “lasaitu zaitez”, “hor ez dago ezer”, “zure buruko pentsamenduak besterik ez dira” ez gara umeak transmititu nahi digunera iritsiko. Helduok egoera zailak bizi ditugunean eta besteekin konpartitzeko beharra dugunean, zenbatetan entzun izan dugu aipatu ditudan bezalako erantzunak? Zerbaitetarako balio izan digu? Gure kasuan, ezertarako. Umeekin gauza bera gertatzen da. Gure esku

114


Guraso.eus urtekaria 2016 hartzeak momentuan lasaituko duen arren, eta guk babesa eskaini arren, ez dugu berarengan modu eraginkorrean eragingo. Ondorioz, hurrengoan erantzun berbara izatera bultzatuko dugu, hau da, helduaren babesa bilatuko du.

Orduan, zer egin? Bere maila berdineko komunikazioan sintonizatzea lortu behar dugu, guk ere modu emozionaletik hitz eginez. Nola? Duen ezinegona nondik datorren ulertzen saiatuko gara (“zerk eragin dion horrela sentitzeak”, “zein zaila den horrelako egoerei aurre egitea”, “nola gertatu den”, “zer egin duen egoeraren aurrean”, “nola sentitzen den”) eta aldi berean bere tokian jarriko gara, modu enpatikoan jokatuz (“helduok ere horrelako bizipenak ditugu”, “kasu batzuetan gu ere horrela sentitzen gara”, “erantzuteko edota aurre egiteko aukera ezberdinak daude”, etab.). “Zergatik” galdera horrelako momentuetan alde batera utziko dugu, orokorrean momentu delikatuetan modu defentsiboan erantzuten baitiogu zergatik galderari. Justifikatzera eramaten gaitu, eta askori blokeatzera eramaten diete. Kontrakoa lortu nahi badugu eta informazio eraginkorra eskuratu, gure interesekoa dela sentiarazi behar diogu. Aipatu ditudan aukera horiek berarekin batera aztertuko ditugu. Plan bat sortu, istorioan murgildu eta zuzenean biziko bagenu bezala sentitu. Hurrengoan gertatzen bada, zer egingo dugu? Umearen irudimena ikaragarria da, eta alternatibak pentsatu behar direnean ideia ugari bururatuko zaizkio. Konpartitu berarekin eta konplize egin. Bestalde, adinez nagusiagoak badira, 7 urtetik gorakoak gutxi gorabehera, bizi dituen beldurrak ezberdinak izan daitezke, hauek bere egunerokotasunean oztopatu lezakeenak. Kasu honetan, gailentzen gaituen egoera konkretu horri hartu behar diogu eta haurrarekin batera aztertu. “Zerk probokatzen dizu horrela egoteak”, “nola erantzun duzu”, “zertarako balio dizu modu honetan erantzuteak”, “nola sentitzen zara erabiltzen duzun moduarekin”, “zerbait lortu duzu”, etab. Adin honetan eskaera ezberdina da, hitz egiten digun komunikazio mailarekin sintonizatu behar dugu eta epaiketak alde batera utziz, erantzun arrazionalagoa bilatzen dute. Beraz, behin ulertuta “zer egin dezakegu” galdera egin baino, “nolakoa izatea nahi duzu egoera” eta modu hipotetiko batean pentsatu “nola jokatzea gustatuko litzaizuke egoera ematen denean” eta beharrezko balitz, eszena antzeztu.

Askotan entzun oi da pentsamendu positiboekin gauzak aldatu daitezkeela, eta honen bitartez gure interpretazioak ezberdinak izatera irits daitezkeela. Gu ez gara horren aldekoa, pentsamendu positiboak sortzearekin bakarrik ez baitira aldaketak ematen. Eragin dezake bai, baina akzioa egon behar da gure buruak “klik” hori egin eta aldaketak ematen hasteko. Gainera, interpretazio moduak norbere istorioetatik datoz, bizi izan duzunetik zure ikuspegia moldatzen doa, erabiltzen dituzun betaurrekoei graduazio aldatzen diogun moduan. Helduok zalantzan jarri dezakegu interpretatzen duguna edota daukagun perspektiba dudan jarri, baina txikienei alderdi honetan eragitea edota hausnarketara bideratzea zailagoa da, oraindik bizi duen errealitatean bera baita protagonista. Beraz, goazen probokatzen dion emozioa kudeatzeko eta honen aurrean erantzuteko aukera ezberdinak daudela erakustera, ez duzu uste?

115


Guraso.eus urtekaria 2016

IĂąaki eizmendi IĂąaki Eizmendi Arsuaga naiz, Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen. Urteak daramatzat euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen. Hainbat urtetan euskara elkarte bateko teknikari moduan aritu ondoren, 2007an ebete sortu nuen eta ordutik hona Euskal Herri osoan zehar nabil.

116


Guraso.eus urtekaria 2016

Seme-alaba euskaldun eleanitzak Gure seme-alabak eleanitzak izango dira Gure seme-alabek oso berria den egoera bat bizi dute: gaur egungo haur eta nerabeak eleanitzak izango dira. Gutxien gutxienez hiru hizkuntza ikasiko dituzte: euskara, gaztelania (edo frantsesa) eta ingelesa. Ez da orain arte gehienek hiru hizkuntza jakingo dituzten belaunaldirik egon Euskal Herrian. Eleanitza izatea, noski, ona izango da beraientzat: nork ez ditu hiru hizkuntza edo gehiago jakin nahi? Berehala ohartzen gara hizkuntzak jakiteak abantaila asko eskainiko dizkiela: sozialak, kulturak, lan mundukoak‌ Beraz, hartu dezagun eleaniztasuna ikuspegi positibo horretatik eta lagundu diezaiegun bide horretan.

Hizkuntza-ohiturei begira egoera konplexua da Hizkuntza bat baino gehiago ondo ikasteaz gain, seme-alaben hizkuntza-ohiturak badira guraso askoren ardura: lagunartean eta beste hainbat harremanetan euskaraz egitea nahi genuke. Horri begira, kontuan izan behar dugu hizkuntza-ohituren gaia fenomeno konplexua dela eta mugak ditugula, baina noski, oinarri on bat eskaintzeko ahalegina egin behark genuke. Hau da -

-

-

Ulertu seme-alaben hizkuntza-ohiturak eta ez epaitu: hainbat herri eta eskualdeetan beraien adineko guztiak euskaraz ikasten ari direnez lagunartean euskaraz egin beharko luketela iruditzen zaigu. Baina hainbatetan inguruan dituzten askok erraztasun gehiago dute erdaraz, eta erdararako joera nagusitzen da. Are gehiago, hizkuntza-ohituretan hainbat faktorek eragiten dute, eta faktore horietako asko erdaren aldekoak dira. Ezin ditugu seme-alaben hizkuntza-ohiturak erabaki: harreman sareen eta ibilbide baten ondorioa izango dira hizkuntza-ohiturak, eta hor gurasoon eragina mugatua da. Eta eskolaren eragina ere bai. Oinarri on bat eskaintzea da gure ardura, eta saiatu gaitezen hori gustura egiten.

Zer egin hizkuntza-ohiturei begira oinarri on bat eskaintzeko? Hiru arlo behintzat zaindu behar genituzke, eta guraso asko saiatzen gara horretan: hizkuntza aberatsa eskaintzea, eredu egokiak ematea eta erreferente eta bizipenak eskaintzea.

117


Guraso.eus urtekaria 2016 Hizkuntza aberatsa: etxetik ahalik eta euskara aberatsena eskaintzen saiatu behar dugu. Horretarako, ipuinak kontatu, abestu, beraiei eta beraiekin asko hitz egin, bertsolaritzarekiko zaletasuna landu, irakurzaletasuna ere bai‌ Noski, euskalkia eskaintzeko aukera baldin baduzue, hori ere eskaini. Eta euskara iturri askotatik jasotzeko aukera izan dezatela zaindu: telebista, irratia, liburuak, prentsa, musika eta abar. Eredu egokiak: beraiek lagunartean eta beste hainbat harremanetan euskaraz egitea nahi badugu, guk ere zaindu beharko ditugu gure harremanetako hizkuntza-ohiturak. Lagun euskaldunekin euskaraz egiten badugu, ezezagunekin harremanak euskaraz sortzen ahalegintzen bagara, euskara ulertu bai baina gaztelaniaz egiteko ohitura dutenekin euskara mantentzen badugu‌ Horixe ikusiko dute gure seme-alabek ere, eta jokabide asko imitazioz ikasten dira. Gure jokabideak euskararekiko aktiboak badira, hori ere jasoko dute. Erreferenteak eta bizipenak: euskaraz erreferente eta bizipen asko behar dituzte. Erreferenteen kasuan, gaztelaniaz eta ingelesez etengabe jasotzen dituzte. Euskaraz ere asko ditugu baina askotan ez dituzte eskura izaten. 6-7 urtera arte ez dugu erreferenteak eskaintzeko arazorik, baina handik aurrera, ez badugu arlo hau zaintzen, hutsunea nabarmena izan daiteke. Eta euskarazko bizipenak ere behar dituzte: bere adineko kideekin euskaraz gustura arituko diren egoerak (eskola orduz kanpoko jarduerak, ekitaldiak eta abar). Zenbat eta gehiago, hobe.

Ahalik eta harreman gehientan euskaraz egiteko jarrera eta jokabidea lantzea Behar bada ez dugu lortuko seme-alabek guk nahi genituzkeen hizkuntza-ohiturak izatea. Baina etxetik eredu egoki bat jaso badute, euskara aberatsa baldin badute eta erreferente eta bizipen asko badituzte eskura, errazagoa izango da lagunartean euskaraz egitea, eta, are gehiago, adin batetik aurrera euskararen aldeko jarrera aktiboa izatea. Eta, nire ustez behintzat, hori da euskaldun eleanitza izatea: hizkuntza bat baino gehiago ondo jakin bai, baina ahalik eta harreman gehienetan euskaraz egiteko jarrera eta jokabidea izatea. Lagundu diezaiegun gure seme-alabei norabide horretan.

118


Guraso.eus urtekaria 2016

119


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.