Psikomotrizitatea Ipuina eta errepresentazioa
FATIMA Psikomotrizitate saio batean “Fatima� ipuina irakurri genuen eta ondoren haur bakoitzak marrazki bat egin zuen: zuhaitza, eta zuhaitzaren adarrean txoria
Behin bazen titare baten barruan sartzeko moduko herri txiki-txiki bat. Gela bakarrekoa zen herri hartako eskola. Eta gelako azkeneko ilarako azkeneko mahaian neskatila bat esertzen zen, beldurrez eta burumakur. Fatima zuen izena. Fatiam neskatila lotsatia eta beldurtia zen; burumakur ibiltzen zen beti. Don Serio irakaslearen aurrean makurtzen zuen burua gehien. Don Serio gizon serio - serioa zen. Zorrotza! Eta hark bibotea txukuntzeko eskua altxatzen zuen bakoitzean, Fatima kikildu egiten zen bere esrlekuan. Beldurraren beldurrez, berak egiten zuen i letraren puntua baino txikiagoa sentitzen zen. Goiz batez, egunero bezala, eskolako ezkila jo zuen: DILIN - DALAN! EGIN BEHAR DA LAN ETA LAN! DILIN - DALAN!
Don
Seriok
Herriko neska - mutilak eskolarako bidea hartu eta barrura sartu ziren. Goiz hartan ere, egunero bezala, Fatima sartu zen azkena eskolan, burua makur makur eginda. Fatima azkeneko ilarako azkeneko mahaian eseri zen. Don Seriok DANBA! itxi zuen ikasgelako atea. Neska - mutil guztiak geldi - geldi zeuden beren eserlekuetan. Don Serio, serio - serio, joan zen bere mahaira eta tiradera ireki zuen. Bibote luzea ondo txukundu eta gero, haren esku luzea tiraderaren barrenean galdu zuen. Ikasle guztiak isil - isilik zeuden, eta Fatima begiak itxita, kikildurik. Astiro, denek ongi ikusteko moduan, Don Serio eskua tiraderatik ateratzen hasi zen. Fatimaren begiek, erdi irekita, irakaslearen eskuaren mugimendua jarraitu zuen, harik eta egurrezko erregela bat azaldu zen arte. Orduan, Fatimaren begiak, eta haren lagunenak ere bai, izoztuta gelditu ziren, gogor - gogor eginda.
Bat batean, ZZZZZZRRIIIISSSSS!!! entzun zen alde batera, eta ZZZZZZRRAAAASSSSS!!! entzun zen beste aldera. Beren begi izoztuak kliskatu zituzten neska - mutikoek, eta irakasleak goraino jasota zeukan erregelari begira geratu ziren denak. Don Seriok irribarre egin eta airean astindu zuen berriro erregela ZZZZZZRRIIIISSSSS!!! alde batera eta ZZZZZZRRAAAASSSSS!!! bestera. Ondoren Don Seriok, serio baino seriago, honela hitz egin zien ikasleei: - Bi minutu dituzue bakoitzak orri batean zuhait bat margotzeko; zuhaitza, eta zuhaitz horren adar batean txori bat. Bi minutu! Eta norbaitek lana bukatzen ez badu‌ - besoa luzatu eta airean astindu zuen berriro erregela: alde batera ZZZZZZRRIIIISSSSS!!! eta bestera ZZZZZZRRAAAASSSSS!!! -. Bi minutu! Neska mutiko bakoitzak bere koadernoa atera zuen mahaiaren azpitik, baita koloretako margoak ere. -
Hasi dira bi minutuak!! - ohiu egin zuen Don Seriok.
Eta ikasle guztiek lanari ekin zioten buru - belarri, presaka eta urduri.
Pasatu ziren bi minutuak, ziztu bizian pasatu ere. Don Seriok erregelari tinko heldu eta besoa ahal zuen gehien luzatu zuen, hanka - puntetan jarrita. Eta indar guztiarekin mahaia jo zuen, ZZZZAAAPLA!!! eta ZAPLA berriro ere. Eta esan zien ikasleei: -
Bukatu dira bi minutuak!
Klarionak utzi eta mahai gainean jarri zituzten eskuak ikasleek. Dardarka zeuden esku txiki izerditsu haiek. Don Seriok bibotea ondo apaindu zuen, eta, egurrezko erregela eskuanzuela, ikasleen lanak ikusten hasi zen. Begiratu zuen ezkerrera, begiratu zuen eskuinera, begiratu zuen han eta begiratu zuen hemen. Orri guztietan, ondo, gaizki ala erdipurdi, ageri zen zuhaitza, eta zuhaitzaren adarrean txoria. Eta hala, mahairik mahai, heldu zen Don Serio gelako azkeneko ilarako azkeneko mahaira. Han zegoen Fatima buru - makur. Hartu zuen Don Seriok, serio baino serioago, ezkerreko eskuarekin Fatimaren orria, eta luzaro begiratu zion margolanari. Eta bitartean, irakasle serioak eskuineko eskuan zeukan erregelak gora egin zuen, eta gelako isiltasuna ebaki zuen: ZZZZZZRRIIIISSSSS!!! alde batera eta ZZZZZZRRAAAASSSSS!!! beste aldera.
Ikasle guztiak batera makurtu zituzten buruak. Eta, orduan, Don Serioren ahots lodia entzun zen: -
Fatima! Zuhaitz eder askoa margotu duzu. BAINA, FATIMA! LASTIMA!!! Non dago nik agindutako txoria??!!
Erregela ZZZZZZRRIIIISSSSS!!!erregela ZZZZZZRRAAAASSSSS!!! eta ikasle guztiek batera itxi zituzten begiak. -
NON DAGO!!!??
Fatimak begiak zabaldu zituen. Poliki - poliki, bere bizitzan lehenengo aldiz, burua jaso, begietatik zintzilik zituen negar anpulu potolo bat edo bi eskuarekin kendu eta, begietara begiratuz, erantzun zion Don Seriori: -
Jauna, nik haritz eder bat margotu dut. Eta haritz zaharraren puntaren puntan txori bat margotu dut kantari. Baina, jauna, zuk erregelarekin, ZAPLA!, mahaia jo duzunean, txoriak, beldurtuta, ihes egin du. Ihas egin du hegaka - hegaka - hegaka...
Behin bazen titare baten barruan sartzeko moduko herri txiki - txiki bat. Gela bakarrekoa zen herri hartako eskola. Eta gelako azkeneko ilarako azkeneko mahaian neskatila bat esertzen zen, beldurrik gabe eta burua tenete. Fatima zuen izena.
Marrazkiak 5 urtekoen gelako ikasleak
Iñigo Aritza Ikastola. ALTSASU