Koloreak, 2015eko 1. zenbk.

Page 1


Aupa peña…Eskuetan duzuen aldizkari hau, “Koloreak”, berreskuratu dugu, izan ere gure buruari galdeginda esan dugu: “”ze demontre, gauza gehiei edukiko dugu ta kontatzeko?” …eta hara! Bere garaian ateratako aldizkariari putz egin eta hautsa kendu diogu berriz ere txukun-txukun kaleratzeko. 25. urteurren honetan ekimenak biderkatuko dira eta publizitatu beharraz aparte baita ere kontakizuna beharko da, baietz?…Argazkiak, testuak, irakurketak, mezua. Asko egongo da esateko, eta ez bakarrik 25 urte betetzen ditugulako, gure herriak dakarren egunerokotasunari erantzun asmoz berreskuratzen dugu ere gure euskarritxo xumea. Ale honetan, azken bi hilabete hauetan AGAren barruan eta baita ere herrian gertaturiko ekintza adierazgarrienak ekarri nahi izan ditugu. Zumba harrera, mus txapelketa, herriko neguko jai desberdinak eta bukatzeko #Edurnerekin1 dinamikaren nondik-norakoak, hortaz aparte…zeozerbait gehiago badaola uste dut, baina tira…bota begiradatxoa eta gozatu! -____________________Aupa Peña, hemos decidido recuperar “Koloreak”, la revista que teneis entre manos, a decir evrdad nos preguntabamos una y otra vez: “¡Joder! ¿Vamos a tener muchas cosas que contar, no?” y ete aquí… Hemos desempolvado la revista que en su día creamos para devolverla a la calle. En este año que vamos a cumplir 25 años las iniciativas y actos se verán multiplicadas y aparte de tener que publicitarlas también habrá que contarlas, ¿Verdad?. Fotos, textos, lecturas varias, mensaje… Hay mucho que contar y no solo porque hagamos 25 años, el dia a día de nuestro pueblo requiere de respuesta y es por ello que recuperamos nuestra humilde publicación. En este número os contamos las actividades y acontecimientos que hemos vivido en los dos meses de estreno, Zumba, campeonato de mús, febrero festivo y para acabar la campaña solidaria #Edurnerekin1… aparte de esto algo mas habrá, pero bueno…echáis un vistazo y os la gozáis.


Enbidoak, txiki, haundi, jokua... giro paregabean pasa genuen urtarrilaren 3ko arratsalde hura. Bikoteak jeisten joan ziren pixkanaka-pixkanaka eta baraja-jokoak berotzen hasi ziren. Bikote dexente elkartu ginenez, ligaxka bat egin genuen lehen errondan denok partida bat baino gehiago jokatu ahal izateko. Hamarrekoen joan etorri ederra, pike ugari eta azken uneko sorpresak bizi izan genituen arratsalde osoan zehar. Azkenik, ADRIAN-PEIO eta PANIAGUAAMILLANO anaiak izan genituen buruz buru finalean, txapela lehenengoek eraman zutelarik. Gau hartan bertan, kontzertuetaz gozatzeko aukera izan genuen GARRAXI IRRATIKO kideen eskutik. Izan ere, 2015. urte hau urte potoloa da Gaztetxean dagoen irrati librearentzat, 20 urte betetzen baititu. Gau hartan Punk doinuetaz gozatu genuen __________________ Envido, txiki, a grandes…juego, un ambiente inmejorable se iba recogiendo aquella tarde “musera” entre las paredes del Gaztetxe. Las parejas iban poco a poco bajando y tomando posiciones mientras las barajas comenzaban a calentarse. Se juntaron abstantes parejas y se decidió hacer una medio liguilla para asegurar así que jugásemos tod@s un poquito más. Baile de hamarrekos, bastantes piques, aunque sanos ¿eh? y sorpresas de última hora, Al final ADRIAN-PEIO y los hermanos PANIAGUA-AMILLANO se plantaron en la final y los primeros se llevaron la txapela. Aquella misma noche tuvimos ocasión de disfrutar de un concierto con acordes Punk´s de mano del festi que organizaron los compañeros de Garraxi Irratia que cumplen 20 años.


2015 a mugituta hasi dugu Altsasuko Gaztetxean. 25. urtemuga hau ospatzeko asmoz, hainbat ekimen planteatu ditugu urtearen hasiera honetan. Mahatsak jan bezain pronto ireki genuen Gaztetxea Urtezahar gauean. Gorputza mugitzeko gogoak genituenez, JK-ren eskutik ZUMBA sesioa eduki genuen, eta oraingoan ez zen inor eszenatokitik behera erori. Bigarren sesio batez gozatzeko aukera izan genuen lehenengoaren arrakasta ikusita, goizaldeko 4ak aldera. Bigarren honetan JKrekin batera beste hiru lagun izan genituen eszenatoki gainean, eta lehenengo pasea EPIKOA izan bazen, bigarren hau oraindik EPIKOAGOA.

Errege gaua, azken urteotan izan den bezala, Euskal Preso Politiko eta haien senideekin elkartasuna azaltzeko eguna dugu Altsasun. Zubiondo elkartean egindako afari mundiala eta gero festa eta aldarrikapena gaztetxera eraman genuen. INGO AL DEU? taldearekin ipurdiak mugitu genituen goizeko ordu txikiak arte. Urtarrilaren 16a gure urtemugako logoa eta leloa munduratzeko jarri genuen data izan zen. Gaztetxean bertan egin genuen prentsaurrekoan, urte osoan zehar egingo ditugun ekimenen eta ildoen berri eman genion herriari. Han azaldu zen lehendabizikoz urtemuga honetarako hautatutako leloa “MENDE LAURDENA, JODER QUE BUENA! ORAIN DATOR ONENA�, eta berarekin batera azalduko den 25 gorri eta zuria, etxe honek herri honetako gazteriarekin izan duen maitasun istorio hori plazaratu nahian.


Esan ohi den bezala, aktualitateak agintzen du, horregatik ezin ditugu ahaztu Altsasuko herrian, Euskal Herriko eta munduko txoko guztietan gertatzen diren eskubide urraketak. Euskal Herritik atera gabe, eta gaztetxeen esparruan zeharo sartuak, Kukutzara jo behar dugu derrigor. KUKUTZA III itxi eta eraitsi zutenetik urteak pasa direnean, bertan erresistentzia egin zuten gazteen kontrako epaiketak sufritu ditugu 2015eko hasiera honetan. Epaitutako 23 gazteak absolbitu ditu epaileak, usurpazio delitu bat ez zela egon ebatziz. Hauetako gazte bati, ordea, “autoritatearen kontrako eraso” egitea egotzita 3 URTEKO KARTZELA zigorra ezarri diote. Berriz ere, muntai polizial baten aurrean gaude. Altsasutik, Bilboraino iritsiko den besarkada bat beraren-tzat eta Kukutzan parte hartzen zuten pertsona guztien-tzat ere.

Euskal Herritik ateraz, egun hauetan Donetsk eta Lugansk-eko Herri Errepubliketara begira jarri behar gara. Izan ere, Europan gertatzen ari den sarraski hau, liberatzeko bidean dauden herri guztientzako oso garrantzitsua da. Komunikabideetan Errusia eta Ukrainaren arteko gatazka bezala saltzen diguten hori, askoz sakonagoa da 20000 hildako eta 1000000 desplazatu sortu dituen guda honek. DONBASSeko bi herri errepublika hauek haien independentzia erreferendumean eta modu demokratikoan onartu zuten bozken %90arekin, hala ere, Kiev-eko gobernu kolpista (NATOren laguntza duena) pelikula honetako “onak” balira saltzen digute behin eta berriz komunikabideok. Dagoen desinformazioa ikusita, bertatik bertara bizi izan duen pertsona baten errelatoa entzuteko aukera luxu bat da. Hori izan zen Urtarrilaren 29an ASKAPENAren eskutik bizi izan genuena Altsasuko Gaztetxean. LUR, euskal gazte baten testigantza entzuteko aukera izan genuen. Bera DONETSK eta LUGANSKen egon zen pasa den urtean eta bertan bizi den egoera krudela azaldu zigun, bertan gertatzen ari den gatazka nondik datorren, ze faktorek parte hartzen duten…


Eta horrela OTSAILEAN sartu ginen konturatu gabe. SANTAGEDA usaina bazter guztiak biltzen zituelarik.

ON EGIN DIEZAIELA!!! Santa Ageda ospakizunak bukatutakoan, bista ihauterietan jartzen dugu halabeharrez. Baino aurten, bisita paregabe bat izan dugu tartean: PORROTX!!! Arratsaldepasa ederra bizi izan genuen, eta poz aurpegia umeen zein nagusien aurpegietan piztu zen. Horrelako artista haundi bat gure artean edukitzea sekulako ohorea izan zen. ...eta gutxi gora behera hori izan da, lehenengo bi hilabete hauetan azpimarratzekoa. Egia esan ziur gaude zeozerbait kanpo geratu zaigula, fijoo! Baina tira, saiatu gara garrantzitsuenak hemen sartzen.

Otsailaren 6an, aurtengo kinta izan genuen gaztetxean bazkaltzen. Badakigu gaizki dagoela guk esatea, baino primerako bazkari bat gozatzeko aukera izan zuten neska-mutilek. Fritoak, entsalada, azpizuna, sorbetea‌ Gure maitasun handienarekin beraientzako prestatua.


Altsasun bertan, Edurne Martinez Arreseren kasua ezin du ahaztu Gazte Asanbladak. Gazte hau, hurrengo uztailean epaitua izango da Donostian, “autoritatearen aurkako eraso” egitearen akusaziopean. 15 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du fiskaltzak Edurnerentzat, Donostian egin zen HERRI HARRESIAN parte hartzeagatik. Bere kontrako akusazioak faltsuak direla argi ikusten dugu, beste muntai polizial baten aurrean gaudela hain zuzen ere. Ohikoak dira horrelako muntaiak, ohikoak ere gure herriko gazteen kontrako jazarpenak, mehatxuak eta abar… Gaur Edurne da, Altsasuar bat, horregatik agian errazagoa egiten zaigu injustizia hau ikustea, baina ez dezagun ahaztu asko direla egoera berdinean dauden gazteak. Azkenengo berrien arabera otsailaren 25ean izan beharko luke epaiketa eta antza, uztaileraino luzatuko dute gure kidearen aurkako epaiketa-politikoa. Dena dela pozik gaude egindako lanarengatik eta lortu dugulako (gure uste apalean) Ertzaintzaren muntai krudel honen benetako aurpegia azaleraztea eta egia herritarren artean zabaltzea. Altsasun inork ez du sinisten “bertsio-ofiziala”, ideologia desberdinetako pertsonak bizi gara Altsasun eta hala ere, jasotako iritziak, edozein sektore edo kokapen ideologikotik etorrita ere, gehiengo haundi batek argi du: #Edurnerekin1 gaude. Hala ere, errepresioaren adibideak biderkatzen ari zaizkigu eta horri begiratu nahi diogu eta begiratzen diogu arduratuta gainera. Kontrolak eta jazarpena mantentzen dira eta limite jasanezinak gainditu ere. Kolore desberdinetako poliziek gure kale, errepide, taberna, txoko eta abar okupatzen dituzte, biolentatuak, erasotuak...salbuespen egoerarekin amaitu behar dugu, Edurne bezalako kasu gehiago gerta ez daitezen. Errepresiorik gabeko etorkizun bat merezi eta irabazi behar dugulako!!!



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.