Koloreak, 3. zenbakia

Page 1


Aupa peña…adarjotzea zirudien eta hara! Dagoneko 3. alea jorratu dugu. Oraingoan potolo dator ere gure aldizkaria, alde batetik maiatza eta ekaina hilabete interesgarriak direlako, bai jardueren aldetik baita ere dagokien “egutegia-planifikazioa” dela eta. Euskal Festa, SanJuanak, Langilegoaren Eguna...eta baita gure etxetik antolatutako ekimenak ere, erraustegiaren aurkako jardunaldiak, kontzertuak...Ahaztu gabe noski egunerokotasunak dakarren marejada, Gasteizko Herri-harresia, erregimenaren erorketa Nafarroan, Udal aldaketa herrian, Buuff!!! Hau beroa ezta? Beno ba hau gutxi balitz, orain San Pedroak datoz, San Ferminak, udako oporraldiak eta...ALTSASU XTREMEKO II. EDIZIOA. Beraz ikusi al dezakezuen moduan 25. urteurrena aurrera darrai, gogotsu eta kementsu, animo ba eta jarrai dezala festa eta aldarrikapena lau haizeetara!!! -____________________Aupa Peña, parecia una broma y total que ya vamos por el tercer número de la revista. En este caso al igual que en el anterior viene bastante lleno (a cada número de revista mas aún...) por un lado debido al interes que suscitan los meses de mayo y junio, en gran parte por sus actividades y también por su caprichoso status en el planing del calendario. Euskal Festa, San Juanes, día del trabajador...y por supuesto actividades varias llevadas a cabo desde nuestra casa: Jornadas anti-incineradora, conciertos, sin olvidar tampoco la marejada que nos trae la rabiosa actualidad, Herri-Harresi de Gasteiz, caida del Regimen en Nafarroa, cambio en el Ayto. del pueblo, Buufff...vaya calorina de repente, ¿O qué?. Bueno pues, si esto fuera poco, ahora nos vienen San Pedro, San Fermin, las vacaciones de verano y ... la segunda edición de ALTSASU XTREME, Tod@s atent@s a la información, fechas, etc... Por lo tanto y como podéis comprobar el 25 aniversario del Gaztetxe sigue su curso sin detenerse, con ganas y coraje. ¡¡¡Ánimo y que siga la fiesta y la reivindicación popular abriendose paso a los cuatro vientos!!!


Bilbo plazara iristerakoan aurpegiak margotu, ileordeak ipini eta kamiseta laranja jantzi genituen eta bertan zeuden 8000 pertsonekin batera martxa koloretsuari ekin genion. Gasteizko kaleetatik ordubete inguru eman ostean martxa Andramari plazara iritsi zen eta herri harresia sortu genuen auziperatuak babesteko. Arratsalde bukaeran asanblada egin zen herri haresiaren irizpideak eta nondik norakoak azaltzeko eta ondoren entsegu bat egin zen. Afal ostean gazteak lo egiteko intentzioarekin zakuan sartu ginen sirena hotsa noiz entzungo zen zain, bertan 5 altsasuar geudelarik. Ordubi t’erdiak aldera SiberiaGasteizen sirenak jo zuen zipaioak bidean zeudela adieraziz, horrela herri harresia eratuz, azkenean zipaioak agertu ez zirelarik. Zipaioen fulen sirenak gau guztien zehar entzun genituen beraien helburu bakarra gu psikologikoki nekatzea zelarik. Goizaldean guztiak behin altxaturik gazte falta ikusi zen eta batzar bat egin zen antolakuntza berri bat egiteko. Momentu horretan sirenaren soinua entzun zen, herri harresia berriz ere sortuz. 8:30ak aldera 30 fula inguru agertu ziren, harresitik kanpo babesa emateko zegoen jendea plazatik inguruko kaleetara desalojatuz. Orduan herri harresiko kideak ateratzeari ekin zioten izugarrizko bortizkeriarekin, jendeari ukabilkadak, porrarekin kolpeak, ostikoak saihetsetan‌ emanez. Hustutzea zailtzeko hainbat gaztek margoa gainetik bota zuten, horien artean hiru sakandarrek. Behin guregana iritsi zirenean drogen efektuen menpean zeudela zirudien eta begirada galdua zuten. Porrazo ugari jaso genituen, batez ere esku eta besoetan gure kideei gogor eusten hari ginelarik. Gutako batek porrazo bat jaso zuen buruan eta guztiok ubeldurak ditugu. Behin harresitik aterata Zapateria kalera bideratzen gintuzten. Bertan bolondres zeuden mediku eta erizainak zaurituei atentzio medikua ematen zieten. Gutako batek haien zerbitzua behar izan zuen, jipoien ondorioz ezin du besoa flexionatu. Bertan harresiko kideak ateratzen zebiltzanez bertan geratu ginen babesa emateko intentzioarekin. Kale horretan bitan kargatu zuten EAJren agindupean dauden txotxongiloek; jendea gogor eta bortizki kolpatuz. Segituan abokatu taldearengana joan ginen salaketak jartzeko intentzioarekin. Foru Aldundiaren kalera gerturatu ginen, bertatik harresian gelditzen ziren gazteei babesa emanez. Momentu honetan berriz ere zipaioak kargatu eta gutako bati bizkarrean bi porrazo eman zizkioten. Guztia bukatuta 20 atxilotu eta 70 zauritu egonda, motxilak hartu eta herrira itzuli ginen. Bertan hotza, beldurra, urduritasuna...sentitu arren jendearen elkartasun eta konpromezuak sentimendu guzti hauek ezabatu zituen, etorriko zen egoerari aurre egiteko, eta etorkizunean etor daitezkeen antzeko egoeretan dudarik gabe parte hartzeko indarrak emanez. Milaka aldiz errepikatuko dugu, epaiketa politikoak eta neurri gabeko zigorrak eten arte!!! EPAIKETA POLITIKORIK EZ! EUSKAL GAZTERIA AURRERA!


EGUN ANTIDESARROLLISTA Bazkari begetariano batekin hasi zen eguna. Entsalada goxo goxoa eta lasaña paregabeaz barruak prestatu genituen, arratsalde eta gauerako indarrak hartzeko asmoz. Arratsaldean, Oñatiko POBRESIA bikotearen eskutik, poesia umoretsuaz hausnartzeko parada izan genuen. Ondoren, mahai inguruan Itoiz eta Leitzaraneko esperientziaz ikasteko aukera izan genuen. Bertan, 80-90 hamarkadetan bizi izandako borrokei errepasoa eman eta aurrerantzean pairatuko ditugun proiektu txikitzaileei erantzuna emateko gakoen inguruan eztabaidatu genuen. Era informal batean afaldu eta gero, gau partean SERGIO SALINAS-ekin bidai espazial bat egin genuen. Sekulako barreak egin genituen Iruñerriko “kapitain interestelar” honekin. ALDE ZAHARREKO EUSKAL JAIA Maiatzeko lehenengo asteburuan, Alde Zaharreko Euskal Jaia izan genuen Altsasun. Altsasuko Gazte Asanbladak urtero antolatzen dituen jai partehartzaile eta herrikoiak. Maiatzeko Gurutzearen egunaren inguruan, artisau azoka egiten hasi ziren. Orain dela 13 urte, Altsasuko Gazte Asanbladak aste bukaera honen baitan apostu itzela egin zuen, Alde Zaharreko Euskal Jaia sortuz. Ordutik, urtero egitarau potoloa betetzen du. Azken urteotan finkatu egin da festa hau eta nola ez, aurten, Gaztetxearen 25. Urtemuga izanik, erronka honi ezin genion bizkarra eman. Maiatzaren 1ean, ostirala, arratsaldetik hasi ginen 17:00etan haurren txokoa plazan jarriz. Eguraldi txarra zela eta, puzgarria kioskoan jarri behar izan genuen.Ondoren, Gure Etxeako aterpeaz baliatuz, ZIRKOLORETSUA ikuskizuna ikusteko aukera izan genuen. Arkaitz pailazoarekin eta haren malabare eta globoflexiekin, haurren moduan gozatu genuen txiki eta handiok. Maiatzaren 1a izanik, gazteok mezu batekin atera ginen kalera: “ erregimena zapalduz, alternatiba eraiki!”. Nafarroak sufritzen duen erregimenaren aurka eta aldaketaren alde gaudela adierazi genuen. Gauean afaria izan zen gaztetxean eta ondoren antzerkia. “DESMEDIDAS” ikuskizunarekin gozatu genuen. Neskok txikitatik sufritzen ditugun bidegabekeriaz hausnartzeko oso komenigarria izan zena. Txikitako abestiak, jolasak,publizitatearen erasoak...hainbat dira jasan beharrekoak.


Larunbata, egun handia izan zen Altsasun. Goizetik, hamaiketakoa hartuaz, motoreak berotzen hasi ginen Altsasuko gazteok. Kide batzuek bazkarirako paella ederra prestatzen zuten bitartean, besteok trikitilariekin batera kalejira egin genuen Alde zaharreko bazter guztiak jai giroan murgilduz. Labaderon giro aparta zegoen muntatuta. 120 lagun elkartu ginen eta beste asko bazkaltzeko tiket gabe geratu ziren. Bazkari hau, urtez urte finkatzen doa eta geroz eta jende gehiagok nahi dugu parte hartu. Postrea hartu eta gero, urtero egiten dugun bezala, Altsasuko eragile bat omentzeko garaia iritsi zitzaigun. Aurtengoan, Garraxi Irratia omendu genuen. Herri komunikabide honek, 20 urte betetzen bai ditu 2015. honetan. 1995ean Altsasun herri komunikabide libre bat amestu zutenei eta ordutik bizirik mantendu duten guztiei beraz, Altsasuko Gazte Asanbladak ematen duen makila. LOVE IS IN THE AIR, irrati uhinak bezala. Ondoren etorri zena, ba… festa giro polita MALABABA txarangarekin batera! Gau partean, NONAHI taldea izan genuen plazako airea musikaz betetzen. Eguraldiak lagundu zuen eta kale eta plaza jendez bete ziren eta festa giroa ordu txikiak arte luzatu zen gaztetxean. Baina igandean ez zegoen etxean geratzerik ajea pasatzen. Izan ere, arratsaldeko 19:30ean TALCO talde Italiarra izan genuen gurean eta gaztetxea toperaino bete zen igandea izan arren. ERRAUSKETAREN AURKAKO ASTEA Maiatza erdialdean, 3Mugak Batera plataforma eta Gazte Asanbladaren artean, Errauketaren Aurkako Astea antolatu genuen. Badirudi azkenaldian, Cementos Portlanden burutu nahi duten errausketa jarduera geure buruetatik aldendu dela. Hori dela eta, informatu, hausnartu eta borrokatzen jarraitzeko prestatu genuen astea. Izan ere, Nafar Gobernua eta Cementosek jarduera hau martxan jartzeko bere horretan dihardute. Asteartean, “MANA KANCHU (ez dago- no hay)” dokumentala ikusteko aukera izan genuen Gaztetxean. Europar biztanle bakar batek, Bolibia, Peru eta Ekuadorreko hiru biztanlek baina energia gehiago kontsumitzen du egun bakar batean. Horrelako erritmoan jarraitu behar dugu? Jarraitu nahi dugu? Ostegunean, Sustrai Fundazioko Martin Zelaia kide Altsasuarraren eskutik, “Nafarroako burujabetza energetikorantz” hitzaldia izan genuen eta ostiralean, errausketaren azken kontakizun eta pausuak ezagutzeko aukera izen genuen 3Mugak Baterako kideen eskutik. Larunbatean, goizean goiz esnatu eta Iruñean deitua zen “Erregimena kanpora!” manifestaziora abiatu ginen errausketaren kontrako aldarria eramatera. Bueltatu bezain pronto, Zubi Ondo Elkartean bazkari eder batez gozatu genuen. Sabela ondo beteta genuelarik, buzo txuriak eta maskarillak hartu eta herrian barna abiatu ginen parodia bat egitera. Pa-


rodia Udaletxe aurrean, “Cementos Portlanden errauketarik ez” kontzentrazioan amaitu zen. PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS Pasaden Maiatzak 20an berriz ere Pirritx, Porrotx, Marimotots eta beraien lagun guztiak Altsasuko Burunda Pilotalekura gonbidatu genituen TXO, MIKMAK TXIKIA Ikuskizuna aurkezteko. Altsasu eta Sakanako haurrak beraien guraso, izeba, aitona, lehengusuekin etab gerturatu ziren, 650 bat pertsona bildu arte. Aurten ere asanbladako kide batzuek pailazo hauekin dantzatzeko aukera izan genuen. Pasaden urteetan inprobisazio hutsa izan zen, baina urte honetan azkarrak izan ginen eta dantzen koreografiak ikasi genituen!!! Hala ere gero Porrotxek beste bi abesti dantzatzera gonbidatu gintuen eta ezin izan genion ezetzik eman. Berriz ere lotsa pasa genuen ….. baina ezin genuen irribarrea aurpegitik kendu!!! Gainera gure Gaztetxe maiteari Zorionak Zuri abestia abestu genion eszenatokian geundelarik, 25.urtemugari erreferentzia eginez. Horrelako momentuek lanean jarraitzeko grina piztuta mantentzen dute, izugarria da ehunaka pertsona lanean zabiltzan gaztetxea zoriontzen ikustea! Bihotza, Burua, Eskua...Sentitu, Pentsatu, Ekin ... denok Altsasuko Gaztetxearekin!!! MUSIKA NOIZNAHI ALTSASUKO GAZTETXEAN

Mugitua izan da udaberria eta taila handiko musika taldeak eduki ditugu Altsasuko Gaztetxean. Apirilaren 17an BC BOMBS, THE GUILTY BRIGADE eta PIPES & PINTS talde Txekiarra izen genituen Txikipolita 13ko oholtza gainean. Hiru talde hauek Altsasun jo izan dute aurretik, hortaz, herria eta etxea ezagutzen zuten eta punk-OI! eta gaita doinuez ederki pasatu genuen gaua. Maiatzaren 3an, Gaztetxea topera bete zuen TALCO talde Italiarrak. SKA musikak bazter guztiak bete zituen igande arratsalde hartan. Talde Italiarra aspaldi ezaguna dugu Altsasuko Gaztetxean, izan ere, Euskal Herrian eman zuten lehendabiziko kontzertua hemen eman zuten. Maiatzaren 16an, errausketaren kontrako jardunaldiei bukaera ederra emanez, Nafarroako iparraldeko talde gazte bat izan genuen: ESTU & LARRI. SKA doinu fresko eta alaiek giro paregabea jarri zuten. Ez dugu inolako zalantzarik gazte talde hau handia bihurtuko dela etorkizunean. Gure herriaz oroimen ederra izatea espero dugu aurrerantzean. Maiatzaren 22an, beste gau musikal handi bat izan genuen. LOS TRONCHOS talde Katalandarrarekin batera, KAOTIKO talde beteranoa izan genuen. Ondo erantzun zuten Altsasuko musikazaleek eta etxea bete zuten dantza eta jai artean. Maiatzaren 28an, osteguna, egun ederra atera zen Altsasun. Zerua oskarbi eta haize leuna. Halako egun bat lau hormen artean igarotzea ez zitzaigun aproposa iruditu, horregatik, BASTARDS ON PARADE talde Galiziarra gurera etorri zen arratsalde hartan. Gaztetxe pareko plazoletan pintxo-pote bat jarriz A Coruñako punk-folk talde honetaz gozatzeko aukera eskaini genion herriari. Horrelako eskaintza bat ezin zitekeelakoan mespretxatu Altsasuar ugari hurbildu ziren. LION HEAD eta AUTHORITY ZERO: Ekainean sartu ginen bat-batean eta eguzkia pixkanaka pixkanaka azalduz joan zen. Ekainaren lehenengo ostiralean bi talde handi hauek gurean izateko ohorea izen genuen. LION HEAD talde Gipuzkoarraren Metalcore doinuek ireki zuten jaialdia. Ondoren, AUTHORITY ZERO talde Estatubatuarrak Euskal Herrian burutu zuten kontzertu bakarraz ederki gozatu genuen


Zer da karabana antifaxista? Banda Bassotti musika talde Italiarrak, pasa den urtean Donbasseko eskualdean gertatzen ari zen gatazkan ekarpena egitea erabaki zuen karabana antifaxista antolatuz. Berez, horren helburua Ukraniar gobernu faxistaren aurka borroka dagoen herri oso bati elkartasuna eta laguntza ematea zen, kontzertuak herri desberdinetan antolatuz, karabanako kide bakoitzak laguntza desberdinak eramanez (botikak, higiene produktuak...) eta abar. Euskal Herrian ezagutzen ditugun brigada internazionalisten kutsu antzekoa zuen karabanak (ideia bat egiteko). Bestetik puntualizazio bat egin nahi nuke. Banda Bassottik antolatu zuen karabana antifaxistan herrialde desberdinetako kideak geuden, Italia, Grezia, Polonia, Suedia...esaterako, baina espainiar estatutik, karabana barnean parte hartzen zuen beste brigada bat antolatu zen: Brigada Ruben Ruiz Ibarruri eta bertan parte hartu genuen guk. Izen hau, Dolores Ibarruri (La Pasionaria) ren semetik hartua da, 1943. urtean Stalingradoko batailan nazien aurka borrokatzen hildakoa alegia. Brigada honetan 40 bat kide parte hartu genuen estatuko punta guztietatik joandakoak:Andaluzia, Galizia,Asturias,Castilla,Paisos Catalans eta jakina Euskal Herrikoak. Laburbildu ahal diguzu hitz gutxitan Donbassen ikusi eta bizi izan zenutena? Lehenik eta behin esan nahiko nuke inorrek ez genekiela zer aurkituko genuen bertan eta Rostov (errusia)en karabana guztia bildu ginenean urduritasunezko momentuak ziren. Bertatik, autobusez joan behar ginen ukraniar mugara eta bagenekien bertan hasiko zela gure bidaia. Ordu batzuk pasata bertako milizianoek dokumentazioak egiaztatu zituztenean Alchevsk-erako bidiari ekin genion. Berez 100 kilometro ziren bidaitxo bat 5 ordu kostatu zitzaizkigun tartean autobusekin arazoak izan genituelako; bideak oso gaizki zeuden eta ibilgailuak ez zeuden egoera onenean. Alchevsk (Lughansketik kilometro gutxitara) en, Prizlak brigadako kuartel batean eman ziguten egonaldirako lekua eta pasa genituen 5 egunak milizianoekin egin genituen. Kontzertu desberdinak jo zituen Banda Bassottik baina handiena Maiatzak 8koa izan zen. Garaipenaren egunaren bezpera zen eta Alchevsk-en bertan sekulako kontzertua eman zuten, bertako plaza herritarrez lepo egonda. Kontzertuak oso emotiboak ziren, herritarrak eskerrik asko esatera hurbiltzen ziren eta ahal genuen bezala animoak ematen genizkien, NO PASARAN eslogana behin eta berriz errepikatuz. Gure artean komentatzen, herritarren eskerrak bete gaitu gehien eta ikusi dugu herri oso bat (nahiz eta milaka pertsona exiliatuak izan) batuta dagoela. Zergatik hartu zenuten Donbass-era joateko hautua? Egia esan, Donbasseko gatazka nahiko entzuna geneukan gure inguruan eta Altsasun bertan bi hitzaldi potente jaso genituen gai honen inguruan. Batetik Ramirorena (Brigada Ruben Ruiz Ibarruriko bozeramailea) pasa den udan Lughansken bizitako esperientzia gogorren kontakizuna eta Askapenak antolaturiko hitzaldi desberdinak, bertan datu politikoagoak eta gatazkaren nondik norakoak ulertzeko gakoak ematen zituztenak. Donbasseko gatazkarekin interesa bazegoen eta gutxi gora behera europa mailan zein mundu mailan duen garrantziaz jabe zen inguruko jendea. Hori guztiarekin batera internazionalismoa eta elkartasuna praktikan jartzeko aukera paregabe bezala ikusi genuen eta bertara joatea erabaki genuen Banda Bassottiren ekimena aprobetxatuz. Gurekin etorri zen beste lagun euskaldun batek joan zen urtean lehenengo karabanan parte hartu zuen eta berak animatu gintuen parte hartzera.


Zer ikasi daiteke hango herriaz? Aitortu beharra dago bertako gatazkak ez daukala zer ikustekorik guk ezagutzen dugunarekin hemengoarekin esaterako. Gerra egoeran dago zonaldea eta gatazka guztiz militarra da. Ez dugu somatu inungo bestelako herri mugimendurik, bestetik ulertzekoa da baita ere. Ikasi daitekeena batez ere kanpotik begiratuta, borrokatzeko eta aguantatzeko duten kemen eta animoa. Sekulako sarraskia bizi ondoren gogotxu eta animoa galdu gabe aurrera egiteko gaitasun horrek sekulako balioa dauka. Nola ikusten duzu hango etorkizuna? Pertsonalki zenbait analisi egin ditzakezu gertakari desberdinak kontuan hartuz eta egoeraren ezaugarriak kontuan hartuz baina oso zaila da aurreikustea horrelako gatazka bat nola joango den edo ea bukatuko den. Gogoan dut 404 brigada komunistako komandanteari eginiko elkarrizketa batean hark erantzun zuena, eta oso esanguratsua da. Bere ustetan, gatazka bide politikoen bidez bukatzea ezinezkoa izango da eta garaipen edota porrot militarra izango da. Haiek ideia hori dute eta badirudi oraingoz horrela joateko itxura duela. Interes asko daude gatazka honetan (gasa, kokapen geoestrategikoa...) eta ez da batere erraza izango aterabideak epe motz batean ematea. Donbass bixitatzeaz aparte Moskun egon zineten baita ere, nola izan zen? Kriston zortea izan genuen Moskun. Errusiar gazte antifaxista baten kontaktua lortu genuen eta berarekin mugitu ginen hiri guztian zehar denetariko tokiak ikusten eta batez ere hizkuntzarekin izan ahal genituen arazoak ekiditen lagundu zigun. Neri pertsonalki asko harritu ninduen moskuk. Prentsa europar eta amerikarrak errusiarren kontrako mezuak zabaltzen dituzte etengabean eta errusiari buruzko ideia oker batekin joaten zara hasieran; arriskutsua, zikina, gatazkatsua, faxismoa... Argi dago hiri bat izanda, aipatutako zenbait ezaugarri izango dituela baina ez dut inondik inora horrela karakterizatzen Mosku. Bixitatzeko guztiz gomendagarria den hiria da Mosku. Bukatzeko, zerbait erantsi nahi zenuke? Lehen aipatutako Alchevsk-eko kuarteka Prizlak brigadarena zen eta bertako buruzagia Mozgovoy zen. Berarekin egon ginen egonaldi guztian zehar eta bere egoitza desberdinak eta bestelakoak erakutsi zizkigun, forum batean entzun genuen eta berarekin identifikatu ginen egonaldian zehar. Duela aste bat erahil zuten beste 5 kiderekin batera eta gure agur eta esker beroenak eman nahi dizkiogu hemendik. AGUR ETA OHORE! Bestetik mila esker elkarrizketagatik!


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.