Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Txosten honetan agertzen diren datuez, ondorioez zein informazioaz, orokorrean, baliatu nahi izanez gero, arren, aipatu iturria: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa. 14. Txosten berezitua. Euskal Herria 2014.
Izenburua: Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa
Mota: 14. Txosten berezitua © Hizkuntz Eskubideen Behatokia Marzelo Zelaieta 75 U3 eraikina, 13. bulegoa 31014 Iruñea
1, Arsenal plaza 64 100 Baiona behatokia@behatokia.org
2
Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa
3
AURKIBIDEA 1.
Sarrera
2.
III. atalaren ebaluazioa
10
8. artikulua: Irakaskuntza
13
9. artikulua: Justizia
22
10. artikulua: Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak
40
11. artikulua: Hedabideak
94
13. artikulua: Ekonomia- eta gizarte-bizitza
97
3.
Gomendioak
5
107
4
1. SARRERA
5
1. HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioa 2001eko ekainaren 26an sortu zen 2022/2001 ebazpenaren bidez, eta 135 erregistro-zenbakiarekin inskribatu zen Nafarroako Gobernuko Fundazioen Erregistroan. Behatokiak gizarte eragile ugariren babesa jaso zuen hedabideen aurrean eginiko aurkezpenean eta euskararen normalizazioaren alde diharduten erakunde-multzo handi batek eginiko hausnarketatik sortu zen. Erakunde horiek Euskararen aldeko Gizarte Eragileen Kontseilua eratu zuten, eta hortxe aurkituko dugu Behatokiaren sorreraren muina. Kontseilua zer den azaltzera sartuko ez bagara ere, aipatu nahi dugu Kontseiluak gure hizkuntzaren normalizazioaren alde diharduten erakunde gehientsuenak eta esanguratsuenak biltzen dituela: AEK (Helduen Euskalduntze Alfabetatzerako Koordinakundea), IKA (Euskal Herria osoan lan egiten duten helduen euskalduntzerako koordinakundea), Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz (euskal eskola publiko berriaren aldeko koordinakundea), BERRIA (euskara hutsezko egunkari bakarra), Euskal Konfederazioa (iparraldean euskararen alde lan egiten duten eragileak biltzen dituen erakundea), eta abar luze bat. Kontseiluko kideen barne hausnarketek agerian jarri zuten gure hizkuntza komunitateak tresna bat behar zuela hizkuntza-eskubideen egoera hizkuntzaren lurralde osoan zertan den ikertzeko. Inolako gobernu edo administrazio erakunderen mende egongo ez zen erakunde bat, baina arestian aipatutako eragile guztien babesa izango zuena. Horrela Behatokiak, besteak beste, urtero hizkuntzaren lurraldeko hizkuntza-eskubideen egoeraren berri emango zuen txostena aurkezteko ardura hartu zuen. Aipatu diagnosiak bi helburu zituen; batetik, hizkuntza-komunitateko kideei egoeraren autopertzepziorako elementuak eskaintzea, eta bestetik, erakundeei eskubideen bermeak non huts egiten duen, eta ondorioz, non eragin behar duten jakiteko tresna eskaintzea. Behatokiak informazio-iturri guztiz ez-ohikoan oinarrituz egiten du txostena, herritarren bizipenetan hain zuzen ere. Horretarako Behatokiak Euskararen Telefonoa izeneko zerbitzua jarri zuen herritarren eskura, gertatu zaizkien eskubide urraketen berri helarazteko tresna. Behatokiak urteko txostena prestatzeko datuak biltzeaz gain, hizkuntza-eskubideak urratu dituzten administrazio eta erakundeekin harremanetan jartzen da kexen berri emateko eta berriz ere horrelakorik ez gertatzeko neurri eraginkorrak har ditzaten eskatzeko. Zerbitzua abian jarri zenetik, Behatokiak 12.000 kexatik gora bideratu ditu, eta, beraz, uste dugu, esku artean ditugun datuak oso baliagarriak direla hizkuntza-eskubideen inguruko balorazioak egiteko.
6Â Â
Horregatik, gure lurraldeko herritarrek bizi izan dituzten egoera errealekin jantzi ditu baieztapen guztiak. Horrela, Euroituna aplikatzeko neurriei dagokienez, hartutako konpromisoaren eta betetze-mailaren artean dagoen jauzia egiaztatzen dute adibideok. Gure ustez, txosten honetan aurkezten ditugun agiriek eta kasuek, euskal hiztunen benetako egoerara, eta egunerokoan aurkitzen dituzten zailtasunetara gerturatzen lagunduko die, zalantzarik gabe, Adituen Batzordeko kideei. Hala ere, argi utzi nahi dugu ez dela hori txosten hau egiteko erabili dugun bide bakarra. Behatokiak Estatuak eginiko txostena Kontseilua osatzen duten erakunde eta taldeekin kontrastatu du. Erakunde bakoitzari dagokion arloaren inguruan eginiko balorazioa eskuratu dio, hezkuntza, hedabideak, justizia, ... bakoitzak bere irakurketaren berri eman dezan. Horrela bada, uste dugu txosten honetara ekarritako informazioak interes bikoitza duela; alde batetik, gertaera errealen berri eman dugu, eta bestetik, balorazioa eskaini duten erakunde eta taldeen iritzi kualifikatua bildu dugu. Gure fundazioaren estatus juridikoari dagokionez, hona Estatutuek diotena: “Hizkuntz Eskubideen Behatokia” izenarekin fundazio bat sortu da. Fundazioa Nafarroako Zuzenbide Zibil Foraleko Konpilazioa arautzen duen 44 Legearen arabera sortu da edo Foru Berria delakoaren arabera eta Zerga erregimena eta patrozinio jarduerak arautzen dituen uztailaren 2ko 10/96 Legeak dioenaren mende jartzen da. “Hizkuntz Eskubideen Behatokia Fundazioa” irabazi asmorik gabekoa da eta 7. artikuluan jasotzen diren xedeak betetzera zuzendua dagoen ondare autonomoa duen euskararen sustapenerako fundazio pribatua da. 7. artikuluan, Fundazioaren helburuen artean, honako hau jasotzen da esplizituki: Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak aitortzen dituen eskubideak oro aplikatu eta bermatzen laguntzea Bukatzeko, Itunaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lurraldean legez eratutako erakunde den heinean III. zatian hartutako konpromisoen inguruko gaiez ohartarazi ahal izango du adituen batzordea. Beste alde batetik, Behatokiak euskararen lurralde osoaren jarraipena egiten duela kontuan hartuta, ohartarazi nahi dugu jarraian aurkezten dugun txostena Espainiako Estatu Administrazio Orokorrak eta Eusko Jaurlaritzak eginikoen balorazioa sakona dela.
7
2. ESPAINIAKO ESTATUAK AURKEZTUTAKO TXOSTENAZ Erregio zein Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna sinatu zuen lehenengo hamaiken artean dago Espainiako estatua. 1992ko azaroaren 5ean sinatu zuen, baina bederatzi urte geroago, 2001 apirilaren 9an, berretsi zuen, eta urte hartako abuztuaren 1ean jarri zen indarrean. Itunaren 15. artikuluaren arabera, aldeek aldizka txostena aurkeztu beharko diote Europako Kontseiluko Idazkari Nagusiari Ituneko II. zatiari jarraikiz garatu diren politiken inguruan, eta III. zatitik bere egin dituzten xedapenak aplikatzeko neurriez. Espainiako estatuak kartaren aplikazioari buruzko IV. ebaluazio txostena aurkeztu du 2014ko maiatzean. 2010-2013 aldiari dagokiona, hain zuzen ere. Itunaren 16. Artikuluko 2. Paragrafoak ezartzen du estatuan legez sortutako erakunde eta elkarteek txostena aztertuko duen Adituen Lantaldeari oharrak egiteko eskubidea dutela. Hori kontuan hartuta, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ondorengo orrietako informazio helarazi nahi dio Adituen Batzordeari, Ministroen Batzordeari bidaliko dion txostena egiterako orduan kontuan har dezan.
8Â Â
3. ITUNAREN APLIKAZIOA ESTATUA ARAZO ESTRUKTURALAK: TREBIÑU Txostenean ez da zehazten, ez da inolako aipamenik egiten Trebiñuko euskarari buruz. Trebiñu geografikoki Araban aurkitu arren, administratiboki Gaztela eta Leongo Juntaren mende dago. Herri-ekimenari esker, euskararen aldeko hainbat jarduera burutu dira bertan, azpimarragarriak Ikastolaren sorrera eta 17. Korrikaren hasiera 2011n. Zoritxarrez Gaztela eta Leongo agintariek ez dute ekimen hauetako bakar bat ere babestu. Hori horrela, Adituen Batzordeari eskatzen diogu, dagokien agintariei Trebiñun euskararen inguruan hartutako neurrien berri emateko eska diezaietela. Are gehiago, kontuan izan behar dugu egun Trebiñuko konderrian Argantzon Ikastola dagoela. Aipatu Ikastolak ez du inolako itunik, eta gurasoen eta Ikastolen Elkartearen laguntzarekin egin izan du aurrera azken urteotan. Gauzak horrela, ez Gaztela eta Leongo administrazioek ez eta Burgoskoek ere ez diote inolako laguntzarik eman, eta Espainiako txostenean ez zaio inolako aipurik egiten. Hartara, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren espirituari jarraiki, euskara babestu beharreko eremua izan beharko luke Trebiñuko konderriak. 9
2. III. atalaren ebaluazioa
10
KOKAPEN OROKORRA Espainiak 2001ean berretsi zuen Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta geroztik indarrean da Euskal Herriko Hegoaldean. Laugarrenez Espainiako Estatuak aurkeztu du Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren betetze-egoerari buruzko txostena. Halaber, laugarrenez, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako ituna berretsi zuenean hartutako konpromisoen betetze-maila ebaluatu nahi izan du. Behatokiak berretsi nahi du Itunak agertzen dituen konpromisoak betetzeak ez duela bermatzen hizkuntza gutxiagotu bateko hiztunek beren hizkuntzan bizitzeko aukera izango dutenik. Euroitunak bere gain hartzen dituen eskakizunak baino areago doa euskara ofizialtzat jo duten eremuetan ezarritako legeak. Alegia, Euskal Erkidego Autonomoak bere araudia bete eta ezarrita duen ofizialtasunaren ondorio juridikoak modu errealean aplikatuko balira, Euroituna aski gainduta legoke. Ez legoke Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazioaz hitz egin beharrik. Ofizialtasunaren ondorio juridikoek gainditu egiten dituzte Itunak ezartzen dituen konpromisoak. Ondorioz, azpimarratzekoa da Euroitunak Estatuak hizkuntzak arautzeko ezarrita duen araudia baino betebehar gutxiago eskatzen duela. Horrela, Euroitunean agertzen diren konpromisoak bete izanak ez du esan nahi Estatuak berak duen eraentza juridikoa bermatzen denik. Hiru aldiz egin du Europako Kontseiluak Euroitunaren betetze mailari buruzko azterketa, eta hiruretan ondorio bertsuak atera ditu. Sinatu bai, baina gabezia nabarmenak daude sinatua praktikara eramateko. Euroituna sinatzean estatuak azaltzen duen jarrera eta praktikak edo ekintzak ez doaz bat. Izan ere, Estatuaren menpe dauden administrazioen betetze maila oso apala da, eta behin eta berriz errepikatzen dira Europatik egiten dizkioten zuzenketak eta gomendioak. 13 urte pasatu dira Espainiak ituna berretsi zuenetik eta, oraingoan krisi ekonomikoaren arrazoia baliatuta, positibotzat aurkeztu du estatuak orain artekoa “mantentzea”. Onartezina iruditzen zaigu jarrera hori, berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. Estatuaren lana hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzea baldin bada ere, ez dugu uste, txosten horrek islatzen duenik Estatuaren betetze-maila zer-nolakoa izan den. Izan ere, Europako Ministroen Kontseiluak bi eskaera zehatz egin zituen 2012an: lehenik, hizkuntza gutxituen presentzia bermatzea eta euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoak egongo direla bermatzea, bestetik. Espainiako estatuak iruzur egiten du beste behin ere, egin duen txostenean ez baitzaie erantzuten zuzenean Adituen Batzordeak zein Ministroen Kontseiluak egindako gomendioei eta eskaerei.
11
Espainiako agintarien txostenak, esaterako, ez du zehazten zenbat langile dagoen. Postuen artean kopuru handi bat baloratu egiten dela dio hitzez hitz, baina ez du daturik ematen. Seriotasuna eskatu behar zaio Estatuari agertzen dituen datuetan. Estatuaren administrazio periferikoan eta justizian dauden egoerak ere nabarmen utzi ditu Europako Kontseiluak aurreko hiru txostenetan. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak hirutan esan dio estatuari hainbat puntutan jarrera aldatu behar duela, legeria ere aldatu behar duela justiziaren eremuan adibidez, baina estatuak entzungor egin dio. Kontu bat da Europako Kontseiluak esaten duena eta bestea Espainiak egiten duena. Osasun arloan eta herrizaingoan dauden egoerak ere nabarmen utzi ditu Europako Kontseiluak hiru txostenetan eta hor Jaurlaritzaren lana ere estu hartu izan du. Gure ustez, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna bezalako nazioarteko ituna bera baino garrantzitsuagoa da bertan jasotzen diren konpromisoak betetzen direla egiaztatzea. Estatua da Europako Kontseiluak sustatutako Ituna betetzen dela zaindu behar duena, eta beste behin axolagabekeria erakutsi du Itunak ezarrita dituen prozedurei muzin eginez. Hamahiru urte luze igaro dira Estatuak Ituna berretsi zuenetik, eta laugarren ebaluazio honen ostean aldaketarako premia dagoela ondorioztatu ahal izan dugu. Hori horrela izanik, aski garbi uler daiteke gure herrian gure hizkuntzan bizitzerik ez dagoela behin eta berriz esan behar izatea. 12
8. artikulua: Irakaskuntza 8.1. Irakaskuntzaren arloan, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeari dagokionez, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta Estatuko hizkuntza ofizialen irakaskuntzari kalterik egin gabe, ondoko konpromisoak hartu dituzte aldeek a I. eskolaurreko hezkuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. eskolaurreko hezkuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo III. aurreko i) eta ii) puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; edo IV. herri-agintariek eskolaurreko hezkuntzan eskumen zuzenik ez badute, aurreko i) puntutik iii) puntura bitartean jasotako neurriak aplikatzea erraztea eta/edo sustatzea; b.I. lehen mailako irakaskuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. lehen mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. lehen mailako irakaskuntzaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; c.I. bigarren mailako irakaskuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. bigarren mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. bigarren mailako irakaskuntzaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; d. I. lanbide-heziketa kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. lanbide-heziketaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. lanbide-heziketaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada: e. i. unibertsitate mailako irakaskuntza edo beste goi-mailako irakaskuntza-motak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ezartzea; edo ii. hizkuntzok unibertsitateko edo goi-mailako irakaskuntzaren ikasgai gisa ikastea ezartzea; edo iii. Estatuak goi-mailako irakaskuntzako erakundeekiko duen zeregina dela eta, i) eta ii) idatz-zatiak ezin izango balira aplikatu, ondokoak ezartzea suspertu eta/edo baimentzea: eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan unibertsitate mailako edo goi-mailako bestelako irakaskuntza-motak, edo hizkuntzok unibertsitatean edo goi-mailako irakaskuntzako beste erakunde batzuetan ikasi ahal izateko bitartekoak; f. i. beharrezkoak diren xedapenak ematea, helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikastaroak hein handi batean edo osorik eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan eskaintzea bermatu dadin; edo ii. hizkuntza horiek proposatzea helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikasgai gisa; edo iii. herri-agintariek ez badute eskumen zuzenik helduen hezkuntzan, hizkuntza horiek irakastea erraztu eta/edo sustatzea helduen hezkuntzaren edo hezkuntza iraunkorraren barruan; 8. artikulua: Irakaskuntza 8.2. Irakaskuntzaren arloan, eta eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak tradizioz erabiltzen diren eskualdeetatik kanpo dauden lurraldeei dagokienez, aldeek konpromisoa hartu dute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza baten hiztun-kopuruak hori justifikatzen badu, eta irakaskuntzaren maila egokietan, irakaskuntza eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan egitea edo hizkuntza bera irakastea baimendu, sustatu edo ezartzeko;
13
Haur Hezkuntza, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legearen arabera, ikasle guztiek ofizialak diren bi hizkuntzak, baldintza berdinetan, menderatu beharko dituzte derrigorrezko eskolaldiaren amaieran. Bistan denez, legeak ezarritako helburuak gainditu egiten ditu Itunak dituen konpromisoak. Baina, errealitatea Eskola Publikoaren Legeak ezartzen duenetik oso urrun aurkitzen da. Euskal Autonomia Erkidegoan egun indarrean dagoen ereduen sistemak ez du bi hizkuntza ofizialen ezagutza berdin bermatzen. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman 3 hizkuntza-eredu bereizten dira A eredua B eredua D eredua
Irakaskuntza gaztelaniaz, euskara irakasgai dela Irakasgai batzuk gaztelaniaz, besteak euskaraz Irakaskuntza euskaraz, gaztelania irakasgai dela
Eskaintzen diren 3 ereduetatik 2tan euskara ez da irakats hizkuntza eskolako heziketan. Gogoan izan behar dugu gaztelaniaren irakaskuntza unibertsala dela Euskal Autonomia Erkidegoan. Beraz, bermatu beharreko hizkuntzaren irakaskuntza euskararena da, gaztelaniarekin batera ofiziala den hizkuntza, hain zuzen ere. Norberaren herrian D ereduan ikasteko zenbait lekutan oraindik arazoak badaude ere, Arabako Zuiako Virgen de Oro ikastetxean esaterako, esan daiteke Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eskaintza bermatuta dagoela. Halere, eredu linguistikoetan oinarritutako eskola sistemak ez du ziurtatzen, inondik inora, euskararen irakaskuntza. Ebaluazio anitzen emaitzek diote egungo hizkuntz ereduek ez dituztela ikasleak euskalduntzen. Helburu hori betetzetik gertuen dagoen eredua D eredua (irakats hizkuntza euskara duena) baldin bada ere, emaitzak ez dira onak. ISEIren azken ikerketak dioenez, euskara maila eskasa dute A ereduko ikasleen %86k, B eredukoen %42k eta D eredukoen %25ek
14Â Â
Irakastereduek lortu dezakete maila jakin bat edo bestea, baina ez batak ez besteak ere ez du ziurtatzen ikasle guztiak "euskaldunak" izango direnik. Urte luze hauetan ezagutza neurtzeko Jaurlaritzak egindako azterketa bakarrean, Angeles Iztueta Sailburu ohiak 2008an egindakoa hain zuzen ere, legezkoa den A ereduko ikasle bakar batek ere ez du B1 euskara frogarik gainditu. B eredukoek, berriz, hamarretik 6k ez du lortu emaitza egokirik. D ereduko ikasleria da, beraz, daturik baikorrenak lortu dituena, nahiz eta heren batek ez gainditu azterketa.
15Â Â
Horrela, gaur egungo hezkuntza sistemak, ez du lortzen belaunaldi berriak osorik euskalduntzea, beste gauza batzuen artean, oraindik ere, indarrean daudelako euskalduntzea lortzen ez duten ereduak. Haur askoren kasuan hezkuntza izanik euskararen ezagutza erdiesteko bide bakarra (familia bidezko euskaren transmisioa ez baita kasu askotan ematen), benetan kezkagarria da euskara irakats hizkuntza ez den ereduak eskaintzea. Beraz, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legearekiko eta Euskal Eskola Publikoaren Legearekiko iruzur baten aurrean gaudela esan genezake. Ereduen sistemaren ebaluazio guztiek erakusten dute, soilik euskara hizkuntza nagusia izanda lor dezakeela ikasleak euskaraz mintzatzea. Beraz soilik D eredu batetik abiatuz eta, beti ere, euskal kulturan eta euskal curriculumean heziz erdietsiko dugu herritar euskaldun eleanitza lortzea. Orokorrean D ereduak asko aurreratu du azken urte hauetan Euskal Autonomia Erkidegoan, batez ere Haur eta Lehen Hezkuntzan. Azken 30 urteotan D ereduaren hazkundea garrantzitsua izan da EAEn eta, ondorioz irakasteredu nagusia da egun hiru herrialdeetan. Euskal Autonomia Erkidegoan ikasleen %63 ari dira euskaraz gaur egun. Haur Hezkuntzan lau ikasletik hiru ari dira D ereduan, Batxilergoan %57ra jaisten da kopuru hori eta Lanbide Heziketan, lautik bat ere ez da euskaraz ikasten ari. Ikus daitekeenez, derrigorrezko alditik kanpo hutsuneak badira. Urteetako joera da gainera: derrigorrezko irakastaldian beste indar ez du euskarak handik at. Egungo legerian aitortutako eskubide eta betebeharrak modu eraginkorrean bermatuko dituen irakaskuntza-eredua baten alde egiteko, hezkuntzako eragile ia guztiak ados daude indarrean diren hizkuntza ereduak agortuta daudela esatean. Isabel Celaá, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu ohiak berak dioenez “hizkuntza ereduak gainditu egin behar dira, zurrunak baitira gaur egunerako”. Zentzu horretan, Kontseiluko Hezkuntza Sektoreko hainbat eragilek (Ikastolen Elkartea, Kristau Eskolak, Hik Hasi, Sortzen-Ikasbatuaz eta EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea) eredu horretatik abiatuta murgiltze orokortutako proposamena egin zuten 2007an: “Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko”. Ikasle guztien benetako euskalduntzea erdiesteko definitzen duen proposamena da. Euren esanetan, “ikerketetan bistan geratzen dira ereduek dituzten gabeziak. Aztertu genuen sistema, eta ikusi genuen bazela garaia apustu ausart bat proposatzeko. Irakats-hizkuntza euskara izan behar da”. Bada, testuinguru honen erdian, Espainiako Hezkuntza Ministerioak Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa, LOMCE gaztelaniazko siglez edo Wert legea goitizenaz ezagunagoa, onartu eta sartu zen indarrean 2013an.
16
Lege honek euskarazko murgiltze eredu orokortuak debekatu egingo ditu, eta gaztelaniaz ikasteko aukera “bermatu” egingo du. Ondorioz, ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko, Kontseiluko Hezkuntza Sektoreko eragileek euskara ardatz izango duen eredu bakarraren proposamenarekin aurrez aurre talka egiten du Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Legeak. Hezkuntzako eragile profesionalek adierazpen bateratu bat kaleratu zuten 2013ko otsailean. Horien ustez, “LOMCEk zalantzan jartzen du gure planteamendua, ez baita bermatzen eta indartzen hizkuntza koofizialen esparruan hizkuntzarik ahulena. Enborreko jakintzagaia ez izanik, bigarren mailako hizkuntza bihurtzen baitu”. Gurasoek irakatsi-hizkuntza aukeratu ahal izatea legez babestuko du lege honek. Baina nor da eskubideen subjektua? Umeek ez dute eskubiderik beren herriko berezko hizkuntzan ikasteko. Gurasoen balizko eskubideei buruz mintzo da, baina haurren oinarrizko eskubideei buruz ez du ezer aipatzen. Euskaraz atzera egiteko arriskua mahai gainean jartzen du LOMCEk. Euskaraz ikastea ez baitu esan nahi euskara versus erdara. Ikasle euskaldun eleanitzak izatea da Kontseiluko Hezkuntza Sektoreko eragileen proposamena. Lege honen aurka azaldu dira ere hezkuntzako beste hainbat eta hainbat eragile sozial: sindikatuak, ikasle taldeak, ikastetxetako zuzendariak eta abar. Erreformaren kontra azaltzeaz gain, ikasle guztien garapen osoa bermatuko duen heziketa garatzea, Euskal Herriarentzat curriculum propioa eta hezkuntza komunitatearen parte hartzea bermatuko duen sistema propioa garatzeko bide orria adostu dute.
17
Derrigorrezko alditik kanpo hutsuneak are eta nabarmenagoak dira. Urteetako joera da gainera: derrigorrezko irakastaldian beste indar ez du euskarak handik at. Ikasketa mailan gora egin ahala, euskaraz ikasteko aukerak nabarmen murrizten dira. Euskarazko Lanbide Heziketaren zikloen %10 inguru eskaintzen dira D ereduan. Beraz, Lanbide Heziketari dagokionez, euskarazko formatuan eskaintzan oso urria da. Agintariek egindako txostenean bertan aitortzen da zailtasunak daudela irakasgai tekniko askotan. A ereduan ikasi duenak ez dauka eredu berdinean jarraitzeko arazorik. Bizitza osoan euskaraz ikasi duten milaka gaztek, berriz, ezin dute Lanbide Heziketa ikasketak euskaraz egin, D ereduaren eskaintza txikiegia baita. DBHn %60ak baino gehiagok ikasten du euskaraz. Lanbide heziketan, aldiz, ehuneko hori %25era jaisten da.
 2013-2014 matrikulazioen ehunekoak hizkuntza-ereduka sailkatzen dituen grafikoa. Irudia: EUSTAT
18Â Â
Batxilergoa eta Lanbide Heziketa dira gazteleraz matrikulatutako ikasle kopuru handienak dituztenak (A ereduan, alegia). %40 eta %75 dira, hurrenez hurren. Grafiko hori ikusita euskararen presentzia adinarekiko proportzionala dela esan daiteke: ikasleak, urteak aurrera egin ahala, gazteleraz ikastera igarotzen dira. Hala, geroz eta helduago izan, geroz eta hezkuntza erdaldunagoa jasotzen dute ikasleek. Arazoa potoloa da oso. Irakasleen prestakuntza eza edo eskasa, ikasle taldeak osatzeko zailtasunak, ikasleen jatorri eta adin desberdina. Lanbide Heziketa lan munduari itsatsita dago eta hura oso erdalduna da, euskaldunak direnen artean hizkuntza teknikoa erabiltzen ohitu beharra, ehunka modulu eta ziklo desberdin daude, euskarazko material falta, eta abar luzea. Kasu askotan, ziklo batean taldea atera ahal izateko ikasle matrikula kopuru minimo bat behar izaten da, eta hortxe sortzen da euskaraz ikasi nahi duten batzuentzat arazoa. Taldea juxtu-juxtu sortu eta ikasle batzuek euskaraz ez badakite, ikasgai batzuk gaztelaniaz eman behar dira. Hau da, zikloaren modulu batzuk erdaraz eta beste batzuk (ordu kopuru gehienak biltzen dituenak) bikoiztuta, euskaraz eta gaztelaniaz, aukeratutako ereduaren arabera. Lanbide Heziketa euskaraz ikasi ahal izatea behar beharrezkoa da, bai hizkuntza eskubideen aldetik, baita lan mundua euskalduntzearen aldetik ere. Helduen Alfabetatze Euskalduntzea Euskararen normalizazioan lan handia egin duen sektore da. Azken hamarkadetan euskarak 300.000 hiztun irabazi ditu, eta horien herena euskaltegiei zor zaie. Helduen Euskalduntze Alfabetatzean dagoen eskaintza ez da %100 publikoa. Izan ere, administraziotik datorren eskaera gehiena euskaltegi ez publikoen esku geratzen da, herri mugimenduaren euskaltegietan. Euskaltegi ez publikoek jasotzen duten diru laguntzak ez du bermatzen inondik inora euskaltegien bideragarritasuna. Soldatak ez ezik beste gauza asko ordaindu behar dira: egoitzak, teknologia berriak‌ Zerbitzu publiko bidez eskaintza hori bera egiteak inbertsio handiagoa eskatuko luke. Hau da, zerbitzuaren kostearen azpitik ematen zaizkie diru laguntzak euskaltegi ez publikoei. Beharrezkoa da euskaltegietako finantzazio-sistema egonkor batera heldu ahal izateko baliabideak bermatzea. Gaur egun, gezurra badirudi ere, herri honetan berezkoa den hizkuntza ikasteko ordaindu egin behar da. Ikasleek diru laguntzak eskuratzeko aukera dute beka sistemaren bidez. Sistema lotuta dago maila bat gainditzearekin eta gehienetan bekatik jaso duena baino dezente gehiago ordaindu behar izaten du bere poltsikotik. 2014ko aurrekontuetan beken sistemaren parte bat berreskuratu bada ere, Helduen Euskalduntze Alfabetatzerako beken diru saila osorik kendu zuen Jaurlaritzak 2011n.  Nekez ulertzen da berezkoa eta ofiziala den hizkuntza bat ikasteko edo hobetzeko matrikula bat ordaindu beharra. Euskaltegietako ordezkariek hainbatetan egin dute doakotasunerantz pausoak emateko eskaera.
19Â Â
Unibertsitatea Unibertsitate ikasketei dagokionez, Estatuak eginiko txostenean jasotzen diren datuek erakusten duten moduan, oraindik bide asko gelditzen da, hala nahi duten ikasleek, unibertsitate-ikasketak euskaraz egin ahal izan ditzaten, batik bat teknologiarekin zerikusia duten ikasketetan. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1145-2010 EUSKO JAURLARITZA –EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA- EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Kimikako lizentziaturako plan zaharreko 4. mailako ikasleek ezin dute lizentziatura osoa euskaraz burutu, eskaintzen diren hautazko ikasgaietan %13 baino ez delako euskaraz. 4. mailan bete beharreko kredituen %70 hautazko ikasgaien bidez osatua dago eta bigarren zikloaren %43. 2009tik 2010era %81en jaitsi da euskarazko hautazko ikasgaien eskaintza.
Euskal Herriko Unibertsitateko administrazioko langileen % 45 ez da gai euskaraz aritzeko, hautazko ikasgaien % 60 erdaraz soilik eskaintzen ditu, oinarrizko hainbat ikasgai erdara hutsean ematen dira eta euskarazko taldeen irakasleetako batzuk ez dira gai euskaraz behar bezala irakasteko. Gainera, ikasleen % 60tik gora euskaraz matrikulatzen da eta irakasleen % 30 soilik da euskaraz irakasteko gai. Euskal Herriko Unibertsitateak egun ez du euskarazko eskariari erantzuteko gaitasunik eta, ondorioz, euskaraz ikasiko luketen ikasle askok azkenean gaztelaniaz ikasten bukatzen du. Horrela, ikasleek euskaraz ikasteko eskubidea ez dago bermatua unibertsitatean momentu honetan. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia: Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
729-2011 EUSKO JAURLARITZA –EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA- EHU Odontologia ikasketetan 1. Ikasturtea eta 2.eko zenbait ikasgai besterik ez dira eskaintzen euskaraz. 1021-2013 EUSKO JAURLARITZA –EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA- EHU Bilboko euskarazko injinerutzako ikaslea naiz eta euskal ikaslea izanda bertan bizi dugun egoera salatu nahiko nuke; izan ere, gure zenbait irakasle ez da euskaldun eta, hortaz, hainbati ikasgai eman gabe gelditzen dira. Bestalde, erabiltzen ditugun liburuetako batzuk gaztelania hutsean daude eta euskaraz direnak, zenbait kasutan, itzulpen kaxkarrak dira. Teknologia Elektrika II ikasgaiko irakaslerik ez dugu eta, beraz, azterketa euskaraz egiteko aukerarik ere ez.
Unibertsitatea izan beharko luke hizkuntza normalizazioko prozesuetan eredu eta motorra. Baina unibertsitatea da irakaskuntza osoan, lanbide heziketarekin batera, atzeratuta doan sektorea.
20
Desfasea dago hautaproben eta matrikulazioaren artean. Ikasleek, askotan, karrera euskaraz hasi eta gai batzuk gaztelaniaz izango dituela baldin badakite, erabakia karrera guztia gaztelaniaz egitea erabakitzen dute. Arazorik larriena irakasleriaren prestakuntza da eskaintza egiterakoan. Horrela, eskaintza egiterakoan, epe jakin baten barruan, plaza guztiak euskaldunak izatera eta testu liburuak eta materiala euskaraz gauzatzera iritsi beharko litzateke. Euskalduntze prozesuak areagotu egin behar dira euskaraz ikasteko eskubidea errealitate bihurtzeko. Etorkizun hurbilean behar diren goi-mailako profesional euskaldunak sortzeko gauza izan behar du Unibertsitateak euskara ez dakien jendea kontratatzeari ahal bezain pronto uzteko.
21
9. artikulua: Justizia 1. Jarraian zehazten diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten agintari judizialen barrutiei dagokienez, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta baldintza batekin, alegia, paragrafo honek eskaintzen dituen aukerez baliatzeak ez dezala epaileak hartu justizia ondo administratzeko oztopotzat. Hauek dira konpromisoak: a) prozesu penaletan: i. jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edo ii. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egiteko eskubidea bermatzea akusatuari; eta/edo iii. errekerimenduak edo frogak, idatzizkoak zein ahozkoak, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean formulatuta egote hutsagatik onartezinak ez izatea ezartzea; eta/edo iv. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza horietan ematea, hala eskatuz gero, prozedura judizial bati lotutako egintzak, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita, eta interesatuei inolako gastu gehigarririk eragin gabe; b) prozesu zibiletan: i. jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edo ii. Alde bat auzitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; eta/edo iii. dokumentuak eta frogak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztea baimentzea, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita. c) administrazio-arloan eskudunak diren jurisdikzioen aurreko prozesuetan: i. jurisdikzioek, auzi-bidean parte hartzen duen aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edo ii. alde bat epaitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; eta/edo
2010 – 2013 urte bitartean ez da aldaketa nabarmenik gertatu Justiziaren alorrean, dela araubidean, dela Justiziaren alorrean eskumena duten erakunde ezberdinen jarrerari dagokionez. Aurreko ebaluazioan Espainiako autoritateek aitortutako “arazo estrukturala”, 2010 -2013 urte bitartean bera izaten jarraitzen du eta Espainiako autoritateek ez dute “arazo estruktural” hori konpontzeko beharrezkoak diren lege erreformak egin edota neurri eraginkor bat bera ere hartu: Botere Judizialaren Lege Organikoaren (BJLO) 231. artikulua dagoenetan jarraitzen du indarrean, eta ez da haren erreformarik planteatu ere egin; hartutako konpromisoen eta marko juridikoak edota praktikak eskainitako babes mailaren artean desoreka nabarmena zegoela 2012ko ondorioetako bat izan arren. Estatuko Justizia Administrazioak ez du inolako ahaleginik egin Erregio eta Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrestean Espainiako Estatuak hartutako konpromisoak bete ahal izateko legean egin beharreko aldaketak egiteko. BJLOaren 231. artikulua oztopo nagusia da, eta izaten jarraitzen du, konpromiso horien bermerako.
22
Beraz, esan dezakegu Espainiako Estatuak ez dituela bermatzen 9. artikuluaren 1. paragrafoko a(i), b(i) eta c(i) ataletan ezarritakoak, hau da, Estatuak ez du ziurtatzen alderdiren batek eskatuz gero organo jurisdikzionalek prozedura erregio edo gutxiengo hizkuntzan eramango dutela aurrera. 2010 – 2013 urte bitartean, prozesuko alderdi batek prozedura euskaraz aurrera eramatea eskatu duenean, eskubide / aukera hau ukatua izan da epaitegien aldetik eta prozedura gaztelaniaz eraman da aurrera. 2012ko ebaluazio txostenean bezala, gaur egun ere ondorioztatu beharrean gaude Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez duela inolako asmo eta interesik Justizia alorrean egin zitzaizkion gomendioak betetzeko, bere egiteko, bultzatzeko edota aplikatzeko; hala nola, ez du prestutasunik adierazi euskararen presentzia eta erabilera justizia alorreko eguneroko jardueretan eta prozesu judizialetan areagotzeko eta hizkuntza normalizaziorako urratsak laguntzeko. Zentzu honetan, epaile, magistratu, idazkari judizialei eta fiskalei ez zaie gaztelania ez diren berezko hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutza eskatzen berezko hizkuntza ofizialak dituzten erkidegoetan jarduteko. 2012an Ituneko 9. artikuluak eragina duen eremuan (Justizia alorrean) lan egiten duten langileen portzentaje egoki batek hizkuntzen ezagutza praktikoa izateko beharrezkoak diren neurri juridiko eta praktikoak hartzea galdatzen bazitzaion ere, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ondorioztatu du, batetik, neurriok EAEn gomendioa betetzeko saiakera apala egin dela, bestetik, ez dela inolako neurririk hartu eta, azkenik, Estatuko Justizia Administrazioak ez duela inolako ahaleginik egin Europako Kontseiluak eskatu bezala langile elebidunen kopurua handitzeko. EAEri dagokionez, ekainaren 29ko 174/2010 zenbakidun Dekretua onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, “Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza normalizazioari buruzkoa.” Dekretuaren aitzinsolasean esaten denaren arabera, “aurreko araudian jasotako helburuk oinarri hartuta (…) azken xedea auziperatu beharreko pertsonak prozesu judiziala hizkuntza koofizialetako edozeinetan izateko duen eskubidean datza, gutxienez, Justizia Administrazioaren zerbitzuen kudeaketa eta prestazioaren esparru espezifikoari dagokionez.” Aipatu helburua gaur gaurkoz ez da erdietsi eta epe laburrean beteko denik pentsatzea gehiegizkoa da. Edonola ere, azpimarragarria da, aurreko Dekretuetan ez bezala, 174/2010 Dekretuak “lanpostu zehatz batzuk bereiztearen aldeko apustua” egiten duela, “lanpostua lortu eta hartan jarduteko hizkuntza-gaitasun zehatz baten araberako euskara-maila izatea eskatzen duten lanpostuetan, hain zuzen ere.” Lanpostuei euskarazko hizkuntza-eskakizunak ezartzea, bere baitan, aurre-pausu kualitatiboa suposatzen badu ere, aintzat hartu behar da, batetik, Justizia Administrazioan jarduten duten operadore guztiak kontuan hartuta Dekretuak aplikazio eremu mugatua duela (aplikagarria zaie soilik Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoari, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoari, Laguntza Judizialeko kidegoari, Auzitegietako Medikuen kidegoari eta Laborategiko Laguntzaileen kidegoari – ikusi 2. artikulua-) eta aplikagarria zaien langile multzoetatik lanpostu jakin batzuk “berezitu ahal izango direla” (ez guztiak nahitaez).
23
Eta, bestetik, Dekretuan aurreikusitako euskarazko hizkuntza-eskakizunak komunikazioa eta lana euskaraz behar bezala modu duinean burutuko direnik bermatzeko gutxiegikoak direla (2. hizkuntza-eskakizuna Izapidetze Prozesal eta Administratiboko kidegoari, Laguntza Judizialeko kidegoari, eta Laborategiko Laguntzaileen kidegoari, eta 3. hizkuntza-eskakizuna Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko kidegoari eta Auzitegietako Medikuen kidegoari –ikusi 4. artikulua-) eta aurreikusitakoa baino txikiagoa izateko aukera zabalik uzten dela –ikusi hirugarren Xedapen Gehigarria-. Ebaluazio aldia amaitzerakoan, 2013ko abenduaren 3an “auzia euskaraz” programa onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, EAEko Justizia Auzitegi Nagusia eta Fiskaltzarekin adostuta, helburu nagusitzat “auziak osorik euskaraz izapidetu ahal izatea EAEko edozein epaitegitan” duena. Ikusteke dago aipatu programak aurreikusitakoa betetzen ote den, zein mailatan, eta nolako eragina duen euskararen erabilera EAEko Justizia Administrazioan normalizatzeko bidean. Edonola ere, azpimarratu behar dugu aipatu programak ez duela gutxieneko edo bitarteko helbururik eta eperik zehazten. Zentzu honetan gogora dakarkigu 2010 – 2013 urte bitartean Eusko Jaurlaritzat atzerapausoak ere eman dituela euskararen normalizazioaren bidean, esaterako 2011ko irailean Justizia euskalduntzeko 14 trebatzaile kaleratuaz eta lanpostuak ez berrituaz. EAEko Arartekoak Justizia eta Herri Administrazio Sailak hartutako erabakiaz ezadostasuna adierazi eta kritikatu egin zuen (ikusi 2011ko Eusko Legebiltzarrarentzako urteko txostenaren 61. eta 123. orrialdeak): “Horiek betetzen duten lana desagertu ez dela kontuan izanik, badirudi ondorio kaltegarriak izango dituela ezinbestean zerbitzuan.”
Hitzetatik ekintzetara dagoen aldea nabarmena izaten jarraitzen du Justizia alorrean. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak benetako borondatea izango balu Justizia Administrazioan euskararen erabilera areagotu edo normalizatzeko, berak parte hartzen duen auzietan euskaraz jardutea baino ez du, eta, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak dakiela behintzat, bakarrik gaztelaniaz aritzen da. 24
Edonola ere, EAEko Arartekoaren hitzak gure eginaz, normalizazioa ez datza euskara gehiago edo gutxiago erabiltzean; baizik eta “hizkuntza ofizial bat edo bestea hautatzea zentzuzko aukera askea izatea lortzea da kontua”. Gaur egun euskara erabiltzeak “zenbait mugak eta kostuk baldintzatzen dute, besteak beste, justizia administrazioarekin euskaraz aritzean.” EAEko Arartekoak Eusko Jaurlaritza kritikatuz 2011ko urteko txostenean esan zuen bezala, “izandako aurrerapenak onartzeari kalterik egin gabe, euskaldunek beren hizkuntz eskubideak betetzeko dituzten arazoetan, gure ustez, ez dago herritarren irudipen subjektiboa, errealitate objektiboa eta egiaztagarria da.” Beraz, ez da urrats eraginkorrik eman herritarren hizkuntza-eskubideen bermeari begira eta euskaraz artatua izan eta prozedurak euskaraz ere burutu ahal izateari begira. Euskararen erabilera normalizatuaren arrastorik ez dago Justizia Administrazioan oraindik. EAEn Justizia Administrazioak ez du ofizialtasuna bikoitzaren printzipioa barneratu, ez eta Europako Itunaren edukia bere egin; ez ahozko jardunean, ez jardun idatzietan. Euskarak hizkuntza arrotza izaten jarraitzen du epaitegietan, oro har, hizkuntza nagusia, bakarra ez denean, gaztelania baita. Ondorioz, eskubideen urraketa nahikoa sistematikoa da, edozein dela arrazoia edo zioa, gaztelaniaz egiten baitira jardunbide guztiak, eta herritar euskaldunei, propio eskatuta ere, ez baitzaie bermatzen hizkuntza-hautua. Honenbestez, 2010 - 2013 urte bitartean aurreko urteetan gertatutako hizkuntza-eskubideen urraketak errepikatu dira eta, oro har, ez da Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren 9. artikuluan aurreikusitakoa bete: 1.- Ez dago inolako erraztasunik euskaraz aritzeko Justizia Administrazioan, eta euskaraz jardun nahi den kasuetan, gaztelaniaz egin nahi den kasuetan ez bezala, aurretiaz jakinarazi behar zaio epaitegiari euskaraz jarduteko asmoa dagoela. Inork halakorik eskatu ez arren, epaitegiek automatikoki itzultzailearen bidez jardutera behartzen dute herritarra eta Justizia Administrazioan lan egiten duen profesionala. Alegia, baldintza jakin batzuetan jartzen ditu epaitegiak (aurretiazko jakinarazpena eta itzultzailearen inposizioa) euskaraz jardun nahi dutenak. Honek, euskaldun asko eta asko Justizia Administrazioaren aurrean euskaraz ez jardutera edo euskaraz jarduteko eskubideari uko egitera eramaten du, euskaldunak jakin baitaki euskara arrotza zaiola Justizia Administrazioari eta ez dela gogo onez aritzen euskaraz. Jarrera txarrak, eztabaidak, atzerapenak, indefentsio egoerak, berak esanikoa behar bezala baloratua izango ez denaren uste zabalduak (itzultzailearen parte hartzeagatik), Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatua izan dadin behar besteko neurriak jartzen ez direnaren iritzi sendoak, etab.ek “autozentsura” bezala kalifikatu dezakegun jarrera batera eramaten dute euskaldun asko. Horren erakusgarria da epaitegiak dauden lekuko herri eta hirietako euskararen kaleko erabileraren eta Justizia Administrazioan dagoen erabileraren arteko alde nabarmena. Zentzu honetan, adierazgarria da EAEko Arartekoak Eusko Legebiltzarrarentzako 2010eko Txostenean ondorioztatu zuela Justizia Administrazioan euskaraz jarduteko eskubidea praktikoa baino teorikoa dela, eskubidea bera ukatzeagatik edo eskubidea gauzatzeko eskainitako baldintzengatik. Eta “arazo kroniko” hau eta “martxan jarritako politiken” eraginkortasun eza azaltzeko honako hausnarketa egiten zuen:
25
“Batetik, epaileek, poliziek eta osasun langileek egin behar dituzten lanekin zerikusia duten gizarte eta kultur arrazoiengatik, herritarrekiko harremana definitzerakoan, beste eremu batzuetan baino handiagoa da “botere” paradigmak “zerbitzu” paradigmaren gainetik daukan garrantzi erlatiboa. Jaso ditugun kexek erakusten dute zein neurritan den ezaugarri hori zailtasun erantsia funtzio hauek egiten dituzten langileen elebakartasunerako joera gainditzeko. Batzuetan langile hauek erabiltzeari jokabide ezkorra izatea edo beren lan profesionala auzitan jarri nahia egozten diote, baldin eta erabiltzaileak langilean ezagutzen ez duen edo ondo ez dakien hizkuntza bat erabili nahi badu, hizkuntza komuna erabiltzeko aukera izanik. Horrek guztiak dakartzan arrisku eta eragozpenen ondorioz, erabiltzaile euskaldunak amore eman ohi du. (…) Bestalde, herritarrek honelako zerbitzuetara jotzen dutenean oinarrizko arazoei erantzuteko egiten dute (bizia, osasuna, askatasuna, segurtasuna). Horregatik, eraginkortasunari lehentasuna ematen diote. Horri gehitu behar diogu bi alderdi interes kontrajarriekin aurrez aurre daudenean gaztelaniaz diharduena eragozpen horietatik salbu egongo dela. Horrela ulertuko dugu erabiltzaileak zergatik, kasu askotan, bere hizkuntzan hitz egiteko aukera baztertzen duen, eta zergatik uzten duen euskararen erabilera eskubide eta interes hain larriak jokoan ez daudenerako. Horregatik, Justizia alorrean eta Barne alorrean, alderdietako batek euskaraz jarduten duen prozeduren kopurua ez da aldatu. Prozedura horietatik asko hizkuntz eskubideen ingurukoak dira hain zuzen ere.” Azaldutakoa garatuaz, EAEko Arartekoaren 2010 urteko Eusko Legebiltzarrarentzako Txostenean honakoa jasotzen da (63. orrialdean, hain zuzen ere): “Administrazioak gertatutakoa azaltzeko eman dizkigun erantzunak ere ez dira askorik aldatu; oraindik ere azaltzen digute eskubide hau modu mailakatuan aplikatu behar dela. Horregatik, eskubide hau gauzatzea, praktikan, langile elebidunak egotearen mende dago, eta beti ez daude langile elebidunak. Planteamendua zentzuzkoa izan liteke, baldin eta “modu mailakatuan aplikatzea ez bada gauzak denboran zehar berez aldatuko direla pentsatzea. Gauzak aldatzeko, esku hartu behar da, esku hartze horrek ematen den zerbitzua praktikan hobetzen duen ebaluatu behar da, eta hala ez bada zuzendu egin behar da. Hogeita hamar urtez bi hizkuntzak ofizialak izan ondoren botere publikoek ez badute lortu eskubide hori jarduketa eremu guztietan bermatzea, gutxienez denbora horrek aldaketa galarazten duten oztopoak identifikatzeko balio behar du. Oztopo horiek, hain zuzen ere, langilean euskalduntzeko bitarteko material eta ekonomikoekin bakarrik dute zerikusia. Gainera, aurrerapena erreala izan dadin maila guztietan behar den borondatea ere hor dago, arduradun politikoekin hasita, baina zerbitzu publikoetako langileak eta herritarrak ahaztu gabe. Batez ere aipatu ditugun hiru eremuetan, zentzuetan, emaitzak ikusita, oztopoak gainditzea bereziki zaila izango den. (…) helburua, berez, ez da euskararen erabilera areagotzea herritarren eta botere publikoen arteko harremanetan. Aitzitik, hizkuntza bataren edo bestearen aldeko aukera ahal den neurrian librea izatea lortu behar da. Horren esan nahi du hizkuntza horietako bat aukeratzeagatik ezin dela sortu kostu edo eragozpen handiegirik.
26
Kostu eta eragozpen horiek handiegiak noiz diren baloratzeko, maximalismoak alboratu behar dira eta kasuz kasu aztertu, eskubide hori zein une eta tokitan gauzatu nahi den kontuan izanik. Baina beharrezkoa da batzuetan ahazten omen den faktore bat aintzat hartzea: herritarrentzat euskal administrazioekiko harremanetan euskara erabiltzeak dakarren kostua ezin da baloratu, ondorio hauetarako, botere publikoek itzulpen edo interpretari zerbitzuak eskaintzen dizkieten beste hizkuntzak bezala. Izan ere, azken horien kasuan interpretari zerbitzua erabiltzailearen gabezia bat konpentsatzeko da, hau da, bi hizkuntza ofizialak ez jakitea. Euskarazko interpretazioa eta itzulpengintza zerbitzuak, ordea, ez dira erabiltzailearen gabezia konpentsatzeko, administrazioarena baizik, administrazioan lan egiten duten pertsonen hizkuntza gabeziek herritarrek administrazioan bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan aritzeko duten eskubidea gauzatzeko aukerak baldintzatzen dituztenean. Horregatik, beharrezkoa izango litzateke zerbitzu jakin bat eman behar duen funtzionarioak hizkuntza horietako batek ez badaki nolabait konpentsatzea, zerbitzu eta txanda bakoitzean langile elebidunen kopuru nahikoa jarriz. Hori ezinezkoa den artean, plan bat egin beharko litzateke, zerbitzua hobetzeko ebaluatu ahal diren helburuak finkatuz, batez ere gabezia gehien dituzten eremuetan.” Azken finean, euskaraz aritu nahi izateak edo aritzeak Justizia Administrazioan “kostu” edo kaltea dakarkio herritarrari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak zein EAEko Arartekoak egiaztatu duten bezala. EAEko Arartekoak, Eusko Legebiltzarrarentzako 2011ko urteko txostenean dio “ (…) ondorio hau atera dezakegu: aipaturiko eremuetan –Justizia, Herrizaingoa eta Osasuna-, hizkuntza ofizial bat edo bestea aukeratzea ez dela, inondik ere, askatasunez eginiko hautua herritarrentzat.” “(…) gure hizkuntza ofizialetako bat edo bestea erabiltzeak dakartzan kostuen ondorioz, oraindik ere bide luzea dago egiteko zerbitzu publiko horren erabiltzaileek hizkuntza libreki aukeratu ahal izan dezaten. Horrek azaltzen du zergatik ez den handitu euskararen erabilera gure epaitegi eta auzitegietan beste esparru sozial eta instituzional batzuetan areagotu den hein berean, eta are zergatik dituen geratzeko zantzuak, iritzia eskatu diegun eragile juridiko guztiek baieztatzen duten bezala.” Antzeko kexak behin eta berriz jaso izanak “arazoa kroniko bihurtzeko arriskuaz ohartarazten gaitu” eta “garaturiko politikak baliozkoak diren ala ez galdetu behar diogu geure buruari, eta horren arabera jardun.” 2012 eta 2013 urteetako txostenean gauza bera nabarmentzen du EAEko Arartekoak, datu kezkagarri batekin gainera: EAEko Administrazioaren aldetik “ez dugu antzeman euren diagnosia zalantzan jartzen duen aldaketarik”, nahiz eta epaitegira euskaraz zuzendu nahi duenak “bere gain hartu behar dituen kostuak”. 2.- Ahoz zein idatziz zerbitzua gaztelaniaz besterik ez da eskaintzen, Justizia Administrazioko leku gehienetan. Langileria euskalduntzeko programak egon arren, 2010 - 2013 urte bitartean ere, Justizia Administrazioan lan egiten duten funtzionario eta langile gehienek ez dute gaitasun linguistikorik herritarrak euskaraz artatzeko edo beraien lana euskaraz burutzeko.
27
Euskara ez da lan-hizkuntza Justizia Administrazioan. Zirkularrak, posta elektroniko bidezko jakinarazpenak, etab. gaztelania hutsean egin ohi dira. Gaztelaniaz egiten da lan guztia eta euskara, erabilia den kasu apurretan, gazteleraren itzulpena baino ez da. Modu berean, euskara erabilia denean (dokumentuetan, deklarazioetan, etab.), Justizia Administrazioak gaztelaniara itzulitako dokumentuak, komunikazioak etab. baliatzen ditu. EAE epaitegietako jarduera administratiboan lan hizkuntza nagusia gaztelania da. EAEn euskaraz dakiten langile apurrak identifikatzeko txartelak ezarri diren arren (“nik ere euskaraz”) lehenengo hitza ez da euskaraz, kasu gehienetan, eta langileok beraien lan jardunaren gehiena gaztelaniaz soilik egiten dute. Zentzu honetan, EAEko Arartekoak 2012ko urteko txostenean aipatzen duena (52. orrialdea) aintzat hartzeko modukoa da: “(…) funtzionario batzuek, haiei zuzentzen zaizkien herritarrek hizkuntza ofizial batean hitz egiten dutenean, erabateko naturaltasunez bestea erabil dezaten eskatzen dietela. Jarrera arazo bat eta zuzentarau egokirik ez dagoela islatzen duela uste dugu, eta ez soilik hizkuntza eskubideen edo hizkuntza-mailaren gaitasun faltari dagokionez. Hori, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da, baina kontuan hartu behar dugu prestakuntzak ez duela bere baitan euskarazko arreta egokia bermatzen. (…) gaur egun auzitan euskaraz aritzeak dakarren gain-kostuari, dirudienez murrizteko horren zaila denari, argi eta garbi saihestezina den beste bat gainera dakioke, jendearentzako arretarako funtzionarioekin sortutako tentsioa hain zuzen. Kostu hori, beti geratzen ez bada ere, euskaraz hitz egien duenari “en castellano, por favor” (gaztelaniaz, mesedez) erantzuten zaion bakoitzean sortzen da.” Egoera bera zen 2013. urtean, Eusko Legebiltzarrarentzako txosteneko 52. orrialdean honakoa jasotzen baitu EAEko Arartekoak: “Justizia da oraindik langileen euskara gutxien erabiltzen duten zerbitzu publikoetako bat, eta horrek ezinbestean du eragina erabiltzaileek denbora, eragozpen eta berehalakotasunaren alderditik aurre egin behar dieten kostuetan, auzia hizkuntza horretan egitea erabakitzen dutenean. Egoera horrek atzera egitea eragiten du, eta horren ondorioz, hizkuntza ofizial bat edo bestea erabiltzea ez da aukera aske bat herritarrentzat gure auzitegietan.” Hainbat eta hainbat idatzi-eredu (antolaketa eginbideak, probidentziak, etab.) gaztelaniaz eta euskaraz zabaldu dira EAEko Justizia Administrazioan, batik bat eredu estandarizatuak direnak (eginbideen zabalpena, artxiboa, zitazioak etab.). Dena den, hiru inguruabar nabarmendu behar dira: 1) Dokumentu horien euskarazko ereduak edo elebitan dauden ereduak eskuragarri izan arren, EAEn kokatutako Justizia Administrazioan ia ez da erabiltzen euskarazko eredurik eta eredu elebidunak gehienetan ez dira erabiltzen. Zer esanik ez eredu estandarizatuak ez diren eginbide edo ebazpenen kasuan. 2) Eredu elebiduna erabiltzen den kasu apurretan, gehienetan soilik gaztelaniazko zutabea betetzen da, alegia, gaztelaniaz txertatzen da testua eta euskarazko zutabeari dagozkion hutsuneak ez dira betetzen. Beraz, elebitan dagoen idatzi-eredua erabiltzeak ez du esan nahi epaitegia elebitan aritzen denik. Horregatik, agiri elebidunen balizko emisioak ez du aditzera ematen bulego judiziala elebitan aritzen denik.
28
3) Eredu elebiduna erabili eta bi hizkuntzatako hutsuneak betetzen direnean, ez da arraroa euskarazkoak ortografia akatsak izatea, gaizki beteta egotea edo modu ulertezinean, gaztelaniaz txertatutako testuekin gertatzen ez den bezala. Inoiz kontraesanik egon bada euskaraz eta gaztelaniaz aditzera emandakoan, epaitegiek beti ere gaztelaniazkoa gailentzen dela (eta euskarazkoaren aldean gaztelaniazkoak balio duela) aditzera eman dute. Zentzu honetan, elebitan izapidetutako dokumentu kopuru eta portzentajeek ez dute adierazten benetan elebitan jarduten denik. EAEko Arartekoak honakoa esan zuen 2011ko urteko txostenean (113. orrialdea): “Beste batzuek, berriz, kexa zuten Epaitegiaren jakinarazpenak elebitan jaso bai baina euskarazko bertsioak, egiaz, gaztelaniazkoaren ondoan sinbolikoki agertzea beste funtziorik ez zuelako; izan ere, gaztelaniazkoak soilik zeukan komunikazio-funtzioa. Hala gertatu zen, esate baterako (…) Auzi hori, gure iritziz, oso urrun dago normalizatuta egotetik. Hala baieztatu dute bai abokatutzan, epailetzan eta fiskaltzan eta bai idazkaritza judizialetan jasotako kexen ondorioz harremanetan jarri garen eragile juridiko guztiek. Ildo berekoa da Europako Kontseiluko Aditu Batzordeak horren inguruan aurkeztutako txostena ere.” Eta 2013ko urteko txostenean (52. orrialdea): “Formularioak eta inprimakiak egiteari dagokionez, epaitegietako langileei bi hizkuntzatan dauden testuekin lan egiteko aukera ematen dieten tresnak garatzen jarraitu dute (…) Edonola ere, ohartarazi behar da formulario bat egoteak ez du bermatzen bi hizkuntzetan ondo erabiliko denik, formularioa betetzen duten langileek hizkuntza bakar batean betetzen badute. Hori ematen dute aditzera zenbait pertsonek egindako kexek. Izan ere, pertsona horien esanetan, bi hizkuntzatan zegoen eredu baten gainean egindako zitazioak jaso zituzten, baina zitazio horietan gaztelaniaz soilik ageri zen deia egiteko agindua ematen zuen organoari, hori erabakitzen zuen ebazpenari, zitazioaren xedeari, agertu behar zuen lekuari, egunari eta orduari eta lege-prebentzio garrantzitsuei buruzko informazioa.” 3.- Prozedurak euskaraz burutu nahi izatea oztopoz beteriko bide bati ekitea da, jakinik, gainera, oztopo nagusia BJLO 231. artikulua dela. Prozedura euskaraz izapidetzea nahi duenak edo prozeduran euskaraz jardun nahi duenak edo jakinarazpenak euskaraz egitea nahi duenak propio eskatu behar du; gaztelaniaz nahi duenak, aldiz, ez. Are gehiago, euskarazkoa propio eskatuta ere, eta Justizia Administrazioaren aurrean euskara baizik erabili ez arren, erantzunak gaztelania hutsean jasotzen dira, euskaraz jarduteko oztopo edo ezintasunen aurrean aurkitzen dira herritar eta profesionalak eta prozedurak ez dira euskaraz izapidetzen. Ez dago aukerarik EAEn edozein prozedura mota (penala, zibila, administratiboa, etab.) hasieratik amaiera arte euskaraz egiteko, gaztelaniaz izapidetzen baitira. Ohikoa da prozedurak euskaraz izapidetu ahal ez izatea; izan ere prozedura-hizkuntza gaztelania da, eta oro har gaztelania bakarrik, herritar zein justizia alorreko profesionalek eskaerak zein helegiteak aurkeztu arren. BJLOak prozeduretako hizkuntza moduan gaztelania aurreikusten du. Horrek ez du esanahi gaztelania ez diren bestelako hizkuntza ofizialak erabili ahal ezin direnik, baina praktikan horrela da.
29
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ez du ezagutzen hasieratik amaierara euskaraz izapidetu den prozedura judizialik; aldiz, propioki prozedura euskaraz izapidetzea eskatu eta beste aldeak aurkakotasuna ez adierazi arren prozedura euskaraz izapidetzera ukatu den kasu bat baino gehiago ezagutzen ditu. Azpimarratu behar dugu, gainera, Europako Itunak aurreikusitakoa eta Adituen Batzordearen txostenek adierazitakoa aintzat hartuaz prozedura euskaraz burutzea eskatu zitzaiela epaitegiei, zegokion errekurtsoa garaiz eta forman aurkeztuaz; horrek suposatzen duen gain-kostuaz –ekonomikoa, epaitegiko tasa berriak direla-eta, errekurtsoa aurkeztu ahal izateko ordaindu egin behar baita; eta denboraren aldetik, prozedura gehiago luzatzea suposatzen zuelako-. Errekurtsoak ez ziren onetsiak izan eta prozedurak euskaraz izapidetzea ukatu egin zen, Hizkuntz Eskubidearen Behatokiak ezagutzen dituen kasu guztietan, Europako Itunari inolako aipamenik egin gabe eta BJLO 231. artikuluaren irakurketa murritza eta bidegabea eginaz. Tasa judizialak ezarri izanak, herritarrak Justizia Administraziora bere eskubideen defentsan jotzean eragin kaltegarria izan duela esan daiteke eta hizkuntzari lotutako aldarrikapenak prozesuan bertan mantendu edo defendatzean ere. Izan ere, prozesuan hizkuntza bitarteko bat izanik, bitartekoen gaineko eztabaida juridikoa epaia emango duen epailearen aurrean aurrera eramatea zaila da, are zailagoa horretarako herritarrak kostu ekonomiko gehigarri bat badu herritarrarentzat. Posible da prozeduraren baitako eginbideren bat edo beste euskaraz egotea, baina beti ere euskaraz egin den hori gaztelaniara itzulia da automatikoki, inork horrela eskatu ez arren. Soilik, herritarrak propio eskatuz gero, izapide edo jarduera batzuetan erabiliko du Justizia Administrazioak euskara (alegia, zenbait dokumentu euskarara itzuliak izango dira), baina bestela, oro har, prozedurak gaztelaniaz izapidetzen dira hasieratik amaierara (zitazio-zedulak, dokumentazioa, jakinarazpenak, aktak, antolaketa eginbideak, probidentziak, autoak, epaiak, etab.). Are gehiago, batzuetan prozedurako jarduera batzuk euskaraz ezin izan dira bideratu, dela programa informatikoak euskaraz lan egiteko prestatuta ez daudelako, dela parte hartu behar duen aldeetako baten edo epailearen edo funtzionarioaren ezgaitasun linguistikoarengatik, dela bestelako aitzakia edo inguruabarrengatik. Bestetan, euskaraz idatzitako dokumentuak ez dira tramitera onartuak izan eta, onartuak diren kasuetan, onarpena euskaraz dagoen hori gaztelaniara itzuli ondoren ematen da; honakoa hizkuntza ofizialtasunaren esanahiaren kontrakoa izan arren.
30Â Â
Euskara erabiltzeko baldintza guztiak eman eta erabilera ahalbideratzen den kasu apurretan, beti, automatikoki eta sistematikoki, euskaraz egindakoa gaztelaniara itzultzen da edo itzultzailearen bidez jardun behar izatera behartuak dira herritarrak edo justizia alorreko profesionalak; inork hala egitea eskatu ez arren, euskararen erabilerak indefentsiorik inori eragin ez arren eta hizkuntza baten ofizialtasun aitorpenaren aurkakoa izan arren. Espresuki aitortzen ez den arren, adierazitakoa baloratzerako orduan, gaztelaniara egindako itzulpena izango da kontuan hartzen dena, eta ez jatorrian euskaraz adierazitakoa.
31Â Â
Eta muturreko jarrera hauen oinarrian dagoena ulertzen saiatzeko kontuan izan behar da, hurrentasunaren galera eta prozeduraren luzapenaz gain, epaiketan bertan beraien hizkuntza-eskubideak ez ezik, defentsa-eskubidea, berdintasun-eskubidea edo hizkuntzagatiko bereizkeria ez jasateko eskubidea eta babes judizial eraginkorrerako oinarrizko eskubideak ere urratuak izango liratekeela. Izan ere, Justizia Administrazioan euskaraz egiteak edo prozedurak euskaraz burutu nahi izateak alboko kalte-ondorioak dakartza, eta ez edonolakoak. Itzultzaile edo interpreteen erabilera ez da berme nahikoa inork babes juridiko eraginkorra lortu nahi badu epaitegietan. Babes Juridikoa eraginkorra izateari uzten dio, edo gutxienez zalantzagarria da, epaileak ez duelako baloratzen herritarrak edo justizia alorreko profesionalak adierazitakoa zuzenean, baizik eta itzultzaile edo interpreteak egindako itzulpena / interpretazioa. Eta itzulpen hori posible da egokia izatea edo ez, eta kasurik onenean (egokia den kasuetan) diskurtsoaren gauza asko eta asko galtzen dira: norberak adierazitako hori nola adierazi duen, ñabardurak, adierazpen bakoitzari emandako enfasia eta indarra, erritmoa, elementu estralinguistiko guztiak, etab. Zentzu honetan, azpimarragarria da Espainiako Audientzia Nazionalean, EAEko hainbat epaitegi eta auzitegietan 2010 - 2013 bitartean burututako hainbat epaiketatan, itzultzaileen lana dela-eta gertatu diren eztabaidak eta istiluak, itzulpenak egokiak eta zuzenak ez zirelako. Beraz, Auzitegi Konstituzionalak aurkakoa ebatzi duen arren, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren ustez gehiegi esatea da itzultzaile edo interpreteek bermatzen dituztela hizkuntza-eskubideak eta harekin erlazionatutako eskubideak. Bermatzeko beste bi bide egoki eta aproposagoak daude: epaitegi euskaldunen zirkuituak osatzea edota epaitegietan jardungo duten aktore guztiak euskaraz jakitea. Hala, Eusko Jaurlaritzak epai-barruti bakoitzean gutxienez itzultzaile bat izateak ez du bermatzen Europako Itunak 9. artikuluan aurreikusitakoa. Alboko kalte-ondorio horietako bat prozesuen luzapena edo atzerapenak dira; hainbatetan gehiegizkoak eta justifika ezinak, eta bestelako oinarrizko eskubideetan eragina dutenak. Euskaraz jardun nahi izateak atzerapena nozitu beharra Dakar ezinbestean. Eusko Legebiltzarrarentzako EAEko Arartekoaren 2011ko urteko txostenaren 113. orrialdean honako adibidea jasotzen da: “2009ko irailean jarri eta 16 hilabete geroago amaitu zen administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aipa dezakegu: kexaren sustatzaileak helarazi zigun dokumentazioa aztertuta ondorioztatzen denez, hark gaztelaniaz jandun izan balu auzitan, 274 egun lehenago emango zuten epaia; izan ere, denbora hori igaro zen prozesuan ordezkari zuenak euskaraz bidalitako idazki guztiak itzultzera bidaltzeko.” Hizkuntz Eskubideen Behatokian, aipatutakoaz gain bestelako adibideak ere jaso ditugu 2010 – 2013 urte bitartean; esaterako honakoak: Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko prozedura monitorioak 194 egun iraun zituen eta horietatik 46 egun euskaratik gaztelaniara eginiko itzulpenari egozgarriak zitzaizkion, alegia, prozesua denbora laurdena gehiago iraun zuen euskarazkoa gaztelaniara itzultzea erabaki zuelako epaitegiak. Titulu Judiziala Betearazteko prozedura, bateko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. ZULUPean izapidetutakoa, 554 egun iraun zituen eta 50 egun itzulpenei egozgarriak zaizkio.
32
2010 - 2013 urteen artean egiaztatutako beste alboko kalte-ondorio batzuk euskara hutsean dauden dokumentuak ez onartzea edo itzuliak izan arte ez onartzea izan da, hizkuntzaren ofizialtasunaren esanahiaren eta Europako Itunaren aurka joanaz. Hala nola, ohikoa da euskaraz deklaratu arren, deklarazio-aktak edo epaiketetako aktak gaztelaniaz egotea, herritarra edo justizia alorreko profesionalak euskaraz jardun arren; alegia, ez jasotzea herritarrek edo profesionalek erabilitako hitzak, baizik eta haietaz eginiko nolabaiteko itzulpena.
4.- Erregistro Zibiletan inskripzioak gaztelania ez beste hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea 12/2005 Legearen bidez aitortu zen. Legeak idazpenak euskarazko euskarrian eta euskaraz egiteko eskubidea aurreikusi bazuen ere, eta eskubide hori egikaritzeko bitartekoak garatzea, eskubidea gauzatu ahal izatea eta bermatua egotea oso lan luzea eta zaila izan da. EAEri dagokionez, 2010eko errealitatea honakoa zen: Barruti judizial buruak ziren 14 Erregistro Zibiletan inplementatua zegoen INFOREG aplikazio informatikoa eta, ondorioz, harrezkero posible zen jaiotza, ezkontza, tutoretza eta heriotza inskripzioak euskaraz egitea horietan; baina EAEko gainontzeko 236 herrietan ez. 2008ko hitzarmenak iraunaldia galdu ondoren, 2010eko urrian Eusko Jaurlaritzak eta Red.es enpresa-entitate publikoak hitzarmen berria egin zuten, inskripzioak euskaraz egitea ahalbidetzen zuen aplikazio informatikoa EAEko Erregistro Zibil guztietara zabaldu, inplementatu eta martxan jartzeko asmoz. 2010eko irailaren 23an, orduan EAEko Lehendakaria zen Lopez jaunak honakoa adierazi zuen Eusko Legebiltzarrean, politika orokorrari buruzko eztabaidan: “… por otra parte, lo que hasta la fecha ha sido una fuente de quejas constante, se ha resuelto; desde ahora, en todos los juzgados, se podrá hacer en euskara las inscripciones de nacimiento, defunción y matrimonio.” Ez zen horrela, eta horren froga argia da, 2010eko urriaren 29an, Eusko Jaurlaritzak eta Red.es erakundeak sinatu zuten hitzarmenaren inguruko albistean, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko Sailburua zen Idoia Mendia andreak “lanak 2010eko azken hiruhilekoan hasiko dira eta 2011ko lehenengo hiruhilekoan bukatzea aurreikusten da” esan izana eta Red.es erakundearen zuzendaria zen Sebastean Muriel jaunak “arrancaremos de manera inmediata y esperamos tener ya terminado los trabajos en el primer trimestre del próximo año”
33
EAEko Arartekoak Eusko Legebiltzarrarentzako eginiko 2010eko Txostenean honakoa ondorioztatu zuen, 64. orrialdean: “legeak aitortzen dituen eskubideak, adibidez semealabak erregistro zibilean euskaraz inskribatzea, gauzatzea galarazten da.” Eta gaineratu zuen: “(…) eskubide hau gauzatzea ez du legeak oztopatzen, baizik eta administrazioak lege hori betetzen dela bermatzeko eduki behar dituen tresnak, txantiloiak eta aplikazio informatikoak ez egokitzeak. Informatizazioa ezinbesteko baliabidea da lan hori errazteko eta zentzuzkoa da pentsatzea hori abian jartzeko denbora behar dela, baina ezin dugu ahaztu txantiloi eta aplikazio horiek eskuratzea erabat helburu instrumentala dela; benetako helburua herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetzea da. Beraz, ez da zilegi tresna hori, herritarrei zerbitzu hobea ematea bermatu beharrean, herritarren eskubideak gauzatzerakoan eragozpena izatea.” 2011ko lehen hiruhilekoan sei herritako Erregistro Zibiletan (Aretxabaleta, Lazkao, Zumarraga, Legazpi, Errenteria eta Ibarra) froga-pilotua aurrera eraman zen INFOREG inplementatzeko. Beraz, 2011ko martxoan EAEko 20 herritan baino ezin zen egikaritu aipatu eskubidea (Erregistro Zibiletako inskripzioak euskarazko euskarrian eta euskaraz egitea), alegia, EAEko 230 herritan ez zen posible eskubidea gauzatzea, dela INFOREG sistema informatikoa ez zelako inplementatu, dela konektibitate arazoengatik, dela aplikazio informatikoa erabiltzeko formazio ikastaroa langileei eman ez zitzaielako edota Erregistro Zibilari pasahitza eman ez zitzaiolako. 2011ko uztailaren 27ko idatziaren bidez Justizia Administrazioa Eraberritzeko Zuzendariak aditzera eman zion Hizkuntza Eskubideen Behatokiari “urtearen erdirako EAEko populazioaren %75 hartzen duten epaitegietan eskura jarri dugu Inforeg aplikazioa.” Beraz, Eusko Jaurlaritzarengatik zein Red.es erakundearengatik eginiko aurreikuspen eta iragarpenak, beste behin, ez ziren bete. Herritarrek eta, bereziki, guraso izango zirenek burututako ekimen eta eginiko eskari, ahalegin eta lanari esker, oso motel eta hedapen oso mugatuaz zabaltzen ari zen INFOREG aplikazio informatikoa azkarrago eta EAEko herri guztietara hedatuz joan zen 2011. urtean. Zentzu honetan, azpimarragarria da hainbat udalek egin zuten ahalegina beraien udalerriko erregistro zibiletan lehenbailehen inskripzioak euskaraz egiteko aukera bermatzeko. Edonola ere, EAEko Arartekoak Eusko Legebiltzarrarentzako eginiko 2011eko Txostenean honakoa ondorioztatu zuen, 60. orrialdean: “Bake epaitegietako erregistro zibil eskuordetuetan jaiotzak euskaraz ezin inskribatzea. Arazoa ez da konpondu 2011. Urte osoan, Inforeg-4 aplikazio informatikoa sare judizial osoan ezarriz Joan den neurrian.”
34
2012. urterako EAEko Erregistro Zibil ia guztietan inskripzioak euskarazko euskarrian eta euskaraz egiteko aukera zegoela (2013ko urriko datuen arabera, oraindik EAEko 5 Erregistro Zibiletan ez da posible) esan daiteke, alegia, eskubidea aitortu zenetik zazpi urte igaro behar izan ziren eskubidea bermatua egoteko, modu orokorrean (oraindik egon badaude leku batzuk eskubidea egikaritu ezin dena).
35Â Â
Gai honen inguruan nabarmentzekoa da EAEko Arartekoak egin dituen hausnarketak: 2010eko Eusko Legebiltzarrarentzako txostenean (112 eta 113. orrialdeak) EAEko Arartekoak nabarmen jartzen zuen gora egin zuela “seme-alaben jaiotza Bake Epaitegietan euskaraz inskribatzeko ezintasunarengatik egindako kexak”, “arlo honetan agerikoa baita Justizia Administrazioaren erabiltzaileen eskubideak urratzen direla.” Momentu horretako egoera deskribatu ondoren, egoera “hala den bitartean, Administrazioari proposatzen diogu beste bide batzuk aztertu ditzala (esparruko buruei bideratzea, eskuz egitea inskripzioa) legea ez betetzeari aurre egin diezaion, izan ere, zenbat eta gehiago luzatu prozesua, gero eta justifikagaitzagoa da herritarrei azaltzea arazoaren oinarria izan daitekeela administrazioen eta sistemen arteko informatizazio eta interkonexio falta.” Administrazioak ez zion jaramonik EAEko Arartekoarengandik inskripzioak euskarazko euskarrian eta euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko egin zitzaion proposamenari. 2011ko Eusko Legebiltzarrarentzako txostenean (115 eta 122. orrialdeak) EAEko Arartekoak “2011. urtearen amaieran” Inforeg-4 aplikazioa ezartzeko prozesua burutu zela azaldu zuen eta honakoa nabarmendu: “euskaldunek Legeak aitortzen dizkien eskubideak baliatzeko pairatu duten atzerapen izugarria bezalakorik ezin da berriro gertatu. Horregatik uste dugu, arrakasta inori egotzi izatekotan, 2005. urteaz geroztik arazoa salatuz, alternatibak proposatuz eta irtenbidea modu koordinatuan bila zezaten botere publikoak estutuz herritartasuna modu arduratsuan baliatu duten gurasoei egotzi behar zaiela.” Zentzu honetan, azpimarragarria da inskripzioak euskarazko euskarrian eta euskaraz egiteko eskubideari uko ez egiteagatik, Administrazioaren akuilu lana burutuaz, hainbat guraso jaiotza-inskripzioa sustatu edo gauzatu gabe egon zirela haurra jaio eta legeak ezarritako gehienezko epe mugara arte. Izan ere, jaiotza-inskripzioa sustatu gabe egoteak gurasoei eta haurrei ondorio kaltegarriak ekartzen dizkie, haurrak ofizialki ez baitira existitzen. Haurrak egoera guztiz irregularrean daude denbora tarte horretan (ez daude erroldan alta emanda, ez dute osasun txartelik, etab.) eta gurasoek ere ezin dituzte guraso izateagatik dituzten eskubideak normaltasunez gauzatu (aitatasun eta amatasun bajak, diru laguntzak, etab.). Erregistroen eta Notariotzen Zuzendari Nagusiaren aurrean aurkeztutako errekurtsoen emaitza ezkorra izan da eta erantzuna beti bertsua izan da: ‐
12/2005 Legeak aurreikusitakoa “erregistro zibiletan arian-arian burutzen ari den informatizazio-lanari” baldintzatua zegoela eta, ondorioz, eskubidea ezin zela gauzatu eta errekurtsoa ezetsi egiten zela.
‐
Informatizatu gabeko Erregistroetako liburu ofizialetan, “gaztelaniaz erredaktaturiko idazkun-ereduen testu finkoetan” posible zela “hutsarteetan jaso behar diren aipamen nahiz datuak” “gaztelania ez beste hizkuntza ofizial batean erredaktatzea”
‐
“Beste formula alternatiboak” ez zirela onargarriak.
36
�
Onargarriak zirela aldameneko ohartarazpena egiteko eginiko eskariak, zeintzuetan jaso nahi baitzen errekurtso egileek inoiz ez diotela uko egin inskripzioa euskaraz egikaritzeari eta beraien borondatearen aurka gaztelaniaz eginiko inskripzioa Erregistroen eta Notaritzen Zuzendaritza Nagusiak ebatziko zuenaren menpe zegoela, tokian tokiko Erregistro Zibiletako arduradunek aukera hori onartu eta gauzatu ez duten arren.
Gainera, behin eskubidea bermatuta, Administrazioek ez dute ahalegin berezirik egin herritarrei jakinarazteko eskubidea dutela inskripzioak euskaraz egiteko. Aitzitik, euskaraz dauden Erregistro Zibiletako hitzez hitzeko ziurtagirien aurrean, Administrazio hainbatek zalantzan jarri dute haien baliagarritasuna eta gaztelaniazko eredua eskatu dute. Beraz, egia izanik aztergai dugun epe-aldiaren hasieran (2010. urtean) EAE Erregistro Zibil gehienetan ez zela posible eskubidea euskaraz gauzatzea eta epe-aldiaren amaieran (2013. urtean) ia erabat bermatua zegoela inskripzioak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea / aukera, baina nabarmendu beharra dago arrazoizkoa baino denbora eta lan gehiago suposatu duela eskubidea gauzagarria egitea, bereziki EAEan, eta oraindik guztiz bermatu gabe dagoela eskubide hau gauzatzea erregistro zibil guztietan. 37Â Â
Azkenik, Erregistro Zibilei dagokion atala ez dugu amaitu nahi Erregistro Zibilak pribatizatzeko Espainiar Estatuko Gobernuak duen asmoak Hizkuntz Eskubideen Behatokiari sortzen dion kezka adierazi gabe. Izan ere, Erregistro Zibilen pribatizazioa gauzatuko balitz, hizkuntza eskubideen alorrean aurreratu ahal izan dena eta lortu dena, agian, ez da gauzagarria suertatuko, beste behin bitarteko eta tresna egokiak ez izateagatik. 5.- Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa, Azken borondateen Erregistroa, Seguruen kontratuen Erregistro Nagusia eta enparauen inguruan, guzti horiek Justizia Ministerioaren menpekoak, azpimarratu behar dugu euskararen presentzia eta erabilera hutsala dela, zerbitzua ez delako euskaraz eskaintzen eta langileak ez dutelako gaitasun linguistiko nahikorik beraien lana euskaraz burutu edo garatzeko. Izan ere, ez zaie inolako prestakuntza edo formaziorik eman. Horiek guztietan hizkuntza ofizial bat edo bestea hautatzea ez da zentzuzko aukera askea, euskaraz aritzea gehienetan ezinezkoa delako eta beste batzuetan euskara aukeratzea eragozpenak dakartzalako eta zeharkako ondorio ezkor edo kaltegarriak. Honen erakusgarri dira honako adibideak:
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
398-2013 GIPUZKOAKO JABETZA ERREGISTROA Interneten sartu naiz jabetza-erregistroan kontsulta bat egiteko, eta http://www.registropropiedad.com/ webgunea gaztelania hutsez atera zait. Ez dut aurkitu hizkuntza aldatzeko aukerarik.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
424-2013 REGISTRADORES DE ESPAÑA - DGRN REGISTRADORES DE ESPAÑAren webgunean "Erregistroen bilatzailea" atalean ez dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeen izen ofizialak errespetatzen. Horrez gain, kontsultak euskarazko bertsioaren bidez egin arren, bilaketarako kontzeptuak ez daude euskaraz idatziak, "Provincias", "Municipios" etab. agertzen da eta kaleen izenak ez dira euskaraz agertzen: "Calle", "Avenida", "Virgen Blanca"...
Espediente:
37-2013 REGISTRO DE LA PROPIEDAD Y MERCANTIL nº 1 Deustu Otsaila hasieran Deustuko Merkataritza Erregistroan izan nintzen. Eman zidaten ziurtagiriaren eredua ez zegoen euskaraz idatzia. Horrez gain, errotulazioaren %90 ez dago euskaraz idatzia eta iragarki taulako ohar guztiak gaztelaniaz baino ez daude.
Nori jakinarazia: Sinopsia:
6.- 34/2006 Legeak eta 775/2011 Errege Dekretuak abokatu jarduerara sartzeko sistema aldatu zuten. Harrezkero, abokatutzan jarduteko master berezitu bat burutu eta gainditu beharra dago, abokatuen elkargoetan kolegiatu ahal izateko eta abokatu bezala aritu ahal izateko.
38
Aipatu arauek ez dute inolako aurreikuspenik hizkuntzari dagokionez eta gaur egun eskaintzen ari diren master guztietatik ez dago bakar bat ere euskaraz eskaintzen denik, ezta unibertsitate publikoak abokatuen elkargoen elkarkidetzaz eskaintzen dutenak ere. Beraz, zuzenbide ikasketan euskaraz egin ahal izan dituenak eta masterra euskaraz egin nahi duenak, ez dauka aukerarik eta bere hizkuntza eskubideak urratuak edo gauzatu ezinak direla ikusiko du. 5/2012 Legea, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa, eta hura garatzen duen Erregelamenduak, ez dute inolako aurreikuspenik egin berezkoak edo izaera ofiziala duten gaztelania ez diren gainerako hizkuntzen gainean. Hala, abokatuen elkargoek etab.-ekoek antolatzen dabiltzan ofiziozko txandatan ez da oraindik aurreikusi bitartekaritza zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenentzat inolako bitarteko, mekanismo edo bermerik. Laburbilduz: - Europako Ituneko 9.1.a.i); 9.2.b.i) eta 9.2.c.i) artikuluak ez dira betetzen, ez EAEn ezta Nafarroako Foru Erkidegoan ere. - Europako Ituneko 9.1.a.ii); 9.2.b.ii) eta 9.1.c.ii) artikuluak EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoan betetzen dira, oro har, baina, beti ere, itzulpenaren menpe edo itzultzailearen bidez jardunez gero soilik eta, gainera, baloratua izango dena gaztelaniara eginiko itzulpena izango da. - Europako Ituneko 9.1.a.iii); 9.1.b.iii) eta 9.1.b.iii) artikuluak oro har EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoan betetzen diren arren, 2010 – 2013 urte bitartean kasuak eman dira bete ez direnak. - Europako Ituneko 9.1.a.iv) artikuluak galdatutakoa egin daitekeen arren, oro har, ez da egiten. - Europako Ituneko 9.1.d) artikulua betetzen da, baina azpimarragarria da itzulpen edo interprete sistema erabiltzeak euskarak Justizia Administrazioan hizkuntza ofizial baten tratamendua praktikan ez duela nabarmentzen duela, bere erabilera automatiko eta sistematikoak alboko kalte-ondorioak dakartzala eta ez dela epaile, idazkari, langile edo ministerioa fiskaleko hizkuntza-gaitasun gabezia konpontzeko irtenbide egokia. - Europako Ituneko 9.2) artikulua oro har betetzen da, baina euskaraz idatzitakoa izapidetua edo onartua da gaztelaniako itzulpena jasotzean eta ez aurkezten den momentu berean. Dena den, 2010 – 2013 urte bitartean kasuak eman dira aipatu artikulua bete ez dena. - Europako Ituneko 9.3) artikulua oro har ez da bete, Eusko Jaurlaritzaren aldetik lege testuak euskaratzeko eta zabaltzeko saiakera egin den arren.
39
10. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak Jarraian zehazten diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten Administrazioko agintarien barrutiei dagokienez, eta hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, posiblea den neurrian; hain zuzen ere hauek: a) i) administrazioko agintariek eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituztela zaintzea, edo ii) jendearekin harremana duten agintari horien agenteek eurongana hizkuntza horietan jotzen duten pertsonekin eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituztela zaintzea; edo. iii) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela eta erantzuna hizkuntza horietan jaso dezaketela zaintzea; edo iv) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela zaintzea; edo b) maiz erabiltzen diren formularioak eta administrazio-testuak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan, edo bertsio elebidunetan, jartzea jendearen eskueran c) dokumentuak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean erredaktatzea baimentzea administrazioko agintariei
Estatuak hartutako konpromisoen inplementazioaren ebaluazioa egiten hasi aurretik gogora ekarri behar dugu, Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako eremu batean euskara hizkuntza ofiziala dela, gaztelaniarekin batera. Konstituzio Auzitegiaren arabera, berriz, hizkuntza ofiziala da, bere errealitatea nahiz gizartefenomeno gisa daukan indarra edozein izanda ere, aginte-publikoek aginte publikoetan, haien artean eta subjektu pribatuekin komunikatzeko erabiltzen duten balio osoko eta eragin juridikodun tresna normaltzat onesten dutenean (Konstituzio Auzitegiaren 82/1986 Epaia)
Hortik ondorioztatzen da aginte publikoek hizkuntza bat ofizialtzat jotzen badute, hizkuntza hori subjektu pribatuen eta botere publikoen artean komunikatzeko tresna normal bihurtzen dela. Horrez gain, Konstituzio Epaitegiaren arabera, hizkuntza ofizialkideak erabilgarriak dira lurralde zehatzetan, eta, beraz, autonomia-erkidegoan dauden instituzio guztietan dira erabilgarriak, Estatu-mailako aginte publikoak ala erkidego-mailakoak izan. Hori dela eta, aginte publiko guztiek ofizialtasun bikoitzaren printzipiora egokitu beharra dute, eta hori gertatzeko, beharrezkoak diren mota guztietako neurriak hartu behar dira. Zentzu horretan 30/1992 Legeak, Administrazio-prozedurei buruzkoak, administrazioprozeduretako hizkuntzak finkatzen ditu 36. artikuluan. 36.1. Estatuko administrazio orokorrean prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Dena den, interesdunek autonomia erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia erkidego horretan kokatutako estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean.
40Â Â
Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura. Baina prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidetuko da. Alabaina, interesdunek eskatutako agirien lekukotasunak beraiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie. 36.3. Herri administrazio instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli beharko ditu agiriak, espedienteak edo horien atalak, autonomia erkidegoko lurraldetik kanpo ondoriorik izan behar badute, eta interesdunei zuzendutakoak, espresuki hala eskatzen badute. Ez dago itzuli beharrik, gaztelania ez den beste hizkuntza ere ofiziala bada ondorioak izan behar dituzten autonomia-erkidegoan. Horiek horrela, marko juridiko honek, hizkuntzen koofizialtasunari mugak ezartzen dizkio: • Batetik, Espainiako Konstituzioak gainerako hizkuntza ofizialen gaineko nagusitasuna aitortzen dio gaztelaniari. Izan ere, gaztelania nahitaez jakin beharrekoa den bitartean, gainerako hizkuntza ofizialei ezagutu eta erabiltzeko eskubidea soilik aitortzen die. • Bestetik, ofizialtasuna, erkidegoen lurraldera mugatu da, ez da aitortu erkidego horietako herritarrek erkidegotik kanpora kokatutako Estatuko administrazio orokorreko organoekiko harremanak hizkuntza koofizialetan izateko eskubidea. Eta ez hori bakarrik, lurraldean bertan hizkuntza ofizialean abiatutako prozedurak gaztelaniara itzuli beharko dira lurraldetik kanpo eragina izango badute. 10.1a.i konpromisoaren aurkakoa dela pentsatzen dugu, baita zenbait lurraldetako ofizialtasun bikoitzaren beraren aurkakoa ere. Legedia Itunaren espirituarekin bat ez datorrela esan genezake. Hartara, Espainiako Estatuaren administrazio-jardunean gaztelania jakin beharra bestelako hizkuntza ofizialak ezagutu eta erabiltzeko eskubideari gailendu zaio, eta horrek kolokan jarri du hizkuntza horien ofizialtasunaren egiazkotasuna. EAEn Euskararen erabilera normalizatzeko 10/1982 Legeak, euskararen ofizialtasuna aitortzen dute EAEren lurralde osoan. Horren ondorioz, herritar guztiei aitortzen zaie eskubidea, lurralde-eremu bakoitzean kokatutako administrazioarengana euskaraz zuzentzeko, eta aukeratutako hizkuntzan artatuak izateko. Baina, praktikan, gaztelania jakin beharreko hizkuntza izateak lausotu egiten du ofizialtasunaren benetako edukia euskarari dagokionean. Administrazio-agintari eta zerbitzu publikoei buruzko Euroitunaren 10. artikulua aztertzean ikusiko dugu marko juridiko honek hizkuntza koofizialtasunari ezartzen dizkion mugen nondik norakoak; eta baita ere baliabide horien erabilerak euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen urraketetan dituen ondorioak.
41Â Â
Espainiako Estatuko administrazioari dagokionez, Europako Ministroen Kontseiluak bi eskaera zehatz egin zituen 2012an; lehenik, hizkuntza gutxituak eta eskualdetakoak erabiltzeko neurriak hartzea eta euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzea, bestetik. Adierazgarria da txostenean ez dela aipatzen ofizialtasunari datxekion edukitik eratorriko ondorioak bermatzeko Espainiako Estatuak 2010-2013 epealdian hartu dituen neurrien inguruko araurik. Bai aipatzen da, ordea, Hizkuntzen Kontseilua, krisi ekonomikoa dela eta, behin baino ez dela batzartu 2010-2013 epealdian. 2010eko uztailaren 6an egindako bileran hainbat gomendio onartu zirela esaten da. Hala nola: inpreso, eredu, formulario, kartel, errotulu eta seinaleztapenen itzulpena; eta baita web orrietan gaztelaniarekin batera koofizialak diren hizkuntzen edukiak, zerbitzuak eta irisgarritasuna hobetzekoak. Ez du, ordea, espezifikatzen zein neurri zehatz hartu diren. Informazio kontraesankorra ere jasotzen da txostenenean. Hizkuntzen Kontseilua 20102013 epean bilera bakarra egin duela dioen arren, Kontseiluak egindako bileretan jasotako kexak aztertu dituela dio txostenak. Zein informazio hartu beharko genuke aintzat? Bilera bakarra egin izanarena edota Kontseiluak hainbat bilera egin dituela eta kexak aztertu dituela esaten dena? Ez da serioa. Bestalde, Europako Ministroen Kontseiluak euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzeko eskaera egin bazion ere, txostenean ez da zehazten zenbat langile dagoen; postuen artean kopuru handi bat baloratu egiten dela dio hitzez hitz, baina ez du daturik ematen 2010tik 2013ra langile elebidunen kopurua handitzeko hartutako neurriez. Beraz, estatuak eskaintzen dituen datuekin ezinezkoa da hartutako neurrien eraginkortasuna neurtzea, ez baitu argitzen plantillako zein lanpostuei euskara ezagutu beharra ezarri zaien, ezarri bazaie zenbat eta zein irizpideren arabera, zein kasutan baloratuko den merezimendu gisa, administrazio zentralean euskararen erabilera normalizatzeko planifikaziorik egin den, zein helburu ezarri diren, bitartekoak zein izango diren, nolako prestakuntza ikastaroak eskaini diren, zenbat langilek parte hartu duten, ikastaroen emaitzak zer nolakoak izan diren. Zentzu honetan lehengoa “mantentzea� positibotzat aurkezten dute. Eta, gure iritziz, hori ezin da onartu, berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. Horrela bada, txostenean ez zaie erantzuten zuzenean Adituen Batzordeak egindako gomendioei eta eskaerei. Estatuak iruzur egiten du beste behin. Euskaraz artatuak izateko zailtasunak direla eta herritarrek Behatokira helarazitako kexek erakusten dutenez, konpromisoak betetzeari begira hartutako neurriak ez dira eraginkorrak izan.
42Â Â
Estatuko administrazio agintariek, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituztela zaintzeko konpromisoa hartua baldin badute ere, hona hemen estatuko administrazio periferikoak Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren eskura jartzen dituen inprimaki eta administrazio testuetan, praktikan, herritarrak aurkitu dituen urraketen adibideak. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
405-2010 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Bizkaiko herritarrak gaztelania hutsean jaso du Europako Osasun Txartela iraungitzear duela ohartarazteko eta aurrerantzean internet bidez berriztatu daitekeela jakinarazteko gutuna. Bada, gutuna ez dago euskaraz idatzia, gaztelania hutsean baizik.
43Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
200-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA -MINISTERIO DE TRABAJO E INMIGRACION Espainiako Gobernuko Lan eta Inmigrazio Ministerioak Gipuzkoakoa izan arren, 2010ean erretirotik kobratuaren ziurtagiria gaztelania hutsean bidali zion.
44
Zenbaitetan, atzerapausoak ere antzeman ditu herritarrak Espainiako administrazioaren aldetik jasotzen dituen zerbitzuetan Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
212-2012 SEGURIDAD SOCIAL - INSS - BIZKAIKO HERRIALDE ZUZENDARITZA Espainiako Gobernuko Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministroaren gutuna jaso zuen urte hasieran, 2012an jasoko duen erretiro-sariaren eta beste xehetasun batzuen berri emanez. Agiri guztiak gaztelania hutsean zeuden. Aurreko urteetan ordea, osorik ez bazen ere, hein batean behintzat euskaraz jasotzen zuen informazio hori.
45Â Â
Erantzunean ikus daitekeenez, denbora falta argudiatu izan du administrazioak herritarrari jakinarazpena edo gutuna gaztelania hutsean igorri izana arrazoitzeko.
46Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
553-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA - MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL GIZARTE SEGURANTZAREN INSTITUTU NAZIONALEKO BIZKAIKO PROBINTZI ZUZENDARITZAk bidalitako gutuna jaso zuen herritarrak apirilean eta gaztelania hutsean zegoen. Bertan, mediku azterketa egiteko hitzordua berehala jasoko zuela jakinarazten zitzaion.
47
Herritarrari igorritako erantzunean adierazten denez, sail honetan erabiltzen diren inprimaki kopuru altua dela eta “lehentasunak ezartzera behartzen ditu”.
48
Espainiako agintarien txostenean ez da egia esaten, besteak beste, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean dena elebitan dagoela dioenean. Inpreso, modelo eta formulario guztiak itzulita daudela esaten duen bitartean, Behatokian jasotako kexek erakusten dute ez dela horrela. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1321-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak erakunde bati azaroaren 6an luzatutako agiria TC 2- gaztelania hutsean zegoen.
49
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
707-2013 MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PUBLICAS –AGENCIA TRIBUTARIAUrriaren 28an AGENCIA TRIBUTARIAren Bizkaiko ordezkaritzatik bidalitako jakinarazpen bat jaso dugu enpresan, oso garrantzitsua gainera, eta ez dago euskaraz idatzia. “Notificación de inclusión obligatoria en el sistema de dirección electrónica habilitada y asignación de la misma para la práctica de notificaciones…” ageri da izenburuan.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1023-2013 MINISTERIO DEL INTERIOR –DIRECCION GENERAL DE TRAFICO Gaur bertan (2013/12/11) iritsi zait Espainiako Trafikoko Zuzendaritzatik nire automobilaren berri eta jakinarazpena gaztelania hutsean heldu zait.
50
Dokumentuak erregioko hizkuntzan luzatzea baimentzea Espainiako Estatuak hartutako konpromisoen artean baldin badago ere, praktikan oztopoak jartzen dira dokumentuak tokiko hizkuntzan luzatzen direnenean. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
174-2011 MINISTERIO DEL INTERIOR –DIRECCION GENERAL DE TRAFICO- GIPUZKOA Gipuzkoako Trafiko Zuzendaritzan ez da onartu Oiartzungo Udalak herritar bati euskara hutsean luzatutako agiria.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
110-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD Enpresa publikoa den Aseguruen kontsortzioari, aseguru-etxearen bidez, zenbait kale erreklamatu ondoren, gaztelania hutsezko e-posta eta sinatzeko dokumentu bat bidali zioten. Euskaraz eskatu eta "hizkuntza ofizialean" bidalita zegoela erantzun zioten herritarrari. Telefonoz ere erantzun berbera eman zioten modu zakarrean.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
397-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –DELEGACION DE GIPUZKOAGipuzkoako udal batetik euskaraz bidali dugu Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzara su artifizialei buruzko txostena. Txostena gaztelaniaz ere bidaltzeko eskatu digute.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
47-2013 MINISTERIO DE JUSTIZIA –CONSEJO GENERAL DEL PODER JUDICIAL Abenduaren 12an Tolosako lehen auzialdiko eta instrukzioko 2.zk.ko ZULUPetik bidalitako eta epaitegiko idazkariak sinatutako idazkia jaso genuen Laskorain ikastolan. Bi galdera erantzutea eskatzen ziguten eta erantzuna bidali genuen. Handik bi egunera prozeduran sartuta dagoen gurasoari jakinarazi zioten erantzuna euskara hutsean zegoela eta egun horretan bertan gaztelaniaz bidali ezean, ez ziotela agiriak dioena kontuan hartuko, epaileak ez dakielako euskaraz.
Azpimarragarria deritzogu berezko hizkuntza erabili nahi izatean jasandako eskubide urraketek, alboko kalte ondorioak ere eragin izan dituztela zenbaitetan. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
560-2011 SECRETARÍA GENERAL DE INSTITUCIONES PENITENCIARIAS Adunako udalak agiri bat luzatu zion, euskaraz, epaileak ezarritako zigorra kitatzeko herrian ordezko gizarte lana burutu zuela egiaztatuz. Agiria Martuteneko espetxean aurkeztera joan eta ez zioten onartu euskara hutsean zegoelako. Baliozkoa izateko bi hizkuntzetan egon behar zuela esan zioten, edo bestela gaztelaniaz.
51
52
Kanpaina instituzionalei dagokionez ere, bat baino gehiago izan dira herritarrak helarazitako kexak. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
4-2010 MINISTERIO DE FOMENTO -RENFE - GERENCIA DE CERCANIAS DE BILBAO Y DONOSTIA Gaztelania hutsean jarri zuen herritarren eskura “Vive un día especial en tu Cercanías, Aventura en tus Cercanías, San Sebastián” izeneko publizitate liburuxka Gipuzkoako udaletxe batean.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
349-2012 MINISTERIO DE FOMENTO –AENAHerritarrak martxoan Loiuko aireportuan aurkitutako esku-orria gaztelaniaz eta ingelesez idatzita zegoen, ez ordea euskaraz. Testua: “Aeropuerto de Bilbao. Servicio de asistencia a personas con movilidad reducida. Bilbao Airport. Assistance for persons with reduced mobility”.
53
Bulego eta egoitzetako hizkuntza paisaiari dagokionez, presentzia oso gutxika gehitzen doan arren, euskarri hauetan oraindik gaztelania da nagusi. Horrela, estatuko administrazioaren menpeko hizkuntza-paisaian oraindik ere gaztelania da nagusi. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
803-2012 MINISTERIO DEL INTERIOR –DGTDGT-ren nortasun agiria egiteko Gasteizko bulegoetan aurki daitezke kartelak eta inprimakiak gaztelania hutsean daude
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
990-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –INSSGizarte Segurantzak Bilboko kale Nagusiko 89. zenbakian duen egoitzan kartel pilo bat daude, denetariko argibideak eta oharrak ageri dituztenak, batez ere itxarongelan, eta den-denak gaztelania hutsean daude. Batzuk aipatzearren Bilboko Udalarekin duen hitzarmenaren berri ematen duena eta laneko bizitzaren ziurtagiriaren ingurukoak.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
964-2013 MINISTERIO DE DEFENSA - Bizkaiko Herrialde Ordezkaritza Espainiako Defentsa Ministerioak Bilboko Juan de Garai eta Urizar kaleen inguruan duen “Gobierno Militar” delakoaren kanpoaldean bideo-zaintzaz ohartarazten duten kartelak erdara hutsean daude. Horiez gainera, kanpoaldean diren beste idatziak ere erdara hutsean daude: eremu militar hori zer den ageri duten kartelak, ministerioaren logoa eta guzti, atetzar batean dauden azalpenak, hizki handitan, ibilgailuak eremuaren barrura sartzeko zeintzuk argi eta nola piztu behar diren diotenak.
10.3 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak
3. Administrazioko agintariek edo horien kontura jarduten diren beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posiblea den neurrian, konpromisoa hauek hartu dituzte Gutuna sinatzen duten aldeek a) zerbitzua ematerakoan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen direla zaintzea; edo b) eskaerak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; edo Espainiako Estatuko agintariek bermatu beharreko zerbitzu publikoetan, hauxe da panorama eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei dagokionez:
54
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
179-2011 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Espainiako Gobernuko Lan eta Immigrazio Ministerioak Deustun dituen Julio Urkijo zein Iruñea kaleetako bulegoetan ez zidaten euskaraz arretarik eskaini.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
198-2011 MINISTERIO DE FOMENTO. –CORREOSApirilaren 4a Barakaldoko (Bizkaia) postetxera joan nintzen eta euskaraz egiten saiatu nintzen. Euskaldunik ote zegoen galdetuta, langile batek modu txarrean erantzun zidan Barakaldo Espainian eta Europan zegoela.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
552-2011 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –TGSSUztailaren 28 goizean GIZARTE SEGURANTZAKO INSTITUTU NAZIONALAk Donostian duen bulegora joan zen tramite batzuk egitera. Sarreran zegoen langilearekin euskaraz hitz egiten hasi zenean, hark esan zion euskararik ez zekiela.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
39-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL – INE Herritarra urtarrilaren 10ean 13:00ak aldera INSSeren Donostiako Podabines kaleko 3.ean kokatua dagoen eraikineko informazio gunean izan nintzen eta artatu ninduen langilea ez zen euskalduna. Beraz, gaztelaniaz hitz egin behar izan nuen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
283-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD – INE I900.344.011 telefono zenbakira deitu nuen martxoaren 22an derrigorrez erantzun beharrekoa den Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsuaren inkesta egiteko. Inkesta euskaraz egin nahi nuela azalduta, langile euskaldunik ez zegoela erantzun zidaten, kontratua egiterakoan ez zietela euskara jakitea eskatu.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1394-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Urriaren 2an Gizarte Segurantzaren Deustuko bulegora joan nintzen informazio eske. Euskaraz egin nuen galdera eta bertan zegoen enplegatuak gaztelaniaz egiteko eskatu zidan.
Espediente:
62-2013
Nori jakinarazia:
MINISTERIO DE FOMENTO -RENFE-
Sinopsia:
Irungo RENFE tren geltokiko 943 64 96 37 telefonoa hartzen duten langileek ez dira euskaldunak. Deitzen dudan guztietan lehen hitza euskaraz egin arren, erdaraz jarraitu behar izaten dut
55
Herritarrak hizkuntza ofiziala erabili ahal izateko eskubidea berma dakion, eskaera propio egin behar du, eta horrek jardunbidearen izapidetzearen atzeratzea eragin ohi du behin baino gehiagotan. Baina herritarrak jakinarazpenak euskaraz jaso nahi dituela espresuki adierazita ere, ez zaio eskubidea bermatzen. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
690-2013 TESORERIA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL - TGSS – Oficina Tolosa Espainiera hutsean jaso dut Gizarte Segurantzaren Altxortegiaren Tolosako bulegotik bidali didaten ebazpena, nahiz eta hemen euskara ere hizkuntza ofiziala izan eta erretiroa hartzeko betetako paperetan jakinarazpenak euskaraz nahi nituela adierazi.
56
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
299-2013 MINISTERIO DE FOMENTO RENFE - GERENCIA DE CERCANIAS DE BILBAO Y DONOSTIA RENFErentzako kexa euskaraz idatzita aurkeztu nuen Donostiako Groseko geltokian uztaila hasieran. Euren erantzuna ez dut euskaraz jaso, gaztelania hutsean baizik. Aipatu erantzunak “Gerencia de Bilbao y San Sebastián” dioen zigilua du. Hortaz, zigiluan ez dira hirien euskarazko izen ofizialak ageri.
57
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
86-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA. MINISTERIO DE FOMENTO – RENFE Abenduaren 11n erreklamazio bat jarri zuen herritarrak Bilboko Abando trengeltokian, Renferen Bezeroarentzako Bulegoan. Erreklamazio orria euskaraz bete zuen arren, hilabete beranduago gaztelania hutsean jaso zuen erantzuna.
Aztertzen ari garen lurraldean, Euskal Autonomia Erkidegoan, jazotako gertaera hauek erakusten dute, hizkuntza ofiziala izanik ere, ez zaiola balio osoa aitortzen eta herritarren eskubideak naturaltasunez urratzen direla.
58
Zenbait kasutan, gainera, berezkoa eta ofiziala ez den hizkuntzen presentzia bermatzen da eta euskarari, aldiz, ez zaio lekurik egiten. Egoera hori arrazoitzeko, zerbitzua zentralizatua izatea edota mezua luzeegia litzatekeela aipatzen delarik. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
577-2013 MINISTERIO DE FOMENTO- AENA- AEROPUERTO HONDARRIBIA Gaur Hondarribiko aireportura deitu dut kontsulta bat egiteko. Erantzungailuak gaztelaniaz eta ingelesez egin dit, baina ez euskaraz.
59Â Â
Administrazio publikoen web orriei dagokionez, gehien bat informazio finkoa da euskaraz aurki daitekeena. Euskarak duen tokia oso aldakorra izaten da ministerio edo erakunde batetik bestera, eta herritarren eskura jartzen diren inprimaki zenbait oso hutsune handiekin agertzen dira. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
545-2010 MINISTERIO DE POLITICA TERRIOTORIAL Y ADM. PÚBLICA. INAP www.inap.es web orrian sartu, euskarazko bertsioan sakatu eta euskaraz izenburuak ateratzen dira soilik. Gainontzekoa gaztelaniaz, nahiz beste bost hizkuntzetako aukerak bistan egon.
60
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
732-2011 MINISTERIO DE FOMENTO. –AENAAENAren webgunea gaztelaniaz eta ingelesez (atzerriko hizkuntza eta ez ofiziala) bistaratu daiteke, ez ordea Euskal Herriko berezko hizkuntza ofizialean, euskaraz.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
275-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD INEk datuak ez ditu euskaraz, hau da, tokiko berezko hizkuntzan, argitaratzen, bai ordea ingelesez, atzerriko hizkuntzan, alegia. http://www.ine.es/welcome.shtml
Espainiako agintariek, krisi testuingurua kontuan harturik, orain arteko itzulpen kopurua mantendu izana nabarmentzen dute. Baita prozedura “ugari” administrazio telematiko bidez egiteko aukera ere.
61
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
235-2013 MINISTERIO DEL INTERIOR – DIRECCION GENERAL DE TRAFICOTrafiko Zuzendaritza Nagusiak www.dgt.es webgunean isunak ordaintzeko duen sistema erdara hutsean dago. Hartara, ordainketaren ziurtagiria ere español hutsean jaso dut.
Herritarren kexa helarazitakoan emandako erantzunean, ordea, Espainiako administrazioak, euskaraz ezin egin izanaren arrazoia ez da preseski krisi testu ingurua aipatzen. “Jakinarazpenak herritar guztiek ongi ulertzeko probabilitaterik handien duen hizkuntzan egingo direla” esaten du. Horrela indarrean dagoen koofizialtasuna eta herritarren arteko berdintasuna eta hizkuntza bat zein bestea erabiltzeko eskubidea ez du bermatzen.
62
Espainiako Arartekoak, herritarren eskubideen defentsarako erakundearen web orriak berak ere ez du eskaintzen kexa paratzeko euskarazko inprimakirik. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
933-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –INSSEspainiako Defensor del Puebloren web orrik ez du kexak euskaraz paratzeko aukerarik eskaintzen.
63
Leku-izenen euskarazko grafiari dagokionez, Espainiako Estatuko agintariek euskarazko grafiak ez errespetatzen jarraitzen dute. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
44-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –INSSGizarte Segurantzako Bizkaiko Zuzendaritzatik gutuna bidali diote. Gutunaren azalean testu guztiak gaztelaniaz daude. “Gobierno de España/Ministerio de Empleo y Seguridad Social/ Instituto Nacional de la Seguridad Social/ Dirección Provincial de Vizcaya/ Gran Vía, 89 48011 Bilbao/ España Franqueo pagado Cartas”. Bizkaiko lurraldearen izendapen ofiziala ere ez da errespetatzen Vizcaya ageri baita Bizkaia beharrean.
64
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
673-2013 MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMINISTRACIONES PUBLICAS Gernika-Lumoko 1. Loteria Administrazioan zozketa baterako loteria-billetea erosi nuen urriaren 5ean. Atzealdean daukan zigiluan ez dira herriaren eta kalearen izen ofizialak errespetatzen; "Guernica y Luno" eta "Artecalle" ageri dira.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
424-2013 MINISTERIO DE JUSTIZIA–REGISTRADORES DE ESPAÑAREGISTRADORES DE ESPAÑAren webgunean "Erregistroen bilatzailea" atalean ez dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa herrialdeen izen ofizialak errespetatzen. Horrez gain, kontsultak euskarazko bertsioaren bidez egin arren, bilaketarako kontzeptuak ez daude euskaraz idatziak, "Provincias", "Municipios" etab. agertzen da eta kaleen izenak ez dira euskaraz agertzen: "Calle", "Avenida", "Virgen Blanca"...
65
Estatuko lurralde batzuetan ezarri den ofizialtasun bikoitzaren printzipioak bi hizkuntzen arteko, eta, ondorioz, hizkuntza bat zein bestea erabili nahi duten herritarren arteko berdintasuna bermatu beharko luke. Baina, hemen jaso ditugun gertaerek oinarri hartuta, Behatokiaren ondorioa da Estatuko administrazioak ez dituela 10.1 artikuluari eta 10.3 dagozkion konpromisoak bete, ez eta Adituen Batzordeak eginiko gomendioak ere.
10.4 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 4. Aldeek onartu dituzten 1, 2 eta 3 paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira: a) idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero; b) funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera. c) Eskualdeko edo eremu urriko hizkuntza bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea, ahal den neurrian Europako Ministroen Kontseiluak euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzeko eskaera egin bazion ere, txostenean ez da zehazten zenbat langile dagoen. Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza merezimendu gisa baloratzea kontuan hartzen dela dio, baina ez du daturik ematen 2010tik 2013ra langile elebidunen kopurua handitzeko hartutako neurriez. Aurreko epealdiko maila “mantentzea” positibotzat aurkezten dute eta, gure iritziz hori ezin da onartu. Berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. 1990eko uztailaren 20 Aginduak, estatuaren administrazio periferikoan funtzionarioen lanpostuak betetzeko autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntzak jakitearen inguruko arauak ezartzen ditu. Agindu horren arabera, estatuko administrazio periferikoan erkidegoko berezko hizkuntza ofizialak daukan ezartze-maila adierazten duen txosten bana egin behar du urtero gobernu zentraleko ordezkaritza bakoitzak. Agindu hori, ordea, ez da betetzen. Estatuak eskaintzen dituen datuekin ezinezkoa da hartutako neurrien eraginkortasuna neurtzea, ez baitu argitzen plantillako zein lanpostuei euskara ezagutu beharra ezarri zaien, ezarri bazaie zenbat eta zein irizpideren arabera, zein kasutan baloratuko den merezimendu gisa, administrazio zentralean euskararen erabilera normalizatzeko planifikaziorik egin den, zein helburu ezarri diren, bitartekoak zein izango diren, nolako prestakuntza ikastaroak eskaini diren, zenbat langilek parte hartu duten, ikastaroen emaitzak zer nolakoak izan diren.
66
Horrela bada, estatuak eskainitako informazioa aintzat hartuz gero eta Behatokiak herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez dutelako bideratu dituzten kexak kontuan hartzen baditugu, ondorioa argia da: ez da Adituen Batzordeak eginiko gomendioa betetzeko aurrerapauso nabarmenik eman, ez eta neurri egokirik abiarazi.
10. artikulua: Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA Autonomia Estatutuak ezarritako ofizialkidetasunarekin bat etorriz, azaroaren 24ko 10/1982 Legeak Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoak, herritarren hizkuntz eskubideak zehaztu eta ofizialtasunaren garapenerako arauak ezarri zituen. Aipatutako bi arau horien arabera, Erkidegoko herritar guztiek daukate, ahoz naiz idatziz, euskara zein gaztelania erabiltzeko eskubidea administrazio publikoarekin dituzten harremanetan. Hori lortzearren, Euskal Autonomia Erkidegoan, hainbat lege eta dekretu sortu dira administrazioetako hizkuntza normalizazioaren prozesua aurrera eramateko. Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen normalizaziorako corpus juridiko sendoa garatu bada ere, garapen hori arlo askotara atzerapenarekin iritsi da eta horrek eragin zuzena izan du administrazioko zerbitzuen euskalduntzean. Kontratazio politikek ez diote asko lagundu administrazioa euskalduntzeko prozesuari. Lanpostu guztiei Hizkuntza Eskakizun bat ezarri arren, ez zaie lanpostu guztiei eskakizun hori egiaztatu beharra ezarri. Horrela, euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten administrazio publikoko lanpostuen portzentajea ez da aski herritarrei zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Milaka langile sartu dira administrazioan inolako hizkuntza-eskakizunik gabe eta horrek normalizazio-politiken indarra langileak euskalduntzeko plangintzetan ezartzera eraman ditu agintariak. Normalizazio plangintzei dagokionez, alor batzuetan ez da plangintzarik abiatu eta beste batzuetan oso berandu jarri dira abian. Planak Hizkuntza Eskakizunen sisteman oinarritu dira. Hizkuntza-eskakizunaren maila desberdinak definitu ziren eta lanpostu finko guztiei Hizkuntza Eskakizun jakin bat ezarri zitzaien. Baina hizkuntza-eskakizun hori egiaztatu beharra lanpostu gutxi batzuei besterik ez zitzaien ezarri. Gainera, eskatutako Hizkuntza Eskakizun hori ez zuten lanpostua eskuratu aurretik egiaztatu behar, denbora tarte bat uzten zitzaien euskara ikasi eta eskatutako maila eskura zezaten. Hau da, lanpostuei hizkuntza-eskakizuna ez ezik, derrigortasun data ere ezartzen zitzaien.
67
Euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuen kopurua herritarren ezagutzatasaren arabera ezartzen da. Eta askotan datu zaharkituak erabili dira derrigortasun tasak kalkulatzeko. Ondoko datuek erakusten dutenez, oso gutxi dira derrigortasun data ezarrita duten lanpostuak. Eusko Jaurlaritzako Euskara planetan ezarritako helburuak eta azkenean lortutako emaitzak alorrez alor (1989-2012)
IRAUPENA
LAN POSTUAK
EZARRITAKO DD-AK
Kop.
EGIAZTATUTAKO DD-AK
%
Kop.
DD duten
Lanpostu
lanpostuen
guztien
%
%
Administrazio orokorra
1989-2012
23 urte
6.644
3.016
45,4
2.518
83,5
37,9
Ertzaintza Justizia Administrazioa*
1998-2012
14 urte
8.000
2.492
31,2
2.053
82,4
25,7
2001-2009
8 urte
1.430
791
55,3
405
51,2
28,3
Osakidetza
2005-2012
7 urte
26.405
4.885
18,5
1.991
40,8
7,5
GUZTIRA
1989-2012
23 urte
42.479
11.184
26,3
6.967
62,3
16,4
* Justizia administrazioko azken datuak 2009koak dira.
Ez dauka inolako logikarik langile erdaldunak kontratatu eta ondoren denbora eta dirua xahutzeak langile horiek euskalduntzen. Hasieratik beharrezkoak diren neurriak hartzea askoz ere eraginkorragoa da. Langile erdaldunak kontratatzeko iturria itxi egin behar da, eta epe laburrean. Langile guztiak euskaldunak baldin badira soilik bermatu ahal izango du administrazioak herritarrei zerbitzua euskaraz ematea. Gainera, funtzio publikoaren legearen arabera, 45tik gorako langileak salbuetsita daude euskararen ezagutza egiaztatzetik. Ondorioz, normalizazio-plangintzen eragina langile kopuru eskasera mugatu da, plangintzen beraien eraginkortasuna baldintzatuz.
68
Lanpostu askotan euskara jakitea nahitaezkoa ez izatearen ondorioz, milaka langile sartu dira eta dihardute administrazioan inolako hizkuntza-eskakizunik gabe. Hutsune horren ondorioz, normalizazio-politiken baliabide asko langileak euskalduntzeko plangintzetan ezartzera eraman ditu agintariak. Milioika euro xahutzen dira urtero langileak euskalduntzen. Agerikoa da administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plangintzek ez dituztela ezarritako helburuak betetzen. 2013an aurkeztutako IV. planaren ebaluazioan, Jaurlaritzak berak aitortu du, besteak beste, erakundeek ez dituztela hizkuntza erabilera irizpideak betetzen, euskara ez dela administrazio lan hizkuntza, euskara planik bost erakundetik batek ez daukala, edota erabilerak kale egiten duela. Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuen portzentajeak ez ditu bermatzen herritarren eskubideak. Beraz, uste dugu garaia iritsi dela indarra kontratazio politiketan ezartzeko. Euskara jakitea ezinbesteko baldintza beharko luke izan funtzio publikoan jarduteko. Izan ere, langile elbidunek soilik berma dezakete zerbitzua ofizialak diren bi hizkuntzetan. Urte hauetan guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioek euskara normalizatzeko ahalegina sektore publikora mugatu dute. Neurri gehienak sektore publikoari begira garatu dira eta gauza bera gertatu da normalizazio-plangintzen atalean ere. Alor sozio-ekonomikoari dagokionez, 2003 urtean ekin zitzaion corpus juridikoari Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen 6/2003 Legea onartuz. Honen arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasun zein zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko, bai eta EAEn kokaturik dauden enpresetan hizkuntza ofiziala den euskara erabiltzeko. Hala ere, aipatu Legeak garapena behar zuen, eta 2008an onartu zen garapena; hain zuzen ere, 123/2008 Dekretua. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. Dekretu hau nagusiki garraioaz, telefonia enpresez, energia hornitzaileez eta gainazal handiez ari da, gainerakoak kanpoan utzita. Eusko Jaurlaritzak berak onartzen du Dekretuaren eragin esparrua oso mugatua dela. Hainbat kalkulu egin ondoren, Jaurlaritzak %5 inguruan kokatzen du Dekretuan ezartzen diren neurriak bete beharko dituzten enpresa eta establezimenduen ehunekoa. Dekretuak dio euskaldunon hizkuntza-eskubideak arian-arian eta progresiboki bermatuko direla eta betetzeko epeak zehazten ditu. Horrela, lehenengoz, arau batek helburu eta epe zehatzak jasotzen ditu eta 123/2008 Dekretuak agindutakoak ez betetzeak zehapenak sortzen ditu. Halere, kontuan hartuta Dekretuak inplikatzen dituen enpresen tamaina handia, zehapenak guztiz sinbolikoak direla esan daiteke.
69Â Â
Bada, Dekretuak jasotzen dituen hainbat helburu lortzeko, enpresei denbora agortzen zitzaienez, urte beteko luzamendua eskaini zien Eusko Jaurlaritzak 2010. urtean. Horren ondotik, Legean jasotzen ziren zehapenak baliogabetzeko 2/2012 Legea onartu zuen. Horrela bada, Dekretuak jasotzen zituen bi puntu garrantzitsu baliogabetu ditu Eusko Jaurlaritzak 2010 eta 2012 artean: batetik, epeak zehazten zituena eta, bestetik, Dekretua urratzen zenerako neurriak ezartzen zituena. Beraz, Dekretuaren aplikazioa enpresen borondatearen araberakoa izango da eta zerbitzu elebiduna eskaintzen ez duten enpresei ezingo zaie inolako zigorrik jarri. Horiek horrela, harrigarri egiten da 2010-13 epealdian onartu diren arauen artean 2/2012 Legea (Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Dekretutik zehapenak kentzen dituena) aipatzea hizkuntzaren aldeko lege gisa; izan ere, zehapenak kendu izanak ez baitu kontsumitzailearen hizkuntza-eskubideak bermatzeko urratsik ematen.
70Â Â
10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 10.2. Jarraian zehazten diren neurriak justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten lurraldeetako toki eta eskualde mailako agintariei dagokienez, ondokoak baimendu eta/edo sustatzeko konpromisoa hartu dute aldeek: a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera eskualde edo toki mailako administrazioan. b. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkezteko duten aukera. c. eskualdeko taldeek beren testu ofizialak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere argitaratzea e. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako eskualdeko taldeek beren batzarretako eztabaidetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzea, baina ez da baztertuko, hala ere, Estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea f. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako tokiko taldeek beren batzarretako eztabaidetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzea, baina ez da baztertuko, hala ere, Estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea g. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako toponimiako ohiko formak eta zuzenak erabili edo onartzea, beharrezkoa bada hizkuntza ofizialetako izendapenekin batera. 10.3. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 3. Administrazioko agintariek edo horien kontura jarduten diren beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posiblea den neurrian, konpromisoa hauek hartu dituzte Gutuna sinatzen duten aldeek: a) zerbitzua ematerakoan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen direla zaintzea; b) eskaerak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; 10.4 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 4. Aldeek onartu dituzten 1, 2 eta 3 paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira: a) idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero; b) funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera. c) Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea, ahal den neurrian Sarreran aipatuta moduan, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ezagutza derrigorrezkoa duten lanpostuen portzentajeak ez ditu bermatzen herritarren eskubideak. Horren ondorioz, Behatokiak urterik urte argitara ematen dituen txostenetan agertu bezala, Ertzaintza eta Osakidetza izan dira, Justizia alorrarekin batera, herritarrek Euskal Autonomia Erkidegoan euskara erabiltzeko duten eskubidea gehien urratu duten sailak. 71Â Â
Europako Batzordeak berak ohartarazi zuen 2012ko txostenean ez dela urrats nabarmenik eman eta hutsuneak daudela alor horietan. Ertzaintzan euskararen normalizazio prozesua dekretu bidez arautu da, ez da onartutako dekretuak garatzeko normalizazio plangintzarik garatu. Ertzaintza bera 1982 urtean sortu zen. 1998an onartu zen euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen lehen 30/1998 Dekretua, Ertzaintza sortu eta 16 urte beranduago. Urte horietan guztietan kontratatu ziren 7.432 ertzainei ez zitzaien euskaraz jakitea eskatu eta lan-deialdietan meritu gisa baloratzera mugatu ziren. Funtzio Publikoaren Legeak ezarritako gutxienekoak betetzera alegia. 1998-2008 epealdia hartu zuen lehen Dekretuak. Epe hori bukatu eta 2012. urtera arte ez zen bigarren 76/2012 Dekretua onartu. Ertzaintza sortu zenetik, 1982tik, 2012ra bitarte 8.000 lanpostu sortu dira. Lanpostu guztien % 31,2,7ri (2.492 lanposturi) ezarri zaio Derrigortasun Data. Horietatik 2.053k (%82,4ak) egiaztatu du dagokion Hizkuntza Eskakizuna. Ertzaintzan sortu diren lanpostu guztien %25,7ak.
Horrela, euskararen ofizialtasun estatusak ez ditu dagokion ondorioak sortzen Ertzaintzaren jardunean eta, orokorrean eta salbuespenak salbuespen, Ertzaintzak ez ditu herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen.
72Â Â
Zentzu horretan, herritarren hainbat kexa jaso ditu Behatokiak: Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
776-2010 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Ekainaren 25ean, 11:30etan, Ertzaintzak Etxebarrin BI-3950 errepidean jarritako kontrolean gerarazi ninduten. C48 M3 agentea gaztelaniaz zuzendu zitzaidan denbora guztian, nahiz eta nik euskaraz egin. Euskaraz egiteko eskatu nionean agenteak jakin bazekiela, euskaldun zaharra zela erantzun zidan baina euskaraz egiteko obligaziorik ez zuela. Isuna jarri zidaten IATren eranskailua itsatsita ez eramateagatik. Isuna bera ere gaztelania hutsean bete zuten.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
192-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Apirilaren 19an, Donostiako Antigua auzoan dagoen Ertzain-etxera joan naiz salaketa bat osatzera. Euskaraz egiteko eskatu dut eta harreran zeuden hiru ertzainek ez zekiten. Nik euskaraz egin eta beraiek gaztelaniaz erantzun, baina elkarri ulertuta, arazorik gabe. Bat batean, ertzain-arduraduna, emakumea, bigarren aldiz galdetuta identifikatu duena bere burua, erasokor agertu zait "komunikazio arazoa dugula" esanez, nik ezetz. Bukatutakoan, guardia zibilarengana joan behar nuela esan eta han ere gaztelaniaz egin beharko nuela ihardetsi dit ertzain-arduradunak.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
257-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Apirilaren hasieran lapurreta baten lekuko izan naiz Zarautzen eta Udaltzaingoak eginiko lapurreta-partean nire izena jaso zuen. Handik egun batzuetara Zarauzko ertzain etxetik deitu zidaten deklaratzera joateko. Ertzainetxera joanda, sarreran lau aldiz errepikatu nuen “egun on”, eta harrera egin zidanak lau aldiz erantzun zion “buenos días”. Euskaraz deklaratu nuen, eta deklarazioaren akta luzatu zidaten sina nezan, baina akta gaztelania hutsean idatzita zegoela ikusi eta uko egin nion sinatzeari. Handik egun batzuetara bigarren aldiz deitu zidaten Ertzain etxetik. Oraingoan euskaraz jaso nuen aitorpena. Hala ere, sarreran aurreko aldiko egoera errepikatu zen agurrarekin.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
562-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Erandioko ertzain etxera deitu nuen irailaren 31n, goizeko 11:00 aldera. Telefonoa hartu zuenak gaztelaniaz egin zuen lehen hitza. Nik euskaraz erantzun nion, eta orduan mesedez gaztelaniaz egiteko eskatu zidan. Harrera euskaraz egingo zidan inor ez al zegoen galdetu nuen eta begiratzera zihoala eta pixka bat itxoiteko esan zidan. Bi minuturen bueltan itzuli zen arreta euskaraz egingo zidan inor ez zegoela esanez, eta ez bazitzaidan inporta beranduago deitzeko eskatuz. “Llama a partir de las tres, a ver si en el otro turno hay alguien que te pueda atender” izan ziren bere hitzak.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
600-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA EUSKO JAURLARITZAKO HERRIZAINGO SAILEKO Bizkaiko Trafiko Lurralde Bulegoak uztailaren 31n jarri zidaten isuna gaztelania hutsean bete zuten. “Estacionar en vía interurbana dentro de la calzada, ausente” eta abar. 73
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
604-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA HERRIZAINGO SAILEKO Bizkaiko Trafiko Lurralde Bulegoak uztailaren 31n isun bat jarri ondoren, Euskadiko Kutxako erreziboa jaso zuen eta bertan Eusko Jaurlaritzako emandako agindua gaztelania hutsean zegoen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
651-2012 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Maiatzaren 27an SOS deiak zerbitzura deitu eta haiek Ertzaintzarekin harremanetan jarri zuten herritarra. Euskaraz hasi zen eta gaztelaniaz egiteko eskatu zioten. Euskaraz zekien norbaitekin jartzeko eskatu zuen eta ez zegoela erantzun zioten. Herritarrak gaztelaniaz egin behar izan zuen. Zer polizia-etxe zen galdetuta, Erandiokoa zela erantzun zioten.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
406-2013 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Duela bi egun Ertzaintzak Bilboko Autonomia kalean duen polizia-etxera joan nintzen, semeak ertzaintzak sinatutako baimena behar zuelako Baionara egun pasa joan ahal izateko. Ez lehen harrera egin zidanak, ezta baimenerako datuak hartu zizkidanak ez zekiten euskaraz. Euskaraz artatzeko ahaleginik txikiena ere ez zuten egin. Agiria euskaraz egingo zidaten galdetu nuen eta bost hizkuntzetan zegoela erantzun zidaten.
74Â Â
Harremanak euskara ez bermatzeaz gain, agenteen tratu zakarra eta nagusikeria ere salatu dute herritarrek Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
410-2013 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Hernanitik Goizuetarako GI3410 errepidean gerarazi ninduten ekainaren 2an bi ertzainek abiadura muga gainditu nuela eta isuna jartzeko. 1 ertzaina gaztelaniaz zuzendu zitzaidan lehen unetik. Nik euskaraz erantzun arren gaztelaniaz jarraitu zuen. Ondoren biak furgonetara joan ziren eta itzuli zirenean 2 ertzainak eman zizkidan azalpenak euskaraz. Hori ikusita, azalpenak eskatu nizkion 1 ertzainari, ea zergatik ez zidan hasieratik aukerarik eman bere lankidearekin euskaraz aritzeko. Erdaraz esan zion lankideari emateko niri bere datuak kexa jarri nahi banion ere “pero espera que habrá que decírselo en euskera que igual no entiende” erantsiz ni datuak hartzera nihoala ikusita. Nire eskubidea zela erantzun nion, eta orduan berak ere bere eskubideak ezagutzen zituela erantzun zidan eta Konstituzioak gaztelania jakitera derrigortzen nauela.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
895-2013 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Gaur goizean Zarauzko Ertzain etxera salaketa bat jartzera joan naiz. Harrerako Ertzainak ez zekien euskaraz eta erdaraz esan diot, mesedez, ertzain euskaldun bat bahi nuela nire deklarazioa egiteko. Hasieran baiezkoa esan badit ere, handik minutu gutxira beste ertzain bat atera da eta honakoa esan dit: "estoy yo solo y no se euskera, si quieres declarar en euskera vienes a la tarde o te vas a Azkoitia". Zarauzko Ertzain etxean euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuak izan dira berriro ere...
Ertzaintzaren agenteekin zuzeneko arretan ez ezik, Herrizaingo sailak berak eskaini eta antolatzen dituen bestelako jardueretan jasotako zerbitzuagatik ere kexatu dira herritarrak Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
637-2013 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, bizikidetza sustatzeko planaren barruan hitzarmena sinatu du Ertzaintzarekin, DBH3 eta DBH4ko ikasleei drogakontsumoak, sare sozialak eta abarrek izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldiak emateko. Azaroaren 6an Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean eman zieten hitzaldia Kurtzebarri BHIko ikasleei. Ikasleok D eredukoak dira. Bada, hitzaldia ematera joan zen ertzainak "Mi nivel de euskera es muy básico y voy a hablar en castellano" hitzekin ekin zion hitzaldiari, eta handik aurrerako azalpen guzti-guztiak gaztelania hutsean eman zituen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
369-2011 EUSKO JAURLARITZA - HERRIZAINGO SAILA Ekainaren 2an Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Fundación Fuegorekin batera antolatutako jardunaldien berri emateko mezu elektronikoa bidali zuen Usurbilgo Udalera. Jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita zegoen.
75
Beste alde batetik, Osakidetzak asistentzia-zerbitzua eskaintzen die herritarrei. Horrela, zerbitzuaren ezaugarri hori dela eta, herritarrak zerbitzua bere hizkuntzan hartu ahal izateak izugarrizko garrantzia dauka osasun zerbitzuaren kalitatean. Arrazoi horrexegatik beragatik, administrazioak bereziki zaindu beharko luke zerbitzua euskaraz emateko aukera. Osasun alorra izan da normalizazio-plana beranduen abian jarri den sektorea, egunero milaka herritar artatzen dituen eta langile gehien biltzen dituen sektorea izan arren. Osasun alorreko lehen normalizazio-plana 2005ean onartu zen, Osakidetza sortu eta 22 urtera. Osasun-sistema publikoa eratzen eta zabaltzen joan den urte hauetan guztietan euskara meritu gisa baino ez da baloratu lan-deialdietan eta Funtzio Publikoaren Legeak ezartzen dituen mugen artean balorazio txikiena emanez. Hau da %5 inguru. Bi hamarkadetan Osakidetzan lan egiteko ez da euskara jakin beharrik eskatu eta ondorioz bertako langile gehienek ez dute euskaraz aritzeko gaitasun nahikorik. Beste alde batetik, Osakidetzaren euskara planean ere, 45 urtetik gorako langileak salbuetsita daude euskara jakitetik. Horrela, 45 iritsi eta plaza Derrigortasun Data ezarrita badu, baina iraungi gabe, langilea euskara jakitetik salbuetsita gelditzen da automatikoki. Osakidetzaren sortu diren lanpostuen %18,5ri (4.885) ezarri zaio Derrigortasun Data. Horietatik 1.991ek (%40,8k) egiaztatu du dagokion Hizkuntza Eskakizuna. Osakidetzan sortu diren lanpostu guztien %7,5ak. 76
Osakidetzaren I. Plana, lehen esan dugun moduan, atzerapen handiz ezarri zen, Euskararen erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legea onetsi eta 20 urtera, hain zuzen ere. 20 urte horietan milaka langile sartu dira Osakidetzan inolako euskara gaitasunik egiaztatu behar izan gabe, Osakidetzako I. Euskara Planak (2005-20012) gaixoak euskarazko asistentzia jasotzea zuen helburu nagusietako bat. Bada, egun, euskarazko asistentzia ez dago ziurtaturik eta larria da hori. Osakidetzaren I. Planaren ebaluazio orokorra egin da 2013. urtean. Plan horren “betetze maila eskasa” aitortzen du Osakidetzak berak. Txostenean %58,48an ezartzen du helburuen betetze maila. 2013ko abenduan onartu zuen II. Euskara Plana Osakidetzako Administrazio Kontseiluak. Euskalgintzako zenbait eragilek hainbat proposamen helarazi zizkioten osasun saileko arduradunei. Horien artean langile eta zerbitzu guztiak euskaldunak izateko berehala eta progresiboki pixkanaka kontratazio politikan neurriak hartzea. Baina planak ez zituen proposatutako neurriak jaso. Gauzak horrela, Behatokira jotzen duten herritarren bizipenek honako errealitatea erakusten dute.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
504-2010 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA 2 urteko haurra du, hitz egiten hasi berria dena. Hori horrela, Donostiako Antiguo auzoko Ondarretako osasun etxean pediatra euskalduna eskatu du, baina bat bera ere ez dagoela esan diote.
77
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
817-2010 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA 7 urteko haurra neurologoarekin zebilen Gurutzetako ospitalean eta neurologoak Psicologia Infantilera bideratu zuen, protokoloa jarraituz, froga batzuk pasatzeko. Irailaren 22an izan zuen lehen zita psikologoarekin. Haurrak arazoak izan zituen frogak egiteko, frogak erdaraz daudelako eta haurrak ez duelako erraztasunik gaztelaniaz. Psikologoaren esanetan froga horiek ezin dira euskaraz pasatu emaitzak distortsionatu egiten direlako. Ea eskolan ez duten gaztelaniarik ikasten eta antzekoak esan ondoren handik hilabetera itzultzeko esan zien, eta umeari gaztelaniazko ipuinak irakurtzeko esan zion. Urriaren 27an itzuli ziren. Haurra deseroso zegoen eta negarrez hasi zen sartu aurretik. 4 frogatik 3 ezin zituela pasa eta “yo no puedo hacer más”, “esto es lo que hay”, “no se le puede valorar” eta abar adieraziz “yo ya le haré el informe con lo que hay” jakinarazi zien. Haurraren amak ospitalean lan egiten duten eta euskaraz dakiten beste bi psikologoren izenak aipatu zizkion haiek arta ote zezaketen jakiteko. Bat amatasun bajan zegoela esan zion eta bestea ez zuela ezagutzen; nolanahi ere bera zela umearen medikua eta berak pasatu behar ziola delako froga.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1194-2010 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA 2010eko abenduaren 22an, goizeko 11:22an, dei bat jaso nuen Santiago Ospitaleko aurpegi-masaileko kirurgia departamentutik. Ospitaleko langileak pazientez galdetu eta bera nintzela erantzun nion euskaraz. Ospitaleko langileak tonu zakar batean esan zion gaztelaniaz hitz egiten ez bazuen telefono deia etengo zuela. pazienteak euskaraz galdetu ea ulertzen zuen eta berak, berriz ere, gaztelaniaz hitz egiten ez banuen telefono deia eten egingo zuela mehatxu eginez erantzun. Pazienteak berriro ulertzen zion galdetu eta ondoren langileak hitzez hitz honakoa esan erantzun: “Cuando decida usted hablar en español yo le llamaré por teléfono”. Horren ondoren eskegi egin zuen. Deiak 51 segundo iraun zituen. Horren ondoren ez du dei berririk jaso eta haginak kirurgia bidez ateratzeko beharrean dago.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
60-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Osakidetzan erdaraz atenditu naute eta euskaraz egiteko eskaera modu txarrean hartu dute.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
343-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Uztailaren 13an, Prin kaleko anbulatoriora deitu zuen hitzordua eskatzeko eta 943 00 61 00 telefonora deitzeko esan zioten. Grabatutako ahots batek “¿Desea ser atendido en castellano?” galdetu zion. Pertsona batekin hitz egin zuenean hau erdalduna zen eta euskaraz zekien norbaitekin jartzeko eskatu zuenean ez zegoela inor esan zioten, “en castellano” egiteko eskatuz modu zakarrean. Azkenean eskegi egin zioten telefonoa hitzordua adostu gabe.
78
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
736-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Amezketako Osasun Zentrora bere sendagilearekin beti egin du euskaraz. Azaroaren 22an, berriz, Osasun Zentrora joan zen eta gaztelaniaz egin behar izan zuen ordezkapena egiten ari den sendagilea ez delako euskalduna.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
299-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Nazioarteko Osakidetzako Txartela atera behar dute nire ikasle batzuk eta atzo Osakididetzara dei egitea erabaki nuen informatua izateko asmoz. Euskaraz hitz egin nahi nuela adierazi nien modu egokian eta euskal hiztunak momentu horretan ezin zutela nirekin jardun eta beranduago deitzeko esan zidaten, zehazki 13.00ak eta 13.00ak bitartean deitzeko. 13.20tan deitu nuen berriz kontsulta egiteko eta euskaraz informatua izan nendin nahi banuen, bertaratu egin beharko nuela esan zidaten. Hori konfirmatzeko esan nion, eta baietz, euskaraz informazioa jasotzekotan berataraino joan beharko nukeela esan zidaten.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
344-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA uztailaren 8an, Txagorritxu Ospitalera zita bat eskatzeko deitu zuen eta telefonoa hartu zuenak esan zion ez zekiela euskaraz. Beste inor zegoen galdetuta honek erantzun zion beste lankide erdaldun bat zegoela. Euskaraz nahi bazuen, geroxeago deitzeko eskatu zion. Berriz deitu duenean, langile berberak esan zion “que te he dicho que no sé euskara” eta telefonoa eskegi zion zitarena konpondu gabe.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
962-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Azaroaren 14 goizean Gasteizko Olagibel anbulatorioko jende-aurreko harreran hiru langilerekin suertatu zen herritarra eta bakar batek ere ez zekien euskaraz. Urologia zerbitzuko medikuarekin eta erizainarekin ere gaztelaniaz egin behar izan zuen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
348-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Herritarrak Donostiako bere osasun-etxean otorrinoarekin hitzordua eskatzerakoan mediku euskalduna nahi zuela adierazi zuen. Osasun-etxean esan zioten beraiek ez zekitela zein medikuk egiten zuen euskaraz. Uztailaren 3an Groseko Anbulatoriora joan zen egokitu zitzaion otorrinoarengana: Mª Eugenia Salazar Ruckauer andrea. Honek herritarraren txostena gaztelaniaz zuen eta gaztelaniaz galdetu zion herritarrari zer gertatzen zitzaion. Herritarrak euskaraz erantzun zion. Medikuak eta erizainak esan zioten gaztelaniaz egin behar zuela eta bestela, handik joateko. Medikua segurtasun arduradunaren bila joan zen eta erizainak tarte horretan herritarrari aitortu zion bera euskalduna zela. Segurtasun arduraduna ere ez zen euskalduna. Honek arreta zerbitzura lagundu zuen herritarra. Arreta zerbitzuko arduradunak itzultzaile lana egitea eskaini zion herritarrari eta honek onartu egin zuen. Aipatu arduraduna mediku andrearekin izan ondoren, honek ez zuela proposatutakoa onartzen erantzun zion. Beraz, herritarra kontsulta pasa gabe gelditu zen.
79
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
7-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Donostia Ospitalean urtarrilaren 1ean jaso behar izan zituen zerbitzu guztiak gaztelania hutsean jaso zituen: harrera, sendagilea eta erizainarekiko hartuemana, baita sendagilearengana joateko eman zioten agiria ere.
80Â Â
Aurreko kexari emandako erantzunean, Osakidetzak berak aitortzen du, gerta litekeela, langileek euskaraz egiteko gaitasunik ez izatea.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
395-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Amezketako kontsultategian dagoen ordezko familia-medikua ez denez euskalduna, herritarrek ezin dute harekin euskaraz aritu eta harengandik zerbitzua euskaraz jaso.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1225-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Getariako herritarrari umea izan ondoren egokitu zitzaion pediatra ez da euskalduna. Beraz, gaztelaniaz hitz egitera behartuta daude.
81Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1278-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Osakidetzak semeen pediatraren aldaketa jakinarazi dio herritarrari. Herritarrak pediatra berria ea euskalduna den galdetuta, ezetz erantzun diote, Irun Erdialdeko Zentroan ez dagoela pediatra euskaldunik. Herritarrak aurrekora bueltatzeko eskatu du eta ez diote ziurtatu, erreklamazioa jarri behar baitu eta aztertuko egin behar baitute.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
746-2013 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Azaroaren 4an elektro bat egin zioten alabari Arabako ospitale berrian. Horretaz arduratu ziren erizainak erdaldunak zirenez, itzultzaile lanak egin behar izan nituen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
952-2013 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA 8 urteko semearekin ekografia egitera joan ginen Groseko anbulatoriora, abenduaren 4an, arratsaldeko 5etan. Guri ez ziguten sartzen utzi (uler dezaket), baina kontua da ez erizainak, ez sendagileak ez zekitela hitz bakar bat ere euskaraz. Gurasorik gabe, ekografia egiten, eroso sentitzen ez den hizkuntza batean. EZ DA BIDEZKOA.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
986-2013 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Azaroan pediatra aldaketa eskatu genuen, Ugaoko pediatrarekin arazo bat izan ondoren. Guk gogo onez eta euskaraz lan egiten duen pediatra nahi dugu. Abenduaren 3an heldu zitzaigun erantzuna: Arrigorriagan pediatra izateko aukera dugula, baina arreta ezin digutela euskaraz eskaini. Agiria jaso eta berehala, beste kexa bat jarri genuen, zerbitzua euskaraz jaso ezin izatearen zergatiagatik galdezka. Ordutik ez dugu erantzunik jaso, ta geure 7 hilabete eta erdiko alabak pediatra gabe jarraitzen du... Geure haurraren osasun eta hizkuntza eskubideak urratuak izaten ari dira, eta dena, euskaldunak izateagatik.
Arlo honetako hainbat zerbitzu Aldundietako Gizarte Ekintza sailen bidez eskaintzen dira. Bada horietan ere osasun alorreko zerbitzua euskaraz jasotzeko benetako zailtasunak salatu dituzte herritarrak.
82Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
986-2013 BIZKAIKO FORU ALDUNDIA -GIZARTE EKINTZA SAILAEuskara lurralde honetako berezko hizkuntza eta ofiziala den arren, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak ez dizkigu behar ditugun zerbitzuak euskaraz bermatzen. 9 urteko semea eta biok psikoterapeutarekin eta hezitzaileekin ibili gara Gernikako Patronatuan. 2012-2013 ikasturte amaieran, saioak bukatzeko zituela, hezitzaile berria jarri zioten semeari, erdalduna bera. Nirekin ibili den hezitzailearekin, berriz, gazteleraz bakarrik jardun ahal izan dut, EGA agiria duen arren nirekin euskaraz egiteko gai ez delako sentitzen. Udazkenean Bizkaiko Foru Aldundiaren umezaro sailera bideratu gaituzte, bertako profesionalak adituagoak direla-eta. Lehen hitzordutik azaldu nuen psikologo euskalduna nahi genuela, semea gazteleraz ikasten hasi berria delako eta kezka nuelako elkar ulertzeko gai izango ote ziren. Ziurrenik psikologo euskaldunik ez genuela izango erantzun zidaten; garrantzitsuena, terapiarekin lehenbailehen hastea zela eta ez dela ongi moldatzen ikusiz gero orduan eskatzeko psikologo euskalduna. Hurrengo hitzorduan bi psikologoak erdaldunak izango zirela konfirmatu zidaten, niretzat ez dagoelako psikologo euskaldunik, eta umearentzako bat badagoen arren umearen ordutegia ongi ez datorkiolako. Ni nola hala konpondu naiz nire terapeutarekin, baina semeari zer moduz moldatu den galdetu eta “txarto” erantzun dit, psikologoa erdalduna zelako eta berba egiteko arazoak izan dituelako. Psikologoarekin izaten dituen saioez gain, Aldundiak dituen etxeetako batean igaro behar du semeak aste erdia. Herri euskaldun batera eramateko eskatu nuen, ez nuelako nahi semea erdaldunduta etortzea, eta Mungiara eraman dute. Bertan egin dituen lehen bi asteetan ohartu naiz bertako langileei kosta egiten zaiela nirekin euskaraz hitz egitea. Zentroko hizkuntza-paisaian ere erdara da nagusi, nonbait euskaraz ez dakiten umeak ere badaudelako. Haurra eskolatzeaz ere Foru Aldundia arduratzen da. Mungiako Ikastetxe Publikoan eskolatu dute semea. Bertan euskaraz egiten duen galdetu genion eta andereñok bakarrik egiten duela erantzun zigun, beste ume guztiak erdaraz aritzen direla atzerritarrak ere badirelako gelan eta erdaraz egin beharra dagoelako. Horiek guztiak direla eta, geroz eta nekezago egiten du nire semeak euskaraz. Hizkuntza-sistema trakets honen KALTEDUN da.
Zuzeneko atentzio sanitarioa ez ezik, bestelako zerbitzu eta jardunbideetan ere oztopoak salatu dituzte herritarrek, Eusko Jaurlaritzaren osasun-zerbitzuengandik atentzioa euskaraz jasotzeko, Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
272-2010 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Deustuko anbulatoriotik jakinarazpen idatzia bidali zioten urtarrilaren 8an hitzordua aldatu ziotela adierazteko. Jakinarazpena gaztelania hutsean zegoen. 83
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
389-2010 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA martxoaren 29an istripua izan zuen herritarrak eta Basurtuko erietxera eraman zuten. Istripuari buruzko datuak jasotzeko “seguro obligatorio de automóviles/parte de asistencia” izeneko inprimakia luzatu zioten. Inprimakia gaztelania hutsean zegoenez herritarrak euskarazko alea eskatu zuen, baina ez zutela erantzun zioten eta konforme ez bazegoen dagokion sailean kexa jartzeko.
84
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
197-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA DONOSTIAKO OSPITALEAN, otsailaren 23an Ginekologia eta Obstetrizia Departamentuan luzatu zioten txostena gaztelania hutsean zegoen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
990-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA OSAKIDETZAko GURUTZETA OSPITALEKO PAZIENTE ETA ERABILTZAILEEN ARRETA ZERBITZUAK (PEAZ) gaztelania hutsean igorri zion historia klinikoa jasotzera joateko jakinarazpena.
85
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
34-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Lezako Ospitalean gabonetan bi-orrikoa argitaratu zuten pazienteei gabonak zoriontzeko. Azaleko zorion mezua 8-10 hizkuntzatan zegoen, baina ez euskaraz.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1386-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Herritarrak euskaraz idatzitako erreklamazioa aurkeztu zuen Debagoieneko ospitalean. Gaztelania hutsean jaso zuen abenduaren 11n Osakidetzak hari erantzunez bidali zion jakinarazpena.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
568-2013 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Irungo anbulatorioan izan nintzen apirilean Traumatologiako kontsultan. Instrukzio-orri bat eman zidaten. Orria gaztelania hutsean idatzita zegoen.
Osasun-zerbitzuekin harremanetan jarri edota izapideak egiteko euskarri berrietan ere euskaraz artatu ahal izateko arazoak salatuz hainbat kexa jaso dira Behatokian Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
648-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Osakidetzako medikuarekin txandak Internet bidez hartzeko ohitura du herritarrak; maiatza arte ez du inoiz arazorik izan. Sistema berria jarri zutenetik, baina, ezinezkoa da euskaraz txanda hartzea. Jaioteguna eskatzen du eta euskarazko bertsioan, data euskaraz jarri edo gaztelaniaz jarri, berdin dio, beti esaten du data gaizki dagoela. Ondorioa: ezin denez txanda hartu, gaztelaniazko bertsiora jo behar da. 86Â
Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
771-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Maiatzaren 31n Eibarko anbulatoriora deitu zuen sendagilearekin txanda hartzeko. Programa automatikoaren ahotsak euskaraz esan zuen gauza bakarra “Egun on” izan zen,”buenos días”-ekin batera, jakina, eta hortik aurrerako azalpen guztiak gaztelaniaz izan ziren. Programak ez zion hizkuntza aukeratzeko aukerarik eman. Azkenean langile batekin hitz egitea lortu zuen, eta hark azaldu zion programak arazo teknikoak zituela.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
974-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Uztailaren 17an 15:00etan OSAKIDETZAren 943.20.30.20 zenbakira deitutakoan ondorengo mezua atera zaio: Arratsalde on, “Buenas tardes. Si desea ser atendio en euskera diga euskera o pulse uno. Si desea ser atendido en castellano diga castellano o pulse dos. (…) Por favor, si desea (…)”. Ez dago mezua euskaraz entzuterik.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1088-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Hondarribiko osasun etxea berritu dutenetik 943 00 76 40 telefonora deitu eta okupatuta badago mezu bat entzuten da telefonoa okupatuta dagoela jakinarazteko. Mezua gaztelaniaz dago. Ez du euskarazko bertsiorik.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
536-2013 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Osakidetzaren Arabako lehen mailako Atentzioan “Call Center” zerbitzu berria jarri da martxan. Bertan lan egingo duten langileak aukeratzeko garaian ez dira hizkuntza-eskakizunak aintzat hartu. 45 langiletik 15ek ez dute hizkuntzaeskakizunik, 8k 1.HE dute, 18k 2.HE eta 4k 3. HE. Erdiek ez dute herritarrei arreta euskaraz bermatzeko besteko gaitasunik izango.
Aipatu egoera horiez gain, Osakidetzaren mediku-txostenak edo mediku azterketen emaitzak erdara hutsean jaso izana eta gaixotasun edo botika bati buruzko instrukzio orriak erdara hutsean jasotzeagatik ere kexatu dira herritarrak. Errealitate horrek erabat baldintzatzen du herritarrei ematen zaien osasun arretaren kalitatea. Aurreko hiru ebaluazioetan osasungintza beltzune izan da, eta azkenekoan Ministroen Batzordeak dei zuzena eta berezitua egin zion agintariei eremu horretan behar bezalako aldaketak egiteko. Tamalez, osasungintzan ez da behar adinako aurrerapausorik eman eta ez dira herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzen eta herritarrak dituzten behar linguistikoak asebetetzen. Justizia arloari dagokionez, are beranduago hasi zen euskararen normalizazio-prozesua. Euskara normalizatzeko 117/2001 Dekretua bidez arautu eta plana ez zen 2004 urtera arte abian jarri. 87
Dekretu honen aurka baina, helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak eskumengatazka argudiatuz eta ondorioz ez zen plana behar bezala garatu. Epaitegiek ezarritakoa egokitu asmoz, 152/2008 Dekretua onartu zuen Jaurlaritzak 2007-2017 tarterako plangintza-aldi berri bat arautuz. Baina, berriro ere, Dekretu honen aurkako helegitea aurkeztu zuen Estatuak eta oraingo honetan Eusko Jaurlaritzak epaiaren aurka ez egitea erabaki zuen. Betiko gabeziak errepikatu ziren: oso derrigortasun-data gutxi ezarri ziren, 45tik gorakoak euskara ikastetik salbuesten dira eta dagokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez dutenei begira ez da inolako neurririk aurreikusten. Ekainaren 26ko 117/2001 Dekretuaren eta uztailaren 29ko 152/2008 Dekretuaren ildotik, 174/2010 Dekretua onartu zuen Jaurlaritzak. Oraingo honetan, aurreko araudian jasotako helburuak oinarri hartuta, bideak egokitu dira. Gauzak horrela, Justizian sortu diren lanpostuen %31,2ri (791) ezarri zaio Derrigortasun Data. Horietatik 405ek (%51,2k) egiaztatu du dagokion Hizkuntza Eskakizuna. Justizian sortu diren lanpostu guztien %28,3ak.
Justiziaren esparruan ematen den euskararen erabilera eskasa da oso. Idatzizko eremuan eman dira aurrerapausorik handienak eta ia %63 izapidetu dira bi hizkuntzetan. Prozedura judizialen izapide guztiak euskaraz egin ahal izatea bilatzen duen “Auzia euskaraz� programa aurkeztu zen 2013an. Gaur egun, halere, ez dago euskaraz soilik egiten den epaiketarik eta gaztelaniak hizkuntza erabiliena izaten jarraitzen du. Jaurlaritzaren eta toki administrazioen kasuan, zenbaitetan, eskaera euskaraz egin arren, erantzuna gaztelania hutsean jasotzen dute herritarrek, nahiz eta legeak erantzuna eurek aukeratutako hizkuntzan jasotzeko eskubidea dutela aitortu
88Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
903-2011 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA Herritarrak euskaraz idatzitako kexa aurkeztu zuen Gasteizko Zaramaga auzoko anbulatorioko panel elektronikoak mezuak gaztelaniaz soilik pasatzen dituela salatuz. Gaztelania hutsean jaso du Osakidetzak bere kexari erantzunez helarazi dion gutuna.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
978-2012 EUSKO JAURLARITZA -OSASUN SAILA EHUko Soziologia Sailean euskaraz jarri nuen erreklamazioa. Ebazpena gaztelania hutsean jaso nuen.
89Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
229-2012 BILBOKO UDALA - ZIRKULAZIO ETA GARRAIO SAILA BILBOKO UDALeko Zirkulazio eta Garraio Ataletik otsailaren 24an gaztelaniaz erantzun diote euskara hutsean bidalitako e-posta mezuari.
90
Eredu ofizial eta inprimakiei dagokienez, legez guztiak elebidunak izan behar luketen arren, asko dira oraindik euskaraz eskura ezin daitezkeenak. Zenbaitetan, gainera, euskara sailetik beretik. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
122-2012 EUSKO JAURLARITZA – HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA Apirilean Basauriko Hizkuntza Eskolako bere gelan banatutako galdetegia gaztelania hutsean zegoen. Galdetegia zentroa ebaluatzeko zen eta irakasleak banatu zien ikasleei. Herritarrak euskaraz ote zegoen galdetu zuen. Irakasleak azaldu zion Bartzelonako enpresa batek kudeatzen zuela eta nahiz eta inprimakia euskaraz izan, gaztelaniaz erantzun beharko zuela.
91
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
246-2012 BILBOKO UDALA – EUSKARA SAILAEkainaren 1ean Bilboko Udalaren Euskara Sailak euskaraz aritzen den erakunde bati gaztelania hutsean bidali zizkion dokumentu batzuk.
92
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
245-2012 EUSKO JAURLARITZA– ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA -LANBIDELANBIDEk bere webgunearen bidez erabiltzaileen eskura jartzen dituen euskarazko kontratuak eguneratu gabe daude. Horiek dira kontratu-eredu ofizialak, beraz egun Lanbidek ez du kontratuak euskaraz egin ahal izateko baliozko eredurik eskaintzen.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1003-2013 DURANGO UDALA Durangoko Landako II udal kiroldegiko aldageletan garbitzaileek betetzen dituzten fitxak, erabiltzaileok ikusteko moduan daudenak, erdara hutsean daude.
Euskal Autonomia Erkidegoko agintariek txostenean diotenez, administrazioan zuzeneko arreta eskaintzen duten postuen %80k ziurtatzen diote euskarazko arreta herritarrei. Itxuraz, telefono bidezko harreran zein leihatiletan dauden postuez ari da; baina, mediku/erizain batek edota ertzain batek, ez al du zuzeneko harremana herritarrarekin? Hartu-eman horiek kontuan hartzen baditugu %80 kopuru hori ez da inondik inora erreala. 93
11. artikulua: Hedabideak 1. Aldeek zenbait konpromiso hartu dituzte eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunei dagokienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta agintari publikoek, modu zuzenean edo zeharkakoan, arlo horretan boterea edo eginkizunen bat duten neurrian, beti ere komunikabideen independentzia eta autonomia printzipioak errespetatuz. Konpromisoak hauek dira: a.-irratia eta telebista zerbitzu publikoak diren neurrian a: i. gutxienez irrati-estazio eta telebista-kate bana sortzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan; edo b.i. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez irrati-estazio bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo c.i. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez telebista-kate bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo d.i eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako egindako entzunezko eta ikus-entzunezko materialen ekoizpena eta zabalkundea sustatu eta/edo erraztea; e.i eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez prentsa-organo bat sortu eta/edo mantentzea sustatu eta/edo erraztea; edo f.i eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituzten komunikabideen kostu osagarriak estaltzea, legeak komunikabideentzat, orokorrean, finantza-laguntzarik ezarrita duenean; edo; g eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan lan egiten duten komunikabideentzako kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza bultzatzea; 11. artikulua: Hedabideak 2. Aldeak konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. Konpromisoa hartu dute, bestalde, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean edo antzekoan sortutako informazioaren adierazpen-askatasuna eta horren zirkulazio askea dela-eta idatzizko prentsari ez zaiola inolako murrizketarik ezarriko zaintzeko. Aipatutako askatasunak erabiltzeak betebeharrak eta erantzukizunak dakartza, eta legez ezarritako zenbait formalitate, baldintza, murriztapen edo zehapenen menpe egon daiteke. Horiek guztiak beharrezko neurriak dira, gizarte demokratiko batean, segurtasun nazionalerako, lurralde-osotasunerako edo segurtasun publikorako, ordenaren defentsarako eta krimenaren prebentziorako, osasunaren edo moralaren babeserako, hurkoaren ospearen eta eskubideen babeserako, isilpeko informazioak zabaltzea eragozteko, edo botere judizialaren agintea edo inpartzialtasuna bermatzeko. 11. artikulua: Hedabideak 3. Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat har daitezen komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzeko egitekoa duen legearekin bat sor daitezkeen egituretan..
Espainiako Irrati telebista eta irrati telebista nahiz telebista pribatuak EAEko hizkuntza errealitatera eta euskararen ofizialtasunera ez dira egokitu, eta ez dituzte euskarazko saioak behar bezala sustatzen. Televisión Española delako kateak Euskal Autonomia Erkidegorako egiten dituen deskonexioetan euskararen presentzia erabat sinbolikoa da. Publikoa eta estatuarena den Radio Nacional kateak ere laburpen batzuk baino ez ditu ematen euskaraz eta emankizun osoaren oso proportzio txikian. Horrez gain, Espainiako Estatuak ez du publizitatea paratzeko unean euskarazko hedabideak kontuan hartzen.
94
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA
Euskal Telebista 1982 urtean jaio zen bi kate abian jarriz, ETB1 euskaraz eta ETB2 gaztelaniaz. Garai hartan EAEn ikus zitezkeen telebista bakarrak TVE1 eta TVE2 telebista publikoak ziren, biak ala biak, gaztelaniaz. Hau da, 1982 urtean EAEn ikus zitezkeen lau telebista kateetatik bat euskaraz zen (%25). Urte batzuk beranduago, 1989 urtean, telebista kate pribatuak jarri ziren abian, Antena3, Telecinco eta Canal+, hirurak gaztelania hutsean. Ez zen euskarazko kate berririk abian jarri eta ondorioz ETB1-ek euskarazko kate bakarra izaten jarraitu zuen. Honela hamarkada bat beranduago, zazpi kate ikus zitezkeen, baina euskaraz bakarra baino ez (%14). Hamarkada bat beranduago, Lurreko Telebista Digitalaren eta satelite bidezko telebisten hedapenarekin, gaztelaniaz (edota ingelesez, frantsesez‌) ehunka kate ikus daitezke, baina euskaraz bakar bat besterik ez (%0,3). Herritarren eta Euskalgintzaren lanari esker tokiko telebista euskaldunak sortu dira, baina ez dute EAE osoan emititzeko aukerarik eta, ondorioz, ezin dira gaztelaniaz satelite bidez ikus daitezkeen 374 kateekin konparatu. 1980-1990 Telebista kateak Gaztelaniaz Euskaraz %
4 3 1 25,0
1990-2010 7 6 1 14,3
2010-‌ 375 374 1 0,3
Euskal Autonomia Erkidegoan 2012. urtearen hasieran egin zuen Eusko Jaurlaritzak FMko 34 lizentzia emateko lehiaketa. Horietatik 11 euskara hutsezko irratientzat gorde zituzten. Jaurlaritzak irrati lizentzien lehiaketako behin-behineko erabakia hartu bazuen ere, erabaki hori bertan behera utzi zuen eta lizentziak adjudikatu gabe geratu ziren. 1986. urtetik ez da inolako erabakirik hartu irratietan euskararen presentzia arautzeko. 1991. urtetik hona euskaldunon kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan 181.000 lagunetan egin du gora. Hartara, gero eta hiztun gehiago izanagatik ere, irratietan euskararen presentzia bermatzeko erabakirik ez da hartu. Halaber, kezkagarria da euskara hutsez emitituko duten irratientzako lizentzietatik kanpo ez dela euskararen tasarik ezartzen. Horrela, hizkuntzaren berreskurapen prozesua enpresen borondatearen esku uzten da. 1986ko dekretuan berariaz jasotzen zen EAEko bi hizkuntza ofizialen erabilera orekatua egin behar zutela. Eta 2011ko dekretuaren arabera irrati gehienek ez dute zertan hitz bat bera ere euskaraz egin. Irrati lizentzien ebazpena errekurritu egin zenetik, gaia blokeatuta dago, eta euskarak aurrera egin ezinda jarraitzen du irrati-espektroan. Ebazpen hartan euskarak presentzia handia zeukan lizentzien panoraman, baina orain ziurgabetasuna eta alegaltasuna da nagusi.
95Â Â
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza kopuruak kontuan hartzekoak dira, baina aurrekontu orokorrekiko alderaketa egiten bada, portzentualki jaitsi egin da azken urteetan hedabideei ematen zaien diru kopurua. 2012tik 2013ra portzentajea hori handitu egin bazen ere, 2013tik beheranzkoa da joera. Gainera, 2014an are gehiago jaitsi da hedabideen laguntzetara bideratzen den kopuruen portzentajea, aurrekontu orokorrak % 8 egin duelako gora, eta hedabideen laguntzak mantendu egin direlako. Oinarrian, sektoreak eskatzen duena da apustu estrategikoagoa egitea eta horrek eragina izatea Hizkuntz Politikaren aurrekontuetan oro har, eta hedabideen aurrekontuetan zehazki. Sektoreari estrategikotasuna onartzen zaion heinean, eta hori bada pozgarria, hauen aldeko apustuak ere gora egin beharko luke. Helburua, kalitatezko gutxiengo batzuk bermatzeko moduko kopuru batzuk finkatzea litzateke, komunikabide horien biziraupena bermatze aldera. Bestalde, jakina da hedabideetako aurrekontuan parte handi bat publizitate bidez estaltzen dela. Horrela bada, gauza bat da diru-laguntza eta beste bat publizitate fakturazioa. Publizitatea banatzerakoan hizkuntza irizpidea ere kontuan hartu beharko litzateke, egiten den publizitate guztia euskarazko hedabideetara ere bideratuz. Bi hizkuntza daudenez eta horietako bat egoera gutxituan denez, osoki euskaraz den hedabideaz baliatu beharko litzateke publizitate hori hizkuntza gutxiagotuari dagokion giza taldeari irits dakion, eta beraz, komunitate horrekiko diskriminazio positiboa egin. Azkenik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikuluak dio “gizaki orok libreki pentsatzeko eta bere iritzia askatasun osoz emateko eskubidea”. Bada, euskaldunoi eskubide hori urratu egin zitzaigun euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra, Euskaldunon Egunkaria, 2003an itxi zutenean. 2010ean Espainiako Auzitegi Nazionalak, aho batez, absolbitu egin zituen kasuko bost auziperatuak, euren kontrako frogarik ez zegoela ebatzita. “Delitu terroristaren” zantzurik ez zegoela eta auzi ekonomikoan legokeen delitu bakarra “ohiko delitua” den iruzur fiskala litzatekeela ebatzi zuen epaileak. Ondorioz, Gipuzkoako Auzitegira igorri zuten auzia. Txosten hau idazten ari garela jakin dugu Euskaldunon Egunkariaren aurkako auzi ekonomikoa artxibatzea erabaki duela Gipuzkoako Auzitegiko epaileak, ustezko delituak preskribatuta daudela iritzita. Baina Fiskaltzak kasua artxibatzearen aurkako apelazio helegitea aurkeztu du. Fiskaltzak uste du zortzi akusatuek Egunkaria-ren 1998, 1999, 2000 eta 2001eko diru kontuak faltsutu zituztela eta diru laguntza publikoak eskuratzeko iruzurra egin zutela. Dena dela, Gipuzkoako Diputazioak txosten batean aitortua du Egunkaria-k ez zuela zerga iruzurrik egin, eta Jaurlaritzak bi txostenetan esan izan du laguntzak legezkoak zirela. Tamalez, ukaezina da egunkariari egin zitzaion kaltea eta bidegabekeria konpontzeko ez dela inongo kalte ordainik egon.
96
13. artikulua: Ekonomia- eta gizarte-bizitza 1. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek ondoko konpromisoak hartu dituzte, herrialde osorako: a) beren legedietatik kanpo uztea ekonomia- eta gizarte-bizitzari buruzko dokumentuetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzeko aukera, arrazoi justifikagarririk gabe, debekatzen edo mugatzen duen xedapen oro, batez ere lan-kontratuetan eta dokumentu teknikoetan, esaterako, produktuak edo ekipamenduak erabiltzeko jarraibideetan; b) enpresen barne-araudietan eta egintza pribatuetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera baztertu edo mugatzen duen ezein klausula sartzea debekatzea, gutxienez hizkuntza bera hitz egiten dutenen artean; c) ekonomia- eta gizarte-jardueretan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera ahultzeko asmoa duten praktiken aurka egitea; d) aurreko idatzi-zatietan azaldutako bitartekoak baino beste batzuk erabilita, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera erraztu eta/edo sustatzea
Â
Hizkuntza gutxituen sustapena ez da soilik autonomia erkidegoei dagokien zeregina. Horrela, ez dugu uste autonomia erkidegoek dituzten eskuduntzen aipamena egitea baliagarria denik, Estatu mailako hainbat arauk euskararen erabilera oztopatu egiten baitute. Autonomia erkidegoek gizarte bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntza-irizpideak ezarri ahal izatea eragozten dute. Besteak beste produktuen etiketetan, jabego intelektualean‌ Ordenamendu juridikoak hizkuntza jakin batzuen erabilera derrigortzen du arlo askotan, eta beste hizkuntza batzuk ere derrigorrez erabili beharrekoak izatea eragozten du. Estatuak ez du euskara derrigorrez erabili beharra arautzeko aukerarik eskaintzen. Ondorioz, ez du konpromiso hori betetzen. 13. artikulua: Ekonomia- eta gizarte-bizitza 2. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek zenbait konpromisoa hartu dituzte, agintari publikoek eskumena duten neurrian, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurralderako, eta hori posiblea den neurrian. Konpromisoak hauek dira: a) finantza eta banka arloetako arautegien bidez definitzea, merkataritzako erabilerarekin bateragarriak diren baldintzetan, ordainketa-aginduak (txekeak, trukeletrak, etab.) edo beste finantza-agiri batzuek idazterakoan eskualde mailako edo gutxiengoen hizkuntzak erabiltzeko aukera ematen duten modalitateak, edo, horrelakorik ezean, prozesu hori martxan jarri dela zaintzea; b) zuzenean beren kontrolaren menpe dauden (sektore publikoa) ekonomia- eta gizarte-sektoreetan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera sustatzeko ekintzak egitea. d) modalitate egokiak erabilita, segurtasun-kontsignak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere erredaktatuta egongo direla zaintzea; e) agintari eskudunek kontsumitzaileen eskubideei buruz eskainitako informazioak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere erabilgarri bilakatzea
97Â Â
2003ko abenduan Eusko Jaurlaritzak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautzen duen 6/2003 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Lehen aldiz kontsumitzaile euskaldunen eskubideak ere arautu egin zituen lege batek, eta horrela, aipatu Legearen VII. kapituluak berariaz jaso zituen kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen eskubideak. 6/2003 Legearen arabera, kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskubidea dute ondasun zein zerbitzuei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko, bai eta EAEn kokaturik dauden enpresetan hizkuntza ofiziala den euskara erabiltzeko. Hala ere, aipatu Legeak garapena behar zuen, eta 2008an onartu zen garapena; hain zuzen ere, 123/2008 Dekretua. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntza Eskubideei buruzkoa. Dekretu hau nagusiki garraioaz, telefonia enpresez, energia hornitzaileez eta gainazal handiez ari da, gainerakoak kanpoan utzita. Eusko Jaurlaritzak berak onartzen du Dekretuaren eragin esparrua oso mugatua dela. Hainbat kalkulu egin ondoren, Jaurlaritzak %5 inguruan kokatzen du Dekretuan ezartzen diren neurriak bete beharko dituzten enpresa eta establezimenduen ehunekoa. Dekretuak dio euskaldunon hizkuntza-eskubideak arian-arian eta progresiboki bermatuko direla eta betetzeko epeak zehazten ditu. Horrela, lehenengoz, arau batek helburu eta epe zehatzak jasotzen ditu eta 123/2008 Dekretuak agindutakoak ez betetzeak zehapenak sortzen ditu. Halere, kontuan hartuta Dekretuak inplikatzen dituen enpresen tamaina handia, zehapenak guztiz sinbolikoak direla esan daiteke. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunen hizkuntza-eskubideak babesteko Dekretuaren betetze mailaren azterketa egin zuen 2011ko martxoan. Azterketak, Dekretuan jasotzen diren sektoreak izan zituen aztergai: jende aurreko establezimendu handiak; komunikazio-operadoreak; tren edo errepide bidezko garraioa; energia elektrikoaren, petrolio-erregaien eta gas naturalaren hornitzaileak; eta finantza erakundeak. Sektore bakoitzean Dekretuak jasotako eta derrigorrez bete beharreko elementuak izan ziren aztergai. Orotara, Dekretuaren eraginpean zeuden 27 enpresa behatu ziren eta Dekretuak bigarren urterako ezarritako helburuak jada beterik behar zuten. Enpresa guztiak kontuan hartuta, Dekretuak ezartzen dituen betebeharrei dagokienez, hona hemen betetzen dutenen eta betetzen ez dutenen grafikoa:
98Â Â
Hizkuntza eskubideen dekretura egokitzeko 600.000 euroko diru laguntzak eman zizkien Eusko Jaurlaritzak, bi urtean. Bada, Dekretuak jasotzen dituen hainbat helburu lortzeko, enpresei denbora agortzen zitzaienez, urte beteko luzamendua edo moratoria eskaini zien Eusko Jaurlaritzak 2010. urtean. Horren ondotik, Legean jasotzen ziren zehapenak baliogabetzeko 2/2012 Legea onartu zuen. Horrela bada, Dekretuak jasotzen zituen bi puntu garrantzitsu baliogabetu ditu Eusko Jaurlaritzak 2010 eta 2012 artean: batetik, epeak zehazten zituena eta bestetik, Dekretua urratzen zenerako neurriak ezartzen zituena. Beraz, Dekretuaren aplikazioa enpresen borondatearen araberakoa izango da eta zerbitzu elebiduna eskaintzen ez duten enpresei ezingo zaie inolako zigorrik jarri. Horiek horrela, harrigarri egiten da 2010-13 epealdian onartu diren arauen artean 2/2012 Legea (Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen Dekretutik zehapenak kentzen dituena) aipatzea hizkuntzaren aldeko lege gisa; izan ere, zehapenak kendu izanak ez baitu kontsumitzailearen hizkuntza-eskubideak bermatzeko urratsik ematen. Bien bitartean, 2012. urtean bertan, Euskal Herria Esnea kooperatibaren produktua Sorian ontziratzen denez, kooperatibaren kontrako prozedura zigortzailea abiatu zuen Eusko Jaurlaritzak. 4.000 euroko isuna jarri zion produktua euskara hutsean etiketatzeagatik. Horrela, 123/2008 Dekretua ez betetzeak ez du inongo ondoriorik betebeharra duten establezimenduentzat, baina euskara hutsean etiketatzea zigortu egiten du administrazioak.
99Â Â
Lege-urraketaren aurrean neurririk aurreikusten ez duen lege orok ez du inolako baliorik eta, ondorioz, euskaldunon oinarrizko eskubideen urraketa sistematizatuko duen atzerapausoa izan da. Hizkuntza-eskubideen aitortza bere horretan geratuz, errealitatean inolako islarik eman gabe. Horiek horrela, errealitatean kontsumitzaile eta erabiltzaile euskaldunek bizi duten egoeraren zenbait adibide: Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
700-2011 LEROY MERLIN Urriaren 22an LEROY MERLINek Barakaldon duen saltegian izan zen eta erosketen faktura euskaraz egiteko eskatu zuen. Ezin zela eta gaztelania hutsean luzatu zioten faktura.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
216-2011 BILBAO BIZKAIA KUTXA Behin baino gehiagotan saiatu naiz euskaraz egiten Bilbao Bizkaia Kutxak Urdulizen duen sukurtsalean, baina ez dut lortu langile euskaldunik ez baitago
100Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
77-2012 MOVISTAR Movistarren web orrian soilik gaztelania eta katalana hizkuntzak aukeratu ahal dira; ez ordea euskara
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
196-2012 REPSOL Martxoa hasieran REPSOLen publizitatea, “Prepárate para el invierno” izenekoa, jaso zuen Usurbilen, etxeko postontzian. Ez zegoen hitz bat bera ere euskaraz
101
Errespeturik gabeko jarrerak eta erantzunak ere pairatu behar izan ditu herritarrak zenbait kasutan Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
227-2012 VODAFONNE ESPAÑA Herritarrak otsailaren 27an, arratseko 18:45ean VODAFONE 1444 zenbakiaren deia jaso zuen bere mugikorrean. Herritarra euskaraz egin zuen, bere hizkuntza baita, eta langileak esan zion: “Su nombre como se escribe con b de Barcelona o b de burro”?. Herritarrak errespetu izateko eskatuta, honek gauza bera errepikatu zion bi aldiz. Bere izena eta arduradunarena ere eskatu zion: LANGILEA: Facundo Cabrales Dionisio. ARDURADUNA: Alexander Torres. Kexa bideratzeko helbidea eskatu zionean, eskegi zion telefonoa.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
232-2012 ORANGE –FRANCE TELECOM ESPAÑA S.A. herritarrari otsailaren 28an 923049320 ORANGE telefonotik deitu zioten. Herritarrak euskaraz egin nahi izan zuen eta ORANGE-ko langileak modu txarrean erantzun zion “le llamo de Orange y le voy a hablar en español”. Herritarrak berriro esan zion bere hizkuntza euskara zela eta euskaraz egin nahi zuela eta orduan langileak: “yo te hablo en español” esandakoan oihuka hasi zitzaion. Berriro jaso zuen deia eta euskaraz erantzutean, langileak “Idioma, castellano, español” esan ondoren zintzilikatu egin zuen.
Produktuen gaineko informazioa ematen duten etiketek hainbat hizkuntzetan agertzen dira kasu askotan. Baina, bertakoa eta ofiziala den hizkuntzaren arrastorik ez da ageri. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
970-2012 IKEA-BARAKALDO IKEA merkataritza guneak saltzen dituen produktuen etiketak 31 hizkuntzatan agertzen dira, baina euskara ez dago horien artean.
102
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
1418-2012 IBERDROLA IBERDROLAk Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrari abenduan bidalitako gutuna gaztelania hutsean zegoen. Gutun horren zioa kontadore berriaren instalazioaren berri ematea zen.
103Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
678-2012 VODAFONE Vodafonek gaztelania hutsean helarazi dio bezeroari fakturako berrikuntzen berri ematen duen informazioa, kontratua egitean jakinarazpenak euskaraz nahi zituela adierazi zuen arren.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
161-2013 IBERDROLA IBERDROLA konpainiaren webgunera jo dut informazio eske, baina ezin izan dut informazioa euskaraz eskuratu webguneak ez duelako euskarazko bertsiorik.
104Â Â
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
691-2013
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
712-2013
DECATHLON Donostia
Usurbilgo Urbil merkataritza guneko Decathlonek gaztelania hutsean du aukerako kirol materialaren azoka iragartzeko kartela. Honela dio: DECATHLON. “Feria del material deportivo de ocasión. Depósito 18 oct – 31 octubre. Venta: 19 oct – 2 nov. Renueva tus ganas de hacer deporte. Mas información en: trocathlon.decathlon.es”.
BBVA
Bilboko enpresa gara eta BBVAren jakinarazpena jaso genuen, urriaren 14ko data duena, banka elektronikoan alta emateko eskaera luzatzen zitzaigun bertan. Bada, jakinarazpena ez dago euskaraz idatzia.
105
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
760-2013 BRICO CENTRO Berrizko Brico Centro brikolaje etxeak gaztelania hutsean zabaldu du Eguberrietako propaganda Durangaldeko etxeetako postontzietan.
Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:
765-2013 AKI Aki brikolaje dendek azaroaren 20tik abenduaren 21era bitartek eskaintzak iragartzen dituen propaganda gaztelania hutsean banatu dute Durangoko postontzietan
106
3. GOMENDIOAK
107
Erregio edo Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna berresteko agirian Espainiako estatuak beregain hartutako konpromisoen egoera adierazten du txosten honek. Bertan azaltzen den informazioa agirien bidez egiaztatuta dago; alegia, herritarrek Hizkuntz Eskubideen Behatokira bidalitako kasu zehatzekin. GOMENDIO OROKORRAK: Laugarren txostenean egindako gomendioak aurreko txostenetan egindakoen errepikapena besterik ez dira. Izan ere, orain arte aurkeztu ditugun datuek erakutsi bezala, ezinbestekoa da urrats eraginkorrak ematea Ituna benetan betetzea lortuko bada: ¾ Estatuko Administrazio Zentralak ofizialkidetasuna hobeto ziurta dezala, eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen ofizialtasuna gaztelaniarena (Estatuko hizkuntza ofiziala) bezain erreala eta hura bezain eragingarria izan dadila. ¾ Neurri gehiago har daitezela azaroaren 24ko 10/1982 Legea, Euskararen Erabilera Arautzeko Oinarrizkoa, benetan ezar dadin. ¾ II eta III. ataletako konpromisoak Trebiñun aplikatzea. GOMENDIO BEREZITUAK: 8. artikulua: Irakaskuntza Euskal Autonomia Erkidegoa: ¾ Gaur egun indarrean dagoen hizkuntza-eredukako sistema berrikus dadila eta, horren ordez, EAEn indarrean dauden legeek aitortzen dituzten eskubide eta betebeharrak benetan ziurtatuko dituen irakaskuntza-eredua ezar dadila. ¾ Hezkuntza tekniko-profesionala euskaraz egin ahal izateko bermeak jar daitezela. ¾ Titulu ofizialak eskuratzea ahalbidetzen duten unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetan enbor-kredituen % 75 gutxienez euskaraz ikasi ahal izateko bermeak jar daitezela. 9. artikulua: Justizia Estatuko Administrazio Orokorra ¾ Botere Judizialaren Lege Organikoa, 231. artikulua bereziki, Espainiako Estatuak bere gain hartutako konpromisoetara egoki dadila. ¾ Aldeetako batek eskatzen badu, ahozko prozedura penal, zibil, sozial edo administratiboak euskaraz ulertu edo hitz egiteko gai diren epaileekin egingo direla ziurta dadila, interpreterik gabe.
108
¾ Aldeetako batek eskatzen badu, idatzizko prozedurak erregio edo gutxiengo hizkuntza ofizialean egingo direla ziurta dadila. ¾ Goian adierazitakoa bete dadin, justiziako funtzionarioek eta karrera judizialeko kideek euskara modu eraginkorrean ikasteko derrigortasun- eta lehentasunneurriak har daitezela. 10. artikulua: Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak Estatuko Administrazio Orokorra ¾ Euskara benetan eta behar bezala erabil dadila administrazioak herritarrekin izaten dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan; administrazioaren inprimaki, testu eta agirietan. ¾ EAEn dauden Estatuko administrazioetako lanpostuak betetzeko baldintza sistematikotzat euskaraz jakitea jar dadila. Eskualdeko administrazioa. Euskal Autonomia Erkidegoa ¾ Euskara benetan eta behar bezala erabil dadila Administrazioak herritarrekin dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan: inprimaki, testu eta agirietan. Ahalegin berezia egin dadila Osakidetza - Euskal Osasun Zerbitzuan- eta Ertzaintza -Euskal Polizia Autonomoan. ¾ Komunitateko administrazioan plazak betetzeko garaian euskaraz jakitea baldintzatzat jar dadila, bereziki herritarrekin harremanak izan beharreko lanpostu estrategikoetan. Ahalegin berezia Osasun sailean (Osakidetza) eta Herrizaingo sailean (Ertzaintza). Tokiko administrazioa: ¾ Euskara benetan eta behar bezala erabil dadila Administrazioak herritarrekin dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan: administrazioaren inprimaki, testu eta agirietan. ¾ Toki-administrazioetan plazak betetzeko garaian euskaraz jakitea baldintzatzat jar dadila, bereziki herritarrekin harremanak izan beharreko lanpostu estrategikoetan. 11. artikulua: Hedabideak ¾ Euskarazko prentsak garapenerako inbertsio-politikak abian jartzeko laguntzak.
109
Estatuko Administrazio Orokorra ¾ Espainiako Irrati Telebista eta irrati nahiz telebista pribatuak EAEko hizkuntz errealitatera eta euskararen ofizialtasunera egokitu daitezela, eta euskarazko saioak behar bezala susta ditzatela. ¾ Estatuko Administrazio Orokorrak publizitate instituzionala bermatu behar du euskarazko egunkari bakarrean. Euskal Autonomia Erkidegoa ¾ Euskarazko komunikabideen garapenerako diru-laguntzak hitzarmen bidez ematea. ¾ Administrazio guztiek publizitate instituzionala bermatu behar dute euskara hutsezko egunkari eta aldizkarietan
12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak ¾ Zinema, ikus-entzunezko eta informatikaren arloetan euskararen erabilera sustatu eta arautzeko neurriak har daitezela. ¾ Kultur sustapeneko euskarri guztietan euskara erabil dadila 13. artikulua: Ekonomia- eta Gizarte-bizitza ¾ Jarduera ekonomikoetan nahiz sustatzeko neurriak har daitezela.
gizarte-jardueretan
euskararen
erabilera
¾ Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskal hiztunen hizkuntz eskubideak bermatuak izateko neurriak har daitezela.
110