Euroituna 2014 nafarroako foru erkidegoa

Page 1

!"#$%&%$'( !")$)*$' !++,-%( ,.( /*)0%,&-(,& 1%2'*&)2,& !*+(#$'( 3)*&$ ,*"'$+$+% $#4%'$)2,$+,& 4$*-$++,& ,5$4*$2%($ NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA


Txosten honetan agertzen diren datuez, ondorioez zein informazioaz, orokorrean, baliatu nahi izanez gero, arren, aipatu iturria: Hizkuntz Eskubideen Behatokia, Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa. 14. Txosten berezitua. Euskal Herria 2014.

Izenburua: Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa

Mota: 14. Txosten berezitua Š Hizkuntz Eskubideen Behatokia Marzelo Zelaieta 75 U3 eraikina, 13. bulegoa 31014 Iruùea

1, Arsenal plaza 64 100 Baiona behatokia@behatokia.org

2


Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna euskarari aplikatzearen laugarren ebaluazioa

3


AURKIBIDEA 1.

Sarrera

2.

II. atalaren ebaluazioa

11

7. artikulua: Helburuak eta printzipioak

26

III. atalaren ebaluazioa

72

8. artikulua: Irakaskuntza

76

9. artikulua: Justizia

90

3.

4.

5

10. artikulua: Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak

101

11. artikulua: Hedabideak

204

12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak

210

13. artikulua: Ekonomia- eta gizarte-bizitza

230

Gomendioak

243

4


1. SARRERA

5


1. HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioa 2001eko ekainaren 26an sortu zen 2022/2001 ebazpenaren bidez, eta 135 erregistro-zenbakiarekin inskribatu zen Nafarroako Gobernuko Fundazioen Erregistroan. Behatokiak gizarte eragile ugariren babesa jaso zuen hedabideen aurrean eginiko aurkezpenean eta euskararen normalizazioaren alde diharduten erakunde-multzo handi batek eginiko hausnarketatik sortu zen. Erakunde horiek Euskararen aldeko Gizarte Eragileen Kontseilua eratu zuten, eta hortxe aurkituko dugu Behatokiaren sorreraren muina. Kontseilua zer den azaltzera sartuko ez bagara ere, aipatu nahi dugu Kontseiluak gure hizkuntzaren normalizazioaren alde diharduten erakunde gehientsuenak eta esanguratsuenak biltzen dituela: AEK (Helduen Euskalduntze Alfabetatzerako Koordinakundea), IKA (Euskal Herria osoan lan egiten duten helduen euskalduntzerako koordinakundea), Ikastolen Elkartea, Sortzen Ikasbatuaz (euskal eskola publiko berriaren aldeko koordinakundea), BERRIA (euskara hutsezko egunkari bakarra), Euskal Konfederazioa (iparraldean euskararen alde lan egiten duten eragileak biltzen dituen erakundea), eta abar luze bat. Kontseiluko kideen barne hausnarketek agerian jarri zuten gure hizkuntza komunitateak tresna bat behar zuela hizkuntza-eskubideen egoera hizkuntzaren lurralde osoan zertan den ikertzeko. Inolako gobernu edo administrazio erakunderen mende egongo ez zen erakunde bat, baina arestian aipatutako eragile guztien babesa izango zuena. Horrela Behatokiak, besteak beste, urtero hizkuntzaren lurraldeko hizkuntza-eskubideen egoeraren berri emango zuen txostena aurkezteko ardura hartu zuen. Aipatu diagnosiak bi helburu zituen; batetik, hizkuntza-komunitateko kideei egoeraren autopertzepziorako elementuak eskaintzea; eta bestetik, erakundeei eskubideen bermeak non huts egiten duen, eta ondorioz, non eragin behar duten jakiteko tresna eskaintzea. Behatokiak informazio-iturri guztiz ez-ohikoan oinarrituz egiten du txostena, herritarren bizipenetan hain zuzen ere. Horretarako Behatokiak Euskararen Telefonoa izeneko zerbitzua jarri zuen herritarren eskura, gertatu zaizkien eskubide urraketen berri helarazteko tresna. Behatokiak urteko txostena prestatzeko datuak biltzeaz gain, hizkuntza-eskubideak urratu dituzten administrazio eta erakundeekin harremanetan jartzen da kexen berri emateko eta berriz ere horrelakorik ez gertatzeko neurri eraginkorrak har ditzaten eskatzeko. Zerbitzua abian jarri zenetik, Behatokiak 12.000 kexatik gora bideratu ditu, eta beraz, uste dugu, esku artean ditugun datuak oso baliagarriak direla hizkuntza-eskubideen inguruko balorazioak egiteko.

6


Horregatik, gure lurraldeko herritarrek bizi izan dituzten egoera errealekin jantzi ditu baieztapen guztiak. Horrela, Euroituna aplikatzeko neurriei dagokienez, hartutako konpromisoaren eta betetze-mailaren artean dagoen jauzia egiaztatzen dute adibideok. Gure ustez, txosten honetan aurkezten ditugun agiriek eta kasuek, euskal hiztunen benetako egoerara, eta egunerokoan aurkitzen dituzten zailtasunetara gerturatzen lagunduko die, zalantzarik gabe, Adituen Batzordeko kideei. Hala ere, argi utzi nahi dugu ez dela hori txosten hau egiteko erabili dugun bide bakarra. Behatokiak Estatuak eginiko txostena Kontseilua osatzen duten erakunde eta taldeekin kontrastatu du. Erakunde bakoitzari dagokion arloaren inguruan eginiko balorazioa eskuratu dio, hezkuntza, hedabideak, justizia, ... bakoitzak bere irakurketaren berri eman dezan. Horrela bada, uste dugu txosten honetara ekarritako informazioak interes bikoitza duela; alde batetik, gertaera errealen berri eman dugu, eta bestetik, balorazioa eskaini duten erakunde eta taldeen iritzi kualifikatua bildu dugu. Gure fundazioaren estatus juridikoari dagokionez, hona Estatutuek diotena: “Hizkuntz Eskubideen Behatokia” izenarekin fundazio bat sortu da. Fundazioa Nafarroako Zuzenbide Zibil Foraleko Konpilazioa arautzen duen 44 Legearen arabera sortu da edo Foru Berria delakoaren arabera eta Zerga erregimena eta patrozinio jarduerak arautzen dituen uztailaren 2ko 10/96 Legeak dioenaren mende jartzen da. “Hizkuntz Eskubideen Behatokia Fundazioa” irabazi asmorik gabekoa da eta 7. artikuluan jasotzen diren xedeak betetzera zuzendua dagoen ondare autonomoa duen euskararen sustapenerako fundazio pribatua da. 7. artikuluan, Fundazioaren helburuen artean, honako hau jasotzen da esplizituki: Erregio zein Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunak aitortzen dituen eskubideak oro aplikatu eta bermatzen laguntzea Bukatzeko, Itunaren 16. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, lurraldean legez eratutako erakunde den heinean, III. zatian hartutako konpromisoen inguruko gaiez ohartarazi ahal izango du Adituen Batzordea. Beste alde batetik, Behatokiak euskararen lurralde osoaren jarraipena egiten duela kontuan hartuta, ohartarazi nahi dugu jarraian aurkezten dugun txostena Espainiako Estatu Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Gobernuak eginikoen balorazioa sakona dela.

7


2. ESPAINIAKO ESTATUAK AURKEZTUTAKO TXOSTENAZ Erregio zein Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna sinatu zuen lehenengo hamaiken artean dago Espainiako estatua. 1992ko azaroaren 5ean sinatu zuen, baina bederatzi urte geroago, 2001 apirilaren 9an, berretsi zuen, eta urte hartako abuztuaren 1ean jarri zen indarrean. Itunaren 15. artikuluaren arabera, aldeek aldizka txostena aurkeztu beharko diote Europako Kontseiluko Idazkari Nagusiari Ituneko II. zatiari jarraikiz garatu diren politiken inguruan, eta III. zatitik bere egin dituzten xedapenak aplikatzeko neurriez. Espainiako estatuak kartaren aplikazioari buruzko IV. ebaluazio txostena aurkeztu du 2014ko maiatzean. 2010-2013 aldiari dagokiona, hain zuzen ere. Itunaren 16. Artikuluko 2. Paragrafoak ezartzen du estatuan legez sortutako erakunde eta elkarteek txostena aztertuko duen Adituen Lantaldeari oharrak egiteko eskubidea dutela. Hori kontuan hartuta, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak ondorengo orrietako informazio helarazi nahi dio Adituen Batzordeari, Ministroen Batzordeari bidaliko dion txostena egiterako orduan kontuan har dezan.

3. ITUNAREN APLIKAZIOA ESTATUAN: ARAZO ESTRUKTURALAK ITUNAREN INTERPRETAZIOA: NAFARROAKO KASUA

Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berretsi zuenean, Estatuak errefusatu egin zuen Euroitunaren III. Atala Nafarroa osora aplikatzea. Euskara ofiziala den eremuetan besterik ez zuen aplikatu. Aurreko zikloetan Estatuak, behin eta berriz esan zuen euskara ofiziala ez zen guneetan II. Zatia aplikatuko zitzaiola. Are gehiago, Adituen Batzordeak begi onez ikusi zuen modu horretara nolabaiteko babesa esleitzen zitzaiola euskarari. Hori horrela izanik ere, Espainiako Estatuak aurkeztutako txostenean, II. Atalaren balorazioa egiten denean ez zaio inolako aipurik egiten Nafarroari. Ondorioz, Euroituna berretsi zenetik itunaren monitorizazioan atzerapausoak izan direla esan behar dugu. 3. ebaluazio aldiaren ostean Europako Kontseiluaren Adituek Nafarroako euskal hiztunen kopuru eta banaketa geografikoari buruzko datu eguneratu eta fidagarriak emateko eskakizuna egin bazion ere Estatuari, 3. ebaluazio aldirako eskaini zituzten datuak aurkeztu dituzte berriro ere.

8


Azalpen modura, Nafarroako Estatistika Planak 2013. urte amaierarako inkesta soziolinguistiko berria eta Nafarroako mapa soziolinguistikoa aurreikusi zituela agertzen dute, baina eragiketa estatistikoaren konplexutasuna dela eta, ezinezkoa izango dela ondorioak eta mapa 2014 urtera arte eskuragarri izatea. Nafarroako Gobernuaren datu propiorik ezean, Eusko Jaurlaritzak 2011an argitaratutako V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Nafarroan bizi diren 16 urte edo gehiagoko 537.000 pertsonetatik 63.000 (%11,7) elebidunak dira, 40.000 elebidun hartzaileak (%7,5) eta 434.000 (%80,8) erdaldunak. Nafarroako elebidunen ehunekoak 2,2 puntu egin du gora azken 20 urteotan (%9,5etik %11,7ra), baita elebidun hartzaileenak ere (%4,6 tik %7,6ra). Elebidunen igoera batez ere eremu mistoan gertatu da (%5etik %9,8ra). Eremu ez euskaldunean %0,6 tik %2,3ra etorri dira elebidunak, eta eremu euskaldunean, elebidunen kopurua bere horretan dago hogei urteotan, %60 inguruan alegia. Nafarroako elebidunen %47,5 eremu euskaldunean bizi da, %45,3 eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean %7,2. Nafarroako herritar elebidunak eta hizkuntza eremuak Eusko Jaurlaritza 2011ko azterketatik aterata

ELEBIDUNEN PORTZENTAJEA NAFARROAKO HIZKUNTZ EREMUETAN

50 45 40 35 30 25 20 15 10 5 0

47,5 45,3

7,2

EREMU EUSKALDUNA

EREMU MISTOA

EREMU EZ EUSKALDUNA

Horrela, Ituna Nafarroako eremu euskaldunean soilik aplikatzeak lurraldeko euskal hiztunen erdia baino gehiago babesik gabe uzten ditu. Ez dugu uste hiztun kopurua denik hizkuntza komunitate bateko kideen eskubideak aitortu eta bermatzeko arrazoirik pisuzkoena. Beste arrazoi asko daude, besteak beste, historikoak, sozialak‌ Hala ere argi utzi nahi dugu kuantitatiboki ere euskal hiztunen ia erdia diskriminatzen duela Estatuaren interpretazioak.

9


Adituen Batzordeak berak nolabaiteko harridura azaldu zuen bere lehen txostenean lurraldeko datu demolinguistikoak eta euskal hiztunak lurraldean nola banatzen diren ezagutu zuenean. Batzordeak esana da: Iru単ea da Nafarroa osoan hiri bakarrean euskaldun kopururik handiena biltzen duen hiria. Ez dago argi zergatik Estatuak izaera ofiziala duten hizkuntzei eta estatus hori aitortzen zaien eremuetan soilik eskaintzen dien III. zatiko xedapenetan aurreikusitako babesa. Era berean, ez da argitzen zein den III. zatian eskainitako babesa hizkuntza berezkoa izaki, ofizialtasunik aitortzen ez zaion eremura ere ez zabaltzeko arrazoia. Eta arrazoi hori ez jakitearen ondorioz, gure ustez, jarrera horrek Itunaren helburuen eta printzipio orokorren aurka jotzen du, zuzen-zuzenean. Gainera, Estatuak legeak ezarritako eremu mistoari eta ez euskaldunari II. zatia soilik aplikatzeko egiten duen interpretazioa, Nafarroan indarrean dagoen Euskararen Legearen aurkakoa da. 18/1986 Legeak, Euskarari buruzkoak dioenez euskara eta gaztelania Nafarroako hizkuntza berekiak dira (lurralde osoan), eta ofizialtasuna eremu jakin batera mugatzen bada ere, legeak ezartzen du neurri eraginkorrak zehaztu behar direla lurralde osoan euskara erabiltzeko eskubidea bermatzeko. Horrela bada, ulergaitza egiten da Ituna hain modu murriztailean interpretatzea eta Nafarroako biztanleen gehiengoari, eta euskaldunen erdiari begirako konpromisoen aplikazioa albo batera uztea. Horregatik, guztiz ezinbestekotzat jotzen dugu III. zatia lurralde osoan aplikatzearen inguruko hausnarketa berri bat.

10


2. II. atalaren ebaluazioa

11


KOKAPEN OROKORRA Hiztun kopuruari buruzko datuak Euskara errealitate deserosoa izan da historikoki Nafarroako agintarientzat, eta horrek isla zuzena du hizkuntzaren corpus juridikoan, eta Nafarroako Gobernuak garatu duen hizkuntza-politikan. Espainiako estatuak LORAFNA edo Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoaren bidez eman zion Autonomia Estatutua Nafarroako Foru Komunitateari. Lege horren 9. artikuluan agertuko zaigu Nafarroako herritarrei aplikatuko zaien bereizkeriaren lehen arrastoa: Gaztelania da Nafarroako hizkuntza ofiziala, eta euskarak ere izaera ofiziala izango du Nafarroako eremu euskaldunean. Foru Lege batek finkatuko ditu eremuak, arautuko du euskararen erabilpen ofiziala, eta antolatuko du euskarazko irakaskuntza. Legea egin zenean, hots, 1982an, euskararen presentzia ukaezina zen eremura mugatu zen hizkuntzaren ofizialtasuna, lurraldearen gainerako zatian euskarak bizi zuen atzerabidearen arrazoiei (mendeetako jazarpen ageriko nahiz sotilagoari) erreparatu gabe, eta ondorioz hizkuntza-komunitateari eginiko kaltea eta hura erreparatzeko mekanismoak aintzat hartu gabe. Horrela baino ezin da ulertu Nafarroako agintariek euskararen errealitatea berez dena baino ahulagoa eta desitxuratuagoa, lurraldearen zati txiki batera mugatua, agertzeko duten grina. Euskal hiztunen komunitatea gutxiengo baten modura agertzen dute beti, eta gutxiengo izate hori euskaldunei eskubide gutxiago aitortzeko baliatzen. Horren erakusgarri dira 3. ebaluazio aldiaren ostean Europako Kontseiluaren Adituek Nafarroako euskal hiztunen kopuru eta banaketa geografikoari buruzko datu eguneratu eta fidagarriak emateko eginiko eskakizunari erantzunez Nafarroako Gobernuak eman dituen datuak. Hasteko, 3. ebaluazio aldirako eskaini zituzten datuak aurkeztu dituzte berriro ere. Azalpen modura, Nafarroako Estatistika Planak 2013. urte amaierarako inkesta soziolinguistiko berria eta Nafarroako mapa soziolinguistikoa aurreikusi zituela agertzen dute, baina eragiketa estatistikoaren konplexutasuna dela eta, ezinezkoa izango dela ondorioak eta mapa 2014 urtera arte eskuragarri izatea. 2014 urtea aurrera doa, baina Nafarroako agintariek ez dute oraindik ez inkestaren emaitzen, ez maparen aurkezpen publikorik egin. Kontseiluak bere aldetik, Nafarroako Estatistika Institutuaren bitartez jakin ahal izan du, arazo metodologikoak tarteko, oso zaila izango dela mapa soziolinguistikoa osatu ahal izatea. Izan ere, 1991 eta 2001 urteko inkesta soziolinguistikoak etxez etxeko erroldan jasotako datuak baliatuz egin ziren, unibertso osoa hartuz, alegia, aldiz, 2011 urtean inkesta bidez bildu ziren datuak Europatik horrela gomendatuta, eta 85.000 laguneko laginari galdeketa eginez. Metodologia aldatu izanak, zaildu egin du nonbait datuen erkaketa, 2011ko inkestaren datuek eskaintzen duten fidagarritasuna txikia delako, ez hainbeste herri gune txikietan, baizik eta populazio gehien pilatzen den udalerrietan.

12


Alderaketa egiten hasita emaitzek hori erakutsi dute, ez dagoela koherentziarik 1991 eta 2001 eta 2011ko emaitzen artean. Hori horrela datuak beste erregistro administratiboetako datu estatistikoekin gurutzatzen ahalegindu direla, baina ezin izan dutela jakinarazi dute bateraezintasun arazoak tarteko. Gauzak horrela, 2014 urterako agindutako maparik ez dugu izango Nafarroako Estatistika Institutuak Kontseiluari jakinarazitakoaren arabera. 2011 urteko inkesta soziolinguistikoaren emaitzei dagokienez, ulermenari buruzko datuak besterik ez dira argitaratu. Ezagutzaz hitz egin ahal izateko, ordea, hitz egiteko gaitasuna, idaztekoa eta irakurtzekoa ere kontuan hartu behar dira, horien arabera finkatu baitira aurreko inkestetan euskaldun eta ia euskaldun kategorizazioak. Gauzak horrela, inkestaren emaitzek ez dute benetako ezagutzari buruzko datu ofizialik ekartzen, eta ondorioz, ez dute ezagutzaren bilakaeraren jarraipena egitea ahalbidetzen. 2011 urteko inkestak badu beste eragozpen bat: aldatu egin da emaitzak sailkatzeko irizpidea. 1991 eta 2001 urteko inkestetan legez ezarritako hiru eremu soziolinguistikoen arabera aurkeztu ziren ezagutza eta erabilera datuak. 2011ko inkesta soziolinguistikoaren kasuan “Navarra 2000� eskualdatze irizpidea baliatu dute datuak aurkezteko. Bi sailkapenak ordea bateraezinak direnez, ez dute ahalbidetzen hizkuntza eremu bakoitzeko bilakaera soziolinguistikoa aztertzea. Gauzak horrela, 2011ko inkesta soziolinguistikoak ezagutzari buruzko datu orokorrak besterik ez ditu eskaintzen. Datu horien arabera, aztertutako populazioaren %11,85 litzateke euskalduna (63.631), %9,08 ia euskalduna (48.794) eta %79,07 erdalduna (424.564), baina ez daukagu jakiterik hizkuntza-eremuen arabera nola banatzen diren. Nafarroako Gobernuak, datu propioak ezkutatuz, Eusko Jaurlaritzak 2011 urtean eginiko inkesta soziolinguistikoko datuetara jotzen du Europako Adituen Batzordeari azalpenak emateko, hori bai, agertu nahi dituen datuetan jarriz azpimarra, beti ere. Eusko Jaurlaritzak eginiko azterketaren ondorioek honakoa diote: Nafarroan bizi diren 16 urte edo gehiagoko 537.000 pertsonetatik 63.000 (%11,7) elebidunak dira, 40.000 elebidun hartzaileak (%7,5) eta 434.000 (%80,8) erdaldunak. Nafarroako elebidunen ehunekoak 2,2 puntu egin du gora azken 20 urteotan (%9,5etik %11,7ra), baita elebidun hartzaileenak ere (%4,6 tik %7,6ra). Elebidunen igoera batez ere eremu mistoan gertatu da (%5etik %9,8ra). Eremu ez euskaldunean %0,6 tik %2,3ra etorri dira elebidunak, eta eremu euskaldunean, elebidunen kopurua bere horretan dago hogei urteotan, %60 inguruan alegia. Nafarroako elebidunen %47,5 eremu euskaldunean bizi da, %45,3 eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean %7,2. Euskararen erabileran alde handiak daude eremu batetik bestera. Euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen dutenak %48 dira eremu euskaldunean, %1,7 eremu mistoan eta %0,2 eremu ez euskaldunean.

13


Euskararen erabilera sustatzearen aldeko jarrerak 16 puntuko hazkundea izan du azken 20 urteetan. Gaur egun nafarren %37,7 euskararen erabilera sustatzearen alde dago. Aurkako jarrerak behera egin du, eta gaur egun %34,5 da euskara sustatzearen aurka azaltzen dena. Eremuaren arabera, alde handiak daude. Izan ere, eremu euskaldunean eta mistoan gehiago dira euskara sustatzearen aldekoak kontrakoak baino, baina eremu ez euskaldunean alderantziz gertatzen da. Nafarroako Gobernuak ordea, euskararen erabileran eremu batetik bestera dagoen aldea, gazteen artean ezagutzak hezkuntzari esker gora egin duela baina familia bidezko transmisioaren eta erabilera indizeak mantendu egiten direla, eta eremu euskaldunean euskara sustatzearen aldeko jarrerak izan duen beherakada azpimarratu ditu Jaurlaritzaren inkestatik. Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzari Nafarroako Gobernuak aipatzen duen jaitsiera horri buruz galdetu zion. Jaurlaritzak horren konstantziarik ez zuela erantzun zuen. Lege mailako berrikuntzak. 2010urtetik 2013 urtera bitarteko lege-mailako berrikuntzarik nabarmenena bezala agertzen du Nafarroako Gobernuak, 2/2010 Foru Legea, otsailaren 23koa, 18/1986 Foru Legearen 51.a) eta 5.1.b) artikuluak aldatzen dituena, eta Foru Lege horretako 5.2 artikuluan aurreikusitako mekanismoa aplikatzea ahalbidetzen duena, Aranguren, Belaskoain, Galar eta Noain-Elortzibar udalerriak eremu mistoan sartzeko. 24 urtean lehen aldiz baliatu da 18/1986 Foru Legeak eskaintzen zuen aukera. Eskaera egin zuten 4 udalerrietatik 3 soilik pasa ziren eremu ez euskaldunetik eremu mistora, 2/2010 Foru Legeak eremu mistoa herri jakin batzuetara zabaltzea aurreikusten baitu, beti ere, kasuko udalek hala erabakitzen badute, eta errealitate administratibo eta linguistikoa Euskarari buruzko Foru Legera egokitzen bada. Errealitate soziolinguistikoa alde izan arren, Noain-Elortzibarko udalak ez zuen aukera baliatu eta ezetsi egin zuen udalerria eremu mistoan sartzea. Ekimen horren ostean, gisa bereko eskaera gehiago ere bideratu dira eremu ezeuskalduna deritzoneko beste zenbait herri eremu mistoan sartzeko, hala nola, Tafalla, eta Erriberri, baina arrakastarik gabe. Izan ere, 2/2010 Foru Legean aipatu bezala, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legeak garai hartako legegileari egokiak iruditu zitzaizkion irizpide soziolinguistiko eta politikoen arabera zerrendatu zituen Nafarroako hizkuntza eremuak osatzen dituzten herriak. Miquel Gros i LladĂłs-ek “Euskararen berreskurapena Nafarroanâ€? ikerlana argitaratu zuen 2007 urtean Euskaltzaindiaren eskutik. Andaluzian pasatu zituen urte gutxi batzuk aski izan zituen konturatzeko berak ezagutu zuen Nafarroa ez zetorrela bat Estatuko beste zenbait herrialdetako jendeak Foru Komunitateaz zuen informazioarekin. Izan ere, Nafarroaz gutxi jakiteaz gain, hemengo errealitatea desitxuratzen duten zenbait estereotipotan oinarritutako aurreiritziak zituztela ikusi zuen, besteak beste, nafarrak ez direla euskaldunak edota euskara ez dela Nafarroako hizkuntza.

14


Nafarrek udal erroldetan (1986, 1991, 1996 eta 2001ekoetan) euskararen ezagueraz ematen dituzten erantzunak banan-banan aztertzea erabaki zuen orduan. Lau errolda horiek udalez udal eta banan-banan aztertu zituen eta emaitzak eskualdeka, azpieskualdeka eta udalez udal aurkeztu zituen Nafarroa osokoak ere emanez. Gainera emaitza horiek koadro eta mapetan irudikatu zituen eta islatzen zuten errealitate soziolinguistikoa koloreen arabera mailakatu, ahalik eta ulerterrazena izan zedin. Azkenik, euskara jakiteari dagozkion emaitzak modurik zehatzenean azaltzearren, egileak bi kategoriatan sailkatu zituen nafarrak: vascofonoak –euskara ulertzeko gai direnak– eta euskaldunak –euskaraz aritzeko ere gai direnak–. Horrela lortutako mapak egun indarrean dagoen euskararen eremuen mapa, behinik behin, erabat zalantzan jarri zuen, begi bistakoa baitzen 1986an onartu zen mapak, gaurko datuekin egin izan balitz, beste banaketa bat izanen zuela, lan honen egileak aditzera eman eta proposatzen duen bezala. Miquel Gros i Lladós-ek argi erakutsi zuen euskara nafar guztien ondarea dela eta euskaldunak Nafarroa osoan daudela barreiatuta. Modu berean, liburuak frogatu zuen askok pentsatzen dutena baino egoera hobeagoa duela, gaur egun, euskarak Nafarroan. Izan ere, oraingo haur eta gazteak aurreko belaunaldietakoak baino euskaldunagoak dira. Gainera, euskaldunen ugaritzea eskualde ia guztietan gertatu da. Zentzu honetan, liburu honen ondorio garrantzitsuenetarikoa da, Euskararen Legeak Nafarroan ezarri zuen eremuen araberako banaketa ez datorrela bat gaur egungo egoera soziolinguistikoarekin, eta 18/1986 Legeak, Euskararenak, Nafarroako eremu soziolinguistikoak zehazteko jarraitutako irizpideei eutsiz gero, eremu euskalduneko muga hegoalderantz mugitu beharko litzatekeela, eta erribera albo batera utzita, eremu ez-euskaldunean gelditzen diren herri gehienak eremu mistoan sartu beharko liratekeela. Baina lege berrikuntzak hizpide ditugun honetan Nafarroako Gobernuak legeak egokitzeko erakusten duen jarrera zurruna salatu nahi dugu. Bigarren ebaluazio aldiaren ostean Europako Batzordeak euskarari eremu mistoan babes maila handiagoa emateko eskariak egin zien nafar agintariei. Eskaera horrek, ordea, ez du inolako ondoriorik izan. Are gehiago, gobernuak 29/2003 Dekretuaren izpiritu murriztailean sakontzen jarraitu du. Horrela, Espainiako Epaitegi Gorenaren epai irmo bidez baliogabetuta gelditu ziren 29/2003 Dekretuaren hainbat artikuluk indarrean jarraitzen dute “de facto” gobernuak aplikatzen duen hizkuntza politikan eta agintariek balio osoa balute bezala egiten dute haien aipua erantzukizunak eskatzen zaizkienean.

15


Nafarroako Arartekoak ere, 2010 urtean, Nafarroako Parlamentuak eskatuta, Elebitasuna eta herritarren hizkuntza eskubideen egoera izeneko txosten berezituan hainbat iradokizun eta gomendio egin zizkion Nafarroako Gobernuari 29/2003 Foru Dekretua aldatu eta egungo errealitate soziolinguistikora egokitu dezan. Besteak beste, eskatu zion Nafarroako Parlamentuak 2006ko otsailaren 2ko bilkuran erabakitakoaren ildotik, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua berraztertzea, haren araupetzea osatzeko, arloari buruzko erabaki judizialen arabera egokitzeko eta Euskarari buruzko Foru Legeak jasotzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokor eta erabatekoa eskaintzeko, 1986tik metaturiko esperientziaren argitara. Era berean Nafarroako Gobernuari iradoki zion Euskarari buruzko Foru Legearen exekuzioari buruzko erregelamendu orokor bat egin eta onets dezala, harekin ordezteko, ikuspegi osoago batetik eta erabilera sustatzearen ikuspegitik, aipatu Foru Dekretua eta lehendik dauden beste batzuk, halako moduz non, ahal den adostasun sozial handienarekin, egonkortasuna emanen zaien foru legearen garapenari eta aplikazioari. http://www.defensornavarra.com/index.php/es/Informes-y-otras-publicaciones/Informesespeciales/2007-2011/2010/INFORME-A-PETICION-DEL-PARLAMENTO-DE-NAVARRA-Elbilingueismo-y-la-situacion-de-los-derechos-lingueisticos-de-los-ciudadanos (101-110 orr.)

16


Nafarroako agintariek, alabaina, arbuiatu egin dituzte Nafarroako Arartekoaren iradokizunak. Ildo honetan ezin dira aipatu gabe utzi 2011 urtean abiatu eta oraindik amaitu ez den legegintzaldiaren barruan, Nafarroako Parlamentuan, 18/1986 Foru Legeak ezartzen duen zonifikazioak eta Nafarroako Gobernuak aplikatzen duen hizkuntza politikak dakartzan kalte eta eragozpenek bide emanda burutu diren saioak: guztira 6 adierazpen, 26 ahozko galdera, 22 galdera idatzi, 19 informazio-eskaera, 2 interpelazio, 26 agerraldi, 23 lan saio, bisita 1, 23 mozio eta ekimen legegile bat landu dira orain artekoan. Kopurua bera, zerbaiten adierazgarri delakoan gaude, Nafarroako agintariek Nafarroako euskaldunei bizkarra ematen dien hizkuntza politika aplikatzen jarraitzeko asmoan tinko jarraitzen badute ere. Informazio osagarria Europako Adituen Batzordearen 3. ebaluazio aldiaren ondorioen txostenean Euskarabideari eta Euskararen Nafar Kontseiluari buruzko informazioa eskatu zioten Adituek Nafarroako Gobernuari. Euskarabidea erakunde autonomoa sortzen duen 183/2007 Foru Dekretuak dioenez, Euskarabidearen xede orokorrak herritarrek euskara ezagutzeko eta erabiltzeko duten eskubidea babestea eta eskubide hori eraginkor egiteko behar diren tresnak definitzea, eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea dira. Esanguratsua da, ordea, gobernuak horien aipurik ez egitea Europako Adituen Batzordeari zuzendutako txostenean. Aitzitik, euskararen garapenera bideratutako baliabideak kudeatzeko zereginean jartzen du azpimarra, nahiz eta baliabide horien %70 Euskarabidearen egiturak berak xahutu, eta krisiaren aitzakia baliatuz erakundearen aurrekontua urterik urte murriztu.

Euskarabidearen aurrekontuaren bilakaera 2009-2012 3.500.000,00 € 3.000.000,00 €

3.145.653,00 €

3.191.002,00 €

3.030.428,00 €

2.500.000,00 €

2.318.934,00 €

2.000.000,00 € 1.500.000,00 € 1.000.000,00 € 500.000,00 € -

€ 2009

2010

2011

2012

17


100% 90% 80% 70% 60% 50% 40% 30% 20% 10% 0%

1.158.668,00 €

1.917.235,00 €

2009

870.982,00 €

986.982,00 €

2.175.852,00 €

2.019.178,00 €

2010

Euskarabidearen funtzionamendu gastuak

2011

580.763,00 €

1.679.565,00 €

2012

euskararen sustapenerako diru-laguntzak

Ohar modura, esan behar da 2012 urtetik aurrera Nafarroako Gobernua aurrekontu luzatuarekin funtzionatzen ari dela, egin dituen aurrekontu proposamenek ez dutelako alderdi politikoen babesik izan. Ondorioz, aurrekontuaren kopuruak bere horretan mantentzen dira 2014 urtera arte, nahiz eta aurrerago azalduko dugun moduan, murrizketekin gauzatzen ari den. Datuak argiak dira. Euskarabideari esleitutako aurrekontua murrizten joan da urtetik urtera. Aurrekontua murriztu den aldi berean, ordea, funtzionamendu gastuetara bideratutako diruen proportzioa handitzen joan da, 2009an %62koa zena 2012an %74koa izatera iritsi arte, eta aldiz euskararen sustapenera bideratutako aurrekontua %38tik %26ra murriztuz. Deigarria da, era berean, krisiaren testuingurua orokorra izanik, atzerriko hizkuntzen sustapenera bideratutako baliabideak egonkor mantendu direla ikustea.

18


Euskarara eta atzerriko hizkuntzetara bideratutako aurrekontuaren bilakaera 2.500.000,00 €

2.000.000,00 €

2.014.168,00 €

1.580.104,00 €

1.629.800,00 €

1.579.200,00 €

1.500.000,00 € 1.362.340,00 € 1.215.136,00 € 1.000.000,00 € 818.497,00 €

500.000,00 €

-

€ 2009

2010 Atzerriko hizkuntzetara zuzendutako aurrekontua

2011

2012

Euskarara zuzendutako aurrekontua

Euskararen garapenera bideratutako baliabideak kudeatzeko zeregin horretan, Gobernuak euskararen normalizaziorako estrategikoak diren egitasmoetan sartu du guraizea, tokiko euskal hedabideak, helduen euskalduntzea eta udal eta kontzejuetako euskara zerbitzuak eta euskara sustatu eta garatzeko programak kinka larrian jarriz. Euskarabideari ezarritako eginkizunetako bat helduen euskalduntzerako baliabide pertsonal, tekniko eta materialak kudeatzea da. Gobernuak azken 40 urtetan milaka nafar euskaldundu dituzten herri ekimeneko euskaltegientzat bideratutako diru-saila egonkor mantendu zuen 2007tik 2011ra, baina 2012 urteko aurrekontu proposamenean %30eko murrizketa aplikatu zion 280.000 €tara ekarriz. 2012-2013 ikasturtean Nafarroako AEK eta IKAren euskaltegiei diruz laguntzeko 245.000 euroko kontu-saila onartu zuen Gobernuak, aurreko murrizketari %12,5eko murrizketa gehituz, baina zentroek ez dute 2012ko urriaz geroztik zentimorik ere jaso, Euskarabideak ez duelako laguntza horiek banatzeko deialdirik egin. Urte amaiera arte ez zieten jakinarazi diru-laguntzak banatzeko deialdirik ez zela izango, eta horrela, 2001 urtetik etengabe urritu den diru-laguntza desagerrarazi egin dute, eta aurrerago berreskuratuko den ez dago batere argi. Gobernuak helduen euskalduntze-alfabetatzerako bideratu duen diru-saila beti izan da eskasa, baita urterik onenetan ere, inoiz ez delako kostuak estaltzeko lain izan, baina gobernuak 2012-13 ikasturterako agindutako kopurua benetan zen ziztrina, ikasle eta orduko 0,66 € baino ez, EAEko euskaltegiek HABEtik jasotzen dutenaren seirena. Bada hori ere ez dute eskuratu oraindik Nafarroako herri ekimeneko euskaltegiek, eta kolpe gogorra izan da haien biziraupenerako, batetik, diru hori ez zutela jasoko pentsatzeko motiborik ez zegoelako, eta bestetik, aurrera begirako jarduna kinkan jartzen duelako. Gaur egun, euskaltegiok ateak zabalik badituzte, bertan diharduten langileen eskuzabaltasun eta esfortzuagatik jarraitzen dute zabalik, lan baldintza kaskarragoetan bada ere, elkartasuna jorratuz erronkari eustea erabaki dutelako, garai hobeak etorriko diren itxaropenean.

19


Nafarroako komunikabide sozial publiko eta pribatuetan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietan euskararen presentzia gero eta handiagoa izan dadin bultzatzea da Euskarabidearen beste zereginetako bat. Aurrekontu murrizketek gogor eraso dituzte, ordea, Nafarroako euskarazko hedabideak. Azken urteetako diru-laguntzen beherakada nabarmen eta etengabeak, lehendik ere larria zen egoera areagotu dute azken hiru urteetan. 2006 urtetik aurrera beherakada etengabea izan dute laguntzetara bideratutako dirusailek eta euskara eta euskarazko hedabideak izan dira kaltetuenak egoera horretan, jarraian adierazten diren datuek argi erakusten duten moduan. 1999

2003

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2013

211.718,49€

228.156€

210.430,29€

156.000€

9.567€

127.729,08€

103.784,52€

0,00€

0,00€

Nafarroako Gobernuaren 2012 eta 2013 urteetarako aurrekontu proiektuan hedabideetan euskara sustatzeko diru sailik ez zen egokitu, desagertu egin zen, gautik goizera. Zentzu honetan, Nafarroako Parlamentuak eta Arartekoak berak ere hedabideen egoera egonkortzeko hitzarmena eta plana lantzeko eskatu zioten Gobernuari. Murrizketen eraginez tokiko euskarazko hainbat hedabidek kolokan dute etorkizuna. Gogoan hartu behar dugu hedabide hauek gehienak herri ekimenari esker sortu zirela, herritarrek eginiko diru-ekarpenekin, eta ondorioz, ez dutela enpresa sendoen sostengurik. Gauzak horrela, azken urteetako itoaldi ekonomikoak, lehendik ere larria zen egoera areagotu eta hainbat tokiko hedabide emisioak bertan behera uztera behartu ditu: Ttipittapa telebista, Esan Erran irratia eta Beleixe irratia esaterako. Beste hainbatek zozketak eta diru-bilketak egin behar izan dituzte herritarrei euskarazko informazioa eskaintzen jarraitu ahal izateko. Txosten hau ixteko unean jakin dugu, Euskararen Nafar Kontseiluak Nafarroako Gobernuari 2014ko aurrekontuetan hedabideetan euskara sustatzeko diru partida berreskuratzeko eta diru-laguntza deialdia publikatzeko eskatu diola, deialdia diru kopuru nahikorekin hornituz. Horrekin batera, Nafarroan euskararen berreskurapenean eta garapenean egiten duten lanaren garrantziaren eta gizarteari eskaintzen dioten zerbitzuaren izenean, euskarazko hedabideen biziraupena eta lana modu egonkorrean ziurtatzeko, pausoak emateko ere galdegin dio. Euskarabidearen estatutuetan, erakundearen zereginen artean jasotzen da, euskara garatzeko programak eta jarduerak sustatzea, laguntzea, eta antolatzea entitate eta administrazio publikoekin lankidetzan.

Nafarroako toki entitateetako euskara zerbitzuen sorrerari 1989. urtean ekin zitzaion. Garai haietan Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusia 20


udaletan sustapen lana egiten hasi zen. Bertako zenbait teknikari herriz herri ibili zen tokiko arduradunekin elkartuz eta laguntzak eskainiz. Sustapen lan horrek erraztu zuen Nafarroako euskara zerbitzuen sarea sortzea eta osatzea. Nafarroako Gobernuaren sustapenaren ondorioz sortutako euskara zerbitzuek hasierahasieratik jaso zuten Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, urtero argitaratzen zen deialdi baten bitartez. 1994ko martxoaren 15ean sinatu zen Nafarroako Gobernuaren eta Udalen arteko lehenengo hitzarmena eta honako hauek izan ziren laguntzak banatzeko adostu ziren irizpideak: Gobernuak %75ean lagunduko zuen udaletako euskara teknikarien kontratazioa, eta zerbitzu berrien kasuan %85ean lehen 2 urteetan; Jarraipena duten kultur jardueretarako %70 emango zuen eta %40 jarduera puntualetarako, Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ontzat ematen bazituen. 1998ko azaroan sinatu zen bigarren hitzarmena Bigarren hitzarmen honetan honako irizpideak ezarri ziren diru-laguntzak banatzeko: Gobernuak %75ean lagunduko zuen udaletako euskara teknikarien kontratazioa, eta zerbitzu berrien kasuan %85ean lehen 2 urteetan; kultur jardueretarako udalerriko biztanleen kopurua eta dispertsioa aintzat hartuko dira, eta ez da gastu osoaren %70 baino gehiago diruz lagunduko;toki entitateetako langileak euskalduntzeko gastua eta, halakorik bada, haien ordezkapena ordaintzeko diru-laguntza, 195/93 Foru Dekretuaren arabera zehaztuko da (Dekretu horrek ordu eta diru konpentsazioak arautzen ditu). Hitzarmenaren garapenerako Jarraipen Batzorde bat osatu zen Euskarabideako 3 ordezkarirekin eta toki entitateetako 7 ordezkarirekin (“udaletako ordezkariek boto ponderatua dute, eta guztien botoaren balioa Nafarroako Gobernuaren hiru ordezkariei dagokienaren baliokidea izango da, alegia, hiru botoâ€?). 2012 urtean, ordea, Nafarroako Gobernuak, alde bakarretik bertan behera utzi zuen Nafarroako toki entitateekin euskararen normalizazioa diruz laguntzeko zuen hitzarmena. Orduz geroztik, diru-laguntzen deialdi irekiaren bidez bideratzen ditu aipatu dirulaguntzak. Nafarroako udal guztiek egin dezakete eskaera, euskara zerbitzua izan gabe ere. Euskara zerbitzuek 24 urteko epean egiten duten lana zabala da; ekimen asko elkarrekin koordinatuta egin dituzte eta koordinazio hori euren kabuz egin dute, Gobernuaren inolako laguntzarik gabe. Elkarlan horri esker hainbat ildotako lana modu bateratuan garatu dute urteetan zehar. Alor asko lantzen dituzte: familiaren eta ikastetxearen bidez euskararen transmisioa bermatzea, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea bultzatzea, udal administrazioan euskararen erabilera bultzatzea, euskarazko produktuen katalogoa, Etxepare literatur saria, Ze Berri? aldizkaria‌ Baina Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen ez dituen gai hauek ere lantzen dituzte: merkataritza eta lan mundua, esparru asoziatiboa, gazteen artean erabilera indartzeko egitasmoak, D ereduaren aldeko kanpainak, Mintzalagun proiektuak, ikerketa soziolinguistikoak, itzulpenak, tokiko lanpostuen hizkuntza eskakizunak zehaztu, euskara batzordeen antolaketa eta dinamizazioa, eta abar luze bat.

21


Horrez gain, euskararen normalizazioan diharduten erakundeak ere diruz laguntzen dituzte (inguruko euskarazko herri komunikabideak, ikastolak, euskaltegiak, euskara taldeak, bertso eskolak, herritarrentzako bekak etab.). Alor horietako gehienetan Nafarroako Gobernuak ez die bere erantzukizunei aurre egiten eta toki entitateek hartu behar izan dute euren gain horien lanketa, euskalgintzarekin batera. Urteak dira entitate horiek gobernuaren aurretik doazela. Are gehiago azken urteotan gobernuak euskararen arloko diru-laguntzak murrizteko bidea hartu duen honetan. Jarraian ageri den grafikoan toki entitateek Nafarroako Gobernuarengandik Euskara Zerbitzuen garapenerako jaso duten diru-ekarpenaren 1999tik 2010era bitarteko bilakaera jasotzen da.

Grafiko honetan ikus daitekeenez, toki entitateek Euskara Zerbitzuen garapenerako gastatzen duten diru kopuruaren eta Nafarroako Gobernutik jasotzen duten dirulaguntzen arteko tartea geroz eta handiagoa da. Horrela, 1999. urtean gastatutakoaren %43,41 jasotzen bazuten (571.522 â‚Ź), 2010. urtean 163.601 â‚Ź jaso zituzten, gastatutakoaren %6,12. Toki entitateei diru-laguntzak emateko diru-saila, berriz, Nafarroako Gobernuaren aurrekontu osoarekin alderatuz gero 1999 urtean %0,028 zen eta 2010 urtean %0,0037. 13 urteko epean %71,58 murriztu da diru-laguntza eta kontuan hartu beharra dago gainera, ordutik hona 6 zerbitzu berri sortu direla.

22


2011 urtean 153.601 €ko diru-saila bideratu zuen Nafarroako Gobernuak udaletako euskara zerbitzuetara. 2012an, hitzarmena bertan behera uztearekin, 109.171 € ezarri zituen eskaera egiten zuten Nafarroako udal eta kontzeju guztien artean banatzeko. 2013an, ordea, deialdia egin egin zuten, baina azkenean udalek ez zuten laguntzarik jaso. 2014rako 147.000 €ko diru-saila aurreikusi du Gobernuak, baina beldur gara 2013an bezalaxe, udalak ez ote diren inolako diru-laguntzarik gabe geldituko. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza politikak kolokan jar dezake zenbait euskara zerbitzuren etorkizuna, bai eta toki entitate gehienen programa, ekintza eta kanpainak. Gauzak horrela, toki entitateak dira gaur egun euskara zerbitzuen sostengu ekonomiko garrantzitsuena. Hasieratik inplikatuta daude, eta haien ekarpena garrantzitsua da,baina Udal eta Mankomunitateek bakarrik ezin dituzte zerbitzu eta programa horien behar ekonomiko guztiak estali. Argi dago Nafarroako toki entitateek euskara babesteko apustuari sendo eusten diotela. Nafar Gobernua da legeak ezartzen dizkion betebeharrei muzin egiten diena, eta itotze politika anker eta gupidagabea baliatzen duena toki entitateek, urte hauetan guztietan beti urri izan diren baliabideekin erdietsitakoa suntsitzeko. Euskararen erabilera sustatzeko programei dagokienez, diru-sailen murrizketak direla eta, bat baino gehiago izan dira, urteetan arrakastaz bideratu arren, Gobernuak bertan behera uztea erabaki dituen programak. “Bertsolaritza irakaskuntzan” dugu horietako bat. 1997tik Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetako ikasleek “Bertsolaritza irakaskuntzan” programari esker eskola orduen barruan bertsolaritza eskolak jasotzeko aukera izan dute. 2013-2014 ikasturtean Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetako 1.434 ikaslek hartu dute parte programan. Urte horietan guztietan, Nafarroako Bertsozale Elkartea arduratu da programa kudeatzeaz Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin izan dituen kontratuen bitartez. 2013ko irailean Hezkuntza Departamenduak Nafarroako Bertsozale Elkarteari jakinarazi zion ez zutela exekutatuko programarako zegoen partida, “beste lehentasun batzuk” zeudelako. 2014ari begira egoera moldatzen saiatuko zela agindu zuen Hezkuntza Departamenduak, baina orain artekoan ez du euro bakar bat ere bideratu Bertsolaritza Irakaskuntzan programara. “Bertsolaritza Irakaskuntzan” programak traba eta murrizketa ugari jaso ditu lehen ere Hezkuntza Departamenduaren aldetik. 2011n Nafarroako Bertsozale Elkarteak “Bertsolaritza irakaskuntzan” programa emateko hiru urterako kontratua sinatu zuen Hezkuntza Departamenduarekin, baina Departamenduak urtebete beranduago bertan behera utzi zuen sinatutako kontratua. Horrez gain, 2012ko ekainean programa bertan behera utziko zuela jakinarazi zuen, baina Bertsozale Elkarteak jaso zuen babesari esker, atzera egin zuen Departamentuak eta 2012-2013 ikasturtea abiatzea lortu zen. Horri programarako partidak azken urteetan etengabeko murrizketak izan dituela gehitu behar zaio. 2009an 52.000€ bideratu zituen Hezkuntza Departamenduak, 2012an 32.800€ eta orain 0€.

23


Hezkuntza Departamentuak programa finantzatzeari uko egiten segitzen badu, bere etorkizuna kinka larrian jarriko du. Euskarabideari ezarritako zereginen artean dago, era berean, Nafarroako Foru Komunitatetik kanpoko entitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako euskararen presentzia, erabilera eta irakaskuntza sustatzeko. PSNk antolatuta Iruñean 2011-02-16an egin zen Euskara Nafarroan, oraina eta geroa topaketan Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Lourdes Auzmendik Nafarroako Gobernuak hizkuntza politikan duen postura kritikatu zuen, ordea. “Nafarroako Gobernua horma bat da euskararen gaia lantzean» esan zuen. Bi erakundeen arteko harremanak «normalizatzeko» ahaleginak egin badituzte ere, antzuak izan direla onartu zuen. «Behin eta berriro» Miguel Sanzek zuzentzen duen gobernuak elkarlanari muzin egin diola zioen Auzmendik, Euskararen Legea, gainera, UPNk «edukiz hustu» duela esan zuen Jaurlaritzako ordezkariak. Nafarroako Gobernuarekin aurrera urratsak egite aldera, Nafarroan Euskararen Legea «hobetzea» garrantzitsua dela zioen: «Nafarroako egoera soziolinguistikoa ez da Euskadikoa bezalakoa, eta akordioa ezberdina izango da, baina iruditzen zait hemen posible dela beste hizkuntza politika bat, Nafarroako historiarekin bat etorriko dena, euskaldunak kontuan hartuko dituena, baina ez dakitenak bazterrean utziko ez dituena». Politika egokiak sustatzen ez badira, euskara desagertzeko «arriskuan» egon daitekeela ohartarazi zuen Auzmendik. Jaurlaritzako ordezkariaren arabera, galtzeko denborarik ez dago. «Nafarroako Gobernuak ezin du gaiari bizkarra ematen jarraitu». Arazoa konpontzeko bidean «agintekeriak eta alderdikeriak» guztiz baztertu behar direla azaldu zuen, eta testuinguru horretan, Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko harremana garatzea ezinbestekoa dela. Adibide gisara, Eusko Jaurlaritzak EEP Euskararen Erakunde Publikoarekin Ipar Euskal Herrian izenpetu berri zuen ituna nabarmendu zuen. Nafarroako Gobernuarekin ere, bide beretik jo nahi zuela zioen. «Gauza askok batzen gaituzte», «Nafarroarekin kolaboratu nahi dugu, elkar errespetatuz eta errealitateak ezberdinak direla onartuz». Eusko Jaurlaritzaren aldetik borondatea argia izan bada ere, Nafarroako Gobernuak ez ditu berritu nahi izan, edota bertan behera utzi ditu Eusko Jaurlaritzarekin indarrean zituen hitzarmenak, azkena Eusko Jaurlaritzarekin Nafarroan ETBko kateak hartzeko sinatua zuen lankidetza-hitzarmena, ETBko eguraldiaren mapan Nafarroa EAE eta Ipar Euskal Herriarekin batera agertzeak bi erkidegoen errealitate instituzionala desitxuratzen duela eta Nafarroako herritarren borondate politikoaren aurkakoa dela argudiatuz 2013ko martxoaren 23an eten zuena. Horra, laburrean, Euskarabideak azken urteetan bideratu duen lanaren nondik norakoak: hutsera ekarritako diru partidak kudeatzea, eta euskara museoetara zokoratzeko helburua duten politikak garatzea. Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak Euskararen Nafar Kontseiluari buruzko informazioa ere eskatu zien Nafarroako agintariei. Nafarroako Gobernuak izaera aholkuemailea duen organoaren eginkizunen eta osaketaren berri eman du, eta azpimarratu nahi izan du, nolabait euskalgintzako erakundeak (8) eta adituak (7) oso ongi ordezkatuta daudela organo horretan, administrazioak 5 ordezkari besterik ez dituen bitartean. 24


Badirudi Nafarroako Gobernuak euskararen inguruan hartzen dituen erabakiek euskaraeragileen babes zabala dutela aditzera eman nahi diela Europako adituei. Euskararen Nafar Kontseiluan ordezkaritza duten euskalgintzako gizarte erakundeek, ordea, sarritan salatu dute organoaren inoperantzia. Hona Nafarroako Ikastolen Elkarteko Lehendakariordeak (Euskararen Nafar Kontseiluko kidea bera) berriki ARGIA aldizkarian eginiko elkarrizketan Euskararen Nafar Kontseiluari buruz esandakoak: KAZETARIA: Euskararen Aholku Batzordean (EAE) eta Euskararen Nafar Kontseiluan hartzen duzu parte. Bi erakunde oso desberdin, ezta? Mikel Belasko: Sekulako desberdintasunak daude batetik bestera, bai kideen kopuruan baita egiten den lan bolumenari dagokionez ere. Nafarroan urtean bitan deitzen dute kontseilua, normalean ezer prestatu gabe eta bozketa egiteko gairik gabe. Horrela tramitea betetzen dute eta kitto. Orain uda aurretik deituko dute, teorian, eta gutako batzuk saiatuko gara gure proposamen batzuk, bederen, bilkura horretarako onartzen dituzten. Komunikabideei buruzko proposamen bat egin nahi dugu, beste bat interneten Gobernuak egiten duen euskararen erabilera erratikoari buruzkoa eta beste bat helduen euskalduntzea gai duena. Behintzat Iribas Kontseilariari buruhausteren bat eman nahi genioke. http://www.argia.com/argia-astekaria/2416/mikel-belasko

25


7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak 1. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei dagokienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan eta hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, ondoko helburuak eta printzipioak izango dira aldeen politika,legedia eta jardunaren oinarria: a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak aitortzea, kultur aberastasunaren erakusle dira eta; b. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea; hala, beraz, administrazio-banaketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hori sustatzeko; c. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak sustatzeko ekintza seguru baten beharra, hizkuntzok babestearren; d. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak bizitza publikoan eta pribatuan ahoz eta idatziz erabiltzea erraztu eta/edo sustatzea; e. Gutun honek hartzen dituen esparruetan, harremanak sortu eta garatzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza erabiltzen duten taldeen eta Estatu berean hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten beste talde batzuen artean, bai eta kultur harremanak sortzea beste hizkuntza batzuek erabiltzen dituzten Estatuko beste talde batzuekin ere; f. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak irakasteko eta ikasteko modu eta bitarteko egokiak jartzea, egoki iritzitako maila guztietan; g. bitartekoak jartzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hitz egiten den eremu batean bizi baina hizkuntza hori hitz egiten ez dutenen esku, nahi izanez gero hizkuntza hori ikas dezaten; h. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei buruzko azterketak eta ikerketak sustatzea unibertsitateetan edo erakunde baliokideetan; i. Gutun honek biltzen dituen arloetan, nazioz gaindiko elkartrukerako era egokiak sustatzea, estatu bitan edo gehiagotan modu berean edo antzekoan erabiltzen diren eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzentzat 7.2. artikulua. Helburuak eta printzipioak 2. Aldeek konpromisoa hartu dute ezabatzeko, oraindik egin ez badute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat erabiltzeko egon daitezkeen bereizketa, bazterkeria, murriztapen edo lehentasun justifikatu gabe oro, alegia, hizkuntza hori ahultzea edo hori mantendu edo garatzea arriskuan jartzea helburutzat izan dezaketenak. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen aldeko neurri bereziak hartzea ez da hartuko eremu zabalagoa duten hizkuntzetako hiztunen aurkako diskriminazioekintzatzat, neurrion helburua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzok erabiltzen dituztenen eta gainontzeko herritarren arteko berdintasuna bultzatzea edo hiztun horien egoera partikularrak aintzat hartzea bada; 7.3. artikulua. Helburuak eta printzipioak 3. Aldeek konpromisoa hartu dute, neurri egokiak erabilita, herrialde guztiko hizkuntza-taldeen arteko elkar ulertzea sustatzeko. Horretarako, batez ere, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen errespetua eta horienganako ulermena eta tolerantzia jasoko dute herrialdean eskaintzen den hezkuntzan eta prestakuntzaren helburuen artean, eta helburu bera lortzera animatuko dituzte komunikabideak.;

7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak aitortzea, kultur aberastasunaren erakusle dira eta;

Euskarari buruzko Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen aitzinsolasa oso argigarria suertatzen da Nafarroako Gobernuak hura onetsi ondotik garatu duen hizkuntza politika ulertzeko ariketan. Izan ere, hizkuntzak kultur aberastasunaren erakusle eta identitate kolektiboa eraikitzeko funtsezko elementu bezala ez ezik, gatazka-iturri modura ere aurkezten baititu, hizkuntza batzuen hedapenean eta besteen atzerapenean hizkuntzaz kanpoko faktoreek (batik bat faktore politikoek) duten garrantzia nabarmenduz. Horrela, agintariek hizkuntzaren politizazioan jarriko dute azpimarra behin eta berriro, euskararen normalizazioa gatazka politikoari lotuz.

26


Gauzak horrela, 18/1986 Legeak euskara babes berezia behar duen kultur ondare modura izendatzen du. Hala ere, euskararen presentzia ukaezina zen eremura mugatu zuen hizkuntzaren ofizialtasuna lurraldearen gainerako zatian euskarak izan zuen atzerabidearen arrazoiei (mendeetako jazarpen ageriko nahiz ezkutukoei) erreparatu gabe, eta leku horietan euskara berreskuratu eta normalizatzeko helburua aintzat hartu gabe. Beste modu batera esanda, euskara museoko pieza moduan babestea izango litzateke helburua, ez galdutako prestigioa eta bizi indarra itzultzea, legeak izan duen garapenak erakutsiko duen moduan. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak b. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzak hartzen duen geografia-eremua errespetatzea; hala, beraz, administrazio-banaketak, lehendik hor zeudenak nahiz berriak, ez dira oztopo izango eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hori sustatzeko;

Abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legeak, Euskarari buruzkoak, LORAFNAk ezarritako ofizialtasun partzialaren garapena finkatu zuen. Hartara, hiru eremutan banatu zuen herrialdea: eremu euskalduna, eremu mistoa eta eremu ez euskalduna. Legeak ezarritako eremu euskaldunean koofizialtasuna (euskara-gaztelania) ezarri zen bitartean, Nafarroako eremurik handienean ez zitzaion inolako ofizialtasunik aitortu berezko hizkuntza den euskarari, herritarren arteko berezikeriari bidea zabalduz. 18/1986 Legearen 2.1. eta 6. artikuluetan, Nafarroako herritar guztiei aitortu zitzaien euskara jakin eta erabiltzeko eskubidea. Eremu bakoitzeko euskararen erabilpena finkatzean ordea, oso garbi zehaztu ziren eremu bakoitzeko euskaldunen eskubideak. Legeak ezarritako eremu euskaldunean, eskubideak era aktiboan eta pasiboan onartu zitzaizkien herritarrei, hots, administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea eta administrazioarengandik erantzuna euskaraz jasotzeko eskubidea dutela jaso zen. Legeak ezarritako eremu mistoko herritarrek, aldiz, administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea dute, baina ez administrazioarengandik erantzuna halaberean jasotzeko eskubidea. Legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean, herritarrei aukera ematen zaie administrazioarengana euskaraz zuzentzeko. Aukera bai, baina ez eskubidea, izan ere, euskara erabiliz gero gaztelaniazko itzulpena eskatu ahalko baitzaio herritarrari. Agerikoa da beraz, ez 13/1982 Lege Organikoak, ez haren garapen den 18/1986 Foru Legeak, ez dutela hizkuntza-komunitatearen eremu-geografiakoa bere osoan hartzen; aitzitik, banaketa administratibo berriak sortzen dituzte, euskal hiztunen artean bereizkeria sortzen dutenak, eta eragozpen eta traba direnak euskararen berreskurapen eta garapenerako, euskararen erabilera ez ezik euskarazko irakaskuntza ere ez dutelako bermatzen, etorkizunera begira beste errealitate soziolinguistiko bat ez ahalbidetzeko.

27


Legeak Nafarroako gizarte eragileen eta herritarren kritika zorrotzak jaso ditu indarrean daramatzan urteetan, Nafarroako herritarren arteko bereizkeria dakarrelako, batetik, eta euskararen berreskurapenerako oztopo handia delako, bestetik. Hori dela eta, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzeko ekimen legegile bat baino gehiago abiatu dira urte hauetan guztietan Nafarroako Parlamentuan, horretarako behar besteko babes politikorik lortu ez bada ere. Horregatik, zaila egiten zaigu ulertzea Nafarroako Gobernuak nola defenda dezakeen azken ebaluazio aldi honetarako eginiko txostenean zonifikazioaren egokitasuna. Nafarroako lurraldean ematen den errealitate soziolinguistikoaren aniztasuna kontuan hartuta (%57,6ko ezagutzatik %2,5eko ezagutzarainoko tartea) 13/1982 Lege Organikoak ongi egin zuela dio euskara eremu euskaldunean soilik ofiziala izan zedin erabakiz, eta gaur egun ere erabakiak egokia izaten jarraitzen duela berresten du. Euskal hiztunen komunitateari bizkar emanda gobernatzen duen erakunde baten ikuspegitik soilik uler daitezke gisa horretako adierazpenak. Izan ere, Nafarroako gizarteak sarri eta manifestazio jendetsuen bidez eskatu du azken urteetan, ofizialtasuna Nafarroa osorako. Horrela, 2010eko maiatzaren 15ean euskararen alde inoiz egin den manifestaziorik jendetsuena burutu zen IruĂąean Nafarroa osoan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuz. Nafarroako era guztietako eragile politiko eta sozialen babesa izan zuen Kontseiluak deitutako manifestazioak eta 45.000 lagun baino gehiagok bat egin zuten aldarrikapenarekin.

2014ko martxoaren 22an, berriz, Euskalgintzako eragile ezberdinek deituta, 10.000 herritar bildu ziren manifestazioan IruĂąeko kaleetan euskalgintzak Nafarroako Gobernuaren aldetik jasaten duen ÂŤitolarriaÂť salatzeko, eta euskararentzat bestelako hizkuntza-politika bat aldarrikatzeko.

28


Bien manifestazio hauen arteko denbora tartean kontaezinak izan dira euskararentzako beste lege status bat eskatzeko eta Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika itotzailea salatu eta euskararen normalizaziorako hizkuntza politika eraginkorrak aldarrikatzeko gauzatu diren era guztietako ekimenak. Horiek horrela, argi esan nahi dugu 7.2.b. konpromisoa ez dela betetzen Nafarroan, eta 18/1986 Legeak ezartzen duen zonifikazioa gainditzen ez den bitartean corpus juridikoak oztopo izaten jarraituko duela euskararen sustapen eta garapenerako, Estatuko administrazioak berak Behatokiak zuzendutako kexei erantzunez onartu izan duen legez.

29


30


7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak c. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak sustatzeko ekintza seguru baten beharra, hizkuntzok babestearren; 18/1986 Foru Legeak, nolabaiteko Dekretu-garapena izan zuen ondorengo urteetan, eta euskararen eta euskarazko irakaskuntza arautzeko 159/1988 Dekretua, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen plantillan euskara jakin beharreko lanpostuak finkatzeko, eta euskarari merezimendu gisa emanen zitzaion trataera zehazteko 135/1994 Dekretua onetsi eta abian jarri ziren. Gabeziak gabezia, eta zailtasunak zailtasun, nekez, baina euskara espazioak irabazten hasi zen ofizialtasunik ez zuen eremuetan Nafarroako gizartearen euskara berreskuratzeko borondate irmoari esker: euskarazko irakaskuntzak goranzko bidea hartu zuen, hizkuntza paisaian eta gizarte bizitzan euskararen presentzia gero eta nabarmenagoa zen, Nafarroako Administrazio Publikoan langile euskaldunak sartzen ari ziren, ... eta ondorioz, legeak ezarritako zonifikazioa ezabatzeko eskaerak gero eta oihartzun handiagoa hartzen hasi ziren. Panorama horretan, 2000. urtean Gobernuak euskalgintzak zein gizarteak horrenbeste arbuiatu zuten Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzeko Dekretu guztiz murriztaile bat onetsi zuen, 135/1994 Dekretua baliogabetuz. 372/2000 Dekretua zen. Akats formalak medio, bertan behera geratu zen, baina denbora laburrez, aurreko horren klona den 29/2003 Dekretua onetsi baitzuen Nafarroako Gobernuak 2003 urteko otsailean. 29/2003 Foru Dekretuaren helburu nagusia ez zen Nafarroako Administrazio Publikoan euskararen erabilera sustatzea, euskararen erabilera oztopatzea baizik. Horregatik, Nafarroako hainbat udal, sindikatu eta euskalgintzako eragilek Dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, zenbait artikulu 18/1986 Foru Legearen aurkakoak zirela iritzita. Auzitegiak arrazoia eman zien helegitea tarteratu zuten eragileei eta Dekretuaren 4 artikulu baliogabetu zituen 18/1986 Legearen aurkakoak zirela ebatzita. Artikulu horiek Euskararen Foru Legeari edukia kentzen ziotela ebatzi zuten epaileek. Nafarroako Gobernuak kasazio helegitea aurkeztu zuen epaiaren aurka, artikulu horiek aplikatzen jarraitu ahal izateko. Ordutik hona Dekretuaren irakurketarik murritzena aplikatu da Nafarroako Administrazio publikoen jardunean euskararen erabilera galarazteko. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetutako artikuluen aurkako helegitea ebazten zuen Auzitegi Gorenaren epai irmoa 2009ko maiatzaren 18an iritsi zen. Gaur egun artikulu horiek guztiz baliogabetuta dauden arren, Gobernuak xedapen horiek erabiltzen jarraitzen du herritarrei hizkuntza-eskubideak urratzen jarraitzeko.

31


32


29/2003 Dekretuaren aplikazioaren ondorioak oso kaltegarriak izan dira euskararen normalizaziorako. Euskara eremu publikotik desagerrarazi dute, Nafarroako errepide sareetako bide seinaleetatik herrien euskarazko izendapenak kendu dituzte, egoitzetako errotulazio eta erakundeen kanpo irudietako elementuetan euskara baztertu dute, eremu euskaldunera bidali beharreko jakinarazpenak gaztelania hutsean bidali dituzte, ele bietan behar zuten inprimakiak gaztelania hutsean eskaini dituzte, biztanle guztientzat egiten diren informazio kanpaina eta foiletoak gaztelania hutsean argitaratu dituzte, euskara alboratu egin dute eta atzerriko hizkuntzei gero eta toki gehiago egin diete publizitate instituzionalean nahiz lanpostuak hornitzeko deialdietan. Nafarroako Arartekoak 2010 urtean Nafarroako Parlamentuak eskatuta elebitasunari eta herritarren hizkuntza eskubideen egoerari buruz egin zuen txosten berezituan, hainbat iradokizun egin zizkion Nafarroako Gobernuari 29/2003 Foru Dekretua aldatu eta egungo errealitate soziolinguistikora egokitu dezan. Besteak beste, eskatu zion Nafarroako Parlamentuak 2006ko otsailaren 2ko bilkuran erabakitakoaren ildotik, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua berraztertzea, haren araupetzea osatzeko, arloari buruzko erabaki judizialen arabera egokitzeko eta Euskarari buruzko Foru Legeak jasotzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokor eta erabatekoa eskaintzeko, 1986tik metaturiko esperientziaren argitara. Era berean, Nafarroako Gobernuari iradoki zion Euskarari buruzko Foru Legearen exekuzioari buruzko erregelamendu orokor bat egin eta onets dezala, harekin ordezteko, ikuspegi osoago batetik eta erabilera sustatzearen ikuspegitik, aipatu Foru Dekretua eta lehendik dauden beste batzuk, halako moduz non, ahal den adostasun sozial handienarekin, egonkortasuna emanen zaien foru legearen garapenari eta aplikazioari. http://www.defensornavarra.com/index.php/es/Informes-y-otras-publicaciones/Informesespeciales/2007-2011/2010/INFORME-A-PETICION-DEL-PARLAMENTO-DE-NAVARRA-Elbilingueismo-y-la-situacion-de-los-derechos-lingueisticos-de-los-ciudadanos (101-110 orr.)

Nafarroako agintariek, alabaina, arbuiatu egin dituzte Nafarroako Arartekoaren iradokizunak. Arestian adierazi bezala, 29/2003 Dekretuak ez du inondik ere euskara babestu eta sustatzeko ekintza segururik bermatzen. 55/2009 Foru Dekretua dugu Nafarroako Gobernuak eremu urriko hizkuntzak sustatzeko ekintza seguru baten adierazle gisan aurkezten duen beste elementuetako bat. Dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera eguneratzen du, epaitegiek 29/2003 Foru Dekretuaren 21. eta 23. artikuluak baliogabetu ostean. Dekretu honen arabera, eremu euskalduneko eta mistoko herrietan aritzeko diren lanpostuetan sartzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa hartuko da, beti ere plantilla organikoan euskara jakitea nahitaezkotzat jo ez bada. Gainera, zenbait lanpostuk herritarrekin duten harreman mailaren arabera, euskararen balorazioa merezimenduen gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko %10 arte areagotu ahalko da eremu euskaldunean, eta %6 arte eremu mistoan.

33


Herritarrekin duten harremana dela eta puntuazioa gehitzen ahalko den lanpostuak zein diren ere zehazten da Dekretuan. Dekretua argitaratu zenean Hizkuntza Eskubideen Behatokiak bere kezka agertu zuen, 55/2009 Foru Dekretuak lanpostuen horniketan euskararen ezagutza ez baloratzeko, baina, aldiz, ingelesarena baloratzeko zirrikitua eskaintzen zuela iritzita. Izan ere, ingeleseko froga egiten ez duenak edo ingeles ezagutzarik ez duenak ez du punturik jasoko, baina horregatik ez da baztertua izango hautaketa prozesutik, eta ezagutza maila gorena duenak, baremoko 100 puntuetatik 10 puntu lortu ahal izango ditu. Gauzak horrela, hautapen prozesua oposizio bidez egingo dela esatea, berez oposizio-lehiaketa izango dena mozorrotzeko modu bat besterik ez da, benetan oposizioa balitz nahitaez frogatu beharko bailitzateke ingeles gaitasuna. Behatokiaren susmoak egiaztatu egin dira, zoritxarrez: Nafarroako Gobernuak lanpostuak hornitzeko deialdietan euskara merezimendu gisa baloratzeari uko egin dio sistematikoki. Oposizio-lehiaketa izaerako deialdiak egin beharrean, oposizio bezala aurkeztu ditu deialdiak euskararen ezagutza ez baloratu behar izateko. Are gehiago, euskararen ezagutza kontuan hartzekoa den lanpostuetan ere ez du aurreikusi euskararen ezagutza egiaztatzeko neurririk, ez merezimendu gisa baloratua izateko modurik. Aldiz ingelesa (Nafarroan ofiziala ez den hizkuntza) jakitea erabakigarria bihurtu da Nafarroako Administrazioko lan deialdi publikoetan A eta B mailako plazak eskuratzeko garaian. Horrela, 2010 urtean, gutxienez 51 lan deialditan (lanpostuak hornitzeko 43, eta zerrendak osatzeko 8) euskara jakitea nahitaezkoa ez izateaz gain, ez zen euskararen ezagutzarik baloratu. Guztira 249 lanpostu ziren deialdi horien bitartez hornitu zirenak. 2011 urtean, gutxienez 14 deialditan ez zen baloratu euskararen ezagutza, guztira 193 lanpostu hornitu zirelarik deialdi horien bidez. 2010eko irailetik, 2011ko ekainera, gutxienez 11 deialditan ez zen baloratu euskararen ezagutza, baina bai ingelesarena, baremoko puntuazioaren %10arekin. Turismoko teknikari izateko deialdian ere ez zen euskararen ezagutza baloratu, baina baremoko puntuazioaren %12ko esleitu zen ingelesa eta frantsesa jakiteagatik. Esan gabe doa, euskara jakitea ez zela derrigorrezkoa lanpostu horretarako. Egoera behin eta berriz errepikatu da ondorengo urteetan ere. Horren adibide ditugu jarraian aipatuko ditugun kasuak. 2012 urtea: Berako udal liburutegiko liburuzain lanpostua. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

2-2011 NAFARROAKO GOBERNUA – LEHENDAKARITZA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNE DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen abenduaren 29an. Lanpostu horietatik 2 eremu euskaldunean aritzeko dira, Beran eta Lesakan, eta beste bi eremu mistoan: Zizur Nagusian eta Erronkarin. Deialdia arautzen duen oinarrien arabera lanpostu bakar batean ere ez da izango derrigorrezkoa euskararen ezagutza eta merezimendu gisa ere ez da baloratuko.

34


Nafarroako Gobernuak 2010eko abenduaren 29an argitaratu zuen Nafarroako aldizkari Ofizialean liburutegietako arduradun lanpostuak betetzeko deialdia, tartean, eremu euskaldunekoak diren Bera eta Lesakako liburutegietako liburuzain lanpostuak. Bi herriotan euskararen ezagutza-tasa % 70etik gorakoa da. Deialdiaren oinarrien arabera, lanpostu horietan aritzeko ez da beharrezkoa euskaraz jakitea, eta euskaraz jakitea ez zen merezimendu gisa ere baloratu. Berako Udalak helegitea aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian deialdiak 55/2009 Foru Dekretua, Nafarroako Foru komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duena, urratzen zuela iritzita. Izan ere, Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatzen da liburutegiko arduradun lanpostuen kasuan, herritarrekin duten harreman maila kontuan hartuta, merezimendu baremoaren gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko %10 arte areagotzen ahalko dela euskararen balorazioa eremu euskalduneko lanpostuetan. Bortzirietako Euskara Mankomunitateak sinadura bilketa egin zuen eta Nafarroako Gobernuari eta Arartekoari helarazi zizkien deialdia geldiarazteko eskatuz. Nafarroako Arartekoak, indarreko araudia aplikatuz, lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea beharrezkoa zela ebatzi zuen, edo subsidiarioki euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu beharko litzatekeela.

35


Nafarroako Gobernuak ez zion jaramonik egin Arartekoaren gomendioari, eta hautapen prozesuak aurrera jarraitu zuen. 2013urteko urriaren 21ean iritsi zen Nafarroako Auzitegi Nagusiaren epaia: Nafarroako Gobernuari jakinarazten dio Berako liburutegiko arduradun lanpostua betetzeko hautapen prozesua baliorik gabe uzten duela ondorio guztietarako, eta hautapen prozesua berriro errepikatzeko eskatzen dio euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratu behar duela ohartaraziz. 2013 urtea: Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile laguntzaile eta teknikari izateko 20 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

979-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak lekualdatze lehiaketa ebatzi eta gero hutsik geratzen diren Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile laguntzaile eta teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia egin du. 20 plaza izango dira beteko direnak: 11tan ingelesa jakiteak %10 puntu eman ditzake, eta 9tan %6. Euskararen ezagutza, aldiz, ez da aintzat hartuko. 2013 egin den lan eskaintza publiko bakarra dugu honako hau.

Sindikatu batek helegitea tartekatu zuen deialdiak 55/2009 Foru Dekretua, urratzen zuela iritzita. Era berean, Nafarroako Arartekoak, Nafarroako Gobernuari eskatu zion ez ditzala atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratu Administrazioko lanpostuak hornitzeko deialdietan, ez bada atzerriko erabiltzaileekin harreman berezia duten lanpostuetarako, euskara, atzerriko hizkuntzak ez bezala, Nafarroako berezko hizkuntza izateaz gain, ofiziala ere badelako lurraldearen zati batean. Javier Morras, Lehendakaritza, Justizia eta barne Departamentuko Kontseilariak erantzun dio legea betetzeko ez dagoela euskara baloratu beharrik, eta Administrazioak indarrean dagoen legea betez egin duenez deialdia, ez duela Arartekoaren gomendioak bete beharrik. Arartekoari bere gomendioan “kontraesan juridikoa eta teknikoa� dagoela aurpegiratu dio eta gogorarazi Nafarroako Auzitegi Nagusiak emandako epaiaren arabera, euskararen ezagutza ezin dela baloratu beste hizkuntzei ematen zaien puntuazioaren arabera. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak epaileen aginduz soilik aplikatu eta betetzen du 55/2009 Foru Dekretua. Gobernuak euskararen normalizazioa diruz hornitzeko politikan aplikatutako murrizketa neurrigabeak ere, euskararen babes eta sustapenerako ekintza seguru baten aurkako jardunak ditugu. Diru-laguntzen murrizketa neurrigabeek kinka larrian jarri dute, zailtasunak zailtasun egonkortze bat lortu duten euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko programa estrategikoen etorkizuna: hedabideak, helduen euskalduntzea, tokiko erakundeetako euskara zerbitzuak. Hori aski ez eta Gobernuak hezkuntzako murgiltze ereduaren aurkako estrategia bortitza abiarazi du D ereduaren arrakasta higatu nahian, eskaerarik ez zen tokietan ingelesez ikasteko programa edo PAI delakoa inposatuz, eta D ereduko irakasleen aurkako kriminalizazio eta desprestigio kanpaina zabalduz hedabideetan. 36


Yolanda Barcinak, Madrilen IntereconomĂ­a telebistari eskainitako elkarrizketan eginiko adierazpenek ez dute zalantzarako tarterik uzten. http://www.noticiasdenavarra.com/2013/12/18/politica/navarra/barcina-presume-en-madridde-haber-logrado-frenar-la-matriculacion-en-euskera-promocionando-el-ingles http://www.elmundo.es/espana/2013/11/21/528d1a930ab740620d8b4585.html http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2013/11/15/guardia_civil_alerta interior_izquierda_abertzale_intenta_controlar_educacion_136962_2061.html http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20131121/las-vinculaciones-abertzales-de-losdocentes-navarros

Gauzak horrela, ukaezina da Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak babestu eta sustatzeko ekintza seguru baten beharraren gainean hartutako konpromisoa ez dela inolaz ere betetzen Nafarroako agintarien aldetik, aitzitik, euskararen garapenerako egitasmoen bideragarritasuna kolokan jartzeko neurriak dira Nafarroako agintariek azken urte hauetan hartu dituztenak. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak d. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak bizitza publikoan eta pribatuan ahoz eta idatziz erabiltzea erraztu eta/edo sustatzea; Nafarroan indarrean den legediak, 18/1986 legeak ezarritako zonifikazioaren arabera arautzen du euskararen erabilera administrazio publikoetan. Hartara, legeak ezarritako eremu euskaldunean, herritarrei administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea eta administrazioarengandik erantzuna euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen zaie. Legeak ezarritako eremu mistoko herritarrei, aldiz, administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea aitortzen zaie, baina ez administrazioarengandik erantzuna halaberean jasotzeko eskubidea, eta legeak ezarritako eremu ez-euskaldunean, herritarrei eskubideak aitortu ez, baina aukera ematen zaie administrazioarengana euskaraz zuzentzeko. Aukera eta ez eskubidea, izan ere, euskaraz zuzenduz gero itzulpena eska dakiekeelako. 18/1986 Foru Legea garatzen duen 29/2003 Dekretuak arautzen du gaur egun Nafarroako Administrazio Publikoetako euskararen erabilera. Ezin dugu aipatu gabe utzi, Dekretu honek 1994 urtean xede berarekin onetsitako 135/1994 Foru Dekretua ordezkatu zuela, baina izugarrizko murrizketak ezarri zizkiola euskararen erabilerari, euskal hiztunen komunitatearen gehiengoa bizi den eremu mistoan. Maiz esan izan den bezala, euskararen erabilera arautzeko baino euskararen erabilera debekatzeko Dekretua dela dirudi, bertan jasotzen diren zenbait artikuluk garbi erakusten duten bezala: 13. artikulua: Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen zerbitzuak erabiltzen dituzten barne inprimakietan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gaztelaniaz idatziko dira. Inprimakiak kanpoko jendeak erabiltzeko badira, gaztelaniaz eta ele bietan idatzitako formulario bereziak izanen dira, interesatuak horietako bat hautatzeko.

37


14. 1. artikulua. Eremu mistoko administrazio publikoek eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateek elkarri edo eremu euskaldunekoei igortzen dizkieten agiri, jakinarazpen edo komunikazio administratiboak ele bietan izan ahalko dira euskarri bakarrean, baina gaztelaniaz izan beharko dute hizkuntza bakarra erabiliz gero. 14.2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta hari lotutako zuzenbide publikoko entitateek, hots egoitza eremu mistoan dutenek, eremu euskaldunean eta mistoan dauden beste administrazioetara igortzen dituzten agiri, jakinarazpen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio prozedurei dagozkienak izan ezik, horiei ele bitan eman ahalko baitzaie jarraipena. 15.1. artikulua: Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bitan egin ahalko baitira. 16.1. artikulua: Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. 2. Xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. 3. Aurreko idatzi-zatian ezarritakoa galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten informaziofoiletoak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo antzeko idazkiak gaztelania hutsean, edo edizio bakar elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan idatzita egon ahalko dira, kasuen arabera, argitalpenaren ardura duen Departamentuko Kontseilari titularraren erabakiak jarraikiz. 18.3. artikulua: Euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostuak eskuratzen dituztenek, aurrerantzean euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan soilik parte hartu ahalko dute. 22.1. artikulua: Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoak ez daude inolaz ere behartuta euskaraz jakitea nahitaezko kalifikatzera beren plantilletako lanpostuak bete behar dituztenean, euskara-gaztelania itzulpen lanetakoan izan ezik. Dekretua Nafarroako Administrazio Publikoetan euskara erabili ahal izateko oztopo zela iritzita, hainbat udal, sindikatu eta euskalgintzako eragilek Dekretuaren aurkako helegitea aurkeztu zuten Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, zenbait artikulu 18/1986 Foru Legearen aurkakoak zirela iritzita.

38


Auzitegiak arrazoia eman zien helegitea tarteratu zuten eragileei eta Dekretuaren 4 artikulu baliogabetu zituen 18/1986 Legearen aurkakoak zirela ebatzita (15.1.; 18.1.; 18.3. eta 23. artikuluak). Artikulu horiek Euskararen Foru Legea edukiz husten zutela ebatzi zuten epaileek. Nafarroako Gobernuak kasazio helegitea aurkeztu zuen epaiaren aurka, artikulu horiek aplikatzen jarraitu ahal izateko. Ebazpen irmoa iritsi bitartean (2009ko maiatzaren 18an iritsi zen) gobernuak Dekretuaren irakurketarik murritzena aplikatu zuen euskara Nafarroako Administrazio publikoen jardunetik ezabatzeko helburuz. Auzitegi Gorenaren epai irmoaren ostean ere, baliogabetutako artikuluak legezkoak balira bezala aplikatzen jarraitu du.

39


29/2003 Dekretuaren aplikazioaren ondorioak oso agerikoak izan dira. Euskara hizkuntza eremu publikotik desagerrarazi dute, Nafarroako errepide sareko bide seinaleetatik herrien euskarazko izendapenak kendu dituzte, egoitzetako errotulazio eta erakundeen kanpo irudietako elementuetatik euskara ezabatu dute, eremu euskaldunera bidali beharreko jakinarazpenak gaztelania hutsean bidali dituzte, ele bietan behar zuten inprimakiak gaztelania hutsean eskaini dituzte, biztanle guztientzat egiten diren informazio kanpaina eta foiletoak gaztelania hutsean argitaratu dituzte, lanpostuen deialdi publikoetan euskararen ezagutza alboratu dute eta atzerriko hizkuntzei gero eta toki gehiago egin diete publizitate instituzionalean nahiz lanpostuak hornitzeko deialdietan. http://www.noticiasdenavarra.com/2012/01/20/sociedad/navarra/educacion-obliga-a-loscentros-a-separar-euskera-y-castellano-en-rotulos-e-impresos http://m.noticiasdenavarra.com/2012/04/12/vecinos/tudela-y-ribera/el-gobierno-de-navarraretira-el-rotulo-en-euskera-del-nuevo-palacio-de-justicia-de-tudela http://m.noticiasdenavarra.com/2012/06/14/vecinos/tudela-y-ribera/jimenez-rebaja-a-asuntomenor-la-rotulacion-bilinge-en-la-ribera

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak herritarren helarazitako kexetan oinarrituz urtero egin ohi duen diagnosiak ere gauza bera erakusten du: konpromisoa ez da inondik inora betetzen. Hona herritarrek Behatokira helarazitako zenbait kexa horren erakusle direnak. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

436-2010 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak errenta aitorpena egiteko kotizazioen agiria bidali dit. Agiria gaztelania hutsean dago.

40


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1196-2010 NAFARROAKO GOBERNUA – HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA Audenasak kudeatzen duen AP-15 autopistan, Donostiarako norakoan 111. kilometroan, Aralar mendilerroa seinaleztatzen duen panela dago. Informazioa gaztelaniaz soilik ageri da, ez da euskarazko ordainik agertzen: “Sierra Aralar” dio.

41


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

20-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - NAPI Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak “Plan de Formación 2010 1er semestre - Prestakuntza Plana 2010 1. Seihilekoa” izenburuko informazioa igorri zuen joan den abenduko bigarren hamabostaldian legeak ezarritako eremu euskalduneko udal batera. Izenburua kenduta gainerako informazio guztia gaztelania hutsean zegoen.

42


Espediente: Nori jakiinarazia: Sinopsia a:

Espediente: Nori jakiinarazia: Sinopsia a:

Espediente: Nori jakiinarazia: Sinopsia a:

1200-201 10 NAFARROA AKO GOBERNUA - Landa Garapen, G Ingurumen eta Toki Administra azioko Depa artamentua Nafarroak ko Gobernua ak elkarte pribatu batti esleitu diio Pitillasko o aintzirako bisita gidatuen kude eaketa. Bad da Gobernua aren agindu uz ezin ditu uzte bisitak nahiz besttelako azalp penak euska araz eman. 160-2012 2 NAFARROA AKO GOBE ERNUA - KONTSUMO K ETA ARBITTRAJE ZUZ ZENDARITZA NAGUSIA Nafarroak ko Gobernuak Iruñe eko Orreagga etorbid dean zaba aldu duen Kontsumittzaileen bule egoko errotu ulazioa gazte elania hutse ean dago.

1166-201 12 PLANETAR RIO DE PAMPLONA S.A. - IRUÑEKO PLANETARIO P OA Iruñeko Udal U plazan dagoen turiistendako in nformazio p puntuan ezin n izan zuen euskaraz eskuratu “D Date un baño o de estrella as en el Plan netario” esku u-orria.

43


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1019-2012 NAFARROAKO GOBERNUA 2011 - BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA Uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iru単eko Gazteluko plazan duten bulegora jo zuen herritarrak bizikleta baten lapurreta salatzera. Ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso euskaraz zekien inor ez zegoelako.

Espediente: Nori jakinarazia:

28-2012 NAFARROAKO GOBERNUA. OSASUNBIDEA Urtarrilaren 11n ospitaleratze-ziurtagiria eskatu zuen herritarrak Nafarroako Ospitaleko kardiologia zerbitzuko idazkaritzan. Agiria gaztelaniaz luzatu zioten. Euskaraz egingo zioten galdetu eta ezin zutela erantzun zioten, gaztelaniazko eredua bakarrik zutela.

Sinopsia:

44


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

361-2010 NAFRROAKO GOBERNUA -HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA -KONTSEILARIA 2010-2011 ikasturtean Irakaskuntza Ertainean irakasle gisa jardunen duten irakasle berriek hiru inprimaki bete eta aurkeztu behar dituzte: datu pertsonalen fitxa (e-postaz bidali beharrekoa), nomina osatzeko datu pertsonalen fitxa eta bizi-aseguru eta istripuen polizarako fitxa. Bada, internet bidez gaztelaniaz bakarrik eskura daitezke aipatu inprimakiak.

45


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

932-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak nekazaritzako ingeniari tekniko izateko 8 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen irailaren 29ko 118zk.dun NAOn. Ingelesaren ezagutza baloratuko da, ez ordea euskararena. Gainera, oposizioa izan arren, ingelesaren ezagutza baloratzeko proba borondatezkoa eta ez baztergarria izango da. 1345-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Kontseilaria Nafarroako Gobernuak Nafarroa hegoaldean, Aragoiko mugan, ongi etorria emateko hainbat seinale jarriak ditu. Seinaleak hainbat hizkuntzatan daude, euskaraz izan ezik. Seinaleek honela diote: Bienvenidos. Bienvenus. Welcome. Willkommen. Benvenuti. Reyno de Navarra Tierra de diversidad.

46


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

484-2011 NAFARROAKO GOBERNUA 2011 - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEP. Nafarroako Gobernuak kontratazioetarako duen web atariak ez du euskarazko orririk: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Portal+contrataciones/

47


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

554-2011 NAFARROAKO GOBERNUA 2011 - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEP. Lizarrako herritarrak nortasun agiri elebiduna egin ziezaioten eskatu zuen Nortasun Agiriaren Iru単eko Bulegoan. Erantzun diote bere garaian (2001 urtean) jarraibideak eskatu zizkiotela Nafarroako Gobernuari agiri elebidunak egiteko baina Gobernuak ordura arte bezala egiten jarraitzeko erantzun ziela, hau da, gaztelania hutsean Nafarroa osoan.

48


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

618-2011 NAFARROAKO OSASUN PUBLIKOAREN INSTITUTUA Iruñeko ikastetxe kontzertatu batean urrian banatutako “Vuelta al cole con salud” izeneko foiletoa gaztelania hutsean zegoen.

49


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

248-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Kontseilaria Urtero bezala, aurten ere errenta aitorpena internet bidez egiten saiatu naiz baina, euskaraz egiterik ez dut izan. Sartu orduko erdarazko alera eramaten nau. Ohiko moduan, aitorpena egiteko hitzordua eskatu beharko dut, eta berariaz eskatu beharko dut gainera euskaraz inprima diezadatela. 31-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - GIZARTE GAIAK DEPARTAMENTUA Kontseilaria Nafarroako Gobernuko Gizarte Politiken Departamentuak gaztelania hutsean argitaratu zuen 2012ko abenduko "Sphera" aldizkaria.

50


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

767-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Kontseilaria Reyno de Navarrak, Nafarroako Gobernuak erabiltzen duen turismo markak, alegia, euskara baztertzen du sare sozialetan. Twitteren bidez eta Facebooken bidez bidaltzen zaizkien euskarazko txioak ez dituzte bertxiokatzen, aldiz gaztelerazkoak bai.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

130-2013 NAFARROAKO GOBERNUA: LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Leitzako Guraso Elkarteak estatutuak aldatu ditugu. Nafarroako Gobernuan aurkeztu ditugu eta ez dizkigute bere horretan onartu euskara hutsean daudelako. Gaztelaniazko bertsioarekin batera aurkezteko behar dugula esan digute.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

563-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren baitako "Ehiza eta arrantza" zerbitzuaren web orriak ez duenez euskarazko bertsiorik, ezin izan dut informazioa euskaraz eskuratu.

51


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

979-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak lekualdatze lehiaketa ebatzi eta gero hutsik geratzen diren Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile laguntzaile eta teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia egin du. 20 plaza izango dira beteko direnak. Horietako 11tan ingelesak %10 puntu eman ditzake, eta 9tan %6. Euskararen ezagutza, aldiz, ez da aintzat hartuko. 2013 urtean egin den lan eskaintza publiko bakarra dugu honako hau.

52


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

622-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Foruzaingoaren ibilgailuetatik ezabatu egin dute euskarazko izena, “Foruzaingoa� alegia.

Administrazio publikoaz haratagoko zerbitzu publikoei dagokienez, 7/2006 Foru Legeak, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzkoak, ez du hizkuntza-eskubideen inolako aitortzarik egiten, ez eta legean zehar aitortutako eskubideen hizkuntza-irizpideak lantzen ere. Hori horrela, zerbitzu publikoa ematen duten enpresen borondatearen esku gelditzen da harreman horietan euskara erabiltzea erraztu edo sustatzea. Herritarrek Hizkuntza Eskubideen Behatokiari helarazi dizkioten kexek, alabaina, euskara erabiltzea ez dela ahalbidetzen edota errazten erakusten dute.

53


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

147-2013 MOVISTAR Bara単aingo bizilaguna naiz eta sakelakoaren fakturak euskaraz jasotzen ditudanez, telefono finkoarenak ere halaxe jaso nahi ditudala jakinarazteko deitu nuen MOVISTAR-era. Dei horretatik aitzinera telefono finkoaren fakturak ere euskaraz jasoko nituela erran zidaten arren, maiatzeko kontsumoari dagokiona ez dut euskaraz jaso, gaztelaniaz baizik.

54


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

647-2013 EASYJET EASYJET aire konpainiaren web orrialdera jo dut informazio eske eta ez dut bila nenbilena euskaraz aurkitu web orrialdeak ez duelako euskarazko bertsiorik. Webgunea 17 hizkuntzatan kontsulta daiteke, baina ez euskaraz.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

441-2013 CHOCOLATES SUBIZA Chocolates Subiza etxeak ekoitzitako “Roncesvalles” markako txokolate tableten bilgarriak erdara hutsean daude. Guztia ageri da gaztelaniaz, baina osagaien berri, gaztelaniaz ez ezik frantsesez eta ingelesez ere ematen dute; euskaraz, ordea, ez da hitz erdirik ageri, ezta Iruñearen euskarazko izen ofiziala ere.

55


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

700-2013 ZARA Urria erdialdean haurren arropa saltzen duten Iru帽eko Zararen dendan izan nintzen. Luzatu zidaten ordainagirian ez da deus euskaraz idatzia; erosketari buruzko datuak gaztelaniaz daude eta atzealdeko ohar orokorra gaztelaniaz eta ingelesez.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

238-2013 CPAEN - NNPEK CPAEN, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoen Kontseiluak "Semana ecol贸gica en Navarra" izeneko jarduera antolatu du. Programazioaren berri ematen duen liburuxkak leloa besterik ez dakar elebiz: "Disfruta con el mundo BIO munduarekin gozatu". Gainontzeko guztia, agenda eta egunez eguneko egitaraua gaztelania hutsean ageri da.

56


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

20-2013 CEN CEN erakundeak "Convenio intersectorial auton贸mico 2012" jardueraren barnean antolatutako ikastaro guztiak gaztelaniaz izanen dira. Horretaz gain, hauek iragartzeko urtarrilean zabaldutako esku-orriak ere gaztelania hutsean zeuden. Publizitatean azaldu bezala, ikastaro hauek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntza jaso dute.

57


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

307-2011 CRUZ ROJA Maiatzaren 2an Iruñeko Gurutze Gorriaren izenean deitu zioten Loteria eskaintzeko. Herritarrak euskaldunik ote zegoen galdetuta neskak esan zion Gurutze Gorriak gaztelaniaz hitz egin behar zuela. Herritarrak esa zionean Iruñean bizi dela Nafarroako eremu mistoan- eta Iruñetik bertatik deitzen ziola, honek erantzun zion zuzendaria euskalduna zela eta berak deituko ziola. Deia hori ez du oraindik jaso. Herritarra entitatearen bazkidea da.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

259-2011 CDN Legeak ezarritako eremu euskalduneko biztanlea izan arren, CDN-k gaztelania hutsean bidali dio etxera hauteskunde kanpainako propaganda.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

454-2011 CAFÉ IRUÑA Pasa den ekainaren 25ean CAFE IRUÑAn luzatu zioten ordainagiria gaztelania hutsean zegoen.

58


Espediente: Nori jakiinarazia: Sinopsia a:

619-2011 1 UDC ROCH HAPEA Errotxapea ako kirol eta a kultur elka arteak erdara hutsezko o informazioa bidali du. Duela gutxxi arte euska araz ere bidaltzen zuen beraz, atzerapausoa da a.

59


60


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

490-2011 C.A. OSASUNA Ekainaren 5ean C.A. Osasunako bulegoetara deitu zuen abonua berritzeko asmoz. Euskaraz egin ahal zuen langileren bat zegoen galdetu eta ezetz esan ziotenez, gaztelaniaz aritu behar izan zuen.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

623-2011 GOLEM BAIONA Itaroako GOLEM zinemetan dagoen hizkuntza-paisaia osoa: kartelak, sarrerak, argibideak‌gaztelania hutsean daude.

61


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

20-2011 CLUB CAPRABO Nafarroako eremu mistoan bizi den Clubcaprabo-ko bezero bati, ficha modificaciones tarjeta cliente delakoa, gaztelania hutsean eman zioten.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

624-2011 CLINICA SAN MIGUEL San Miguel Klinikan irailaren 29rako, Navarro Mulet sendagilearekin egoteko eman zioten ordu zitazioa gaztelania hutsean zegoen.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1012-2011 GAS NATURAL NAVARRA GAS NATURALek jakinarazpen idatzia bidali dio Iru単eko alde zaharreko bizilagun komunitate bati instalakuntzaren ikuskapena egitera pasako direla esateko. Jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita dago.

62


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

251-2012 UNIVERSIDAD DE NAVARRA - UNAV UNIVERSIDAD DE NAVARRAk duen web gunea gaztelaniaz eta ingelesez bistara daiteke, ez ordea euskaraz.

63


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

877-2012 TELETAXI SAN FERMIN Herritarrak uztailaren 11n 15:30ean Iru単eko TELETAXI SAN FERMIN enpresaren telefonora deitu zuen taxi baten zerbitzua eskatzeko. Herritarra euskaraz zuzendu zitzaion langileari eta honek ondokoa erantzun zion: "Mira bonito, como no me hables en castellano igual me da colgarte".

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1075-2012 HOSPITAL SAN JUAN DE DIOS Iru単eko herritarrak ez du euskaraz jaso San Juan de Dios erietxean irailean luzatu dioten 'Solicitud de justificante de ingreso' izeneko orria; gaztelania hutsean dago.

64


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1257-2012 IBERBANDA Nafarroa Garaiko herritarrak IBERBANDA konpainiarekin dauzka telefonoa eta internet zerbitzuak. Webgunearen bidez jasotzen dituen fakturak gaztelania hutsean daude. Fakturak euskaraz jaso nahi dituela eskatu duenean, aukera hori ez dagoela erantzun diote. Beste alde batetik, webgunea hiru hizkuntzatan dago: gaztelaniaz, galegoz eta katalanez, euskaraz berriz ez.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

260-2012 DECATHLON Herritarrak Berriozarko DECATHLON dendara eraman zuen txirrindua konpontzera. Tailerrean eman zioten albarana gaztelania hutsean zegoen.

65


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

579-2012 TRAVEL CLUB Travel Clubek atxikitako establezimenduetan bezeroen eskura jarri zuen “Viajes y más. Tus Compras de 15 años gratis” aldizkaria gaztelania hutsean zegoen. Travel Clubek ez du bere publizitate euskarrien euskarazko edo ele biko bertsiorik argitaratzen.

66


7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak e. Gutun honek hartzen dituen esparruetan, harremanak sortu eta garatzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza erabiltzen duten taldeen eta Estatu berean hizkuntza bera edo antzekoa erabiltzen duten beste talde batzuen artean, bai eta kultur harremanak sortzea beste hizkuntza batzuek erabiltzen dituzten Estatuko beste talde batzuekin ere; Arestian aipatu dugun harreman instituzionalak garatzeko oztopo eta zailtasunez gain, ez dugu informaziorik beste gisa bateko taldeen arteko harremanak edo kultur harremanak garatzeko ekimenei buruz. Beraz, ezin dugu egiaztatu konpromisoa betetzen denik. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak f. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak irakasteko eta ikasteko modu eta bitarteko egokiak jartzea, egoki iritzitako maila guztietan; 18/1986 Foru Legeak, euskarari buruzkoak, euskararen irakaskuntza arautzen du II. Tituluan. Hala, legearen arabera herritar guztiek dute hezkuntza mailetan irakaskuntza euskaraz izateko eskubidea, era honetan: Irakaskuntza eremu euskaldunean: 24. artikulua: 1. “Ikasle guztiek irakaskuntza hartuko dute, guraso-boterea edo tutoretza daukan pertsonak, edo hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean. 2. Hezkuntza maila ez unibertsitarioetan derrigorrezkoa izanen da euskara eta erdararen irakaskuntza, ikasle guztiek oinarrizko eskolatzearen bukaeran bi hizkuntzetan gaitasun maila nahikoa frogatu ahal izan dezaten. 3. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak eskualde euskaldunetik at hasi dituzten ikasleek edota eskualde honetan ohiko ez den bizilekua dutela justifikatzen dutenak, euskararen irakaskuntzatik salbuetsia izan daitezke.� Irakaskuntza eremu mistoan: 25. artikulua: 1. Euskararen eranspena hezkuntzan mailaz maila emango da, ikastetxeetan euskarazko irakaskuntza bermatzen duten lerroak sortzen, eskaria egiten dutenentzat. 2. Hezkuntza maila ez unibertsitarioan euskarazko irakaskuntza emango zaie horrela desiratzen dutenei, modu honetan eskolaratzea bukatzean hizkuntzaren ezagutza nahikoa eskuratu ahalko dutelarik. Irakaskuntza eremu ez euskaldunean: 26. artikulua: Euskararen irakaskuntza babestua, eta bere kasuan, botere publikoek guztiz edo zati batez finantzatua izango da sustapen irizpideei jarraiki eta eskariaren arabera.

67


Praktikan euskaren irakaskuntzari dagokionean: zonalde euskaldunean D eredua bermatzen da irakaskuntza publikoan, zonalde mistoan D eredua ere bermatzen da, nahiz eta beste ereduekin alderatura ez den baldintza berdinetan garatzen, eta zonalde ez euskaldunean, ez dago euskarazko irakaskuntza jasotzerik eremu publikoan; ikasgai moduan soilik ikasi daiteke euskara, baina eskatzen zaion ordutegiak ez du ahalbidetzen ikasleek euskaraz komunikatzeko behar besteko gaitasunik bereganatzea. Urteak joan ahala, eremu ez euskaldunean seme-alabak irakaskuntza publikoan eta D ereduan eskolatzeko eskaerak gora egin du. Hori ikusita, eta eremu ez euskalduneko Ikastolek (gizarte ekimeneko ikastetxeak dira) dituzten bideragarritasun arazoak direla eta, Nafarroako Parlamentuan eremu ez euskaldunean D ereduaren aldeko zer eskari dagoen aztertzeko eskatu izan dute behin eta berriz oposizioko alderdi politikoek, D eredua izaera orokorrez ezarri gabe gutxienez dagoen eskariari erantzun ahal izateko. Nafarroako Gobernuak, ordea, ez du inolako ikerketarik abiatu, haurrak D ereduan eskolatzeko aukera izanez gero eredu horren aldeko hautua zenbat jendek egingo lukeen ezagutzeko. Hala ere, gero eta gehiago dira 18/1986 Legeak ez euskaldun bezala izendatzen duen eremuan irakaskuntza publikoan euren seme-alabak D ereduan eskolatu nahi dituzten gurasoak (1392 ikasle 2012 urtean), baina legeak horrelako egoerarik aurreikusten ez duenez, eremu mistoko ikastetxeetan matrikulatu behar izaten dituzte, jantoki eta garraio zerbitzuaren ardura eta kostu ekonomikoa euren gain hartuz. Familia horiek behin baino gehiagotan salatu dute bizi duten diskriminazio egoera, batetik, legea bera delako diskriminatzailea eta irakaskuntza euskaraz hartzeko eskubiderik ez duelako bermatzeko eremu ez euskaldunean, eta bestetik, eskubide hori gauzatu nahiak ahalegin berezia (bataz beste egunean 20 Km haur bakoitzeko eta guztien artean 13 joan-etorri ilargira) eta kostu ekonomiko erantsia (urteko 540â‚Ź haur bakoitzeko), eragiten dielako seme-alabak euskaraz hezteko hautua egiten duten gurasoei. Ikusi “Maite ditugulakoâ€? Hala eta guztiz ere, Nafarroako Gobernuak 2010 urtean eten egin zituen familia hauen joan-etorriko gastuetarako ematen zituen diru-laguntza apurrak. 2012ko abenduaren 12an familiek Nafarroako Parlamentuan salatu zuten egoera eta 2013ko apirilaren 12ko Parlamentuaren osoko bilkuran D ereduan ikasteko demandari erantzuteko baldintzak sortzen diren bitartean, joan etorrian dabiltzan familiei bidaietarako eta jantokia ordaintzeko laguntza emateko diru-partida bat sortzeko eskatzen zuen mozioa gehiengoz onetsi zen. Gobernuak ez du baina Parlamentuaren agindua bete eta gaur gaurkoz diru-laguntzarik gabe jarraitzen dute. Beste horrenbeste gertatzen da IruĂąeko Udalean, kasu honetan haur eskoletako plazekin.

68


Iruñeko Udalak 1.087 Haur Eskolako plaza eskaintzen ditu Iruñean 14 haur eskolatan banatuta, baina horietatik 160 plaza soilik dira euskaraz, eta guztiak Txantrea auzoan, Egunsenti eta Izartegi Haur Eskoletan. Gurasoak urteak daramatzate bizi diren auzoetako haur eskoletan euskarazko plazak eskatzen, baina Iruñeko Udalak ez die jaramonik egin euskarazko plazen eskaria oso apala dela eta eskaintzen direnetatik batzuk hutsik gelditzen direla argudiatuz. Nafarroako Arartekoak ebazpena eman zuen 2013ko maiatzaren 31n gai honen inguruan eta hitzez hitz honako gomendioa egin zion Iruñeko Udalari: “egiaz gogobete dezala gurasoek eta haurrek udal titulartasuneko hezkuntza-maila guztietan euskaraz ikasteko duten eskubidea, eta alde horretatik, kopuru jakin eta arrazoizko bat berma dezala urtero egiten duen udal haur eskoletako plazen eskaintzan, kontuan hartuta zenbat gurasok eskatu duten beren seme-alabentzat euskarazko irakaskuntza beren hautuko udal eskoletan. Horretarako hautatutako ikastetxeetan, Iruñeko Udalak euskaraz irakasteko lerroak sortu beharko lituzke hala eskatzen dutenentzat, hala egun osoko modalitatean nola egun erdikoan. Iruñeko Udalak, ordea, ez dio jaramonik egin Arartekoaren gomendioari. Hori ikusita, Iruñeko euskalgintzak ekimena abiatu zuen 2014-2015 ikasturteko matrikulazio kanpainan, euren aukerako haur eskolan euskarazko plaza-eskaintzarik izanez gero, gurasoek plaza horietarako eskaririk egingo luketen jakiteko. 2014-2015 ikasturterako 1.087 leku eskaini dira; 514 aurreko ikasturteetako haurrekin bete dira eta 573 leku geratu dira haur berriak hasteko. Leku berri horietarako 827 umek eman dute izena, eta horietatik 466k (%56) euskarazko haur eskola hartuko lukete beren auzoan euskarazko plazak eskainiko balira. Gertaera hauen arabera, beraz, 7.1.e) konpromisoa ere ez dela betetzen ondorioztatzen dugu. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak g. bitartekoak jartzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza hitz egiten den eremu batean bizi baina hizkuntza hori hitz egiten ez dutenen esku, nahi izanez gero hizkuntza hori ikas dezaten; Euskarabideak burutzen duen lanari buruzko azalpenetan agertu dugun gisan, euskararen irakaskuntzarako bideratutako diru-baliabideak neurrigabe murriztu dira, 2010-2013 urteko epealdian: 2010-2011 urteetan 394.500 € banatzetik 2012urtean 213.143 €ko aurrekontu-proposamenera izatera igaro zen helduen euskalduntze alfabetatzera bideratutako diru-kopurua (%46ko murrizketa). Nolanahi ere, euskaltegiek ez dute 2012ko urriaz geroztik zentimo bat ere jaso, Euskarabideak ez duelako dirulaguntza horiek banatzeko deialdirik egin. Irakasleak euskaraz trebatzeko diru-sailak ere 40.000€tik 22.268€ra arteko murrizketa jasan du (%45) 2010 urtetik 2012 urtera bitarteko epean, eta kopuru berdinean jarraitzen du gaur egun ere.

69


Gauzak horrela, konpromiso hau ez dela betetzen ondorioztatzen dugu, ez dira beharrezkoak diren bitartekoak jartzen euskara hitz egiten ez dutenen esku euskaraz ikas dezaten. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak h. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei buruzko azterketak eta ikerketak sustatzea unibertsitateetan edo erakunde baliokideetan; Hizkuntzaren Corpusaren gaineko ikerketak egiten direla badakigu, baina ez dugu behar besteko daturik konpromisoa zer neurritaraino betetzen den baloratzeko. 7.1. artikulua: Helburuak eta printzipioak i. Gutun honek biltzen dituen arloetan, nazioz gaindiko elkartrukerako era egokiak sustatzea, estatu bitan edo gehiagotan modu berean edo antzekoan erabiltzen diren eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzentzat Ez dugu daturik konpromisoa betetzen den ebaluatu ahal izateko. 7.2. artikulua. Helburuak eta printzipioak 2. Aldeek konpromisoa hartu dute ezabatzeko, oraindik egin ez badute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat erabiltzeko egon daitezkeen bereizketa, bazterkeria, murriztapen edo lehentasun justifikatu gabe oro, alegia, hizkuntza hori ahultzea edo hori mantendu edo garatzea arriskuan jartzea helburutzat izan dezaketenak. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen aldeko neurri bereziak hartzea ez da hartuko eremu zabalagoa duten hizkuntzetako hiztunen aurkako diskriminazio-ekintzatzat, neurrion helburua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzok erabiltzen dituztenen eta gainontzeko herritarren arteko berdintasuna bultzatzea edo hiztun horien egoera partikularrak aintzat hartzea bada; 7. artikuluaren betetze maila ebaluatzeko agertu ditugun datuek argi erakusten dute ez dagoela borondaterik konpromiso hau bete eta betearazteko. Nafarroako agintariek aplikatu duten hizkuntza-politika justu kontrako norabidean joan da azken urteetan, eta 18/1986 Legeak ezartzen duen zonifikazioa gainditzeko urratsak egiten ez diren bitartean, konpromisoa ez da beteko. Agintariek esplizituki agertu dute euskararen garapen eta sustapenaren aldeko neurriak hartzeak, euskaraz ez dakiten Nafarroako biztanleak diskriminatzea suposatuko lukeela. Hona Carmen Mª Gonzålezek Nafarroako Parlamentuan 2013-02-ko Hezkuntza Batzordearen lan-saioan eginiko adierazpenak: (0:31 – 2:07) http://youtu.be/oy9D8NDIxw4

70


7.3. artikulua. Helburuak eta printzipioak 3. Aldeek konpromisoa hartu dute, neurri egokiak erabilita, herrialde guztiko hizkuntza-taldeen arteko elkar ulertzea sustatzeko. Horretarako, batez ere, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen errespetua eta horienganako ulermena eta tolerantzia jasoko Gure ustez goiko lerroetan luze eta zabal argudiatuta gelditu da agintariek euskal hiztunekiko ulermena eta tolerantzia sustatu ordez, euskal hiztunen komunitatea baztertu eta zokoratzeko politika garatu dutela, eta euskal hiztunen eta erdal hiztunen arteko konfrontazioa elikatzen ahalegindu direla eskura dituzten baliabide guztiak erabiliz, hedabideak ere barne. Amaitzeko, 7. artikuluaren bidez hartutako konpromisoen gainean Nafarroako agintariek hitz erdirik esan ez izana nabarmendu nahi dugu.

71


3. III. atalaren ebaluazioa

72


KOKAPEN OROKORRA 13 urte pasatu dira Espainiak ituna berretsi zuenetik eta laugarrenez aurkeztu du Espainiako Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren betetzeegoerari buruzko txostena. Halaber, laugarrenez, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak Estatuak Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako ituna berretsi zuenean hartutako konpromisoen betetze-maila ebaluatu nahi izan du. Espainiak 2001ean berretsi zuen Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna eta geroztik da indarrean Euskal Herriko Hegoaldean. Nafarroaren kasuan, aukera interesgarria ikusi genion Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunari. Izan ere, Nafarroako eremu zabal batean, eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean, euskara ez da ofiziala, eta ondorioz, herritarrei ez zaie aitortzen euskara erabiltzeko eskubidea. Gauzak horrela, eta kasu horretan, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren bidez, herritar euskaldunei bide berriak zabalduko zitzaizkien euskaraz bizitzeko. Bide guztiak ez, baina batzuk bai. Baina, hain zuzen ere, zonalde horietan ez da indarrean jarri. Horrela, Euroituna sinatutakoan Espainiak iruzur egin zuen, euskara ofiziala ez den lurraldean itunetik kanpo utzita. Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren lehen ebaluazioan adituek berek agertu zuten harridura. Esan zuten, kontuan hartuta Iru単errian biltzen dela euskaldunkopuru altuena, ulergaitza zela Nafarroan euskaldun gehien bizi diren eremu mistoa itunaren eraginpetik at egotea, eta ez zela ondo aplikatzen ari. Espainiako Estatuak erantzun zuen Itunaren konpromisoak jasotzen dituen III. Atala hizkuntza ofizialei besterik ez zitzaiela aplikatuko, are gehiago, ofizialei ofizialak diren eremuan besterik ez. Estatuak adierazi zuen euskara Nafarroako eremu handienean Itunaren bigarren atalaren babespean zegoela. Jarrera-aldaketarik ez da egon, eta Estatuaren irakurketa gero eta murritzagoa dela ikusi ahal izan dugu laugarren ebaluazioan. Horrela, 18/1986 Foru Legeak ezartzen duen eremu euskalduna, euskara ofiziala dena, da Itunaren III. zatiko konpromisoen babespean gelditzen dena. Euskara ofiziala den Nafarroako eremuan, egun Espainiako Estatuak ezarrita duen ofizialtasunaren ondorio juridikoak modu errealean aplikatuko balira, ez legoke Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazioaz hitz egin beharrik. Izan ere, ofizialtasunaren ondorio juridikoek gainditu egiten dituzte Itunak ezartzen dituen konpromisoak. Behatokiak berretsi nahi du Itunak agertzen dituen konpromisoak betetzeak ez duela bermatzen hizkuntza gutxiagotu bateko hiztunek beren hizkuntzan bizitzeko aukera izango dutenik.

73


Euroitunak bere gain hartzen dituen eskakizunak baino areago doa euskara ofizialtzat jo duten eremuetan ezarritako legeak. Alegia, Nafarroako Gobernuak bere araudia bete eta eremu euskaldunean ezarrita duen ofizialtasunaren ondorio juridikoak modu errealean aplikatuko balitu, Euroituna aski gaindituta legoke. Ez legoke Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren ebaluazioaz hitz egin beharrik. Ofizialtasunaren ondorio juridikoek gainditu egiten dituzte Itunak ezartzen dituen konpromisoak. Ondorioz, azpimarratzekoa da Euroitunak Estatuak hizkuntzak arautzeko ezarrita duen araudia baino betebehar gutxiago eskatzen duela. Horrela, Euroitunean agertzen diren konpromisoak bete izanak ez du esan nahi Estatuak berak duen eraentza juridikoa bermatzen denik. Hiru aldiz egin du Europako Kontseiluak Euroitunaren betetze mailari buruzko azterketa, eta hiruretan ondorio bertsuak atera ditu. Sinatu bai, baina gabezia nabarmenak daude sinatua praktikara eramateko. Euroituna sinatzean estatuak azaltzen duen jarrera eta praktikak edo ekintzak ez doaz bat. Izan ere, Estatuaren menpe dauden administrazioen betetze maila oso apala da, eta behin eta berriz errepikatzen dira Europatik egiten dizkioten zuzenketak eta gomendioak. 13 urte pasatu dira Espainiak ituna berretsi zuenetik eta, oraingoan, krisi ekonomikoaren arrazoia baliatuta, positibotzat aurkeztu du estatuak orain artekoa “mantentzea�. Onartezina iruditzen zaigu jarrera hori, berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. Estatuaren lana hartutako konpromisoak betetzen direla egiaztatzea baldin bada ere, ez dugu uste, txosten horrek islatzen duenik Estatuaren betetze-maila zer-nolakoa izan den. Izan ere, Europako Ministroen Kontseiluak bi eskaera zehatz egin zituen 2012an: lehenik, hizkuntza gutxituen presentzia bermatzea eta euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoak egongo direla bermatzea, bestetik. Espainiako estatuak iruzur egiten du beste behin ere, egin duen txostenean ez baitzaie erantzuten zuzenean Adituen Batzordeak zein Ministroen Kontseiluak egindako gomendioei eta eskaerei. Espainiako agintarien txostenak, esaterako, ez du zehazten zenbat langile dagoen. Postuen artean kopuru handi bat baloratu egiten dela dio hitzez hitz, baina ez du daturik ematen. Seriotasuna eskatu behar zaio Estatuari agertzen dituen datuetan. Estatuaren administrazio periferikoan eta justizian dauden egoerak ere nabarmen utzi ditu Europako Kontseiluak aurreko hiru txostenetan. Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak esan dio estatuari hainbat puntutan jarrera aldatu behar duela, legeria ere aldatu behar duela justiziaren eremuan adibidez, baina estatuak entzungor egin dio. Gauza bat da Europako Kontseiluak esaten duena eta bestea Espainiak egiten duena. Osasun arloan eta Herrizaingoan dauden egoerak ere nabarmen utzi ditu Europako Kontseiluak.

74


Gure ustez, Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna bezalako nazioarteko ituna bera baino garrantzitsuagoa da bertan jasotzen diren konpromisoak betetzen direla egiaztatzea. Estatua da Europako Kontseiluak sustatutako Ituna betetzen dela zaindu behar duena, eta beste behin axolagabekeria erakutsi du Itunak ezarrita dituen prozedurei muzin eginez. Hamahiru urte luze igaro dira Estatuak Ituna berretsi zuenetik, eta laugarren ebaluazio honen ostean aldaketarako premia dagoela ondorioztatu ahal izan dugu. Hori horrela izanik, aski garbi uler daiteke gure herrian gure hizkuntzan bizitzerik ez dagoela behin eta berriz esan behar izatea.

75


8. 1. artikulua: Irakaskuntza 1. Irakaskuntzaren arloan, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeari dagokionez, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta Estatuko hizkuntza ofizialen irakaskuntzari kalterik egin gabe, ondoko konpromisoak hartu dituzte aldeek a I. eskolaurreko hezkuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. eskolaurreko hezkuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo III. aurreko i) eta ii) puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; edo IV. herri-agintariek eskolaurreko hezkuntzan eskumen zuzenik ez badute, aurreko i) puntutik iii) puntura bitartean jasotako neurriak aplikatzea erraztea eta/edo sustatzea; b.I. lehen mailako irakaskuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. lehen mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. lehen mailako irakaskuntzaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten familietako ikasleei, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; c.I. bigarren mailako irakaskuntza kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. bigarren mailako irakaskuntzaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. bigarren mailako irakaskuntzaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada; d. I. lanbide-heziketa kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan bermatuta dagoela ezartzea; edo II. lanbide-heziketaren zati handi bat kasuan kasuko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako batean bermatuta dagoela ezartzea; edo III. lanbide-heziketaren barruan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen irakaskuntza curriculumaren parte izatea ezartzea; edo IV. aurreko hiru puntuetako neurrietako bat, gutxienez, aplikatzea horrela nahi duten ikasleei —edo, horrela ez bada, horien familiek nahi badute—, horien kopurua nahikotzat jotzen bada: e. i. unibertsitate mailako irakaskuntza edo beste goi-mailako irakaskuntza-motak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ezartzea; edo ii. hizkuntzok unibertsitateko edo goi-mailako irakaskuntzaren ikasgai gisa ikastea ezartzea; edo iii. Estatuak goi-mailako irakaskuntzako erakundeekiko duen zeregina dela eta, i) eta ii) idatzi-zatiak ezin izango balira aplikatu, ondokoak ezartzea suspertu eta/edo baimentzea: eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan unibertsitate mailako edo goi-mailako bestelako irakaskuntza-motak, edo hizkuntzok unibertsitatean edo goi-mailako irakaskuntzako beste erakunde batzuetan ikasi ahal izateko bitartekoak; f. i. beharrezkoak diren xedapenak ematea, helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikastaroak hein handi batean edo osorik eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan eskaintzea bermatu dadin; edo ii. hizkuntza horiek proposatzea helduen hezkuntzako edo hezkuntza iraunkorreko ikasgai gisa; edo iii. herri-agintariek ez badute eskumen zuzenik helduen hezkuntzan, hizkuntza horiek irakastea erraztu eta/edo sustatzea helduen hezkuntzaren edo hezkuntza iraunkorraren barruan; g. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen adierazpena den historia eta kulturaren irakaskuntza ziurtatzeko neurriak hartu. 8. 2. artikulua: Irakaskuntza 2. Irakaskuntzaren arloan, eta eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak tradizioz erabiltzen diren eskualdeetatik kanpo dauden lurraldeei dagokienez, aldeek konpromisoa hartu dute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza baten hiztun-kopuruak hori justifikatzen badu, eta irakaskuntzaren maila egokietan, irakaskuntza eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan egitea edo hizkuntza bera irakastea baimendu, sustatu edo ezartzeko;

76


Egoera ongi ulertzeko, lehenik eta behin, legeari begiratu bat ematea derrigorrezkoa iruditzen zaigu. Izan ere, 1986ko Euskararen Foru Legeak Nafarroa hiru eremu linguistikotan banatu zuen: eremu euskaldunean euskara hizkuntza ofiziala da; eremu mistoan euskara ez da ofiziala, baina hainbat eskubide ditu; eta eremu ez-euskaldunean euskara ez da ofiziala eta ez du inolako eskubiderik. Lege honek bere 24. artikuluan (Nafarroako Vascuenceren Foru Legea 18/1986, abenduaren 15ekoa) zonalde euskaldunean euskaraz ikasteko eskubidea aitortzen du: 4. “Ikasle guztiek irakaskuntza hartuko dute, guraso-boterea edo tutoretza daukan pertsonak, edo hala badagokio, ikasleak berak aukeratutako hizkuntza ofizialean. 5. Hezkuntza maila ez unibertsitarioetan derrigorrezkoa izanen da euskara eta erdararen irakaskuntza, ikasle guztiek oinarrizko eskolatzearen bukaeran bi hizkuntzetan gaitasun maila nahikoa frogatu ahal izan dezaten. 6. Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko ikasketak eskualde euskaldunetik at hasi dituzten ikasleek edota eskualde honetan ohiko ez den bizilekua dutela justifikatzen dutenak, euskararen irakaskuntzatik salbuetsia izan daitezke.� Zonalde mistoari dagokionean hurrengoa jasotzen du (25 artikulua): 1. Euskararen eranspena hezkuntzan mailaz maila emango da, ikastetxeetan euskarazko irakaskuntza bermatzen duten lerroak sortzen, eskaria egiten dutenentzat. 2. Hezkuntza maila ez unibertsitarioan euskarazko irakaskuntza emango zaie horrela desiratzen dutenei, modu honetan eskolaratzea bukatzean hizkuntzaren ezagutza nahikoa eskuratu ahalko dutelarik. Eta azkenik (26. artikulua) hurrengoa dio zonalde ez euskaldunari dagokionean: Euskararen irakaskuntza babestua, eta bere kasuan, botere publikoek guztiz edo zati batez finantzatua izango da sustapen irizpideei jarraiki eta eskariaren arabera. Hauek dira Nafarroan dauden hizkuntza ereduak: : : :

: :

A eredua. Gaztelaniaz ikasgai guztiak, baina euskara ikasgai gisara. Hiru eremuetan eskaintzen da. B eredua. Ikasgaiak euskaraz eta gaztelaniaz. Eremu ez euskaldunean ez dute. D eredua. Euskaraz ematen dituzte ikasgai guztiak, eta gaztelania ikasgai modura. Eremu ez euskaldunean ez dute eskaintzen sare publikoan. Ikastolek eskaintzen dute D eredua. G eredua. Ikasgai guztiak gaztelaniaz eta euskara ikasgai gisa ere ez. Eremu ez euskaldunean ez da eskaintzen. British, TIL, TIL-A, TIL-B eta PAI. Ikasgaiak gaztelaniaz eta ingelesez, curriculum egokitua.

77


Vascuenceren 18/1986 Foru Legeak eta horren araberako hizkuntza-eskubideen aitortzak oso eragin handia du irakaskuntzan. : : :

Zonalde euskaldunean D eredua bermatzen da irakaskuntza publikoan, Zonalde mistoa delakoan D eredua ere bermatzen da, nahiz eta beste ereduekin alderatuta ez den baldintza berdinetan garatzen Zonalde ez euskaldunean ez dago euskarazko irakaskuntza jasotzerik eremu publikoan.

Azken aipamen honi dagokionean, esan daiteke zonalde ez euskaldunean, eremu publikoan, euskarazko irakaskuntza bermatzea “debekatuta” dagoela. 2011-12ko azken datu ofizialak erabiliz, honako argazkia erakusten dute derrigorrezko irakaskuntzako sare publikoan Haur eta Lehen Hezkuntzako datuak eskuan: %25 inguru D ereduan; beheranzko joera duen arren, ikasleen %55,25k G ereduan ikasten du; B eredua guztiz anekdotikoa da (%0,22). British programetan ari direnak %1aren inguruan ibiliko dira. Haur eskoletako eskaintza Nafarroako Gobernuak 8 haur eskola ditu: haietatik 7 eremu mistoan: 5 Iruñean, eta bana Burlatan eta Lizarran. Eta beste bat Corellan, eremu ez euskaldunean. Eskaintza gaztelania hutsezkoa da, nahiz eta 28 urte joan diren Euskarari buruzko Legea onetsi zenetik. Egun euskarazko eskaintza eremu publikoan oso eskasa da. Aipatzekoa da Iruñeko kasua. 13 Haur Eskola ditu Iruñeko Udalak: bi euskaraz, lau gaztelaniaz ingelesezko jarduerekin eta 7 gaztelania hutsean. 2014-15 ikasturtean 1.087 haurrentzako tokia dute. Euskaraz 160 plaza baino ez ditu eskaini eta guztiak Txantrean dauden bi haur eskoletan, gainerako auzoetako haur eskoletan plaza bakar bat ere ez. Eskaintza desorekatua dagoela agerian uzten duten datuak dira. Iruñeko Udalak eskaera falta dagoela dio euskarazko eskaintza txikia dela arrazoitzeko. Baina ez dago ikerketarik, ez eta azterketarik ere hori hala dela dionik. Iruñeko Udalak jakin badaki auzo guztietan euskarazko aukera eskainiko balu, eskaria hiru halako edo gehiago izango litzatekeela, eta trikimailu hori erabiltzen du benetako eskaria ezkutatzeko. Horrela, euskalgintzako sektoretik, herri mugimenduetatik eta sindikatuetatik euskaraz hezi nahi dituzten gurasoei zailtasunak jartzen dizkietela salatu eta eskaera egin zioten Udalari: eskaera erreala jasotzeko medioak jarri eta horri erantzuteko neurriak hartzea. Euskarazko haur eskola gehiago eskatzen duten mugimenduek, Iruñeko haur eskoletako aurre-matrikulazio kanpainak irauten zuen bitartean, galdetegi bat pasatu zieten gurasoei, euren auzoan aukera izanez gero, euskaraz matrikulatzeko zenbat egongo liratekeen prest jakiteko. Jasotako datuen arabera, izena eman duten guztien %56k euskarazko haur eskola nahi dute. Alegia, erdiek baino gehiagok beren auzoan euskarazko aukera izan balute, beren seme-alabak euskaraz matrikulatuko lituzkete.

78


Gero eta gehiago dira beren seme-alabak euskaraz hezteko erabakia hartzen duten Iru単eko eta Iru単erriko gurasoak, baina Udalaren trikimailu edota azpikeriaren ondorioz, urtero ehunka guraso nahi hori gauzatu ezinik gelditzen dira. Izan ere, Udalak badaki plaza gutxi eta guztiak auzo berean eskainiz, gauzak asko zailtzen dizkiela gurasoei. Horrela, gurasoek protestak egin dituzte aurten haur eskolak euskaraz nahi dituztela eskatzeko.

Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza Nafarroako Gobernuak ez du euskarazko irakaskuntza publikorik eskaintzen eremu ez euskaldunean. Nafarroako Gobernuak dio Euskararen Legeak ez duela aukera hori espresuki aurreikusten, euskara irakasgai gisa irakasteaz bakarrik mintzatzen baita eremu horretarako. Nafarroako Gobernuak Euskararen Legearen oso interpretazio murritza egiten du; hau da, ez dago espresuki arautua eta legeak ez du administrazioa derrigortzen; baina ez litzateke, inola ere, legearen aurkakoa aukera hori eskaintzea. Euskararen promozioa da legeak erabiltzen duen irizpidea. Hortaz, zerk eragozten edo galarazten du herritar hauek gainontzeko Nafarren aukera berberak izan ditzaten neurriak hartzea? Argi dago borondate kontua dela. Horrela, administrazioak euskararen irakaskuntza sustatu beharrean, euskara bazter uztea bultzatzen du. Egoera horren ondorioz, Nafarroako hainbat familia egoera onartezin eta eskubide urraketa sistematiko bidegabe bat pairatzen ari dira.

79


Sare publikoko ikastetxeak bere osotasunean hartzen dituen SORTZEN-IKASBATUAZ elkarteak azterketa egin zuen Derrigorrezko Eskolatzea aintzat hartuz. Emandako datuen arabera, milaka herritarrek urtero milaka eta milaka kilometro egiten dituzte euren semealabak D ereduan ikas dezaketen herrietara euren kabuz eramateko bidaietan. SORTZEN-IKASTABUAZek datuak lortzeko eskoletako matrikulak erabili zituen eta bidaien kalkulua egin, kilometroena zein euroena, ondorengo emaitzak lortuz: 1. 1.400 umetik gora daude egunero joan etorriak egiten dituztenak (Sortzen Ikasbatuaz-ek 1.392 zenbatu ditu), bataz beste egunero 20 kilometro egiten dituztenak. 2. Honek esan nahi du ume guztien artean egiten duten kilometroen batuketa urtean 5 milioi kilometro baino gehiagokoa dela (zehazki, 5.001.462,4 kontabilizatuak). 3. Kilometro hauen guztien kostea 751.812 â‚Ź-koa da, honek egun suposatzen duen guztiarekin. Bataz beste 540 eurotik gora ume bakoitzeko, soilik gasolinan. Kilometro horiek eragiten dituzten gastuei jangelako gastuak gehitu behar zaizkie; umeak ez dagokien ikastetxera joateagatik familiek jantokiko gastuak ordaindu egin behar baitituzte. Zer esanik ez errepidearen arriskuak eta joan-etorrietan emandako denbora. Joan-etorri horiek eragindako gastuak ordaintzeko laguntzak ematen zituen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2009 urtera arte. Orduz geroztik, ordea, ez da berriro holako diru-laguntzarik banatu. Beraz, agintariek familia horiek guztiak dirulaguntzarik gabe utzi dituzte aukeratutako hizkuntza-ereduarengatik. 2012an familia hauetako ordezkariak Nafarroako Parlamentuan egon ziren bizi duten egoeraren berri eman eta euren herrietan D ereduan ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Zonalde ez euskalduna deiturikoan D ereduan ikasteko dagoen demandari erantzuten ez zaion bitartean, euren kabuz kotxez egiten dituzten joan-etorriak eta jangelako gastuak ordaintzeko diru-laguntzak berrezartzea ere galdegin zuten.

80


Agerraldi horren ondotik, 2013ko apirilean, Nafarroako Parlamentuak familia hauen garraio eta jantokiko gastuak bere gain hartzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari.

81


Ikus daitekeenez, errealitate oso latza bizi dute familia hauek. Ondorioz, egoera bidegabe hau pairatzen ari diren eremu ez euskalduneko eta mistoko familiek Euskaraz Bizi eta Ikasi Herri Ekimena jarri dute martxan. Nafarroako Gobernuak sustatzen duen hizkuntza eskubideen lurralde banaketa salatzea eta Nafarroa osoan euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzea dute helburu. Manifestua aurkeztu eta 2013ko abenduaren 14an manifestazioa egin zuten Tafallan.

82


Euskaraz ikasteko eskubidearekin hau gertatzen den bitartean, ingelesezko irakaskuntza eredua Nafarroa guztira zabaltzeko asmoa duela azaldu zuen Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak 2013an. TIL programak 2006-2007an hasi ziren modu esperimentalean eta gero eta ikastetxe gehiagotan ezarri dira, baina ebaluazioaren daturik egin baldin badute, ez da inon ageri. Gaur egun Haur Hezkuntza ematen duten 21 eskola publikotan eta Lehen Hezkuntza ematen duten hemeretzitan ezarriak dituzte ingelesezko irakaskuntza ereduak. 7.500 ikaslek jasotzen dute hezkuntza eredu hori. Ingelesa irakasgai batzuetan hizkuntza nagusi gisa erabiltzen dute, ingelesa bera irakasgai izateaz aparte. Hezkuntza aldetik interesgarritzat eta estrategikotzat jotzen ditu gobernuak ingelesaren murgilketan oinarritutako programa hauek, “eskaera handia” dagoela dio eta, hizkuntzez gain, “eraginkortasun nabarmenekoak direlako irakaskuntzan oro har”. “Eskaera handia”-ri buruz esanen dugu familiek ez zutela horrelako beharrik aurreikusi gure komunitatean. Lehen ikusi dugun moduan, bada ordea, euskarazko murgilketa handitzeko eskaera eremu ez-euskaldunean. Nafarroako Gobernuarendako gaztelania eta ingelesa irakasten dituzten ereduak “elebidunak” dira eta euskara, gaztelania eta ingelesa irakasten dituztenak D eredua. Euskara, bertako hizkuntza izanda, ez du inola ere lehenetsi. Areago ere, euskara arrotzeko joerak segitzen du. Behin eta berriz ukatzen da Nafarroan ofiziala den euskararen irakaskuntza eragozten duen Euskararen Legearen aldaketa, baina ez dago batere oztoporik, nahiz eta arautegirik ez izan, Nafarroako eremu guztietan atzerriko hizkuntza batean ikasteko. Kasu gehienetan Departamentuak berak hautatu ditu ikastetxeak. Ez da aldez aurretiko kontsultarik egin, ez ikastetxeko klaustroari ez eta familiei ere. Are gehiago, kasu batzuetan ez dute kontuan hartu familien iritzia, kontrakoa nabarmenki izanik ere.

83


Azpimarratu nahi dugu, hainbat adituen iritziz, ingelesezko eredua gabezia handiekin ari dela garatzen Nafarroan: irakasleen formazio eskasa, emaitza onak direla baiezta dezaketen ebaluazioa eza, hizkuntza helburuen definizio falta… Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Yolanda Barcina andereak berak, aitortu zuen Madrilgo telebista kate batean ingelesa-euskara kontrajartzeko egin duten saiakera. Baina Hezkuntza Departamentuko agintarien aldetik ez da argi uzten D ereduan ere ingelesaren irakaskuntza bermatzen dela eta benetako aniztasuna bermatzen duen ikasteredu bakarra dela. TIL eredua sartu denetik, D ereduak izan duen etengabeko igoera eten egin da. Honela, Nafarroako Gobernuaren aldetik garbi azaltzen da ingelesaren aldeko apustua eta garbiago euskararen kontrakoa. Hezkuntza sistema publikoak gurasoei ingelesaren eta euskararen arteko dilema faltsua planteatu die, ederki uztar daitezkeen hizkuntzen artean hautatzea eskatzen baitie. Hainbat sindikatu eta eragilek auzitara eraman dute “Programa de Aprendizaje en Inglés, PAI” izenez ezaguna denaren derrigorrezko ezarpena, haien ustez urratu egiten baitu familiek euren seme-alaben hezkuntza eredua aukeratzeko duten eskubidea. Hizkuntza bat biziberritzeko behar diren baldintza guztien kontra jotzen du Hezkuntza alorrean Nafarroako Gobernuak, D eredua ahultzeko politika du.Horrela, Nafarroako Gobernuak Hezkuntza alorrean garatzen duen hizkuntza-politika agerian jartzen duten beste hainbat gertaera izan dira 2010-2013 epealdian, guztiak ere euskarazko irakaskuntza ahultzeko helburuarekin. Batetik, D ereduan ikasteagatik hamar ikasle truke-programa batetik kanpo utzi ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak, ikasleek proiektuan parte hartzeko baldintza guztiak betetzen zituzten arren. Programan parte hartzeko ezarritako baldintzak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailan egotea, ikastetxean frantsesa ikastea eta gutxienez zazpiko nota izatea) betetzen bazituzten ere, hautatuak izan diren 46 ikasleen artean, ez zegoen D ereduan ikasten duen ikaslerik, nahiz eta zerrendan azaltzen ziren ikasleek baino nota hobeak izan.

84


Bestalde, D, B zein A ereduetan arlo linguistikoa indartzeko programa osagarriak garatu dituela esaten da txostenean. Horien artean Solaskide eta Bertsolaritza Irakaskuntzan programak aipatzen dira. Programa horietan ikasleen parte hartze altua nabarmentzen da, baina ezkutatu egiten da diru-laguntzarik gabe utzi dituela. Bertsolaritza Irakaskuntzan eskoletan bertsoa irakasteko programak hamasei urte daramatza martxan eta urteotan milaka ikasle trebatu ditu, baina Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak programa bertan behera uztea erabaki zuen 2011n eta finantzaketarik gabe utzi du. Programa garatzen zuen Nafarroako Bertsozale Elkarteak salatu zuenez, Gobernuaren ekarpenik gabe ezin izango du eskolak berdin ematen jarraitu.

2013an, berriz, orain dela urte batzuk abian jarri zuen Solaskide programa bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako ikastetxeetako gazteen ahozkotasuna bultzatzea zuen helburu. Diru falta dela eta, bertan behera gelditu da. Azkeneko urteetan Solaskide programaren aurrekontua murriztu zen arren, proiektuari eustea lortu zuten. 2013an, berriz, ezinezkoa egin zaie. Beraz, euskararen proiektuen inguruan gobernuaren interesik eza agerian gelditzen da. Nafarroan euskararen erabilera, motibazioa eta irakaskuntza indartzeko egitasmoetan Gobernuak ez du ahaleginik egin, alderantziz, euskararen aldeko proiektuak kentzen eta murrizten saiatu da

85


Oinarrizko irakaskuntzako Testu Liburuen finantzaketari dagokionez, berriz, Oinarrizko Irakaskuntzarako Testu Liburua doan jasotzeko programetatik Nafarroan "Euskal Herria" terminoa duten testu-liburuak eskoletatik kanporatu dituzte. Ikasliburu horietan Nafarroa Euskal Herriaren testuinguruan lantzen delako kendu dituzte diru-laguntza horiek. Liburuen berrikusketa hezkuntzaren kalitatearen izenean egin bada ere, soilik gizarte zientzietako euskarazko ikasliburuetan erreparatu da. Horrela, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak ez du diru-laguntzarik emango Geografia eta ingurune arlotan dauden hainbat liburu erosteko. Ikastetxeetako materiala duela hainbat urtetatik hona zentsuratzen du Gobernuak. Hezkuntzak, Inspekzioa bidali du eskoletara Euskal Herria hitzaren edozein aztarna (hizkuntza eta kulturaren ikuspuntutik bada ere) ezabatzeko helburuarekin. Euskal Herria errealitate kultural edo linguistiko gisa aintzat hartzen duten testu liburuak debekatu egin ditu. Horrela testu liburuen “zerrenda beltza” osatu du. Aski da Euskal Herria agertzea programatik kendu eta gurasoei liburuak erosteko gastua ezartzeko. Nafarroako errealitate linguistikoa, soziologikoa eta kulturala ezkutatzeko ahalegina noraino iristen den salatu zuen ELA sindikatuak Nafarroako Parlamentuan. Euskararen lurraldea erakusten duen mapan, Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Ipar Euskal Herria elkarrekin azaltzen direlako, zenbait testu liburuetatik orrialdeak kentzera derrigortu ditu ikastetxeak.

Bertako kultura eta euskara aintzat hartzeko konpromisoari dagokionez, Nafarroako Gobernua ez da errealitate sozial soziokultural eta linguistikotik abiatzen, ez da nafarren beharretatik abiatzen. Legez ezarritako zonifikazioaren eraginez, euskal hiztunen komunitatea ez da babeserako subjektu Nafarroa osoan. Azkenik, D ereduaren aurkako kanpainak eta jokabideak bere gertaerarik maltzurrena eta eskandalagarriena bizi izan zuen 2013an: D ereduan aritzen diren ikastetxeetako 1.652 irakasle zelatatu zituen Guardia Zibilak ezker abertzalearekin eta ETArekin lotura zuten ikertzeko. Gertaera larri honen helburua “D ereduaren kriminalizazioa” izatea salatu zuten Nafarroako euskalgintzak, ikastetxeek eta beste hainbat eta hainbat eragile sindikalek eta sozialek. Zenbait zonaldetan euskararen ikasketa eta erabilera trabatzeko, euskal irakaskuntzari eraso egiteko, Hezkuntza Sistemaz baliatu eta manipulazio estrategia abiatzea egotzi zioten Nafarroako Gobernuari.

86


Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen aurkako kanpainak, ordea, erantzun zabala izan zuen Nafarroako jendartean eta, Hezkuntzako eragile gehien-gehienak deituta, euskarazko ereduari eta bertan ari diren irakasleei babesa eskaini zieten Iru単eko kaleetan 2013ko abenduan.

Horiek horrela, argi eta garbi ondorioztatzen dugu eskolaurreko irakaskuntzan eta lehen eta bigarren mailako irakaskuntzan, hala nahi duten familiek, ez daukatela bermaturik eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan ikastea. Are gehiago, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren ageriko gaitasunik ezak eta euskararen kontrako jardun iraunkorrak euskarazko irakaskuntza ahultzeko asmo irmoa du. Ondorioz, ez da konpromisoa betetzen.

87


Lanbide Heziketa Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukerei buruz hitz egiten badugu, egoera ez da baikorra Nafarroan. Txostenean jasotzen den bezala, momentu honetan euskaraz ikasteko aukerei buruz hitz egiten badugu, leku gutxitan lantzen dela esan dezakegu. Nafarroako Gobernuaren babesean dauden ikastetxeetan euskaraz eskaintzen diren euskarazko zikloak urriak dira. Lanbide Heziketa bere osotasunean euskaraz garatu ahal izateko eskaintza zabalagoa eskaini behar da. Zentzugabea da ikasketak D ereduan egindakoek, Lanbide Heziketako ikasketak gaztelaniaz jarraitu behar izatea. Horrenbestez, nekez lortuko da hizkuntza-normalizazio egokirik euskarazko jarduera ekonomikoetan eta sozialetan, hezkuntzan dagoen hutsune horretatik abiatuta. Nafarroako Unibertsitate Publikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) 27 urteko bidea egin du dagoeneko. Egia bada ere unibertsitateak zertxobait gehiagotu duela bere euskarazko eskaintza, gaur egun, NUPek ikasle elebidunen zati txiki baten eskaera baino ez du betetzen; Irakasle Eskolako euskarazko bi lerroetan ikastea aukeratzen dutenena, alegia. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

817-2013 NAFARROAKO GOBERNUA: HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA –NUPNafarroako Unibertsitate Publikoan Matematika ikasgaia euskaraz aukeratu zuten arren, ikasgaia gaztelaniaz hartzera behartu zituzten Ingeniaritzako 40 ikasle, euskaraz eskolarik emateko gai den irakasle bakarra zegoelako.

Eskaera duten gainerako ikasketetan, irakasgai bat edo beste eskaintzen dira euskaraz, halabeharrez ikasketa horietan gaztelaniaz aritzeko lanpostua eskuratu duten irakasleak euskaldunak izan eta euskaraz irakasteko prest daudelako. Hau da, halabeharraren kontua da euskarazko irakasgaiak izatea eta irakasle batzuen borondatearena. Ez dago euskarazko ikasketa lerrorik gutxieneko koherentzia, kalitate eta egonkortasunarekin. Izan ere, euskarazko lerroen plangintzak, gaztelaniazkoetan gertatzen den bezala, irakasle lanpostuak sortzea eskatzen du. Hau da, hizkuntza eskakizuna edo euskaraz jakin beharreko baldintza duten lanpostuak. Horrek, tratu baztertzailea sortzen du batxilergoa euskarazko lerroetan egin ondoren, D ereduan alegia, unibertsitatera iristen diren ikasle elebidunentzat. Tratu baztertzaile horrek ikasketa hizkuntzaz aldatzea edo euskara, halako eta halako irakasgaitan, halabeharraren mende, erabiltzera behartzen ditu.

88


Helduen Euskaldu untze Alfabe etatzea Gaur eggunean, Na afarroako herri h ekimeneko euska altegiek, azzken 40 urrte hauetan n milaka nafar euskaldund e u dituzten zentroek, ez e dute gobernuaren inolako diru-laguntza arik jaso 2012ko o urritik. 20 012-2013 ikasturtean ekimen sozialeko s e euskaltegie ei diruz lagguntzeko onartu bazzuten ere Gobernuare 245.00 00 euroko kontu-saila k G en 2013ko aurrekontu uetan ez dute lagguntza horiiek banatze eko deialdirrik egin. a, urte ama aiera arte ez dute ja akinarazi diiru-laguntza arik ez zutela izango, alegia, Gainera diru-lagguntzak ban natzeko deialdirik ez zutela z eginggo. k etengabe e urritu da a diru-lagu untza eusk kaltegiei em maten zaie en diruHorrela, 2001etik laguntza. 700000 2001(6 647.290€) 600000

2002(5 570.962€) 2003(5 539.697€)

500000

2004(5 528.957€) 2005(1 180.000€)

400000 300000

2006(2 233.600€) 2007(5 500.000€) 2008(4 490.000€)

200000

2009(3 390.000€) 2010(3 394.381€)

100000

2011(3 394.391€) 2012(2 213.143€)

0

an, 647.29 90€; 2013k ko aurrekon ntuetan, ustez, 245.00 00€- desaggerrarazi eggin dute, 2001ea eta aurrrerantzean n ere ez duttela izango o ematen du. Esan be eharra dago o gobernua ak eman izan du uen diru-lagguntza ziztrrina izan dela beti, ba aita urterik k onenetan ere, eta ik kasturte honetan n ikasleko eta orduko o 0,66€ ba aino ez zizk kiela eman ngo agindu ziela eusk kaltegiei. Kopuru hori EAEko o euskalteggiek HABEtiik jasotzen dutenaren seirena da a. Kolpe gogorra g jasso dute. Ba atetik, diru u hori ez zutela z jasok ko pentsattzeko motib borik ez zutelako. Bestetik k, lehendik ere eskasa ak ziren baliabide horriek handitzzeko bideak ederki jorratu dituztelako o. Beste era a batera esanda, gastua egin ond dorengo zartakoa jaso o dute. Nafarro oako ekime en sozialeko o euskalteggiak itotze ahalegin horretan, h esstutze ekon nomikoa ari da erabiltzen e g gobernua. Baina, diru-lagunttza urriez gain, g Admin nistrazioare en aldetik ez e dago ino olako planggintzarik n euskalduntzerako ezta sustape enik ere ez. helduen Ondorio oz, euskalte egien egoerra larria da oso.

89


9. artikulua: Justizia 1. Jarraian zehazten diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten agintari judizialen barrutiei dagokienez, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta baldintza batekin, alegia, paragrafo honek eskaintzen dituen aukerez baliatzeak ez dezala epaileak hartu justizia ondo administratzeko oztopotzat. Hauek dira konpromisoak: a) prozesu penaletan: i. jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edo ii. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egiteko eskubidea bermatzea akusatuari; eta/edo iii. errekerimenduak edo frogak, idatzizkoak zein ahozkoak, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean formulatuta egote hutsagatik onartezinak ez izatea ezartzea; eta/edo iv. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza horietan ematea, hala eskatuz gero, prozedura judizial bati lotutako egintzak, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita, eta interesatuei inolako gastu gehigarririk eragin gabe; b) prozesu zibiletan: i. jurisdikzio-organoek, aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edo ii. Alde bat auzitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; eta/edo iii. dokumentuak eta frogak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztea baimentzea, beharrezkoa bada interpreteak eta itzultzaileak erabilita. c) administrazio-arloan eskudunak diren jurisdikzioen aurreko prozesuetan: i. jurisdikzioek, auzi-bidean parte hartzen duen aldeetako batek eskatuta, prozesua eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan gara dezatela ezartzea; eta/edoii. alde bat epaitegi baten aurrean bertaratu behar denean, bere eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan hitz egitea baimentzea alde horri, hori dela-eta gastu osagarriei aurre egin behar izan gabe; eta/edo

2010 – 2013 urte bitartean ez da aldaketa nabarmenik gertatu Justiziaren alorrean, dela araubidean, dela Justiziaren alorrean eskumena duten erakunde ezberdinen jarrerari dagokionez. Aurreko ebaluazioan Espainiako autoritateek aitortutako “arazo estrukturala”, 2010 -2013 urte bitartean bera izaten jarraitzen du eta Espainiako autoritateek ez dute “arazo estruktural” hori konpontzeko beharrezkoak diren lege erreformak egin edota neurri eraginkor bat bera ere hartu: Botere Judizialaren Lege Organikoaren (BJLO) 231. artikulua dagoenetan jarraitzen du indarrean, eta ez da haren erreformarik planteatu ere egin; hartutako konpromisoen eta marko juridikoak edota praktikak eskainitako babes mailaren artean desoreka nabarmena zegoela 2012ko ondorioetako bat izan arren. Estatuko Justizia Administrazioak ez du inolako ahaleginik egin Erregio eta Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna berrestean Espainiako Estatuak hartutako konpromisoak bete ahal izateko legean egin beharreko aldaketak egiteko. BJLOaren 231. artikulua oztopo nagusia da, eta izaten jarraitzen du, konpromiso horien bermerako. Beraz, esan dezakegu Espainiako estatuak ez dituela bermatzen 9. artikuluaren 1. paragrafoko a(i), b(i) eta c(i) ataletan ezarritakoak, hau da, Estatuak ez du ziurtatzen alderdiren batek eskatuz gero organo jurisdikzionalek prozedura erregio edo gutxiengo hizkuntzan eramango dutela aurrera. 2010 – 2013 urte bitartean, prozesuko alderdi batek prozedura euskaraz aurrera eramatea eskatu duenean, eskubide / aukera hau ukatua izan da epaitegien aldetik eta prozedura gaztelaniaz eraman da aurrera.

90


2012ko ebaluazio txostenean bezala, gaur egun ere ondorioztatu beharrean gaude Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak ez duela inolako asmo eta interesik Justizia alorrean egin zitzaizkion gomendioak betetzeko, bere egiteko, bultzatzeko edota aplikatzeko; hala nola, ez du prestutasunik adierazi euskararen presentzia eta erabilera justizia alorreko eguneroko jardueretan eta prozesu judizialetan areagotzeko eta hizkuntza normalizaziorako urratsak laguntzeko. Zentzu honetan, epaile, magistratu, idazkari judizialei eta fiskalei ez zaie gaztelania ez diren berezko hizkuntza ofizialen derrigorrezko ezagutza eskatzen berezko hizkuntza ofizialak dituzten erkidegoetan jarduteko. 2012an Ituneko 9. artikuluak eragina duen eremuan (Justizia alorrean) lan egiten duten langileen portzentaje egoki batek hizkuntzen ezagutza praktikoa izateko beharrezkoak diren neurri juridiko eta praktikoak hartzea galdatzen bazitzaion ere, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ondorioztatu du, Nafarroako Foru Erkidegoan ez dela inolako neurririk hartu eta, azkenik, Estatuko Justizia Administrazioak ez duela inolako ahaleginik egin Europako Kontseiluak eskatu bezala langile elebidunen kopurua handitzeko. Nafarroako Foru Erkidegoaren kasuan ez da inolako arau espezifikorik onartu Justizia Administrazioan euskararen normalizazioa erdiesteko edota bertako langileria euskalduntzeko: 55/2009 Foru Dekretuaren lehen Xedapen Gehigarrian aipatzen diren lanpostuen artean bat bera ere ez da Justizia Administrazioarekin zerikusia duena. 2010eko urtarrilaren 22an argitaratutako 985/2009 Foru Aginduak ez du helburutzat euskararen erabileraren normalizazioa (baizik eta “langileen arloko beharrak asetzea bitarteko funtzionarioak behar bezalako arintasunarekin eta azkartasunarekin izendatzea” –ikusi atarikoa-), ez du izangai-zerrendetan sartzeko inolako euskarazko hizkuntza gaitasun eta eskakizunik galdatzen –ikusi 2 eta 5. artikuluak-, ez du euskararen normalizazioaren aldeko inolako neurririk aurreikusten eta, gainera, euskararen ezagutza frantsesa, ingelesa edo alemanaren pare jartzen du (“eremu mistoan” euskara jakiteagatik “gehienez 2,10 puntu” eman daitezke, epaitegirik ez dagoen “eremu euskaldunean” euskara jakiteagatik “gehienez 2,10 puntu” eta frantsesa, ingelesa edo alemanaren kasuan “gehienez ere 2 puntu hizkuntza bakoitzeko” eman daitezke –ikusi eranskina-). Alegia, berezkoak eta ofizialak ez diren hizkuntzen pareko trataera ematen dio Nafarroako Gobernuak berezkoa eta eremuaren arabera izaera ofiziala ere baduen hizkuntzari, euskara Nafarroako Foru Erkidegoan arrotza balitz bezala. Nafarroako Gobernuak ez du inolako plangintzarik egin Justizia Administrazioan euskararen normalizazioa erdiesteko eta ez du borondaterik adierazi ere.

91


Beraz, ez da urrats eraginkorrik eman herritarren hizkuntza-eskubideen bermeari begira eta euskaraz artatua izan eta prozedurak euskaraz ere burutu ahal izateari begira. Euskararen erabilera normalizatuaren arrastorik ez dago Justizia Administrazioan oraindik. Nafarroako Foru Erkidegoan Justizia Administrazioak ez du ofizialtasuna bikoitzaren printzipioa barneratu, ez eta Europako Itunaren edukia bere egin; ez ahozko jardunean, ez jardun idatzietan. Euskarak hizkuntza arrotza izaten jarraitzen du epaitegietan, oro har, hizkuntza nagusia, bakarra ez denean, gaztelania baita. Ondorioz, eskubideen urraketa nahikoa sistematikoa da, edozein dela arrazoia edo zioa, gaztelaniaz egiten baitira jardunbide guztiak, eta herritar euskaldunei, propio eskatuta ere, ez baitzaie bermatzen hizkuntza-hautua. Honenbestez, 2010 - 2013 urte bitartean aurreko urteetan gertatutako hizkuntza-eskubideen urraketak errepikatu dira eta, oro har, ez da Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren 9. artikuluan aurreikusitakoa bete: 1.- Ez dago inolako erraztasunik euskaraz aritzeko Justizia Administrazioan, eta euskaraz jardun nahi den kasuetan, gaztelaniaz egin nahi den kasuetan ez bezala, aurretiaz jakinarazi behar zaio epaitegiari euskaraz jarduteko asmoa dagoela. Inork halakorik eskatu ez arren, epaitegiek automatikoki itzultzailearen bidez jardutera behartzen dute herritarra eta Justizia Administrazioan lan egiten duen profesionala. Alegia, baldintza jakin batzuetan jartzen ditu epaitegiak (aurretiazko jakinarazpena eta itzultzailearen inposizioa) euskaraz jardun nahi dutenak. Honek, euskaldun asko eta asko Justizia Administrazioaren aurrean euskaraz ez jardutera edo euskaraz jarduteko eskubideari uko egitera eramaten du, euskaldunak jakin baitaki euskara arrotza zaiola Justizia Administrazioari eta ez dela gogo onez aritzen euskaraz. Jarrera txarrak, eztabaidak, atzerapenak, indefentsio egoerak, berak esanikoa behar bezala baloratua izango ez denaren uste zabalduak (itzultzailearen parte hartzeagatik), Justizia Administrazioan euskararen erabilera normalizatua izan dadin behar besteko neurriak jartzen ez direnaren iritzi sendoak, etab.ek “autozentsura� bezala kalifikatu dezakegun jarrera batera eramaten dute euskaldun asko. Horren erakusgarria da epaitegiak dauden lekuko herri eta hirietako euskararen kaleko erabileraren eta Justizia Administrazioan dagoen erabileraren arteko alde nabarmena. 2.- Ahoz zein idatziz zerbitzua gaztelaniaz besterik ez da eskaintzen, Justizia Administrazioko leku gehienetan. Langileria euskalduntzeko programak egon arren, 2010 - 2013 urte bitartean ere, Justizia Administrazioan lan egiten duten funtzionario eta langile gehienek ez dute gaitasun linguistikorik herritarrak euskaraz artatzeko edo beraien lana euskaraz burutzeko. Euskara ez da lan-hizkuntza Justizia Administrazioan. Zirkularrak, posta elektroniko bidezko jakinarazpenak, etab. gaztelania hutsean egin ohi dira. Gaztelaniaz egiten da lan guztia eta euskara, erabilia den kasu apurretan, gazteleraren itzulpena baino ez da. Modu berean, euskara erabilia denean (dokumentuetan, deklarazioetan, etab.), Justizia Administrazioak gaztelaniara itzulitako dokumentuak, komunikazioak etab. baliatzen ditu.

92


Nafarroako epaitegietako jarduera administratiboan lan hizkuntza nagusia gaztelania da. Nafarroako Foru Erkidegoan ez da inolako formazio edo sentsibilizazio-kanpaina berezirik burutu. Aitzitik, euskaraz ez dakiten langileen aldetik, herritar zein profesionalek, behin baino gehiagotan mespretxua, jarrera eskasa eta tratu zakarra jasan behar izan dute euskaraz artatuak nahi izateagatik edo euskaraz aritzeagatik. 3.- Prozedurak euskaraz burutu nahi izatea oztopoz beteriko bide bati ekite da, jakinik, gainera, oztopo nagusia BJLO 231. artikulua dela. Prozedura euskaraz izapidetzea nahi duenak edo prozeduran euskaraz jardun nahi duenak edo jakinarazpenak euskaraz egitea nahi duenak propio eskatu behar du; gaztelaniaz nahi duenak, aldiz, ez. Are gehiago, euskarazkoa propio eskatuta ere, eta Justizia Administrazioaren aurrean euskara baizik erabili ez arren, erantzunak gaztelania hutsean jasotzen dira, euskaraz jarduteko oztopo edo ezintasunen aurrean aurkitzen dira herritar eta profesionalak eta prozedurak ez dira euskaraz izapidetzen. Ez dago aukerarik Nafarroako Foru Erkidegoan edozein prozedura mota (penala, zibila, administratiboa, etab.) hasieratik amaiera arte euskaraz egiteko, gaztelaniaz izapidetzen baitira. Ohikoa da prozedurak euskaraz izapidetu ahal ez izatea; izan ere prozedurahizkuntza gaztelania da, eta oro har gaztelania bakarrik, herritar zein justizia alorreko profesionalek eskaerak zein helegiteak aurkeztu arren. BJLOak prozeduretako hizkuntza moduan gaztelania aurreikusten du. Horrek ez du esanahi gaztelania ez diren bestelako hizkuntza ofizialak erabili ahal ezin direnik, baina praktikan horrela da. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak ez du ezagutzen hasieratik amaierara euskaraz izapidetu den prozedura judizialik; aldiz, propioki prozedura euskaraz izapidetzea eskatu eta beste aldeak aurkakotasuna ez adierazi arren prozedura euskaraz izapidetzera ukatu den kasu bat baino gehiago ezagutzen ditu.

93


Azpimarratu behar dugu, gainera, Europako Itunak aurreikusitakoa eta Adituen Batzordearen txostenek adierazitakoa aintzat hartuaz prozedura euskaraz burutzea eskatu zitzaiela epaitegiei, zegokion errekurtsoa garaiz eta forman aurkeztuaz; horrek suposatzen duen gain-kostuaz –ekonomikoa, epaitegiko tasa berriak direla-eta, errekurtsoa aurkeztu ahal izateko ordaindu egin behar baita; eta denboraren aldetik, prozedura gehiago luzatzea suposatzen zuelako-. Errekurtsoak ez ziren onetsiak izan eta prozedurak euskaraz izapidetzea ukatu egin zen, Hizkuntz Eskubidearen Behatokiak ezagutzen dituen kasu guztietan, Europako Itunari inolako aipamenik egin gabe eta BJLO 231. artikuluaren irakurketa murritza eta bidegabea eginaz. Tasa judizialak ezarri izanak, herritarrak Justizia Administraziora bere eskubideen defentsan jotzean eragin kaltegarria izan duela esan daiteke eta hizkuntzari lotutako aldarrikapenak prozesuan bertan mantendu edo defendatzean ere. Izan ere, prozesuan hizkuntza bitarteko bat izanik, bitartekoen gaineko eztabaida juridikoa epaia emango duen epailearen aurrean aurrera eramatea zaila da, are zailagoa horretarako herritarrak kostu ekonomiko gehigarri bat badu herritarrarentzat. Posible da prozeduraren baitako eginbideren bat edo beste euskaraz egotea, baina beti ere euskaraz egin den hori gaztelaniara itzulia da automatikoki, inork horrela eskatu ez arren. Soilik, herritarrak propio eskatuz gero, izapide edo jarduera batzuetan erabiliko du Justizia Administrazioak euskara (alegia, zenbait dokumentu euskarara itzuliak izango dira), baina bestela, oro har, prozedurak gaztelaniaz izapidetzen dira hasieratik amaierara (zitazio-zedulak, dokumentazioa, jakinarazpenak, aktak, antolaketa eginbideak, probidentziak, autoak, epaiak, etab.). Are gehiago, batzuetan prozedurako jarduera batzuk euskaraz ezin izan dira bideratu, dela programa informatikoak euskaraz lan egiteko prestatuta ez daudelako, dela parte hartu behar duen aldeetako baten edo epailearen edo funtzionarioaren ezgaitasun linguistikoarengatik, dela bestelako aitzakia edo inguruabarrengatik. Bestetan, euskaraz idatzitako dokumentuak ez dira tramitera onartuak izan eta, onartuak diren kasuetan, onarpena euskaraz dagoen hori gaztelaniara itzuli ondoren ematen da; honakoa hizkuntza ofizialtasunaren esanahiaren kontrakoa izan arren.

94


Euskara erabiltzeko baldintza guztiak eman eta erabilera ahalbideratzen den kasu apurretan, beti, automatikoki eta sistematikoki, euskaraz egindakoa gaztelaniara itzultzen da edo itzultzailearen bidez jardun behar izatera behartuak dira herritarrak edo justizia alorreko profesionalak; inork hala egitea eskatu ez arren, euskararen erabilerak indefentsiorik inori eragin ez arren eta hizkuntza baten ofizialtasun aitorpenaren aurkakoa izan arren. Espresuki aitortzen ez den arren, adierazitakoa baloratzerako orduan, gaztelaniara egindako itzulpena izango da kontuan hartzen dena, eta ez jatorrian euskaraz adierazitakoa.

95


Beraz, itzulpen sistema ez da soilik indefentsioa sortzen dela egiaztatzen den kasuetara mugatzen, baizik erabilera orokorra eta sistematikoa da. Gauza bat da itzultzaileak edo interpreteak erabiltzea salbuespen egoeratan eta bertakoa ez den hizkuntzekin, eta beste bat erabilera hori orokorra eta sistematikoa izatea euskara erabili nahi duen ororekin. Honek, hainbat herritar beraien aurkako epaiketetan defendatzeko eskubideari uko egitera eraman ditu edo epaileak euskaraz aritzeko ezarritako baldintzak ez onartzera, alegia, “desobedientzia� bezala kalifikatu ditzakegun jarreretara.

Eta muturreko jarrera hauen oinarrian dagoena ulertzen saiatzeko kontuan izan behar da, hurrentasunaren galera eta prozeduraren luzapenaz gain, epaiketan bertan beraien hizkuntza-eskubideak ez ezik, defentsa-eskubidea, berdintasun-eskubidea edo hizkuntzagatiko bereizkeria ez jasateko eskubidea eta babes judizial eraginkorrerako oinarrizko eskubideak ere urratuak izango liratekeela. Izan ere, Justizia Administrazioan euskaraz egiteak edo prozedurak euskaraz burutu nahi izateak alboko kalte-ondorioak dakartza, eta ez edonolakoak.

96


Itzultzaile edo interpreteen erabilera ez da berme nahikoa inork babes juridiko eraginkorra lortu nahi badu epaitegietan. Babes Juridikoa eraginkorra izateari uzten dio, edo gutxienez zalantzagarria da, epaileak ez duelako baloratzen herritarrak edo justizia alorreko profesionalak adierazitakoa zuzenean, baizik eta itzultzaile edo interpreteak egindako itzulpena / interpretazioa. Eta itzulpen hori posible da egokia izatea edo ez, eta kasurik onenean (egokia den kasuetan) diskurtsoaren gauza asko eta asko galtzen dira: norberak adierazitako hori nola adierazi duen, 単abardurak, adierazpen bakoitzari emandako enfasia eta indarra, erritmoa, elementu estralinguistiko guztiak, etab. Zentzu honetan, azpimarragarria da Espainiako Audientzia Nazionalean, Nafarroako Foru Erkidegoko hainbat epaitegi eta auzitegietan 2010 - 2013 bitartean burututako hainbat epaiketatan, itzultzaileen lana dela-eta gertatu diren eztabaidak eta istiluak, itzulpenak egokiak eta zuzenak ez zirelako. Beraz, Auzitegi Konstituzionalak aurkakoa ebatzi duen arren, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren ustez gehiegi esatea da itzultzaile edo interpreteek bermatzen dituztela hizkuntza-eskubideak eta harekin erlazionatutako eskubideak. Bermatzeko beste bi bide egoki eta aproposagoak daude: epaitegi euskaldunen zirkuituak osatzea edota epaitegietan jardungo duten aktore guztiak euskaraz jakitea. Hala, Nafarroako Gobernuak itzulpen eta interprete zerbitzu bat kontratua izateak (Justizia Administrazioaz kanpoko enpresa pribatu bat, zuzenbidearen ezagutzarik ez duten langileez osatua) ez du bermatzen Europako Itunak 9. artikuluan aurreikusitakoa. 2010 - 2013 urteen artean egiaztatutako beste alboko kalte-ondorio batzuk euskara hutsean dauden dokumentuak ez onartzea edo itzuliak izan arte ez onartzea izan da, hizkuntzaren ofizialtasunaren esanahiaren eta Europako Itunaren aurka joanaz. Hala nola, ohikoa da euskaraz deklaratu arren, deklarazio-aktak edo epaiketetako aktak gaztelaniaz egotea, herritarra edo justizia alorreko profesionalak euskaraz jardun arren; alegia, ez jasotzea herritarrek edo profesionalek erabilitako hitzak, baizik eta haietaz eginiko nolabaiteko itzulpena.

97


4.- Erregistro Zibiletan inskripzioak gaztelania ez beste hizkuntza ofizialetan egiteko eskubidea 12/2005 Legearen bidez aitortu zen. Legeak idazpenak euskarazko euskarrian eta euskaraz egiteko eskubidea aurreikusi bazuen ere, eta eskubide hori egikaritzeko bitartekoak garatzea, eskubidea gauzatu ahal izatea eta bermatua egotea oso lan luzea eta zaila izan da. Behin eskubidea bermatuta, Administrazioek ez dute ahalegin berezirik egin herritarrei jakinarazteko eskubidea dutela inskripzioak euskaraz egiteko. Aitzitik, euskaraz dauden Erregistro Zibiletako hitzez hitzeko ziurtagirien aurrean, Administrazio hainbatek zalantzan jarri dute haien baliagarritasuna eta gaztelaniazko eredua eskatu dute. Beraz, egia izanik aztergai dugun epe-aldiaren hasieran (2010. urtean) Nafarroako Foru Erkidegoko Erregistro Zibil gehienetan ez zela posible eskubidea euskaraz gauzatzea eta epe-aldiaren amaieran (2013. urtean) ia erabat bermatua zegoela inskripzioak euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea / aukera, baina nabarmendu beharra dago arrazoizkoa baino denbora eta lan gehiago suposatu duela eskubidea gauzagarria egitea, eta oraindik guztiz bermatu gabe dagoela eskubide hau gauzatzea erregistro zibil guztietan.

98


Azkenik, Erregistro Zibilei dagokion atala ez dugu amaitu nahi Erregistro Zibilak pribatizatzeko Espainiar Estatuko Gobernuak duen asmoak Hizkuntz Eskubideen Behatokiari sortzen dion kezka adierazi gabe. Izan ere, Erregistro Zibilen pribatizazioa gauzatuko balitz, hizkuntza eskubideen alorrean aurreratu ahal izan dena eta lortu dena, agian, ez da gauzagarria suertatuko, beste behin bitarteko eta tresna egokiak ez izateagatik. 5.- Jabetza Erregistroa, Merkataritza Erregistroa, Azken borondateen Erregistroa, Seguruen kontratuen Erregistro Nagusia eta enparauen inguruan, guzti horiek Justizia Ministerioaren menpekoak, azpimarratu behar dugu euskararen presentzia eta erabilera hutsala dela, zerbitzua ez delako euskaraz eskaintzen eta langileak ez dutelako gaitasun linguistiko nahikorik beraien lana euskaraz burutu edo garatzeko. Izan ere, ez zaie inolako prestakuntza edo formaziorik eman. Horiek guztietan hizkuntza ofizial bat edo bestea hautatzea ez da zentzuzko aukera askea, euskaraz aritzea gehienetan ezinezkoa delako eta beste batzuetan euskara aukeratzea eragozpenak dakartzalako eta zeharkako ondorio ezkor edo kaltegarriak. Honen erakusgarri dira honako adibideak:

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

273-2012 MINISTERIO DE JUSTICIA. ABOGACIA DEL ESTADO Estatuko Abokatutzaren Nafarroako Herrialde Zuzendaritzaren egoitzan herritarrei zuzendutako kartelak ez daude euskaraz. Horrez gain, ez dago herritarrei zerbitzua euskaraz ematen dien langilerik

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

398-2013 JABETZA ERREGISTROA Interneten sartu naiz jabetza-erregistroan kontsulta bat egiteko, eta http://www.registropropiedad.com/ webgunea gaztelania hutsez atera zait. Ez dut aurkitu hizkuntza aldatzeko aukerarik.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1032-2013 NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA Abenduren 19an Nafarroako 3. epaitegian. Udaltzainek ni salatu ninduten eta ni ere Udaltzainak salatu nituen. Udaltzainen kontra jarritako salaketa euskaraz egin banuen ere (ekaina partean), epaiketarako izapide guztiak erdaraz jaso nituen.

6.- 34/2006 Legeak eta 775/2011 Errege Dekretuak abokatu jarduerara sartzeko sistema aldatu zuten. Harrezkero, abokatutzan jarduteko master berezitu bat burutu eta gainditu beharra dago, abokatuen elkargoetan kolegiatu ahal izateko eta abokatu bezala aritu ahal izateko. Aipatu arauek ez dute inolako aurreikuspenik hizkuntzari dagokionez eta gaur egun eskaintzen ari diren master guztietatik ez dago bakar bat ere euskaraz eskaintzen denik, ezta unibertsitate publikoak abokatuen elkargoen elkarkidetzaz eskaintzen dutenak ere. Beraz, zuzenbide ikasketan euskaraz egin ahal izan dituenak eta masterra euskaraz egin nahi duenak, ez dauka aukerarik eta bere hizkuntza eskubideak urratuak edo gauzatu ezinak direla ikusiko du.

99


5/2012 Legea, auzi zibil eta merkataritzazkoetako bitartekaritzari buruzkoa, eta hura garatzen duen Erregelamenduak, ez dute inolako aurreikuspenik egin berezkoak edo izaera ofiziala duten gaztelania ez diren gainerako hizkuntzen gainean. Hala, abokatuen elkargoek eta abarrekoek antolatzen dabiltzan ofiziozko txandatan ez da oraindik aurreikusi bitartekaritza zerbitzua euskaraz jaso nahi dutenentzat inolako bitarteko, mekanismo edo bermerik. Laburbilduz: - Europako Ituneko 9.1.a.i); 9.2.b.i) eta 9.2.c.i) artikuluak ez dira betetzen, ez EAEn ezta Nafarroako Foru Erkidegoan ere. - Europako Ituneko 9.1.a.ii); 9.2.b.ii) eta 9.1.c.ii) artikuluak EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoan betetzen dira, orohar, baina, beti ere, itzulpenaren menpe edo itzultzailearen bidez jardunez gero soilik eta, gainera, baloratua izango dena gaztelaniara eginiko itzulpena izango da. - Europako Ituneko 9.1.a.iii); 9.1.b.iii) eta 9.1.b.iii) artikuluak oro har EAE eta Nafarroako Foru Erkidegoan betetzen diren arren, 2010 – 2013 urte bitartean kasuak eman dira bete ez direnak. - Europako Ituneko 9.1.a.iv) artikuluak galdatutakoa egin daitekeen arren, oro har, ez da egiten. - Europako Ituneko 9.1.d) artikulua betetzen da, baina azpimarragarria da itzulpen edo interprete sistema erabiltzeak euskarak Justizia Administrazioan hizkuntza ofizial baten tratamendua praktikan ez duela nabarmentzen duela, bere erabilera automatiko eta sistematikoak alboko kalte-ondorioak dakartzala eta ez dela epaile, idazkari, langile edo ministerioa fiskaleko hizkuntza-gaitasun gabezia konpontzeko irtenbide egokia. - Europako Ituneko 9.2) artikulua oro har betetzen da, baina euskaraz idatzitakoa izapidetua edo onartua da gaztelaniako itzulpena jasotzean eta ez aurkezten den momentu berean. Dena den, 2010 – 2013 urte bitartean kasuak eman dira aipatu artikulua bete ez dena. - Europako Ituneko 9.3) artikulua oro har ez da bete, Eusko Jaurlaritzaren aldetik lege testuak euskaratzeko eta zabaltzeko saiakera egin den arren.

100


10. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak Jarraian zehazten diren neurriak hartzea justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten Administrazioko agintarien barrutiei dagokienez, eta hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, posiblea den neurrian; hain zuzen ere hauek: a) i) administrazioko agintariek eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituztela zaintzea, edo ii) jendearekin harremana duten agintari horien agenteek eurongana hizkuntza horietan jotzen duten pertsonekin eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituztela zaintzea; edo. iii) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela eta erantzuna hizkuntza horietan jaso dezaketela zaintzea; edo iv) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkez ditzaketela zaintzea; edo b) maiz erabiltzen diren formularioak eta administrazio-testuak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan, edo bertsio elebidunetan, jartzea jendearen eskueran c) dokumentuak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean erredaktatzea baimentzea administrazioko agintariei 10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 10.2. Jarraian zehazten diren neurriak justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten lurraldeetako toki eta eskualde mailako agintariei dagokienez, ondokoak baimendu eta/edo sustatzeko konpromisoa hartu dute aldeek: a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera eskualde edo toki mailako administrazioan b.eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkezteko duten aukera. c. eskualdeetako taldeek beren testu ofizialak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere argitaratzea. d. tokiko taldeek beren testu ofizialak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere argitaratzea. e. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako taldeek beren batzarretako eztabaidetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzea, baina ez da baztertuko, halere, Estatuko hizkuntza ofiziala erabiltzea. f. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako tokiko taldeek beren batzarretako eztabaidetan eskualdetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzea, baina ez da baztertuko, halere, Estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea. g. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako toponimiako ohiko formak eta zuzenak erabili eta onartzea, beharrezkoa bada hizkuntza ofizialetako izendapenarekin batera. 10.3 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 3. Administrazioko agintariek edo horien kontura jarduten diren beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posiblea den neurrian, konpromisoa hauek hartu dituzte Gutuna sinatzen duten aldeek a. zerbitzua ematerakoan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen direla zaintzea; edo b. eskaerak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; edo 10.4 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 4. Aldeek onartu dituzten 1, 2 eta 3 paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira: a. idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero; b. funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera. c. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea, ahal den neurrian

101


Estatuak hartutako konpromisoen inplementazioaren ebaluazioa egiten hasi aurretik gogora ekarri behar dugu, Espainiako Konstituzioaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako eremu batean euskara hizkuntza ofiziala dela, gaztelaniarekin batera. Konstituzio Auzitegiaren arabera, berriz, hizkuntza ofiziala da, bere errealitatea nahiz gizarte-fenomeno gisa daukan indarra edozein izanda ere, aginte-publikoek aginte publikoetan, haien artean eta subjektu pribatuekin komunikatzeko erabiltzen duten balio osoko eta eragin juridikodun tresna normaltzat onesten dutenean (Konstituzio Auzitegiaren 82/1986 Epaia) Hortik ondorioztatzen da aginte publikoek hizkuntza bat ofizialtzat jotzen badute, hizkuntza hori subjektu pribatuen eta botere publikoen artean komunikatzeko tresna normal bihurtzen dela. Horrez gain, Konstituzio Epaitegiaren arabera, hizkuntza ofizialkideak erabilgarriak dira lurralde zehatzetan, eta beraz, autonomia-erkidegoan dauden instituzio guztietan dira erabilgarriak, Estatu-mailako aginte publikoak izan ala erkidego-mailakoak izan. Hori dela eta, aginte publiko guztiek ofizialtasun bikoitzaren printzipiora egokitu beharra dute, eta hori gertatzeko, beharrezkoak diren mota guztietako neurriak hartu behar dira. Zentzu horretan 30/1992 Legeak, Administrazio-prozedurei buruzkoak, administrazioprozeduretako hizkuntzak finkatzen ditu 36. artikuluan. 36.1. Estatuko administrazio orokorrean prozedurak gaztelaniaz izapidetuko dira. Dena den, interesdunek autonomia erkidegoan ofiziala den beste hizkuntza ere erabil dezakete, autonomia erkidego horretan kokatutako Estatuko administrazio orokorreko organoetara jotzen dutenean. Kasu horretan, interesdunak aukeratutako hizkuntzan izapidetuko da prozedura. Baina prozeduran interesdun bat baino gehiago bada eta hizkuntza bera aukeratzen ez badute, prozedura gaztelaniaz izapidetuko da. Alabaina, interesdunek eskatutako agirien lekukotasunak beraiek aukeratutako hizkuntzan emango zaizkie. 36.3. Herri administrazio instrukzio-egileak gaztelaniara itzuli beharko ditu agiriak, espedienteak edo horien atalak, autonomia erkidegoko lurraldetik kanpo ondoriorik izan behar badute, eta interesdunei zuzendutakoak, espresuki hala eskatzen badute. Ez dago itzuli beharrik, gaztelania ez den beste hizkuntza ere ofiziala bada ondorioak izan behar dituzten autonomia-erkidegoan. Horiek horrela, marko juridiko honek, hizkuntzen koofizialtasunari mugak ezartzen dizkio: Batetik, Espainiako Konstituzioak gainerako hizkuntza ofizialen gaineko nagusitasuna aitortzen dio gaztelaniari. Izan ere, gaztelania nahitaez jakin beharrekoa den bitartean, gainerako hizkuntza ofizialei ezagutu eta erabiltzeko eskubidea soilik aitortzen die.

102


Bestetik, ofizialtasuna, erkidegoen lurraldera mugatu da, ez da aitortu erkidego horietako herritarrek erkidegotik kanpora kokatutako Estatuko administrazio orokorreko organoekiko harremanak hizkuntza koofizialetan izateko eskubidea. Eta ez hori bakarrik, lurraldean bertan hizkuntza ofizialean abiatutako prozedurak gaztelaniara itzuli beharko dira lurraldetik kanpo eragina izango badute. 10.1a.i konpromisoaren aurkakoa dela pentsatzen dugu, baita zenbait lurraldetako ofizialtasun bikoitzaren beraren aurkakoa ere. Legedia Itunaren espirituarekin bat ez datorrela esan genezake. Hartara, Espainiako Estatuaren administrazio-jardunean gaztelania jakin beharra bestelako hizkuntza ofizialak ezagutu eta erabiltzeko eskubideari gailendu zaio, eta horrek kolokan jarri du hizkuntza horien ofizialtasunaren egiazkotasuna. Nafarroan Euskarari buruzko 18/1986 Legeak, euskararen ofizialtasuna aitortzen du legeak ezarritako eremu euskaldunean. Horren ondorioz, herritar guztiei aitortzen zaie eskubidea, lurralde-eremu horretan kokatutako administrazioarengana euskaraz zuzentzeko, eta aukeratutako hizkuntzan artatuak izateko. Baina, praktikan, gaztelania jakin beharreko hizkuntza izateak lausotu egiten du ofizialtasunaren benetako edukia euskarari dagokionean. Administrazio-agintari eta zerbitzu publikoei buruzko Euroitunaren 10. artikulua aztertzean ikusiko dugu marko juridiko honek hizkuntza koofizialtasunari ezartzen dizkion mugen nondik norakoak; eta baita ere baliabide horien erabilerak euskal hiztunen hizkuntza-eskubideen urraketetan dituen ondorioak. Espainiako Estatuko administrazioari dagokionez, Europako Ministroen Kontseiluak bi eskaera zehatz egin zituen 2012an; lehenik, hizkuntza gutxituak eta eskualdetakoak erabiltzeko neurriak hartzea eta euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzea, bestetik. Adierazgarria da txostenean ez dela aipatzen ofizialtasunari datxekion edukitik eratorriko ondorioak bermatzeko Espainiako Estatuak 2010-2013 epealdian hartu dituen neurrien inguruko araurik. Bai aipatzen da, ordea, Hizkuntzen Kontseilua, krisi ekonomikoa dela eta, behin baino ez dela batzartu 2010-2013 epealdian. 2010eko uztailaren 6an egindako bileran, hainbat gomendio onartu zirela esaten da. Hala nola: inpreso, eredu, formulario, kartel, errotulu eta seinaleztapenen itzulpena; eta baita webgunetan gaztelaniarekin batera koofizialak diren hizkuntzen edukiak, zerbitzuak eta irisgarritasuna hobetzekoak. Ez du, ordea, espezifikatzen zein neurri zehatz hartu diren. Informazio kontraesankorra ere jasotzen da txostenenean. Hizkuntzen Kontseilua 20102013 epean bilera bakarra egin duela dioen arren, Kontseiluak egindako bileretan jasotako kexak aztertu dituela dio txostenak. Zein informazio hartu beharko genuke aintzat? Bilera bakarra egin izanarena? Edota, Kontseiluak hainbat bilera egin dituela eta kexak aztertu dituela esaten dena? Ez da serioa.

103


Bestalde, Europako Ministroen Kontseiluak euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzeko eskaera egin bazion ere, txostenean ez da zehazten zenbat langile dagoen; postuen artean kopuru handi bat baloratu egiten dela dio hitzez hitz, baina ez du daturik ematen 2010tik 2013ra langile elebidunen kopurua handitzeko hartutako neurriez. Beraz, estatuak eskaintzen dituen datuekin ezinezkoa da hartutako neurrien eraginkortasuna neurtzea, ez baitu argitzen plantillako lanpostuei euskara ezagutu beharra ezarri zaien, ezarri bazaie zenbat eta zein irizpideren arabera, zein kasutan baloratuko den merezimendu gisa, administrazio zentralean euskararen erabilera normalizatzeko planifikaziorik egin den, zein helburu ezarri diren, bitartekoak zein izango diren, nolako prestakuntza ikastaroak eskaini diren, zenbat langilek parte hartu duten, ikastaroen emaitzak zer nolakoak izan diren. Zentzu honetan lehengoa “mantentzea� positibotzat aurkezten dute. Eta, gure iritziz, hori ezin da onartu, berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. Horrela bada, txostenean ez zaie erantzuten zuzenean Adituen Batzordeak egindako gomendioei eta eskaerei. Estatuak iruzur egiten du beste behin. Euskaraz artatuak izateko zailtasunak direla eta herritarrek Behatokira helarazitako kexen erakusten dutenez, konpromisoak betetzeari begira hartutako neurriak ez dira eraginkorrak izan. Estatuko administrazio agintariek, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dutela zaintzeko konpromisoa hartua baldin badute ere, hona hemen Estatuko administrazio periferikoak Nafarroako Foru Erkidegoan herritarren eskura jartzen dituen inprimaki eta administrazio testuetan, praktikan, herritarrak aurkitu dituen urraketen adibideak. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

514-2011 GOBIERNO DE ESPAĂ‘A MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkaritzak urtero ohi duen moduan langileei zuzendutako 2011ko Komunikazio kanpainaren barruan Nafarroako eremu euskalduneko herritarrari bidali dizkion agiri guztiak: gutuna, lan historiala, kotizazio oinarriak, herritarraren asebetetzea neurtzeko galdetegia eta datuak eguneratzeko inprimakia gaztelania hutsean daude.

104


105


Gaztelania hutsean bidalitako jakinarazpenen gaineko kexari erantzunez Gizarte Segurantzatik bidalitako erantzunean bertan aitortzen da Nafarroa osorako kanpaina gaztelania hutsean egiten dela.

106


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1000-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA -MINISTERIO DE TRABAJO E INMIGRACION Iruñeko bulegoan kexa jartzeko eman zioten inprimakia gaztelania hutsean zegoen.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

675-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL TGSS Iruñeko herritarra naiz eta ez ditut euskaraz jaso "Campaña de Comunicación a los Trabajadores 2013"ri loturiko gutuna, txostena, txostenean agertzen diren hitzen glosarioa eta datuak eguneratzeko orria. Den-dena gaztelaniaz baino ez dago.

107


108


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

234-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DEL INTERIOR -DGT Trafiko Zuzendaritza Nagusiak erdara hutsean bidali dit isun baten notifikazioa.

Trafiko Zuzendaritzatik kexa honi emandako erantzunean ikus daitekeenez, jakinarazpena euskaraz ez bidaltzeko argudioak hauexek izan ziren: herritarrek komunikazioak ulertzea bermatu behar dela ezartzen duela Europako Batasuneko 1 zenbakiko Arautegiak(Europako Batasuneko erakundeetan hizkuntzen erabilera arautzen duena); eta herritarrak jakinarazpenak ulertzeko aukera gehien izanen duen hizkuntzan egin behar dela adierazten duela 2011//82/UE Zuzentarauak (lege urratzailea Europako Batasuneko beste Estatuko kidea denean).

109


Arau horiek, ordea, ez dute zerikusirik Nafarroako herritar baten eskaeraz ari garenean. Horrela gotortu da Estatuko administrazioko Trafiko Zuzendaritza Nagusia, euskaraz informazioa ukatzeko.

110


Espainiako agintarien txostenean gezurra esaten da, besteak beste, Gizarte Segurantzan dena elebitan dagoela dioenean. Inpreso, modelo eta formulario guztiak itzulita daudela esaten duen bitartean, Behatokian jasotako kexek erakusten dute ez dela horrela. Herritarrek gehien erabiltzen dituzten agiri asko euskaratu gabe daude oraindik. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1321-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak erakunde bati azaroaren 6an luzatutako agiria TC 2- gaztelania hutsean zegoen.

111


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

996-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL–TGSS- NAFARROAKO HERRIALDE ZUZENDARITZA Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Iruñeko Conde Oliveto kaleko egoitzan irailaren 23an herritarren eskura zeuden inprimakiak gaztelania hutsean zeuden.

112


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

786-2011-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL – SEPEEspainiako Estatuko Enplegu Zerbitzuaren Nafarroako Lurralde Zuzendaritzak gaztelania hutsean bidali dio Iruñeko herritarrari langabezia prestazioen gaineko ebazpena.

113


Aurreko kexari Espainiako agintariek emandako erantzunean argi eta garbi adierazten du herritarrekiko komunikazio asko gaztelania hutsean egiten direla.

114


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

634-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DEL INTERIOR- DNI PASAPORTES Legeak ezarritako Nafarroako eremu euskaldunean bizi naiz. Nortasun agiri elektronikoa egiten izan naiz Iruñeko bulegoan, eta agiriarekin batera “Documentos de aceptacion de los certificados de identidad pública contenidos en el documento nacional de identidad electrónico” izenburuko informazio orria espainiera hutsez luzatu didate. Euskaraz baduten galdetu dut eta ezetz erantzun didate.

115


Dokumentuak erregioko hizkuntzan luzatzea baimentzea Espainiako Estatuak hartutako konpromisoen artean baldin badago ere, praktikan oztopoak jartzen dira dokumentuak tokiko hizkuntzan luzatzen direnenean. Azpimarragarria deritzogu berezko hizkuntza erabili nahi izatean jasandako eskubide urraketek, gainera, alboko kalte ondorioak ere eragin izan dituela zenbaitetan. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

718-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DEL INTERIOR- DGT Trafiko Zuzendaritzak Gizarte Ekintzetarako 2011 planaren bidez langileentzat bideratu zituen diru-laguntzak arautzeko 5.5. puntuan ezarri zuen eskatzaileek hizkuntza koofizialetan idatzita aurkezten dituzten agiriei gaztelaniazko itzulpena erantsi behar zaiela. Eskatzaile bati laguntza ukatu diote eskaera euskara hutsean aurkezteagatik

116


Espainiako agintarien txostenean kontrakoa aipatzen bada ere, Espainiako estatuko agintariek gaztelania soilik darabilte askotan euren kartel, esku-orri eta informaziokanpainetan. Gizon eta emakumezkoen berdintasunaren gaineko kanpaina elebitan egin izana propio aipatzen badute ere, bestelako errealitatea helarazi dute herritarrek Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

328-2012 MINISTERIO DE SANIDAD, SERVICIOS SOCIALES E IGUALDAD Herritarrak martxoan Nafarroako Barañaingo Bake Epaitegian hartu zuen “Ley para la igualdad de mujeres y hombres” liburuxka gaztelania hutsean zegoen.

117


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1124-2012 MINISTERIO DE FOMENTO –CORREOSCORREOSek Iruñeko Sarasate pasealekuan duen posta-bulegoan “Correos, tu compañero en el Camino” esku-orria gaztelaniaz soilik aurkitu zuen bezero eta erabiltzaileen eskura. Saiatu zen arren ez zuen inon aurkitu euskarazko bertsiorik.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

519-2011 MINISTERIO DE FOMENTO –CORREOSuztailaren 1ean Nafarroako eremu mistoan kokaturiko bere lanpostuan jasotako publizitatea “Paquetería Pymes, reinventamos la fórmula”- gaztelania hutsean zegoen.

118


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

240-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE SANIDAD, SERVICIOS SOCIALES E IGUALDAK Espainiako Gobernuaren Osasun Gizarte Politika eta Berdintasun Ministeriokoa den IMSERSOk Nafarroako eremu euskalduneko Udal batera bidalitako informazio osoa –“Programa Termalismo Social 2011”- gaztelania hutsean zegoen.

119


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

999-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL herritarrak, irailaren 2an, Iruñeko Conde Oliveto kalean dagoen Gizarte Segurantza eraikinean eskuragai ikusi zituen esku-orri guztiak gaztelania hutsean zeuden. Berak behar zuena ere bai: “Sede electrónica. Nuevo acceso a servicios vía SMS”

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

987-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE FOMENTO- CORREOS CORREOSek bidalitako publizitate-gutuna jaso dugu TUSELLO izeneko produktuaren berri emanez. Informazio guztia gaztelania hutsean idatzita dago. Hitz bakar bat ere ez da ageri euskaraz.

120


Bulego eta egoitzetako hizkuntza paisaiari dagokionez, presentzia oso gutxika gehitzen doan arren, euskarri hauetan oraindik gaztelania da nagusi. Horrela, estatuko administrazioaren menpeko hizkuntza-paisaian oraindik ere gaztelania da nagusi.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

781-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA -MINISTERIO DE INTERIOR- DNI-PASAPORTES nortasun agiria egitera bertaratu zen Nortasun Agiria izapidetzeko Iruñeko bulegora. Herritarrei zuzendutako mezu asko eta asko gaztelania hutsean idatzita zeuden. Honakook esate baterako: Prohibido usar teléfonos móviles. Por favor, en beneficio de todos guarden silencio . Se respetarán hasta 10 números pasados. Prohibido el paso. Sólo personal autorizado. Atencion, este actualizador no es un juguete, utilizar sólo para su fin específico. Salida de emergencia. Herritarrek nortasun agiria hartzen dutenean idatzi beharreko esaldia ere gaztelania hutsean idatzita ageri da mahai guztietan. Honela dio: “He recibido en DNI. Pamplona 28-11-2011. Firma”.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

278-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE AGRICULTURA, ALIMENTACIÓN Y MEDIO AMBIENTE- AEMETAGENCIA ESTATAL DE METEREOLOGIAren Nafarroako Herrialde Ordezkaritzako egoitzako errotulu batzuk ez daude euskaraz idatzita.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

276-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD -DIRECCION TERRITORIAL DE COMERCIO - Nafarroa Komertzioaren Nafarroako Herrialde Ordezkaritzako bulegoetako errotulazioa nahiz herritarrei zuzendutako kartelak eta herritarren eskura dauden foiletoak ez daude euskaraz. Horrez gain, ez dago herritarrei arreta emateko langile euskaldunik..

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

266-2012 MINISTERIO DE INTERIOR –GUARDIA CIVILGuardia Zibilaren Nafarroako egoitzetako errotulu ofizialak ez daude euskaraz.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

279-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL. FOGASA FOGASAren Nafarroako Herrialde Zuzendaritzaren egoitzan herritarrei zuzendutako kartelak nahiz herritarren eskura dauden foileto eta inprimakiak ez daude euskaraz. Horrez gain, egoitzako errotulazioa gaztelaniaz baino ez dago.

121


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

271-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL. FOGASA Agoitz, Lizarra, Lodosa, Tafalla, Tutera, Iru単ea-Yamaguchi, Iru単ea-2. Zabalgunea eta Iru単eko Herrialde Zuzendaritzako egoitzetako errotulazioak gaztelaniaz baino ez daude.

122


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

269-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL Nafarroako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren egoitzetako errotulazioa ez dago euskaraz. Horretaz gain, herritarrei arreta emateko lanpostuek ez dute euskararen ezagutzaren derrigortasuna ezarria

123


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

631-2013 MINISTERIO DE INTERIOR –DNI- Iruñea Nortasun Agiria izapidetzeko Iruñeko bulegoan herritarrei zuzendutako mezu gehienak gaztelania hutsean idatzita daude. Honakook esate baterako: Estamos trabajando, por favor modere su tono de voz. Prohibido usar teléfonos móviles. Por favor, en beneficio de todos guarden silencio . Se respetarán hasta 10 números pasados. Atencion, este actualizador no es un juguete, utilizar sólo para su fin específico. Prohibido el paso. Sólo personal autorizado. Salida de emergencia errotulua. Código ético kartela. 10 sencillos consejos para estas vacaciones kartela. Qué hacer en caso de emergencia.

Txostenean aireportutako seinaleztapen, errotulu eta kartelak %100ean elebitan daudela esaten den arren, herritarrak helarazitako kexak, guztiz kontrakoa diote, Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

798-2013 MINISTERIO DE FOMENTO -AENA - NOAINGO AIREPORTUA Noaingo Aieportuan O solairuan dauden bulego eta gainerako zerbitzuen berri ematen duen kartela ez dago euskaraz idatzia. Ondokoa ageri da: "Facturación", "Oficinas AENA", "Embarque", "Restaurante", "Llegadas", "Equipajes extraviados".

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

799-2013 MINISTERIO DE FOMENTO -AENA - NOAINGO AIREPORTUA Noaingo aireportuan dauden zenbait ohar ez daude euskaraz idatziak; gaztelaniaz eta ingelesez bai. Besteak beste, "Zona videovigilada/Video surveillance area" dioen eranskailu berdea, kafetegiko seinaleak "restaurante cafetería/restaurant coffee shop" edo argazkiak eta irudiak grabatu ezin direla dioen kartela.

124


10.3 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 3. Administrazioko agintariek edo horien kontura jarduten diren beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posiblea den neurrian, konpromisoa hauek hartu dituzte Gutuna sinatzen duten aldeek a. zerbitzua ematerakoan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen direla zaintzea; edo b. eskaerak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; edo

Espainiako Estatuko agintariek bermatu beharreko zerbitzu publikoetan, hauxe da panorama eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei dagokionez,

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

943-2010 MINISTERIO DE POLITICA TERRITORIAL Y ADMNON PUBLICA-MUFACEMUFACEk Iruñean duen ordezkaritzara deitu nuen irailaren 1ean, 948 9905 10 telefono zenbakira. Gaztelaniaz egin zidaten harrera. Euskaraz artatuko ninduen norbait bazen galdetu eta ezez erantzun zidaten. Ondorioz, gaztelaniaz jardun behar izan nuen ezinbestean.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

264-2010 GOBIERNO DE ESPAÑA- MINISTERIO DE FOMENTO- CORREOS Apirilaren 18an, goizeko 11:00ak aldera CORREOSeko Arrotxapeako bulegora joan nintzen eta ezin izan nuen euskaraz egin langile euskaldunik ez zegoelako.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

779-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA- MINISTERIO DEL INTERIOR- DNI-PASAPORTES legeak ezarritako Nafarroako eremu euskalduneko herritarra bere lehen nortasun agiria egitera joan zen Nortasun Agiria izapidetzeko Iruñeko bulegora. Agiria euskarri elebidunean nahi zuela jakinarazi zuen. Ezinezkoa zela erantzun zioten, garai batean posible izan zela, baina gaur egun guztiak gaztelania hutsean egiten direla.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

783-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA- MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –INSSGizarte Segurantzaren Institutuak Iruñeko Yanguas y Miranda kalean duen egoitzan izan zen urriaren 31n Europako Osasun Txartela egiten. Harrerako langileari euskaraz bazekien galdetu eta hark ¿Qué quieres en euskera? erantzun zion moduan txarrean. Herritarrak gaztelaniaz azaldu behar izan zion zertara zihoan. Txartelaren izapidea egin zion langileak ere ez zekien euskaraz, eta gaztelania hutsean idatzitako agiria luzatu zioten eskaera egin zuela ziurtatzeko.

125


Espediente:

787-2011

Nori jakinarazia:

GOBIERNO DE ESPAĂ‘A- DELEGACION DEL GOBIERNO EN NAVARRA-

Sinopsia:

Nafarroako erakunde bateko ordezkariak idazkia euskaraz aurkeztu bazuen ere, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak pasa den maiatzaren 25ean bidalitako ebazpena gaztelania hutsean zegoen. Bidalitako gutun-azalean agertzen zen helbidea ere, kalea eta hiria, gaztelania hutsean zeuden.

126


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

827-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA- MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD Herritarrak urri hasieran INEko arreta zerbitzura deitu zuen eta gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zioten ez baitzegoen euskaraz zekien langilerik.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1138-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD –INEBarañaingo herritarrak urriaren hasieran gaztelania hutsean hitz egin behar izan zuen INEko 900.352.207 telefonora informazio eske deitu zuenean

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

89-2012 MINISTERIO DE EDUCACIÓN, CULTURA Y DEPORTE –UNEDIruñeko UNEDeko egoitzan ez dago harrera euskaraz egiteko gai den langilerik.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1005-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL –SEPEIruñeko herritarrak irailaren 14an Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko 901.010.210 telefonora deitu zuen aldez aurretiko zita eskatzeko eta ezinezkoa suertatu zitzaion euskaraz hitz egitea.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

633-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DEL INTERIOR. DNI-PASAPORTES Legeak ezarritako Nafarroako eremu euskaldunean bizi naiz. Nortasun Agiria izapidetzeko Iruñeko bulegoan agiria euskarri elebidunean nahi nuela adierazi nuen. Ezinezkoa zela erantzun zidaten, garai batean posible izan zela, baina gaur egun guztiak gaztelania hutsean egiten direla.

127


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

629-2013 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE HACIENDA Y ADMNISTRACIONES PUBLICAS –MFACEMUFACEk Iruñean duen egoitzara deitu dut goizeko 9:30etan. Gaztelaniaz egin didate harrera eta euskaraz artatuko ninduten galdetuta, ezetz erantzun didate. Ezin izan dut, beraz, zerbitzua euskaraz jaso.

Administrazio publikoen web guneei dagokionez, gehien bat informazio finkoa da euskaraz aurki daitekeena. Euskarak duen tokia oso aldakorra izaten da ministerio edo erakunde batetik bestera, eta herritarren eskura jartzen diren inprimakiak ez ezik, eskaintzen duten informazioan oso hutsune handiekin agertzen dira. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

545-2010 MINISTERIO DE POLITICA TERRIOTORIAL Y ADM. PÚBLICA. INAP www.inap.es web orrian sartu, euskarazko bertsioan sakatu eta euskaraz izenburuak ateratzen dira soilik. Gainontzekoa gaztelaniaz, nahiz beste bost hizkuntzetako aukerak bistan egon.

128


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

309-2011 GOBIERNO DE ESPAĂ‘A MINISTERIO DEL INTERIOR Espainiako Barne Ministerioak 2011ko hauteskundeetako emaitzak ema zituen webgune ofizialaren bidez http://resultados2011.mir.es -. Hauek gaztelaniaz hutsean agertzen ziren. Herritarrak kexa jarri ondoren Barne Ministerioak jasotako erantzunak dio jokaera hau justifikatuta dagoela gaur egungo aurrekontuen murrizketak direla eta, behin behineko orria zelako eta edukiaren %90 zenbakiz eta siglaz osatuta egoteagatik.

129


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

142-2011 MINISTERIO DE FOMENTO. –AENANortasun agiria egiteko hitzordua eskatzeko web gunea gaztelania hutsean dago. https://www.citapreviadnie.es Ordua eskatutakoan bidaltzen duten konfirmazio sms-a ere gaztelania hutsean bidaltzen dute.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

732-2011 MINISTERIO DE FOMENTO. –AENAAENAren webgunea gaztelaniaz eta ingelesez (atzerriko hizkuntza eta ez ofiziala) bistaratu daiteke, ez ordea Euskal Herriko berezko hizkuntza ofizialean, euskaraz.

130


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

780-2011 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DEL INTERIOR- DNI PASAPORTES Nortasun agiria egin beharra zuenez Espainiako Barne Ministerioak herritarren eskura jarrita duen webgunera jo zuen txanda hartzeko, baina ezin izan zuen izapidea euskaraz egin. Emandako egunean Nortasun Agiria izapidetzeko Iruñeko bulegora joan eta ez harrerako langileak, ez agiria egin zionak, ezin izan zioten zerbitzua euskaraz eskaini. Agiria oker zuela eta berriz itzultzeko txanda eman zioten. Txanda-txartela gaztelania hutsean idatzita zegoen.

131


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

149-2012 GOBIERNO DE ESPAÑA –MINISTERIO DE DEFENSA Espainiako Aireko Armadaren webgunea http://www.ejercitodelaire.mde.es gaztelania huts-hutsean dago.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

275-2012 MINISTERIO DE ECONOMIA Y COMPETITIVIDAD INEk datuak ez ditu euskaraz, hau da, tokiko berezko hizkuntzan, argitaratzen, bai ordea ingelesez, atzerriko hizkuntzan, alegia. http://www.ine.es/welcome.shtml

132


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

235-2013 MINISTERIO DEL INTERIOR – DIRECCION GENERAL DE TRAFICOTrafiko Zuzendaritza Nagusiak www.dgt.es webgunean isunak ordaintzeko duen sistema erdara hutsean dago. Hartara, ordainketaren ziurtagiria ere español hutsean jaso dut.

Herritarren kexa helarazitakoan emandako erantzunean, Espainiako administrazioak, “Jakinarazpenak herritar guztiek ongi ulertzeko probabilitaterik handien duen hizkuntzan egingo direla” esaten du. Horrela indarrean dagoen koofizialtasuna eta herritarren arteko berdintasuna eta hizkuntza bat zein bestea erabiltzeko eskubidea ez du bermatzen.

133


Espainiako Arartekoak, herritarren eskubideen defentsarako erakundearen webguneak berak ere, ez du eskaintzen kexa paratzeko euskarazko inprimakia Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

933-2012 MINISTERIO DE EMPLEO Y SEGURIDAD SOCIAL 窶的NSSEspainiako Defensor del Puebloren webguneak ez du kexak euskaraz paratzeko aukerarik eskaintzen.

134


Estatuko lurralde batzuetan ezarri den ofizialtasun bikoitzaren printzipioak bi hizkuntzen arteko, eta ondorioz, hizkuntza bat zein bestea erabili nahi duten herritarren arteko berdintasuna bermatu beharko luke. Baina, hemen jaso ditugun gertaerek oinarri hartuta, Behatokiaren ondorioa da Estatuko administrazioak ez dituela 10.1 artikuluari eta 10.3 dagozkion konpromisoak bete, ez eta Adituen Batzordeak eginiko gomendioak ere. 10.4 Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 4. Aldeek onartu dituzten 1, 2 eta 3 paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira: a. idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero; b. funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera. c. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen duten lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea, ahal den neurrian. Europako Ministroen Kontseiluak euskarazko zerbitzua emango duten langile nahikoa egongo dela bermatzeko eskaera egin bazion ere, txostenean ez da zehazten zenbat langile dagoen. Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialaren ezagutza merezimendu gisa baloratzea kontuan hartzen dela dio baina ez du daturik ematen 2010tik 2013ra langile elebidunen kopurua handitzeko hartutako neurriez. Aurreko epealdiko maila “mantentzea� positibotzat aurkezten dute eta, gure iritziz hori ezin da onartu. Berdin jarraitzea ez baita aurrera egitea. 1990eko uztailaren 20 Aginduak, estatuaren administrazio periferikoan funtzionarioen lanpostuak betetzeko autonomia-erkidegoetako berezko hizkuntzak jakitearen inguruko arauak ezartzen ditu. Agindu horren arabera, Estatuko administrazio periferikoan erkidegoko berezko hizkuntza ofizialak daukan ezartze-maila adierazten duen txosten bana egin behar du urtero gobernu zentraleko ordezkaritza bakoitzak. Agindu hori, ordea, ez da betetzen. Eskuratu ahal izan ditugun 1995eko datu partzialen arabera, mila langile inguru ditu Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroan. Soilik 2 lanpostutan eskatzen da euskara jakitea. Administrazio gehienak nahiko arrotzak baldin baditugu euskaldunok, hauxe dugu arrotzena zalantzarik gabe. Estatuak eskaintzen dituen datuekin ezinezkoa da hartutako neurrien eraginkortasuna neurtzea, ez baitu argitzen plantillako lanpostuei euskara ezagutu beharra ezarri zaien, ezarri bazaie zenbat eta zein irizpideren arabera, zein kasutan baloratuko den merezimendu gisa, administrazio zentralean euskararen erabilera normalizatzeko planifikaziorik egin den, zein helburu ezarri diren, bitartekoak zein izango diren, nolako prestakuntza ikastaroak eskaini diren, zenbat langilek parte hartu duten, ikastaroen emaitzak zer nolakoak izan diren.

135


Laburbilduz, euskara jakiteko betebeharra erabat ez ohikoa da Espainiako Estatuko Administrazioak Nafarroan dituen lanpostuetan, euskara jakitea meritu moduan duten lanpostuek definitu gabe segitzen dute, 1990 uztailean Ministerio Agindua onartu zenetik hogeita hiru urte pasatu direnean. Horrela bada estatuak eskainiko informazioa aintzat hartuz eta Behatokiak herritarrek zerbitzua euskaraz jasotzerik izan ez dutelako bideratu dituen kexak kontuan hartzen baditugu, ondorioa argia da: ez da Adituen Batzordeak eginiko gomendioa betetzeko aurrerapauso nabarmenik eman, ez eta neurri egokirik abiarazi.

NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA 10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 10.2. Jarraian zehazten diren neurriak justifikatzeko besteko eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztun-kopurua duten lurraldeetako toki eta eskualde mailako agintariei dagokienez, ondokoak baimendu eta/edo sustatzeko konpromisoa hartu dute aldeek: a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera eskualde edo toki mailako administrazioan.

Adituen Batzordeak bigarren ebaluazio-aldian bildutako informazioa aintzat hartuz, tokiko agintariek konpromisoa betetzen dutela ondorioztatu zuen, baina ez erregio agintariek. Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko agintariei eskatu zien behar diren neurriak hartzeko legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrei zerbitzu ematen dien administrazioan, eremu euskaldunean nahiz mistoan egon, euskara erabiltzen dela ziurtatzeko. 29/2003 Foru Dekretuak arautzen du euskararen erabilera Nafarroako Administrazio Publikoetan. Zenbait udal, sindikatu eta euskararen gizarte eragilek helegitea tarteratu zuten aipatu Dekretuaren aurka, bertan jasotzen diren hainbat artikulu Euskarari buruzko 18/1986 Foru Legearen aurkakoak zirela iritzita, euskararen ofizialtasuna edukiz husten dutelako eremu euskaldunean. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman zien eta Dekretuaren 4 artikulu baliogabetu zituen 629/2004 epaiaren bidez, baina Nafarroako Gobernuak kasazio helegitea aurkeztu zuen eta azken muturreraino eraman du legez aurkako artikulu horien aplikazioa, harik eta auzi bide guztiak agortuz, 2009ko maiatzaren 18an Espainiako Epaitegi Gorenak 4 artikulu horiek indargabetzen zituen epai irmoa eman zuen arte.

136


Indargabetutako artikuluetako bat honako hau da: 15.1. artikulua: Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erailtzea hautatzen ez duten, orduan ele bitan egin ahalko baitira. Epaiak argi dio 18/1986 Foru Legearen 11. artikuluaren aurka doala aipatu artikulua, eta aintzat hartu beharreko elementua ez dela agiria egiten duen administrazioa non kokatua dagoen, baizik eta agiri hartzailea nongoa den. Euskarabideako zuzendariak berak 3. ebaluazio aldiko aurez aurrekoan aitortu zion Adituen Batzordeari legez agiriak euskaraz idatzi behar badira ere, praktikan ez dela beti errespetatzen. Adituen Batzordearen azken ebaluazio-txostenak dio ez duela informaziorik epaiak eremu mistoan kokatuta dauden administrazio zerbitzuen jardunean izan duen eraginaz. Nafarroako agintariek, halabaina, ez diote Adituen Batzordearen eskaerari erantzun eta ez dute 4. ebaluazio aldian gai honi buruzko iruzkinik txikiena ere egin. Herritarrek Behatokira helarazi dituzten kexek egiaztatu egiten dute, Nafarroako Gobernuak epaitegiak baliogabetutako 15.1. artikulua aplikatzen jarraitzen duela, eta ondorioz, eremu euskalduneko herritarrek jakinarazpenak euskaraz jasotzeko duten eskubidea urratu egiten dela oraindik ere.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

945-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentutik bidalita zerbitzu meteorologikoari buruzko esku-orriak eta horiek zabaltzeko eskatzen duen gutuna jaso zituzten irailaren hasieran eremu euskalduneko udalerri batean. Bai esku-orriak eta bai gutuna ere gaztelania hutsean idatzita zeuden.

137


138


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

396-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA Baztango herritarrak etxeko galdara aldatzeko diru-laguntza eskaera aurkeztu zuen. Gaztelania hutsean jaso du Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren erantzuna.

139


Espediente ea: Nori jakina arazia: Kexa:

241 1-2012 NAF FARROAKO GOBERNUA - FAMILIA ETTA BERDINTTASUNERAKO NAFAR INSTITUTUA Fam milia eta Berdintasunera ako Nafar In nstitutuak emakumeen eguna zela eta hitzaldi batterako gonbitea bidali zuen po osta elektrroniko bide ez martxoa aren 5ean. Gon nbidapena gaztelania g hutsean idatzzita zegoen.

Espediente ea: Nori jakina arazia: Kexa:

28 85-2013 NAFARROAKO O GOBERNUA - OSASUN N DEPARTAM MENTUA Ik kastaro bat egin dut berriki Sakanako Ma ankomunitateko Kirol Zerbitzuak an ntolatuta eta e erdara hutsean jaso dut ik kastaroa eggin izana ziurtatzeko Nafarroako Gobernuaren G n Osasun Sailetik bidali duten d agiria a.

140


Behatokiak gaia arretaz aztertzeko eskatzen dio Adituen Batzordeari, 2010-2013 epean ugari izan direlako Behatokiak arrazoi hori dela jasotako kexak. 2011 urtearen hasieran erreklamazio bati erantzunez jasotako idazkiak argi erakusten du oraindik guztiz baztertu gabeko praktika dela eremu euskaldunera jakinarazpenak gaztelania hutsean bidaltzea. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

469-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Eremu euskalduneko ikastetxe batean lan egiten duen herritarrak gaztelania hutsean jaso du HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAk postaz igorri dion 2009ko PFEZri buruzko egiaztagiria.

141


Baliogabetutako beste 3. artikuluak lanpostuak betetzeko garaian euskara nahitaez jakiteari eta euskara baloratzeari eman beharreko trataerari buruzkoak ziren. 18.3. artikulua: Euskara jakitea nahitaezkoa den lanpostuak eskuratzen dituztenek, aurrerantzean, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan soilik parte hartu ahalko dute. 21.1. artikulua: Euskaraz jakitea, beste merezimendu batzuen artean, merezimendu kualifikatutzat hartu behar denean, eremu euskaldunean, euskararen balorazio horrek izan dezakeen gehikuntza portzentajea, ez da inoiz ere izanen frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europako batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen artean) merezimendu gisa aplikatzen den puntuazioaren %10 baino goragokoa; deialdi bakoitzean zenbaki zehatza adieraziko da. 23.1. artikulua: Eremu mistoan euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratzen denean, balorazio hori ez da inoiz ere izanen frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik (Europako batasunean erabilera ofiziala duten hizkuntzen artean) merezimendu gisa aplikatzen den puntuazioaren %5 baino goragokoa; deialdi bakoitzean zenbaki zehatza adieraziko da. Epaitegi Gorenak ebatzi zuen euskara jakiteak plus bat suposatzen duela kualifikazio mailan, eta hori ezin dela inolaz ere erabili lanpostua eskuratu dutenei euren karrera profesionala mugatzeko, hori langilea ezagutza batengatik zigortzea litzatekeelako. Era berean, baztertu egin zuen euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratzerakoan berezkoak eta ofizialak ere ez diren beste hizkuntza batzuekiko harremanean oinarritzea euskarari esleitzen zaion puntuazioa. Izan ere euskara berezkoa eta ofiziala izaki Nafarroan, estatus hori aintzat hartuko duen puntuazioa eskaini behar zaiola ebatzi zuen.

142


Epaitegi gorenak artikulu horiek baliogabeturik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera eguneratzen du 55/2009 Foru Dekretuak. Dekretu berri honen arabera, eremu euskalduneko herrietan aritzeko diren lanpostuetan sartzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa hartzeak merezimenduen baremoaren gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko % 6ko balorazioa izanen du, eta %3koa eremu mistoan, beti ere plantilla organikoan nahitaezkotzat jo ez bada. Gainera, zenbait lanpostuk herritarrekin duten harreman mailaren arabera, euskal eremuko lanpostuak betetzeko euskararen balorazioa merezimenduen gainerakoari esleitu zaion puntuazio osoarekiko %10 arte areagotu ahalko da, eta eremu mistoan %6 arte. Herritarrekin duten harremana dela eta puntuazioa gehitzen ahalko den lanpostuak zein diren ere zehazten da Dekretuan. Dekretua argitaratu zenean Behatokiak ohartarazi bezala, Nafarroako Gobernuak lanpostuak hornitzeko deialdietan euskara merezimendu gisa baloratzeari uko egiten jarraitu du. Oposizio-lehiaketa izaerako deialdiak egin beharrean oposizio hutsak deitzen ditu euskararen ezagutza ez baloratu behar izateko. Are gehiago, euskararen ezagutza kontuan hartzekoa den lanpostuetan ere ez du aintzat hartzen euskararen ezagutza egiaztatzeko neurririk, ez merezimendu gisa baloratua izateko aukerarik. Oposizio izenez mozorrotu nahi izan da praktikan oposizio-lehiaketa zena, euskara aintzat hartu gabe, ingelesaren ezagutza merezimendu gisa baloratzeko. Adituen Batzordeak 55/2009 Foru Dekretuaren aplikazioaz informazio kontrajarriak jaso zituela adierazi zuen bere ondorioetan. Hala ere, Nafarroako Gobernuak ez du 4. ebaluazio aldiko txostenean horri buruzko informaziorik txikiena ere aipatu. Gai honi dagokionez esan behar dugu, Nafarroako Gobernuak euskararen statusarekin (berezkoa eta ofiziala) bat ez datorren araudia aplikatu duela lan deialdietan, eta euskara jakin beharra eta hura ezagutzea aintzat hartu gabe, atzerriko hizkuntzen ezagutza merezimendu gisa baloratu duten deialdiak asko eta ugari izan direla 2010-2013 epean. Urte hauetan lanpostu ugari dira hornitu dira 55/2009 Foru Dekretua urratuz. Hona adibide batzuk: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

541-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua Apirilaz geroztik Leitzako Mendi bulegoko basozainen arduradun berria dugu. Honek ez daki euskara, erdalduna da eta eremu euskalduneko herritarrekin izan ohi du harremana, baita basozainekin ere, bere zerbitzua mendialdeko herriei ematen baitie, batez ere Arano, Areso, Goizueta eta Leitzari.

143


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

781-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Osasunbidean Dietetikako eta nutrizioko teknikari espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen ekainaren 16an. Gehiago baloratuko da atzerriko hizkuntzen ezagutza euskararena baino.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

930-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak gizarte hezitzaile izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen irailaren 29ko 118zk.dun NAOn. Ingelesaren ezagutza baloratuko da, ez ordea euskararena. Gainera, oposizioa izan arren, ingelesaren ezagutza baloratzeko proba borondatezkoa eta ez baztergarria izango da.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

931-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak artxiboetako erdi mailako teknikari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen irailaren 29ko 118zk.dun NAOn. Ingelesaren ezagutza baloratuko da, ez ordea euskararena. Gainera, oposizioa izan arren, ingelesaren ezagutza baloratzeko proba borondatezkoa eta ez baztergarria izango da.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

939-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak turismoko jardueretako ofizial izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen urriaren 18ko 126 zk.dun NAOn. Ingelesaren eta frantsesaren ezagutza baloratuko da, ez ordea euskararena.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

946-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak herri lanetako ingeniari tekniko izateko 3 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zuen azaroaren 3ko 134 zk.dun NAOn. Ingelesaren ezagutza baloratuko da, ez ordea euskararena. Gainera, oposizioa izan arren, ingelesaren ezagutza baloratzeko proba borondatezkoa eta ez baztergarria izango da. Lanpostuetako bat eremu euskaldunean aritzeko da (Irurtzunen), beste biak eremu mistoan (Lizarran eta Iru単ean).

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

2-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen abenduaren 29an. Lanpostu horietatik 2 eremu euskaldunean aritzeko dira, Beran eta Lesakan, eta beste bi eremu mistoan: Zizur Nagusian eta Erronkarin. Deialdia arautzen duen oinarrien arabera lanpostu bakar batean ere ez da izango derrigorrezkoa euskararen ezagutza eta merezimendu gisa ere ez da baloratuko.

144


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa

979-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak lekualdatze lehiaketa ebatzi eta gero hutsik geratzen diren Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile laguntzaile eta teknikari lanpostuak oposizio bidez betetzeko deialdia egin du. 20 plaza izango dira beteko direnak. Horietako 11tan ingelesak %10 puntu eman ditzake, eta 9tan %6. Euskararen ezagutza aldiz, ez da aintzat hartuko. 2013 egin den eskaintza publiko bakarra dugu honako hau.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

64-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Elizondoko osasun-etxerat mediku erdalduna igorri dute. Mediku hori zahar etxerat joaten da egunero bertako zaharrak artatzerat. Osasunbideak ez du euskara jakiterik eskatzen eskualde euskaldunean lanean aritzeko, nahiz orain artio zegoen medikuak euskara jakin. Mediku euskaldun honek plaza atera du eta bertze toki baterat joan da; bere ordez etorri dena berriz, ez da euskal hiztuna.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1051-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Basaburuako Udalak jakin zuenean 1974. urtetik lanean zegoen erizain euskaldunak erretiroa hartzen zuela Osasun Departamentura eskaera bideratu zuen igorriko ziguten erizain berria euskalduna izan zedin. Eskaerek ez zuten erantzunik jaso eta, gainera, etorri den ordezkoak ez du euskararen profila betetzen. Udalaren eskaerarekin batera, Basaburuako 234 bizilagunek ere kexa agertu dute erizain euskaldun bat eta legea bete dadin eskatzeko.

Horietako batzuk epaitegietara iritsi dira, Berako liburuzain lanpostuaren deialdia, eta Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile-laguntzaile eta teknikari izateko lanpostuena, esaterako. Berako liburuzain lanpostuaren deialdiaren kasuan, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen prozedura eta Nafarroako Gobernua lanpostua euskara jakitea aintzat hartuko duen deialdi berri baten bidez betetzera behartu du. Ogasuneko kudeatzaile, ikertzaile-laguntzaile eta teknikari izateko lanpostuei dagokienez, sindikatu batek helegitea aurkeztu zuen deialdiak 55/2009 Foru Dekretua, urratzen zuela iritzita. Nafarroako Arartekoak bere aldetik, Nafarroako Gobernuari eskatu zion ez ditzala atzerriko hizkuntzak euskara baino gehiago baloratu Administrazioko lanpostuak hornitzeko deialdietan, ez bada atzerriko erabiltzaileekin harreman berezia duten lanpostuetarako, euskara, atzerriko hizkuntzak ez bezala, Nafarroako berezko hizkuntza izateaz gain ofiziala ere badelako lurraldearen zati batean. Javier Morras, Lehendakaritza, Justizia eta barne Departamentuko Kontseilariak erantzun dio legea betetzeko ez dagoela euskara baloratu beharrik, eta Administrazioak indarrean dagoen legea betez egin duenez deialdia, ez duela Arartekoaren gomendioak bete beharrik. Arartekoari bere gomendioan “kontraesan juridikoa eta teknikoa� dagoela ere aurpegiratu dio eta gogorarazi Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera euskararen ezagutza ezin dela baloratu beste hizkuntzei ematen zaien puntuazioaren arabera.

145


Bitartean herritarrek zerbitzua euskaraz jaso ezinik jarraitzen dute Nafarroako Gobernuak ez dituelako egoera zuzentzera bideratutako neurriak hartzen. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

476-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - LANDA GARAPENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuaren Enpresa Sustapenerako Zerbitzura deitu zuen 848 42 55 15 ekainaren 27an, goizeko 10:00 aldera. Informazioa euskaraz emango zioten galdetu zuen eta ezetz erantzun zioten.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

822-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Legeak ezarritako Nafarroako eremu euskalduneko herritarrak, Legasakoa bera, Osasunbideako 848 42 20 20 zenbakira deitu zuen urriaren 5ean goizeko 11:45 aldera, espezialistarekin zuen hitzordua aldatzeko. Telefonoa hartu zuen langileak ez zekien euskaraz eta langile euskaldunik ez al zegoen galdetuta, une horretan ez zegoela eta ez zekiela egonen ote zen erantzun zion. Hartara, herritarrak ezin izan zuen euskaraz egin.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

898-2011 NAFARROAKO GOBERNUA KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Azaroaren 5ean Iru単eko Orreaga kaleko Turismo bulegoan izan zen eta ezin izan zuen informazioa euskaraz jaso. Jendeari arreta egiten zeuden langileetatik bakar batek ere ez zekien euskaraz; beraz, gaztelaniaz jaso behar izan zuen ahozko informazioa. Idatzizko informazioari dagokionez, Erriberri eta Tafalla inguruak bisitatzeko informazioa eskatu zuen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

569-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - 112 LARRIALDIETAKO NAFAR AGENTZIA Apirilaren 13an gaueko ordu bietan 112 zerbitzura deitu zuen. Gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen harrera egin zion pertsonak euskaraz ez zekielako. Hurrengo egunean goizeko 10:00etan deitu zuen, eta espresuki galdetu zuen ea euskaraz jaramon egingo zion norbait bazegoen. Ezetz erantzun zioten.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

973-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Ekainaren 20an 13:45ean errenta aitorpena egiten izan ziren NAFARROAKO OGASUNAk Bara単ainen egokitutako bulegoan. Harrerako langileari euskaraz egin zioten eta gaztelaniaz egiteko eskatu zien. Errenta aitorpena egiteko 4 gestore zeudela ikusita, euskaraz zekienik ote zen galdetu zioten harrerakoari, baina ezetz erantzun zien. Beraz, ezin izan zuten errenta aitorpena euskaraz egin.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

983-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Uztailaren 27an NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAren Iru単ea-Yamaguchi bulegoan izan zen. Herritarrak ezin izan zuen euskaraz aritu, egokitu zitzaion langilea ez zelako euskalduna.

146


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1019-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - FORUZAINGOA Uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iru単eko Gazteluko plazan duten bulegora jo zuen herritarrak bizikleta baten lapurreta salatzera. Ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso euskaraz zekien inor ez zegoelako.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1162-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Urriaren 23an Zugarramurdiko medikuaren kontsultan izan da. Ordezko medikua zegoen eta ez zen euskalduna. Ondorioz, herritarrak ez du zerbitzua euskaraz jaso.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

607-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Sakanako herritarra naiz eta urriaren 4an eguerdiko 13:15 aldera Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko beken atalera joan nintzen. Harrera egin zidan langilearengana euskaraz zuzendu eta gaztelaniaz egiteko eskatu zidan; ondorioz, ezin izan nuen euskaraz aritu.

Gauzak horrela, Epaitegi Gorenaren epaiak Nafarroako Administrazioetako euskararen erabileran praktikan izan duen eragina hutsaren hurrengoa izan da: epaia ez da euskararen erabilera baimendu edo sustatzeko baliatu. Beraz, zalantzarik gabe, konpromisoa ez da bete.

10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak b. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunek eskaerak ahoz zein idatziz aurkezteko duten aukera.

Europako Adituen Batzordearen iritziz eskualdeko agintariek partzialki betetzen dute konpromisoa. Horregatik, neurriak hartzeko eskatzen die administrazioarekiko harremanetan euskararen erabilera errazteko, eta oharra egiten die behar diren neurriak har ditzaten euskaraz aurkezten diren eskaerak atzerapenik gabe bidera daitezen. Batetik, corpus juridikoa bera da euskararen erabilera normalizatua oztopatzen duena. Izan ere, 18/1986 Foru Legearen arabera, eremu euskalduneko herritarrei soilik aitortzen zaie arreta eurek aukeratutako hizkuntzan izateko eskubidea. Aldiz, eremu mistoan, administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea aitortzen zaie herritarrei, baina ez erantzuna halaberean jasotzekoa. Nafarroako Gobernuak lanpostuen plantilla organikoan euskara jakitea nahitaezkoa duten lanpostuen egokitzapenik ez egitea eta 55/2009 Foru Dekretua sistematikoki urratzea lirateke konpromisoa betetzea eragozten duen beste arrazoi batzuk.

147


Izan ere, Europako Adituen Batzordeak datuak eskatu zizkien Nafarroako Agintariei Gobernuaren Iru単eko zerbitzu zentraletan euskararen ezagutza nahikoa duten langile kopuruari, euskaraz zuzentzen diren herritarrei euskarazko arreta eskaintzeko dauden langile euskaldunei eta euskaraz aurkeztutako eskaerek izaten duten atzerapenei buruz. Zerbitzua euskaraz emateko gai diren langileen inguruan eman dituzten datuek ez dute gauza handirik argitzen. Datu horien arabera, guztira 2.142 lanpostutan (%8,28) da euskara jakin beharrekoa, baina ez da zehazten postu horiek nola banatzen diren. Departamentuz departamentuko daturik ez dute eman, Departamentu bakoitzean zenbat eta zein lanpostutan den euskara jakin beharrekoa eta zenbatetan baloratzen den merezimendu gisa. Eremu linguistikoen araberako datu osaturik ere ez dute jaso. Eremu euskalduneko datuak soilik aipatzen dira: guztira lanpostuen %55ean da euskara jakin beharrekoa. Ez du adierazten, ordea, zer portzentaje diren irakaskuntzakoak, zenbat osasun arlokoak, eta zenbat administrazio zerbitzuetakoak. Hizkuntza eskubideen Behatokiak zailtasunak izan ditu datuak eskuratzeko. Nolanahi ere, eta 2011 urteko plantilla organikoan jasotzen denaren arabera, euskararen ezagutza nahitaezkoa den lanpostuak oso urri dira Nafarroako Gobernuaren plantillan. Esaterako Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuan 25 lanpostutan da nahitaezkoa euskaraz jakitea, horietatik 19 itzultzaile postuak dira, 2 administrazio orokorreko zerbitzuetakoak, eta 4 Nafarroako Administrazio Publikoen Institutukoak. Foruzain postu bakar batean ere ez da euskara nahitaez jakin beharrekoa, merezimendu bezala baloratuko da 85 lanpostutan. Larrialdi zerbitzuetan ere ez dago euskaraz nahitaez jakin beharreko lanposturik, ez eta suhiltzaile zerbitzuetan ere. Destinoa eremu euskaldunean duten plazetan merezimendu gisa baloratuko da euskaraz jakitea. Justizia Administrazioari dagokionez plaza batean da euskaraz jakitea merezimendua, garbitzaile lanpostuan. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko lanpostu batean ere ez da euskara jakin beharrekoa, 3 administrari-laguntzaile postutan baloratuko da merezimendu gisa. Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan lanpostu bakarrak du euskararen nahitaezko ezagutza, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuan bakar batean ere ez, Familia, Gazteria eta Gizarte gaietako Departamentuan 3 lanpostutan eta Kultura Departamentuan bakar batean ere ez. Azken honetan, 10 liburuzain lanpostutan eta Turismoko teknikari lanpostu batean hartuko da aintzat euskararen ezagutza. Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuan kazetari lanpostuan soilik eskatzen da euskaraz jakitea. Osasunbidearen plantilla organikoan, berriz, 52 lanpostuk dute ezarrita euskaraz jakin beharra, horietatik 10 administrari laguntzaile lanpostuak dira eta 2 gizarte langileenak, eta guztiak eremu euskaldunean kokatutako lanpostuak dira.

148


Hezkuntza Departamentuan, ikastetxeetako lanpostuak albo batera utzita, 4 administrari laguntzaile lanpostutan, ikuskatzaile lanpostu batean, eta irakaskuntzako aholkulari lanpostu batean da nahitaezkoa euskaraz jakitea, eta Euskarabideako 31 lanpostutan. Nafarroako Gobernuak argi erakutsi du 4. ebaluazio aldian eman dituen azalpenen bidez orain arte garatu duen kontratazio-politikaren funtsa zein izan den. Batetik, gogoratzen du euskara eremu euskaldunean soilik dela ofiziala, hor Nafarroa osoko populazioaren %9,7 soilik bizi dela, eta horietatik %57,6 bakarrik direla euskara ezagutzen dutenak eta beraz euskarazko zerbitzuen erabiltzaile potentzialak. Alabaina, herritar horiek administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak euskaraz jaso ahal izateko, euskarazko zerbitzua populazio osoari zabaldu beharko litzaiokeela diote, hori baliabideak alferrik xahutzea litzatekeela aditzera eman nahian. Horregatik esaten dute lanpostuak hornitzean euskaraz jakitea aintzat hartuz gero bi eskubideen arteko talka sortuko litzatekeela, alegia, administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak euskaraz jaso eta administrazioarekin harremana euskaraz izan nahi dutenen eskubidea, eta euskaraz jakin gabe ere herritarrek (gehiengoa direnak) administrazioaren zerbitzuko lanpostuetan sartzeko duten eskubidearen artekoa, izan ere, herritarren gehiengoak euskaraz ez dakienez, haien ustez ez du euskara erabiliko administrazioarekiko harremanetan. Eskubide talka gisa agertu nahi dute berez gaitasun kontu hutsa dena. Izan ere, euskaraz dakienak gaztelaniaz ere badaki, Espainiako Konstituzioak gaztelaniaz jakitera behartzen baititu herritarrak, eta ondorioz, zerbitzua euskaraz zein gaztelaniaz emateko gaitasuna du, erdaldun elebakarrek ez bezala. Funtzio publikorako sarbidea berdintasun irizpidean, eta gaitasun eta merezimenduen printzipioetan oinarritzen da. Botere publikoen eginkizuna da, bestalde, zerbitzu publikoak ahalik eta modu eraginkorrenean antolatu eta ematea. Printzipio horiek aintzat harturik, ulertezina da, euskaraz jakitea plustzat ez hartzea, eta aldiz, berezkoak eta ofizialak ez diren hizkuntzen ezagutza baloratzea, zerbitzua atzerriko hizkuntzetan emateko probabilitatea hutsaren hurrengoa denean. Ahozko arretari dagokionez, Nafarroako agintarien esanetan, euskara jakitea nahitaezkoa duten lanpostuetan dauden langileak modu egokian antolatuz erantzuten diote herritarrek administrazioarengana euskaraz zuzentzeko duten eskubideari. Gaineratzen dute telefonozko arretaren %1,6 soilik eskatzen dela euskaraz, eta aurrez aurreko arretan %2,31ean besterik ez dela eskatzen euskaraz jardutea. Izan liteke herritarrek administrazioarengana euskaraz zuzentzeko duten eskubidea gehiegi ez baliatzea, jakin badakitelako euskaraz artatuak izateko duten probabilitatea oso eskasa dela, baina eskatzen duten apur horietan ere ez zaie bermatzen euskarazko harremana. Horra zenbait adibide:

149


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

270-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA otsailaren 5ean, goizeko 11:50 aldera Hezkuntza Departamentuaren kanpoko aldean zegoela foru-zainak hurbildu zitzaizkion eta identifikatzeko eskatu zioten gaztelaniaz. Herritarrak euskaraz identifikatuko zela esan zien. Izen-abizenekin ez zuen arazorik izan, baina bertan zeuden 5 foru-zainetatik bakarrak ere ez zizkion nortasun agiriaren zenbakiak ulertzen. Azkenean polizia etxera eraman zuten. Han, gauza bera gertatu zen hurbiletik foru-zain euskalduna pasatu zen arte. Azkenean identifikatu zuten herritarra, baina salaketa jarri zioten identifikatzeari uko egin ziola leporatuta.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

650-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Irailaren 20an Elizondoko osasun-etxera deitu zuen Zugarramurdiko herritarrak. Euskaraz zuzendu zitzaion harrera egin zion langileari eta hark yo de euskera ni idea erran zion. Halabeharrez, gaztelaniaz mintzatu behar izan zuen herritarrak, hitzordua hartu nahi bazuen. Egun berean, osasun-etxean izan zen eta Emakumeen Arretarako Unitateko hezitzailearekin ere gauza bera pasa zitzaion. Duela 2 urte hezitzailea eta ginekologoa euskaldunak ziren; orain, ordea, ez.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

396-2011 NAFARROAKO GOBERNUA –OSASUNBIDEA Agoizko herritarrak espezialistarekin ordua emateko gutuna gaztelania hutsean jaso du. Ordua aldatzeko deitu duenean erantzungailuak gaztelaniaz erantzun dio. Jarraian langilea jarri da eta herritarrak euskaraz hitz egin nahi zuela azaldu du. Geroxeago deitzeko esan diote. Berriz deitu eta neska batek esan dio mesedez ez eskatzeko euskaraz, berak euskaraz badakiela baina bere lanpostuaren zereginetan ez dela sartzen herritarrei arreta egitea.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

688-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Irailaren 14an Etxarri Aranazko Osasun etxean emaginak gaztelaniaz artatu ninduen, euskalduna ez zelako.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

476-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - LANDA GARAPENEKO ZUZENDARITZA NAGUSIA

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

973-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Ekainaren 20an 13:45ean errenta aitorpena egiten izan ziren NAFARROAKO OGASUNAk BaraĂąainen egokitutako bulegoan. Harrerako langileari euskaraz egin zioten eta gaztelaniaz egiteko eskatu zien. Errenta aitorpena egiteko 4 gestore zeudela ikusita, euskaraz zekienik ote zen galdetu zioten harrerakoari, baina ezetz erantzun zien. Beraz, ezin izan zuten errenta aitorpena euskaraz egin.

Nafarroako Gobernuaren Enpresa Sustapenerako Zerbitzura deitu nuen 848 42 55 15 ekainaren 27an, goizeko 10:00 aldera. Informazioa euskaraz emango zidaten galdetu nuen eta ezetz erantzun zidaten.

150


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

569-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - 112 LARRIALDIETAKO NAFAR AGENTZIA Apirilaren 13an gaueko ordu bietan 112 zerbitzura deitu zuen. Gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen harrera egin zion pertsonak euskaraz ez zekielako. Hurrengo egunean goizeko 10:00etan deitu zuen, eta espresuki galdetu zuen ea euskaraz jaramon egingo zion norbait bazegoen. Ezetz erantzun zioten.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1019-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - BARNE ZUZENDARITZA NAGUSIA Uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iruñeko Gazteluko plazan duten bulegora jo zuen herritarrak bizikleta baten lapurreta salatzera. Ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso euskaraz zekien inor ez zegoelako.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

607-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Sakanako herritarra naiz eta urriaren 4an eguerdiko 13:15 aldera Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko beken atalera joan nintzen. Harrera egin zidan langilearengana euskaraz zuzendu eta gaztelaniaz egiteko eskatu zidan; ondorioz, ezin izan nuen euskaraz aritu.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

933-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Azaroaren 18an, goizean, Iruñeko Yamaguchi kalean dagoen Nafarroako Enplegu Zerbitzura deitu nuen eta nire zalantzak argitzeko langile euskaldunik ez zegoela esan zidaten. Beraz, gaztelaniaz hitz egin behar izan nuen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

618-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA irailean eta urrian bitan izan naiz Iruñeko Bideko Ama erietxeko Obstetriziako 5. kontsultan eta 2. Ekografoan. Bi aldi horietan 3 ginekologo eta 3 emaginekin egotea egokitu zait eta ezin izan dut horietako inorekin euskaraz aritu, bakarra ere ez zelako euskalduna.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

110-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Etxarri Aranazko Emakumeraren Arreta Zentrotik deitu didate, gaur urtarrilaren 28an, telefonoz hitzordua aldatzeko. Gaztelaniaz mintzatu da deitu didan pertsona. Euskaraz badakien galdetu diot eta "no, por eso te hablo en castellano" erantzun dit. Gaztelaniaz lotu behar izan dugu hitzordu berria.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

413-2014 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Zizur BHIn G eta D ereduan eskolatuta daude ikasleak, baina D ereduko komunitatearen hizkuntza-eskubideak ez dira behar bezala errespetatzen. D ereduko ikasle guztiei ez zaie bermatzen orientazio zerbitzua euskaraz, orientatzaileetako batek euskaraz ez dakielako.

151


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

387-2014 NAFARROAKO GOBERNUA – NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Maiatzaren 27an 2013ko Errenta Aitorpena euskaraz egiteko eskaria bidali nuen Nafarroako Ogasunak horretarako jarritako helbide elektronikora eta biharamunean euskaraz egiteko aukera bakarra Burlatako bulegoan dagoela erantzun didate. Bertara joan eta euskaraz egin dit arreta langile batek. Galdetu diot ea zergadun euskaldunei atenditzeko jarri duten eta ezetz esan dit, berak euskaraz dakielako ematen duela zerbitzua euskaraz, ez berariaz euskaraz arreta egiteko jarri dutelako.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

299-2014 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA Iruñeko San Frantzisko Liburutegia auzokoa bihurtu eta berriz ireki denetik, kudeaketa pribatizatu eta erabat erdaldundu dute —lehen ere langileen borondate onari bakarrik zor zitzaion euskararen erabilpena.

Zerbitzu zentralek euskaraz eskaintzen duten zerbitzuari buruz diote euskaraz aurkezten diren eskaera guztiak onartzen direla, Behatokian jasota ditugun datuek bestelakorik adierazten duten arren: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

370-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Araizko kontzejuak (Legeak ezarritako eremu euskalduna) euskara hutsean idatzitako agiria igorri zuen Lurraldearen Ondarearen zerbitzura. Espedientea izapidetu ahal izateko agiria gaztelaniaz bidali behar dutela erantzun zieten.

152


Nafarroako agintariek ezkutatu egiten dute herritarrei ez dietela erraztasunik ematen administrazioarengana euskaraz zuzentzeko duten eskubidea baliatzeko. Hona adibide batzuk: Espedientea:

361-2010

Nori jakinarazia:

NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA

Kexa:

2010-2011 ikasturtean Irakaskuntza Ertainean irakasle gisa jardunen duten irakasle berriek hiru inprimaki bete eta aurkeztu behar dituzte: datu pertsonalen fitxa (e-postaz bidali beharrekoa), nomina osatzeko datu pertsonalen fitxa eta biziaseguru eta istripuen polizarako fitxa. Bada, internet bidez gaztelaniaz bakarrik eskura daitezke aipatu inprimakiak.

153


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

543-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu euskalduneko udal langileek Fondo Social Europeotik bideratzen duten Tokiko administrazioentzako diru laguntza eskatzeko inprimakia gaztelania hutsean dago.

154


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

546-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - GIZARTE GAIAK, FAMILIA, GAZTERIA ETA KIROL DEP. Adineko pertsonentzat bainuetxeetako programarako diru laguntzak eskatzeko inprimakia gaztelania hutsean igorri dute legez eremu euskaldunekoa den udalerrira.

155


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

815-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - LANDA GARAPEN ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA Legez eremu euskalduneko udalerrian dagoen nekazal ganbarako bulegoan Animalia ezberdinen zentsua egiteko inprimakiak gaztelania hutsean daude eta ezin izan ditut euskaraz bete.

156


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

867-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu euskalduneko Elkarte bateko kideek bertako Zuzendaritza-batzordea berritu eta Estatutuak moldatu izanaren berri emateko inprimakien bila www.navarra.es webgunera jo dute. Ez dute ez inprimaki bat ez bertzea ez horiek aurkezteko eskaera orria euskaraz aurkitu, gaztelaniaz bertzerik ez baitaude eskuragarri, webguneko gainerako informazio guztia bezalaxe.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

111-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Otsailaren 18an Hospitalean Informe de maternidad delako agiria gaztelania hutsean bete behar izan nuen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

13-2012 NAFARROAKO GOBERNUA LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Nafarroako Gobernuak urtarrilaren 23ko 15. NAOn argitaratu du 12/2012 Foru Agindua, Nafarroako politikari eta kudeaketa publikoari buruzko 2012ko "Martin Azpilkueta" IX. sarirako dei egiten duena. Deialdiaren hirugarren oinarriko 5. idatzzatian ondokoa dakar: "Lanak gaztelaniaz, euskaraz edo Europar Batasuneko hizkuntza ofizial batean aurkeztuko dira (azken bi kasuetan, gaztelaniazko itzulpenarekin batera)". Ezin da euskara hutsean lana aurkeztu.

157


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1020-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - FORUZAINGOA Uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iru単eko Gazteluko plazan duten bulegora jo zuen bizikleta baten lapurreta salatzera. Bulegoko hizkuntza paisaia gaztelania hutsean zegoen eta herritarrari erreklamazioa idazteko luzatu zioten inprimakia ere bai. Euskarazko bertsiorik ez zeukatela esan zioten.

158


Euskaraz jasotzen diren kontsulta, kexa eta erreklamazioei herritarrak aukeratutako hizkuntzan erantzuten zaiela diote. Honako adibideok, ordea, kontrakoa erakusten dute.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

674-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaztelania hutsean erantzun dio euskaraz egindako kexari. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuko logotipoa, baita Hezkuntza departamentukoa eta bere ezaugarri guztiak gaztelania hutsean daude.

159


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1022-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - FORUZAINGOA Uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iru単eko Gazteluko plazan duten bulegoan lapurreta baten salaketa egin zuen herritarrak. Salaketa egiteko eman zioten inprimakia euskaraz bete zuen. Hala ere, egun batzuetara, salaketa tramitatuko zutela jakinarazteko deitu ziotenean gaztelaniaz hitz egin zioten.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1127-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - FORUZAINGOA Uztailaren amaieran Foruzaingoak bidalitako jakinarazpena jaso zuen hil horren hasieran aurkeztu zuen erreklamazioari erantzunez. Herritarrak euskaraz aurkeztu zuen erreklamazioa. Hala ere, gaztelaniaz jaso zuen erantzuna.

160


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

200-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak gaztelania hutsean bidali zidan nik euskaraz aurkeztutako kexaren erantzuna. Erantzuna euskaraz bidaltzeko eskatu nuen. Berriz ere gaztelania hutsean erantzun diote nire eskaerari, erdara hutsean erantzuteak ez duela indarrean den legedia urratzen argudiatuz.

Herritarrek administrazioarekiko harremanean euskara erabili nahi izateak, atzerapenak eragiten jarraitzen du, gaur egun ere, honako adibideok erakusten duten moduan. 161


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

593-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Nafarroako Ogasunetik jakinarazpena bidali diote legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrari aurreko urtean errenta eginda jaso bazuen ere, 2009ko ekitaldiko PFEZ proposamena ez duela etxean jasoko adieraziz, euskaraz nahi duelako. Ondorioz, aitorpena apirilaren 16tik ekainaren 22ra arteko epean aurkeztu beharko duela gogorarazten diote.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1193-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Herritarra odola ematera joan zen urriaren 17an Nafarroako Odol Transfusiorako Zentrora. Odola eman aurretik galdetegi bat betetzeko eskatu zioten eta gaztelania hutsean zegoen. Euskarazkorik zuten galdetu zuenean, galdetegi berria zela eta itzultzen ari zirela erantzun zioten. Herritarrak dioenez, hau ez da gertatzen den lehen aldia, galdetegia aldatu eta euskarazko bertsioa askoz ere beranduago heltzen da beti.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

248-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Urtero bezala, aurten ere errenta aitorpena internet bidez egiten saiatu naiz baina, euskaraz egiterik ez dut izan. Sartu orduko erdarazko alera eramaten nau. Ohiko moduan, aitorpena egiteko hitzordua eskatu beharko dut, eta berariaz eskatu beharko dut gainera euskaraz inprima diezadatela.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

901-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - OSASUNBIDEA Azaroaren 19an 11:55ean Barañain II osasun-etxera deitu dut, 948 28 75 40 zenbakira. Euskaraz egin diot administrariari, baina ez dakiela euskaraz eta euskaraz artatua izan nahi badut 848 42 71 00 zenbakira deitzeko aukera eman dit, bertako langileen bidez eskaera egin ahal izateko. Zenbaki horretara deitu eta “Información y registro” dela ohartu naiz. Langileak azaldu didanez, beraiek ez dute Osasunbidearekin zerikusia duten kontu hori eramaten. Beraz, osasunetxean zerbitzua euskaraz ez jasotzeaz gain, zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko eskaintzen duten telefonoa ez da zuzena.

Gauzak horrela, Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren iritziz, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunei eskaerak ahoz zein idatziz aurkezteko aukera emateko konpromisoa ez da behar bezala betetzen.

10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak c. eskualdeko taldeek beren testu ofizialak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere argitaratzea. Nafarroako agintariek txostenean diote Nafarroako Aldizkari ofiziala euskaraz ezarri zenetik aldi berean argitaratzen dela euskaraz eta gaztelaniaz eta horrela euskarazko bertsioa beti dagoela eguneratuta. Hala eta guztiz ere, aurreko ebaluazio aldian adierazi genuen moduan, gero eta gutxiago badira ere, atal batzuk gaztelania hutsean argitaratzen dira euskarazko bertsioan; bestelako iragarkiak atala dugu horren adibide. 162


Bestetik, bi argitalpenek ez dute legezko balio bera. 29/2003 Foru Dekretuko bosgarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, saihestezina da gaztelaniazko bertsioa irakurri behar izatea: Agiri ofizialen gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak interpretatzean arazorik sortzen bada eta arazo hori ebatzi behar denean, Administrazio Publikoek eta haiei lotutako entitateek gaztelaniaz idatzitako agiriaren bidez ebatziko dute, lehen instantzian behar diren ondorioak izan ditzan. Inprimaki eta eredu ofizialei dagokienez, administrazioko zerbitzu gehienak lurraldeko hiriburuan, beraz eremu mistoa deritzonean kokatua daudela gogoratu behar dugu beste behin. Horrela bada, ondorengoa ezartzen du 29/2003 Foru Dekretuak: 16. Artikulua 1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. 2. Xedapenak, oharrak, argitalpenak iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. Hau da, eremu euskaldun deritzoneko herritarrek legeak ezarritako eremu mistoan soilik eskaintzen diren zerbitzuez baliatu behar dutenean, hizkuntzaren ofizialtasunak dakartzan eskubide guztiak de fakto galdu egiten dituzte. Ikusi adibideak,

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

420-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - GIZARTE-POLITIKA, BERDINTASUN, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA El Vergel zahar-etxeko karteldegia osoa ele bietan zegoen. Aldatu dute eta dendena gaztelania hutsean paratu dute.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1068-2012 NAFARROAKO OSASUN DEPARTAEMENTUA Nafarroako Osasun Departamentuko hizkuntza-paisaia osoa gaztelaniaz dago. Bai kalean dauden kartelak, baita barruko oharrak eta kartelak ere.

163


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1164-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Museoko barne errotulazio guztia gaztelania hutsean dago. Herritarrak dioenez plaka elebidunak biltegian gordeta daude.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

160-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - KONTSUMO ETA ARBITRAJE ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak Iruñeko Orreaga etorbidean zabaldu duen Kontsumitzaileen bulegoko errotulazioa gaztelania hutsean dago.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

775-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuaren egoitzan dauden bi errotuluak gaztelania hutsean daude: Departamento de Economía y Hacienda.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

372-2013 NAFARROAKO GOBERNUA – NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Nafarroako Gobernuak errenta aitorpena egiteko Barañainen egokitu duen bulegoko atean 2012ko kanpainari dagokion kartela eta paperean idatzitako hiru ohar daude (aldez aurreko hitzordua nola eskuratu, jendearendako harrera orduak eta 10:45etik 11:15era bulegoa itxita egonen dela dioena). Bada, 4 euskarri horietan ez da hitz bat bera ere euskaraz.

164


Nafarroako agintariek laugarren ebaluazio aldirako egiten duten txostenean kanpo eta barne seinaletika elebiduna dela aipatzen da Euskara Zerbitzua duten ia udal guztietan eta haien eskumenekoak diren kale-izendegiak eta bide seinaleak ere elebidunak direla baieztatzen da. Ez da IruĂąeko Udalaren kasua. Hona hori gezurtatzen duten hainbat adibide: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

69-2011 IRUĂ‘EKO UDALA Sarasate Etorbideko Postetxearen ondoan jarritako trafiko seinalea gaztelania hutsean dago.

165


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1064-2010 IRUÑEKO UDALA Iruñeko Udalak Udal jantokia zabaldu du Navarreria kalean. Jantokiaren errotulua gaztelania hutsean idatzita dago: “Comedor municipal” dio.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

738-2013 IRUÑEKO UDALA Iruñeko Txantrea auzoko Lakuntza kalean etxe bateko paretan kalearen izena iragartzen duen kartela dago. Euskaraz idatzia ez egoteaz gain, ez du herriaren izen ofiziala errespetatzen; “CALLE DE LACUNZA” ageri baita.

166


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

599-2012 IRUÑEKO UDALA Iruñeko Udalak bidea desbideratu zuen apirilaren hasieran Zaragoza etorbideko hiri-irteeran. Horren berri emateko jarri zuten bide-seinalea gaztelania hutsean zegoen.”Salidas Ciudad” zioen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

956-2013 IRUÑEKO UDALA Kale izendegia espainolez bakarrik ageri da Donibanetik Sanduzelaira jaisteko aldapan, zubia pasa eta gero.

Egoitzetako errotulazioari buruz ezin dugu aipatu gabe utzi nahi Hezkuntza Kontseilariaren 206/2011 Foru Agindua, azaroaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko unitateei eta haren menpeko ikastetxe publikoei aurrerantzean komunikazio elebidunak euskarri elebidunean ez baino euskarri berezietan idazteko eskatzen diena. Era berean, errotulu, inprimaki eta paper gauzak irizpide horretara egokitzen joateko deia egiten die,

167


haiek berritu beharra sortzen den heinean, beti ere hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen. http://www.noticiasdenavarra.com/2012/01/20/sociedad/navarra/educacion-obliga-alos-centros-a-separar-euskera-y-castellano-en-rotulos-e-impresos Ez da kasu bakarra. Nafarroako prentsan behin baino gehiagotan jaso dira Nafarroako Gobernuaren egoitza eta ibilgailuetatik euskarazko idazkunak kentzeko agindua eman dela dioten albisteak. Hona batzuk: http://www.noticiasdenavarra.com/2013/10/12/sociedad/navarra/interior-elimina-larotulacion-en-euskera-de-varios-coches-nuevos-de-policia-foral http://m.noticiasdenavarra.com/2012/06/14/vecinos/tudela-y-ribera/jimenez-rebaja-aasunto-menor-la-rotulacion-bilinge-en-la-ribera Herritarrek sarri erabiltzen diren agiri eta inprimakiak gaztelaniaz, euskaraz edota ele bietan eskura ditzaketela dio Nafarroako agintarien txostenak. Behatokian jaso ditugun kexek ez dute horrelakorik erakusten: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

371-2013 NAFARROAKOGOBERNUA – NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Ekainaren 5ean Baraùaingo bulegoan errenta aitorpena egindakoan eman didaten ordainketa-gutuna ez dago euskaraz. Euskarazko inprimakirik baduten galdetuta, ezetz erantzun didate.

168


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

401-2010 OSASUNBIDEA Nafarroako Odol Transfusiorako Zentrotik gutuna jaso zuen Etxarri Aranatzeko herritarrak martxoaren 30ean. Auto-hemoteka herrian zein egun eta ordutan izanen zen jakinarazi eta handik pasatzeko gonbitea egiteaz gain, odola emateagatik eskerrak ematen zitzaizkion aipatu gutunaren bidez. Bada, gutunean ez zen hitz bat bera ere euskaraz ageri; gaztelania hutsean idatzia zegoen.

169


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

910-2012 OSASUNBIDEA Altsasuko herritarrak duela egun batzuk mamografia egiteko ordua jakinarazteko jaso zuen gutuna gaztelania hutsean zegoen. Horretaz gain, inprimakian eta gutun-azalean erabilitako Osasun Publikoaren Institutuaren logoak, helbideak eta “prevención cáncer de mama” delako logoa ere gaztelania hutsean zeuden.

170


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

618-2007 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA - NAPI Ikastaro bat egin dut NAPI- Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan eta Nafarroako Gobernuak gaztelania hutsean bidali dit ziurtagiria.

171


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

60-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZUENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Abeltzaintza Zerbitzutik jakinarazpena bidali zioten urte hasieran eremu euskalduneko herritarrari, gogoraraziz urtero bezala derrigorrez aurkeztu behar dituela azienden errolda eguneratzeko datuak. Jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita zegoen, baita herritarrak bete beharreko inprimakiak ere.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1020-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - FORUZAINGOA uztailaren 2an 21:00ak aldera Foruzainek Iru単eko Gazteluko plazan duten bulegora jo zuen bizikleta baten lapurreta salatzera. Bulegoko hizkuntza paisaia gaztelania hutsean zegoen eta herritarrari erreklamazioa idazteko luzatu zioten inprimakia ere bai. Euskarazko bertsiorik ez zeukatela esan zioten.

172


Azkenik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako euskal hiztunekiko duen jarreraren oharra egin nahiko genuke. 29/2003 Dekretuan ondorengoa dio argitalpen orokorrei buruz: 3. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa galarazi gabe, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten informazio foiletoak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo antzeko idazkiak gaztelania hutsean, edo edizio bakar elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan idatzita egon ahalko dira, kasuen arabera, argitalpenaren ardura duen Departamentuko kontseilari titularraren erabakiari jarraikiz. Nafarroako Gobernuak goian aipatu material hori guztia euskaraz ere argitaratuko balu, errealitate linguistikoarekiko jarrera tolerantea duela esanen genuke. Kontuan hartu material horiek legeak ezarritako eremu euskaldunean ere banatzen direla. Baina Gobernuaren jarrera guztiz bestelakoa da. Material guztia nagusiki gaztelania hutsean argitaratzen du. Gainera, Nafarroako Arartekoak ere exekutiboari behin baino gehiagotan gomendatu eta iradoki ahal aditzaren irakurketa positiboa egiteko, eta legediak ahalbidetzen dion aukera baliatuz euskara ere erabil dezala. Zenbait Kontseilarik gomendio horiei erantzunez, ahal aditzak ez duela derrigortasunik ezartzen esan izan dute. Derrigortasunik ez edukitzea gauza da bat da, baina ele bietan idatzita edo argitaratuta dauden testuak atzera bota eta gaztelania hutsezko edizioak egin araztea euskararenganako ezinikusia muturrera eramatea iruditzen zaigu. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

644-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - INDUSTRIA, ENERGIA ETA BERRIKUNTZA ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak azaroaren 21etik 23ra bitartean antolatutako Biomasako Azoka iragartzeko kartelak ez daude euskaraz idatziak. Hasiera batean, euskaraz eta gaztelaniaz izatekoak ziren, baina Nafarroako Gobernuak euskarazko esaldia kenarazi du.

173


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

62-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZA ZUZUENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak gutun azal berriak inprimatu ditu gobernuaren berrantolaketaren ondorioz. Bada gutun azaleko testu guztiak gaztelania hutsean daude. Baita posta frankeoko zigilukoak ere.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

548-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - INAP NAPIk 1. seihileko prestakuntza planaren katalogoa gaztelania hutsean bidali du legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerrira.

174


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

728-2010 NAFARROAKO GOBERNUA – LEHENDAKARITZA DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerrira gaztelania hutsean bidali zuten Nafarroako Gobernutik Gobierno de Navarra. 2012 CONTIGO AVANZAMOS.Net2 esku orria

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

589-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - GIZARTE GAIETAKO DEPARTAMENTUA Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentutik, legez eremu euskalduneko udalerrira, gaztelania hutsean bidali dute informazioa ematen duen “Servicio de orientación familiar” esku-orria

175


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

602-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerrira, Kultura eta Turismo Departamentuak argitaratutako “Lista de Aves de Navarra” izeneko liburuxka bidali da. Gaztelania eta ingelesezko bertsioak ditu, eta euskaraz ez dakar ezer.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

797-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ETA TURISMO DEPARTAM Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak "Musika para ÓRGANO en Navarra XXCI CICLO 15 de agosto-20 de noviembre" programazioa argitaratu du. Programazioa, legeak ezarritako eremu euskalduneko herrian gaztelania hutsean banatu da.

176


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

195-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - INGURUMEN ZUZENDARITZA NAG Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuak argitaratzen duen buletina "Entornos de Navarra", 13. zbkia, gaztelania hutsean banatu dute eremu euskaldunean.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

266-2011 AFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak eremu euskalduneko Udal batera otsailaren 9an bidalitako posta elektronikoak erantsita zeukan orritxoa gaztelania hutsean zegoen. Gaia: V Premio a la calidad de los servicios pĂşblicos

177


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1052-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEP. ‘Vianako Printzea' sari-banaketa ekitaldirako gonbidapena gaztelania hutsean jaso zuten Euskararen Nafar Kontseiluko kideek.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1061-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - ETXEBIZITZA ZUZENDARITZA NAGUSIA Etxalarko herritarrak NAFARROAKO GOBERNUAk argitaratutako La seguridad en tu vivienda 10 orrialdeko liburuxka jaso zuen etxean urrian. Ez dago hitz bat bera ere euskaraz.

178


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

110-2011 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eremu euskaldunean dagoen ikastetxe batera “Nanotecnología” izeneko jarduerari buruzko bidalitako posta elektronikoa eta honek itsatsita zituen dokumentuak gaztelania hutsean zeuden, hauek ikasleen artean banatzeko izan arren.

179


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1025-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Herritarrari irailaren 12an Nafarroako Gobernuko Ogasun Zerbitzuan luzatu zizkioten agiriak gaztelania hutsean zeuden. Bi agiriak herritarrak ordezkatzen duen erakundea Ogasunarekin egunean dagoelako agiriak dira.

180


181


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

561-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak 2013-2014 denboraldirako ehiza arauekin liburuxka zabaldu du. Esku-orri hori ez dut euskaraz aurkitu Iruñean, gaztelania hutsean dago: “Normas de caza 2013-2014”.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

332-2010 OSASUNBIDEA Martxoaren 5ean Barañaingo osasun etxe berriko sarreran Osasuna! Osasun Zerbitzuak izeneko eskuorria 5 hizkuntzatan (bertzeak bertze, gaztelaniaz, frantsez, ingelesez) zegoen eskuragarri, baina euskaraz ez.

182


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

819-2013 OSASUNBIDEA Etxarri Aranazko osasun etxean erretzeari uzteko laguntza eskaintzen duen kartela gaztelania hutsean ageri da.

Euskararen presentzia Nafarroako Gobernuaren web orrian. Nafarroako agintariek ematen dituzten datuen arabera Nafarroako Gobernuaren weborrian euskararen presentzia areagotu egin da azken 3 urteetan, nahiz eta erabiltzaileen kopuruaren bilakaerak behera egin. Agintariek ematen dituzten datuek, ordea, ez dute euskarak gaztelaniarekiko duen presentziaren inguruko argibiderik ematen. Horregatik, Nafarroako Arartekoak 2011 urtean, Nafarroako Parlamentuaren eskariz eginiko txosten berezira jo beharra dago argazki orokorra eskuratu ahal izateko. Bertan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Elektronikoa dela eta, herritarrek dauzkaten hizkuntza-eskubideen azterketa egin zuen Arartekoak. Honakook izan ziren ondorioak: b) Bi edizio bereizirik daude, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. c) Euskaraz ematen den informazioa ez dator bat, zabalerari eta sakontasunari dagokionez, gaztelaniaz ematen denarekin, euskarazko informazioa urriagoa baita. d) Alabaina, informazio orokor batzuetan antzematen da informazioa gaztelaniaz eta euskaraz aldi berean argitaratzen dela.

183


e) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eskaintzen dituen online prozedura elektroniko edo izapideetatik (2011ko urriaren 3an 967 izapide eskaintzen ziren online eta etxetik egin ahal ziren) ia guztiak gaztelaniaz baizik ez dira ageri. f) Prozedura administratibo elektronikoko edo online zerbitzu horiek bidez Foru Komunitateko Administrazioarekin harremanak euskaraz eduki nahi dituzten herritarrek ezin dute halakorik egin harremanak gaztelaniaz edukitzea hautatzen duten herritarren baldintza berdinekin. Txostenean jasotzen diren datuetara joz, Nafarroako Aldizkari Ofiziala kontuan hartu gabe, atariko orrien %27,24 daude euskaraz. Herritarrek online burutu ditzaketen izapideei dagokienez %2,69 soilik egin daitezke euskaraz. Nafarroako herritarrek Nafarroako Gobernuaren departamentu eta atal ezberdinetan euskaraz eta online burutu zituzten izapideak %0,29 izan ziren 2009 urtean, eta % 0,11 2010 urtean. Gauzak horrela, Nafarroako Arartekoak legezko betebeharren gogorarazpena eta zenbait iradokizun egin zizkion Nafarroako Gobernuari. Honakook: Gogorarazpenak: Lehenengoa: Gogoraraztea, prozedura administratibo elektronikoak direla eta, administrazioarekiko harremanetarako herritarrei euskara erabiltzeko legez aitortu zaien eskubidea eraginkor egiteko betebeharra duela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, gaztelania erabiltzeko baldintza berdinetan. Bigarrena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari gogoraraztea, Nafarroako eremu euskalduneko herritarrei administrazioarekiko harremanetan euskaraz arreta jasotzeko legez aitortu zaien eskubidea eraginkor egiteko betebeharra duela, prozedura administratibo elektronikoak direla eta,hain zuzen ere harreman horietarako hizkuntza hori hautatzen dutenean. Hirugarrena: Gogoraraztea Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen atariko edukiak euskaraz eskaintzeko legezko betebeharra dagoela, edizio bereizietan, hizkuntza hori hautatu nahi duten herritarrek hura hautatu ahal dezaten; hori,halere, ez da eragozpena izanen edizio horren egokitzea mailaz maila egin dadin. Mailaz maila egite hori ezin da arrazoi orokor gisa erabili herritarrek harremanak euskaraz edukitzeko –harreman horiek gaztelaniaz dituztenen baldintza berdinetan– daukaten eskubidearen erabilpena eragozteko, zailtzeko edo baldintzatzeko. Iradokizunak: Lehenengoa: Oro har, Nafarroako Gobernuko web atarian euskaraz dagoen informazioa osatzea, halako moduz non webguneko gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak, mailaz maila, bat etorriko baitira.

184


Bigarrena: Bereziki, gutxienez ere eremu euskalduneko herritarrentzat garrantzitsuenak diren edo interes sozial handiena duten informazioak eta albisteak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren jardueran sortzen direnak,bai eta berariaz eremu euskaldun horretako udalei buruzkoa den informazioa ere, web atariaren euskarazko bertsioan argitaratzea gaztelaniazko edizioan argitaratzen diren luzera eta sakonera berarekin, eta argitalpen hori aldi berean egitea, Nafarroako eremu horretan bi hizkuntzen koofizialtasunaren printzipioa gauzatze aldera. Hirugarrena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak plangintza bat egitea, helburuak eta helburu horiek betetzeko denboraren programazioa zehazturik, Nafarroako Gobernuaren web atariaren edukia euskaraz egon dadin. Laugarrena: Neurri eraginkorrak ezartzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari edo haren erakunde publikoei prozedura administratibo elektronikoak erabiliz euskaraz zuzendu nahi zaizkien herritarrei hori modu eraginkorrean egin ahal dezaten, eta eremu euskalduneko herritarren kasuan, herritar horiei, gainera, hizkuntza horretan arreta eman dakien, hain zuzen ere prozedura administratibo elektroniko horietan. Bosgarrena: Bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde publikoek web atariko zerbitzuen ataletik herritar guztiei gaztelaniaz eskaintzen dizkieten on line izapideak, euskaraz modu berean eskuragarri ere jartzea. Zehazki, iradokitzen dugu has dadila herritarrek gehien eskatzen edo erabiltzen dituzten on line zerbitzuak edo izapideak euskarara egokitzen, edo, bestela, zailtasun tekniko apalena duten zerbitzuak edo izapideak egokitzen, edo, bestela ere, euskaraz argitaratzen eragozpen handirik gabe egokitu daitezkeen izapideen informazioak edo atalak (esate baterako, aurkezpen, dokumentazio eta izapidetzeei buruzko orriak, harremanei buruzko orriak eta abar). Agintariek Adituen Batzordeari zuzendutako txostenean ez dute gomendio eta iradokizun horiek betetzeari begira hartutako neurri bakar baten berri eman. Bitartean Behatokiak, kexa ugari jaso ditu nafar euskaldunek administrazio elektroniko bidezko izapideak euskaraz burutzeko dituzten zailtasunen berri emanez. Hona batzuk: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

255-2010 NAFARROAKO ANTZOKI SAREA Nafarroako hainbat udal eta antzerki taldek Nafarroako Antzerki Sarea eratu dute. Antzerki sare horrek ustez hiru hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez) kontsultatu ahal izanen den webgunea sortu du www.reddeteatrosdenavarra.com. Bada kontsulta euskaraz nahiz ingelesez egin nahi izanez gero, gaztelania hutsean agertzen dira antzezlanaren nondik norakoaren berri ematen duten testuak.

185


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

283-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Errenta aitorpenaren proposamena zein hizkuntzatan jaso nahi den adierazteko izapidea ezin da euskaraz burutu www.navarra.es webgunearen bidez.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

284-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Errenta aitorpenaren proposamena euskaraz jasotzeko izapidea burutu du www.navarra.es webgunearen bidez. Ezin izanen du aipatu proposamena euskaraz jaso ordea, En este momento no es posible realizar su solicitud dioen mezua agertu baitzaio izapidea bukatutakoan.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

297-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuaren Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Ogasunarekiko betebeharrak egunean izatea ziurtatzeko web-orriaren bidez luzatzen dituen egiaztagiriak gaztelaniaz soilik eskura daitezke.

186


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

360-2010 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA www.navarra.es wegbunean ezin da 2010-2011 ikasturterako Irakaskuntza Ertaineko lanpostuak esleitzeko jendaurreko ekitaldiei buruzko informazioa euskaraz eskuratu: deialdiak, ordutegiak, lanpostuak, jarraibideak& Informazio guztia gaztelania hutsean baino ez dago.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1015-2010 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA Departamentuko langileei igortzen dien buletin elektronikoa ez dago euskaraz idatzia. Orriaren goiko aldean eskuinean euskara ageri den arren, bertan sakatu eta ez dago berriak euskaraz irakurtzerik.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

286-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuak duen webgunean ezin da Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua euskaraz kontsultatu, gaztelania hutsean agertzen baita euskara hizkuntza aukeratu arren.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

484-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEP. Nafarroako Gobernuak kontratazioetarako duen web atariak ez du euskarazko orririk: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/Portal+contrataciones/

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

255-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEP. www.navarra.es web-gunean euskarazko bertsioa gaztelaniazkoaren bertsio murriztua da. Bigarren nabigazio mailatik aurrera ez dago informaziorik euskaraz, ezta Departamentuei buruzkoa ere.

187


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

265-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA 2012-2013 ikasturterako irakasleen lantokiak esleitzeko ekitaldiei buruzko informazioa zintzilikatzeko fitxa sortu dute www.educacion.navarra.es wegbunean. Oraindik ez dute datei buruzko informaziorik txertatu, baina dagoen informazioa gaztelaniaz baino ez dago. Bertzeak bertze, eskuragarri jarri duten inprimaki bakarra.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

985-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA NAFARROAKO ENPLEGU ZEBITZUAren webguneak, www.enpleo.navarra.es, ez du euskarazko bertsiorik, ondorioz herritarrek ezin dituzte izapideak eta kontsultak euskaraz burutu.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1044-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - EOIDNA EOIDNAren (Urrutiko Hizkuntza Eskola) webgunean sartu da herritarra eta bi hizkuntzatan bistaratzeko aukera ematen duen arren, euskarazkoan klikatuz gero, ez da inolako aldaketarik ematen. Informazioa erdara hutsean dago batean zein bestean

188


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1332-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ZERGA OGASUNA Nafarroako Ogasunean zergak telematikoki aurkezteko bi bide daude, aplikazioa eta web orria. Aplikazioa erabiliz euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daiteke, baina zergak aurkezteko epemuga baino 3 egun lehenago helbideratu behar dira. Horrela egiten ez bada, ordainketa gutuna inprimatu eta bankura joan behar da. Baina bankura joatea ongi ez datorkienentzat, beste aukera bat dago: ogasunaren web-orrian sartu, zerga-aitorpena hautatu eta hortik helbideratzeko agintzea. Web orriak euskara hautatzeko aukera ematen du itxura batean baina bertan klikatuta ere orriak gaztelaniaz jarraitzen du. Urrats horretatik aurrera hizkuntzaren aukera desagertu egiten da eta gaztelaniaz agertzen da dena.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

248-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA, OGASUN, INDUSTRIA ETA LAN DEPARTAMENTUA Urtero bezala, aurten ere errenta aitorpena internet bidez egiten saiatu naiz baina, euskaraz egiterik ez dut izan. Sartu orduko erdarazko alera eramaten nau. Ohiko moduan, aitorpena egiteko hitzordua eskatu beharko dut, eta berariaz eskatu beharko dut gainera euskaraz inprima diezadatela.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

563-2013 AFARROAKO GOBERNUA - INGURUMEN ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuaren baitako "Ehiza eta arrantza" zerbitzuaren web orriak ez duenez euskarazko bertsiorik, ezin izan dut informazioa euskaraz eskuratu.

Salaketa hauek guztiek argi uzten dute gure ustez konpromisoa ez dela betetzen.

189


10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak d. tokiko taldeek beren testu ofizialak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere argitaratzea Ez dugu puntu horri buruzko aipamenik. 10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak f. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako tokiko taldeek beren batzarretako eztabaidetan eskualdetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzea, baina ez da baztertuko, halere, Estatuko hizkuntza ofizialak erabiltzea. Aipamenik ez. 10.2. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak g. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako toponimiako ohiko formak eta zuzenak erabili eta onartzea, beharrezkoa bada hizkuntza ofizialetako izendapenekin batera. Puntu honi dagokionez, aurreko txostenean adierazitakoa berretsi beharrean gaude; alegia, Nafarroako Gobernua, hizkuntza-errealitate bat ezkutatzen tematzen dela, eta euskara ikusezin bihurtzeko politika horrek ageriko ondorioak dituela bide-seinale eta hizkuntza-paisaian. Nafarroako Gobernuaren 2006ko irailaren 18ko erabakiaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren eskumenekoak diren legeak ezarritako eremu mistoko bide-seinaleak gaztelaniaz idatziko dira, baina elebitan ere idazten ahalko dira, gaztelaniaz eta euskaraz, kasuan-kasuan, egokitasuna eta bestelako inguruabarrak aintzat hartuz, batez ere bide-segurtasunaren inguruko irizpideak. Deigarria egiten zaigu lurraldeko berezko hizkuntza erabiltzeak bide segurtasunean kalteak eragin ditzakeela pentsatzea, edota euskarazko leku-izenen erabilera egokitasun irizpideen arabera ezartzea. Herritarrek helarazitako kexek argi erakusten dute aipatu araua betearazteko ahaleginik ez dela egin: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

156-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak Zamartzeko monasterioaren sarreran jarrita duen seinaleak ez du toponimoaren izen ofiziala errespetatzen: erdarazko bertsioan, Monasterio de Zamarce ageri da, Monasterio de Zamartzeren ordez.

190


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

381-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - HERRI LANEN ZUZENDARITZA NAGUSIA PA-30 saihesbidean, 23. Km.an Orkoiengo irteera eta Arazuri-Orkoien industrialdeko irteera adierazteko bide-seinalean, NA-700 errepidean, Arazuritik Orkoienerako norakoan Orkoiengo norabidea adierazteko bide-seinalean, eta Orkoiengo sarrera irteeretan udalerriaren mugak adierazteko dauden bina bide seinaleetan, Orcoyen idazpena ageri da, herriaren izen ofizial bakarra Orkoien bada ere.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

383-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak Karlismoaren Bidea izeneko informazio-panela jarri du Elizondoko merkatuko plazan. Gaztelaniazko Elizondo, puerta de entrada y salida de las tropas carlistas lerroburua nagusi da kartelean. Euskarazko ordaina ingelesezko eta farntsesezko testuen alboan eta tamaina berean (gaztelaniazkoa baino txikiagoa) ageri da. Kartel horretan bertan, tropa karlistak non ibili ziren agertzen duen mapa bat dago. Bertan ageri diren herrien izendapen ofiziala ez da errespetatzen. Eremu mistoko herrien gaztelaniazko izendapena soilik ematen da (Estella, Ayegui, Puente la Reina, Lácar&). Eremu euskaldunekoen kasuan bi izendapenak ageri dira Altsasu/Alsasua, Bera/Vera de Bidasoa) nahiz eta egun Bera izan herriaren izen ofizial bakarra.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1197-2010 AUDENASA Audenasak kudeatzen duen AP-15 autopistan, Donostiarako norakoan 107. kilometroan, Erga mendia seinaleztatzen duen panela dago. Informazioa gaztelaniaz soilik ageri da, ez da euskarazko ordainik agertzen: “Trinidad” dio.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1198-2010 AUDENASA Audenasak kudeatzen duen AP-15 autopistan, Iruñerako norakoan Ezkaba mendia seinaleztatzen duen panela dago. Informazioa gaztelaniaz soilik ageri da, ez da euskarazko ordainik agertzen: “San Cristobal” dio.

191


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

354-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Berako liburutegiko helbide elektronikoan Bera/Vera de Bidasoa agertzen da.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

745-2011 NAFARROAKO ANTZOKI SAREA Nafarroako Antzoki Sareak azaroaren 18an DIARIO DE NOTICIAS argitaratutako iragarkian ez da IRURTZUN herriko izen ofiziala errespetatzen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

688-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - HERRI LAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA Iru単etik Berriozarrerako noranzkoan Berriozarko sarrerako biribilgunean sartu baino lehentxeago dagoen zutikako seinalea gaztelania hutsean dago: Berriozar, Burlada, Villava (norte), Pamplona adierazten du. Burlata, Atarrabia (iparra), eta Iru単ea izenak falta dira.

192


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

504-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - HERRI LANEN ZUZENDARITZA NAGUSIA Luzaidetik Baigorrirako bidean, Gainekoleta auzoranzko bidegurutzean dagoen seinalean ez da toponimo ofiziala errespetatzen : “Gañecoleta” dago idatzita.

Herritarrek helarazi dituzten kexez gain gaztelaniazko toponimoak soilik jasotzen dituzten seinale ugari aurkitu ditugu Iruñeko sarrera-irteeretan:

193


Gainera, gaztelania hutsean jarri diren zenbait bide-seinaleren inguruko kexei erantzunez Herri Lan Departamentutik bidali duten erantzunak honakoa gogorarazten du: gaztelania hutsezko bide seinaleak zahartu edo hondatu ahala ordezkatuko direla seinale elebidunengatik, baina norbaitek nahita hondatuz gero, lehen zeuden modu berean ezarriko direla berriak.

194


10.3. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 3. Administrazioko agintariek edo horien kontura jarduten diren beste pertsona batzuek bermatzen dituzten zerbitzu publikoei dagokienez, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera eta hori posible den neurrian, konpromiso hauek hartuko dituzte Gutuna sinatzen duten aldek: a. zerbitzua ematerakoan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen direla zaintzea; edo b. eskaerak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan aurkeztu eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzea baimentzea hizkuntzotako hiztunei; edo Gure ustez, txostenean agertutako datuek ez dute zerbitzu publikoetan euskararen erabilera bermatzen dela pentsatzeko biderik ematen. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1055-2011 OSASUNBIDEA Gaztelania hutsean jaso dut osasun txartel berriarekin heldu den gutuna. Helbidea ere gaztelania hutsean idatzia dago eta gutun azaleko idazpenak ere berdin.

195


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1003-2010 OSASUNBIDEA Irailaren 30ean Uharte Arakilgo osasun-etxera deitu zuen medikuarentzako txanda hartzeko. Herritarra euskaraz zuzendu eta en castellano, por favor erantzun zion harrera egin zion langileak. Herritarrak gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen txanda hartuko bazuen. Plantilla organikoan jasotzen denez Uharte-Arakilgo administrarilaguntzaile lanpostuan euskara jakitea nahitaezkoa da.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

688-2011 OSASUNBIDEA Irailaren 14an Etxarri Aranazko Osasun etxean emaginak gaztelaniaz artatu zuen, euskalduna ez zelako.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

920-2012 OSASUNBIDEA Herritarra Iruñeko Bideko Amabirjinaren Ospitalean izan zen uztailaren 5ean, goizeko 12:00ak aldera. Amaetxeko informazio gunera jo eta euskaraz? galdetuta, bi langileak begira gelditu zitzaizkion erantzun gabe. Berriz errepikatu zuen: euskaraz? Orduan -No-, erantzun zioten.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1194-2012 OSASUNBIDEA Herritarra odola ematera joan zen urriaren 17an 11:00ak aldera Osasunbideako Nafarroako Odol Transfusiorako Zentrora. Zalantza bat argitzeko gaztelaniaz hitz egin behar izan zuen, langile euskaldunik ez baitzegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

64-2013 OSASUNBIDEA Elizondoko osasun-etxerat mediku erdalduna igorri dute. Mediku hori zahar etxerat joaten da egunero bertako zaharrak artatzerat. Osasunbideak ez du euskara jakiterik eskatzen eskualde euskaldunean lanean aritzeko, nahiz orain artio zegoen medikuak euskara jakin.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

618-2011 OSASUNBIDEA Iruñeko ikastetxe batean gaztelania hutsean banatu dute “Vuelta al cole& con salud” izeneko foiletoa.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

22-2011 OSASUNBIDEA Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroak urtarrilean bidalitako gutuna gaztelania hutsean zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

184-2013 OSASUNBIDEA Barañain II osasun-etxean izan nintzen urtarrilean. Botika hartzeko eman zidaten jarraibideak gaztelania hutsean zeuden (Intrucciones al Paciente). Medikuak idatzitako oharrak ez daude euskaraz, baina eredua bera ere ez dago euskaraz. Testua: 2 pulverizaciones nasales (...), horario, desayuno, duración tratamiento…

196


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

611-2012 OSASUNBIDEA Medikuak baja-agiria luzatu zion apirilaren 30ean legeak ezarritako eremu euskalduneko herritarrari. Agiria gaztelania hutsean zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1055-2012 OSASUNBIDEA Agoizko herritarrak, irailaren 9an, Nafarroako Ospitale Gunean izan zen eta traumatologia kontsulta izan ondoren luzatutako txostena gaztelania hutsean zegoen. Finkoak diren logoak, helbidea eta esaldia ere gaztelania hutsean zeuden. Herritarren helbidea ere gaztelania hutsean zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

978-2013 OSASUNBIDEA Arrotxapeako osasun etxera joan nintzen eta ezin izan nion medikuari zer nuen euskaraz azaldu, artatu ninduen medikuak euskaraz ez zekielako. Emandako errezetak ere gaztelania hutsean inprimatu zizkidan.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1026-2013 OSASUNBIDEA Osasunbideari jakinarazi nion osasun etxetik niri eta nire seme-alabei bidaltzen dizkiguten jakinarazpenak euskaraz jaso nahi nituela. Lehen Arretako Zuzendaritzatik erantzun didate jakinarazpen idatziak ele bitan egon daitezkeela (informazio orokorra, informazio kanpainak, etab.) baina norberaren informazio klinikoa (txostenak, hitzorduak, azterketak) gaztelaniaz ematen direla, isilpeko informazioa delako eta, hortaz, ezin direlako itzultzera bidali.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

973-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Ekainaren 20an 13:45ean errenta aitorpena egiten izan ziren NAFARROAKO OGASUNAk Bara単ainen egokitutako bulegoan. Harrerako langileari euskaraz egin zioten eta gaztelaniaz egiteko eskatu zien. Errenta aitorpena egiteko 4 gestore zeudela ikusita, euskaraz zekienik ote zen galdetu zioten harrerakoari, baina ezetz erantzun zien. Beraz, ezin izan zuten errenta aitorpena euskaraz egin.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

780-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailak gaztelaniaz baino ez dizkigu bidali jokoaren gaineko zerga-tasa ordaintzeko agiriak (aurkezpen-gutuna eta tasagutuna). Horrela, administrazioarekin gaztelaniaz jardutera behartzen gaitu, nahiz eta 18/1986 Legeak herritarrei administrazioarengana euskaraz zuzentzeko eskubidea aitortu.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

248-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA Urtero bezala, aurten ere errenta aitorpena internet bidez egiten saiatu naiz baina, euskaraz egiterik ez dut izan. Sartu orduko erdarazko alera eramaten nau. Ohiko moduan, aitorpena egiteko hitzordua eskatu beharko dut, eta berariaz eskatu beharko dut gainera euskaraz inprima diezadatela.

197


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

364-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAn, Arcadio Mª Larraona kalean dagoen bulegoan martxoan eman zioten langabetu txartela, iradokizun orria eta publikoaren aurrean zeuden beste inprimaki batzuk gaztelania hutsean zeuden.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

983-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Uztailaren 27an NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUAren Iruñea-Yamaguchi bulegoan izan zen. Herritarrak ezin izan zuen euskaraz aritu, egokitu zitzaion langilea ez zelako euskalduna.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

984-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Uztaila bukaeran Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Iruñea-Yamaguchi bulegoan ez zizkioten euskaraz eman "Instrucciones de acceso a la oficina electrónica" izeneko informazio-orria eta "Comunicación de contraseña para la gestión de la Demanda de Empleo a través de Internet" izenekoa. Lehendabizikoa www.navarra.es-en ere badago, baina ez dago euskaraz

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

907-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Nafarroako Enplegu Zerbitzuak gaztelania hutsezko mezua bidali zion herritarrari telefonora. Gaia: oferta de empleo para profesores en Olazagutia.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1165-2012 NAFARROAKO GOBERNUA - NAFARROAKO ENPLEGU ZERBITZUA Nafarroako Enplegu Zerbitzuak lan eskaintza baten berri bidali zion herritarrari. Jakinarazpena bera nahiz gutun azaleko idazpen guztiak gaztelania hutsean zeuden.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

898-2011 NAFARROAKO GOBERNUA KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Azaroaren 5ean Iruñeko Orreaga kaleko Turismo bulegoan izan zen eta ezin izan zuen informazioa euskaraz jaso. Jendeari arreta egiten zeuden langileetatik bakar batek ere ez zekien euskaraz; beraz, gaztelaniaz jaso behar izan zuen ahozko informazioa.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

898-2011 NAFARROAKO GOBERNUA NAFARROAKO GOBERNUA - TURISMOAREN SUSTAPENERAKO ZERBITZUA Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak argitaratutako "Acercate a Navarra/el Reyno de las cuatro estaciones VERANO 2010" aldizkaria gaztelania hutsean topatu dut legeak ezarritako eremu euskalduneko udalerriko turismo bulegoan. Ez dut aurkitu euskarazko bertsiorik.

198


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1200-2010 NAFARROAKO GOBERNUA - LANDA GARAPEN, INGURUMEN ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuak elkarte pribatu bati esleitu dio Pitillasko aintzirako bisita gidatuen kudeaketa. Bada Gobernuaren aginduz ezin dituzte bisitak nahiz bestelako azalpenak euskaraz eman.

Gainerakoan, gaur egun ez dago inolako hizkuntza-betebeharrik enpresa mota honek eskaintzen dituen zerbitzuetarako, eta ondorioz euskararen erabilera hutsaren hurrengoa da. Horren adierazgarri dugu ondoko sozietate publikoen jarduna: AUDENASA (Nafarroako Autopistak), TRACASA (Nafarroako Katastro Lanak S.A.) edota BALUARTE biltzar Jauregia. Adibide horiek argi erakusten dute 3. konpromisoa ez dela bete. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

89-2011 AUDENASA AP-15 autopistan, Izurdiaga parean, Iru帽eko norakoan dagoen argizko panelak gaztelania hutsean ageri zuen ohartarazpena: "Atenci贸n, temperaturas bajo cero. Riesgo de hielo"

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

531-2012 AUDENASA Otsailean autopistarako eskatu zuen txartela bidali zion Audenasak postaz herritarrari. Txartelarekin batera zetorren jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

835-2012 AUDENASA AUDENASAk herritarrari gaztelania hutsezko gutuna bidali ondoren, honek ekainaren 6an eskatu zuen berak jaso behar zuen dokumentazio guztia euskaraz izatea. Hasiera batean baietz esan bazioten ere, ondoren ezetza eman zioten. Telefonoz deitu zuen argitzeko eta inongo betebeharrik ez dutela azaldu zioten eta beraz, ez dutela egingo.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

981-2012 AUDENASA Irailaren 14an AUDENASAk herritarrari luzatutako "Justificante retiro" delako agiria gaztelania hutsean zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1188-2010 BALUARTE BALUARTEk argitaratutako 2011ko otsaila-maiatza bitarteko egitarauaren liburuxkan euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da. Liburuxkak dituen 38 orrialdetik bakarra dago euskaraz (aurkezpena). Gainerako guztia: egutegia, ikuskizunei buruzko informazioa, txartelak erosteko egutegia, sarreren eta abonamenduen salneurriak, aretoaren planoa, arauak, informazio orokorra eta abarrekoak, gaztelaniaz baino ez ditu jasotzen.

199


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

319-2011 BALUARTE maiatzaren 2an deitu zuen Baluarteko telefonora -948.06.60.66- sarrerak erosteko asmoz eta ea euskaldunik zegoen galdetuta ezetz esan zioten. Gaztelaniaz egin behar izan zuen herritarrak.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

541-2012 BALUARTE Iruñeko Baluarte batzar jauregian "Los clics invaden Pamplona" erakusketa egon zen ikusgai martxoaren 19tik apirilaren 20ra bitartean. Erakusketan ikusgai zegoen informazio guztia gaztelania hutsean zegoen. Ez zen hitz erdirik ageri euskaraz. Erakusketa iragartzeko kartelak ere gaztelania hutsean zeuden.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

32-2012 VINSA Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa den VINSAk gaztelania hutsean du webgunea.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

33-2012 VINSA Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa den VINSAren web-orrian adierazten den 948 22 08 19 zenbakira deitu du galdera bat egiteko. Telefonoaren lokuzioa gaztelania hutsean dago.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

31-2012 VINSA Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa den VINSAk hainbat etxabe ditu salgai Sarrigurenen, Tracasaren atzealdean. Salgai daudela adierazteko jarrita dauden kartelak gaztelania hutsean idatzita daude. “VINSA” “Viviendas de Navarra S.A. Se vende” diote.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

44-2010 TRACASA Tracasak otsailaren 11n legeak ezarritako eremu euskalduneko udal batera (Arantza), bidali zituen jakinarazpen gutuna eta Nafarroako Lurralde Kudeaketaren inguruko I. Topaketari buruzko informazio-orria gaztelania hutsean zeuden. Hitz erdirik ez zen ageri euskaraz, ez batean, ez bestean.

200


10.4. Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak 4. Aldeek onartu dituzten 1,2 eta 3 paragrafoetako xedapenak martxan jartzearren, ondoko neurrietako bat edo batzuk hartzera konprometitu dira: a. idatzizko edo ahozko itzulpena egitera, eskatuz gero; b. funtzionarioek eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzera, edo, beharrezkoa bada, horiek prestatzera. c. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bat ezagutzen duten agente publikoek destinoa hizkuntza hori erabiltzen den lurraldeetan izateko egin ditzaketen eskariak asetzea ahal den neurrian. Nafarroako agintariek Nafarroako administrazio publikoek eskura dituzten itzulpen zerbitzuen berri ematen dute. Aurreko ebaluazio aldian esan genuen moduan, itzultzaile gehienak Nafarroako Aldizkari Ofizialeko edo Nafarroako Parlamentuko itzultzaileak dira, eta ondorioz, haiek burutzen duten lanak zerikusi gutxi dauka zerbitzu publikoetan euskarazko arreta bermatzearekin. Nafarroako Gobernuak toki entitateei xedapen eta iragarkiak euskaraz argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean eskaintzen dien “Nafarroako Toki Administrazioa” atala aipatzen du. Iragarkien atalean, ordea, ez dira iragarkiak euskaratzen, Udalek bidalitako hizkuntzan argitaratzen dira euskarazko bertsioan ere. Beste alde batetik, Nafarroako Gobernuak ez ditu euskaraz bermatzen Nafarroako Udalei eskaintzen dizkien zerbitzuak, eta era horretan, udalek ezin izaten dituzte herritarrekiko harremanetan hauei aitortzen zaizkien hizkuntza-eskubideak bermatu. Kontribuzioaren agiriak ditugu horren adibide. Eremu euskalduneko herritarrek urtero helarazten ditzute kexak Udaletatik jasotzen dituzten kontribuzioaren kobrantzaren erreziboetan udalek sartzen ditzuten oharrak salbu gainerako kontzeptu guztiak gaztelania hutsean agertzen direlako. Ardura, baina, ez da udalena, kontribuzioaren jakinarazpena Nafarroako Gobernutik bidaltzen baitiete, gaztelania hutsean bidali ere, eta ele bietan jartzeko aukerarik gabe. Udalek urteak daramatzate jakinarazpenak ele bietan bidaltzeko eskatzen baina Nafarroako gobernuak ez die inolako jaramonik egiten. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

657-2013 ARAKILGO UDALA Arakilgo Udalak bidalitako kontribuzioaren jakinarazpena jaso dut etxeko postontzian. “Errezibo hau helbideratuta dago. Zure kontutik kobratuko dugu” esaldiak kenduta, gainerako azalpen guztiak gaztelania hutsean daude.

201


estetik, zin npeko itzultzaileen figurarik ezz dela exisstitzen Nafarroan. Aipatzekoa da be Adminisstrazioak kontratatzen n dituen en npresen bid dez egiten diren d itzulp penen kalita atea eta fideltassuna ez dira beti be erme osoko oak izaten. Horrek segurtasun s eza eragiten dio herritarrrari, ez dak kielako itzu ulpenak onggi egingo diiren eta egin beharrekko tramitea ak zuzen bideratuko diren. Horrela, gerta lite eke, Berako o Udalaren n abokatua ari gertatu zitzaion m moduan, epaitegian ea euskara a hutsean aurkeztu a eta bi hilabete igarota a oraindik iitzuli gabe egotea. helegite Behin ittzulpena eginda abok katuari bidali zioten, baina enprresak egin zuen itzulpena ez zenez zuzena z abo okatuak berre itzulpen propioa au urkeztu nah hi izan zuen n. Ez zioten n onartu prozedu uraren aurk kakoa zela argudiatuta a.

202


Honako kasu hau ere itzulpen zerbitzuen kalitate kaskarrak sor dezakeen segurtasun eta babesgabetasunaren adibide dugu: Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

615-2013 NAFARROAKO GOBERNUA - JUSTIZIA ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Administrazio Auzitegiko 2. epaitegiak urriaren 9rako finkatu zuen 23/2012 prozedura laburtuaren auzi-saioa. Auzi-jartzaileen abokatuak aldez aurretik jakinarazi zuen defentsa euskaraz egiteko asmoa zuela. Eguna iritsi eta txanda egokitu zitzaionean azalpenak euskaraz ematen hasi zen eta, bere harridurarako, itzultzaileak uko egin zion itzulpena egiteari honako hitz hauek erabiliz: “Renuncio a traducir; no me siento capacitado. Suplico que se me excuse de traducirâ€?. CCI Centro de ComunicaciĂłn Internacionalek bidali zuen itzultzailea. Itzulpen enpresa horrek kontratua du Nafarroako Gobernuaren Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuarekin Nafarroako organo judizialen itzulpen eta interpretari eskaerei erantzuteko.

Funtzionarioak eta bestelako agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzeari buruz, behin eta berriz azaldu dugu txosten honetan Nafarroako agintarien kontratazio politiketan euskarak ez duela inolako aintzatespenik, ez jakin beharreko hizkuntza bezala, ez merezimendu gisa kontuan hartzeko ere. Era horretan, oso zaila da funtzionario edo agente publikoak kopuru nahikoan erreklutatzea. Euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuen portzentajea irrigarria da Nafarroako Foru Komunitateko administrazioetan, eta hala ere ez da beti bermatzen lanpostu horietan diharduten pertsonek euskaraz jakingo dutenik. Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak sistematikoki urratzen ditu herritarrek legez aitortua dituzten eskubideak, eta ez du inolaz ere bermatzen hartutako konpromisoa. Funtzionarioen prestakuntzari dagokionez, aipatu behar da, euskaraz ikasteko lizentziak eskatzen dituzten langile guztiei ez zaizkiela onartzen baimenak, izan ere, zerbitzuaren arduradunaren esku dago baimena onartu edo ukatzea. Agintariek euskara maila altua duten langile publikoentzat, euskara maila hobetu edo mantentzeko antolatzen diren prestakuntza ikastaroak aipatzen dituzte. Ikastaro horietan parte hartzen duten irakasleen kopurua handia dela aipatzen da (urtean 1.000tik gora) ez da esaten, ordea, langileen prestakuntzara bideratutako diru-sailak izan duen murrizketa. Horiek horrela, bistakoa da Nafarroako agintariek ez dutela inondik inora betetzen zerbitzu publikoetan euskararen erabilera ahalbidetzeko neurriak hartzeko konpromisoa.

203


#

11. artikulua: Hedabideak 1. Aldeek zenbait konpromiso hartu dituzte eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunei dagokienez, hizkuntzok erabiltzen diren lurraldeetan, hizkuntza bakoitzaren egoeraren arabera, eta agintari publikoek, modu zuzenean edo zeharkakoan, arlo horretan boterea edo eginkizunen bat duten neurrian, beti ere komunikabideen independentzia eta autonomia printzipioak errespetatuz. Konpromisoak hauek dira: a.-irratia eta telebista zerbitzu publikoak diren neurrian a: i. gutxienez irrati-estazio eta telebista-kate bana sortzea eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan; edo b.i. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez irrati-estazio bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo c.i. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez telebista-kate bat sortzea sustatu eta/edo erraztea; edo d.(i) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako egindako entzunezko eta ikus-entzunezko materialen ekoizpena eta zabalkundea sustatu eta/edo erraztea; e.(i) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan gutxienez prentsa-organo bat sortu eta/edo mantentzea sustatu eta/edo erraztea; edo f.(i) eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen dituzten komunikabideen kostu osagarriak estaltzea, legeak komunikabideentzat, orokorrean, finantza-laguntzarik ezarrita duenean; edo; g eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzan lan egiten duten komunikabideentzako kazetarien eta beste langile batzuen prestakuntza bultzatzea; 11. artikulua: Hedabideak 2. Aldeak konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. Konpromisoa hartu dute, bestalde, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza batean edo antzekoan sortutako informazioaren adierazpen-askatasuna eta horren zirkulazio askea dela-eta idatzizko prentsari ez zaiola inolako murrizketarik ezarriko zaintzeko. Aipatutako askatasunak erabiltzeak betebeharrak eta erantzukizunak dakartza, eta legez ezarritako zenbait formalitate, baldintza, murriztapen edo zehapenen menpe egon daiteke. Horiek guztiak beharrezko neurriak dira, gizarte demokratiko batean, segurtasun nazionalerako, lurralde-osotasunerako edo segurtasun publikorako, ordenaren defentsarako eta krimenaren prebentziorako, osasunaren edo moralaren babeserako, hurkoaren ospearen eta eskubideen babeserako, isilpeko informazioak zabaltzea eragozteko, edo botere judizialaren agintea edo inpartzialtasuna bermatzeko. 11. artikulua: Hedabideak 3. Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunen interesak ordezkatuta egon daitezen edo aintzat har daitezen komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna bermatzeko egitekoa duen legearekin bat sor daitezkeen egituretan..

Espainiako Estatuari dagokio hizkuntza gutxiagotuen presentzia duina bermatzea telebista eta irrati publikoetan. Bada, gogoratu behar dugu 439/2004 Errege Dekretuaren bidez, Toki Telebista Digitalaren Plan Teknikoaren baitan 266 demarkazio ezarri zirela, eta Nafarroari zegozkion 5etatik, bakarra ere ez zegoela Vascuencearen Legeak ezarritako eremu euskaldunean. Horrela, Estatua bera da euskarazko kateen sorrera legalki eragozten duena, 5 demarkazioak euskara ofiziala ez den eremuari baitagozkio.

!"# #


Television Española eta Radio Nacional kateek Nafarroarako egiten duten deskonexioetan euskararen presentzia guztiz sinbolikoa da. Estatuaren eskuduntza den arren, txostenean Estatuak ez du aipatzen deskonexioetan hizkuntzen erabileraren ehunekoen ezarpena. # Esan behar dugu ere Espainiako Estatuko eta Europako Administrazioak ez dutela publizitatea paratzeko unean euskarazko hedabideak kontuan hartzen. NAFARROAKO FORU ERKIDEGOA Gutxiengoen edo Eskualdeetako Hizkuntzen Gutunaren aplikazioaz 2012ko urrian Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak egindako txostenak dioenez, “Nafarroako agintariek EITBren emankizuna bermatu behar dute, ez soilik euskal autoritateen interesa delako, baizik eta bere betebeharra delako; horrek esan nahi du emankizun kostuak bere gain hartu behar dituela”. Argi eta garbi azaldu zuen Batzordeak konpromiso hau ez dela betetzen eta, beharrezkoa izanez gero EAErekin lankidetzan, euskarazko telebista bultzatzeko eskatu zion Nafarroako Administrazioari. Bada, Nafarroako Gobernuak ez du orain arte inolako urratsik eman, ezta borondaterik azaldu ere. Are gehiago, gomendioak aurrera egin baino atzerakada nozitu du. 2009an Lankidetza Protokola izenpetu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak lurraldean ETBko kanalak hartzeko. Bada, 2013an Nafarroako Gobernuak hautsi egin zuen akordioa. Bi gobernuek “arrazoi ekonomikoak” argudiatu dituzte behin eta berriro ETBren seinalea Nafarroan ez hedatzeko, ETB Nafarroan ikusteko milioi bat euroko kostua zuela esanez. Baina argudio horien hutsalkeria agerian geratu zen 2012an. Euskaltzale batzuek 11.000€ jarri eta Iruñerrian ETB lurreko telebista digitalean (LTD) ikusi ahal izateko hedagailu bat jarri zuten Erreniegan. Erreniegan egin zuten moduan, seinalea Nafarroa osora zabaltzeak, 40.000 euro baino gehiago ez litzatekeela kostako azaldu zuten. Guardia Zibilak, ordea, berehala zigilatu zuen eta Espainiako Gobernuak 45.000 euroko isuna jarri zien ekimenaren sustatzaileei. Iruñerriko euskaltzaleen ekimenak erakusten du arazoa ez dela ekonomikoa, borondate falta baizik. 2013ko abenduaren 11n EITBk ofizialki iragarri zuen 24 orduko epean hasiko zela Nafarroan ETB digitalki jasotzen. Nafarroako Gobernuak alto eman zion neurriari, eta Jaurlaritzak atzera egin zuen. EITBk azaldu zuen, "Nafarroako Gobernuaren konponbidearen zain" geratzen zela digitalizazioa. Harrezkero ez da aitzinamendurik izan eta konpromisoak bete gabe segitzen du. Aipatzekoa da, ETB3 ikusi ezean, Nafarroako haurrek euskarazko marrazki bizidunik ikusterik ez dutela egun, eta haur horiei euskarazko eskaintza osatu bat eskaintzea ezinbestekoa izango dela euskaraz bizi ahal dela erakutsi nahi badiegu.

!$# #


ETBko kateak Nafarroan ikusi ahal izateko, sinadura bilketa egin zen 2011n. 15.000 sinadura jaso ziren eta, besteak beste, Iruñeko Artzapezpikutzak, SOS Arrazakeriak, CCOO eta LAB sindikatuek, UGT RTVE Navarrak eta Ikastolen Elkarteak sinatu zuten. Horrekin batera, telebista digitala euskaraz ikusteko oztopoen aurrean, Nafarroako Arartekoak ere gomendio zehatza egin zion Nafarroako Gobernuko Kultura sailari 2013an. Horrela, “Nafarroan, ahalik eta zabalkunderik handienarekin, Euskal Telebista ikusi ahal izateko gestioak egiteko” eskatu zion.

Bestalde, Nafarroako erdarazko telebistetan ikus-entzunezko edukiak bermatzeko dirulaguntzen esleipenak erabat diskriminatzen du euskara, astean behin emisio bat baino ez duelako eskatzen diru-laguntzak jasotzeko. Beste guztia gazteleraz edo beste hizkuntza batean izan daiteke. Euskal hiztunen eskubideak bermatu nahi, edota hizkuntza gutxitu baten aldeko politikak garatzekotan, exijitutako euskarazko emisioa askoz luzeagoa beharko lukeela deritzogu, eta ez egunean edo astean minutu batzuetakoa. Irratien sorkuntzari dagokionez, telebistaren kasuan bezalaxe, administrazioak ez du irratirik sortu eta Hizkuntza Gutxituen Europako Itunaren puntuetako bat nabarmen urratzen segitzen du Nafarroako Gobernuak. Euskalerria Irratiari jarduteko lizentziarik ez ematea “berrikusi” behar zuela esaten baitzion Adituen txostenak 2012an. 1998an Euskalerria Irratia lizentziarik gabe utzi zuen Nafarroako Gobernuak. Erabakiaren aurka egin zuen irratiak eta 2005ean baliogabetu eta banaketa berria egiteko agindu zuen Auzitegiak. 2006an egin zen lizentzia banaketa eta, “okerrak” izan zituela iritzita, hau ere baliorik gabe utzi zuen Nafarroako Auzitegi Nagusiak 2010eko otsailean. Epai honi helegitea jarri zion Nafarroako Gobernuak.

!%# #


Oraindik aurreko lehiaketako irregulartasunak konpondu gabe zituenean, 2012ko otsailean aurkeztu zuen irrati lizentzien lehiaketa berria Nafarroako Gobernuak eta 2013ko urtarrilean jakinarazi zituen emaitzak. Gomendioa betetzeko aukera ezin hobea bazuen ere, lizentzia banaketa honetan, berriro ere, baimenik gabe utzi zuen Euskalerria Irratia. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren 2010eko epaia berretsi egin du Espainiako Auzitegi Gorenak txosten hau idazteko unean eta arrazoia eman dio, beste behin, Euskalerria Irratiari. Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak esan nahi du 1998. urteko lizentzia banaketara egin beharko dutela atzera. Horiek horrela, erabat arbuiagarria deritzogu Estatuaren IV. ebaluazio txostenean adierazitakoa. Alegia, Adituen Batzordeak gai honen inguruan “ez duela informazio zuzena jaso” esaten da bertan. Are gehiago, txostenean, inongo lotsarik gabe, Europako Kontseiluari erregutzen zaio gai honi buruzko gomendioa bertan behera uzteko “Nafarroako araudiarekin, zein Estatukoarekin eta Europakoarekin bat ez datorrelako”. Okertzeko beldurrik gabe, esan daiteke Nafarroako Gobernuak obsesioa duela gai honekin eta ez duela amore eman nahi. Behin eta berriro Nafarroako Gobernuaren jokabidearen aurkako epaia etorri da Nafarroako zein Espainiako Auzitegietatik. Gobernuak hartutako jokabideak erakusten du tematurik dagoela gai honekin eta arrazoiak politikoak direla euskarazko irratia ez bermatzeko eta Euskalerria Irratia baztertzeko. Nafarroako Gobernuak ez du luze jotzen ari den auzia konpondu nahi. Gobernua modu arbitrario, sektario eta ilegalean jokatzen ari da. Izan ere, 2011an, Nafarroako Parlamentuak berak salatu zuen Nafarroako Gobernua Euskalerria Irratiarekiko izan duen jarrera'# # Euskarazko gainontzeko komunikabideen egoerari dagokionez, azpimarratu nahi dugu azken urteetako diru-laguntzen beherakada nabarmen eta etengabeak, lehendik ere larria zen egoera areagotu egin dela azken hiru urteetan. 2006tik aitzina beherakada etengabea izan dute laguntzak eta euskarazko hedabideak eta euskara izan dira kaltetuenak egoera horretan, legez ezarrita daukaten betebeharrari muzin eginez.

1999 # (('&()*"+,#

2003 # )'($%,#

2007 # (!'"-!* +,#

2008 # ($%'!!!,#

2009 # +'$%&,#

2010 # ( &'& +*!),#

2011 # (!-'&)"*$ ,#

2012 # !*!!,# #

2013 # !*!!,#

2012 eta 2013ko aurrekontu proiektuan hedabideetan euskara sustatzeko diru partidarik ez zen egokitu, desagertu egin zen. Zentzu honetan, Nafarroako Parlamentuak eta Arartekoak berak ere hedabideen egoera egonkortzeko hitzarmena eta plana lantzeko eskatu zioten Gobernuari.

!&# #


NAFARROAKO GOBERNUARI 11/726 ESP. Komunikabideetan 2012. urtean euskarari bideratutako aurrekontuko partida kentzeari dagokionez: Departamentuari iradokitzea urte anitzeko plana egin dezala, euskara erabiltzen duten edo euskara erabili nahi duten komunikabideei babes ekonomiko eta materiala emateko. Horrela, administrazioak eta onuradunek aldez aurretik jakin ahalko lukete urtero zein baliabide ekonomiko eta material bideratuko diren euskararen presentzia sustatzeko helburuz, aurreikusten diren ahalmen ekonomikoen eta aurrekontuen arabera, baita bilatzen diren helburuak, eskainitako baliabideak eta babes publikoa eskuratzeko irizpide orokorrak ere. Argi geratzen da hemen krisiaren aitzakia baliatu duela neurriz kanpoko murrizketak egiteko. Eta, akaso, larrietan da Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki eta neurri hauek ezkutatu egin dizkiola Europako Kontseiluari. Egoera honen ondorioz, tokiko euskarazko hainbat hedabide kinka larrian daude, diru kontuei begira. Nafarroako Gobernuaren jokabideak estualdi larrian jarri ditu tokiko komunikabideak. Gehienak herri ekimenari esker sortu ziren eta, ondorioz, ez dute enpresa sendoen sostengurik. Gauzak horrela, azken urteetako itoaldi ekonomikoak, lehendik ere larria zen egoera areagotu eta hainbat tokiko komunikabidek bertan behera utzi dituzte emisioak: Ttipittapa telebista, Esan Erran irratia eta Beleixe irratia esaterako. Beste hainbatek zozketak eta diru-bilketak egin behar izan dituzte euskarazko informazioa eskaintzen jarraitu ahal izateko eta euskaldunei eskaintzen dieten zerbitzuarekin aurrera egiteko. Nafarroako Gobernuak, gainera, ez du publizitate instituzionalik txertatzen Nafarroan banatzen diren tokiko euskarazko komunikabideetan. Ezta Nafarroan osoan banatzen den, eta euskaraz den, egunkari bakarrari; nahiz eta egunkari honek egoitzetako bat Nafarroako hiriburuan izan eta tresna baliagarria den lurraldeko euskaldunentzat. Oro har, hedabideek hartzen dute bere gain kazetarien prestakuntzak eta formazioak dakarren gastua. Horrela, Nafarroako Gobernuak ez du kazetari eta profesionalen prestakuntzari laguntzeko konpromisoa betetzen.

!)# #


Txosten hau ixteko unean, Euskararen Nafar Kontseiluak berak eskatu dio Nafarroako Gobernuari 2014ko aurrekontuetan hedabideetan euskara sustatzeko diru partida berreskuratzea eta diru-laguntza deialdia publikatzea, diru kopuru nahikorekin. Horrekin batera, Nafarroan euskararen berreskurapenean eta garapenean egiten duten lanaren garrantziaren eta gizarteari eskaintzen dioten zerbitzuaren izenean, euskarazko hedabideen biziraupena eta lana modu egonkorrean ziurtatzeko, pausoak eman ditzala eskatu dio. Beraz, aurreko guztia aintzat harturik ez da konpromisoa betetzen. # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # # !+# #


12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak 1. Kultur jarduerei eta ekipamenduei dagokienez —bereziki, liburutegiak, bideotekak, kultur zentroak, museoak, akademi artxiboak, antzokiak eta zinemak, literaturako eta zinema-ekoizpeneko lanak, kultura herrikoiaren adierazpenerako lanak, jaialdiak, kultur industriak, eta batez ere teknologia berrien erabilera kontuan hartuta—, zenbait konpromiso hartu dituzte aldeek, hizkuntza horiek erabiltzen diren lurraldeari dagokionez, eta agintari publikoak arlo horretan eskumena, boterea edo egitekoa duten neurrian. Konpromiso hauek hartu dituzte a. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen adierazpidea eta berezko ekimenak sustatzea, eta hizkuntza horietan sortutako lanak eskuratzeko bitartekoak erraztea; b. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan sortutako lanak beste hizkuntza batzuetan eskuratzeko bitartekoak erraztea, eta, horretarako, itzulpen-, bikoizketa-, postsinkronizazio-, eta azpititulazio-lanak lagundu eta garatzea; c. beste hizkuntza batzuetan sortutako lanak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan eskuratzeko bitartekoak erraztea, eta, horretarako, itzulpen-, bikoizketa-, postsinkronizazio-, eta azpititulazio-lanak lagundu eta garatzea; d. zenbait kultur jarduera abiarazteko edo horiei laguntzeko ardura duten organismoek beren ekimeneko edo beraiek laguntzen dituzten ekimenetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen ezagutza eta erabilera neurri egokian integratzen dutela zaintzea; e. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza, bai eta beste biztanleen hizkuntzak ere, menperatzen dituen pertsonala zenbait kultur jarduera abiarazteko edo horiei laguntzeko ardura duten organismoen eskueran jartzen laguntzea; f. ekipamenduak hornitzerakoan eta kultur jarduerak programatzerakoan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetako hiztunen ordezkariek zuzeneko parte-hartzea izan dezatela bultzatzea; g. eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan sortutako lanak bildu, gordailuan jaso eta aurkeztu edo argitaratzeko ardura duen organismo baten edo gehiagoren sorrera suspertu eta/edo erraztea; h. beharrezkoa bada, itzulpen-zerbitzuak eta terminologia-ikerketako zerbitzuak sortzea eta/edo sustatu eta finantzatzea, batez ere, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza bakoitzean administrazio-, merkataritza-, ekonomia-, gizarte-, teknologia- edo lege-terminologia egokia mantendu eta garatzearren.

12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak 2. Eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak tradizioz erabiltzen diren lurraldeak ez direnei dagokienez, aldeek konpromisoa hartu dute, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzako hiztunen kopuruak horrelakorik justifikatzen badu, kultur jarduera eta ekipamendu egokiak sustatu eta/edo ezartzeko, aurreko paragrafoarekin bat. 12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak 3. Aldeek konpromisoa hartu dute leku egokia emateko, beren atzerriko kultur politikan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei eta horiek islatzen duten kulturari.

# Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak lurralde osoko kultura bultzatzeko eta garatzeko betebeharra dauka. Baina Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak aurrera eramaten duen kultura politikak ez du behar bezala kontuan hartzen nafar askoren hizkuntza: euskara. Adituen Batzordeak egindako azken txostenean, propio eskatzen zion Nafarroako agintariei itzulpenerako, bikoizketarako, postsinkronizaziorako eta azpitituluetarako Euskarabideak onartutako aurrekontuen berri emateko. Bada Nafarroako agintariek ez dute txostenean eskaera honen gaineko informaziorik ematen. Konpromisoa gauzatzeko harturiko neurrien berri ematea ekidin du, beste behin.

(!# #


Bada agintariek ematen ez duten informazioa agerian jarri nahi du Behatokiak: Nafarroako Gobernuak ez du zeregin horietarako biderik ireki ez eta helburu horrendako laguntzarik bideratu. Nafarroako Gobernuak, oro har, kultur arloan darabilen politikaren hainbat adibide azalduko ditugu jarraian: # Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

235-2011 NAFARROAKO GOBERNUA 窶適ULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMENETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuak eremu euskaldunean banatutako aldizkaria gaztelania hutsean zegoen. "Acテゥrcate a Navarra. El Reyno de las cuatroe staciones. Otoテアo 2010".39. zenbakia

((# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

884-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA Nafarroako Gobernuak eremu mistoko herri bateko kultur etxean 2011ko abenduan izandako erakusketa ”Navarra de casa en casa” gaztelania hutsean izan da.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

898-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - KULTURA ZUZENDARITZA NAGUSIA Azaroaren 5ean Iruñeko Orreaga kaleko Turismo bulegoan izan zen eta ezin izan zuen informazioa euskaraz jaso. Jendeari arreta egiten zeuden langileetatik bakar batek ere ez zekien euskaraz; beraz, gaztelaniaz jaso behar izan zuen ahozko informazioa.

( # #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

11-2012-2011 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Legeak ezarritako eremu mistoan lan egiten duen herritarrak ARGITALPEN FUNTSetik abendu bukaeran igorritako e-mezua jaso zuen: Regala un libro. Mezua bera gaztelania hutsean egoteaz gain, proposatutako liburuen artean ez da bat bera ere euskaraz idatzia.

Kexa honi erantzun bitxia eman zion Argitalpen Funtsak. Postaz gaztelania hutsean bidalitako mezuan diotenez, “kasu batzuetan argitalpenetatik bat bakarrik ere ez zelako oparitzeko modukoa, kasu batzuetan liburu teknikoak zirelako, beste batzuetan informaziozkoak, baina bakarra ere ez oparitzeko modukoa”.

(-# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

314-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA NAFARROAKO GOBERNUAk Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen 43. edizioa antolatu du abuztuaren 27tik irailaren 9ra bitartean. Ikastaro guztiak gaztelaniaz izateaz gain, esku-orrian informazioa gaztelaniaz baino ez dago; ez da hitz bat bera ere euskaraz.

("# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

537-2011 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Antzoki Sarearen webgunearen euskarazko bertsioa penagarria da: hizkuntza akatsak ditu (datak eta iraupenak gaizki idatzita, hitz eta esaldi mordoa gaizki...), gaztelaniazko izenburuak (casa de cultura, patio de butacas, ver listado completo, versión euskara), dokumentuak ere gaztelaniaz (Plan Estratégico). Euskarazko bertsioan, Berriak atala, gaztelania hutsean ageri da. Honetaz gain, zenbait ikuskizunen izenburuak ele bietan daude; gaztelaniazko bertsioan berriz, ez da hau gertatzen, ikuskizun berberak gaztelaniaz soilik daude.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

319-2011 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Maiatzaren 2an deitu zuen Baluarteko telefonora -948.06.60.66- sarrerak erosteko asmoz eta ea euskaldunik zegoen galdetuta ezetz esan zioten. Gaztelaniaz egin behar izan zuen herritarrak.

($# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

540-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Iruñeko Baluarte batzar jauregian “Los clics invaden Pamplona” erakusketa egon zen ikusgai martxoaren 19tik apirilaren 20ra bitartean. Erakusketan ikusgai zegoen informazio guztia gaztelania hutsean zegoen. Ez zen hitz erdirik ageri euskaraz. Erakusketa iragartzeko kartelak ere gaztelania hutsean zeuden.

1164-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Museoko barne errotulazio guztia gaztelania hutsean dago. Herritarrak dioenez plaka elebidunak biltegian gordeta daude.

Administrazioan Euskararaz Taldearen ekimenez, Nafarroako Museo eta Baluarteren inguruan akordioa onartu zuen Nafarroako Parlamentuak 2012an. Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernua premiatu zuen gaztelaniarekin batera euskara erabil zezan Nafarroako Museoaren testu idatzietan, eta kontuan har zitzan neurri, kontraste eta zabalera baldintzak, euskarazko testuetan ikusmena bermatze aldera. Era berean, Baluarte fundazioa ere premiatu zuen Nafarroako Parlamentuak lau ataletan: Euskararen presentziari eta garapenari dagokionez, aurrerapausoak eman ditzaten eraikinaren barneko errotulazioan eta testu inprimakietan, era horretan euskara eguneroko tresna izan dadin, eta ez salbuespena, bere ohiko jardueran.

(%# #


Aurrerapausoak eman ditzaten, euskararen ahozko erabilerari dagokionez, Biltzar Jauregiko informazio guneetan jendeari arreta zuzena nahiz telefono bidezkoa ematean, bai eta kanpoko txarteldegietan, bisita gidatuetan eta auditorioko megafonia bidezko informazioa ematean ere. Aurrerapausoak eman ditzaten Baluarte-Biltzar jauregi eta auditorioko programazioetan euskararen kultur adierazpenak sartzeari dagokionez. Aurrera egin dezan Baluarte fundazioari bilera eta kongresuetarako aretoak erabiltzea eskatu duten entitateei aldibereko itzulpena, testuen itzulpena eta elebitasunerako bestelako erraztasun batzuk eskaintzeari dagokionez, baldin eta halakorik eskatzen badute, Nafarroako hizkuntzen erabilera normal eta aldiberekoa ziurtatze aldera. Era honetan, herritarren ordezkari gorena den Nafarroako Parlamentuak bere egin zituen herritarren eskaerak. Baina ondorengo kexetan ikus daitekeenez, Nafarroako Gobernuak abiatzen dituen kultur jardueretan, Nafarroako euskaldunen hizkuntza-eskubideei muzin egiten jarraitzen du. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

809-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Ekaina hasieran Iruñeko hotel batean bezeroen eskura “Museos y colecciones museográficos permanentes de Navarra” izeneko esku-orria zegoen. Aipatu eskuorria ez dago euskaraz eta Roncal dago idatzia, baina ez Erronkari.

(&# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

958-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Herritarrak Sanduzelaiko CIVIVOXen aurkitu zuen Nafarroako Gobernuak antolatutako FESTIVAL INMEDIACIONES iragartzeko publizitatea gaztelania hutsean zegoen. Euskarazko bertsiorik ez zegoen.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1307-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Herritarrak Nafarroako Liburutegi Nagusiko sarreran NAFARROAKO FILMOTEKAren azaroko egitaraua eskuratu zuen azaroaren 23an. Egitaraua euskaraz idatzia ez egoteaz gain, programatutako 14 filmetatik bakarra ikusi ahal izan da euskaraz. Gainerako 13ak ez dira ez euskaraz entzunen eta ez azpitituluak euskaraz irakurriko.

()# #


(+# #


Txostenean ematen duten informazioarekin, Nafarroako Gobernuko agintariek beraiek uzten dute agerian euren jarrera “Puntos de Vista” jaialdiaren katalogoa zein Newsletterra, 2010-2011 bitartean, elebitan argitaratu zituela esaten duenean. Onartzen ari baita, aipatu urte horietan salbu, gainontzeko guztietan gaztelania hutsean jarri dituela argitalpen horiek herritarren eskura. Esan behar da “Punto de Vista” jaialdiaren web-orrian ezin dela jaialdian parte hartzeko izen-ematea euskaraz egin.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

301-2013 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuak antolatutako "Festival de Teatro Clásico de Olite" festibalean ez da antzezlan bat bera ere euskaraz.

!# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

535-2013 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuak gaztelania hutsean argitaratu du Lizarran antolatu ohi duen Antzinako Musikaren Asteko kartela. Hiriaren izen ofiziala (Estella-Lizarra) ere ez du errespetatu: “44 Semana de Musica Antigua de Estella, 13-20 septiembre de 2013, Iglesia de San Miguel” dio.

(# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

935-2012 IRUĂ‘AKO UDALA IruĂąeko Udalak irailaren 15ean eta 16an harresiak ezagutzeko antolatutako bisita gidatuak gaztelaniaz eta frantsesez egin ahal izan dira, ez ordea, euskaraz. Bisita hauek iragartzeko egunkarietan paratu dituen iragarkiak gaztelania hutsean daude.

# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1163-2012 IRUÑAKO UDALA Iruñeko Udalak “Pamplona me gusta” kanpainaren baitan argitaratutako “Fortín de San Bartolomé. Centro de Interpretación de las fortificaciones de Pamplona” eskuorria gaztelaniaz baino ez zegoen Iruñeko udal plazako informazio gunean. Bertara joan eta han zeuden banderatxoak ere gaztelania hutsean idatzita zeuden.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

813-2013 IRUÑAKO UDALA Gayarre Antzokiaren webgunearen bidez sarrerak erosten dituzularik, entradas.comen atarira eramaten zaitu. Bada, webgune horrek ez duenez euskarazko bertsiorik gaztelania, katalana, ingelesa eta frantsesezkoa baditu-, ezin izan dut sarreren erosketa euskaraz burutu.

-# #


Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

816-2013 IRUĂ‘AKO UDALA

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

818-2013 IRUĂ‘AKO UDALA

Gayarre antzokian eskainiko duten Herritmoa ikuskizunerako sarrerak erosi ditut. Sarreretan ez da hitz bat bera ere euskaraz idatzia.

Gayarre Antzokiko 2013ko urritik 2014ko urtarrila bitarteko egitarauaren berri ematen duen esku-orria jaso dut Gayarre antzokian. Ikuskizunen berri ematen duen aldean, euskarazko informazio ia guztiak gaztelaniazkoak baino letra kolore argiagoa du eta horrek asko zailtzen du irakurketa. Beherapenei buruzko informazio ematen duen aldean berriz, informazioa ez dago euskaraz idatzia, gaztelania huts-hutsean baizik.

"# #


Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren ardurapean dauden liburutegietako egoera ez da hobea. Nafarroako Gobernuko Liburutegietako Sareko web gunean bertan, euskaraz baino handiagoa da ingelesez eta frantsesez nabigatzeko aukera

$# #


Nafarroako liburutegietako langileriarekin gertatzen denak are eta argiago erakusten du Nafarroako Gobernuaren jarrera. Izan ere, 2011ko abenduan Nafarroako Gobernuak liburutegiko arduradun izateko lanpostuen deialdian gertatutakoaren inguruko kexa jaso zuen Behatokiak. Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

2-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza Departamentuak liburutegiko arduradun izateko 14 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia egin zuen abenduaren 29an. Lanpostu horietatik 2 eremu euskaldunean aritzeko dira, Beran eta Lesakan, eta beste bi eremu mistoan: Zizur Nagusian eta Erronkarin. Deialdia arautzen duen oinarrien arabera lanpostu bakar batean ere ez da izango derrigorrezkoa euskararen ezagutza eta merezimendu gisa ere ez da baloratuko.

Horrek talka egiten du Euskararen Legearekin, horrek esaten baitu eremu euskaldunetan administrazioko langileek euskaraz jakin behar dutela. Euskararen Legeak eta liburutegien sarearen araudiaren arabera, eremu euskaldunean eta mistoan liburuzainek euskaraz jakitea derrigorrezkoa da. Nafarroako Gobernuak Berako liburuzain lanposturako euskara ezagutzarik ez eskatu izana auzitara eraman zuen Berako Udalak. Nafarroako Lurralde Auzitegiak 2013ko urriaren 29an jakinarazi zuen sententzia. Epailearen arabera, euskara meritu kualifikatu gisa baloratu behar da lanpostua lortzeko oposizio lehiaketan. Horren ondorioz, oposizio lehiaketa errepikatu beharko du gobernuak. Arartekoak berak ere gai honekiko ebazpenean Euskarari buruzko abenduaren 15eko 1811986 Foru Legeko 15. artikulua, euskararen erabilerari buruzkoa, legea betetzeko legezko betebeharra duela gogorarazten dio Nafarroako Gobernuari.

%# #


Liburutegietako katalogoak internet bidez kontsultatzeko ere, arazoak salatu dituzte herritarrek Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1308-2012 NAFARROAKO GOBERNUA – KULTURA, TURISMO ETA ERAKUNDEEKIKO HARREMANETARAKO DEPARTAMENTUA Herritarrak ezin izan zituen Nafarroako Liburutegi Nagusian azaroaren 23an Nafarroako Liburutegi Publikoetako internet bidezko katalogoari buruzko informazioorriak euskaraz eskuratu paperezko euskarrian. Bai sarreran eta bai 2. solairuan gaztelaniazko aleak baino ez zeuden herritarren eskura.

&# #


1998an, Nafarroako Gobernuaren eta toki entitate zenbaiten arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen udal esparruan euskararen erabilpena eta udaletako gizarte bizitzan euskal kultura sustatzeko. Hitzarmenak 23 udaletako euskara zerbitzu hartzen ditu kontuan. Hitzarmenean kontuan hartzen diren eginkizunak hauek dira: Euskararen erabilpena eta udaletako gizarte bizitzan euskal kultura sustatzea. Euskara teknikariak kontratatzea. Langileri politikaren plangintza egitea eta garatzea. Administrazioaren jarduketa indarrean den hizkuntza araudiari egokitzea. Udalen jabetzako euskal komunikabideak finantzatu eta indartzea. Udal esparruan euskarari buruzko azterlanak egitea. Euskararen normalizazio eta erabilerarekin lotura izan dezaketen gainerako gaiak lantzea. Bada, Euskararen Nafar Institutuak, Euskarabideak, alde bateko erabakia hartuz, hautsi egin zuen hitzarmena 2012an. Hitzarmenari esleitzen zitzaion diru-kopurua beti behar zen gutxienekotik oso-oso urrun egon den arren, hitzarmenak jasotzen zituen irizpideak eta edukiak toki-entitateei nolabaiteko egonkortasuna eta ziurtasuna eskaintzeko ezinbestekoak izan dira. Azken urteotan Nafarroako Gobernuak eta Euskarabideak euskara sustatzeko edo laguntzeko duten aurrekontua gero eta murritzagoa da, eta hutsaren hurrengoa da gaur egun. Toki-entitateez gain, politika horren kaltetuak askotarikoak dira: euskarazko komunikabideak, euskalduntze-alfabetatzean ari diren erakundeak‌ Gaur egun, eta administrazioei dagokionez, euskararen normalizazioaren zama osoa udalen gain gelditzen ari da, Gobernuak bere erantzukizuna betetzeari uko egiten baitio, argi eta garbi. Bestalde, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Nafarroako Gobernuak 2011ko udaran hiru urtetarako sinatu zuten kontratua deuseztatu du Hezkuntza Departamenduak. 1997tik Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetako ikasleek "Bertsolaritza irakaskuntzan" programa jaso dute. Ordutik hona milaka gaztetxok aukera izan dute ikastorduen barruan bertsolaritza eskolak jasotzeko. 2011-2012 ikasturtean 1.100 inguru izan dira programa jaso duten ikasleak, Nafarroako 31 ikastetxetan. Horren trukean, Gobernutik 48.000 euro jaso zituen Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Hezkuntza Departamenduak soilik programaren heren bat finantzatzen zuen, gainerakoa udal eta mankomunitate askoren ekarpenari esker finantzatu izan da. 2013ko irailean Hezkuntza Departamenduak Nafarroako Bertsozale Elkarteari jakinarazi zion ez zutela exekutatuko programarako zegoen partida, “beste lehentasun batzuk zeudelako.

)# #


Erabaki horren aurrean, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bere harridura, kezka eta haserrea agertu zuen eta Hezkuntza Departamenduari horren beharrezkoa, onuragarria eta errentagarria den "Bertsolaritza irakaskuntzan" programa diruz laguntzen segitzea eskatzen zion.

Euskaldunak gero eta oztopo gehiago dute Nafarroako Gobernuaren aldetik. Euskaldunak arrotz gisa tratatzen ditu gobernuak eta desagerrarazi egin nahi ditu. Nafarroako Gobernuak euskarari dion amorrua argi ikusten da kultur arloan ere. Adibide gisa, hor dugu bidegabekeria sorta: euskarazko irakaskuntza zabaltzearen kontra Euskararen Legeak ezartzen duen zonifikazio estua erabiltzea, Nafarroan ETB sare digitalean ikusteko debekua eta isunak (haurrak euskarazko marrazki bizidunik gabe erdaraz biziarazteko), Euskalerria Irratiari lizentziarik ez emateko trikimailu lotsagarriak, herrietako euskarazko komunikabideak diru-laguntzarik gabe uztea, baita udalen euskara zerbitzuak ere, euskal eremuko udalerrietan hainbat zerbitzu euskaraz jasotzea galarazi (liburutegietan, osasun-etxeetan‌), euskaltegiak itotzea diru-laguntzarik gabe utziz. Indarrean dagoen lege eskasak ezartzen duena bera ere ez du betetzen Nafarroako Gobernuak. Ezta Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Itunaren 12. artikuluan jasotzen diren konpromisoak ere.

# +# #


13. artikulua: Ekonomia eta gizarte-bizitza 1. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek ondoko konpromisoak hartu dituzte, herrialde osorako: a) beren legedietatik kanpo uztea ekonomia- eta gizarte-bizitzari buruzko dokumentuetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzeko aukera, arrazoi justifikagarririk gabe, debekatzen edo mugatzen duen xedapen oro, batez ere lan-kontratuetan eta dokumentu teknikoetan, esaterako, produktuak edo ekipamenduak erabiltzeko jarraibideetan; b) enpresen barne-araudietan eta egintza pribatuetan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera baztertu edo mugatzen duen ezein klausula sartzea debekatzea, gutxienez hizkuntza bera hitz egiten dutenen artean; c) ekonomia- eta gizarte-jardueretan eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera ahultzeko asmoa duten praktiken aurka egitea; d) aurreko idatz-zatietan azaldutako bitartekoak baino beste batzuk erabilita, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera erraztu eta/edo sustatzea

# Ekonomia eta gizarte-bizitzaren atalean herritarrek mota askotako zerbitzuak aukeratzen dituzte eta Estatua izan beharko luke eskubide horien bermatzaile, arlo sozioekonomikoan egitura osoa ez baita pribatua. Gogora ekarri nahi dugu hizkuntza gutxiagotuen sustapena ez dela soilik erkidegoei dagokien zeregina. Espainiako araubideak ez du euskara derrigorrez erabili beharra arautzeko aukerarik eskaintzen. Estatuko araubideak gutxienez gaztelania erabiltzeko derrigortasuna ezartzeko besterik ez du baliatzen oinarrizko eskubideen ikuspegi linguistikoa. Horrela bada, 1. paragrafoak adierazi nahi duena, alegia, kendu egin behar direla ekonomia eta gizartearen esparruan erregio eta gutxiengoen hizkuntzak erabiltzeko eskubidea galarazten duten lege-administrazio eta kontratu-mailako oztopoak, ez du betetzen Estatuak. Ez du aipatzen lehenengo paragrafoko ataletako bakoitza betetzeko zein neurri orokor hartu dituen. 13. artikulua: Ekonomia- eta gizarte-bizitza 2. Ekonomia- eta gizarte-jarduerei dagokienez, aldeek zenbait konpromisoa hartu dituzte, agintari publikoek eskumena duten neurrian, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzak erabiltzen diren lurralderako, eta hori posiblea den neurrian. Konpromisoak hauek dira: a) finantza eta banaka arloetako arautegien bidez definitzea, merkataritzako erabilerarekin bateragarriak diren baldintzetan, ordainketa-aginduak (txekeak, truke-letrak, etab.) edo beste finantza-agiri batzuek idazterakoan eskualde mailako edo gutxiengoen hizkuntzak erabiltzeko aukera ematen duten modalitateak, edo, horrelakorik ezean, prozesu hori martxan jarri dela zaintzea; b) zuzenean beren kontrolaren menpe dauden (sektore publikoa) ekonomia- eta gizartesektoreetan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera sustatzeko ekintzak egitea. d) modalitate egokiak erabilita, segurtasun-kontsignak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere erredaktatuta egongo direla zaintzea; e) agintari eskudunek kontsumitzaileen eskubideei buruz eskainitako informazioak eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzetan ere erabilgarri bilakatzea

Atal honen c) puntuan lantzen den euskararen erabilera ospitaleetan, “Administrazio agintariak eta zerbitzu publikoak�, 10. artikulua lantzen den atalean aipatuko ditugu.

-!# #


Nafarroan, ekonomia eta gizarte-jardueren alorrean ez dago euskararen normalizazioa lortzeko inolako arau, plangintza edota egitasmo instituzionalik eta ondorioz, eremu sozio-ekonomikoan eta lan-munduan euskararen presentzia enpresa eta langileen borondatearen araberakoa da. Ez dago ere inongo erregelamendurik administrazioen menpe dauden sektore ekonomiko eta sozialen alorrean. Banku agiriei dagokionez ere, ez dago inolako araurik eta horren jabe. Nafarroako Gobernuak ez du inolako neurri edo ekimenik abiarazi arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko. Horren adibiderik argiena dugu, ekainaren 20ko 7/2006 Foru Legea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen babesari buruzkoa. Lege honek ez du Nafarroako euskaldunen hizkuntzaeskubideen inguruko inolako aipamenik egiten, ez eta eremu euskalduneko herritarrei dagozkienena ere. Hizkuntza-eskubideen inguruko aitortzarik ez du egiten eta, ondorioz, ez dago euskararen erabilera arautuko duen xedapen bakar bat ere. Gobernuak kontsumitzaile zein erabiltzaile euskaldunekiko duen jarrera diskriminatzailearen isla. Ondorioz, kontsumitzaile/erabiltzaile euskaldunak ikusezin bihurtzen ditu administrazioak berak eta euskaldunen hizkuntza-komunitateak erabat babes gabe jarraitzen du. Banku-agiriei dagokionez ere, ez dago inolako araurik. Gogoratu behar da Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari 13/1982 Legeak berezko izaera esleitu ziola Nafarroako Foru Komunitatean eta estatus ofiziala lurraldearen eremu batean besterik ez bada ere. Horrela bada, administrazioak ez du b) atalean adierazitako konpromisoa betetzen. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

972-2010 EROSKI Irailean IruĂąeko HIPER EROSKIn bezeroari kutxako ordainagiriarekin batera eman zioten “Especial autobronceadoresâ€? izeneko hitzaldiari buruzko eskuorria ez zegoen euskaraz idatzia, gaztelania hutsean baizik

-(# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1099-2010 NAFARROAKO RURAL KUTXA Rural Kutxak gaztelania hutsean helarazi zion bezeroa den herritarrari kreditu txartela. Txartelarekin batera heldu zen gutuna ere gaztelania hutsean idatzita zegoen.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

623-2011 GOLEM ITAROA Itaroako GOLEM zinemetan dagoen hizkuntza-paisaia osoa kartelak, sarrerak, argibideak&- gaztelania hutsean daude.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

762-2011 NAFARROAKO KUTXA NAFARROAKO RURAL KUTXAk laguntzen duen CLUB MASPORTI-k Nafarroako eremu mistoan bizi den herritar bati bidalitako publizitatea gaztelania hutsean zegoen. Gutun azalean idatzita zegoen helbidea eta herriaren izena ere bai. Web gunea ere gaztelania hutsean dago, esalditxo bat izan ezik.

- # #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

211-2012 IBERDROLA Iruñeko herritarrak gaztelania hutsean jaso zituen pasa den otsailean IBERDROLAk bidalitako faktura eta esku-orria.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

248-2012 VODAFOONE ESPAÑA Martxoan VODAFONEk Nafarroako bere enpresara bidali zuen publizitatea gaztelania hutsean zegoen. Gaia: “Consiga la conectividad y movilidad que su empresa necesita”.

--# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

284-2012 IBERDROLA Iberdrolaren web orrian sartu da herritarra eta gaztelaniaz zabaldu zaio. Hizkuntza aukeratzera joan denean ingelesa beste aukerarik ez du topatu. Euskara ez dago aukeren artean.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

346-2012 ELECNOR –GAS NATURAL ELECNOR eta GAS NATURALek Gareseko atari batean ohar idatzia jarri zuten bizilagunei bilkura batera dei eginez, etxeetara gas naturala eramateko eskaintzaren berri emateko. Kartela gaztelania hutsean idatzita zegoen.

-"# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

566-2012 LA BURUNDESA LA BURUNDESAk apirilean egindako Iru単ea-Iabar bidaia batean herritarrari emandako tiketaren aurrealdea ez zegoen euskaraz idatzia, gaztelania hutsean baizik.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

575-2012 ORANGE ORANGEren Iru単eko saltokietan, besteak beste kale Nagusikoan, bezeroen eskura zegoen Abril 2012 publizitate-aldizkaria gaztelania hutsean zegoen. Konpainiak ez du euskarazko edo ele biko bertsiorik argitaratzen.

-$# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

1378-2012 GAS NATURAL GasNatural-fenosak Iru単eko herritarrari bidalitako gutuna, non eskaintza baten berri ematen zion, gaztelania hutsean idatzita zegoen.

Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

137-2013 CAPRABO Otsailaren lehen egunetan, CAPRABOn aurkitutako esku-orria (Este folleto no contiene gluten) gaztelania hutsean aurkitu nuen. Ez zegoen euskarazko bertsiorik.

-%# #


Bestalde, administrazioaren menpe (sektore publikoa) dauden ekonomia eta gizartesektoreetan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzen erabilera sustatzeko ekintzak egiteko konpromisoaren baitan, III. ebaluazio-aldian administrazioen menpeko gizartejardueretan euskararen erabilera benetan bermatzeko eskatu zion Nafarroako Gobernuari Europako Adituen Batzordeak. Bada, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriaren Departamentuak jasotako kexak ikusi besterik ez dago, Nafarroako Gobernuak alor honetan ere darabilen hizkuntza-politika baztertzaileaz jabetzeko. Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

546-2010 NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA Adineko pertsonentzat bainuetxeetako programarako diru laguntzak eskatzeko inprimakia gaztelania hutsean igorri dute legez eremu euskaldunekoa den udalerrira.

-&# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

589-2010 NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentutik, legez eremu euskalduneko udalerrira, gaztelania hutsean bidali dute informazioa ematen duen “Servicio de orientación familiar” esku-orria

-)# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

660-2010 NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA NAFARROAKO GAZTEDIAREN INSTITUTUAn luzatu dioten albergista txartelean informazioa eta logoak ez daude euskaraz.

-+# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

801-2010 NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentuak argitaratutako, “Encuentros de jovenes artistas� 2010 esku-orria gaztelania hutsean banatu dute legez eremu euskalduneko udalerriko liburutegian.

"!# #


Espediente: Nori jakinarazia: Sinopsia:

625-2012 NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA Bara単aingo herritarrek Arreta Goiztiarreko Zentroko gutuna jaso zuten apirilean, hurrengo hitzorduaren berri emateko. Gutuna ez dago euskaraz idatzia, gaztelania hutsean baizik.

"(# #


Espediente:

126-2013

Nori jakinarazia:

NAFARROAKO GOBERNUA: GIZARTE POLITIKETAKO DEPARTAMENTUA

Sinopsia:

Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Institutuak otsailaren 26an bidali zidan posta elektronikoaren mezua, beti bezala, gaztelania hutsean zegoen. Gaia: BoletĂ­n.

" # #


#

#

###################################

4. GOMENDIOAK

"-# #


Erregio edo Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna berresteko agirian Espainiako estatuak bere gain hartutako konpromisoen egoera adierazten du txosten honek. Bertan azaltzen den informazioa agirien bidez egiaztatuta dago; alegia, herritarrek Hizkuntz Eskubideen Behatokira bidalitako kasu zehatzekin. Gomendio orokorrak: # Laugarren txostenean egindako gomendioak aurreko txostenetan egindakoen errepikapena besterik ez dira. Izan ere, orain arte aurkeztu ditugun datuek erakutsi bezala, ezinbestekoa da urrats eraginkorrak ematea Ituna benetan betetzea lortuko bada: Estatuko Administrazio Zentralak ofizialkidetasuna hobeto ziurta dezala, eta Nafarroako Foru Erkidegoan euskararen ofizialtasuna gaztelaniarena (Estatuko hizkuntza ofiziala) bezain erreala eta hura bezain eragingarria izan dadila. Nafarroako hizkuntza eremukako zatiketak eragindako administrazio-banaketa desager dadila, oztopoa delako Nafarroako zatirik handienean, gizarte-mailan nahiz maila ofizialean, euskara normaltasunez erabiltzeko, bai eta Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Ituna bera aplikatzeko ere. Estatuak bere gain hartutako konpromisoak Nafarroa osoan aplika daitezela. Hala ez egitekotan, II. zatiko xedapenak aplika daitezela Euskararen Foru Legearen araberako eremu mistoan eta eremu ez euskaldunean.

Gomendio berezituak: 8. artikulua: Irakaskuntza Nafarroako Foru Erkidegoa: Legeak ezarritako eremu ez-euskalduneko irakaskuntza publikoan euskarazko eredua ezartzea, eta gaur egun eremu mistoan legeak ezarritako euskarazko ereduko ikasgelak jartzeko ratioak kentzea. Eskolaurreko Hezkuntzako sare publikoan euskarazko eskaerari erantzuteko neurriak hartzea. Hezkuntza tekniko-profesionala euskaraz egin ahal izateko bermeak jar daitezela ikasketa horiek euskaraz egin nahi dituzten ikasle guztientzat.

""# #


Titulu ofizialak eskuratzea ahalbidetzen duten unibertsitateko eta goi-mailako ikasketetan enbor-kredituen % 50 gutxienez euskaraz ikasi ahal izateko bermeak jar daitezela Nafarroako lurralde osoan. Helduen euskalduntze alfabetatzeari laguntzeko bide berri eta eraginkorrak zabaltzea Gutxiengoen adierazpidetzat duten historia eta kultura irakatsiko direla, eta horiek irakasteko testuliburuetan erakunde publikoek ez dutela parte hartuko berma dadila. 9. artikulua: Justizia Botere Judizialaren Lege Organikoa, 231. artikulua bereziki, Espainiako Estatuak bere gain hartutako konpromisoetara egokitu dadila. Aldeetako batek eskatzen badu, ahozko prozedura penal, zibil, sozial edo administratiboak euskaraz ulertu edo hitz egiteko gai diren epaileekin egingo direla ziurta dadila, interpreterik gabe. Aldeetako batek eskatzen badu, idatzizko prozedurak erregio edo gutxiengo hizkuntza ofizialean egingo direla ziurta dadila. Goian adierazitakoa bete dadin, justiziako funtzionarioek eta karrera judizialeko kideek euskara modu eraginkorrean ikasteko derrigortasun- eta lehentasunneurriak har daitezela.

10. artikulua: Administrazioko agintariak eta zerbitzu publikoak Estatuko Administrazio Orokorra Euskara benetan eta behar bezala erabili dadila administrazioak herritarrekin izaten dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan; administrazioaren inprimaki, testu eta agirietan. Nafarroan dauden Estatuko administrazioetako lanpostuak betetzeko baldintza sistematikotzat euskaraz jakitea jar dadila.

"$# #


Eskualdeko administrazioa. Nafarroako Foru Erkidegoa Egun dagoen zonifikazioarekin amaitzea eta hizkuntzen ofizialtasuna lurralde osoan ezartzea. Euskara benetan eta behar bezala erabili dadila Foru Komunitate osoan administrazioak herritarrekin dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan: inprimaki, testu eta agirietan. Komunitateko administrazioan plazak betetzeko garaian euskaraz jakitea baldintzatzat jar dadila, bereziki herritarrekin harremanak izan beharreko lanpostu estrategikoetan. Ahalegin berezia Osasun sailean (Osasunbidea) eta Herrizaingo sailean (Foruzaingoa). Tokiko administrazioa: Euskara benetan eta behar bezala erabil dadila Administrazioak herritarrekin dituen ahozko nahiz idatzizko harremanetan: administrazioaren inprimaki, testu eta agirietan. Toki-administrazioetan plazak betetzeko garaian euskaraz jakitea baldintzatzat jar dadila, bereziki herritarrekin harremanak izan beharreko lanpostu estrategikoetan.

11. artikulua: Hedabideak Estatuko Administrazio Orokorra Espainiako Irrati Telebista eta irrati nahiz telebista pribatuak Nafarroako hizkuntz errealitatera eta euskararen ofizialtasunera egokitu daitezela, eta euskarazko saioak behar bezala susta ditzatela. Estatuko Administrazio Orokorrak publizitate instituzionala bermatu behar du euskarazko egunkari bakarrean. Nafarroako Foru Erkidegoa Nafarroa osorako euskarazko telebista bat eratu edo EAEko Euskal Irrati Telebista publikoa Nafarroa osoan ikusi ahal izateko moduan jar dadila. Nafarroako Gobernuak euskara erabiltzen duten hedabideak laguntzeko babes ekonomiko eta materiala emateko plana egin dezala. Euskalerria Irratiak pairatzen duen egoera bidegabeari amaiera ematea.

"%# #


12. artikulua: Kultur jarduerak eta ekipamenduak Entitate publikoek antolatu eta sustatzen dituzten kultur programazioetan euskarazko emanaldien eskaintza areagotzea. Zinema, ikus-entzunezko eta informatikaren arloetan euskararen erabilera sustatu eta arautzeko neurriak har daitezela. Kultur sustapeneko euskarri guztietan euskara erabil dadila 13. artikulua: Ekonomia- eta Gizarte-bizitza Kontsumitzaile eta erabiltzaile euskal hiztunen hizkuntz eskubideak bermatuak izateko neurriak har daitezela. Jarduera ekonomikoetan nahiz sustatzeko neurriak har daitezela.

gizarte-jardueretan

euskararen

erabilera

# #

"&# #


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.