Euskal Gazteria libre eta legala! - U19

Page 1

Euskal Gazteria libre eta legala prentsa oharra

Ikasle AbertzaleakAbertzaleak- ek bat egiten du datorren larunbatean eskubide zibil eta politikoen aldeko ELEAKen mobilizazioarekin Donostia – 2013 201 3 /01 /17

Datorren larunbatean “Euskal gazteria libre eta legala” lemapean, Donostian, izanen den eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioarekin bat egiten du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Euskal Herriak urteetan zehar luzatu den gatazka politikoa pairatzen du, baita egun ere. Eta gatazka dituenak. horretan euskal gazteria izan da errepresio mota ezberdinak etengabean pairatu dituenak Etengabeak izan dira herri hontako gazteok jasan ditugun ilegalizazioak, jarraipenak, mehatxuak, bahiketak, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak… Ezkerreko ikasle feminista eta abertzaleok ere bete betean izan ditugu gure eskubide zibil eta politikoak urratuak. urratuak Gazte mugimendua kriminalizatzea helburu zuen politika errepresiboak ere kaltetu gaitu. Horren adibide dira sarekada ezberdinetan atxilitu, torturatu eta espetxeratutako IAko kideak, heziguneetan pairatzen ditugun oinarrizko eskubide demokratikoen urraketa, unibertsitateetan areagotu den kontrol sozial itogarria edota bestelako unibertsitate eredu bat aldarrikatzeagatik datorren hilaren 23an epaituak izanen diren 13 ikasleren ikasleren kontrako kontrako epaiketa bera. Zentzu honetan, Ikasle Abertzaleak antolakundeak, errepresioa jasan eta eskubide zibil eta politikoak urratuak dituen gazte orori elkartasuna adierazi nahi dio, modu berezitu batean, espetxeratuak izateko arriskuan dauden Oreretako 5 gazteei. Honela bada, Euskal Herria konponbide bidean kokatu dezagun eta herritar ororen oinarrizko eskubideak errespeta daitezen, ELEAKek deituta, datorren larunbatean Donostiako Boulevard-etik 12:30ean abiatuko den manifestaziora joateko deia luzatzen diogu euskal ikasleria guztiari.

Ikasle Abertzaleak

1

komunikazioa@ikasleabertzaleak.org


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.