Hezkidetza Tailerra

Page 1

1


2


Dinamizatzaileentzako gida • •

Iraupena: 2 ordu inguru (ordu t’ t’erdi minimo) Dinamizatzaile kopurua: kopurua: 2 izatea komeni da, tailerra partehartzaileagoa izateaz gain elkarri lagundu ahal izateko.

1.go atala JABETU GAITEZEN! (Jolasa edo bideoa) 30 minutu (minimo 20)

*Taldearen araberako aukera egingo dugu! M AUKERA Helburua: atal honetan, tailerrari hasiera emateko, distentsioa bilatu nahi da horretarako genero eta sexuaren inguruko eskemak apurtuz. Bereizketa hau egitea garrantzitsua da tailerreko edukiak hobeto ulertzeko, generoa eraiki egiten dela ondorioztatuko dugu. Baliteke azken urteotan Hezkidetza tailerra jaso badute ariketa hau eginda izatea edota gaiaren inguruan zenbait kontu landuta izatea. Beraz, hala bada, hurrengo ariketatik abiatu gaitezke. Tailerra inongo azalpenik eman gabe hasiko dugu. Ikasle bakoitzari paper zati bat eta idazteko zerbait ateratzeko esan (edo eman) eta esaldi batzuk osatu beharko dituztela esaten zaie. Beraz, ikasleak prest direlarik arbelean esaldiak idazten hasiko gara:

bezala............................................. .........................................................naiz. Ni emakume/gizon bezala...... ....................................... ..................naiz. (20 segundo eman) bezala........................................................................ ........................................................naiz. Ni eme/ar bezala...................... .................................................. ......naiz. (beste 20 segundo) bezala.................................................................. .........................................................naiz. Ni pertsona bezala.................. ................................................ .........naiz. (beste 20 segundo) Ariketa hau azkar egiteko da, burura datorren lehen ideia apuntatzea du helburu, beraz ez diegu denborarik eman behar (guztira minutu bat). Hau eginda taula bat egingo dugu arbelean ondorengo hiru zutabeekin: emakume/gizon, eme/ar eta pertsona. Zutabeak banan bana betetzen joango gara ikasleei banaka galdetuz zer ipini duen, baina errepikatu gabe (ikasle gehiegi badira, erantzun batzuk bakarrik bilduko ditugu, 10 zutabeko gehienez). Gutxi gora behera, horrelako zerbait geldituko zaigu: Emakume/gizon

Eme/ar

Pertsona

Arduratsu Indartsu Azkarra Txukuna Lotsatia Ausarta Alaia Arduragabea …

Emankorra Indartsua Sementala Ahula Azkarra Burugogorra Nagia Maitagarria …

Sentibera Ahula Irekia Inartsua Lotsatia Ulerkorra Traketsa Parranda zalea …

3


Ondoren jendeak ariketa zelan hartu duen galdetuko dugu: •

saldia idaztean blokeatu al zarete? Harritu al zarete? (jendeak igual pentsatu 2. eesaldia

Eta 3. esaldia idaztean, berriz blokeatu ala argitu egin da zertaz doan ariketa?

izan du 1.goan idatzitako berbera idazti beharko zuela...)

Eztabaida labur bat eman daiteke jendearen inpresioekin, ez dugu luzatuko. Momentu hau sexua eta generoaren arteko desberdintasuna esplikatzeko aprobetxatuko dugu. Hauek dira eman beharreko definizioak (sinpleak baina ulergarriak):

Sexua: Ezaugarri biologikoa da, jaiotzatik dugun ezaugarria. Horren arabera eme eta arrak ezberdinak gara fisiologikoki. Nahiz eta mundua 2 sexuren arteko dikotomian ulertzea ere zerbait eraikia den. *Hemen intersexualitatearen gaia aipa dezakegu. Jaiotzean pertsona baten genitalak nola dauden, hori da kontuan hartzen duena mendebaldeko mendikuntzak; izan ere, zenbait egoeratan, genitalen itxuraren arabera ezin dugu ebatzi haurtxoa zer sexutakoa den. Intersexualitate-egoerak askotarikoak dira. Eta mundua ulertzeko etengabeko dikotomia nahian ebakuntzak egiten dira, sexu emea edo arra lortze bidean. Gai honen inguruan euskarri interesgarriak daude. Esaterako, Lucia Puenzo Argentinarraren “XXY” pelikula. *Kontuan izan behar dugu,intersexualitateari dagokionean ere ebakuntzaren pausoa litzatekeela lehen pausoa, dagokion genero eraikuntza bideratzen hasteko. Generoa: Ezaugarri psikologiko, kultural, soziologikoa da. Ez da genero batekin jaiotzen, hau eraiki egiten da urteetan zehar. Jaiotzen garenetik hasten da generoa eraikitzen eta guztiz lotuta dago testuingurarekin, hots; jendartearekin, kulturarekin, momentu historikoarekin, familiarekin... Hau azaltzerakoan ikasleen partetik zalantzak egon daitezke edota eztabaida bat piztu eta beraz, gehiegi sakondu gabe hau da argi gelditu behar dena:

Jaiotzatik eme edo ar identifikatzen identifikatzen gaituzte eta ondorioz,, emakume edo gizon egin egiten gaituzte. gaituzte Behin hau argituta, arbelean osatu dugun taulari begira jarriko gara eta hitzak zutabe egokietan idatzirik dauden aztertuko dugu eta gaizki daudenak zutabe egokian kokatuko ditugu. Ezaugarri batzuk, sexuari lotuak izango dira, hau da eme edo ar izateagatik dagozkigunak (emankorra, sementala,...). Beste batzuk, eraikitako generoen (estereotipoen) ezaugarriak izango dira, hau da, emakume edo gizonei lotzen zaizkienak (txukuna, arduratsua,... emakumeei eta ausarta, nagia,... gizonezkoei). Azkenik, badira generoari loturik ez doazen ezaugarriak eta horiek pertsonako zutabean kokatuko ditugu (azkarra, alaia,...) Hau da ariketaren atal praktikoa eta eztabaida gehien sortuko duena (hitzak non kokatu,...). Egia esan, “emakume/gizon” eta “pertsona” zutabeen artean antzekotasunak egon daitezke eta aztertzea zaila izan daiteke (adibidez, parranda zalea orokorrean ematen den ezaugarria da ala eredu maskulinoari dago lotuta?). Hori dela eta, atentzioa “emakume/gizon” eta “eme/ar”

4


zutabeen artean zentratuko dugu batik bat, ariketaren helburu nagusia jaiotzetikoa eta eraikia dena bereiztea baita. Lehen osatutako taula horrela geldituko litzateke (gutxi gora behera):

Emakume(*)/gizon

Eme(*)/ar

Pertsona Pertsona

Arduratsu* - arduragabe Txukuna* - traketsa Lotsatia* Ausarta Atsegina* Nagia Ulerkorra* Burugogorra Maitagarria* Sentibera* Indartsua (animikoki) Ahula (animikoki)* ‌

Emankorra* Indartsua (fisikoki) Sementala Arina* Ahula (fisikoki)* ‌

Alaia Azkarra Erakargarria Irekia Parranda zalea ‌

Ikusten denez, ezaugarri gehienak lehenengo zutabera pasa ditugu, nahiz eta akaso pertsonako zutabean ere gehiago egon daitezkeen (ez da inportanteena). Izan ere, sexuari lotutako ezaugarriak oso urriak eta puntualak dira, fisiologiari lotzen zaizkienak bakarrik! Gizonak ez dira ausart eta nagi jaiotzen eta emakumeak ez dira jaiotzaz maitagarriak eta sentiberak. Jendarteak eragin du bakoitzak ezaugarri hauek hartzea, barneratzea eta azkenik erreproduzitzea. Honen arabera rol ezberdinak ditugu jendartean emakume eta gizonek eta hau da hurrengo ariketan ikusi eta aztertuko duguna. Oharra: ez ezabatu taula arbeletik! (gutxienez emakume/gizon zutabea mantentzen saiatu) ADI! ADI! Baliteke hau egiteko beharrik ez izatea taldean. taldean. Honen gaineko jabekuntza landuta baitaukate. Hortaz, honako beste ariketa egitea proposatzen dugu. Z AUKERA Helburua: atal honen bidez jendarteak eta instituzio ezberdinak emakume eta gizonen eraikuntzan duten eraginaz hausnartzea litzateke egingo duguna. Jendarteak eta instituzio ezberdinek gugan duten eragina bistaratzeko honako bideoa ikustea interesgarria izan daiteke.

Bideoaren lotura, [youtube.com]: Girl and boy: http://www.youtube.com/watch?v=pF1j22x-yU8

5


Bideoa ikusi eta talde handian hainbat galdera planteatuko ditugu, eztabaida sustatzeko asmoz: • • • •

Zer ageri da bideoan? Zein da zure interpretazioa? Nola sentitu zarete honako irudiak ikustean? Zeintzuk dira genero bakoitzari atxikitzen zaizkion rol edo jarrerak? Zein da egungo hezkuntza ereduaren papera? Non kokatuko zenukete bideoan? Zergatik? Non eta nola irudikatu beharko genuke hezkuntza, baina?

Metodologikoki kontuan izan behar dugu, tailerrean planteatzen dugun ariketa ororen bidez hezkidetza lantze bidean eredu izaten saiatu behar garela. Beraz talde handian egingo dugun ariketa honetan ere metodologikoki hezkidetza bultzatu asmoz jardungo dugu. Horretarako baloi bat erabiliko dugu tresna gisa. Hitz egin nahi duenak baloia eduki beharko du eta gainontzeko denak elkarri entzun beharko diogu. Honela hitz egiterakoan txandak errespetatzen joango gara eta entzuketa aktiboa praktikatzen. Taldean erabakiko dugu baloiaren erabilera nolakoa izango den. Hau da, hitz egin nahi duenak baloia eskatuko duen edota guk hitz egiten entzun nahi dugunari pasatuko diogun. Hori bai, inor ez dugu behartuko nahita nahiez hitz egitera. Baliteke bere partehartzea entzuketa aktiboarekin aurrera eraman nahi izatea dinamika honetan zehar. Hori bai, partehartzeko aukerak pertsona guztien esku egotea izango da gure helburua.

6


2. atala JENDARTERATZEA Hezkuntzak rol banaketan duen funtzioa. 40 minutu (minimo 30) * Batzuek bi ariketa egingo dituzte (dinamizatzaile batekin ) eta beste batzuek beste bi (beste dinamizatzailarekin). Denbora gehiago eskaintzeko aukera ikusten baduzue edota ariketak motzago lantzekoa, 2 lan taldeek 4 eremuak lantzea proposatu dezakezue. Helburua: atal honen bidez hezkuntzak patriarkatuaren mantenuan jokatzen duen papera azaleratuko dugu. Gure heziguneetan adibideak topatzeko mekanismoak sortuko ditugu. Ariketa hau egiteko lan talde txikiak egitea da egokiena, beraz horretarako 2 lan talde osatuko ditugu. Baina bat bagara bakarrik, lasai! Ondo aterako da ere, lan talde txiki bakoitzean konplize lanetarako norbait aurkitzea baino ez dugu behar. Hasi aurretik, ikasleei ariketa honekin zer landu nahi dugun azalduko diegu: Rol banaketan hezkuntzak betetzen duen papera ezinbestekoa da, eta gaur egunean oso agerikoak diren gauza batzuk kenduta, oso modu ezkutuan “doktrinatzen” gaituzte rol banaketan. Lan talde txiki batek: Metodologia + espazioa landuko ditu. Beste lan talde txikiak: Hizkuntza + edukiak + denbora HIZKUNTZA (10 min) Testu hau irakurriko diegu eta launaka edo jar daitezela eskatu. Testuaren gakoa zein den ulertu beharko dute. Hamar minutu / ordu laurden pasatakoan, denon artean erantzuna zein den asmatzen saiatuko gara.

“Aita batek eta bere semeak kotxe istripu bat izaten dute. Aita momentuan hiltzen da eta semea oso larri eramaten dute ospitalera. Ospitalean dagoen medikuak mutila ikustean zera dio “Ezin dut mutil hau operatu, nire semea da!” •

Nola izan daiteke egoera hau posible?

Zergatik aukeratu dugu ariketa hau? Hizkuntzak duen karga guztia adierazi nahi dugulako. Hizkuntza sexista al da euskara? Agian gramatikalki ez besteak bezain beste. Baina patriarkatu batean bizi bagara, gure inkontzienteak hizkuntza sexista bilakatzera eramango gaitu. Honen inguruan eztabaidatu dezakegu: Hizkuntza sexista dela iruditzen zaizue?; Zer pentsatzen duzue testuaz? Nola sentitu zarete?...

METODOLOGIA (20 min) 1.atala Eztabaida bat planteatuko diegu (10 min) •

Zilegi al da jarduera batzuetarako taldeak sexuen arabera bereiztea?

7


Baiezkoaren aldeko arrazoiak jarriko ditugu hemen, eztabaida bideratzerako garaian lagunduko digutelakoan: • • • •

Bai, banandurik askoz libreago sentitzen garelako Bai, gure genero rola bete behar ez dugulako Bai, taldekideekiko identifikazio eta konfiantza giroa errazago lortzen dugulako Bai, erasoak neutralizatzen direlako direlako

Baiezkoaren alde bagaude, zein kasutan banandu beharko ginateke? 2.atala Behin eztabaida emanda, eztabaida emateko erabili ditugun bideak eta tresnak alde batetik. Eta bakoitzak izandako rol edo jarreren gainean hausnartuko dugu. Hona hemen laguntza gisa hainbat galdera: • Guztion partehartzea bilatu dugu eztabaidan? • Nola hitz egun dugu? Garrasika edo ahapeka? Erasokor edo asertiboki? • Zer eragin du gugan modu honek? Eta zer besteegan? • Txandak errespatu ditugu? • Dinamizatzailerik egon al da? Hala bada, nork bete du rol hau? • Metodologiak garrantzia ahal dauka hezkidetzan? Zergatik? • Nola lor dezakegu eztabaida baten planteamendua, esaterako, metodologikoki hezkidetzailea izatea? EDUKIAK (20 min) Ondo ezagutzen duten ipuin bat altuan kontatzea eskatuko diegu: Mari Errauskin, Edurnezuri, Txanogorritxo… Behin ipuina kontatuta honako galderak joango gara botatzen eta denon artean eztabaidatuko ditugu: • • • • • • • • • • • • •

Pertsonai maskulino eta femeninoen kopurua Protagonismoa norena da? Nolako papera betetzen dute beste pertsonaiek? pertsonaiek? Nortzuk zaintzen dute? Nola? Nork salbatzen du? Nola? Nork du iniziatiba arazoen konponketarako? Zein da pertsonaien lanbidea? Ze familia mota erakusten digute? Ze ezaugarri agertzen dira familia zoriontsua izateko? Ze edertasun eredu agertzen da? da? Arrakastarekin erlazioa al dute? Arropa eta elementuan estereotipatuta al daude? …

Galdera guztiak ez ditugu banan-banan erantzun behar, agian eztabaidak norabide ona hartzen du eta gustora gaude bertan. Hau dinamizatzailearen esku egongo da. Hala ere, egokia litzateke amaiera aldera, hausnarketa borobiltzeko “ipuin sexista hauek eragina izango al dute guregan?” eztabaidatzea.

8


DENBORA (10 min) Rol playing txiki bat planteatuko diegu. Partaide bati irakasle izatea proposatuko diegu eta izango dena gelatik aterako da une batez. Bitarte horretan gainontzeko partaide guztien artean rol ezberdinak banatuko ditugu: • Zaratatsuak (bat baino gehiago izan daitezela) • Ixila • Kezkatia • Berritsua • Mugitua • Zalantzatia • Beldurtia • ... • Behin rolak banatuta ikasgela bat irudikatuko dugu. Irakasle izango denari sartzeko eskatuko diogu eta berak aukeratu duen gai bati buruzko saioa ematen saiatzeko esan. Ezer okurritzen ez bazaio edozein gai proposatu dakiokegu: hezkidetza, tximeletaren metamorfosia... Edota jolas proposamen bat egiteko esan. Honekin batera irakasle denari, gerta daitezkeen egoera ezberdinak kudeatzeko eskatuko diogu. Dena delako izanda ere landuko den gaia, gainontzekoek beraien rolak interpretatu beharko dituzte. Behin antzerkia eginik, honako galderen bitartez abiatuko genuke gogoeta: • Nori eskaini dio denbora gehien irakasleak? Zergatik? • Zein lotura du honek genero bakoitzari egozten zaizkion rolekin? ESPAZIOA (20 min) 2 ariketa proposamen ditugu atal hau lantzeko. Taldearen arabera aukeratu dezakegu bata edo bestea egin. J ARIKETA Espazioan ibiltzeko eskatuko diegu: • Lehenik modu librean, nahi duten bezala (3 min) • Ondoren, espazioa mugatu egingo dugu eta baloia eta panpinak emango dizkiegu aukeran. Panpinak orri lauak izan daitezke eta baloiak paper bolatxoak. Gelak beste material batzuk lortzeko aukera ematen badigu sartu ere espazio barruan. (5 min) • Ondoren bakoitzari zenbaki bat emango diogu eta honako esaldiak botatzen joan gaitezke (1 min) - Bakoitiak erdira (eta bikoitiak txokoetara) - Bikoitiak erdira (eta bakoitiak txokoetara) • Edo honakoetako batzuk (5 min) - Neskak erdira (mutilak alboetara) - Mutilak erdira (neskak alboetara) - Lagun bat soilik korru barruan eta besteei zerbait kontatzeko eskatu - Besarkatu daitezela ondoan daukatenarekin - Korrua egin eta barruan bost pertsona jarri. Korrukoek bizkarra ematea, joan pixkanaka erdian bakarra uzten - Batzuk makurtzea eta beste batzuk haien ondoan zutik jartzea makurtuta daudenei begira - Borobilean jarri eta zentroa markatu, hiru esaterakoan denak erdira joatea eta salto egitea eskatu 9


Behin ariketa hauek eginda, bakoitzak paper zati batean nola sentitu den idaztea. Behin idatzita dutela talde txikitan esperientziak elkar trukatu ditzatela. Amaitzeko, guztiok batera eztabaidatuko dugu: • Erabili abili ditugun jostailuak neutroak al ziren? • Nola erabili ditugu? • Espazioa neutroa al zen? • Nola erabili dugu? • Zein espaziotan mugitu zarete? Nola? Espazio guztia erabili al duzue? • Zein jolas gustatu zaizue gehien? • Momenturen batean gaizki sentitu al zarete? Zergatik? • … Guk ere ariketa egiten ari ziren bitartean behatutakoa kontatu ahal diegu. Jolas honen bidez, espazioaren erabilera nolakoa izaten den aztertu nahi izan dugu. X ARIKETA Paper batean heziguneko jolastokia marrazteko eskatuko diegu. Bertan guztien artean adostu beharko dute zein espazio ageri diren, ohiko jolastoki batean. Eta ondoren neskak eta mutilak non dauden eta zertan adierazteko esango diegu. Berdina egingo dugu, komunen edo aldagalen banaketarekin ere. Irudi hauetatik abiatuz, espazioaren banaketaren garrantziaz eta eraginaz eztabaidatzeko parada izango dugu. OHARRA: OHARRA: Lan talde bakoitzak 2 eremu baino ez baditu landu, haien artean tailerrari jarraipena eman asmoz lantzen jarraitzera animatuko ditugu!

10


3. atala EGUNGO EGOERARI ERREPASOA LOMCEren eraginak aztertzen. 20 minutu (minimo 15) Helburua: atal honen bidez hezkuntzan emandako azken lege erreformak (LOMCE) ikuspegi feminista batetik dituen hutsuneak azaleratzen saiatuko gara, batez ere. Egungo testuinguruaren jabe izatea garrantzitsua dela adieraziko diegu. Hainbat atalen inguruan hausnartu baldin badugu ere, etorkizun hurbilari erreparatu eta ekar ditzakeen aldeketen aurren ofentsiba jarrera izatea ezinbestekoa da. Baina horretarako datorrena zer den eta eragin diezagukeen hausnartzea garrantzitsua da. Azken aldian, behin eta berriz aditu dugun LOMCE lege proposamena aztertuko dugu laburrean.

*Hemen kaleratu berri dugun LOMCE-ren liburuxkari aipua egingo diogu landuko dugun informazioaren osagarri gisa, tailerraren ostean banatu dezakegu nahi bada. Atal hau egiteko lan talde txikitan banatuko gara, espazio berean. Lan talde txiki bakoitzak (x lan talde) honako esaldi bana landuko du. Esaldiak azpimarratzen duena landuz, hezkidetza ikuspegitik baloratzen saiatuko gara (10 min): • • • • • •

egitenn duten ikastetxeen finantziazio publikoa. Sexu bereizketa egite Hezkidetzaren gaineko aipamen bat ere ez. logiko--matematiko hutsean kasi, oinarritua curriculumaren zati Adimen logiko handiena. Ebaluazio une garrantzitsuenen kanpo kontrola eta homogeneizazioa. fisikoa... Plastika, heziketa fisik oa... gisako ikasgaiak 2.mailako. Hautaketa goiztiarra. DBH3an aukeratu beharra Unibertsitaterako edo Lanbide Heziketarako bidea. Ikasleen arteko banaketa dikotomikoa (inozoak=LHra eta adimentsuak=Unira)

Ondoren, talde handian (10 min) talde txiki bakoitzak bere esaldiaren gaineko ekarpenak adieraziko ditu eta guztion artean LOMCEren gaineko irakurketa osatzen saiatuko gara, ikuspegi feminista batetik ekinez.

11


4. atala ONDORIO NAGUSIAK Alternatibak eraiki! 10 minutu (minimo 5) Amaitzeko, honako ideiak modu logikoan eta jarraian aipatzen joango gaitezke:

Genero zapalkuntza existitzen da: Argi eta garbi ikusi berri dugu, nola jendartean rol batzuk ditugun eta rol horien arabera emakumea sozialki zapaldua dagoen. Gainera, rol hauek ez dira berezkoak, genero sistema baten arabera eraikiak izan dira, eta beraz, beste jendarte bat posiblea da.

Genero sistema eraiki egiten da: hezkuntzaren papera. Hasieratik gaude esaten, generoa eraiki egiten den zerbait dela, ez garela horrekin jaiotzen. Lan horretan, hezkuntzak izugarrizko papera betetzen du, eskolan ematen ditugu haurretatik gazteetarainoko bai bizi-denbora gehiena, eta baita logikoki, harreman sozialen gehiengoa ere. Jendarte parekide eta justu baten bidean, hezkuntzak generoa eraiki baino pertsona osoak sortu beharko lituzke. Hau egiten ez duen bitartean, hezkuntza genero zapalkuntza bermatzeko tresna ere bada. Jendarte parekide eta justu baten bidean, hezkuntzak pertsona osoak sortu beharko lituzke. Hau da, ezaugarri positiboak pertsona guztiek, garatzen ditugula bermatu behar du eskolak. Hori lortzeko, hezkuntza hezkidetzailea beharko dugu eskoletan. Hala ere ikusi dugu hau ez dela horrela, eta hainbat aspektutan dauzkagula gabeziak gaur egungo hezkuntzan. Aztertu ditugun hauetaz gain, aipatu gabe geratu dira: Balioak eta konpetentziak; Helburuak; Edukiak; Ikastetxearen antolaketa; Harremanak eta Ebaluazioa. Eskoletan hezkuntza hezkidetzailea behar da: hezkidetzaren definizioa Gakoak: - Kontzientea den heziketa prozesua: gizabanakoen arteko desberdintasunak hierarkizatu beharrean, hauek kontutan hartu eta errespetatzen dituena. Sexu estereotipoak alde batera utzi eta hauek ez islatuz, ezabatuz, heztea da helburua. - Banakotasunean hezi: Gizabanakoaren ahalmen guztien garapena bilatzen duena norberaren gaitasunez ohartzen den pertsona sortzeko. Hezkidetza, Hezkidetza pertsonen banakotasun eta berezitasunen arabera, generotik at, egiten den hezkuntza da. Hau da, irizpide sexistak - gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak,... - kontutan hartu gabe hezitzea da. Gakoa, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea da. Pertsona autonomoak izatea, gure bizitza proiektuen jabe izatea, hurbileko inguruarekin elkarbizitzan egotea eta behar ditugun gaitasunak garatzea du helburua. Eskubide berdintasunaren ideologian oinarritzen da, askatasuna, ezberdintasuna eta elkartasuna gehituz.

12


GOGOAN IZAN! Guzti honen aurrean guri dagokigu txikitasunetik alternatibak eraki eta aurrera egitea! Tailer honek izan dezala bada, praktikotasunean isla! Animatu ditzagun gogoetatik eratorritako praktikak martxan jartzera!

IKASLEOK HEZKIDETZA!

13


14


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.