Ikasle Estrategia

Page 1

Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

0


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

AURKIBIDEA 1. SARRERA 1.1 Euskazionalaren bidean 1.2 “Itzartu� V. Kongresuko ondorioen ondorioen balantzea 1.3 Egungo Euskal Herriaren argazkia 1.3.a Politikoa 1.3.b Soziala 1.3.c Hezkuntza 1.3.d Gazteria eta Gazte Mugimendua 1.3.e Ikasleria eta Ikasle Mugimendua 2. IKASLE ESTRATEGIA 2.1 Kokapena 2.2 Helburuak 2.3 Ildoak 2.3.a Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoa 2.3.b Euskal Herria eraiki ildoa 2.3.c Barne ildoak 2.4 Subjektuak 2.5 Funtzioak 2.6 Harremanak 2.6.a Euskal Herrian 2.6.b Nazioartean 2.7 Borroka moldeak 2.7.a Borroka ideologikoa 2.7.b Masa borroka 2.7.c Borroka instituzionala

1


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

1. SARRERA 1.1 EUSKAL ESKOLA NAZIONALAREN BIDEAN Oinarri ideologikoak eztabaidarako ponentzian Ikasle Abertzaleak (IA) antolakundearen helburu estrategikoa zein den definitu dugu: Euskal Eskola Nazionala (EEN), hau da, eskola euskaldun, ezkertiar eta feminista. Gainera, hezkuntza eraldaketa eragin eta Euskal Herria eraikitzeko bidean duen garrantzia azpimarratu dugu. Hau horrela, gaurko egunez egokitzen zaiguna EEN egikaritzeko urratsak ematea dela argi dugu. Hori dela eta, aurrera egin dezagun, antolakundeak eredu eta tresna eraginkorra izan beharko du. Gailurrera heltzeko, ordea, ez da aski meta markatu eta indartsu egotea. Bidea ere irudikatu beharra dago, erronka txikiak eta handiak, tramu malkartsuak, deskantsu uneak...eta ondo antolatu. Gurea ez baita lasterketa bat, bide luze bat baizik. Urrats txikienaren balioa gutxietsi gabe, gailurrerako bidean garaipen txikiak lortzen joango gara. Bidean ahalik eta ikasle gehiena batu eta elkarrekin jorratu dezagun bidea, atseginagoa, errazagoa eta aberatsagoa izan dadin. Horregatik, perspektiban kokatu eta datozen urteetarako bidea marraztea dagokio Ikasle Estrategiari, Estrategia Euskal Eskola Nazionalaren utopia errealitate egin dezagun.

1.2 1.2 ‘ITZARTU’ V. KONGRESUKO ONDORIOEN BALANTZEA Gure antolakundea etapaz etapa joan da bere bidea eraikitzen. Unean uneko errealitate eta behar nahiz aukeren gainean EEN eraikitzeko estrategiarik eraginkorrenak diseinatu nahi izan ditu. 2007Ko abenduaren 15ean, Altsasun burutu zen V. Kongresuan hain zuzen ere, honela genion: genion: “ …ikasle …ikasle borrokak honaino ekarri gaitu eta orain aurrera begiratzeko garaia da. 2


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia Burua altxatu eta gure bide nekaezinaren oztopoak eta aukerak begiztatzen ditugu, jorratu beharreko bidea marrazteko garaia da....”. Burua altxatu genuen orduan eta hezkuntza esparruan proiektu zehatzak garatzeko aukera berriak sortzeaz bat, hezkuntza sistema propio bat eraikitzeko itxaropenez beteriko garaiak zirela jabetu ginen. ginen Euskal Herriko Hezkuntza Komunitatearen kontsentsuz sinaturiko Oinarrizko Hezkuntza Akordioa oinarri, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea aldarri izateari utzi eta proiektu erreal gisa jaiotzera zihoazen. Baina aldi berean, hezkuntza sistema arrotzetako agintariak, ikasleria infantilizatu, sumiso eta akritikoa bilakatzea helburu zuen estrategia estrategia martxan jartzen ari zirela ohartu ginen. ginen Pedagogi eredu atzerakoiekin nahiz ikasleriaren eskubide eta egin-beharrak definitzen zituzten araudiekin ikasleon arteko konpetibitatean eta indibidualismoan sakontzea zuten helburu. Ikasleok berezko dugun iraultza egiteko grina eta eredu atzerakoiak iraultzeko ahalmena itzali nahian. Horregatik, ‘Itzarrtu’ Kongresuan, EEN eraikitzeko gako ziren bi helburu taktiko definitu genituen: Hezkuntza Sistema Nazionala (HSN) eraikitzea eta Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea (ISI). (ISI) Lehenari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatea paperetik errealitatera eramatea eta Eskolak Euskalduntzea bera, ezinbesteko egiteko bezala markatu genituen. Momentu historiko baten atarian aurkitzen ginen, proiektuak aurrera ateratzeko eragile eta sektore guztiok konpromisoa hartu eta elkarlanean ari baikinen azken batean. Ikasleok historia horren partaide izan behar genuen, eta izan gara. Eta bigarrenari dagokionez, berriz, ezinbesteko egitekoa zela ulertu genuen. Baldin eta benetako eraldaketa eragin eta gure eskola eredu propioa eraikiko bagenuen, ikasleriak subjektu iraultzaile izan behar zuen. Horregatik, ikasle boterea artikulatu eta erasoei aurre egitea erabaki genuen lehentasunez. 2012. urtean, VI. Kongresu Prozesu honen hastapenetan, ‘Ikasleon Talaiatik, egoeraren azterketa’ txostenarekin batera, berriz ere burua altxatu eta atzera begiratu dugu. Azken bost urte hauetan, Altsasun markaturiko ildoetan urrats nabarmenak eman direla baloratzen badugu ere, definitutako definitutako erronkak bere osotasunean eskuratu ez direla ondorioztatu dugu. HSNren ildoari dagokionez, Euskal Curriculuma eta Euskal Unibertsitatearen proiektuak bere horretan jarraitzen dute gaur egun. Eta 2007an hartutako erabakia testuinguruaren gainean hartutakoa dela argi badugu ere, proiektuetan erabat bulkatu ginela deritzogu. Denborak aurrera egin ahala proiektuak faktore ezberdinak direla eta ez aurrera ez atzera geratu direnez, ikasleok iparrik gabe geratu gara. Gainera, inposaketa espainolez beteriko garaiak izanda, Hezkuntza Komunitatearen batasuna disolbatuta agertu izan zaigu eta honek, erantzun bateratuak artikulatzeko nahiz alternatibak garatzeko zailtasunak areagotu ditu, maila nazionalean nahiz 3


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia lokalean ere. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko helburua berriz, hezkuntza proiektuen aldean, bigarren maila batean utzi genuela uste dugu. Borroka hau garatzeko mugak izan ditugula nabarmena da, ez baitugu asmatu ikasleriaren baitan subjektu izaera eta iraultzarako dugun gaitasun eta arduraren ideiak lantzen. Markaturiko erronkak guztiz bete ez badira ere, helburuetan sinisten jarraitzen dugu. EEN errealitate egingo badugu, ezinbestekoa izango da HSN izatea. izatea Ezin dugu ordea gure esku bakarrik ez dauden proiektuak aurrera ateratzeko ardura gure gain hartu. Azken batean proiektuak hezkuntzako eragile nahiz hezkuntza mugimenduaren jardun kolektiboaz soilik eraikiko baitira. Bide horretan, antolakundeak berauen alde borrokatuko dugu; beharra azaleratu, aldarrikapena sozializatu, eraikuntzan parte hartu... baina antolakundeko militanteok Euskal Eskola Nazionala izan behar dugu egiteko eta meta nagusi. Maila berean Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea ezinbesteko helburua izaten jarraitzen duela argi dugu, baina benetako lehentasuna hori nola egin askatzea dela deritzogu. Atzera begiratzea ez da aski ordea. Ireki berria zaigun garai hauetaz jakitun izanda, bertan eragiteko dugun arduraz kontziente izan eta praktika erreal eta eraginkorra garatu behar dugu.

1.3 EGUNGO EUSKAL HERRIAREN ARGAZKIA Euskal Herriaren argazki osatua egin nahi bada arlo ezberdinei begiratu beharrean aurkitzen gara. Azken batean arlo bakoitzak egoeran egiten dituen ekarpen ezberdinak ulertuz osatzen baitugu testuinguruaren argazkia.

1.3.a 1.3.a Politikoa ‘Talaiatik’ dokumentuan argi azaldu bezala, ziklo politiko berri batean aurkitzen gara, non herri ekimenez Euskal Herria subjektu politiko gisa aitortu eta autodeterminazio eskubidearen 4


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia den. Eta horretarako errespetuan oinarri izango duen egoera baterako jauzia eman nahi den Prozesu Demokratikoa izenez ezagutzen den gatazkaren konponbiderako lerroa ireki bada ere, gaurdanik gauzatzen den nazio eraikuntzak garrantzi berezia hartzen du. Maila berean kontuan hartu behar ditugu Frantziar Estatu nahiz Espainolean ematen ari diren egitura juridiko-administratiboen inguruko eztabaidak. Marko honetan, egitura eta lurralde antolaketa mahai gainean dauden honetan, herri gisa dugun hitza eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta borrokatzea inoiz baino garrantzitsuagoa da.

1.3.b 1.3.b Soziala Krisian aurkitzen garela behin eta berriz entzun eta baieztatzen bada ere, krisian dagoena sistema kapitalista patriarkala dela inork gutxik baieztatzen du. Honela, egoera hau gainditzeko asmoa adostu eta saltzen dituzten politikak eskubide sozialen lapurretan urrats bat gehiago direla argi izan behar dugu. Murrizketen izenarekin inposatzen ari diren erreformek herriaren bizkarrera bota nahi dute krisiak sortu duen zulotik ateratzeko ardura. Agerikoa da egoera honek oinarrizko eskubideen urraketa eta bizitza duin bat garatzeko dakartzan mugak; nabarmena den bezala herritarron haserrea. Azken hiru urteotako bost Greba Orokorrak dira horren isla. Horregatik, eraldaketaren aldarria da lau haizetara zabaldu eta oihartzuna hartu behar duena. Eraldaketa oso bat, Euskal Herria eta euskal herritarron beharrak aintzakotzat hartuko dituena eta egoera gainditzeko politika eta ekimen eraginkor eta ezkertiarrak martxan jarriko dituen kontraboterea izango dena.

1.3.c 1.3.c Hezkuntza Espainiar Estatuaren aldetik erreforma eta inposaketen inposaketen garaian aurkitzen garela esan genezake. Azken bi urte hauetan lau lege dekretu ezberdin adostu eta aplikazio bidean jarri dituzte. Eta hain zuzen ere, aurrez azaldu ditugun joera politiko eta asmo merkantilistei erantzuten diote denek. Eta aurrerantzean aurrerantzean ere eraso gehiago etorriko direla aurreikusi behar dugu, dugu izan ere, ez da kasualitatea gobernu arrotzek hezkuntza beraien interesak defendatu eta gorpuzteko baliatzea. Aspaldiko estrategia da eta bete betean aurrera ateratzeko asmoa dutela argi ikusten da. Horregatik garrantzi berezia hartzen du hezkuntzatik bertatik ere burujabetza aldarrikatzeaz bat alternatiba propioak eraikitzeari ekitea. Benetako eraldaketa eman nahi badugu, eraso hauek aurreikusi eta aurre egiteaz bat, gure erritmoak markatu eta proiektu nahiz praktika erreal eta eraginkorrak martxan jartzea lehentasunezko egitekoa izango da. 5


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

1.3.d 1.3.d Gazteria eta Gazte Mugimendua Sistemak beti izan du bere jomugan gazteria. Belaunaldi berrien gaineko kontrola eta zapalketa gazteria ondo lotuta izateko mekanismoa izan da beti. Horren isla da azken urteetan gazteriak eta gazte mugimenduak pairatu izan dugun errepresio eta erasoaldi bortitza. Gazteria ez da bere horretan besoak gurutzaturik gelditu ordea, Gazte Mugimenduko norbanako eta eragileok sistemaren aurka batera ekiteko beharra izpide, elkarlanean oinarritutako lan egiteko filosofia berri bati ekin diogu. Ezin aipatu gabe utzi garai berri hauetan ezkerreko gazte abertzaleen bilgunea sortzen ari dela. Ziklo berri honetan Gazte Mugimendu Mugimenduaren ugimenduaren baitan Gazte Antolakunde berri bat sortuko da berriki.

1.3.e 1.3.e Ikasleria eta Ikasle Mugimendua Ikasle Mugimenduak ziklo ezberdinak bizitzen dituela badakigu, eta testuinguruaren arabera gorantz edo beheranzko joera izaten duela. Bolognaren aurkako borrokan borrokan gailurra jo eta erantzun fasetik eraikuntzara eraikuntzara salto egin genuenetik Ikasle Ikasle Mugimendua mantendu eta borrokak pizteko zailtasunak izan ditugula nabarmena da. Eraikuntzako klabean kokatzen den jarduna burutzeak ordea, IAren jarduna maila lokalean eta egunerokotasunean kokatzera eraman gintuen. Horregatik azken urteetan ikastetxe, lanbide heziketako zentro eta fakultateetako errealitatearen araberako borroka praktiko eta errealak aktibatzeko ahaleginean ibili izan gara. Gaurko egunez, ahaleginen horren kimu txikiak ikusten hasiak gara. Belaunaldi berrien freskotasuna eta gogoa, egun bizi dugun hezkuntza ereduaren agorpena eta erasoaldi etengabeak Ikasle Mugimendua aktibatzeko arrazoi izaten ari dira. Hori dela eta ikasle antolakundeak egiteko garrantzitsua du esku artean: olatu txiki hauek benetako uholde bilakatzen direla bermatzea, eraldaketa zoko guztietara zabaltzea eta EEN eraikitzea. EEN dugu helburu eta ikusi berri dugun Euskal Herriko argazkiaz jakitun, ikasle antolakundeak egin beharreko bidea zein den definitzea besterik ez zaigu egokitzen, hots, Ikasle Estrategia.

6


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

2. IKASLE ESTRATEGIA 2.1 KOKAPENA Ikasle Estrategia Euskal Eskola Nazionala egikaritzeko bide orria dela azaldu dugu. dugu Hala ere, bide orri hori marrazten hasi aurretik garrantzizkoa da egiten dugun jardunak zeri erantzuten dion adostea. Ikasle antolakundearen antolakundearen jardunak hiru esparru nagusitan eragiten du, ikasle ikasle problematikan, hezkuntza arloan eta Euskal Herriaren eraikuntzan.

2.1.a Ikasle problematika IA ikaslez osatuta dagoen dagoe n antolakundea antolakundea dela definitu dugu Oinarri Ideologikoetan, eta beraz, gure jarduna nagusiki ikasleriarentzat zuzentzen da. Hori dela eta, ikasleok norbanako bezala eta kolektibo zapaldu bateko partaide gisa ditugun problematika eta eskubide urraketak egunerokotasunean eta lokalean landuko ditugu. Ikasleok hartu behar dugu gure burua askatzeko gidaritza eta hezkuntzan nahiz jendartean dagokigun subjektu aktiboaren papera. Honela bada, sistemak garatzen duen zapalketaren gainean ikasleriaren askapen eta ahalduntze untze lana da antolakundearen egiteko nagusietako bat. ahald

2.1.b Hezkuntza Oinarri Ideologikoak eztabaidarako ponentzian argi asko definitu dugu ikasleon beharrak nahiz Euskal Herriarenak asetuko dituen eskolak, euskalduna, feminista eta ezkertiarra behar duela izan. Berau egikaritzeko hezkuntza ereduaren eta heziguneetan erroko eraldaketa da ikasle antolakundeko kideok egingo duguna. Zentzu horretan, Hezkuntza Sistema Nazionalaren eraikuntzan ikasleon jardunak ere ekarpena egingo du, Hezkunzta Hezkunzta Komunitatea osatzen osatzen duten beste sektore guztiekin batera.

7


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

2.1.c Euskal Herria Ikasleok hezkuntzan bizi dugun errealitatea ez da egoera isolatua. Euskal Herriak bizi duen ukazio eta zapalketak eragin nabarmena du. Horregatik, aurreko bi eragin esparruekin bezala, gure herriaren askapen eta eraikuntzan urratsak ematen laguntzeko ardura ere badaukagu. badaukagu Ondorengo zirkuluek, hiru aipaturiko hiru esparrutan, IAren jarduna irudikatzen dute:

Ikasle hezkuntza problematika

Euskal herria

8


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

2.2 HELBURUAK Euskal Eskola Nazionala eraikitzea azken helburu gisa kokatzen badugu ere, jakin badakigu bidean meta batzuk jarri beharrean gaudela. gaudela Urratsak ematen joateaz gain, jorratzen ari garen bidea bera baloratu ahal izateko hain zuzen ere. Azken batean, Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntza, hitz hutsetan utopia bat besterik ez baita. Hala ere, egunez egun egi bilakatu dezakegun utopia da. Hori dela eta eguneroko lanarekin nora heldu eta zer lortu nahi dugun definitzea garrantzitsua da. Helburu hauek markatzeko, ezinbestekoa da testuinguruan kokatu eta antolakundeak dituen egitekoak argi izatea, hauen arabera helburu batzuk lehenetsiko baititugu eta. Honela bada, gaurko egunez, datozen urteetan ondorengo lau helburuak lortze bidean kokatu behar garela ondorioztatzen dugu.

2.2.a Euskal Eskola Nazionalaren bideak praktika errealak martxan jartzea Biharko egunera eta inori itxaroten gelditu gabe ikasleok beste eskola eredu baten aldeko eraikuntzako praktika errealak martxan jartzen hasi behar dugu. Ikasleok eta Euskal Herriak ditugun beharrak aseko dituen alternatiba erreal eta eraginkorrei heldu eta gauzatzea da proposatzen dena. Modu honetan, eraikuntzarekin aurrera eginez, egungo hezkuntza eredu arrotzen eraldaketa eragin behar dugu, EEN, ideia hutsetik haratago, praktikaren bitartez sakontzeko.

2.2.b Hezkuntza erasoaldiari aurre egitea EENren bidean aurrera egitea ekidin eta atzerapauso izan daitekeen inposaketa zentralista nahiz merkantilisten garatzea eragotzi behar dugu ikasleok. Baina baita ikasleon aurkako erasoen aurrean erantzun ere. Gure eskubideen urraketan sakontzea eta ikasle borroka etetea helburu duten estrategien aurrean ikasle harresia eraiki behar dugu.

2.2.c Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzea Ikasleriak subjektu denaren ideia barneratu eta bere praktika eraldaketa gauzatzeko motor dela 9


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia sinestea eta praktikan jartzea da helburua. Hemen bi azpi helburu bereizten ditugu ordea:

Ahalduntzea Ikasleriaren ahalduntzea lantzea. Ikasle burujabe, kritiko, iraultzaile, sozial eta askeak hezteaz bat, ikasleriak jarrera antolatu eta antolatzailea izatea. Plano ezberdinetan landu beharko genukeela aurreikusten dugu. Barne mailan militantzia eta egitura guztiarekin eta kanpora begira jarrita berriz, ikasleriarekin.

Ikasle boterea Ikasle boterea artikulatzea. Eguneroko praktika eragiletzaren ideian oinarrituta garatzea eta kontrabotereak eraikiz ikasleriaren hitza eta indarra artikulatzen joatea.

2.2.d Euskal Herriaren askapen eta eraikuntzan ikasleria eta Ikasle Abertzaleak parte aktibo izatea EENrekin egin bezala, gaurdanik EH aske eta burujabe baten eraikuntzan urratsak ematea da helburua. Helburu honen baitan barnebildu beharko genituzke eraldaketa sozialaren bidean indarrak batu eta eragiteko IAk duen ardura eta gatazkaren konponbidean egiten duen ekarpena.

2.3 ILDOAK Aurrez markatu ditugun helburu hauek garatu eta lortzeko ordea, ildoak diseinatzea ezinbesteko egitekoa da. Azken batean, nola lortuko dugu helburuak betetzea? Hori da ildoaren egitekoa, azken helburuak eskuratzeko praktikan gauzagarria den bidea diseinatzea. Hau horrela, antolakundeak hiru ildo jorratu behar dituela ikusten dugu: Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoa, Euskal Herria eraiki ildoa eta Barne Barne ildoa. Hirurak garrantzitsuak direla dakigun arren lehentasuna Ekin ildoak izango du, berau baita EENren egikaritzera bideratutako zuzeneko ildoa. Eta beraz, gainontzekoak jorratu beharko badira ere, ezingo dute lehentasunezkoa ito. 10


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

2.3.a Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildo iraunkorra Ildo honen helburua, izenak ongi adierazten duen bezala, gaurdanik inoren ez ezeren zain egon gabe EEN egikaritzen hastea litzateke. Txikitasunetik, hau da, maila lokaletik, errealitatean egingarriak diren praktikak martxan jartzea eta bertatik bertara hezkuntza eraldaketa eragitea. Modu honetan EEN utopia hutsa izatetik, beharrezko proiektu bilakatzeko egingo genuke indar. Helburua hau izanik, ildo iraunkorra dela ulertzen dugu. Hau da, antolakundeak modu konstantean garatu beharko duena, ildoaren beraren garapenerako unean uneko beharrezko dinamika, egiteko, borroka, tresna eta bitartekoak luzatuz. Ekin ildo honen baitan bi azpi ildo bereiztu beharra ikusten dugu:

Alternatibak eraiki Azaldu bezala, Ekin ildoaren mamia gaurdanik EEN eraikitzeko praktikan oinarritzen da. Honek, ezinbestean, gure betiko borroketan urrats bat gehiago ematera garamatza. Hau da, egun inposatzen diren eredu arrotzen gaineko salaketa eta konfrontazio hutsetik, ofentsibarako saltoa da proposatzen duguna. Ikasleon jakintza eta indarra baliatuz eraldaketa eragin nahiz proiektu errealak eraikitzea. Eta hori guztia autogestioa oinarri izanda. Azpiildo honek, ibilbidea izan nahi badu behintzat, bi hankaren gainean oinarritu beharko du bere jarduna. Ezin dugu alternatibarik eskeini egungo errealitatea ASTINTZEN ez badugu eta astintze horrek gehienetan ez du zentzurik izango proiektu berriak SORTZEN ez baditugu. Banaka ulertu ditzakegun arren eta bere baitan indarra badute ere, uztartu ezean ezingo dugu benetako alternatibarik eraiki.

ASTINTZEN Egunerokotasunean irudikatzen den normaltasun egoerarekin hautsi beharra dugu. Azken batean, hezkuntza eredu mekaniko honek sistematizatu egiten gaitu, programatu egiten du heziketa. Eskema zehatz batzuk ezarri eta honen gainean antolatzen dute dena. Hori da zalantzan jarri eta astindu beharrekoa. Egungo errealitatea zalantzan jartzea beharrezkoa da.

SORTZEN 11


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia Bestelako eredu bat aldarrikatu izan dugu orain arte. Gaurtik aurrera berau eraikitzera joko dugu, inor ez ezeri itxaron gabe. Iniziatiba hartu eta heziguneetan, klasean bertan gauzagarriak diren dinamikak sortzea izango da gure egitekoa. Ikasleok dugun indarra eta jakintza baliatuz proiektu eta praktika errealak sortu eta martxan jartzera goaz.

Erasoei erantzun Azpi ildo hau oso garrantzitsua dela ikusten dugu ere. Euskal Herriko argazkian ikusi dugun bezala, hezkuntza erreforma eta erasoaldi batean aurkitzen gara murgildurik egun eta aurrera begira jarrita ere, gehiago etorriko etorriko direnaren aurreikuspena egin dezakegu. dezakegu Horregatik, inposaketa edo atzerapausoen aurrean erantzuna eman eta aurre egitea antolakundearen jardun nagusietako bat izango da. Helburua, erasoaldia baldintzatu nahiz geldiaraztea izango bada ere, ezin gara erantzun hutsean gelditu, ez baita hori gure meta. Inork ez du Euskal Eskola Nazionala eraikitzera joko guk ekiten ez badugu. Horregatik, erantzun oro EKIN ildoa elikatu eta indartzeko bidean urratsak ematen laguntzeko baliatu beharko dugu. Ekin ildoa, EENren aldeko eraikuntza ildoa izanik, erabat integrala dela ulertzen dugu. Hau da, eskola euskaldun, ezkertiar eta feminista baten alde egin daitezkeen borroka guztiak barnebiltzen dituen ildoa da. da Beraz, hezigune bakoitzeko errealitate propioaren aurka martxan jarriko den praktika oro garatzeko aukera ematen digu ildo honek. Hala ere, praktika zehatzak aurrera ateraz proiektu lokalen gauzapenean eragiteko ildo honen baitan bost lan lerro konkretu proposatzen ditugu, maila lokaleko borrokak bost lan lerro hauen baitan garatzeko hain zuzen ere.

Eduki propioak eraiki Ikuspegi feminista uneoro kontutan izanik, Euskal Herria subjektu gisa aitortuko duten edukiak aldarrikatu eta sortuko ditugu. Euskal Herriko historia eta kulturaren transmisioa nahiz eraldaketa bermatuko dituzten edukiak hain zuzen ere. Horrez gain, tokian tokiko eduki herrikoiak barnebildu eta lantzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Izkutuan gelditzen den herri jakintza argitara atera eta aitortzea azken batean. Bestetik, herritarron garapen integralarekin batera, Euskal Herriaren garapen eta eraikuntza sozial, politiko, ekonomiko, kultural, zientifiko nahiz artistikoa bermatu eta sustatuko duen jakintza eta arloen lanketa bultzatu nahi dugu.

Pedagogia askatzailea eraiki Klasean ikasleon parte parte hartze aktiboa sustatu eta ikasle bakoitzaren bakoitzaren garapen, behar eta 12


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia erritmoak errespetatuko dituen pedagogia eredua lantzen eta aldarrikatzen hastea da lan lerro honen asmoa. asmoa Ikasleok egin dezakegun ekarpena aitortu eta garapen pertsonal zein kolektiboaren bidean jartzea.

Hezigune euskalduna eraiki E uskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta gorpuzteko baldintzak sortzea izango da lan lerro honetan proposatzen duguna. duguna Edukietatik hasi eta hezigunearen funtzionamendua eta errotulazioraino, ikasle, hezitzaile eta langilegoaren lehen hizkuntza euskara izatea eragin behar dugu. Euskalduntzea bermatuko duten hizkuntza politiken alde egitea gure lana izango da.

Partaidetzan oinarritutako eskola eraiki Egungo hezigunearen egituraketa hierarkiko eta anti-demokratikoa eraldatu, parte hartzea bermatu eta sektore guztien hitza eta eskubideak aintzakotzat hartuko dituzten ereduak sortzea da lan lerro honetan proposatzen duguna. Bereziki ikasleon eskubide demokratikoak aitortu eta hitza artikulatzeko bitartekoa eta medio berriak eraikitzea.

Ikas baldintza duinak eraiki Ikasle guztiok ikasketak ikas baldintza duinetan garatzeko aukera izatea da lan lerro honek barnebiltzen duena. Bai eta ikasleon praktiken bitartezko prekarietate egoera guztien amaiera ere.

Nahiz eta lan lerroetan kokatuta ez agertu, ezin ditugu inolaz ere Hezkuntza Sistema Nazionala eraikitze bidean zutabe diren proiektu herritarrak ahaztu. ahaztu Oraingo honetan, ordea, ez dugu ikasle antolakundearen lehentasunezko egiteko gisa ikusten hauek garatu eta sozializatzeko ardura, aurreko kongresuko ondorioen balorazioan azaldutako arrazoiak direla medio. Proiektu hauek berdefinitzen ari dira momentu honetan, ikasleok aipatu bost lan lerroak borrokatuz proiektu hauen lurrartze pista eraikitzen ari garela ulertu ber dugu. Hori izango da, hain zuzen, gure ekarpenik eraginkorrena. Edonola ere datozen urteetan dinamika eta apustuak berreskuratuko direla uste dugunez, IAko militanteok etorriko diren dinamika berrien aldeko indarra egin beharko dugu eta Ekin Euskal Eskola Nazionalari ildoaren baitan modurik egoki eta eraginkorrenean kokatu beharko ditugu.

13


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

2.3.b 3.b Euskal Herria eraiki ildo ezez-iraunkorra Oinarri Ideologikoak ponentzian argi azaldu dugun bezala, IAk ere Euskal Herriaren askapen eta eraikuntza borrokan badu ardurarik. Hori dela eta ildo honen helburua Euskal Herriaren aldeko borrokan antolakundea, antolakunde a, eta beraz, beraz, militantzia, militantzia, parte aktibo izatea izango da, beharrezko urratsak ematen lagundu eta eragin dezagun. Ildo hau ordea, Ekin ez bezala, ildo ezez-iraunkor gisa irudikatzen dugu. Izan ere, testuinguru politiko, sozial, ekonomiko nahiz kulturalaren arabera zabaltzen diren abagune eta proiektuen aurrean gure indarrak neurtu eta zein ekarpen egiten dugun baloratu beharko dugu. Honela bada, unean une Ekin ildoarekin batera eta ikasle diskurtso batez testuinguratuta, Euskal Herriaren eraikuntzan urrats garrantzitsu diren dinamika eta ekimenak garatu beharko ditugu. Zentzu honetan, egoera koiunturalei erantzuna ematea ere badagokigu. Eraiki ildo honen baitan ere maila lokalean nahiz nazionalean landu beharrekoak hiru lan lerro ezberdin bereizten ditugu.

Nazio eraikuntza Gaurdanik biharko Euskal Herria eraikitzea helburu duten dinamikak barnebiltzen dira lan lerro honen baitan, arloz arlo nahiz eremuz eremu egin daitezkeenak hain zuzen ere. Orain arte nazio eraikuntza proiektu nazionalei atxiki izan diegun egitekoa izan da. Baina auzoan nahiz herrietan egiten diren dinamika edo proiektu lokalak ere Euskal Herriaren eraikuntzan garrantzi bereko borrokak direla ulertu behar dugu. Gure ereduaren eraikuntzan ekarpena egiten baitiote eta aldi berea inposatu nahi diguten ereduaren aurkako konfrontazioan eragin.

Eraldaketa soziala Nahiz eta lan lerro hau nazio eraikuntzaren baitan kokatu dezakegun, egungo testuinguru sozioekonomikoa ikusita, aparteko lan lerro gisa markatu nahi izan dugu. Plano honetan kokatzen ditugu, hain zuzen ere, azken hiru urteetan hazten joan izan diren eraldaketaren aldeko dinamika eta mobilizazioak, Greba Orokorren dinamikak esate baterako. Izan ere, nahiz eta bestelako eredu baten alde egiten duten, eraldaketaren aldarrikapenean eta konfrontazioan kokatzen dira nagusiki. INahiz eta IAk dagoeneko definituta izan zein den nahi dugun eskola eredua, eraldaketaren baitan 14


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia indarrak batu eta ahalik eta jende gehien artikulatzea ezinbesteko urrats gisa ikusten dugu.

Gatazkaren konponbidea Egun Euskal Herrian bizi dugun ukazio eta zapalketa egoerari aurre egiteko borrokan fase berri batean sartu berri gara. gara Prozesu Demokratikoaren izenpean hasi berri dugun borroka honetan, garrantzizkoa da indarrak batu eta markatutako bide orrian urratsak eman daitezen laguntzea. Horregatik, Euskal Herriaren askapen eta eraikuntzaren alde borrokan diharduen eragile politiko bat gehiago izanik, ikasle antolakundeko kideon ardura ere bada gatazkaren konponbidean ahal beste indar jartzea.

2.3.c 3.c Barne ildoa Izenak adierazten duen bezala, ildo hau barne ildo gisa kokatzen dugu. Azken batean, ikasle antolakundeak kanporako praktika iraultzaile eta erreal bat garatuko badu, eredu izan beharko da. Horregatik, antolakundea hiru zapalkuntzei erantzun eta EEN eraikitzeko tresna iraultzaile bilakatuko denaren bermea izan beharko da. Lau lan lerro bereizten ditugu, beraz:

2.3.c.1 Prozesu Feminista Nahiz eta ez den lehen aldia ikasle antolakundearen baitan Prozesu Feminista martxan jartzen dugula, garai berriek behar berriak dakartzate beraiekin batera, eta beraz, aldaketak. Lehen pausoa ordea, arrazoi eta behar hauek zeintzuk diren identifikatzea izango da. Honela bada, sistemaz hitz egin dezakegu eta egungo egoera sozialaz. Baina nahiz eta dena harremanduta egon eta bata bestearen ondorio izan, beharrak norbanako eta jendartearen joerak zeintzuk diren aztertzera garamatza.

DENBORA ETA EFEKTIBITATEA Gaurko egunez, denboraren balioa eta honen gaineko kontrola asko aldatu da. Garaiek aurrera egiten duten heinean, sistemak denboraren ideia efektibitatearekin lotzera eraman gaitu. Azken batean, ondo inbertitutako denbora produkzioan inbertitutakoa dela sinestera iritsi gara. Honela bada, norberaren beharrak, harremantzeko espazioak edo aisia bera mugatuta edo programatuta dagoen zerbait gisa ulertzen dugu. Ez gara gure denboraren jabe, sistemak, kasu honetan hezkuntzaren bitartez gure egunerokoa mekanizatzen mekanizatzen baitu eta kanpoan utzi berarekin bat ez datorrena. datorrena Honela gure egunerokotasuna sistema horren gainean eraikitzera behartuta aurkitzen gara.

15


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

INDIBIDUALISMOA Denboraren antolaketa “berri” honetan ordea, norbanakoa aurkitzen dugu subjektu gisa, kolektiboak desagertzen edo difuminatzen joan direlarik. Elkartasuna, enpatia, eskuzabaltasuna, laguntasuna... galtzen ari diren baloreak dira. Honela, harremantzeko garaian bertan ere, indibiduoa da gailentzen dena, kopentibitatea eta botere harremanak birproduzitzen amaitzen dugularik.

‘EZ GARA EZER, EZIN DUGU EZER ALDATU’ ALDATU’ Hau bezalako ideia sinetsi eta erabat barneratzera iritsi gara. Gure bizitza kontrolatzeko eskumenik gabe eta munduaren aurrean bakarrik dagoen norbanakoa ez da ezer, ez du indarrik. Txikitatik erakusten diguten ideia honek obedientzia du helburu. Diziplinaren maskararekin, zuzentasunaren izenean, sumiso hezten gaituzte sistema eta bere zapalkuntza eredu guztien aurrean. Dena ez da beltza ordea. Euskal Herriaren gainean eginiko argazkian ikusi dugun bezala, ikasle mugimendu berri bat jaiotzen ari da. Aurreko belaunaldietako borroka asko ez ditu ezagutzen baina gogoz eta indartsu dator. Marrazten zaigun errealitatea hau izanik, argi dugu beharrezkoa dela erroko aldaketa bat eragitea, norbanakotik norbanakotik hasi eta kolektibo guztiraino zabaldu eta pizten ari den mugimendu horren eraginkortasuna potentzializatuko duena. duena Horregatik, hausnarketa honekin bat eginaz, IAko IAko kideok Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko beharra ikusten dugu. Biharko ikaslea burujabea izatea ezinbestekoa da. Askea bere baitan, konfiantzarekin bere ideia eta ekintzetan, baina inolaz ez berekoia. Bere askapen pertsonala eraldaketa sozialaren norabidean lerrokatuko duen ikasle konprometitua da bilatzen duguna. Ez horretarako biziko dena, horrela baizik. Jendarte eredu berri bat eraiki eta mantentzeko ardura duela sentituz. Nolabait Ikasle iraultzaile eta aktibo bat. Inguratzen duenarekiko kritiko, inkonformista eta izaera errebeldea erakutsiko duena. Eta aldi berean praktikan lan egin eta ametsak, utopiak egi bihurtzeko borrokatuko duena. Azken batean baldin eta benetako jendarte eraldaketa emango bada Ikasleria Subjektu Iraultzailea izan behar duela ziur gaude. Euskal Herri aske eta burujabe bat eraikiko bada, ikasleriak ikasleriak motor behar du izan. Nola egin ordea? Nola lortu egun sistemak eraikitzen duen ikasle eredu sumiso, akritiko eta infantilaren aurrean ikasleri burujabe, konprometitu eta iraultzaile bat, hots, Ikasleria Subjektu 16


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia Iraultzaile bilakatzea? Ahalduntze Prozesuarekin. Proze suarekin. Norbanako nahiz kolektiboaren ahalduntzea lortuz. Jakin badakigu hori inolaz ere ez dugula goizetik gauera eskuratuko, gure baitan errotuta lortuz dauden joera eta jarrerak iraultzeaz bat praktika zabal eta aglutinatzailea martxan jarri nahi dugu. Argi daukagu ordea, lan hori antolakundetik ekin behar dugula. Baina nola egingo dugun definitzen hasi baino lehen, ahalduntzea zer den ondo ulertzea ezinbestekoa da.

Ahalduntzea <Ahalduntea> hitzaren beraren erroa begiratzen badugu, ahal duena edo ahalmena duen pertsonari erreferentzia egiten diola ohartuko gara. Hau da, gaitasunak dituen pertsona. Guk gaitasun hauek pertsonalak direla ulertzen dugu, bakoitzarenak hain zuzen ere. Horregatik, pertsona ahalduna, burujabea, dela sinisten dugu. Inoren menpeko ez dena. Ez da kasualitatea hitza bera, ahalduntzea mugimendu feministatik eratorritakoa izatea. Analí Torres de Márquez-ek “La reflexión, la contestación, la proposición y la acción como espacios indispensables en el contexto áulico” testuan honela definitzen du ahalduntzea: [sic]

“...enpoderamiento es concebido como el proceso de concienciación que da cuenta al estudiante de sus capacidades y potenciales y la relación de estas con el mundo que lo rodea” Ikusi bezala, definizio honetan urrats bat gehiago ematen du. Burujabetza hutsetik haratago, kontzientziazio prozesu bat bezala ulertzen du. Prozesu honen emaitza norbanakoaren, kasu honetan ikaslearen gaitasun eta ahalmenez jabetzea izango da. Ez ordea, subjektu isolatu gisa, baizik eta inguratzen duen errealitatearekin e rrealitatearekin harremanetan. Definizioak honela jarraitzen du “...se alude al inacabamiento, la curiosidad y la problematización

como elementos fundamentales para la contestación, en un proceso que a de conducir a la proposición, la cual concreta y presenta la acciones que orientarán los cambios que se consideren oportunos...” Hau da, kontzientziazio prozesu honek hiru etapa ezberdin izango ditu. Lehen urratsa erantzun bat ematea izango da, inguratzen duen horrekiko hain zuzen ere. ere Azken batean, kontzientzia hartzearekin bat, jakin-mina pizten da eta errealitatearekiko zalantzak agertzen hasten dira gauza berriak deskubritzen eta arazoak topatzen dituzun heinean. Erantzun hau ordea, bere horretan gelditzen bada alferrikakoa da. Errealitate hori legitimatu besterik ez baituzu egiten. Horregatik, bigarren urratsa, kezka hau alternatiba bilakatzea izango litzateke. Eta azken urratsa berriz, alternatiba hau praktikara pasatzea, hau da, hasiera bateko errealitate horretan aldaketa egitea, iraultza egitea. Ahalduntze prozesu honen bitartez, Torres de Márquez-ek ikasleak “...seres activos, reflexiovos, 17


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

criticos y sociales‌� bilakatuko liratekeela defendatzen du. Hain zuzen ere, hasieran guk geuk definitzen genuen ikasle eredu hori. Ikusi bezala, ahalduntzea prozesu bat da. Fase ezberdinez osatuta dagoen prozesu bat, guztien gauzatzek ematen diolarik garatzen jarraitzeko aukera.. Inolaz ere ez da garapen lineala izango, joango ngo baizik eta etengabekoa. Izan ere eraldaketa eginda ere errealitate berriak eraikitzen joa ditugu. baitira eta beraz, hauek ezinbestean zalantzan jarri beharko ditugu Ez da edonolako prozesua azaldu berri duguna. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko gakoa da. da Baina inolaz ere ezin dugu sinetsi goizetik gauera lortuko dugunik. Prozesu bat den heinean, helburuak bezala irudikatzeaz gain berau lortzeko urratsak diseinatzea eta txikitasunetik abiatzen garrantzizkoa da. Benetan pauso eraginkor eta errealak ematen goazen heinean aldaketak eragiten joan gaitezen. Antolakundeak prozesu honen hasiera militantzian kokatzen du.

Militantzia eredua Militantziaz hitz egiten dugunean ikasle antolakunde osoaz ari gara, bere marko, egitura eta jarrerez hain zuzen ere. Berau da IA gorpuztu eta borrokarako tresna gisa baliatzen duena. Beraz, puntu honetan, bereziki militantzia, eta beraz, sustatu beharreko eredu eta jarrera izango dugu izpide. Oinarri ideologikoak ideologikoak ponentzian azaldu bezala, militantzia ahaldun bat sustatzea da gure helburua. Eta horretarako, ezinbestean ikasle antolakundeak berak ahalduntze eskola eskola izan behar du. du Nola egin ordea IA bera ahalduntzen duen eskola bilakatzeko? Ez da gaurtik biharrera burutuko dugun pausoa, prozesu oso bat baizik. Ekinez egingo dugun bidea. Eta ildo honetan, kokatzen dugu Prozesu Feminista. Feminista IA ahalduntze eskola bilakatuko dugu Prozesu feminista oso baten bitarte eta horrek militantzia eta ikasleria ahalduntzen lagunduko digu. Egitekoaren garrantzia ikusita, gaurdanik ekin behar diogu Prozesu Feminista diseinatzeari eta eguneroko praktika erreal eta konstante bilakatu. Ez da prozesu zurrun eta aldaezina izango, uneak eta pausoek beraiek erakutsiko digute bidea eta kontuan izan beharko dugu eraberritzen joan beharko garela aldian-aldian. Prozesu horretan asko dira hausnartu eta eraldatu beharreko eremu, gune, une eta esparruak. Modu zuzen nahiz zeharkako batean militantzia ereduan eragiten duten gakoak direla deritzogulako.

18


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

MARKO EZBERDINETAN AZTERTU BEHARREKOA Funtzioak, edukiak, denbora, metodologia, kidegoa, espazioa‌

HARREMANAK Elkarren artean, lokala-nazionala, gainontzekoekin‌

KONPROMESU ETA MAILA EZBERDINAK Militantzia zikloak, borroka moldeak, formakuntza‌ Edonola ere eguneroko praktika izango da ahalduntze prozesua ematera eramango gaituena. Bide horretan, beharrezkoa dugu IA behar bezala egituratua egotea. Egitura formal eta esplizituak izatea garrantzitsua da. Izan ere, begi bistara nabarmenak ez diren arren, egiturarik gabea den guneetan ere egitura informal eta botere harreman ezberdinak agertzen dira beti. Egitura formalak artikulatuta izateak eta guztiok horien jabe izateak, berauek baloratu, egokitu eta ahalduntze bidean kokatzeko baliabideak eta mekanismoak sortzen laguntzen digu. Guztion artean adosturiko antolakuntza eta egitura baten baitan botere harremanak neutralizatu daitezke eta prozesuaren gaineko kontrola geureganatu. Honek, egitura informalak sortzeko aukera gutxiagotzea dakar bere baitan, baina baita egitura formalen eraginkortasuna landu eta zabaltzea ere. Eta finean, kide bitartez, ez, ekintza politiko guztion ahalduntzea bermatuko duen antolaketa eredu baten bitart esanguratsu eta eraginkorra burutu dezakegu. dezakegu

2.3.c.2 Euskalduntzea Gure militantziari eta IAri abertzale deitura ematen diogu, mugez haratago begiratu eta Euskal Herria ikusten dugulako, eta baita ere gure hizkuntzaren, euskararen, euskararen, alde alde konprometiturik gaudelako da. Sortzetik, borroka nagusitzat izan dugu hezkuntzaren euskalduntzea, eta haren bidez Euskal Herriarena. Aspaldi ohartu ginen, ordea, heziguneak euskalduntzeko borrokak pizteaz gain, egiten dugun euskalduntze lanik garrantzitsuena garrantzitsuena militanteok egunerokoan euskaraz jardutea dela. Tamalez, Euskal Herriko zonalde guztietan gure hizkuntzaren presentzia eta normalizazioa ez dira behar bezalakoak. Ondorioz, txoko bakoitzean hizkuntzahizkuntza-ohitura desberdinekin hazi diren militanteak aurki ditzakegu. ditzakegu Gauzak horrela, ez da harritzekoa noizean behin honelakoen berri izatea: Militante batek egunerokoan etengabe erdaraz egiten duela, 19


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia militante batek bileratik ateratzean erdarara jotzen duela, bilera batzuk nagusiki erdaraz edo erdara tartekatuz burutzen direla, kartel/pankarta bat erdaraz idatzi dela... Koherentziaren bila militante eta antolakunde orok egin beharreko bidean, euskalduntzearen barne ildoa jorratzeko beharra antzeman dugu. Egoera ez normalizatuan bizi garen artean, euskalduntzea eta honen inguruko hausnarketa beti presente eduki beharko ditugu. Jarraian zehazten diren irizpideei jarraiki, euskalduntzearen aldeko pausuak ematen saiatuko gara datozen urteetan, barne zein kanpo mailan.

Barnera begira MILITANTE EUSKALDUNEN ARTEAN ARTEAN Euskarazko ulermen eta mintzamen gaitasuna dutenen artean erdararako joera (ohikoa/aspaldikoa den kasuetan ere) onartezina dela deritzogu, koherentzia falta baita. Egunerokoan darabilgun hizkuntza hautu politikoa ere bada. Beraz, egin dezagun euskararen alde. Gaitasuna eduki eta mintzatzen ez duenak ingurua erdalduntzen laguntzen baitu. Bestela, mendeetako errepresioak lortu ez duena guk egiten baitugu. Horregatik: Euskaldunok elkarri euskaraz egingo diogu beti (euskaldunak gara 24 orduz) Euskaraz egiteaz gain, beste kideei guri euskaraz egiteko eskatuko diegu.

MILITANTE EZEZ -EUSKALDUNEN ARTEAN Hezkuntza sistemaren porrotaren ondorioz ez garela euskara ulertzeko eta mintzatzeko gai ulertu behar dugu. Zorionez, hizkuntza ikas daitekeen zerbait da eta horregatik ikasle antolakundea gara, edo behintzat, militante ez euskaldunduon euskalduntze eskola izan dadin saiatuko gara motibazio iturri. Aldi berean hainbat faktore hartu beharko ditugu kontuan. Lehenik eta behin euskaldunduak izan ez garenon gaitasunak izango izango dira baloratuko ditugunak eta ez zein zonalde linguistikotik gatozen. Horregatik ulermenaren aldagaia kontuan izango dugu. Euskara mintzatu ez arren, badira euskara ulertzen dugunak (1) eta ulertzen ez dugunak (2). Bestalde, kontuan hartuko dugun beste aldagaia kopurua (3) izango da. Horregatik: (1)

Guztiok euskara ulertzen badugu, dakienak euskaraz egingo du, eta ez dakienak erdaraz 20


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia parte hartuko du. (2) Ulertzen ez dugunak gutxiengoa bagara, itzulpena egingo digun lagun bat bila dezakegu, gehiengo euskalduna ez behartzeko. (3) Gehiengoak euskara ulertzen ez dugunean, erdaraz egingo dugu (horrek ez du esan nahi euskaldunik badago gure artean erdaraz egin behar dugunik!).

Kanpora begira AHOZKO HARREMANAK Beste eragileekin gaudenean, esate baterako, erabiliko ditugun irizpideak barne mailako berdinak izango dira.

IDATZIZKO HA HARREMANAK Gure mezuak zein hizkuntzatan idatzi erabakitzerakoan, ez dugu tranparik egingo. Gure zonaldea linguistikoki nolakoa den baino, testuingurua (hartzaileak zein hizkuntza ulermen maila duen, enpatia...) kontuan izango dugu. Hau argi edukita, lehentasunaren arabera kokatu ditugu aukerak: Euskara hutsean Euskaraz nagusiki, baina bi/hiru bi/hiru hizkuntzatan Guztia elebitan (itzulita) Euskaraz mezu batzuk, erdaraz besteak: besteak : Beti tamainaz eta mezuaren garrantziaz, euskarak du lehentasuna

Edonola ere aukera guztien hizkuntza zuzentasuna beharrezkoa izango da eta nola ez, euskalkien erabilera ongi etorria izango da.

2.3.c.3 Barne komunikazioa Barne komunikazioaz hitz egiten dugunean IAren baitako komunikazioaz ari gara bere zentzu zabalenean. Ikasle antolakundearen barneko komunikazio hari horiek ondo funtzionatzeak 21


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia berebiziko garrantzia du honen jarduna osasuntsua eta eraginkorra izatea nahi bada. Baina zergatik da hain garrantzitsua barne komunikazioa? Galdera honi erantzuteko hainbat azpiatal bereizten ditugu.

Transmisioa Aurretik aipatu bezala, beste gauza askoren artean antolakundeak ikasle borrokari jarraikortasuna ematen dio. Hau da, ikasle mugimenduak berezko dituen militantzia eta borroka ziklo intentso bezain laburrak leundu egiten ditu berauetan metatutako jakintza eta esperientzien transmisioari esker. Beraz, ikasle antolakundearen funtzio garrantzitsuenetariko bat borrokak hutsetik ez abiatzea dela ulertzen dugu. Beraz Ikasle Estrategiaren garapena eman dadin transmisioari begirako hainbat gako zehaztuko ditugu: Transmisioa antolakundearen egitura osoan zehar eman beharko da. da Maila nazionalean bezain garrantzitsua da maila lokalean transmisiorako baliabide eta gakoak zehaztuta izatea. Horrez gain, maila nazional eta lokalaren artean egon ohi den amildegiarekin amaitze aldera, transmisio lan egokia bideratu beharko da. Transmisiorako baliabide garrantzitsuenak gu geu izango gara. gara Eguneroko jarduna bera transmisio lana izateaz gain, ezinbestekoa izango da lekuan leku ardura aldaketak ematean eskuz esku transmisio lan egoki bat egitea. Borroka baten eraginkortasunari eusteko transmititu beharrekoak honakoak lirateke:

JARRERAK Jakintza eta gertaerak bezain garrantzitsuak dira, kideon arteko eta kide nahiz gainontzeko kolektiboen arteko jarrerak.

HAUSNARKETAK Borrokaren baitan bizi izandako zikloan zehar emandako hausnarketak jasota gelditzea eta elkarri helaraztea garrantzitsua izango da, ondoren gogoeta antzu eta errepikakorrak eman ez daitezen. Nahiz eta, hausnarketen zentzua denbora eta testuinguruaren arabera aldakorra izan daitekeen eta beraz, gogoetaren beharra berriz ere azaleratu.

22


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

ESPERIENTZIAK Borrokaren baitan ildo bakoitzak izandako garapena eta lekuan leku gertaturikoa jasota gelditzea komenigarria da, ondorengo belaunaldiek borrokari jarraipena era logiko baten eman diezaioten.

ERABAKIAK ETA ONDORIOAK Maiz, erabaki batzuen berri baino ez da ematen eta hauek hartzea bideratu gaituzten arrazoi nahiz bideak ere transmititzeak ezinbesteko garrantzia dauka. Honela erabaki baten baitan dauden arrazoi eta hauen araberako ondorioak ere ezagutuz, aurrera begirako bidea eraginkorragoa izango da. Aurrez aipatu bezala, transmisio egokia bermatuko digun baliabide garrantzitsuena ahoz ahokoa bada ere, argi daukagu bide honekin bakarrik ez dugula borrokari osotasuna emango dion bidea lortuko beraz, ikasle antolakundeak baliabide ezberdinak sortu beharko ditu transmisioari begira: idatzizkoak, ikus entzunezkoak. Bide honetan, garrantzizkoa garrantzizkoa izango da Ikasle Abertzaleak Abertzale akak -en artxiboa txukundu eta osatzea.

Saretzea Antolatu gabeko antolakundeak ez du zentzurik. Beraz, antolakundearen barne egitura ahalik eta gertukoena nahiz eraginkorrena izaten saiatu behar gara. Berebiziko garrantzia egozten diogu komunikazio horren joan etorriko izaerari. Hau da, komunikazioak bi norantza dituela argi eduki behar dugu ikasle burujabez/ahaldunduz osatutako antolakundea bilakatu nahi badugu. Bestetik, garrantzitsua da oso ikasle antolakundearen edo ikasle mugimenduaren baitan martxan dauden egitasmo, borroka... desberdinen inguruko etengabeko informazio trukaketa ahalbidetzea. Besteek eginikoaz ikasiz norberak abiatutako borrokak aberasten baititugu. Saretzea ahalbidetzeko egiturak eta bideak sortzea sortzea ezinbestekoa izango da, da alde batetik. Eremu bakoitzeko kideak saretuta egon beharko dira haien lana eta borrokaren eraginkortasuna lortze bidean. Honek antolakundeari izaera nazionala eta ildoetan sakontzeko aukera eskeintzeaz gain, lekuan lekuko borrokak indartzen lagunduko dio. Beraz egituraketari begirakoan hau kontuan hartuko da. Dena dela, egunez egun eraketaren bitartez saretzearen ideia presente izan beharko dugu. Horrez gain, baliabide eta bitarteko ezberdinak martxan jartzea ezinbestekoa izango da eguneroko alde biko komunikazio hau lortze bidean.. Horretarako email sareak eratzea, webguneak barne 23


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia atalak izatea, blog komunak edukitzeak... berebiziko garrantzia izango dute. Barne komunikazioak erabateko lotura dauka ahalduntze prozesuarekin eta beraz, prozesu feminista garatu ahala barne komunikazioaren baitan pauso zehatzak zehazten eta baliabide berriak martxan jartzen joango gara.

2.3.c.4 Berdifinitze organizatiboa Egituran eman beharreko aldaketak aurrez definitu ditugun helburu politikoak erdiesteko emango ditugu, antolakuntza eraginkorra da helburua. Egiturari begira eman beharreko aldaketa oro kideon nahiz antolakundearen ahalduntze bidean kokatuko dugu. Horrez gain, une oro autokritikarako bideak zabalduko dira gogoeta bideratu asmoz. Ezin aipatu gabe utzi, nazional-lokal amildegiarekin amaitzera joko duen egitura marraztuko dugula eta saretzearen nahiz elkar harreman horizontalen bidean kokatuko. Beraz, antolakundearen baitako partaidetza da sustatuko duguna.

2.3.c.5 Internazionalismoa Antolakunde internazionalista definitu garenez, eredu izan eta praktika internazional erreal bat garatzeko, militantziak jarrera internazionalista barneratzeko prozesu bat abiatuko dugu.

2.3 SUBJEKTUAK Ikasle antolakundea EEN lortzeko tresna eta berme gisa definitu dugu Oinarri Ideologikoetan. Ez da ordea, ikasleen artean borrokan diharduen subjektu bakarra. Hori dela eta, IAko militanteak garen heinean, guri dagokigu antolakundeak duen ardura eta funtzioak, bai EENrekiko nahiz gainontzeko ikasleriarekiko zeintzuk diren definitzea. Eta honela, bestelako eragileekin izan beharreko harremanak identifikatu eta zehaztea.

Ikasle Abertzaleak Subjektu gisa ditugun ardurak bi planotan berezi ditzakegu. Alde batetik, ikasleria eta gainontzeko ikasle mugimenduarekiko nahiz berarekin egin beharrekoa izango genuke. Eta bestetik, berriz, 24


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia aurrez definitu ditugun hiru ildoen gaineko funtzioak.

ERAGILETZA Kanpora begirako lanketarako ikuspegi berria IAren kanpo jarduna, hau da, ikasleria nahiz ikasle mugimenduarekin egin beharrekoa eragiletzaren ideiaren baitan oinarritzen dela esan dugu Oinarri Ideologikoetan. Lehenik, eragiletza zer den ulertu eta barneratzea ezinbestekoa da ordea. Eragiletza militanteak ez diren ikasleak ikusteko proposatzen dugun modu berri be rri bat da. Ikasle orok sistemak inposaturiko errealitatea neutralizatzeko gaitasuna duela ulertzen dugu. Eta beraz, ikuspegi honetatik abiatuz ikasle guztiekiko harremana berdinen arteko harreman gisa ulertuko dugu aurrerantzean. aurrerantzean Gu eta haiek (militanteak direnak eta ez direnak, antolatu eta antolatu gabekoak, jakintsuak eta lotan daudenak/ezjakinak...) banaketarekin amaitu behar dugu. Gai honekiko etengabeko tentsioa mantentzea garrantzitsua izango da. Oroi ditzagun Oinarri Ideologikoetan azaldutako hiru jarrerak: Pasiboa: bere baitan indarra izan arren eraldaketarako baliatzen ez dutenak • Antolatua: borroka baten inguruan antolatu eta indarra baliatzen dutenak Antolatzailea: borroka baten inguruan antolatzeaz gaindi, borroka horien sorrera eta jarraipenean lanean aritzen direnak. •

Helburuetan argi azaldu dugun bezala, Ikasleria Subejtu Iraultzaile bilakatzeko ikasleon botere artikulatzea urrats garrantzitsua dugu, hau da, bere indarraz jabe ez edo baliatzen ez duen ikaslea antolatu eta antolatzaile izatea nahi dugu. Izan ere Bertolt Brecht-ek bere poeman argi azaltzen zuen moduan “hay hombres que luchan un dia y son buenos, otros luchan un año y son mejores,

hay quienes luchan muchos años y son bueno, pero estan los que luchan toda la vida, y esos son los imprescincibles”. IAko militanteok hori lortzeko egin behar dugu lan. Aurrena ordea, ikasle antolakundea bera eragiletza ikuspegi guzti horien artean ondo kokatu behar da eta gero, gainontzekoekiko egin beharrekoa lana definitu. Argi izan behar dugu antolakundea definizioz antolatzaile bada ere, antolatua ere badela bere baitan. Horregatik, aurrez azaldu dugun Prozesu Feminista militantzia antolatutatik antolatzaile izatea pasatzeko ahalduntze prozesua izango genuke. Gure burua eta jarduna argi eta garbi ikasle mugimenduaren baitan kokatzen dugula ulertu behar dugu, beste subjektu bat gehiago bezala. Honela, bertan parte aktibo izateaz gain, borrokak garatzen direla 25


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia bermatzeko ardura dugu, bai eta mugimenduarik ez badago, hau sortzearena ere. Behin hau ulertuta, zein da gure egitekoa jarrera pasibo, antolatu eta antolatzailea duten ikasleekiko? •

Jarrera pasiboa duten ikasleekiko borrokara lotzea erakargarri izan dadin egoerak sortu behar ditugu. “Saltseatzekoâ€? aukera eskaini, nahiz eta momentu puntual batean batu eta gero aldendu. Konpromiso maila ezberdina dutenek ekarpenak egiteko aukerak zabaldu behar ditugu. Ildo berean ikasle bakoitzak egoerak neutralizatzeko duen gaitasunaren jabe direla sinestarazi behar diegu. •

Antolatu eta antolatzaile jarrera jarrera dutenak multzo berean kokatzen ditugu. IAz gain dauden gainontzeko ikasle nahiz mugimendu edo eragileekiko orokorrean bat gatozen borroketan elkarlana sustatzea garrantzizkoa izango da eta ikasleon indarra ahalik eta handiena izan dadin lan egin. Ezin uka, ordea, ezberdintasunak ere aurkituko ditugula. Gurekin batera borrokara lotzeko aukera zabalik utziko badugu ere lanketa ideologikoa egitea garrantzitsua izango da. Gure jardunaren arrazoiak eman eta egungo ikasleon benetako alternatiba erreal gisa EEN kokatzea. Honela, gainontzeko mugimenduetako subjektu ezberdinekin jakintza eta ikuspegiak trukatzea sustatuko dugu.

Inolako bereizketarik gabe ordea, IAko IAko militanteok formakuntza eta lanketa ideologiko etengabea egin beharko dugu, ikasle mugimenduak duen aniztasun eta freskotasun horrek aberastu eta aberastuaz aldi berean. berean Modu honetan soilik lortuko baitugu EEN ikasle guztiona izateaz gain, denon artean eraikitzea. Aldi berean, une jakinetan, posible da kontraesanak agertzea. Hau da, ikasle antolakundeak ikasle mugimenduak bere osotasunean babestuko ez dituen ekimen edo dinamikak burutzea. Nahiz eta egitea zilegi den, gardentasuna mantendu eta ikasleriari jarduna arrazoitzen ahalegindu beharko gara, jakinda, beti ere, hanka sartu dezakegula.

2.5 FUNTZIOAK Aurretik aipatu bezala ikasleria iraultzailea egotea izango da EENren berme nagusia. Ikasleria Subjektu Iraultzaile bilakatzeko, gainera, badaukagu norabidea zehaztuta: Ahalduntze Prozesu baten beharra. Erabaki estrategiko edo garrantzitsuak era egoki batean hartzeko gaitasuna landu behar dugu beraz ikasleriarekin. Baina hau ez da lantzen kontsigna edo egin beharrak helarazten ikasleei. Herri honek eta ikasleo ikasleok behar dugun eskola eredua EENk ordezkatzen duela sinestarazi behar diogu ikasleriari, konbentzitu egin behar dugu ikasleria. Hau eragiletzaren 26


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia printzipioetatik abiatuta egingo dugu. Hots, bi zeregin nagusi ditugu: gure borroka arrazoiz jantzi behar dugu (etengabe azaldu behar ditugu gauzen zergatiak) eta proiektuaren osotasuna konpartitu edo ez, ikasleriarekin batera borrokatu behar dugu. Aurreko paragrafoan garatutako ideiek printzipio argi bat daukate: geroz eta jende gehiago lotu berau. Beraz, argi izan borrokara orduan eta aberatsago eta eraginkorrago bilakatuko da berau behar dugu, inolako konplexurik gabe gure proiektu politikoa guztiz konpartitzen ez duten ikasleekin batera borrokatuko dugula. Aurreko atalean zehaztu bezala hurrengo urteetan bi zeregin nagusi izango ditugu: •

Erresistentzia fasea gainditze bidean plano eraikitzaile batean kokatzen hasi beharko dugu gure burua. Gure alternatibak, txikiak izanagatik ere, eraikitzen hasi beharra dugu. Baina nola sortu alternatibak guk (Ikasle Abertzaleak antolakundeko militanteok) bakarrik? Ez du zentzurik alternatibak gutxi batzuen artean gehiengoarentzat gehiengoarentzat sortzeak. Alternatibak konpartituak izan behar dira. Hau da eraikuntza lan hau ahalik eta konpartituena izateak berebiziko garrantzia du. Bestalde, instituzio desberdinetatik (izan Madril, Euskal Autonomia Erkidegoa zein Nafarroako hezkuntza sailetatik) izugarrizko erasoaldia espero dugu hurrengo lau urteetarako. Erreformen itxurarekin aurkeztuko zaizkigun neurri pribatizatzaile (murrizketa basatiak kasu) zein espaùolistak (trilinguismo, biktimak...) espero ditugu. Ezin ahaztu ikastetxe zein fakultate desberdinetan gerta daitezkeen eraso desberdinak. Neurri guzti hauei aurre egiteko ere ikasleriaren esparru zabalenarekin batera borrokatu beharko dugu. Kasu honetan ordea, argi izan behar dugu ikasle antolakundea dela, momentu honetan behintzat, behintzat, momentuko eta maila nazionalean koordinatutako erantzun potente bat artikulatzeko gai den subjektu bakarra. Beraz, lehenengo erantzuna gure kabuz artikulatzen ez dugu konplexurik eduki behar. •

Baina nola lotu dezakegu ikasleria borrokara? Nola elkartu ahalik eta ikasle gehienen interesak? Ez dago formula magikorik, baina saiakera berezia egin behar dugu norabide honetan. Inolako dudarik gabe gure interesak, defendatzen dugun proiektu politikoa, antolatzeko daukagun modua eta beronek eskatzen duen konpromiso maila ez da ikasleriaren 100% gatik konpartitua. Honek ez du esan nahi ikasleon artean ez dauzkagunik konpartitutako interesik. Beraz, amankomunean daukaguna landu eta borrokatzeko gune inklusibo eta parte hartzaileak sortu behar ditugu.

27


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

Gune inklusiboak Zer dira gune inklusibo eta parte hartzaileak? Gune hauek forma desberdinak hartu ditzakete (asanblada, lan talde, ikasle ordezkarien batzarrak...) bakoitzak bere berezitasunak edukiz, baina amankomunean ezaugarri argi batzuk edukiko dituzte: GUNE ZABALAK ZABALAK izango dira, bertan parte hartu nahi duen ikasle orok argi izan beharko du ateak zabalik dituela. KONPROMISO MAILA DESBERDINAK dituzten ikasleak batuko dituzten guneak izaten saiatuko gara. Gune hauek ERABAKIGUNE izango dira, hau da, subjektu propioak propioak izango dira. Gune hauetako PARTE HARTZAILEEK erabakitzeko gaitasun berdina edukiko dute. Ikasle Abertzaleakeko Abertzale akeko militanteon lana izango da gune hauek sortu edota edota sortuta dauden tokietan bultzatzea. Ez dago esan beharrik, militante garen heinean berauetan parte aktibo izango garela. Ikasle mugimenduarekin borrokatuko dugula argi daukagu dagoeneko. Baina eraikuntza zein erantzun dinamika lan lerroetan ez al daukagu IAko militanteok lan propiorik? Bai. Ikasle Abertzaleak antolakundeko taldeo taldeok etengabeko borroka borroka ideologikoan ideologikoan egin beharko dugu lan gure alternatiba ikustarazteko, EENren proiektura ahal beste jende atxikitzeko. atxikitzeko Ezin dugu ahaztu aurretik aipatutako borroka guztietan parte aktibo garela bi arrazoi nagusirengatik: alternatiba txikiak eraikiz guk amestutako eskola eredua ezaugarritzen doa eta bestalde eskola eredu horretatik aldentzen gaituzten neurriak desaktibatzen saiatuko gara. Bukatzeko ezin ahaztu Euskal Herria eraiki ildoa zein Barne ildoak, beraien osotasunean, IAko IAko taldeak bere gain hartu hartu beharko dituela dituela. ela

2.6 HARREMANAK Euskal Eskola Nazionalaren eraikiuntza ez da burbuila isolatu bat. Hau da, gainontzeko errealitatean gertatzen denak eragiten dute, bai militanteongan nahiz hezkuntzaren beraren eraldaketan. Eta aldi berean, kontziente gara, ikasleok ditugun muga eta zailtasunez. Horregatik, garrantzitsua deritzogu bestelako eragile edo antolakunderekin izan ditzakegun harremanak ere kontenplatzea. Beti ere Euskal Eskola Nazionala eraikitze bidean estrategiko nahiz taktikoki lagungarriak badira. Honela bada, harremanak bi planotan bereizten ditugu: 28


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

Euskal Herria Euskal Herriko bidelagunen hautua egiterako garaian epaiketa moraletan “onak” eta “txarrak”, “koherenteak” eta “ez-koherenteak”, “iraultzaileak” eta “erreformistak”... erortzeko arriskua izango dugu. Hori saihesteko bidelagunak zergatik eta zertarako izan behar ditugun gogoan izatea garrantzizkoa izango da. Gauzak hala, izenei eta logoei baino izanari erreparatzeko hautua egiten dugu eta bidelagunek Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan egin dezaketen ekarpena eta prestutasuna nahiz jarrera hartuko dugu kontuan. Honela bada hiru harreman mota beereziten ditugu:

LEHENTASUNEZKOA Aliantzak garatu beharko ditugu hauekin. Alintza horiek ondorengo irizpideen arabera egingo ditugu: • Hezkuntza herrien eta herritarren eraldaketarako motor gisa ulertzea. • Ikasle borrokan eta ikaslerian sinistea, Ikasleria Subjektu Iraultzaile gisa aitortzea azken batean. • Elkarren beharrak ase eta norbere proiektuak elikatuko dituen estrategiak garatzea. Horretarako antolakunde bakoitzaren izaera eta egitekoak aintzakotzat hartu eta elkarrekin egin beharrekoa bakoitzak eman dezakeenarekin diseinatuz. • Proiektu euskaldun, ezkertiar eta feministen aldeko apustua egitea.

BIGARREN MAILAKOAK Gure proiektua garatze bidean helburu batzuk konpartituko genituzke hauekin eta beraz maila honetan egingo dugu elkarrekin lan.

KONTAKTUAK Elkarren arteko aitortza politiko bat eginaz, berdinen arteko harreman bat landuko dugu.

Nazioartea Munduan ez gaude bakarrik, eta eta beraz, ezinbestekoa izango da munduko gainontzeko ikasle mugimendu zein antolakundeekin harremanak garatzea. Gainontzeko herrietatik ikaspenak jaso eta gure errealitatea ezagutarazteko tresna ezinbestekoa izango dira, dira hala ere, harreman hauen garapena ezin dugu ikusi tresna soil gisa, baizik eta gure jarrera internazionalistaren ondorio direla ohartu beharko gara. 29


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia Harreman hauek eraginkorrak izateko gure lehentasunak jartzea komeni da, era askotako mugimenduak existitzen baitira munduan. Horrela nazio zapalduetako ikasle mugimenduak eta eraldaketa sozialaren bidean kokatzen diren ikasle mugimenduak jarriko ditugu lehentasunezko bezala. Hauek gure proiektu estrategikoaren arabera maila batean edo bestean kokatuz. Era berean, harremanak egiterako orduan, nahiz eta Mundu guztiko mugimenduekin egoten saiatuko garen, gure zapalkuntzaren antzekotasuna kontuan izanik, lanketa bereziak bultzatu ahalko dira Espainiar zein Frantziar estatu barneko nazio zapalduekin eta baita Europako ikasle mugimenduekin. Bukatzeko, ondo baloratzen da gure antolakundeak nazioarte mailan erreferentzia irabazten joatea, honekin, Euskal Herria subjektu bezala aitortzen joateaz gain, honek bizi duen gatazka azaleratu baitezake.

2.7 BORROKA MOLDEAK Borroka moldeak helburuak lortzeko lortze ko tresnak dira eta beraz, plangintza baten garapenerako bitarteko gisa ulertu behar ditugu. Honela helburu nahiz testuinguruaren arabera tresna bakoitza egokiagoa izango da edo ez. Horregatik, unean une eraginkorrenak diren borroka moldeak garatu beharko ditugu. ditugu Edonola ere borroka molde guztiek eraikuntza nahiz erantzun planoetan lan egiteko baliatu daitezkeela ulertu behar dugu. Argi izan behar dugu ordea, egiten dugun dinamika orotan borroka molde ezberdinak barnebildu daitezkeela aldi berean. Hau da, helburu batek ez du zertan borroka molde zehatz bat izan behar. Molde bat baino gehiago baliatu ditzakegu diseinatutako plangintza aurrera ateratzeko. Azken batean gauzak arrazoi ezberdinengatik helburu ezberdinetarako eta modu ezberdinetan egiten dira. Helburuaren araberako borroka moldeak erabiliko ditugu beraz, eta ez tresna bera helburu bilakatu. Honela bada, borroka moldea ez da inoiz meta izango, helburua eskuratzeko bitartekoa baizik. Ondoren, borroka moldeak hiru multzo nagusitan sailkatzen ditugu.

Borroka ideologikoa Borroka molde hau ikasle estrategiaren mesedetan ikasleria konbentzitzeko erabiliko dugu. Honela, estipulatutako sistema kapitalista eta patriarkatuak burutzen duen lanketa ideologikoarii aurre egingo dion borroka moldea izango da. 30


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

Masa borroka Ikasleria artikulatzeko borroka moldea da hau, ikasleria borrokara lotzeko helburua duena hain zuzen ere. Hau, modu ezberdinetan lortu daitekeela ulertu behar dugu ordea: asanbladak, desobedientzia ekintzak, mobilizazioak.....

Borroka instituzionala Gaur egungo Hezkuntza Sistemak partehartzeko dituen markoak gure mesedetara erabiltzea datza borroka molde honen gakoa. Honekin bat ordea, ikasleria antolatzeko tresna propiok sortzeko ere balia dezakegu. Eta bidean gora goazela beti zenbat falta den baino begiratzen ez badugu, frustrazioak hartuko gaitu. Baina noizbehinka jarri eta atzera edo ingurura begiratuz gero, ur trago fresko bat hartuta konturatuko gara nahiz eta sarritan ez iruditu, egunez egun gailurretik hurbilago gaudela. Beraz animo eta ekin lanari!

2012ko urrian, Ikasle Abertzaleak

31


Ikasle Abertzaleak | VI. Kongresu Prozesua | Ikasle Estrategia eztabaidarako ponentzia

32


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.