1 LOMCE BERE TESTUINGURUAN Madrileko Gobernuak ezarri nahi duen hezkuntza legea aztertzen hasi aurrerik ezinbestekotzat ikusten dugu legea bere testuinguruan azaltzea. Modu honetan, PPk dituen helburuak hobeto ulertzeaz gain, legearen gaineko irakurketa eta aurrera begira daukagun planteamendua argiago ikusiko baita.
LOMCE ez da ekimen isolatua Espainiako estatuan azken urteotan egiturazko aldaketak ematen ari dira: lan erreforma, pentsioen erreforma, jubilatze adina atzeratzea, erretiroa
hartzeko
baldintzak
gogortzea,
zerbitzu
publikoen
pribatizatzea, murrizketak... Kohesio soziala bilatu beharrean, egungo sistema bere horretan mantentzen dela bermatzea da neurri hauen xede bakarra. Honekin
bat, Estatuak bizi duen krisi politikoaz mintzatu behar
gara. Izan ere egungo Estatu eredua nahiz marko autonomikoen egituraketa zalantzan jarri den honetan, Espainiako Gobernuak ofentsiba identitarioaz bat, zentralizazio prozesu bat jarri du abian. Ez
dugu
ahaztu
dagokionean
duen
behar,
Espainiar
emaitza
Estatuak
kaxkarra.
eskola
Europari
porrotari
begira,
leku
deserosoan kokatzen du honek. Testuinguru honetan kokatzen da LOMCE erreforma ankerra. Norbanako nahiz
kolektiboaren eskubideak bermatuko dituen
hezkuntza eraiki ordez, herriaren mesedetara egongo den hezkuntza eredua eskaini beharrean, merkatuaren logikaren baitan inposatuko den hezkuntza eredua da.
3
Adibide
gisa,
PPren
FAES
fundazio
faxistak
Europako
2020
Estrategiari egindako hezkuntzaren atalaren ekarpen bat: “Los sistemas educativos se enfrentan a nuevos retos. Deben ser capaces de ofrecer a cada persona en particular el capital humano necesario
para
aprovechar
las
oportunidades
que
ofrece
la
globalización. La internacionalización de los mercados, que modifica las formas de trabajar, está demandando a las personas nuevas competencias
técnicas
y
nuevas
capacidades
de
gestión
y
organización. El desarrollo de la Sociedad de la Información ofrece instrumentos que modernizan los modos de transmitir y hacer ciencia, de relacionarse, de aprender y de organizar el aprendizaje. El conocimiento, junto con un marco institucional adecuado, es la clave de la riqueza de las naciones.”
11. legea azkeneko 32 urtetan LOMCE 11. lege erreforma izango da. Lege hauetatik 7 Lehen eta Bigarren hezkuntzakoak izan dira, 1 Lanbide Heziketakoa, eta 3, berriz, Unibertsitate esparrukoak. Hiru urtean behin, bataz beste, lege aldaketa berri bat jarri dute indarrean. Garbi adierazten du honek, Espainiar Estatuan hezkuntzan ez dutela alderdi politiko nagusien arteko paktuek agindu. Hezkuntza abagune politikoaren menpe egon izan da beti. Alegia, garaian gobernuan egokitzen
zen
alderdi
politikoak
bere
ideologiaren
araberako
hezkuntza legea inposatu du. Hezkuntza komunitateko partaideok ez dugu erabaki horietan inongo eskumenik izan. Hezkuntza ereduez hitz egiterakoan, Finlandiakoa izan ohi dugu hizpide. Izan ere, aipagarria da, bertan, hezkuntza legeak hezkuntza komunitatearen artean kontsentsuz erabakitzeaz gain 30 urteko bizialdia izaten dutela.
4
Espainiar Estatuak oso barneraturik dauka hezkuntzak duen balioa jendartean, eta hezkuntza erabiltzen du eraiki nahi duen jendartea egituratzeko.
Eta euskal herritarrok? Hezkuntzan erabateko eskuduntzi eskuduntzik al dugu? Araba,
Bizkaia,
Gipuzkoa
eta
Nafarroan,
badira
hezkuntzan
erabateko eskuduntzak ditugula esaten duten hezkuntza eragileak, sindikatu eta alderdi politikoak. Agian, lelo hori behin eta berriz errepikatzearen poderioz gezurra egia bilakatuko dela usteko dute. Baina errealitateak gauzak bere tokian ipini ditu. Hezkuntzaren
egituratzea,
Derrigorrezko
Hezkuntzako
etapak
definitzea, curriculuma eta oinarrizko edukiak, titulazioak, parte hartze organoak, sarbidea eta gaitegiak‌ hori guztia, eta gehiago, Estatuak definitzen ditu. Estatuak Derrigorrezko Hezkuntza zorrotza markatzen du eta hortik aurrera hasten dira erkidego autonomoen eskumenak, beti ere Estatuak ezarritakoaren gainean. Eta jakin badakigu, orain arte izan ditugun eskumen horiekin ez garela gai izan ikasle guztiak euskalduntzeko edota gure curriculum propioa garatzeko, besteak beste.
Murrizketen ondorioak Gainontzeko zerbitzu publikoetan bezala, hezkuntzan ere txarrerako aldaketak
pairatu
ditugu.
Izan
ere,
Madrilgo
nahiz
bertako
gobernuek (NFE eta EAE) atera dituzten lege eta dekretuen ondorioak pairatzen ditugu egun heziguneetan. Ordezkapen asko ez dira betetzen, eta betetzen direnak berandu. Azken urteotan ikasle kopuruak gora egin du, eta aldiz, hezkuntzako langileen kopuruak, irakasleen kopuruak, behera. Egoera honetan ia ezinezkoa da ikasleon berezitasun eta ezaugarri
5
propioak aitortuz gure garapenaren alderdi guztiak garatu eta partehartzeko aukera berdinak eskaintzea. Proiektuetarako diru gutxiago jartzen
da,
eta
hezitzaileen
formazioari
eta
euskalduntzeari
eskaintzeko gero eta diru gutxiago dago. Modu honetan jakintza eta kritikotasuna landu beharrean, edukiak irentsi eta memorizatzera kondenatzen gaituzte. Eta noski, atzerriko hizkuntzak lehenetsi benetan euskalduntzen ez duten ereduak inposatuz.
2 LOMCE ZEIN DA EGOERA? Dagoeneko kontsulta
aurreproiektuaren nahiz
informe
tramitazioa
ezberdinak
burututa
izan
ditu.
dago Baita
eta lege
tramitazioan beharrezkoak diren batzordeetatik pasa ere. Tramitazio
guzti
hau
amaituta,
aurki,
JosĂŠ
Ignacio
Wert-ek
Espainiako Ministroen Kontseilura eramango du legea berriro, kontseilu horrek LOMCE lege aurreproiektu bezala onar dezan. Ondoren Ministroen Kontseiluak Espainiako Legebiltzarrera bidaliko du, onartu, aldatu edo atzera bota dezaten. Baina PPk duen gehiengoa kontuan harturik eta beraien proposamen bat dela ahaztu gabe, argi dago onartua izango dela. Behin onartuta, ezarpen aldia honakoa izango dela aurreikusten da:
20142014-2015 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 1., 3., eta 5. kurtsotan; DBHn, 1. eta 3. mailetan; Batxilergoan, 1. mailan eta Lanbide Heziketako 1. mailetan inposatuko da.
20152015-2016 ikasturtean berriz, Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailetan; DBHn, 2. eta 4. mailetan; azkenik, Lanbide Heziketako 2. mailan.
6
Batxilergoan, 2. mailan eta
20132013-2014. ikasturtean, beraz, aplikazioa osoa burutu ahal izateko egokitzapenak eta dekretuak adostuko dituzte.
3 LOMCE AZTERKETA ARINA Hezkuntza erreforma honekin, PPk bere ideologiaren araberako hezkuntza ezarri nahi du: > Lege dekretuz ikasleria sexuaren arabera bereizten duen hezkuntzari
bide
emango
dio,
bereizkeriaz
jokatzen
duten
ikastetxeak diru publikoz finantzatuz. > Kohesio soziala behar lukeen tokian, partaidetzan oinarritutako eskola inklusiboa bultzatu ordez, ikasleen aukera berdintasuna bermatu beharrean... Bereizkeria eta klasismoa ahalbidetzen ditu, legeak jasotzen duen ebaluazio eredu inposatuarekin. > Hezkuntza komunitateari parte hartzeko aukerak murrizten dizkio. Eskola Kontseiluak erabaki organo izatetik aholku organo soil bilakatuko baititu, herrietako beharretatik aldenduz eta kanpo eragileei erabakitzeko eskubidea eskainiz. >
Zuzendaria
eta
ondorioz,
zuzendaritzaren
eskuduntzak
handitzen ditu. > Eskola porrotari erantzun desegokia ematen dio. Arazoari pedagogikoki eta irakurketa integral batekin aurre egin ordez, arazoa ezkutatzen saiatzen da eta ikasle “adimentsuak” eta “inozoak” bereiztu. Ikasleak heztea baino, titulua ateratzera soilik bideratuz. > Curiculuma uniformizazio tresna gisa indartzen du. Horren adierazle Wert-en ondorengo aipua: “Hay que españolizar al
7
alumnado catalán” > Hezkuntza sistema ikasleon beharretatik eta pertsona nahiz herritar gisa ditugun beharretatik aldenduz enpresen zerbitzura jartzen da. Emaitza akademikoen araberako ibilbide ezberdinak planteatzeak agerian uzten duelarik hori. >
Espainiar
Konstituzioaren
balioak
inposatzea
eta
konstituzioaren ikaskuntza derrigorrezkoa proposatzen du. > Ikastetxeen kanpo ebaluazio “nazionalak” egingo dira, hauen emaitzak
publikoak
izango
direlarik.
Honek,
konpetibitatea
indartuz eta presioa soziala areagotuko du. Hauxek dira, besteak beste, LOMCE-n jasotzen direnak. Hezkuntza PPren ideologiaren mesedean erabiltzeaz gain, Espainiar Estatuaren zentralizazio saio berria egiteko eta jendarte eredu atzerakoi eta patrairkarra sustatzeko ere baliatu nahi dute erreforma.
4 LOMCE ALDAKETA NAGUSIAK Legearen 2 zirriborro zabaldu badira ere, batetik besterako aldaketak oso azalekoak dira, oinarria bera baitute biek. Hasiera batean irakasgai instrumentalak zirenak, bigarrengoan ardatzeko irakasgai moduan izendatzen dira. Lehenengo zirriborroan, curriculumari dagokionez,
Estatuak
%65a
ezartzea
proposatzen
bazen;
bigarrengoan, ardatzeko irakasgaien eta irakasgai espezifikoen edukia estatuak ezarriko duela esaten da. Lehenengo zirriborroan 3 batxilergo mota proposatzen bazituzten ere; bigarrengoan, protestak tarteko edo PPren joko politikoarengatik (komunitateak planteatzen
8
dituen eskaeren aurrean PPk jarrera zabala erakusteko) Arte Batxilergoa berreskuratu dute.
Jarrian, Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergorako proposatzen dituzten aldaketa aldaketa nagusiak aipatuko ditugu. Etapa bakoitzean aldaketa zehatzagoak burutzen badituzte ere, hiru aldaketa nagusi ditu erreformak: Egiturazkoak. Egiturazkoak. Orain arte etapa bakoitza
ziklo
ezberdinetan
antolatuta ezagutu izan dugu. Hemendik aurrera, zikloak desagertu eta egitura berri oso bat proposatzen du. Aldi berean Zuzendaritzei eskumena handiagoa ematen die erreformak.
Aldaketa curricular nagusia ikasgaien sailkapen eta hauen gaineko eskuduntzan datza. LOMCE erreformak ikasgaiak hiru ataletan sailkatzen ditu:
> Tronkalak deitzen direnak oinarrizko ikasgaiak izango liratezke eta
hauen
edukia
eta
gutxieneko
ordu
kopurua
oso-osorik
Madrilek erabakiko ditu. Bertan kokatzen dira adimen lojikomatematikoari gerturatzen zaizkion ikasgaiak.
> Espezifikoak: Aipatzekoa da, hemen erljioari ematen zaion garrantzia esaterako.
> Espezializazioak: 3.maila honetan kokatzen dute euskara, besteak beste, Gaztelania eta atzerriko hizkuntzak baino atzerago ageri da zerrendan, ordu kopuruak ere zehaztu gabe. Euskara eta gaztelania “orekaz” erabili behar direla markatu dituzte.
Ebaluazioak: etapa bakoitza amaitzean rebalida edo azterketa “nazionala” burutu beharko dute ikasleek. Azterketa hauek Lehen Hezkuntzan izan ezik, nota ponderatua izango da. Hau da, DBH eta Batxilergoan
nahitaezkoa
izango
da
proba
gainditzea
diploma
9
eskuratzeko. Amaierako notaren %70a etapako nota izango da eta eta %30a
berriz,
azterketa
“nazionala�.
Modu
honetan,
Gobernu
zentralak eskoletan zer irakatsi erabaki, baloratu eta kontrolatzeaz gain, ikastetxeen rankingak osatuko dituzte eta ikasleoi zailtasunak jarri. Ikus ditzagun ordea aldaketak etapa bakoitzean:
LEHEN HEZKUNTZA: HEZKUNTZA: Egitura. Bi urteko zikloaren kontzeptua desagertzen da eta orain etapa bi fasetan banatuko da. 1., 2. eta 3. mailak alde batetik eta 4., 5. eta 6. mailak bestetik.
Curriculuma: Curriculuma: > Irakasgai tronkalak: tronkalak orain arte ingurunearen natural, sozial eta kulturalaren ezagutza zena, bitan banatuko da. Natur zientziak alde batetik eta Gizarte zientziak bestetik. Honekin batera irakasgai
tronkalak:
Gaztelera,
1.
atzerriko
Hizkuntza
eta
Matematika izango dira. Irakasgai hauen gutxieneko curriculuma %50a izango delarik. > Irakasgai espezifikoak: espezifikoak heziketa fisikoa eta erlijioa (gizarte eta kultura baloreak). Hauez gain hauetako irakasgai espezifiko bat eduki beharko dute: arte heziketa edo 2. atzerriko hizkuntza. Irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia %50ekoa izango da. > Espezialitate irakasgaiak: irakasgaiak ikasle guztiek, hizkuntza koofiziala duten Erkidegoetan, hizkuntza koofiziala eta literatura irakasgaia edukiko dute. Ikasleok beste espezialitate irakasgai bat edukiko
10
dugu,
irakasgai
espezifikoen
bloketik
hartuta
edota
administrazioak/ikastetxeak aukeratuta.
Ebaluazioa: Lehen Hezkuntzan, ikasleak behin bakarrik errepikatu ahalko dute. Edonola ere Ebaluazio indibidualizatu egingo zaie ikasleei maila bakoitzaren amaieran eta ebaluazioa honen emaitzak desegokiak badira, irakas taldeak ohiko edo ez ohiko neurriak hartu beharko ditu. Modu honetan, emaitza akademikoen araberako ikasleen arteko sailkapena sustatuko da. Fase amaierako, hau da, 3. eta 6. mailako ebaluazioek arreta berezia eskatuko dute eta etapa amaierako ebaluazioak, errebalidak, ez du ondorio akademikorik izango. Hala eta ere, oso kontutan hartuko da hurrengo urteetarako.
DBHn Egitura: Egitura: 2 fasetan banatuko da etapa hau. Lehenengo fasean orain arteko DBHko 3 mailak izango dira, komunak ikasle guztientzat. 3. mailan ordea, ikasleek bi matematika mota artean aukeratu beharko dute, gerora egin nahi dutenaren arabera, hau da Batxilegora edo Lanbide Heziketara begira. Bigarren fasea, maila bakarrekoa izango da,
orain
arteko
DBH4.
Bi
modalitate
izango
ditu,
ordea,
Batxilergoari edo Lanbide heziketari begirakoak.
Curriculumean: 1.zikloa: Irakasgai tronkalak: Bio-Geo,1. eta 3. mailetan. Fisika-kimika, 2. eta 3. mailetan Geografia-Historia
11
Gaztelera eta Literatura Matematika. 3. mailan, bi matematika: matematika aplikatua ala akademikoa. 1.go atzerriko hizkuntza. * Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50koa izango da. Irakasgai espezifikoak espezifikoak: koak DBHko irakasgai espezifikoen blokean, ikasle guztiek heziketa fisikoa eta erlijioa (edo balore etikoak) edukiko dituzte. Honez gain,
ikasleek,
ondoren
agertzen
diren
irakasgai
espezifikoetatik gutxienez beste irakasgai bat, eta gehienez hiru, edukiko dituzte (kurtsoka ezberdinak izan daitezke): Kultura klasikoa Plastika “IniciaciĂłn a la actividad emprendedora y empresarialâ€? Musika 2. atzerriko hizkuntza Teknologia * Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia %50ekoa izango da. Espezialitate Espezialitate irakasgaiak: Bloke honetan, ikasle guztiek, hizkuntza koofiziala duten Erkidegoetan, hizkuntza koofiziala eta literatura irakasgaia edukiko dute. Ikasleek beste espezialitate irakasgai bat eduki ahalko dute, irakasgai espezifikoen bloketik hartuta, edo Administrazioak/ikastetxeak aukeratuta.
12
* Heziketa zibiko eta konstituzionala ikasmaila guztietan landuko da.
2. zikloan berriz, hau da, DBHko 4. kurtsoan,aurreko urteetako ikasgai tronkalez gain ikasleek irakaskuntza akademiko eta aplikatuen artean aukera egin beharko dute, alegia, Batxilergora ala Lanbide Heziketara.
Irakaskuntza
akademikoa
aukeratuz
gero
ondorengo
irakasgaietatik bi hautatu beharko dituzte: Biologia-Geologia Ekonomia Fisika-Kimika Latina. Eta, irakaskuntza aplikatua aukeratuz gero berriz hauetako bi: Jarduera Profesionalekiko Zientzia Aplikatuak. Enpresa eta Jarduera Ekintzaileen Hastapenak Teknologia. * Irakasgai hauen gutxienezko ordutegia %50ekoa izango da. Irakasgai espezifikoak: espezifikoak Irakasgai espezifikoen blokean ikasle guztiek Heziketa Fisikoa eta Erlijioa (edo Balore Etikoak) edukiko dituzte. Horietaz gain,
ikasleek,
ondoren
agertzen
diren
irakasgai
espezifikoetatik gutxienez beste irakasgai bat, eta gehienez hiru, izango dituzte: Kultura Klasikoa Kultura Zientifikoa Plastika
13
Arte Eszenikoak eta Dantza Filosofia Musika 2. Atzerriko Hizkuntza Informazio eta Komunikaziorako Teknologia Irakasgai
ardatzetako
irakasgai
bat,
edukietan
sakontzeko. Hartu ez den ardatzeko irakasgaietako bat. * Ziklo honetan, irakasgai espezifikoen gehienezko ordutegia %50ekoa izango da. Espezialitateko irakasgaiak: irakasgaiak: Bloke honetan, ikasle guztiek, hizkuntza ofizialkidea duten erkidego
autonomikoetan,
ofizialkideko
irakasgaia
Hizkuntza
landuko
dute.
eta
Literatura
Ikasleek
beste
espezialitate irakasgai bat eduki ahalko dute, irakasgai espezifikoen
bloketik
hartuta,
edo
administrazioak/ikastetxeak aukeratuta. * Heziketa Zibiko eta Konstituzionala ikasmaila guztietan landuko da.
Ebaluazioa: Ebaluazioa
DBH
amaierako
ebaluazio
nazionala.
Kanpoko
espezialistek egin eta baloratuko dute. Honakoak ebaluatuko dira: ardatzeko irakasgai guztiak; espezifikoetatik, Heziketa Fisiko edo Erlijioa ez den beste irakasgairen bat. Egin den presioagatik, onartu egin dute hizkuntza ofizialkidea ere ebaluazio honetan sartzea. DBHko titulua eskuratu ahal izateko
14
etapa amaierako kanpo ebaluazioa gainditu beharko da. Titulua eskuratzeko nota ponderatua honela osatuko da: %70a eta %30a (azken kanpo ebaluazioko nota).
BATXILERGOA:
Egitura: Egitura 4 batxilergo mota izango dira (Zientziak, Gizarte zientziak, Humanidadeak, Artea) Curriculuma: Curriculuma
4
batxilergotan
irakasgai
tronkalak,
irakasgai
espezifikoak eta espazialitate irakasgaiak. Tronkalek gutxienez ordutegiaren %50a izango dute. Espezifikoena berriz, gehienez, %50a izango da. Euskara, espezialitate irakasgaia izango da. Ebaluazioa: Ebaluazioa Batxilergoko amaierako ebaluazio nazionala. Kanpoko espezialistak eginda eta baloratuta. Honakoak ebaluatuko dira: irakasgai tronkal guztiak, espezifikoetatik, heziketa fisiko edo erlgioa izango ez den irakasgai bat. Presioengatik, hizkuntza koofiziala ebaluazio honetan sartzea onartu dute.
LANBIDE HEZIKETA:
Egitura: oinarrizko lanbide heziketa sortuko dute.. Sartu ahal izateko ikasleak 15 urte eduki eta DBHko lehenengo zikloa gainditu beharko du, hau da, DBH 3. Edo, 15 urte, DBHko 2 maila eginda, eta aurretik ikasturte bat errepikatuta. Oinarrizko Lanbide Heziketa da ikasleei eskainiko zaien eta inora ez doan ibilbidea da. Alegia, ez da modu zuzenean erdi mailako Lanbide Heziketara pasako.
15
5 LOMCE IRAKURKETA IRAKURKETA INTEGRALA Klase ikuspegitik: Klase ikuspuntu batetatik erreparatuta, lege honek bete-betean jotzen du egungo errealitate gordina berproduzitzera. Lan merkatua prekarizatzen
dagoen
momentu
berean
egindako
legea
izanik
(aldaketa kontzientea), hau onartuko duten ikasle sumiso eta akritikoak bilatuko dituen hezkuntza sistema bat bilatzen dute. Hezkuntza publiko eta herritarraren finantziazioa apalduz eta hezkuntza egoki bat bilatu nahi dugun gehiengoari kalitatezko hezkuntza ukatuz. Auto finantzatzeko arazorik ez duten eskola elitista urrien eta eskolen gehiengoen arteko jauzia handiaraziko du guzti honek. Horrela, lan merkatura salto egiterakoan, sistemikoa izango den lan banaketa bat bultzatuz. Prekarietatean biziko den gehiengo langilegoa eta berau esplotatuko duen elite txiki bat sortzeko legea da honakoa. Ikasleak gero eta lehenago sailkatuz, diru sarreren araberako hezkuntza proiektuak banatu nahi dituzte. Ikasketetan ikasleek erakutsitako gaitasunetatik kanpo, zenbaki hutsetan eta kanpo ebaluazioen menpe, egingo dute banaketa. Bide bati erreparatuz eta Ikasketa Unibertsitarioek eskatuko duten diru nahiz baliabide “inbertsioa� kontuan hartuz, bide hau hartzea zailduko du. Honek, hezkuntza eskubidea goitik behera ukatuz. Hori
gutxi
balitz,
ikasleen
arteko
eta
ikastetxeen
arteko
konpetentzia bultzatuko da ezinbestean. Modu honetara, kanpotik ebaluatuko diren azterketa batzuen bitartez zentro eta ikasle guztiak sailkapen baten menpe egotea bilatuko dute. guztien
arteko
borroka
antzu
batean
murgilduz,
Horrela,
komunitate
baloreak deseginez eta parte hartze eta elkarlan guztiak deuseztuz.
16
Nazio ikuspegitik: LOMCEren bitartez euskal herritarrok hezkuntzaren gainean dugun erabakitzeko eskubide guztia deuseztu nahi da. Nazio nahiz herritar gisa gure herria eraikitzeko ditugun mekanismoak ukatu nahi zaizkigu. Euskara, besteak beste, erahiltzea da lege honen helburu argia. Aurretiaz
ezagutu
ditugun
hizkuntz
politikek
Euskal
Herria
euskalduntzen ez dutela adierazi badugu, inposatu nahi diguten hizkuntz eredu
berriak euskaldunak direnak erdalduntzea
du
helburu. Euskara hirigarren mailan ezartzen LOMCEk, euskaldun egiten gaituena desagertarazteko asmoz. Bestalde, Curriculumaren uniformizazioa dakar. Izan nahi duguna ukatuz, nahi dutena izatera behartu nahi gaituzte: “EspaĂąa, una, grande
y
libre�.
Berdintasunaren
izenean,
gure
errealitateak
eskaintzen digun abiapuntua albo batera utzi, mundua ulertzeko modu anitzak ukatu eta Espainiar hauen partikulartasunak inposatu nahi dizkigute. Gaur egun arte, izan dugun autonomia urri eta faltsua ere lapurtzea dute helburu, zentralizazioan urratsak emanez.
Ikuspegi feministatik: Erabat
ukatzen
dizkigu
herritarron
eskubideak.
Sistema
heteropatriarkalean oinarritutako botere ha rremanetan sakontzea baita hezkuntza lege atzerakoi honen oinarria. Pertsonen gaitasunak kontuan izan gabe, hauek indartzeko behar diren metodologia eta didaktikak albo batera uztea dute helburu. Homogenizazioaren izenean, eduki sistema konkretu bat jarri nahi dute martxan; non, sentimenduak azaltzeko, harremanak lantzeko naiz parte-hartzeko gaitasunak albo batera uztea ekarriko duen.
17
Pertsonak baino, lan merkatu prekario batean arituko diren robotak eraiki nahi dituzte. Adimen lojiko-matematikoa gailentzen da guztien artean erreforma honen baitan eta gainontzeko gaitasun nahiz adimenak 2. nahiz 3.mailan kokatzen dira. Honi jarraiki, ikasle adimentsuak eta inozoen arteko bereizketa areagotu nahi dute,
inola
ere ez,
pertsonon garapena eta kritikotasunean oinarritutako heziketa. Hori gutxi balitz, bizi espektatiba jakinak inoiz baino goizago eraikitzeko
hautua
egin
dute.
LH
edo
Batxilergoaren
arteko
aukeraketa goiztiarraren ondorioz, sistemak partriarkarrak inposatu nahi dizkigun espektatibeei aurre egiteko aukerak murrizten ditu. Honek zailtasunak dakartza, norbere ibilbidean bakoitzak benetan nahi
duen
hori
aukeratzerako
orduan,
izan
ere,
aukeraketa
inkontzienteagoa egitea ekar lezake honek. Jendarte eraldaketari begira, atzera pauso izugarria da hau. Lege honek ez du inongo unetan hezkidetza aipatu ere egiten. Eta hori
gutxi
balitz,
sexu
bereizketa
egiten
duten
ikastetxeei
finantziazio publikoa bermatuko zaiela dio, legez bermatuz sexu bereizketa.
6 IKASLE ALTERNATIBA Baina
ikasleok
hezkuntza
badugu
ereduaren
aldarrikatzeaz
gain,
alternatiba!
gainean hitzak
Euskal
erabakitzeko
ekintza
herritarrok dugun
bilakatzean
gure
eskubide
datza
gakoa,
gaurdanik eraikuntzari ekitea. Horregatik, lege arrotzen aurrean herri gisa indarrak batu eta borrokatzeaz gain, Euskal Herrian behar dugun hezkuntza sistema
18
inguruko eztabaida zabaldu behar dugu. Ez gara hutsetik hasten, ordea. Aspaldi hasi zen herri hau bere hezkuntza
sistema
Eleanitzak
Sortzeko
Proposamena
proiektuak.
Ezinbestean
bezalako
eraikitzen.
Horra
hor,
edota
Ikasle
Euskal
hezkuntza
Euskaldun
Curriculuma
burujabe
baten
oinarrizko zutabe direnak. Proiektuak, izan baditugu, orain esku artean hartu eta ikastetxeetan egunerokotasunean martxan jarri besterik ez dugu egin behar. Eta hori gutako bakoitzaren esku dago, gure ardura da. Ikasleok, hezitzaileak, familiak, komunikabideak, lagunak‌ hots, herria eta herritarrak, guztiok gara heziketa prozesuko partaide, eta beraz, arduradun.
Ezin
dugu
hezigunea
herritik
isolatu,
edota
hezkuntzaren gaineko eskuduntza etsaien esku utzi. Guztion parte hartzea beharrezkoa da hezkuntza herriaren nahiz herritarren erdigunean kokatzeko. Eta beraz, ikasleok, subjektu gisa, bakoitzak bere klasetik bertatik ekin diezaiokegu eraldaketari. Ikastetxeetan dauden talde eta batzordeetan aktibo parte hartuz, herriko edo hiriko curriculuma eraikiz edota hezkuntza batzordeak
sortuz nahiz berauetan parte
hartuz.... hamaika aukera dauzkagu borrokarako. Bildu ditzagun elkarren indarrak eta bakoitzak beretik emanez helduko gara biharko egunez hezkuntza propio bat eraikitzera.
Ekin lanari eta aurrera!
19
20
21