IKASLE ETORRI BERRIAK ESKOLATZEKO JARRAIBIDEAK
Honakoaren bidez, ikasle etorriberriak eskolatzeko protokoloa aurkeztera gatoz.
Lehenik eta behin jakin behar dugu familia hauen matrikula eskaerak bi bideetatik iritsi daitezkeela: 1. Familiak zuzenean Hezkuntza Sailera jo ezkero, bertako Eskolatze Batzordeak erabaki behar du ikaslea(k) non eskolatu eta gurean eskolatzea erabakitzen duenean, idatziz emango digu hartutako erabakiaren berri. 2. Familia zuzenean Ikastolara etorri ezkero, Ikastolak Eskolatze Batzordeari luzatu behar dio eskaera eta haren erabakiaren zain egon beharko du.
Behin Eskolatze Batzordearen erabakia jakinik, honakoak dira eman beharreko pausuak:
1. Lehenik zuzendaritza taldea familiarekin bilduko da eta Ikastolaren inguruko oinarrizko informazioa emango dio, hala nola, ikaslea eta familiaren aurreneko informazioa jaso: Egindako ibilbide migratorioa, familia hizkuntzak, eskolatze prozesua, ikasketa espedientealiburua... Eman beharreko informazioaren artean honakoak egongo dira: Hezkuntza proiektu, hizkuntza eredu eta metodologiaren informazioa, “Ohar eta Arauen txostena”, “Guraso Elkarteko aurkezpen liburuxka”...
2. Itzultzailea behar izanez gero, Zuzendaritza Gipuzkoako Konpentsatorioari itzultzailearen eskaera egingo dio.
Heziketa
3. Familiak emandako informazioa jaso ondoren, aholkulariak beharrezko ikusten badu, ikaslearekin bileratxo bat deituko du eta behar adinako frogak pasako dizkio zein mailarekin datorren baloratu ahal izateko.
4. Zein mailatan eta lekuan eskolatuko den erabakitzeko, Zuzendaria, Ikasketa burua eta Aholkularia bilduko dira. Erabakia hartzeko dauden faktore guztiak kontuan hartzen saiatuko dira: Ikaslearen jatorria, maila, dagokion ikastaldearen ezaugarriak, ikastaldean etorri berri gehiago dauden edo ez...
5. Maila eta lekua erabakia dagoenean tutorea edo tutoreak (zalantza kasuetan) bilduko dira hartutako erabakia arrazoitu eta jakinarazteko. Tutoreen iritzia jasoko da eta faktore berriak atera edo ezadostasuna egon ezkero 4. puntuan agertutako taldean bilduko da berriz ere Behin Betiko erabakia hartzeko.
6. Behin betiko erabakia hartu ondoren gutxi gora behera aste bete edo 2 asteetako epea jarriko da HARRERA PLANA prestatu eta ikaslearen berariazko PLANGINTZAORDUTEGILAGUNTZAK aurreikusi eta eskolatu dezagun .
IKASLE FAMILIEI EGIN BEHARREKO HARRERA PLANA
1.- Ikasketa burua, hipia, dagokion tutorea eta irakasle espezialistak bilduko dira zehazteko zein material erabiliko dituen gelan ikasgai desberdinetan. Indartze neurriak behar izatekotan zehaztu beharko da zein irakaslek emango dizkion, zenbat saio, non eta zein arlotan. Ikaslearen ordutegia zehaztu beharko da.
2.- Tutoreak eta ikastaldeak gelan harrera egingo diote etorri berriari hipiaren laguntzaz: aurkezpenak, ikasle enbaxadorea, jarduera ezberdinak besteak jabetzeko eta ikasteko nondik datorren…. Gela girotuko da ( bere herrialdeko
janari, argazki edo bestelako informazioak ...)
3.- Tutorea, espezialistak, ikasketa burua, hipia eta aholkularia bilduko dira ikaslearen banakako interbentzio-plana egiteko( materiala, ordutegia, indartze neurriak…) taldean murgiltzen lagunduko diona eta ikasketa-prozesua bideratuko duena. Plan honetan honakoak zehaztuko dira:
● Sustatu behar diren helburu eta ikaskuntzak eta horiek zein hizkuntzatan egingo diren. ● Gela barruan egiteko: zein esparrutan, zer-nolako baliabide motak( giza baliabideak edota materialak: eskolako materiala moldatzea, familiako hizkuntzan idatzitako liburuak…) ● Gelaz kanpo egiteko: landuko diren esparru eta edukiak, parte hartuko dutenak… ● Ikasle
berriari
integratzen
lagunduko
dioten
tutoretza-izaerako
jarduerak. ● Lan-planaren ebaluazioa eta jarraipena egiteko irizpideak, prozedurak eta
egutegia
4.-Hipiak euskara ikasteko saioak antolatuko ditu oinarrizko hizkuntza tresnak lortzeko helburuarekin. Ikaslearen banakako plana egingo du tutorearekin batera. Honi ezinbestekoa deritzogu, horrela hipiarekin ez dagoenean tutoreak badaki zertan ari garen. Ahal dela, gelako martxarekin bat egiten saiatuko da, honetarako ezinbestekoa
izango du tutorearekin etengabe aritzea.
6.- Etorri berria den ikaslearen herrialdeko informazioa bilatzen saiatuko dira tutorea eta hipiaren artean. Azken honek duen informazioa pasatuko dio geletan landu ahal izateko. Hasierarako piktograma batzuen laguntzaz baliatuko gara ikasleen ulermenerako, ikastolako leku desberdinak adieraziko dira bertan eta
hauek erabiliz identifikatu eta ikasiko dituzte. Komeni da gelan egiten diren ekintzei lotzeko ere bestelako piktogramak egitea eta horrela hasierako inkomunikazioa horretan lagungarri egingo zaigu.
HAUR HEZKUNTZARAKO HARRERA PLAN EREDU BAT, FAMILIARI IDATZIZ EMATEKO DOKUMENTUA
1 Pasos a seguir para hacer más fácil el inicio:
1er día: día de visita. A las 9:00.Acudirá con un@ familiar a la clase. Haremos las presentaciones, y conocerá el espacio que va a compartir en adelante.
2º y 3er. día: A las 9:00. Acudirá acompañada de l@ mism@ familiar. Esta persona se sentará en el pasillo. La niña podrá entrar y salir tantas veces como lo necesite. La puerta de clase permanecerá abierta. Permanecerán en la ikastola hasta las 10:30.
4º día en adelantes: A las 9:00 acudirá acompañada a la clase, pero se despedirán hasta las 11:00.A esta hora la esperarán en el patio. Cuando complete el horario de mañana, podrá iniciar el de la tarde.
2 Recomendaciones:
Explicar claramente a la niña los pasos a seguir.
No crearle falsas expectativas: “lo vas a pasar muy bien”…..etc. En la ikastola, como en la vida, nos enfrentamos a todo tipo de experiencias, a veces estamos content@s, otras veces enfadad@s, nervios@s... Sencillamente hay que ir a la ikastola, porque es donde acuden los niñ@s de su edad.
EL EUSKARA: Es el idioma en el que vivimos en la ikastola, por lo que es fundamental que lo adquiera cuanto antes. Tendrá profesor de apoyo, pero no será suficiente. Recomendamos que utilicéis todos los recursos posibles : T.V. en euskara, videos, canciones…Es importante también que, fuera del horario escolar, tenga alguien que le pueda ayudar en el proceso de aprendizaje.
3 Información que pueda ser importante para la profesora, y que compartiremos en otra reunión que haremos próximamente: alergias….. como se ha desenvuelto en la escuela infantil al que ha acudido. 4 Lo que tiene que traer:
carpeta de plástico (clase de música) “bata” para plástica. botella de agua pequeña.