2 INFORMAZIO OROKORRA
KURTZEBARRI ESKOLAKO HEZKUNTZA IZENBURUA
PROIEKTUA
IKASTETXEAREN IZENA
KURTZEBARRI ESKOLA HLHI
HELBIDEA
SANTA KURTZ 19
POSTA KODEA
20550
HERRIA
TEL/FAX
943790049/ E-POSTA
ARETXABALETA
012015aa@hezkuntza.net
943793806 WEBGUNEA
www.goieskola.net/kurtzebarrilh
BERRITZEGUNE
EIBAR
2
2
3
AURKIBIDEA:
1-NORTZUK GARA 1.1 IKASTETXEAREN HISTORIA ETA TESTUINGURUA 1.2 IKASLEEN JATORRIA 1-3 MAILA SOZIO-EKONOMIKOA 1-4 HIZKUNTZEN TRATAERA
2-ZER NAHI DUGU. OINARRIZKO HELBURUAK. KURTZEBARRI ESKOLA DEFINITZEN DUTEN PRINTZIPIOAK HAUEK DIRA: 2.1 EUSKALDUNA. 2.2 LAIKOA ETA INKLUSIBOA. 2.3 DEMOKRATIKOA. 2.4 BERRITZAILEA. 2.5 AUTONOMIA. 2.6 SORMEN GAITASUNAK ETA IRITZI KRITIKOAREN BULTZATZAILEA. 2.7 HERRIARI ETA BERTAKO ERAKUNDEEI LOTUTA. 2.8 GIZARTE ETA GURASOEN ESKAKIZUNEI ERANTZUTEN DIENA. 2.9 INGURUMEN ETA JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMETITUA. 3- ZER EGITEN DUGU. 3.1 LEHEN ASMOA 3.2 IKASTETXEKO ZERBITZUAK 3.2.1 JANTOKIA 3.2.2 GARRAIOA 3.3 IKASLEENTZAKO EKINTZA OSAGARRIAK 3.4 IKASLEEN GURASOEKIKO ARRETA 4-NOLA EGITEN DUGU. KURTZEBARRI ESKOLA LH-KO ORGANIGRAMA
3
3
4
1- NORTZUK GARA 1.1 IKASTETXEAREN HISTORIA ETA TESTUINGURUA
Kurtzebarri eskola, Aretxabaletan, (Deba- Goiena, Gipuzkoa) dagoen eskola publikoa eta doanekoa da, bertan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleak biltzen dira. Azken ikasturteetan hiru lerrotako ikastetxea bilakatzen ari da. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle kopurua 445 da, 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrez osaturik. Tutore eta arlo ezberdinetako espezialistak barne, guztira 43 irakasle gara. Aretxabaletak 6.728 biztanle ditu. Azken urteetan eraiki diren etxebizitzen kopuruak gora egin duen heinean, biztanleriak ere joera hori erakutsi du.
Badirudi ere,
datozen urteetan joera hori mantenduko dela eraikitako etxe berriak habitatuak izan arte. Biztanleriaren profil linguistikoari dagokionez, Aretxabaletan, 2012an Soziolinguistikako Klusterrak egindako kale neurketan, besteak beste, emaitza hauek erakutsi zituen: 2-14 bitarteko haurren
euskararen erabilera %70,8koa dela,
biztanleria orokorrari dagokionez berriz, % 49koa da, nahiz eta ezagutza 62,5koa izan.
1.2 IKASLEEN JATORRIA
Kurtzebarri Eskolako ikasle gehienak Aretxabaletakoak dira, bai hirigunekoak bai elizateetakoak ere. Banaka batzuk berriz, Gatzagatik eta Eskoriatzatik ere etortzen dira nahiz eta hauek dohaineko garraiorik ez izan. Gainera, azken urte hauetan, ikasle etorkinak ere matrikulatu dira eskolan.
1.3 MAILA SOZIOEKONOMIKOA
Eskualdeko beste herriek bezala, herriko ekonomia jarduera nagusiena industria denez (MCCko industria kooperatibak), Aretxabaletako biztanle gehienek, herrian bertan bizi dira eta portzentaje txiki batek ( 373) inguruko
4
bederatzi auzoetako
4
5 baten. Ildo horretan, esan dezakegu, eskolako ikasleen familien maila sozio-ekonomiko ertaina dela; nahiz eta, behe eta goi mailako familiak ere baditugun. Bestalde, maila kulturalari dagokionez, guraso gehienek lehen eta erdi mailako ikasketak dituzte, baina badaude goi-mailako ikasketak dituztenak ere.
1.4 HIZKUNTZEN TRATAERA
Kurtzebarri eskolaren ikasleen profil linguistikoa oso dinamikoa izan da azkeneko hamarkadetan. Eta, zalantzarik gabe, dinamismo honetan zerikusi handia izan dute hizkuntza ereduak eta horiekin batera eratu eta gaurkotu diren ikas-ereduak. Ikastetxearen
traiektoria
linguistikoa
labur
esanda,
honako
hauxe
izan
da:
Gaztelerako eredu elebakarraren ibilbide luze baten ondoren (A ereduaren presentzia bakarraz),
79-80 ikasturtean D ereduko ikastalde bat martxan jartzen da, guraso
talde baten ekimenari esker. Sasoi horretan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ezarritako hizkuntza ereduen arabera B eredua abian jarri zen; era horretan A, B eta D ereduko lerroak bereizten zirelarik. Eredu horiek zenbait aldaketa ekarri zituzten bai antolaketa eta bai metodologia mailan ikastetxean. A eredua desagertzen joan zen heinean, B eredua indartzen joan zen, D ereduko linea bat mantenduz. Hala ere, B eredurako proposaturiko helburua ez zen lortzen. Helburu hori, ikasleak hizkuntza bietan (euskaran eta gazteleran) konpetentzia linguistiko maila egokia edukitzean zetzan. Alabaina markaturiko helburu hau, betetzen edo lortzen ez zela ikusirik, Quebec-en garatutako murgiltze programen hedapena Kataluniatik Euskal Herriko zenbait ikastetxetara zabaldu zen. Hain zuzen ere, Kurtzebarri eskolan (1987-88) eredu
hau
inplementatu
Departamenduaren
zen
aholkularitzaz.
Eskoriatzako Jakina
Irakasle
da,
eredu
Eskolako horrek
Hizkuntzen aurrerapauso
esanguratsuak ekarri zituela euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko. Murgiltze ereduaren ezarpenarekin batera hizkuntza eta berau ikas-irakasteko metodologia gaurkotu zen, hizkuntzaren ikuspegia zeharo aldatuz. Geroago ere, hizkuntzarekin loturiko
gaiak
eta
adimen
emozionalaren
trataera
izan
dira
irakasleen
prestakuntzarako ardatz nagusietakoak. Urte batzuk beranduago, atzerritar hizkuntzaren sarbide goiztiarrarekin, fase berri bati eman genion hasiera, eta, hasiera bateko eskola elebakarra izatetik, HH eta LH curriculumetan hiru hizkuntza izatera pasatu ginen: euskara, gaztelania eta ingelesa.
5
5
6
Euskararen kasuan, hizkuntza bera ikasteko, curriculumeko beste edozein arloko edukien ikaskuntzaren bitartez egiten da. Hots, curriculumaren edukiak hizkuntz edukiak bilakatzen dira; aldi berean edukiak eta hizkuntzaren ezagutza eta erabilera uztartzen baitira. Gaztelania eta ingelesaren ikas-irakaskuntza hizkuntza bakoitzaren ezagutzan oinarritzen da. Hala ere, aplikatzen den metodologiak euskaran jarraitzen denarekin elementu komunak konpartitzen ditu: hizkuntzaren erabileran oinarritzea eta proiektu komunikatiboak burutzea, hain zuzen. Eredu berri horren ezarpenarekin eta eskola euskalduntzeko hartu ziren konpromiso (Euskara Normalkuntza Plana) eta beste hainbat jarduera osagarriei esker (antzerki astea; literatur astea; eskola eguna; geroago, udazkeneko jaia...) eskolaren irudia zeharo aldatzen joan da; euskaldunagoa eta herritarren nahietatik gertuagoa bilakatuz. Era horretan, herriko gurasoen konfiantza eskolarekiko sendotzen joan da, eta, ikasturte-ikasturte, ikasle kopurua poliki-poliki gora egin duen arte. Kontutan hartu behar da, bestalde, gure inguruan izen handiko lehiakideak izan ditugun eta ditugun arren, Kurtzebarrik lortu dituela Aretxabaletan bere plaza eta bere ahotsa ere, eskolaren aukera defendatzen jarraitzeko. Nola nahi ere, kontzienteak gara gizarte eskakizunei ezin diegula muzin egin eta alertan egon behar dugula beti, gurea aurrera atera nahi badugu.
2-ZER NAHI DUGU. OINARRIZKO HELBURUAK. KURTZEBARRI ESKOLA DEFINITZEN DUTEN PRINTZIPIOAK 2.1 EUSKALDUNA. –
EUSKARAREN ERABILERA bultzatu elkarren arteko harremanetan, hala eskola giroan, nola kanpoan.
–
EUSKAL KULTURA bultzatu, haren ezagutza, transmisio eta bizipenari loturiko jardunak eratu.
2.2 LAIKOA ETA INKLUSIBOA. –
Curriculuma eta hezkuntza sistema osoa ikasleen garapenaren zerbitzura jarri,
eta,
ez
alderantziz,
hau
da,
ez
ditugu
ikasleak
curriculumaren
garapenaren eta gauzatzearen zerbitzura jarriko.
6
6
7 –
Harreman
orekatu
eta
eraikitzaileak
ezarri,
pertsonekin
era
solidarioan jokatuz, sexu, gizarte-klase, siniste, arraza eta beste ezaugarri indibidual eta sozialetan oinarritutako bereizkeriak baztertu, beraz ekitatea elkartasuna eta aukera berdintasuna izango dira gure proiektuaren oinarri. –
Ikasle
guztien
ezberdintasunak
errespetatuz,
orekatzeko
elementuak
ahalbideratu. 2.3 DEMOKRATIKOA –
Funtzionamenduari dagokionez, eskola komunitatea osatzen duten talde guztien partaidetza ahalbideratu eta sustatu.
2.4 –
BERRITZAILEA Gure berrikuntza proiektu nabarmenena Hizkuntzen irakaskuntzari lotua dago eta horren ibilbidea honako hau izan da: Murgiltze ereduaren ezarpenarekin batera, hizkuntzen irakaskuntzarako metodologiaren berrikuntzari ekin genion. Gure erreferentzia markoa Proiektuetan oinarritutako irakaskuntza izan zen eta, gaur egun ere, bera da.
Proposamen didaktiko horretan, curriculumeko
arlo bat eta hizkuntza bera uztartzen dira proiektu bat burutzeko. Era honetan, egoera komunikatibo bati lotuta, ahozko zein idatzizko testu-genero mota bat lantzen da sistematikoki. Proiektu bukaeran burutu behar den testua ekoizteak komunikazio egoerak irudikatzeaz gain, arloko edukiak menperatzea eskatzen du, eta, hauekin batera, diskurtsoaren ekoizpena ahalbideratuko duten unitate linguistikoak ere. Sekuentzia Didaktikoaren bidez antolatzen da testuaren lanketa sistematikoa, eta, barne-sekuentziok edo tailerrak, bukaeran burutuko duten azken xedea edo eginkizun komunikatiboaren inguruan antolatzen dira. Horrela,
planifikatuko
diren
jarduera
guztiak
xede
hori
burutzeko
bideratuta egongo dira. Beraz, edukien antolamendua ez da modu isolatu batean gauzatuko, baizik eta era global eta bateratuan. Honekin lotuta, komeni da
argitzea, mintzagaiak (proiektuetan jorratzen diren gaiak) ere,
ikasleen maila
kognitibora
egokituz,
progresio
koherente
batean
planifikatuko direla. Bestalde, xede komunikatibo zehatz bat izateak, ikasi behar denari koherentzia emateaz gain, aprendizaiari esanguratasuna ematen dio. Izan ere, ikasleak, hasieratik baitaki zer egingo duen, zertarako eta
7
7
8 norentzat, eta honek, zentzua ematen dio ikas prozesuari. Guzti honek, motibagarriagoa izan daitekeen markoa eskaintzen du eta jakina denez, aldagai hau oso eraginkorra bilakatzen da edozein hizkuntzaren aprendizaian. –
Hizkuntza
arloan,
ahozko
hizkuntza
azpimarratu
nahi dugu;
izan
ere,
curriculumetan idatzizkoari ematen zaion garrantzia bera ematen diogu baita ahozkoari ere. –
Matematika arloan, ez dugu aparteko berrikuntzarik egin, gure aukera Luis Peredaren metodoa izan da eta proposamen horren ildotik lantzen dugu arlo hori. Hala ere, azken urteotan, problemen ebazpenetarako testuinguru errealak hartzen ditugu, zenbaitetan; ahozko hizkuntza eta taldeko lana uztartuz.
Guzti
hori
aurrera
eramateko
irakaslegoaren
formazioa
ezinbestekoa
da.
Horregatik, urtero-urtero, prestakuntza plan bat diseinatzen da; curriculuma, A21, teknologia berriak, ikaskuntza kooperatiboa, ahozkotasuna eta beste zenbait alderdi jorratzeko. 2.5 AUTONOMOA –
Gure errealitatetik abiatuta gure hezkuntza proiektu propioa aurrera eraman.
2.6 SORMEN GAITASUNAK ETA IRITZI KRITIKOAREN BULTZATZAILEA. –
Metodologia
aktiboak
eta
malguak
erabili
eta
kalitatezko
irakaskuntza
eskainiko dela ziurtatu. –
Arazoei erantzunak bilatu, erabakiak hartzeko gaitasuna eta eguneroko lana dira ikastetxeko metodologiaren ardatzak, ikasleak irakaslea eta beste ikasleak lagun dituelarik, bere edukiak eraiki eta lortzeko beharrezko dituen helburuak garatu ahal izateko, lan jarduerak bultzatu.
2.7 HERRIARI ETA BERTAKO ERAKUNDEEI LOTUTA. –
Herrian antolatzen diren ekintza kulturaletan biziki parte hartu: Udaletik, Loramendi euskara elkartetik, Arkupe kultur etxetik, Ibarra kiroldegitik musika
8
8
9 eskolatik,
trikitixa
eskolatik…
datozen
eskaintza
eta
proposamenetan. 2.8 GIZARTE ETA GURASOEN ESKAKIZUNEI ERANTZUTEN DIENA. –
Gaur
egungo
gurasoen
beharrei
erantzun
egokia
emateko
beharrezko
zerbitzuak antolatu. 2.9 INGURUMEN ETA JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMETITUA. –
Agenda 21eko proiektuan proposatzen diren gai ezberdinetako jarduerak curriculumean txertatu eta ekintzak jorratu.
3- ZER EGITEN DUGU. 3-1 IKASLEA BERA DA, HEZKUNTZAREN LEHEN ASMOA
Ikaslea bera da, hezkuntzaren lehen asmoa, eta bere nortasuna garatzearen aldeko apustua egiten du eskolak. Aldi berean gizartearekiko eta naturarekiko harreman orekatua lortzearen proposamenarekin. Ekimen bikoitz hori, interakzioa, komunikazioa, kooperazioa, kritikotasun eta sormenaren lanketaz, lortzen ahalegintzen da Kurtzebarri Eskola. Inklusibidadearen bidean, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei beharrezko baliabideak eskaintzen zaizkie. Horretarako ikasleak behatzen dira bakoitzaren gaitasunak eta beharrak antzemateko. Behaketa eta ondorengo jarraipena egiteko, batez ere tutoreak izaten du ardura, nahiz eta gainontzeko irakasleak ere honetan parte
hartu.
Aholkua
eta
laguntza
emateko,
laguntza
zerbitzuko
irakasleak
(aholkularia, pedagogia terapeutikoko irakaslea, entzumena eta mintzairako irakaslea eta Berritzeguneko zerbitzua)
elkarlanean aritzen dira. Errefortzuak ere, premia
duten ikasleentzat bideratzen dira: bi irakasle gela berean, programan moldaketak, taldekatze ezberdinak . . . Halaber, beste herrialde batzuetatik etorri berri diren ikasleei harrera plana egiten zaie; eskolatze prozesua samurtu eta, ahal den neurrian, euren beharretara egokitzeko.
9
9
10
Bide horretan kokatzen dugu baita, hezkidetza eta generoen arteko berdintasunari erantzuten dizkieten ekimen eta proposamenak; norbanakoaren izaera garatzen lagundu eta bestearekiko errespetua bermatzeko.
3.2 IKASTETXEKO ZERBITZUAK
3.2.1 JANTOKIA
Ikasle guztiei irekitako zerbitzua da. Kudeaketa zuzenaren bidez antolatuta dago. Ikastetxeak jangela zerbitzua eskaintzen du bi jantokitan. Batean HHkoek bazkaltzen dute eta, bestean, LH eta DBHkoek. Jangela bakoitzean begiraleak daude eta bazkaria zerbitzatzeaz gain, arratsaldeko klaseak hasi arteko aisialdian ikasleekin egoten dira jolas librean edo antolatuan. Eskolako jantokia zuzendaritza taldeak gestionatzen du. 3.2.2 GARRAIOA Eskolako hainbat ikasle auzo ezberdinetakoak direnez, autobus zerbitzua dugu. 3.3 IKASLEENTZAKO EKINTZA OSAGARRIAK Irakasle taldeak bideratzen ditu ikastorduetan antolatzen diren jarduera osagarriak. Ikastetxeko Gurasoen Elkarteak “Gurabarrik� antolatzen ditu eskolaz kanpoko jarduerak,
Eskola
Kontseiluko
Batzorde
Iraunkorraren
ikuskaritzapean.
Azken
urteetan, gurasoen beharrei erantzuteko, guraso elkarteak eskolarekin batera kudeatuta, zaintza eta ordutegi zabaleko zerbitzuak antolatzen ditu. 3.4 IKASLEEN GURASOEKIKO ARRETA Harremanak etengabeak dira Gurasoen Elkartearekin eta tutoreen eta ikasleen gurasoen artean, taldetan egiten diren bilera zein banan-banako elkarrizketetan ere. Gurasoen zalantza, kezkak argitzeko eta taldean hausnartzeko, adituen hitzaldiak eta tailerrak antolatu ohi ditugu urtero guraso eta irakasleen ardurapean.
10
10
11 4-NOLA EGITEN DUGU. Kudeatzeko eta parte hartzeko modalitatea. Ikastetxea kudeatuko duten kide anitzeko partaidetza-organoak honako hauek dira: Eskola Kontseilua Ordezkaritza-organorik
gorena
da.
Ikastetxeko
atal
guztiak
daude
horretan
ordezkatuta. Ikastetxearen funtzionamenduarekin zerikusia duten erabaki guztiak hartzen dira organo horretan. Guztira 30 kide izango ditu: gurasoen 15 ordezkari, zuzendaritza-taldeko 3 kide, Udaleko kide bat, guraso elkarteko ordezkari bat eta irakasleen 10 ordezkari. Batzorde Iraunkorra Batzorde honek bi eginkizun ditu: alde batetik, Eskola Batzordearen ohiko bilerarako deialdiak egitea, eta bestetik, gai zerrenda zehaztea. Eskola Batzordearen bileraren deialdia, gutxienez 48 ordu lehenago egin behar da. Batzorde Iraunkorreko kideak Eskola Kontseiluko ordezkariak dira. Batzorde Ekonomikoa Kudeaketa ekonomikoa kontrolatzea da bere eginkizuna. Eskola Kontseiluaren mende dago eta bere kideak Eskola Kontseiluko kide ere badira. Elkarbizitza Batzordea Eskola-komunitateko kideen arteko harremanak kudeatzen ditu. Batzorde hori ere Eskola Kontseiluaren mende eta organo horretako kideek osatuta dago. Ekintza Batzordea Eskolan antolatzen diren jai eta ekintzen antolaketan eta lanetan parte hartzea da bere eginbeharra. Batzorde honetako kideak Eskola Kontseiluko kideak ere badira.
11
11
12 Hezkuntza
Proiektua
garatzeko
daukagun
antolamendua
eta
funtzionamendua, behean agertzen den organigraman jasotzen da.
KURTZEBARRI ESKOLAKO ORGANIGRAMA
ESKOLA KONTSEILUA ZUZENDARITZA
GURASOAK
GURASO ELKARTEA
GELAKO GURASO ORDEZKARIAK ELAKRTEA
IRAKASLEAK
BATZORDE PEDAGOGIKOA
ZIKLOKO KOORDINATZAILEA
TUTOREA
12
NORMALKUNTZA BATZORDEA
IKASLEAK
ELKARBIZITZA BATZORDEA
AGENDA 21EKO ORDEZKARIAK
AHOLKULARIA
ESPEZIALISTA
LAGUNTZA IRAKASLEA
12