Zlorientabideak doc

Page 1

ZIRKULAZIO LIBREA ORIENTABIDEAK


SARRERA Txosten hau Pentsamenduaren Zirkulazio Librearen metodologiaren laburpen bat da. Metodologia honetan murgildu nahi/behar duenarentzat ineteresgarria eta argigarria izan nahi du. Horregatik, lehenik, oinarri metodologikoen aipua egiten da, ondoren funtzionamenduaz jarduten da eta azkenik irakaslearen lanaren gaineko irizpideak agertzen dira. Txosten honen abiapuntua Zirkulazio Librearen aurretiazko ahozko azalpen bat izan da (Eskolako klaustroari 2013­06­21ean egina). Beraz, badago irakurketa honekin batera ikus daitekeen material bisual­osagarria (txostenaren amaierako bibliografian agertzen da). Era berean, badago Antzuolako Eskolak sortutako dokumentazio zabalagoa denon eskuragarri.

I. ZERGATIK? OINARRI METODOLOGIKOAK Gure metodologiaren erreferentea ​ Antzuolako Herri Eskola da. Eta Piaget­en eta Tonucciren ideia psikopedagogikoak aintzat hartzen ditu: haurrek ikasteko baliatzen duten egoera naturala JOLASA ​ da eta horren bidez jakintzaren eta heziketaren oinarriak osatzen dituzte. Haurraren garapenean jolasak eta mugimenduak pentsamendurako progresioa egiten du eta zirkulazio libreak ibilbide natural horri eutsiz irakas­ikas prozesuetan erangikor izatea du helburu. Honako grafiko honen bitartez ikusten da haurrak mugimendutik pentsamendura egiten duen ibilbidea nolakoa den:


2­3 urteko etapan ekintza da bere garapenaren oinarria;

4­5 urteko etapan, ekintza gutxitzen doa, adierazpenak leku handiagoa bereganatzen du; eta errepresentazio grafikoa tartea izaten hasten da;

1 eta 2. mailetan ekintzaren lekua txikiagoa da, eta adierazpena eta errepresentazio grafikoa parekatu egiten dira.


EGITURA Horrekin guztiarekin bat datorren egitura eta lan estiloa du metodologia honek. Eta ondoko ezaugarriak ditu: 1­ Irakasle eredu jakina​ , ikasleen aurrean eskuhartze egokiari begira. 2­ Haurren interesak​ asetzen dituzten ​ Eremuen Antolaketa​ : ▪

Haurraren interes eta jakin minetatik abiatzen da

Material eta esperientzia aberatsak eskaintzen dira

Ikasketa esanguratsua bultzatzen da

Eremuak ondokoak dira: TOPAGUNEA

MAHAI­JOKOAK

ADIERAZPEN PLASTIKOA

ERAIKUNTZA

IDAZKETA­IRAKURKETA PSIKOMOTRIZITATEA (GELATIK KANPO)

3­ Ikasleen antolaketa ­ 2 urtekoak: eskolarekiko egokitzapenak garrantzi berezia duela uste dugu, eta horregatik beraien artean (adinkideak) soilik egiten dute zirkulazioa lehenengo orduan. Eta bi urtekoen gela bakoitzak espazio­eremu guztiak izango ditu. ­ 3 eta 4 urtekoek elkarrekin zirkulatzen dute eta 5 urte,eta 1ºeta2.mailakoak ere bai. Zirkulazioan elkarlanean jarrita bi adinen arteko interakzioa bultzatzen da, Era berean beraien arteko erregulazio, imitazio eta modelaketa gertatzen da.


II. NOLA EGITEN DA? FUNTZIONAMENDUA Bi gelen arteko ate amankomuna irekitzen da, eta ​ haur bakoitzak zer eta non egingo duen ERABAKIKO du. Beraz, haurrak bere ​ iniziatibaz eta ​ autonomiaz jardungo du. Era berean, espazioak eta denborak partekatzen dituztenez, ​ bateragarritasuna –haur guztiak nahi espazioetan lanean batera ari dira­ eta ​ interakzioa​ –ikasleen arteko elkarrekintza aberatsak­ gertatzen dira Aurreko honek gela­anabasa ditudien arren, ez da hala. Izan ere, funtzionamendurako irizpide eta orientabide orokorrak badaude eta eguneroko gelako dinamika eta antolamendua erregulatzen dute. ­

Lehenik, espazio ezberdinek material zehatzak dituzte. Material hauen hautaketa egokia egin behar da eta lan oso garrantzitsua da. Irakasleek aldez aurretik egiten dute lortu nahi diren helburuei begira.

­

Bigarrenik, material horiek erabiltze modu jakinak (lekutuak eta antolatuak) dituzte (ezin dira beren espazio­eremutik atera ad.) eta eta jasoketa arauak dituzte.

­

Hirugarrenik, lan ezberdinen permanentzia bermatu ohi da. Hartara, plastilinak, eraikuntza ezberdinek eta puzzleek erakusketarako aukera dute (Ikasleek beren izena papertxo batean eransten diote). Erakusketak egun batez iraungo du. Era honetan, Ikasleek besteen lanak errespetatzen ere ikasten dute.

­

Laugarrenik, espazioek jende kopuru zehatza har dezakete. Horrela, haurrak nahi duen espazioan lekurik ez badu, beste espazio batean lanean zain egoten ere ikasten du eta txandak errespetatzen.

­

Eta bosgarrenik, haurrek espazio bakoitzean dagoen lan aukeraren prozedura barneratzen du eta bere ikaskuntza prozesua erregulatuz joango da (ikasten ikasiz). Ad. Tenpera egiteko mantala jantzi, A­3 papera oholean jarri, izena idatzi, margotu, sekantean kokatu, eskuak garbitu, mantala kendu eta beste batek erabiltzeko lekuan utzi.

Haurrek funtzionamendu hau haseran esplizituki jasoko du baina pixkanaka­pixkanaka inplizituki jasoko du. Izan ere, kanpoko erregulazio batetik barne­erregulaziora pasako da. Metodologia honetan honetan oso lagungarri eta oinarrizko dira beraien arteko erregulazio, imitazio eta modelaketa.


TOPAGUNEA Espazio garrantzitsua da. Momentu horretan egunero taldea bildu/egin egiten da eta zirkulazio librea amaitu ondoren elkartu ohi gara. Topagunean ondokoak egiten dira: ­

Arduraduna

­

Erritualak: eguraldia, etorri direnak/ez direnak

­

Hizkuntza:Olerkiak,abestiak,ipuinak,asmakizunak

­

Lanen eta material berrien aurkezpenak

­

Zer lanetan arituko diren edo aritu diren

­

Proiektuak bideratu eta espazioetan txertatu.

Garrantzitsuena, hala ere, ​ ELKARRIZKETA BIDERATZEA da. ​ Eta haurrak horretan trebatzea ​ eta ahalik eta ​ etekin gehien​ ateratzea.

ELKARRIZKETA Elkarrizketak

haurren

interesetatik

abiatuko

dira,

ikuspuntu

desberdinak,

galdera­erantzunak…Oso gune garrantzitsua da: hemen ekintza edo proiektu desberdinak bidera daitezke. Proiektu hauek oso sinpleak eta iraupen motzekoak izan daitezke, batez ere adin gutxiko haurrekin. Irakaslearen lana izango da gaia interesgarritzat jotzen badu ­haur konkretu batek proposatu duelako, guretzako interes kognitibo handia izan dezakeelako eta abar­ “haritik tiratzea” eta elkarrizketa ekintza aberasgarria eragitea. Elkarrizketaren trebakuntzak haurraren garapen prozesu bati erantzuten dio eta irakasleak hura ezagutu behar du: Bertikala​ : bakoitzak bere gaia botatzen du, batak bestearekin ez du zerrikusirik. Irakasleak mantentzen du, antolatzen du. Helduaren interbentziorik gabe ez dago elkarrizketarik


Bertikaletik­Horizontalerantz​ : zailtasunak daude oraindik gaia mantentzeko,baina tarteka haurren artean ere ematen da elkarrizketa gutxieneko bat. Komunikazio horizontala: elkarrizketa haurren artean egiten da jada. Gaia mantentzen da eta beraiek bultzatzen dute mantendu ahal izateko. Beraz, irakaslearen papera bitartekari izatetik moderatzaile eta antolatzaile izatera pasako da haurrak adinean aurrera eta elkarrizketan trebatu ahala.

III. IRAKASLEAREN PAPERA

Espazioka antolatutako ikasgelan, itxura batean, etengabea da mugimendua: haur batzuk alfonbran zilipurdika, beste batzuk berbaldi alaian mozorrotzen, hango haiek eraikuntza jolasak egiten, honako hauek liburutegiko liburuei begira eta liburu horietako istorioei buruz mintzatzen…

1. ZER EGITEN DU?

Giro ziur eta afektiboa eskaintzen du. Hurbiltasuna sentiarazi behar du.

Haurren behar eta premiak ezagutzen ditu.

Pentsakera bultzatuko duen ingurune sozial eta materiala sortzen du .

Ideien elkartrukaketa bultzatzen du informazioa kudeatuz eta elkarrizketa lagun duela.

Arrazonamendu prozesuetan eragiten du

Haurrak berezko erabakiak hartzera animatzen ditu.

Haurrak berak baloreak eta portaera arauak eraikitzera bultzatzen ditu ikuspuntu desberdinak hartuta. Modu honetan, helduaren(irakaslearen) boterea gutxituz joango da.


Txokoa surpertzen du interesa apaltzen denean.

Berezko jolasean, irakaslea “jolasten utzi” behar du, eta ez “jolasarazi”.

Irakasleak, haurren jardueari so –begirada periferikoa­, elkarren artean ezartzen diren harremanei kontu egiten die, eta arretaz erreparatzen die sortzen diren jarduerei eta auziei.

Eta datu horiei esker, haurren eta jardueraren segimendu eta ebaluazio zehatza egiten du.

2. NOLA EGITEN DU? (Jarrera)

“Lehenik eta behin, ordenari buruz duen kontzeptua aldatu behar du, batetik, eta bestetik, pentsatu behar du haur bakoitza gai izango dela askatasunez aukeratu duen jarduera hori egiteko. Irakasleak, beraz, ikasgelako egoera antolatu eta prestatu beharko du, haurrek bertan egokiro jolas egin ahal izateko eta beren ikerkuntza nahiz sormen sena garatu ahal izateko. Irakasleak jardunbide hori barneratzeko denbora beharko du, jakina, baina pixkanaka­pixkanaka bere buruarekiko nahiz lan sistemarekiko segurtasuna lortuko du, eta horrela ez du inolaz uste izango denbora “alferrik galtzen” ari denik. Irakasleak bere buruarekiko nahiz ikasleekiko konfiantza beharko du, ikasgelaren gaineko kontrol zuzenik ez izateko eta tradizioan izan duen protagonismoa alde batera uzteko –irakaslea zen jakinduria guztien jabe­, eta ikasleen eta helduaren artean interakzio sarea sortzeko. Eta bide horretan astiro egin behar da aurrera”.


Oro har, irakasle jarduteak zera dakar ezinbestean: presarik ez izatea, entzuten jakitea, behatzea, egiten utzi eta birbideratzea, beharrezko laguntzak ematea eta bost zentzumenekin nahiz bihotzarekin arreta ematen jakitea. Denbora eta goxotasuna dira giltzarriak; haurrekiko nahiz gure buruarekiko patxada. Hezitzaileak garelako, denbora behar dugu bakarka nahiz taldean gure eskaerak, estrategiak, baliabideak, jarrerak eta kontraesanak berrantolatzeko. Irakasleak espazioen bidez lan egiten duenean, ezin du bakar­bakarrik jardun; ikastetxe guztiko irakasleen kidetasuna behar du, bai eta hezkuntza komunitate osoaren laguntza ere.

IV. OSAGARRIAK ­ Zirkulazio Librearen gaineko Ahozko azalpena/Power Point ­ Arantzazukoama Herri Ikastetxeko ZLren Metodologia bideoa ­ Antzuolako ikastetxean zirkulazioaren eta topagunearen gaineko materiala ­ Laguía MªJose. “​ Rincones de actividad en la escuela infantil​ ” (0­6 años). Cinta Vital. GRAO.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.