Ibilbide osasungarrien azterketa
1 Zergatia 2 Azterketaren nondik norakoak 3 Azterturiko ibilbideak 4 Ondorio-proposamenak
2015-VIII
1.- Zergatia Sedentarismoak sortzen dituen arazoak agerian daude. Munduko Osasun Erakundearen (WHO) arabera, heriotza arriskuaren eragileen artean, sedentarismoa laugarren tokian azaltzen da. Arazo honi aurre egiteko oinez ibiltzea izaten da irtenbide nagusienetariko bat. Kirol ohituren ikerketek erakusten digute oinez ibiltzea dela gehien aukeratutako jarduera, eta kirol-jarduera fisikoa egiteko arrazoi garrantzitsuenen artean osasuna aipatzen dute. Bestalde, gure gizartean pertsona zaharren kopurua gero eta handiagoa da, eta gainera persona zaharren artean jarduera fisikoaren beharra gero eta barneratuagoa dago. Errealitate honekin, kirol-jarduera fisikoa eta osasunaren arteko lotura gero eta estuagoa izango da administrazio publikoetatik sustatzen diren ekimenetan. Horren adibide, hainbat udaletan sustatzen diren “ibilbide osasungarriak”. Osasunarekin harremana duten hainbat hitz erabiltzen ari dira ibilbideak izendatzeko: "osasungarri", "osasuntsu", "bio", "saludable", “osasun”, “bihotz-osasungarria”... Ibilbide horien izendapena sustatzailearen erabakia izaten da, eta “osasun” kutsu horren zergatia ez da garbi geratzen.
Batzuen aburuz ibilbide guztiak osasungarriak dira, jarduera fisikoa sustatzeko tresna erabilgarriak baitira. Baina ibilbide guztiak osasungarriak badira, zergatik erabili erredundantzia hori? Hau da, “ibilbide” kontzeptuaren baitan osasunaren ezaugarria txertatuta badago, zergatik egiten da bereizketa hori? Ez badugu esaten “ibiltzeko ibilbideak”, zergatik esaten dugu “ibilbide osasungarriak”? Beraz, gure ustez, ibilbideen izendapenean bereizketa egiten duena onartzen ari da ibilbide guztiak ez direla osasungarriak, edo gutxienez ibilbide batzuk egokiagoak direla osasunaren ikuspegitik. Beste batzuen ustez, berriz, hainbat neurri hartzen ez baditugu, ibiltzeak bere ondorio kaltegarriak izan ditzake, trafiko istripuak, kutsadura, erortzeko arriskuak, desorekak, giltzaduretan sor daitezkeen kalteak eta antzekoak aipatuz. Lan honen bitartez, ibilbide osasungarrien eskaintza ezagutu nahi izan dugu ikuspegi praktiko batetik. Horretarako, egungo egoera aintzat hartuz, hemendik aurrera eskainiko diren ibilbide osasungarri berrietarako oinarrizko 10 proposamen eskaintzen ditugu dokumentuaren bukaeran.
2
2.- Azterketaren nondik norakoak Egungo eskaintza ezagutu nahi izan dugu. Horretarako, osasunaren ikuspegitik zeintzuk diren ezaugarri nagusiak eta ezaugarri horiek baieztatzeko adierazleak zehazten saiatu gara. Hauexek izan dira erabilitakoak: Ahalegin fisikoa: luzera, igoera eta jaitsiera metatuak, igotzeko eta jaisteko malda, atsedenguneak, etenak-jarraipena. Seguritatea: zoru irregularrak edo labainkorrak, oinez erraz ibiltzeko beste edozein ageriko traba, eskailerak, ibilgailu motordunen presentzia (segregazio hutsuneak / bidegurutzeak), toki partekatua bizikletekin, animalien arriskua, argi artifiziala toki ilunetan. Inguruaren eragina: alergia kasuentzako informazioa, ageriko kutsadura (keak-zaratak). Bertaratze jasangarria: herri edo garraio publikorako distantzia. Informazioa: iragarkiak-seĂąalitika, Internet. Ekipazioa: iturriak (ur edangarria), komunak, ariketak egiteko tresneria. Ezaugarri hauetan ezintasunentzako egokitzapenak ez dira aintzat hartu, egungo ibilbide osasungarriak ez baitaude egokituak. Azterketa egiteko, ibilbide bakoitzaren mapa edo GPS arrastoa lortzen saiatu gara sustatzailearen Interneteko argitalpenetan edo posta elektronikoz eskaturik. Behin lortuta, bertaratu gara eta aipatu berri ditugun adierazleak aztertu ditugu. Landa-lana egiteko ahozko azalpenak grabatu ditugu eta argazkiak egin. “Osasungarriâ€? hitz horren atzean zer dagoen ezagutu nahi izan dugu, deigarria egin zaiguna idatziz eta ibilbide bakoitzeko fitxa osatuz. Ibilbide bakoitzaren azterketa ibilbideak.euskadi.eus webgunean partekatu dugu eta txosten honetako azken puntuan, lanaren laburpena, 10 ondorio-proposamen bezala adierazi dugu, gaiaren inguruko hausnarketa sortzeko asmoz.
3
3.- Azterturiko ibilbideak Ez dugu aztertu eskaintzen diren ibilbide guztiak, baizik eta horien lagin bat. Informazioa eskuratzeko, ibilbidera bertaratzeko eta ibilbide zehatza zein den jakiteko erraztasuna aintzat hartu dugu ibilbideen aukeraketarako. Azterketan, bakarrik oinez egitekoak aztertu ditugu, korrika edo ipar ibilian aritzeko proposaturikoak azterketatik at utziz. Beraz, txosten honetan plazaraturiko hausnaketak lagin horri dagozkio. Eskaintza osoa ez izan arren, ikuspegi zabala jasotzen duelakoan gaude. Hauexek dira azterketa honetako ibilbideak: 1.- Burdinazko zubia (Donostia) info+
4
2.- Paseo Berria (Donostia) info+
5
3.- Haize Orrazia (Donostia) info+
6
4.- Anoeta Estadioa (Donostia) info+
7
5.- Kaputxinos (Errenteria) info+
8
6.- Fanderia (Errenteria) info+
9
7.- Iztieta (Errenteria) info+
10
8.- Txirrita-Maleo Galtzaraborda (Errenteria) info+
11
9.- Bentas Irun info+
12
10.- Soroxarta (Irun) info+
13
11.- Plaiaundi (Irun) info+
14
12.- Behobia (Irun) info+
15
13.- Santiago (Irun) info+
16
14.- Ibarla (Irun) info+
17
15.- Eskoriatza info+
18
16.- Plazaola (Lasarte) info+
19
17.- Atsobakar (Lasarte) info+
20
18.- Zubieta (Lasarte) info+
21
19.- Oria (Lasarte) info+
22
20.- Asteasu info+
23
4.- Ondorio-proposamenak 4.1.- Komunean zer? Zeintzuk dira 20 ibilbide hauek komunean dituzten ezaugarriak? Denak dira ibilbide motzak eta borobilak (irteera eta bukaera toki berean). Eskoriatzakoa da luzeena (9,56km), baina beste guztiak 6km baino motzagoak dira. Era berean, metatutako igoeradesnibela ez da handia. Gehiena 137m Eskoriatzako ibilbidean, baina esan dugun bezala ibilbide luzeena era bada, 14m/km –ko banaketa azalduz. Kokapenari buruz ere esan dezakegu denak daudela hiri/herritik hurbil edo bertan kokaturik. Beraz bertaratzea erraza da eta inguruan ohikoa da komunak eta eserlekuak izatea.
4.2.- Ibilbidea jarraitzea galdu gabe erraza izan behar da Ibilbidearen mapak ibilbidearen bidea erakutsi behar du zalantzarik sortu gabe, bestela ez da erabilgarria izango. Bidea balizatuta ez badago, ibilbidearen hasieran mapa bat jartzearekin segur aski ez da nahikoa izango. Mapan argi geratu behar da zein den irteera, helmuga eta ibiltzeko noranzkoa bide guztietan. Bestalde, ezin dugu ahaztu gaur egun teknologiak (Internet, GPS‌) eskaintzen dizkigula beste modu batzuk ibilbideak jarraitzeko. Ibilbide osasungarrien ohiko erabiltzaileak gehienetan teknologia hauetatik urrun egon arren, ibilbide horien berri emateko erabilgarriak izan daitezke. Hurrengo irudietan ibilbide bereko bi mapa ezberdin aurkezten ditugu. Ezkerrekoa da sustatzailaren webgunean eskaintzen dena, tarte batean jarraitzeko ezizezkoa dena, bidea existitzen ez baita.
Iragarkiak edo era guztietako seinaleak jartzen baditugu ibilbidean bertan, erabiltzaileek erraz ikusi behar dituzte. Eskubiko irudian lurreko marka bat ikus dezakegu. Marka hori oinezkoentzat aldrebes jarrita dago.
24
4.3.- Inguruaren ezaugarriak Aztertutako ibilbideetan era guztietako inguruak aurkitu ditugu. Askotan sustatzaile berak eskainitako ibilbideetan aldaketa handia dago, eta batzuetan ibilbide bakar batean ere era guztietako inguruak nahasten dira. Jarraian, aztertutako ibilbideei dagozkien hausnarketarako hainbat irudi. Uste al dugu inguru guzti hauek osasungarriak direla maila berean?
25
4.4.- Hobe lagunduta Ibiltzeko ohitura sustatu behar dugu, eta ohitura hori hartzeko oso lagungarria da taldeka edo norbaitekin lagunduta joatea. Hainbat udaletan hitzorduak zehazten ari dira ibilbide osasungarrietan ibiltzeko. Gure ustez ekimen oso egokia izan daiteke.
26 Ibilbidea lagunduta korritzeko, bidea zabala izan behar da, gutxienez bi pertsona batera ibiltzeko tokia eskainiz. Hurrengo irudia ibilbide osasungarri baten espaloia da:
4.5.- Bihotz osasuna baino gehiago Osasunaren ikuspegitik emandako gomendioetan, jarduera kardiobaskularrarekin batera indarra eta malgutasuna lantzea aipatzen da. Ibilbide osasungarriekin batera, ariketak egiteko ekipazioak aurkitu ditugu kasu askotan. Lehen aipaturiko deialdiak aukera egokia izan daiteke ariketa horiek zuzen egiten irakasteko.
27 Esan bezala, aztertutako ibilbideek ordekako bidea eskaintzen dute, baina puntu zehatz batzuetan hainbat salbuespen maldatsu aurkitu ditugu.
Ibilbide osasungarrien erabiltzaile askok, giltzaduretan arazoak izango dituzte. Horregatik, aldapak eta eskailerak ez zaizkigu oso egokiak iruditzen mota hauetako ibilbideetan, eta ahal den guztietan saihestu behar dira.
4.6.- Sortu bai, mantendu ere bai Ibilbide osasungarriak sortzea ez da oso ekimen garestia, batez ere lortzen den onura aintzat hartzen badugu. Aztertutako ibilbideetan lehendik zeuden baliabideak aprobetxatu dira, beharrezko egokitzapenak eginda. Baina ibilbide bat sortu ondoren, horren mantenua derrigorrezkoa da, bestela ezertarako balio ez duen ekimena izango da. Hurrengo irudietan mantenuaren beharraren hainbat adibide. Lehenbizikoan hegoari begira dagoen iragarkia. Bigarrenean ohikoa den bandalismoaren emaitza.
28
4.7.- Zorrotza izan seguritatea bermatuz Segurua ez den zerbait, inolaz ere ezin da osasungarria izan. Gehienetan arriskurik handiena ibilgailu motordunek sortzen dute. Kontu hau gure ustez garrantzi handikoa da. Hurrengo irudietan ibilbide osasungarrietan hartutako irudiak. Bietan errepidea zeharkatu behar da inongo babesik izan gabe (zebrabide, semaforo, iragarki‌)
29
Bestalde, erorketak saihestu behar ditugu. Horretako zoruaren egoera aintzat hartu behar dugu. Gabezi handiak aurkitu ez ditugun arren, salbuespen txar batzuk egon badaude:
4.8.- Kalitatea kantitatea baino garrantzitsuagoa Gure udalean ibilbide osasungarriak eskaintzen baditugu, gure ustez hobe da gutxieneko maila bat ezartzea eta horri eustea. Aztertutako ibilbideetan alde handia aurkitu dugu hainbat udalen eskaintzan. Dena den, “gutxieneko maila” horren ezarpena udalaren goitik dagoen administrazioaren ardura beharko litzateke agian. Hausnarketarako adibide bat:
30
4.9.- Hobe joan-etorria bide beretik, egokia ez den bidetik joatea baino Aurreko puntuarekin lotuta, aurkitutako ezberdintasunak ez dira izaten bakarrik ibilbideen artekoak. Batzuetan, ibilbide berean tarte oso ezberdinak daude. Gure ustez erabakia garbi dago. Ibilbide batean itzuleran ezin badugu eskaini joandakoaren kalitate bera hobe da bueltatzea bide beretik.
4.10.- Bukaerako zalantza-hausnarketa Elikaduraren arloan “bio” eta “eco” hitzen erabilera arauturik badago, kirol-jarduera fisikoaren esparruan “osasun” hitzaren erabilera libre eta irekia izan behar al da? Administrazio batek zerbait osasungarria dela esaten duenean, hiritarrentzako informazio garrantzitsua zabaltzen ari da eta bermatu beharko litzateke benetan osasungarria dela. Ea azterketa honek helburu horretarako erabilgarria den.