Diamantea

Page 1

DIAMANTEA

Ikaslea: Asier Urio

Taldea: 11K

Irakaslea: Carmen Bernaola


SARRERA

Karbonoa elementu ez-metalikoa da. Karbonoak “C” sinboloa du taula periodikoan, eta bere zenbaki atomikoa 6 da, hau da, bere nukleoa 6 atomoz osaturik dago. Unibertsoko laugarren elementurik arruntena da eta bizitzaren forma guztietan dago. Karbonoarekin konposatu kimiko piloa lortzen dira, horregatik oinarriko

elementu kimiko

bihurtu da. Presio altuetan karbonoaren atomoak elkartzean karbonoak diamantearen egitura hartzen du, hau da, diamantea sortzen da. Presio arruntetan berriz karbonoak grafitoaren egitura hartzen du. Karbonoa beste elementu batzuekin elkartuz beste sustantzia konposatu asko lortzen dira, esaterako oxigenoarekin elkartuta karbono dioxidoa, hidrogenoarekin hidrokarburoak e.a. Baina ez naiz hauetan sartuko, diamanteei buruz hitz egingo dut

DIAMANTEAREN JATORRIA Lehenago esan dudanez naturan aurkitzen den karbonoaren atomoak elkartzen direnean presio eta tenperatura altuetan karbonoak diamante itxura hartzen du, beraz horrela sortzen da diamantea. Hori dena lurraren sakonean gertatzen da, 150km eta 200km sakonaren artean .Hemen tenpera 900º c eta 1.300ºc artean dago, eta presioa 30 kilobars- ekoa da.


Ondoren diamanteak lurraren azalerantz igotzen dira su mendien erupzioengatik. Magma hoztean diamanteak deposituetan gelditu ziren gizakiak aurkitu arte. Batzuk lur azalean gelditzen dira eta gizakiak urarekin bahetuz lortzen dituzte. Beste batzuk sakonean gelditzen direnez diamanteak ateratzeko meategiak egiten dira. Gaur egun India, Sahara azpiko Afrikan, Brasil, Kanada, Siberia eta Australian bati bat aurkitzen dira diamante meategiak. Meategirik handiena Siberian dago, 1955.urten ireki zuten eta 2011. Urtean itxi, 525 m ko sakonera du eta 1.200 m ko diametroa. Uste denez lehenengo meategia Indian eraiki zen kristo aurreko 800 eta 600 urteen artean Diamante meategia

Meategietatik diamanteak landu gabe ateratzen dira, baina gero txukundu egiten dira distiratsuagoak izateko.

Diamante landu gabea

DIAMANTEAREN PROPIETATEAK

Diamantea naturan ezagutzen den materialik gogorrena da. Diamanteak Mohsen gogortasun eskalan 10 zenbakia du, horrek esan nahi du diamanteak beste material guztiak marratu ditzakela baina beste materialek ezin dutela diamantea marratu. Diamantea marratzeko beste diamante bat erabili behar da. Baina naiz eta hain gogorra izan bere tenazitatea ez da


oso handia eta erraz hautsi daiteke kolpe bat emanez. Diamanteak elastikotasun handia dauka, hori dela eta lurrera fuerte botatzen ba duzu pilota bat bezala errebotatzen du. Diamantea distiratsua da eta kolore gabea naiz eta batzuetan kolore zuria, horia, arrosa, urdinxka eta berdexka izan. Guztietan bitxiena diamante gorria da. Diamanteak 3,5 dentsitatea du.

Diamante gorria

Diamantea

elektrizitatearen isolatzaile ona da, eta beroaren eroale ona

ere. Diamanteak oso tenperatura altuak jasan ditzake.

DIAMANTEAREN ERABILERAK

Lehen diamanteak bitxigintzan bakarrik erabiltzen ziren, gehienetan urrearekin batera, baina gaur egun horretaz gain beste erabilera asko ematen zaizkio. Gaur egungo diamanteen 80% industrian erabiltzen dira. Bere gogortasunarengatik lijatu eta mozteko erramintak egiteko erabiltzen da industrian. Diamante horiek hiltzen eta gurpilak leuntzeko tresnak fabrikatzen dira. Horiek ere petrolio putzuak zulatzeko eta harri-mota guztiak mozteko erabiltzen dira. Moztu eta lijatuz gain hain bat metaletan prezisiosko grabaketak egiteko erabiltzen dira. Informatikan ere erabiltzen dira mikrotxipak eta prozesadoreak estaltzeko, bozgorailuetan ere erabiltzen dira soinua askoz ere garbiago entzuteko.


Bere beroarekiko duen erresistentziarengatik espazio untzien lehioak egiteko erabiltzen da. Industriarako hain garrantzitsuak direla ikusirik duela gutxi sasi-diamanteak egiten saiatzen ari dira eta horretarako metodo merke bat aurkitu dute. Propietatean berdinak ez ba dira ere, erabilera industrial askotarako baliagarria da, gainera lortutako material berria porotsua da eta elektrizitatea eroateko gaitasuna du. Diamante-egitura duten karbonozko geruza nanokristalinoek erabilera ugari izan ditzakete industrian, esate baterako, balazta-zapatentzako estalki oso gogorrak egiteko.

DIAMANTEI BURUZKO BITXIKERIAK

Diamante izena “adamas� grekoarengandik dator eta aldaezina esan nahi du. Grekoarrek harrri guztiei deitzen zieten horrela. Diamante gehienek hiru mila miloi urte dituzte, lurraren adinaren bi heren. Baina ba daude diamete “gazte� batzuk bakarrik 100 miloi urte dituztenak. XIII. mendean Frantzian erregeek bakarrik erabil zitzaketen diamanteak. Diamante baten balioa, bere kolorea, garbitasun, mozketa eta pisuaren arabera neurtzen da. Mineral guztietan estimatuena eta baliotsuena diamantea da, ezbairik gabe.

1905eko urtarrilaren 25ean, Hegoafrikako diamante-meatze bateko ikuskatzaileak zerbait ikusi zuen dirdiraka lurrean, eta labana eskuetan hartuta, zuloa egiten hasi zen. Hasiera batean, beira zati bat zirudien, baina berehala argi geratu zen diamante bat zela, sekulakoa, kilogramo-erditik gorakoa; eta halaxe zen: 3.106 kilateko diamantea. Harria kutxa gotor batean jarri eta meatze-konpainiako lehendakari sir Thomas Cullinani haren berri eman zion. Diamante itzel landugabe hura Johannesburgera eraman zuten, saltzeko; baina bi urtean,


inork ez zuen erosi nahi izan. Cullinan diamantea deitu izan zioten harriari, eta azkenean oparitu egin behar izan zuten, 1907ko abenduaren 9an, Eduardo VII.a erregeari, haren hirurogeita seigarren urtebetzean. Erregeak Amsterdamera bidali zuen, landu zezaten.

Sei hilabetean aztertzen aritu ondoren, landu zuten diamantea, eta 9 harribitxi handi eta 96 txikiago lortu zituzten, guztira 1.064 kilateko pisukoak. Hartatik lortutako diamante leundurik handienak 530 kilate ditu eta munduko handiena da. Gaur egun, Britainia Handiko koroaren bitxietako bat da eta zetroan ezarrita dago.

BIBLIOGRAFIA Hauek dira diamanteen lana egiteko informazioa lortzeko erabili ditudan web orri batzuk: http://zientzia.net/artikuluak/sasi-diamanteak/ http://www.escueladegemologiaamericana.com/Articulos.php?articulo_no=32 http://www.ehowenespanol.com/diamantes-hoy-dia-sobre_114478/ http://www.diamantes-infos.com/diamante-tallado/caracteristica-diamante.html https://www.youtube.com/watch?v=RUae5ysJa2Q



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.