Europar erlea- Ion Nagore

Page 1

E UROPAR ERLEA Apis mellifera

1.- Sailkapen zientifikoa -Erreinua: Animalia -Tipoa: Arthropoda -Klasea: Insecta -Ordena: Hymenoptera -Familia: Apidae -Generoa: Apis -Espeziea: Apis mellifera

2.- Gorputzaren ezaugarriak -Bi antena eta sei hanka artikulatu dituzte. -Aldebiko simetria daukate. -Gorputzak hiru atal ditu: Burua, toraxa eta abdomena. -Bost begi konposatu dituzte. -Exoeskeletoa daukate, kitina izeneko substantziaz osatua. -Ile asko daukate, beste intsektu batzuk baino gehiago.

3.- Bizilekua Europan, Afrikan eta Asiako parte batean sortu ziren eta Amerikara eta Ozeaniara bidaiatu zuten. Oraintxe bertan, mundu osoan daude erle hauek. Erle europarrak deitu arren, mundu osoan daude.

4.- Motak


30 erle europar mota inguru daude mundu osoan.

5.- Betetzen dituen funtzioak -Nutrizioa: Bai erregina bai langileak jalea errealaz elikatzen dira larbak direnean. Pixka bat haztean, langileek dieta aldatzen dute nektarra eta polena, edota eztia jaten dute. Erregina izango den larba, aldiz, jalea errealaz elikatzen jarraitzen du. Hau egiten da, elikaduraren arabera, era desberdinean hasiko direlako. -Ugalketa: Erreginak, bost miloi espermatozoide gorde ditzake bere gorputzean. Horrela, erlauntzatik behin bakarrik ateratzea nahiko da generazioa irauteko. Ernaldutako arrautzak langileak izango dira eta ernaldu gabekoak erlamandoak (erle arrak). Erreginaren ardura da ernaldutako arrautza asko jartzea , taldeak irauteko. -Metamorfosia: Lau ataletako metamorfosia egiten dute: Arrautza, larba, pupa eta heldua. -Bizimodua: Bizimodu soziala daukate. Hau da, kolonian bizi dira eta bakoitzak bere funtzioak betetzen ditu.

6.- Berezitasunak -Ez dute ziztatzen: Askok baietz esaten duten arren, erleak ez dute ziztatzen. Bakarrik egoera larrietan egiten dute, hilko direla dakitenean. Ez dute ziztatzen, bere eztena hestearekin eta toraxarekin lotuta dagoelako, eta ziztatzean hil egiten dira. -Leiendak: Leiendak esaten du, Jainkoak mundua sortu zuenean, animalia guztiei bertute bat eskatzera gonbidatu ziela. Hartzak negu osoan lo egitea eskatu zuen, txakurrak gizakiaren laguna izatea, lehoiak melena handia izatea, jirafak oso altua izatea‌ Eta erlearen txanda izan zenean, bere eztia defendatzeko arma bat eskatu zuen. Jainkoak, hori eskaera gaiztoa zela esan zuen, baina erleak segi zuen.


Orduan, Jainkoak, azkenean, eztena eman zion, baina esan zion, hain ekintza gaiztoa zenez, ziztatzean, hil egingo zela. -Gure erabilera sukaldaritzan: Kultura batzuetan, batez ere Japonian, erleen larbak jaten dituzte bizirik soja saltsan. Proteina asko dituzte. -Komunikazioa: Gizakiok bezala, erleek oso ondo ulertzen dira haien artean.

7.- Bibliografia ·Wikipedia ·NaturaLista ·Natur zientziak DBH1 (Zubia) ·Neuronas de Silicio, Chips de Gelatina ·Botanical online ·Orkin.com ·En clave de niños


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.