Hagina taxazeoen familiakoa da eta haren izen zientifikoa Taxus bacatta da. · KOKALEKUA: Afrikan, Asiako hego-mendebaldean eta Europan kokatzen da. Ez du leku zehatza baino urteak pasata bizilekua murriztu du basoetako leku epeletaraino. · EZAUGARRI OROKORRAK: Altuera erdiko zuhaitza da baina 15 metro luze eta 10 metro zabalera ailega dezake. Enbor lodia eta leuna dauka, kolore marroi purpurakoa. Egurra gogorra da baina kurbatzeko erraza. · HOSTOA: Hosto iraunkorra dauka, 8 urtez egon ditzake zuhaitzean erori gabe. Hosto toxikoa da eta berde ilun kolorekoa. Puntazorrotzak eta linearrak dira. · LOREA: Lorea hermafrodita da, horia eta txikiak. Neguaren bukaeran eta udaberriaren hasieran loratzen dira. Loreak angiospermak dira. · FRUITUA: Oin emeetan bakarrik ateratzen dira, hazi toxiko bat daukate. Fruituaren parte ez toxiko bakarra arilioa da eta bertatik elikatzen dira txoriak. Pozoi indartsu bat dute, taxina. · ERABILERAK: Lehenengo mendeetan, arkuak eta lantzak egiteko erabiltzen zen baina gaur egun lorategiak apaintzeko erabiltzen da. · HEDAPENA: Zuhaitz honen hedapena gure herriko mendien artean sakabanatuta dago, Nafarroako hego erdialdean ezik. Haginak gutxitan populazio zabala eratzen du.
ALVARO BASTERRA RUIZ 11.N