BARRASKILOA
(HELIX ASPERSA)
1-Sailkapen zientifikoa: Taldea= moluskoak Azpitaldea= gasteropodoa
2-Gorputzaren ezaugarriak: Espezie bakoitzak bere ezaugarriak ditu, oro.har, lau antena, oina eta gorputza izan ohi ditu. Pieza bakarrekoa izan ohi du oina. Oinaren gainean gorputza joan ohi da. Lau antena ditu: bi luzeenak ukimenaren zentzuaz arduratzen dira: beste bi txikiak , berriz, usaimenaz.
3-Bizilekua: Munduko txoko guztietan bizi da;itsasoan,ibaietan nahiz lehorrean
4-Motak: Orotara 50 milatik gora espezie daude:lehorrekoak 4.000 inguru daude
5-Betetzen dituzten funtzioak: •
Nutrizioa: Belarjaleak dira.Denetariko belar, hosto eta landareak jaten ditu; baina bereziki, usain gozoko belarrak gustatzen zaizkio
•
Ugalketa: Udaberrian, eta eremu epeletan, udazkenean, eguraldia epela eta hezea denean, ugaldu egiten dira. Hermafroditak dira baina bakarrik ernaldu ezin denez elkartu egiten da. Elkartzea gauez egiten dute, gero zulo bat egiten dute lurrean eta bertan ipintzen dituzte arrautzak. Ehun arrautza jarri ahal ditzakete aldiro. Eguraldiaren arabera apurtu egiten dira arrautzak.
•
Metamorfosia:Metamorfosia egiten dute
6-Berezitasunak: •
Erabilera sukaldaritzan: Gehien jaten duten herrialdeak sukalde frantsesa, portugalea, estatubatuetarra eta espainiakoa dira. Normalean sukaldatzen dira saltsekin edo soparekin.
•
Ezaugarriak: Oina uzkurtuz eta lasaituz sortzen den mugimenduari esker mugitzen da, poliki-poliki: minutuko 10 cm-ko ibilbidea egiten du, hau da,0.006 km/h-ko abiaduran ibiltzen da. Gai likartsu bat sortzen du, mugimendua errazteko.
•
Bizi-itxaropena: 5 urte inguru
•
Pisua: Barraskilo heldu batek 15 gramo inguru pisatzen du.
•
Tamaina: 28-55 mm neurtzen du
•
Hezetasunean: Eguraldi euritsuko egunetan, antenak tente jarri, eta paseotxoa ematera irteten da barraskiloa. Egun euritsu eta hezeak maite ditu. Gauez ibiltzen da bereziki,freskoago egiten duelako. Buru gainean dituen antenek ematen diote inguruan gertatzen denaren berri. Ez du besorik,ez hankarik,eta gorputz likatsua du.
•
Hotzarekin,babesean: Urtaro lehorretan edo hotzetan, oskolaren barruan sartu eta babesten dira espezie asko. Muki moduko bat askatzen du, oskolaren irekigunea behar bezala ixteko; ingurunean hezetasuna sumatzen edota udaberria iristean, estalkia apurtu eta oskoletik irteten da.
7-Bibliografia: Wikipedia Berria aldizkaria (larunbata,2011ko maiatzaren 28a)