Itsas izar- Asterias Rubens
1-Sailkapen zientifikoa: Ekinodermoen taldekoak dira. Asteroideak. 2-Gorputzeko ezaugarriak: Gorputza zapala izaten dute. Espezie gehienak bost beso dituzte. Badaude beste espezie batzuk 15 beso izan ahal dituztenak. Gorputzaren erdiguneko ardatzean, azpialdean, ahoa dago. 3-Bizilekua: Itsastarrak dira. Gehienak sakonera handiko uretan bizi dira. Gehienetan, itsasoko hareetan egoten dira. Ozeano eta itsaso guztietan banatzen dira espezie desberdinak. Espezie batzuk ur hotzetakoak dira eta beste batzuk ur beroagokoak dira. 4-Betetzen dituzten funtzioak: Espezie gehienak arrak eta emeak dira, nahiz eta fisikoki ezin dira desberdindu. Beste espezie batzuk (gutxi batzuk) hermafroditak dira. Itsas izarrak metamorfosia egiten dute heldu arte. Kanpo ernalketa dute. Arrautzetan garatzen dira. Emeak arrautzak txitatzen dituzte osotara garatu arte. Beste espezie batzuetan, arrautzak harrietara itsasitak garatzen dira. Itsas izarrek kanpoan egiten dute digestioa. Sabelaren gainean jartzen dute janaria eta digestio guruinak isurtzen dizkiote. Itsas izarren espezie bakoitza urte kopuru desberdina bizitzen da. Adibidez, Leptasterias hexactis ek 10 urtez bizi ahal da. Itsas izarrek gaitasun handia dute galdutako besoak oso azkar birsortzeko. Nutrizioan, moluskuz edo beste ekinodermoz elikatzen dira. Haragijaleak dira.
5.Berezitasunak:
Kretako leienda batek esaten du, itsas izarrak zeruko izar itzaliak direla eta izar bat hondartzaren ertzean aurkitzen baduzu, zorte ona izango duzu, jainkoen opari bat direlako. Txinan eta Japonian oso erraz aurkitzen duzu kalean denda bat itsas izarrak jateko. Oso merkeak direnez, kaleetako dendetan aurkitu ahal dituzu. 1.800 espezietatik bat pozoitsua da. Pintxo gorriak edo purpurak ditu pozoiez beteak eta zapaltzen baduzu bat min handia eragiten du. Itsas izar espezie hau Australiako koral barreraren hondatzearen eragileak dira. 20 beso ditu eta 60 zentimetro neurtu ahal du diametroz.
6. Bibliografia. Wikipedia, entziklopedia askea.
Helena Go単i