Lanperna, Markel

Page 1

LANPERNA (POLLICIPES POLLICIPES)

1 - Sailkapen zientifikoa 2 - Gorputzaren ezaugarriak 3 - Bizilekua 4 - Motak 5 - Betetzen dituen funtzioak - Nutrizioa (Elikadura mota) - Ugalketa - Metamorfosia?

- Arnasketa 6 - Berezitasunak - Zementu guruina - Leiendak - Gure erabilera sukaldaritzan - Pedunkuloaren tamaina 7 - Bibliografia


SAILKAPEN ZIENTIFIKOA: Lanperna (pollicipes pollicipes) ornogabea da, artropodo taldekoa eta krustazeo azpitaldekoko animalia da. GORPUTZAREN EZAUGARRIAK: Lanperna helduak bi alde oso desberdinak ditu, goiko aldea edo kapitulo eta beheko aldea edo pedunkulo. Goiko aldea, kapituloa, lanpernaren azazkala deitzen da, grisa koloreko plaka kalkareek ematen dioten formari esker. Azazkala honek lanperna babesten du, beraz, norbait erasotzera doanean eta ura jaisten denean, agerian gelditzen da. Kapituloa ia beti babestuta dago, zati hortan lanpernaren organo garrantzitsuenak daudelako. Pedunkuloak aldiz, borobil forma dauka eta larruazal indartsu batez estalita dago. Malgutasun handia dauka eta,horri esker, edozein norabidera mugitzen da, luzatzen eta laburtzen da. Mugimendu hauek, alde batetik lanperna elikagaia lortzen laguntzen dute eta beste aldetik, garrantzia handia dauka, ugalketan, emea arrarengana hurbiltzeko. BIZILEKUA: Lanpernak leku arriskutsuetan bizi dira, arroketan. Britainiako irletan, Frantzian, Espa単an, Portugalen, Kanariar irletan,Cabo Berden eta Senegalen aurkitu ahal ditugu. Mediterraniar itsasoan, nekez, aurki genezake. MOTAK: Bost lanperna espezie daude: - Pollicipes cornucopia

- Pollicipes elegans - Pollicipes mitella - Pollicipes pollicipes - Pollicipes polymerus

5 - BETETZEN DITUZTEN FUNTZIOAK: - NUTRIZIOA: Lanpernak fitoplanktona jaten du, orduan, haragijalea da.


-UGALKETA: Lanpernek ugalketa hermafrodita daukate, baina egon behar da lanperna bat semena ematen duena eta beste bat obulua ematen duena. Lanperna gehienek udaren hasieran ugalketa egiten dute eta sei hilabete barru helduak egiten dira. -METAMORFOSIA: Lanpernek metamorfosia egiten dute heldu formara ailegatu eta arroketan bizitzera heldu arte. - ARNASKETA: Lanpernek kapitulotik arnasa egiten dute, uretan disolbatuta dagoen oxigenoa toraxetik sartzen da. Oxigenoa garraiatzeko zailtasuna duenez, oxigeno asko dagoen tokian egon behar du, arroketan adibidez.

6 - BEREZITASUNAK: - ZEMENTU GURUINA: Zementu guruin honek lanperna arrokan dagoenean zemento bat botatzen du eta horrekin, lanperna arrokan itsasten da. - LEIENDAK: Europan, aro modernoa hasi zenean uste zen Branta generoko antzarak lanperna helduak zirela. Momentu batean, antzaren hegazti antzekoei eta antzarei arrainak deitu zieten. - GURE ERABILERA SUKALDARITZAN: Lanperna apreziatuena Galiziakoa da.Bere kokapenari eta dagoen urari esker, lanperna handiena eta zaporetsuena da. Sukaldaritzan oso apreziatuak dira. Euskal Herrian, Galizian eta Portugalen oso gustukoak dituzte. - PEDUNKULOAREN TAMAINA: Pedunkuloaren tamaina lanperna bizi den lekuaren araberakoa da, hau da, itsasoak gehien jotzen duen tokian, lanpernak potoloak eta motzak dira. Baina estuak eta luzeagoak dira itsasoak jotzen ez duen tokian.

7 - BIBLIOGRAFIA: wikipedia


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.