ESKOLAKO AGENDA 21 PROEIKTUA KANPEZUKO B.H.I.n
Hainbat urte ingurugiro proiektuekin lanean aritu ondoren (baratza, egonaldiak, bisitak, irteerak,…..), 0809 ikasturtean Kanpezuko institutua Eskolako Agenda 21 proiektuan sartu zen, ingurugiroarekin lotutako lanarekin jarraitzeko asmoz.
08-09 ikasturtean Kanpezu B.H.I. sartu zen. Ikasturte horretako udaberrian Kanpezu herria, eta Mendialdeko udalerriak Tokiko Agenda 21ean hasi ziren lanean. Eta hurrengo kurtsoan Ingurugiro Teknikaria (Maider Güemez) hasi zen Mendialdeko Kuadrilla guztian lanean. 10-11 ikasturtean Maeztuko L.H. eskola ere sartu zen proiektuan. Baina……., zer da Eskolako Agenda 21? Eta Tokiko Agenda 21? Eta Agenda 21? Modu xinplean saiatuko gara hau azaltzen eskema hauen bidez: Mundu mailan arazo batzuk bazirela eta, ( eta aze nolako arazo larriak gainera!), 1992an Rio de Janeiron munduko 175 herrialde elkartu eta jarraibide batzuen inguruan estrategia bat adostu zuten: AGENDA 21