"Ikastola" aldizkaria: 150.zenb. - maiatza

Page 1

Seaskako Integrazio Batzordearen kanpaina. Emakumeak Lanbide Heziketan. IKASTOLA.NET berritua sarean. Mari Karmen Uranga, 34 urte Andra Marin.


1


ikastola

IKASTOLEN HIZKUNTZ egitasmoak > ELEANITZ ENGLISH proiektua

> www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45 Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net

elkarrizketa

‘‘

Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14 ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

Aurkibidea maiatza/2006

150 03 Itziar Elorza eta Inma Muñoa. Ikastolen ordezkari Europan barrena

07 Gizartea ingelesez (Social Sciences). Bost esperientzia 10 Martxa ona Seaskako Integrazio Batzordearen kanpainan

07

ERREPORTAJEA

Emakumeak behar dira Lanbide Heziketan eta lan munduan

iks BERRIAK: 18 Mari Karmen Uranga, 34 urte Andra Marin administrari / 20 IKASTOLA.NET berritua sarean / 22 Ikastolen Konfederazioaren Biltzar Nagusia / Gurasoen abesbatza Zonotzako Andra Marin / Arizmendi ikastolan normaltasunez ari dira lanean

Itziar Elorza eta Inma Muñoa Ikastolen ordezkari Europan barrena ITZIAR ELORZA, Ikastolen Konfederazioko Hizkuntza Proiektuaren barruan kokatzen den Eleanitz programaren koordinatzaile pedagogikoa izan da hasieratik, eta orain dela bi urtetik zuzendaria da. Bretainian egon berri da bertako eskola katolikoen Dihun elkarteak antolatutako irakasleen prestakuntza saio batzuetan, bretoiek Eleanitz English proiektuaren barruan Ikastolen Konfederazioak ekoiztutako material didaktikoa erabiltzen baitute. Ez da Itziar Elorza ikastoletan egiten duen lanaren berri erakustera kanpora ateratzen den lehen aldia. Duela hiru urte, esaterako, Hondurasko gobernuak deituta herrialde hartan ere egona da bertako curriculumari buruzko lanetan aholku ematen. Inma Muñoa berriagoa da Ikastolen Konfederazioan.

INMA MUÑOA berriagoa da Ikastolen Konfederazioan. Orain bost urte hasi zen DBH3-4an Gizartea ingelesez (Social Sciences and Language Integrated Curriculum) emateko material didaktikoa egiten eta irakasleen prestakuntzan. Bi arlo horietan jarraitzen du, eta Hizkuntza Proiektuko aproba-taldea martxan jarri zenean, koordinazio taldean sartu zen Erramun Osa, Itziar Elorza eta Kristina Boanekin batean. Otsailaren azken egunetan British Councilek Berlinen antolatu zituen jardunaldi batzuetan izan zen Phil Ball-ekin batera.


Itziar Elorza&Inma

I

KASTOLEN ESPERIENTZIAK BALIO AL DU EUROPAKO BESTE LEKUETAN? > > >

4

Geu ere kanpora ateratzen garenean ohartzen gara hemen bide bat egina dugula eta zer eskainia badugula. Bretainian, gainera, bretoieraz lan egiten duten eskolen kopurua ere gurea baino txikiagoa da, eta egoera nahikoa larrian dute hizkuntza. Hango arduradun batek horixe esaten zidan, Xabier Garagorrirekin edo nirekin biltzen den bakoitzean negar eta negar aritzen garela, asko kexatzen garela, baina haienarekin alderatuta oso ondo gaudela. Hara joan eta sumatzen duzu gu orain 40 urte bezala daudela, hala nola, jende gutxi, oso militantea, materialgintza oraindik hasi berria, eta abar. Horregatik, gure esperientziak asko balio die.

ITZIAR ELORZA:

Ingelesa lantzeko, ikastolek egindako material didaktikoa erabiltzen omen dute. ITZIAR ELORZA: Guk egindako materiala erabiltzen dute. Gizartea ingelesez (SSLIC) emateko guk prestatu dugun materiala geure curriculumarekin oso lotuta dagoenez, ez zaie erabilgarria gertatzen, eta biologia ematea erabaki dute. 1.400 ikasle ari dira “Programme Multilingue Breton� deitzen dioten horretan lanean. Hiru sareen artean (ikastolen pareko Diwan, sare katolikoa eta sare publikoa) bretoieraz zerbait ikasten duten ikasleen kopurua 10.000koa da. Goraka doan kopurua da, eta beren aurreikuspenen arabera, 20.000 izan daitezke 2010ean.

Zein izan da azken bidaia honetan izan duzun egitekoa?

Hango hiru sareak bildu eta bretoieraren irakaskuntzari buruzko jardunaldi batzuk antolatu zituzten orain hilabete batzuk Gingampe-en. Bretoierazko didaktikaren inguruko hitzaldi bat eman nuen. Ahozkotasunaren lanketa nola egin behar den agertu nuen gure esperientziatik abiatuta. Eta otsailaren bukaeran Dihun elkarteak Vannes-en antolatu zituen irakasleen prestakuntza saioetan hitzaldi nagusia eman nuen gure ingeleseko materialgintzaren inguruan. Elkarte horren

ITZIAR ELORZA:

Zein da bretoiekin zuek duzuen harremana?

Dihun elkarteak irakaskuntza katolikoko bretoieraren aldeko gurasoak biltzen ditu. Iparraldeko Euskal Haziak elkartearen parekoa da. Artigalekin hasi ziren ingelesa lantzen Haur Hezkuntzan. Berarekin ibili ziren lanean; Haur Hezkuntza bukatu eta ondoren zer egin behar zuten Artigali galdetu ziotenean, honek gurekin harremanetan jartzeko gomendatu zien.

ITZIAR ELORZA:


ma Muñoa > ELEANITZ ENGLISH proiektua

Phil Ballekin batera Berlinen.

“Bi abantaila nagusi ditugu guk. Alde batetik, Eleanitz proiektuan 2 urtetik 16ra bitarteko bidea pausoz pauso garatua dugu, eta etengabe ari gara berritzen. Eta, bestetik, elkarte baten barruan lan egiten dugunez, lotura guztiak ditugu bai ikasmaterialgintzan edo curriculumean ari direnekin; aldi berean hizkuntza guztiak, euskara, gaztelania eta ingelesa, modu integratuan lantzen ari ikusita, antolatzaileek esan ziguten gurea izan zela bai ikasle kopuru aldetik, bai luzapen eta gara. ebaluazioaren aldetik ere interes gehien zuenetako bat. Gurea ikasle guztiei zuzendutako proiektua da, Harreman zuzena dugu praktikarekin ere, hori eta ez da ohikoa. Leku askotan ikasle onenekin eta aukeratuekin egiten dituzte gisa honetako ikastolak gertu ditugulako eta irakasleak esperientziak. prestatzeko zerbitzu propioa dugulako.” ITZIAR ELORZA: Bi abantaila nagusi ditugu guk. Alde

proiektuaren jarraipena ere nik egiten dudanez, eskola desberdinetan lana nola egiten duten ikusi nuen. Zer izan zen zu, Inma, Berlinera eraman zintuena?

Phil Ball eta biok izan ginen Berlinen. Ingelesaren irakaskuntzaren inguruko jardunaldiak ziren, Britisth Councilek antolatuak. Gaur egun ingelesaren irakaskuntzaren inguruan dauden joerak jorratzeko ziren jardunaldi horiek. Eskolako arloak ingelesez erakusteko egin diren esperientzien ingurukoak ziren hitzaldiak, edukien eta hizkuntzaren arteko loturak aztertzeko, alegia. Erresuma Batua, Alemania eta Ekialdeko Europako herrialdetako irakasle nahiz Hezkuntza Sailetako teknikariak zeuden, eta agertu ziren proiektuak

INMA MUÑOA:

EMBAJADORAS DE LAS IKASTOLAS Itziar Elorza, coordinadora del proyecto Eleanitz de las ikastolas, e Inma Muñoa, que trabaja en el proyecto de Ciencias Sociales en Inglés, han coincidido en sendos viajes al extranjero para exponer, la

2006/MAIATZA* 150ikastola

primera en Bretaña y la segunda en Berlín, los pormenores del Proyecto Eleanitz de las ikastolas. De hecho, la asociación Dihun de Bretaña, utiliza los materiales didácticos producidos por la Confederación de Ikastolas para la enseñanza del inglés. El Proyecto de Lenguas de las ikastolas es uno de los pocos de

Europa que tiene una trayectoria de años, un número de alumnado considerable y una evaluación garantizada de resultados.

AMBASSADRICES DES IKASTOLA Itziar Elorza, coordinatrice du

batetik, Eleanitz proiektuan 2 urtetik 16ra bitarteko bidea pausoz pauso garatua dugu, eta etengabe ari gara berritzen. Eta, bestetik, elkarte baten barruan lan egiten dugunez, lotura guztiak ditugu bai ikasmaterialgintzan edo curriculumean ari direnekin, eta aldi berean hizkuntza guztiak, euskara, gaztelania eta ingelesa, modu integratuan lantzen ari gara. Harreman zuzena dugu praktikarekin ere, ikastolak gertu ditugulako eta irakasleak prestatzeko zerbitzu propioa dugulako. INMA MUÑOA: Berlinen berehala ohartu ginen Elkarte bat osatzearen abantailaz. Beste herrialdetan proiektuak badituzte, baina maiz askotan irakasle gutxi batzuen eskutan gelditzen direla ikusi genuen. Irakasle horiek daramate proiektuaren zama nagusia (proiektua eskolan abian jarri eta haren jarraipena egin, ikasmaterialak sortu…) eta, jakina, proiektu Projet Plurilingue des ikastola et Inma Muñoa, qui travaille sur le projet de Sciences Sociales en Anglais, se sont rendues ensemble à l’étranger (en Bretagne puis à Berlin) pour exposer le Projet Plurilingue des ikastola. On peut noter que l’association Diwan de Bretagne utilise les matériels didactiques produits

par la Confédération des Ikastola pour l’enseignement de l’anglais. Le Projet Linguistique des ikastola est un des rares en Europe utilisé par un grand nombre d’élèves et qui garantit des résultats élevés aux évaluations.

5


> ELEANITZ ENGLISH proiektua

IE&I M

hauek baldintza hobeak behar dituzte baldin eta

arrakasta izango badute. Zentzu horretan, ikastolen abantaila agerian gelditu zen, Ikastolen Elkarteak proiektuari dagokion prestakuntza, materialgintza eta ebaluazioa bideratzen duelako. Horrek proiektuari sendotasun handia ematen dio. Pausoz pauso joan al da egitura hau guztia osatzen?

Gure hasierako kezka euskara izan zen. Atzerriko hizkuntzaren desafioarekin hasi ginen lanean ondoren, eta eleaniztasunaren planteamendua egin genuen. Ondoren ohartu ginen Gaztelania ere ez zela nahikoa Madrilen erakusten zen bezala erakustea; lehen hizkuntza euskara duen ikastola batek beste tratamendu bat eman behar ziola ikusi genuen, eta Eleanitz, hain zuzen, horrela jaio zen, hizkuntza desberdinen tratamendu bateratu bat egitetik. Paraleloki euskararen erabileraren kezkak bultzatuta, Euskaraz Bizi jarri zen martxan, eta orain egitasmo horiek guztiak marko bakarrean biltzen dituen “Ikastolen Hizkuntz Proiektua” garatzen ari gara, 32 ikastolatan aproba-saioa eginez.

ITZIAR ELORZA:

Demagun Euskaran ahozkotasuna lantzeko gela barruan jarduera batzuk egiten dituzuela. Balio al dute jarduera horiek ahozkotasuna beste hizkuntza batean lantzeko?

Hizkuntzen arteko joan-etorriak etengabekoak dira. Aurten jarri dugu martxan Urtxintxa proiektuan 3 urteko ume erdaldunei begira antolatutako mintegi bat, eta ingelesez garatutako baliabide didaktiko zenbait erabiltzen ari gara euskara irakasteko.

ITZIAR ELORZA:

6

>> >

Gizarte ingelesez irakatsi beharrak arlo horren irakaskuntzari buruzko hausnarketa sakona eragin du, eta prozesu horren ondorioak zabaltzen hasi gara. Esaterako, Gizarte ingelesez irakasteko erabili genituen jarduera mota zenbait, Gizarte euskaraz emateko baliatzen hasi gara orain Ostadar proiektuaren barruan.

INMA MUÑOA:

Atzerrira egin dituzuen bi bidaia hauek bakanak dira, edo leku gehiagotara ere joan izan zarete ikastolen Eleaniztasun proiektuaren berri ematera?

Aurtengoa nahiko urte mugitua izaten ari da. Datozen hilabeteotan Brusela eta Finlandiara joango gara, bertatik gonbidapenak jaso baititugu Eleaniztasunaren inguruko hainbat jardunalditan parte hartzeko. Horrelako jardunaldiak prestatzeak lan handia eskatzen du, baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu ikastoletan egiten dena kanpoan ezagutzera ematea. Asko hitz egiten da Finlandiako hezkuntza sistemaz, baina orain dela hilabete batzuk herrialde horretako irakasle talde bat etorri zen gure esperientzia ezagutzera, hainbat ikastolatan ibili ziren, eta aho zabalik geratu ziren Hizkuntza Proiektua nola antolatu dugun ikusita. ITZIAR ELORZA: Eleanitz Englishen Europako proiektuekin lotuta egin ditugu materialak, eta hainbat forotan gure lanaren berri eman dugulako edo, etorri zaizkigu eskaerak. Baina gure azpiegitura ikastolei begira eratuta dago, eta ez dugu aukera handirik kanpora begira lanean hasteko. Ahal dugun neurrian erantzuten diegu eskera horiei, baina oso maila mugatuan. ikastola INMA MUÑOA:


>>

GIZARTEA INGELESEZ (Social Sciences)

■ GIZARTEA INGELESEZ (Social Sciences)

HOGEITA SEI IKASTOLA DIRA DBH3N ETA DBH4N GIZARTEA INGELESEZ IRAKASTEN ARI DIRENAK. BOST IKASTOLA AUKERATU DITUGU ARLO HORRETAN LANEAN ARI DIREN IRAKASLEEK BEREN ESPERIENTZIAREN BERRI KONTA DIEZAGUTEN.

5esperientzia

1

IKASBERRI. AZPEITIA & Eli AZKUE Ikasberri sortu zenetik hasi ginen gu Eleanitz proiektuarekin, orain hamar urte. Nik neuk Gizarte euskaraz eman izan dut, baina orain bi urte DBH3 eta DBH4n hasi nintzen Gizarte ingelesez ematen eta guztira lau gelatan irakasten dut. Aurten DBH4 bukatuko duten ikasleak dira, hain zuzen, Eleanitz proiektuarekin hasi zirenak. Guk ikasle guztiei ematen diegu ingelesez. Ikastola batzuetan ikasleen aukeran jartzen dute programa hau, baina guk denei ematea erabaki genuen. Guraso askok pentsatzen dute ingelesez eman behar dugunez, askoz ere eduki gutxiago emango dugula, eta ez da horrela. Programa berdin-berdina da euskaraz eta ingelesez. Testu liburu berak dira euskarazkoa eta ingelesezkoa.

2006/MAIATZA* 150ikastola

Arazo bakarra hizkuntza teknikoa ikastea da. Neuk ere, nahiz ingelesa jakin, ikasi egin behar izan ditut hainbat hitz tekniko. Gai izango al dira gai oso bat ingelesez ikasteko? galdetzen dute gurasoek. Eta frogatzen ari gara, gai direla. Edukiak ikasten dituzte eta ingelesa bera ere ikasten dute. Gertatzen dena zera da, metodologia oso dinamikoa erabiltzen dela. Jarduera oso desberdinak egiten dituzte eta errazagoa da ikasle bakoitzaren gaitasunera egokitzen. Metodologia hau lantzeko mintegiak egiten ari gara Harri Beobide, Inma Muñoa eta Phil Ballekin. Laguntza hori nabarmendu beharra dago, edozein zalantza argitzen laguntzen digutelako. Ingeles mailak baldintzatzen du, noski, baina nik uste nuena baino gutxiago. Ikasleak beldurrez

etorri ziren hasieran, baina oso gustura daude orain; gauzak ulertu eta ikasi egiten dituztela ohartzen dira, eta ingelesa konturatu gabe ikasten ari direla ere bai. Eta noski, gu ere gustura gaude hori ikusita.—

——————————————— ——————————————— ——————————————— ——

7


GIZARTEA INGELESEZ (Social Sciences) ■ LAPUEBLA. ASSA & Inge ZUBERO

ORERETA. ERRENTERIA & Josune LETE Ikasturte honetan hasi gara Gizarte ingelesez irakasten. Hirugarren DBHn geografia ematen ari naiz. Hiru gela ditut maila horretan, eta ikasle guztiei irakasten zaie. Gizarte euskaraz erakusten ari nintzenez, jauzi handia egin behar izan dugu. Prestaketa sakona eskatzen du, Geografia ikasteko oso hizkuntza espezifikoa behar delako. Datorren urtean, DBH4n, Historia emango dugu. Ikasturtea nola doan ikusita atera dudan ondorioa zera da: euskaraz irakasten nuenean bezalaxe, denetik dagoela ikasleen artean. Zorionez, oso metodologia aproposa erabiltzen da proiektu honetan. Oso ondo egituratua dago. Hautsi egiten du goitik beherako irakaskuntzarekin, eta jarduera

praktikoen bidez ikasten dute gehienbat, nahiz eta gai bakoitzean agerpen nagusiak nik egiten ditudan. Jarduera horien bidez erabilitako kontzeptu nagusiak zein hiztegia errepikatu, eta ohartu gabe bereganatzen dituzte. Giza Geografia eta Geografia Ekonomikoa ematen da. Ingelesa ematen duen irakaslearekin etengabeko harremanean egiten dut lan, guk edukiak landu ahal izateko hark hizkuntza egitura gutxieneko batzuk landu behar dituelako. Lehen ikasturtea denez, mamu baten kontra egin behar izan dugu borroka. Gurasoek beldur pixka bat zuten, eta ikasleek zer esanik ez. Poliki-poliki mamu hori gainditzen ari gara eta zalantzak uxatzeko moduan izango gara laster. Ikasleak ohartu dira ez dela hain zaila. Arlo guztietan gertatzen den bezala, ikasleen artean abaniko oso bat dago: oso onak, onak eta zailtasun gehiago dutenak. ——————————— ——————————————— ——————————————— ———————

2

Proiektua oso bideratuta dago. Irakasleok mintegiak izaten ditugu urte osoan zehar. Bost edo sei astetik behin izaten ditugu mintegiak. Proiektuan sartuta gauden ikastolak zer egiten ari garen eta ea denok epeak betetzen ari garen aztertzen da, material berriak aurkezten dira, eta guk egiten ditugun jarduerak trukatzen ditugu, arazoak eman dizkiguten jarduerak zein izan diren jakiteko. Modu horretara, beste irakasleen esperientzia baliatzen dugu. Bestalde, didactic meeting-ak egiten ditugu: beste ikastola batera joan eta bertako irakasleak saio bat nola ematen duen ikusten dugu, zer bitarteko erabiltzen dituen, klasea nola planteatzen duen. Hori dena oso aberasgarria izaten da guretzat. Bi ikastetxe desberdinetara joaten gara taldean. Aurten, esaterako, guri egokitu zaigu didactic bat. Hona etorri ziren batean, eta beste batean Ondarroako Zubi Zahar ikastolara joan ginen. Egutegi bat antolatuta dute proiektuaren arduradunek. Informazio trukaketa horrek asko laguntzen du. Gizarte ingelesez ematen bigarren ikasturtea dut hau. Gizarte euskaraz ematen nuen lehen. Iaz DBH3n hasi nintzen; talde batean

3

euskaraz ematen nuen eta bestean ingelesez. Ingelesean arazoak zituen ikasle talde bat zegoelako egin genuen horrela, eta kasu batzuetan gurasoek hala erabaki zutelako. Iazko horiek aurten DBH4n modu berean jarraitzen dute, hala nola, talde batek euskaraz eta besteak ingelesez. Eta DBH3n gela bakarra dugunez, talde osoa proiektuan sartzea erabaki zen. Urtez urte erabakiko dugu talde bat ala bi osatu. Zailtasunak beti izaten dituzte, baina zailtasun horiek gainditzeko modukoak direla ikusten badugu, denak sartuko ditugu proiektuan. Gizarte, berez, eduki asko dituen arloa da, eta guraso askoren eta ikasle batzuen beldurra da berez zaila den arlo bat ingelesez ematen bada, askoz ere zailagoa izango ote den. Social Sciences proiektuak oso metodologia aktiboa eta erakargarria du, baina ikasleei martxa pixka bat sartu behar zaie, eduki guztiak emango direla ziurtatzeko.———— ———————————————— ———————————————— ———————————————— ————————

Orereta ikastolako ikasleak.

8

ikastola |*150MAIATZA/2006


34

PAZ ZIGANDA. ATARRABIA & Maria BELTZA

EGUZKI BERRI. GALDAKAO & Amagoia ISUSI Aurten eszedentzian dago, baina gure ikastolan jatorriz ingelesez mintzo den irakasle batekin konbinatzen ditugu Ingeleseko klaseak eta Social Sciences. David Henderson da nirekin batean lan egiten duen irakasle hori. Berak DBH3n gela batean ingelesa ematen du eta beste gelan Social Sciences; nik, berriz, bigarren gela honetan ingelesa ematen dut eta lehengoan Social Sciences. Ni Ingeles Filologia egindakoa naiz, baina jatorrizko hiztunaren tonua, azentoa eta hizkera beti izaten da aberasgarriagoa ikasleen belarria hezteko. Nik Eleanitz proiektuaren barruan ingelesa emateko hasieran ahalegin handia egin behar izan nuen proiektuak duen metodologiaz jabetzeko, eta berriro ahalegin handia egin behar izan dut Gizarte ingelesez ematen hasteko. Iaz eta aurten ordu asko sartu behar izan ditut edukiak lantzen. Eskerrak mintegietan gauza asko argitzen ditugun. Harri Beobide da Historiako ikasmaterialen arduraduna, eta haren aholkuak jarraituz jardun dut lanean edukiak prestatzen. Baina ahalegin horrek

2006/MAIATZA* 150ikastola

guztiak pozak ere ematen ditu. Proiektu hau oso egituratuta dago, eta marko baten barruan lan egitea beti da gustagarriagoa. Mintegiak oso ondo daude egokituta, Philek eta Inmak bisitatu egiten gaituzte, gure klaseen jarraipen zuzena egiten dute. Eta, azkenik, ikasleen emaitzek ere poz handia ematen dute. Orain DBH4n daudenak akademikoki oso onak dira. Ingelesez hitz egiten duten ikasleak dira, akatsak eginez hitz egiten dute, baina ausartu egiten dira eta hori ikustea oso pozgarria da irakasle batentzat.——————— ——————————————— ————— ————— —————

Ni lehen promozioarekin hasi nintzen Gizarte ingelesez irakasten, 2001-2002 ikasturtean. Proiektua DBH3ra iritsi zenean hasi ginen Xole Corres eta biok. Hiru gela genituen, eta bitan Social Sciences eta besteak hirugarrenean Gizarte euskaraz emanez egin genituen pare bat urte. Zergatik? Urte horietan ingelesarekin arazoak zituzten ikasleak genituelako batetik, eta guk ere froga moduan lan egin nahi genuelako bestetik. Duela bi ikasturte Gizarte ingelesez ematea ikasle guztientzat onuragarria zela ikusi genuen, nahiz eta lanak eta azterketak ikasle batzuei egokitu egin behar izaten dizkiegun. Orain Izaskun Salazar dabil hirugarren mailan, eta laugarrenean Jone Mercerok eta biok ematen dugu. Bitarte honetan beste irakasle bat ere aritu da proiektuan lanean, Itziar Senosiain, alegia. Berez denok ingeleseko irakasleak gara, eta proiektua hirugarren mailara iritsi zenean, ahalegin handia egin behar izan genuen Gizarte eman ahal izateko.

Lan handia eskatzen duen proiektua izan arren, aldi berean oso aberasgarria da guretzako ere. Globalizazioari buruz lan egiten ari gara orain, eta ikasle gehienak horri buruz ingelesez hitz egiteko eta idazteko gai direla ikustea gauza handia da. Ikasleak, kanpora, batxilergoa egitera joaten direnean, ohartzen dira zenbat ikasi duten eta zein maila lortzen duten. Egia da bide honetan badaudela porrot egiten dutenak, baina beti ere, ez da ingelesagatik izaten: hizkuntza ez da arazoa, arloa eta arloko gaitasun eta edukiak baizik. Argi dugu, eta horiei guztiei laguntzen saiatzen gara. ————————————— ——————————————— ——————————————— ———————————————

5

9


Aurtengorako Seaskako Integrazio Batzordeak 48.000 euro biltzeko erronka finkatu du, horixe baita ikasturte honetan Seaskan eskolatuak izan diren ahalmen urriko 11 haurrei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko behar duten diru kopurua.

MARTXA ONA SEASKAKO INTEGRAZIO BATZORDEAREN KANPAINAN

oan den Martxoaren 4an Irrati’6 emankizun bereziarekin amaitu zen kanpaina –euskal irratiek elkarrekin jardun zuten Integrazio Batzordearen aldeko irratsaioan–, baina oraindik emango du zeresanik. Ladix Arrosagaraik agertu duenez, elkarteek beren batzordearekiko elkartasunez hainbat ekitaldi antolatuak dituzte urtean barna. “Urte osoan integrazioa aipatzen da, eta horrek gure gaia gizarteratzeko balio du”.

J

10

Elkarte desberdinen eta anitzen aldetik jasotzen duten babes hau azken urteotan Integrazio Batzordeak egin duen sentsibilizazio lan bikainaren ondorio zuzena da, ondo egindako lanaren ordaina. Ladixek oso interesgarri deritzo elkarteen elkartasun honi, “elkarte batek bere ekintza batean ateratako dirua gure batzordeari ematea erabakitzen badu, horrek esan nahi du aurretik eztabaida eta hausnarketa egon dela elkarte horretako kideen artean, eta hori oso interesgarria da guretzat”.

Norabide guztietatik iritsi zaio laguntza Integrazio Batzordeari: Eskiulan —Zuberoako azken herria da eta Biarnoko mugan dago— urtero herritarrek egiten duten animazioaren irabaziak Integrazio Batzordearentzat izatea erabaki zuten aurten; Mus txapelketa hainbat ere gogoratu da Seaskako taldearekin; Arrangoitzeko Sukanpil elkarteak Santa Ageda eskean ateratako dirua batzordearentzat izan da; Pirritx eta Porrotxek emanaldia eskaini zuten Hendaian, eta sarreikastola |*150MAIATZA/2006


AURTENGO EGOERA

“Elkarte desberdinen eta anitzen aldetik jasotzen duten babes hau azken urteotan Integrazio Batzordeak egin duen sentsibilizazio lan bikainaren ondorio zuzena da, ondo egindako lanaren ordaina.” ra bakoitzeko 0,50? aipatu taldearentzat izan da; martxoan Baionan Haize Hegoa Kantuz eta Buha Minak abesbatzak kalean barna ibili dira kantuan eta bildutako dirua batzordearentzat izan da; Baiona-Montpellier errugbi partidan ohorezko sakea Donibane Lohitzuneko Iñigok egin zuen —laguntza berezia behar duen haurretako bat da— eta partidara bertaratutakoek Integrazio Batzordeak egiten duen lanaren berri jakin zuten zuzen-zuzenean. Hauek adibide batzuk baino ez dira, Seaskako Integrazio Batzordea gero eta babes handiagoa lortzen ari den seinale. Eta behar-beharrezkoa du babes hori eta gehiago, ez alferrik aurtengo helmuga 48.000 euro biltzea da. Kanpaina oso ondo joan da

LA COMISIÓN DE INTEGRACIÓN SE MARCA NUEVOS OBJETIVOS La Comisión de Integración de Seaska se ha marcado el objetivo de recaudar 48.000 euros que necesita para hacer frente a las necesidades de escolarización de los 11

eta dagoeneko 43.000 euro inguru bildu dituzte, baina horri kanpainaren beraren gastuak kendu behar zaizkio eta, beraz, oraindik geratzen da zer egina. Gainera, dagoeneko 1020 lagunek egin dute bat kanpainarekin beren dirulaguntza eskainiz, bakoitzak ahal duen neurrian. Norbanakoen laguntza hauek dira diru-iturri garrantzitsuenetakoa eta, ondorioz, Integrazio Batzordearen helburuetako bat hauxe da: partaidetza edo laguntza hauek urterokoak izan daitezen finkatzea, fideltasun hori lortzea nolabait. Izan ere, kanpaina aurrera ateratzeak lan handia dakar Integrazio Batzordeko kideentzat, eta aurrera begira kanpaina arinagoak egin nahiko lituzkete. Baina diru beharra urtero izango denez, garrantzitsua izango da partaidetza horiek urtez urte lotuak uztea. ikastola

alumnos que reciben su educación especial en las ikastolas. Ladix Arrasogaray, responsable de la comisión, relata las actividades que ha programado para recabar las ayudas.

LES NOUVEAUX OBJECTIFS DE LA COMMISSION INTÉGRATION L’objectif de cette commission de Seaska pour cette année est de réunir 48.000 euros, somme nécessaire à couvrir les besoins des 11 élèves souffrant d’un handicap

Aurten, ahalmen urriko hamaika haur daude Seaskako zortzi ikastolatan eskolatuak: Sohüta, Amikuze, Miarritze, Uztaritze, Azkaine, DL, Hendaia eta Ziburuko kolegioan. Hamaika horietatik hiru ama ikastoletan daude, bost lehen mailatan eta hiru kolegioetan. Hamaika haur horietatik, zortzi laguntza berezi bati esker izan dira eskolatuak; lauk AVS edo laguntzaile baten laguntza behar dute eta beste laurek, berriz, hezitzaile batena. Eta honaino iritsita, Iparraldeko berezitasuna nabarmendu beharra dago. Estatu frantsesak AVS deritzanak proposatzen ditu ahalmen urriko haurrak eskolatzeko. Integrazio Batzordeko kideen iritziz, ordea, ez da nahikoa, eta ikastoletan hezitzaile postuak ere ireki dituzte beste toki batzuetako esperientziak aintzat hartuta, Hegoaldekoa tartean. Izan ere, batzordean garbi daukate adimen urritasunaren kasuan ezinbestekoak direla hezitzaile berezi horiek haurrak egoki eskolatuak izateko; bai gela arruntean behar duten laguntza eman diezaieten, eta bai lan pertsonalizatua prestatu eta landu dezaten. Ondorioz, eta beste laguntzarik ezean, Integrazio Batzordearen ardura da hezitzaile berezi horiek finantzatzeko bideak lortzea. Aurten, beraz, lau hezitzaileren postuak batzordearen gain daude. Eta hori zama gutxi balitz, Estatu frantseseko Hezkuntza Sailetik 3 AVS bakarrik lortu dituzte, aurrekontua agortu egin omen delako. Hartara, laugarren AVSaren finantzazioa ere batzordearen bizkar doa. Gainera, aurten lanaldi hereneko lanpostu berri bat sortu dute ikastoletan eramaten diren integrazioak koordinatzeko. Hau guztia kontuan hartuta, eta aurretik aipatu bezala, 48.000 euro behar ditu Integrazio Batzordeak bere lanarekin aurrera jarraitzeko.•

scolarisés dans différentes ikastola. Ladix Arrosagarai, responsable de la commission, nous a présenté les diverses manifestations organisées pour la récolte de fonds.

11


erreportajea Gizon bat emagina edo emakume bat soldatzailea izan daitezkeela? Erantzun zuzena eta egokia baiezkoa da. Izan ere, pertsonok oso “politikoak� izaten gara horrelako erantzunak ematerakoan. Hala ere, eta datu objektiboei erreparatzen badiegu, gizarteak, eta ez hezkuntza-sistemak bakarrik, zerbait txarto egin duela edota oraindik zerbait egiteko daukala konturatuko gara.

12


emakumeak BEHAR DIRA

LANBIDE HEZIKETAN

ETA LAN MUNDUAN

C

ONFEBASK ENPRESARIEN ELKARTEAK BERRIKI EGINDAKO AZTERKETA BATEK MAHAI GAINEAN JARRI DUENEZ, ARABAN, BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN NABARIA DA HAINBAT SEKTORETAN DAGOEN PROFESIONAL PRESTATUEN GABEZIA. Ikerketa horren arabera, gaur egun 18.000 lanpostu daude hutsik, horietan jarduteko prestatutako profesionalak falta direlako. Arazoa larria da, beste puntan baitago langabezia tasa. Confebaskek ondorioztatu duenez, lau urteren buruan lanpostu horietarako langile egokiak prestatuz gero, langabezia tasak nabarmen egingo luke behera. Lan eskaeraren eta lan eskaintzaren arteko desoreka nabariagoa da hainbat sektoretan: enpresetarako zerbitzuak (hasi informatika teknikoetatik eta buka garbitasunerako langileetan); telekomunikazioen eta elektronikaren esparrua; metalurgia eta makinaria sektorea; eraikuntza; etxeko lanak; ostalaritza, eta nekazaritza zein arrantza dira arlo horiek. Gainera, aurreikuspenen arabera, datozen urteetan teknologia berrietan jantzita dauden profesionalen gabezia ere sumatuko da.

2006/MAIATZA* 150ikastola

Egoera ez da samurra, eta larriagoa da emakumeen kasuan. Izan ere, oraindik orain langabezian daudenen zerrendan emakumezkoak dira nagusi eta, hori gutxi balitz, lanerako aukera gutxien daukaten ikasketetan gehienak emakumeak dira. Gizartea aldatzen ari da, baina oraindik bide luzea dago gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuneraino. Lanbide Heziketako matrikulazioak aztertuz gero, ondorioa garbia da: oraindik emakumeak historikoki eta kulturalki berarekin lotu izan diren sektoreetara jotzen du. Hartara, nagusi dira emakumezkoak administrazioan, osasungintzan, merkataritza eta marketingean, zerbitzu soziokulturaletan, irudi pertsonaleko zerbitzuetan, turismoan, ehungintzan‌ Parean, apenas topa daiteke emakumezkorik elektrizitateko eta elektronikako ikasketetan, eraikuntzan, egurgintzan eta altzairugintzan edota arrantza ekintzetan adibidez. Hori, Lanbide Heziketako ikasketen panoramari dagokionez. Lan merkatuan, berriz, 25 urte baino ge-

13


emakumeak BEHAR DIRA

LANBIDE HEZIKETAN

ETA LAN MUNDUAN

hiagoko emakume okupatuen artean %87,7

zerbitzuen sektorean ari da lanean; industria sektorean %11,3; eraikuntza sektorean %1,4 eta lehen sektorean %0,6. Arazoa, beraz, bistakoa da: emakumeak ez ditu ikasten gerora lanerako aukera gehien ematen dituzten lanbideak, oraindik “gizonezkoenak� direla ulertzen baitu gizarteak. Arazo hau ez da soilik Lanbide Heziketarena. Generoaren araberako rol banaketa Unibertsitatean ere gertatzen da. Hala ere,

14

Unibertsitatean, poliki bada ere, emakumeak aparejadore edo ingeniaritza ikasten ikusten hasi gara. Baina, joan dadila edonor Lanbide Heziketan eraikuntza arlora edo industria arlora emakume bat bilatzera. Generoaren araberako banaketak Lanbide Heziketan dauka ispilurik handiena, datuek garbi agertzen dutenez. Egoera honen irtenbideak norabide asko behar ditu; emakumearen beraren ikuspuntua, gizartearena oro har, eta enpresetako ar-

duradunena (finean beraiek dira lanerako bata edo bestea kontratatzen dutenak) aldatu beharra baitago goitik behera. Gauzak horrela, emakumearen okupazio tasa handitze aldera neurri batzuk proposatzen ditu Confebaskek. Batetik, orientatzaileen lana nabarmentzen du, beraiek ematen baitiete ikasleei alde batetik edo bestetik joateko aholkua. Gauzak horrela, emakumea okupazio tasa handiagoa duten lanbideetarako animatu beharko luke, genero rolak hautsiz.


Dudarik gabe, horretara iritsi ahal izateko emakumearen eta gizartearen kontzientziazioa bultzatu beharra dago, eta hori guztion lana da. Azkenik, enpresaria bera kontzientziatu beharra dago, emakume batek gizon batek bezalaxe lan egin baitezake edozein sektoretan, eta hori ikusarazi behar zaio kontratatzaileari. Enpresarien Elkartetik eta Administrazioetatik, goitik behera, enpresen jabeei zuzendutako kontzientziak aldatzeko programak eta ekintza zehatzak martxan jartzen ari dira. Lanbide Heziketako ikastolek, hurbil dauzkaten enpresariekin gauza bera egiten dute beren mailan. Eta batzuetan ez da erraza: asko dira gai honen inguruan dauden eraginak eta interesak. “Gure ikasleek, bere generoagatik, ez dutela bereizkeria pairatuko bermatu nahi dugu. Baina eskuak lotuta dauzkagu gai honetan. Areago, ikasleak ere, gizarteak egiten duen indar gogorraren ondorioz, autobaztertu egiten badira ikasteko aukeraketa egiten dutenean”, nabarmendu dute Lanbide Heziketako arduradunek. Emakumeak gizartean bere tokia irabazi du, baina oraindik txoko askotara ez da iritsi. Bada ordua bazter horietara ere iristekoa, gizarte osoak horretarako bidea egin dezan.

INKESTAK ▼ ZUTOIA PALLAN ELLACURIA, IBAR EZKERRA IKASTOLA Informatika eta Sistemen administrazioa ikasi nuen. Egia esanda gustatu egiten zitzaidan, eta irtenbide asko zituela esan zidatelako ikasi nuen; batez ere irtenbide asko zituelako. Lanean ari naiz Gasteizen, EJIE enpresan. Gure lantaldean bi emakume bakarrik gaude, eta

ikastola

egia da gizonezkoen munduan ari garela, baina nik ez dut nire burua desberdina sentitzen: beste bat gehiago naizela sentitzen dut. Emakumeak animatuko nituzke lanerako irtenbideak dituzten ikasketak egitera, eta estereotipoak ahazteko esango nieke. Egia da, hala ere, nik zorte handia izan dudala lana

otros en los que la mujer no tiene presencia alguna. La mujer LA MUJER Y LA EDUCACIÓN no realiza los estudios PROFESIONAL profesionales que le permiten Si analizamos las matrículas de unas mayores opciones Educación Laboral, nos profesionales. Los responsables percatamos de que hay sectores de Educación Profesional de las como la administración, la salud, ikastolas analizan el tema. el comercio o los servicios socioculturales en los que la mujer tiene el acceso fácil y

2006/MAIATZA* 150ikastola

topatzerako orduan, eta emakumea izateagatik ez dudala sekula arazorik izan. –––– SHEILA TEMPRADO, LEA-ARTIBAI IKASTETXEA Galdaketa ekoizpena eta pulbimetalurgia Goi Mailako zikloa egin nuen Inemaren bitartez, langabezian bainegoen. Fachosa fundizioan egiten dut lan gaur egun, eta gustura nago. Egiten dudan lanean emakume asko ditut inguruan, baina fundizioko beste alor batzuetan ez dago emakume bat bera ere. Ez da erraza ikasi duzunarekin lotura duen zerbaitean lana topatzea, ez

gizonezkoentzat ezta emakumeontzat ere. Baina egia da emakumeak askotan ez duela jotzen nahikoa irtenbide polita daukaten lanbideetara, gizonezkoenak direla uste baita; hori horrela izanik, txipa aldatzera animatuko nituzke. –––– LEIRE GOENAGA, BARANDIARAN LIZEOA Kiroletako Goi Mailako Zikloa ikasi nuen, betidanik gustatu izan zaidalako kirola eta garbi neukalako. Gaur egun kirol munduan neskak eta mutilak berdintsu gabiltza ikasketetan, eta horretan ez dut arazorik izan

LA FEMME ET LA FORMATION PROFESSIONNELLE Si l’on se penche sur les inscriptions en formation professionnelle, on se rend compte que la femme a facilement accès à certains secteurs comme par exemple

emakumea izateagatik. Gaur egun Usurbilgo kiroldegian ari naiz lanean, eta benetan gustura nago. Egia da, kirolean ez bezala, beste ziklo batzuetan ez dagoela emakumerik, ez direlako sektore batzuetako ikasketak egitera animatzen. Hori aldatzeko garaia da.

–––– ARAITZ GARAI, ARIZMENDI IKASTOLA Eraikuntzako Lanbide Heziketa zikloa ikasi nuen, eta EibarGasteiz autopistako lanetan aritu nintzen. Gaur egun Arrasateko Udaleko lanak gainbegiratzen egiten dut lan. Izugarri gustura nago egindako hautuarekin, asko gustatzen zaidalako eraikuntzaren mundua. Egia da, agian neska naizelako, uneoro erakutsi behar izan dudala lan honetarako balio dudala, eta uneoro sentitu dudala niri begira zeudela. Baina, gaur egun, hori guztia erakutsi dudanean, ez daukat inolako arazorik emakumea izateagatik. Hala ere, beti izaten dira kontatzeko modukoak; behin, autopistako lanetan nenbilela, bezero batek nagusiarekin ikusi eta aparejadorea ote nintzen galdetu zidan. Nik, ezetz. Orduan nagusiaren alaba ote nintzen galdetu zidan. Nik berriz ezetz. Eta azkenean nagusiaren idazkaria nintzela ondorioztatu zuen.

l’administration, la santé, le commerce ou les services socioculturels et qu’elle est totalement absente dans certains autres. Elle choisit souvent des branches offrant peu de débouchés professionnels. Nous nous sommes entretenus sur le sujet avec les responsables de la formation professionnelle au sein des ikastola.

15


–––– TERE ARREGI, OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA Bere garaian Magisteritza ikasi nuen eta ondoren 13 urte eman ditut argazki denda batean lanean. Hori itxi zutenean nire perfila berritzeko Lanbide Heziketa ikastea erabaki nuen. Proiektu mekanikoen garapena Goi Zikloa egin nuen, une horretan horixe zelako niretzako egokiena. Gaur egun Oteitzan

bertan ari naiz lanean, Mekanika tailerreko biltegiko arduraduna naiz, eta mantenu lanetan ere aritzen naiz. Nik sentitu dut, batez ere praktikak egiteko garaian, oraindik oztopo asko dituela emakumeak lan munduan, enpresarioen pentsaera aldatu beharra dagoela. Asko daukagu egiteko oraindik.•

IKASTOLEN HEZIKETA ZIKLOAK / GENERO ROLAK EM/GM

HEZIKETA ZIKLOA > OTEITZA LIZEO POLITEKNIKOA - ZARAUTZ Mekanizazioa Ekipo eta instalakuntza elektroteknikoa Proiektu mekanikoen garapena Mekanizazio bidezko produkzioa Sistema automatikoen kontrol eta erregulaketa Industri ekipoaren mantenua Informatika Aplikazioen Garapena

NESKAK

MUTILAK

98 2 100 0 91 9 86 14 100 0 96 4 Berria WEB ORRIA: www.oteitzalp.org TLF: 943 EM EM GM GM GM GM GM

JOERA

■ ■ ■ ■ ■ ■ 111 000 <

> ARIZMENDI IKASTOLA - ARRASATE Erizaintzako Laguntza Osagarriak Arreta Soziosanitarioa Analisi eta Kontrola Ingurumen Kimika Eraikuntzako Proiektuen Garapena eta Aplikazioa Obra eta Planen Burutzapena Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioa Heziketa Fisikoan, Osasunean eta Aisialdian Irakasle balioanitza

16 84 EM ■ EM Berria 44 56 GM ■ 25 75 GM ■ 75 25 GM ■ GM Berria 78 22 GM ■ GM Ez da LH bakarrik WEB ORRIA: www.arizmendi.ikastola.net TLF: 902 11 20 25 <

> IBAR EZKERRA IKASTOLA POLITEKNIKOA - PORTUGALETE Informatika sistemen ustiapena Informatika sistemen administrazioa Gorputz eta Kirol Ekintzen Animazioa

> BARANDIARAN LIZEOA - DONOSTIA Argitalpen Diseinua eta Ekoizpena Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena Informatika Aplikazioen Garapena

76 23 ■ 75 25 ■ 50 50 Berria WEB ORRIA: www.ibarezkerra.net TLF: 94 472 43 66 < EM GM GM

78 22 GM ■ 85 15 GM ■ GM Berria WEB ORRIA: www.barandiaranlizeoa.com TLF: 943 21 33 55 <

> IBAIZABAL IKASTOLA / LEA ARTIBAI IKASTETXEA - DURANGO Molde eta Lanabesen Diseinua eta Fabrikazioa (CAD-CAM-CAE) moldaketa eta sisterizaturako

GM WEB ORRIA:

100 0 ■ www.leartik.com TLF: 94 621 58 77 <

KOLOREEN ESANAHIA ■ Gehienak mutilak izaten dira ■ Gorabeherak egoten dira baina gehienak mutilak izaten dira ■ Nesken eta mutilen kopurua orekatua izaten da ■ Gehienak neskak izaten dira ■ Gorabeherak egoten dira baina gehienak neskak dira * Neska-mutilen kopuruak: ehunekoetan, ikasturte honetako matrikulazioaren arabera. * JOERA: urtetan zehar, Heziketa Ziklo bakoitzaren matrikuazioaren arabera 16

ikastola |*150MAIATZA/2006



iks

BERRIAK >

34 urte Andra Marin administrari

Mari Karmen Uranga MARI KARMEN URANGA, AZKEN HIRU HAMARKADETAN ZORNOTZAKO ANDRA MARI IKASTOLAREN ADMINISTRAZIOA ERAMAN DUEN ADMINISTRARIA, ORAINDIK ERE HUNKITU EGITEN DA EGIN BERRI DIOTEN AGUR ETA OMENALDIEN BERRI EMATEN HASTEN DENEAN.

“G

abonetan egin zidaten lehen agurra. Haurren jaialdia erdi parean zenean, aurkezleak omenaldia egingo zidatela iragarri zuen. Umeak kanta bat eskaini zidaten, bertsolariak hasi ziren kantuan eta lehendakaria lore sorta ikusgarri batekin agertokira agertu eta igotzeko eskatu zidanean, zintzurrean korapilo izugarri bat jarri zitzaidan. Negar egiteko gogoa bakarrik sentitzen nuen. Zerbait esateko eskatu zidaten eta horixe esan nuen, une txarrak igaro genituela, baina ederrak ere bai eta denon artean ikastola aurrera atera behar dugula. Ikastola nire bihotzeko zati handi bat dela eta horrelakoak”, esan zigun. Egun horretan bertan afari bat izan zuten. Ikastolako irakasle eta langile guztiak bildu ziren Mari Karmenen ondoan. “Ni inauterietan beti mozorrotu izan naiz eta nire argazkiekin eta esaldi batzuekin osatutako koadro bat oparitu zidaten”, esan zigun Mari Karmen Urangak. Koadro horretan ba omen dira bertso batzuk ere, habanera doinuan kantatuak. Honela dio lehenak: “Gustura entzungo dozu, Maritxu zure bertsua/ Zornotzan dozu amalurtzat urangatarren lekua/ ‘voy a matar andereños’ zure betiko oihua/ izaera maitagarria eta letxe txarrekua/ ikastola hau zu barik ez da izango parekua/ antimonarka hau dogu oso erregina gozua/ Andra Mari ikastola da, Maritxuren gaztelua”. Zornotzarra da, administrari ikasketak egin zituen gaztetan eta ikastolan lanean hasi aurretik Andra Mariko bazkidea zen. 1966an sortu zen ikastola andereño Mirenen etxean eta ondoren karmeldarren komentua, akademia 18

bat, abadetxea eta txalet batean ibili ziren ikastolako haurrak 1981ean Larre auzoan eraikin propioa altxatu zuten arte. “Ni 1972an hasi nintzen ikastolan lanean. Baina ordurako ikastolaren alde lan asko egindakoa nintzen. Guraso eta bazkide taldeak ibiltzen ginen kaleak banatu eta atez ate dirua eskatzen. Urtebete egin nuen beste andereño baten laguntzaile. Berrogeita lau haur genituen gelan eta ibiltzeko ere arazoak izaten genituen. Urtebeteko lan horren ondoren administrazioan jarri ninduten. Ez zegoen kontaduria libururik ere. Kontxi Burdiña zuzendari zegoen orduan. Enpresa bat itxi zela jakin genuen eta bulegoetako materiala ekartzera joan ginen. Pare bat mahai eta artxibatzaileak ekarri genituen. Gogoratzen naiz oraindik hamabosteko ama talde bat bildu eta nola jardun genuen artxibategia antolatzen. Orduan ez zegoen ordenadorerik. Idazteko makina batean egiten zen dena. 1986an edo erosiko genuen lehen ordenadorea, igual geroago. Laurehun errezibo eta gehiago egiten nituen makinaz sekulako abiadan”, gogoratu zuen. Urte gogorrak izan ziren hasierako haiek. Beti iritsi ezinda zebiltzan diruz. “Hartzekodunek deitzen zutenean ez jakinarena egiten espezializatu nintzen.

“Gustura entzungo dozu, Maritxu zure bertsua/ Zornotzan dozu amalurtzat urangatarren lekua/ ‘voy a matar andereños’ zure betiko oihua/ izaera maitagarria eta letxe txarrekua/ ikastola hau zu barik ez da izango parekua/ antimonarka hau dogu oso erregina gozua/ Andra Mari ikastola da, Maritxuren gaztelua.”


Halaxe esaten zidan zuzendariak, ‘zuk ezer ez dakizun itxurak egin. Hori oso ondo egiten nuen, baina andereño eta irakasleen soldatak atzeratzen zirenean askoz ere gogorragoa izaten zen. Beren premien berri ematera etortzen zitzaizkidan eta hurrengo hilabetean gutxienez soldata erdia ordainduko niela agintzen nuen. Oso urte txarrak pasatu genituen. Irakasle bakoitzari ia milioi bat pezeta zor izatera iristen zarenean, oso zaila da etxera umore onez joatea. Garai hori eta

LOS ENTRESIJOS DE LA IKASTOLA ANDRA MARI Mari Karmen Uranga ha dedicado más de media vida a la ikastola Andra Mari de Zornotza. Desde su puesto de administradora, conoce como pocos los entresijos de la ikastola. En la entrevista, relata

2006/MAIATZA* 150ikastola

con un cierto tono de humor los años de pesadilla que vivió la ikastola y también los momentos buenos.

LES ANECDOTES DE L’IKASTOLA ANDRA MARI Mari Karmen Uranga a passé plus de la moitié de sa vie au

Publifikazio Legearen urteak izan dira ikastola honetan gogorrak. Izugarria izan zen hemengoa. Makina bat negar egin genuen. Azken urte hauetan joan da ikastola bere onenera itzultzen. Dagoeneko 300dik gora ikasle dugu, baina 400dik gora genituen orduan”, jarraitu zuen kontatzen. Ea eguna zertan pasatzen duen galdetu eta eguna hasteko modua bederen oso bitxia duela jakin genuen. “Goizean jaiki eta gizonari zukua egiten diot. Gero arte esan, beheko tabernara jaisten naiz eta han hartzen dut nik nire zukua eta kafesnea”, esan zigun. Urtebete egon da bere ordezkoa berarekin lanean eta zerbait ateratzen ez zaionean deitu egiten dio eta Mari Karmen Uranga pozik etortzen da ikastolara. iks sein de l’ikastola Andra Mari de Zornotza. De part sa fonction d’administratrice, elle connaît comme personne les histoires de cette ikastola. Tout au long de l’entrevue elle nous a relaté avec un certain humour les années noires et les bons moments vécus par l’ikastola.

19


iks

.

ten alots

BERRIAK >

. . IKASTOLA.NET berritua sarean www ikastola net

HAMAR URTE DENBORA ASKO DA EGUNERO ETA ETENGABE ALDATZEN ARI DEN INTERNETEN MUNDUAN. HARTARA, WWW.IKASTOLA.NET WEBGUNEA BERRITZEA BEHARREZKO IKUSTEN ZEN, SORTU ZENETIK BERE HORRETAN BAITZEGOEN. ALDAKETA BISTA-BISTAKOA DA, ORRIALDEAN SARTU BEZAIN PRONTO NABARI BAITA DISEINU BERRIA.

rantza Munduateren esanetan, “lehenengo webgunean informazio asko sartu genuen eta denborarekin ikusi da aldaketak behar zituela, bai diseinuan eta bai orrialdearen antolamenduan. Azken bi ikasturteetan Komunikazio Plana martxan jarri nahian ibili gara, eta azkenean iaz Komunikazio Proiektua onartu zen; 2005-06 Gestio Planean, webgune berria lantzea egokitu zait eta horri heldu diogu”. www.ikastola.net webgunean sartzen den edonork berehala nabarituko du berrikuntza, aldaketa bistakoena diseinuan eman delako.

A

Loraine Lekuona,Yon Zubizarreta eta Arantza Munduate.

20


.

.

.

tsaki www ten alotsaki www “Orrialde berria hiru zatitan banatua dagoela esan daiteke; ezkerreko zutabea, erdiko lauki modukoak, eta eskubiko zutabea. Ezkerreko zutabeak du bereziki garrantzia, bertan topa baitaiteke jendeak gehien eskatzen duen informazio mota. Ikastola zer den, federazioen informazioa, proiektuen berri…” Yon Zubizarreta eta Loraine Lekuona aritu dira orrialdea berritzen, Yon batez ere diseinuan, eta Loraine, edukietan. Eta aurrerantzean ere hauek biak arduratuko dira webgunearen martxaz, interneten munduan beti baitago zer egin eta zer berritu. Orrialde berria hiru zatitan banatua dagoela esan daiteke; ezkerreko zutabea, erdiko lauki modukoak, eta eskubiko zutabea. Ezkerreko zutabeak du bereziki garrantzia, bertan topa baitaiteke jendeak gehien eskatzen duen informazio mota. Ikastola zer den, federazioen informazioa, proiektuen berri… aurki daiteke batetik. Nolabait, ikastolen aurkezpen txartela eta muina litzateke hau guztia; ikastola bat zer den ezagutu nahi duten gurasoentzat baliagarria, eta baita proiektu zehatz baten

UNA PÁGINA WEB REMOZADA www.ikastola.net, la página web de las ikastolas, necesitaba un remozamiento después de diez años de funcionamiento y los cambios saltan a la vista. La responsable de la página, Arantza Munduate, como

2006/MAIATZA* 150ikastola

inguruko informazio zabalagoa nahi duenarentzat ere. Beste berrikuntza garrantzitsu bat liburutegiarena da; Konfederazioak orain arte argitaratu dituen dokumentu guztiak topa daitezke bertan. Asmoa da pixkanaka dokumentu horiek denak digitalizatzea, eta lan horretan ari dira buru-belarri. Gainera, dokumentazio historiko eta garrantzitsu horrez gain, aurrerantzean Konfederazioak argitaratu dituen dokumentu guztiak ere orrialdean zintzilikatuko dira, edonork eskura izan ditzan. Ikastolen datu-basea ere garrantzitsua da. Ikastola bakoitzaren informazio zehatza eskaintzen du webgune berrituak, hasi helbidetik, pasa zuzendaritik eta zerbitzuetan bukatuz. Ikastola Egunek ere beren txokoa daukate, polit askoa gainera. Link baten bidez bakoitzean sartzeko aukera eskainiko du. Aurreko edizioetako logoak ere biltzen ditu txoko horrek. Ikastola Aldizkariaren azalak eta digitalizatutako azken

urteotako zenbakiak ere topa daitezke, eta ikasmaterialaren atalak eta lotura interesgarrienenak —oraingoz aldizkari ofizialak daude hemen— osatzen dute aipatu ezkerreko zutabea. Erdialdean sei laukitxo ikus daitezke, mugitzen ari direnak gainera. Hauetatik hiru beti berdinak izango dira, asko erabiltzen direlako: ikasmaterialaren denda —erosketak on line egiteko modua eskaintzen du—, Euskal Herriko ikastolen zerrenda, eta Gurasoen Txokoa. Beste hiru laukiak unean-unean aldatzen joango dira, mementuaren arabera. Orain, esaterako, Euskal Curriculuma eta Jardunaldi Pedagogikoak dira lauki horietako gaiak. Asmoa da hamabostero-edo hiru lauki horiek aldatzen joatea. Eta, azkenik, eskubiko zutabean zerbitzuak ditugu. Agenda, argazki albumak eta halakoak sartuko dituzte bertan. Eta, gainera, webgunearen eremu pribatuetara joateko erabiltzailea eta pasahitza eskubiko zutabean zehaztu behar dira. Izan ere, web orrialdeak eremu publikoa —edonoren eskura dagoena— eta pribatua —gobernu organoetako

ordezkariei eta, zuzendutakoa— ditu. Pribatuari dagokionez bada berrikuntzarik. Egitasmo bakoitzak bere txokoa izango du, eta egitasmo horretako arduradunaren egitekoa izango da txoko hori antolatzea eta eguneratzea. Nori zuzenduta dagoen orrialdea? Bada, printzipioz, ikastolei. “Ikasturtean zehar ematen dugun formazio guztia webgunean dago, ikasmaterialgintza, gidak, berriak… ikastolentzat oso baliagarria da. Gurasoentzat ere interesgarria da, ikastola zer denaren inguruan ikuspegi zabala eskaintzen baitu. Gainera, katalogoak ikusteko, materiala erosteko eta zerbitzuen berri jakiteko modua eskaintzen du. Agian webgunearen atal batzuk profesionalei zuzendutakoak dira, baina, orokorrean, webgunea irekia da, interesa duen edonori zuzendutakoa”, agertu du Arantza Munduatek. Interesak interes, webgunea berritua izan eta lehen hilabetean dagoeneko 30.000 bisita inguru izan ditu. Ez da marka txarra. iks

Lloraren Lekuona y Yon Zubizarreta, que se han encargado del diseño y los contenidos, nos explican los cambios introducidos.

MODERNISATION DE LA PAGE WEB Le site officiel des ikastola

(www.ikasteola.net) a été mis en place il y a une dizaine d’années. Il était grand temps de le moderniser. Arantza Munduate, responsable du site, ainsi que Loraine Lekuona et Yon Zubizarreta (personnes ayant apporté des modifications au niveau du design et du contenu de la page) nous ont fait part des nouveautés.

21


iks

BERRIAK >

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAREN BILTZAR NAGUSIA Martxoaren 27an, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Biltzar Nagusia burutu zuen Ikastolen Etxean. Lehendakariaren agurra, aurreko bileraren akta, 2004-05 Gestio Txostena eta 2005-06 Gestio Planaren berri eman ondoren, EHIKren zuzendariak konfederazioaren gaur eguneko egoeraz eta etorkizunaz luze jardun zuen. Guztira 99 pertsonek parte hartu zuten.

GURASOEN ABESBATZA ZONOTZAKO ANDRA MARIN —Beñat Egiarte, Zornotzako Ikastolako Abesbatzaren zuzendariak, musikarekin elikatu da txikitandik. Aitona eta amona trikitilariak zituen aitaren aldetik. Amak, Mirian Ruizek, akordoi orkestra bat zuzendu zuen 25 urtez eta berak sortu zuen orain dela hamabi urte ikastolako abesbatza ere. Beñatek, Medikuntza ikasten ari den arren, trikiti klaseak emateaz gainera ikastolako abesbatza zuzendu ere egiten du. “Amak abesbatzako kide izaten jarraitzen du eta aitak ere kantatzen du. Ama horretara dedikatzen da. Bi abesbatza zuzentzen ditu, Zeberioko herrikoa bat eta Zornotzan bigarrena. Lehen Zornotzan Emakumeen Elkarteko abesbatza ere berak eramaten zuen. Hogeita bost urtean akordeoi

22

orkestra bat ere gidatu zuen. Lehen udan lehiaketetan eta ibili ohi ginen. Orain hobby moduan jarraitzen dugu”, esan zuen Beñatek. Aitona trikitilaria izan zen eta amona ere bai. Eduardo Egiarte zen trikitilaria. Orain zazpi urte hil zen. Haren iloba, Beñat Egiarte, bi urterekin hasi zen Andra Mari ikastolan eta 15 urterekin atera zen. “Amarekin eta neure kontura ikasi dut musika. Ez naiz kontserbatoriora joan. Trikitia bai ikasi dudala Gernikan eta Zornotzan. Orain neuk ematen ditut eskolak. Baina ez naiz horretara dedikatzen. Medikuntza ikasten ari naiz”, kontatu zuen Beñat Egiartek. Ea musikak terapia bezala balio duen galdetu genion. “Abesbatzakoentzat seguru asko bai. Neuk ere ederki pasatzen dut, baina tarteka amorrarazi egiten naute. Ni lanera joaten naizen arren haiek juergarako

gogoa izaten dute, jolas modura ere hartzen baitute”, jarraitu zuen. Hogeita bi urte besterik ez ditu oraindik Beñatek, baina gurasoek kasu egiten diote. “Nire amari baino kasu gehiago egiten didatela uste dut”, esan zuen. Honela bigarren urtea du abesbatza zuzentzen. Azken ikasturtera arte ikastolako jaialdietan bakarrik hartzen zuten parte, ikasturte bukaeran eta Gabonetan. “Beste ikastolaren batera atera izan dira. Badakit Abusuko ikastolan izan zirela, inaugurazioan, baina joan den urtean Bizkaiko Abesbatzen Elkartean sartu ginen eta elkarte horrek udaberrian antolatzen dituen kontzertuetan parte hartzen hasi gara. Iaz izan ginen eta aurten ere hartuko dugu parte. Lau bat kontzertu izaten dira Bizkaian barrena”, jarraitu zuen zuzendariak. Gehienak lehengo gurasoak dira. Ikastolan umeak dituztenak gutxi dira oraindik. “Gure helburua lehengo guraso hauei eutsi eta berriak erakartzea da. Bestela ikastolako aitonaamonen abesbatza izango da. Gazteena nire ama da eta 45 urte ditu. Gehienak, noski, emakumeak dira, baina hori Euskal Herri osoko abesbatzetan gertatzen da”, esan zuen Beñatek. Hamazazpi kide dira bertan. Euskaraz kantatzen dute gehienbat, eta ingelesez

zein galizieraz ere bai. Gaur gaurkoz Bizkaian dagoen ikastolako gurasoen abesbatza bakarra da. Astean behin biltzen dira entsaiatzeko, asteartetan zortziak eta erdietatik hamarretara, hain zuzen ere.

ARIZMENDI IKASTOLAN NORMALTASUNEZ ARI DIRA LANEAN —Arlan enpresak barrakoiak eman dizkio sutearen kalteak samurtzeko. Joan den otsailaren 19an izugarrizko ezustea hartu zuten Arrasaten, Arizmendi Ikastolan sute handia gertatu baitzen. Oraindik argitzeko dauden arrazoiak direla medio, San Viator gunearen ondoko eraikinak su hartu zuen goizaldeko ordubata aldera. Ez zen zauriturik izan, baina kalteak nabarmenak izan ziren. Aipatu eraikineko goiko solairua eta bertako tresneria guztia erabat kiskali ziren. Beheko solairuan gertatutako kalteak zehazteko daude oraindik; goikoan sortutako hondakin guztiak ondo jaso ondoren ikusiko dute benetan norainokoa den galera. Goiko solairu horretan DBHko 3. eta 4. mailako teknologia tailerrak zeuden. Hartara, hilabete inguru egon dira maila horietako ikasleak teoria bakarrik

lantzen. Baina dagoeneko konpondu dute arazoa, Bizkaiko Arlan enpresak barrakoiak jarri baititu Arizmendi ikastolan sutearen galerak samurtze aldera. San Viatorreko patioan dauden barrakoi horietan ematen dituzte orain teknologia tailerrak. Arlan enpresa modulo horiek eraikitzen aritzen da, eta sutearen berri jakin ondoren ikastolara deitu eta barrakoiak eskaini zizkien bertako arduradunei lanean jarraitzeko modua izan zezaten. 146 metro koadroko barrakoiak jarri dituzte. Tresneriari dagokionez — kontuan izan behar da suteak larri kaltetu zituela tailerretako makinak-eta—, beheko solairuko tresneria berreskuratu dute eta, gainera, Alecop enpresak ere laguntza eskaini die alor honetan. Ikastolako Komunikazio Arduradunak, Alberto Garrok, agertu duenez, “azkar eta ondo konpondu dugu arazoa, jende eta erakunde askoren laguntza izan dugulako. Bereziki aipatu behar da Arlan enpresa, eta baita Alecop ere. Gainera, jende askok deitu digu animoak emateko”. Oraindik peritaje lanetan ari dira Arizmendi ikastolan, baina behin paper kontuak amaituta, eraikina berritzen hasiko dira. Aurreikuspenen arabera, 2007 hasierarako martxan izango da berriz ere San Viatorreko eraikina.•

ikastola |*150MAIATZA/2006




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.