"Ikastola" aldizkaria: 151.zenb. - ekaina

Page 1

Aitor Esteban, EAJko parlamentarioa Madrilen Adimen emozionala duten ikastolak IBILARTE’06 Lagun arteko agurra Santos Sarasolari



ikastola

EAJko parlamentarioa Madrilen

> www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45 Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14 ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

Aurkibidea ekaina/2006

151 03 Aitor Esteban, EAJko parlamentarioa Madrilen 06 Juul. Eguzkitan irakurtzeko liburuak 10 Adimen emozionala duten ikastolak 12

ERREPORTAJEA

Araba Euskaraz ekainaren 18an Armentian 16 Ibilarte’06: Batzen gaituena… artea ekainare 18 Lekeitiarrak eta Iruñatarrak finlandiarren lagun onak bihurtu dira

iks BERRIAK: 20 Bardeetako txirrindu martxa • Kirolaren omeneko eguna Mungian / 21 Larramendikoak informatikan maisu / Isabelle Charritton eta Itziar Elorza Bruselan / 22 Euskal kutur astea Lapueblan / Garagorriren hitzaldia Bretainian / Agurra Santos Sarasolari Santo Tomasen / 23 Iruñeako Jasok 25 urte bete ditu

elkarrizketa: Miel A. Elustondo-k eginda ‘‘

AitorEsteban

“Hezkuntza-lege berriak ez digu guri aldaketa larregirik ekarriko”

HEZKUNTZA arautzen duen legea berria indarrean da Espainian, hau da, Hezkuntza Lege Organikoa, oraindik orain Madrilen onartua. Haren jarraipen egin du EAJko diputatu Aitor Estebanek. Talde Abertzaleko kide da hango Kongresuan eta bertatik bertara bizi izan du lege berriari dagokion tramite parlamentarioa. Sakon aztertua du legeak EAEko eta Nafarroako hezkuntza-sistemetan izan lezakeen eragina eta. Solaskide aparta legearen gainean jarduteko. 3


AitorEsteban Esteban > HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOA

0

RAIN ERE BADUGU ALBISTEA: HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOA, ESPAINIAN ONARTU DUTENA. AZKENEKO LEGEETAN, LOGSE DUGU GOGOAN. LOCEREN BERRI IZAN GENUEN GERO. ORAIN, LOE DUGU. HEZKUNTZA LEGE ORGANIKOA DA. ZER DA, ORDEA, LEGE HORI?

Estatuak eman duen hezkuntza lege orokorra. Hezkuntza eskumen gehienak Autonomia Erkidegoen esku daude eta lege berri hau euritako gisako bat da, hezkuntza sistema arautzera datorrena. Besterik da zergatik egin den lege hau. Alegia, nik uste LOCEren kontrako erantzuna ere badela LOE hau. Izan ere, LOCE hura Alderdi Popularrak, berak bakarrik, onartu zuen. Arku parlamentarioan desadostasun handia zegoen eta Alderdi Sozialistak gai hura ikur moduan hartu eta, orain, beste lege hau atera du aurrera, babes parlamentario zabalarekin. Gizarte behar jakin batzuei erantzuteko egina dela adierazi dute baina zuk esandakoaren arabera, badirudi aurreko lege baten kontrakoa dugula. Politika, alegia.

Politika ere bai, apur bat. Baina, berez, gizarteak dituen erronka berriak kontuan hartuta egin da: ikaslegoaren dibertsitatea, teknologia berrien erabilera… LOCEk lehiakortasuna lehenesten zuen. Oraingo honek, aldiz, laguntza handiago behar duten ikasleak atzean ez uztea

4

du helburuetako bat, hau da, kurrikuluaren dibertsifikatzea. Jakina, horretarako, hainbat alor jorratzen ditu legeak: irakasleen prestakuntza, zentroen moldaketa, hezkuntzaren ebaluazioa, hezkuntzarako diru-iturri berriak lortu beharra… Batean lege bat, hurrena beste bat… Zer jakin beharko lukete gure gurasoek oraintxe indarrean dagoen Lege Organiko honi buruz?

Guraso euskaldun batek jakin beharko luke lege honek, zuzenean, ez diola askorik eragingo edo aldaketa larregirik ekarriko. Legeak bilatzen dituen hainbat helburu aspaldi abiarazi ziren gure komunitatean. Are gehiago, lorpen ere badira kasu batean baino gehiagoan. Legea egin da… baina beste zenbait komunitate begira: esate baterako, hizkuntzak hezkuntzan sartzea. Gutxi garatuta dagoen kontua zenbait lekutan, nahiz eta gurean urteak daramatzagun lan horretan. Teknologia berriak, etengabeko ikasketak, zailtasunak dituzten ikasleentzako arreta berezia… Gure sisteman errotuta dauden alderdiak dira. Eta zenbat iraungo du lege honek indarrean? Alegia, hurrena, beste alderdi bat gertatzen denean boterean, beste lege bat egingo du?

Nik uste iraun egingo duela. Babes parlamentario zaba-


n

ZUZENBIDE KONSTITUZIONALA

IKASTOLA aldizkari honetan bertan, Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak zioen Jaurlaritzaren eskumenak urratu egiten zituela lege horrek. Gernikako estatutua ere ez zuela betetzen…

Pentsatu gura dut legearen hasierako testuari buruz ari zela, ze Eusko Alkartasunak baietza eman dio legeari. LOCEk bai, erabat urratzen zituen gure eskumenak. Autonomien kontrako legea zen erabat. LOE hau onartu ezik LOCEk iraungo zuen indarrean. Beraz, hobera ala txarrera egin dugu? Hobera, duda barik. Ez gaude poz-pozik puntu guztietan. Baliteke lege honek ere punturen batean edo bestean geure eskumenak urratzea —titulazioen homologazioari edo unibertsitatera sartzeko prozedurari dagokionean, adibidez—, baina, argi eta garbi esan behar da egoera hobetu egin dela eta badugula geure sistema berezia garatzeko tartea. Garatzen asmatu behar.

Geure buruari galdetu beharko diogu gero garapen hori egiteko gauza izan garen ala ez. Legeak ez nau kezkatzen, Espainiako gobernuak egin litzakeen araudiak baino. Horiek bai, zehatz-mehatz aztertu beharko dira. Bada hor mito bat, “curriculumari dagokion %55” hori dela eta, Madrilek zehaztuko duena, alegia. Ehuneko horren kontra zuzenketa aurkeztu genuen, baina ez zen onartu. Hala ere, diot nik, Espainian ez ezik, Europan, komunean dauzkagun edukiak ez dira izango %55 baino gehiago? Eduki batzuk berdinak izango dira beti hemen, Finlandian, Italian eta bestetan. Ez dugu jarrera huts izan behar: legearen garapenari begiratu behar diogu, noski, baina dauzkagun aukeren barruan ere landu dezakegu gure sistema propioa, geure berezitasunen araberakoa, eta euskal curriculuma aurrera atera. Eta ikastolek arlo horretan egin duten ahalegina miresgarria da, kontuan hartzekoa. Hortik jo behar dugu, muga eta eragozpen guztiak gorabehera, “goazen egiten!” esanda. Batzuetan ez ditugu agortzen dauzkagun posibilitate guztiak. Noizko Euskal Herriak bere hezkuntza-lege propioa?

Hori alderdi politiko guztioi dagokigu. Ondo dago eskola publikoaren legea edukitzea, baina hezkuntzarena berarena ere gurako genuke. Ez naiz igarlea, eta ez dakit. Baina orain ere ahalegindu beharko genuke geure “euritakoa” edukitzen. Denbora asko ez dela, Madrilgo kongresuak ukatu egin du Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba/Alava izenak behin betiko ofizialtzea…

ostera. Josu Erkorekak dioenez, “el hecho diferencial negativo vasco” (euskal izaera berezi negatiboa). Besteentzako posible da, guretzat ez! Gure gizartean guztiz onartuta daude izen horiek, inork ez du eragozpenik ez trabarik jartzen. Bada, PSOEk kontrako botoa eman zuen. Horrela daude gauzak! Oinezkoak dio horretan ez bagara ados jartzen are gutxiago konponduko garela gai zailagoetan. Su-eten ondoko egoera zuen gogoan hori esan zuenak.

Hori nik neuk ere esan nuen egun hartan bertan, Madrilgo gorteetan. Oso gaitz ikusten dut, baina batzuetan mirariak gertatzen dira. Madrilera, Espainia aldera gehiegi begiratzen ote diogu dio zenbait analista politikok. Paris ere hor dago. Non beharko lukete, zure iritziz, euskaldunen erreferente eta ereduak?

Baliteke Madrilerantz gehiegi begiratzea eta Europarantz gehiago begiratu behar izatea. Arloaren arabera jardun behar dugula uste dut nik. Arlo batzuetan —hezkuntzan, esate baterako—, Finlandiara; besteetan beste herrialde batera, Europara zein Amerikara. Politikan, dena den, egia da hobeto jakin beharko genukeela Frantzian zer gertatzen den. Baina errealitatea hori da: mugimendu abertzalea askoz indartsuago da Hegoaldean eta egin litezkeen zera politikoak espainiar estatuaren barruan egin behar dira; neurri handi batean Madrilen, alegia. Iparraldean, zoritxarrez, abertzaleak gutxiengo gara, gure errebindikazioak askoz umilagoak dira han, hemen baino, eta gaitzago da Pariseko biltzarrera heltzea Madrilgora baino. Hala ere, uste dut gauzak asko aldatu direla azkenaldian, hurbilago ikusten dugula Iparraldea eta, batez ere, askoz hurbilago ikusten gaituztela iparraldekoek gu orain, duela hogei bat urte baino. Pauso txikiak ematen duten arren, garrantzitsuak dira. ikastola

‘‘

lagoa izan du; aurreko gobernuak egin zuena lege hark baino, esan gura dut eta, beraz, gehiago irauteko aukera dauka.

Baina dauzkagun aukeren barruan ere landu dezakegu gure sistema propioa, geure berezitasunen araberakoa, eta euskal curriculuma aurrera atera.

Aitor Esteban Bravo (Bilbo, 1962) Politikaria. EAJko parlamentarioa da Madrilgo gorteetan. Gaztetatik bizi izan da politikan murgildurik. “16 urterekin bazkidetu nintzen alderdian”. Zuzenbide doktore da Deustuko Unibertsitatean (1995). Zuzenbide konstituzionalari buruz idatzi zuen tesia, arau foralak eta gainerakoak azterturik. Gai horixe erakutsi zuen euskaraz hainbat urtean Deustuko unibertsitatean. Hamaika politikarik egin ditu ikasketak bertan: “Hainbeste urtean zuzenbide fakultate bakarra izan da Euskal Herrian, EHU sortu arte”.

MADRILERA ITZULIKA Madrilen da astero, joan eta etorrian, andrea eta bi semeak hemen utzita. “Astea Madrilen ematen dugu eta gogorra da, familiagatik. Bi seme ditut, bata 13 urtekoa eta bestea 9koa, eta ikastolan ari dira biak. Astea Madrilen igarotzen dut eta haiekin egoteko denbora gutxi! Batzuetan, etxeko eguneroko zertzeladen gainean nik ez dut jakiten handik hiru edo lau egun pasa arte. Alde horretatik gogorra da Madrilen behar egitea”. Aldi bateko lana du Madrilgo gorteetakoa. “Uste dut Madrilera joaten diren politikariak aldiro aldatu behar direla. Jende esperientziaduna, batetik, eta berria, ostera, bestetik: bien artean osotu behar da taldea. Malgutu egiten da han jendea eta behar-beharrezkoa da berritzea”.

Bai, Girona, Ourense, Lleida… onartuta daude. Gure izenak ez,

UNA LEY QUE NO TENDRÁ INCIDENCIA NOTABLE Aitor Esteban (Bilbao, 1962) es diputado por Bizkaia y parlamentario del Grupo Vasco (EAJ-PNV) en el Congreso español. Ha participado en todo el trámite parlamentario

2006/EKAINA* 151ikastola

correspondiente a la aprobación de la Ley Orgánica de Educación y a lo largo de la entrevista nos desvela los entresijos de esta nueva ley: la razón de su promulgación, su alcance y objetivos, a la vez que su implantación en la CAPV y Navarra. Según manifiesta el diputado Aitor

Esteban, la nueva ley no tendrá incidencia notable en nuestra comunidad educativa.

UNE LOI QUI N’APPORTERA PAS DE MODIFICATIONS Aitor Esteban (Bilbao, 1962)

est député de Biscaye et parlementaire du Groupe Basque (EAJ-PNB) au Congrès espagnol. Il a participé aux formalités parlementaires pour l’approbation de la Loi sur l’Education. Il nous dévoile tout sur cette loi: la raison de sa promulgation, son

importance et ses objectifs et son application au sein de la CAB et de la Navarre. Selon lui, elle n’apportera pas de modifications majeures au niveau de notre système éducatif.

5


Juul

EGUZKITAN IRAKURTZEKO LIBURUAK

10.000 ikaslek hartu zuten parte Juul literatura hauteskundeetan Eguzkia berotzen hasi eta oporrak iristen direnean, eskolako liburuak apalean utzi eta irudimena zorrozteko balio duten literatura liburuak eskutan hartzea izaten da ederrena. Horretarako aproposak dira Ikastolen Konfederazioak NIEren eskutik antolatutako Juul hauteskundeetan aukeratuenak izan diren liburuak.

6


ortzigarren urtez jarraian egin ziren hauteskunde horiek, Nazioarteko Haur eta Gazte Literaturaren Egunarekin bat eginaz, apirilaren 27an. Euskal Herriko ikastoletako 10.475 ikaslek hartu zuten parte, eta hauek izan ziren irabazle geratu ziren izenburuak

Z

:

HAUR HEZKUNTZAN (3-6 URTE) (2.060 BOTO):

LH 3 ETA 4 (8-10 URTE) (2.129 BOTO)

DBH (12-16 URTE) (3.853 BOTO):

—“Afrika eta koloreak”, Anna Obiols (80 boto). —“Herensugea eta printzesa”, Mari Eli Ituarte (68 boto). —“Untxitxo txuria”, Xosé Antón Ballesteros (44 boto).

—“Hilerriko mamuak”, Aitor Arana (56 boto). —“Sorgin bat ikaragarri polita”, Christophe Miracourt (55 boto). —“Harry Potter eta Azkabango presoa”, J.K. Rowling (42 boto).

—“Eztia eta ozpina”, Patxi Zubizarreta (88 boto). —“Ingeles bat etxean”, Christine Nöstlinger (67 boto). —“Goizuetako ezkongaiak”, Gotzon Garate (66 boto).

LH 1 ETA 2 (6-8 URTE) (1.740 BOTO):

LH 5 ETA 6 (10-12 URTE) (1.812 BOTO):

—“Edur bidaian”, Hans de Beer (64 boto). —“Paperezko gizontxoa”, Fernando Alonso (52 boto). —“Sararen basoa”, Emilio Uberuaga (41 boto).

—“Jara”, Jasone Osoro (112 boto). —“Antonio Bolas”, Joxantonio Ormazabal (73 boto). —“Harresi Handiratz”, Jon Arretxe (60 boto).

LISTA DE LIBROS PARA VACACIONES Cuando llegan las vacaciones y la mesa de estudio de casa se llena de mapas de países lejanos, es necesario aparcar los libros de texto en la estantería y recoger aquellos

2006/EKAINA* 151ikastola

que sirven para despertar la imaginación. En este reportaje damos cuenta tanto de los títulos que han salido ganadores en las Elecciones Juul de Literatura organizado por la Confederación de Ikastolas y como de los más vendidos y recomendables.

ILUSTRATZAILEAK (3.853 BOTO):

Mikel Valverde (198 boto). Jokin Mitxelena (98 boto). Luis Astrain (72 boto).

DES LIVRES POUR LES VACANCES A l’approche des vacances les manuels scolaires s’empilent sur les étagères et laissent place aux romans donnant libre cours à l’imagination. Ce reportage nous présente les

Irabazle suertatu ziren idazle batzuekin mintzatu gara. Patxi Zubizarretak esan digunez, bere “Eztia eta ozpina”k Marokoko emigrante baten istorioa kontatzen du. “Marokoko herrixkarik urrunenean ere, antena paraboliko bat ikusiko duzu. Argindarrik ez dute izango, baina telebista auto baten bateriari lotuko diote. Haren bidez, bertako herritarrek Mendebaldean nola bizi garen ezagutuko dute, eta gurera etortzeko ametsa piztuko zaie. Hala bada, Selim marokoarraren ametsa Europara etortzea izango da, Parisera iristea. Harako bidaia gorabeheratsuan, Selimek Esther ezagutu du Gasteizen, eta bien bizimodua zeharo aldatuko da”, kontatu zigun. Ea adin horretako ikasleei beste zein liburu gomendatuko liekeen galdetu genion. Medhi Charef-en liburu bat gomendatuko lukeela esan zuen. “Liburu horrekin film bat egin zuten magrebiarrak Parisen nola bizi diren erakusteko, istorio gordina da, ‘Arkimederen harem-eko te hura’ (Gerardo Markuletaren itzulpenarekin, Desclee argitaletxean) izenekoa. Gordina da baina erakargarria”, esan zuen. Jon Arretxek honela laburtu zigun bere “Harresi Handirantz” liburuaren trama. “Rama Sri Lanka irlako mutiko behartsua da, baina pobreziatik irteteko aukera sortuko zaio. Horretarako Asia osoa zeharkatu beharko du, Harresi Handian topatuko omen duen altxor preziatuaren bila. Bideko atso-agureen aholku eta argibideei esker egingo du aurrera,

livres lauréats de l’élection littéraire Juul, élection oragnaisée par la Fédération des Ikastola de Navarre, les livres les plus vendus et les livres le plus souvent recommandés.

7


Juul

ikasgaiak emango dizkioten hamaikatxo

ipuin entzun, eta era guztietako trabak gainditu beharko ditu helmugara ailegatzeko”. Joxe Antonio Ormazabalek bere “Antonio Bolas” liburuko pertsonaiaz hitz egin zigun. “Antonio Idigoras zuen izena. Dohain berezi baten jabe zen. Hain buru txikian hainbesteko irudimena! Umore fina, originala, ezohikoa zen berea. Haren gezur bakoitza irudimen ariketa bat zen. Eta liburua idatzi nuen bere ateraldi bitxi eta barregarri haiekin. Askok esaten didatenez, liburuak arrakasta handia izan du haur eta gaztetxoen artean. Horren aurrean harridura eta poza sentitzen ditut. Badirudi pertsonaia hau klasiko bat bihurtzen ari dela Euskal Herrian. Baina ez daukat harrotzeko arrazoirik. Merezimendu guztiak Antonio Bolasenak dira”. Berak Karlos Linazasororen “Lau ipuin matteomigliar” gomendatuko lieke bere liburua irakurtzen dutenei. “Liburu interesgarria. Lau ipuinez dago osatua. Matteomiglia idazlearen irudimenak eraiki duen herria da, ipuinen eszenatokia. Liburu fresko eta original honetan gauza zelebreak gertatzen dira, baina ez pentsa fantasia erraz eta merkea era-

biltzen duenik egileak, landua eta pentsarazten duena baizik. Bere laburrean asko esaten duen liburua. Gure irudimena haizeberritzeko irakurri beharreko liburua da”, esan zigun. Aitor Aranak, azkenik, “Hilerriko mamuak” liburuaren nondik-norakoak kontatu zizkigun. “Lagunekin gaizki portatzen diren mutikoen jarreraz gogoeta txiki bat egiteko nahia du liburuak oinarrian”, esan zuen. “Bilboko ikastetxe bateko neska-mutikoek idazle bati beldurrezko liburuak idazteko eskatzen diote, eta honek, txikitako bere bizipenetan oinarriturik, hilerri zahar batean kokatu ditu gertakari garrantzitsu ia guztiak. Mamuek ahalmen bereziak dauzkate eta, liburu honetan ikusiko den bezala, ez dute batere zalantzarik izango beroien bidez gizaki arruntei laguntzeko”, esan zigun. Adin honetako neska-mutikoentzat liburu bat gomendatzekotan, Iñaki Zubeldiaren “Pako belea” saila gomendatuko lukeela erantsi zuen. Aurreko urteetan bezala, JUUL literatura hauteskundeotan bi bozketa sistema erabili dira, hala nola, betiko bozka-txartela batetik, eta bozka elektronikoa bestetik.

Juul hauteskundeak irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarri zuen martxan orain zortzi urte Nafarroako Ikastolen Elkarteak (Irene Lopez Goñiren gidaritzapean), eta bidenabar hauteskunde prozesu batek nola funtzionatzen duen ikusteko ere balio die ikasleei, hauteskunde mahaiak antolatu behar izaten baitituzte, beren lehendakari, bokal eta idazkariekin. ikastola SALDUENAK ETA GOMENDAGARRIENAK Elkarlanean argitaletxera ere jo genuen, Juul hauteskundetan atera diren liburuez gainera, uda honetan irakurtzeko beste liburu batzuk gomenda ziezazkiguten, eta marketing sailekoekin hitz egin ondoren Bixente Jakak honako liburu hauek aipatu zizkigun salduenak eta gomendagarrienak bezala: 3-6 URTE —“Kamile sendagilearengana doa”, Nancy Delvaux. —“Peru eta animaliak”, Pep Molist. —“Gorkaren kaxoia”, Andreu Doria. 6-8 URTE —“Maripuzker”, Mitxel Murua. —“Sugegorri”, Juan Kruz Igerabide. —“Hankak nahi zituen sugea”, Xabier Mendiguren E. 8-10 URTE —“Josepi dendaria”, Mariasun Landa. —“Niri ez zait futbola gustatzen, eta zer?”, Andoni Egaña. —“Txoko, txiki, txukuna”, Joxan Ormazabal. 10-12 URTE —“Amona basoan galdu zenekoa”, Arantxa Iturbe. —“Nire kuleroak”, Anjel Lertxundi. —“Garmendia errege”, Kirmen Uribe. 12-16 URTE —“Osaba Bin Floren”, J.M. Olaizola (Txiliku). —“Ispiluen gainean lotan”, Jordi Sierra i Fabra. —“Gloria Mundi”, Fernando Morill. IKASTOLEN KONFEDERAZIOAK, azkenik, “Argitxo” bilduma gomendatzen du 3-7 urtekoentzat eta Fernando Morilloren “Idoiaren agenda. Gariren agenda” 12 urtetik gorakoentzat.

8

ikastola |*151EKAINA/2006



ADIMEN EMOZIONALA DUTEN IKASTOLAK

10

LASKORAIN, LARRAMENDI ETA ELGOIBAR EMOZIOEKIN LANEAN ARI DIRA GELAN Gizarteak eta eskolak sekulako garrantzia ematen dio adimen intelektualari. Baina badaude adimen intelektual handiko izanik ere, bizitzan porrot egiten duten ikasleak. Eta badaude, aldiz, adimen intelektual gutxiagorekin bizitzan oso ondo moldatzen direnak. Zertan dago diferentzia? Adimen emozionalean. Hori da joan den mendeko 60 hamarkadaz geroztik aditu askok aztertu dutena eta orain ikastola batzuetan lantzen hasi direna. Horien artean dago Tolosako Laskorain ikastola.


“Emozioak —gureak eta besteenak— hobeto ezagutzen, emozio negatiboen eraginari aurre egiten eta positiboak indartzen, automotibazioa garatzen, harremanak egiten eta bizitzaren aurrean jarrera baikorra izaten erakusten da ariketen bidez.” Joxe Martin Aizpuru, Laskorain ikastolako zuzendaria.

uzendaritza taldeko hiru lagun Foru Aldundiak irakasleentzako eratu zituen ikastaro batzuetara joanez hasi ginen iaz. Gaia lehendik ezagutzen genuen. Golemanen liburua irakurria genuen eta gela barruan zer egin genezakeen aipatu egiten genuen, baina biderik aurkitu gabe. Hiru ikastaro eman ditu Aldundiak eta ikastolako 60 irakaslek bukatu dituzte hirurak, ia-ia klaustro osoak, 75 irakasle baikara. Ikastaro guztiak ikastolan bertan eman dizkigute”, esan zuen Joxe Martin Aizpuruk. Aldundiaren eskaintzaren barruan Bizkaiko Sycom enpresako aditu bat izan da ikastaroak eman dituena. Adituen arabera, adimen emozionalak erabat baldintzatzen du gure bizitza, eta arrakasta pertsonalaren edo profesionalaren zati nagusia trebetasun emozionalei zor zaie. Zein da garrantzitsuagoa, beraz, adimen intelektuala edo emozionala? Bien arteko oreka bat lortu behar dela erantzuten dute adituek. Emozioak gasolina bezala omen dira, barruan daukagun indarra, eta bolantea, aldiz, adimen intelektuala litzateke.

“Z

GELA BARRUAN Adimen emozionalari buruzko ikastaro horietatik hirugarrena zegoen zuzen-zuzenean gelan lan egiteko materialen ezagutzarako pentsatua. “Lehen bi ikastaroak norberarentzakoak ziren. Azalpen batzuen ondoren banaka, binaka edo taldean ariketak egiten genituen eta oso aberasgarriak izan ziren. Kontu egin bost orduko saioak izanik ere, konturatu gabe igaro-

2006/EKAINA* 151ikastola

tzen zitzaizkigula. Hirugarren ikastaroa, aldiz, ikasleekin egin beharreko lanari begira zegoen antolatuta, eta lan horrek adinari egokitua behar duenez, etapaka egin genuen ikastaroa ere”, jarraitu zuen Laskoraingo zuzendariak. Joan den ekainean, ikastaroak emateaz gain Aldundiak proiektuak edo asmo bereziak lantzeko diru-laguntzak eskaini zituen, eta Laskorainek lanketa bat egiteko proiektua aurkeztu zuen. “Gela barruan esperimentatzen hasteko materialak ezagutu, adituekin harremanetan jarraitu eta formazioa jasotzearekin batean gela barruan lehen pausoak ematen aritu gara ikastaro honetan. Otsailetik aurrera jarduera batzuk landu dira geletan, tutoretza orduetan bereziki. Baina tutoreaz gainera, beste irakasle guztiek kolaboratzen dute tutorearekin. Beste modu batera esanda, tutoretzak programa baten arabera landuko du adimen

emozionala, baina beste guztiek lagundu egingo dute. Hasi besterik ez dugu egin. Bi urtetik 18ra bitartean gaia jorratzeko programazio bat egin, eta material bat egokitu nahi dugu gai horiek jorratzeko”, esan zuen Joxe Martinek. 200 GURASO HITZALDIETAN Emozioak —gureak eta besteenak— hobeto ezagutzen, emozio negatiboen eraginari aurre egiten eta positiboak indartzen, automotibazioa garatzen, harremanak egiten eta bizitzaren aurrean jarrera baikorra izaten erakusten da ariketen bidez. “Adimen intelektualak trebezia batzuk garatzen ditu, baina ez beste batzuk. Zenbat aldiz entzuten den ikasle bati buruz, ‘badeza-

ikastolas de Tolosa, Andoain y Elgoibar que participan en un IKASTOLAS CON plan experimental promovida INTELIGENCIA desde Diputación. EMOCIONAL Prácaticamente todo el claustro La inteligencia emocional, que de las mencionadas ikastolas desde la década de los 60 viene han participado en los cursos siendo estudiada por expertos preparatorios. También hay que como un complemento ineludible resaltar el eco que ha logrado el del coeficiente intelectual, va a tema entre los padres de estas ser trabajada en las aulas de las ikastolas.

ke baina ez du egiten’ eta zergatik ez duen egiten, lagunekin, etxean edo bere buruarekin zer gertatzen zaion aztertzen laguntzen digu adimen emozionalari buruzko kontu honek. Arlo hori erabat pertsonala dela eta berak konpondu behar duela? Lagundu dezakegun neurrian horretarako gaude”, jarraitu zuen Joxe Martinek. Gurasoekin ere bi saio egin dituzte, adimen emozionala zer den erakutsi eta planaren berri emateko. 200 guraso azaldu ziren adituaren hitzaldi bakoitzera, sekulako interesa piztu duen seinale. “Guraso eskola bat ere bada ikastolan, eta hitzaldietan gehienez 40 lagun biltzen ditugu. Sekulako erantzuna izan dugu, beraz. Honekin guztiarekin ez dugu esan nahi arazo guztien konponbidea hemendik etorriko denik, baina jorratu ez den arlo bat izan da, eta interesgarria da egin dezakegun guztia”, esan zuen. Ikastola gehiago ere badira ikastaroetan parte hartu dutenak, baina, dakigunaren arabera,Tolosako Laskorain eta Andoaingo Larramendi dira klaustro bezala plangintza bat lantzen ari direnak. Andoaingo ikastolako Emilio Etxabek esan zigunez, datorren ikasturtean hasiko dira ikasleekin lanean. “Aldundiak alor honetan esperimentatzeko laborategi gisa ikastetxe bakan batzuk nahi zituen, eta Larramendi ikastolakook sartu gara, irakasle guztiak prestaketa planean parte hartu dugulako”, esan zuen. ELGOIBAR IKASTOLA ERE EMOZIONATZEKO BIDEAN “Gure ikastolan ziklo guztietatik 15 irakaslek hartu dute parte. Lehenengo bi mailak burutuak ditugu Madrilen bizi den Begoña Ibarrola bilbotar irakaslearekin. Hurrengo kurtsorako hirugarren maila egiteko asmoa dugu, eta falta diren zenbait irakaslek ere adimen emozionalarekin zerikusia duten kurtsoak egiteko asmoa azaldu dute. Nahiz eta lehenengo bi saioak norberaren formaziorako izan, mintegi desberdinetan aztertu eta saio esperimentalak egiten hasiak gara. Gure asmoa datorren kurtsoan programa barruan ahal dela txertatzea eta praktikan jartzea litzateke, mintegi bakoitzaren arabera” esan zigun Alfonso Guilló zuzendariak. ikastola

LES IKASTOLA À L’INTELLIGENCE ÉMOTINNELLE L’intelligence émotionnelle étudiée par les spécialistes depuis les années 60 et considérée comme un complément essentiel du coefficient intellectuel va être

travaillée au sein des ikastola de Tolosa, Andoain et Elgoibar. Ces ikastola participent à un plan expérimental mis en place par la Députation Forale. La grande majorité des enseignants de ces ikastola a participé aux sessions de formation préparatoires. A noter également le grand intérêt montré par les parents pour ce sujet.

11


erreportajea

ARABAE

ARABA, ETA BEREZIKI GASTEIZ INGURUAK, LUR IDOR ETA EREMU ARGITSUEKIN IDENTIFIKATZEN DIRA ASKOTAN. AURTENGO ARABA EUSKARAZEK IRUDI HORI HAUTSI DEZAKE, ARMENTIAKO BASOAN BARRENA EGINGO BAITU IBILBIDEAK ZATI NAGUSIA.

12


Armentia ikastolak 92tik gaurdaino ia 600 ikasle eta 400 kooperatibista ditu, eta lekurik ez duelako urtero ikasle multzoa utzi behar izaten du matrikulatu gabe.

AEUSKARAZ EKAINAREN 18an

Armentiako basoan barrena AMABOST URTE BETEKO DITU AURKI ARMENTIA IKASTOLAK. 92tik gaurdaino ia 600 ikasle eta 400 kooperatibista ditu, eta lekurik ez duelako urtero ikasle multzoa utzi behar izaten du matrikulatu gabe. Baina ibilbide hori ikastola sarearen elkartasunari esker egin du, eta elkartasun hori behar du bere eraikuntza berritzen jarraitzeko ere. Horretarako antolatuko du Arabako ikastolen jairik handiena laugarren aldiz ekainaren 18an. “Hogeita seigarren Araba Euskaraz da, eta Armentiak antolatzen duen laugarrena. Lau horietatik bi kanpoan egin dira, 1998koa Araian eta 2002koa Zigoitian, eta aurten berriro bertara itzuliko gara. Inguruan dugun basoan zehar eratu dugu ibilbidea”, esan zuen Anjel Olaldek, Araba Euskarazko koordinatzaileak. 1995ean egin zen Armentian bertan Arabako ikastolen jaia eta orduan bertan izan ziren kanpotarrek ez dute auzoa ezagutuko. Lehen erdigunetik urrun geratzen zen eta orain etxez bete dira inguru horiek. “Gasteizek halako eraztun berde bat badu bere inguruan. Ikastolak bultzatu nahi duen naturarekiko loturarekin bat zetorrenez, ibilbidea berdegune horretara eramatea erabaki genuen. Baso oso ikusgarria da, askok ez dute imajinatu ere egingo Gasteiz inguruan horre-

H

CON LA MEGAFONÍA A MEDIO VOLUMEN La ikastola Armentia de Gasteiz organiza este año el Araba Euskaraz en un circuito de casi cuatro kilómetros que se adentra en el Bosque de Armentia, zona que forma parte

2006/EKAINA* 151ikastola

del cinturón verde de la capital. Por ello, buena parte del trayecto se realizará con la megafonía a medio volumen, con la idea de no molestar a la fauna del lugar. A la sorpresa del bosque, que muchos visitantes ni siquiera conocerán, hay que añadir un programa que ha seleccionado actividades

para todas las edades. Los beneficios se invertirán en la renovación de la ikastola.

LES HAUT-PARLEURS À MI-VOLUME L’ikastola d’Armentia de Gasteiz organise cette année la

lako arboladiak daudenik. Megafonia ere baxuago jarriko dugu bertako txoriak ez izutzeko. Oinezkoentzat bereziki oso ondo zaindutako lekuak ditu. Orain, esaterako, errepide berri bat egiteko proiektua dago eta tunel bat egingo omen dute azpitik. Askorentzat ezusteko sorpresa galanta izango da”, jarraitu zuen Anjelek. Ibilbideak lau kilometro eskas izango ditu, horietatik bi basoan. Gune nagusia Armentiako baselizaren inguruan egongo da. DANTZA PLAZA

Ibilbidean egingo diren ekitaldien artean aipagarria da Gasteizko Folklore Eskolak bigarren gunean eguerdiz egingo duen Dantza Plaza. “Gasteizko folklore eskolak edota Tapiak eta Leturiak egiten dutenaren antzekoa izango da, baina instrumentu gehiago erabiliz. Aspaldidanik egiten omen dute Gasteizen bertan festetan. Animatzaileak dituzte, eta 40 minutuko erromeria eskainiko dute, eta horrez gainera euskal dantzak erakutsiko dituzte”, esan zuen Anjelek. Dantzan egin ondoren bazkaritarako txahal errea egongo da, eta Eusko Labelaren gunean pintxoak banatuko dira. Gazteen gunean izen handiko taldeak eta berriagoak tartekatuko dira.

26ème édition d’Araba Euskaraz. Le parcours d’environ quatre kilomètres passera par la forêt d’Armentia qui forme une vaste espace de verdure autour de la capitale. Pour ne pas perturber la tranquillité de la faune locale, les annonces s’effectueront par haut-parleurs réglés

à mi-volume. De nombreuses animations ont été organisées, les personnes de tous âges seront comblées. Les bénéfices de la journée serviront à la rénovation de l’ikastola.

13


ARABAEUSKARAZ EKAINAREN 18AN ARMENTIAKO BASELIZAN > 1.GUNEA

Ibilbidera iristeko ez du Armentiak inolako arazorik, oso ondo komunikatua dagoelako eta autoz bertara doazenek aparkalekuak soberan dituztelako. Trenez Gasteizera doazenek autobus geltokitik edo katedraletik ateratzen diren autobus zerbitzuak izango dituzte. OMENDUAK

Esther Aramendi andereñoari egingo zaio omenaldia. 1970eko hamarkadan Arabako ikastoletan euskaraz irakasten hasi ziren andereño guztiak omendu nahi dituzte bere bidez, eta oraindik orain joan den Lourdes Arrieta gogoratu nahi dute bereziki. “Egun horretan, bestalde, Jose Antonio Gonzalez Salazar etnografoa ere goraipatu nahi dugu, Arabako kulturaren alde egin duen lanagatik eskerrak emanez; ez ditugu era berean inolaz ere Federico Barrenengoa bezalako ikerlariak ahaztu nahi”, esan ziguten Malentxo Arruabarrena eta Iñaki Lasak, protokoloaz arduratzen diren kideak. Zinta moztu, ibilbideari itzulia eman eta hamaiketakoa egin aurretik egingo da omenaldia Suisaco elkarteak duen aretoan.

Beto Carrillo (aparkaleku arduraduna), Asier Astigarraga (Ikastolako zuzendaria) eta Anjel Olalde (Araba Euskarazko koordinatzailea).

LELOA ETA KANTA

“BARRUAN DARAMAGU” da leloa, “euskara, Araba, lurra barruan daramatzagulako eta kanpora atera behar ditugulako”, Asier Astigarragak, ikastolako zuzendariak esan zigunez. Txetxu Martinez gurasoak asmatu zuen leloa, eta horrekin oso lotuta dago edizioaren ikur bihurtu den barraskiloa ere, barrua eta oskola irudikatzen dituelako. “Gainera, ba14

Esther Aramendi andereñoa eta Jose Antonio Gonzalez Salazar etnografoa omendu nahi ditugu.

rraskiloa Armentiako sanprudentziotako festekin lotura duen jakia da, zizak bezalaxe”, esan zuen Asierrek. Bideoan agertzen den familia ere, hain zuzen, leloa asmatu duen Txetxurena da, Izaskun emaztea eta Irati alaba ere agertzen baitira. Kanta Kukumak egina da Ruben Sanchez bertsolariaren hitzekin. Erritmoen alaitasuna, instrumentuen aniztasuna eta estilo na-


Ane Miren MIRALLES

“APAIZAC OBETO 2006”

ABENTURAN > PASAIA-LEZO LIZEOKO IRAKASLEA TERNURA JOAN DA

hasketa dira kantaren ezaugarriak. Ikasleei begira zenbait kontzertu eta emanaldi antolatu dira Araba Euskaraz girotzeko. BTT martxa, kross lasterketa. Stokholm S. eta PAM (Putoamoak Matematiketan) taldeen kontzertuak, Teatro Paraiso taldearen antzerki emanaldia eta Malawitik bizikletaz egindako bidaiari buruzko Koldo Zubizarreta irakaslearen emanaldia izan dituzte maiatzean eta ekainean, eta Gasteiz mailako ekitaldia antolatu zuten Artiumen maiatzaren 31an. “Edizioaren helburuak agertu, ibilbidearen berri eman eta aurtengo bideoa erakutsi genien bertara bildutakoei. Kultura munduko jendea, kirolariak, erakundeetako ordezkariak bildu genituen. Aurten gure lehen promozioa atera denez, ikasleei oroitzapen oroigarri bana eman genien, eta aldi berean talde horren lehen tutorea, Jesus Mari Urbegain; garai hartako lehendakaria, Patxi Martinez de Albeniz, eta lehen zuzendaria ere, Jose Mari Andres aipatu genituen”, esan zuen Asierrek. ikastola

2006/EKAINA* 151ikastola

Bada paraje bat Kanadako hegoekialdean, San Lorentzo itsasadarrean hasi eta Ternura bitartean, orain lau mende euskaldunek oso ondo ezagutzen zutena. Ur hotz horietan hondoratuta daude euskal baleazaleek erabilitako ontzi asko. Horietako bat da San Juan galeoia, bere sei txaluparekin batean 1565ean Red Bay inguruan hondoratua. Galeoi horren bi txaluparen erreplikak egin dituzte Pasaiako Ontziolan, eta horietako batean bi mila kilometro egingo dituzte hilabete eta erdian, orain lau mende bezala jantzita, orain lau mende bezala janez. Sei arraunlari doaz abenturan, eta tartean doan neska bakarra Pasaia-Lezo lizeoko irakaslea da, ANE MIREN MIRALLES.

Ordizian jaio zen orain 50 urte, magisteritza egin zuen eta herriko ikastolan, Jakintzan, zazpi urtez lan egin ondoren, geroztik Pasaia-Lezo lizeoan aritu da, tartean “HIRU PAUSO, HIRU NORABIDE” abenturan parte hartzeko bi urteko eszendentzia hartu bazuen ere. Natur Zientziak eta Soinketa ematen ditu DBHko lehen zikloan. Bera mendian eta eskiatzen ibili da gehienbat. “Korrika ere beti egin izan dut, baina duela hiru bat hilabete gimnasioan hasi nintzen prestatzen, gustatzen ez bazait ere. Arraunean pixka bat ibili naiz, baina uste dut dezente sufritu beharko dudala. Gainera, kontuan izan behar da garai hartako baleazaleak bezala jantzita goazela. Nire lagunei esaten diet orduan ez zela emakumerik joaten, baina ez dut uste salbuespenik egiten utziko di-

datenik. Ikasleak ere horrekin harritzen dira, taldean emakume bakarra izatearekin. Ni ohituta nago, ez dut lehen aldia. Taldeko bat gehiago sentitzen naiz”, jarraitu zuen. Beren web orrian (www. albaola.com) pare bat egunetik behin argazkiak eta berriak jarriko dituzte, eta lehen asteotan bere ikasleekin harremanetan egoteko asmoa du Ane Miren Mirallesek. Datorren ikasturtean abenturari buruzko lan bat egingo du ikasleekin. “Beldurrik? Daramadan arropa guztia liozkoa da, eta orain ari gara arropa bat argizariarekin iragazkaizten. Su txikirik ere ez daramagu. Sua bertako egurrarekin egin beharko dugu, eta janaria ere garai hartakoaren modukoa da. Ogia ere berezia egingo digute, legamiarik gabekoa, bustita bakarrik jan daitekeena, alegia”, esan zuen. iks

“Bi mila kilometro egin behar ditugu, mila eta berrehun itsasmila dira, sei astetan. Iristeko eguna jarrita daukagu, uztailaren 15ean, Red Bayko Euskal Baleazaleen Museoan bi eguneko jaialdi bat antolatuko dutelako. Haizea denean belarekin egingo dugu aurrera eta, bestela, arraunean. Ondorioz, ez dakigu non lehorreratuko garen gauetan, edo lo non egingo dugun”, esan zigun.

15


MARIA LAZKANO

IRABAZLEEN ZERRENDA 4 URTEKO KATEGORIAN: Paola Orrantia Plaza eta Julene Alvarez Garrastazu 5 URTEKO KATEGORIAN: Elisa Escobal eta Sara Saiz de la Maza 6 URTEKO KATEGORIAN: Amaia Urkiola, Larraitz Alava, Aroa Santamaria eta Galder Agudo 7 URTEKO KATEGORIAN: Mikel Urrutxi, Aida Alonso, Jennifer Martinez eta Fabio Orrantia 8 URTEKO KATEGORIAN: Garazi Lekunberri, Ane Arteaga eta Maider Perez 9 URTEKO KATEGORIAN: Maria Lazkano eta Amaia Eguren

JANIRE ALEGRIA

10 URTEKO KATEGORIAN: Nagore Urquiri, Diana Fernandez eta Irati Saenz 11URTEKO KATEGORIAN: Itxaso Diaz, Izaskun Carrasco eta Maitane Balenziaga 12 URTEKO KATEGORIAN: Ugaitz Llona, Nerea Corrales, Elene Bilbao eta Xabier del Rio 13 URTEKO KATEGORIAN: Naia Argoitia, Ibon Larrañaga eta Idoia Gezala 14 URTEKO KATEGORIAN: Irati Kalzagorta, Aitor Nieto eta Bidane Larrañaga 15 URTEKO KATEGORIAN: Naroa Ormaza, Janire Alegria, Leire Mintegi, Irati Ormaza eta Maite Beitia

IBON LARRAÑAGA

MAITE BEITIA

MIKEL URRUTXI

16


“Aurkezpenean bertan jende asko izan zen, eta marrazki lehiaketan mila lan baino gehiago bildu ditugu.”

IBILARTE*06

BATZEN GAITUENA… ARTEA

2002. urteaz geroztik, Bizkaiko ikastolen festak, Ibilaldiak, oso bidelagun berezia dauka bere ondoan: IbilArte, Euskal Herriko arte garaikidearen erakusketa. Aurtengo erakusketan 24 euskal artistaren lanak ikusteko aukera izan da Bilboko Gran Via Kalean BBKk duen Erakusketa Aretoan. rakusketan, teknika, hizkuntza eta estilo ezberdinetako lanak batu dituzte, “askotarikoa izateak ikastolaren espirituarekin bat egiten duelako erabat, eta horrez gainera aurtengo leloa bere egiten du: batzen gaituena…aniztasuna!”, agertu digute BIEtik. Aurtengo erakusketan, gainera, artista guztiek gai bera izan dute: Mendia. Elorrioko Txintxirri Ikastolak antolatzen du aurtengo Ibilaldia, eta leloa horixe da, Batzen Gaituena. IbilArte erakusketan artea da batzen gaituena. Hori kontuan izanda, antolatzaileek bigarrenez marrazki lehiaketa antolatu dute, “umeak eta gazteak artera hurbiltzeko aukera bikaina delako”. Arte erakusketan bezala, marrazki lehiaketan ere gaia mendia izan da. IbilArtek izugarrizko arrakasta izan duela nabarmendu dute BIEtik; “aurkezpenean bertan jende asko izan zen, eta marrazki lehiaketan mila lan baino gehiago bildu ditugu”. 2002an bere ibilbidea hasi zuene-

E

2006/EKAINA* 151ikastola

tik indarra hartzen ari da IbilArte ekimena. “Urtez urte jende gehiago biltzen da, guztiak ere euskararen eta artearen lagunak. Pixkanaka erakusketak indarra hartzea lortzen ari gara, eta oso pozik gaude”, azaldu dute BIEtik. Lau urtetik hamasei urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu ahal izan dute lehiaketan, eta adinka banatu dituzte marrazkiak. “Parte hartzea izugarria izan da eta oso zaila izan da irabazleak aukeratzea. Horregatik, adin maila guztietan bizpahiru lan nabarmendu nahi izan ditugu eta, azkenean, 36 sari banatu ditugu”, esan digute antolatzaileek. Epaimahaian BIEko eta Txintxirri ikastolako ordezkari bana, artista bat eta “Já producciones culturales“ enpresako ordezkari bat izan dira. Hauez gain, sari banaketan Atlheticeko ordezkariak izan ziren eta Javier Riaño, Bilbao Arte Fundazioko zuzendaria ere bai, besteren artean. iks

17


LEKEITIO

FINLANDIA

LEKEITIARRAK ETA FINLANDIARRAK lagun onak bihurtu dira SPALDI ZEBILTZAN LEKEITIOKO IKASTOLAN TRUKAKETA PROGRAMA BAT MARTXAN JARTZEKO LAGUN EGOKIAREN BILA. Interneten bitartez jarri ziren Finlandiako talde batekin harremanetan eta, pixkanaka, nahiz eta tartean 3.000 kilometro egon, asmo, gogo eta helburu berdintsuak zituztela konturatu ziren batzuk eta besteak. Europako Batasuneko Comenius programari esker ezagutu dute elkar, eta esperientzia bikaina izan da. Pentsa, finlandiarrak uztailean bueltatuko dira Lekeitiora, oraingoan bertako familiekin oporrak pasatzera. Izan ere, horixe izan da finlandiarrei Euskal Herritik gehien gustatu zaiena: bertakoen harrera eta berotasuna. Comenius trukaketa programak helburu dauka Europar Batasuneko herrialde bateko 14-16 urte bitarteko neska-mutilak EB-

A

18

ko beste herrialde bateko neskamutilekin lan egiteko gai izatea. Horretarako, batzuk besteen herrialdea bisitatzen dute; alegia, finlandiarrek hamabost egun eman dituzte Lekeition (otsailaren 19tik martxoaren 5era arte) eta, ondoren, lekeitiarrek hamabost egun eman dituzte Finlandian (martxoaren 27tik apirilaren 10era arte). Bisita horietan proiektu bat osatu beharra daukate gainera. Lekeitioko ikastolan ingelesa irakasten duen Ainara Atxikallendek agertu dizkigu benetan ona izan den esperientziaren nondik norakoak. “Leku batean zein bestean klaseen ordutegiak errespetatu ditugu”. Hartara, euskaldunak Finlandiarren klaseetan aritu ziren lanean eta alderantziz. Bestelako ordutegiak eta ohiturak ere errespetatu dituzte; “adibidez, Finlandian 10.30etan bazkaltzen dute, eta han egon ginene-

an guk ere ordu horretan bazkaltzen genuen. Hasieran kosta egin zitzaigun pixka bat baina, finean, hori ere bada kultura bat ezagutzeko modua”, agertu digu Atxikallendek. Izan ere, proiektu honen asmoa beste kultura bat, bizimodu bat eta jende bat ezagutzea da muinean. “Gure ikastetxean lantzen ditugun baloreen artean besteekiko errespetuak garrantzia berezia dauka. Denok desberdinak garen arren, batera lan egiteko gai izan behar dugula irakatsi nahi diegu gure ikasleei, eta hori helarazten saiatu gara; Finlandia eta Lekeitioren artean 3.000 kilometro daudela eta seguru egongo direla gau-

za desberdinak, baina baita berdinak ere, eta horiei eutsi behar zaiela”, agertu du Ainarak. Eta nola ulertu dute elkar? Bada, ingelesez. Horiek hala, fin-

landiarrak hemen egon diren bitartean Lekeitioko ikastolan klaseak ingelesez eman dituzte eta Finlandian ere, finlandieraz beharrean, ingelesez eman dituzte klaseak lekeitiarrak han egon diren bitartean.

Lau irakasle aritu dira proiektuan; Ainara Atxikallende eta Ritxi Abril (Zientzia irakaslea) Lekeitiotik, eta Kati Kurtikka eta Ari Pietakainen Finlandiatik. Hala ere, bai Lekeition eta bai Finlandian DBHko irakasle guztiek bat egin dute proiektuarekin, “izan ere beren laguntzarik gabe ezinezkoa izango zen aurrera eramatea”, nabarmendu du Lekeitioko irakasleak. Errepikatzeko moduko esperientzia beraz; Finlandiatik bueltan Lekeitioko ikasle pare batek gurasoei esan zieten moduan: “perfektua” eta “ezinhobea”.• ikastola |*151EKAINA/2006


SAN FERMIN IKASTOLAKOAK: euskara buruan eta ibili munduan OAN DEN OTSAILAREN 18TIK 26RA SAN FERMIN IKASTOLAKO 13 IKASLE VASARA, 60.000 BIZTANLE DITUEN FINLANDIAKO HIRIRA, JOAN ZIREN EUROPAKO BESTE IKASLE ASKOREKIN KULTUR TOPAKETA BATEAN PARTE HARTZEKO. Bidaia honen oinarrian Europar Batasunaren Sokrates programa dago, orain dela hiru urte abiatu zutena. Programa horrek dituen atal desberdinen artean hizkuntza minorizatuena aukeratu zuten San Fermin ikastolakoek orain dela hiru urte abentura hau abiatu zutenean, eta, ordutik, beste hiru ikastetxe izan dituzte bidaide: Vasa Ovningsskola (Finlandia), HHartcollege (Flandes) eta Realgymnaesium Bozen (Tirol). Esko-

J

la hauek guztiek badute tasun komun bat: guztiek hizkuntza minorizatuetan oinarritzen dute beren hezkuntza. San Ferminekoek euskaraz hitz egiten dute; Vasakoek, suedieraz, nahiz eta Finlandian bizi; Flandriakoek neerlanderaz hitz egiten dute eta, azkenik, Tirolekoek, nahiz eta Italian bizi, alemanera egiten dute. Ikastolako zuzendariak, Pilar Vicentek, agertu digunez, “oso esperientzia interesgarria izan da guretzat. Finean, ikastola bezala Europa mailan gure errealitatea erakusteko aukera eman digu, Europa berri honetan hizkuntza eta kultura minorizatuak badaudela erakutsi nahi izan dugu eta hori beste herrialde batzuekin partekatu dugu”. Horretarako, gai-

nera, denak komunean daukaten hizkuntza erabili dute: ingelesa. Hori ere oso interesgarritzat jo du Vicentek. Bidaia polita izan da, folk musikaren eta gaur egungo musikaren bueltan proiektu bat osatu dute Finlandian izan diren bitartean, eta Euskal Herriko doinuak zein erritmoak entzunarazi dituzte bazter haietan. Horretarako, trikitixa, panderoa, txalaparta eta gitarra lagun hartuta musika emanaldia eskaini zuten. Baina bidaia proiektu honen parte bat baino ez da. “Ikasturtean zehar proiektu desberdinak izaten ditugu martxan ikastetxe hauekin, eta etengabeko harremana izaten da batzuen eta besteen artean teknologia berriez baliatuz. Oraintxe,

adibidez, estereotipoen inguruko bideo bat prestatzen ari dira ikasleak. Gidoi bat egin dute eta bakoitzak bere herrialdean dauden kultur estereotipoen inguruko bideo bat osatuko du. Ondoren, internet bitartez trukatuko dituzte bideoak”, azaldu digu Pilar Vicentek. 15 eta 16 urteko ikasleek hartu dute parte Sokrates programa honetan, eta esperientzia benetan bikaina izan dela nabarmendu dute San Fermin ikastolatik. Kontua da aurtengo ikasturtearekin batera bukatuko dela proiektua. Horiek hala, maiatza bukaeran proiektuko arduradun guztiak Tirolen elkartzekoak ziren orain arteko ibilbidea baloratzeko eta etorkizunari begira egin daitekeenaz hitz egiteko. iks

19


iks

IKASBERRIAK Eu

Bardeetako txirrindu martxa Iragan maiatzaren 5ean, ostiralarekin, NIEk eta Fontellasko Argia Ikastolak Bardeetako Txirrindu Martxa antolatu zuten. Bertan, Nafarroako Ikastoletako bigarren hezkuntzako 4. mailako 300 ikaslek parte hartu zuten. 30 kilometroko ibilbidean gune hauetatik pasatu ziren; El Aguilarretik abiatu eta Castildetierrara, handik CabaĂąa de Aguirrera, gero poligonotik igaro eta,

azkenean, El Aguilarrera itzuli bueltan. Goizeko 11etan zuten hitzordua ikasle guztiek, 3 ordu eta erdian ibilbidea osatu ahal izateko. Ibilbidean barna, ura eta fruta hartzeko puntu ezberdinak antolatu ziren, indarrak hartzea beharrezkoa zuten-eta. 14:30ak aldera bukatu zen ekitaldia, oroigarriak banatu eta gero. Ibilbidea zein probaren irekiera ofiziala eta oroigarrien

banaketa Pablo Urtasun txirrindulari urdiaindarraren esku izan ziren. Egitasmo polit hau ikastola ezberdinetako proiektu kurrikularrean txertatu da, eta irakaslegoaren atxikimendua lortu du. Inguru natural batean antolatu den egitasmo honek helburu izan ditu ikaslegoarengan eragin baikorra izatea eta naturarekin harremana estutzea, naturarekiko

errespetua eta erantzunkizuna lantze aldera. Gainera, ikasleei aisialdirako eredu berri eta osasuntsu bat aurkeztea ere izan da jomuga. Bestelako helburuak ere izan dira; txirrinduak ematen dituen aukeretaz jabetzea, inguru ezegonkor batean murgilaraztea eta ziurgabetasunari aurre egitea, esaterako. Bide batez, giro on eta euskaldunean jardun dute ikasleek.•

Kirolaren omeneko eguna Mungian Apirilaren 6an Mungiako Larramendi ikastolan Kirol Eguna ospatu zuten, kirol jarduerak ondo merezi duelako bere omeneko festa. Maila guztietakoak parte hartu zuten kirol frogetan, bakoitza zegokionean. Hartara, lehen eta bigarren mailakoak koilara lasterketan eta 20

txingetan aritu ziren; hirugarren eta laugarren mailakoak zaku lasterketan eta sokatiran; bosgarren eta seigarren mailakoak koilara lasterketan eta lokotxetan; eta haur hezkuntzakoak beste froga batzuetan. Gainera, irakasleak ere parte hartu zuten, sokatiran eta zaku

lasterketan hain justu. Goiz partea txikienentzat izan zen, haur hezkuntzakoentzat. Jolasean aritu ziren gustura eta hauen ondotik etorri ziren lehen hezkuntzakoen frogak eta lehenago aipatutako ariketak. Gainera, bazkalostean harri-jasotzen aritzen den

pertsona bat bertaratu zen Mungiako ikastolara eta bere esperientziaren berri eman zuen. Bukatzeko, ikasleek parte hartutako froga desberdinetako argazkiak eta diapositibak ikusteko aukera izan zen. Egun biribila, beraz, kirolaren bueltan antolatutakoa.•


Europako Batzordeak antolaturik, hizkuntza gutxituei buruzko adituen Bruselako konferentzian Ikastolen Konfederazioak parte hartu zuen.

> ISABELLE CHARRITTON ETA ITZIAR ELORZA BRUSELAN —Europako Batzordeak antolaturik, hizkuntza gutxituei (haiek erregional deitzen diete) buruzko adituen konferentzia bat egin zen apirilaren 27an eta 28an Bruselan, eta bertan hizkuntza horien alde lanean ari diren erakundeetako ordezkariek hitz egiten zuten. Ikastolen Konfederaziotik Isabelle Charritton eta Itziar Elorza izan ziren bertan, EHU eta Hizkuntza Politikako ordezkariekin batean. Hamar tailer antolatu ziren beste hainbat gairen inguruan. Itziar Elorzak “Elebitasunetik eleaniztasunerako bidea” jorratu zuen, eta Isabelle Charritton tailerretako proposamenak biltzeko eratu zen foroan idazkari izan zen. Itxura denez, Europako hizkuntza aniztasunaren

2006/MAIATZA* 150ikastola

arloa zainduko duen komisario berri bat izendatu dute, eta hau izan da konferentzia antolatu duena.•

ANDOAINGO IKASTOLA INFORMATIKAN MAISU —Jokatu da Klik eta Klik lehiaketaren hirugarren edizioa, eta hirugarren aldiz Andoaingo Aita Larramendi ikastolako DBH 3ko neskamutilak nagusitu ziren. Lehiaketa honetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 55 ikastola, ikastetxe eta institutuk hartu zuten parte. “Froga guztiak interneten egiten dira eta arreta frogak, kalkulu matematikoa, arrazoiketa logikoa eta kultura orokorrari buruzkoak izaten dira. Eta zalantzaren bat izatekotan, beti ere interneten egin behar dira kontsultak. DBHko lau taldek hartzen dute parte, eta hiru urtetan segidan irabazle geratzeko arrazoi nagusia, gaiari ematen diogun garrantzian dago. Lehiaketa

ere ordutegi barruan sartzen dugu, eta irakasle batek koordinatuta egiten dituzte frogak”, esan zigun Emilio Etxabek. Bost froga handi egin ondoren, gai batean aditua den norbaiti elkarrizketa luzea egin, eta forum batean beren iritziak ematera behartuta daude. Hilabete irauten duen lehiaketari amaiera emateko, txosten bat idatzi behar izaten dute.Tabakoaren legea, emigrazioa zein integrazioa, teknologia berriak zein isolamendua, eta elikadura osasuntsua izan dira aurten lau taldeek landu dituzten gaiak. Hirugarren postuan Ordiziako Jakintzakoak geratu ziren. Sari banaketa apirilaren 27an egin zen Ilunbeko Rock Star aretoan, eta Betagarrik kontzertua eskaini zuen ondoren.•

21


iks

IKASBERRIAK “Zuzendaritzarako zuen gaitasuna, arazoak utzi behar diren lekuan uzteko zuen dohaina, egoerarik gogorrenetan ere lagunarteko giroari uko egin gabe aritzeko zuen joera. Ona, zintzoa eta malko errazekoa izan dela Santos”

> EUSKAL KUTUR ASTEA LAPUEBLAN —Apirilaren 3tik 7ra bitartean kultur astea antolatu zuten Lapueblako Assan, ikastola barruan ez ezik herrian ere euskal giroa suspertzeko asmotan. Euskal musika tresnekin lotutako jarduerak eta herri kirol ezberdinak praktikatzeko aukera txandakatu zituzten ikasleek lehen bi egunetan. DBH eta Bartxilergoko ikasleek Logroñora bidaia egin zuten hirugarren egunean “Aupa Etxebeste” filma ikustera. Assakoekin batean Oiongoko ikastolakoak ere joan ziren. Ikastolako

txikiek, berriz, Iñaki Carreteroren ipuinekin gozatu zuten. Egun horretan bertsotrama bat ere egin zen ikastolan. Azken egunean, kultur asteari behar bezalako amaiera emateko, gastronomiaren inguruko jarduerak antolatu ziren. Ikasle guztiek, talde txikietan bildurik, patata tortila lehiaketan hartu zuten parte. Ikastolako sukaldariak bananbanan probatu zituen tortila

22

guztiak, eta Batxilergo II-ko talde batek irabazi zuen. Txikiek, berriz, etxetik ekarritako jostailu, kromo eta abarrekin azokatxo bat antolatu zuten material horiek trukatzeko. Eta herri-jolasen ekitaldi batekin bukatu zen arratsaldean egitaraua.

LAGUN ARTEKO AGURRA SANTOS SARASOLARI SANTO TOMASEN

GARAGORRIREN HITZALDIA BRETAINIAN —Université des Jeunes en Bretagne eta Assises de la Culture (bertako kultura eta hizkuntza bultzatzeko erakundea) erakundeek antolaturik, Europako kultura aniztasunari buruzko hitzaldi eta ekitaldi sorta bat egin zen maiatzaren lehen astean Bretainiako Karaez hirian. Curriculumari buruzko hitzaldia eman zuen egitarau horren barruan Xabier Garagorrik, Ikastolen Konfederazioko pedagogi aholkulariak. Brest, Renes eta Vanneseko unibertsitateetako ikasleak eta Diwan (bretoierazko ikastolak) eta Dihun (kristau eskolen sarea) eta publiko elebidunetako irakasleak bildu ziren ekitaldietan. Karez (Carhaix frantsesez) Oiartzunekin senidetua dago, eta bretoi kulturaren erreferentea da.

—Zaila da ziurtatzea, baina Santos Sarasola izan daiteke bere karguan urterik gehien egin duen ikastolako zuzendaria, 29 urte egin ondoren jubilatu baita. 1971an hasi zen Santo Tomas lizeoan irakasle eta urte gutxi barru hasi zen zuzendaritzan, egiteko hori Maria Karmen Altzuetarekin, Iñaki Lekuonarekin, Joxan Arbelaitzekin edo, tarte batean, Arantxa Zugazagastirekin partekatuz. 1989tik gaurdaino zuzendari orokor gisa lan egin du, etapa ezberdinetako buruekin osatutako zuzendaritza taldearekin, jakina. Apirilaren 27an esker ona adierazteko ekitaldi bat antolatu zuten bere adiskideek Lizeoko areto nagusian. Ikasle ohiek Bachen pieza jo zuten hasteko. Jexus Mari Mujika, Antonio Campos eta Pedro Migel Etxenike mintzatu ziren ondoren. Eta omenduak berak eskerrak emanez bukatu zen ekitaldia. Adiskideak ez ezik, Lizeoko guraso, ikasle, ikasle ohi eta juntakideak ere baziren bertan. Han ziren Loistarain batzordeko buru eta erantzukizunean kide izan dituen guztiak, Miren Azkarate Kultura Sailburu eta Joxe Juan Gonzalez de Txabarri Diputatu nagusia.

Olatz Beobide ikasle ohi eta aktoreak aurkeztu zuen ekitaldia. Santos Sarasolarekin izan dituen adiskide harremanak gogoratu zituen Jexus Mari Mujikak. “1957an ezagutu genuen elkar. Erraz esaten da. Saturrarango seminariotxoan izan zen. Binaka eseri gintuzten estudioa deitzen zitzaion gela handi batean. Geroztik ez dut gehiago albotik kendu ahal izan. Gainetik esatea, akaso, zuzenagoa litzateke. Beti ere, behetik gora begiratu behar izan baitiot. Eskailera pare bat gorago izan dut beti gure Santos. Orain ere nagusi dut Easo Abesbatzan”, esan zuen Mujikak, eta adiskide omenduaren merituak aipatzeari ekin zion: zuzendaritzarako zuen gaitasuna, arazoak utzi behar diren lekuan uzteko zuen dohaina, egoerarik gogorrenetan ere (lanbaldintzak eztabaidatzen zirenean esaterako) lagunarteko giroari uko egin gabe aritzeko zuen joera. Ona, zintzoa eta malko errazekoa izan dela erantsi zuen. “Langileon komiteko bati entzun nion berriki poz eman zidan hauxe: zein ona den Santos! Bai, ona eta zintzoa da”, jarraitu zuen Mujikak eta horrexegatik,

giza-kategoria horrexegatik egon dela hainbat urtez zuzendari esan zuen. Santo Tomas lizeoan duten lan giro atsegin eta ederraz jardun zuen gero eta, “Jubilatuek etxe honetakoekin mantentzen duten lotura da frogarik argiena”, esan zuen. Antonio Camposek ere goian utzi zuen Santos Sarasola. “Punta-puntako ikastola bat hartu eta maila horretan mantentzea lortu duzu”, esan zion. Santosen apaltasuna aipatu zuen ondoren “beti guraso, ikasle

eta irakasleen zerbitzura egon delako”, azpimarratuz. Berarekin izan duen harremana aipatu zuen gainetik, beste gauza askoren artean Camposek bi alaba ikastola horretan izan baititu. “Azken 30 urteotan ikastola mugimenduak eman dituen urrats guztietan hartu du parte. Orain atsedena hartzeko sasoia etorri zaio, baina lanean jarraituko du, aipaturiko Easo abesbatzaren zuzendaritza hartu baitu. Seguru egon zaitezte abesbatza horrek urterik oparoenak oraintxe izango dituela”, bukatu zuen. Etxenikek, azkenik, ordubeteko hitzaldia egin zuen ikastolen egitekoa goraipatu eta bizitza eta mundua ulertzeko zientziak duen garrantzia agertuz. Pello Ordoñez lizeoko lehendakariak eman zion lizeoko garaikurra omenduari. Ondoan zituen Santos Sarasolak Maribi bere emaztea, Ane eta Miren alabak, eta Iñaki Zubizarreta Santo Tomaseko zuzendaria.•


> IRUÑEAKO JASOK 25 URTE BETE DITU —Bukatzera doan ikasturtean bete ditu Iruñeako Jaso ikastolak 25 urte eta, urtebetetzea ospatzeko ekitaldi sorta antolatu du, ikasle ohien afariarekin hasi, Barañaingo entzutegian egin zen kontzertuarekin jarraitu, joan den hilean gurasoentzako hitzaldiekin segitu eta aurki, ikasturte bukaeran egingo duten jaialdiarekin bukatzeko. Azaroan hasi zituzten ekitaldiak ikasle ohien afari batekin. “220 lagun bildu ginen. Ikasle ohiak asko mugitu dira 25 urteen ospakizunetan, eta ikasturtean zehar egin diren

2006/EKAINA* 151ikastola

ekitaldietatik ederrena, Barañaingo entzutegian egin zen kontzertu eta dantzaldia berek antolatu zutela esan daiteke”, kontatu zigun Elena Ronkalek, ikastolako zuzendariak. Martxoan hiru eguneko ekitaldi sorta antolatu zuten. Iñaki Perurenaren hitzaldia izan zuten ikastolan. Eta ondoren etorri zen Barañaingo entzutegian egin zuten kontzertu hori. “Musika jotzen zuten hiru ikasle ohik eman zuten kontzertua, eta dantzan egiten duten ikasle ohiek koreografia bat eskaini zuten. Oso ikuskizun berezia izan zen. Luzaideko dantzak

eman zituzten lehenik eta ondoren aurresku berezi bat txistua, bateria eta pianoarekin”, jarraitu zuen Elena Ronkalek. Martxoko beste egun batean bisita eguna antolatu zuten. “Obrak egin behar ditugunez, planoen erakusketa bat egin genuen batetik, eta 25 urtetako argazki erakusketa, bestetik, ikasle ohiek prestatuta”, kontatu zigun Elena Ronkal zuzendariak. Maiatzean zehar lau mintzaldi antolatu zituzten gurasoentzat. “Horietatik hiru seme-alabekiko gatazkak konpondu, elkarbizitzarako tresnak, arauak eta mugak familiak zein diren ikusi edo pertsonen arteko

konponezinak aztertzeko. Iruñeako pedagogoak izan ziren hizlari, eta Eugenio Oria mediku dietistak semealaben elikaduraz eman zuen laugarren hitzaldia”, jarraitu zuen zigun Elenak. Ekainaren 10ean bukatu zuten egitaraua. Urteroko Ikastolaren Egunaren barruan ekitaldi berezia egin zuten. Kalejira antolatu zuten Mendebaldean barrena, pailazoak ekarri, eta bazkariaren ondoren

omenaldiak egin zituzten. “Ikastolako lehen promoziokoak etorri ziren laugarren mailakoei agurra egiteko. Ikastolako ikurra eta izena daraman erloju bana ematen zaie opari ikasleei agur horretan urtero, eta horixe egin zuten. Ondoren omenaldiak antolatu genituen, ikastolan hasieratik lanean ari diren sei irakasleri eta sukaldari bati”, esan zigun Elenak.•

23



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.