Kilometroak eta Nafarroa Oinez urrian Udalekuak: udan ikasiz eta gozatuz Eskolarteko XVIII. Txapelketa Altsasun: etorkizuna orainaldian
SAIOKA
URRATS BAT BAINO GEHIAGO
MAHAI INGURUA
i
1
> www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45 Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14 ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6
▼
Aurkibidea iraila/2006
SAIOKA
ikastola
> Proiektuaren egileei omenaldia
SAIOKA,
urrats bat baino askoz gehiago euskarazko ikasmaterialetan
152 03
ERREPORTAJEA
SAIOKA MAHAI-INGURUA. Ikastola Curriculum eta material propioak. 14 Kilometroak’06. Oiartzunen urriaren 1ean.
MAHAI-INGURUA
17 Nafarroa Oinez’06. Beran urriaren 15ean elkartasunaren Nafarroa Oineza.
20
Udalekuak: udan
iks ikasiz eta gozatuz
22 Eskolarteko XVIII. Bertso Txapelketa Altsasuko Burunda Pilotalekuan ekainean.
JOXE RAMON ETXEBARRIA, JABI ZULOAGA, NATXO ARREGI, KARMELE BAELO, KEPA MARTINEZ DE LAGOS, EUKENE MARTIN, IMANOL AÑON ETA XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU. TESTUA: MIEL A. ELUSTONDO
IRAILAREN 16AN IKASTURTE IREKIERA OSPATUKO DUTE IKASTOLEK. Urte akademiko berriari hasiera emateko balioko du eta, hori ez ezik, baita lagun talde handi bati omenaldia eskaintzeko ere. Urte zailetan lan gaitza egin zutenak dira. Bitarteko gutxirekin anbizio handiko proiektua gauzatzeko adorea izan zutenak. Ikasmaterialak urri ziren garaian, derrigorrezko eskolaldi osorako materiala prestatu zutenak. 1974az gero, SAIOKA izeneko ikasmaterial aitzindaria argitaratzen hasi ziren, eta ez zioten lanari utzi orduko Oinarrizko Heziketa Orokorrari zegozkion materialak argitaratu arte. Berrogeita hamar lagunek ere parte zuten, aldez edo moldez, proiektu hartan. Haietarik batzuk bildu nahi izan ditu IKASTOLA aldizkariak mahai-inguruan, Xabier Garagorriren laguntzaz. 3
> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELE BAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL Aテ前N / XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU *
D
X. Mendiguren Bereziartuaren eskutik Oreretako ikasleak beraien gurasoen garaiako liburuekin gozatuz aurtengo udan egindako argazkian.
EUS ERE EZ IZATETIK IZATERA, HORIXE DENBORA BATEKO ANTZERKI-LAN EZAGUN BATEN IZENBURUA. NEKEZ SORTZEN DA DEUS, ORDEA, EZEREZETIK. EZ DAGO SINESTERIK SAIOKA IKASMATERIALA, EDO METODOLOGIA, AURREKARIRIK IZAN EZ ZUENIK. GIRO BAT.TALDE BAT. GALDERA, BERAZ, ZUZEN: ZER DA SAIOKAREN SORRERAN, ZEIN DA HAREN AURRE-HISTORIA?
4
Gure historia 1970ean hasten dela esango nuke. Hori esanda, giroa aipatu behar dut lehenengo. Eta zer zegoen giroan? Kasik ezer ez. Bizkaian behintzat. Anaitasuna aldizkaria eta beste ezer ez. Egituratuta, esan gura dut. Guk zerbait egin behar zela iritzi genion. Zerbait egin, ikastola giroan ez ezik, baita kultur arloan ere. Ez genekien noiz amaituko zen frankismoa, eta konturatzen ginen frankismoa amaitu arte itxaroten bagenuen, denbora pasatzen uzten bagenuen, gauza asko galdu egingo zirela. NATXO ARREGI: Jabik esandakoa kontuan harturik ere, nik neure egoera pertsonalaren berri eman nahiko nuke, gauza asko azaltzen ditu eta. Urte asko emanak genituen ordurako, batzuetan batera eta besteetan nor bere kasa, hezkuntza proiektuak aurrera ateratzen auzo marginaletan, gizarte kezka bizi genuen eta. Otxarkoagan, Kortes kalean eta beste hainbat lekutan. Gogoratzen naiz Jabik eta biok askotan egin genuela gogoeta lan egiteko metodoari buruz. Metodoa aldatu behar zela esaten genion elkarri; alegia, lan partzialak egin beharrean, osoagoak egin behar genituela, gizartearen baitan eragin ahal izateko. Horrek politikan sartzea esan nahi zuen. Horrela hasi ginen. Bestalde, garaia ere bor-bor handikoa zen, frankismoaren azken urteak ziren, eta langile mugimenduan ari ziren batzuk, euskal kulturaren aldekoan beste batzuk窶ヲ denak ere frankismoaren kontra. Guk kulturaren aldetik jotzea erabaki genuen. Oroimen flakoa dut eta ez naiz gauza askotaz oroitzen, baina badakit ikastolen mugimenduak, ordurako, indar eta dimentsio handia zuela. J. ZULOAGA: Gipuzkoan! N. ARREGI: Gipuzkoan batez ere, bai. Mugimendu hark bazituen, bestalde, hainbat ezaugarri, gure asmo eta ideoloJABI ZULOAGA:
SAIOKA
SK
E /
giarekin bat egiten zutenak. Hizkuntza eta kultur zapalNATXO ARREGI:“Garaia ere bor-bor ketaren kontrako erantzuna zen, oso aurrerakoia, oso handikoa zen, frankismoaren azken urteak kooperatzailea, oso herriziren, eta langile mugimenduan ari ziren koia –herrikoiago ezin, hebatzuk, euskal kulturaren aldekoan beste rritik bertatik sortuak, banaka-banaka–, eta, beraz, batzuk… denak ere frankismoaren kontra. oso bat zetorren gure asmoGuk kulturaren aldetik jotzea erabaki ekin. Gu, bestalde, ikasiak genuen. Oroimen flakoa dut eta ez naiz ginen, eta ikastolen eta hezkuntza munduan sartu gigauza askotaz oroitzen, baina badakit nen, frankotiratzaile moduikastolen mugimenduak, ordurako, indar ra. Gure helburua arlo horretan lanean irautea zen, eta dimentsio handia zuela.” enpresa bat ireki, profesionaltasunez jardun, eta segi. Harritu ere egin naiz jakin dudanean 53 izen ageri direla SAIOKA materialgintzan parte hartu zutenen zerrendan. J. ZULOAGA: Euskadin oso pertsona inportante direnekin jarri ginen harremanetan. Xabier Mendiguren, Joxerra Etxebarria, Kepa Martinez de Lagos, Xabier Kintana… Eskerrak jende horri! N.ARREGI: Gogoratzen naiz ikastolen mugimenduaren alde lanean hasi aurretik Bilbo ezkerraldeko jendearekin hitz egin genuela, langile mugimenduarekin konprometituta bizi zirenekin, eta oso ondo ikusten zutela ikastolen mugimendua. Niretzat harrigarri izan zen haien iritzia, eta oso positiboa iruditu zitzaidan. Esan nahi dut, garai hartan langile mugimenduak eta euskal kulturarenak estimua eta konfidantza zizkiotela elkarri. Hori oso inportante izan zen guretzat, eta bide horretatik aurrera egiteko motiboetako bat izan zen. Ikastolak, etorkizuneko eskola publikoaren hazia ziren, demokrazia garaian loratuko zirenak. Horrela izan ziren kontuak, gure motibazioak. J. ZULOAGA: Ikastoletarako zerbait egin nahi genuen, liburuak, metodoa… Egin eta banatzea zen kontua eta hori egiteko, dirua behar genuen. Irakurle-klubaren antzeko zer edo zer egitea erabaki genuen. Argitaletxe guztie-
Joxe Ramon Etxebarria.
SAIOKA El próximo día 16 de septiembre las ikastolas de Euskal Herria llevarán a cabo el acto de apertura del curso académico 2006-07. Con motivo del mismo, se rendirá homenaje a los creadores de
2006/IRAILA* 152ikastola
SAIOKA, el material didáctico más completo y moderno que surgió durante la última época del franquismo con el fin de atender las necesidades del profesorado y alumnado de las ikastolas de la aquella época. Algunos de los principales promotores del proyecto fueron convocados por
IKASTOLA a una mesa redonda donde hicieron repaso de la historia de SAIOKA.
SAIOKA Le 16 septembre prochain les ikastola du Pays Basque
effectueront leur rentrée 2006/2007. C’était l’occasion de rendre hommage aux créateurs de SAIOKA, matériel didactique le plus complet et le plus moderne né sous la fin du franquisme dans le but de répondre aux besoins des enseignants et élèves de l’ikastola de
l’époque. La revue IKASTOLA s’est entretenue avec les principaux initiateurs du projet autour d’une table ronde afin de retracer l’histoire de SAIOKA.
5
> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELE BAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON / XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU * kin hitz egin genuen, disko eta liburu argita-
ratzaile gehienekin: gipuzkoarrak ziren gehienak; euskarazko materialarekin lan egiten zutenak, nahiz eta besteren batekin ere hitz egin. Itxaropena, Auñamendi… harremana izan genuen haiekin. Guk geure enpresa genuen, Iker. Egin nahi genituen liburuak egiteko ez genuen aurrekontu behar bezalakorik egin, behin ere ez. Diru gutxirekin lan egiten genuen, eta, aldiz, lan larregi handietan sartzen ginen. Diruz larri beti. Eta diru gutxi genuenean ere, proiektu handiak jartzen genituen martxan. J.R.ETXEBARRIA: Ni oso gazte etorri nintzen Bilbora, ingeniari eskolara. Han ikusitako giroa alde batera utzita, Anaitasunaren bidetik sartu nintzen ni SAIOKAn. Nire lehenengo lana edo dena delakoa euskarari dagokionez, Euskalduntzen bidezkoa izan zen. Ikasketak amaitu eta lanean hasi nintzen, unibertsitatean irakasle. Ordurako, Santutxun ikastola bat zegoen, Kerexeta eta enparauak ari ziren han. Nik, berriz, alfabetatze eskolak ematen nituen Karmelon eta ikastolakoek gau-eskola haietatik ezagutzen ninduten. “Emango zenuke gure ikastolan, hamar-hamaika urteko umeei, natur arloko gaia?”, galdetu zidaten. Fisika, kimika… poupurria erakutsi behar nuen, eta oso erraza zen hura niretzat. Garaje batean ematen ziren eskolak. Sartu nintzen eta “hemen ez dago materialik!”, nik, neure buruari. Huraxe lehenengo problema. Beraz, fitxak egiten hasi nintzen, ondoen irizten nion modura. Laborategiko materialik ez eta bolumenak kalkulatzeko eta, marmelada potoak erabiltzen genituen, zeloz markatu eta hau eta hura egiten genuen. Horrela sartu nintzen pedagogia munduan, nirea ez zen munduan, alegia. Trebakuntza hori egin eta gero azaldu zineten zuek, Jabi, Natxo, Xabi-
er… SAIOKAren asmoarekin. IMANOL AÑÓN: Joxe Ramonekin lotuta daukat nik nire sarrera SAIOKA taldean. Bera Santutxuko ikastolan eta ni Algortakoan Natur Zientziak eta Teknologia ematen. Bietan lehenengo promozioarekin ari ginen, OHO 6.ean. Liburuak erdaraz, Bruño argitaletxekoak, eta azalpenak euskaraz ahal genuen modura jorratzen- Zerbait egin behar genuen euskarazko material bat egokitzeko gure ikasleentzat. Antxon Arsuaga eta Bego Uriarteren bitartez, berau Karmeloko irakaslea zenez, harremanetan jarri ginen fitxa batzuk eratzeko, definizio batzuk zehazteko eta buruketa batzuk euskaraz prestatzeko eta ni neu euskara teknikoan janzten joateko. K. MARTINEZ DE LAGOS: Sorrerari dagokionez, nire partea. 1970ean hasi nintzen ni Gran Viako ikasJ. ZULOAGA: Ikastoletarako zerbait egin nahi genuen, tolan, irakasle. Esaten da, bai, liburuak, metodoa… Egin eta banatzea zen kontua eta Gipuzkoan ikastolek indar handiago zutela, baina uste hori egiteko, dirua behar genuen. Irakurle-klubaren dut, legez, elebidun modura antzeko zer edo zer egitea erabaki genuen. Argitaletxe onartutako ikastola bakarra huraxe zela, Azkue, Gran Via-
guztiekin hitz egin genuen, disko eta liburu argitaratzaile gehienekin: gipuzkoarrak ziren gehienak; euskarazko materialarekin lan egiten zutenak, nahiz eta besteren batekin ere hitz egin. Itxaropena, Auñamendi… harremana izan genuen haiekin. Guk geure enpresa genuen, Iker. Egin nahi genituen liburuak egiteko ez genuen aurrekontu behar bezalakorik egin, behin ere ez. Diru gutxirekin lan egiten genuen, eta, aldiz, lan larregi handietan sartzen ginen. Diruz larri beti. Eta diru gutxi genuenean ere, proiektu handiak jartzen genituen martxan.
Natxo Arregi.
6
Eukene Martin.
SAIOKA
SK
E /
“Garaje batean ematen ziren eskolak. Sartu nintzen eta “hemen ez dago materialik!”, nik, neure buruari. Huraxe lehenengo problema. Beraz, fitxak egiten hasi nintzen, ondoen irizten nion modura. Laborategiko materialik ez eta bolumenak kalkulatzeko eta, marmelada potoak erabiltzen genituen, zeloz markatu eta hau eta hura egiten genuen.” (J.R. Etxebarria)
Jabi Zuloaga.
koa, Julita Berrojalbizekin eta. Ikastolara sartu eta euskaraz topatu nituen liburu bakarrak ziren Xabiertxo, Giza-soiña… Ez zen besterik. Metodologiari dagokionez, denok fitxak egiten ari ginen, fitxak, fitxak eta fitxak. Behin, ikuskatzaile bat etorri zen. Eta ikuskatzailea etortzen zenean fitxak ezkutatu egin behar ziren! Gehiago zen gure beldurra, besterik baino. Behin, ikuskatzaileak zer edo zer topatu zuen eta egundoko errierta egin zion Julitari, bera zen eta titularra, eta esan zion: “Arauzko bost orduak gaztelaniaz egin! Seigarrena, berdin dio txineraz egiten baduzue ere!”. Julitak, orduan, trena hartu, Madrilera joan, hezkuntza zuzendaritzara joan eta ikuskatzaile hura ez zen harrezkero ikastolara berriz azaldu. Eskola elebiduna zen, lege onez, nahiz eta elebitasun faltsua izan, euskaraz egiten genuen eta. Nire buruari dagokionez, euskaldunberri nintzen, Sestaokoa, ikastolara sartu berria. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Nik zera daukat gogoan, alegia, garai horretan Filosofia eta Teologia ikasi genuela. Teologia, esaterako, Artxandan bukatu genuen. Jabik deitu zidanerako, ni euskararen munduan nenbilen, aspaldi sartuta. Jabik, ni beraien proiektuko “euskararen mutila” izango nintzela adierazi zitzaidan, alegia, jakin nuen euskararekin ikustekorik zuen guztia neuk bideratu behar nuela Ikerren. Hiru hanka ginen Ikerren: Natxo, Jabi eta ni neu. Ikerren ginela, irakurgaiak prestatzen hasi ginen. Irakurtzen hasten zirenentzako irudi-liburua.. Goragoko mailetarako, beste zenbait irakurgai prestatu genituen, oso euskara errazean idatzitako ipuinak: Sinbad marinela, Hiru anaiak, Makilakixki, Urre-murre esaten zuen astoa… eta halakoak. Gero etorri zen Euskal historian zehar… SAIOKA testuinguru horretan jaio zen. KARMELE BAELO: Natxo ezagutu nuenean sartu nintzen ni 2006/IRAILA* 152ikastola
7
> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELE BAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON / XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU * Karmele Baelo.
SAIOKAn. Garai hartan ez nintzen jabetzen
esaten ari zareten horretaz. Ez nekien euskaraz eta gaztelaniaz ari nintzen lanean. Hiruzpalau urteko eskarmentua nuen irakaskuntzan. Zera besterik ez naiz gogoratzen: lau seme-alabak hazi, ikastolan lan egin eta SAIOKA proiektua lantzen nuela, iluntzeko zortzietan umeak oheratu eta gero. Oso aberasgarria izan zen niretzat, eta egiten nuen lanarentzat. Euskara batua, bizkaiera, herri-euskara aipatu ditu arestian Xabierrek. Zer diozue euskararen gainean? Euskara batuaren auzia artean pil-pilean zegoen. 1968an Euskaltzaindik Arantzazun hartutako erabakiak plazan ziren. Zertan zen euskara SAIOKAn?
Garai hartan Anaitasunak euskara nazional bat markatu zuen, Euskal Herri osoari begirako bat. Imanol Berriatua Israelen ibili zen eta euskara errazaren ideia ekarri zuen handik. Hori guri ondo zetorkigun, ze ikastoletan zegoen euskara maila nahiko apala zen. Anaitasunaren inguruan sortutako eskolak, Berriatuarenak, eragina izan zuen SAIOKAn, bai Joxe Ramonen eta bai neure bitartez ere. Ikastoletan eztabaida sutsuak izan ziren euskara batuaren inguruan. Halako batean, batzarra egin zen Loiolan eta han zera erabaki zen, ikastoletan batuaren alde egingo zela lan. Euskararen auziak ikastola batzuk apurtzea ekarri zuen, edo nork bere testuak sortzea. Giroa oso zaila zen. 1968an Arantzazuko bilera egin zenean hasi ziren mugimenduak. Baina euskara batuaren beharra bistan zegoenez, gu euskara hura erabiltzen saiatzen ginen beti. Euskaltzaindiak erdiko posizioak hartzen zituen baina gu aurrerago egiten saiatzen ginen, beti tiraka. KEPA MARTINEZ DE LAGOS: Ni Bilboko Gran Viako ikastolan nengoela, behin, Venezuelako euskal etxeko bat etorri zen. Nire aurkezpena egin ziotenean, esan zuten: “Hau, Kepa, ikastolan dugun pedagogorik onena, baina hatxezalea!”. Eta euskaldun berrien eta zaharren artean zegoen enfrentamendua? Nik, ikastolan, inoiz errierta izan nuen: liburutik ikasitako esamolderen bat esan eta, ondotik, “Hori euskaraz txarto dago!”. “Txarto? Liburutik ikasi dut!”. Horrela ibiltzen ginen garai hartan. X. MENDIGUREN BEREZIARTU:
Eman dezagun proiektuaren beste habeetako bat: planteamendu pedagogikoa. Zertan zen SAIOKAren planteamendu hura, zein zituen ezaugarriak? N.ARREGI: Gida didaktikoan laburtu nuen hori! Proiektuak osotasuna eduki nahi zuen, kurrikulu osoa eskaini nahi zion ikastolari. Zortzi urte iraun zuen, eta nik ez nuen espero hain-
8
Xabier Garagorri.
SAIOKA
beste iraungo zuela. Kurrikulua antolatzeko oinarrizko ideia zera zen, alegia, gaitasun kognoszitiboak garatzea. Kurrikulua ez zen edukien arabera antolatzen, gaitasun haien eta landu nahi genituen gizarte jarrera jakinen arabera baino. Lehen mailatik zortzigarrenera, zein gaitasun landu behar ziren erabaki genuen, eta horren arabera gauzatu proiektuak. Bestalde, kultur edukiak genituen, transmititu nahi genituenak. Gure ustez, gizartearen beharrei erantzun behar zieten kultur eduki horiek, hau da, aurreko irakaskuntzak egiten ez zuena egin behar zuen. Edukiak kiribilean antolatzen ziren, jakina denez: interesguneak zehazten genituen, eta gune horretatik gero eta urrunago abiatzen ginen, biribilean beti. Horrela, jakituria ez zen oinarritzen oroimenean, adimenean baizik. Edukiak, berriz, esperientzia hurrekoenetik abiatzen ziren, eta urrundu egiten ziren poliki-poliki. K. MARTINEZ DE LAGOS: Ikastaroetan, interesgune hurbilenetik urrunenera egiten genuen. Geografikoki, ikasleen etxetik, eskola, auzoa, herria, Euskal Herria, Europa… Interesei dagokienez, munstro honek, Natxok, hainbat orrialde idatzi zituen, psikologia ebolutiboan oinarriturik, adin bakoitzari zegozkion berezitasunak, gaitasunak eta beste zehaztuz. Idatzi haiek izan genituen oinarri guk. Beste elementu bat, historikoa. Gaurtik hasten ginen, eta denboran atzera abiatu. K. BAELO: Horren arabera, proiektua planteatzen zen lehenen-lehenengo: ekintza, helburua, pausoak. Hori zehaztu eta hari lotzen genizkion edukiak eta beste guztia. N. ARREGI: Pedagogia aktiboa gauzatu nahi genuen. Ikasi, ekintzaren bitartez. Jakina, horretarako, ekintza planteatu behar zen. Horregatik jo genuen proiektuetara, ikaskuntza helburu praktiko edo ludikoen bidez planteatzeko. Helburu praktikoek proiektua eragiten zuten, eta proiektuak, ekintza. Ez zen besterik. Bai, bazen. Pedagogia kooperatzailea bultzatu nahi genuen, talde-lana, eta ipuin gehienak taldean girotzen ziren, E. MARTIN: Nire ustez, problemarik handiena zera eta hori bultza zedin saiatzen ginen. Ikuspuntu inteizan zen, metodologia hura oso berria zela. lektulari dagokionez, berKontuan hartu kalean zera egiten zela, Kepak din. Edukiak taldean eta bakarka lantzera jotzen genuadierazi duena: liburua zabaldu, fitxa bat egin… en, ikaslearen gaitasun krioso gauza pasiboa. Metodologia aktiborik ez zuen tikoa handitzeko. Horrelakoak egiten saiatzen ginen. jendeak ezagutzen. Nik uste dut gauza berri J.R. ETXEBARRIA: Urtero liburu larregi izan zirela. bat egin behar genuen. Karmelek eta Natxok lau semealaba, eta guk hiru, berriz, hiru alaba. Bestalde, sasoi hartan gertatu zen Iberdrolak guri etxeko argia kentzea, Lemoizen kontrako boikot kanpaina zela eta. Santi Brouardi eta bioi kendu ziguten. Kontua da hiru-lau hilabete argi barik egon ginen etxean eta SAIOKA haietako bat kanpin-gasaren argitan idatzi nuela. Santi Brouardek, berriz, kanpin-gasarekin hartzen zituen umeak bere kontsultan. J.ZULOAGA: Hori epopeia! J.R. ETXEBARRIA: Are gehiago, garbigailurik ez beste-
2006/IRAILA* 152ikastola
SK
E /
“Lehen mailatik zortzigarrenera, zein gaitasun landu behar ziren erabaki genuen, eta horren arabera gauzatu proiektuak. Bestalde, kultur edukiak genituen, transmititu nahi genituenak. Gure ustez, gizartearen beharrei erantzun behar zieten kultur eduki horiek, hau da, aurreko irakaskuntzak egiten ez zuena egin behar zuen. Edukiak kiribilean antolatzen ziren, jakina denez: interesguneak zehazten genituen, eta gune horretatik gero eta urrunago abiatzen ginen, biribilean beti. Horrela, jakituria ez zen oinarritzen oroimenean, adimenean baizik. Edukiak, berriz, esperientzia hurrekoenetik abiatzen ziren, eta urrundu egiten ziren polikipoliki.” (N. Arregi)
9
> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELE BAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON / XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU * Kepa Martinez de Lagos.
rik ezin erabili genuenez, Santutxuko ikasto-
lako lagunek hartzen ziguten arropa, garbitzeko. K. MARTINEZ DE LAGOS: SAIOKArekin hasi zen jendeak bermatuta eduki behar zuen ondoko ikastaroan metodologia harekin segitu ahal izango zutela eta horrek urtean liburua ateratzera behartzen gintuen. Konpromisoa genuen.
na gogoratzen naiz taldea oso ondo egituratuta zegoela. Natxok ondo idatzita ematen zigun dena: helburuak, ideiak, informazio gehigarria. Astean bitan edo biltzen ginela uste dut. Natxok ematen zigun informazioa taldean landu eta, gero, nork bere etxean sakontzen zuen; ondoren, atzera taldean bildu eta ideiak eztabaidatzen genituen, bat aukeratu arte. N. ARREGI: Problemak alderdi teknikoa landu behar zenean zetozen, liburuen diseinu eta edizioan, batik bat. Sortzen hainbat denbora behar zen horretan. Nola banatu zenuten materiala? Merkatura iritsi beharra zegoen nortara edo hartara, ikastola eta irakasleetara. Jabi, zeu zara horretaz gehien dakiena…
Hiru eratara egin genuen hori. Batetik, etxez etxe. Hartu izen-zerrenda, gutxi gorabehera aukeratuta, joan eta azaldu. Beste bide bat liburudendetakoa izan zen. Baina bi bide horiek baino inportanteago, liburuak zabaltzeko modurik handiena, ikastola bera izan zen, hau da, ikastolaz ikastola joan, saltzen.
Urtero-urtero bakarrik ez. 74an SAIOKA 1 atera zenuten, gida didaktiko eta guzti, eta 75ean, berriz, SAIOKA 2 eta 3 atera zenituzten. 76an, SAIOKA 4, eta 77an SAIOKA 5. Hortik aurrera gorabehera gehiago izan zenituzten…
J. ZULOAGA:
IMANOL AÑÓN: Natxorengandik jasotako irizpide metodologikoekin oso bat nentorren. Oso planteamentu sakon eta serioa zekarren, profesionaltasun handiz oinarritua, eta barru barrutik harrapatu gintuen: urtean urteko konpromisoari ezin hutsegin! E. MARTIN: Ni lehenengo liburuan baino ez nintzen egon, bai-
Irakasleengana joaten zineten eta materiala aurkezten. Eta garai hartan ez zegoen SAIOKA bezalako beste materialik, material osoa, homologatzeko modukoa, garaiko legeriari erantzuten ziona, OHO osorakoa… Zein jarrera hartzen zuten irakasleek SAIOKAko materialaren aurrean?
10
K. MARTINEZ DE LAGOS: Ni ez nintzen inoiz ikastolara edo ikastaroren batera liburuak saltzera joan. Hori Jon Etxebarriak egiten zuen. Guk ikastaroak eman baino ez genuen egiten, batak edo besteak antolatzen zuenean. J.R. ETXEBARRIA: Ikastaroen bidez irakasle
SAIOKA
SK
E /
“SAIOKArekin hasi zen jendeak bermatuta eduki behar zuen ondoko ikastaroan metodologia harekin segitu ahal izango zutela eta horrek urtean liburua ateratzera behartzen gintuen. Konpromisoa genuen.” (K. Martinez de Lagos)
pilo bat trebatu zen SAIOKAren metodologian. Irakasle asko. K. BAELO: Gurean, Altzaga ikastolan, adibidez, batzordeak erabaki zuen SAIOKA erabiltzea. IMANOL AÑÓN: Hainbat ikastolatan ibili ginen metodologia ikastaro hauek ematen: Bergaran, Durangon, Elorrion, Urretxun, Legazpin, Oñatin, Ondarroan, Elgoibarren, Derion, Zornotzan, Galdakaon, Sto Tomas Lizeoan… Zegokion ikasmailako proiektu bati heltzen genion eta irakasleen artean garatzen genuen, taldeka lan eginez, arloak uztartuz eta arian-arian gogoeta metodologikoak egiten genituen. Oso giro atsegina eta emankorra lortu genuen guztietan. K. MARTINEZ DE LAGOS: Nire ustez, oso ondo. Ez dakit mitifikatzen ari naizen ere, baina oso ondo. Metodologia oso aktiboa zen, oso sortzailea, motibagarria… Ikastaroak berak ere ez ziren sermoi hutsak. Sermoia bai, baina aktibitatea ere bai. Proiektua osatzen genuen ikastaroetan. K. BAELO: Aktibitate asko egiten ziren SAIO- 2006/IRAILA* 152ikastola
11
> JOXE RAMON ETXEBARRIA / JABI ZULOAGA / NATXO ARREGI / KARMELE BAELO / KEPA MARTINEZ DE LAGOS / EUKENE MARTIN / IMANOL AÑON / XABIER MENDIGUREN BEREZIARTU * hainbat eskola pedagogikorekin egon ziren harremanetan. E. MARTIN: Nik uste dut jendeak ez zuela metodologia oso ondo ulertzen. Nola ikusten duzue, gaurko egunetik begira jarrita, sasoi hartan egin zenuten ahalegina? Dela gizarte, politika edota kultur ikuspegitik, alegia.
Hogeita hamar urte gazteago ginen gu garai hartan. Energia ikaragarria geneukan. Ez dakit zenbat ordu sartzen nituen, euskararen inguruko gaietan betiere, eta kilometro pilo bat eginez batetik bestera. Horrela ohitu ginen, normala zen garai hartan. Halakoxea zen gure idealismoa ere. Gaur egun, garai batean ez zegoen antolaketa dago; instituzioak ere hor daude. Nik esango nuke, kanpora begira egon gabe, orduan egin genuen bezalako ahalegina egin beharko genukeela gaur ere. Egiteko gaitasuna daukagu, gainera. Baina Euskal Herrian zer edo zer interesgarria egitera goazen guztietan interesak agertzen dira, batzuk kanpotik, beste batzuk barrutik: demonioak, ezinikusiak, kritikak eta abar. Baina hori konstante bat da. J.R. ETXEBARRIA: Ni oso pozik geratu nintzen SAIOKAn lan eginda, oso pozik. Asko gozatu nuen. Bestalde, beti eduki dut SAIOKA ondo egindako materiala delako sentsazioa. Hirugarrenik, lan hark aldatu egin nau ni; beste estilo batera irakatsi dut, eta neurri handi batean, SAIOKAri esker: askoz aktiboago jardun dut, talde-lanari garrantzi handiago emanda. E. MARTIN: Nik uste dut SAIOKA oso-oso banguardista izan zela garai hartan, eta gaur egun ere gaurkotasunik ez duela galdu iruditzen zait. Edukiak gaurkotu, hori egin beharko litzateke. Kurrikuluma diseinatzerakoan eredu izan ahal dela esango nuke. J. ZULOAGA: Kontatuko dizuet zera bat, SAIOKAko espirituaren berri izateko denok: Natxo goizeko bostetan edo joan zen behin bulegora. Joan eta etxera deitu zidan: “lehergailua jarri diguX. MENDIGUREN BEREZIARTU: Hogeita hamar te!”. Nik: “Zer diok, ordea!”. urte gazteago ginen gu garai hartan. Energia “Bai, eta txarrena duk etxepeikaragarria geneukan. Ez dakit zenbat ordu ko denak blai bustitzen ari garela!”. Hoditeria lehertu zigusartzen nituen, euskararen inguruko gaietan ten eta. Zortzigarren solairuan betiere, eta kilometro pilo bat eginez batetik edo genuen bulegoa. Joan ginen eta ura han eta ura hebestera. Horrela ohitu ginen, normala zen X. MENDIGUREN BEREZIARTU:
KAren barruan. Oso aktiboa zen. Ikasleek
parte hartzen zuten. Irratsaioak eta. Batzuek gusturago egiten zituzten, eta beste batzuek ez hain gustura. Nik sei urte egin nituen Altzagan eta SAIOKAk arrakasta handia izan zuen. E. MARTIN: Bai, baina haur batzuek arazoak izaten zituzten. Matematika gogoratzen naiz. Batzuek esaten zuten oso konplikatua zela bigarren mailako matematika ulertzea. Eztabaida handia izan zen guraso batzuen artean, eta kendu egin zen. K. BAELO: Altzaga ikastolan krisia izan zen halako batean. Haur hezkuntzan ez zuten irakurtzen eta idazten ikasten. Eta lehen mailako SAIOKA erabili ezina gertatu zen. Eztabaida handia sortu zen. E. MARTIN: Gogoratzen naiz guk esaten genuela: “Hau oso-oso egokia izango da irakaslearentzat. Hari proiektua aurkeztu eta egin behar duena azaltzeko. Hor dauka idatzita ahoz esango duena, irakurri barik. Material horrek, irakaslearentzat balio du eta, apurka-apurka, ikasleak irakurtzeko balioko du”. K. BAELO: Metodologiaren arabera, haurrengandik atera behar zuen proiektua irakasleak, ez liburuan zegoena zuzenean aplikatu. Kontraesantzat jotzen genuen hori, baina ez zegoen beste modurik metodologia hura zabaltzeko. Irakaslearen esku zegoen, beti. E. MARTIN: Nire ustez, problemarik handiena zera izan zen, metodologia hura oso berria zela. Kontuan hartu kalean zera egiten zela, Kepak adierazi duena: liburua zabaldu, fitxa bat egin… oso gauza pasiboa. Metodologia aktiborik ez zuen jendeak ezagutzen. Nik uste dut gauza berri larregi izan zirela. K. BAELO: Nik ez dakit zer gertatu zen beste ikastoletan, baina Altzagan, gurasoak aurrerago zebiltzan irakasleak baino. Ikastolaren eraikina egiterakoan bertan, gurasoek arkitektoarekin eztabaidatu zuten eta metodologia aktiboaren berri eman zioten. Eta, horrela, Altzaga ikastolaren eraikina zoragarria zen metodoloiga aktiboa baliatzeko: espazio zabalak, malguak… Ni sartu aurretik ere, gurasoak 12
garai hartan. Halakoxea zen gure idealismoa ere. Gaur egun, garai batean ez zegoen antolaketa dago; instituzioak ere hor daude. Nik esango nuke, kanpora begira egon gabe, orduan egin genuen bezalako ahalegina egin beharko genukeela gaur ere. Egiteko gaitasuna daukagu, gainera.
SAIOKA
men. Suhiltzaileei deitu, etorri ziren eta gero teknikari bat. Esan zigun: “Poliziari ezta deitu ere!”. Viva Cristo Rey jarri ziguten atean eta teknikariak: “Ezta deitu ere, egurra emango dizuete eta, egiten ari zaretena egiteagatik”. Irten ginen eta zer egin ez genekiela geunden. Orduan, baten batek esan zuen: “Zenbat diru daukazue?”, eta poltsikoetan begira hasi ginen. “Goazen parte zaharrera! Jan dezagun, eta edan, eta ikusiko dugu bihar!”. Hori da barruan geneukan indarra. K. BAELO: Niretzat oso esperientzia ona izan zen. Irakasle naiz eta maite dut nire lanbidea. Are gehiago, uste dut SAIOKAri esker maite dudala. SAIOKA izan da nire erreferentea, guztion eguneratu beharrak gorabehera. Dena dela, gaur egun irakaskuntza askoz konplexuago da orduan baino eta eskolak gaur egun dituen exigentziak ezberdinak dira. Guk gauzatu genuen proiektuak konplexutasuna zuen, baina hogeitaka urte igaro eta gero, konplexutasuna areagotu egin da. N.ARREGI: Ni oso pozik nago. Gainera, beste gauza askotarako plataforma izan genuen eta, beraz, etekin handia atera diogu SAIOKAri. Hala ere, gaurtik begira jarri eta badira zenbait gauza karranka egiten didatenak. Bestalde, garaiak erabat aldatu dira. Teknologia berriek ekarri duten aldaketa ere guztiz aintzat hartzekoa litzateke: irakaslearen egitekoa, testuen baliagarritasuna… Informazioa sarean dago eta leku guztietan, eta beraz, Inter-
SK
E /
“Hainbat ikastolatan ibili ginen metodologia ikastaro hauek ematen: Bergaran, Durangon, Elorrion, Urretxun, Legazpin, Oñatin, Ondarroan, Elgoibarren, Derion, Zornotzan, Galdakaon, Sto Tomas Lizeoan… Zegokion ikasmailako proiektu bati heltzen genion eta irakasleen artean garatzen genuen, taldeka lan eginez, arloak uztartuz eta arian-arian gogoeta metodologikoak egiten genituen. Oso giro atsegina eta emankorra lortu genuen guztietan.” (Imanol Añon)
netera sarbide egoki eta erraza eratu beharko da; bereziki eskolarako diseinatutako sarbidea, alegia. Esan nahi dut, gaur egun dena birpentsatu beharko genukeela. Eta, azkenik, oso pozik nago SAIOKA egin genuelako. Uste dut gauza handia izan zela. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Ni ados nago Natxok esan duenarekin, Interneten aroa eta, baina gurean dugun problema ekarri nahiko nuke gogora: zer gertatzen da Herri honetako argitaletxe eta testuliburuekin? Orobat Internetekin. Azukrea bezain erraz ari gara urtzen. J. ZULOAGA: Jende asko da gaur egunean gaitasun tekniko handia duena. Talde zientifiko serioak bildu behar dira, problemak aztertu eta konponbideak bilatzeko. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Kontsensu ideologikoa beharko da horretarako eta, gainera… J. ZULOAGA: Badakizu zer gertatzen den Euskadin? Alde batetik zerak dauzkagula, zer egin nahi duten, edo nondik jo behar den badakitenak; bestetik, egiten dutenak daude. Hori da kontua. E. MARTIN: Hara, hasi dugu eztabaida. Beste arlo bat lantzeko prest gara! IMANOL AÑÓN: Lehen bazala, kontatu nirekin! ikastola 2006/IRAILA* 152ikastola
13
Jaiak >IKASTOLEN
www.kilometroak.net
ZELAI BERDEAK, BIDEGORRIA ETA COUNTRY MUSIKA OIARTZUNEN BI MILA LAGUN INGURU MOBILIZATUKO DITU URRIAREN 1EAN OIARTZUNEN EGINGO DEN KILOMETROAK ‘06 FESTAREN ANTOLAKETAK, baina horien artean bada lagun talde bat urtea joan eta urtea etorri festa erraldoi horri begira lanean orduak sartuz profesionalizatuz joan dena. Igor Elortza Kilometroen koordinatzaile finkoarekin mintzatu gara horretaz eta Ainara Artola, Oiartzungo koordinatzailearekin, web gunearen jarraipenaz, ibilbideaz, leloaz, abestiaz eta beste hainbat zertzeladaz. Urriaren 1ean izango da Gipuzkoako ikastolen jai handia, Oiartzungo auzoak eta belardiak zeharkatzen dituen bidegorria baliatuz, Aiako Harriaren begiradapean.
< 2
K G •
O 1 •
e
1 IGOR ELORTZA KOORDINATZAILEARENTZAT SEIGARREN URTEA DA OIARTZUNGOA. Nortasun agirian irakaslea da profesioz, baina Kilometro-antolatzailea dela ere jar dezake dagoeneko. “Arlo eta fronte asko dauzka Kilometroak bezalako jai batek. Egunaren prestaketan zentratu gara urte hauetan batez ere: ibilbide eta guneen prestaketan, parte hartzera etorriko diren artistei baldintza egokiak eskaintzen edo larrialdi plan on bat egiten. Horrelako jai erraldoi batek koordinazio lan handia eskatzen du, Sos Deiak, suhiltzaile eta Ertzaintzarekin adostu behar dira planak, eta proiektu osatu bat aurkeztu behar zaio administrazioari oniritzia jasotzeko. Horretan gaitasun handia lortu dugu eta gauzak hobetzen hasi beharko genuke, arlo ekonomiko eta finantzieroa, publizitatea, komunikazio arloa… esaterako” adierazi zuen Igorrek. 14
6
A e 5 4
e 3
X e 7
J
Igor Elortza eta Ainara Artola aurtengo koordinatzaileak.
< ZENBAIT BATZORDEKIDEEN ARGAZKIAK 2. EKONOMIA BATZORDEA: Jesus Sanchez, Juanan Irazusta, Kristina Brit, Jon alkorta, Onintza Lekuona, Xabier Urkia, Gari Oiarbide, Agustin Vital eta Bixente Jaka. • GARBITASUN BATZORDEA: Naroa Susperregi, Jose Luis Areizaga, Oneka Zapirain eta Izaskun Suberbiola. 1. GIZA ANTOLAKETA BATZ.: Pili Lizaso eta Agurtzane Zubizarreta. • KOMUNIKAZIO BATZORDEA: Goiatz Labardibar, Aitziber Arnaiz eta Nagore Vega. 6.TXOSNA BATZORDEA: Gorka Herce, Leire Treku, Igor Puente, Agurtzane Lekuona, Alain Uranga, Ion Zabaleku, Martxel Ansa eta Maria Angeles Irastorza. 5. ZIRKUITU BATZORDEA: Goiko, Hilario Sein, Eskarne Irastorza, Kaxka. 4. SEGURTASUN BATZORDEA: Luis Mari Zabala, Igor Ibarguen eta Felix Galdos. 3. MUNTAKETA BATZORDEA: Xele, Santos Azpiroz, Xabier Madariaga, Kantxondo, Luis Mari Urdanpilleta, Joxean Arruti eta Imanol Elizondo. 7.TRAFIKOA ETA APARKALEKUAK BATZORDEA: Laura Otegi, Juan Luis Asensio, Suspe eta Patxi Alkain.
2006/IRAILA* 152ikastola
Egunaren antolaketan boluntario ibili da hamabost bat urtetan Hilario Sein, larrialdi planetan aditua. Larrialdiak-en egiten du lan, baina aurten lehen aldiz egun erdiz Kilometroetarako lanean ari da. “Berak egin duen lanari esker administrazioaren konfiantza irabazi dugu. Zazpi kilometroko ibilbide batean arriskuen analisi zehatza egiten dugu iaia puntuz puntu, eta arrisku bakoitzari dagokion prebentzio neurria aurrikusi da. Leku estalietako jaiak arautzen dituen legea dagoen bezalaxe, aire libreko jaiak arautuko dituen legea dator, eta aldez aurretik prestatuta egon nahi dugu”, jarraitu zuen Igorrek. Agertokiak eratzen ere ahalegin izugarria egiten ari dira Kilometroetan. “Artista asko
gutxiago kobratuz etortzen da eta beste asko musu truk. Horiei ahalik eta baldintza onenak ematen saiatzen ari gara, soinu-ekipo onak jarriz, neurri egokiko agertokiak eskainiz eta orduak errespetatuz. Artistek hori sumatu egiten dute eta badakigu Kilometroetara gustura etortzen direla”, erantsi zuen Igorrek. Arroparen kudeaketan ere urteak dira Marijo Beloki modu profesionalean lanean ari dela. “Urtez urte laguntzaile talde bat osatuz joan gara. Lehen urtean, koadrilako bat inguratu nuen, Joseba Kanpos, eta geroztik nirekin dabil hura ere. Lanera hurbildu diren ikastola bakoitzeko saltseroenak hurrengo urterako berreskuratzen saiatu gara. Hamarreko talde bat dago esperientzia handia duena
15
Jaiak >IKASTOLEN
eta bileretan parte hartzen duena. Larrialdi
arloko jendea da batik bat. Ibon Zinkunegi, Zarauzko suhiltzailea; Iñigo Tapia, Orioko udaltzain ohia; Josepo Artola, DYAko lehendakaria eta Gurutzeko Gorriko beste adiskide batzuk, hala nola, Jon Anduaga eta Iñigo Zabaleta. Adiskideak dira, ondo moldatzen gara eta lagundu egiten digute”, esan zuen.
WEB ORRI BEREZIA Igor Elortza da koordinatzaile finkoa, eta berarekin batean Kilometroak egiten diren ikastolak urteko koordinatzaile bat jartzen du. Ainara Artola, Haurtzaro ikastolako irakaslea, da aurten egiteko horretan ari dena. “Ibilbideak 7 kilometro ditu, dena asfaltatua da, zati nagusia bidegorria da eta herriko auzoak —Arragua, Ugaldetxo, Iturriotz, Altzibar eta Elizalde— batzen ditu herriarekin. Ibilbide ia laua eta egiteko erraza da, beraz, aurtengoa”, esan zuen Ainarak. Aiako Harriaren begiradapean egingo dute bidea bertaratzen direnak. Ikasleekin lan egin eta gurasoak dinamizatzen aritu da Ainara batik bat urtean zehar. “Aurtengo Kilometroen apustu nagusietako bat web orriarena izan da. www. kilometroak.net Aurreko Kilometroetan enpresa ezberdinei ematen zitzaien web gunea antolatzearen ardura. Aurten Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko IKT taldeak hartu du bere
“Horrelako jai erraldoi batek koordinazio lan handia eskatzen du, Sos Deiak, suhiltzaile eta Ertzaintzarekin adostu behar dira planak eta proiektu osatu bat aurkeztu behar zaio administrazioari oniritzia jasotzeko.”
INGO YEU, INGO ÑEU “Ingo yeu! Ingo ñeu” (Egingo diagu! Egingo dinagu!) esaldi pikaro eta aurpegi bikoa aukeratu dute Kilometroetako kantari gatz pixka bat emateko. “Ingo yeu, Ingo ñeu/ euskara eta euskaraz/ Ingo yeu! Ingo ñeu!/ hartuaz eta emanaz” dio Alaitz eta Maiderrek kantatzen duten eta Jon Martin bertsolariak asmatu duen kantaren hitzak. “Kilometroetako kantak Alaitz eta Maider elkartu ditu berriro. Hitzak Jon Martin bertsolariarenak dira. Hirurak dira ikasle ohiak. Eta diskoa etxeko produktu bat dela esan daiteke, grabaketa prozesu osoa ere herrian egin delako”, esan zuen Ainarak. Maider, gainera, musikaren egilea Haurtzaro Ikastolako irakasle ere bada orain. Musika, country estiloko doinu alai eta kutsakorra da, Oiartzungo bidegorrian kantatzeko aproposa.
UN CIRCUITO DE POSTAL La organización del Kilometroak, que se celebrará el 1 de octubre en Oiartzun, aprovechará el bidegorri que une los barrios de la localidad y que discurre entre prados y arboledas para ofrecer a los
16
que se acerquen a la fiesta de las ikastolas de Gipuzkoa un escenario de postal. El Kilometroak es una de las cinco grandes fiestas que cuenta con un equipo cada vez más profesionalizado en la organización. Gran variedad de espectáculos a lo largo del día. Alaitz eta Maider han grabado
la canción oficial, con un toque country, muy apropiado para el lugar.
UN CIRCUIT DE CARTE POSTALE Le parcours du Kilometroak (qui se déroulera le 1er
gain egiteko hori. Azaroan Kilometroen aurkezpena egin genuenetik martxan jarri zen, eta urtean zehar elikatuz joan gara. Web guneak badu alde pribatu bat ere, non datorren urterako baliagarri izan daitezkeen agiri, txosten eta idazkiak sartzen ari garen. Diseinatu den webguneak, gainera, datozen urteetarako ere balioko du”, esan zuen Ainara Artolak. Intxixua da aurtengo Kilometroen irudia, Oiartzungo mitologiari lotutako izakia delako, sorginaren bertsio gizonezkoa. Eta Intxixuarekin batean eguzki izpiak, Aiako Harria eta bidegorria ere ageri dira. Eguneko egitarauan mota guztietako musika izango da nagusi, eta gune guztietan gainera. Herri Musikaren Txokoa bertan egonik, Juan Mari Beltranekin ere harremanak izan dituzte eta gune batean musika mota horren presentzia indartu nahi dute. Hortik aparte, haurrentzako joko eta jolasak sobera egongo dira, eta kirola, dantza, bertsolariak eta kaleanimazioa ere bai. Haurtzaro ikastolak 0-18 urteko 850 ikasle ditu. 16 urterekin Orereta Ikastolarekin batean eraiki zuten Oiartzo Batxilergo Ikastolara pasatzen dira. Kilometroetan biltzen den diruarekin, lan espazio berriak erantsi eta gaurko beharretara egokitu, eta datozen urteetan eraikuntza berri bat egiteko bideak zabaltzen hasi nahi dute. ikastola
octobre à Oiartzun) passera par un chemin reliant les quartiers de la ville et traversant champs et bosquets. Un vrai paysage de carte postale dont profiteront les personnes qui se rendront à la fête des ikastola de Gipuzkoa. L’équipe organisatrice d’une des cinq grandes fêtes des ikastola se
professionnalise d’année en année pour nous offrir de nombreuses animations de qualité tout au long de la journée. La chanson au rythme country de l’édition 2006 interprétée par Alaitz eta Maider se prête particulièrement au cadre du parcours.
URRIAREN 15EAN BERAN. LABIAGA IKASTOLAK AURTEN ELKARTASUNAREN NAFARROA OINEZA IZATEA NAHI DU
Iñaki Castillo eta Maider Senper ikastolako lehendakari eta zuzendaria.
BEREZIA DA BERAKO IKASTOLAREN KASUA. URRIAREN 15EAN EGINGO DUTEN NAFARROA OINEZEN LOGOAN AGERI DA HORI. “Logoan agertzen den etxeak ikastolaren proiektua adierazten du, zurrunbiloak ditugun oztopoak eta bertan agertzen diren tantak botatako izerdi tantak dira”, agertu digu Iñaki Castillok. Urtebete darama ikastolako lehendakari, baina badira hamahiru urte batzordeko kide dela eta gertutik ezagautzen du 1994an Nafarroako Gobernuak DBH legez kanpo utzi ziotenetik Labiaga ikastolak izan dituen buruhausteen historia: eraikinaren egoera nolabaitekoa, soldatak ordaindu ezinik, maileguak maileguen gain… Hirugarren Nafarroa Oineza dute eta hamar urteotan egin duten zuloa arintzea izango dute helburu.
MAIDER SENPER, LABIAGAKO ZUZENDARIA, IKASTOLAKO IKASLE OHIA DA. Hirugarren promoziokoa izanik, bere begiz ikusi du ikastolaren bilakabidea. Herriko leku ezberdinetan ibili zen ikasten edo jolas egiten Altzateko gaurko eraikinera iritsi aurretik. Oso oroitzapen ederrak ditu. Bere oroitzapenik gogorrena aurtengo maiatzeko batzerrekoak dira. “Nik gutxitan egin dut negar horrela. Ikasleen aurrean hitz egiten hasi nintzen eta ezin nuen. Eztegarako eraikinean ditugu guk Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza erabat legeztaturik, baina DBH legeztatu gabe eduki dugu Altzateko eraikinean 1994az gero. Hamabi urteko borroka izan da. Horrek galera ekonomiko izugarriak ekarri dizkigu. DBHko lehen bi ikasturteak legeztatu eta bes- 2006/IRAILA* 152ikastola
17
Jaiak >IKASTOLEN
DBH 3.
teak ixteko akordioa lortu da Gobernuarekin.
Proposamen hori onartu zen batzarrean. Beste bi ikasturteak galdu ditugu, beraz. Biharamunean ikasleekin bilera egin genuen eta oso gogorra izen zen ikasle talde horiei irailetik aurrera gurekin ez direla izango adieraztea”, esan zuen Maider Senperrek. 210 ikasleko ikastola izan da Labiaga. Aurtengo ikasturtean jaitsi egingo da kopuru hori, baina aurrera begira baikor daude arduradunak. Horretarako, ordea, gainean duten zama ekonomikoa arindu nahi dute, eta helburu horrekin antolatu dute Nafarroa Oinez. “Nafarroa Oinez gehienek bizpahiru helburu izaten dituzte. Gureak aurten elkartasunaren Nafarroa Oineza izan nahi du, eta helburu bakar bat izango du: gainean dugun zorra arintzea. Hamabi urte egin ditugu DBHrako inolako kontzertaziorik gabe. Inolako justifikaziorik ez duen borroka bat izan da Gobernuaren aldetik. Eta horrek 400 milioi pezeta ingu-
EL NAFARROA OINEZ DE LA SOLIDARIDAD La ikastola Labiaga de Bera ha mantenido un duro pulso con el Gobierno de Nafarroa que le ha denegado la concertación de los cursos de ESO durante doce años. La solución pactada ahora es un tanto traumática,
18
“Gure inguruko zorra suposatu digu, 2.260.000 eurokoa, zehatzago esateko. Hori da Gobernutik jaso behar genuen eta jaso ez dugun dirua. Ikastolen Elkarteko solidaritate kutxatik eta euskal erakunde zenbaitengandik jaso dugun laguntzari esker eta guraso, bazkide eta irakasleen ahaleginari esker iraun dugu bizirik.”
por cuanto conlleva el cierre de los dos cursos superiores, pero supone la concertación de los otros dos, lo que podría suponer un respiro y un paso hacia la normalización. Los responsables de la ikastola han hecho un llamamiento a los euskaltzales para que acudan el 15 de octubre a Bera al “Nafarroa Oinez de la
solidaridad”. El objetivo es una recaudación económica que pueda paliar el déficit de 2.260.000 euros acumulados durante estos años.
SOUS LE SIGNE DE LA SOLIDARITÉ Les relations entre l’ikastola
ruko zorra suposatu digu, 2.260.000 eurokoa, zehatzago esateko. Hori da Gobernutik jaso behar genuen eta jaso ez dugun dirua. Ikastolen Elkarteko solidaritate kutxatik eta euskal erakunde zenbaitengandik jaso dugun laguntzari esker eta guraso, bazkide eta irakasleen ahaleginari esker iraun dugu bizirik. Kontuan izan behar da hemen ehun bat bazkide ditugula ikastola diruz laguntzen dutenak eta erabakitzeko botoa dutenak. Baina hala ere zorrak hor jarraitzen du, erabat itota gaude eta zulo horretatik atera nahi genuke Nafarroa Oinezi esker”, jarraitu zuen Iñaki Castillok. Eraikina bera ere, Altzatekoa, ez dago bat ere ondo. “Ni ikastolan ibili nintzenean bezalaxe dago”, dio Maiderrek. Baina zorrak arintzeak du lehentasuna. HIRUGARREN NAFARROA OINEZ
Hamabostean behin biltzen da Nafarroa Oinezen talde iraunkorra. Batzordeetako ardu-
Labiaga de Bera et le Gouvernement de Navarre sont assez tendues, ce dernier ayant refusé pendant douze ans de légaliser les quatre niveaux du collège. Si l’accord passé cette année légalise les deux premiers niveaux et pourrait être un pas important vers la normalisation, les deux autres
ne le sont toujours pas. Les responsables de l’ikastola ont lancé un appel à tous les amoureux de la langue basque à se rendre au « Nafarroa Oinez de la solidarité » le 15 octobre prochain, l’objectif étant de recueillir des fonds qui serviront à pallier le déficit de 2.260.000 euros accumulé ces dernières années.
radunez gainera, koordinatzailea, ikastolako lehendakaria eta zuzendaria zein Udaletxeko ordezkaria ere bertan dira. Ibilbidea definitua dute eta eguneko egitaraua ere bai, neurri handi batean. “Aurreko Nafarroa Oinezek erabili zuen ibilbidearen antzekoa da aurtengoa, zertxobait moztuta. Zazpi kilometro eskas izango ditu eta zazpi gune. Eztegarako ikastola ataritik abiatuko da ibilbidea. Kaserna Gaina esaten zaio lekuari eta bertan izango da lehen gunea. Garmendiko Borda baserriaren inguruan ezarriko da bigarren gunea, Ilekueta auzoan hirugarrena, Lamixenen laugarrena, Lizardi baserrian bosgarrena, seigarrena Legarrean eta Altzaten zazpigarrena. Herriari itzulia ematen dio ibilbideak, eta zelaietan dira gunerik gehienak. Gazteentzako gune berezi bat antolatu ordez gazteentzako egitaraua gune guztietara sakabanatzea erabaki dugu, gazteak ibilbidean zehar mugi daitezen, nahiz eta, azkenean, biltzeko guneren bat aukeratuko duten. Musika izango da protagonista, baina baita herri kirolak, bertsolariak, dantza taldeak eta haurren jolasak ere”, esan zuen Iñaki Castillok. “BAIETZ ORAINGOAN” da leloa. Ikastoleko ikasleen kanta zabaldu da dagoeneko. Nafarroako Haur Kantarien Topaketan ere aurkeztu dute. Begoña Rudi Musika irakaslearena da doinua eta ikasle ohi batenak hitzak, Nahia Artiedarenak.1994an Fermin Muguruzak egin zuen kanta ofiziala eta aurten ere talde ezagun baten atzetik dabiltza, baina ez dute erabat loturik oraindik.
DBH 2.
2006/IRAILA* 152ikastola
Nafarroa Oinezeko batzordea, Xanti Alzuguren koordinatzailearekin (ezkerretik bigarrena).
Aurtengo Nafarroa Oinezen arroparekin denda ikusgarri bat zabaldu zuten herrian ikastolaren aurrez aurre, eta oso ondo ari dira saltzen bai herrian eta bai kanpoan, festarik festa baitabiltza bertako guraso eta ikasleak. Iruñeko sanferminetan txozna zabalik izan zuten eta jendetza ibili zen bertan. Ruper Ordorika eta Anje Duhalderen kontzertua egin zuten eta folklore jaialdi handi bat ere bai Lesaka, Oiartzungo eta Ipar Euskal Herriko dantzari zein musikariekin. Artea Oinez-ek sekulako ibilbidea egin du Iruñean hasi eta Elizondo, Zizurkil, Lizarra eta Do-
DIASPORAREKIN DOKUMENTALA ETA BIDEOKONFERENTZIAK Bera eta inguruko herrietatik jende asko joan da XX. mendean Ameriketara, lehen bi hamarkadetan Argentina eta Txilera eta ondoren AEBetara. Baztan aldetik, berriz, Mexikora. Horietako asko berriro itzuli eta bertan bizi dira orain. “Sunbillak 800 bizilagun ditu orain, eta gerra ondoan 600 joan ziren AEBetara”, esan zuen Xanti Alzugurenek, Nafarroa Oinezen koordinatzaileak. Xantik berak anaia bat du Mexikon eta osaba Arizonan. Diasporako euskal etxeekin harremanetan jarri, eta Nafarroa Oinez egunean erakutsiko den dokumentala egin dute. “Mexiko hiruburuko euskal etxearekin jarri ginen harremanetan lehenik. Beratar bat izan da 25 urtez bertako lehendakari. Eta ondoren AEBetan San Frantziskokoarekin, Argentinan Buenos Airesekoarekin, Australian Sidneikoarekin eta Bartzelonako Euskal Etxearekin aritu gara lanean eta bidali diguten materialarekin dokumental bat osatu dugu”, esan zuen. Diasporan bizi den jendeari buruzko bideo eta irudiekin osatu da ia ordubete irauten duen lana. Iruñeko Pixend enpresak egin du muntaia. Egunean bertan botako da dokumentala eta bideokonferentziak egingo dira egitasmoan kolaboratu duten euskal etxeekin. 12.000 euro kostatu da dokumentala, eta CANen laguntza izan dute.
DBH 1.
nostia bisitatu ondoren Berara etorriz. Euskal Herriko artisten lanak erakusten dira bertan eta baita Bidasoa aldeko artistenak ere. Horien artean lau ikasle ohi daude eta bat, Maite Elgorriaga, ikastolako irakaslea da. Erakusketaren zati bat Barojatarrei eskaini zaie, omenaldi moduan. ikastola
DBH 4.
19
udalekuak iks UDAN IKASIZ ETA GOZATUZ
Euskal Herri osoko 1.800 ume eta gazte inguruk hartu du parte Ikastolen Elkarteak udarako antolatu duen hizkuntza eskaintza oparoan. EUSKARAZKO UDALEKUAK AITZINDARI IZAN BADIRA ERE, IKASTOLEN HEZKUNTZA FORMALA OSATU NAHIAN 92/93 IKASTURTEAN INGELESEKO ETA FRANTSESEKO UDALEKUAK MARTXAN JARRI ZIREN. Harrez geroztik ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoak ugaritu egin dira, eta aurten ikasleentzako funtsezkoa den planteamendu eleanitzarekin ikastolek duten konpromisoa berretsiz, euskal udalekuak, euskal udaleku irekiak, ingeles udalekuak,
ENJOY ENGLISH 5 eta 12 urte bitarteko ume eta gaztetxoei zuzenduriko ingeleseko ikastaro berezia da. Euskal Herriko 17 ikastolatan egin da eta, orotara, 752 ikaslek hartu du parte. Familietan egon diren ingeles natiboek eman dute ikastaroa, eta aurten 60 gazte ibili dira irakasle lanetan, beti ere ikastola bakoitzeko koordinatzaile bat egonik. Ume eta gaztetxoak egunero joan dira ikastolara eta, egunean lau orduz ingelesa era trinkoan landu izan dute. Ikastola guztien familiak, monitoreak eta ikasleen gorabeherak ikuskatzeko, hizkuntzen irakaskuntzan aditu diren Sagrario Etxabe, Itziar Benavent, Izaskun Ibañez, Maria Basterretxea, Maria Leiva eta Zuriñe Saiz aritu dira. Ingeles udaleku irekiak Paz Ziganda eta Laudio Ikastoletan burutu dira. 10 begirale egon dira lanean eta 102 ikaslek hartu dute parte.
INGELES UDALEKUAK 10 eta 16 urte bitarteko ikasleentzat urtean zehar ikasitako ingelesa sakontzeko prestaturiko programa. Uztailaren 1etik aurrera martxan izan ziren lau udaleku: Bermeoko Eleizalde, Ondarroako Zubi Zahar, Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoa eta Sopelako Ander Deuna ikastoletan, hain zuzen. Hizkuntzak lantzeaz gain, ondo pasatzeko aukera izan dute udaleku hauetan parte hartu duten 580 ikaslek. Horretarako, era guztietako ekintzak prestatu dira, besteak beste, arraun eta piragua ikastaroak, zaldi ibilaldiak, asteburuko irteerak, tailerrak eta abar.
enjoy english eta atzerriko egonaldiak antolatu dira. Honez gain, pilota udalekua ere antolatu da Euskal Herriko pilota eskoletako pilotari kimuentzat. Oihartzun zabala izan dute proiektuek, eta jarritako helburuak bete dira. “Gazteen artean sortzen den harremana oso garrantzitsua da, lagunak egiten dituzte eta esperientzia guztiz aberasgarria da” adierazi digute arduradunek. Aisialdiko ekimen hauetan begiraleen lana ezinbestekoa da, eurak baitira gazteei baloreak, ezagupenak eta bizipenak transmitituko dizkietenak. Horregatik, begirale gehienak Aisiolan, Ikastolen Elkarteko Begirale Eskolan titulua eskuratu dutenak izan dira. Eguzkia apurka-apurka badoa, eta motxila jadanik liburuz beteta dituzte ume eta gaztetxoek. Ikasturte berri bateri ekin behar diote eta udan egindako lagunak, ekintzak, ikasitako guztiak… gero eta urrunago gelditzen hasi dira, baina bizipenak hor egongo dira betiko, hurrengo uda noiz etorriko den zain!• 20
ikastola |*152IRAILA/2006
A Ir C e M a G d h e za h la g d d Ik b e p ik b
ATZERRIKO EGONALDIAK Irlandan, Maynoothen eta Carlowen, AEBn San Franciscon eta Ipar Irlandan Magheran, Magherafelten eta Dungivenen antolatu dira aurten egonaldiak. Guztira, ia 100 gaztek bidaiatu dute helmuga hauetara. Gazteak hango familiekin bizi izan dira eta, euskara eta euskal kultura zabaldu, eta era berean ingelesa hizkuntza eta kultura ezberdinak lantzeaz gain, ikaslearen garapenerako garrantzitsuak diren esperientziak bizi izan dituzte. Ikasleekin batera Ikastoletako ingeles irakasle batzuk ere parte hartu dute egonaldietan begirale bezala, planteamendu eleanitzarekin ikastolek duten konpromisoa berretsiz.
EUSKAL UDALEKUAK 8 eta 11 urte bitarteko ikasleentzat prestatutako udalekuak. Opor garaian ere euskaraz bizitzeaz gain, haurrek era guztietako aisialdi eta kultur ekintzetaz disfrutatu eta ikasteko aukera izan dute (txangoak, tailerrak, herri kirolak, Korrika txiki, San Fermin egunaâ&#x20AC;Ś), beti ere Euskal Herri osoko lagunekin elkar biziz. Hiru txanda antolatu dira Etxarriko Andra Mari ikastolan, 10 eguneko iraupenarekin, eta guztira 160tik gora partaide izan dira.
EUSKAL UDALEKU IREKIAK 3 eta 11 urte bitarteko ikasleentzat prestatutako udalekuak dira. Ikasturtea amaitu, liburuak gorde eta goizeko 4 orduz haurrak euren ikastoletan ibili dira gora eta behera, euskaraz bizi eta era guztietako aisialdiko dinamiketan parte hartuz. Aurten, lehenengo aldiz, Portugaleteko Asti-Leku eta Santurtziko Bihotz Gaztea ikastoletan burutu dira.
PILOTA UDALEKUAK Euskal Herriko 18 herrietatik etorritako 10 eta 12 urte bitarteko 47 neska-mutilek hartu dute parte. Udaleku honek Lekeitioko R. M. Azkue ikastola izan du kokaleku, eta udalerriak eskaintzen dituen lau frontoietan, hain zuzen, frontoi laburrean, plaza librean, frontoi luzean eta trinketean pilotari gazteek pala, esku pilota, zesta punta eta xarea praktikatzeko aukera izan dute. Honez gain, jokamolde bakoitzeko profesionalek, hala nola, Oier Zearra, Maider Mendizabal eta Patxi Ziskarrek, modalitate bakoitzaren nondik norakoak eta euren esperientziak azaldu dizkiete gaztetxoei. Pilotari gazteen zaletasuna sendotzea izan du helburu ekimen honek, alde hezigarria eta ludikoa bateratuz.
21
iks
ESKOLARTEKO TXAPELKETA :
ETORKIZUNA ORAINALDIAN Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketak 18 urte bete zituen iragan ekainean. Halako gertakari handi bat ospatzeko, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin lankidetzan, festa handi bat antolatu zuen Altsasuko Burunda pilotalekuan. 22
GOIZEKO 11.00ETAN ELKARREN ONDOAN ESERI ZIREN 14 UMEEK BERTSOLARITZAREN EGOERA OSASUNTSUA ISLATZEN ZUTEN EUSKAL HERRIKO TOKI GUZTIETATIK ETORRITAKO ENTZULEEN BEGIETARA; Mikel Serrato (Aramaio), Xabi Igoa (Aramaio), Nerea Ibarzabal (Markina), Imanol Uria (Algorta), Ane Labaka (Lasarte), Amaia Iturriotz (Urretxu), Ximun Kazaubon (Jatsu), Txomin Elosegi (Hazparne), Mattin Luku (Garazi), Bixente Luku (Garazi), Ioar Tainta (Lesaka), Josu Sanjurjo (Lesaka), Gillen Negeloua (Urdiñarbe) eta Johaiñe Sarraillet (Lakarri) lehen agurrik pentsatu gabe igo ziren taulara, aldez aurretik esana baitzitzaien Estitxu Fernandezek egokituko ziela lehen bertsoa botatzeko gaia. Zazpinaka eta binaka, 14 urtez beherakoek ezarritako lana bete eta entzuleen txaloak piztu zituzten. Animuak eta aupadak giro ederraren adierazle ziren txaloekin batera; horietako batzuk pilotalekuko hormetan idatzita gelditu ziren, pankarta gisara. Txikien mailako bigarren atalera sei bertsolari sailkatu ziren, horien artean Ane Labaka eta Txomin Elosegi. Lasarteko neskak orduan ez zekien bigarren fasean egindako saio ederrak txapeldunorde izatera eramango zuela. Hazparneko mutilak, aldiz, txapeldunaren agurra
pentsatzen hasteko motibo ugari bilduta zuen ordurako, eta bigarren atalean egin zuen saioak txapel beltza logelako horman eskegitzeko baimena eman zion. Sarituak saritu, finalera hurbildutako bertsozaleek ez dituzte ahaztuko Arabako mutilen gonbita Aramaio bisitatzeko, bizkaitarren ziurtasuna, gipuzkoarren azkartasuna, nafarren sendotasuna, lapurtarren kantaera fina, baxenafarren ziriak edo zuberotarrek eragin zizkieten barre algarak. Denen artean osatutako saioak argi utzi zuen ez dela izango bertsolari “txiki-handi” horien aurpegiak ikusten ditugun azken aldia. HANDIEN MAILAN, BIZKAIA NAGUSI Iñigo Haritza ikastolan bazkaldu ondoren, bertsozale denen belarriak gertu ziren berriz. Izar Mendiguren (Laudio), Jagoba Apaolaza (Gasteiz), Miren Amuriza (Berriz), Arrate Illaro (Algorta), Oier Aizpurua (Zarautz), Hodei Iruretagoiena (Zarautz), Maddalen Arzallus (Hendaia), Patxi Iriart (Hiriburu), Mizel Mateo (Bidarrai), Alazne Untxalo (Ituren) eta Aitor Arangoa (Beruete), txikiak ez bezala, agur bana pentsatuta hurbildu ziren mikrofonora. Agurretatik saio ona suma zitekeen, bost neska eta sei mutilak dena emateko
ikastola |*152IRAILA/2006
BERTSOLARITZA prest azaldu baitziren. Agur landuak eskaini zizkioten Burunda pilotalekuko entzuleriari eta deigarria izan zen doinu berri eta berezien erabilera. Egunaren azken hondarrean txapela jantziko zuen Arrate Illarok agurrean esana azpimarratzekoa da, partaide denek bertsoudalekuetan aspaldi elkar ezagutu eta lagunlagunak zirela azaldu baitzuen. Laguntasun hori agerikoa izan zen bertsoaldiz bertsoaldi. Nabari zen askorentzat ez zela elkarrekin kantatzen zuten lehenengo aldia. Hala ere, epaimahaikide batzuek adierazi bezala, egia da tentsioa ere txikien mailan baino nabarmenagoa izan zela. Ofizioetan gauza bitxiak izan ziren, bai bertsoen aldetik, bai hizkuntzaren aldetik ere. Hizkuntzaren kasuan, deigarria izan zen Patxi Iriart eta Alazne Untxalok egindako ofizioan gertatua. Bientzako gaiak honela zioen: “Herriko etxe huts bat gaztetxe bihurtu nahi duzue. Bertara sartu eta lehenbiziko gaua duzue hau. Lo hartu ezinik zaudete.” Hiriburuko mutilak gaztetxea Herriko etxean, udaletxean, kokatu zuen lehen bertsoan, Alazne Untxalok ez bezala. Halere, berehala konpondu zuten gaizki ulertua, bertsolari onenek egingo luketen dotoreziaz. Bigarren atalera Bizkaiko eta Iparraldeko partaideak sailkatu ziren. Ordura arte pare-parean ibili ziren bostak eta azken sailkapenean ere ez zen alde handirik izan batetik bestera; txapelduntxapeldunordeak kasu, puntu erdi soil batek erabaki zuen Euskal Herriko XVIII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako Handien mailako txapeldun “handi-txikia” Arrate Illaro izango zela, eta Miren Amuriza berriztarra bigarren postuan geldituko zela.•
EGUNEAN
ESANAK
ANDRES IÑIGO, euskaltzaina: “Plaza-neskak eta plaza-mutikoak halako bizitasunez ikusteak poz handia ematen du. Argi dago gure hizkuntza bat dela eta hizkuntza horrek batu gaitu bere ezaugarri den bertsoaren munduan. Alde horretatik, oso polita izan da Euskal Herriko eremu guztietako partaideak kantuan elkarrekin ikustea.” IÑAKI MURUA, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria: “Lehenengo aldiz zazpi lurraldeetako partaideak ikusteak esan nahi du oinarria hedatzen ari garela. Gainera, hemen bildu diren euskalki guztiak ikusita, izugarria izan da guztiek eman duten maila. Ez da izan partehartze sinbolikorik. Denean ari gara irabazten.” PATXI BAZTARRIKA, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: “Gaur ikusi da euskararen lurraldea indartsu dagoela. Zuberoatik Arabara, euskara dugunon egoera bide onean doa. Bertsoak euskalki askotan, ondo josita eta era egokian entzun ditugu gainera. Aberastasun handia ikusi dugu gaur hemen. Urtez urte ehunka pertsonak bertsolaritzaren alde egiten duten lana ezinbestekoa da euskarak osasun ona izan dezan, hizkuntza erabiltzeko tresna izan dadin, eta batez ere, hizkuntzaz gozatzeko.”
TXAPELDUNAREKIN HIZKETAN
ARRATE ILLARO “Bertsoak espero nuena baino gehiago eman dit” pasatzeko aitzakia edo euskarari indarra emateko bultzada ere badirela pentsatuagatik. Bizkor eman die erantzuna galdera laburrei:
ARRATEk Leioako Betiko ikastolan ezagutu zuen bertsoa, Aitzol de Castro irakaslearen eskutik. Urte batzuk beranduago Algortako Bertsolari Eskolan hasi zen eta gaur egun bertan segitzen du Fredi Paia maisu duela. Algortarrak inguruko lagunei aitortu die txapelaren meritua eta bertsoekiko lotura. Era berean, bertsoak lagun gehiago egiteko bidetzat jo ditu, ondo
Bertsolari bat? Unai Iturriaga. Doinu bat Ama Birjina Erkudengoa. Gai bat? Adarra jotzekoa, mesedez. Bertso bat? Fredik 2004ko Bizkaiko finalean bakarka kantatutako lehenengoa. Norekin kantatu nahiko zenuke? Xalbadorrekin.
23