Juan Karlos Gomez, BIEko lehendakari berria Beste urtebetez Ikastolen Jaien alde Nafarroako Ikastolen legeztapena Assa, olagarroaren antzeko ikastola
BALMASEDAko
A E D N U K Z I P R E B n ZUBI ZAHARRAre
i
/
J
ikastola
>BIEko lehendakari berria
> www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45 Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14
Aurkibidea [ urria/ 2006]
153
ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6
elkarrizketa
‘‘
03 BIEko lehendakari berria. 06 Ikastolen Jaien alde babesle eta laguntzaile. 08 Xabier Azanza, Nafarroako ikastolen legeztapena. 10 Arabar Errioxako ikastolak. 12
ERREPORTAJEA
Balmasedako Zubi Zaharraren berpizkundea.
iks 16 Eskolarteko bertsolariak turismoa egiten. 18 Euskal artistak Lizarran irakasle. 21 Ikastolen ikasturteko hasera Zamudion. 22 Baigorriko ikastola berria. 22 “Bazter guztiei begira II” CD-ROMa. 23 Gliss eguna Iparraldean.
Juan Karlos
GOMEZ
“Bilbo eta inguruko ikastolak Lanbide Heziketa arloko proiektu handi bat ari gara lantzen” BILBOKO ERREKALDE AUZOAN JAIO ZEN KANTABRIATIK ETORRITAKO FAMILIA BATEAN. Euskaldun berria da, beraz, baina erraztasun handiz hitz egiten du euskaraz hain berea den Urretxindorra ikastolaz edo Bizkaiko Elkarteak dituen asmo handiei buruz. Udaltzaina da lanbidez, bi seme-alaba ditu, eta uztailean izendatu zuten Bizkaiko Ikastolen Elkarteko lehendakari.>>>>>>>>>>>>>>>>> 3
Juan Karlos
GOMEZ
Juan Karlos
BIEko lehendakari berria
U
GOMEZ
RRETXINDORRA IKASTOLAKO LEHENDAKARI IZAN ZARA AZKEN URTEOTAN. NOLA DESKRIBATUKO ZENUKE IKASTOLA HAU HITZ GUTXITAN?
San Adrian auzoan kokatuta dagoen bi lerroko ikastola da. Hiru lerrotara jauzia egiteko aukerak dituela uste dugu, baina gure kezka eta zalantzak ditugu. Hemen ondoan bertan, Miribillasen, auzo berri bat sortu da. Jende asko etorri da bertara bizitzera eta gure ikastolak, zehatz esatea zaila da bada ere, berrehun edo hirurehun haur utzi ditugu kanpoan azken hiru urteotan. Garai batean hiru meategi ziren lekuan, orain 20.000 lagun bizi dira. Bilboko auzo handienetako bat izango da. Zerbitzuen azpiegiturak egiten ari dira: kiroldegia, Udal frontoia, udaltzainak, suhiltzaileak, Renferen geltokia, eta eskola berri bat ere eraiki dute. Beharbada gu hirugarren lerro bat irekitzeko tramiteak egiten hastea litzateke zuzenena, baina eztabaidatzen ari gara, ikastolaren neurria gehiegi hazteko arriskua ikusten dugulako. Guk dagoeneko 850 ikasle ditugu. Ikastola handiak erabat bideragarriak dira ekonomia aldetik, ikastola txikiak baino bideragarriagoak seguru asko, baina txikietan harremanak pertsonalagoak dira eta giroa gertuagokoa. Orain dela gutxi egin genituen hemen kirol instalazio berriak. Inbertsio handiak izan ziren eta hirugarren lerro bat abiaraziko bagenu, berriro handitu egin beharko genituzke instalazio horiek. Hori guztia aztertzen ari gara. Onena, beharbada, auzo horretan ikastola berri bat egitea izango litzateke.
Baina lanez gainezka gabiltza. Beste erronka garrantzitsu bat dugu esku artean: Lanbide Heziketa arloko proiektua Bilbon, alegia. Proiektu hori ere hemendik gertu dago, kilometro erdi batera, Harrobi plazan, Miribillaseko parkearen kontra. Eraikin berri bat izango da eta eraikin handia gainera, 6.000 metro koadro izango baititu, igerileku eta guzti. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bultzatu du proiektua, eta Bilbo eta inguruko ikastolak dira partaide, Abusu eta Urretxindorra hiriburutik, eta Eguzki Begi Galdakaokoa, Balmasedako Zubi Zaharra, Leioako Betiko, Traparango Itxaropena, Bihotz Gaztea eta Ibar Ezkerreko ikastolak. 4
inskribatzeko tramiteak luzatu egin direlako. Baina ahalik eta lasterren hasi nahi genuke.
Bizkaiko ikastolek zer beste erronka dituzte?
Zer konpetentzia izango du horrelako proiektu batek?
Konpetentzia handia. Lanbide Heziketako ikastetxe piloa dago, baina denek gaztelaniaz ematen dituzte ikasketak. Hogeita hamar urte badira hezkuntza eredu batekin lanean ari garela, eta Lanbide Heziketaren arloan euskarazko ikasketak ez dira %5era iristen. Sekulako porrota izan da. Nik utzikeria egon dela esango nuke. Gure proiektu handi honetan erakundeak inplikatu nahi ditugu, noski: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala bereziki. Dagoeneko Udalarekin lanean ari gara lurren zesio bat izenpetzeko. Hezkuntza Sailarekin hitzartuta dugu bi modulu emateko aurre-akordioa. Modulu horietako bat Nazioarteko Merkataritza eta Garraio Kudeaketa izatea nahi genuke, Santurtzin Superportua eta Loiun aireportua ditugulako. Ibaizabal proiektua ere martxan duzue Durangon.
Ibaizabal ikastolak batxilergo guztiz sendoa du egun, eta inguruko ikastoletarako erreferentea bihurtu da. Iazko ikasturtean lanbide heziketan lehen urratsak ematen hasi zen, eta Markina Lea-Artibai politeknikarekin elkarlanean lehen zikloa eskaini zuten.
Zer eperekin ari zarete lanean Harrobi plazako proiektuan?
Egia esan, guk nahi baino gehiago ari da luzatzen. Gure asmoa udan zimendatze lanekin hasi eta neguan eraikina egiten hastea zen, baina ezinezkoa izan da, Harrobi Fundazioa erroldan
Gurasoen partaidetza dela uste dut gure beste erronka handietako bat. Lurralde osoko ikastolek Bizkaiko Elkartean izan behar duten partaidetza sustatu behar dugu alde batetik eta, bestetik, ikastola bakoitzean gurasoek izan behar duten partaidetza indartu. Jakitun gaude partaidetza hori ahuldu egin dela azken aldi honetan, gizarteko beste arlo askotan ere dena profesionalen esku uzteko joera indartzen ari delako, baina herri mailako proiektuak ez badira biziak eta etengabe berritzeko gaitasunik ez badute, porrot egingo dute. Bizkaiko Elkarteak, bestalde, zenbait zerbitzu eskaintzen dizkie ikastolei, eta zerbitzu horiek gehitu eta hobetzea da beste asmoetako bat. Zer egoera bizi dute ikastolek Bizkaian? Matrikulazio aldetik hazten ari al dira?
Matrikulazio aldetik hazten ari dira, eta proiektu berriak ari gara gauzatzen. Balmasedako kasua, esate baterako, oso esanguratsua da. Zein eskualdetan kokatua dagoen kontuan izanda, sekulako garrantzia du ikastola hori indartzen ikusteak. Orain egun batzuk izan nintzen Lekeitioko lanak ikusten, eta bukatzeko zorian daude. Lehendik zuten frontoia estali, eta eraikin berria altxatu dute. Ikastola bikoiztu egin dela esan daiteke, eta hori beti da pozgarria. Lehen bi lekutan banatuta zeuden, ikastola erdia fraideei alokatutako gelatan baitzuten. Orain denak leku batean bilduko dira. Santurtziko proiektua dago geldirik, tamalez. Udaletxearekin izandako oztopo juridiko, burokratiko edo politikoak tarteko, bakoitzak uler dezala nahi duen moduan, ezin izan dute aurrera egin, nahiz eta aurkeztu duten proiektua erabat zehaztua eta ikertua zuten. Proiektua ahalik eta azkarren martxan jarri ahal izateko teknikariak hiru txandatan, gauez lan eginez prest zeuden, gero, gertatu den bezala, Udalak geldiarazteko. Ikastolak sekulako eskaera du, derrigor handitu beharrean aurkitzen dira, eta oso zaila da oztopoak zergatik jarri zaizkien ulertzea. Etorkinen integrazioa da ikastolek gaur duten beste arazoetako bat. Nola daramazue gaia Bizkaian?
Arazo hori bizirik dago gure artean. Arazoa ikastola |*153URRIA/2006
s
“LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE PILOA DAGO, BAINA DENEK GAZTELANIAZ EMATEN DITUZTE IKASKETAK. Hogeita hamar urte badira hezkuntza eredu batekin lanean ari garela, eta Lanbide Heziketaren arloan euskarazko ikasketak ez dira %5era iristen.”
ez da etorkinak hartu edo ez hartu. Etorkinek beren eskubideak dituzte hezkuntza mailan, eta zergatik ez dute sartu behar ikastoletan? Baina erakundeen aldetik ez dugu ikusten erantzuteko gaitasunik dagoenik. Etorkin batek ikastolan sartzekotan beste gurasoen baldintzatan sartu beharko luke, kooperatibako partaide eginaz. Etorkin batek bere umea ikastolan sartzen badu, laguntza bereziak eman behar zaizkio integratu ahal izateko. Gaztelaniaz ez dakiten (eta euskaraz gutxiago) etorkinak dira askotan, eta laguntza bereziak ematen ez bazaizkie, arazo bihurtzen dira. Zer pisu dute Bilboko ikastolek hiriaren euskalduntze prozesuan?
Egia da hezkuntzak bere osotasunean euskarari sekulako bultzada ematen diola, baina gero eta euskaldun gehiago egonik ere, apenas erabiltzen den euskara Bilbon. Hiriburuak 350.000 bizilagun inguru ditu. Esaten dutenez, horien %30ek badaki ondo edo gaizki euskaraz. Kopuru ikusgarria da, baina zergatik ez da kalean entzuten edo erabiltzen? Erakunde eta enpresek barruko plangintzak egin beharko dituzte, eta erabilera planak egin beharko dira kalerako ere. Egoera hau aldatzeko gizarte presioa ezinbestekoa da, eta borondate politikoa beharrezkoa. Zein izan da zeure ibilbidea euskararen arloan?
Gaztetan hasi nintzen AEKn ikasten arratsaldeko ikastaroetan, eta ez diot denbora gehiegi eskaini. Hiruzpalau ikastaro egin nituen, barnetegi aldi bat Errigoitin, eta ikastaro trinko bat egin nuen ondoren. Erabiltzean dago gakoa, nahiz eta akatsak egiten dituzula jakin. Lanean ere saiatzen naiz euskara erabiltzen, baina ez dut giro gehiegirik aurkitzen. Eus-
FORMACIÓN PROFESIONAL EN EUSKARA Las ikastolas de Bilbo y de su entorno están ultimando el proyecto de un centro de formación profesional en euskara en el corazón de la
kaldun batzuek ere nahiago izaten dute gaztelaniaz egin. Nola ikusten duzu Euskal Herri mailako ikastolen egituraketa?
Uste dut lehenbailehen egituratze prozesua bukatu egin behar dela eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak lidergoa hartu beharko lukeela hezkuntzaren mailan eta eus-
ciudad, en la Plaza Cantera, donde un edificio de nueva planta albergaría módulos de grado superior y medio. Es uno de los proyectos de los que nos habla el nuevo presidente de la Federación de Ikastolas de Bizkaia, Juan Karlos Gómez, que durante los últimos años ha sido
presidente de la ikastola Urretxindorra.
FORMATION PROFESSIONNELLE EN EUSKARA Les ikastola de Bilbao et des environs ont un projet de
kararen arloan. Proiektu, zerbitzu, eskaintza eta eredu berriekin jo behar dugu aurrera. Aurki etorriko da hezkuntz ereduei buruzko eztabaida. Uste dut ereduen eskaintza aldatzeko garaia iritsi dela, baina gizarte eragile guztien artean eztabaida zabaldu behar da horretarako. Euskal Herri mailako ikastolen mugimenduak, edozein modutara ere, etorkizun oparoa duela uste dut. ikastola
centre de formation professionnel en langue basque au cœur de la ville, Place Harrobi, où un bâtiment abritera les classes d’enseignement moyen et supérieur. C’est un des projets dont nous parle le nouveau président de la Fédération des Ikastola de Biscaye Juan
Karlos Gomez, qui a par ailleurs été président de l’ikastola Urretxindorra ces dernières années.
5
BESTE URTEBETEZ IKASTOLEN JAIEN ALDE HERRI URRATS, IBILALDIA, ARABA EUSKARAZ, KILOMETROAK ETA NAFARROA OINEZEN PARTE HARTU DUTEN BABESLE ETA LAGUNTZAILEEI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIEGU. ARABA EUSKARAZ
H E R R I UR R AT S
IBILALDIA
KILOMETROA
N A FA R R O A O I N E Z
Oso ezagunak diren etxe hauek, gure herrian sustraiak errotu dituzte. Euskaltel dugu Babesle ofiziala. Eroski Fundazioa, Eroski Bidaiak, Abra, Eusko Label, Coca-Cola, Fanta eta Aquabona, Keler, Kaiku eta Baque Laguntzaile leialak. Urtez urte gurekin batera dira festa erraldoiotan, babesa eta laguntza eskainiz. Ikastola mugimenduari atxikimendua aitortzen diote erakunde hauek. Ikastolen bost jai nagusi horietan gune bereziak antolatzen dituzte, eta profesionalen laguntzaz gain, dirutan ere adierazten dute konpromisoa. Guztiei gure txalorik beroenak! KOMUNIKABIDEAK ERE GUREKIN EITBko familia osoa, Argia, Berria, Noticias taldea, Deia eta Gara ditugu urte osoan jaien informazioa zabaltzeko prest. Azken asterako ere Diario Vasco eta El Correok publizitatearen truke iragarkiak eskaintzen dizkigute. Hauen guztien laguntza estimatzekoa da! ERAKUNDE BERRIAK AURTENGO JAIETAN Zerrenda handitzen ari da. Bi erakunde Laguntzaile berri izan ditugu aurtengo Ibilaldi, Araba Euskaraz eta Kilometroetan. Naturgas eta Saiolan izan dira. Zerbitzuak eta dirulaguntzak eskaini dituzte. Egindako apustuagatik, zorionak! 6
> BABESLE eta LAGUNTZAILEAK
2006/URRIA* 153ikastola
Ana G贸mez de Segura eta Patxi Anton.
German Muruamendiaraz.
Pelayo Serrano.
Jose Antonio Ardanza.
Jose Mari Larramendi.
Juan Ramon Arraibi.
7
>NAFARROAkoIkastolen Elkarteko lehendakaria
Nafarroako
IKASTOLEN LEGEZTAPENA Xabier AZANZA
A
lbiste onak dira azkenaldian jasotakoak.
.
Benetan albiste onak izan ditugu azken hilabete hauetan. Guretzat egoera gazi-gozoa da hala ere, topatu den irtenbidea ez delako guk nahi genuena, posible izan dena baizik. Ez bakarrik Nafarroako ikastolentzat, Euskal Herriko ikastola guztientzat dira albiste onak. Nafarroako bost ikastola legeztatu gabe izan ditugu orain arte, eta badirudi etorkizunerako irtenbide bat topatu dugula.
Azaldu zertan den irtenbide hori.
Nafarroako Gobernuak eremu ez euskalduna deitzen duen horretan lau ikastola izan ditugu orain arte modu alegalean: Lodosakoa, Vianakoa, Tuterakoa eta Irunberrikoa. Bosgarren ikastola Berakoa izan da, berez legezkoa zena, baina DBH modu alegalean zuena. 8
“HORRETAZ GAIN 2010 URTERA ARTE DIRU KOPURU BAT ADOSTU DUGU. Ikastola hauek kontzertuak kobratuko dituzte, eta horretaz gain, beste diru bat ere bai kopuru horretara heldu arte. Finean, hauek herri txikiak dira, eta ez dago herriotan euskaraz ikasteko beste eskaintzarik.�
Azken akordioaren arabera, ikastola horien guztien legalizazioa lortu dugu. Horretaz gain 2010 urtera arte diru kopuru bat adostu dugu. Ikastola hauek kontzertuak kobratuko dituzte, eta horretaz gain, beste diru bat ere bai kopuru horretara heldu arte. Finean, hauek herri txikiak dira, eta ez dago herriotan euskaraz ikasteko beste eskaintzarik. Hartara, kontzertuetatik lortzen ez den dirua beste kopuru horretatik irtengo da, eta modu horretan bermatuko da eremu ez euskaldunetan zein herri txiki horietan ikastolek aurrera egin ahal izatea. Izan ere, herri horietako ikasle kopuruarekin bestela ez da posible. Zertan da gazi lortutako irtenbidea?
Batez ere Beraren kasuan lortutako irtenbidea da gazia. DBHko azken bi kurtsoak kenikastola |*153URRIA/2006
A
“BATEZ ERE BERAREN KASUAN LORTUTAKO IRTENBIDEA DA GAZIA. DBHko azken bi kurtsoak kendu behar izan ditugu, eta ikasleek beste zentroetara joan behar izan dute, bai publikoetara edo bai Gipuzkoako beste ikastolatara.”
“Ahalegin handia egin dugu ikastola alegalei irtenbidea topatzen. Orain, kalitateaz hitz egiteko garaia da” du behar izan ditugu, eta ikasleek beste zentroetara joan behar izan dute, bai publikoetara edo bai Gipuzkoako beste ikastolatara. Hori ez da gure gustukoa izan, baina azken urteotan epaitegietan-eta ibili gara kontu horrekin, eta epaileen erabakiak ez dira izan gure aldekoak. Lortu dugun irteerarekin DBHko lehen bi kurtsoak mantenduko dira, eta kontzertuak kobratu egingo ditugu. Beran azken urteotan handia izan da kobratu ez dugun dirua, eta horrenbestez bertako egoera ekonomikoa negar egiteko modukoa izan da. Orain, gutxienez, arazo hori desagertu egingo da.
bera izan delako gobernuan gure alde beti lan egin duena. 2010 urtera arteko irtenbidea da. Eta gero, zer?
2010 urterako beste egoera batean egotea espero dugu, bai eta Nafarroako ikastola hauek legezko izateko baldintza guztiak beteko dituztela ere. Oraingo legeztatzearekin eta diru-laguntzekin, ikasle kopuruak gora egingo du. Gainera, orain adostu ditugun irtenbide ekonomikoek 2010 urtetik aurrera ere jarraituko dutelakoan gaude. Noiztik dator borroka hau?
Irtenbide desberdinak izan dira, beraz.
Halaxe izan da. Nahiz eta %100ean gure gustukoa ez izan Fontellas, Biana, Irunberri eta Lodosan adostu den akordioa, ikastola hauetan gela kopuru berak jarraituko du. Beran zailtasun nabarmenak izan ditugu, eta azkenean Berako alkate den Helena Santestebanen laguntza garrantzitsua izan da. Dena den, negoziazio hauetan gobernuan ez dauden alderdi politiko guztiekin erlazio estuak eduki ditugu. Guztien babesa jaso dugu. CDNren lana ere oso erabakigarria izan da,
HA LLEGADO LA HORA DE LA PEDAGOGÍA Xabier Azanza, Presidente de Nafarroako Ikastolen Elkartea, mira al futuro con tranquilidad y esperanza tras haber resuelto un problema al que la federación ha dedicado
Ikastola horiek legeztatzeko eskaera betidanikoa da, azken finean hezkuntza oinarrizko eskubide bat delako. Urte asko daramate ikastola horiek eskolak ematen, eta beharrezkoa zen irtenbide bat topatzea. Azken NIEko Plan Estrategikoa onartu zenean –ni aukeratu ninduten orduan lehendakari– helburu garrantzitsuen artean jarri zen hori. Gauzak horrela, azken bizpahiru urteotan jo eta ke aritu gara helburu hori lortzeko. UPN eta CDN alderdien arteko Gobernu hitzarmenean zehazten zenez, joan den urteko
mucho tiempo y esfuerzo. Resuelta la situación alegal que hasta ahora vivían las ikastolas de Lodosa, Viana, Tutera, Irunberri y Bera, ha llegado el momento de meterse de lleno en los retos de la calidad. Es hora de hablar exclusivamente de pedagogía.
ET MAINTENANT PLACE À LA PÉDAGOGIE Xabier Azanza, President de la Fédération des Ikastola de Navarre, envisage l’avenir avec optimisme et espoir après la résolution d’un problème que la Fédération
abuztua baino lehen legeztatu behar ziren ikastola horiek. Laguntza finantzieroa lortzea izan da luzatzearen arrazoia, hori ez baitzegoen Gobernu hitzarmenean. Azkenean, bestelako akordio bat sinatu dugu laguntza ekonomikoen inguruan. Zein etorkizun daukate Nafarroako ikastolek?
Oso, oso, oso etorkizun ona daukagu. Iruñerrian gure eskaintza handitu egin behar dugu, urtero ikasle asko gure saretik kanpo geratzen delako; horrekin batera, kalitatea bultzatu behar dugu orain. Azken urte hauetako batzarretan ordu asko eman ditugu ikastola alegal hauen kasua aztertzen eta zailtasun finantzieroei buruz hizketan. Ahalegin handia egin dugu kontu horietan, eta orain gure ahalegina kalitatera bideratuko dugu, ez bakarrik bost ikastola hauetan, Nafarroako ikastolen sare guztian baizik. Euskarazko hezkuntza, kalitatezkoa eta gurasoen partaidetza bultzatzen duena da gurea, horiek dira bere bereizgarriak, eta bete-betean sartuko gara orain etxeko-lan horietan. Azken finean, gure seme-alaben hezkuntza da gure helburua eta xedea. ikastola
s’est employé à résoudre pendant longtemps, celui de la situation non légale des ikastola de Lodosa, Viana, Tutera, Irunberri et Bera. Maintenant ce problème résolu, la fédération va pouvoir désormais s’attaquer au domaine pédagogique et plus particulièrement à la
question de la qualité d’enseignement.
9
Bastida ikastola.
>ARABAR ERRIOXAko ikastolak
Bastidako ikastola berriak DBHko lehen zikloa zabaldu du Lapueblako Assa ikastola olagarroa bezalakoa da. Esan daiteke Euskal Herrian ez dagoela hain ikastola handirik. 295 ikasle ditu, baina jatorri oso ezberdinetakoak, Arabar Errioxako 22 herritakoak baitira. Assak HHko gelak ditu Mainuetan eta Samaniegon, eta orain Bastidan DBHko lehen zikloa jarri dute. “Samaniegon eta Mainuetan (Baños de Ebro) gela unitarioak ditugu, 2-6 urte bitarteko haurrekin. Hemengo orografia ezagututa, garrantzizkoa da herri txikietan horrelako sare bat osatzea. Lehen Eskuernagan ere bagenuen gela bat, baina bi urtez jarraian haurrik ez zen jaio herrian, eta itxi egin behar izan genuen. Horrek ez du esan nahi aurrera begira ez dugunik berriro irekiko. Horrelako gela batek, bestalde, bizia ematen dio herriari eta onurak ekartzen dizkio familiari, tratua estuagoa baita eta hurbiltasuna erabatekoa. Oso lan handia eta polita egiten ari da gela hauetan irakasle eta familien aldetik”, esan zuen Joseba Llanok, Assa ikastolako zuzendariak.
10
Assa Lapueblako Assa ikastola.
OLAGARROAREN ANTZEKO IKASTOLA
apueblako ikastolara Arabar ErrioL xa, Viana eta Errioxako 22 herritako ikasleak etortzen dira, Vianatik hasi
eta Casalarreinaraino, Logroño, Briñas eta mugako beste zenbait herritakoak barne. Esan bezala, Samaniegon eta Mainuetan gela unitarioak ditu, eta orain Bastidan DBHko lehen zikloa zabaldu du. “Bastidakoak Haro, Casalarreina, Hervias eta inguruko beste hainbat herritako umeak jasotzen ditu. Gaur egun, asko dira Errioxako herrietatik joaten diren ikasleak, Harokoak bereziki. Erreformaz geroztik 12 urterekin Lapueblara bidaltzen zituzten ikasleak. Horietako batzuek, Harotik edo Casalarreinatik datozenek, ordubeteko bidea dute autobusean eta, logikoa denez, guraso horiek DBHko lehen zikloa eskatzen hasi ziren. Horrela zabaldu da ziklo hori Bastidako ikastola berrian. Horrek gure zenbakiak pixka bat kolokan jartzen zituen, eta hiru urtean
ibili gara eztabaidan. Nik neuk eta beste guraso batzuek ere ikusten genuen, gauzak ondo ateratzen badira, hemendik hiruzpalau uretara gure ikastolarentzat ere mesedegarri izan daitekeela erabakia, DBHko lehen zikloan gelak bikoiztu egiten batitugu, eta horrela bigarren zikloan bina gela izango ditugula segurtatzen dugu. Azkenik hau izan da erabaki hartzera eraman gaituena, Bastida eta Assa Ikastolak indartuta ateratzea, alegia”, esan zuen Joseba Llanok. Lantziegoko ikastola 1993an sare publikora pasa zen, baina bere ikasle gehienak DBH egitera Lapueblara bidaltzen ditu, eta ez dute arazorik gelak osatzeko. “Egia da urte batean beherakada izan genuela Lehen Hezkuntzan. Ikastola eta eskola guztietan izaten dira horrelako urteak. Jaiotza tasaren beherakada horiek ematen dute ziztada, baina guk orain HHn eta LHn ditugun zenbakiak oso onak dira. Beraz, aurkitu dugun irtenbidea onuragarria izan ikastola |*153URRIA/2006
Bastidako ikastola.
Baños de Ebroko Mainueta ikastola. ▼
▼
a
Lapueblako Assa ikastola.
daiteke denontzat. Bigarren ziklorako, eta batez ere Batxilergoari begira behar ditugu Bastidakoak. Gure etorkizuna Bastidakoei loturik dago, eta lotura hori ziurtaturik dago, guk kudeatzen baititugu gela horiek, gureak balira bezala. Ikasleak gure izenean daude eta administrazio aldetik gure gelak dira”, jarraitu zuen. AUTOBUSETAN DIRUTZA
DBH hiru lekutan emango da, beraz, hala nola, Oiongo San Bizenten, Lapueblako Assan
UNA IKASTOLA CON TENTÁCULOS La ikastola Assa, de Lapuebla, tiene desde hace años dos aulas unitarias, una en Samaniego y otra en Mainueta (Baños de Ebro) y acaba de abrir el primer ciclo
de ESO en la nueva ikastola de Bastida, con profesores y alumnos que administrativamente dependerán de la ikastola madre, la de Lapuebla, y que seguirán los estudios del segundo ciclo en la misma. Assa tiene un total de 295 alumnos procedentes de 22
localidades de la Rioja Alavesa y La Rioja. Las ikastolas escolarizan a la mitad de la población infantil.
UNE IKASTOLA À TENTACULES L’ikastola Assa de Lapuebla
eta lehen zikloa Bastidan. Batxilergoa, aldiz, Lapueblan zentralizatzen da, eta horrek garraioan dirutza handia suposatzen du. “Batzuetan esan ohi dugu Euskal Herrian ez dagoela ikastola horren handirik. 295 ikasle ditugu, baina oso leku ezberdinetakoak. Urtero 170.000 euroko (28 milioi pezetako) gastua dugun arren autobusetan, zaila dugu hori gurasoei kobratzea, Euskal Herrian beste leku batzuetan egiten den bezala”, esan zuen Josebak. Arabar Errioxako ikastola guztien artean (Oion, Bastida, eta Lantziego) ikasleen ehuneko 50 hartzen dute. Ikastoletan euskararen alde egin duten lana, beraz, izugarria da. “Hemen hutsetik hasi zen. Euskara kanpotarrek erabiltzen zuten hizkuntza zen ardoaren bila etortzen zirenean. Gure erronka orain kalean euskararen erabilera suspertzea da. Euskaraz Bizi bezalako proiektuak lan handia egiten du hemengo errealitatearentzat. Hemen oraindik oso euskara gutxi entzuten da karriketan. Jolaslekuetan eta haurrekin gehiena. Gaztetxoentzat lokal bat zabaldu du orain Udalak ikastolaren azpian, eskualde honetan gabezia handiak daudelako gazteei begirako eskaintzetan. Herriko festa handiak egiten dira, baina eskaintza kulturala urria da eta gazteen kezkei edo aisialdiri erantzuna ematen dioten ekimenak alde batera utzita daude. Herriak ere txikiak dira. Futbol talde bat osatzeko komeriak izaten dituzte. Egoera horri ere buelta eman beharko zaio, eta ikastolok badugu zer esan eta zer egin. Ikastolak hemen sekulako indarra hartu zuen hasieran, burbuila bat bezala hazi zen, eta bizpahiru belaunalditan euskaren egoera gaindituko genuela uste izan zuten. Hogeita zazpi urte bete ditu ikastolak, eta euskararen presentziak kalean oraindik hobetzeko asko dauka. Hemengo bigarren iraultza euskara kalera ateratzea izango da. Administrazioak, ardogileek, kirol elkarteek, gizarte osoak hartu beharko ditu konpromisoak horretan”, esan zuen Josebak. ikastola
comprend depuis plusieurs années déjà des classes d’un seul niveau sur Samaniego et Mainueta (Baños de Ebro). Elle vient d’ouvrir le premier cycle du Secondaire sur la nouvelle ikastola de Bastida, ce qui permettra également de proposer le deuxième cycle dans ce même établissement.
Les enseignants et élèves de cette ikastola dépendront administrativement de l’ikastola mère de Lapuebla. Assa compte 295 élèves provenant de 22 villages de la Rioja d’Araba et de Rioja. Les ikastola scolarisent la moitié des enfants de cette zone.
11
12
Enkarterrietako ikastola bakarra da. Burgosko muga ere ez dute urruti, hiruzpalau kilometrora bakarrik. Euskara, beraz, galduxea dute bertan. Baldintza horietan edonork ikastola txiki eta apal bat irudika dezake Balmasedan, baina Zubi Zaharrek erakin ikusgarria estreinatu du ikasturte honetan. 290 ikasle ditu eta, garrantzizkoagoa dena, bigarren lerroa irekitzeko lehen urratsak ematen hasi da.
Eraikin berria inauguratu dute BALMASEDAN eta Ibilaldia prestatzen hasi dira.
ZUBI ZAHARRAren berpizkundea
erreportajea
ikastola |*153URRIA/2006
“Oso urte gutxian sekulako inbertsioak egin ditugu. Mojen ikastetxe honetara etorri ginenean, hau ez zen gurea eta eraikina bere lur zatiarekin erostea 150 milioi pezeta kostatu zitzaigun, 900.000 euro, alegia. Eraikin berria egitea beste 2.700.000 euro kostatu zaigu. Guztira, 3.600.000 gastatu ditugu ikastola honetan, eta hori zama izugarria da gurea bezalako ikastola batentzat”, esan zuen Gorka Fernandezek, Zubi Zaharrako zuzendariak. Balmasedako ikastolak Haur Hezkuntza bakarrik zuen orain hamar urte, eta berpizkunde hau 1998tik hona lortu dute.>>>>>>>>>>>>>>>
UN GIRO ESPECTACULAR Hace diez años Zubi Zaharra de Balmaseda era una ikastola de Educación Infantil. En ocho años han logrado dar un giro espectacular a la situación. Compraron el
colegio de monjas, abrieron la secundaria, acaban de inaugurar un nuevo edificio para esta etapa y, lo que es más llamativo, tienen ya entre 30 y 35 alumnos en los primeros cursos del ciclo 0-3 años, por lo que han decidido abrir una segunda línea. Este repunte comenzó con el
Ibilaldia 2000 y proseguirá con el Ibilaldia del 2007.
UN REVIREMENT SPECTACULAIRE Il y a dix ans, l’ikastola Zubi Zaharra de Balmaseda n’était encore qu’un établissement
primaire. En huit années, la situation a complètement changée: l’ikastola va acheter le collège des Sœurs, va ouvrir le secondaire (le nouveau local vient d’être inauguré) et, le plus important, a déjà entre 30 et 35 élèves inscrits dans le cycle 0-3 ans (l’ikastola a
décidé d’ouvrir une seconde classe). Ce développement a commencé avec l’Ibilaldia de 2000 et se poursuivra sans doute avec celui de 2007.
13
erriak ere gehiago luziB tzen du zaharraren ondoan. Ekainaren 8an inau-
ZUBI ZAHARREN berpizkundea
erreportajea
guratu zuten Balmasedako Zubi Zaharraren eraikin berria, eta ekitaldi berean jarri zuten abian aurten bertan egingo den Ibilaldiko egitaraua ere. Zubi Zaharra ikastolara doanak fatxada zaharra ikusiko du oraindik, garai bateko mojen ikastetxearena. Bertan dauzkate Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gelak. Baina eraikin horren atzean altxatu dute, enbor zaharretik jaio den altzuma balitz bezala, DBHko gelak dituen bost solairutako eraikina. “Behean frontoi txiki bat egin dugu, eta frontoiaren kontra bi solairutan psikomotrizitate zein musika gelak atera ditugu. Gainean, goiko kaletik sarrera dutela, beste hiru pisu egin dira. Solairu bakoitzean hiru gela gehi liburutegia, laborategia, teknologia gela, informatika gela edo irakasleen gelak atera dira”, esan zuen Gorka Fernandezek, Zubi Zaharrako zuzendariak. BIGARREN LERROA
Eraikin zaharrean 0-3 zikloa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Lehen Hezkuntza osoa geratu dira. “Matrikulak oso ondo doaz, 0-3 zikloan laugarren gela bat irekitzeko baimena eskatu genuen, baimena eman digute eta aurten gela hori zabaldu dugu. Gure asmoa bigarren lerroa irekitzea da. Aurrera begira lekuz justu samar ibiliko ginateke, baina oraingoz ez dugu arazorik”, esan zuen Gorkak. Aurten, bi urteko gelan 34 haur dituzte, eta urtebeteko gelan, berriz, 35. “Azken urteotan jendea kanpoan utziz ibili gara. Iaz, esate baterako, lau haur ezin hartuz, erabaki bat hartu beharrean geunden. Mena bailaratik ere jende asko etortzen ari da. Bizkaitar familia asko ari dira Burgosko bailara horretara joaten direnak, etxebizitzak askoz ere merkeagoak direlako. Hemengo pisu baten prezioan han txaletak dituzu. Guk autobus bat jarri genuen Villarcayotik, eta bidean bizi diren euskaldun horiek askotan ikastolara ekartzen dituzte beren umeak. Bailara horrek harreman handiagoa du Bilborekin Burgosekin baino. Orain, autobidea egiten dutenean, Bilbotik 20 minutura geratuko dira”, esan zuen Gorkak. 14
IBILALDITIK IBILALDIRA
Ibilaldia eta gero izan du Balmasedako Zubi Zaharrak berpizkundea. “Ibilaldiaren aurretik izan zituen gure ikastolak gorabehera batzuk. Gela batzuk 9 ume bakarrik izatera iritsi ziren. Haur Hezkuntzako ikastola ginen, eta 1998an etorri ginen hona, mojen ikastetxe honetara, eta poliki-poliki mojen ikastetxea eta ikasleak geureganatu genituenez, DBH zabaltzea lortu genuen. 1998an mojekin elkartu ginen, 2000. urtean egin genuen Ibilaldia, eta 2003an lortu genuen DBH zein 0-3 zikloa zabaltzea. Zortzi urtean sekulako bidea burutu dugu”, esan zuen sei urte zuzendari daramatzan Gorkak. Bide horretako mugarri izan da ekainaren 8an inauguratu zuten eraikin berria. Herriko erakunde, alderdi, kirol eta euskalgintzako taldeak gonbidatu zituzten. Ikastoletako ordezkariak eta Hezkuntza kontseilaria etorri ziren. Aurreskua eta hitzaldiak izan ziren frontoian, eta hamaiketakoa ere bai. Aurten gela berriak bete dituzte DBHko ikasleek, eta horrek eman dien pozarekin batera, gainean duten zorraren zama eta kezka ere badituzte. “Urtebetean eraikin berri bat egiteko konpromisoa hartu genuen, eta erlojuaren kontra ibili arren, -estuasun ederrak ere pasatu ditugu, dirurik gabe, Jaurlaritzaren Inbertsio Plana ere atzeratu egin baitzen- egin egin dugu”, gogoratzen du ikastolako zuzendariak. Hori guztia Ibilalditik Ibilaldirako tartean lortu dute, 2000tik gaurdaino, eta maileguei erantzuteko beste Ibilaldi bat eratuko dute 2007ko maiatzean. Dagoeneko prestatzen hasiak dira. Arroparekin aspaldi hasi ziren, denda bat badute irekita eta batzorde gehienak martxan dituzte. ikastola
“BEHEAN FRONTOI TXIKI BAT EGIN DUGU, ETA FRONTOIAREN KONTRA BI SOLAIRUTAN PSIKOMOTRIZITATE ZEIN MUSIKA GELAK ATERA DITUGU. Gainean, goiko kaletik sarrera dutela, beste hiru pisu egin dira. Solairu bakoitzean hiru gela gehi liburutegia, laborategia, teknologia gela, informatika gela edo irakasleen gelak atera dira.” ikastola |*153URRIA/2006
15
iks Eskolarteko nagusienak Euskal Herritik kanpo elkarrekin turismoa egitera astebete irten diren hirugarren urtea da. Lehen urtean Parisera joan ziren, iaz Lisboara eta aurten Loireko eskualdean ibili dira, Futuroscopen ostatu hartuz, lo gutxi samar egin badute ere. “Futuroscope bera ikusi genuen lehen egunean, eta La Rochelle, Chambord-eko gaztelua zein Arcachongo dunak ondorengo egunetan. Bosgarren egunean gazteek sagardotegi batean afaltzeko proposamena egin ziguten, eta ordutegia errespetatuz gero, onartzen genuela erantzun genien. Astigarragako Rezola sagardotegian, Agin Rezolaren gurasoen sagardotegian, afaldu genuen. Soinua eta panderoa atera eta erromeria eratu zuten segituan, Miren Amurizak eta Izar Mendigurenek trikitixa jotzen baitute”, kontatu zigun Mikel Mendizabalek. Taldeko bertsolari batek, Arrate Illarok, esan zigunez, oso lagun giro ona izan dute taldean. “Denok elkar ezagutzen genuen Aubixako egonaldietatik.Gainera, taldea ere txikia zen, 7 lagunekoa eta horrek ere laguntzen du. Txapelketetan ez da elkarrekin lasai hitz egiteko aukerarik izaten, baina bidaian berriketan egiteko nahikoa astia izan genuen”, kontatu zigun Tunezera egindako ikas-bidaiatik bueltan, bi bidaiak elkarren segidan izan baitzituen. “Ikas-bidaia ikasturte hasieran egitea erabaki genuen, gero selektibitatea dugulako”, esan zuen. Beste kide batek, Miren Amurizak, aurtengoa lasaiagoa izan dela uste du. “Iaz Lisboan izan nintzen,
bertsolariak sarituak
ESKOLARTEKO BERTSOLARIAK TURISMOA EGITEN TXIKIENAK ESTROPADAK IKUSTERA JOAN ZIREN ITSASOZ
eta aurtengoa lasaiagoa izan dela iruditu zait. Oso leku ezberdinak ikusi ditugu, orain dela bost mendetako gaztelu batek eta Futuruscopek ez baitute elkarrekin zerikusirik. Eta onena bukaera izan zen. Zazpizortzi urte badira soinua jotzen dudala, aspaldi honetan alfertuta baldin banabil ere, eta sagardotegian ondo afaldu eta ederki pasatu genuen”, kontatu zigun. Miren Amurizaren ustez, elkarren arteko giroa da ederrena. “Gehienok lehendik ezagutzen genuen elkar, baina plazan edo final batean ez dugu izaten berriketan aritzeko astirik edo gogorik, eta bidaia honetan nahikoa denbora izaten dugu horretarako”, esan zigun. Berriketan asko egin dute, baina bertsotan gutxi aurtengo bidaian. “Azken egunean egin genuen pixka bat, baina bidaian zehar gutxi. Lisboan askoz ere gehiago egin genuen”, esan zuen. Arantxa Oxandabaratz, Seaskako bertsolaritza arduraduna, izan zuten itzultzaile Estatu frantsesean barrena egindako bidaia horretan. “Ez nintzen itzultzaile bakarra, Maialen Arzallus eta Xabi Paia ere han taldean baitziren. Ipar Euskal Herriko beste bi bertsolarik, Patxi Iriartek eta Mizek Mateok, ez zuten joaterik izan, unibertsitatera joate-
ko matrikulak egin behar zituztelako edo. Estropadetara, aldiz, denak joan ginen”, esan zuen. Arantxak ez zuen Loire ezagutzen, ez eta La Rochelle ere, eta pozik ibili zen. “Lehen aldia nuen, eta oso esperientzia polita izan zen niretzat ere”, esan zigun. Estropadak ikustera txikien mailako Ipar Euskal Herriko seiak etorri ziren. “Mizel Mateo eta ni neu ginen autoekin, eta seiak etorri ziren. Pasaian barkua hartu, ziabogetara hurbildu, eta lehen lerrotik ikusi genituen estropadak. Oso gauza berria izan zen denentzat. Bazi-
Miren Amurizaren ustez, elkarren arteko giroa da ederrena: “Gehienok lehendik ezagutzen genuen elkar, baina plazan edo final batean ez dugu izaten berriketan aritzeko astirik edo gogorik, eta bidaia honetan nahikoa denbora izaten dugu horretarako”
ren gure taldean Zarautzen alde zirenak ere, edo Orioren aldekoak. Bandera ematea ere oso gertutik ikusi genuen”, esan zuen.
GAUAK LUZATZEN Julen Zulaika ere, Arabako Ikastolen Elkarteko bertso arduraduna, bidaian zen. “Aurtengo bidaia lasaiagoa izan da, hiritik kanpo egon garelako, baina ibili handiak egin ditugu, batean La Rochellera eta bestean Loirera. Gauetan Futuroscopen ez zegoen ezer, eta kanpoan belar gainean eseri eta luzatzen genituen egunak. Ni oso gustura ibiltzen naiz gazteekin, eta Mikel, Juanjo zein Arantxa ere oso pozik ikusi nituen”, kontatu zigun Julenek. “Bukaera bikaina eman genion bidaiari, eta horrek ere asko balio du. Arcachongo dunak ikusten ari ginela esan zuen norbaitek afariarena, eta segituan animatu ginen denok. Aurten hotelean gosaria bakarrik egiten genuenez, orduz kanpo janaz eta dirua neurtuz ibili ginelako, afari hori ongi etorri zitzaigun ”, jarraitu zuen. Eskolarteko txikien mailakoekin ere izan zen Julen Zulaika estropa-
16 ikastola |*153URRIA/2006
Arantxa Oxandabaratz: “Pasaian barkua hartu, ziabogetara hurbildu, eta lehen lerrotik ikusi genituen estropadak. Oso gauza berria izan zen denentzat. Baziren gure taldean Zarautzen alde zirenak ere, edo Orioren aldekoak. Bandera ematea ere oso gertutik ikusi genuen.”
dak ikusten. “Oso ederra da hainbeste ontziren artean estropadak ikusten egotea, eta azken ziabogaren ondoren traineruen atzetik joatea. Pasai Donibanen bazkaldu genuen sekulako giroan”, esan zuen. Juanjo Respaldizak ere oso iritzi baikorra zuen bidaiaz. “Ibilbideak egin ditugu, kilometro askotako joan-etorriak, baina oso eroso ibili gara. Ez genuen hiri bat helburu, aurreko urteetan bezala, baina bazter ikusgarriez gozatu dugu. La Rochelletik gertu Venezia Berdea esaten dioten paraje batean arraunean aritu ginen, eta horrez gainera Chambordeko gaztelura joan eta bueltan Chinon izeneko Erdi Aroko herri ikusga-
rria ezagutu genuen beste hainbat lekuren artean. Egia da gazteek ez dutela parrandarik egin, baina gauetan tertulia ederrak egiten zituzten. Oso giro ona izan dugu astebete osoan”, esan zuen. iks
17
iks PROIEKTUAK EZ DU PAREKORIK. Gaur egungo euskal artistarik onenak jarri zituzten Lizarra ikastolan ikasleekin lanean eta, noski, ikasleei barrenean zeramaten artista piztu zitzaien. Bi hilabete iraun zuen esperientziak, eta joan den ikasturte bukaeran erakusketa ikusgarri bat egin zuten herriko kultur etxean.Artisten eta ikasleen arteko harreman horretan gauza harrigarriak gertatu ziren. Bost edo sei urterekin haur askok jenialtasunak egiten dituztela esan ohi da, eta gero kolpetik argi hori itzali egiten dela. Lizarrako ikastolan ez dela horrela frogatu zuten.
euskalartistak
EUSKAL ARTISTAK LIZARRAN IRAKASLE BASTERRETXEA,ZUMETA,SALAZAR,AIZKORBE ETA BESTE HAINBAT SORTZAILE IKASTOLAN ARTEA EGINEZ
“Ez ziren asko izango, baina maila guztietan agertu ziren lan jenialak. Bigarren maila, 7-8 urterekin Jose Ramon Amondarainekin aritu ziren, eta benetan gauza harrigarriak atera ziren, eta Jose Ramonek bere etxera eraman zituen, betiko gordeko zituela esanez”, kontatu zuen Josu Reparazek, ikastolako zuzendariak. Josu Reparazi artea asko gustatzen zaio. Artista askoren lanak ditu etxean, eta harreman estua du euskal artista askorekin. Artearekiko duen atxikimendu hori ikasleei transmititzen saiatu da beti. Plastika eman izan du ikastolan, eta maiz
18
ibili izan da museoan zein erakusketak ikusten ikasleekin. Harreman horiek asko lagundu zioten joan den ikasturte bukaeran “BEGIRATU ETA IRUDIKATU” izeneko erakusketa antolatzeko orduan. Erakusketaren ideia, ordea, nolabait 2004ko Nafarroa Oinezeko arte erakusketa erraldoitik sortu zen. “Erakusketa hura antolatu genuenean, artista batzuek esan ziguten ondo zegoela helduei begira arte erakusketak egitea, baina ikasleekin ere zenbait egitea beharrezkoa izango zela. Nestor Basterretxea zen batez ere kezka horrekin bueltaka zebilena. Kezka
hori, gero ikusi dugunez, oso zabaldua dago artisten artean. Gurekin lan egiten duten 13 artistetatik gehienek egin dituzte esperientziak haurrekin. Francis Bartolozziren kasuan, gainera, bere obra guztia egon da haurren espresioan oinarritua. Hortik sortu zen umeengan pentsatuz zerbait egiteko asmoa”, esan zigun Josu Reparazek, Lizarra ikastolako zuzendariak. Lizarrako ikastolan aspaldidanik landu dute espresio artistikoa, eta erakusketak egin izan dituzte herriko kultur etxean. “Kasu honetan berria izan dena zera da, maila bakoi- ikastola |*153URRIA/2006
Mari JosĂŠ Recalde: “Niri 4 urteko haurrekin egokitu zitzaidan. Adinik politena da hori, ez baitute aurreiritzirik, edozertara ausartzen dira eta ez dira saiatzen errealitatea imitatzen. Nik collage bat eraman nuen, eta egin behar zuten lan bakarra osagarri ezberdinak elkartzea zen. Emaitzak harrigarriak izan zirenâ€?
19
iks tzak artista ezagun bat hartu eta obra hori nola sortu den artistarekin berarekin aztertu duela, bidenabar artistaren bizitza eta artea aztertuz. Hitz batean esateko, artista jakin baten sormen munduan murgildu direla”, jarraitu zuen Josu Reparazek. Hiru urtekoek Jose Luis Zumetaren lan bat aukeratu zuten. “Zumeta umeen mundutik oso hurbil dago; forma aldetik oso dinamikoa eta oso koloretsua da eta sorpresa izugarriak izan genituen. Pare bat urte lehenago bere erakusketa batean umeekin tailer bat eginda zegoen eta ume batzuei erosi egin omen zizkien beren artelanak. Oso pozik etorri zen, eta hemen umeek egindako interpretazioekin erabat txundituta geratu zen”, jarraitu zuen Josu Reparazek. Lau urtekoekin Lizarra aldeko artista bat aritu zen lanean, Juan Sukilbide. Garraiobideei buruzko oihal bat ekarri zuen akrilikoz egina, eta garraiobideen inguruan egin zituzten beren lanak. “Artista etorri aurretik, katalogoak eta aldizkariak erabiliz, bere lanari buruzko informazioa lantzen zuten umeek, eta beren artelanak egiten zituzten”, esan zuen Reparazek. Bost urtekoekin Mari Jose Recaldek egin zuen lan. Jesus Mari Beak, esaterako, bere semeak Wiky Vikingori buruz egindako lan batean oinarritutako margolana erabili zuen ikasleekin lan egiteko. “Jose Ramon Amondarainek margolari izatearen inguruko hausnarketa bat proposatu zuen bere la-
ARTISTAS QUE SE CODEAN CON LOS GRANDES Los alumnos de la ikastola de Lizarra tuvieron el privilegio de crear y más tarde exponer junto con los mayores artistas vascos del momento, tales como Néstor Basterretxea,
20
Faustino Aizkorbe: “Hamahiru urteko ikasleak izan ziren nire eskultura aztertu zutenak, eta guztiek interpretatu zuten ondo nire lana. Hori da jaso nuen irudipena. Gero, beren lanak egiteko orduan, batzuek gustu estetikoa landuagoa edo finagoa dute. Horrek ikastolan zentzu estetikoa landu egiten dutela esan nahi du. Harrigarria egin zitzaidan nire eskulturaren eraginez zenbat lan ezberdin sortu ziren ikustea. Guztiak elkartu eta kartel bat egiteko asmoa dut”.
José Luis Zumeta, Dora Salazar, José Ramón Anda, Antonio Eslava y otros, que visitaron las aulas para debatir con los alumnos sobre su obra. La experiencia, sin precedentes, demostró que en todas la edades hay genios. Hubo obras de alumnos que deslumbraron a los maestros.
euskalartistak
nean. Beso bat, paleta, alkandora zikindu bat agertzen ziren, eta oso gauza ezberdin eta politak atera ziren gela horretan. Batzuek paletaren ideia hartu eta koloreen munduan zentratu ziren, esate baterako”, gogoratu zuen Reparazek. Nestor Basterretxeak 70. hamarkadako lan bat eraman zuen, “Hiri zuria” izenekoa; ikasleak ez ziren bat ere saiatu margolan hori plagiatzen eta oso gauza desberdinak egin zituzten. “Ikasle bakar batek, neska batek, egin zuen Nestorren antzeko lan bat, oso zuria zena, Bastarretxeari berari izugarri gustatu zitzaiona, hain zuzen ere, baina beste guztiek geometriaren barruan koloreak erabili zituzten”, esan zuen ikastolako zuzendariak. Herriko kultur etxean erakusketa jarri zenean, noski, artistaren lanekin batean ikasleenak jarri ziren. “Erakusketa oso ederra izan zen, baina askoz ere interesgarriagoa izan zen gela barruan ikasleen interpretazioak eta gogoetak entzutea. Florencio Alonsok ekarri zuen lanak, esate beterako, ikasleei tristura sortzen zien, mundu enigmatiko bat ekartzen zien gogora edo heriotza gogorarazten zien. Ikasleen azalpenak entzutea ikusgarria izan zen”, jarraitu zuen.
Juan Gorritik, Oteizaren etxean inoiz esertzeko lekurik egoten ez zelako, haren omenez egindako aulki batzuk eraman zituen. Dora Salazarrek obra konplexu bat eraman zuen eta DBH4n jarri genuen. “Ikaro antzeko irudi bat zen, ‘Sobrevolar’ izenekoa, emakume baten itxurakoa eta hegal handi batzuk zituena, pixka bat tximeleta, hegazkin edo hegan egiteari lotutako ideiak iradokitzen zituena; oso lan delikatua zen, etereoa. Gure sorpresarako kontzeptua oso ondo hartu zuten, eta hegan egitearen unibertsoari lotutako lanak atera ziren”, jarraitu zuen Reparazek. Francis Bartolozzi, Florencio Alonso, Jose Ramon Anda, Faustino Aizkorbe, Antonio Eslava eta Dora Salazar izan ziren artisten zerrenda osatu zutenak. Horietatik batzuk ezin izan zuten haurrekin zuzenean lan egin, halabeharrez. Francis Bartolozzi, esaterako, hil berria zen proiektua burutu zenean. Aurtengo ikasturteari begira ez dute gauza bera errepikatu nahi. “Antzeko gauza bat izan da daiteke, baina aldi berean berritzailea. Ikusiko dugu, buruari bueltak ematen ari gara”, esan zuen Lizarrako ikastolako zuzendariak. iks
ARTISTES DE TOUS ÂGES Les élèves de l’ikastola de Lizarra ont eu le privilège d’exposer leurs œuvres avec celles des plus grands artistes basques actuels (Néstor Basterretxea, José Luis Zumeta, Dora Salazar, José
Ramón Anda, Antonio Eslava entre autres). Ceux-ci se sont rendus dans les salles de classes afin de débattre avec les élèves sur leur œuvre. L’expérience, première du genre, a démontré que le talent n’a pas d’âge. Certaines œuvres ont laissé les artistes confirmés sans voix.
ikastola |*153URRIA/2006
saioka:
Berrehun bat lagun bildu ziren irailaren 16an Zamudioko parkeko areto nagusian, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatu zuen ikasturte irekiera ekitaldian.
Ikas/irakas material propioak proiektuan parte hartu zutenei omenaldia
IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA IKASTOLA,CURRICULUM ETA MATERIAL PROPIOAK
IKASTOLA KANTA IKASTOLA, gora gure ikastola, kantatzen diogu ikastolari. Ikastola, gora gure ikastola, kanta bezate denek. Gasteizko Gaztela atarian, dago Armentiako ikastola eta Inma dugu andereño, Asier da zuzendari. OHARRA: GASTEIZKO ARMENTIA IKASTOLAREN IZENEAN EGIN DUGU, ORAIN ZURE IKASTOLAREN IZENA ETA KOKAPENA JARRI ETA ZURE IKASTOLAREN KANTA OSATU.
Iazko ikasturte irekieran IKTen gaia jorratu zen bezalaxe, aurten “IKASTOLA, CURRICULUMA ETA MATERIAL PROPIOAK” gaiaren inguruan antolatu zen Estitxu Fernandezek gidatu zuen ekitaldia, eta bidenabar orain 30 urte “SAIOKA” proiektuan lan egin zutenei omenaldia egin zitzaien. Guztira, 53 lagun izan ziren omenaldia jaso zutenak, egileak, irudigileak eta proiektu horretan musika landu zutenak. Egile horietako batzuen ahotik lekukotasunak bildu ziren, bideo bat grabatu da eta ateratako ondorioekin liburu bat argitaratuko da datorren udaberrian. Ordubeteko ekitaldiari Armentiako ikasleek eman zioten hasiera kantatuz. Bildu zirenen artean ikastolako ordezkariak ziren nagusi, baina gonbidatu ugari ere bazegoen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitate sailburua, Kultura sailburu ordea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskaltzaindia. Pedro Aranburu Konfederazioko lehendakariak hitz bi egin zituen eta Xabier Garagorri mintzatu zen ondoren. Material didaktikoen arloan ikastolen orain arte egindakoari gainbegiratua eman zion eta aurrera begira euskal irakaskuntzak behar duen materiala geuk sortzea zenbaterainoko garrantzia izango duen nabar-
mendu zuen. “Curriculum propioa bai, baina hori indarrean jartzeko ikasmaterialak behar dira. Garrantzizkoa izango da Euskal Herrian kokatuta dauden argitaletxeak eta euskara eta euskal kultura ondo ezagutzen duten egileak ikasmaterial horiek sortzea. Euskal Herrian eta kanpoan bere egoitza duten argitaletxeetako ikasmaterialak aztertu dira eta oso argi ikusi da Euskal Herriko eta Espainiako enpresek lurraldeari, hizkuntzari eta kulturari, historiari eta gizarte-antolamenduari ematen dioten trataera oso ezberdina dela. Kanpoko enpresen ikuspegiz, Euskal Herria Euskal Autonomi Erkidegora mugatzen da. Paris eta Madrilgo argitaletxeen esku uzten badugu gure ikasmaterialen argitalpena, nekez garatu ahal izango dugu Euskal Curriculuma”, esan zuen Xabier Garagorrik, beste gauza askoren artean. “SAIOKA” proiektuari buruzko grabatu den bideoa erakutsi zen. Proiektu horren barruan asmatu zuten “IKASTOLAREN ERESERKIA” abestuz Armentiako ikasleek amaiera eman zioten ekitaldiari. Abesti horretan ikastola oro har goraipatzen da, baina baita norbere ikastola partikularra ere. Kasu horretan Armentiako ikasleen beren andereño-irakasle eta zuzendaria aipatu zituzten. iks
21
iks
albistesorta
Elena Etxelet, Baigorriko andereñoa, txikiekin ikastolako atarian.
LEHEN HOTELA, ORAIN IKASTOLA HAMALAU HAURREKIN ZABALDU DUTE BAIGORRIKO AMA IKASTOLA Izarra hotela zen garai batean, herriaren sarreran. Goiko solairuetan gazteentzako bizilekuak atera ditu jabeak, eta lehen solairuaren zati bat alokatu dio ikastolari. “Hoteleko sukaldea, jangela eta ostatuaren zati bat hartu eta ia 200 metro koadro inguru atera ditugu. Jabea oso euskaltzalea da eta oso modu onean alokatu digu. Gaineko solairuetan gazteentzako bizitokiak eta behean ikastola izateak badu bere sinbolismoa ere”, esan zigun Paxkal Indok, guraso elkarteko lehendakariak. Duela hiru urte hasi zen Baigorriko Ama Ikastola elkartea ikastolaren egitasmoa lantzen. “Ortzaizeko ikastolan Baigorriko 25 haur dira, baina zortzitik bateko proportzioa ematen du horrek. Garbi ikusi genuen hurbiltasunak garrantzia handia duela haurrak txikiak diren bitartean. Hiru urteko haur batentzat zazpi edo zortzi kilometroko tartea handiegia da. Gurasoek hurbiltasunari garrantzia handia ematen diote. Eta horregatik hasi ginen ama ikastola zabaltzeko leku bila”, jarraitu zuen Paxkal Indok. Izarra hotela izandako eraikuntzak atari bikaina du, belardi, lorategi, jolastoki eta guzti eta aurrean duen belardi horien erdia ikastolarentzat izango da. Barruan hiru gela handi atera dituzte: langela, sukaldea eta jangela izango dena, eta logela zein psikomotrizitate gela hirugarrena. Seaskako Egoitza taldeak egin ditu egokitze lanak.
Baigorri herri zabala da. Elizatik ikastolara hiru kilometro badira, eta hori da Kontseilu Orokorrak antolatzen duen haurren garraioaren muga ere. 1.800 bizilagun ditu herriak, eta Banka, Urepele eta Aldude ditu oso hurbil; horietan beste 900 bizilagun bizi dira. Edadeko jendeak euskaraz hitz egiten du, baina gazteen artean euskara asko ari da galtzen. “Ikastolako gurasoen artean gehienak euskaltzaleak dira, baina badira baita kanpokoak izanik, herrian integratu nahi dutelako haurrak ikastolara ekartzen dituztenak ere”, esan zuen guraso elkarteko lehendakariak. Paxkal Indo lohizundarra da eta txalapartaria da ogibidez. Orain hamaika urte ezkondu zen garaztar batekin, eta Baigorrin bizi da. Bi haur dituzte. Bat Ortzaizen dute eta bigarrena Baigorrin. Ortzaizeko ama ikastolan 23 haur daude, 3 eta 4 urtekoak. Baigorrin ireki den ama ikastolarekin bigarren lerroa sortuko da ikastola horretan. Elena Etxelet da Baigorriko ama ikastola eramango duen andereñoa. Ortzibarreko Dutxikoa da, baina Urepelen bizi da. Zazpi urte eman ditu Garaziko ikastolan. Hiru urtetik sei urtera arteko 14 haur ditu ikastola berrian.•
Erramun Martikorenak ere semea du Baigorriko ama ikastolan.
22
“BAZTER GUZTIEI BEGIRA II” CD-ROMA, KALEAN Ikastolen Elkarteak “Bazter guztiei begira II” CD-ROMa kaleratu berri du 9-10 urteko haurrei zuzendua. Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak eta Elkarlanean argitaletxeak Lehen Hezkuntzarako sortu duten TXANELA PROIEKTUAREN laugarren mailako ikasmaterialaren baitan osatu da aplikazio hau. Hala ere, eta TXANELA Proiektuaren osagarri bada ere, CD-ROM hau oso egokia da eskolatik kanpo erabiltzeko, izan ere euskal hezkuntza-irakaskuntzaren helburu nagusietako bat, etxetik euskaldun edo erdaldun heldu diren adin horretako haurrei, bai jolas egiteko, bai euskara lantzeko, tresna eta baliabide egokiak eskaintzea da. Programa osoan zehar, Txanela proiektuan ezagututako pertsonaiak izango dituzte haurrek lagun. Maider, Xabier eta Mei Li haurrekin munduko hainbat txokotan zehar aurrera egitea lortu beharko dute, eta horretarako Kleoren eta Martinen laguntza izango dute. Tren geltokia izango da abenturaren abiapuntua. Ibilbidea eta jokalarien fitxak pantailan direla, bidaiarekin hasteko prest gaude. Jokalariak bidean aurrera egin nahi badu, haren txanda denean, bere fitxa sakatu eta egoki zaion galdera edo proba gainditu behar du. CD-ROM HONETAN 6 GAI LANTZEN DIRA: Maite ditut, maite, gure bazterrak! Ameriketara joan nintzen! Mugi gorputza eta izan untsa! Mila gau eta bat gehiago. Ura, bizitzaren iturri!
Izan zirelako gara, garelako izango dira. Galderak, lantzen diren edukien arabera, zenbait multzotan banatuko dira. Hona hemen ager daitezkeen galdera motak: * Arre edo so! Sinonimoak eta antonimoak lantzeko galderak. * Xuxen-xuxen. Ortografia lantzeko galderak. * Ekin baldintzari. Baldintzazko esaldiak lantzeko galderak. * Ekin eta jardun. Aditzak lantzeko galderak. * Zehatz eta mehatz. Hiztegiko hitzen definizioak lantzeko galderak. * Ez da berdina! Nor-Nork motako aditzekin dauden arazoak lantzeko galderak. * Zer? Zergatik…? Zehar galderak, perpaus konpletiboak eta kausalak lantzeko galderak. * Puntua, eta kito! Puntuazio markak lantzeko galderak. * Kuxkuxean. Jokoetan landu diren edukiei buruzko galderak. * Atzizkiak. Atzizkiak lantzeko galderak. Ibilbidea pixkanaka (saio bat baino gehiagotan) osatuko dutenez, jokalarien jarraipena egingo da. Hurrengo saioetan jarraitzeko aukera izan dezaten, egindakoa gorde egingo da, eta, jakina, beste saio batekin hastean, aurrekoan utzi zuten bezala aurkituko dute koadernoa. Jolasten ikasteko aukera berria, beraz, CDROM berri honek eskaintzen duena.•
ikastola |*153URRIA/2006
Estelle Goñi: “Badakigu finkatutako helburuak ez direla segidan ikusten eta epe luzeko helburuak direla. Baina, hala ere, eguna arrakastatsua izaten da: ikastoletako haurrek ez ezik, kanpoko jendeak ere parte hartzen du, eta urtez urte parte-hartzaile kopurua gora doa. Hastapenean gaude oraindino, baina ondo doa.”
EUSKARA GAZTETZEKO GLISSEGUNA Seaskak 2003an erabaki zuen Euskarabiada edo Glisseguna antolatzea Euskal Kultur Erakundeak argitara eman zuen inkesta baten ondotik. Inkesta horren emaitzek mahai gainean jarri zutenez, Iparraldeko gazteek euskara hizkuntza zahartzat jotzen zuten, laborantza munduari eta aitatxiri zein amatxiri lotutako hizkuntzatzat. Kezkatu egin zen Seaska inkesta horren emaitzekin, eta irudi hori aldatzeko edo, gutxienez, hobetzeko, zerbait egin behar zuela erabaki
zuen. Gogoeta baten ondotik sortu zen, beraz, Euskarabiada edo Glisseguna. Helburua zen egun batean ekitaldi desberdinak antolatzea euskaraz, eta ekitaldi horiek modan zirenak izatea; surfa, skate-a, patinatzea eta halakoak antolatzea, alegia, gazteen artean irudi ona zutelako eta kirol modernoak eta dinamikoak zirelako. Xedea, euskararen irudia kirol horien irudiari lotzea zen. Laugarrenez antolatu dute aurten Glisseguna; joan den irailaren 10ean Angelun izan zen hain justu. Seaskatik agertu dutenez, “badakigu finkatutako helburuak ez direla segidan ikusten eta epe luzeko helburuak direla. Baina, hala ere, eguna arrakastatsua iza-
ten da; ikastoletako haurrek ez ezik, kanpoko jendeak ere parte hartzen du, eta urtez urte parte-hartzaile kopurua gora doa. Hastapenean gaude oraindino, baina ondo doa”. Balorazioa, beraz, baikorra da, eta Seaskan oso garbi daukate segitu egin behar dutela ekimen horrekin, oihartzun benetan ona baitauka ekitaldiak. Aipatu bezala, Angelun izan zen Glisseguna joan den irailaren 10ean. Goizetik arratsera, haur eta gazteek hainbat lerratze kirol praktikatzeko aukera izan zuten doan. Xiba lehiaketa egin zuten, eta surf ikastaroak ere izan ziren. Aurreikusia zegoen surf erakustaldia ere egitea, baina olatuek ez zuten lagundu, eta ikasta-
roekin konformatu behar izan zuten. Hondartzako boleibola eta patinatze hastapenak ere izan ziren eta, gainera, Aviron Baionakoaren eta Biarritz Olympiqueren errugbi taldeetako jokalari ohiak aritu ziren hondartzako errugbi partida bat jokatzen eta ikastaroak eskaintzen. Oro har oso arrakastatsua izan da aurtengo Glisseguna. Seaskaz gain, AEK-k, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Angeluko ikastolak postu bana jarri zuten, eta kontzertu batekin amaitu zen eguna. Heldu den urteari begira jarria dago Seaska dagoeneko eta, aurreratu duenez, segura aski beranduxeago egingo dute, irailaren bukaeran.•
23