Patxi Baztarrika, Kultura Sailburuordea Euskaraz Bizi gero eta biziago Euskara etxetik mundura Zornotzan Ziburuko ikastola berria Gazte trebeak
KOLDO TELLITU
EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAREN LEHENDAKARI BERRIA
b
d
/
i
J
ikastola > www.ikastola.net EDITATZAILEA: IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45
EJren KULTURA saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
Koordinatzailea: Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net Erredakzioa: Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo Euskara zuzentzailea: Imanol Artola Diseinua eta maketazioa: Txema Garzia Urbina
elkarrizketa
‘‘
Inprimatzailea: Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14
Aurkibidea [abendua/ 2006]
155
ISBN: Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6
03 Patxi Baztarrika, EJren Kultura saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea 06 Euskaraz Bizi gero eta biziago 10 Euskara etxetik mundura Zornotzan 12
ERREPORTAJEA
Koldo Tellitu, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren lehendakari berria
iks 16 Euskal Herri mailako ikastolen zuzendarien bilera
16 Armentia eta artea 17 Haur hezkuntza: Reggio Emilia
18 Ziburuko ikastola inauguratu dute
19 Hendaiako ikastolak hiru gela berri ditu
20 Kantuak eta jolasak ikasteko DVDa marrazki bizidunekin
22 Gazte trebeak
Patxi Baztarrika “Ez dugu etorkizunari begira ezkor egoteko motiborik, arduratuta egoteko baizik”
EUSKO JAURLARITZAREN KULTURA SAILEKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAREN ARDURA DU PATXI BAZTARRIKA GALPARSOROK (Ataun, 1958). Abiadura handian ari da lanean. Karguaz jabetu zenean berean, dokumentu-oinarria kaleratu zuen: “Hizkuntza Politika Aurrera Begira”. Harrezkero —LanHitz, Elebide, Kalitate ziurtagiria…—, bata bestearen ondotik etorri dira ekimenak, euskararen erabilera areagotzea helburu dutenak denak ere. Bide horretan, ordea, koska ikusezinak zaizkigunak gainditu beharra dago. Tartean, adostasun politiko, sozial eta kulturala lortu beharra. Behialako kontsensua. TESTUA: MIEL A. ELUSTONDO
3
atxi Patxi Baztarrika Baztarrik > EJren KULTURA saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordea
U
R T E E T A E R D I DA EAEKO HIZKUNTZA POLITIKA ZUZENTZEKO ARDURA HARTU ZENUENETIK. ORDUKOXEA DA “HIZKUNTZA POLITIKA AURRERA BEGIRA” IZENEKO DOKUMENTUA. BERTAN ESATEN DENEZ, AZTERKIZUN DA URTE ASKOAN EGINDAKO LANAK NAHI ETA ESPERO ZITEZKEEN EMAITZAK EMAN OTE DITUEN… Hizkuntz normalizazio prozesua, ingeniaritza soziala da. Ez da torloju egitea, baizik eta pertsonen arteko harremanez, jarrerez eta jokabideez jardutea. Gai ahorrek nekez edukiko du erantzun bat bakarra. Lantegi batean bai, planifika liteke zenbat torloju egingo diren halako epe jakin batean. Ingeniaritza soziala denean, aldiz, emaitza ez dago aurretiaz hain zorrotz zehazterik. Sobiet Batasuna aspaldi desagertu zen. Erantzun bakarra ez izan arren, zerbait izango da, ezta?
Bai. Erantzun bakarra ez, baina badaude erantzunak. Oro har, hizkuntz normalizazio prozesuari dagokionez, EAEn —ez Nafarroan eta ez Ipar Euskal Herrian—, joan deneko hogei edo hogeita bost urte honetan, egin behar zena egin dugu. Oro har, behinik behin. Aurrerakada ikaragarria egin dugu. Euskal Herritik kanpora, hizkuntzaren berreskurapen prozesuak aztertzen dituztenean, eredugarritzat jotzen dute EAEn egin den aurrerakada eta bilakaera. Hargatik, diot, egin behar zena egin dela, oro har. Euskararen botila ez da husten joan, betetzen baizik. Euskara hazi egin da. Zer esan nahi du “Euskara hazi egin da” horrek?
Alde batetik, hazkunde demografikoa dugu. Berrehun 4
mila hiztun potentzial gehiago ditugu. Bost lagunetik bat zen elebidun —orain hogei, hogeita bost urtekoaz ari naiz betiere—, gaur hirutik bat da elebidun. Bestetik, hazkunde geografikoa dugu, hiru lurraldeetan ere hazkundea antzekoa izan da eta. Gainera, hazkunde funtzionala: euskara gehiago erabiltzen da, bai eta lehen erabiltzen ez zen eremuetan ere. Hezkuntza —horra zerok, ikastolak, adibide—, administrazioa, hedabideak… dira etsenplu. Lehen erabiltzen ez zen esparruetan da gaur egun euskara. Ederregi, horra arte. Horrek ez du esan nahi egin den lanari atera geniezaiokeen etekina atera diogunik. Hau prozesu soziala da eta, berez, ezinezkoa da dena % 100 bikain, ondo eta primeran egitea. Ezinezkoa da. Zer ez da ondo egin, adibidez?
Esate baterako, badira esparru formalak, ahalegin handia egin arren… Hara, kanpora begira jardun beharrean, Jaurlaritza honi beroni begira jardungo dut. Administrazioa, adibidez. Gaur egun dugun administrazioa, orain hogei urte ez bezala, neurri batean euskaraz egiteko gai da, baina gaztelaniaz lan egiten du nagusiki; nahiz eta inoiz baino langile elebidun gehiago eduki, nahiz eta administrazio hizkera berezia landuta eduki,
ika
IKASTOLEK ASKO EGIN DUTE EUSKARAREN ERABILERAREN MESEDETAN. Euskaldun berriak sortu ez ezik, ikastolaren inguruan bertan euskararen erabilera bultzatzeko giro propioa ere sortu dute. Erabiltzen ez den hizkuntza ez da behar bezala ikasten. Herdoil puntua izango du. Ez da nahikoa ikasgelako lau pareta artean euskaraz irakastea. Hezkuntza komunitateak —irakasle, guraso, ikasle eta gainerakoak—, euskararen erabilerarekin konprometitu eta lotzea nahiko nuke, euskara hezkuntza komunitate horren hizkuntza bizia izan dadin pausoak ematea. Ikastolek eragile izaten jarrai dezaten nahiko nuke.
nahiz eta hizkuntza prestakuntza programak eduki, hiztegi espezifiko eta glosario terminologikoak… Oinarri guztiok gorabehera, gaztelaniaz egiten da lan, nagusiki. Horregatik da logiko pentsatzea egindako lanari etekin handiago atera geniezaiokeela, euskara administrazio eta zerbitzu hizkuntza izan zedin. Gaur baino neurri handiagoan behintzat. Ez diogu, beraz, urte horietan egindako lanari behar besteko etekinik atera.
Nik uste dut egindako bidea aurreiritzirik gabe eta modu patxadatsuan aztertuz gero, hau da, inori atzaparra begian sartzeko aldez aurreko borondaterik gabe, gai horiez hausnartu eta gogoeta egin beharko genukeela guztiok. Baina, betiere, egindako lana ikaragarria dela aitortu beharko genuke, hemendik kanpora eredugarri dela, nahiz eta zer hobeturik ere badugun. Ibilbide bat egin dugu, baina ez gara helmugara iritsi. Helmugara iristeko geratzen zaigun bide horretan, egindakoa gogoan hartu eta egokitzapenak eta eguneratzeak egin behar ditugu. Guztiz inportantea da hori. Bestela esanda, bai erakundeek eta bai gizarteak euskara berreskuratzeko eta indartzeko egindako lana ikaragarria bada ere, egiteko duguna are eta handiagoa da. Eta handiagoa denez, orain arte ondo egindakoa indartu eta zuzendu eta egokitu beharrekoak zuzendu eta egokitu egin behar ditugu. Erabilera dugu kezka. Horrekin gabiltza jira-bira.
Etorkizuneko erronka nagusia erabilera da. Euskara hizkuntza bizia izan dadin nahi dugu, eguneroko jardunerako tresna baliagarria, eta, beraz, erabilera dugu erronka nagusia. Euskarak ez ditu salbatzaileak behar, hiztunak baizik. Ez du mireslerik behar, erabiltzaileak baizik. Erabilera erronka, beraz. Hogei, hogeita bost urteko prozesuan, argiak eta ilunak izan dira. Argiak ilunak baino gehiago dira, balantzea positiboa da, baina argi-ilunak daude. Argi-ilunetan nabarmenena, bat: euskara berrindartzeko makulurik garrantzizkoena, nahitaezkoa, alegia, gizartearen adostasun sozial, politiko eta kulturala, euskara indartu den era berean berrindartu ez izana da. Dudarik gabe, zuk guk baino hobeto jakingo duzu zertan den adostasun hori.
Gaur egun, gizartean ez dugu 82an, Euskararen Legea egin zenean baino adostasun sozial, politiko edo kultural sendoagorik. Adostasun hori lantzea eta indartzea
IMPULSAR EL USO DEL EUSKARA Patxi Baztarrika es el viceconsejero de Política Lingüística del Gobierno Vasco en esta legislatura. Al poco de su nombramiento la viceconsejería publicó “Futuro
2006/ABENDUA* 155ikastola
de la política lingüística. Proyecto 2005-2009”, el documento donde se recogen las líneas de actuación en la materia. LanHitz, Elebide, los certificados de calidad… son algunos de los proyectos creados con el fin de impulsar el uso social del euskera. Según manifiesta el
ezinbesteko makulu da erabileran aurrera egingo bada. Gizarteak bere egiten du euskara, aukera politiko eta ideologiko guztien gainetik, edo nekez egingo du aurrera erabilerak, objektiboki egin dezakeen neurrian. Alegia, gizarteak euskarari, balio sinbolikoa ez ezik, barne komunikaziorako tresna normalaren balioa eman behar dio. Bestela, nekez egingo du aurrera erabilerak. Edo gizarteak ulertzen du euskararen kontua guztiz berea dela —ez gazteena bakarrik, edo eskolarena, edo eskola umeena, baizik eta gurasoena ere badela, bai eta guraso ez diren gazteena ere—, edo nekez egingo du aurrera erabilerak, ez, behintzat, objektiboki aurrera egin lezakeen neurrian. Adostasun sozial eta politiko horrek adierazten du zer nolako atxikimendu, konpromiso eta leialtasuna dion gizarteak hizkuntzari. Kontsensua ez da sinadura batekin bakarrik konpontzen. Kontsensu hori etengabe elikatu, berritu eta handitu behar da. Horixe, zure ustez, koxka nagusia. Baina badira beste faktore batzuk ere.
Bai, eta gero eta garrantzi handiagoa ematen diet horietako batzuei. Adibidez, ilusioari: ilusioa berpiztu behar da euskararen inguruan. Uste dut hauxe dela hitza: berpiztu. Uste dut askok gogoan izango duela orain dela hogeita bost, hogeita hamar urte berealdiko ilusioa zegoela euskararen inguruan. Horregatik diot berpiztu, ez baita gauza berria. Horretarako, beharrezkoa da denok geureganatzea euskara, inork horri bizkar eman gabe. Bestalde, ilusioa berpiztu behar denez, euskararen inguruko mezu ezkor eta ilunek, hil-kanpai jotzeek eta, ez dute mesederik egiten. Euskara liskar edota arazoari lotzeak ez dio gure hizkuntzari onik egiten, nekez berpiztuko baitugu ilusiorik euskara liskar eta arazoari lotuta. Uste dut euskararen inguruan hil-kanpai gehiegi jotzen dela, motiborik gabe. Motiborik gabe?
Bai, motiborik gabe, zeren eta azken urteotako ibilbideak ezer erakustekotan horixe erakusten du, alegia, gizartean konfiantza edukitzeko motiboak baditugula, egin den aurrerakada eta eman ditugun aurrerapausoak ikaragarriak direlako. Ez dugu etorkizunari begira ezkor egoteko motiborik, arduratuta egoteko baizik. Ditugun kezkei modu txukun eta era egokian erantzuten asmatu behar dugu, ez besterik. Egokitzapen planak, moldaketak, zuzenketak egin behar ditugu, ezkor egon gabe. ikastola
IKASTOLAK EUSKARAREN BERRESKURAPENERAKO TRESNA FUNTSEZKO DIRA SORTU ZIRENETIK. Beraien helburuetako bat da, eta ez dut dudarik horretan jarraituko dutela. Gure gizarteak helburu asko ditu, baina hizkuntza berdintasuna da bat. Hizkuntza berdintasunik gabe ez dago hizkuntza berdintasun erabatekorik. Hizkuntza berdintasuna gure gizartearen elkarbizitzarako helburu funtsezkoetako bat da. Euskararen erabilerarekin, euskarak ez ezik, gu guztion arteko elkarbizitzak irabazten du.
viceconsejero, el acuerdo político, cultural y social es una de las claves para alcanzar el bilingüismo real en la CAPV.
DES PROJETS VISANT A DEVELOPPER L’EUSKARA Patxi Baztarrika est vice-
conseiller de la Politique Linguistique du Gouvernement Basque. Peu de temps après sa nomination il a publié le document “Avenir de la Politique Linguistique. Projet 2005-2009”, document dans lequel figure les grandes lignes du plan de politique linguistique. LanHitz, Elebide,
les certificats de qualité... font partie des projets impulsés visant à développer l’usage social de l’euskara. Selon le vice-conseiller, le consentement politique, culturel et social est l’une des clés qui permettra la mise en place d’un réel bilinguisme au sein de la CAB.
5
euskaraz GERO ETA BIZIAGO
30 ikastolak,dagoeneko,Euskaraz Bizi egitasmoa Hizkuntza Proiektuaren barruan txertaturik dute
6
Atzeko ilaran ezkerretik hasita: Mari Karmen Lejarza, Kristina Boan, Arantxa Gonzalez eta Maider Etxaniz. Aurreko ilaran: Endika Zinkunegi, Aitor Sarasua eta Erramun Osa. Helena Baraibar gaixorik zegoen.
Bizi
T
olosako Laskorain da aldaketa horren lekukoetako bat: orain dela hogei urte hasi ziren Euskaraz Bizi delakoarekin lanean.
“Azken sei urteotan beste modu batera ari gara lanean. Orain hezkuntza planteamendu orokorrago baten barruan txertatu dugu egitasmoa. Oso pauso garrantzitsua izan da. Hogei urte dira Laskorain ikastola Euskaraz Bizin murgildu zela. Hasierako garai haietan ere ordu batzuk beti aitortzen zizkigun ikastolak egiteko hartarako, baina militantzian oinarritzen zen gure lana. Ikusmirari eta hedapenari dagokionez izugarri aldatu da proiektua. Asko irabazi du. Duindu egin da. Lehen militante gutxi batzuen bizkar funtzionatzen zuen. Orain hezkuntza planteamendu zabalago baten barruan ari gara”, esan zuen Helena Baraibarrek, Laskorain ikastolan urte askotan arlo horretaz arduratu den irakasleak, Gipuzkoako Euskaraz Biziaren gaurko koordinatzaileak. Erramun Osa da Konfederazio mailako arduraduna, eta lurralde bakoitzak bere koordinatzailea du: Araban Arantxa Gonzalez eta Endika Zinkunegi dira, Bizkaian Mari Karmen Lejarza, Nafarroan Maider Etxaniz eta Iparraldean Aitor Sarasua. Gipuzkoan bi dira koordinazaileak: Helena Baraibar eta Kristina Boan. Kristina nafarra da izatez, Berakoa, baina Oiartzungo Haurtzaro ikastolan ari da irakasle gisa, liberatuta, lanean. “Oso garrantzizkoa da motibazioa ikasleek euskaraz egiteko, baina gaitasuna ere behar dute. Euskaraz Bizik hasieran gelaz kanpoko erabilerari begiratzen zion gehienbat, baina, dena dela, gela barruan hartzen dute gaitasuna. Beraz, motibazioaren-gaitasunaren arteko oreka hori zaindu egin behar du ikastolak. Gela barruan lortzen duen gaitasunaz baliatzeko aukerak eman behar zaizkio ikasleari. Hori da Euskaraz Biziren egitekoa”, jarraitu zuen Helena Baraibarrek.
Ikastoletan jaio eta gorpuztu den egitasmoa da Euskaraz Bizi. Hogei urtetik gora aritu da euskararen normalizazioaren alde lanean. Egitasmoaren hasierako bultzagileen ustez, ikastola ez da euskara ikasteko gunea soilik, ikaslea euskaraz bizitzera animatu eta bultzatuko duen mikroespazio eraginkorra ere bada. Egitasmo autonomo moduan funtzionatu du urte askoan. Orain dela sei urte Euskaraz Bizi Hizkuntza Proiektuaren barruan txertatzen hasi ziren ikastola batzuk. Gaur 30 ikastola ari dira modu horretan lanean.
EUSKARAZ BIZI VIVE UNA NUEVA ETAPA Euskaraz Bizi, un proyecto que nació para facilitar la normalización del uso del euskara entre los-as alumnosas de las ikastolas, se integró
2006/ABENDUA* 155ikastola
hace seis años en el Proyecto Lingüístico de las mismas. Son ya treinta las ikastolas que han adoptado esta fórmula. Kristina Boan y Helena Baraibar, coordinadoras del proyecto en Gipuzkoa, hacen balance de la experiencia, explican cómo
TXAPELA ETA EGITASMOAK
“Orain bost urte Euskaraz Bizi egitasmoa Hizkuntz Proiektuaren barruan txertatu zuen ikastola talde txiki batek. Talde hori, urteak joan ahala, handitu egin da, eta, gaur egun, modu integratuan, Euskaraz Bizi, 30 ikastolak lantzen du-
funciona el proyecto por dentro y señalan algunos de los logros obtenidos.
NOUVELLE ÉTAPE POUR EUSKARAZ BIZI Euskaraz Bizi, projet
développé dans le but de faciliter la normalisation de l’utilisation de l’euskara entre les élèves des ikastola, a été intégré au Projet Linguistique des ikastola il y a six ans. Trente ikastola adhèrent à ce jour la démarche. Kristina Boan et Helena Baraibar,
coordinatrices du projet en Gipuzkoa, font un bilan du travail accompli et nous expliquent comment fonctionne le projet de l’intérieur et quels ont été les résultats obtenus.
7
euskarazBizi
GERO ETA BIZIAGO
“Lekuan lekuko diagnostikoa egiten da, gabeziak eta indar guneak zein diren markatzen dira, eta helburuen hurrenkera bat egin ondoren, helburu horiei erantzuteko urteko plangintza egiten da”
te. Hizkuntz Proiektua da ikastola horietan
txapela, eta txapel horren barruan daude beste egitasmoak, hala nola Eleanitz- English eta Euskaraz Bizi. Hogeita hamar ikastola horiek Euskal Herri osokoak dira eta bi diru iturri dituzte: Euskara Zerbitzutik jasotzen dituzte Euskaraz Biziri dagozkionak eta Hezkuntzatik Hizkuntz Proiektuari dagozkionak. Horrek ez du esan nahi, ez hurrik ere, Euskaraz Bizi ikastola horietara bakarrik mugatzen denik, beste ikastola askotan, izan ere, egitasmo autonomo moduan funtzionatuz jarraitzen baitu”, esan zuen Kristina Boanek. Zein da koordinatzaileon lana? Kristina Boanek erantzun zuen: “Hizkuntz Proiektua txapela izanik, dena gainbegiratu beharra dauka, baina nagusiki corriculuma lantzen dugu, eta Euskaraz Bizin euskararen erabileran aurrerapausoak emateko bideak urratzen ditugu. Teknikariek plazaratzen dizkiguten kezka nagusien inguruan lan taldeak osatzen ditugu eta denentzat baliagarri izan daitezkeen tresnak osatzen saiatzen gara”. Ikastola batean eta bestean egoera ezberdina ematen da. “Lekuan lekuko diagnostikoa egiten da, gabeziak eta indar guneak zein diren markatzen dira, eta helburuen hurrenkera bat egin ondoren, helburu horiei erantzuteko urteko plangintza egiten da”, jarraitu zuen Kristinak. “Gure lana zein den galdetu duzu. Gure lana gabeziak nabaritu dituzten ikastola horiei prestakuntza eta bitartekoak eskaintzea da. 27 ikastola dira Gipuzkoan Euskaraz Bizin parte hartzen dutenak. Batzuek esperientzia handia dute, besteak sartu berriak dira, eta guztiei erantzuten eskubete lan badugu”, erantzun zuen Kristinak. Urtean bitan-edo, ikastola bakoitzaren arduradunarekin buruz-buruko bilerak egiten dituzte bi koordinatzaileok, eta horrek izugarri laguntzen omen die. “Aste osoa pasatu berri dugu goizean goiz hasi eta azken ordura arte banan-banan ikastola bakoitzaren egoera aztertzen. Ordezkariak gugana etortzen dira, edota geu joaten gara eskualdeko ikastoletara. Oso interesgarriak dira bilera horiek, ikastola bakoitza zertan den jakiteko aztarnak ematen baitizkigu”, esan zuen Helenak. INTERNETEN PROPOSAMENAK
Irakasleentzako material idatziak ere prestatzen dituzte koordinatzaileek eta, Helena Baraibarrek esan zuenez, ikastolen webgunean proposamen zenbait zintzilikatu dituzte. “Esparru desberdinetan lan egiteko non zer egin den jakiteko aukera ematen du webgunean jarri dugun informazioak. Askotan gure gabeziak zein diren badakigu, helburuak ere baditugu, baina ez dakigu zer egin. 8
Etxean ere Euskaraz Bizi Hiru produktu berri atera ditu oraindik orain Euskaraz Bizi egitasmoak, lehendik kaleratutakoei gehitu behar zaizkienak. Guztiak Argitxoren irudiaz baliatzen dira. 1.- Horietako bat interaktiboa da, familian lantzeko modukoa. “ARGITXOREKIN KONTU KANTARI” da DVDren izena. Bertan karaoke estrategia erabiliz, kantuak eta bestelako jolasak sartu dira. 2.- ARGITXOREN ZUTIKAKO PUZZLEA. Argitxoren puzzle horrek duen berezitasuna zera da, edonon, apaingarri gisa, zutik jartzeko aukera ematea. 3.- ARGITXOREN BURUHAUSGARRIA. HHko ikasleek bideratzeko modukoa.
Ikastolei eskatu diegu bideratu dituzten ekintzen deskribapena bidaltzeko, eta horiek jarri ditugu interneten. Bitarteko horri esker lurralde bakoitzean zer egiten ari den jakin dezakegu, eta, beti, lehengoaren lepotik edo eredu zaharrak errepikatuz jardun ordez, gauza berriak egiteko aukera ematen die teknikari eta irakasleei”, esan zuen. Bost urte badira 30 ikastola horiek Hizkuntza Proiektuaren bidetik ari direla, eta balorazio oso positiboa egin dute. “Aurkeztu berri diegu balorazio bat parte hartzen duten ikastolen zuzendariei. Emaitzak oso onak izan dira. Uste dugu 30 ikastolek burutzen duten esperientzia ikastola guztietara zabaldu behar litzatekeela, baina hori baliabideen baitan dago neurri handi batean”, esan zuen Kristinak. Euskaraz Bizik ikastolan dauden erabilera eremuak hartzen ditu kontuan. “Banaketa oso garbia egiten da eremu pedagogiko eta ez pedagogikoaren artean, gela barruko jardunaren eta gelaz kanpokoaren artean. Gela barruan alderdi asko dira behatzen direnak: ikasleen ikaskuntza prozesua eta irakasleen irakaskuntza, testu liburuen erabilera egokia, ahozkoaren erabilera eta horretarako aukerak, gaitasun nagusien lanketa. Eta eremu ez curricularrean dauden eragin esparruak definitzen dira nagusiki, eta hor sartzen dira jolas garaia edo atsedenaldia, bazkalosteko jardunak, jantokien eremua, arratsaldeko klase orduz kanpoko ekintzak, ikastolaren sarrera-irteerak, jaiegun eta ospakizunak eta txangoak. Eta bada pedagogiko ez den hirugarren eremu bat, instituzionala deitzen dioguna: ikastolak erakunde eta familiekin dituen harremanak sartzen dira hor, baita eskola orduz kanpo ikastolak egiten dituen eskaintzak ere. Euskaraz Biziren sorreraz gero agertzen da kezka hori, eta kirol eskaintzak, udalekuak, asteburuetarako aisia taldeak sortzea… hau da, gelako jarduna ez den guztia ikastolatik bideratzea, hor erabilera esparruak sortu ahal izateko, ikasle horiek euskara erabiltzeko ohitura har dezaten eta treba daitezen. Ekintza horietarako begirale egokiak aukeratzeak garrantzi handia du”, adierazi zuen Helenak. ikastola
IKASBERRI
HIRUREHUN LAGUN IKASBERRIN EUSKAL ESKOLA NAZIONALAREN EGUNEAN
Bi ekitaldi ospatu ditu bateratsu Azpeitiko Ikasberri ikastolak: ikastolaren hamargarren urtemuga eta Euskal Eskola Nazionalaren bosgarren edizioa. Lehen ospakizuna intimoagoa izan zen. Bigarrena, aldiz, jendetsua.
“E
gin genituen kalkuluen arabera, berrehun bat laguneko afaria antolatzen hasi ginen. San Andres bezpera zen. Lehen aldia zen Euskal Eskola Nazionalaren inguruan afaria antolatzen genuela, eta poztekoa izan da izan dugun erantzuna, 300 lagun pasa etorri baitziren abenduaren 1eko ekitaldira”, kontatu zigun Aitor Azpillagak, Ikasberri ikastolaren zuzendariak. Azaroaren 17an egiten ziren 10 urte Ikasberri inauguratu zela, eta afari-tertulia bat antolatu zuten ikastolan. “Ikastolaren sorreran harreman berezia izan zuten beste ikastola batzuen ordezkariak gonbidatu genituen. Elorrioko Txintxirri, Beasaingo Andra Mari eta Leioako Betiko ikastolak ibili ziren, gurearekin batean, kinka larrian, jatorrizko ikastolaren gehiengo2006/ABENDUA* 155ikastola
ak publifikatzea erabaki eta besteek ikastolari eustea erabaki zutelako. Oso harreman estuak izan zituzten orain 10 urte, eta orain garai hartako batzordeko kideak edo ondorengo lehen lehendakariak bildu genituen mahai batean bueltan beren esperientzia konta ziezaguten. Gidoi bat prestatu genuen guk, eta txandaka hitz egiten zuten lekuan lekuko gertakari eta giroaz eta ikastolari eusteko izan zituzten arrazoiez. Guztientzat izan zen interesgarria, baina giro hura bizi ez genuenontzat are interesgarriagoa izan zela esango nuke. Nik jaso nuenez, ez zuten pentsatzen zutenaz hitz egin, bizi izandakoaz baizik. Ez zuten ezer asmatzen, bizi izandakoaren indarrarekin kontatzen zuten. Ondoren jan-edatekoak eskaini zitzaizkien etorri zirenei eta galde-erantzunen txanda izan
zen azkenean. Oso giro atsegina zegoen, eta ekitaldia luzatu egin zen lagun giro jatorrean”, jarraitu zuen esaten Ikasberriko zuzendariak. Aitor Azpillagak ingeniaritza bukatu eta Zumaiako enpresa batean ari zen lanean orain hamar urte. Irakaskuntza nahiago zuela eta, Oñatiko Txantxikun hasi zen irakasle eta orain lau urte etorri zen Ikasberrira zuzendari. OROIGARRI BANA Bigarren ekitaldiak ere, abenduaren 1ekoak, izan zuen atzera begirako unerik. “Afalondoan ekitalditxo bat egin genuen ikastolaren sorrera gogoratuz. Hariari etenik gabe eustea posible egin zutenei eskerrak eman genizkien. Orain 10 urte azken ikasturtean zeuden ikasleak, eta orduan txikienak zirenak eta orain DBH4an daudenak
gonbidatu genituen, eta oroigarri bana eman genien. Ikasle ohi asko etorri zen afaritara eta bat edo bat umetxoarekin ere etorri zen. Ekitaldi labur horren ondoren kontzertua eman zuen Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldeak. Horrezaz gainera, Euskal Eskola Nazionalaren bosgarren edizioa ospatzen genuenez, aipamen labur bat egin eta gai horren inguruan martxan jarri dugun blogaren berri eman genuen. www.blogak.com/een2006 helbidean gaiaren inguruko artikulu sail bat jarri dugu”, esan zuen Aitorrek. Zaharrenei eman zitzaien oroigarriak gaurko Ikasberriko lehendakariaren bertso bat zuen, “mugarri baten hamar urteak ospatzen ditugu aurten/ une batean ezinbesteko lotura izan zineten/ nahiz soka hautsi, ikastolaren haria ez zedin eten”, zioen bertsoaren amaierak. iks 9
EUSKARA ETXETIK MUNDURA
BIZKAIKO 400 GAZTE INGURU BILDU ZIREN EUSKARAREN EGUNEAN Zornotzako Zelaieta pilotalekuan jarri zuten hitzordua. Bizkaiko hamalau ikastolatako gazteak bildu ziren Euskararen Eguna ospatzeko eta euskararen alde egiteko. Ikastoletako ikasleen eta gurasoen euskararen erabilera areagotzea du helburu ospakizunak. Zornotzako gazteek pregoia egin zuten, Lekeitioko ikastolak pastorala jokatu zuen, Abusukoek euskal dantza pare bat, Eguzki Begikoek punky dantza egin eta “Baratze bat” euskal kanta interpretatu zuten. Elorrioko Txintxirrikoek play backean kantatu zuten. Itxaropenakoek break dance erakustaldia egin zuten eta Ibaizabal ikastolakoek antolatutako “Mihiluze” lehiaketan zenbait ikastolak parte hartu zuen. Euskara Etxetik Mundura proiektuaren barruan euskal etxeetatik jasotako bideo bat erakutsi zen, eta Ander Deuna Abesbatzak hiru kanta eskaini zituen. Xabier Paia bertsolaria izan zen aurkezlea.
10
“Hasieratik oso garbi genuen gazteentzako egun bat nahi genuela. Euskararen Eguna delaeta, gauza asko antolatzen da ikastoletan umetxoentzat, baina gutxiago gazteentzat. Eta formula honek balio dezakeela uste dugu. Gazteak berak izan dira protagonista”
G
oizeko hamarretan hasi zen jaialdia, pilotalekuan. Kanpoan Asti Lekuko gazte talde bat hasi zen taloak erretzen eta txorizoa egosteko trepetak prestatzen. Guztiek Euskararen Eguna ospatzen zuten Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Abenduaren 1a zen. “Euskara etxetik mundura proiektua, etxeko guraso eta umeetatik hasita, Ikastola, herri eta mundu mailan hedatzeko eta euskara zabaltzen laguntzeko proiektua da. Hamalau ikastolatako gazteak bildu dira, denak DBH eta Batxilergokoak. Ikastola bakoitzak jaialdirako emankizun bat prestatzeko konpromisoa hartu zuen, eta, guk, munduan barrena dauden euskal etxeekin harremanetan jarri eta diasporako gaztetxo eta gure Ikastoletako umetxoen lanak bildu ditugu. Argentinako lau euskal etxek elkarrekin egindako jaialdi baten bideoa bidali digute”, esan zigun Mari
ALUMNOS DE BIZKAIA CELEBRAN EL DÍA DEL EUSKARA 400 alumnos de Secundaria de Bizkaia celebraron el Día del Euskara en Zornotza con un festival en el que hubo espectáculos de todo tipo,
2006/ABENDUA* 155ikastola
Karmen Lejarzak, Bizkaiko Euskaraz Biziko koordinatzaileak. Guztira, 400 gazte baino gehiago elkartu ziren Zornotzako pilotalekuan. Jaialdiaren buruan bakoitzari taloa eta txorizoa eman zitzaion, eta trikitilari talde batek alaitu zuen giroa. Ekitaldia bukatzeko modu bikaina. “Euskararen Eguna ospatzeko lehen aldiz bildu ditugu gazteak. Oso pozik gaude. Ikastolek lan handia egin dute eta proiektua arrakastatsua izan da. Euskaraz Bizitik ikastola bakoitzeko teknikariekin harremanetan jarriz antolatu dugu eguna, eta gazteak proposatutako ekintzak aukeratu dira jaialdirako. Bide horretan jarraitu behar dugu lanean”, esan zuen Mari Karmenek. “Hasieratik oso garbi genuen gazteentzako egun bat nahi genuela. Euskararen Eguna dela-eta, gauza asko antolatzen da ikastoletan umetxoentzat, baina
desde una pastoral interpretada por un grupo de Lekeitio hasta una sesión de break dance interpretada por los alumnos de Itxaropena. Coordinado por Euskaraz Bizi, el festival pretende ser un lugar de encuentro para los jóvenes de ESO y Bachillerato. La Federación de Ikastolas de
gutxiago gazteentzat. Eta formula honek balio dezakeela uste dugu. Gazteak berak izan dira protagonista”, erantsi zuen Amaia Gutierrezek, BIEko komunikazio arduradunak. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak izan ziren ekitaldian, Patxi Baztarrika, Hizkuntz Politikako sailburuodea eta Lorea Bilbao, sail bereko zerbitzuburua, esate baterako, eta Zornotzako alkatea eta Kulturako zinegotzia. ERAKUSKETA BITXIA Argentinako euskal etxeekin batera, Uruguai, Madril, Bartzelona eta Mallorcako euskal etxeek hartu dute parte Euskara Etxetik Mundura proiektuan. Euskal jatorriko gazteek egindako marrazki, argazki eta lanak bildu dituzte erakusketa batean. Zornotzako pilotalekuan jarri zuten material hori. “Propio egun honetarako egin eta bidalitako lanak dira. Es-
Bizkaia por otra parte, organizó para ese día una exposición de trabajos realizados por jóvenes de diferentes casas vascas de la diáspora.
LES ÉLÈVES DE BISCAYE
tutu nahi dugun harremanaren lehen pausoa izan da. Erakusketa hau Euskararen Etxean jarriko dugu orain eta hilabete batez han edukiko dugu”, esan zuen Manu Aurrekoetxeak, Bizkaiko Ikastolen Elkartearen zuzendariak. “Eusko Jaurlaritzatik Euskal Etxeen antolakuntzan lanean ari den jendearekin harremanetan jarri ginen, Lorea Bilbaorekin eta Jose Francisco Zinkunegi ‘Kinkurekin’, eta horien bidez egin genituen harremanak, eta oso emaitza onak izan ditugu. Euskal etxeetako gaztetxoen lanak bildu ditugu eta oso hunkigarriak iruditu zaizkigu. Diasporan ere Euskal Herriarekiko lotura sentitzen dute”, esan zuen Aurrekoetxeak. Aurten hasitako bideak jarraipena izan dezan, Bizkaiko Ikastolek lanean dihardute euskara etxetik mundura eta, abestiak dioen bezala, euskara jalgi hadi mundura egia bihur dadin. ikastola
CÉLÈBRENT LA JOURNÉE DE L’EUSKARA 400 élèves du Secondaire ont célébré la Journée de l’Euskara à Zornotza avec un festival de spectacles divers (une pastorale interprétée par un groupe de Lekeitio, une session de break assurée par les élèves d’Itxaropena…).
Cette journée a été coordonnée par Euskaraz Bizi et avait pour but d’être un point de rassemblement pour les jeunes. La Fédération des Ikastola de Biscaye a pour sa part organisé une exposition avec les différentes oeuvres réalisées par les jeunes des euskal etxe de la diaspora basque.
11
erreportajea
KOLDO TELLITU, EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAREN LEHENDAKARI BERRIA DA, URRIAREN 13zKEROTIK. PEDRO ARANBURUREN ORDEKOA, PARTAIDEKO LEHENDAKARIA IZANDAKOA, LAU URTETAKO IZENDATUA IZAN DA. PARTAIDEN,ARMENTIAKO XABIER ARRIETAK HARTU DU BERE LEKUKOA.
12
KoldoTellitu “Konfederazioaren egitura arindu egin behar dugu; gaur elefante bat bezalakoak gara”
EZKERRALDEKO SENDI BATEAN JAIO ZEN. Aita ingeniaria izaki, haren lanbideak markatu zuen familiaren ibilbidea: urte batzuk egin zituzten Oñatin, Tximist enpresan lanean aritu zen bitartean, eta enpresarekin batean Gasteizera aldatu ziren. Olabide ikastolan egin zituen ikasketak semeak, Koldo Tellituk, Ikastolen Konfederazioko lehendakari berriak. Gelan bospasei oñatiar zituen, bera bezala gurasoen lanagatik bertara joanak. Han du, beraz, familia. Arreba bat, esate baterako, Armentia ikastolako irakaslea da. Donostian ikasi zuen Zuzenbidea. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru herrialdeak ezagutzen ditu, beraz, bertatik bertara.Abokatua da lanbidez, zuzenbide laboral eta administratiboan aditua, Ekonomia Sozialeko masterduna. Kargua estreinatzeko zorian zegoela, hil zitzaion aita, Koldo, ustekabean, 66 urterekin, eta haren oroitzapena berrituz hasi dugu elkarrizketa. Barakaldokoa eta erdalduna izanik ere, euskara ikasi eta lan egiten zuen bitartean Euskal Filologiako ikasturte batzuk egitera iritsi zen. Seme Koldok euskararekiko konpromiso horri eutsi nahi izan dio eta ilusio handiz mintzo da ikastolen kolektiboak aurrean dituen erronkez. Lekeitiokoa du emaztea, Iratxe, eta bikotea erdibidean jarri zen bizitzen Leioan. Herri horretako ikastolan, Betikon, dituzte hiru semeak, Aritz, Gaizka eta Ekain, eta bertako lehendakari izaten jarraitzen du. Sendoa da gorputzez eta sendoagoa oraindik iritziak ematen. 40 urte ditu. 23 urte arte jokatu zuen saskibaloian, Tau taldean urtebete eta beste zenbait taldetan gero. Entrenatu egiten ditu orain ikastolako taldeak larunbat goizetan.
‘‘
E
rakundearen egituraketa egokitu eta gaurkotzeko aginduarekin hartu duzu lehendakari kargua. Zein da aldaketaren helburua?
Ikastola guztiak biltzen dituen erakundea, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, 2002an sortu zen “interes ekonomikoko elkarte europar” eredu juridikoa erabiliz, eredu horrek bakarrik ahalbidetzen baitzuen Seaska Konfederazioaren barruan juridikoki sartzea. Orain lau urteko helburu nagusia Euskal Herri osorako erakunde bakar bat lortzea genuen, eta pauso handia egin genuen. Baina erakundea martxan jarri eta, denok ez bada ere gehienok, ohartu gara egituraketa hori ez dela egokiena. Egituraketa hori, alde batetik, oso konplexua da eta koordinatzen zaila eta, bestetik, ikastoletatik urrun geratzen da, ez baitu ikastolen partaidetza nahi dugun moduan bideratzen. Gaur ikastolak federaziotan antolatuta daude. Federazioen artean Konfederazioa osatzen dute. Partaide-ren eta Konfederazioaren artean ez dago lotura organikorik. Erabakitzeko ahalmenak oso sakabanatuta daude eta, inoiz edo behin, bikoiztasunak ematen dira. Gaurko egituraketaren atzean ez al dago lurralde bakoitzaren autonomiarekiko atxikimendurik?
2006/ABENDUA* 155ikastola
Lurraldetasuna beste modu batera landu behar dugula uste dugu askok, nahiz eta lurralde bakoitzak autonomia maila bat behar duen. Orain eta oraingoz eztabaidagai diren arazoei bideak zabaltzen hasi gara eta jendearen kezkak eta ideiak biltzen. Egituraketari buruzko eztabaida horrek nora eramango gaituen ikastolen ordezkariek erabakiko dute. Konfederazioko Lehendakaritza Batzordearen barruan lantalde bat sortu dugu, Talde Mistoa deitu dioguna —federazioetako lehendakariekin batean zuzendariak ere egongo baitira—, eta taldearen lehen egitekoa eragileen eta pertsona jakin batzuen iritziak eta kezkak biltzea izango da. Lehendakaritza Batzordearen oinarrizko printzipioetako bat erabakiak aho batez hartzea da. Irizpide hori zalantzan jarriko al du egituraketa berriak?
Printzipio hori modulatu egin behar dugula uste dut. Zenbait erabaki hartzeko ezinbestekoa dela uste dut irizpide horren arabera jokatzea, baina ez gauza guztietan. Garrantzi handiko erabakiak, erabaki estrategikoak, irizpide horren arabera hartu beharko dira, baina beste zenbait erabaki hartzeko, agian nahikoa da gehiengoak dioena kontuan 13
erreportajea KOLDO TELLITU, EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOAREN LEHENDAKARI BERRIA izatea. Irudi batekin adieraziko dut gertatzen zaiguna: Ikastolen Konfederazioak elefante baten tamaina hartu du eta egoera, berriz, askotarikoa da, administrazio ezberdinen mende gaude, lurraldeka banatuta, aniztasun politiko eta soziala ere handia da, eta erabaki bat hartu behar dugun bakoitzean, mugitzea pentsatzen dugun bakoitzean, moteltasun izugarria dugu. Ez dut uste Euskal Herrian erakunde horren konplexua duenik egongo denik. Eztabaida horrek ba al du datarik, ba al du egutegirik?
Egutegirik jartzen ez bada, ez da sekula eztabaida bat bukatzen. Taldea martxan jarri dugu, eta lehen argazkia urtarrilerako egina izango duela espero dugu. Aste Santua etorri bitartean hasi nahi genuke ikastolaz ikastola kontrasteak egiten, eta Aste Santuaren ondoren proposamen borobilduagoa izango genuke. Proposamena berriro ikastoletara pasatuko da eta, gauzak ondo badoaz eta adostasunak lortzen badira, ikasturte amaieran batzar berezi bat egin nahi genuke auzia erabakitzeko. Gero, noski, onartutako egituraketari translazio juridikoa eman behar zaio. Kontuan izan behar da, dena den, ikastolen kolektiboan kultura, erritmo eta gauzak egiteko era ezberdinak daudela, eta ezarri dugun egutegi hori luzatzeko arriskua ere badago. Curriculuma da zintzilik dagoen beste egiteko bat. Nola ikusten duzu proiektu horren inguruan sortu den egoera?
Ikastolen Euskal Curriculuma, gure hautua izango dena, amaitzen ari gara. Eta Oina-
LOS RETOS DEL NUEVO PRESIDENTE Uno de los retos que se ha marcado Koldo Tellitu, el nuevo presidente de la Confederación de Ikastolas de Euskal Herria, es el de la renovación de las
LES PROJETS DU NOUVEAU PRÉSIDENT Un des projets qui attend Koldo Tellitu, nouveau président de la Confédération des Ikastola du Pays Basque, est la restructuration interne de la
14
rrizkoa eta Komuna izango dena ere, beste eragileekin jorratzen ari garena, definitzeko zorian dago. Publikoko zenbait eragilek, haien aldetik Sarean, BIHE eta EHIGE elkarteek, aurkeztu duten curriculuma ez da, gure ikuspegitik begiratuta, Madrilgo ereduaren egokitzapena baizik, eta, garbi dago, horrek gurearekin talka egiten du. Euskal Herria herri gisa hartu nahi bada, ezinbestekoa da curriculuma ere Euskal Herritik egitea. Egia da curriculum ofiziala bat bakarra izango dela, baina uzten diguten neurrian ikastoletan geure curriculuma erabiltzen saiatuko gara, nahiz eta dokumentu marko hori gero ikastola bakoitzak egokitu beharko duen lekuan lekuko egoerara. Dena den, esan beharra dago bi proiektuak ez direla konparagarriak. Haiek sei hilabetetan egin dute beren lana, aditu batzuen eta irakasleen eragina erabili dute horretarako. Gurea, adituen eragin koalifikatuarekin batera, herri ekimenaren lorpen bat izan da argi eta garbi, ikastola guztietan eztabaidatu dutelako, estamentu guztiekin, irakasle eta gurasoek, eta, gutxiago bada ere, ikasleekin ere bai, intentsitate gehiago edo gutxiagorekin, baina guztietan eman da eztabaida hori. Nazio garapenari egindako ekarpenik handienetakoa ikastolek mamitu duten Euskal Curriculuma dela esaten ausartuko nintzateke. Zure adierazpen batzuetan ikastolak euskalgintzan txertatzeko borondatea ageri da, beste eragileekin elkarlanean aritzeko gogoa.
Argi dago hori. Ikastolen kolektiboak, dituen helburu eta izaerarengatik, gizartegintza du kokaleku eta jardungune orokorra, baina
hurbileko bidelagun nabarmen naturalak bi ditu: hezigintza eta euskalgintza. Hezigintzako eragileekin harremana ez ezik lankidetza ere ugari, modu askotan eta eraginkorki jorratu dugu azken urteotan. Arrazoi ezberdinak tarteko, euskalgintzan lanean ari diren eragileekin izan ditugun harremanak ez dira izan behar beste estuak azken urteotan. Euskalgintzan ari diren zenbait eragilerekin lotura sakonagoak behar ditugu. Nire hautagaitzaren ezaugarrien artean zegoen egiteko hori. Batzuek euskararen biziraupena segurtatuta ikusten dute, baina beste askok bidea luzea dela uste dugu. Bide horretan ikastolei egitea asko dagokie eta ikastoletatik asko espero da, baina bide hori beste eragile batzuekin batera egin behar dugu, batez ere herri ekimenetik sortu diren erakundeekin, geu ere herri ekimen baikara. Ikastolek egoera ezberdin samarrak bizi dituzte lurraldez lurralde. Egingo al zenuke bakoitzaren diagnostiko moduko bat?
Euskal Autonomia Erkidegoa ezagutzen dut ondoen, Partaideko lehendakari izan naizelako, eta eremu horretan bi eginbehar nagusi ikusten ditut: bata hemen kudeatzen den hezkuntza sistema osorako lege berri bat behar dugu, kontzeptu publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia gaindituko duena. Publikotasunaren kontzeptu berri bat bereganatu beharko luke lege horrek, gure ustez. Hezkuntza zerbitzu publiko moduan hartu, eta ikastolok ere zerbitzu publiko horri erantzuten diogula onartu. 1993ko legeak duen publikotasunaren ikuspegia Napoleonen garaikoa da, eta, horrenbestez, zaharkitua da-
estructuras internas de la organización. El debate acaba de abrirse y, si las cosas van bien, podría cerrarse en una primera fase a finales del curso con una asamblea que podría aprobar el nuevo modelo. “La Confederación tiene una estructura compleja y pesada
que nos resta agilidad a la hora de tomar decisiones y el objetivo del debate que hemos abierto es encontrar un modelo más funcional y más cercano a las ikastolas”, dice. A lo largo de la entrevista repasa los numerosos proyectos en que está inmersa la Confederación
(el currículum y el modelo 2015 Ikastola, entre otros) y se marca los objetivos más apremiantes que tiene cada territorio. Koldo Tellitu nació en Barakaldo, pasó unos años en Oñati, donde su padre trabajaba como ingeniero, y recaló con su familia en
Gasteiz, donde estudió en la ikastola Olabide. Es abogado laboralista y sigue siendo presidente de la ikastola Betiko, de Leioa, donde estudian sus tres hijos.
Confédération. Le débat vient de s’ouvrir et, si tout va bien, une nouvelle structure pourrait être adoptée en assemblée extraordinaire dès la fin de l’année scolaire. “La structure actuelle de la Confédération est très complexe ce qui entraîne un ralentissement de
son fonctionnement, notamment au moment de la prise de décision. Nous voulons mettre en place une structure plus fonctionnelle qui permettrait par ailleurs une plus grande implication des ikastola” nous a-t-il confié. Lors de cet entretien nous
avons abordé les grands chantiers de la Confédération (le projet du curriculum basque, le modèle 2015 Ikastola…) et fait le point sur la situation des ikastola de chaque territoire. Koldo Tellitu est né à Barakaldo, a passé quelques années à Oñati où son
père était ingénieur avant d’aller s’installer à Gasteiz avec toute sa famille (il a effectué sa scolarité à l’ikastola Olabide). Koldo est avocat et président de l’ikastola Betiko de Leioa où étudient ses trois enfants.
“Oinarrizko datu bat dago: matrikulazioak gora ari dira herrialde eta ikastola guztietan. Lerroak gehitzen ari gara. Are gehiago: ikastola eredua Lanbide Heziketan ere bere eskaintza propioa egiten ari da.� “Egutegirik jartzen ez bada, ez da sekula eztabaida bat bukatzen.Taldea martxan jarri dugu, eta lehen argazkia urtarrilerako egina izango duela espero dugu.� kionean batez ere. Oinarrizko datu bat dago: matrikulazioak gora ari dira herrialde eta ikastola guztietan. Lerroak gehitzen ari gara. Are gehiago: ikastola eredua Lanbide Heziketan ere bere eskaintza propioa egiten ari da. Bigarren adierazlea pixka bat subjektiboagoa da, baina guregana hurbiltzen diren eragileak gero eta gehiago dira. Ekimen berri bat abian jarri behar denean, gurekin kontatzen dute: gizarteak gero eta argiago du eragile garrantzitsua garela. Badakit ondo kudeatu beharreko indarra dela, baina arlo askotan erreferente bihurtu garela uste dut. Badira zuk lehendakari moduan gidatu beharko dituzun beste egitasmo batzuk ere, 2015 Ikastola programa esaterako.
go erabat. Euskal Autonomia Erkidegoan dugun bigarren egiteko nagusia hizkuntza ereduei buruzko eztabaidan gure ekarpen propioa egitea litzateke. Bide izan behar eredu horiek helburu bihurtu dira, eta, jakina, ereduak ezin dira helburu bihurtu. Eragile guztien artean definitu behar dugu gazte batek, DBH bukatzean, zer gaitasun maila behar duen hizkuntzari dihoazkionetan. Eta hori finkatu eta gero ikastetxe bakoitzak, bere ezaugarri sozio-linguistikoak eta hizkuntza proiektua kontuan izanik, jarri beharko ditu bitartekoak helburu horretara iristeko, eta administrazioak, kanpo ebaluazio eta ikuskarien bidez, mailak lortzen direla jakiteko jarraipena egin behar du, etengabeko ebaluazio egitasmo bati zorrotz jarraituaz. Nafarroan ba al dago baikortasunerako biderik?
Aurten ikastola batzuk legeztatzeko pausoak egin dira, gure nahietatik urrun geratzen ba2006/ABENDUA* 155ikastola
dira ere. Nafarroan dagoen gobernuarekin badu meritua lortutakoa lortu izanak. Hori dela eta, uste dut, benetan txalotu beharrekoa dela gure ordezkariek han egin duten ahalegin erraldoia. Datorren maiatzeko hauteskundeen emaitzak oso garrantzitsuak izango dira Nafarroan euskara eta ikastolen aldeko giro osasuntsuago bat lortzeko. Aginte guneetan sartzeko lehia beste indar batzuek irabazten badute, legeztatze prozesuak azkartu egingo dira, baina daudenek jarraitzen badute ere, astiroago bada ere, prozesuak aurrera egingo du, Nafarroako gizarteak oso argi baitu zer nahi duen. Ipar Euskal Herrian gauzak mantsoago doaz, baina aukera politak ikusten dira matrikulazioan jauzi bat egiteko. Orain hamahiru urte EAEko ikastolek orduan jasan zuten zatiketaren ondorioak gainditu daudela uste al duzu?
Nire ustez nabarmen. Matrikulazioari dago-
Gure ikastola ereduaren ezaugarri nagusiak 1985ean ezarri ziren. Orain martxan jarri dugun egitasmoaren bidez XXI. mendeko lehen bi hamarkadetan nolako ikastola nahi dugun erabaki nahi dugu. Curriculumaren inguruan egin dugun hausnarketa sakonak eta publikotasunaren inguruan izan dugun eztabaidak asko lagunduko digu egiteko horretan. Lehendakaritza Batzordearen itzalean osatu den Talde Misto horren barruan kokatu ditugu bi egitekoak: alde batetik, egituraketa berriaren eztabaida, gehienbat, ordezkariok gidatuko dugu, eta bestetik, 2015 Ikastola eredua lantzeko ardura talde teknikoago batek hartuko du bere gain, azken erabakiak gure esku geratuko badira ere. Talde bi horien arteko lotura oso estua izango da, nahiz eta ereduaren diseinuak luze joko duen. Talde teknikoago horretan Xabier Garagorri izango da lana gidatuko duena. Leioako Betiko ikastolako lehendakari izaten jarraitzen duzu. Ezin utzi duzun mendekotasuna al da hori?
Ez, ez, konpromiso bat da, nire semeen ikastolarekiko dudan konpromisoa da. Ikastola horrek ezaugarri berezi batzuk ditu, publifikazio garaian jipoi izugarria hartu baikenuen. 145 ikaslerekin geratu ginen. Orain 400 ditugu. Bete-betean sinesten dudan proiektua da, eta hartu nuen konpromisoari eutsi nahi nioke. ikastola
15
iks
Armentiako ikasleak New York-eko MOMA museoko ordezkari batekin hizketan
EUSKAL HERRI MAILAKO IKASTOLEN ZUZENDARIEN BILERA Azaroaren 24an bildu ziren lehen aldiz Euskal Herriko ikastolen zuzendariak Gasteizko Villa Suson “Oraindainokoan lurraldeka edo EAE mailako bilerak egiten genituen. Horiek baztertu gabe, jauzi bat egin nahi izan dugu eta, hori dela eta, Euskal Herriko zuzendarien bilera egin dugu lehen aldiz. Datorren bileraren data ere jarri genuen —martxoaren 9an—, eta aurrerantzean urtean pare bat bilera egiteko erabakia hartu genuen”, esan digu Manu Aurrekoetxeak, BIEren zuzendari eta Konfederazioaren Prestakuntza arloko arduradunak. 72 ikastolatako zuzendariak izan ziren bertan. Kasu batzuetan, zuzendariarekin batean ikasketaburua ere etorri zen bilerara. Prestakuntza taldea da, Nafarroaren eta Seaskaren ordezkariekin batean, bileren gai zerrenda eratzen duena.
16
Zuzendaritza Batzordeko kideak eta lehendakaria berria, Koldo Tellitu, mintzatu ziren bileraren hasieran. “Antolaketa aldetik batasuna eman diezaiekete bilera horiek ikastolei eta pedagogia eta hezkuntza aldetik informazio eta koordinazio gehiago, prestakuntza arloko premia gehienak bertsuak baitira Baionan edo Ondarroan. Egia da badirela gai batzuk Hegoaldeari gehiago dagozkionak, lehen bilera hartan aztertu genuen LOE legea esaterako, baina gehienak Euskal Herri osoari dagozkionak dira”, jarraitu zuen esaten Aurrekoetxeak. Bilera horiek, bestalde, elkar hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko ere balio dute. “Partaide mailan egin
diren bileren esperientzia izugarri aberatsa izan da alde horretatik. Harreman zuzenak garrantzitsuak dira, eta, orain, Euskal Herri osoko zuzendariek lortuko dute hain beharrezkoa duten elkarrekiko lotura hori”, esan zuen.•
Gasteizko Artium museoko monitore baten laguntzarekin arte garaikideari buruzko hainbat gai jorratu zituzten Armentia Ikastolaren DBH1eko ikasleek eta New Yorkeko MOMA museoko hezitzailearekin, Kaerekin, bideokonferentzia bidez hitz egin, haren adierazpenak zuzenean jaso eta galderak egiteko aukera izan zuten. Argazkian ekitaldiaren une bat ikus daiteke.
HAUR HEZKUNTZAN EGITEN DIREN ESPERIENTZIAK EZAGUTZEN Orain berrogei urte jarri zen abian Reggio Emilian Haur Hezkuntzako udal eskolen esperientzia Emakume mugimenduak eta ezkerreko alderdiak izan ziren esperientzia hori bultzatu zutenak, eta Loris Malaguzzi pedagogoa izan zen urte askoan gidatu zuena. Hezkuntzako instituzioak zein Reggio Emiliako udaletxeak, hezkuntzako hausnarketa teorikoetan, esperimentazioan eta langileen etengabeko formazioan oinarritzen dira. Aipagarria da, bestalde, esperientzia haren barruan idatzi zuela 1972an Gianni Rodarik Fantasiaren gramatika famatua. Pedagogia arloko saririk handienak eskuratu zituen Loris Malaguzzik, eta nazioartean sekulako oihartzuna lortu zuen esperientziak, hain handia non Reggio Emiliako Udalak Malaguzzi zentroa sortu zuen atzerriko eskabideei erantzuteko. Zentro horretan izan ziren urriaren
12tik 14ra bitartean ikastolen ordezkariak. Orain bi urte Hik Hasik antolatutako Reggio Emiliaren esperientzia ezagutzeko jaurdunaldietan izan ziren Loris Malaguzzi zentroko arduradunak eta udaletxeko teknikariak esperientziaren berri ematen. Urriaren 12tik 14ra bitartean, Ikastolen Elkarteko talde batek (Salbatore Mitxelena Ikastolatik: Marian Arocena, Enara Arrieta, Ageda Begiristain eta Olatz Zubimendi; Kurutziaga Ikastolatik: Gotzone Duñabeitia; Arizmendi Ikastolatik: Arantxa Lejarraga eta Rosa Elizburu; Aranzadi Ikastolatik: Maite Guridi eta Maika Mujika; Tantirumairu Ikastolatik:Intza Elizalde; GIEtik: Iratxe Ramirez)) Italiako iparraldean dauden haur eskolak
bertatik bertara ezagutzeko parada ere izan dute, Hik Hasik antolatutako bidaian. “Haurraren sormena eta gaitasunak dira haien lanaren oinarria, eta, horretarako, pedagogia dialogikoa erabiltzen dute. Ohiko ez diren adierazpideak lantzen dituzte, adierazpide artistikoak bereziki, eta beraien hitzetan esateko, mila adierazpide eta esperimentazio oinarrizko baliabide gisa ulertzen dute. Gurasoen presentzia aktiboa eskolaren martxan eta hausnarketetan, hori da haur eskola horien beste berezitasuna”, esan zuen Iratxe Ramirezek, HHko GIEko kideak. Reggio Emilian orain dela bi urte jarri ziren modu esperimentalean lehen hezkuntzako etaparekin harremanetan, baina ez dute 40
urtean 0-6 urtekoekin erabili duten metodologia besterik gabe ezarri nahi izan. “Gure bidaiak bi alderdi izan ditu: alde batetik haien esperientziaren ezaugarri pedagogikoak ezagutu, eta, bestalde, praktikan nola eramaten den aurrera ikusi dugu udal haur eskola nahiz kooperatiba batzuetara bisitak eginez. Bidaia horretan parte hartu dugun guztiok, 0-3 adin tarteko eta 3-6 adin tarteko haur eskola bana ezagutu dugu, 11 haur eskolaren artean aukeratuz: Bellelli, Faber, Rodari, Sole, Gabianella, Prampolini, Tondelli, Balducci, Allende, Freire eta Choreia. Hezkuntza komunitate horretan —haur eskolak, guraso, udala…— garatu diren proiektu batzuen erakusketak ere ikusi ditugu Loris Malaguzzi zentroan-eta”. •
BEGO GANDIAGA 25 URTE BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEAN
Bego,zornotzarra,duela hogeita bost urte hasi zen lanean BIEn Harrezkeroztik zenbat istorio, zenbat bizipen, zenbat lagun… Hogeita bost urte ikastolen alde lan egiten, irribarrea inoiz galdu barik. Bizkaiko Ikastolen Elkarteak urteurrena Begorekin ospatu nahi izan du, eta azaroan ekitalditxo bat egin zuen. Bertan, BIEko presidenteak, zuzendariak eta langileek parte hartu zuten. Juan Carlos Gomezek BIE osatzen dugun guztion partez eskerrak eman zizkion urte horietan guztietan izandako jarreragatik eta egindako lanagatik, eta oparitxo bat eman zion. Zorionak!• Erletxu bat bezain fin idazkari edo telefonoz Bizkaia guztia bezero; ekarpen guzti hori luzaro balego elkarte, zuzendari eta langilego nasai jardungo dogu orain eta gero; guztion izenean mila esker Bego. 2006|OTSAILA|147* ikastola
17
iks
18
>
ikastola |*147|OTSAILA|2006
>
ZIBURUKO IKASTOLA INAUGURATU DUTE ETA LARTZABALGOA EGITEN HASI DIRA Aurreikuspen onak dituzte matrikulazio aldetik 204 ikasle ari dira dagoeneko Ziburuko Piarres-Lartzabal ikastola berrian ikasten. Irailaren hasieran sartu ziren bertan ikasleak eta azaroaren 8an egin zen inaugurazio ofiziala. Oraindik orain hasi dira Lartzabalen, bestalde, Seaskaren hirugarren ikastetxea eraikitzeko lanak, eta datorren urte bukaerarako zabal ditzake ateak. “Hirurehun ikaslerentzat lekua dugu Ziburuko Kolegio berri honetan. Aurreikuspen onak ditugu. Egin ditugun ikerketen arabera, datorren urtean 225 ikasle izan ditzakegu, eta jauzi hori bera egin dezakegu ondoko urteetan. Kanboko ikastolan 208 ikasle izango dituzte datorren urtean. Donaixtikoan aurten 136 ikasle dituzte eta datorren urtean, Erdozaintzi Etxart ikastolan, Lartzabalen eraikitzen ari direnean alegia, 150 izan ditzakete. Baionako Etxepare lizeoko ikasle kopuruak ere, azkenik, gora doaz zinez, datorren urtean 200 ikasle inguru izango baititu”, esan zigun Pantxika Duperouk, Ziburuko Piarres Lartzabal kolegioaren zuzendariak. Esan bezala, irailean hasi zuten
ikasleek ikasturtea, eta azaroaren 8an egin zuten eraikuntza ikusgarri horren inaugurazio ofiziala. Parajea ere zoragarria da, Donibane Lohizuneko lehen sarreratik irten eta kilometro bat eskasera, Untxin ibaixkaren ertzean. Kontseilu Nagusiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, diputatu eta eskualdeko alkateak bildu ziren bertan. Kolegioaren alde lan eskerga egindako lau kidek moztu zuten xingola gorri-zuri-berdea. Mixel Etcheverry, Christiane Idiartegaray, Bernardette Luro eta Maite Andiazabal izan ziren beren ohoretan aurreskua egin eta gero xingola moztu zutenak. Aurretik Pantxika Duperou, ikastolaren zuzendaria, mintzatua zen ikastetxearen historia laburra eginez, ondoren Gerard Urrutiak ere, ikastolako lehendakariak, hitz batzuk egin zituen laguntza eman dutenei eskerrak emanez, eta Ixabel Charrittonek, Seaskako lehendakariak, erakundeetatik jaso duten laguntza eskertu zuen. Agintariak mintzatu ziren bananbanan, azkenik.
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune, Ziburu, Sara, Senpere, Azkaine, Biarritz eta Angeluko ikasleak biltzen ditu bertan. Eraikuntzak gela argitsu eta zabalak ditu, dokumentazio zentroa, informatika gela, jantokia eta beste hainbat zerbitzu. Hogeita bi irakaslek egiten dute lan bertan, hiru hezitzailek, idazkari batek, eta lau langilek ere bai. Bigarren hezkuntza kolegioan bukatzen duten ikasleen lautik hiru joan ziren iazko ikasturtean Baionako lizeora, baina aurreko urtean erdiak inguru. “Gorabehera handiak izaten ditugu. Datorren urtean, esaterako, Hendaiakoak Irungo Txingudira joango dira, hurbilago dutelako”, esan zigun Pantxika Duperouk. Barruan dituzten talde eta ekintzen artean bada bat nabarmendu beharrekoa, 60 ikasleko abesbatza baitute. “Ikastolan bertan ez ezik kanpoan ere kantatu ohi dute”. Orain dela gutxi, esaterako, Ordizian kantatu zuten Goierriko Ikastolek eta Ipar Euskal Herriko Hazia elkarteak antolatzen duten ekitaldi batean.•
HENDAIAKO IKASTOLAK HIRU GELA BERRI DITU Urriaren 7an inauguratu zituzten Hendaiako ikastolan hiru gela berri eta jolas egiteko aterpea
Gela horietan kokatuko dituzte 3. zikloko ikasleak, hots, 8, 9 eta 10 urtekoak. Hendaiako ikastolak 190 ikasle ditu gaur. Ixabel Charritton, Seaskako lehendakaria, Kotte Ezenarro, herriko alkatea, eta Azkainekoa eta Biriatukoa izan ziren ekitaldian. Lokal berriak bisitatu ondoren, haur txikienek kanta bat abestu zuten, handixeagoek olerkiak irakurri zituzten, eta handienek “Agurra” dantzatu zuten. “Gure proiektua zabalagoa zen. Hiru gelaz gainera, psikomotrizitate eta informatika gela bana eskatu genuen, baina, dirudienez, Herriko Etxearen aurrekontuak ez du dena egiteko biderik eman. Ikastolak duen lekueremua, dagoeneko, beterik dugu, eta etorkizunari begira beste zerbait pentsatzen hasi beharko dugu”, esan zuen Miren Intxaustik, ikastolaren zuzendari berriak. Arantxa Elizaldek, orain arteko zuzendariak, bideratu zituen hiru gela berri egiteko egin behar diren gestioak.Ikastolako lehendakari Mikel Larraldek ere hitz egin zuen inaugurazio ekitaldian. Ikastola zabaldu zenean, hamar urtean 200 ikasle izatea zen jomuga, eta helburua lortu dela adierazi zuen.
19
iks KANTUAK ETA JOLASAK IKASTEKO DVDA MARRAZKI BIZIDUNEKIN
“Zazpi,buru bete bazpi” atera du Ikastolen Elkarteko Jokogintza sailak Ikastolen Elkarteko Jokogintza sailak 15 urte bete ditu,eta heldutasunaren eta esperientziaren froga moduan animazio lan bikain bat jarri du merkatuan:“Zazpi,buru bete bazpi”izeneko DVDa.Nerea Arregik,Jokogintza saileko arduradunak,adierazi zigunez,euskaraz kanpoan jolas egiteko kantuak eta jolasak proposatzen ditu lanak marrazki bizidunen bidez. Marrazkilariaren lana izugarria izan da, 150.000 irudi egin behar izan baititu hamar animazioak osatzeko. Olentzerori dagozkion material xume batzuk aurkeztuz abiatu zuten ibilbidea orain 15 urte, eta animazio lan ikusgarri bat eginez agertu dira orain gutxi. Bidean 47 joko didaktiko egin dituzte eta beste hainbat produktu dituzte katalogoan, horien artean 3 CD-ROM. Ahalegin horren helburua herri tradizioan oinarritutako baliabide didaktikoak eta ohiko joko didaktikoak euskaraz garatzea izan da. Azken lan honek hamar kantu eta hamar kanpo-jolas proposatzen ditu marrazki bizidunen bitartez. “Joko didaktikoen arloan pauso handiak ematen ari gara euskaraz, eta nolabaiteko normalizazio bat lortzen ari garela esan daiteke, baina kanpojolasetan oraindik erdarara jotzen dute haurrek, eta hutsune hori betetzera dator DVD hau. Labayru Ikastegiarekin batera argitaratu 20
genuen KATUEN TESTAMENTUA
saileko hamar herri kantu hartu ditugu eta sokasalto, eskujolas, lerrokako jolas, korruan ibiltzekoak eta beste hainbat jolas egiten jarri ditugu DVDko pertsonaiak marrazki bizidunen bidez. Labayru Ikastegiarekin batean argitaratu genuen liburuan deskribatu genituen kanpo-jolas horiek, baina liburua ez da euskarririk egokiena haurrak jolasak erabil ditzaten eta, marrazki bizidunekin DVDn ikusita, seguru gaude arrakasta gehiago izango dutela, lan hau erabat bisuala baita, haurra gai da-eta ikusten duenaz jabetzeko. Eredu erakargarriak eskaini nahi dizkiegu haur nahiz helduei, eta, era berean, motibazioan eragin nahi dugu”, esan zuen Nerea
Arregik, Jokogintza saileko arduradunak. Hamar kantu eta hamar jolas horiek elkartzeko hamar animazio lan egin behar izan dituzte DVDn, eta horrek sekulako lana eman die. “Hiru dimentsiotako irudiak egiteko programa erabili dut, plastilinaren itxura ematen duena. Lan egiteko era hurbilago dago txotxongiloetatik edo plastilinatik, irudietatik baino; pertsonaien eskeletoa egin behar da, ehundurak landu behar dira, modelatu, eszenatokia prestatu, argiztatu…Prestaketa lan izugarria du. Lanik zailena, edozein modutan, pertsonaien mugimendua musikarekin sinkronizatzea izan da. Pertsonaiak ez dira beren kabuz mugitzen, audioaren arabera baizik, dantzan ari balira bezala, eta horrek izugarri konplikatu du lana. Pertsonaia bakoitzak, txotxongiloa balitz bezala, barneikastola |*147|OTSAILA|2006
eskeleto bat du, gero mugitu ahal izateko, eta nik mugimendua eragin ahal izateko gorputzaren zati bakoitza aldatu behar dut. Urtebete osoko lana izan da”, esan zuen Mikel Louvelik, diseinua, errealizazioa eta animazioa egin duen marrazkilariak. 150.000 IRUDI DVDn zazpi pertsonaia erabili dituzte. Eustaki astotxoa lehendik ezaguna da Olentzerori dagozkion materialetan agertzen zelako. Beste seiak berriak dira: Txinpart errobota, Naia eta Maia bikiak, Tartalo begibakarra, Xaxa neskato afrikarra eta Txiki behi apala. “Ikastoletara animazio
DIEZ JUEGOS DE CALLE EN DVD Diez canciones de la serie “Katuen testamentua” han servido de base para presentar otros tantos juegos de calle en un DVD que ha exigido una ingente labor de animación,
zatiak bidali eta probak egin ditugunean, Txinpart errobotak izan du arrakastarik gehien, baina besteekin ere oso ondo identifikatzen dira haurrak”, esan zuen Nereak. Igor Tellituk egin du informatika lana. “150.000 irudi batu ditugu DVDn. Segundo bat osatzeko 25 behar dira, eta lanak 80 minutu irauten du. Nire lanik zailena informazio hori guztia kudeatzea izan da. DVD interaktiboa egin nahi genuen, gainera, menu desberdinak eskainiz”, esan zuen Igorrek. DVDn hamar kantu horien karaokea ere eskaintzen da, familia giroan kantatzeko egokia izan daitekeelako, eta baita hitzak ikasteko ere. “Jolasak egiterakoan buruz kantatu behar dituzte hitzak, eta hitzak ikasteko karaokea bitarteko ona zela
puesto que cada juego está representado en dibujos animados a través de siete personajes entre los que se encuentra Txinpart, un simpático robot que ya ha hecho innumerables amigos entre los más pequeños de las ikastolas. El DVD ha sido producido y editado por la
pentsatu genuen”, esan zuen Nereak. Izenburua “BAT, MATXIN PARRAT” kantutik hartua da, eta “BAZPI” hitzak zorrien arrautza adierazten du. “Zazpi pertsonaia erabili genituenez, bati protagonismoa eman beharrean, taldeari ematen dio izenburuak”, esan zuen Nereak. DVDa film bat bailitzan ikusten dute, bestalde, haur txikienek. “Ikastoletan egin ditugun proba horietan txikienek errobotaren filma jartzeko eskatzen zuten, zazpi pertsonaiak dantzan ikustea gustatu egiten baitzitzaien. Guk aurreikusten ez genuen erabilera da hori”, esan zuen Nerea Arregik. Aitor Furundarena, Bihotz Gorospe eta Dani Venegasek hartu dute parte musika grabazioan. iks
Federación de Ikastolas de Bizkaia y se titula “Zazpi, burua bete bazpi”.
DIX JEUX REGROUPÉS SUR UN DVD Dix chansons de la série “Katuen testamentua” ont
servi de base pour créer un DVD comprenant autant de jeux. Ce DVD a exigé un gros travail d’animation. En effet, chaque jeu est présenté sous forme de dessins animés dans lesquels prennent part sept personnages. Parmi eux , Txinpart, un sympathique robot qui s’est fait beaucoup d’amis
et notamment parmi les plus petits de l’ikastola. Le DVD a été produit et édité par la Fédération des Ikastola de Biscaye et s’intitule “Zazpi, burua bete bazpi”.
21
iks
Arkaitz Galvete
Patrizia Bilbao
K A E B E R T GAZTE
Euskal Autonomia Erkidegoan azken ikasturteko selektibitatean notarik altuena atera zuen ikaslea Patrizia Bilbao izan zen,Asti Leku Ikastolakoa,9.72rekin,eta zerrenda horretan hirugarren Xabier Araña geratu zen,Ordiziako Jakintza Ikastolakoa,9,69rekin.Lehena fisika ikasten ari da orain,Leioan,eta bigarrena arkitektura ikasten,Donostian.Biekin hitz egin dugu.Ikasle azkarrak izateaz gainera,gazte jatorrak direla ikusi dugu.Hirugarren bat aukeratu nahian Nafarroara jo dugu,Irunberri eta Zangotzako ikastoletara,orain bi urte Matematikako Olinpiadak irabazi zituen Arkaitz Galveteren bila.Leioan aurkitu dugu hori ere,Matematikako hirugarren ikasturtea egiten.
> > > > PAT R I Z I A B I L B A O “NOTA ONAK ATERATZEAK MENDEKOTASUNA SORTZEN DU” SELEKTIBITATEAN 9,72 ATERATZEKO 10 ATERA BEHAR DA IKASGAI GEHIENETAN, BAINA HORI NORMALTZAT JOTZEN DU PATRIZIAK. GORPUTZ ETA KIROL HEZKUNTZAN NOTA APALAGOA ATERATZEN OMEN ZUEN, BAITA HIZKUNTZAN ERE. BI DROGA OMEN DITU: NOTA ONAK ATERATZEA ETA MUSIKA. Zenbat zarete etxean? Ama eta biok bakarrik. Irakaslea omen da ama. UHUko irakaslea da Barakaldon, Meatze Ingeniaritzan. Kimikako Departamentuan egiten du lan. Noiz hasten da ikasle azkarra sentitzen? Ez dakit. Beti gustatu izan zait ikastea. Ikastolan oso ondo pasatzen nuen. Jakin-min handiko pertsona izan naiz beti. Gustura ikasten dut gauzak ikastea gustatzen zaidalako, ez beste ezergatik. Ikasgaiez aparte, era guztietako gauzak gustatzen zaizkit, musika eta antzerkia esate batera-
22
ko.Akordeoia jotzen dut eta antzerkia ikasten aritua naiz. Karrera hautatzea, beraz, asko kostatuko zitzaizun. Asko. Letrak, zientziak, artea…dena gustatzen zitzaidan. Hala ere, neure arloa aurkitu dudala uste dut. Baina beti egongo da ikasgairen bat bestea baino kutunagoa. Filosofia eta fisika izan dira nire kutunak. Uste dut bi arlo horiek badutela harremanik. Azken urteok ikasketetan zentratua bizi al dituzu? Jendeak hori uste du, baina nik ere azterketa aurreko egunean ikasten nuen gehiena. Orain, unibertsitatean, beste modu batera ari naiz ikasten. Beti izan naiz, gainera, musikazalea, baita antzerkizalea ere. Badira hamar urte akordeoia jotzen dudala, eta gitarra ere pixka bat jo izan dut. Ikastolatik kanpo, gainera, ingelesa eta frantsesa landu ditut. Kirolik ez al duzu egin? Urte batean tenisean jokatu nuen, baina ez nuen jarraitu. Nola lortzen duzu ikasketa maila hori? Non dago sekretua? Alde batetik erraztasuna dut, bestela ezingo nuke. Baina motibazioa da garrantzizkoena. Nota onak ateratzeak mendekotasuna sortzen du. Droga moduko zerbait bihur-
tzen da. Hori da nire mendekotasuna;, hori eta musika. Gau batean gaupasa irten eta kontatu al diozu inori selektibitatean onena izan zinela? Behin batean hauxe gertatu zitzaidan: Gernikako festetara joan eta bertako mutil batzuekin nengoela nire lagun batek, inpresionatzeko edo, selektibitateko espedienterik onena nik nuela kontatu zien, eta han zegoen mutil batek bera bigarrena izan zela esan zuen, eta halaxe zen. Medikuntza ikasten ari da. Pozik al zaude unibertsitatean? Ezagutzen nuen. Txikitan amarekin etorri ohi nintzen. Giroa gustatzen zait. Atzo, esate baterako, jantokian erlijioari buruz eztabaidan aritu ginen. Interes bertsuak dituen jendea bildu ginen. Fisikari buruzko gauzak etengabe irakurtzen ari naiz. Oraintxe ari naiz ingelesez liburu bat irakurtzen, udan EEBBetan erosi nuen liburu lodi bat da. Zer irtenbide ditu fisikak? Lanean pentsatuz hasi izan banintz, ingeniaritza ikasiko nuen. Ahal izanez gero, ikerketan lan egitea gustatuko litzaidake, baina irakaskuntza ere gustatzen zait. Amak esaten dit irakasle onak, pixka bat, aktore ere izan behar duela, eta horretan asmatuko nuke.• ikastola |*155ABENDUA/2006
Xabier Araña
>>>>ARKAITZ GALVETE “IKASTOLAKO IRAKASLEAK MATEMATIKARAKO GRINA AREAGOTU EGIN ZIDAN” IRUNBERRIKOA DA, IKASTOLA ZAHARREAN IBILITAKOA. MATEMATIKAKO OLINPIADAN IRABAZLE GERATU ZEN ORAIN HIRU URTE. ORAIN LEIOAN ARI DA ARLO HORRETAKO HIRUGARREN IKASTURTEA EGITEN.
>>>>XABIER ARAÑA “LAN EGINEZ ERE GERORA IKASTEN JARRAITU NAHI NUKE” HIRUGARREN GERATU ZEN ESPEDIENTE ONENEN EAEKO ZERRENDAN, 9,69 NOTAREKIN. ORDIZIAR,RA DA ETA 18 URTE DITU. JAKINTZA IKASTOLAKO IKASLEA. IKASTOLAZ OROITZAPEN POLITAK DITU. ARKITEKTURA IKASTEN ARI DA DONOSTIAN, ETA NABARI ZAIO POZIK ARI DELA. DENA DELA, LEHEN ASTEAN HIRU ALDIZ ENTRENATZEN ZEN ATLETISMOA EGITEN; ORAIN, ALDIZ, ASTEAN BEHIN BAKARRIK. ARREBA BAT DU ETXEAN LAU URTE GAZTEAGOA, ETA HARI ETXEKO LANAK EGITEN LAGUNTZEKO DENBORA IZATEN OMEN DU. Zer moduzko irakasleak aurkitu dituzu unibertsitatean? Unibertsitatera joan naizenean ohartu naiz ikastolan zer irakasle onak genituen. Askoz ere hurbilago genituen eta harreman estuagoa genuen haiekin. Unibertsitateko irakasleak askoz gutxiago kezkatzen dira ikasleen arazoez. Unibertsitatean ikastolan baino ordu gutxiago egiten omen da lan. Ez da gure kasua. Arkitekturan astean bi egunetan 10 ordu pasatzen ditugu klasean. Ez dut esango klase gogorrak direnik, baina 08:30etik 14:30era egiten dugu lan
goizetan, eta 15:30etik 19:30era arratsaldeetan. Beste egunetan goizetan bakarrik izaten ditugu klaseak. Horrezaz aparte, marrazketa artistikoa ikasten dut. Esaten dute arkitektura arte ederren eta teknikaren uztarketa dela. Nik artistikoagoa izango zela espero nuen, baina arteari buruzko ikuspegi arrazional bat ematen dute. Artearen eta teknikaren arteko nahasketa dela esan daiteke, edo arte arrazional bat. Zenbat ikasgaitan atera duzu 10 etengabe? Etengabe inon ez. Ikastolan nenbilenean arlo gehienetan inguruan ibiltzen nintzen, 9,5etik 10era bitartean. Hori zer da, erraztasuna gehi lana? Nik ez dut ezer berezkorik. Ez dut gaitasun berezirik. Kontua da lan egitea eta ikasteko ohitura hartzea. Gozatu ere egingo duzu ikasten, ezta? Gauzak ateratzen direla ikusita gozatu egiten da, eta ikasten duzun hori aplikagarri dela ikusita ere bai. Niri ikastea bera asko gustatzen zait, eta halako batean lanean hasten naizenean ikasten jarraitu nahi nuke. Noiz hasten zarete arkitekturan proiektu jakin batzuk egiten? Hasi gara dagoeneko. Gehiena gustatzen zaidan ikasgaia da. Etxe barruko proiektu batzuk lantzen aritu gara, eta, orain, Donostiako parke batean egoteko leku bat diseinatzen ari gara. Zer lanbide dute gurasoek? Aita elektrizista da eta ama administraria. Gustatuko al litzaizuke gerora irakaslea izatea? Irakasle izateko komunikatzen jakin behar da, eta ez naiz horretan oso ona.•
Noiztik izan duzu matematikarako zaletasuna? Txikitandik gustatu izan zaizkit. DBH bukatzerako banekien erraztasun handia nuela. Hamabi urterekin Zangozako ikastolara joan ginenean, hango matematikako irakasleak gogoa are handitu zidan. Oso arin eta gustagarri ematen zituen matematikak. Zer atsegin aurkitzen diozu matematikari? Karrera gustatzen zaizulako aukeratzen duzu. Hori garbi dago. Bestela, lanerako prest egon arren, ez duzu ezer egingo. Buruketak erronka moduan hartzen ditugu eta horiek gainditzeak atsegin ematen du. Atsegin intelektuala, noski. Demagun etxean asperturik zaudela: inoiz hasi al zara, denbora-pasa, matematikako buruketak egiten? Askotan gertatu zait interneten dauden orrialderen batean sartu eta buruketak egiten denbora-pasa aritzea. Ez dut esango ikasten ari naizenean jartzen dudan ardura bera jartzen dudanik, baina buruari buelta batzuk ematea gustatzen zait. Unibertsitatean nolako irakasleak aurkitu dituzu? Nik uste nuen baino hobeak. Ez dago jeniorik, jende normala da, baina materia jakin badakite, eta esplikatzen ere bai. Ezin zaie gehiago eskatu. Lehen bi ikasturteak euskaraz egin ditugu, eta hirugarren mailan ikasgai batzuk gaztelaniaz ematen hasi gara. Zer lanbide ditu matematikari batek? Bosgarren ikasturtean hasiko naiz horrezaz pentsatzen. Irakaskuntzan daude irtenbide gehienak, baina, esaten dute, enpresetan ere hasi direla batzuk lan programazioan. Irakasle moduan ere irudikatzen dut neure burua. Matematikak oso atsegingarri gerta daitezke. Programak eskatzen duen guztia ikasleei buruan sartzea da arazoa. Etxean inori irakasten al diozu? Arreba Batxilergoa bukatzen ari da, eta tarteka laguntzen diot buruketak egiten. Matematikaz aparte zer zaletasun duzu? Musika arloan ikasturte batzuk egin nituen Iruñeko Kontserbatorioan. Saxofoia jotzen nuen. Zortzi urte eman nituen. Bisitatu al duzu herriko ikastola berria? Inaugurazioan izan nintzen. Asteburuetan joaten naiz herrira. Orain benetako ikastola bat da. Gurea oso bitxia zen. Pasiloan genituen liburutegia eta informatika gela. ikastola
23