"Ikastola" aldizkaria: 157.zenb. - ekaina

Page 1

iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:43

Página 1

egitaSmoen berri :

XIV. Jardunaldi Pedagogikoak Iruñean

www.ikastola.net -157 ekaina 2007

Ikastolak, Lanbide Heziketaren erronkari erantzunez ARGANTZONEK, 39 ikasleko ikastolak, antolatu du Araba Euskaraz HIRUREHUN GAZTETIK GORA atera dira Aisiolatik begirale tituluarekin SAN BENITO IKASTOLAK hiru sari irabazi ditu Kosmodisea proiektuan LADIX LANOUGUERE: “Seaskan badago eskubideen kultura bat” IÑIGO ARITZA IKASTOLA Haur Eskola berria egiten hastera doa


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

21:43

P谩gina 2


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

6/6/07

12:31

P谩gina 3

iks

MAIATZAREN 15A NEKAZARIEN EGUNA OHI DA, SAN ISIDRO, baina zenbait ikastolatako orientatzaile, zuzendari eta ikasketa-buru industrigintzaren zirrikituak zuzenean ezagutzeko hitzorduan bildu ziren, Zarautzeko Oteitza Lizeo Politeknikoa, Lanbide Heziketako ikastola gutxi horietako bat, bisitatuaz. Lanbide Heziketa ikastolen hedadurarako arlo estrategikotzat jo da mugimenduko goi mailako gogoetetan, baina ideia horren garrantzia sozializatu gabe, barneratu barik, dago ikastola bakoitzeko profesionalen artean. Sozializazio horretarako politika orokorraren baitan, ikastola taldean diren Lanbide Heziketako zentroak bertatik bertara ezagutzeko aukerak sustatzea da neurrietako bat. Horretan jardun genuen aipatutako bisitan.

)

3 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

21:43

P谩gina 4

tornoa, fresadora, elektroerosioko makina, rektifikadora tangentziala, neurtzeko tridimensionala, perfilen proiektorea,

ZAN ERE, ikastoletatik, batxilergora eta gero unibertsitatera bideratu izan ohi dira ikasleak. Erronka galanta orain arteko ibilbidean. Eragin ukaezina izan duena batxilergoaren euskalduntzean, baita ere unibertsitatearenean, ikasleak euskarazko formakuntza eskatuaz iritsi baitira horietara. Baina ez da izan gure ikasleriatik ehuneko altu batek hautatu duen aukera bere heziketaren ibilbide modura. Beste modu batez esanda, gure ikasleetatik ehuneko altu hori ikasketak euskaraz jarraitzeko aukerarik gabe uzten

I 4 157*IKASTOLA ekaina 2007

ditugu. Ehuneko horietatik ez guztiak, egia esan, euskaraz irakasten duten zentro gutxi batzuk ere bai baitaude.

eskaintza osatu beharra zegoen. Ikastolen bokazio sozialari ere zor zitzaion historikoki gizarteak bigarren mailako ikasketatzat hartzen zituen arlo IKASLE HORIEKIN ZORRETAN GINEN horretan, oraindik ere bai, ikurtzat Adierazgarria da arestian aipatutako daukagun kalitatearen aldetik ekarpena ehuneko hori bera zehazteko neurketarik egitea. Horra hor erronka berria. egin ere ez dugula, geure burua Gu geu ere eguneratu beharrean neurketa objektiboetara emana ginen hain barneratua daukagun daukagunean. Beraz, ez dugu neurtu europartasunean. Alemanian, oraindik gure geletan derrigorrezko Erbeheretan eta Erresuma Batuan hezkuntza amaitzean zenbatek hartzen esaterako, derrigorrezko bigarren duen Unibertsitaterako bidea eta hezkuntzaren ondoren ikasleria zenbatek LHrakoa. gehienak Lanbide Heziketaren bidea Ikasle kopuru horrekin zorretan hartzen du, ez unibertsitatearena. ginen, beraz. Alegia, derrigorrrezko Hauek eta beste zenbait esan zituen bigarren hezkuntzaren ondorenerako Jose Luis Sukiak, Ikastolen Elkartea-


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

iks

6/6/07

12:31

P谩gina 5

LANBIDE HEZIKETA

PARTAIDEko zuzendariak, bisitako hitzaldi laburren txandan. Horiek dira izan ere ikastolen erakundeetako goi mailako gogoeten emaitzak, baina, lehen esan bezala, ikastoletako erabakiguneetan, profesionaletan zein sozietarioetan, oraindik ere behar bezala txertatu gabeak. HATZA ZAURIAN

Adibiderako, hona hemen pasarte adierazgarri bat. Ikastoletako zuzendariei eskatu zitzaien aldez aurretik jakinarazteko bere zentrotik bisitara norbait joango zen edo ez. Erantzunen artean zuzendari batek adierazi zuen bere ikastolatik ez zela inor joango, bertan ez dutelako LHko proiekturik. Hatza zaurietako batean sartu zuen. Ia pentsaezina da ikastola bakoitzak bere LH proiektu propioa lantzeko aukera, bakarren bat badago ere, Arizmendi kasu. LHrako azpiegituren kosteak alde batetik, eta espezialitateen ugaritasunak bestetik, halabeharrez eskatzen dituzte ikasle kontzentrazioak. Horratx zergaitik

Ez dugu neurtu oraindik gure geletan derrigorrezko hezkuntza amaitzean zenbatek hartzen duen unibertsitaterako bidea eta zenbatek LHrakoa. Ikastolen bokazio sozialari ere zor zitzaion gizarteak bigarren mailako ikasketatzat hartzen duen LHn ikurtzat daukagun kalitatearen aldetik ekarpen euskalduna egitea.

ikastola desberdinen artean sortutako proiektuak behar diren, LHri ikastola ereduaren aldetik aukeraren bat ematekotan. Eta badira. Oteitza Lizeo Politeknikoa da horietako bat. Zarautzen kokatuta, bertako Salbatore Mitxelena ikastolak, Oriokoak eta Antonianoen ikastetxeak sortutako proiektua da. Hiruen artean osatutako fundazio batek dauka titulartasuna, eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko bazkide berria da. Tiro bakarrarekin bi txori harrapatzen dituzte, Batxilergoa eta LH ematen baitira bertan. Baina entitate berria izanik ere, urte askotako esperientziaren sustrai sendoa daukan proiektua da, Zarauzko Antonianoek LHrako zeukaten zentroaren esperientzia luze eta aberatsean (1946an sortu zenetik izan da abian orain arte). LH IKASTOLEN MAPA

Berez, ikastolen LH mapa eraikiz joateko hiru bide aurreikusten dira. Bat

5 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

iks

6/6/07

12:31

Página 6

LANBIDE HEZIKETA

da ikastolen baliabide hutsekin zerotik zentro berriak sortzea. Beste bat da Lanbide Heziketan esperientzia eta prestigio handikoak diren zentroekin aliantza estrategikoak lantzea. Hirugarren bat litzateke jada LHn bere kasa talderik gabe ari diren zentroei baldintza batzuetan ikastolen mugimenduan baitaratzeko aukera ematea. Hiru bide horiek jorratzen ari dira orain arte, arrakasta nabarmenaz. Baina bada arestian aipatutako hatzak ukituta minberatzen den zaurian beste aipamen bat egin beharra. Alegia, aldatu beharra LH ikasleen joeraz gizartean itsatsita dagoen kultura, zeinen arabera normaltzat hartzen den ikasleak desplazamendu handiak egitea, nahi dituen ikasketa unibertsitarioak burutzeko, horretarako beharko lukeen unibertsitatera iristeko, baina ez gauza bera egiteko burutu beharreko ikasketak LH-koak direnean. Kultura hau aldatuz joateko ekimenak hartu beharko dira, beraz, eta agian horrekin batera desplazamendu horiek gauzatu ahal izateko azpiegiturak egokitzen, egonaldi luzeetarako egoitzak eskura jarriaz eta abar. Baina jakin beharko

Ikastola desberdinen artean sortutako proiektu bateratuak behar dira, LHri ikastola ereduaren aldetik aukeraren bat ematekotan.

dugu herrialde bakoitzean zentro gutxi batzuk izango ditugula, eta horietara bideratu beharko ditugula gure ikastoletako balizko ikasleak LH ikastola ereduan jarrai dezaten. Hauxe da datorkiguna. Hobe dugu irizpide hauetara lehenbailehen gerturatzea.•

Urtez urtez, LHko ikastola gehiago Gipuzkoako hamalau ikastolatako eta Bizkaiko bateko ordezkariak bildu ziren, bisitaren deiari erantzunez, nahiz eta hau Partaideko ikastola guztietara zabaldu. Etxe barruan proselitismo lan handia geratzen da, ikusten denez. Sei dira gaur egun Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastolen elkarteetan bazkidetutako Lanbide Heziketako zentroak. Bi Bizkaian eta lau Gipuzkoan. Bi herrialde hauetan hasi dira alor honetako lehen urratsak, besteetara ere zabalduz joateko asmoz. Ibar Ezkerra eta Ibaizabal dira Bizkaian, Portugaleten bat eta Durangon bestea; Arizmendi ikastola, Barandiaran Lizeoa, Inmakulada ikastetxea eta Oteitza Lizeo politeknikoa Gipuzkoan. Horietako bakoitzak bere eskaintza propioa egiten du eta zehatzmehatz ikus daiteke “Ikastola” webgunean (www.ikastola.net) sartu eta dagokion lotura eginez.

F OR MACIÓ N PROFESIONAL San Isidro, 15 de mayo, tradicionalmente el día de los agricultores fue la fecha elegida por los orientadores y directores para visitar una de las raras ikastolas que imparten formación profesional, el liceo politécnico Oteitza de Zarauz. Pudieron a través de esta visita acercarse al mundo de la industria, mundo que aun resulta lejano al espíritu de nuestros profesionales que a pesar de ver la necesidad de FP, no termina de cuajar. Es por ello que este tipo de visitas son importantes para conocer de cerca estos centros que ya forman parte del mundo de las ikastolas.

6 157*IKASTOLA ekaina 2007

Eguneratu beharrean ginen europartasunean: Alemanian, Erbeheretan eta Erresuma Batuan ikasleria gehienak LHren bidea hartzen du, ez unibertsitatearena.

Normaltzat hartzen da ikasleak desplazamendu handiak egitea, nahi dituen ikasketa unibertsitarioak burutzeko, baina ez gauza bera LHko ikasketak egiteko

F O R M AT I O N P R O F E S S I O N N E L L E AU X I K A S T O L A Le 15 mai (San Isidro), qui est traditionnellement le jour des agriculteurs, certains conseillers d’orientation et directeurs d’ikastola ont visité l’une des rares ikastola dispensant un enseignement professionnel, le lycée polytechnique de Zarautz. Ils ont pu ainsi avoir un aperçu du monde de l’industrie. Les responsables du mouvement ikastola misent beaucoup sur le développement de l’enseignement professionnel mais cet axe stratégique pour le développement du réseau n’est pas encore bien ancré dans les esprits des professionnels des ikastola. Une des mesures de la politique de reconnaissance et de développement de la formation professionnelle est l’organisation de visites des établissements proposant ce type d’enseignement.


n:

n k

iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

21:44

P谩gina 7


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

22:20

Página 8

www.arabaeuskaraz.net

Argantzonek, 39 ikasleko ikastolak, antolatu du

ARABA

3uskaraz

EKAINAREN 17an EGINGO DUTE, Gaztela Leongo administraziopean badago ere, arabarrak sentitzen direlako eta heziketa euskaraz nahi dutelako. Argantzongo ikastolan 39 ikasle dira. Ikasle zaharrenak 6 urte beteko ditu laster, eta gazteenak, berriz, urte eta erdi. Hain ikastola txikia izaki, bertako guraso eta irakasleek, egoerak behartuta, lagunak eta ezagunak mobilizatuko dituzte ekainaren 17an beren bigarren Araba Euskaraz egiteko. Era berean, ezin aipatu gabe utzi bestelako laguntza ere behar beharrezkoa zaiela. Ikastola txikia izatea ez da duten arazo bakarra; larriagoak dira Gaztela-Leongo administrazioaren azpian egoteak sortzen dituenak, baina horiei ere aurre egiteko prest daude.

ARGANTZON Gasteizko mugan, hiriburutik 18 kilometrotara dago, euskararen sehaska bilakatu den IruñaVeleiatik gertu, baina Gaztelakoa da administrazioz eta Burgos urrun geratzen zaio, 94 kilometrotara. “Orain hamar urte, ikastola bat irekitzeko aukera aztertzen hasi ziren. 2001.urtean <hazteko erein> lemapean egin zen Araba Euskaraz, eta 2003ko

8 157*IKASTOLA ekaina 2007

urrian zabaldu genuen. Hamaika haur eta bi irakaslerekin hasi ginen. Orain 39 ikasle eta lau irakasle ditugu. Bien bitartean eraikin berria ere jaso dugu. Baina, arazo administratiboak lehenean daude edo okerrago.

Ikastolak bizia eman dio herriari eta ilusioa sortu du, baina arazo larriekin aurkitzen gara, izan ere 0-6 urte bitarteko eskola da, eta haurren etorkizuna ez dago bermatua. Derrigorrezko hezkuntza hastean herritik atera behar dutenez, gaur egungo hezkuntzan 6 urteko haurrak batera eskolaratzea ez da batere erraza. Bestetik, zoritxarrez, ikastola sortu


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:47

Página 9

zenetik lau urte pasa badira ere, zentroaren biabilitate ekonomikoa ez dago bermatua”, kontatu zigun Ekaitz Lotina ikastolako zuzendariak. “Eskizofrenikoa da: bihotzez betidanik sentitzen dira arabarrak, baina administrazioz Gaztelakoak dira. XII. mendetik dator kontua, ordukoa baita konderria. XIX. mende hasieran probintziak osatu zirenean, Arabatik kanpo utzi zuten, nahiz eta bertako bizilagun gehienak arabar sentitzen ziren. Egoera horrek mila arazo sortzen ditu, nabarmenenak osasunaren eta hezkuntzaren arloan. “ GARENAREN JOSTUN ”

Argantzongo ikastolak 360.607 euroko inbertsioak egin ditu eraikin berrian. Hiru ikasgela, jangela, irakasleen gela eta jolasleku txiki baina estali bat atera ditu barruan. Oso gertu du Udalak

utzitako gela, eta jolasleku bateratuak erabiltzen dituzte. Bertara doan bisitariak hor aurkituko ditu haurrekin lanean Ekaitz Lotinaz gainera, Itziar Mateos, Saioa Urizar eta Susana Cabello. Eraikin berriaren zati handi bat, ordea, oraindik ordaindu gabe dute. “Aurtengo Araba Euskarazek euskaltzaleei gogoratu nahi die zoritxarrez hau ez dela oraindik Euskal Herria. Askok uste dute, gainera, Trebiñuko konderria lurralde arras txikia dela, baina ez da horrela, 200 kilometro koadro baino gehiago neurtzen baititu. Orain dela gutxi egin genuen bilera batean alkateak zioen askok mapari begiratu eta Gasteiztik hegoaldera laku bat dagoela pentsatzen dutela. Ez da lakurik hemen, Trebiñuko konderria baizik. Era berean garbi utzi nahi dugu helburu ekonomikoa ere baduela aurtengo edizioak, eta bilduko

den dirua, maileguak arintzeko erabiliko dela”, jarraitu zuen Anjel Olaldek, Araba Euskarazko koordinatzaileak. Arabako Ikastolen Elkartean bertsolaritza koordinatzen duen Julen Zulaika bertsolariak asmatutakoa da aurtengo leloa: “GARENAREN JOSTUN”. “Garena” horrek arabarrak eta euskaldunak direla adierazi nahi du, eta “jostun”ak, berriz, Trebiñu Euskararen Herriari josteko ahaleginak egingo dituztela. Gasteiztik Madrilera doan N-1 errepidean dago herria. “333. kilometroa zegoen hemen. Aspaldiko errepide zaharra guztiz berriturik dago. Errepideekin, beraz, ez da arazorik egongo Araba Euskaraz-era etortzeko; gainera, tren bereziak ere etengabe ibiliko dira Gasteiztik joan-etorrian goizeko bederatziak eta laurdenetan hasita”, esan zuen Anjelek. Gorka Muelak, ikastolako batzordeko kideak esan zigunez “gutxi gara, baina sekulako borondatea eta ilusioa dugu. Bakoitzak bere koadrilakoekin eta ezagunekin hitz egin dugu eta horrela ari gara taldeak osatzen. Antolakuntzako taldeak bertako jendearekin osatu ditugu, baina egunean lan egiteko ez dugu kanpoko jendea ekartzea beste erremediorik. Araba Euskaraz egunerako, Arabako ikastolen kolaborazioa izango dugu, baina aurreko astean egin behar diren muntaietarako laguntza beharko dugu nahiz, eta bertoko lagun batzuk egunak libre hartu dituzten”.•

9 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

21:47

P谩gina 10

Hirurehun gaztetik gora atera dira Aisiolatik begirale tituluarekin Datorren ikasturtean zuzendari titulua bideratzen hasiko dira ORAIN DELA ZAZPI URTE JARRI ZUEN MARTXAN BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEAK AISIALDIKO BEGIRALEAK FORMATZEKO ESKOLA. Bertatik dagoeneko 300 gaztetik gora igaro dira, eta datorren ikasturtean, begirale tituluaz gainera, zuzendari tituluak bideratzen hasiko dira. Udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan, autobusetan, ikas bidaietan, ludoteketan eta aisialdiko taldeetan lan egiteko balio du haur eta gazteen aisialdirako begirale agiriak, besteak beste.

10 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:59

Página 11

“IKASTOLEN ELKARTEAK HEZIKETARI BURUZ DUEN ARDURA EZ DA GELA BARRUAN, HEZKUNTZA FORMALAREN EREMUAN, BUKATZEN. Aisialdiak ere gero eta garrantzia handiagoa du gaurko gizartean, eta hutsune hori betetzeko sortu genuen Aisiola. Hortik aisialdiko begiraleak ateratzen dira, eta hurrengo ikasturteetan aisialdiko zuzendariak aterako dira, beren titulazio ofizialarekin. Aisialdiaren esparrua gero eta zabalagoa da, baita ikastola barruan ere, orduz kanpoko ekintzetan esate baterako, baina baita ikastolatik kanpo ere. Hor sekulako erronka daukagu eta horri erantzutera dator proiektu hau”, esan zuen Manu Aurrekoetxeak, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendariak. Ikastolen ereduaren barruan aisialdiari buruzko hausnarketa bat ere ekarri du Aisiolak. “Orain zortzi urte jaio ginen, eta bost urte eman genituen EDErekin elkarlanean; jadanik badira bi urte Aisiola bere kabuz titulazio ofiziala ematen hasi zela. Formazio ikastaroak ematen ditugu eta horien barruan ikastolak zer diren, gure eredua zein den eta elkartearen berri ematen dugu beste hainbat edukirekin batean”, jarraitu zuen Aurrekoetxeak. Titulazioak ikasketak burutzen ari diren gazteei trebakuntza osagarri eta lan aukera bat eskaintzen die. Irailean zortzigarren promozioa sartuko da ikastaro hauetan. “Bi

ikasturtetan banatzen dugu promozio baten formazioa —esan zuen Oihana Zuberok— eta barnetegi moduan egiten da ikastaroaren lehen atala, asteburuetan, elkarbizitza lantzeko eta talde lanean ohitzeko barnetegiak aukera gehiago ematen dituela uste dugulako. Talde giro ona lortzen bada, emaitzak ere askoz hobeak izaten dira. Edukiak monografikoen bidez ere lantzen dira. Guk lau aukera ematen dizkiegu ikasleei,

eta haiek hiru hartu behar dituzte. Hiru horietako bat derrigorrezkoa izaten da, lehen sorospenena. Aukerakoen artean, aurtengo ikasturtean, antzerkiari buruzko monografikoa, lankidetza jolasena, birziklaiarena edo euskal soin jarduerena eskaini zaizkie. Gure ikastaroetan beti agertzen da ikastolen izaeraren berri baina, Manuk esan duen bezala, monografiko berezi bat ematen zaie ikastolen historiaz, izaeraz eta antolakuntzaz, Ikastolen Elkartetik sortutako proiektua delako eta lana ere ikastolako ikasleekin egin beharko dutelako”.

Lehen ikasturtean bost asteburu egiten dira barnetegian eta beste lau monografikoak burutzeko; bigarren ikasturtean sei larunbat egiten dituzte eta 150 orduko praktikak. Unibertsitateko aukera askeko kredituekin baliokidetu daiteke agiri hau. Aisiolan matrikulatzeko bi baldintza bete behar dira: 18 urte beteta eta euskaldunak izatea. Ikastola desberdinetan burutzen dira ikastaroak. Orain arte nagusiki Bizkaiko eta Arabako gazteak izan badira ere Aisolako ikasleak, Euskal Herri osoko gazteei zabaldua dago. “Ikastoletara zabaltzen dugu deialdia, eta matrikulazioaren zati handi bat gure ikasleak edo ikasle ohiak dira. Ikasketa batzuk badaude lan honekin harreman estuagoa dutenak. Irakasle Eskolatik, esaterako, jende asko etortzen da. Energia izugarria eskatzen duen lana da. Nik esaten dudan moduan, ehuneko berrehunean egon behar duzu, ezin duzu egun txar bat eduki, baina aldi berean oso esker oneko lana da eta baliabide pertsonalak garatzeko aukera izugarria ematen duena. Bestalde, hau ere esan behar da, titulazio honek ikastolaz kanpo lan egiteko ere aukerak ematen ditu, udaletan esate baterako. Gero eta profesionaltasun gehiago eskatzen den esparrua da”. Irailaren 14a baino lehen eman behar da izena BIEn (Aoiz plaza. 1-4. 48015 Bilbo). Informazio gehiago www.bieikastola.net-en.•

11 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:47

Página 12

San Benito ikastolak hiru sari irabazi ditu Kosmodisea proiektuan

GIPUZKOAKO 42 IKASTETXEK (114 laguntzaile-irakaslek eta 1.300 ikaslek) hartu dute parte Gipuzkoako Foru Aldunditik bultzatuta ikasturtean zehar garatu duten Kosmodisea proiektuan. Apirilaren 26an egin zuten Kursaalgo entzutegian sari banaketa, eta Lazkaoko San Benito ikastolak hiru sari eraman zituen. JON MIKEL GALPARSORO San Benito ikastolako LHko irakasle eta ikasketa burua da, etapa horretan Informatika ematen du eta ikastetxeko IKT taldeko kide ere bada. “IKT taldean aztertu genuen Foru Aldundiaren proposamena, eta hor lantzen ziren zenbait gai LHn lantzen zirenak zirela ikusi genuen; horiek horrela, Informatikan ikasten genuenari irtenbide praktiko bat emateko ere aukera polita izan zitekeela erabaki genuen”, esan zuen Jon Mikelek.

12 157*IKASTOLA ekaina 2007

Landu beharreko gaiak aukeratzeko “ideia jasa” bat egin omen zuten proiektuaren arduradunek Internet bidez Kosmodisearen orrian, eta IKTak zein ingurumena lotzen zituen gaiak aukeratzen joan ziren. “ Gure ideia bat atera zen ‘ideia jasa’ horretan irabazle: ‘autoaren gehiegizko erabilera eta horrek sortzen dituen kalteak’. Behin gaia aukeratuta, lau lan egin behar izan ditugu lau fasetan banatuta: lehenik audio bat sortu behar zen, irratsaio bat egin eta blog batean zintzilikatu; bigarrenik, argazki muntaia bat egin

genuen eta hori ere blog-ean jarri; power point bat egin genuen ondoren gai beraren inguruan eta, azkenik, bideo digital bat. Talde lanerako wiki baten aukera uzten zuten, eta hori guztia


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:48

Página 13

taldean ebaluatu da, guk besteenak ebaluatu ditugun bezalaxe, besteek gurea juzkatu baitute, eta guk geuk taldean lan egiteko izan dugun eraren autoebaluazioa ere burutu dugu”, jarraitu zuen Jon Mikel Galparsorok. Azaroan hasi ziren lanean, eta apirilean proiektua bukatu zen arte www.komodisea.net helbidean izan dira ikusgai lan guztiok. “Ikastolako geure orrian, www.sanbenitoikastola.net helbidean, jarri ditugu orain, Kosmodiseako lanak atalean. Proiektuaren helburua gazteen artean kultura digitala indartzeaz gainera, kultura ekintzaileari dagozkion baloreak sustatzea zen, hala nola, sormena, ekimena, malgutasuna, analisirako gaitasuna, lidergoa, gatazkei aurre egiteko ahalmena, kritikarako gaitasuna eta beste hainbat. “Baliabide onak jarri dituzte. Proiektuak berak ‘kontrol dorrea’ deitzen zioten aholkularitza bat zuen, eta edozein arazo tekniko genuelarik ere laguntza eman digute. Gure ikasleak oso ondo moldatu dira, gaia ere gustukoa zutelako”, jarraitu zuen Jon Mikelek. Irakasle honek oso gustuko gaia omen du ingurumena. “Agenda 21ean ere sartuta gaude, eta lehendik ere erabili izan ditugu antzeko gaiak. Gu herri txiki bat izanik ere, ikastolako irteera eta sarreretan sekulako auto pilaketak sortzen ditugu, eta egoera horri irtenbideren bat aurkitzeko saioak egin izan ditugu gela barruan. Ikasleei asko gustatzen zaiena irakasleei egur pixka bat ematea da, eta

oso gogor kritikatu izan gaituzte auto banatan etortzeagatik, esate baterako. Irratsaioa egiteko orduan, adibidez, 2200. urtean Lazkaon arazo hori nolakoa izango den irudikatu zuten, beti ere bi hipotesiren arabera: egoera katastrofiko bat batetik eta kontrakoa bestetik, behar diren neurriak hartu direlako, egoera jasangarriagoa bat alegia. Horretarako udal teknikariekin, udaltzainekin eta beste hainbat jenderekin elkarrizketak egin zituzten. Gai beraz aritu dira beste lanetan ere, baina bakoitzean zerbait ezberdina eginez; batean kanpaina bat diseinatu dute eta hurrengoan kanpaina horretarako iragarki bat egin dute. Bideoan, esaterako, irakasleak autoa hartzera goaz eta ikasleak etortzen zaizkigu autobusa hartzeko arrazoiak emanez”, jarraitu zuen San Benitoko irakasleak. “Talde lana bultzatzen duen proiektua izan da. Gela barruan talde txikiak osatu genituen. Batek irratsaiorako gidoia idatzi zuen, besteak elkarrizketak lotu zituen, beste bat sartu beharreko musikaz arduratu zen eta hurrengoak grabatu egiten zuen. Taldeen funtzionamenduak ematen zidan beldur pixka bat, baina oso ondo moldatu dira eta denak inplikatu dira proiektuan. Ikasle bakoitzak bere pasahitza zuen webean, foroetan edo wikian lan egiteko. Gabonetatik apirilera bitarte lan asko egin dute. Gure arazo nagusiak lanen neurriaren aldetik etorri dira; teknikoek lagundu ziguten moztu eta kalitatea jaitsiz webean zintzilikatzen ”, esan zuen Jon Mikelek.•

Bazkide berria GIEn Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko Talde Bateragileak, bere azken bileran, TOLOSAKO INMAKULADA IKASTETXEA GIEren bazkideen artean onartzea erabaki zuen. Badira zenbait urte GIE eta Tolosako ikastetxea harremanetan zeudela, eta hartutako erabakiak mesedeak biei ekarriko dizkiela uste dute elkarteko arduradunek. Inmakulada Lanbide Heziketan espezializatutako ikastetxea da eta bertan ematen den Osasun Zainketarekin lotutako zenbait espezialitate erreferente bihurtu dira Euskal Herrian. Gaur egun 360 ikasle inguru ditu. Horietatik 260 heziketa arautuan ari dira eta 100 inguru heziketa ez-arautuan.

13 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:48

Página 14

Ladix Lanouguere Arrosagarai Seaskako Integrazio Batzordeko lehendakaria

“Seaskan badago eskubideen kultura bat” ZORTZI URTE DIRA SEASKAKO GURASOEK ahalmen urriko haurrak eskolatzeko Integrazio Batzorde bat osatu eta haur horien premiei erantzuteko lanean hasi zirela. Aurrerapauso handiak egin dituzte, baina oraindik Seaskak berak ordaindu behar du haur horiek eskolatzeak sortzen dituen kostuen zati handi bat. Batzordeko lehendakariarekin hitz egin genuen.

SEASKAK sentiberatasun berezia al du arlo honetan?

Sentiberatasuna badago beste sareetan ere, baina Seaskan beharbada badago beste sareetan ez dagoen kultura bat, halabeharrari aurre egiteko ohitura bat, gauzak diren bezala ez onartzeko kultura bat, eskubideen alde aritzeko kultura bat. Egia da guk egiten dugun lana ez dela egiten beste eskoletan, baina kontzientzia guraso eta andereño zenbaitek sortu duten dinamikari esker bideratu da. Aurten zortzigarren urtea dugu. Zortzi urteotan gaia plazaratzea lortu dugu, eta Seaska barruan sail hau egituratuz joan da. Gaur egun ahalmen urriko haur bat duten gurasoek badakite Seaskan eskolatzeko aukera guztiak dituztela. Seaskak gaur banakako integrazioa praktikatzen du Lehen Hezkuntzan ere, eta hori oso gutxik egiten dute.

Ladix Lanouguere Integrazio kanpaina aurkezten.

14 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:48

Página 15

Lege aldetik zer hutsune ikusten dituzue?

2005eko legeak aurrerapauso batzuk ekarri zituen, filosofia aldetik bereziki, aipatzen baitu haur bakoitzaren beharretatik behar dela abiatu, nahiz eta legeak gero horretarako bitarteko gutxi eskaintzen dituen. Lege horrek egituraketa berri bat sortu zuen, MDPH (Maison Départementale des Personnes Handicapées), baina gero

andereñoarekin bakarrik eskolatzen dira. 10 horietatik 5ek behar dute AVS bat: 3k joan den urtean zuten AVSa berritu dute, eta beste biak gure gain egon dira martxoan kanpaina egin genuen arte. Beste 5 ikasleek hezitzaile baten laguntza dute eta postu hauek osoki gure gain dira.

(edo irakasle) bereziak jartzea. Hezitzailearen lana gela, materiala, edukiak, moduak egokitzea da, baina ez hori bakarrik; integrazio soziala bideratzeko jokoak eta ekintzak ere lantzen dituzte beste haurrekin batean, edo kanpoan egin ditzaketen beste hainbat ekintza bidera ditzakete.

Horien soldatak Seaskak ordaindu dituela esan nahi al duzu?

Diru hori nondik ateratzen du Seaskak, Batzordeak egiten dituen ekintzetatik?

Bai, hala da. Martxoan egin genituen mugimenduei esker Hezkuntzak hartu zituen bere gain bi AVSen soldatak, baina ordura arteko gastuak itzuli gabe haatik! Hezitzaileen kasuan aldiz, deus ez beste eskoletan horrelakorik ez delakoan, alta arrunt legearen ildotik gabiltza haurraren beharretatik abiatzen baikara.

Urtero diru bilketa kanpaina egiten dugu, eta bi urtetik behin kanpaina azkarragoa irratimaratoi bat antolatuz euskarazko irratietan. “Irrat’sei” izeneko ekitaldia da, sei orduz irauten duelako. Lekukotasunak ematen dira, informazio asko, eta tarteka kanpotik jendeak deitzen du hainbesteko bat eman nahi duela esateko. Lau irratik estudio beretik egiten dute emankizuna. Dirua biltzeko ez ezik, arazoa kaleratzeko ere balio du ekintza honek. Jarrerak aldatzeko eragin handia dute gisa horretako ekintzek. Gizartearen begirada aldatu behar baita eguneroko bizitzan ezberdintasuna onartua izan dadin.•

Zein izango litzateke ahalmen urriko haurrak eskolatzeko orduan egoera ideala?

Laguntza sistema AVS soilei ez mugatzea eta, behar orduan, hezitzaile

departamendu mailako erakunde horrek ez du behar adina bitarteko. Eskolatzeari dagokionez, daukagun laguntza bakarra AVSak (Auxiliaire de Vie Scolaire) dira. AVS batek haurrari autonomia izan dezan laguntzen dio, eskolan kokatu edo mugitzen laguntzen dio, baina AVS batek ezin du gela berezi batean adimen urriko haurrekin lan egin. Hor dago kontraesana: beharretatik abiatu behar dela dio legeak, baina laguntza AVS baten ukaitea baino haratago ez doa. Gainera, aurtengo aurrekontuan ez da dirurik aurreikusi AVS postu berriak sortzeko. Seaskan ikasturte honetan ahalmen urriko 13 haur dabiltza. Guztiek al dute AVS bat ondoan?

Denek ez. Hamahiru horietatik 10 dira laguntza berezia behar dutenak. Beste hirurak laguntza berezirik gabe,

15 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:49

Página 16

Iñigo Aritza Haur Eskola berria egiten hastera doa

ALTSASUKO IÑIGO ARITZA IKASTOLA EGUNOTAN HAS DAITEKE HAUR ESKOLA BERRIA ERAIKITZEKO OBRAK EGITEN, esku artean zuten proiektua Nafarroako Gobernuak atera berri duen dekretura egokitu ondoren. 1999an hasi zen Altsasuko Iñigo Aritza ikastola 0-3 etaparako eraikin berriaren proiektua lantzen. Orain Haur Hezkuntza duten eraikuntza berreskuratzen saiatu ziren hasieran Haur Eskola egiteko. Bidea, beraz, luzea eta oztopoz betea izan da, guztiak gainditzeko gutxi falta bada ere.

HERRI BARRUAN, orain etxeak altxatzen ari diren Otadiko Santo Kristo auzoan, Udalak 2.200 metro koadroko lur saila utzita gero, obrak hasteko zeudela Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntza arautzen duen dekretua argitaratu duelarik, azken orduko egokitzapen berriak egin behar izan dituzte Jabier Flores, Maria Pilar Bakaikoa eta Lander Aranburu arkitektoek egindako proiektuan. Arkitekto horietako bat, Maria Pilar, ikastolako gurasoa da. Edozein modutara ere, obrak lehenbailehen hasi eta 2008ko irailerako bukatzea nahi lukete. Ikastolako arduradunak, Esther

16 157*IKASTOLA ekaina 2007

Garaialde zuzendaria, Jonan Apaolaza Iñigo Aritzako lehendakaria eta Mikel Agirre guraso elkarteko lehendakaria, bildu genituen proiektuaz hitz egiteko. “Maiatzaren hasieran onartu zuen Gobernuak 0-3 urteko etapari buruzko dekretua. Ikastola gehienok bi urteko gelak ditugu, baina dekretu berriaren arabera bi urteko gelak mantendu ahal izateko, eraikin edo espazio berriak eraiki behar dira, eta espazio berri horietan, hala nahi izanez gero, ziklo osoa jarri. Guk 0-6 etapa osoa emateko proiektua aurkeztu eta onartua genuen. Dekretu berriaren arabera, ordea, 0-3 etapa erabat berezi

Mikel Agirre, Esther Garaialde eta Jonan Apaolaza

behar da 3-6 etapatik, eta horrek proiektuaren egokitzapen berri bat egitera behartu gaitu. Egokitzapen horrek zerbitzu batzuk bikoiztera behartzen gaitu, erabilera anitzeko gela eta beste zenbait bulego adibidez, baita sarrerak ere. Eraikuntza zaharretan komeriak izango dituzte arauok bete ahal izateko. Ez hori bakarrik, ikastolek edo ikastetxeek ezingo dute bi urteko ikasleak matrikulatzen jarraitu, 0-3 zikloa antolatzen ez badute”, agertu zigun Esther Garaialde zuzendariak. Iñigo Aritzak hil honetan, ekainean, hasi nahi zuen obrekin, baina


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:54

Página 17

egokitzapenek atzeratu egin dezakete zerbait proiektuaren martxa.

ikastoletan egiten den kanpaina baten barruan antolatzen dira eta, ondorio moduan, idazle horiei gutunak idatziz, ikastoletara gonbidatuz, liburuen pasarteak irakurriz edo muralak eginez bukatzen dute kanpaina. Bozketa bi eratara egiten da: ohiko eran, hau da, paperezko botoen bidez, horretarako bozketa mahaiak osatuz, edo interneten bidez. Aurtengo Juul kanpaina bederatzigarrena izan da, eta bozketa apirilaren 19an egin zen, Nazioarteko Liburu Egunean.•

ERDIGUNETIK BERTAN

“Orain Iñigo Aritza ikastola dagoen lekuan egin genezakeen erakin hori, baina haur txikientzako ikastola denez, herri barruan egitea erabaki genuen. Udalak zesio administratibo bat egin zigun 50 urtetarako, epe hori luzatzeko aukerarekin beti ere. 2.200 metro koadro dira eta orain etxe berriak egiten ari diren auzoan dago lur saila, Otadiko Santo Kriston, hilerriaren ondoan. Auzo berri bat egiten ari dira bertan, eta seguru gara bikote gazte askok gure ikastolara ekarriko dituztela beren umeak”, esan zuen Mikel Agirrek. Beheko solairuan ezarriko dituzte 0-3 urtekoen gelak. “Lehen solairuan sei gela ateratzen dira, eta gela bakoitzean logela eta komunak. Psikomotrizitate gela, sukaldea eta beste zenbait zerbitzu izango dira bertan eta, gainera, 3-6 urteko beste hiru gela. Bigarren solairua txikiagoa da eta bertan 3-6 urtekoen beste hiru gela aterako dira”, esan zuen, bere aldetik, Jonan Apaolazak. Iñigo Aritzak 354 ikasle ditu. “Bi urteko gelatan 30 haur inguru matrikulatzen ditugu. Bi urtekoen ratioak 16koak direla ikusiz, bi lerrotarako baimenak eskatu ditugu. Urtebetekoen ratioa 12koa da, eta 01ekoa 8koa. 2008-2009an zabalduko dugunez, 0-3 zikloan gutxienez lau gela martxan izatea espero dugu”, esan zuen Estherrek. “Gaur gaurkoz Altsasun ez dago guk emango dugun zerbitzurik. Saiatu gara guk kudeatuko genukeen Udal Haur Eskola bat egiten ere, baina ez da posible izan. Gobernuak bere planak izango dituela pentsatzen dugu”, jarraitu zuen Jonan Apaolazak. Eraikin berriak 2.400.000 euro inguruko kostua izanen du.•

IKASTOLAKO IKASLEEN IDAZLE IZARRAK Angelika Glitz-en “Munstro bat ohe azpian” (3-6 urtekoetan), Mitxel Muruaren “Pirritx eta Porrotx, Nerearen argazki albuma” (6-8 urtekoetan), Juan Kruz Igerabideren “Andretxo bizardunaren uhartea” (8-10 urtekoetan), Joxemari Iturralderen “Riskyren barrabaskeriak” (10-12 urtekoetan) eta Joxan Sagastizabalen “Kutsidazu bidea Ixabel” (12-16 urtekoetan) izan dira aurten Euskal Herriko ikastolako ikasleen artean egin den bozketan aukeratu dituzten liburu izarrak. Hamar mila ikasletik gora izan dira hauteskunde hauetan parte hartu dutenak. Bost mila ikasle izan dira, bestalde, ilustratzaile onenaren aukeraketan, eta Mikel Valverdek lortu du izendapen hori tarte handiarekin. Irabazle eta ilustratzaile hautatuek Nestor Basterretxearen serigrafia bana jaso dute. Nafarroako Ikastolen Elkartea izan da, aurreko zortzi urteotan bezalaxe, Euskal Herri osoan hauteskunde erraldoi horiek antolatu dituena. Gregie de Maeyer idazlearen pertsonaiaren izena daramaten hauteskunde hauek irakurzaletasuna bultzatzeko

SEKULAKO MUGIDA BARDEETAKO BIZIKLETA MARTXAN Nafarroako sei ikastolatako 220 ikaslek hartu zuten parte maiatzaren 4an egin zen Bardeetako 2. Martxan. Horretarako trailer bat, bi furgoneta erraldoi, kamioi txiki bat, anbulantzia bat, bi auto eta sei autobus mobilizatu zituzten. “Bi ikastola handik huts egin zuten beren plangintzan eguna sartzea ahaztu zitzaielako (....eguna sartzeko arazoak izan zituztelako...), baina gure helburua 380 bat ikasle biltzea da”, esan zuen Jon Rovirak, EHIKeko Xiba proiektuko Nafarroako kideak. Bezperatik trailer erraldoi batek ikasleen bizikletan bildu zituen ikastolaz ikastola. Berako Labiaga, Lesakako Tantirumairu, Etxarri Aranatzeko Andra Mari, Atarrabiako Paz Ziganda, Zangotzako ikastola eta Fontellaseko Argia ikastola izan dira aurtengo martxan parte hartu zutenak. Horien bizikletak bildu eta egunean bertan abiapuntura eraman zituen kamioiak, ikasleak

autobusetan bertaratzen ziren bitartean. “DBH 2ko (DBH 4ko) ikasleentzat antolatzen dugu martxa, baina ikastolaren batek maila hori ez duela eta, DBH 1eko (DBH 3ko) batzuk ere etorri ziren. Mendiko bizikletarekin egiten da bidea. Hogeita hamar kilometro dira, eta karabanan joaten gara, aurrean doan Land Roverrak ez baitu aurreratzen uzten. Dena den, azken kilometroetan bakoitzari nahi duen erritmoan joaten uzten zaio; badaude bizikleta atzeko kamioian sartu eta erretiratu egiten direnak ere”, jarraitu zuen Rovirak. Aipatutako ikastoletako 15 irakaslek eta Argia ikastolako 15 gurasok ere hartu zuten parte antolakuntzan. Arketas herritik sei kilometrotara dagoen El Aguilar txabolaren parean abiatu zen martxa eta bertan bukatu zen. Ibilbidea egokitzeko burdinazko 60 hesi eta 1.000 metro plastikozko zinta mugatzaile erabiltzen dira. Bidean 100 kilo fruta eta 200 litro ur freskagarri banatzen dira. “Gure asmoa, hurrengo urteko ibilbidearen diseinua, ikasle guztien gaitasunei egokitzea litzateke, beti ere bertako biologoaren baimenarekin, Bardeak leku babestua direlako. Nafarrok ere oso gutxi ezagutzen dugun eskualdea da, paisaia eta fauna aldetik aberastasun handia duena, eta izadia maitatzearekin batera, bestelako helburu batzuk ere baditugu; bizikletak ematen duen aukera ludikoaz ikasleak jabetzea eta inguru ez egonkor batean murgilaraztea, ziurgabetasunari aurre egiteko”, esan zuen Rovirak.•

17 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:54

Página 18

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK EDITATZAILEA:

IKASTOLEN KONFEDERAZIOA / Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 / 48170 Zamudio / Tel.: 606 33 41 45

www.ikastola.net

ikas to al

KOORDINATZAILEA:

Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net ERREDAKZIOA:

Joxean Agirre, Amagoia Mugika eta Eva Domingo EUSKARA ZUZENTZAILEA:

Imanol Artola DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA:

Ona SA imprimategia Iruñea. Tel.: 948 35 10 14 ISBN:

Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6

18 157*IKASTOLA ekaina 2007

Iruñean ELKARBIZITZEN ETA KOMUNIKATZEN IKASTEN


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:54

Página 19

Euskal Herri osoko 72 ikastolek (Lehen Hezkuntzako 570 irakaslek) hartu zuten parte apirilaren azken astean Iruñeko Baluarten egin ziren XIV. Jardunaldi Pedagogikoetan. Gaia: Hezkuntzan oinarrizkoak diren bost gaitasunetatik bi, “Elkarbizitzen ikasi. Komunikatzen ikasi”. Sei adituk eman zituzten hitzaldi teorikoak goizetan, eta bederatzi esperientzia praktiko agertu zituzten irakasleek arratsaldetan.

HIRU EGUN GOTORLEKUAN SARTUTA

David Duran izan zen lehen eguneko hizlari txalotuena. Etxekoak beti ere gutxiago txalotzeko ohitura dugu. Bartzelonako Unibertsitate Autonomako irakaslea, irakaskuntza kooperatiboaren inguruan liburu dezente argitara emana, eta horietako bat “Nahiago nuke mutila banintz”, euskarara itzulia du. Euskaraz hitz batzuk eginez hasi zuen hitzaldia hizlari katalanak. “Zigor moduan idaztarazten ziguten ‘Nunca hablaré en clase’ esaldia gogoraraziz jarraitu zuen. Irakasleak bakarrik hitz egin zezakeen eskola tradizionalean. Ikasleen arteko harremanak irakaslearen lana oztopatu egiten zuela uste zuten. Irakaskuntza kooperatiboan ez dugu irakaslearen eta ikaslearen arteko interakzioa ukatzen, baina ikasleek

elkarri laguntzeko sekulako gaitasuna dute”, esan zuen, eta “berdinen arteko tutoretzaz” mintzatu zen ordubetez. “Erakustea ikasteko modurik onena da. Gure ikasleei erakusketa aukera eman behar zaie. Ikasleek duten gaitasun hori bitarteko izugarria da”, jarraitu zuen, eta katalan hizkuntzan irakurketa lantzeko bitarteko hori (berdinen arteko tutoretza) nola erabiltzen duten agertu zuen maisuki. (Google-n “tutoría entre iguales” jarri, eta esperientzia horien berri aurki dezake nahi duenak interneten). Bere hitzaldiaren bukaeran metafora argitsu bat erabili zuen: “Eskola tradizionala xakeko aldi bereko partidak jotzea bezala da, irakasleak ikasleen kontra jokatzen du. Berdinen tutoretzarekin gela xake txapelketa bat da, ikasleek bikoteka jotzen dute, eta irakasleen egitekoa zaintzea eta laguntzea da”.

Irakasle asko txundituta atera zen hitzalditik. Beste batzuek berriz, gurean ere bitarteko horiek oso ezagunak direla esan zuten. Ordubete lehenago, goizeko bederatzietan egin zen inaugurazio ekitaldia. Ordurako elkar agurtuta zeuden bertara bildu ziren irakasleak, asko eta asko lagun zaharrak edo ezagunak gutxienik. LH LEHEN ALDIZ

Inaugurazio ekitaldian, J. Iñaki Etxezarretak oso garbi zehaztu zuen jardunaldietako gaia: “Lehen aldia da gai monografiko moduan Lehen Hezkuntza aztertzen duguna. Etapa horretan eman dira Mendebaldean azken aldiko aldaketa handienak. Gu bi gaitasun jakinetan zentratu gara, hala nola, bizikidetzan eta komunikazioan, eta bien inguruan egin den lana jasoko dugu

egunotan”. Tontxu Campos Hezkuntza Sailburuak, “jardunaldien gai nagusia bizikidetza dela kontuan izanik”, Nafarroa eta Iparraldeko ordezkari politikoen ausentzia deitoratu ondoren, hezkuntza gaitasunen gaia Europako Parlamentuak eta Batzordeak eman dituen gomendioen testuinguruan kokatu zuen. Dena den, Konfederazioko aholkulari pedagogikoa den Xabier Garagorri izan zen jardunaldien atariko gisa, hezkuntza gaitasunak hezkuntzaren berrikuntzaren markoan kokatu, gaiaren garrantzia zein den agertu, zein aldaketa datozen seinalatu eta arlo honetan egiten diren proposamenak aipatu zituena. Euskal Curriculumean egiten den proposamena aztertu zuen lehenik eta proposamen hori Europako Batzordea egiten ari denarekin, Espainiako LOEk egiten duenarekin eta Frantziakoarekin alderatu zuen gero, zertan diren

19 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:55

Página 20

XIV. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK IRUÑEAN

Aurtengo jardunaldien alderdirik interesgarriena teoria eta praktika orekatzeko modua izan da, arratsaldero ikastola desberdinetako ordezkariek gaiaren inguruan egin dituzten esperientziak agertu baitituzte.

antzeko eta zertan ezberdin ikusiz. Aldaketak erronka izaten direla, eta erronkak biziberritzeko aukerak direla esanez bukatu zuen. “Ikastoletan badugu horretan eskarmentua. Zenbat eta erronka handiagoak, orduan eta gehiago hobetzen da gure irakaskuntzaren kalitatea”, bota zuen. Bi hizlariak prentsarekin biltzen ziren bitartean, irakasleak taldeka banatu ziren, hitzaldietako ondorioak eztabaidatu eta hizlariei bazkal aurretik galderak prestatzeko. ESPERIENTZIAK

Aurtengo jardunaldien alderdirik interesgarriena teoria eta praktika orekatzeko modua izan da, arratsaldero ikastola desberdinetako ordezkariek gaiaren inguruan egin dituzten esperientziak agertu baitituzte. Lehen Hezkuntzarako material didaktikoak etengabe berritzen ari

20 157*IKASTOLA ekaina 2007

den Txanela taldearen izenean Maite Saenz mintzatu zen lehenik, eta Ikastolen Elkarteak-Elkarrek bultzatzen duten proiektuan hezkuntza-konpetentzia nola lantzen dituzten agertu zuen. Normala den bezala, elkarlanerako erabiltzen diren jarduerei, familiarekiko harremanei eta jardunaldietako gai nagusiekin lotura estua duten arloei arreta berezia eskaini zien Maite Saenzek. Fultxo Crespok, Vianako Erentzun ikastolako irakasleak “Wikia, Txanelako jarduera elkarreragilea” esperientzia agertu zuen. “Zer da wikia? Webgune mota bat da, non erabiltzaileak orrialdeak sortu, editatu, ezabatu eta eraldatu baititzake modu erraz batez”, esan zuen. Erabiltzaile batek baino gehiagok lan egin dezakete batera, eta esperientzia honetan Erentzungo 5.- 6. mailetako 15 ikaslek eta Altsasuko Iñigo Aritzako 5. mailako 24k hartzen dute parte. Fultxok

wikien bidez zer eduki landu dituzten, lanak nola banatzen dituzten, eta beste hainbat xehetasun eman zituen. Orereta ikastolako Naroa Perezek, Esther Gutierrezek eta Miren Jauregik oso era atsegin eta argian, 5. mailako ikasleek burututako bi esperientzia azaldu zizkiguten: Picassoren Gernika kollagea eta Euskal Herriari buruzko ikuskizuna. Azkenik, Zarauzko Salbatore Mitxelenako Maitane Iribarrek eta Kontxi Aizarna irakasleek, 500 ikaslek eta guraso zenbaitek parte hartuz inauterietan egiten duten makroikuskizunaren antolaketaren xehetasunak agertu zituzten. Guztiek bideoak erabili zituzten beren agerpenak egiteko. GATAZKAK KONPONTZEKO ANTZERKIA

Bigarren eguna ilun hasi zen, aurreikusita zegoen Xesùs

Rodriguez Jaresek, A Coruñako Didaktika katedradunak, gaitz larri bat zuela eta azken egunetan makalik zegoenez, ez zela etorriko iragarri baitzuen Juanjo Gomezek. “Elkarrekin bizitzen ikasi” izenburua zeraman hitzalditik diziplina demokratikoaren beharraz, gatazkak modu positiboan konpondu beharraz edo bakearen kultura bultzatu beharraz pasarte batzuk irakurri zituen, eta haren ordezkoari eman zion hitza, Gurutze Zipitriari, Tolosako La Inmakulada ikastetxe-ikastolako irakasleari. Honek ere bizikidetzaren beharraz hitz egin zuen. “Uste dut gizakion helburu nagusia gizaki zoriontsuak, autonomoak eta beren buruaren eta bizitzaren jabe direnak eraikitzea dela, eta besteekin biziz bakarrik lor dezakegu helburu hori”, esanez hasi zen, baina gaia hain zabala izanik, komunikazioan zentratu zuen bere jarduna.

Gar garr


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:55

Página 21

Garagorri izan zen jardunaldien atariko gisa, hezkuntza gaitasunak hezkuntzaren berrikuntzaren markoan kokatu, gaiaren garrantzia zein den agertu, zein aldaketa datozen seinalatu eta arlo honetan egiten diren proposamenak aipatu zituena.

“Hitzezko komunikazioa %7a bakarrik da, beste guztia gorputzarekin (%55) eta ahotsarekin (%38) komunikatzen dugu”, esan zuen ondoren, eta komunikazioa txartu edo hobetu dezaketen jarrerak aztertu zituen. Bigarren eguneko izarra, dena den, Orla Hasson izan zen, Irlandako DesertFish Produktion antzeztaldeko arduraduna. Urtearen hasieran, urtarrilean eta otsailean, Arantzazuko Baketik zentroan bullying-aren eta eskolako bortizkeriaren kontrako programa bat garatu zuen. Esperientzia hori gogoratuz hasi zuen bere jarduna eta esperientzia horri buruzko bideo bat emanez bukatu zuen, baina bien bitartean bere lanaren nondik-norakoak agertu zituen. “Zer da forum-antzerkia?”, galdetu zuen. “Forum-antzerkiak Augusto Boal brasildarraren zapalduaren antzerkia du oinarrian. New Yorken ingeniaritza

industriala ikasi zuen antzerkizale hori berehala ohartu zen antzerkiak dohain berezia duela jendearen bizimodua aldatzeko, eta 1970eko hamarkadan jarri zuen martxan nekazarien eta langileen artean. Edozein ikuslek ‘Geldi!’ esan eta antzezlanaren gidoia alda zezakeen”, esan zuen, eta adibide polit bat kontatu zuen. Auzoan maitale bat zuen gizon baten istorioa antzezten ari omen ziren behin herri txiki batean Boal eta bere aktoreak, eta ikusleek esaten omen zioten emazte zapuztuari zer-nolako elkarrizketa izan behar zuen bere senarrarekin. Aktoreak ez omen zuen ondo ulertzen zer egin behar zuen, eta emakume bat igo omen zen erratza eskuan zuela eta haren kirtenarekin jo omen zion senarrari buruan, “horixe da egin behar zenukeena”, esanez. Gaur egun, Afrikan IHESari buruzko hezkuntza emateko, Kanadan indigenekin lan

egiteko edo Irlandan hainbat gizarte arazo ikertzeko erabiltzen da forum-antzerkia. Orla Hassonek bullying-aren arazoa lantzeko nola erabili duten agertu zuen, entzuleen artean jakin-min ederra piztuz. LAZKAO, ASTI LEKU ETA LIZARRA

Bazkalondoko esperientzien txandan Lazkaoko San Benitok (Iñako Beola, Idoia Baztarrika eta Jon Mikel Galparsoro) elkarbizitzarako proiektua aurkeztu zuen. Ziklo bakoitzeko irakasle batek, koordinatzaileak, ikasketa buruak eta aditu pare batek osatzen dute Bizikidetza Taldea, eta hori arduratzen da planak martxan jarri eta ikasleen arteko gatazkak gainditzeko teknikak lantzeaz. Portugaleteko Asti Lekuko Susana Villarrek (orientabide departamenduko burua) eta Lizarra ikastolako Josu Reparazek

(zuzendaria), Iria Torradok eta Josune Perezek bakoitza bere aldetik garatzen ari diren Pentazitate Ereduaren inguruan egin duten lana agertu zuten. Eredua adimen emozionalaren teorian oinarritzen da. Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak bultzatzen duen Etorkinen Mintegitik Kristina Boan, Zumarraga-Urretxuko Ikastolako Eli Antolagirre eta Eguzkibegiko Itxaso Etxeberria mintzatu ziren ikasle etorkinak etxekotzeko ikastola zenbaitetan bideratzen ari diren aprobaesperientziaz, eta ZumarragaUrretxu ikastolakoek ikasle etorkinekin egiten ari diren zenbait esperientzia agertu zituzten. BI GURASO LEHEN JARDUNALDIETAN

Behin baino gehiagotan hartu dute gurasoek parte jardunaldietan, baina ez hizlari moduan. Aurtengo

“Hitzezko komunikazioa %7a bakarrik da, beste guztia gorputzarekin (%55) eta ahotsarekin (%38) komunikatzen dugu”, ezan zuen Orla Hassonek.

21 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetación 1

5/6/07

21:56

Página 22

XIV. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK IRUÑEAN

“Lehen aldia da gai monografiko moduan Lehen Hezkuntza aztertzen duguna. Etapa horretan eman dira Mendebaldean azken aldiko aldaketa handienak. Gu bi gaitasun jakinetan zentratu gara, hala nola, bizikidetzan eta komunikazioan, eta bien inguruan egin den lana jasoko dugu egunotan”, esan zuen Etxezarretak. berritasun handietako bat horixe izan da. Araiz Undabeitia, Zornotzako ikastolako gurasoa, eta Gaizka Larrañaga, Ikasberrikoa, mintzatu ziren ikasleen aurrean. Ikastolako gurasoen partizipazioaz aritu ziren. Justu une batzuk lehenago, Angela Magaz mintzatu zen irakasle eta gurasoen arteko harremanaz. Gai horretan esperientzia izugarria duen emakumea izaki (Albor-cohs taldeko zuzendaria da) eta komunikatzaile trebea, txundituta utzi zituen entzuleak. “Ni ez nator zuen aurrean egia handiak esatera, geure lan profesionalaren ondorioak aurkeztera baizik”, esanez hasi zen, eta praktika horretan oinarritutako hitzaldia egin zuen. “Familiekiko harremana funtsezkoa da ikasleari lagundu nahi badiogu, baina harreman horien aurrean oso deseroso sentitzen dira askotan irakasleak.

22 157*IKASTOLA ekaina 2007

Orain hamarkada batzuk errazagoa zen gurasoekiko harreman hori, familia gehienak antzekoak zirelako. Gaur oso familia mota ezberdinak dauzkagu, eta ez du protokolo bakar batek balio. Bestalde, guraso batzuekin semealabei buruz hitz egiteak karga emozional handia du beti. Has gaitezen balizko egoera bat aztertzen”, esan zuen eta gaiarekin lotutako txisteren bat edo beste tartekatuz aritu zen hizketan. “Gizakiok izaki arrazionalak garela esan ohi da eta zalantzak sortzen zaizkigu batzuetan, baina zalantzarik ez dago izaki emozionalak garela esaterakoan. Gurasoekin gaudenean azkar sumatzen dugu emozioen zama hori”, esan zuen, eta familiekiko harreman zein elkarrizketa horietan emaitza onak lortzeko irakasleek zer-nola jokatu behar duten agertzen saiatu zen. Lehenik eta behin gurasoekin ditugun

elkarrizketak prestatu egin behar direla esan zuen, arazoak dituzten ikasleen gurasoekin batez ere. Gurasoaren lekuan jarri beharraz, beren arazoak konprenitu beharraz eta eman beharreko beste hainbat urratsez mintzatuz jarraitu zuen. Uri Ruiz Bikandik eman zuen goizeko lehen hitzaldia, ondo pentsatzeak ondo komunikatzearekin dituen lotura estuak agerian jarriz. Eta hirugarren eguna ere esperientzia jakin batzuen berri emanez bukatu zen. Mikel Etxarri, Ordiziako Jakintza ikastolako irakaslea igo zen lehenik hizlarien mahaira, eta eguneroko lanean teknologia berrien bitartekoak nola baliatzen dituzten agertu zuen. Interneta kontsultarako tresna izatetik sormen tresna izatera nola igaro den eta gaur gela barruan zer aukera eskaintzen dituen agertu zuen, etengabe adibide zehatzetara jaitsiz. Emilio Etxabek,

Andoaingo Aita Larramendi ikastolako IKT dinamizatzaileak, bere ikastolan teknologia berrien erabilerak egin duen bilakabidea agertu zuen modu atsegin eta errazean, beti ere irakasle beteranoenen artean sortu diren erresistentziak aipatuz, eta Josune Gerekak, azkenik, Konfederazioko IKT arduradunak agerpen orokor bat egin zuen eta, jardunaldien gaira etorriz, Lehen Hezkuntzarako Txanela Proiektuaren webgune orokor bat sortzeko asmoaz hitz egin zuen. Manu Aurrekoetxea (Konfederazioko Formakuntza arduraduna), Koldo Tellitu (Konfederazioko lehendakaria), J. Iñaki Etxezarreta (zuzendaria) eta Patxi Baztarrika (Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea) bertan zirela itxi ziren jardunaldiak.•

Elkarlanerako erabiltzen diren jarduerei, familiarekiko harremanei eta jardunaldietako gai nagusiekin lotura estua duten arloei arreta berezia eskaini zien Maite Saenzek.


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

22:08

P谩gina 23

X I V JA R DU NA L DI P ED AG O G IKO A K L E HE N H E ZKUN T ZA E L K A R R E K I N B I Z I T Z E N E T A K O M U N I K AT Z E N I K A S T E N A P I R I L A R E N 2 4 , 2 5 E TA 2 6 laburpena

ondorioak

Partehartzea 571 profesionalek parte hartu dute 3 egun hauetan, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak antolatutako XIV Jardunaldiotan. Euskal Herri osoko 72 ikastola egon dira ordezkatuak

CURRICULUMA

ELKARBIZITZA

KOMUNIKAZIOA

1. Orain arte egindako lanetik abiatuta eta etengabeko hobekuntza ardatz hartuta, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzaren inguruko hausnarketa bidea ireki dugu. 2. Datozen aldaketen aurrean, euskal hezkuntzak aspektu orokor berritzaileekin batera euskal kulturaren transmisioarekiko arretarekin jarraitu behar du. 3. Ikas-irakas prozesuetan ere esanguratsua delako, gurasoen parte hartzea areagotuko dugu hurrengo hamarkadan. 4. Ebaluazioak ere berrikuntza behar duen aldera, irakaslearen rola ezezik eragile gehiagorekin eta era irekiagoaz egindako ebaluazioa aurrikusi da.

5. Hurrengo urtetarako elkarbizitzarako hezkuntza lehentasunekoa kontsideratu beharra dago, bizikidetza on bat izateko beharrezkoa dugu arauak eta mugak jartzea eta zentzu honetan disziplina demokratikoaren kontzeptua barneratu beharra dago. 6. Ikasleen bitartekaritzak duen potentzialtasuna erabili beharra dugu, adibide bezala berdinkideen arteko tutoretzak besteak beste esperimentatu duten lekuetan emaitza onak eman ditu. 7. Gizaki zoriontsu autonomo eta norbere buruaren jabeak hezteko sormena, erlajazioa eta umorea eguneroko praxian txertatu beharra dago.

8. Ikasleen arteko eta gela barneko arazoak konpontzeko bide eta teknika berriak esperimentatu beharra daukagu, adibide gisa Jardunaldi hauetan ikusitako antzerki hezitzailearen esperientzia interesgarritzat jo da. 9. Komunikazioak, elkarrizketa eta adostasuna ahalbideratzen duen neurrian eraginkorrez komunikatzen ikasteari garrantzia eman behar diogu. 10. Hurrengo hamarkadan konpetentzia digitalen kontzeptua aplikazioko irizpideak eta ikasleen arteko horien garapena eguneko jardunean txertatu beharra dago.

Edukiaren garatzaileak 6 aditu eta 9 ikastoletako esperientziak izan ditugu Materiala Landutako material osoa eta ondorioak www.ikastola.net web gunean jarrita daude.

23 157*IKASTOLA ekaina 2007


iks157 eus:Maquetaci贸n 1

5/6/07

21:56

P谩gina 24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.