Argitxo ipuina: Andra Mari Ikastola

Page 1



ARGITXOREN EGILEA:

ANDRAMARI IKASTOLA (ETXARRI-ARANATZ) DBH 3.A


Bazen behin ipotx bat, Argitxo izenekoa. Argitxo Donostiakoa zen, baina bere amak lana Erriberan lortu zuenez, bera eta gurasoak hara joan ziren bizitzera. Han, lagun asko egin zuen, baina arazo bat zegoen: euskaraz zekiten arren, ez zuten erabiltzen. Argitxo, hasieran, euskaraz egiten saiatu zen, baina denek gaztelaniaz erantzuten zioten. Egun batean, liburu bat irakurtzen ari zela, zerbaitek erakarri zuen: KOBAZULO MIRESGARRIA Kobazulo honen jatorria jakin ezina da, jende asko sartu da, baina ez da inor atera. Askoren ustez, kobazuloaren bukaeran mago miresgarri bat dago. Eta mago horrek desio bat eskaintzen duela diote.

4

Argitxo liluratuta geratu zen idatziarekin, eta magoari buruz informazio gehiago bilatzea erabaki zuen. Milaka gauza irakurri ondoren, albiste batek atentzioa deitu zion: Gizon batek Magoaren bizileku aurrean egon dela ziurtatzen du. Eta izkina batean gizon horren helbidea agertzen zen. Argitxok gizon hori bisitatzea erabaki zuen, magoari buruz gehiago jakiteko. Gizonaren etxera iritsi zenean txirrina jo eta gizon gizen batek atea zabaldu zion. Argitxok albistea irakurri zuela eta oso interesgarria iruditu zitzaiola esan zion, eta gizonak etxera sartzera gonbidatu zuen. —Orduan, magoaren bizilekua ezagutzen duzula ziurtatzen duzu, ezta?, —gal detu zuen Argitxok.


5


—Bai, baina… informazio horren truke gauza bat ekarri behar didazu, —esan zion gizonak. —Bai, edozer gauza ekarriko dizut. —Ongi da, magoaren kobazuloan aurkitzen den ezpata magiko bat da, baina kontuz, ezpata hau ez da besteak bezalakoa, ukitzen duen guztia urre bihurtzen baitu! —Bai, ekarriko dizut, eta orain, esan iezadazu, non dago kobazuloa? —gal detu zuen irrikaz. —Ez dago, azalarazi egin beharko duzu. Tori makila hau, Txargoi mendiko zuhaitz handiaren aurrean lurperatu beharko duzu. —Eta nola jakingo dut zein den zuhaitza? —Ziurtatzen dizut ikusi bezain laster jakingo duzula hori dela. —Ongi da, eskerrik asko. —Agur eta zorte on!

6

Etxetik atera bezain laster abiatu zen mendira. Eta gizonak arrazoia zuen, berehala igarri zuen zuhaitza. Esan zion bezala, makila lurperatu zuen eta zuhaitzaren enborrean ate bat zabaldu zen. Argitxok ezin zuen ikusitakoa sinetsi, eta bi aldiz pentsatu gabe barrura sartu zen. Momentu horretan, atea itxi zen. Argitxo eskaileretatik jaitsi ahala, ondoko lastargiak banan-banan piztu ziren. Denbora luzez egon zen eskailera kiribilak jaisten, pasabide luze batera iritsi arte. Zeharkatu eta ate handi batera iritsi zen. Atea zabaldu eta pauso bat eman orduko, amildegi batetik erori zen putzu batean bukatu arte. Hondoratzen ari zela, beregana zihoan esku handi bat ikusi zuen, eta une hartan konortea galdu zuen. Esnatu zenean, kaiola baten barruan zegoen. Alde batera begiratu zuen eta izaki handi baten silueta ikusi zuen. Lapiko baten aurrean zegoen zerbait sukaldatzen, eta Argitxo izutu egin zen. Ingurura begiratu zuen


7


irtenbide bat bilatuz, baina altxor kutxa bat bakarrik ikusi zuen. Batbatean, izakia Argitxorengana zuzendu zen, kaiola zabaldu eta bere esku zimurtuetan hartu zuen. Argitxok bihotza bularretik atera behar zitzaiola pentsatu zuen, piztia nazkagarriak lapikorantz eramaten baitzuen. Orduan, ipotxak bururatu zitzaion gauza bakarra egin zuen: piztiaren eskua hozkatu. Eta piztiak berehala askatu eta lurrera bota zuen. Argitxo korrika urrundu zen izakiarengandik, baina ez zuen ihes egiteko modurik. Altxor kutxarantz begiratzea bururatu zitzaion, eta distira bat ikusi zuen, ezpata baten distira. Argitxok ez zuen uste izakia hilko zuenik, baina ez zuen beste aukerarik. Ezpata eskuan zuela, piztia hurbildu arte itxaron zuen. Metro gutxitara zuenean, eraso egin zion. Ezpatarekin ukitu orduko, piztia urrezkoa bihurtu zen. Orduan ohartu zen aurrean zuen ezpata huraxe zela gizon hark esan ziona.

8

Orain magoa bilatzea bakarrik falta zitzaion. Aurrera jarraitu zuen, baina ez zuen lortzen inora ateratzerik. Orduak eta orduak eman zituen, baina labirintoaren antzekoa zen, bide asko zeuden eta asko ez ziren inora iristen. Esperantza galdu zuenean, urrezko bide bat aurkitu zuen eta bidearen bukaeran gizon zahar bat zegoen urrezko aulki batean eserita. Orduan, magoa zela konturatu zen. —Magoa zara? Orduak eta orduak daramatzat zure bila eta azkenean aurkitu zaitut, desio bat eskainiko al zenidake, mesedez?, —esan zion Argitxok. —Ongi da, zein da zure desioa? Esadazu. —Azken bolada honetan haur gehienek erdaraz egiten dute. Euskararen zaindaria izan nahiko nuke. —Ados! Hemendik aurrera edozeinek euskara maitatzea lor dezakezu.


9


Orduan magoak bere eskuetatik izpi batzuk atera zituen. Bat–batean Argitxo bere etxeko ohean esnatu zen. Jaiki eta korrika ikastolara joan zen. —Kaixo, Argitxo ipotxa naiz, ziur egon zuek ere euskara maitatzea lortuko dudala. Orduan, Argitxok hitzaldi luze bat eman zuen euskararen garrantzia azalduz:

10

—Ez okertu, ez nator euskaraz egiten derrigortzera, ez da hori nire helburua, zuek euskara maitatzea baizik. Euskara gure hizkuntza da, gure herriarena, ezin dugu euskara galdu. Ez al dakizue euskara dela euskaldun egiten gaituena?, —abesten hasi zen Argitxo. —Zuen baitan dago euskara garatzen jarraitzea edo guztiz desagertzea. Zer arrazoi duzue erdaraz hitz egiteko? —Nire gurasoek erdaraz egiten dute askotan, —esan zuen gelakide batek. —Hori ez da arrazoia, zuk euskaraz hitz egin dezakezu eta zure semealabei irakatsi. Gelakideak hausnartzen geratu ziren. Argitxok arrazoia zuela ohartu ziren, eta hortik aurrera euskaraz hitz egin zuten beti. Argitxo oso pozik joan zen etxera. Afaldu eta bere logelara joan ondoren, logelako iskin batean ezpata majikoa zegoela gogoratu zen, oraindik gizonari itzuli gabe. Hurrengo egunean, esnatu bezain laster jantzi eta korrika joan zen gizonaren etxera, ezpata eman zion eta bere etxean bazkaltzera gonbidatu zuen, eta betirako pozik bizi izan ziren.•


11


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.