EUSKARAREN C2 MAILA
HIZKUNTZEN ERREFERENTZIA MARKOAREN MAILAK
Profesionalen hizkuntza-hobekuntzarako irizpide orokorrak
- C1 maila, Maila autonomo edo Gaitasun operatibo eraginkorra deritzona da. Maila honen ezaugarri nagusia diskurtso sail zabal bat erabiltzeko gaitasuna da, jariotasuna eta bat-bateko komunikazioa bideratzeko aukera ematen duen diskurtsoa osatzeko gaitasuna. - C2 maila, edo menderatze-maila deitua. Maila honen helburua goi-mailako hiztunen diskurtsoan aurkituko den hizkuntz zehaztasuna, egokitasuna eta erabilera-erraztasuna ezaugarritzea da. Hala, gure ustez, hizkuntzaren hobekuntza abiapuntu horretatik menderatze-mailara arteko bidea jorratzeak erantzun egokia ematen die irakaskuntzan jarduten duten profesionalen hizkuntz beharrei eta Komunikatzen Ikasi konpetentzia garatzeari. Beraz, Ikastolako profesionalen hizkuntz hobekuntza goian irudikatzen den ikuspegiaren bitartez garatuko genuke, bakoitzaren arlotik eta beharretatik abiatuz.
Zelan osatzen da menderatze-mailara arteko bidea? •
Hizkuntz prestakuntzak aintzat hartu beharko ditu, gutxienez, bi eragin-esparru: - bata, hiztun gisa, hizkuntz gaitasuna hobetuz; - bestea, ikasleen aurrean eredu-emaile eta diskurtso-bideratzaile gisa.
•
Ikuspegi komunikatiboa jorratuz: • Ohiko ikastaroak bultzatzea ez da nahikoa. (Ezkerreko adarra) • Ikuspegi gramatikalaz gain, gainontzeko ikuspegiak landuz: soziolinguistikoa, testuala eta estrategikoa. • Behin arau gramatikalak betez gero eta testuaren legeak aintzat hartuta, eremu handi bat zabaltzen zaio hiztunari: askatasunaren (eta erantzukizunaren) eremua. Eta, eremu horretan, hiztunari berari dagokio erabakiak hartzea. Lortu nahi duenaren arabera, hiztunari dagokio zer aukera hobetsi, zer baliabide hautatu, zer estrategia erabili erabakitzea. Erabakimen honi deitzen diogu gaitasun estrategikoa.
Beraz, gaitasun estrategiko horren lanketaren aldeko hautua egiten dugu, bakoitzaren beharretatik abiatuz eta hiztun autonomo eta estrategikoak lortuz, egoera eta testuinguru ezberdinetan komunikazio arrakastatsua bermatzeko.
EUSKARAREN C2 MAILA IKASTAROA HELBURU OROKORRAK:
«Irakurtzen eta entzuten duen ia guztia erraz ulertzen du. Badaki hainbat informazio iturritatik informazioa eta argudioak jasotzen eta berreraikitzen, eta entzun edo irakurritakoa era koherente eta laburrean biltzen. Adierazteko jariotasun handia, zehaztasuna eta zuzentasuna ditu ezaugarriak. Esanahiaren ñabardura txikiak bereizten ditu, baita egoera konplexuenetan ere.» (EEM-gaitasun orokorra soilik)
«Kultura maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantendu eta iritziak eta azalpenak emateko gai da. Testu espezializatuak bere osotasunean jasoko ditu eta hizkuntza formal eta informalean egoerari egokituz arrakasta lortuko du. Era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai da.» (HABE)
C2 MAILA IKASTAROA Zer ez da? -
EGA (C1) + lexikoa Zenbait adar, hainbat ikastaro Gramatika + gramatika Literatura jorratzea Euskalkiak Itzulpengintza
Zer bai? - Aldi berean maila orokorra eta espezifikoa. - Estrategien mundua jorratu, erabakimena landuz. - Erabiltzaile autonomo eta estrategikoak sortzea, helburu.
IKUSPEGI OROKORRA
IKASTAROAREN ZEHAZTAPENA (I) Oinarriak
Helburuak
Gaitasun linguistikoa Gaitasun soziolinguistikoa Gaitasun komunikatiboa Gaitasun testuala Gaitasun estrategikoa Soziologikoak
Psikolinguistikoa
Euskara normalizaziobide linguistiko eta soziolinguistikoan Teknikotasuna
E K I N T Z A
K O M U N I K A T I B O A
Edukiak Enuntziatzailea Enuntziatarioa Erabilera-esparrua Xedea Testu-generoa Plan orokorra Sekuentziak Interaktibotasuna Konexioa Izen-kohesioa Aditz-kohesioa
Metodologia Ebaluazioa
Lau elikabide: Zer: - Testuak (eredu) - Unitate didaktikoak - Proiektua - Taldea eta bakarka
Puntuazioa Hitz-ordena Lexikoa
Irizpideak: - Zuzentasuna
Irakaslea: Ahots enutziatz. Modalizazioa
- Ekintza komunikatiboa
-Tutorea eta bideratzaile
- Egokitasuna: testuarekiko eta testuinguruarekiko
IKASTAROAREN ZEHAZTAPENAK (II) - Ikastaro mota: Ikastaro konbinatua da; hau da, aurrez aurreko saioak eta IKTetan oinarritutakoak elkarren osagarri izango dira. - Atalak: Ikastaro hau HABEren 4. mailako ziurtagiria (C2) eskuratzeko
hizkuntz gaikuntza-ikastaro moduan diseinatu da. Hiru atal nagusitan banatuta dago ikastaroa: - Edukien lanketa: hamar unitate didaktiko (1 aurrez aurre eta 9 on- line). -
Proiektua:
gauzatu
beharreko
proiektuari
buruzko
tutorearen
eta
ikasketariaren arteko lankidetza. - Egiaztatze-proba: egiaztatze-probaren prestaketa.
Honela, behin unitateak eta proiektua gaindituz gero, HABEren egiaztatzeprobara aurkeztu ahal izango da ikasketaria 4. mailako ziurtagiria eskuratze aldera.
IKASTAROAREN ZEHAZTAPENAK (III) - Helburu nagusia: Hezkuntzako irakasleei eta teknikariei bideratuta dago ikastaro hau, hain zuzen, C2 mailako hizkuntza-gaikuntza eskuratu dezaten, ahozko nahiz idatzizko ekintza komunikatiboal landuz. Hartara, ahalegin berezia egin dugu Hezkuntzako profesionalei esanguratsuak gerta dakizkiokeen askotariko ekintza komunikatiboak biltzen.
- Egutegia eta iraupena: Ikastaroa 2009ko urrian hasi eta 2010eko maiatzean amaituko da. Landuko diren hamar unitateetan 120 lan-ordu inguru aurreikusten dira, proiektua gauzatzeko orduak eta tutoretza-orduak kontuan izan gabe.
IKASTAROAREN ZEHAZTAPENAK (IV) - Metodologia: Hasierako unitatea aurrez aurre garatuko bada ere, moodle plataformaren bidez bideratuko da ikastaroa. Unitate didaktiko bakoitzak ekintza komunikatibo jakin bat gauzatzera darama, beti ere, tutoreak aldi oro eskainiko dion feed-backaren gidaritzapean. Era honetara auto-zuzenketa estrategiak garatzen lagundu nahi zaio ikasketariari. Horretaz gainera, ikasketarien zalantzak argitu eta era guztietako kontsultamaterialak eskura jarriko dira. Bestalde, tutoretza burutzeko zenbait ordu finkatu dira une estrategikoetan.
IKASTAROAREN ZEHAZTAPENAK (V) Ebaluazioa: •
Unitate guztiak ez ezik, proiektua ere gainditu behar du ikasketariak. Beraz, unitateen eta proiektuaren bidez ebaluatuko du tutoreak ikasketariaren gaikuntzamaila.
•
Ebaluazio-irizpide nagusia honako hau izango da: dena delako ekintza komunikatiboak, zuzena ez ezik, egokia ere izan beharko du. Horretarako, zuzentasun gramatikala eta ortografikoa zaintzeaz gainera, 4. mailakotzat jotzen diren eduki estrategikoak, landu ahala, aplikatu egin behar dira askotariko komunikazio-ekintzetan.
•
Azkenik, proiektua izango da ikasketariak onduko duen testu nagusia, zeinetan hautatu ekintza-komunikatiboa zuzen eta egoki gauzatzeko gai dela frogatu beharko duen. Horixe izango da ikaslea ebaluatzeko erabiliko den azken lana. Beraz, unitateen bidez eginiko ikastaroa eta proiektua gaindituz gero, HABEren egiaztatzeprobara aurkezteko moduan izango da ikaslea.
“Hizkuntza bat, gurea nahiz inorena, ez da gizarteko mintzabide eta adierazpide besterik. Ona da, beraz, elkarrekin mintzatzeko eta elkarri gogoetak adierazteko delarik, mintzatzeko eta adierazteko balio duelako; horrexegatik beragatik da ona aizkora zorrotza, ebakitzeko sortua delarik, eta aizkora kamutsa, berriz, txarra. Gehi dezagun ez dela berez hizkuntza kamutsik, horrelako hutsik ageri baldin badu, zorrotz dezakeen adina zorroztu ez dutenena dela soil-soilik errua, behiala Axularrek zioenez (‌). Mitxelena
EUSKARAREN C2 MAILA IKASTAROA 2009-2010 Informazio gehiago: mbarrios@ehik.ikastola.net