EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2012 - IKASTOLEN ELKARTEA
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. Bertsolari Txapelketa
Aguraingo Harresi aretoa, 2012ko ekainak 16
Antolatzailea: Euskal Herriko Ikastolak, E.K.
Babeslea: Aguraingo Udala
Laguntzaileak: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Euskal Jaurlaritzako Kultura saila
Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Hiztegiaren osaketa: Juanjo Respaldiza. Argazkiak: Gorka Azkarate. Transkribaketa: Gorka Azkarate. Kartelaren egilea: Txema Garzia. Maketazioa: Iker Torres. ď›™ Ikastolen Elkartea L.G: SS-1560-2012
SARRERA
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Eskolarteko finala askorentzat izan da egun zoragarria pasatzeko aukera. Nik behintzat, txikitatik bizi izan dut horrela. Lehenengo oroitzapena Mungiakoa dut. Baina saioez baino gehiago hortik hurbil zegoen goxoki denda batetaz oroitzen naiz(zer den haurra izatea…) eta bai, oroitzapena oso polita da. Iparraldetik autobus bat betea ateratzen zen, eta han joaten ginen pozik handiagoen bertsoak entzutera, pankarta eta guzti. Gero Altsasura egin genuen salto eta bat-batean guri ere tokatu zitzaigun kantatzea. Horri esker egin genituen gure lehen lagun bertsolariak, Euskal Herri osokoak, edo bertso udalekutan ezagututakoekin elkartzen ginen berriro. Goizeko saioaren ondoren, bazkari ederra, Altsasuko ikastolan, berriz ere lagunekin solasean aritzeko. Agurainen ere ibili gara azken urte hauetan, baina ez jada hainbeste ilusiorekin agian (zer den hain haurra ez izatea…). Eskolarteko finala Iparraldekoontzat beti azterketa garaian egokitzeak ere izango du eraginik, bertzeak jada oporretan izaten direlarik. Ezin ukatu eskolarteko txapelketak gure bertsolari bizitzan ekarri diguna, harremanak saretzeko aukera paregabea izan baita, izan taula gainean, publikoan edo zer erranik ez finalistoi oparitu izan zaigun bidaia ederrean. Momentu goxo aunitz ditugu oraindik gogoan eta antolatzaileei eskertzeko modukoa da, dudarik ez ! Baina txapelketa batek maila pertsonalean sortu ditzakeen kalteak ere ezin dira ahantzi. Izan ere, dena ez da denentzat hain polita izan beti, txapelketaren norgehiagokak dakartzan ondorioak gora behera. Nik bezala bertze zenbaitek ere sentitu izan dute seguraski lehiakor izateko behar hori, guk bilatzen genuena bereziki ongi pasatzea izan arren. Bertze zenbaitek ere gaizki pasako zuten taula gainean, errima-doinu-ideia denak ahantzita zuri, beharbada txapelketari beldurra izateraino. Azken finean, txapelketak txapela dakar, eta txapel hori bakarrak eskura dezake. Gure baitan hori baino askoz gehiago da alta txapelketa. Aurtengo txapeldun eta lagun dudan Maddi Sarasuak ederki islatu zuen txapeldunaren agurreko azken puntuan : “denon artean lortu dugu ta, guztiona da txapela”. Ni ez naiz ordea hortaz ohartu den lehen pertsona, inondik ere, eta badirudi azken aldian eskolarteko txapelketari bertze itxura bat eman nahian lanean dabilela hainbat lagun. Pozgarria da benetan. Beharbada aurtengoa izanen da txapelketa formatuan ospatuko den azken eskolartekoa, baina aldaketak ez du zertan txarra izan beharrik. Hurrengo belaunaldietako gazteek ere izanen dute bertsotan zer erranik eta lehiakortasunik gabe baldin bada, hainbat hobe ! Ea denon artean, gauza onak mantendu eta txarrak baztertuz, eskolarteko txapelketa bertsolari gazte ororen besta bihurtzen dugun! Maddi Ane Txoperena (Hendaia) Eskolarteko txapelketetako parte hartzaile ohia.
-3-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
2012ko finalista gaztetxoak; goitik ezkerretik hasita: Ellande,Iker, Unai, Txaber, Paul eta Oier,. Behean, eskumatik ezkerrera: Maddi, Kerman, Be単at, Joanes, Idoia eta Nahia.
-4-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
GAZTETXOAK – 14 urte artekoak
(Goizeko saioa)
Oier Iñurrieta (Gasteiz, 2000) Unai Etxenausia (Aramaio, 1998) Txaber Altube (Abadiño, 1998) txapeldunordea Iker Larizgoitia (Mungia, 1999) Paul Iruretagoiena (Ataun, 1998) txapelduna Maddi Etxeberria (Larraul, 1998) Nahia Sasko (Lekuine, 1998) Kerman Diaz (Urruña, 1998) Idoia Iriart (Aiherra, 1998) Ellande Dunate (Aiherra, 1998) Joanes Ilarregi (Leitza, 1999) Beñat Altzelai (Leitza, 1999)
ARIKETAK Gai baten inguruan hasierako bertsoa. Bi talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako du bere bertsoa. Lau oinak emanda 8ko txikian bertso bana, hemen ere zazpiko 2 talde egingo dira eta bertsolariak aurreratu heinean botako du berea. Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko txikian.
GALBAHEA: 12 bertsolaritatik 6 bertsolarik egingo dute aurrera. Hitza emanda bertso bana, 8ko handian/txikian. Binaka ofiziotako gaian, 2na bertso 8ko handian. Azken agurreko bertso bana.
AURKEZLE ETA GAIEMAILE: Naroa Sasieta (Agurain). EPAILEAK: Ekaitz Elorriaga (Araba), Mirari Azula (Bizkaia), Bakarne Urreaga (Gipuzkoa), Joakin Arregi (Lapurdi), Beñat Soulé (Nafarroa Beherea), Mikel Beaumont (Nafarroa). IDAZKARI LANETAN: Maiteder Sasieta (Agurain). PRENTSA ARDURADUNA: Maiteder Sasieta (Agurain). -5-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
AGURREKO GAIA: Zuen amonak 90 urte bete ditu eta txanpainarekin topa egiteko familia osoa mahaitik altxa denean zorion bertsoa kantatu behar diozue. TXABER ALTUBE Doinua: Denbora, leku, zeru ta lurrak Larogeitamar urte beteta badira urte nahikoa, zure bizitza sisteman eta osasunean gakoa, hara ta hona zabiltza oinez ikutu gabe autoa, eta izan dezu bizitza on bat merezi duzun lakoa, edozein neskak izan nahi luke zu zaren bezalakoa.
PAUL IRURETAGOIENA Doinua: Mutil koskor bat Jakina degu nere amonak urtek bete dituela, larogeitamar gaur bete ditu urte kopuru itzela, zorionak esan behar dizkizut ezin liteke bestela, jakin ezazu munduko amona hoberena zu zarela, beste hainbeste urtean behintzat jarraitu zazu horrela. (Bis)
-6-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NAHIA SASKO Doinua: Erreguetan Urtebetetze eguna duzu azkenean da iritsi, eta horrez gain badira ere biskotx, txanpain eta guzi, mila zorion bihotz-bihotzetik eta oino luzaz bizi nik asko asko maite zaitut ta gaur zorionak amatxi.
Nahia eta Paul.
-7-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOANES ILLARREGI Doinua: Nafarroako mendi gainetan Gaurko egunean famili dena gaudela mahaiaren menpe, larogeitamar bete dituzu ta oraindik zabiltz aske elkartu gara seme-alaba eta beste horrenbeste nere aldetik zorionak ta beste horrenbeste bete. (Bis)
OIER IĂ‘URRIETA Doinua: Hamaika andre gaztek Zorionak amona ja dira urte asko, txanpaina gorde nuen nola ez ba gaurko, txanpaina gaur edanda resaka biharko, pastela gorde nuen nola ez postrerako. (Bis)
-8-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
BEÑAT ALTZELAI Doinua: Balentin Berriotxuarena Gure herrian familia guzia mahaian ingurun gaudela, nere amonaren larogeitamar urtek ospatzeko dela, oraintxe bertan pentsatzetena azaldukoizut horrela larogeitamar urtekin zaude hogei urtekin bezela. (Bis)
Txaber eta Beñat.
-9-
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
BIGARREN TALDEARENTZAT GAIA: Batzuek diote diruarekin edozer gauza eros daitekeela. Zuek ez zaudete ados. KERMAN DIAZ Doinua: Beste bateko i単ularretan Amari eskatu diru pixka bat erosteko nahi duguna, eta hortikan supermerkatun pasatzen dugu eguna, zure adierazpen horrekin aizu ez nago ados laguna, nola erosten da diruarekin neska baten maitasuna. (Bis)
UNAI ETXENAUSIA Doinua: Minberatu zaizkigu Niretzako dirua dela iskanbila, ta ni manejatzeko naizela abila, politikoek dute dirua bai pila goaz euren etxera, ai, ai, ai pixkat diru bila.
- 10 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI ETXEBERRIA Doinua: Esperantzarik gabeko zerbait Hemen ingurun erreza dala dena diruaz lortzea baina jendea oker dago ta hobea du lasaitzea momentu hontan nik nahi bainuke gauza honekin amaitzea, nola demontre lortu behar da zoriona erositzea.
IKER LARIZGOITIA Doinua: Mutil koskor bat Dirua dela gauza onena ari zara zu esaten, etxe haundi bat, kriston kotxea hark dituela ekartzen, zu ari zara etengaberik dirua bankuan sartzen, baina laguna aholku on bat zuk badakizu onartzen, zoriontasun izpiak ez dauz1 papertxo batek ekartzen. (Bis) - 11 -
1 Dauz: ditu.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
ELLANDE DUNATE Doinua: Nere senarrarekin Diruarekin ez da zernahi erosten, deia irri bat eitean baigira alaitzen, eta irri単o hori ez da ez galdetzen plazer egiten du ta hau ez da pagatzen. (Bis)
Unai eta Iker.
- 12 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
IDOIA IRIART Doinua: Kantatzera nihoa Atzo lagunekin naiz diruaz mintzatu, pentsatzen nuena erran ta dira lotsatu diruari buruz naiz gauz bataz ohartu ez duteneri2 bate behar da pentsatu. (Bis)
Ellande eta Idoia.
2 Duteneri: dutenen gainean, dutenei buruz (pentsatu).
- 13 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Naroa Sasieta.
- 14 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
LAU OINAK EMANDA BERTSO BANA ZORTZIKO TXIKIAN. PAUL IRURETAGOIENA Oinak: eguna, laguna, jarduna, txapelduna Doinua: Sastarretik hasita Etorriak gera aita ama ta laguna, Agurainen baitago gaur bertso jarduna nahiz ta agian ni ez izan txapelduna gutxienez ondo pasa nahi nuke eguna.
Paul eta Oier.
- 15 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
OIER IÑURRIETA
Oinak: dantza, balantza, txantxa, antza Doinua: Hamaika andre gaztek Txapelketa honetan txikiena antza, berriena izanik jasoko dut txantxa, txantxa hura egiteko behar da balantza, balantzak aldetara egiten du dantza. (Bis)
BEÑAT ALTZELAI Oinak: etxea, kotxea, atzea, baratzea Doinua: Bautista Basterretxe Gaur kriston pozarekin ailatu etxea, ze regalau diate kristoren kotxea, baina kanbio palankak bidali atzea, eta txikitu dut nik (Bis) gure baratzea.
- 16 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
TXABER ALTUBE
Oinak: altua, teilatua, nekatua, tratua Doinua: Errota zahar maitea Langabezia maila da nahiko altua kendu didate etxea kendu teilatua, gai honekin ni nago nahiko nekatua jendeak jada ez daki zer dugun tratua.
Joanes eta Be単at.
- 17 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NAHIA SASKO
Oinak: belarra, beharra, txarra, indarra Doinua: Insumisoarena Lurraren egoera da biziki txarra, suntsitzen dira oihan, lore ta belarra ta bere salbatzeko daukagu beharra, hortako in behar degu den-denek indarra. (Bis)
JOANES ILARREGI Oinak: mina, ezina, grina, adina Doinua: Haizeak bidali du Hementxe kantatzeko neukan kriston grina baina orain mihian sortu zait ezina ta ezin kantatuak ematen dit mina, egin nahi nuke pozik gelditzeko adina.
- 18 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI ETXEBERRIA
Oinak: galdera, aukera, sentibera, behera Doinua: Dama gazte xarmant bat Azken aldian nago nahiko sentibera, tenperatura hauxe ez baitoa behera eta orain zuek nei eginaz galdera ipar poloan bizitza da nire aukera. (Bis)
Nahia, Txaber, Be単at, Paul, Kerman eta Maddi.
- 19 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
KERMAN DIAZ
Oinak: inor, zigor, zor, hor Doinua: Dama gazte xarmant bat Aste hontan euki dut zenbat lan ta zigor, irakaslearekin badauzkat pila zor, esaten du zapaldu dudala bat nik hor hamaika aldiz esan dizut nik ez dut jo inor. (Bis)
IKER LARIZGOITIA Oinak: iparra, indarra, izarra, beharra Doinua: Orioko balearena Kubrituta daukagu trintxeran3 iparra, ta jada akatu dute gerrako izarra odolusten ari naiz dut zure beharra, ze jada agortu zait gogoan indarra. (Bis)
- 20 -
3 Trintxera: lubakia.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
UNAI ETXENAUSIA
Oinak: baimena, trena, dena, nabarmena Doinua: Haizeak bidali du Nik nobia eukitzeko emango dut dena baina azkar joan bai hor doa ta trena nere maitasuna bai da bai nabarmena ta musua emateko nik behar baimena.
ELLANDE DUNATE Oinak: ziurra, beldurra, egurra, gezurra Doinua: Haizeak bidali du Aitarekin iten nin4 neguko egurra ta amatxok baitzuen enetzat beldurra arbol baten gainean ez baita ziurra ez naiz jaitsi ni handik ustez zen gezurra.
- 21 -
4 Nin: nuen.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
IDOIA IRIART
Oinak: igurtzi, utzi, gutxi, nagusi Doinua: Haizeak bidali du Nere amak lanean izan nahi nagusi, orduan atzo egunez bakarrik nau utzi berekin denbora dut pasatzen bai gutxi, bera etortzean fite dut malkoa igurtzi.
Iker oinak lotu nahaian.
- 22 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
BINAKA OFIZIOAN, zortziko txikian NAHIA SASKO TXABER ALTUBE
Hondartzara joan zareten bi lagun zarete. Bandera gorria dago eta zuk Nahia uretan sartu nahi duzu baina Txaber ur ertzean geratzearen aldekoa zara. Doinua: Orioko balearena NAHIA SASKO Nik urera saltoa orain behar dut egin nahiz ta harat joaitea momentuz den ezin, ez zirela sartuko egina duzu zin arriskuak hartzen ere behar duzu jakin. (Bis) TXABER ALTUBE Nahiko astuna zara ta berbalapiko horra sartu ezkero behar dogu ito ni hemen gelditzen naiz esan dut ta kito baina zuri ez dotsut5 pegarik6 jarriko. (Bis) NAHIA SASKO Ez duzu joan nahi beldurtua zira baina ni sartuko naiz hau behintzat argi da ta bat itotzen bada jar zaitez begira behatzaileak goian eseriak dira. (Bis) - 23 -
5 Dotsut: deutsut, dizut. 6 Pega: eragozpen, oztopo.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
TXABER ALTUBE Behatzailea dugu koldarra mutila, nik eginak baditut ikastaro pila behar baduzu norbait laguntzeko abila ura epel badago sartuko naiz bila. (Bis)
Nahia eta Txaber.
- 24 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOANES ILARREGI BEÑAT ALTZELAI
Aita-semeak zarete, Beñat aita eta Joanes semea. Herrian modelo desfile bat egin dutela eta Beñatek zure izena eman du, Joanes. Joanes sutan jarri da. Doinua: Orioko balearena JOANES ILARREGI Eztabaida pila bat ditugu etxean, eta etorri zara halako batean esan didazu hori modu ozenean apuntatuko zaitut striptease batean. (Bis) BEÑAT ALTZELAI Oso haserre zaude orain nerekin zu notizia entzunda jarri zara sutsu, baina neska pila bat kusiko7 dituzu ta hoikin ligatzeko aukera zuk duzu. (Bis) JOANES ILARREGI Joan beharko omen naiz gaurkoan mendira ta ez omen da horrenbeste esan duzu tira, zuk ere egin behar duzu gaur dizdira ta soltera askorekin behar duzu liga. (Bis)
- 25 -
7 Kusiko: ikusiko.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
BEÑAT ALTZELAI Ari zarela jartzen orain xamurrago ze zu haserretuta guztintzat akabo, ta orain hitz egiten alferrikan nago, zeren zure ama dut denetan nahiago. (Bis)
Joanes eta Beñat.
- 26 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAUL IRURETAGOIENA OIER IĂ‘URRIETA
Bi begirale zarete, eta herriko udaleku irekietan 15 laguneko taldearen ardura duzue. Lehenengo egunean ez dira ondo portatu, eta Paulek gurasoei horren berri emango lieke. Oierrek pixka bat itxaron nahi du. Doinua: Hamaika andre gaztek PAUL IRURETAGOIENA Ume hauek gaiztoak ditugu zeharo ez dira ixilik egoten jartzen naute ero gurasoei konseju eskau beharren nago hauetaz baitakite guk baino gehiago. (Bis) OIER IĂ‘URRITA Utz itzazu pakean ez dira txerriak, hori egia da ta ez dira garbiak ta bart gauean bota zituzten harriak ta apurtu zituzten gortina berriak. (Bis) PAUL IRURETAGOIENA Gortina danak hautsi dinbi eta danba umeak ez al dira sekulako traba gurasok gaizki hezi zituzten ta hara orain hori ordaintzen biok ari gara. (Bis) - 27 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
OIER IĂ‘URRITA Umeek oso ondo pasatzen dute bai alde batera eta bestera oso alai gurasoei esan ta izorratu ta jai, gurasoei esaten gelditu zu zarpail. (Bis)
Paul eta Oier.
- 28 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
KERMAN DIAZ MADDI ETXEBERRIA
Koadrilako bi lagun zarete, herriko festak datozela eta ileapaindegira joan zarete ileak tintatzera. Kermanek zuriz eta Maddik kolore deigarriz, laranjaz. Doinua: Insumisoarena KERMAN DIAZ Festa hontara etortzen naiz ni pila bat urte nagusiek abantaila gehiago dituzte lehengo ilea kendu berri honen truke horrela nik zaharrago irudiko nuke. (Bis) MADDI ETXEBERRIA Laranja kolorea dut nik gustukoa eta zu beti soso beti halakoa gure eztabaidekin baitugu nahikoa eta egin ezazu korte8 betikoa. (Bis) KERMAN DIAZ Ile honekin ligetan ez nabil ederto ta laranjaz jartzean egin duzu peto txuriz deigarriago ta askoz hobeto eta nire itxura guztiz berritzeko. (Bis) - 29 -
8 Korte: mozketa, ilea mozteko era.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI ETXEBERRIA Ia nahikoa daukagu gure kontuekin zure txuria dela ekin eta ekin ez al zoaz batera moda berriekin nik behintzat pintauko det laranja horrekin. (Bis)
Kerman eta Maddi.
- 30 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
ELLANDE DUNATE IDOIA IRIART
Bi lagun zarete eta Twenti bidez mezu hau jaso duzue ezezagun baten partetik: gaur arratsaldean pilotaleku atzera etortzen bazarete, ezusteko bat jasoko duzue. Ellande azaltzearen aldekoa da eta Idoiak zalantzak ditu. Doinua: Haizeak bidali du ELLANDE DUNATE Hobe dugu joaitea guk bihar plazara partida ikustea ukanen parada guretako sorpresa opari bat bada gero ere ez da fitsik zer pasatuko da. IDOIA IRIART Ez, Ellande mezuan badago problema ez du berez emana berak bere izena mezu horek beldurra ematen ditena ez dut pentsatu nahi horretan txarrena. ELLANDE DUNATE Gainera gure etxe ondoan bizi da edo kontatuz berak igortzen hasi da baina ni joanen naiz hauxe gaur garbi da zu etxen egon hola oparik ez dira. - 31 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
IDOIA IRIART Mezua hola partituz ukaiten denetan baina gezurrak dira segur gehienetan, zer nahiko duzu egin zuk plazan han bertan segur naiz nahi duzula aritu partidan.
Ellande eta Idoia.
- 32 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
UNAI ETXENAUSIA IKER LARIZGOITIA
Unai suhiltzailea eta Iker umea. Etxea sutan dagoela eta Unaik Iker haurra atera duzu etxetik. Ikerrek berriz sartzeko eskatu dizu bere jostailu gustukoena bertan ahaztu duela eta. Doinua: Haizeak bidali du UNAI ETXENAUSIA Zuk hiltzea orain bai duzula hautatu jostailua hartu ta gero eskapatu lehen zeundela lurrean ta bai zorabiatu hiltzeko zorian bai ta ez emozionatu. IKER LARIZGOITIA Nire jostailutxoa egingo da urtu zer asko suhiltzaile behar dut agurtu zulo hortatik sartzeko oraintxe makurtu eta ez baduzu nahi jostailu bihurtu. UNAI ETXENAUSIA Barrura sartu ezkero egingo du eszena gainera ni naizela suhiltzaile onena zure jostailuagatik emango dut dena hiltzen banaiz ba ere zu zara onena. - 33 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
IKER LARIZGOITIA Sartu edo tiro bat nik dizut emango eta gauza txiki bat oin dotsut esango nahiz suak zure baita ingo duen jango jakizu hiletara ez nazela joango.
Unai eta Iker.
- 34 -
18 Arrapostuendako: erantzuntzat. 19 Gaitz: zail.
GALBAHEA:
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Txaber Altube, Be単at Altzelai, Kerman Diez, Maddi Etxeberria, Paul Iruretagoiena, Nahia Sasko. HITZA EMANDA. Zortziko handian nahiz zortziko txikian PAUL IRURETAGOIENA: Ministro Doinua: Egun berezi bat bazela gaur Neri hitz zaila tokatu zait gaur zer dan ez dakit dedio, ministro edo presidentea antzeko da, berdin dio, krisi alu hau bukatu dadin mozketa erremedio, baino beraiek kartera hazteko besterik ez du balio. (Bis)
KERMAN DIAZ: Abiadura Doinua: Beste bateko i単ularretan Errepidera autoa hartu zenbat ondorio ta gaitz, aita azkartu abiadura ez naiz iritsiko garaiz, honen ostean istripu bat da ez daukau aurpegi alaiz batzutan motelegi goaz gu baina azkarregi ere maiz. (Bis) - 35 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
TXABER ALTUBE: Errespetua Doinua: Goizean goizik jaiki ninduzun Mundu honetan zer da beharra eta zer da pekatua, helburu dogu azpiko dana eukitea zanpatua, da9 mila gauza ikastea da guk izan dogun patua, baina inok be ez dau ikasi zer dogun errespetua.
MADDI ETXEBERRIA: Gerra Doinua: Zure albora joan nintzen ni (Hustukoixkio CDko doinua) Gerra pila bat ditugu egun gaur egungo gizartean, internazional, zibilak eta baita familin tartean ez nuke holako gehio bizi nahi ni bizi naizen artean ta hortarako gobernu denek hasi behar dute lanean.
- 36 -
9 Da: ta, eta.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NAHIA SASKO: Adiskidea Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago Batzuek ez dute adiskiderik jadanik badut entzuna, beraz ongi zaindu behar dugu bizian topatzen duguna, jakinez fite galtzen ahal dela adiskide edo laguna sakratua den zerbait da behintzat bai adiskidetasuna.
BEĂ‘AT ALTZELAI: Elkartasuna Doinua: Balentin Berriotxuarena Mundu honetan gauza guztia bai dela su eta garra bai pobrezia baita dirua txikitzen planeta zaharra horretarako beharra dugu lankidetzaren beharra elkartasuna baita guztia gera dezakeen bakarra. (Bis)
- 37 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
ZORTZIKO HANDIAN TXABER ALTUBE BEÑAT ALTZELAI
Taberna baten jabeak zarete Txaber eta Beñat. Txaberrek ostiraletik aurrera zabaldu nahi du eta Beñatek egunero. Doinua: Balentin Berriotxuarena TXABER ALTUBE Aste barruan herria hutsik ta dana dogu akabo asteburutan normala danez desfasea da zeharo, egingo dogu biak zabaldu prezioak igo gorago inork ez dau ta inoiz ordaintzen mozkorrek baino gehiago. (Bis)
BEÑAT ALTZELAI Bai lagun zure arras hobea aitortzen dut da zuzena baina taberna beti irekita uztea dogu onena langabeziak jo du herri hau beraientzako ze pena langabek e(g)una hemen pasata beteko taberna dena. (Bis)
- 38 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
TXABER ALTUBE Arrazoi duzu langabetuak dabiltz musean jokatzen egunan zehar trago bat hartuz kartak lurretik botaten baina zu Beñat ea ohartzen zaren halakoren baten irabaziak gastatzen doguz karta berriak erosten. (Bis)
BEÑAT ALTZELAI Kartak erosten pasa nahi al’zu behin eta gero betiko baina badaukat susmo pixka bat ez dela inor etorriko lio10 honekin guk bukatzeko arrazoi bat eta kito, ez bada inor tortzen11 taberna ez da gehio irekiko. (Bis)
- 39 -
10 Lio (gaztelaniazko hitza): Nahastea. 11 Tortzen: etortzen.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
KERMAN DIAZ MADDI ETXEBERRIA
Bi lagun zarete, iluntzean musika eskolatik etxerakoan egundoko ekaitza hasi du. Aterpe batean itxaron nahi du Kermanek, eta Maddik ahalik azkarren etxera iritsi nahi duela dio. Doinua: Eguna pasa nekean eta (Andre txarraren bentajak) KERMAN DIAZ Euria hasi du eta hementxe zenbat gaitz eta apuru zuk orain bertan etxera buelta egin nahi duzu helburu, egon gaitezen hementxe aterpe behean seguru eta horrela gitarra gehio praktikatu egingo dugu. (Bis) MADDI ETXEBERRIA Musika eskolatik irten gera hartu etxerako bidia, eta segitun hasia zaigu goitikan behera euria, azkar joanez lortuko degu azkar-azkar lehortzia baina kezka bat daukat oraintxe hain txarra al da jotzia. (Bis) KERMAN DIAZ Irakaslea agurtu dugu eskua eman, bi musu, eta etxera abiatuta euria hasi da usu, Maddi oraintxe galdera horrekin benetan harritu nauzu erru guztia zurea da ta desafinatu egin duzu. (Bis) - 40 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI ETXEBERRIA Pixkat desafinatu det bai ba baina ez hain gaizki ez tira normalean nik ere gitarrai hartzen baitiot dizdira, baina orain hartzeko asmoa det nik etxeratzeko bira, bertso hauetan gauza guztiak batera in12 behar al dira. (Bis)
Kerman Diaz.
- 41 -
12 In: egin.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAUL IRURETAGOIENA NAHIA SASKO
Paul dantzaria zara, eta herriko festetan urteroko saioa egin duzue. Nahia abeslari ospetsuak proposatu dizu eta bere udako biran dantzatu nahi duzun. Doinua: Balentin Berriotxuarena PAUL IRURETAGOIENA Festa hauetan dantza itten det dantza itten det eunero, gaurkoan ere ondo egin det nahiz egon urduri, bero, ta zuk galdera egin didazu tourra ingo deten edo noski zurekin tour hoi ingo det ondo pagatu ezkero. (Bis)
NAHIA SASKO Norbait horrela dantzan arituz ez dut ikusia usu, aitzin ta gibel horren arinki liluraturikan nauzu ta pagatzea nahi zenuke gaurkoan laguna aizu molde horrekin zuk paga on bat erreski merezi duzu. (Bis)
- 42 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAUL IRURETAGOIENA Nahia orduan zukin juteko ez det egingo zalantza mundu guztia ezagutuko degu zuk eta nik antza gure planetan zabaldu noski daukagun piper ta gatza mundu guztian jakin dezaten zer den euskaldunon dantza. (Bis)
NAHIA SASKO Goazen beraz gu munduari itzuli bat emaitera zu dantzatzera eta ni berriz han zurekin kantatzera baina bagoaz gure kultura ere bai erakustera zuk fandangoa dantza behar duzu bertso batekin batera. (Bis)
- 43 -
AGURRAK
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
KERMAN DIAZ
Doinua: Habanera
Amaiera heldu zaigu hau jada bukatu bapo ta hemendik esker batzuk gutxienez bana beharko lehenengo hainbeste maite dudan bertso eskolantzako animatzen egon diren lagun zoro denentzako eta mugan bestaldean daukadan familiantzako gu entzuten hemen egon ezin duten denetzako denak eskertu ditut ta azkena ez da faltako nola ahantziko nuen ba zueri eskerrik asko. TXABER ALTUBE
Doinua: Blowing in the wind (Geldirik ezin naizela egon)
Eskerrik asko ekartzearren zuen letra ostadarra Peru, Bittor ta Martinentzako doa nire irriparra, datorren urtean familiari emongo dotsagu13 garra Sarrionandiaz beteko dogu Aguraingo oholtza zaharra.
- 44 -
13 Dotsagu: deutsagu, diogu.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
OIER IĂ‘URRIETA
Doinua: Hamaika andre gaztek
Gasteizkoa izanda nago Agurainen, arabar txapelketan jende asko ginen, nik hona etortzeko zortea izan nuen pozik geldituko naiz gaurkoan galdu arren. (Bis) IKER LARIZGOITIA
Doinua: Mendian gora haritza
Eskerrik asko danari nitzat bada nahiko sari hemen egonik kantau izana areto honeri eta orain entzun adi nahi badozue bazkari14 hamar eurotan emoten dabe diru15 daukonari. NAHIA SASKO
Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke
Mila zorion gibelekoei gero ere hola segi agur bat egun hemen ez diren nere familiakoeri gure laguntzen ibiltzen diren bertso irakasleeri iparraldetik autobusean jinak diren laguneri, ta azkenean milesker aunitz etorri zizten deneri. (Bis)
14 Bazkari: Mungialdeko azpieuskalkian –a gabe esaten da, bazkaria. 15 Diru: Aurreko oharraren parekoa, dirua.
- 45 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI ETXEBERRIA
Doinua: ETAren su etenetik
Finalera iritsi naiz ta jada det nahiko sari, zuek hola ikustea da neretzako opari, bertsotan aritu gera ari, ari eta ari inork dudarikan badu izango naiz bertsolari, hemen sortu deguna da primitiboen janari, errimen masa egin degu ez ator, ez ur, ez gari, hemengo denak baigera bertsolaritzaren kabi. (Bis)
PAUL IRURETAGOIENA
Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke
Gaur goizekoa bukatu degu orain a ze atsedena, gaurkon gainera etzat16 inporta ez egittea aurrena, gosea dauket, kriston gosea, garrasika det barrena, gaurko honetan nik jango nuke paren jarritako dena, bazkari on bat litzake orain neretzat sari onena. UNAI ETXENAUSIA
Doinua: Balentin Berriotxuarena
Gaurko onena izan dela bai denbora pasatu hemen, final polita nire buruan izango dudala oroimen oso ondo pasatu dudala nik hemen kantatzen ta abesten hurrengo urtean etorriko naiz silla polita berotzen. (Bis)
- 46 -
16 Etzat: ez zait.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
ELLANDE DUNATE
Doinua: Mundua uzten bazun
Pello hartu daukute17 duela bi urte ta hilabete baten barru askatuko dute matematikak zituen hainbeste bertute agur hori Pellori eskaini nahi nuke, ta aitari zorionak erran nahi nituzke. IDOIA IRIART
Doinua: Insumisoarena
Nahi nuke jakin nor den egungo izarra, pertsonak duelako zorionan beharra berdin zait egin badut saio bat kaxkarra, ongi pasatzea nuen helburu bakarra. JOANES ILARREGI
Doinua: Nafarroako mendi gainetan
Ni gaur pozikan igo naizela Agurainen oholtzan gora, ta baita ere pozik hurbildu nire lagunen ondora nahiz eta orain oso gustora joango naizen kanpora, nik oso ongi pasatu dut ta ni gelditu naiz gustora. (Bis)
- 47 -
17 Daukute: digute.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
BEĂ‘AT ALTZELAI
Doinua: Nafarroako mendi gainetan
Duela lau bat urte hasi nintzen gustora bertsolaritzan, ongi pasatu, bertsoak bota ez neuken helbururikan orain nagoen tankeran inoiz ez naiz egoten sarritan, bihotza emozioz lehertutzen zait guzti hauek ikusirikan. (Bis)
Idoia Iriart.
- 48 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Unai Etxenausia.
Maddi Etxeberria.
- 49 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
HELDUAK –14 urtetik 18 urte bitartekoak
(Arratsaldeko saioa)
Paula Amilburu (Aramaio, 1994) Iñaki Tena (Gasteiz, 1995) Malen Amenabar (Larrabetzu, 1994) Nerea Ibarzabal (Markina, 1994) Jokin Bergara (Eibar, 1994) Gemma Urteaga (Beasain, 1995) txapeldunordea Aitor Servier (Azkain, 1995) Maddi Sarasua (Itsasu, 1995) txapelduna Mikel Lasarte (Barañain, 1996) Maddalen Lopez (Lesaka, 1997)
EGIN BEHARREKO LANA
Agur bana. Binaka ofizioka, zortziko handian. Bina bertso. Binaka ofizioka, zortziko txikian. Hiruna bertso.
Sei sailkatuentzat kartzelako lana:
Puntuari erantzun. Gaia emanda bi bertso (gehienez bost puntukoak)
- 50 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Goian, ezkerretik eskumara: Mikel, Aitor, Jokin, Paula eta Maddi. Behean, eskumatik ezkerrera: Maddalen, Malen, Gemma, Nerea eta I単aki.
- 51 -
AGURRAK
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAULA AMILBURU Doinua: Iparragirre abila dela Iparraldea abila dela askori diot aditzen, Bizkaia eta Gipuzkoa ere ez dira atzean gelditzen, ta gure Nafarroa, ustez hobeagoa, hasi zaitezte sufritzen bi arabarrak etxean gaude ta ez gara errez errenditzen. (Bis)
MALEN AMENABAR Doinua: Donostiako hiru damatxo Ahotsa doinu eta kantua sentitu, pentsatu ta ekin, ondo eginda pozik joango naiz txarto einda bardin-bardin18, nahikoa sari ez al da jada kantatzea elkarrekin, eta kriskitin, kraskitin behar dogu egin, zuentzat eta zuekin.
- 52 -
18 Bardin: berdin.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NEREA IBARTZABAL
Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke Plaza honetan azkenengo urtez egin nahi neuke aproba, egia esan zuen aurrean beti kantatu dot gustora, uda gugandik gertu daulako beharbada izango da, nahiz azkenengo hiru egunetan tenperaturek ein gora gero euria emon dabe19 ta txapela jantzi beharko da.
Paula, Malen, Nerea eta Maddi.
- 53 -
19 Dabe: dute.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI SARASUA
Doinua: Sarasua da gure Goizekoak gogoan nahi nuke jardun iritsi ez direnak ditut bertso-lagun kantuan helburu bat baizik ez dut egun elkarlanean ongi pasatu dezagun.
IĂ‘AKI TENA Doinua: Antton eta Maria Hamar bat bertsolari gaude finalean eguna iritsi da jada azkenean lotsa denak utzita ditugu atzean sartuko zaituztegu bertsoen barnean ondo pasako degu gaurko egunean. (Bis)
- 54 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
AITOR SERVIER
Doinua: Abokatuak deitu berri dit Handien menpe dagon ttipiak patua hain du krudela denok dakigu aurten konkistan urteurren tristea dela gaurko honetan Iru単arantza so egizue bestela baina egoera honetan zer da bertsolarion papela tinko eta xut ahotsa altxaz hitzez soilik, a capella kanta dezagun gaurkoan orain bostehun urte bezela. (Bis)
I単aki, Aitor eta Mikel.
- 55 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MIKEL LASARTE
Doinua: Igo aurretik lasai Duela hiru urte Altsasun duela bi hemen eta aurten ere gogoz nago Agurainen lehen urtean nahiko gaizki egin nuen eta bigarrenean ere gaizki atera zen, lehen urtean nahiko gaizki egin nuen ea hirugarrengoan ongo irteten den. (Bis) JOKIN BERGARA Doinua: Maitasuna da bizi izateko Arratsaldeon entzule horri hau da hau giro epela, Agurainera iritsia da eskolarteko tropela, ez nuen uste hona heltzeko kapaz izango nintzela, baina hemen nagoela amestu leike txapela,(Bis) nahiz zailtasunak egongo diren beste askotan bezela aurre egiten saiatuko naiz datorrena datorrela. (Bis)
- 56 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDALEN LOPEZ
Doinua: Txoriak eta txoriburuak Arratsaldeon ikusentzule zuengan daukat arreta izan ere oain momentu hontan nago nerbioz beteta goza zazue ikuskizunaz polita izango da eta ta hasi bedi Euskal Herriko bertsolari txapelketa. (Bis) GEMMA URTEAGA Doinua: Agur sagar beltzaran Atsaldeon ezagun eta ezezagun gaurko honetan a ze giroa daukagun tabladuan elkartu gera hamar lagun zuen aurrean bikain nahi genduke jardun bai zuek eta bai guk gozatu dezagun.
- 57 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
OFIZIOTAN BINAKA – Zortziko handianPAULA AMILBURU MALEN AMENABAR
Paula preso dagoen alaba eta Malen ama. Duela gutxi medikuak Malen amari bidaia luzerik ez egiteko aholkatu dio, baina gaur ere zu ikustera etorri da astero bezala. Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago
PAULA AMILBURU Nahiz ta medikuak esan hori bidaia egin beharko beti bezala ez duzu egin bisita honeri planto baina amatxo esan behar dut egin duzula oso txarto bizirik ikusi nahi zaitut ta bueltatzen naizenerako. MALEN AMENABAR Ba lasai zeren buelteko zara nire alaba kuttuna horrexegatik gaur ziegaraino luzatu deutsut jarduna nahiz gaixotasun hau gogorra izan oso hitsa eta iluna askozaz ere handiagoa da zeurekiko maitasuna. PAULA AMILBURU Maitasun osoz eta bihotzez ninduzun zuk ama hezi baina hola sakrifikatzeak ez du hainbeste merezi ni laster baten irtengo naiz ta ama zuk ez inoiz etsi ni ikustea nahi baldin bozu20 ni irtengo naiz ihesi.
- 58 -
20 Bozu: badozu, baduzu.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MALEN AMENABAR Ba ez hementxe geratu zaitez jarraituko dot lanean herri oso bat eraikiko dut plazan, eskolan, kalean, ta lasai egon sendatuko naiz alaba ni azkenean barriro ere gure etxean ikusten zaitudanean.
Paula eta Malen.
- 59 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NEREA IBARTZABAL MADDI SARASUA
Bihar emakumezkoen euskal selekzioak futbol partida jokatuko du Anoetan Eslobakiaren kontra. Maddi eta Nerea jokalariak zarete eta Nereari ilusio handia egiten dion bitartean Maddiri ez dio aparteko ilusiorik egiten. Doinua: Balentin Berriotxuarena NEREA IBARTZABAL Partidai buruz berbetan dagoz prentsa eta telebista asko pozten naz egoera hau zelan doan ikusita Eslobakian kontra ingo’gu21 gogor salto ta korrika mutilen mailan egon gaitezen noizbait gitxika-gitxika. (Bis) MADDI SARASUA Nahiz ari diren emakumeak selekzioan gorpuzten ez gira izango mutilak aina ta etzaite hasi puzten egoera honek ilusioan begiratzen ez dit uzten guk zerendako egin behar dugu nehork ez badu ikusten. (Bis) NEREA IBARTZABAL Baina noizbaiten tortila honi emon behar jako bira modu hontako partiduekin jungo gara urrutira ta nahiz ez egon inor jarraitzen edo jokoan harira bestek ospatu ezean ere nahikoa da geuk jakinda. (Bis) - 60 -
21 Ingo’gu: egingo dogu; egingo dugu.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI SARASUA Bai, egia da, guk badakigu eta uste dut horrela: harrotasunez segi behar dugu mutil horiek bezela ez naiz jarriko baloi atzetik tristea eta goibela sinetsi nahi dut gaurko partida hasera baino ez dela. (Bis)
Nerea eta Maddi.
- 61 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
IÑAKI TENA AITOR SERVIER
Hemezortzi urteko alaba duen bikotea zarete. Zuen egoera larria dela eta Iñakik Aitorri proposatu dio alabaren unibertsitateko asmoek bertan behera geratu beharko dutela. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak IÑAKI TENA Hemezortzi bat urte ditula neskatxa handia dago eskaerak be aurrera doaz gero ta askoz harago jakin behar duzu ene maitea ni ez naizela ez mago gaitz asko pasa ditugu eta horrela ezin da gehiago. AITOR SERVIER Guk bizikletaz joan behar dugu ostatura ta lanera telebistako harpidetza ere kendu behar dugu behera leku guztitan behar dugu aurreztu hori da gure aukera kosta ahala kosta joanen zaigu bera unibertsitatera. IÑAKI TENA Ikasi behar du lana lortzeko ta hori ez da txarrena nik ikusten dut indarra dula eta baitare kemena baina ez dakit zer egingo deun krisia dela onena gauza honengatik galdu egin dugu poztasuna zuen trena.
- 62 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
AITOR SERVIER Gure alabak injenieritza ikastea helburua titulu handi bat dugu hori karrera hain segurua ahantz ditzagun hamaika traba, gaitza eta apurua gure etxera gure alabak ekarriko du dirua.
I単aki eta Aitor.
- 63 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MIKEL LASARTE JOKIN BERGARA
Zu Mikel herriko festak antolatzen aritu zara buru-belarri, Jokin ez da agertu ere egin baina berak ere txupinazoa nork bota proposatu nahi du. Doinua: Haurtxo txikia negarrez dago MIKEL LASARTE Festak antolatzen ibili naiz gogor hemengo ta hango ta txupinazoarena orain zuk behar duzula esango hori zuk erabakitzea ez ez dut inola jasango nork botako duen nik ez dakit baina zu ez zera izango. JOKIN BERGARA Nik txupinazoa botatzea ez nukeen ba nahiago jai batzordean ez dut nahi izan ez inor baino gehiago baina injustizia bat dago herri honetan zeharo beti zuk bota ohi duzu eta aldatu beharra dago. MIKEL LASARTE Beti nik bota egiten dut bai zuk esan duzun bezela, baina arrazoi erraza dauka eta ez izan ergela zuk esandakoari erantzun behar diot orain horrela ez al dakizu lan egiten dun bakar-bakarra naizela. - 64 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOKIN BERGARA Kontu askotxo dira gaur egun dugunak argitzekoak asmoa dauka jendeak hemen jaiak antolatzekoak eta ezin direnez jai hauek izan beti gisakoak barka baina jaiak ezin dira izan zure gustukoak.
Mikel eta Jokin.
- 65 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDALEN LOPEZ GEMMA URTEAGA
Senideak zarete eta parrandetan gurasoei deitzen diezue bila etortzeko. Maddalenek ez du nahi gurasoek lagunak dauden tokiraino etortzerik, Gemari berriz berdin zaio. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak MADDALEN LOPEZ Etxera joan behar eta oraintxe dugu kristoren trantzea zure ideia izandu dela gurasoeri deitzea, baina hobe zen ideia hori inoiz ez okurritzea lotsa ematen dit nere gurasok honeraino etortzea. GEMMA URTEAGA Baino zu jan ez zaitu egingo eta egon zaitez lasai egia esan sarri askotan egoten naiz amaren zai eta bere zain egoten naiz ni edonorekin ta noiznahi nere ama nere ama delako baina laguna ere bai. MADDALEN LOPEZ Ez itzazu in helduen pintak22 ez izan pertsona zaharra nere ama ezin da hona etorri kusko23 nau barra-barra mesedez zuk ez amari deitu ez izan pertsona txarra, oinez joatea izango dugu gure irtenbide bakarra. - 66 -
22 Pintak: itxurak, plantak. 23 Kusko: ikusiko.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
GEMMA URTEAGA Oinez jutea egia esan ez det pentsatu sekula urduri zaude oso urduri ezin dezu disimula zure ondora ama heltzean sentitzen zera ahula horrek esan nahi du zer edo zer ezkutatzen diozula.
Maddalen eta Gemma.
- 67 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
OFIZIOTAN BINAKA – Zortziko txikianMALEN AMENABAR NEREA IBARTZABAL
Selektibidadea edo baxoa egiten ari zarete. Malenek gaupasa egin du bezperan ikasteko eta Nerea 10 ordu lo eginda etorri da. Doinua: Dama gazte xarmant bat MALEN AMENABAR Gau osoa egon naz ni gelan gordeta kafe batzuk hartuta buelta eta buelta orain bikain egin dut nik azterketa gaiak askozaz ere freskoau dodaz eta. (Bis)
MALEN AMENABAR Aste osoa paseu deu honek dardarka eta apunterik be oin ez jako falta eta suspenditzeko asmoak lagata ondo dau24 lehen pausoa hori izaten da ta. (Bis) MALEN AMENABAR Ba Nerea ni ere ez nago hobeto antza danez ez zagoz txuleten menpeko azterketa nik egin behar dot ederto ta badaezpada ere ez dot kopieko25. (Bis)
NEREA IBARTZABAL Gauez eduki dozu kafeaz borroka liburu ta apunte artean itota ba nik ez lo orduak ez dodaz nahi bota suspentsoa bardina aterako dot ta. (Bis)
NEREA IBARTZABAL Ni inoz ez naz izan ikasle on ez fin ta esamina hontan egingo dot bardin asteotan ez dot emon ez kolpe ez ahalegin pentsau txuletarik be ez dot eta egin. (Bis)
NEREA IBARTZABAL Berez nik ikasteko asmoa baneukan baina zer zan ikusi eta jarri sutan asteotan egongo naz Leioatik bueltan ea kafetegiak ze itxura daukan. (Bis)
- 68 -
24 Dau: dago. 25 Kopieko: kopiatuko.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Malen eta Nerea.
- 69 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI SARASUA IÑAKI TENA
Gurasoa Maddi eta Iñaki semea. Maddik marihuana landarea jarri du balkoian eta Iñaki sinestu ezinda dago ikusi duenarekin. Doinua: Kantatzera nihoa MADDI SARASUA Begira ze polita balkoian ezartzen kostoa atera du berde eta zuzen hurbildu zaitez pixkat ta hasi usaintzen baina segur ez duzu hori ezagutzen. (Bis)
IÑAKI TENA Hori ikusi eta ai zelako zama horrelakorik dauden ez nekien ama baina ama maitea zein da zure plana orain porroekin zuk al duzu afana? (Bis)
MADDI SARASUA Ze untsa sentitzen naizen gaurkoan zurekin baina ez gaiten pasa behar duzu jakin neurri onean behar da atera etekin mugaz pasa ez zaitezen zure lagunekin. (Bis)
IÑAKI TENA Orain mugak jartzen zu zer nolako traba mesedez amatxito hartu zuk patxada dena polita dago dizdiratsu hara ta nahigabean egiten dut nik algara. (Bis)
MADDI SARASUA Zuk ere ezautzen duzu hori dizut entzun hartu zazu pixka bat ta honi erantzun gaztetatik hau zer eakutsi nahi nizun hobe da etxekoa probatu dezazun. (Bis)
IÑAKI TENA Porro bat egiteko eskatzen ari da segituan egin dut bizkor eta di-da erre egin dut azkar baita ere tira ta orain ingurua ari da dizdira. (Bis)
- 70 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Maddi eta I単aki.
- 71 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
GEMMA URTEAGA PAULA AMILBURU
Lagunak zarete eta hondartzara joan zarete arratsalde pasa. Etorri zaretenetik seigarren aldia da Paulak eguzkitako krema ematen duela, Gema harrituta dago begira. Doinua: Orioko balearena
GEMMA URTEAGA Hondartzara etorrita zenbat konpromezu eguzkiakin zaude kexu eta kexu krema eman ta eman ikus zaitzaket zu joe Paula momia bat ematen dezu. (Bis)
PAULA AMILBURU Momia itxura daukat orain beharbada baina zu superguaia morenoa zara ze neri eguzkiak egiten dit traba nik bi kolore dauzkat txuria ta ganba. (Bis)
GEMMA URTEAGA Egia esan nik ez det pentsatzen berdintsu zu eguzkiarekin jada zaude izu krema eman ta eman Paula hor zabiltz zu azkenean kaltea kremak eingo dizu. (Bis)
PAULA AMILBURU Txarto egin dezake ona beharrean baina hementxe nago momia antzean "proteccion cincuenta" det nik gutxienean ixo ta emaidazu krema bizkarrean. (Bis)
GEMMA URTEAGA Jo Paula orain etzan26 faltatzen besterik orain ikus zaitzaket harroxko xamarrik baina Gemak ez dauka krema eman beharrik neri nere mutilak nahikoa ematen dit. (Bis)
PAULA AMILBURU Mutila daukala ta txulita bat zara neri kremak ez dit ez egiten ba traba ez duzu egingo zuk hainbeste algara azaleko kantzerraz zu hiltzen bazara. (Bis)
- 72 -
26 Etzan: ez zan; ez zen.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Paula eta Gemma.
- 73 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
AITOR SERVIER MIKEL LASARTE
Bi lagun, biok duzue azken generazioko mugikor bana, Aitorrek dei eta mezutarako bakarrik erabili eta Mikelek ia denetarako erabiltzen du. Doinua: Kantatzera nihoa AITOR SERVIER Murrizketekin ari dira pixkanaka ta mugikorra dugu gutizi aparta baina guri dirua gaur zaigunez falta mugikorra utziz hartu dezaun txalaparta. (Bis)
MIKEL LASARTE Txalaparta hartzea ez daukagu hobe mobila hain daukagu txukun ta dotore zenbat aplikazio bai goi ta bai behe gu ezin gara bizi mobilikan gabe. (Bis)
AITOR SERVIER Txalaparta aipatu dizut lehendabizi hori da gure luxu ta gure gutizi ni Larrunen, maitea Ibardinen bizi baietz maitasun hitzak haraino iritsi. (Bis)
MIKEL LASARTE Mobilakin pasatzen dut beti eguna mobila hain daukagu gauza bat txukuna maitasun kontuetan adizu laguna mobilarengandikan daukat maitasuna. (Bis)
AITOR SERVIER Zuk mobila horrekin hamaika ahalegin eta zure bidea nik ez dut atsegin jada modaz pasa da beti berdin-berdin jada ez da ligatzen mugikorrarekin. (Bis)
MIKEL LASARTE Ligatu behar dela dantzaldi batean eta mobila dela guztion kaltean baina hementxe nago mezuen artean ta mila lagun ditut nik neuk facebookean. (Bis) - 74 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Aitor eta Mikel.
- 75 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOKIN BERGARA MADDALEN LOPEZ
Udan oporretara Atlantikoaz bestaldera joan nahi duzuenbikotea. Jokinek ez du hegazkinera igo nahi eta Maddaleni itsasontziek beldur handia ematen diote. Doinua: Dama gazte xarmant bat JOKIN BERGARA Amerika daukagu aspaldi helburu eta hegazkinean milaka apuru hegazkinean ez naiz sentitzen seguru "Perdidos"en27 bezela bukatuko dugu. (Bis)
MADDALEN LOPEZ Ez da egia orain errantzun azkena itsasontzik joateak ematen dit pena gero erabakiko’zu aditu aurrena hegazkina dugula gauz seguruena. (Bis)
JOKIN BERGARA Hegazkina seguru diozu tarteko desadostasunak gaur guk ditugu lepo zailtasunak ditugu guk ados jartzeko ta hemen geratzea ez al da hobeto. (Bis)
MADDALEN LOPEZ Gatazka handi bat dugu guk hemen aurrean baina gure problemak utziaz atzean ezin duzu arrazoi izan zuk denean zu itsasontziz joango za ni hegazkinean. (Bis)
JOKIN BERGARA Beraz gogor antzean ipini zara zu itsasontzia omen da ta enbarazu argi esango dizut egidazu kasu hegazkina edo ni erabaki zazu. (Bis)
MADDALEN LOPEZ Ez didazu ematen zuk batere penik ikusten ez duzu erremediorik ta gatazka hau konpondu gaur ezingo det nik lagunekin joan beharko dutela azkenik. (Bis)
- 76 -
27 Perdidos: telesail amerikarra, “Lost”.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Jokin eta Maddalen.
- 77 -
Galbahea:
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MALEN AMENABAR, PAULA AMILBURU, JOKIN BERGARA, NEREA IBARTZABAL, MADDI SARASUA, GEMMA URTEAGA KARTZELAKO LANA Puntuari erantzun Gaia emanda bi bertso (gehienez bost puntukoak)
MALEN AMENABAR Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari ba ez ditut ikusten ez al da nabari? Zeozertarako nau28 hemen bertsolari askoz hobeto gaude gu hemen kantari. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Gogoan daukat, ez du aspaldi Gogoratu naiz eta ilundu egin jate29 panorama, gaur goizean be gogoratzeko nik eukin30 dot kriston lana despistatua naz ta zer esan holangoa dekot fama baino hala ere astiro-astiro hurbildu naz zuregana bihotz-bihotzez zorionak ta asko sentitzen dot ama. (Bis)
Ta txarrena da urtero legez hor geratu dala seko urtero legez urte-eguna ahaztu ein jate konpleto holangoa naz ta egia da nengokeela hobeto hurrengo urtean egutegian apunteko dot ederto eta zin dagit barriro ere hau e´jatela paseko. (Bis)
- 78 -
28 Nau: nago. 29 Jate: jat, zait. 30 Eukin: eduki.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Malen beldur barik.
- 79 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAULA AMILBURU
Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari kalitatean falta hori da nabari Belen Estebanekin guk daukagu argi telebista basura ta gu gaude garbi. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Aita izena Gaurko hontan nik nahi nuke ama zuri barkamena eskatu badirudi atzo ez nizula esan, zitzaidan ahaztu beharbada ni hilabetez ta egunez nintzen nahastu baina oraintxe bihotz-bihotzez nere zorionak hartu denboraren makinaik ez daukat eta mesedez barkatu. (Bis)
- 80 -
Atzo zoriondu bazintudan izango zen askoz hobe baina ni datak gogoratzean ez naiz ama horren trebe oraintxe bertan naiz desgrazia guzti horiexen jabe eta oparia hemen daukazu amatxo zuk hala ere beti zorionduko zaitut nik egunero bazpadare. (Bis)
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Paula bertso gosez.
- 81 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOKIN BERGARA
Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari Salvamera jendea dau begira adi esango nioke hori ikusten dunari Belen Estebaneri emaiozu opari. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke Amaren eguna iritsi zen eta genuen gertuko zoriontzea ahaztu zitzaidan eguna heldu orduko eta oraintxe amarengana nola naiz ba bueltatuko ze bere urtebetzeari egin bainion nik uko barkatu ama eta zin dagit ez da berriz gertatuko. (Bis)
Barkamen hori eskatu diot ta irrifarre bat bueltan zoriontasuna dago oraintxe amatasun parajetan biok batera besarkada bat penak ahaztuz orain bertan seme sentitzen naiz orain pozik ta alai une hauetan segi ezazu ama izaten beste hainbeste urtetan. (Bis)
- 82 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Jokin barru barrutik.
- 83 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
NEREA IBARTZABAL
Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari Belen Esteban ere hortxe da ageri zelan jaso ete dauz31 horrek hainbat sari programa bakar bat be etzait gustau neri. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Sentimendua sartu ziztaidan Begiratu dut gaur eguerdian egutegian barrena ta atzokoan gorriz ikusi neure amaren izena ta oparirik ez dotset32 egin hau da ba ene problema oin ama zatoz eskeintzen dotsut33 neure irririk onena ez al diozu ni neu nazela oparirik handiena? (Bis)
Ta bapatean gogoratu naiz nire amaren sakean beraz buelta bat emon dot lehen goizez Eroski partean ta poztuko da eingo dotsedan bisigu ona jatean nahiz aurpegia kanbiatuko zaion horri bapatean atzo "selean"34 eman ziguten esamina ikustean. (Bis)
31 Dauz: ditu. 32 Dotset: deutsat, diot. 33 Dotsut: deutsut, dizut. 34 Selea: selektibitatea, unibertsitaterako hautaproba.
- 84 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Nerearen azken eskolartekoa.
- 85 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI SARASUA
Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari etxera joan ta beira hor telebistari marrazki bizidunak ta berriak adi ea horretaz naizen aritzen kantari. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Txikitatikan edukia dut Atzo etorri zen ikusgarria ta ene ondora laguna partidua nuen ta hortan ere eman erantzunkizuna barkatu ama bene-benetan barkatu dut erantzuna eman nahi ditut bi musu eta besarkada bat kuttuna zorion hitzean ez da neurtzen nik dizudan maitasuna. (Bis)
Ahantzi egin zait bakizu lotsa handia emaiten didana gaur hurbildu naiz umil-umila lotsaz zinez zuregana zure ondoan hamasei urte ze zorion ta ze xarma zoriondu nahi dut urte osoan didazulako emana maitatzen zaitut paregabea izan zirelako ama. (Bis)
- 86 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Maddi ziurtasun osoz.
- 87 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
GEMMA URTEAGA
Doinua: Haizeak bidali du Puntua: Telebistan badugu programa ugari ta hoiek ikusteko ni ez nabil nagi telebistai begira egoten naiz adi hor ikusten baititut mila bertsolari. Gaia: Atzo amaren urtebetetze eguna izan zen eta zoriontzea ahaztu zitzaizun. Gaur barkamen eske zoaz. Doinua: Txikitatikan edukia dut Urtebetetze egunarekin gora ta behera gabiltz maiz nere amanak atzo ziren ta ez nago aldarte lasaiz erabat ahaztu zitzaidan eta ziur egin diola gaitz bere urtetaz oroitzeko ni ez nintzen ibili garaiz badaki maite dudala baina oso gaizki sentitzen naiz. (Bis)
Gaurko honetan nahiz ta tristura duen barruan nagusi horrelakorik egia esan sarritan ez du ikusi nahiz eta kontu hontaz pentsatzez ia ezin dudan utzi oparirikan ez diot egin ta nahiz ta dagon itsusi ni bezelako alaba bat du eta hori ez da gutxi. (Bis)
- 88 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Gemma ausart-ausart.
- 89 -
AGURRAK
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
AITOR SERVIER Doinua: Partida tristea Ternuarat/Afari ikaragarri Hamabost urte dauzkat nik eta bertso mailaz motza handiegi gelditu zait Aguraineko oholtza baina penak ahantz ditzadan barreiatu nahi dut poza Maddik bertsotan jartzen du burua eta bihotza (Bis) Maddi aipatu dut baina beste askorekin goza buruan daukat aurtengo topaketako oroitza bertso eskolarik onenak dira horra hor aitortza: Hendaiako deabruak ta bertso eskola arrosa. (Bis)
PAULA AMILBURU Doinua: Konpostelan egon nintzen Bertso saio hau izan da niretzako itzela (Bis) eta ointxe esan leike oporretan gaudela. Trularalo... - 90 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MALEN AMENABAR Doinua: Izarren hautsa egun batean Arantza Plaza Larrabetzuko eskolan zenbat istori gero Etxahunegaz bertso eskolan bertsotan danok hain lodi sei urte luzez udalekuak geratu nahian gure munduak aldatuz, jolastuz ongi lehenengo ta behin mila zorion nire atzeko guztiori ta nire ondoan egon zarien guztioi eskerrak tori orain pila bat ditut gogoan egon direnak nire ondoan bertsolaritzan danori ta egongo zarienari.
MADDALEN LOPEZ Doinua: Mundua uzten bazun Nerbioak pasatu zaizkidala jada nahiz ta nik pasa dudan nahikoa ikara bertsolariok ere fin ibili gara ateraz nahiko irri ta nahiko algara eskerrik asko denoi plazer bat izan da. - 91 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MIKEL LASARTE Doinua: Arratsaldeon eta muxu bat Gaur Agurainen guzti-guztiok ze ongi pasatu dugun hona etorri ta egin ditut nik bai hainbat bertsolagun tira hasieran nire ustetan ez naiz egon oso txukun eta askotan lehengo argia bihurtu daiteke ilun eta nahiz eta gaurko honetan behar beste fin ez jardun hemen kantatze hutsarengatik senti naiteke txapeldun. (Bis)
IĂ‘AKI TENA Doinua: Antton eta Maria Saio ederra izan da hori alegia ondo pasatu dut nik hori be egia hemen egon izana niretzat saria atzean daude eta dago oso argia kalitatea zer dan bada nabaria. (Bis)
- 92 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
JOKIN BERGARA Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke Arrebarekin orain hasi nahi nuke eskerrak ematen ea kotxean Eibar barrena laster nauzun eramaten aita ta ama eskerrik asko ez da erreza esaten eta nola ez bertso eskola portatu zarete aurten segi nahi nuke hankamotxetan hankamotxena izaten.
NEREA IBARTZABAL Doinua: Antton eta Maria Eguraldiai jarriz barriro arreta hamen askok bustita eingo dogu buelta Elene eta Ituna joan nahi dut iheska agur nerbioak ta agur txapelketa bi egun barru Saloun egongo naz eta. (Bis)
- 93 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
MADDI SARASUA Doinua: Aita izena Barkatu Odei, Oh baserritxon pixkat ematen dit lotsa asteazkeneko ordu t´erdia egiten zitzaidan motza zuen pankarta ta animoek bete didate bihotza gero halere segitu nahi det izaten zuen larrosa milesker denei ta berriz gora bertso eskola arrosa. (Bis)
GEMMA URTEAGA Doinua: Agur sagar beltzaran Gustora sentitu naiz bertso gehienetan ze nolako giroa dagon hemen bertan Aitor eskerrik asko naukazu zorretan hemen kantatzearren ez nago penetan muxu bat denoi eta musu bat benetan.
- 94 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Epaimahaiaren osaketa: ezkerretik hasita Ekaitz, Joakin, Bakarne, Mikel, Be単at eta Mirari. Idazkari lanetan Maiteder.
Aurkezpen lanetan eta gai-emaile, Naroa Sasieta.
- 95 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Aguraingo trikitilariak bazkalosteko giroa suspertuz.
Unai Olalde eta Maddalen Lopez.
- 96 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
SARI BANAKETA Sari banatzaileak:
IMANOL IGEREGI, Euskal Herriko Ikastolak Elkarteko zuzendaria JOSU ZUFIAUR, Aguraingo kirol zinegotzia
PELLO IPARRAGIRRE, Aguraingo udaleko zinegotzia
EKAITZ ELORRIAGA, Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria
IÑAKI MURUA, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
ASIER IBAIBARRIAGA, Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria UNAI OLALDE, Arabako Bertsozale Elkarteko ordezkaria
JOANA ITZAINA, Bertsularien Lagunak Elkarteko lehendakaria
14 URTE ARTEKOAK: TXAPELDUNA: Paul Iruretagoiena (Ataun) Txapeldun ordea: Txaber Altube (Abadiño) 14 URTETIK GORAKOAK: TXAPELDUNA: Maddi Sarasua (Itsasu) Txapeldun ordea: Gemma Urteaga (Beasain)
- 97 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
PAUL IRURETAGOIENA Doinua: Antton eta Maria Gaurko hontan txapela igota burura hau familintzako da hori ezin duda agur bat bidaltzen det Ataun ingurura hau ta gero ni nago erabat gustura uste baino hobeto hasiko det uda. (Bis)
MADDI SARASUA Doinua: Azken arnasa eman nahi nuke Aita ta ama, Ainhoa jakin ahizpa onena zirela Aimar ta Odei mila mila esker ez nintzake deus bestela bertso lagunek zaindu nauzue erregina bat bezela ze goxoa den entzulea ta bertsokideen epela denon artean lortu dugu ta guztiona da txapela.
- 98 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Gemma, Maddi, Paul eta Txaber, sari nagusiekin.
Josu Zufiaur, Paul Iruretagoiena eta I単aki Murua.
Pello Iparragirre, Maddi Sarasua eta Imanol Igeregi.
- 99 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Joana Itzaina eta Gemma Urteaga.
Ekaitz Elorriaga eta Txaber Altube.
- 100 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Asier Ibaibarriaga eta Jokin Bergara.
Pello Iparragirre eta Nerea Ibartzabal.
- 101 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Finaleko azken argazkia.
Aguraingo finalista gaztetxoak (eta lagunak) Joxe Agirre bertsolariarekin Senpereko lakuan.
- 102 -
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA 2012
Zugarramurdi inguruan.
Helduen taldea Valdegobiako San Lorenzo inguruan. Ezkerretik eskumara: I単aki, Ainara, Maddi, Juanjo, Malen, Nerea, Txaber, Jokin, Paula eta Aimar. Erdi erdian, Gemma.
- 103 -
Txaber, Aimar, Ainara, Nerea eta Jokin.
Malen, Gemma, Maddi eta Paula.
Nerea, Txaber, Malen, Ainara, Mikel, Aitor, Jokin, Gemma, Maddi, I単aki, Paula eta Aimar, Villana単eko dorretxearen atarian.
EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO XXIV. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2012 - IKASTOLEN ELKARTEA