www.ikastola.net elebiduna
CARLOS PEREZ-NIEVASEKIN, NAFARROAKO GOBERNUKO HEZKUNTZA KONTSEILARIA OIONEN MOTORRAK BEROTZEN 10 URTE INTEGRAZIO BATZORDEAK
ABENDUA 2008
Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6
ISBN:
GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 943 78 33 09
170 INPRIMATZAILEA:
Txema Garzia Urbina
DISEINUA ETA MAKETAZIOA:
Imanol Artola
EUSKARA ZUZENTZAILEA:
Joxean Agirre eta Eva Domingo
ERREDAKZIOA:
Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehik.ikastola.net
KOORDINATZAILEA:
IKASTOLEN KONFEDERAZIOA Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 48170 ZAMUDIO Tel.: 606 33 41 45
CARLOS PEREZ-NIEVASEKIN OIONEN MOTORRAK BEROTZEN KONTUAK KONTATU EIZUZ… KONTAIZU! DBHRAKO ERAIKIN BERRIA ORION INTEGRAZIO BATZORDEAK 10 URTE ERAIKIN BERRIAREN ALDE, ETXARRI ARANATZEN IKASTOLAKO ORDEZKARIAK ESTONIAN GABONEI BURUZ GALDEZKA URREZKO BIKAIN SARIA GIERI GUZTIA PREST URTARRILEKO BATZAR NAGUSIRAKO
EDITATZAILEA:
3 6 8 10 12 14 16 17 22 23
IKASTOLA ALDIZKARIA
iks www.ikastola.net
Carlos Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria
“Ikastolen ereduak berez duen gurasoen inplikazioa guztiz positiboa iruditzen zaigu”
BERE DEPARTAMENTU ATARIAN, Santo Domingo Aldapan, hartu gintuen CARLOS PEREZ-NIEVASek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak. Ikastolekin zerikusia duten gaiekin batean beste hainbat kontu jorratu zituen elkarrizketan, hala nola, Gasteizko Kultura kontseilaritzarekin dituen harremanak, elkarrekin tarteka bilerak egiten jarraitzen baitute; Euskarabide edo Euskaltzaindia. “Konbentzituta gaude euskara erradikalena bezain gurea edo gureagoa dela, haiek politika egiten baitute euskararekin eta guk ez”, esan zuen, esate baterako. Abokatua zen lanbidez eta CDNra afiliatu zen 1997an, “Tutera inguruan alderdian krisialdia jasan zen unean afiliatu nintzen hain zuzen, asko EAJ-PNVk Nafarroan jarritako itsaspekoa zela hasi baitziren esaten”. CDNko idazkari aukeratu zuten 2001ean eta Parlamentuko presidentorde izan zen lau urtez Hezkuntza kontseilari izendatu aurretik. Gaur Convergencia de Demócratas de Navarra alderdiko lehendakariorde ere bada. >>>>>>> Ikastola170
3
Carlos Perez-Nievas Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria
iks
N
olakoa izan da ikastolekin izan duzun harremana? CDNko zuzendaritzan sartu nintzenean hasi nintzen ikastolekin harremanetan, alderdiko zuzendaritzak lehendik baitzuen harreman estua Nafarroako Federazioarekin, baina parlamentari izendatu nindutenean sendotu zen harreman hori. Ni, gainera, Tuteratik atera nintzen parlamentari, eta herri horretako ikastolaren egoera aztertzea egokitu zitzaigun, legez kanpoko egoera baitzuen. Euskaraz mintzo ez diren eskualdetako ikastolak legeztatzeko negoziaketan aritu ginenean oso harreman estua izan nuen Federazioko arduradunekin. Baina, esan dudan bezala, nik ez nuen alderdiak lehendik mantentzen zituen harremanei jarraipena ematea besterik egin. Zer balorazio egingo zenuke Nafarroan ikastolek egiten duten lanari buruz? Irakaskuntzarekin erabat konprometitutako taldea da, eta dedikazio pertsonala zein gurasoen inplikazioa eskatzen dituen eredu batekin egiten dute lan. Begien bistakoa da
handiarekin aztertu du Ikasys proiektua ere, eta etorkizunean oso erabilgarria izan daitekeen lanabesa iruditzen zaigu. Bitarteko horrek duen handicap bakarra prezioa da. Gu ere gure aldetik, beste aukera batzuk aztertzen ari gara. Badakigu etorkizunean gela informatizatuak izango ditugula ikastetxe guztietan, wifi inguruneak eta lanerako bitarteko berriak. Ikastolen Elkartea egiten ari den lana oso interesgarria iruditzen zaigu eta egiten duten guztia ona izango da, beste hainbat proiekturekin alderatzeko aukera emango baitigute, eta horrela, beste sareetan ezarri behar diren bitartekoak aukeratzeko orduan informazio gehiago izango baitugu. Zure kontseilaritzatik TIL eredua ezartzeko pausoak ematen ari zarete. Zein dira, zure iritziz, eredu horren onurak? Hizkuntzak ikasteko modu berri bat gela barrura eramatea beste helbururik ez du TIL ereduak. Zenbaiten aldetik gai hau politizatzeko borondatea sumatzen dut, baina ez da guk asmatu dugun eredua, aspaldidanik erabiltzen dena baizik. Hain zuzen ere, ikastolek erabiltzen duten D eredua bera
“GURE ZERBITZUETAKO ZUZENDARI NAGUSIAK INTERES HANDIAREKIN AZTERTU DU IKASYS PROIEKTUA ERE, ETA ETORKIZUNEAN OSO ERABILGARRIA IZAN DAITEKEEN LANABESA IRUDITZEN ZAIGU. BITARTEKO HORREK DUEN HANDICAP BAKARRA PREZIOA DA. GU ERE GURE ALDETIK, BESTE AUKERA BATZUK AZTERTZEN ARI GARA.� sare publikoan edo beste kontzertatuetan ez dagoela gisa honetako konpromisorik, edo ikastoletan ematen den gurasoen inplikaziorik. Ikuspegi horretatik begiratuta, erabat positiboa da ikastolez dugun iritzia. Zer iritzi duzu ikastolek teknologia berrien arloan egiten duten lanari buruz? Zer esango zenuke Ikasys proiektuaz? Askok uste duten baino lehen, etorkizun hurbil batean, aldaketa sakonak emango dira material didaktikoetan. Eta aldaketa horri begira hasi behar dugu lanean. Horregatik, oso interesgarria da behin betiko eredua erabaki aurretik frogak eta esperimentuak egitea. Oso gertutik jarraitzen dugu ikastolek arlo honetan egiten duten lana. Gure zerbitzuetako zuzendari nagusiak interes
4
Ikastola170 ¡ abendua 2008
dela esan genezake, eta hizkuntzen tratamendu integralaren aplikazio bat, bestalde. Horregatik, Parlamentuan TILen kontra agertu direnek jarrera absurdo samarra erakutsi dute, ez baita eskualdetako ez euskaldunetako edo mistoetako D eredua baizik. Alegia TIL ereduak ikaslearen ama hizkuntza ez den bigarren hizkuntza bat, kasu honetan ingelesa, sartzen du; baina ez ingelesa ikasteko, ikasgaiak hizkuntza horretan ikasteko baizik. Hori bera egin dute ikastolek euskararekin, eta euskararekin funtzionatu badu, zergatik ez du funtzionatu behar ingelesarekin edo beste hizkuntza batekin? Euskarak zailtasun handi bat du Nafarroan, ez da ikasle askoren ama hizkuntza, ikasleen %80 inguruk ez baitu etxean erabiltzen. Euskara ez da gizartean erabiltzen den hiz-
kuntza ere eskualde askotan eta, hala ere, gela barruan erakutsi egiten da. Guk ere ingelesa eskakizun gisa ulertzen dugu. Ez dugu beste hizkuntzen kontra ezarri nahi ingelesa, ez dugu inoren kontrako gurutzadarik egin nahi. Baina ingelesa ezinbestekoa dela eta izango dela uste dugu, unibertsitateak hizkuntza hori lehenetsi duelako besteen gainetik. Hizkuntza guztiek ingelesa osagarritzat behar dute. Eta ingelesa sartzeko eredurik aproposena gaztelerazko G eredua dela uste dugu. Arazoak ama hizkuntza ez diren bi hizkuntza aldi berean sartzeko orduan sor daitezke. Gure ustez, adituek ere hala diote, ama hizkuntza ez diren bi hizkuntza batean sartzea gehiegizkoa izan daiteke. Esan nahi dugu euskara eta ingelesa hasierako ikasturteetan biak batean sartzea kaltegarri gerta dakiokeela ikasleari. Horregatik diogu ereduaren arabera bi hizkuntza horietako bati edo besteari eman beharko zaiola lehentasuna. Urteak dira Nafarroa Oinezera joaten zarela, lehen CDNko idazkari edo Parlamentuko presidentorde moduan eta orain Hezkuntza kontseilari gisa. Festa ezberdin ikusten al da karguaren arabera? Niri beharbada modu ezberdinean begiratuko didate segun zer kargu dudan, baina festa beti beretsu ikusten dut. CDNko idazkari moduan hasi nintzen 2001ean Nafarroa Oinezera joaten. Oso festa ikusgarria iruditzen zait. Ikastolek duten mobilizazio gaitasun hori oso positiboa iruditzen zait. Badaude Nafarroa Oinezi kalte egiten diotenak ere, baina gero eta politizazio gutxiago duen festa dela iruditzen zait. Orain urte batzuk Erriberan inbasio bat jasaten zuten inpresioa zuten. Tuteran lehen aldiz Nafarroa Oinez egin zenean gisa horretako komentarioak entzuten ziren. Baina bigarren Nafarroa Oinez egin zenerako sentsazio hori desagertu egin zen. D ereduan edo ikastolan familiako haurrik izan gabe ere, Nafarroa Oinezera joaten den jende asko ezagutzen dut. Ni ere, hogei urte gutxiago banitu, joango nintzateke. Nire anaia gazteagoak joaten dira. Ez da festa bakarrik, badakit. Hor konpromiso bat ere badago. Nik inbidia pixka batekin begiratzen dut mobilizazio gaitasun hori. Horri esker gain-finantziazio bat lortzen dute ikastolek. Beste ikastetxeek hori kritikatu beharrean, mobilizazio gaitasun hori bereganatu beharko lukete. ikaStola
CARLOS PÉREZ-NIEVAS CDNKO IDAZKARIA IZAN ZEN 2001EZ GEROZTIK. PARLAMENTUKO PRESIDENTEORDEA LAU URTEZ, 2007AN HEZKUNTZA KONTSEILARIA IZENDATU ZUTEN ARTE. GAUR CDN ALDERDIKO LEHENDAKARIORDEA ERE BADA.
“ALEGIA TIL EREDUAK IKASLEAREN AMA HIZKUNTZA EZ DEN BIGARREN HIZKUNTZA BAT, KASU HONETAN INGELESA, SARTZEN DU; BAINA EZ INGELESA IKASTEKO, IKASGAIAK HIZKUNTZA HORRETAN IKASTEKO BAIZIK.”
EL CONSEJERO Y LAS IKASTOLAS Para Carlos Pérez-Nievas, el modelo de las ikastolas es un modelo a imitar en muchos aspectos. En una entrevista realizada en la sede de su departamento señala que se trata de un modelo que exige una gran implicación de los padres y una gran dedicación personal. Refiriéndose al Nafarroa Oinez, señala que muchos centros en vez de criticar a las ikastolas mejor harían en imitar la capacidad de movilización que tienen éstas. Pero defiende el modelo TIL, que impulsan desde su departamento, y recuerda que los expertos desaconsejan la introducción simultánea de dos lenguas distintas a la materna. “En tal caso, habría que priorizar una y otra, según los modelos”, dice.
CARLOS PÉREZ-NIEVAS, CONSEILLER DE L’EDUCATION Nous nous sommes entretenus avec Carlos Pérez-Nievas, conseiller de l’Education au Gouvernement de Navarre, dans son bureau. Outre les ikastola, nous avons évoqué les relations qu’il entretient avec la Conseillère de la Culture à Gasteiz, Euskarabide ou encore Euskaltzaindia. Nommé secrétaire du CDN en 2001, il fut pendant quatre ans vice-président du Parlement, jusqu’à sa nomination au poste de Conseiller de l’Education. Aujourd’hui, il est également vice-président du parti Convergencia de Demócratas de Navarra.
Ikastola170
5
araba:
OIONEN MOTORRAK BEROTZEN Eraikin bat altxatzeko egingo dute Araba Euskaraz 09 Laugarren Araba Euskaraz dute Oionen. Herriko kuartela eraberritu eta DBHko gelak atera zituzten hirugarren edizioak eman zuen diruarekin. HHko gelak, jangelak eta batzar aretoa egin nahi dituzte ekainean egitekoa den laugarrenarekin.
6
Ikastola170 路 abendua 2008
TXEMA OKIÑENA ETA LOREA UNANUE, ZUZENDARI ETA LEHENDAKARI, IKASTOLAKO ATARIAN.
mugarekin edo Ebrorekin lotzen ez denean ‘zazpigarren alaba’ leloarekin lotzen baita. Zerbait dinamikoagoa nahi genuen, eta txingarra, euskararen txingarra eta sua adierazten dituen (leloa ere ‘Hauspoari eraginez’ da) marrazki bat egin zuen Mikelek; horrela, Gartxo maskota sortu zuen. Maskota hori erabiliz egin ditugu puzzleak eta ipuina”, esan zuen Txema Okiñena zuzendariak. Pirritx eta Porrotxek egin dute abestia eta Gartxo bera ere pailazoz jantzi zuen egileak. “ARABA SALTOKA” da abestiaren izena, pailazoek alaitasuna saltoarekin lotzen dela uste dutelako.
Bideoklipean pailazoek, gurasoek eta ikasleek hartzen dute parte. LOGROÑOKO IKASLE ANDANA 264 ikasle ditu Oiongo San Bizente ikastolak, 0 urtetik 16ra bitartekoak, bi eraikinetan banatuta. Egoitza nagusian HH eta LH dituzte, eta DBH bigarrenean. 1997ko Araba Euskarazko diruarekin berritu zuten lehen kuartela izandako bigarren eraikin hori. 2003koarekin ordea, haurtzaindegia egin zuten. “Gure ikasleen %45 Logroñotik dator. Bertan lanean ari diren guraso euskaldunen seme-alabak dira. Geure autobusak erabili behar izaten ditugu eta ez dugu Hezkuntzatik diru laguntzarik jasotzen, beren ikuspegitik begiratuta ikasle horiek Euskal Herritik kanpokoak direlako.Urtean 100.000 euroko kostua eragiten digu
OLIOA ERE SALGAI Oiongo ikastolan bere dendan salgai jarri dituen produktu ugarien artean bertan egindako olioa dago. “Arabar Errioxa entzuten denean ardoa etorri ohi da burura, baina baditugu beste produktu batzuk ere eta kalitate handikoak gainera. Bertako trujalekin hitz egin genuen, eta Almazara trujalaren Virgen de Estibaliz olioa jarri dugu salgai”, esan zuen Leirek.
“Araba saltoka” da abestiaren izena, pailazoek alaitasuna saltoarekin lotzen dela uste dutelako. Bideoklipean pailazoek, gurasoek eta ikasleek hartzen dute parte.
OION CALIENTE MOTORES Faltan más de cinco meses para que se celebre la cuarta edición del Araba Euskaraz en Oion, pero los padres de la ikastola trabajan ya en su diseño. Tras recorrer durante el verano las fiestas del herrialde con la tienda ambulante de ropa y productos, entre los que este año se incluye una marca de aceite de la localidad, acaban
horrek”, esan zuen Lorea Unanue lehendakariak. Inguruko herri txikietatik ere etortzen dira ikasleak Oiongo ikastolara, hala nola, Iekoratik, Moreta, Labraza, Barriobusto edo Kripandik. “Haurrak kanpoan uzten ari gara, eta egin nahi dugun obrarekin Haurtzaindegiko gelak bikoiztu nahi ditugu. Horretarako, egoitza nagusiaren kontra ‘L’ itxurako eta solairu bakarreko eraikin bat egingo dugu. Bertan HHko gelak, jangela eta erabilera anitzeko aretoa aterako ditugu”, erantsi zuen Lorea Unanue lehendakariak. Araba Euskaraz egunerako lanak hasita egongo direla espero dute. “2010-11ko ikasturtea hasterako lanak amaitzea nahi genuke. Proiektuak 400.000 euroko aurrekontua du eta horri aurre egitea izango da Araba Euskarazen helburuetako bat”, esan zuen Txema Okiñena zuzendariak.
BI PUZZLE ETA IPUIN BAT ERE ARGITARATU DITUZTE. “ARABA SALTOKA” DA ABESTIAREN IZENA, UMEAK ETA GURASOAK, PIRRITX ETA PORROTX-EKIN GRABATUTAKOA.
kainaren 21ean egingo da Araba Euskaraz Oionen, hirugarren igandean, ohi den bezala. Dagoeneko hasi dira motorrak berotzen, eta Durangoko Azokarekin batean herrian egiten den azokan aurkeztu zituzten logotipo berria erabiliz egin dituzten bi puzzleak eta ipuina. Mikel Fernandez de Arroiabe irakaslea izan da logoa diseinatu zuena. “Arabako Errioxan egin diren Araba Euskaraz guztietan sumatzen da biktimismo puntu bat,
E
Ardoa Barriobustokoa da, Torre San Milan upategikoa. Arroparekin ere (aterkiak, poltsak, tangak eta beste hainbat osagarri ere atera dituzte) asko mugitu dira dagoeneko, udan zehar egindako Arabako herrietako festa guztiak bisitatu eta salmentak onak egin baitituzte. “Webgunetik ere produktu hauek guztiak eros daitezke”, erantsi zuen Lorea Unanuek. Oiongo San Bizente ikastolak lan handia egin du herriko euskal giroa suspertzen. Herriko festetan ateratzen den danborrada, herriko dantza taldea eta beste hainbat elkarte gurasoen ekimenetik atera dira.•
ARDOA 12 botilako ku txa: 63,00 € 3 botilako estu txea: 16,50 € 6 botilako estu txea: 33,00 € OLIOA Botila 0,50 l.: 6,00 € Botila 2 l.: 10 ,50 € Botila 5 l.: 24 ,00 € BESTELAKOA K Botila 1 ardo eta botila bat olio 2 botilak saku batean: o 13,00 € Saku txikia bo tila bakarra sa rtzeko: 1,20 € 2 botila sartz eko sakua: 1, 75 € ESKAERAK EG ITEK
O 945 233 355 / www.arabaeus karaz.net
OION SE PRÉPARE de presentar dos puzzles y un cuento inspirados en el logotipo y la canción, compuesta por Pirritx eta Porrotx. La recaudación de la fiesta servirá para sufragar los gastos en un edificio anexo que integrará aulas de HH, comedor y una sala multiuso.
Moins de cinq mois avant la quatrième édition d’Araba Euskaraz à Oion. Les parents sont déjà en pleins préparatifs. Après avoir tenu la boutique ambulante des habits et produits dérivés à l’effigie d’Araba Euskaraz 2009 (et notamment cette année une marque d’huile de la région) pendant les fêtes estivales, ils viennent de
présenter deux puzzles et un conte inspirés du logo et de la chanson interprétée par Pirritx eta Porrotx. La recette de la fête servira à financer un bâtiment annexe à l’ikastola qui abritera les classes de maternelle, une cantine et une salle multiusage.
Ikastola170
7
bizkaia:
KONTUAK KONTATU EIZUZ…………………………… ………………............................... ….............. KONTAIZU! Ikastolen Elkarteko Kontaizu aldizkari digitala guztiz berritua datorkigu ikasturte honetan Ikastolen Elkarteko Kontaizu aldizkari digitala guztiz berritua datorkigu ikasturte honetan. 2003an jaiotako aldizkariak bere atalak izaten jarraitzen du baina Joomla! sistema berria erabiliko du web gunea kudeatzeko eta partehartzea gehitzeko.
8
Ikastola170 · abendua 2008
ERBA BI, Barrimusic, Jo ta jo, Kirolak, Sarean, Letra dantza, Bertsoleku… eta beste hainbat atal ditu aldizkariak, gazteentzako interesgarriak diren gaiak biltzen dituztenak. Gazteen interesa pizteko diseinuari arreta berezia jartzen zaio eta horregatik diseinu zaindu, atsegin eta berritzaile batean egiten da Kontaizu. “Gazteen artean
B
euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea du helburu nagusi. Baita euskaraz idazteko ohitura sendotzea ere. Horregatik bertan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu, euren iritziak, galderak edota erreportajeak idatziz eta kolaboratzaileei galderak zuzenean eginez” esan zuen aldizkariaren arduradun Amaia Gutierrezek.
UN “KONTAIZU” MÁS DINÁMICO
Amaia Gutierrez (arduraduna) eta Igor Tellitu (BIEko informatikaria)rekin batean, kolaboratzaile ugari ditu aldizkariak: Gotzon Uribe (Barrimusic), Saioa Torre (Letra Dantza), Patxi Gaztelumendi (Arteder), Gorka Julio (Sarean), Agurtzane Hormatza (Jo ta jo), Iñaki Iturriotz (Bertsoleku) eta Oier Elorriaga (Agenda). Honez gain, ilustrazioak egiten Enrike Morente eta Lea Multimedia ibiltzen dira, eta Kontaizurako eginda dagoen Lorea komikia Mattinek egiten du. Euskararen erabilera sustatzeko garrantzitsua da gazteei baliabideak eskaintzea, eta helburu horrekin egiten da aldizkaria, alegia, gazteek gogoko izan dezaketen euskarazko beste lanabes bat eskura izatea. “Euskarazko komunikazioaren aldeko joerak sortzea eta bultzatzea ere badu xede argitalpen honek, hau da, euskara ikastolekin ez ezik, beren eguneroko bizitzaren kezka, arazo, interes eta abarrekin ere identifikatzeko joera bultzatu nahi du” adierazi zuen Amaiak. Hori dena lortzeko, edukiak kudeatzeko sistema berri bat jarri dute martxan: Joomla!, alegia. Kudeatzeko sistema honen izenaren esanahia “denok batera” da, hain zuzen ere. “Edukiak kudeatzeko sistema bat da, kode irekikoa (software
librea), eta interneten zein intranetetan nahi den informazioa publikatzeko aukera ematen du. Bestalde, beste hainbat ezaugarri ere baditu Joomla!-k: web indexazioa, RSS, orriak inprimatzeko aukera, inkestak, bilaketak… Kontaizu dinamikoagoa lortu dugu” esan zuen Igor Tellituk, BIEko informatikariak. Web 2.0ko estandarrak betetzen ditu, eta sistema osoa euskaraz dela azpimarratu dute arduradunek. Dinamikoagoa dela esatean zer esan nahi da? “Erabiltzaileentzat oso praktikoak diren aukerak eskaintzen dizkigu plataforma honek. Alde batetik, artikuluak pdf formatura bihurtu eta inprimatu ditzakegu. Horrekin batera, interesgarrienak direnen estekak lagunei zuzenean
bidaltzeko aukera ere izango dugu” kontatu zigun Igorrek. “Honez gain, artikulu guztien azpialdean iruzkinak idatzi ahal izango dituzte gazteek, eta horretan egin nahi dugu indar, gazteen nahiak, iritziak eta azken finean partehartzea sustatzeko” gaineratu zuen Amaiak. Francis Diez abeslaria, Katixa Agirre idazlea, Ibon Gaztañazpi arraunlaria, Naroa Agirre kirolaria, Maider Likona informatikaria, Aritz sound
Joomla! sistema berria erabiliko du web gunea kudeatzeko eta partehartzea gehitzeko.
sistem disko jartzailea eta beste hainbat lagun pasatu dira egunerokotasunari lotutako elkarrizketa ataletik (Berba bi). Hau eta beste atal guztiak egin ahal izateko kolaboratzaileak ditu aldizkariak: Gotzon Uribe (Barrimusic), Saioa Torre (Letra Dantza), Patxi Gaztelumendi (Arteder), Gorka Julio (Sarean), Agurtzane Hormatza (Jo ta jo), Iñaki Iturriotz (Bertsoleku) eta Oier Elorriaga (Agenda). Honez gain, ilustrazioak egiten Enrike Morente eta Lea Multimedia ibiltzen dira, eta Kontaizurako eginda dagoen Lorea komikia Mattinek egiten du. “Aldizkaria oso bisuala da. Eduki aldetik bertan publikatzen diren berriak oso interesgarriak eta erakargarriak direla uste dugu; ikastolan erabilgarriak. Euskarriari
La revista digital juvenil “Kontaizu”, que las ikastolas publican en Internet, sigue manteniendo sus secciones habituales de música, deportes, arte, bertsolarismo y cómic, por citar las más importantes, pero ha integrado en su web el sistema Joomla!, que permite una mayor participación por parte de los usuarios. El objetivo primordial de la publicación es la promoción de la lectura entre los jóvenes.
UN “KONTAIZU” PLUS DYNAMIQUE La revue numérique pour les jeunes “Kontaizu” publiée sur Internet par la Confédération des Ikastola a ajouté à ses rubriques existantes (musique, sport, art, bertsularisme et bande dessinée pour ne citer que les plus importantes) le système Joomla!, système permettant une participation plus active des usagers. Le principal objectif de “Kontaizu” est la promotion de la lecture chez les jeunes
dagokionez, kudeatzeko sistema benetan berritzailea eta aukera handiak eskaintzen dituena da. Oso pozik gaude emaitzarekin” azaldu zuten Amaiak eta Igorrek. Orain zuen txanda da; sartu web gunera, ikusi, bilatu, bidali, proposatu, bozkatu, inprimatu… KONTAIZU!•
Ikastola170
9
gipuzkoa:
DBHRAKO ERAIKIN BERRIA ORION Herritarrek ere erabiltzeko batzar areto handi bat izango du sotoan Herriko ikasleen %85 hartzera iritsi da Herri Onura izendapena duen Orioko Herri Ikastola. Lekurik gabe zeuden, eta ondoan herriko kiroldegia eta futbol zelaia dituela, DBHrako eraikin berria jasotzen ari dira. Lau solairu ditu eta lurpean sotoa. Bertan, batzar areto ikusgarri bat jarriko dute herritarrek ere erabil dezaten, Jokin Eizagirre lehendakariak esan zuenez, “ikastola herritik sortu eta herriarentzako baita�.
10
Ikastola170 ¡ abendua 2008
RIOKO IKASTOLAK 556 IKASLE DITU, 2 urtetik 16ra bitartekoak, eta Batxilergoa eta Lanbide Heziketa ematen dituen Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoaren proiektuan ere sartuta daude. Azken urte hauetan matrikulazioak gora egin du nabarmen, biztanleen hazkuntza tasak gora egin ahala. “1996an 45 ume jaiotzetik gaur egun ia 90 haur jaiotzera pasatu gara eta horrek eragin zuzena izan du ikastolan. Lekurik gabe geratu gara aspaldi, eta egoerari aurre egiteko amesten genuen proiektua da gauzatzen ari garena. Datorren urteko irailean inauguratuko da eraikin berria, eta hiru lerroko ikastola izango da aurrerantzean”, esan zigun Jokin Izagirre lehendakariak. Orioko Herri Ikastola herriko punturik erosoenean dago, kiroldegiaren alboan, hondartzatik erdigunera doan itsas pasealekuaren ertzean. DBHko eraikin berriak, esate baterako, pasealeku horretatik izango du sarrera nagusia. “Bidegorria igaroko da hemendik, eta herriko ikasle gehienek bizikletaz
JOKIN IZAGIRRE LEHENDAKARIA, ENEKO DORRONSORO, PELLO ORBAÑANOS, ZIGOR SAIZAR ETA IÑAKI ZARAUZ ZUZENDARIA, IKASTOLAKO OBRAREN AURREAN.
O
etortzeko aukera izango dute”, gogoratu zuen Iñaki Zarauz zuzendariak. Proiektuak bere barnean dituen zerbitzu pedagogiko guztiez gainera (informatika gela, natur zientzietako laborategia, teknologiarako tailerra, elearning gela, estudio gela, liburutegia eta orientazio mintegiak) badu ikasleengan kontzientzia ekologikoa lantzeko asmo garbi bat ere. “Baditu proiektuak zenbait ezaugarri pedagogiko kontzeptu bioklimatikoak lantzeko. Teilatuak, esate baterako, euriaren ura bilduko du eta komunetarako erabiliko da ur hori. Horrez gainera arrainak bertan jartzeko ere erabiliko da. Eraikinaren gainean, bestalde, eguzki plakak jarri ditugu. Batzuk ura berotzeko erabiliko ditugu eta beste batzuk argindarra ekoizteko. Instalazio bera ikasleekin lan egiteko erabiliko da”, jarraitu zuen Iñakik. Jabier eta Marina Lertxundi aita-alaba oriotarrak dira arkitektoak. Jabierrek bere garaian
“1996an 45 ume jaiotzetik gaur egun ia 90 haur jaiotzera pasatu gara eta horrek eragin zuzena izan du ikastolan. Lekurik gabe geratu gara aspaldi, eta egoerari aurre egiteko amesten genuen proiektua da gauzatzen ari garena.”
ikastolaren gaur eguneko eraikina altxa zuen eta orain, alabarekin, eraikin berria egiten ari dira. HERRIAREKIKO KONPROMISOA Udalarekin dituen hitzarmenei esker ondoan dituen kiroldegia eta futbol zelaia erabiltzeko aukera du ikastolak ikastorduetan. Baina ikastolak ere bere aldetik bere jolastokiak eta instalazioak eskaintzen dizkio herriari. Horrela, eraikin berriaren sotoan egingo den batzar aretoa ere herriaren beharretarako erabiliko da. “Eraikin berriak
herriari ekarriko dion onura nabarmendu nahi genuke. Sotoan egingo dugun batzar aretoak 250 eserleku eta bere sarrera propioak izango ditu, ikastorduetatik kanpo ere funtziona dezan. Herrian dagoen areto bakarrak, kultur etxekoak, 125 bat eserleku ditu, eta agenda 21eko herri azterketan batzar areto handiago baten premia ikusten zenez, ikastolak eskaintzea ikusi du. Beti izan du ikastola honek
herriarekiko konpromisoa. Herriko Musika eskolako dantza taldeak hemen egiten ditu bere saioak, eta euskaltegiak ere ikastolan ditu gelak”, gogoratu zuen Jokinek. Aurrekontua 3 milioi eurokoa da. “Aurrekontuaren %40 Hezkuntza sailak ordainduko du, baina lau urtez itxoin beharko dugu, azken planean sartu gabe geratu garelako. Ikastolak 2004ko Kilometroetatik gordeta zuen dirua dugu, eta horrekin batera jabetza bat salduz atera duguna ere bai. Falta zaigun zatia Udalarekin negoziatzen ari gara”, erantsi zuen lehendakariak. Bai Jokin eta bai Iñaki berriak dira beren karguetan, eta proiektu honekin buru-belarri lan egitea egokitu zaie. “Lehendik egindako lan bati jarraipena ematen ari gara, baina garbi utzi nahi dugu gure aurrekoek jarri zutela martxan, haiek egin ziotela bidea proiektuari”, nabarmendu zuen Jokinek.•
“Baditu proiektuak zenbait ezaugarri pedagogiko kontzeptu bioklimatikoak lantzeko. Teilatuak, esate baterako, euriaren ura bilduko du eta komunetarako erabiliko da ur hori.”
UNE IKASTOLA OUVERTE AUX ORIOTARS
UNA IKASTOLA ABIERTA AL PUEBLO El nuevo edificio de ESO que la ikastola de Orio está construyendo contará con un salón de actos soterrado, con cabida para 250 personas, que estará a disposición de las necesidades de la localidad, puesto que ésa ha sido desde sus inicios la
filosofía del centro. La ikastola recoge el 85% del alumnado de la localidad, que ha conocido un tirón demográfico en los últimos años.
Restant fidèle à sa philosophie de répondre aux besoins des Oriotars, le nouveau bâtiment qu’est en train de construire l’ikastola Herri Ikastola possèdera une salle de spectacles d’une capacité de 250 personnes qui sera à disposition des
Oriotars. L’ikastola concentre 85% des élèves de la commune. Ces dernières années cette dernière a connu un boom démographique important.
Ikastola170
11
iparraldea:
INTEGRAZIO BATZORDEAK 10 URTE Seaska ahalmen urriko haurren integrazioan aitzindari bilakatu da Datorren urtean beteko ditu Seaskako Integrazio Batzordeak 10 urte, eta egin duen lanari esker eskualdeko erreferente bihurtzea lortu du ahalmen urriko haurren integrazioaren arloan. “Beste sareetako elkarteekin lanean ari gara kolektibo bat sortzeko asmoarekin, eta guztiek esaten digute, baita Hezkuntza Ministeritzakoek ere, egiten dugun lana eredugarria dela. Hala ere, lanean jarraitzeko bitartekoak behar ditugu”, esan zigun Dominique Idiartek, Integrazio Batzordeko lehendakari berriak. ENPEREKO auzapezorde eta Herri Urratsen lantaldeko kide ere bada Dominique. Otsailean kanpaina zabala egingo dute batzordearen lana gizarteari beste behin agertu, eskuartean dituzten proiektuak aurrera atera, eta hezitzaileen soldatak
S
12
Ikastola170 · abendua 2008
ordaindu ahal izateko. “Irrati, telebista eta prentsa bidez egingo dugu kanpaina. Dirua biltzea da helburua, eta bidenabar gure lana gizarteari erakusten saiatuko gara. Badira hiru urte herriko etxeetara ere diru eske jotzen dugula. Eta bistan dena, Seaskak bere
zerbitzuak gure esku ezartzeaz gain urtero egiten dio diru ekarpen garrantzitsu bat, 12.000 eurokoa, elkarteari”, esan zuen Idiartek. Batzordearen egitekoa ahalmen urriko haurrei eskolatzen laguntzea da. “Hezkuntza Ministeritzari eman beharreko txostenak
prestatzen dizkiegu gurasoei. Lan horretan eta beste batzuetan laguntzeko teknikari bat dugu lanean denbora erdiz. Behin haurra ikastolako gela batean sartu delarik, bi laguntzaile mota erabiltzen ditugu guk ikasle horiekin lan egiteko, hala nola, AVSak (Auxiliaire de vie scolaire) eta
hezitzaileak (Heziketa bereziko irakasleak). Lehenak gela barruko eta kanpoko bizimodua errazten die ikasleei, eta bigarrenak pedagogia mailako bere premietan laguntzen die. Hezkuntza Ministeritzak, ordea, ez du bigarren laguntzaile moeta hau ezagutzen eta,
ondorioz, AVSen soldatak bakarrik ordaintzen ahal ditu diru kopuruaren arabera”, esan zigun Dominique Idiartek. Hamalau AVS eta 9 hezitzaile ari dira ikasturte honetan Seskan lanean, nahiz eta guztiak ez diren egun osoz lanean ari. Ikasturte honetan 9 hezitzaileak eta 3 AVS Integrazio Batzordeak diruztatzen ditu.
Hazparnen, Senperen, Baionako Oihanan eta Hiriburun. Hamabi lehen mailetan: Alozen, Sohütan, bi Amikuzen, Uztaritzen, Oihana eta Polo Baionan, Miarritzen, Saran, bi Lohizune-Ziburun eta beste bi Hendaian. Ikasle bat Erdozaintzi kolegioan. Langileei dagokienez: 15 haur dira AVS laguntza batekin, 12 Hezkunde Ministeritzak lagunduta; hiru, ordea, Integrazio
JOKIN, SENPEREKO ZALDUBI IKASTOLAKO HAURREKIN JOLASEAN.
115.000 EUROKO AURREKONTUA Iazko ikasturtean 17 ziren Seaskan ikasten ari ziren ahalmen urriko ikasleak. 2008an, 20 dira ikasturte hastapenean, eta 25 haurretaraino helduko dira aurten, 15 ikastoletan. Aurten lau haur daude ama ikastoletan:
“Behin haurra ikastolako gela batean sartu delarik, bi laguntzaile mota erabiltzen ditugu guk ikasle horiekin lan egiteko, hala nola, AVSak (Auxiliaire de vie scolaire) eta hezitzaileak (Heziketa bereziko irakasleak).”
ZER DA INTEGRAZIO BATZORDEA? 1999ko udan sortua, Lapurdi, Baxe Nafarro eta Xiberuko ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren buraso eta adixkideen elkartea da. Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen Federakuntzako elkarte-kidea izanik, bertan ikastola guziak ordezkatuak dira, xuxenki hunkituak izan ala ez, denek bat egiten dutelarik ezberdintasuna integratu nahi duen eskola baten alde.
“Ezintasun fisikoa nabarmena denean, AVSaren lana ezinbestekoa izan daiteke, baina ezintasunak psikologikoak badira, prestaketa berezia jaso duten irakasleak behar dira, adinean gora egin ahala batik bat.”
ZEIN DITU HELBURUAK? Ikastoletan ahalmen urriko haurren eskolatzea sustatzea; ahal duten neurrian euskaraz eta eskola arruntean ikas eta bizitzeko eskubidea bermatzea; beren hezkuntza behar bereziei egokitutako erantzunak ekartzea: dela materialean, ala giza laguntzan AVS-laguntzaileak edo-eta hezitzaileak proposatuz; eskolatze horien finantzamenduan parte hartzea kanpainen bidez; familien segitzea eta laguntzea; gizartearen begirada aldatzen laguntzea beren sozializazioa lortzeko.
NUEVA CAMPAÑA DE LA COMISIÓN DE INTEGRACIÓN
NOUVELLE CAMPAGNE DE INTEGRAZIO BATZORDEA
Tanto las asociaciones que trabajan en las otras redes escolares como el propio ministerio de Educación reconocen la labor ejemplar que realiza la Comisión de Integración de Seaska en la escolarización de los alumnos con deficiencias, pero dicha comisión se
Que ce soit le Ministère de l’Education Nationale ou les associations travaillant dans les autres réseaux d’enseignement, tous reconnaissent le travail exemplaire mené par l’association Integrazio Batzordea en faveur de la scolarisation des enfants présentant un handicap.
enfrente cada año a un enorme presupuesto, que en el presente ejercicio va mas allá de los 100.000 euros. En febrero realizarán una campaña de captación de fondos.
Batzordeak ordainduta. Bederatzi dira Haur Hezitzaile laguntzaile, 9ak Integrazio Batzordearen gain. Kontutan hartu behar da era berean , aurtengo 25 proiektuetan 8 haurrek AVS eta Hezitzaile baten laguntza behar dutela. Proiektuei dagokienez, zazpi dira esku artean ditugunak, guztiak Batzordearen kontura. “Ikasle batzuk ordu gutxiko laguntza behar dute eta beste batzuk ordu gehiagokoa. Nire semeak, Jokinek, esate baterako, 5 urte ditu eta astean 16 orduko laguntza ematen dio AVSak eta bi ordukoa hezitzaileak. Ezintasun fisikoa nabarmena denean, AVSaren lana ezinbestekoa izan daiteke, baina ezintasunak psikologikoak badira, prestaketa berezia jaso duten irakasleak behar dira, adinean gora egin ahala batik bat. Hezkuntza Ministeritzak, ordea, 2005ko legearen arabera, AVSak nahikoa direla uste du”, jarraitu zuen. Integrazio Batzordeak ikasturte honetan duen aurrekontua 150.000 eurotik gorakoa da, Hezkunde Ministeritzak ordaintzen dituen lanpostuak kondatu gabe. “Iazko kanpainak 80.000 euro eman zituen, eta Seaskaren ekarpenarekin zein herriko etxe batzuek eman zutenarekin osatu genuen aurrekontua. Baina aurtengo aurrekontua handiagoa da”, esan zuen. Aurten, batzordeak 10 urte betetzen dituela-eta, ekintza bereziak egin nahi dituzte. “Buru belarri lanean hasita gaude dagoeneko”, esan zuen Dominiquek.•
Cependant, cette année encore l’association présente un déficit de 100.000 euros. Elle lancera une campagne de récolte de fonds en février prochai.
Ikastola170
13
nafarroa:
ERAIKIN BERRIAREN ALDE, ETXARRI ARANATZEN Ilusio eta asmotan handiak garelako Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak 40 urte beteko ditu datorren urtean eta lanean harrapatuko ditu urteurrenak bertako gurasoak, Sakanako ikastola horrek antolatuko baitu 2009ko Nafarroa Oinez. Helburu nagusia eraikin berriaren aurrekonturako diru kopuru bat biltzea da. Aldi berean, alabaina, Sakanan euskal giroa indartzen saiatuko dira eta euskararen berri Europan zabaltzen, kontinenteko hizkuntza gutxituekin harremanetan jarri eta elkarrekin ekitaldiak antolatzekotan baitira.
> HARTZ IPUIN KONTALARIA Gure hartzak ipuin ederrak kontatuko dizkizu euskaraz, Argiñerenak lau eta mundu osoko sei. Bestalde, Koldo Izagirre idazleak aukeratutako mundu osoko ipuinak jaitsi ahal izanen dira, 25eko bilduma osatu arte, gure web orrialdetik. Honako hau da helbidea: www.nafarroaoinez.net. Denak MP3 formatuan daude, bai hartzari gehitzeko, bai beste euskarri batzuetan erabiltzeko. Gainera, zazpi hizkuntzatan entzungai: euskara, okzitaniera, aragoiera, katalana, gaztelania, frantsesa eta ingelesa. Salneurria: 45 euro
> ARGIÑEREN IPUINAK Oinez 2009ko ipuin-bilduma. Bertan, Ipurtargi maitagarriak dira protagonista eta txikiak izanik, handiak ere badirela erakutsiko digute. Mariasun Landa, Xabier Agurruza, Adur Goikoetxea eta Eneka Maiz dira egileak. Salneurria: 5 euro
> KONTU KONTARI Karta-jokoa ipuin zoragarriak asmatzeko, jolasaren bidez: 100 karta, 7 multzotan banatuta. Salneurria: 6 euro
14
Ikastola170 · abendua 2008
PELLO URZELAI, ANDRA MARI IKASTOLAKO LEHENDAKARI ORDEAK, IKASTOLA BERRI BATEN PREMIAZ SOLASTU DA.
luzera begira ari gara, beraz, lanean”, jarraitu zuen Urzelaik. Etxarri Aranatzen du egoitza nagusia Andra Mari ikastolak, baina bertan Sakanako hamalau herritako ikasleak biltzen ditu, 420 guztira, 2 urtetik 16 bitartekoak. Ikasleen erdiak Etxarrikoak dira. Eskualdeko ikasle kopuruaren erdia hartzen du ikastolak eta azken urteotan gorako joera erakutsi du matrikulazioak. Hiriberri, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Lizarrabengoa, Unanu, Dorrao, Lizarraga, Bakaiku eta Iturmendi dira Etxarri Aranatzekin batean ikastolara ikasleak bidaltzen dituzten herriak. “Euskal giroko eskualdea da, % 67 inguruk baitaki euskara. Azken ikerketen arabera, Sakana osoa kontuan hartuta, euskarak zertxobait gora egin badu ere, gurean, gunerik euskaldunean, gutxi bada ere indarra galtzen ari da euskara, faktore ezberdinak bitarteko (populazio berria, GOITZA zaharkitua dugu eta txiki geratzen ari zaigu. Gelak falta zaizkigu, ez dugu patio txiki bat baizik jolas egiteko eta ezinbestekoa dugu eraikin berri bat”, esan zuen Pello Urzelai lehendakari ordeak. Kokapena erabaki gabe dute oraindik. Aurreko Udalak lursail bat eskaini zien eta oraingoak beste bat. “Zalantza hori argitu orduko hasi nahi dugu
komunikabideen eragina…)”, esan zigun Pello Urzelaik. “TXIKIAK HANDI” izango 2009ko Nafarroa Oinezen leloa, “kopuruetan eta bitartekoetan txikiak izan arren, ilusioetan eta asmoetan handiak garelako”. Logotipoa, berriz, ipurtargi atsegin bat izango da. Ipurtargi hori maskota bizi bihurturik agertu zen agertokira Arbizun azaroan 8an egin zuten aurkezpenean, Txan magoaren trikimailu bati esker. Eta webgune berria aurkeztu zuten (www.nafarroaoinez.net). Datorren urteko Nafarroa Oinezen ikurretako bat Europako hizkuntza gutxituekin egin nahi duen lotura da.•
ARGIÑE RECORRERÁ LA GEOGRAFÍA VASCA La ikastola Andra Mari de Etxarri Aranatz será quien organice el Nafarroa Oinez del próximo año, con el objetivo de recaudar fondos para financiar un nuevo edificio que sustituya al actual, que ha quedado “pequeño y obsoleto”, según declaró Pello Urzelai, vicepresidente de la ikastola.
NOUVEAU BÂTIMENT À ETXARRI-ARANATZ L’ikastola Andra Mari de Etxarri-Aranatz organisera le Nafarroa Oinez en 2009. Les fonds récoltés serviront à financer un nouveau bâtiment qui remplacera l’actuel bâtiment de l’ikastola devenu “exigu et obsolète” selon Pello Urzelai, vice-président de l’ikastola.
“Gure kalkuluen arabera, 4 milioi euroko inbertsioa eskatzen du proiektuak, baina epeka burutzeko aukera aztertuko dugu. Oso garbi dugu bi lerroko ikastola bat izan nahi dugula.”
“E
lanean. Jaso nahi dugun eraikina oso malgua izango da, premien arabera handituz joango dena. Gure kalkuluen arabera, 4 milioi euroko inbertsioa eskatzen du proiektuak, baina epeka burutzeko aukera aztertuko dugu. Oso garbi dugu bi lerroko ikastola bat izan nahi dugula, eta etorkizunean 16-18 urte bitarteko ikasleentzat eskaintza egitea aztertzen ari gara: batxilergoa, Lanbide Heziketako moduluak euskaraz… Epe
Ikastola170
15
PHIL BALL, HARRI BEOBIDE, DIANA LINDSAY, MAITE GARMENDIA ETA INMA MUÑOA, IKASTOLEN ORDEZKARIAK EUROPAN ZEHAR.
eleanitz
iks
IKASTOLAKO ORDEZKARIAK
ESTONIAN
Harri Beobide: “Gurea da Europako eleaniztasun proiekturik sendoenetakoa” Urriaren azken astean egin zuen Estoniako hiriburuan, Tallinnen, CCN erakundeak (CLIL Cascade Network) bere batzarra eta Ikastolen Elkarteko ordezkariek arrakasta handia lortu zuten berriro ere. “Edukia eta hizkuntza elkartzen dituen irakaskuntzaren inguruan lan egiten du CCNk, eta batez ere atzerriko hizkuntzen bidez eskolako arloak irakastearen inguruan aritzen da. Oso modan dagoen esparrua da, eta batzar zein ikerketa asko egiten ari dira azken urteotan, ohartu baitira askoz gehiago ikasten dela hizkuntza bat arloekin elkartzen denean. Hori da euskararekin guk ikastoletan hasieratik egin duguna eta, azken urteotan, ingelesa nahiz frantsesarekin jarraitzen ari garen bidea”, esan zigun Tallinnetik bueltan Harri Beobidek, GIEn ikasmaterialgintza saileko kideak. Ikastolen Elkartetik Itziar Elorza eta Philip Ball daude sartuta CCN taldean. “Material berriak, irakaskuntza metodoak, irakasleen prestakuntza eta beste hainbat gairi buruzko hirurogei bat hitzaldi programatu zituzten Tallingo batzarrean. Hogeita zazpi herrialdetatik ia 400 partaide bildu ginen. Euskal Herritik hogei bat pertsona joan ginen. Horietatik 5 Ikastolen Elkartekoak ginen: Maite Garmendia, Phil Ball, Diana Lindsay, Inma Muñoa eta ni neu”, jarraitu zuen Harrik. Ikastolako ordezkariekin batera, EHUkoak, Arrasateko Unibertsitatekoak eta Berritze Gunetako ordezkariak ere bertan izan ziren. “Gure proiektua sendoa da, eta za-
16
Ikastola170 · abendua 2008
lantzarik gabe Europan sendoenetakoa, 72 ikastola biltzen baititu. Gure materialak urte piloa du eta gainera ebaluatua dago. Jardunaldi hauetan aurkeztu diren proiektu asko esperientzia txikiak dira, baina beti da interesgarria atzerriko esperientziak ezagutzea. Oso puntan dabilen jendea izan genuen entzuleen artean, eta oso ondo baloratu zuten irakasleen prestakuntzaz nahiz ikastoletan erabiltzen ditugun ikasmaterialen inguruan egin genituen aurkezpenak” jarraitu zuen. Laponian eta Venezian ere izanak dira ikastolako ordezkariak CCNren batzarretan, baina Estoniako hiriburuko batzarrak zuen antolakuntzarekin harrituta itzuli
dira. “Jardunaldi handia izan da eta 10 bat sesio modu paraleloan egin dira. Hori guztia ondo koordinatzea eta ordutegiak betetzea ez da bat ere erraza izaten, baina estoniarrek arazorik gabe kudeatu dute egoera”, esan zuen Harrik. Estonia Euskal Herria baino txikiagoa da, milioi eta erdi bizilagun dituen Herria. Errusiera hizkuntza ofizial bakarra izatetik hiriburuko paisaiatik ia desagertzera iritsi da, eta estoniera, irakaskuntzari esker gizartean zabaltzeko ahaleginean ari dira. Murgiltze ereduaz berariaz arduratzen den zentro bat ere badute, eta oso lan interesgarria egiten ari dira Estonieraren zabalkuntzari dagokionez.•
Gure ikasleak Gabonei buruz galdezka NOLAKOAK ZIREN ZUEN UMETAKOAK?
Nestor Basterretxea, Bernardo Atxaga eta Juan Gorriti
Artista bakoitzak du Obaba bat, bere haurtzaroko mundu bat, barrenean. Handik ihesi edo, gehienetan, hara itzuli nahirik bizi da eta garai urrun hartako oroitzapenekin elikatzen du bere obra. Hiru artista handi aukeratu ditugu, hala nola, Nestor Basterretxea, Bernardo Atxaga eta Juan Gorriti, eta haurtzaroa esaten diogun leku urrun horretara bidali ditugu gure ikasle gazteak bide-lagun hartuta. Bidean galdera bakarra egin diete ikasleek: nolakoak ziren zuen umetako Gabonak? Bermeoko ikastolako ikasleak izan ziren NESTOR BASTERRETXEAri elkarrizketa egin eta Hondarribiko bere etxeko zoko-mikoak ezagutu zituztenak. Tolosako Laskorain ikastolakoek izan zuten JUAN GORRITIk Arriben duen baserri misterioz eta bitxikeriaz betea ezagutzeko zoria, eta Gasteizko Armentiako bi neska elkartu ziren Florida parkean BERNARDO ATXAGArekin. >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> Ikastola170
17
HANDIA DA NESTOR BASTERRETXEA GORPUTZEZ. 84 urte ditu eta tente mantentzen da, zutunik, eta, harrigarriagoa dena, irribarre maltzur eta gaizto bat jaiotzen zaio ezpainetan hitz egiten hasi orduko. Oteiza, Txillida eta Mendibururekin batean euskal eskulturaren azken mendea markatu duen gizonak lanean jarraitzen du. Hondarribiko Golfaren kontra, Idur Mendi baserrian bizi da. Etxea, noski, artelanez beteta dauka, baina pare bat gelatan pilaturik ditu orain esku ar-
erreportajea
iks
tean dituen proiektuak. Haurtzarora eraman nahi izan zuten Bermeoko ikastolako gazteek, behin eta berriz galdetu zioten txikitako Gabonei buruz, baina horiekin batean beste hainbat oroitzapen trumilka etortzen zitzaizkion eta digresio ikusgarriak eginez erantzun zien gazteei, kontakizunarekin ere artea egiten dakiena baita Nestor. Hamaika urte zituela lagun batek eta biek Zelanda Berrira egin zuten ihesaldia kontatu zuen. Bizkaiko mugetan harrapatu zituzten bi mutikoak, aita
Mikel Fernandez, Maite Atutxa eta Garazi Romero, Bermeoko Elizalde Ikastolako DBH-4ko ikasleak.
Nestor Basterretxearekin “Jaki hareek zerutik etozala nengoan ni” omeka goiz euritsua izan zan Nestorren etxera hurreratu ginanekoa. Apur bat kikildurik gindoazan, baina beragaz berbetan hasi hutsaz konturatu ginan zeregina ez zala gatxa: guk itaun bakarra genduan, baina berak zenbatgura kontu. Hauxe galdera: Zelan ospatzen zenduzan gabonak umetan? NESTOR BASTERRETXEA: Danen moduan. Niretzat errege-gaua zan garrantzitsua. Beti izan naz oso irudimentsua eta errege-gauean, erregeak tximiniatik jaisten entzuten nebazan. Nik uste dot ume batentzat, jai honeetatik garrantzitsuena opariak dirala, ez ospakizuna bera. Nik ez neban opari askorik eukitzen, aita oso se-
D
18
Ikastola170 · abendua 2008
rioa zan eta. Gogoan daukat behin txirrindua oparitu eustela. Ni kabitu ezinean negoan, jakina, baina hara non ostu egin eusten. Handik egun batzuetara ate aurrean topatu neban, burbilak zulotuta. Horretaz gainera, otorduak eta errezoak gogoratzen dodaz. Aititaren etxera joaten ginan, baina geu, lehengusuak-eta ez. Sekulako jana izaten genduan: gitxienez bost plater eta bost postre. Horrengaina janda, gero tripako mina izaten genduan. Askotan gertatuten da: oparotasunean bizi eta gehiegikerian jausi. Gainera, gure aititak otoitz asko egiten eban, eta kontua da ze, jaten hasterako hotz egoten zala. Zer ete dan ume izatea! Aititak horrenbeste eskertu ta
eskertu Jaungoikoari, ni bete-betean nengoan jaki hareek guztiak zerutik etozala. Gerra zibila biztu zanean, atzerrira jo behar izan genduan. Argentinarako bidean, Gabon Zahar gaua Saharan emon genduan. Gudu latza gertatu barri zan eta egoera penagarria. Eta gero, Argentinan… Han Gabonak beste gauza bat dira. Polita da, Buenos Aireseko kanpa-dorre guztiak ezkil joka, baina guretzat ez dabe emoziorik: uda da, bero izugarria egiten dau eta guk gabonak hotzagaz lotzen doguz. Benetan esateko, gabonak ez dira esanguratsuak izan nire bizitzan.•
eguberriak
eta milaka konpromisorekin egin du topo Euskal Herrira itzultzean. Neke handiz, baina tarte bat egin zigun Gabonei buruzko bere oroitzapenak bildu ahal izateko eta Floridako Parkean dagoen kafetegian une magikoa bizi izan zuten Armentia ikastolako bi ikasleek, Bernardo Atxagak magia ikusgarria baitu, ez idazten bakarrik, baita hizketan ari delarik ere. Atxagak Obabaizeneko lurralde imaginario bat erabili du oraindainoko bere lan gehienetan. Orain, lurralde horrekin hautsi eta Kongon XX. mende hasieran
Klara Fernandez eta Itziar Arrazola, Gasteizko Armentia Ikastolako DBH-3ko ikasleak.
Bernardo Atxagarekin “Olentzero tipo xelebrea zen guretzat” aur, azaroak 25, elur malutak agertzen hasiak dira Gasteizen. Badirudi eguraldia ere Gabonetarako prestatzen ari dela. Halere, hotzak ez digu eragozpenik jarri Bernardo Atxaga idazlearekin goxo-goxo mintzatzeko Gasteizko Florida parkean. Galdera askorik ez diogu luzatu; egia esanda, bakarra baino ez diogu egin, hala nola, nolakoak ziren Gabonak lehen? Hori baino ez du behar izan hogeita bost minutu luzez jarduteko. Gabonetako lehengo usadioa hura erlijioari loturiko jaia izateaz gainera, gizartearen elkargune ere bilakatzen zen. Honen berri izateko, idazleak bizi izandako pasarteen inguruan kontu kontari ibili gara.
G
Asteasuko gazteak kioskoan salgai jarritako bertsopaperak eskuratzeko irrikan egoten ziren. Bertsopaper haietan hamar-hamabi gabon kanta biltzen ziren. Haiek behin eskuan izanda, nork abestu behar zuen, nola, nondik nora ibiliko ziren erabakitzen zuten. Normalean, guztiek kantatu behar zuten, baina inork besteek baino hobeto eginez gero, txori kantari horri lekukoa pasatzen zioten. Taldeka egiten zuten lan, eta Asteasu inguruko auzoetan eta herrietan ibiltzen ziren kantari. Baina ez zuten musu truk egiten . Beraz, ohiturak aldatu dira, baina helburuak ez hainbeste. Denok dakigunez, gaur egungo Gabonetako pertsonaiarik maitatuena, desiratuena, ai-
patuena Olentzero da. Baina Atxagaren garaian Olentzerok gaur adinako garrantzia al zuen? Harrigarria irudituko bazaizue ere, Olentzero tipo xelebre samarra baino ez zen, hau da, hainbat ipuin eta abestitan agertzen zen pertsonaia. Garaiko pertsonaiarik maitatuenak, desiratuenak eta aipatuenak Errege magoak ziren; esaera zaharrak dioenez, euskaldun fededun. Bernardok dagoeneko gogoan du garai hartako oparirik preziatuena: mazapanezko aingirak, alegia. Berak aipatu digun legez, mazapana berez ez zuen gustuko; aingiraren kutxa, aldiz, izugarri gustatzen zitzaion. Ea aurten Olentzerok aingiraren bat ekartzen dion halako kutxatxo berezi batean.• Ikastola170
19
M
EAJ-PNVren diputatu taldekoa baitzen Madrilen. Lagunari ez zioten etxean jo, gurasoak errepublikazaleak zirelako. Berari bai. Marsellatik Argentinara, Casablancatik barrena, gerra garaian egindako bidaia eta beste hainbat zertzelada kontatu zizkigun. Basterretxea komunikabideetan agertu da berriki bere “Euskal kosmogonia” saila Bilboko Arte Ederrei eman dielako. • BERNARDO ATXAGAK HAMAR HILABETE EMAN DITU AEBETAN, Nevada, bere familiarekin,“Zazpi etxe Frantzian” izeneko bere nobela berria idazten
erreportajea
M
iks
girotutako istorio bat kontatzen ari da bere nobela berrian, paraje horiek Belgikako Leopoldo II erregearen jabetza ziren garaian gertatzen baitira kontatzen dituenak. Guk berriro Obabara eraman genuen ordu erdi batez, bere txikitako Asteasura eta familiako gorabeherak, gabon eskearen ohitura, txoriak harrapatzen egiten zituzten saioak, bere irakurzaletasuna nola jaio zen eta beste hainbat gauza kontatu zizkigun bere ohiko modu lasai eta pausatuan. Ez dago esan beharrik, Atxaga gure
gaurko idazlerik handiena da eta bere lan asko hogei bat hizkuntzatara itzulita daude. • JUAN GORRITIREN ETXEA, Batzarre baserria, artista askoren batzar leku izan da. Etxearen eranskin batean edaritegi moduko bat du eta han daude, botilen ipurdietan idatzirik, lagun horien izenak. Tartean Mikel Laboarena dago, noski. Etxe hori eskultura erraldoi bat da eta zoko-miko guztietan barreiaturik du bere lana. Juan Gorriti artista atipikoa da. Ez du akademiarik zapaldu, baina etxeko egongela
Beñat Azaldegi, Josu Lizarralde eta Amaia Ugartemendia, Tolosako Laskorain Ikastolako DBH-3ko ikasleak.
Juan Gorritirekin “Nire inozentzian, zoriontsu nintzen” rratsalde nagi batean, bide kurbatsu batetik Arribe herrira hurbildu gara Juan Gorriti eskultore artistarekin solasaldi bat izateko asmotan. Ongi etorri atsegin batekin gonbidatu gaitu bere etxe zoragarrira sartzera. Esan beharra dago ikaragarri gustatu zaigula artez beteriko et<<<<<<<<<xsxe hau. Txoko guztietan aurkitu dugu marrazki edo eskulturaren bat. Bere umetako gabonei buruz galdetu diogunean ideia bat azpimarratu digu: “giro kristau batean, errosarioak errezatzen etab” bere inozentzian oso zoriontsu zela eta maitasun asko jaso zuela. Garai haietako hainbat pasarte kontatu dizkigu. Eguberrietan adibidez, Beteluko sukaldari
A
20
Ikastola170 · abendua 2008
batek oparitutako txitxarroa eta tarta jaten zuten mahai baten inguruan bilduta. Mahai horretan beti egoten zen plater bat ijito edo eskale batentzako; “makina bat dantza ikasi nituen hauen artean”. Frankoren garaian bizi izan zenez, Olentzerorik ez zuen ospatzen, baina Errege eguna ilusio handiz bizitzen zuen. Bezperan, Betelura joaten ziren zintzarriekin Erregeen etorrera iragartzeko. Gurasoek apaindutako jaiotzaren ondoan anai-arreba bakoitzak bere zapata jartzen zuen. Erregeen mandoentzat ere garia, artoa eta belarra uzten zuten. Hurrengo goizean bera izaten zen lehena esnatzen amak jaiotzan gordetako turroia jateko, “Errieta ederrak jasotzen nituen!” esan digu irribarre batekin.
Bisitari amaiera emateko, bere azken erakusketa erakutsi nahi izan digu. Bertan artelan ugari topatu ditugu, zein baino zein ederragoa. Aulkizarki liburua oparituz agur bero batekin esan diogu adio elkarri. Zorionak eta urte berri zoriontsua Juan Gorriti artistari, eta bere arteaz gozatzeko aukera izan dezagula hurrengo urtean ere!•
eguberriak
arte liburuz betea du eta bere obran korronte guztien aztarnak suma daitezke. Eklektikoa eta bitxia, jubilatzeko adinean bada ere, haur baten jakin-mina eta, batez ere, jolaserako gogoa ditu. Juan Gorritiren etxera bisitariak ezin du edozein ordutan joan. Arratsaldeko ordu bietatik lauretara siesta egiten du eta debekatuta dago tarte horretan atea jotzea. Mailoetatik jaisten den zapelaitz batek ere bi ordu horiek aprobetxatzen ditu Batzarreko oilategira hurbiltzeko. Gu ere ordu horretan, lauetan, hartu gin-
tuen. Juan Gorritiren etxea ez da Txillida-Leku, baina han bezalaxe, artistaren biografia irakur daiteke bazter guztietan. Arribekoak ez du, noski, donostiarraren “elegantziarik”. Hemen dena nahasia da, bizitza bezala, elurra bezain txukuna,eta barrokoa neurri batean. Bere lanak eskegita ditu etxe osoan, baina artelanekin batera lukainkak eta urdaiazpikoak ikus ditzake bisitariak. Edonor txundituta uzten daki Gorritik eta txundituta utzi zituen Laskoraingo ikasleak ere.•
LAS NAVIDADES DE TRES ARTISTAS
LES FÊTES DE NOËL DE TROIS ARTISTES
Néstor Basterretxea, Bernardo Atxaga y Juan Gorriti, tres grandes nombres del arte vasco, han sido entrevistados por nuestros alumnos en torno a las navidades de su niñez. En el caso de Néstor Basterretxea, fueron los alumnos de la ikastola de Bermeo, su localidad natal, quienes se trasladaron hasta la casa del artista, en
Néstor Basterretxea, Bernardo Atxaga et Joan Gorriti, trois grands noms de l’art basque, ont été interviewé par nos élèves à l’occasion de l’approche des fêtes de noël. Les élèves de l’ikastola de Bermeo se sont entretenus avec Néstor Basterretxea, sa commune natale, chez lui, à Hondarribia. Les élèves de
Hondarribia. En el caso de Bernardo Atxaga, fueron dos alumnas de la ikastola Armentia de Gasteiz las que realizaron la entrevista en la cafetería del parque de la Florida, en la misma ciudad. La entrevista a Juan Gorriti tuvo lugar en su casa de Arribe y fue realizada por los alumnos de la ikastola Laskorain de Tolosa.
l’ikastola Armentia de Gasteiz ont réalisé l’entretien avec Bernardo Atxaga à la cafétéria du parque Florida. Enfin, Juan Gorriti a reçu les élèves de l’ikastola Laskorain de Tolosa chez lui, à Arribe.
Ikastola170
21
URREZKO BIKAIN SARIA GIERI Euskararen erabileran kalitatezko goren maila lortu duela frogatzen du ziurtagiriak Enpresa munduan euskararen erabilera normalizatzeko sortu ditu Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Bikain Ziurtagiriak, eta azaroaren 10ean jaso zuen ziurtagiri hori, Gipuzkoako Ikastolen Elkartearen izenean, Arantza Manterola lehendakariak Guggenheimen antolatu zen ekitaldian. Kalitatearen Euskal Fundazioak, Euskalitek, darama sarien gestioa. Hogeita hamar erakundek lortu dute ziurtagiria lehen edizio honetan. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Miren Azkarate Kultura sailburua eta Konfebaskeko lehendakari Migel Lazpiur izan ziren sari banaketan. IKAIN Ziurtagiriak hiru mailatakoak dira, ebaluatzaileek ematen duten puntuazioaren arabera: oinarrizkoak, zilarrezkoak eta urrezkoak. Guk urrezkoa irabazi dugu; ez alferrik, irabaz daitezkeen 1.000 puntuetatik 950 inguru lortu ditugu”, esan zigun Esteban Agirrek, GIEren idazkariak.
“B
22
Ikastola170 · abendua 2008
“Bidaltzen duten galdeketaren inguruan gure elkarteari buruzko datu bilketa egin eta ebaluatzaileen esku jarri genuen txostena. Handik hilabetera ebaluatzaile taldea etorri zen guk bildutako datu horiek egiaztatzera. Egun osoko lana egin zuten. GIEko sail guztiak bisitatu zituzten, eta arduradunekin eta langileekin hitz
eginez, txostenean bidali genituen datuak egiaztatu zituzten”, jarraitu zuen Esteban Agirrek. Ziurtagiria eskuratu duten 30 erakunde horietatik 22 zerbitzuen arlokoak dira eta beste zortziak industriakoak. Bizkaia Irratia, Digitalak, Elay enpresa (Antzuola), Emun kooperatiba eta Goiena Komunikazio Zer-
ehik:
bitzuak dira, GIErekin batean, Urrezko Bikain Ziurtagiria eskuratu dutenak. “Ebaluazioan pisu handia dute barne harremanek, baina hizkuntza paisaia, laneko prestakuntza, baliabide informatikoak, komunikazio horizontala eta kudeaketa sistemak ere begiratzen dira eta, noski, kanpo harremanei ere garrantzia ematen zaie. Horrela, guk euskaraz funtzionatzen dugu, baina, horretan geratu gabe, gure hornitzaileei ere euskaraz egin diezaguten eskatzen diegu, gure eskubidea izateaz gain, geu ere baldintzatu egiten gaituztelako. Bikain sarien lehen edizioa izan da hau eta 30 erakundek lortu dituzte sariak. Pentsatzekoa da urte batzuen buruan kopurua biderkatuz joango dela”, erantsi zuen Estebanek. Ebaluatua izan nahi duen erakundeak beste erakunde baten ebaluatzaile izateko konpromisoa hartu behar du. “Prestakuntza ikastaroa egin nuen nik, eta nik bezala beste erakundeetako jendeak; eta denon artean, Ebaluatzaileen Kluba deitzen diotena osatu dugu. Guri ebaluazioa doan egin zigutenez, guk ere besteei hala egingo diegu”, kontatu zigun Esteban Agirrek, GIEren idazkariak.•
ARANTZA MANTEROLAK, GIEKO LEHENDAKARIA URREZKO BIKAIN ZIURTAGIRIA ESKUAN DUELA, IBARRETXEREKIN BATERA.
GUZTIA PREST URTARRILEKO BATZAR NAGUSIRAKO ESKUARTEAN DAUKAZUN ‘IKASTOLA’ ALDIZKARI HAU DUZU EUSKAL HERRI OSOKO IKASTOLETAKO ORDEZKARIOK EGIN BEHAR DUGUN BATZAR NAGUSIA BURUTU AURREKO AZKENA. 2009ko urtarrilaren 24an izango da. Hain garrantzitsua izango den gertakari horren bezperakoa da, beraz, lerrootan jasotzen den deialdi-idatzia. Euskal Herri osoko ikastoletako ordezkariak bildu dituen saioak urriak izan dira ikastolen historia osoan. Oraingo honen garrantziaren parekorik, bestalde, are urriago. Mende berriarekin datorren lehen Batzar Nagusia da hau. XXI. mendera arte ez da iritsi Euskal Herri osoko ikastolak zuzenean bazkidetuko dituen erakundea proposatu duen eredurik. Erakundetzeari, curriculumari eta gogoeta estrategikoari, denei batera bilduma mardulean heldu dien ahaleginik ez da inoiz egin. Ikusiko dugu ereduarekin asmatu dugun, baina argi geratu da mendeen arteko eta belaunaldien arteko errelebo ikuspegian ari garela, erronkaren tamainako ardurari erantzun nahian. Gaiarekin lanean ari garenok oso present daukagu arestian esandakoa, eta horixe transmititzen asmatu nahi genuke ikastola bakoitzeko arduradunei, guraso bakoitzari. Ez goaz gaizki, oraingoz. Proposamenean ezarritako ildo estrategiko nagusien inguruan kontsentsu zabala sumatu dugu, txostena jorratzerako orduan erdietsitako adostasunen ondorio, ziurrenik. Hezurdura haragiztatzean, ordea, ikastoletatik jasotako balorazio eta hobekuntza proposamenak ugari izan dira, jarritako arretaren ispilu. Aldizkari hau irakurlearen eskuetara iristen denerako, ekarpenen harira ondutako azken txostena, Batzar Nagusian eztabaidatu eta bozkatuko dena, ikastola guztietara iritsita egongo da. Denok utzi behar dugu hatza, gutariko bakoitzak, auzolan horretan. Inor ez dadila falta urtarrilaren 24ko hitzordu nagusian. Motorrei azken beroaldia emateko garaian gaude. XXI. mendera katapultatu behar gaituen erabakiko argazkira ez dezala inork huts egin. Hantxe ikusiko dugu elkar.•
Ikastola170
23