www.ikastola.net
GURASO AITZINDARIAK ISPILU
URRIA 2010
Ikastolen Konfederazioa, 84/933872/6/6
ISBN:
185
GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 943 78 33 09
INPRIMATZAILEA:
Txema Garzia Urbina
DISEINUA ETA MAKETAZIOA:
Imanol Artola
EUSKARA ZUZENTZAILEA:
Joxean Agirre eta Eva Domingo
ERREDAKZIOA:
Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehi.ikastola.net
KOORDINATZAILEA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Zamudioko Teknologi Elkartegia, 208 B-1 48170 ZAMUDIO Tel.: 606 33 41 45
GURASO AITZINDARIAK ISPILU
3 ELKARRIZKETA: JON MIRENA LANDAREKIN SOLASEAN 8 CLAIRE HARAN, SEASKAKO MECENAS 10 ERREPORTAJEA: GURASO AINTZINDARIEI GORAZARRE 15 IKASTOLEN JAIETAKO BABESLEAK 16 GELA EGONKORRA LAUDION 18 ETXEBARRIKO IKASTOLA BERRIA 20 GBC LAGUN AROko IZARRAK 22 OINEZ BASOA ARBIZUN
EDITATZAILEA:
www.ikastola.net
IKASTOLA ALDIZKARIA
iks www.ikastola.net
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
“Giza-eskubideak beren osotasunean hartu behar dira heziketarako” Ikastola185
3
Landa ZUZENBIDEAN DOKTOREA DA JON MIRENA LANDA (PORTUGALETE, 1968), GIZA ESKUBIDEEN ALORREAN ADITUA. AURREKO EUSKO JAURLARITZAN GAI HORRETAKO ZUZENDARIA IZAN ZEN. GAUR EGUN EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLEA DA LEIOAKO ZUZENBIDE FAKULTATEAN, ETA IKASTOLEN AHOLKULARIETAKO BAT ERE BAI BIZIKIDETZA PLAN PROPIOAREN LANKETAN.
4
Ikastola185 路 urria 2010
iks
Bizikidetza eskolan landu beharreko gaia al da? Ez al da berezkoa ikasketa? Nik esango nuke bizikidetza bera baino gehiago, Giza eskubideen inguruko heziketa txertatu behar dela hezkuntzan zehar: Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan, eta oro har, ibilbide kurrikular guztian zehar. Bizikidetza, bai eta gizakiarengan naturalak diren hainbat joera ere, berez doazen gauzak dira, baina aldi berean landu beharrekoak ere bai. Balioak landu egin behar dira. urista ari da hitz egiten ala pedagogoa? Ez naiz pedagogoa, jurista baizik, baina lotura zuzena izan dut gaiarekin, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen ataleko zuzendaria izan bainaiz urte batzuetan. Nik honela ikusten dut gaia: gizartean edozein arazo dela ere elkarbizitzaren ingurukoa, eskolara jotzen da soluzio bila, eta eskolak ez dauka guztiari zatika, demandaren arabera, erantzuteko modurik. Hori kontuan hartuta, uste dut Nazio Batuen Elkartean asmatu egin zutela Giza Eskubideen Hezkuntza kontzeptua abian jarri zutenean. Ondoko hau esan zuten: egin dezagun sistema bat Giza Eskubideen hezkuntzarekin lotuta, eta handik estrategia desberdinak aterako dira, eskoletan zein eskolaz kanpo, udaletan, gobernuetan …
J
Estrategia desberdinak aipatu dituzu? Bai. Jendeak askotan gauzak informazio hutsarekin konpontzen direla pentsatzen du, eta hezkuntza informazioa baino zerbait gehiago da. Estrategiak landu behar dira. Eduki curricularra finkatu behar da, baina horrekin batera ekintzak eta eguneko jarduna antolatu behar dira Giza Eskubideen arabera biziarazteko eta esperientziak ateratzeko. Horrek estrategia desberdinak eskatzen ditu hartzailea sei urteko haurra edo hamalau urteko nerabea den arabera, eta era berean elkarri lotuta joan behar dute, egitasmo koherente baten barruan. Gelan informazio bat ematen bada eta elkarbizitzan praktikan jartzen ez bada, ez du ezertarako balio. Irakasle batek ikaslea jo edo antzeko zerbait egiten badu, edo ikasleek euren artean elkar joka aritzen badira, hor ez dago giza eskubideen barneratzerik. Honek guztiak zera esan nahi du, hots, curriculumez aparte, irakasle eta pedagogoek estrategiak ere landu behar dituztela. Hiru, lau, bost urtekoekin, ikasitakoa praktikan jartzea garrantzitsua izango da; hamalau, hamabost urtekoekin, halaber, hausnarketaren estrategia landu beharko da, eta horrela.
Gero, eskolaz aparte, gizarte osorako da Giza Eskubideen inguruko Hezkuntza. Gobernuek, udalek, gizarte eragileek, denek egin behar dute beren ekarpena heziketa horretan, bakoitzak bere alorrera egokituta, baina estrategia orokor batekin koherentzian. Zeintzuk lirateke, zure ustez, Giza Eskubideetan oinarritutako heziketa bat planteatzerako orduan, ezinbesteko oinarrizko giltzarriak? Nik argi eta garbia desberdinduko nituzke alde batetik geure geureak diren arazoak, gori-gori daudenak eta horien gaineko estrategia propioak, eta beste alde batetik orokorrak direnak, zeintzuen gainean
“GIZARTEAN EDOZEIN ARAZO DELA ERE ELKARBIZITZAREN INGURUKOA, ESKOLARA JOTZEN DA SOLUZIO BILA, ETA ESKOLAK EZ DAUKA GUZTIARI ZATIKA, DEMANDAREN ARABERA, ERANTZUTEKO MODURIK”.
oinarrizko adostasun bat badagoen. Etorkinen inguruko giza eskubideak lantzerako orduan, esate baterako, badago kontsentsu sozial bat, ados gaude eskola-estrategiak lantzerako orduan. Terrorismoaren gaia giza eskubideen ikuspegitik lantzerako orduan, ordea, ez dago adostasunik, ez dago oinarrizko akordio politiko zein sozialik, eta horrela ezinezkoa da adostutako estrategiak eskolan lantzea. Adostasuna aipatu duzu lehen. Zer gertatzen da gure herrikoaren moduko egoera batean? Normalean Bake Hezkuntza eta Giza Eskubideen hezkuntza, hemen sarritan bizikidetzarekin identifika-
tzen dena, gatazka gainditu ondoren lantzen da, edo gatazka errotik gainditzeko bidean dagoenean. Irlandan gatazka oraindik erabat zabala zenean, honi buruz ez zegoen ezer. Normalean gatazka zabalik dagoenean ez dago diagnostiko konpartiturik, irtenbidea ez dago adostuta. Beraz, ezin da ezer egin Giza Eskubideen inguruan gatazka konpondu arte? Ez al da mezu etsigarria? Justu kontrakoa esango nuke nik. Zeharkako hezkuntza egin behar da Giza Eskubideen alde. Eta, era berean, gatazka konpontze bidean egon daitekeenerako estrategiak, formakuntza eta ▼
Ikastola185
5
▼
azpiegitura didaktikoak lantzen joan behar da, baina beti ere urrats guztietan adostasuna bilatuz. Zertan datza zeharkako hezkuntza hori? Giza Eskubideak gure gatazka politikoari dagokiona baino zerbait gehiago dira. Giza Eskubideak modu orokorrean landu daitezke, gatazka politikoa betebetean jotzen duen horretan zuzenean sakondu gabe. Zaurietan ezin da zuzenean atzamarra sartu; min egiten du. Gaitza ezin da zuzenean tratatu, antigorputzak sortzen ditu. Giza Eskubideak gatazka politikoari lotutakoa baino zerbait gehiago direla diozu. Bai. Hor daukagu kulturartekotasunaren inguruko gatazka, etorkinen arazoa lehen planoan jartzen duena, emakumearen aurkako jazarpena eta beste hainbat. Gatazka politikoak baino eragin zabalagoa daukate gure gizartean. Gainera, horietan guztietan adostasun sozial zabalak daude, estrategia landuak ere bai, eta hala ere kosta egiten da arrakasta izatea emaitzetan. Ez dira gai errazak denak ere. Giza Eskubideak oro har hartzea gatazka politikoak eragindako egoerak saihesteko bide maltzurra dela ere esan ohi da. Esan ohi da, bai. Baina hori hemen bakarrik esaten da. Giza Eskubideen kultura mundu mailan sustatu asmotan dabiltza-
6
nek, Nazio Batuen Elkarteak esaterako, oso argi adierazten dute Giza Eskubideak blokean hartu behar direla. Giza Eskubideak diagnostiko politiko interesatuen arabera hierarkizatzen hasten bagara, orduan Giza Eskubideetan politika ari gara sartzen. Giza Eskubideak izaera prepolitikoan mantendu nahi baditugu, nazioarteko kulturan dauden bezala hartu behar ditugu, horrek ematen eta bermatzen baitu horien inguruko adostasuna. Hemen gauza berriak asmatzen ari al gara Giza Eskubideen inguruko heziketan? Esperientzia gutxi dago honetan, hori da nire konklusioa. Giza Eskubideen inguruko heziketaren mugimendua 1993-95 urteen inguruan hasi zen, eta oso ibilbide motza egin du. Hemen bereziki uste dut ez garela asmatzen ari. Guda politikorako tresna bezala erabiltzen ari da, terrorismoaren aurka nor argiago ari den lehian, ikuspegi motzarekin. Giza Eskubideen heziketak ikuspegia zabaltzea eskatzen du; guztiak kontuan hartzea, alegia. Eta hori guztia, ez bakoitza diluitzeko, baizik eta denak banan-banan serio hartzeko eta horien inguruan adostasunak lortzeko.
Koiuntura politiko interesgarrian egon gaitezke zentzu honetan urratsak emateko? Hala uste dut, bai. ETAk suetena adierazita eta aldaketa politiko sakonak gertatuko balira, iragarrita dagoen moduan, gauzak erraztu egin beharko lirateke adostasunak lortu, eta jendearen konfiantza irabazte aldera. Bitartekoak behar ditugu; hori bai, bitarteko teknikoak eta planifikazioak, urte batzuetarako egindako planifikazioak. Prozesu hauek konplexuak dira eta guztia egiteko dago. Gauzak prestatu egin behar dira unea iritsitakoan sartu ahal izateko. Ni Jaurlaritzan egon nintzenean urratsak prestatuta utzi genituen. Gero haustura bat egon da. ikaStola
DERECHOS HUMANOS EN SU GLOBALIDAD
LES DROITS HUMAINS DANS LEUR GLOBALITÉ
Jon Mirena Landa es doctor en Derecho, profesor en la Universidad del País Vasco. Fue director de Derechos Humanos en el Gobierno Vasco, durante la pasada legislatura. Como especialista en la materia, asiste asiduamente a foros internacionales sobre la misma. Ha sido asesor de Ikastolen Elkartea en la elaboración del plan propio sobre Convivencia Democrática. Considera
Jon Mirena Landa est docteur en Droit et enseigne à l’Université du Pays Basque. Il a été directeur des Droits Humains au sein du Gouvernement Basque durant la précédente législature. Et c’est en tant que spécialiste en la matière qu’il a assisté aux forums internationaux sur le sujet. Il a été assesseur de Ikastolen Elkartea lors de l’élaboration du plan de Vie en
Ikastola185 · urria 2010
que en la sociedad vasca no existe acuerdo suficiente para abordar el conflicto político en un plan educativo adecuado en materia de Derechos Humanos. Apunta que en Irlanda ese plan no se elaboró hasta que se puso en marcha el proceso de acuerdo político.
Communauté. Il considère qu’au sein de la société basque il n’existe pas encore un accord assez large permettant d’aborder à l’école les conséquences du conflit politique sur les Droits Humains. Il note qu’en Irlande également un tel plan n’a démarré qu’après la mise en marche du processus d’accord politique.
Ikastola185
7
iparraldea:
EMAILE BAT SEASKAN “Hotel des Basques” hotelaren ondoan bizi da oroigarriz betatako apartamendu batean. Osasunez makal dabil. Bost ebakuntza egin dizkiote azken urteotan. “Maleta prest daukat, ospitalera itzultzea egokitzen bazait”dio, eta lepotik zintzilik daraman alarma erakusten digu. Hari esker atera omen zen bizirik oraindik orain. 86 urte ditu, makuluekin mugitzen da, baina ile-apaindegira joan berria zegoen elkarrizketa eta argazkiak egitera joan gintzaizkionean.
8
Ikastola185 · urria 2010
“Arrangoitzen jaio ginen. Ama sukaldaria zen eta aita, berriz, herriko gazteluko maiordomoa. Izenez Paul zen, baina Xubero goitizenez zen ezagun, pilotaria zelako. Harengandik jaso zuen zaletasuna Ximunek, anaiak. Ximun, noski, pilotari hobea izan zen. Hogei urte eman zituen herriz herri partidak jokatzen. Bi ahizpek zer zaletasun genituen? Zortzi urterekin hasi nintzen musika ikasten Bonache izeneko piano-jotzaile batekin; bere begikoa nintzen erabat eta askotan pianoa jotzen aritu beharrean hizketan ematen genuen denbora. 18 urtetik
CLAIRE HARAN BAIONAKO SAN ANDRES PLAZAN KOKATUA DAGOEN “HOTEL DES BASQUES”-EKO LEIHOAN ETA ETXEKO EGONGELAN. ESKUINEAN ESKUINEKO ESKUAN DARAMAN LAUBURUA. AZPIAN HARAN HIRU ANAI-ARREBAK 1934. URTEAN.
CLAIRE HARAN: “Guri debekatu egin ziguten euskara ikastea; gaurko umeek ikas dezaten nahi dut”
uk ziren. “Beste garai batz euskaraz Gurasoek etxean rrekin, egiten zuten elka tsesez, baina gurekin fran katurik eskolan ere debe o baitzegoen. Gaurk ikas ikasleek euskara dezaten nahi dut” 20ra bitartean herriko organojotzailea izan nintzen, eta nik utzi nuenean beste neska batek hartu zuen bere gain egiteko hori”, hasi zitzaigun Claire Haran. Egongelaren bazter batean pianoa du oraindik ere, baina ez omen du jotzen. Orain bi hilabete Baionako Saint Andre plazan duen Hotel des Basques Seaskari ematea erabaki zuenetik komunikabideetan sarri agertu da. Frantsesez agertu diren berriak karpeta batean ditu gorderik iritsi zaizkion gutunekin batean. Gehienak eskerronekoak dira, baina badira tartean bestelakoak ere. “Nire garaiko baigorriar batek ere deitu zidan joan den batean telefonoz eskerrak emanez eta nirekin gogoratzen zela esanez. Eta bere etxean umeek euskaraz hitz egiten dutela esan zidan, ikastolan ibiliak direlako”, gogoratu zuen. Berak etxean jaso ez zuen euskara gaurko belaunaldiek beregana dezaten nahi du. “Beste garai batzuk ziren. Gurasoek etxean euskaraz egiten zuten elkarrekin, baina gurekin frantsesez, eskolan ere debekaturik baitzegoen. Gaurko ikasleek euskara ikas dezaten nahi dut”, jarraitzen du. 1956an Arrangoitzeko etxea saldu eta Baionako hotel hori erosi zuten gurasoek. “Ameriketan dirua egindako hazpandar bat zen hotela egin zuena. Ameriketatik emazterik gabe itzultzen ziren euskaldunentzako egin omen zuen, ostatua izan zezaten”, gogoratzen du. Anaia Ximunek farmazia bat zuen Hendaian. Ahizpa Hegoaldera ezkondu zen Luzaideko mutil
batekin; urte batzuk Ameriketan eman zituzten eta bera geratu zen gurasoekin batean hotelean lanean. “Ximunek Farmazia ikasketak egin zituen, ahizpa asistente soziala izan zen, eta nik ez nuen ikasketarik egin, lana baizik. Berrogei urte eman ditut hotel honen ardurarekin”, dio. “Hemengo merkatariekin batean Hegoaldeko kontrabandistek hartzen zuten ostatu hotelean. Elizondokoak ziren gehienak. Lehen jatetxea ere bagenuen; orain gelak bakarrik geratzen dira. Frantzia iparraldetik farfaila (puntilla /dentail) ekartzen zuten eta kontrabandistek pasatzen zuten mugatik urrearekin batera. Bezero garrantzitsuak ere izaten genituen hotelean, gerrako urteak Baionako kuartelean eman zituen Castagnet koronela, esate baterako. Pariskoa zen eta Euskal Herriarekin maitemindu zen. Liburuxka bat ere argitaratu zuen frantsesez”, dio liburua erakutsiz. “Hotel honetan egin ziren Enbatako lehen bilerak ere. Abeberri, Davant, Larzabal, gure anaia, Labeguerie bera eta beste zenbait biltzen ziren hemen. Nik zerbitzari lana egiten nuen, besterik ez”, gogoratu zuen. Urteak ziren Seaskarekin eta euskal kulturarekin harremanak zituela. Baionako festetan Seaskak txosna bat jartzen du hotelaren etxapean eta Biarrizko ikastolak beste bat hotelaren atzealdean duen garaje batean. “Dirua ateratzen dute, baina lan asko eginda”, dio. “Berria” egunkariak ere hotelaren azpian ditu bulegoak.•
Paxkal Indo: “Euskararen bizigunea eta ikasle ohien egoitza?” easkako aholkulari juridikoek aurkitu dute Claire Haranek egin duen emaitzari edo ondotik etor daitezkeenei babesa emateko tresna juridikoa, fonds de dotation delakoa alegia. “Ez da fundazioa, baina antzeko figura bat da, eta Seaska Funtsa- Fonds de Dotation de Seaska deituko diogu. Seaskak kudeatuko du osoki erakundea eta Seaskako lehendakaria izango da bertako lehendakaria ere. Tresna juridiko honi esker emaitza honen eta ondotik etor daitezkeenen zergak arinagoak izatea lortuko dugu batetik, eta emaitza horiek euskararen garapenerako erabiliko direla bermatzea lortuko dugu bigarrenik”, esan zigun Paskak Indo Seaskako lehendakariak. Seaskako arduradunak erabat pozik daude, baina diru euskaltzaleek ezin dute pentsatu Iparraldeko ikastolen k berak Harane “Claire . direnik duko konpon arazoak honenbestez zirela. Diru esan du zituen eskaintzak 400.000 euro ingurukoak ren kopuru handia da, baina Herri Urrats batek ematen diguna dituen doblea dela gogoratu behar da, Seaskak urtean egiten inbertsioen erdia, alegia”, jarraitu zuen Paskal Indok. Saint Andre plazan dagoen eraikuntzak hotela izaten duelako. jarraituko du hiru urtez, alokairu kontratuak epe hori gelak ditu “Lau solairuko eraikuntza da. Goiko hiru solairuetan eta horietan ikasle ohientzat egoitza bat egitea izan liteke ko etorkizunean irtenbide eder bat. Kontuan hartu Baiona i izugarr k egoitza dauden eta a dagoel Unibertsitatea bertan egiten garestiak direla. Beraz, ikastolen alde hainbeste lan daiteke eta duten gurasoei mesedeak ordaintzeko modu bat izan Gure Seaskara ikasle gehiago erakartzeko modu bate ere bai. deko Hegoal n dituzte nahi egin ak ikastoletan ikasket hiru urte ikasleentzat ere erabil daiteke egoitza hori. Hori guztia 100 dagoen azpian en hotelar baina dugu, o barru ikusi behark gaitezke, metro koadroko lokalarekin zer egin erabakitzen has e bat hori gure esku baitago honez gero. Euskararen bizigun o jartzea ederra litzatekeela aipatzen dugu, elkargune antzek ko. dituela gutxi areto giroko euskal zerbait, hiriburuak k, horiei Seaskaren lana ez da euskaraz ikasleak heztea bakarri ez Baina . zaizkie behar eman ere k aukera euskaraz bizitzeko ko dago ezer erabakirik oraindik”, esan zuen zigun Seaska lehendakariak.•
S
DONA SU PATRIMONIO A SEASKA
LÉGUE SON PATRIMOINE À SEASKA
No es la primera y, por lo tanto, no es la única. Hace un año hubo una señora de Getaria que donó un terreno para que se construyera una ikastola en esa localidad. Pero el gesto de Claire Haran ha llegado al corazón de muchos euskaltzales, porque se trataba prácticamente de la totalidad de una herencia familiar, el hotel que sus padres compraron en el 56 y donde ella ha pasado su vida
Ce n’est ni la première et sûrement pas la dernière fois qu’une personne lègue un bien à Seaska. Il y a un an, une getariar céda un terrain à l’association pour qu’elle y construise l’ikastola Uhabia. Et il y a peu, Claire Haran a touché le cœur de nombreux euskaltzale en léguant à Seaska un hôtel qui appartenait à ses parents depuis 1956 et qui représente presque la totalité de son héritage.
desde entonces. Estuvimos con ella en el apartamento que tiene en el tercer piso del hotel, en el centro de Baiona, y nos dió cuenta de las razones que le han empujado a tomar esa decisión.
Nous nous sommes entretenus avec elle dans son appartement situé au 3ème étage de l’hôtel, en plein centre de Baiona. Elle nous a expliqué les raisons de ce legs.
Ikastola185
9
IRAGANAZ HARRO N A IZ T A Z T N E E IL A Z T GURASO SOR ORIK BEROENAK ZIREN TXAL O K A R IE K E IR E T R U T IKAS EKITALDIAN era den biltzen duen eta berriki at ria sto hi len sto ika a et skadan an Lore sorta bana esku bate Dabilen herria” liburua bestean, igo ziren erkirera. Une ondo antzokiko agerto Ikasturte “Ikastola mugimendua. ai Ib o izk ste Ga k ia ar nd ikastoletako guraso aitzin irailaren 25ean Ikastolen Elkarteak antolatu zuenotagonista hunkigarri asko izan zitue a esanguratsuena irudi horixe izan zen, eguneko pr Hasierako ekitaldiak, bain eurak izan baitziren. 10
Ikastola185 · urria 2010
GASTEIZKO IBAIONDO GIZARTE ETXEKO ANTZOKIAN ANTOLATU ZEN OMENALDIA. GURASO AITZINDARIAK ATARIAN ATERATAKO ARGAZKIAN. ORDUKO ZENBAIT IRAKASLE GURASOEI ESKAINITAKO BERTSOAK KANTATZEN; BAI, SENTIMENDU HANDIZ KANTATUAK ERE.
uskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartearen izenean Koldo Tellitu lehendakariak hartu zuen hitza Gasteizko Ibaiondo antzokian, eta hitz gutxitan laburbildu zuen une batzuk lehenago agertokira igo ziren guraso horien garrantzia. “Ikastolatan aitzindari izan ziren gurasoak ditugu gaur gogoan eta haiei zor diegun aitortzaren adierazpena
E
egitera etorri gara. Zuek zarete zorioneko gurpil honen hasiera”, esan zuen. “Historian zehar askotan arrotz gertatu zaigu indarrean zegoen eskola eta askotan egin izan dira eskola propioa sortzeko saioak, baina egin diren saioetatik emankorrena joan den mendeko 60ko hamarkadan abiatu zen ikastolen mugimendua izan da, Euskal Herri osora zabaltzea lortu zuelako”, erantsi zuen. ▼
Ikastola185
11
iks
Ekitaldia goizeko hamaiketan hasi zen Olatz Zugastiren arpa joaldi batekin, eta itxi berriz, berak zuzentzen duen Orioko Herri Ikastolako Olaxka taldearen kantaldi hunkigarriarekin itxi zen ordu eta erdi geroago. Ordu eta erdi horretan guraso aitzindariak izan ziren protagonista, eta behin eta berriz gogoratu zuten haiek egin zuten lana ez Koldo Tellituk bakarrik, baita Xabier Agirre Arabako diputatu nagusiak eta Isabel Celáa EAEko Hezkuntza sailburuak ere. “Hasierako guraso horiek beren altxorrik preziatuena jarri zuten ikastolan: beren seme-alabak, eta seme-alabak ez dira jartzen sinesmenik ez duzun proiektuan. Ehunka izan ziren ikastolak sortzen lan egin zuten gurasoak. Denak ditugu gaur gogoan, hemen zaudetenak eta joan direnak”, esan zuen beste tarte batean Tellituk. Entzuleen artean euskal alderdi eta sindikatuetako ordezkariak ere baziren, eta baita Eusko Ikastola Batzakoak ere. Dozena bat ikastolak
“Hasierako guraso horiek beren altxorrik preziatuena jarri zuten ikastolan: beren semealabak, eta seme-alabak ez dira jartzen sinesmenik ez duzun proiektuan. Ehunka izan ziren ikastolak sortzen lan egin zuten gurasoak. Denak ditugu gaur gogoan, hemen zaudetenak eta joan direnak” ORIOKO HERRI-IKASTOLAKO OLAXKA ABESBATZAK LAN BIKAINA BURUTU ZUEN. OLATZ ZUGASTIREN ARPA EMANALDIAK BIHOTZAK HUNKITU ZITUEN ETA NEREA IRIARTEREN AURKEZPENA ERE OSO FINA IZAN ZEN.
BOST AINTZINDARIREN LEKUKOA Pedro Lizarraga ) (ETXARRI ARANATZ
uen ikastola Etxarrin. 1970ean zabaldu gen goen, 30 bat urte nen e gab u ond Artean ezk taldean sei bat zale ndi me eta en, izango nitu irekitzearen bat la sto ika en lagun hasi gin Satrustegirekin ria Ma e Jos . ten premiaz hitz egi erakutsi zigun ak ber , tan ane jarri ginen harrem eta ondoren n, itue gen ar zer pauso eman beh en. Dozena gin i has bila prest zeuden gurasoen u zen ikastola herriko ald zab in rrek hau bat o Ikastolako batzordek eskola zahar batean. ko apaiza eta herriko arri Etx n. tze nin izan kidea n, zordean sartu genitue zinegotzi bat ere bat baita eta n eza gen izan o babes gehiag emateko ere. seriotasun itxura bat
12
Ikastola185 · urria 2010
Jose Ramon Urizar (ELORRIO) ola Hamasei umerekin zabaldu zen ikast 1868an eta bi egiteko nagusi izan batetik genituen guk guraso bezala: alde ume bila ibili ginen etxez etxe eta, sariei bestetik, herriko dendariei eta enpre laguntza eskatu genien. Urtean behin kuota bat ordaintzen zuten, eta diruizaten laguntza horri esker ordaindu ahal tak. genituen lehen andereñoen solda hauek, Askotan ahaztu egiten dira gauza gehienek baina herriko denda eta enpresa sik ez lagundu zioten ikastolari. Lege babe ran hasie zen egin tu kosta enez, genu indar pixka bat hartzea.
osatzen dute elkarte hori, eta Lauro zein Olabideko guraso talde bat izan zen ekitaldian. Hitzaldien ondoren erakutsi ziren bideoetatik lehendabizikoak 60 eta 70eko hamarkadetan ikastolak sortu zituzten gurasoen lekukotasunak bildu zituen. Oso bideo txalotua izan zen, lekukotasunak beroak bezain bitxiak baitziren eta tarteka barre algarak sortaraztekoak ere bai. Tutera, Lapuebla, San Fermin, Urretxu, Durango, Arrangoitze, Portugalete, Laudio eta beste hainbat herritako ikastoletako sortzaileak agertu ziren beren ahoz oroitzapenak kontatzeko. SODA etxeak grabatutako bideoa zen. Baina ez ziren ikastola guztiak joan den mendean jaio. Maiatzean zabaldu zituen bi gela Etxebarriko
ikastolak, eta bigarren bideo batean guraso batek eman zuen egitasmoaren berri. Bideo berean Agurainen ireki berri den Lautada ikastolako guraso batek agertu zituen emandako pausoak. “Hau izan da kooperatibak gurasoen artean eragin duen miraria”, esan zuen, esate baterako, bukaeran. Andereño aitzindarien ordezkaritza batek ere hartu zuen parte ekitaldian, eta aldez aurretik prestatutako bertso batzuen bidez beren oroitzapenak kontatu zituzten. Guraso aitzindarien omenaldia etorri zen segidan. Josu Sanchez eta Janire Lasa dantzariek dantzatu zieten aurreskua, Elena Loyok jo zuen txistua eta Carlos Subijanak eta Danitx Basabek jo zuten txalaparta. ▼
Pontso Iriarte
Argitxu Noblia
(DONOSTIA)
(BAIONA) 1969an nire etxean eta nire haurrekin hasi zen Baionako ikastola. Hiru haur nituen, baina bat oso txikia zenez, birekin hasi genuen ikastola gure etxeko ganbaran. Ez genuen umeak zainduko zituen norbait nahi, irakasle bat baizik, eta Libe Goñirekin hitz egin genuen. Bera izan zen Iparraldeko lehen andereñoa. Beste familia batzuk ohartu ziren gure haurrak euskaraz hitz egiten hasi zirela eta etorri egin ziren. Bost umerekin beste toki baten bila hasi ginen. Horrela, Cordeliers kalean egin genituen hilabete batzuk eta Biarrizko parrokiaren gela batera joan ginen; handik Arrangoitzeko lokalera egin genuen salto. Horregatik agirietan esaten da Iparraldeko lehen ikastola Arrangoitzen sortu zela, baina aurretik pauso batzuk eman behar izan ziren.
Antonio Muro
(LAPUEBLA)
Ikastolarentza t leku bat aurk itu ahal izate Udaletxera sa ko rtu behar izan genuen. Lagu talde batek ha n rtu genuen er abakia. Rekarte bultzatuta ha k rtu genuen er abaki hori. Aurkeztu ginen hauteskundee tara eta ni alkate atera ni ntzen. Ni ordu rako oso sartu nengoen herri a ko egitasmoe tan. Futbol ta batean entrena lde tzaile izandak oa nintzen, esate baterako . Nekazarien elkarteak ere eman zigun so stengua. Ikas tola sortu berriaren lehen dakari izan ni ntzen hilabet batzuetan eta e Udaletxera pa satu nintzen gero. Ni alkat e nengoela eg in genuen ikastola berria. Oso garai mug ituak izan ziren haiek. Pi xka bat lehen ago legeztatu zen ikurrina. Lau urte eman nituen alkate, eta ikastola no la haziz joan den ikusteko zoria izan dut.
Donostian ikastola txikiak sortzen ari ziren eta ezkutuan ari ziren lanean, baina tarteka ikuskariak pasatzen ziren eta itxi ere egiten zituzten. Biharamunean egunkarietan irakur zitekeen: “Cierran una academia de vascuence por falta de higiene”. Donostiako ikastola txiki horiek denak batu eta OHOrako jauzia egitea erabaki genuen. Elkarte Anonimo bat eratu, dirua bildu eta ikastola berria eraikitzeko lur bila hasi ginen. Benediktarrek lursaila zuten gaur Santo Tomas lizeoa dagoen lekuan, eta Aita Mauroren bidez oso modu onean eskuratu genuen lursail hori 1965ean. Hasierako gurasoen talde horretan dozena bat ginen, baina bagaude hiru bat inongo paperetan agertzen ez garenak, kartzelan egonak ginelako eta ez zelako komeni. Guk bilerak oso berandura arte egiten genituen gauetan. Behin mundu guztia alde eginda zegoelakoan atezainak zakurra askatu zuen eta gu bileratik atera ginenean hozka egin zidan niri. Ikastola185
13
iks
Koldo Tellitu: “Ikastolok hobeto apreziatzen dugu orain gure autonomia”
XABIER AGIRRE, ARABAKO FORU ALDUN NAGUSIA; ISABEL CELÁA, HEZKUNTZA SAILBURUA; KULTURA ETA HAINBAT ALDERDI, SINDIKATU ETA ERAGILE SOZIALEK ERE HARTU ZUTEN PARTE IRAILAREN 25EAN IKASTOLEK ANTOLATUTAKO HASIERAKO EKITALDIAN.
Nerea Iriarte ETBko aurkezleak gidatu zuen ekitaldia, eta unerik ederrenetako bat bukaerarako utzi zuten, Olaxka taldearen emanaldia, alegia. Olatz Zugastik zuzentzen duen taldea DBHko neska hauek osatzen dute: Alazne Arrutik, Laida Dorronsorok, Olatz Lizasok, Alaitz Mierak, Idoia Mujikak, Ane Olasagastik, Intza Unanuek eta Elena Zalduak; soinua, berriz, Julen Alonsok jotzen du. Ekitaldiaren buruan ardoa edan eta mokadu bana janez, lagun zaharrak agurtzeko tartea izan zuten guztiek.•
“Gure historiaz harro bagaude ere, ez gara historiatik bizi”, esan zuen Koldo Tellituk bere hitzaldiaren bigarren zatian, eta etorkizunera begira Ikastolen Elkarteak dituen erronka zenbait aipatu zituen. Iazko ikasturtea ikastolen sareari egitura berri bat ematen jardun zutela gogoratu ondoren, hasi berria den ikasturtean egitura berri hori jardunean jartzea izango zela, nabarmendu zuen, egiteko nagusietako bat. “Ikasturte osoa eman genuen horretan eta baita ebazpen berriak etxe barruan eragin zituen zauriak artatzen ere. Pozik esan dezakegun okerrena gainditu dugula, diferentziak bideratuta daudela”, adierazi zuen, esate baterako. Euskal Herri osorako curriculum propioaren garrantzia, ikastolek eremu administratiboan bizi duten egoera, Jaurlaritza berriarekiko harremanak eta eskola autonomiak hainbat egitasmo aurrera eramateko eskaintzen dituen aukerez mintzatu zen Tellitu. “Iparraldean gero eta ikasle gehiago dator ikastoletara. Aurten 200 matrikulazio berri ditugu eta ikastola berriak sortzen ari gara. Hazkundean gaude, gizartea euskararen aldeko joera agertzen ari da, baina Administrazioak, ordea, oztopoak jartzen ari dira”, adierazi zuen. Nafarroa Garaian euskararekin lotutako egitasmo guztiak oztopatzeko Gobernuak erakusten duen joera salatu zuen, eta Eusko Jaurlaritzarekin Ikastolen Elkarteak dituen harremanei tarte luzeago bat eskaini zien. “Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du laguntzarekin, baina zoritxarrez hauek gutxitu egin dira. Ez die garai batean hartutako konpromisoei erantzuten”, gogoratu zuen, Seaskari lotutako pasartean. Ikastolen Elkarteko lehendakariaren esanetan Jaurlaritzarekiko harremanak “ez dira beti aurreiritzi ezkor orokortuen araberakoak izan. Akordio zehatz batzuk ere erdietsi ditugu. Horrek adierazten du testuinguru politiko orokorraren arabera adostasun sakonagoetara iristeko mamia eta gaitasuna ere balegokeela agian. Testuinguru politikoak asko baldintzatzen du. Ez da ahaztu behar Gobernu hau zein baldintzatan sortu zen”.
HOMMAGE AUX PIONNIERS
HOMENAJE A LOS PIONEROS Una amplia representación de madres y padres que impulsaron las ikastolas en los años 60 y 70 subió al estrado del teatro Ibaiondo de Gasteiz, para recibir el homenaje de los presentes, entre los que se encontraban representantes de las ikastolas, partidos y sindicatos, así como cargos institucionales como la consejera de Educación del Gobierno Vasco o el diputado general de Araba. Durante el acto se proyectó un videorreportaje que recogía los testimonios de los promotores de las primeras ikastolas y otros dos más que daban cuenta de la creación de dos ikastolas recientes, la de Lautada en Agurain o la de Etxabarri en Bizkaia. Koldo Tellitu, en
14
Ikastola185 · urria 2010
Ikastolen Elkartearentzat euskarak duen “zentralitatea” eta “balio identitarioa” aipatu zituen ondoren Koldo Tellituk, eta “noizbait orokortzera deitutako marko eleanitzak iragartzen direnean ere, guk geure propioa daukagu, esperimentatuta eta ebaluatuta”, erantsi zuen. Jaurlaritzak bizikidetza gela barruan lantzeko eztabaidatu dituen egitasmoei ere eskaini zien tarte bat. “Eztabaida sozial, mediatiko eta instituzional nabarmena sortu duten egitasmoak iragartzen direnean, guk geure propioa daukagu, Giza Eskubideen defentsan eta sustapenean, haien aldeko kontzientzia kritikoa suspertzean oinarritua, etxean adostua, adituekin kontrastatua eta esperientzia desberdinetan garatua”, esan zuen; horrelako uneetan estimatzen dela bereziki, nabarmendu zuen, eskola-autonomia baliatzeko ahalmena. “Ikastolok gehiago apreziatzen dugu orain gure autonomia”, laburbildu zuen. Eta EAEko Erkidegoko Eskola Kontseiluan ikastolek ez dutela ordezkaritzarik salatu ondoren bukatu zuen hitzaldia. “Sinesgaitza badirudi ere, horrela da. Urtez urte, Administrazioko arduradun desberdinek adierazi digute egoera hori gainditzeko borondatea, baina oraindik ez da gauzatu”, esan zuen Hezkuntza sailburua aurrean zuela. “Sareen arteko lehia gainditzera eramango duen eskola sistema nahi dugu. Euskal Eskola Zerbitzu Publikoa nahi dugu, non eskola bakoitza zerbitzuaren arabera aitortua izango den, eta ez titularitatearen arabera. Horretaz guztiaz hitz egin nahi dugu. Une honetako koiuntura bestelakoa izanik ere, ez dezala inork pentsa ahaztu egin ditugunik”, bukatu zuen.
representación de la Cooperativa Europea de Ikastolas de Euskal Herria, habló de la labor que realizaron los promotores de las ikastolas, pero también habló del presente, se refirió a las diferencias que separan a las ikastolas de los planteamientos de la Administración y añadió que “es en este tipo de situaciones en las que se aprecia el valor de la autonomía escolar. No para escaparnos de la planificación realizada desde la Administración, sino para además de responder a nuestros compromisos con la misma, mantenernos fieles a nuestros objetivos fundacionales.”
Une large délégation de parents qui furent à l’origine des ikastola dans les années 60-70 est montée sur l’estrade du théâtre Ibaiondo de Gasteiz pour recevoir un hommage. Parmi les personnes chargées de rendre cet hommage, outre les dirigeants actuels des ikastola, figuraient des représentants de partis politiques et syndicats et des responsables institutionnels comme la Conseillère de l’Education du Gouvernement Basque ou le député général d’Araba. Pendant la cérémonie, un reportage vidéo a été projeté contenant les témoignages des pionniers des premières ikastola, l’entretien avec un responsable de la
nouvelle ikastola d’Etxebarri et la présentation de l’ikastola Lautada d’Agurain. Koldo Tellitu, au nom de la Coopérative Européenne des Ikastola du Pays Basque, a évoqué le travail réalisé par les pionniers du mouvement mais a également parlé du présent en rappelant les missions de l’Association. Il a mis l’accent sur les divergences avec le nouveau Gouvernement Basque en soulignant « que c’est dans ces situations que l’on voit l’utilité d’avoir des écoles autonomes, non pas pour échapper au nouveau programme de l’Administration mais pour tenir nos engagements et rester fidèles à nos objectifs fondateurs ».
iks
IKASTOLEN JAIAK 2010
Euskaltel, BaquĂŠ, Naturgas, Kaiku, Coca-Cola, Lumagorri, Eroski, Mahou eta Eusko Label, guztiok ongi-etorri! Lankidetzaren jarrera izanik bide askoren jatorri zuen izenez bete ditugu hainbat asmo, hainbat orri bultz egin nahirik denona eta guztiontzat dugun horri, Babes ederrez jantzi duzue Ikastolen ingurua urte gogorrak heldu zaizkigu hala ere tente burua, konpromezua estimatzen da, ez da bakarrik dirua herri txikien sostengu denez elkarlanaren mundua eskergarria zaigu benetan zuen atxikimendua. Mikel Mendizabal Bertsolaria
araba:
PREMIA LARRIAK DITUZTEN IKASLEENTZAT
Gela egonkorra zabaldu du Laudio Ikastolak Premia larriak dituzten Lehen Hezkuntzako hiru ikasle izango dira Laudio Ikastolak zabaldu berri duen gela egonkorreko lehen ikasleak. Sare publikora bideratu ohi ditu Hezkuntza Sailak gisa honetako bitarteko bereziak. Gertakaria berria da, beraz, ikastolen sarean.
rain dela bi urte hasi ziren Laudio Ikastolan, Berritzeguneko teknikariekin batera, gela egonkor bat irekitzeko aukerak aztertzen, ikasleen artean premia larriak zituzten ikasleak zituztelako. “Berritzeguneko Hezkuntza Bereziko aholkulariak dira ikaslearen diagnostikoa egin eta premia larriak dituen edo ez baloratzen dutenak.Une honetan gure eskualdean DBHko gela egonkor bat dago herriko institutuan eta Laudion LHn gurea da bakarra. Oraindainokoan baliabide hauek sare publikora bideratu izan ditu Hezkuntza sailak. Badakigu eztabaidak izan dituztela, baina berritasuna horixe da, ikastola batean zabaldu dela”, hasi zitzaigun agerpenak ematen Leire Burdain, Orientazio Taldeko kidea. Premia larriak dituzten ikasleak aipatzen direnean, besteak beste, garuneko paralisia, autismoa, Down sindromea edo garuneko atzerapen larriak dituzten umeei buruz ari gara. “Laguntza bereziak jaso arren, curriculuma jarraitzeko gai ez diren ikasleak dira. Horregatik, gela egonkor batean gehienez 5 ikasle egon daitezke. Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako irakasle batek eta hezitzaile batek egiten dute lan ikasle hauekin”, jarraitu zuen Leirek. Laudio Ikastolako gela egonkorrean Zuriñe Garcia da irakaslea eta Cristina Aguado hezitzailea. Ikasle kopuruaren eta premien arabera, hezitzaile kopurua handitu egin daiteke. Laudio Ikastolako Orientazio Taldea une honetan lau irakaslek osatzen dute: aipatutako Leire eta Zuriñek, Oihana Gomarak eta Olaia Hormaetxek.
O
EZ DIRA GELA ITXIAK Gela egonkorrak ez du esan nahi ikasle horiek gelan sartuta egoten direnik. “Gela egonkorrean ikasle bakoitzaren ahalmenari egokitutako curriculuma lantzen da, baina honek ez du esan nahi beren jatorrizko gelara itzultzen ez direnik, gure helburuetako bat ikasle hauen integrazioa aberastea baita. Ikasle
16
Ikastola185 · urria 2010
OLAIA N ERRUA-), O ARGAZKILARIO ONKORREK EG IKUSTEN – LA LA IO GE , ZA GIA EZ GOMARA PATIOAN. DO (AURPE ETA OIHANA ASTOLAKO UA IK IA AG RC AK NA GA TI DE CRIS RIÑE EKO KI RDAIN, ZU AZIO TALD E, LEIRE BU AKASLE ETA ORIENT HORMAETX IR
“Gure helburuetako bat ikasle hauen integrazioa aberastea baita. Ikasle bakoitzaren premiei erantzuteko lanketa bai gela egonkorrean baita jatorrizko gelan egiten da, curriculuma erabat pertsonalizatua delako” bakoitzaren premiei erantzuteko lanketa bai gela egonkorrean baita jatorrizko gelan egiten da, curriculuma erabat pertsonalizatua delako; kasu bakoitzean ikaslearen garapena eta ezaugarriak kontutan hartuta gela egonkorrean eta jatorrizko gelan eman beharreko saio kopurua zehazten da. Gure hiru ikasleetako batek ordu asko ematen ditu gela egonkorrean eta beste biek gutxiago”, esan zuen Zuriñek. Gurasoekin etengabeko harremana dute gelako irakasle eta hezitzaileek, eta agenda bana erabiltzen dute ikasleek bertan gurasoek nahiz irakasleek egiten dituzten aurrerapenen edo sortzen diren arazoen berri jar dezaten. Gela egonkorreko irakasleek, bestalde, Orientazio Taldeko kideekin
batera egiten dute lan, eta taldeko kideak ere maiz sartzen dira gelan ikasleekin lan egiteko. “Ikastolan erabat txertatutako gela egonkor bat nahi dugu, eta ikastolako ikasleak ere gela egonkorretik igarotzea nahiko genuke beren zenbait lan aurkeztu edo egiteko. Ikastolako gela bat gehiago izatea nahi dugu”, esan zuen Leirek. Laudioko Ikastolak 750 ikasle ditu eta Batxilergoa ere ematen du. Ugao, Okondo eta Orozkoko ikasleak ere hartzen ditu. Aurten zuzendari berria dute, Juankar Bermejo. Tuterako Argia Ikastolan 17 urte eman ditu, baina Laudiokoa da, ikastola ondoan jaiotakoa. Datoren udaberrian Araba Euskaraz antolatuko du Laudio Ikastolak, ekaineko hirugarren igandean, hain xuxen..•
“Oso lan aberasgarria da”
Z
er ematen dizu lan honek?, galdetu genion Zuriñe Garciari. “Pentsatzen dut ni pixka bat berezia izan naizela. Inoiz ez zait gustatu izan irakaslearen lan arrunta, hogeita bost ikaslerekin egiten dena, alegia. Txikitandik izan dut ume berezieki ko atxikimendu bat, zerbait gertatzen zaien ume horie kiko enpatia. Gogoratzen dut LHn nengoenean tutore batek nire amari esan ziola egunen batean besteei laguntzeko balioko zuen lanen bat egingo nuela. Hezk untzan sartzea erabaki nuenetik garbi nuen ume hauekin egin nahi nuela lan. Oso aberasgarria da harreman hau, pazientzia handikoa dela jakinda. Jakingo bagenu zenb at ematen duten! Duten guztia ematen dute. Gainera, Laudio Ikastolan orientazio talde osoa dugu bai arazo ak sortzen direnean elkarri laguntzeko, zein norabideak sendotzeko ere”, esan zuen Zuriñek. Berak ere gela egon korrean lan egin nahiko lukeela erantzun zion Leire k.
UNA IKASTOLA CON AULA ESTABLE
UNE CLASSE SPÉCIALE
Laudio Ikastola, en colaboración con el Departamento de Educación, acaba de abrir un aula estable para alumnos con trastornos graves. La novedad precisamente es que Educación haya destinado unos recursos extraordinarios que por norma general estaban destinados hasta ahora a la red pública. Tres de alumnos/as de la Ikastola han iniciado ya el curso en este aula, en la que trabajarán una profesora especializada en pedagogía terapéutica y una auxiliar. El trabajo
Laudio Ikastola, en collaboration avec le Département Education, vient d’ouvrir une classe pour les élèves présentant des difficultés particulières. La nouveauté est que ce type de classe est généralement ouvert uniquement dans le Public. Trois élèves ont intégré cette classe sous la responsabilité d’un enseignant spécialisé dans la pédagogie thérapeutique et d’un assistant . Ces derniers bénéficieront du soutien du Groupe d’Orientation.
del aula estará supervisada por el equipo de orientación del propio centro. Las responsables del proyecto remarcan que los tres alumnos recibirán una atención personalizada que les permita avanzar en su desarrollo evolutivo y en contenidos escolares; seguirán trabajando algunas horas al día con sus compañeros de clase, a fin de garantizar su integración. El máximo de alumnos por aula estable es de cinco.
Selon les instigateurs du projet, cette classe spéciale offrira aux enfants une aide personnalisée qui les aidera dans leur développement et dans leur apprentissage scolaire. Mais ils passeront plusieurs heures par jour avec les autres camarades pour assurer leur intégration. Ces classes spéciales sont limitées à cinq élèves.
Ikastola185
17
bizkaia:
25 UMEREKIN HASI DIRA LANEAN Etxebarrikoa, Hegoaldeko azken ikastola Maiatzean ireki zuten ikastola 8 umerekin, eta 25 izango dituzte ikasturte honetan zehar. Askoz gehiago izan zitzaketen, baina alokatuta duten etxabe ederrean ez dute lekurik. Lursail bat erosteko zorian dira eta ikastola handi bat egin nahi dute bertan.
“Hemendik pare bat urtera ikastola eraikita izango dela egiten dugu amets�.
18
Ikastola185 ¡ urria 2010
txabarri Bilboko Metroak hego aldera duen azken geltokia eta lehen herria da Alde Zaharra, Santutxu eta Boluetaren ondoren. Maiatzean ireki zuten haurtzaindegiaren ondoan dagoen tabernan orain mende bateko argazkiak daude, eta baserritarrak ikus daitezke beren asto eta idiekin. Gaur dena da etxe. “9.000 bizilagun ditu gaur. Bilboko bikote gazte asko etorri da hona bizitzera etxeak merkexeagoak direlako. Aurreikusita dauden etxe guztiak egiten direnean, herria asko handituko da. Bi haurtzaindegi daude herrian, Udalarena eta BBKrena, baina biak daude beteta, eta umeak kanpora eraman behar izaten ditugu.
E
e a o
Egoerari irtenbide bat aurkitzeko guraso talde bat bildu ginen orain bi urte, eta batek zera esan zuen: “zergatik ez dugu ikastola bat egiten?” Dagoeneko bi gela zabaldu ditugu eta ikastola egiteko lursaila erosi nahian gabiltza”, esan zuen Mariluz Gomez ikastolako diruzainak. Bi urte hauek gogorrak izan dira eta, Mariluzi entzunda, aspaldiko kontuak kontatzen ari dela ematen du. “Ikastola bultzatzeko gurasoen kooperatiba bat sortu genuen eta bakoitzak diru
kopuru sinboliko bat jarri zuen, 100 euro, alegia. Oso erantzun ona izan genuen, eta 110 familiak eman zuten izena. Pentsatuko duzuen bezala, gehienek ez zuten beren umeak ikastolan sartuko ziren itxaropenik. Batzuek beste ikastola batean zituzten haurrak eta bazeuden umerik gabeko bikoteak ere. Nik, esate baterako, 4 urteko umea dut eskola publikoan eta badaukat aurki ikastolan sartuko den itxaropena. Hemendik pare bat urtera ikastola eraikita izango dela egiten dut amets”, jarraitu zuen. Mariluzen lehen hizkuntza galegoa izan zen. Gurasoak orain 60 urte etorri ziren Etxebarrira eta galegoz hitz egiten jarraitzen dute. Orain urte
batzuk ikasi zuen euskara eta Kafe Antzokian egiten du lan administrari. “Guk ez genekien ikastola bat sortzea zer zen, ahalegin izugarria eskatzen ari zaigu; ilusioz ari gara. Dena den, guk bakarrik ez genuen ezer egingo. Gaur bi gela zabaldu baditugu Elkartasun Kutxari esker izan da. Ikastolen Elkarteak ikerketa bat egin du, eta hemendik hamar bat urtera ikastola bideragarria izango dela ikusi du”, jarraitu zuen. BI GELA Patxi Bengoa kalearen hirugarren zenbakian zabaldu zituzten maiatzean bi gela, 0-1 urtekoak batean eta 1-2koak bestean. “Ikastolen Elkartean gaudela jakiteak jendeari
segurtasuna ematen dio. Zortzi haurrekin hasi ginen eta aurten 25 izango ditugu, baina askoz gehiago har genitzakeen lekua izan bagenu. Etxebarritik bakarrik ez, Bilbotik ere deitzen digute ea lekurik ba ote dugun galdezka, Metroa ondoan dagoelako. Baina garrantzitsuena falta zaigu, ikastola handia egitea, hain juxtu ere. Udalak utzitako lurretan eraiki nahi genuen, baina ez da posible izan. Lursail hori erosteko izenpetzea bakarrik falta da. Bekosolo ondoan dago. Metroaren hirugarren lerroak hortxe izango du irteera”, jarraitu zuen. Udala ere berezi samarra da; La Voz del Pueblo izeneko talde independiente bat dago agintean azken hogei urteotan. Oraindik ez dira ikastolaren proiektu arkitektonikoa zehazten hasi. “Beharbada etxearen egitura eraiki eta premien arabera betetzen joango ginateke edo moduluka osatuko genuke ikastola, ez dakigu. Amets egiten hasita gaude egunen batean Batxilergoa ematea ere ederra litzatekeela, Etxebarrik ez duelako instituturik. Ibilaldia antolatu nahi duten ikastolen zerrendan gaude, eta gogoz gaude antolatzen hasteko”, erantsi zuen Mariluzek. Iker Lopez da lehendakaria eta Iñaki Gomez (Mariluzen lehengusua) idazkaria. Eukene eta Marta dira andereñoak. Eukene Etxebarrikoa da eta euskara ikasi ondoren, Algortako San Nikolasen egin zuen lan herrira etorri aurretik. Marta Galdakaokoa da eta honek ere euskaltegian ikasi zuen euskara. Irakasle ikasketak egindakoak dira.•
ETXEBARRI YA TIENE UNA IKASTOLA
ETXEBARRI POSSÈDE DÉSORMAIS UNE IKASTOLA
La ikastola de Etxabarri abrió sus puertas en mayo, con dos aulas de Educación Infantil situadas en una céntrica calle de la localidad, por lo que se ha convertido en la última ikastola que se ha creado en Hegoalde. Sus promotores, un grupo de 100 familias constituidas en cooperativa, están ultimando ahora la compra de un terreno, para poder construir lo que será el edificio de la ikastola. Mariluz
L’ikastola d’Etxabarri, dernière ikastola ouverte en Hegoalde à ce jour, a ouvert ses portes en mai, avec deux classes de maternelle situées dans une rue centrale de la localité. A l’origine de cette ouverture, une centaine de familles regroupées au sein d’une coopérative et qui est sur le point d’acquérir un terrain qui permettrait d’implanter une ikastola plus grande. Mariluz Gómez,
Gómez, tesorera de la cooperativa, nos da cuenta de la ilusión con que los padres están trabajando en el proyecto. Etxebarri es una localidad que ha tenido un alto crecimiento demográfico y tiene un déficit de plazas en Educación Infantil. Los promotores de la ikastola creen que ésta podría ser rentable dentro de diez años. Entretanto cuentan con el apoyo y solidaridad de la red de ikastolas.
trésorière de la coopérative, nous a témoigné des espoirs des parents impliqués dans le projet. Etxebarri est une commune qui a connu un grand boom démographique et qui est désormais en déficit de places en école maternelle. Les promoteurs du projet pensent que l’ikastola sera économiquement viable dans dix ans. En attendant, elle bénéficie de la solidarité du réseau ikastola.
Ikastola185
19
gipuzkoa:
GBCeko TSKITISHVILI, LORBEK eta BARON, PASAIA-LEZO LIZEOAN Ordubete saskibaloiko izarrekin ingelesez Lagun Aro Gipuzkoa Basket Taldeko hiru izar, Nikoloz Tskitishvili, Domen Lorbek eta James Baron, eseri ziren Pasaia-Lezo Lizeoko liburutegian, eta Batxilergoko bigarren mailako 50 ikasle izan zituzten aurrean galderak egiten. Komunikazio hizkuntza ingelesa izan zen. Ikastolen Elkarteak bultzatutako Eleanitz programarekin Lizeoan ikasketak egin dituen bigarren promoziokoak ziren ikasle horiek.
Zein dira zuen arteko altuenak?”, galdetu zuen Nikoloz Tskitishvili georgiarrak saioaren bukaeran. Mutil flakoxta bat altxatu zen lehenik eta neska bat gero. Mutilak 1,80 metro izango zituen; neskak, berriz, gutxiago. Nikolozek 2,13 metro neurtzen ditu. Saskibaloi jokalarien tamaina oraindik ere nabarmenagoa izan zen Lizeora iritsi eta harrera egitera Lehen Hezkuntzakoak atera zitzaizkienean. Umeekin argazkiak atera eta bidean autografo batzuk sinatu ondoren, liburutegira iritsi
“
20
Ikastola185 · urria 2010
ziren. Atalburu bakoitzean burua makurtzen zuten badaezpada ere. Beren zaletasun, dieta eta eguneroko bizimoduari buruzko galderekin hasi ziren: “Zer neurritakoa da zure ohea?” edo “Zer jaki dituzu gustukoen?”, esate baterako. Bakoitzaren jatorrizko herriari buruzko galdera batzuk ere egin zitzaizkien. Nikoloz Tskitishvilik, esaterako, ezagutzen zuen euskaldunen jatorria Kaukaso mendietan kokatzen dutenen teoria, nahiz eta, askoren iritziz, jatorri hori
Armenian kokatzen dela erantsi. Euskarari buruz duten ezagutza, hitz egiten dituzten hizkuntzak, taldean euskaldunik baden, Donostia gustatu zaien... ohiko galdera-erantzunekin jardun zuten luzaz eta, zehatzago, saski-baloiari buruzko kontuekin jarraitu zuten. Ingelerako irakasleak pozik ziren. “Bagenuen gure ikasleak lotsatuko ote ziren beldur pixka bat, baina atsedenik eman gabe jardun dute galderak egiten eta, ikusi duzuenez, galdera guztiak ulertu dizkiete jokalariek. Nik uste dut jokalariak ere gustura egon direla”, zioen Antxon Serras ingeleseko irakasleak. Iaz egin zuen lehen aldiz Lagun Aro Gipuzkoa Basket Taldeak antzeko bisita bat Zurriola Ikastolara. “Gipuzkoako ikastolekin hitzarmena izenpetu zuen GBC taldeak Kilometroak egiten zen ikastolaren alde partida bat jokatu eta jokalariek ikastola horretara bisita bat egiteko. GBCrentzat saskibaloiarekiko zaletasuna
zabaltzea da hitzarmenaren helburua; guretzat, berriz, Kilometroak aurreko giroa berotzea. Hitzarmenak, ordea, badu alderdi pedagogiko bat ere, hala nola, gure ikasle nagusienek ingelesa komunikazio hizkuntza lez erabil dezaten baliatzen dugu bisita. Hitzarmen horri esker, saski-baloi partida bat ere jokatu zen Pau Orthez taldearen kontra”, esan zuen Julen Ezkurdia ikasketa buruak. LEHEN PROMOZIOA Eleanitz programarekin ikasketak egin dituen bigarren promozioa da aurten Batxilergoa bukatzen ari den hau. “Hori nabaritzen da. Iazko taldeak izan ziren Eleanitz programarekin ikasi duten lehenak eta komunikaziorako gaitasun hobea zutela erakutsi zuten. Batxilergoko lehen ikasturtean Herbeheretako ikastetxe batekin ikasle trukea egiten dugu. Zortzi egun egiten dute gureek han eta beste astebete egiten dute hangoek hemen. Nahi dutenak
“GBCrentzat saskibaloiarekiko zaletasuna zabaltzea da hitzarmenaren helburua; guretzat, berriz, Kilometroak aurreko giroa berotzea. Hitzarmenak, ordea, badu alderdi pedagogiko bat ere”
joaten dira, baina erdiak baino gehiago izaten dira. Bidaia ondo prestatuta joaten dira, han astebete horren buruan jendaurreko emanaldi bat egiten dutelako. Horretarako astelehenero pare bat ordu geratu ohi gara lanean”, esan zigun Ainhoa Sarriegi Ingeleseko irakasleak. Zazpigarren urtea da PasaiaLezo Lizeoak Herbeheretako ikastetxe horrekin trukea egiten duena eta oso pozik daude. “Urtean-urtean gauzak hobeto antolatzen ditugu, irakasleen artean ezagutza estuagoa dugulako.
Programa oso bat prestatu behar izaten da. Hona etortzen direnean ere egunero egiten dugu irteeraren bat: Iruñera joaten gara, Olitera, Bilbora eta beste hainbat lekutara, Euskal Herriaz ideia bat egin dezaten”, jarraitu zuen Antxon Serrasek. Roermond herrian dago ikastetxe hori, Maastricht-etik ordu erdi batera. “Internet bidez ere harreman hori luzatu egiten da eta izugarri aberasgarria gertatzen ari da guretzat. Ingelesa hitz egiteko aukera urriak dituzte hemen eta dakitena praktikan jartzeko aukerak
jarri behar zaizkie”, erantsi zuen Ainhoak. Antxon Serrasek kontatu zigunez, ilusio handia egin die Lagun Aro Basket taldekoak etortzeak ere. “Informazioa bilatzeko eskatu genien ikasleei eta galderak prestatzeko. Galdera batzuk prestatuta ekarri dituzte, baina gero animatu egin dira eta galdera asko unean bertan asmatu dituzte”, jarraitu zuen Antxonek. Aurten azaroan etorriko dira holandesak eta otsailean joango dira pasai-lezoarrak. Otsailera bitartean gurasoen aurrean egingo
duten bi orduko emanaldia prestatu beharko dute: Euskal Herriari buruzko azalpen bat egingo dute power point bidez, dantzak eta kantak prestatuko dituzte. “Iaz, esate baterako, ikasle talde txiki bat Kanadan izan zen Albaolakoekin Atlantic Challenge delakoan parte hartzen eta ingelesa gehiago ikasi behar genuela esanez itzuli ziren. Oso interesgarriak dira ekintza horiek motibazio moduan, munduan barrena ibiltzeko ingelesa zein beharrezkoa den ikusteko”, esan zuen Antxonek..•
ENCUENTRO CON TRES ESTRELLAS DEL BASKET
RENCONTRE AVEC DES STARS DU BASKET
Alumnos de segundo de Bachillerato de Pasaia-Lezo Lizeoa participaron en un encuentro con tres jugadores del Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club, el georgiano Nikoloz Tskitishvili, el esloveno Domen Lorbek y el norteamericano James Baron. Durante una hora larga, los alumnos realizaron toda clase de preguntas a los jugadores. La lengua de comunicación que utilizaron fue el inglés. El encuentro se desarrolló en el marco de un convenio que la Federación de Ikastolas de Gipuzkoa firmó con el
Les élèves de seconde du lycée de Pasaia-Lezo ont rencontré trois stars du basket du club Lagun Aro Gipuzkoa Basket Club : le géorgien Nikoloz Tskitishvili, le slovène Domen Lorbek et l’américain James Baron. Pendant une heure les élèves ont posé toutes sortes de questions au joueurs, en anglais. L’entretien s’est déroulé dans le cadre d’un partenariat entre la Fédération des Ikastola de Gipuzkoa et le club, partenariat qui prévoit également un
citado club e incluye asimismo la celebración de un partido de baloncesto dentro del programa del Kilometroak. Las dos aulas que participaron en el encuentro pertenecen a la primera promoción que ha realizado sus estudios siguiendo el programa de Plurilingüismo de las ikastolas y muchos de ellos participaron el pasado año en el intercambio de alumnos que realiza el liceo con un colegio de Roermond, Holanda.
match de basket à l’occasion du prochain Kilometroak. Les deux classes ayant effectué cet entretien participent au programme de Plurilinguisme des ikastola. Auparavant, elles avaient déjà participé à un échange avec les élèves d’un collège de Roermond (Pays-Bas).
Ikastola185
21
nafarroa:
OINEZ BASOA ZEN, OINEZ BASOAK IZANGO DIRA AURKI Arbizuko eremua betetzeko zorian da, eta Tafallan ireki nahi du bigarren eremua NIEk Irailaren 18an egin zuten Arbizuko Oinez Basoaren aurkezpena eta, datorren urteko Nafarroa Oinez Tafallan izango dela baliatuz, bigarren Oinez Baso bat eraikitzen hasi nahi dute. Eta aurrera begira hirugarren bat bideratzeko pausoak ematen ari dira Irurtzunen.
22
Ikastola185 路 urria 2010
inez Basoak, Nafarroako ikastolen basoak, egitasmo izatetik errealitate bihurtzeko bidea burutu du. Joan den hilaren 18an aurkeztu zen Arbizun herriko lurrean eraiki duten Oinez Basoa. Arbizuko udaletxetik abiatuta, Utzubar parajean dagoen Oinez Basoan egin zen ekitaldia. Bertan ondokook izan ziren, hala nola, NIEtik Izaskun Arratibel lehendakaria eta Pello Mariñelarena zuzendaria eta, Nafarroako Gobernutik Begoña Sanzberro Landa MIKEL ASIAIN, PAZ DE ZIGANDAKO LEHENDAKARIA, BEGOÑA SANZBERRO NAFARROAKO LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO KONTSELARIA, IZASKUN ARRATIBEL, NIEKO LEHENDAKARIA, JOSU MENDINUETA ARBIZUKO ALKATEA ETA PATXI LAKUNTZA ETA ANDRA MARI IKASTOLAKO ORDEZKARIAK.
O
Garapeneko eta Ingurumeneko kontselaria, Andra Mari eta Paz de Zigandako ordezkariak, eta Tafallako zinegotzi bat, alkatesaren izenean. CRANA fundazioko (Centro de Recursos Ambientales de Navarra) zuzendaria ere hantxe zen. Trikitixa lagun zutela basoa ikustera joan ziren, eta Andra Mari ikastolako haurrek aurreskua dantzatu ostean Udalak “Aatea” (gazta, ogia eta ardoa) eskaini zien guztiei. “Oraindik ez dago erabat beteta, baina aurten
beteko dugula uste dugu. Webgunetik egiten den salmentaren berri badugu, baina bono asko bildu gabe ditugu oraindik. ‘Babesle’ gehienak gurasoak dira, baina sartu dira enpresa batzuk ere”, esan zigun Marta Igoak, Nafarroa Oinezen koordinatzaileak. Nafarroako Gobernuko ordezkariak Arbizuko Oinez Basoaren aurkezpenean izateak halako ofizialtasun bat eman dio egitasmoari. “Egitasmoa Jaso ikastolan sortu zen, baina ezin izan zuten gauzatu lur eremua lortzeko arazoak izan zituztelako. Etxarriko Andra Marik hartu zuen bere gain egitasmoa, eta begiz ikus daitekeen egitasmo bilakatu da. Pasa den urrian Paz de Zigandak hartu zuen Oinez Basoaren lekukoa eta orduz geroztik proiektua ezagutzera emateko etengabeko saiakeran ari dira bertan. Oinez Basoaren gune berriak zabaltzen doazen neurrian, Nafarroa uki daitezkeen basoz jantziko dugu”, erantsi zuen Marta Igoak. TAFALLAN HURRENGOA Patxi Lakuntza Giwateko (Gipuzkoako argindar ekoizle txikien Elkartea) arduraduna da eta baliabide naturaletan aditua. Bera izan da Arbizuko Oinez Basoaren ardura eraman duena eta bera da Tafallako proiektuaren ere buru-belarri dabilena. “Datorren urteko Nafarroa Oinez Tafallan egingo denez, herri horretan
egin nahi genuke bigarren Oinez Baso bat”, esan zigun Patxi Lakuntzak. CRANA fundazioak ez ezik, UPNAko Ingurumen departamenduak ere proiektuarekiko interesa agertu du, beren ikerketak gizarteratzeko bitarteko egokia ikusten duelako. Irurtzungo Oinez Basoa, azkenik, konplexuagoa da. Irurtzungo eta Etxeberriko herri lurrak dira, 180 hektarea. “Erga mendiaren maldak dira, Bi Haizpeak barne direla. Orain bost mende eratu zen Facero izeneko erakunde batek kudeatzen ditu. Erakunde horrek basorik ez sartzea erabaki zuen eta dauden hariztiak (ametzak dira gehienak) nahikoa hondatuta daude. Berrogeita hamar urteko basoa. Proiektu orokor bat lantzen ari dira, lehengo bidexkak berreskuratu, hegaztiak begiratzeko lekuak jarri, eskalada egiteko bideak proposatu eta Leitzarango trenbide berdearen zatia osatu nahi dute. Erakunde asko inplikatu behar dira eta NIEren proiektuak hor dauden haritzak babestuko lituzke. Dauden haritz eta ametzak babestuko genituzke, ondorioz. 80.000 zuhaitz inguru. Dena den, proiektua konplexua da eta lanean hastea besterik ez dugu egin”, esan zuen Patxi Lakuntzak.•
OINEZ BASOA SE EXPANDE El 18 de septiembre tuvo lugar la presentación del Oinez Basoa de Arbizu y los promotores del proyecto, que aúna el euskara con la defensa del medio ambiente, ya están trabajando con la posibilidad de plantar otro bosque, en Tafalla. Este segundo Oinez Basoa se desarrollaría coincidiendo con la celebración del próximo Nafarroa Oinez en esa localidad. Tanto la fundación CRANA como la propia UPNA han mostrado su interés en la expansión del Oinez Basoa. Los promotores del proyecto han iniciado asimismo contactos con los ayuntamientos de Irurtzun y Etxeberri para la puesta en marcha de un tercer Oinez Basoa en los terrenos comunales de estos municipios, pero se trata de un proyecto mucho más ambicioso y complejo, que todavía está en ciernes.n.
OINEZ BASOA S’AGRANDIT La présentation du Oinez Basoa d’Arbizu a eu lieu le 18 septembre. Les promoteurs du projet, qui associe euskara et défense de l’environnement, se penchent sur la possibilité d’ouvrir un autre bois à Tafalla. L’ouverture de ce second Oinez Basoa coïncide avec la célébration du Nafarroa Oinez de la localité. Tant la fondation CRANA que l’UPNA ont montré leur intérêt pour l’expansion du Oinez Basoa. Les instigateurs du projet ont ainsi entamé des démarches avec les municipalités d’Irurtzun et Etxeberri pour la mise en marche d’un troisième Oinez Basoa sur les terrains communaux des-dites municipalités. Mais il s’agit-là d’un projet d’une autre envergure, plus complexe, qui demande encore à mûrir.
Ikastola185
23
iks184eusk_Maquetaci贸n 1 03/09/10 12:57 P谩gina 24