"Ikastola" aldizkaria: 193. zenb. -iraila

Page 1

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 Pรกgina 1

www.ikastola.net

BATXILERGOKO APARTEKO SARIAK


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 Pรกgina 2


IRAILA 2011

GERTU inprimategia. Oñati. Tel.: 943 78 33 09

193 INPRIMATZAILEA:

Txema Garzia Urbina

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Imanol Artola

EUSKARA ZUZENTZAILEA:

Joxean Agirre eta Eva Domingo

ERREDAKZIOA:

18 20 22

Zuriñe Mendizabal aldizkaria@ehi.ikastola.net

12 14

KOORDINATZAILEA:

8

ELKARRIZKETA: LUCIA GOMEZ ETA UDANE LOIDI. BATXILERGOKO APARTEKO SARIAK ERREPORTAJEA: EHI ETA EHBE ELKARLANEAN. BERTSOLARITZA SUSTATU ETA BALIATZEKO HITZARMENA IZENPETU DUTE EUSKARAZ BIZI LAPUEBLAN ETA OIONEN KMK 2011. AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRIK IBILBIDEA BETE NAHI DU KURUTZIAGA, HANDITU AHALA GOGOZ EGOKITZEN UDALAK ERAIKINA ERABERRITU DU SARAN KIROLDEGI BAT ERAIKIKO DU ARGIA IKASTOLAK

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Ikastolen Etxea, Errotazar bidea, 124 20018 DONOSTIA Tel.: 606 33 41 45

3

EDITATZAILEA:

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 Página 3

IKASTOLA ALDIZKARIA

iks www.ikastola.net

LUCIA GOMEZ eta UDANE LOIDI

BATXILERGOKO APARTEKO SARIAK

Ikastola193

3


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 P谩gina 4

iks

Gomez 4

Ikastola193 路 iraila 2011

Loidi


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 Página 5

EZ ZUTEN UDANEK ETA LUCIAK ELKAR EZAGUTZEN DONOSTIAKO CAMPUSEAN ELKARTU GENITUEN ARTE. “BISTAZ, BEDEREN?” GALDETU GENIENEAN, EZETZ ERANTZUN ZIGUTEN. HIZKETAN HASI ETA EZIN AMAITU ARITU ZIREN BIAK, ESPERIENTZIA ASKO IZAN BAITZITUZTEN ALDIZKARIARI KONTATZEKO.

Arkitekturako lehen urtea egin du Lucia Gomezek. Ehuneko hamarrek bakarrik gainditzen ditu ikasgai guztiak eta bera izan da horietako bat. Mungiako Larramendi ikastolan bukatu zuen iaz Batxilergoa eta Aparteko Saria eman zioten. Udane Loidik Ingeles Filologiako lehen urtea egin du Gasteizen. Oiartzungo Haurtzaro Ikastolako ikasle ohia da; iaz bukatu zuen Batxilergoa Oiartzon eta Aparteko Saria jaso zuen. Sariari esker hilabete igaro dute uda honetan atzerrian, Alemanian Luciak eta Quebec-en Udanek. Ikasturtea bukatu eta atzerrira joan bezperan egon ginen biekin. Aparteko Sarira aurkeztu ahal izateko 8,75eko bataz bestekoa behar da Batxilergoan. er egin behar da Batxilergoan bataz besteko hori ateratzeko? Zer metodo duzue? BIAK BATERA: Ahalegina egin behar da, borondatea oso garrantzitsua da. Egia da pertsona batzuek beste batzuek baino erraztasun gehiago izaten dutela, baina lana egitea da garrantzizkoena. LUCIA: Sakrifizio batzuk ere egin behar izaten dira. Ebaluazioen aurretik lagunekin atera gabe geratu izan naiz behin baino gehiagotan. Jende asko dago gure notak ateratzeko gai dena, baina ez dute ahalegin hori egiteko gogorik. UDANE: Denbora antolatzen jakitea ere garrantzitsua da. Nik uste dut denerako dagoela denbora: lagunekin atera zaitezke, baina ikasteko ere denbora bat hartuta. Ni, gainera, nahikoa txukuna naiz: apunteak garbira pasatu eta koloreekin jartzea gustatzen zait. LUCIA: Ni lehen ez nintzen batere ona denbora antolatzen; kaotiko samarra nintzela esango nuke, baina ikasi egin nuen.

izugarria da, baina akats bakarra dauka; mutila da eta mutilak alferragoak dira. Niri sekulako amorrua ematen dit dohainak izan eta ez baliatzeak.

Z

Nor bere buruarekiko erronka ere izango da. Noiz hasi zineten ohartzen ikasten onak zinetela? UDANE: Bai, bai. Norbere buruarekiko erronka da. DBHko azken ikasturteetan uste dut hasi nintzela ohartzen ahalegin bat eginez nota onak ateratzen nituela. LUCIA: Ikasketetan aurrera joan ahala hobeto nenbilela ikusten nuen. Ez dugu lan egiten besteak gainditzeko, geure maila gainditzeko baizik. Geure buruarekin dugun lehia da, besterik gabe. Batxilergoan DBHn baino emaitza hobeak atera nituen. Azterketak baino hilabete lehenago ikasten hastea dela uste dut gakoa. Familiatik al datorkizue nota onak ateratzeko lehia hori? Nolakoak dira zuen anaiak edo ahizpak? LUCIA: Nik bi neba ditut eta oso azkarrak dira. Zaharrena, esate baterako,

“SAKRIFIZIO BATZUK ERE EGIN BEHAR IZATEN DIRA. EBALUAZIOEN AURRETIK LAGUNEKIN ATERA GABE GERATU IZAN NAIZ BEHIN BAINO GEHIAGOTAN. JENDE ASKO DAGO GURE NOTAK ATERATZEKO GAI DENA, BAINA EZ DUTE AHALEGIN HORI EGITEKO GOGORIK”.

Horrek poza emango duela pentsatzen dut, euforia ere bai? UDANE: Urte batean maila bat lortzen baduzu, hurrengoan gutxienez berdindu egin nahi duzu eta lortzeak poza ematen du, egia da. Zu zeu joaten zara helburuak jarri eta betetzen. Ez al duzue bolada txarrik izaten? Bederatzi ateraz gero, negar egingo duzue… LUCIA: Etxean askotan galdetzen zidaten zenbat suspentso atera nituen, adarra jotzeko, 9 baino gutxiago ateratzeak pena ematen baitzidan. Zenbat 10 atera zenituzten selektibitatean? UDANE: Nik Euskaran

Ikastola193

5


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:28 P谩gina 6

Gomez bakarrik atera nuen. eta Ingelesean.

LUCIA:

Loidi

iks

Nik Maten

Etxeko giroak ere lagunduko du. LUCIA: Ama Ingeles Filologia egindako da, irakaslea, eta hizkuntzetarako zaletasun izugarria du. Aita Nekazaritza Ingeniaria da. Amak letretan lagundu dit eta aitak zientzietan. Euskararik ez dakite eta horretan neuk moldatu behar izan dut. UDANE: Gurasoak langileak dira, supermerkatu batean egiten dute lan, baina beti izan dugu etxean ikasteko eta irakurtzeko zaletasuna. Ahizpa zaharragoa dut, Letretatik joan da hura ere eta nire eredua izan da gauza askotan. Koadrilako batek ere Ingeles Filologia egin nahi zuen eta biok batera jarri gara pisu batean. Hasieran entsaladak bakarrik jaten genituen, baina ikasten ari gara. Amak oso garbi esan zidan geuk ikasi behar genuela sukaldean gauzak egiten. LUCIA: Ikasleen egoitza batean igaro dut ikasturtea eta ni tupper-ak gainean ditudala ibiltzen naiz hara eta hona. Konpara ditzagun orain Mungiako irakasleak eta Oiartzokoak. Izan al duzue zuengan eragin nabarmena izan duen irakaslerik? LUCIA: Irakasle

URTE BATEAN MAILA BAT LORTZEN BADUZU, HURRENGOAN GUTXIENEZ BERDINDU EGIN NAHI DUZU ETA LORTZEAK POZA EMATEN DU, EGIA DA. ZU ZEU JOATEN ZARA HELBURUAK JARRI ETA BETETZEN. on batek motibatzen jakin behar du eta nik izan dut irakasle bat, nolabait esateko, markatu nauena: Fisikakoa. DBH4n hasi nintzen gai hori berarekin ematen eta berarekin jarraitu nuen Batxilergoa bukatu arte. Honekin ez dut esan nahi beste irakasleak txarrak direnik. Oso irakasle onak izan ditut. UDANE: Irakasle baten eragina izugarria izan daiteke. Historia eta Latina eman dizkit niri irakasle batek eta Latina gustura ikastera iritsi nintzen. Egia da Latinean bost ikasle bakarrik geundela eta horrek ere lagundu egiten du. Aparteko sariaren berri ere berak eman zigun. Baina beste irakasle batzuk ere aipa ditzaket. Konta ezazue sariaren prozesua nolakoa izan den. UDANE: Lehengo urteko urrian egin ziren gure azterketak. Arlo komunetan froga bat egiten da eta modalitatekoan beste bi. Sariaren berri berehala eman ziguten, baina sari 6

Ikastola193 路 iraila 2011

banaketa ekainean egin zuten Lakuan bertan. Ikastoletako bi ordezkari ginen 15 sarituen artean. Nik irudipena daukat beste hainbat ikastetxetan onenak aukeratu eta horiek sariketarako prestatzen jarduten dutela. Euskal Erkidego Autonomoko sariketa da. Aurten uste dut ekainean egin direla sariketarako frogak. Sariak zer ematen dizue? LUCIA: Hilabeteko egonaldia ordaintzen dizute hizkuntzak ikasteko aukeratzeko ematen dizuten herrialde batean. Nik Alemania aukeratu nuen eta egun batzuk barru joango naiz Augsburgora. Egonaldia ordaintzeaz gainera, diru kopuru bat ematen dute. Hain nota onak ateratzeak ez al du inbidiarik sortzen? Ez al duzue

irudi txarra lagunen artean? UDANE: Nire koadrilan denok ateratzen ditugu nota onak eta ez dugu horrelako arazorik. LUCIA: Nirean denetik dago. Baina ez dugu nire notak direla-eta arazorik izan. Beti saiatu naiz besteei laguntzen. Talde-lana gustatzen al zaizue? LUCIA: Ni, egia esan, lanean jarduteko pixka bat indibidualista naiz. Horrek ez du esan nahi besteei laguntzea gustuko ez dudanik. Ikasteaz aparte zer egiten duzue? Zer zaletasun dituzue? UDANE: Ni panderoa, pintura eta dantza garaikidearekin ibili izan naiz eta kirol mota asko egin ditut. Beharbada gutxi egingo nuen, baina denetik probatu dut behintzat. LUCIA: Ni kiroletan oso txarra naiz. Etzanda egotea gustatzen zait asko. Igeriketa izan da gehien egin dudana. Piano ikasketak egin ditut, orain utzi baditut ere. Berriro itzuliko naizela


IKASTOLA, FAMILIA, LAGUNAK, NORTASUNAK, OHITURAK, ZALETASUNAK... HORIETAZ GUZTIETAZ MINTZATU ZIREN UDANE ETA LUCIA.

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:29 Página 7

espero dut. Arkitekturara nentorrela-eta, iaz marrazki artistikoa ere landu behar izan nuen akademia batean. Ikastolako pedagogia zuzendariak bazinete, zer aldatuko zenukete? UDANE: Azterketak egiteko metodoa ez dela zuzena uste dut, ezin dela froga bakan batzuekin urte osoko lana neurtu. Beste modu batean ebaluatzen asmatu beharko litzake, baina nik ere ez dakit nola. Nola irudikatzen duzue zuen burua etorkizunean? UDANE: Nik uste dut irakaslea izango naizela, Batxilergoan ahal bada, edo DBHn. Gizarte ingelesez ematen dute eta hori ematea ere gustatuko litzaidake. LUCIA: Orain

“AZTERKETAK EGITEKO METODOA EZ DELA ZUZENA USTE DUT, EZIN DELA FROGA BAKAN BATZUEKIN URTE OSOKO arkitektoen artean ere langabezia LANA zabaltzen ari da, lan gutxi dagoelako. NEURTU. Baina oraindik gutxienez bost urte falta zaizkit. Bestalde, nik ez dut inoiz lanik BESTE egin. Baditut lagunen artean lana zer MODU den frogatu dutenak. Ni inozo samarra naiz arlo horretan. Ikasten daramat BATEAN bizitza osoa eta horrek kezkatzen nau, EBALUATZEN baina uste dut moldatuko naizela. Ni txikitandik burbuila batean bezala bizi ASMATU izan naiz, giro intelektual batean murgilduta, gurasoek asko irakurtzen BEHARKO dutelako. Ama irakasle izateak ere LITZAKE, ikuspegia zabaldu egiten du: bere komentarioak entzunda, asko ikasi dut; BAINA NIK nire ahalmenak baliatu behar nituela ERE EZ ikasi dut batez ere, eta gurasoek esaten didate pixka bat pasatu ere egiten DAKIT naizela horretan tarteka.• NOLA”.

LAS ALUMNAS 10 Cuando a Lucía le preguntan en casa cuántos suspensos ha sacado, en realidad se refieren a las notas que no llegan al 9. No estudian para superar a los compañeros, sino por superar los objetivos que se han marcado. Comenzaron a destacar en los últimos años de ESO y sus notas han ido mejorando en el Bachillerato. Tanto Lucía Gómez, de la ikastola Larramendi de Mungia, como Udane Loidi de Haurtzaro, de Oiartzun, (cursó el Bachillerato en Oiartzo) fueron Premio Extraordinario de Bachillerato. La primera ha iniciado la carrera de Arquitectura (es de los pocos alumnos que ha aprobado todas las asignaturas a la primera) y Udane estudia Filología Inglesa. Gracias al premio logrado acaban de pasar un mes en el extranjero, Lucía en Alemania y Udane en Quebec.

LES ÉLÈVES À 10 Quand on demande à Lucía quelles matières elle a raté aux examens, en fait on se réfère aux notes n’atteignant pas 9. Elle n’étudie pas pour devancer ses camarades mais pour atteindre les objectifs qu’elle s’est fixés. Ses notes se sont améliorées au fil des années, entre le collège et le lycée. Ainsi, Lucía Gómez, de l’ikastola Larramendi de Mungia, tout comme Udane Loidi de Haurtzaro (Oiartzun), a obtenu le Prix Extraordinaire du Baccalauréat. La première poursuit des études en architecture, la seconde en philologie anglaise. Grâce au prix obtenu elles viennent de passer un mois à l’étranger, Lucía en Allemagne et Udane au Québec.

Ikastola193

7


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:29 Página 8

EH I

ETA

EH BE

EL KA RL AN EA N

Bertsolaritza IKASTOLEN ELKARTEAN ELKARTU ZIREN BI ERAKUNDEETAKO ORDEZKARIAK.

sustatu eta baliatzeko hitzarmena izenpetu dute

ertsolaritzaren geroari mesedeak eta hezkuntzari ere ondorio positiboak ekarriko dizkion hitzarmena izenpetzear dute aurki Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak. Imanol Igeregi Ikastolen Elkarteko zuzendariaren ustez, ezinbestekoa zen bi erakundeen arteko elkarlana koordinatuko zuen hitzarmena. “Ikastolen Elkarteak urte askotako ibilbidea egin du ikastoletan bertsolaritza lantzen, bai ikasgela barruko jardunaren bidez, bai irakasleen formazioa antolatuz eta baita material didaktikoak argitaratuz ere. Eskolarteko bertsolari txapelketen ekarpena ere hor dago. Bertsozale Elkarteak, bere aldetik, bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza bermatu eta gaztetxoak zaletzeko proiektua hedatu du, eta ikasmaterialak ela-

BAKOITZAK BERE ARLOAK

B

8

Ikastola193 · iraila 2011

boratzen ari da. Guk, bestalde, Euskal Curriculum propioa garatzeko apustua egina dugu eta beronen baitan ahozkotasunari eta bertsolaritzari leku esanguratsua eman nahi diegu. Bertsozale Elkartearentzat ere Euskal Curriculuma

ezinbesteko erreferentzia izango da eskola jardunean. Adostasun horiek kontuan izanik, ezinbestekoa genuen eseri eta bi erakundeen lana koordinatuko zuen marko bat egituratzea, eta horixe egin dugu”, esan zuen.

Hitzarmenak ondo zehazten ditu elkarte bakoitzak arloz arlo bere gain hartzen dituen egitekoak. “Materialgintzan, esate baterako, guk apustu propioa egina dugu, eta Euskal Curriculumaren arabera berritzen ari garen material didaktikoetan bertsolaritzari dagozkion tokia eta lanketa bermatuko ditugu. Horretan ere, noski, Bertsozale Elkartearen kolaborazioa bilatuko dugu. Badaude beste esparru batzuk Bertsozale Elkarteak bere gain hartuko dituenak, gela bertsolaritzaren lanketa espezifikoa, esaterako. Ikasturte osoko bertsolaritzaren lanketa hau maila batean edo batzuetan egin daiteke, LHko azken zikloan eta DBHko lehenean egiten da

gehienetan. Lanketa horretarako bai Bertsozale Elkarteak bai Ikastolen Elkarteak elaboratutako material didaktikoak erabiliko dituzte, baina lanketa hori gelako irakasleekin elkarlanean burutuko dute”, esan zuen Abel Ariznabarretak, EHIko pedagogi arduradunak. Elkarrekin lan egingo badute ere, atal jakin batzuetan gidaritza elkarte batek edo besteak izango du. Bertso-eskolak eta batbateko taldeak bultzatzeko orduan, esate baterako, elkarlanak Bertsozale Elkartearen gidaritza izango du. Lankidetza horri esker, Euskal Herri osoko gaztetxoek ikastolan piztutako zaletasunari gelatik kanpo jarraipena emateko aukera izango dute. Baina badaude beste zenbait esparru


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:30 Página 9

elkarkidetzan burutuko direnak, hala nola, Eskolarteko Bertsolari Txapelketak eta aisialdiari dagozkion udaleku eta barnetegiak. Bi elkarteek, bestalde, txapelketen egitekoaz gogoeta bat egiteko konpromisoa ere hartu dute hitzarmenean. Gogoeta hau bertso eskolekin batera burutzea da helburua.

HELBURU ETA BALIABIDE “Ikastolen Elkartea Euskal Curriculumaren arabera elaboratzen ari den materialetan bertsolaritza baliabide gisa erabiltzen da gehienbat, konpetentzia zenbait lantzeko, ahozkotasuna indartu edo komunikaziorako gaitasuna sendotzeko. Proiektua ez da gela barruko lanketara mugatuko. Gure aldetik

hitzarmena gela barruko hartzeko erantzuna. “Ikastola bakoitzak du bere lanketara mugatu hezkuntza proiektua, eta beharrean gelaz kanpoko bakoitzari dagokio gure hainbat arlotara zabaldu nahi izan dugu. Bestalde, proiektu honek zer ekarpen bertsolaritzaren lanketa egiten dion neurtzea”, erantsi zuen Imanol espezifiko hori ere Igeregik. koherentziarekin egin behar da, Euskal Curriculumaren Iñaki Muruak, erreferentzia izanik; Bertsozale Elkarteko horretarako jardunaldi lehendakariak, gogoratu batzuk antolatuko ditugu zigunez, “urte askotako prozesua bizi eta landu gure geletan bertsolaritza landuko duten Bertsozale behar izan dugu EHI Elkarteko irakasleekin”, erantsi zuen Abel Ariznabarretak. “Adostasun horiek Ikastola kontuan izanik, Elkartearen nahia da hitzarmenean ezinbestekoa genuen jasotako proiektu eseri eta bi horretan parte hartzeko aukera erakundeen lana ikastola guztiei koord inatuko zuen zabaltzea eta ikastola bakoitzak marko bat egituratzea, izango du parte

eta horixe egin dugu”.

Ikastolen eta EHBEren artean hitzarmen hau sinatzeko”. Hitzarmenak “bertsolaritzaren lanketa eta sustapena gauzatzeko garantia sendoa ematen diola proiektuari eta gure ahozko tradizioa belaunaldi berriei txertatzeko ahaleginean denok irabazten dugula, bidenabar, bertsolaritzak eta bertsozaletasunak irabazten duelarik gehien”, gogoratu zuen eta “bertsolaritza Euskal Curriculumean txertatzea bere edukiak zehaztuz, irakasteko metodologia finkatuz eta ebaluatzeko tresnak bermatuz, orain artean bertsolaritza irakasteko eman den urratsik garrantzitsuenetakoa dela ziur gaude”, erantsi zuen Muruak.•

K Etxepare Lizeoko bi ikasle, handien mailako irabazle Maddi Ane Txoperarena eta Maddi Sarasua izan ziren ekainaren 18an Agurainen jokatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolarien finalean handien mailako bi onenak, bata txapeldun geratu baitzen eta bestea txapeldun orde. Txoperena hendaiarra da eta Sarasua Itsasukoa. Biak ari dira Etxepare Lizeoan ikasten. >>>>>>> >>>> >>

Ikastola193

9


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:30 Página 10

EHI

MADDI ANE TXOPERENA (txapelduna)

ETA

EHBE

ELKARLANEAN

“Bertsoak eman didan saririk ederrena lagunak izan dira” Kristiñe Txoperena bertsolariaren ahizpa da. Aita lesakarra dute, medikua, eta ama Otsagabikoa, dentista. Oraindik ez du erabaki, baina litekeena da datorren ikasturtean osasunarekin lotutako ikasketei ekitea. Zernahi gisaz, ikasturte osoa du erabakitzeko. Maddi Sarasua eta biok Etxepare lizeoan zabiltzate. Egokitu al zaizue ikaskideen aurrean kantatzea? Oso gutxitan. Bertso saio txiki bat egin genuen behin. Lizeoa txikia da, 170 ikasle ditu, eta mugitzen den jendea nahi gabe elkartzen da. Baina jende asko dago ni txapelduna naizela enteratuko ez dena ere, denetik dago. Noiz eta norekin hasi zinen bertsotan ikasten? Ikastolan irakasle ezberdinak izan genituen gela barruan: Karlos Aizpuruarekin ibili ginen zerbait eta Egoitz Zelaiarekin ondoren, baina Miren Artetxerekin hasi nintzen bertso eskolan 8 bat urte nituenean, eta Xumei Muruarekin eta Maialen Arzallusekin ibili ginen ondoren. Azken aldi honetan Odei Barrosorekin eta Aimar Karrikarekin gabiltza. Bi ahizpa bertsolari zarete etxean. Ba al duzu lehiarik Kristiñerekin? Ez dugu lehiarik izan. Bera Maialen Arzallusekin ibiltzen zen eta askotan tokatu zitzaion bigarren geratzea. Sariketak irabazi zituen. Orain 21 urte ditu eta Bilbon ari da Ingeniaritza Industriala ikasten. Anaia txikiagoa bat dugu, Josu, orain 9 urte dituena. Beharbada ikasturte honetan hasiko da bertso eskolan. Nori eskaini zenion Agurainen irabazitako txapela? Bertsoari esker egin ditudan lagunei eskaini nien txapela. Urtero bertso udalekuetara joaten naiz eta Euskal Herri osoan zehar ditut lagunak. Gipuzkoatik eta Bizkaitik bereziki jende asko joaten da eta oso harreman onak egiten ditugu egun horietan. Orduak ematen ditugu elkarrekin kantari. Txapelketek horretarako ere balio digute, lurralde guztietako jendea ezagutzeko. Bertsoak balioko dizue parrandarako ere. Udan festetan lagunartean kantatzen al duzue? Bereziki Lesaka aldean eta dago ohitura. Jende asko dago txapelketan inoiz kantatu ez duen arren bertsotan ondo egiten duena. Hotzean ez dute egingo, baina trago batzuk jo orduko hasten dira bertsotan. Ez naiz ari adinekoez bakarrik. Baditut bertso eskolan dabiltzan lagunak, txapelketarako gogorik ez dutenak, baina tabernan berehala animatzen direnak. Lesakara edo beste edozein herritara joan eta parrandan puntuka aritzea oso gauza ederra da. Non jarri zenuen txapela? Amonaren etxean, Lesakan. Sari bat lortu dudan bakoitzean hara eraman izan dut. Aurten terminala egin ondoren zer asmo dituzu?Osasunaren inguruko zerbait egingo dudala uste dut, baina baditut Bilbon Medikuntza ikasteko arazo batzuk. ‘Baxoa’ Baionan egin eta nota igo ahal izateko selektibitatea egin beharko nuke, Bilbon ikasi ahal izateko. Eta ez daukat oso argi animatuko ote naizen. Gainera, gauza gehiago ere gustatzen zaizkit. Urtebete daukat erabakitzeko.•

MADDI SARASUA (Txapeldun ordea) “Aitari esker maite dut horrenbeste bertsoa, baina ez nau ezertara behartu” Aitor Sarasua bertsolariaren alaba da. Ahizpa gazteagoa du, Ainhoa, eta biak dabiltza bertso eskolan. Zein da zure ibilbidea bertsotan? Noiz hasi zinen? Seigarren mailan hasi nintzen Uztaritzeko bertso eskolan kantatzen eta Eskolartekoan txikien mailan ere hartu nuen parte behin. Bertso eskola horretan Karlos Aizpurua izan nuen urte batez irakasle eta Jexux Arzallus beste urtebetez eta, Kanboko bertso eskolara joan nintzelarik, Patxi Iriartekin ibili nintzen. Orain Aimar Karrika dugu irakasle. Aita bertsolaria izateak lagundu al dizu? Beti bikain aritu naizela esaten dit, animatu egiten nau. Egiten ditudan akatsei buruz ez du fitsik esaten. Berari esker maite dut horrenbeste bertsoa eta horretan lagundu dit, baina ez nau ezertara behartu. Neuk nahi nuelako hasi nintzen. Osaba Jonekin baduzu harremanik? Txapelketako finalera nindoala esan niolarik, izugarri poztu zen; bere garaiko oroitzapen batzuk kontatu, eta dena ongi aterako zitzaidala errepikatu zidan. Doinuei buruzko aholku batzuk ere eman zizkidan. Finalera ere etorri zen. Zer giro duzue lizeoan? Maddi Ane eta biok lizeo berean gabiltza eta, maila ezberdinetan bagaude ere, badugu harremanik. Lan egiteko taldetxoak ditugu, Ikasi eta Irauli esate baterako, Ikasle Abertzaleak antzeko zerbait, eta ekintzak bideratzeko biltzen gara. Baxoa euskaraz eskatzeko ekintzak egin genituen joan den ikasturtean. Lizeotik kanpo badira Bertso Topaketak ere. Iparraldeko bertso eskoletan dabilen jendeak elkar ezagutzen dugu. Ari gara gure artean sare bat sortzen. Zer ikasketa egingo dituzu gero? Hiru sail ditugu lizeoan aukeratzeko eta nik literatura aukeratu dut. Kazetaritza, Filologia edo irakasle ikasketak egin ditzaket. Hegoaldera joan nahi nuke, baina zailtasunak jarri dizkigute baxoa eta selektibitatea ez direlako gauza bera orain.•

ala nirekin egin zuen bereh duritasunak alde zuten kartelak ur , tzi en ida arr z n ru oe bu ng i ne oltzara igo eta nir Hasieran urduri Oh . sartu eta an ra ze gu ut rre ag ba ez tenak tsi zure kastie!), ku era kantatu behar zu , tie zen nire ton tu n ur (Kafeto ez ize disfrutatzea bih zioena ikustean en. k aurrera saioaz nu rti tu Ho ka . en bu nu ra tu stu aska gehiago. Saioa gu barruko tentsioa ino ba a ite eg akatsik ez helburua, saioan

Paula Amilburu

10

Ikastola193 · iraila 2011


iks193 gazte-G 2011-09-02 11:21 Página 11

TXABER ALTUBE (Txikien mailako txapelduna) “Unai Iturriaga da gehien gustatzen zaidan bertsolaria” Abadiñokoa da. Iñaki Iturriotzekin hasi zen bertsoa lantzen laugarren mailan Zelaieta herri eskolan. Eñaut Urubururekin dabil bertso eskolan. 13 urte ditu eta bigarrenean atera du txapela, iaz ere hartu baitzuen parte. Etxean bertsozaleak dira eta anaia gazteagoa ere hasi da ikasten. Zer pauso ematen dira finalera iristeko? Bermeoko Elizalde ikastolan egin zen Bizkaiko lehen saioa eta hamar onenak pasatu ginen bigarren fasera. Horietatik seik egin genuen lurralde mailako finala Bilbon eta lehen biak igaro ginen Aguraingo finalera, ni eta Arrate Gaztelu. Esperientziak bi aurpegi izango ditu, gogorra bata eta ederra bestea. Bizkaiko finalean urduriago ibili nintzen. Aguraingo finalera lasaiago joatea lortu nuen. Zein ariketatan jardun zenuen ondoen? Peru Abarrategi lehengusua da eta ofizioka berarekin tokatu zitzaidan. Udalekuetako begiraleei broma bat egiteko asmoa genuela eta jardun genuen biok eta, elkar ondo ezagutzen dugunez, poliki moldatu ginen. Zein da gehien gustatzen zaizun bertsolaria? Unai Iturriaga da gehien gustatzen zaidana. Familia osoa izango zenuen begira. Gurasoak, anaia, bi aitona eta amona bat, eta izeba-osaba batzuk.•

AGURAINEN BIGARREN URTEZ OSPATU DA EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO BERTSOLARIEN FINALA EKAINAREN 18AN, IKASTOLEN ELKARTEAK ANTOLATUTA. GUZTIRA 25 GAZTEK PARTE HARTU DUTE AURTEN.

N

Hona hemen Agurainen parte hartutako finalistak: Txikien mailan Paul Iruretagoiena ataundarra geratu zen bigarren. Peru Abarrategi, Maddalen Arrausi, Arrate Gaztelu, Aizpea Garmendia, Aitor Servier, Nahia Sasco, Jon Irazabal, Ellande Dunate, Johañe Sarraillet, Ibai Thornary, Maialen Lopez eta Beatriz Maritorena izan ziren finalean parte hartu zutenak. Handien mailan, Maddi Ane eta Maddirekin batean, Amaia Lasaga, Paula Amilburu, Nerea Ibarzabal, Imanol Uria, Maialen Akizu, Eñaut Martikorena, Mikel Cherbero, Josu Sanjurko eta Irati Majuelo izan ziren finalistak.–

JUNTOS A FAVOR DEL BERTSOLARISMO

ENSEMBLE EN FAVEUR DU BERTSULARISME

Ikastolen Elkartea y Bertsozale Elkartea, dos entidades que llevan años trabajando el tema del bertsolarismo en las aulas (cabe recordar que las ikastolas fueron pioneras en este campo), van a sellar un acuerdo de colaboración que va mucho más allá del trabajo en el aula y abarca campos como el tiempo libre, la promoción de las escuelas de bertsolaris o los campeonatos interescolares. Gracias a este acuerdo, las ikastolas seguirán incluyendo el bertsolarismo en la elaboración de sus materiales didácticos

Ikastolen Elkartea et Bertsozale Elkartea, qui mènent depuis des années un travail commun autour du bertsularisme en classe (rappelons-nous que les ikastola furent pionnières), vont signer un accord renforçant la collaboration au-delà du travail en classe et comprenant désormais les loisirs extrascolaires, la promotion des écoles de bertsu, les championnats interécoles… Avec cet accord, les ikastola continueront à inclure le bertsularisme

como un recurso adecuado a la hora de trabajar algunas competencias lingüísticas, así como otras competencias relacionadas con el desarrollo personal o la comunicación. Y también se garantizará el tratamiento específico del bertsolarismo a lo largo de un curso en las ikastolas, labor que se desempeñará mediante los profesores de Bertsozale Elkartea con la colaboración de los tutores de las ikastolas. Estas páginas recogen además varias entrevistas con los ganadores del Campeonato Interescolar de Bertsolaris.

dans l’élaboration du matériel pédagogique comme support permettant de travailler certaines compétences linguistiques ou encore le développement personnel et la communication. Bertsozale Elkartea se chargera du programme bertsularisme de l’année. Nous nous sommes entretenus avec les gagnants des championnats inter-écoles

Ikastola193

11


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:30 Página 12

araba:

EUSKARAZ BIZI LAPUEBLAN ETA OIONEN

Gela barruan euskara maila ona lortzen dute, baina kalean gaztelerara lerratzen dira

“Egia da lehenbiziko aldiz etxean euskaraz entzun duten ikasleak baditugula gure geletan, baina gutxiengoa dira. Gure ikasle ohi gehienek gaztelera darabilte bikote harremanetan eta umeekin ere hizkuntza horretara jotzen dute”, esan zuen Mari Karmenek. Lehendabiziko aldiz Assa eta San Bizente ikastoletan lanean ari diren irakasle gehienak zonaldekoak dira, eta horietatik erdiak ikastolako ikasle ohiak dira. “Nire koadrilan, esate baterako, badaude ikastolan ibili ez diren kideak eta gure artean beti gazteleraz egin dugu. Bikoteak sortzen direnean gazteleraz jarraitzea da, beraz, ohikoena. Gutxi batzuek hartu dugu geure artean euskaraz egiteko konpromisoa, baina hori erabaki pertsonal bat izan

LAPUEBLAKO ASSA IKASTO ABRAHAM AP LAKO ENAR A ELLANIZEKI N BATERA IK LARRAMENDI ETA MARI ASTOLAKO KARMEN NA ATARIAN. HI JERA, OION RUAK DIRA GO SAN BI EUSKARAZ ZENTE IKAS BIZIKO ARDU TOLAKO RADUNAK.

Egin diren neurketetan euskara maila ona lortzen dute Lapuebla eta Oiongo ikastoletako ikasleek, baina kalera atera orduko gaztelerara jotzen dute. Egoerari begira jarri eta dena ez da, ordea, iluna. Aisialdian eta kalean euskara indartzeko gero eta ekintza gehiago antolatzen ari dira. Poliki bada ere egoera aldatzen ari da. Badaude beren umeei euskaraz hitz egiten dieten ikasle ohiak. Plazan ere euskara gero eta gehiago entzuten da, eta gero eta bilera gehiago egiten dira euskaraz gurasoekin. Bi ikastola horietako Euskaraz Biziko arduradunekin mintzatu ginen.

apueblan edo Oionen ikastolak sortu zituzten gurasoek bi herri horiek berehalakoan euskaldunduko zirela espero zuten seguru asko. Bidea egin da. Haien seme-alaba batzuk ikastolako irakasle dira gaur, Enara Larramendi eta Abraham Apellaniz, esaterako. Biek Gorputz Heziketako ikasketak egin zituzten eta gaur Euskaraz Biziko arduradun ere badira, bata Assa ikastolan eta Oiongo San Bizenten bestea. Mari Karmen Najera Enararen irakasle izan zen eta gaur lankidea da. Arabako Errioxan euskaraz bizitzeko eman diren pausoez eta dituzten zailtasunez mintzatu zitzaizkigun. Bi ikastola hauetako ikasle ohien lehen belaunaldia hasi da beren umeak ikastolara eramaten, baina horrek ez du esan nahi guztiek etxean umeei euskaraz egiten dietenik.

L

12

Ikastola193 · iraila 2011


da eta ez ohitura bat”, esan zuen Enarak. Mari Karmenek ikusten duenez, LHko laugarren mailara arte lortzen dira emaitzarik onenak euskararen erabileran, baina DBHn galdu egiten da kalean euskara erabiltzeko ohitura. Bi ikastoletan antolatu izan dira gurasoentzako euskara ikastaroak. Une honetan Oiongo ikastolan guraso talde bi ari dira euskara ikasten. “Dena ez da beltza. Gero eta guraso euskaldun gehiago ditugu. Gero eta talde gehiagorekin egiten ditugu bilerak euskaraz eta herriko plazan ere euskara pixka bat entzuten da”, dio Mari Karmenek, baina zailtasunak aipatzera pasatzen da. “Ikasle ohiekin kalean guk euskaraz egiten dugu, baina harremana luzatu ahala gaztelera erabiltzera pasatzen gara, haiek ere gurekin gaztelerara jotzen dutelako. Euskaraz hitz egiteko gai dira, baina hobeto espresatzen dira gazteleraz”.

EUSKARA TALDEAK Ikastola bakoitzean irakasle talde bat dute Euskaraz Biziren ekintzak, norabideak eta kanpainak antolatzeko. “Assan, esate baterako, euskal txoko bat antolatu dugu ikasleek beren txapelketak eta jarduerak antola ditzaten, baina oso garbi uzten diegu euskaraz hitz egiteko tokia dela. Ikastola mailako ekintza asko antolatzen ditugu: batzuk ikastola osorako dira eta beste batzuk etapa jakin baterako. Jaialdiak eratzen ditugu, Araba Euskaraz edo Ibilaldirako autobusak, pilota kanpaldiak Oionen, udako barnetegiak eskualdeko ikasleentzat, DBHn trukeak egiten dira Lazkaoko ikastolarekin eta Lekeitiokoarekin, eta beste hainbat ekintza ere egiten dira euskara kalera ateratzeko”, esan zuen Enara Larramendik. Euskara ikastolarekin lotzen dute ikasleek, lanarekin alegia, eta euskara kalera atera eta aisialdiarekin lotzeko sortu zuten Tiki-Taka elkartea. “IKA eta ikastolako jendea da gehienbat elkartean dabilena, baina herri osoarentzako ekintzak

antolatzen ditu: antzerkia euskaraz, ipuin kontalariak, EKA jaialdiak eta Euskal Kulturaren Asteburua. Euskara gozamenarekin eta aisialdiarekin lotzea da ekintza horien helburua. Tiki-Takaren lanari esker lortu da koadrilako hamabost herrien artean euskara teknikari bat izatea eta

“Euskal txoko bat antolatu dugu ikasleek beren txapelketak eta jarduerak antola ditzaten, baina oso garbi uzten diegu euskaraz hitz egiteko tokia dela”. “Tiki-Takaren lanari esker lortu da koadrilako hamabost herrien artean euskara teknikari bat izatea eta euskararen plan bat prestatzen hastea”.

ARGAZKIAN AMAIA ETA MAITE, ARMENTIA IKASTOLAKO GURASOAK “ARMENTIBERRI” LEHEN ALEAREN ZUZENKETAK EGITEN. DAVID DA MAKETATZAILEA ETA GURASOA ERE BAI. ALDIZKARIAN PARTE HARTU NAHI BADUZU, JAR ZAITEZ BERAIEKIN HARREMANETAN.

EUSKARA IKASTOLAREKIN LOTZEN DUTE IKASLEEK, LANAREKIN ALEGIA, ETA EUSKARA KALERA ATERA ETA AISIALDIAREKIN LOTZEKO SORTU ZUTEN TIKI-TAKA ELKARTEA.

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:31 Página 13

euskararen plan bat prestatzen hastea. Guretzako lorpen izugarria da udalen artean teknikari bat izatea. IKArekin ere harreman estua dugu. Eskualde honetan euskara kalera ateratzearen erronka gizarte osoaren ardura izan behar du”, erantsi zuen Enarak. Oiongo ikastolan bi irakasle gara Euskaraz Biziko ardura daramagunak eta gauza bera Assan, berriz, zortzi lankideena izanik, taldetxoa handiagoa da. Irakasleei ekintzak eta kanpainak proposatzen dizkiete eta hauek bideratzen dituzte. “Arrakasta handia izan duen ekintza bat aipatuko dut: landare bana ematen zaie ikasleei eta euskaraz egiten badute, urezta dezakete. Euskaraz hitz egiten duten ikasleen landareak berdeagoak daude. Umeek metafora bat ikusten dute hor. Landarea triste dagoenean euskara ere triste dagoela iruditzen zaie. Noski, ekintza horrek haur txikiekin bakarrik funtziona

dezake”, gogoratu zuen Abrahamek. Argitxoren pertsonaiak ere arrakasta handia du txikien artean. DBHko ikasleen artean Euskara Taldeak bultzatu dituzte. “Txikiekin antolatzen ditugun ekintzetan euskaraz

“ ARMENTIBERRI”,

egiten duten ikasle nagusiak dira. Txikien kultur astea antolatzen badugu, Euskara Taldean dauden ikasleak inplikatzen dira, euskaraz egitera konprometitzen dira eta txikientzat eredu bihurtzen dira. Ikasle nagusiei asko gustatzen zaie txikien ekintzetan gidari izatea eta txikiekin euskaraz egiten saiatu egiten dira”, erantsi zuen Enarak. “Ekintza asko elkarrekin antolatzen ditugu, Gabonetako Euskal Azoka esate baterako. Astebete irauten du eta opariak erosteko orduan gurasoek euskara kontuan hartzea da helburua.”, esan zuen Abrahamek.•

EL EUSKARA EN EL AULA Y EL CASTELLANO EN LA CALLE Las evaluaciones que se realizan para medir el nivel de euskara de los alumnos en las ikastolas de Lapuebla y Oion demuestran que poseen un dominio más que suficiente de este idioma en las aulas, pero una vez que salen a jugar al patio o traspasan las puertas de la ikastola, la lengua de comunicación es automáticamente el castellano. Se van ganando pequeños espacios, pero el camino es complejo y el trabajo muy lento. Los responsables de Euskaraz Bizi de ambas ikastolas nos han hablado del trabajo que realizan dentro y fuera de las aulas.

hilabetekari izan nahi duen aldizkaria

LE BASQUE EN CLASSE, LE CASTILLAN DANS LA RUE

Ikastola askok ateratzen dute beren aldizkaritxoa, baina Armentiakoak aipamen berezia merezi du, ekainean atera zuten zenbakiak maila handia erakutsi zuelako. Irakasleek, ikasleek eta gurasoek hartzen dute parte bertan, hilabetekaria izango da eta ikastolan gertatzen den gauza ororen berri jaso nahi du. “Ikastolak gurasoei igortzen dizkien oharrez haratago joan nahi dugu eta egiten diren txangoez, ikas-bidaien antolaketaz, mendi irteerez… testua eta argazkiak bidaltzen dituztenek, badakite material horrek bere lekua izango duela aldizkarian”, esan zuen Maite Mayo guraso eta kazetariak. Zenbaki bakoitzean elkarrizketa bat argitaratuko da. Zuzendaria, ikasle bat, jantokiko arduraduna, Armentiako lehendakaria edo edozein ekimenetan parte hartu duen zeinahi guraso izan daiteke elkarrizketa horren protagonista. Elkarrizketaz gainera, zenbaki bakoitzean erreportaje bat ere irakurri ahal izango da. Ekaineko zenbakiak ikastolaren ikasturte bukaerako festa hartu zuen gaitzat. “Argazkia ikusgarria izatea nahi dugu, begietatik sartzen dena; partaidetzari dagokionez, ikastolako kide guztiei zabaldu nahi diegu”, esan zuen Amaia Echeverria gurasoak. “Ikastola osatzen duten guztien partaidetza eskatzen dugu, informazioa guregana bidaliz, iradokizunak jakinaraziz eta abar, horrela hobetu egingo baitugu aldizkaria”, erantsi zuen. David Alvezena da maketazioa; edizio digitala guraso guztiei banatuko zaie, paperean ere aterako den arren. Paperezko edizioa nahi duenak eskatu egin beharko du.•

Les évaluations réalisées visant à mesurer le niveau en euskara les élèves des ikastola de Lapuebla et Oion montrent qu’ils possèdent une maîtrise plus que correcte de cette langue en classe mais qu’une fois en récréation ou en dehors de l’ikastola, la langue de communication est le castillan. Si des avancées sont observées, le chemin reste encore long. Les responsables Euskaraz Bizi des deux ikastola nous ont parlé du travail qu’ils effectuent en classe et en dehors.

Ikastola193

13


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:31 Página 14

gipuzkoa:

K A O R K T A O E R M T E O M L I O L KI N I G E A I D L A T S U K A R E R R A A H E Z IND N A E T DUTE UR rrik

e b s a k I la o t s a k I o ik Azpeit u d i h a n e t e b a e id b il ib

14

Ikastola193 · iraila 2011

BEÑAT AZURMENDI, IGOR ELORTZA, ROMAN AZKUE ETA AITOR UNANUE AURTENGO KILOMETROAK-ERA GONBIDAPENA LUZATZEN. EGUN HANDIAREN AURRETIK EGIN KLIK WWW.KILOMETROAK.NET –EN, BIDAL EZAZU ZURE ARGAZKIA ETA PARTE HAR EZAZU AURTENGO IBILBIDE BIRTUALEAN ERE!

indarra dago. ak, “hemen sekulako ile tza na di or ko ko oa i da. zk roak-eko Gipu Ikasberriko gurasoez ar la to as Ik ko Igor Elortzak, Kilomet iti pe Az . n du zain daude. behar zaie”, errepikatze Orain egun handiaren r. ha ze n oa Batzuetan frenua jarri os te ur te uzatu du Egitarau ikusgarria ga


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:31 Página 15

KILOMETROAK LEKUKOA LEZON JASO ZUEN AZPEITIKO IKASTOLAK JOAN DEN URTEAN. ORDUZ GEROZTIK EZ DIRA AZPEITIARRAK UNE BATEZ GELDITU, URTE OSOAN EKITALDI MORDOA ANTOLATU DUTENEAN IKASTOLAREN BERRI ZABALDU DUTE LAU HAIZETARA.

K K t e n . k a o r t e www.kilom

000. URTEKO KILOMETROAKEN EGIN ZUEN ZORIGAIZTOKO EGURALDIAREKIN GOGORATZEN DIRA BATZUK, BAINA OSO TARTEKA BAIZIK EZ. Prestaketaren zurrunbiloan sartuta daramate urtebete eta ez dute atzera begiratzeko astirik. “Ikuskizun piloa egin dugu eta ekimen ugari jarri dira martxan. Urtea oso betea izan da”, hasi zen Igor Elortza. Ekitaldi horien artean aipatzekoa da Realaren eta AC Ajaccioren artean uztailaren 23an jokatu zen partida. “Korsikako Ajacciok joan den denboraldian Frantziako Ligaren lehen mailara igotzea lortu zuen. Baionan zeuden denboraldia berria prestatzen eta Realaren bidez lortu genuen herrira ekartzea. Kontuan hartu behar da, bestalde, Ikasberri Kirol Elkartea Realaren filiala dela”, gogoratu zuen Roman Azkuek, Ikasberriko guraso

ZURE ARGAZKIA ETA PARTE HAR EZAZU AURTENGO IBILBIDE BIRTUALEAN ERE!

2

“Korsikako Ajacciok joan den denboraldian Frantziako Ligaren lehen mailara igotzea lortu zuen. Baionan zeuden denboraldia berria prestatzen eta Realaren bidez lortu genuen herrira ekartzea”. “Hiru ibilaldi ezberdin egin ziren, horietako bat 48 kilometrokoa. 28koa egin zuten asko baino lehen iritsi ziren 48koa egindako batzuk”.

eta edizio honetako koordinatzaileak. Azaroan aurkezpen ekitaldiarekin hasi eta Benito Lertxundiren kantaldia, Pirritx eta Porrotxen saioa, gai ezberdinen inguruan hiru mahai-inguru, arte erakusketa (Arte Ederrak egindako Udane Juaristi ikasle ohiak diseinatu zuen “Klikart”, eta Azpeitian zein Azkoitian egin zen), Euskal Inauteriak, bakarrizketa saioa, saskibaloi partida bat Gipuzkoa Basket taldearekin duten hitzarmenari esker, bertso saio punta-puntako bat eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Azpeitiak euskal antzerkiarekin duen lotura kontuan izanik, aipatzekoa da Kilometroak-en itzalean egin diren saioak. “Ikastolako gurasoekin osatutako Lakrikun taldeak bi emanaldi eskaini zituen ekainean San Agustin

Kulturgunean. Alaitz Olaizola guraso eta antzezlan idazleak eta Gurutze Eizmendik daramate taldearen ardura. Ikastolan bertan ere ikasle tailerra beraiek daramate”, gogoratu zuen Romanek. Almitza Sega Elkartearekin batean Eslovenian jokatuko den mundukorako euskal ordezkaritza aukeratzeko Segalari Txapelketako hiru saioetako bat antolatu zuten Azpeitian. Horrekin batera, Lagun Onak Mendi Bazkunarekin, berriz, Klik Mendi Ibilaldia ere antolatu zuten. “Hiru ibilaldi ezberdin egin ziren, horietako bat 48 kilometrokoa. 28koa egin zuten asko baino lehen iritsi ziren 48koa egindako batzuk. 280 partaide izan ziren guztira. Izarraitz Mendi Lasterketa ere antolatu genuen ondoren, Azpeititik irten eta zuzenean tontorrera igoz . Hogeita sei minutuan igo zuen irabazleak”, esan zuen Romanek.

Ikastola193

15


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:32 Página 16

iks

MK20111 K KMK201 Eskolarteko Bertsolari finala ere Azpeitian jokatu zen. “Azaroan hasi ginela esan du Igorrek, baina Pasaiako Kilometroak-en egun berean ongi-etorria antolatu genion lekukoari. Modu espontaneoan egin zen festa hori, baina beste inon ez dute egin eta gogoratzea merezi du. Lekukoa hartu eta Beñat Azurmendik eta biok ekarri genuen; arratsalderako hitzordu bat jarri genuen jendea bildu eta festa txiki bat egiteko. Pasaiatik autobusak iritsi zirenean egin genion harrera lekukoari udaletxe azpian. Ikasleak trikitixa joaz etorri ziren eta jendetza bildu genuen”, erantsi zuen Romanek.

IBILBIDEAREN BISTAK

horietako bat Kiruri jatetxean emango da. “Eusko Labelen pintxoak, Eroskiren eskutik Irrien Lagunen jolas parkea, Euskaltel, Naturgas eta babesleek ekartzen dituzten jolastokiak, herri kirolak, bertsolariak eta era guztietako musika emanaldiak (kanta egin duen Ze Esatek, bertako ikasle ohiak dituen Egurra eta Kitto, Kupela eta Imuntzo eta Beloki izango dira, beste askoren artean)”, erantsi zuen Igorrek.

Autoak aparkatzeko leku zabalak dituzte. Mendebaldetik datozen autoak Azkoitiko poligonoetan sartuko dira eta besteak Landetan. Bi tokiok beteko balira, Lasaon aparkatzen hasiko lirateke. Hala ere, dei berezia egin nahi dute antolatzaileek

autobusak erabiltzeko eta dei berezia baita ere Legazpitik, Zumarragatik eta Urretxutik bizikletaz joateko, bide gorria bertaraino iristen delako eta Loiolan aparkalekuak prestatuko dituztelako. Egunean bertan 1.500 lagun arituko dira lanean. “Bailara osoko talde eragile eta kultur elkarteetara ere jo dugu laguntza bila”, esan zuen Romanek.•

“Modu espontaneoan egin zen festa hori, baina beste inon ez dute egin eta gogoratzea merezi du. Pasaian-Lezon lekukoa hartu eta Beñat Azurmendik eta biok ekarri genuen; arratsalderako hitzordu bat jarri genuen jendea bildu eta festa txiki bat egiteko”.

AZPEITIKO IKASTOLA IKASBERRIN GURASOEK DUTEN PARTAIDETZA EGUNEROKO LANEAN ANTZEMATEN DA. AURTENGO KILOMETROAK EDIZIOAREKIN MAILEGUA ARINDU ETA ETORKIZUNERAKO BIGARREN ERAIKIN BAT ALTXATZEKO PROIEKTUAN MURGILDUTA DAUDE.

2000. urteko edizioko ibilbide bera dute, zati bat kenduta. Ikastolako lehen gunetik abiatuta, Loiolako ibilbide osoa zeharkatuko du, Garmendi gainera igo,

Landetako biribilgune berritik Goenara joan, Arriako etxeetatik San Pedro gainera, eta handik Gogartetxera bidean Igerako Errota martxan izango da han nahi duenak begiratua eman diezaion; azkenik, Loiolako basilika aurretik Kiruriko zubira eta handik Ikastolara itzuliko da. Bi puntutan, Sanjuandegiko biribilgunean eta Kiruri aurrean, pasabide kontrolatuak izango dira trafikoa tarteka pasatzeko. Ibilbideak bista ikusgarriak ditu puntu askotan, Izarraitz bertatik bertara eta Ernio eta Samiño urrunago ikusteko aukerak ematen dituelako. Lehen gunea ikastolakoa izango da, bigarrena Garmendipeko futbol zelaietako batean, hirugarrena Goenan eta laugarrena Loiolan. “Eta arratsaldean bakarrik irekiko den bosgarren gune bat izango da herriko plazan”, esan zuen Kilometroak-eko koordinatzaile iraunkorra den Igor Elortzak. Hiru bazkaltoki eta hiru menu ezberdin prestatuko dituzte, eta

Ikasberri Kirol Elkartea Azpeitiko Ikastolak dituen gauza harrigarrien artean aipagarrienetakoa da Ikasberri Kirol Elkartea. “Orain 15 urte sortu genuen elkartea. Bi futbol talderekin hasi ginen eta gaur bost futbol talde ditugu federatuta: regionala, gazte mailakoa, kadetea eta umeetan neska eta mutilena. Pilota talde bat ere badugu eta horretaz gainera krosa antolatzen dugu. Hamahiru urtez segidan antolatu dugu krosa, bai eskolartekoa eta bai federatu artekoa. Tartean bi Euskadiko txapelketa eta hiru Gipuzkoako antolatu ditugu”, hasi zen Roman Azkue, aurtengo Kilometroaken koordinatzaile izateaz aparte elkarte

16

Ikastola193 · iraila 2011

honen bultzagileetakoa baita. Ikastola bakanetakoa da futbolaren inguruan talde federatuekin gisa honetako muntaia duena. Talde bakoitzak bi entrenatzaile ditu. “Hamar bat guraso edo ikasle ohi dabiltza astean bitan taldeak entrenatzen eta beste dozena bat gurasok egiten dute lan kudeaketan. Asteburuko partidetara joateko guk ezin ditugu autobusak antolatu, dirurik ez dugulako, eta autoetan moldatu behar izaten dugu. Txandaka ibiltzen dira gurasoak garraioa egiten”, jarraitu zuen Romanek. Talde hauetara herriko beste zenbait jokalari ere sartu da. “Herriko taldeetan

onenak aukeratzen dituzte eta besteak kanpoan uzten dituzte. Hain onak ez direnek ere futbolean jokatzeko eskubidea dutela uste dugu eta gure taldeetan denak onartzen ditugu. Adin kritikoa dute, gainera, eta kirola ezinbestekoa dute beren garapenean. Jokalari onak ere atera dira talde hauetatik. Lanean hasi eta pare bat urtera eraman zuen Realak Orbegozo, orain Athleticek fitxatu duena”, jarraitu zuen Azkuek. Azken bi urteetan sekulako arrakasta izan duen kross mistoa ere antolatu dute. Iaz ia berrehun bikotek hartu zuten parte.•


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:32 Página 17

Klikmetroak edo ibilbide birtuala Kilometroak-en hasierako edizioetan kilometro bakoitzeko babesle bat bilatzen zen erara, metro bakoitzeko babesle bat bilatuz ibilbide birtual bat antolatu dute Ikasberrikoek. “Komunikazio taldean sortutako ideia da. Zerbait berria egin nahi genuen Interneten sare sozialekin lotuta.

Honen aurretik Donostiako Euskara Patronatuak sei mila aurpegi lortu zituen euskararen alde eta ideia bat bestearekin lotuz atera zitzaigun Klikmetroak-ena”, kontatu zigun Internet arloan lan egiten duen Josu Azpillaga ingeniariak. Ekainaren erdi aldera zabaldu zen eta lehen aurpegia Ikastolen Elkarteko eta Ikasberri ikastolako lehendakarienak izan ziren. Berria taldearekin hitzarmena egin zen beren webgunean ere ekimenak presentzia izan zezan. “Ibilbidean ditugun

5.930 metroak norbanakoen artean banatzea da helburua eta metro bakoitzak izen-abizen bat edukitzea. Aurpegia jartzen duenak ez du ordaintzen, babesleak baizik”, jarraitu zuen. Prezioei dagokienez, 50 eurotan 5 metro ematen dira. Domusa enpresak, esaterako, 500 metro hartu ditu Bidal zure argazkia www.kilometroak.net era!•

BEÑAT AZURMENDI eta AITOR UNANUE “Urte gutxi barru txiki geratuko zaigu ikastola” Baikortasuna suma daiteke Beñat Azurmendiren (ikastolako zuzendaria) eta Aitor Unanueren (lehendakaria) hitzetan, orain 15 urteko eraikinaren mailegua arintzen hasi orduko etorkizunean bigarren eraikin bat altxatzeko proiektua lantzen hasita baitaude. 500 ikasle inguru ditu Ikasberrik, baina bi gelatik gorako kopuruekin dabiltza HHn, 40 ume inguruko matrikulazioak izan baitituzte. Oinarri horrekin Txiki Txoko izenez bataiatu duten proiektu bat lantzen hasi dira. “Proiektu berritzaile batekin hasita gaude lanean. Txiki Txoko izena jarri diogu geuk eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean ari gara garatzen”,

esan zuen Beñat Azurmendi zuzendariak. Txiki Txokoren filosofiak, hitz gutxitan esateko, haurraren garapen integralaren erritmoak errespetatzen ditu, eta gela irakasleen premietara egokitu beharrean umearen premietara egokitzen saiatzen dira. “Hurbert Montagner izeneko aditu frantziarraren gidaritzapean lan egiten duten eskolak hartu ditugu eredutzat”, erantsi zuen. Ikasberriko eraikina bi lerroko ikastola bat kontuan hartuta diseinatu zuten, baina haurtzaindegia kontuan izan gabe. “Une honetan maila batzuetan lerro bakarra daukagu, baina behetik datozen mailak bi lerrokoak dira, eta bi urtekoetan

hiru lerrotara pasatu gara. 2014-2015 ikasturtean arazoak izan ditzakegu eraikinean kabitzeko. Udalarekin hizketan hasita gaude, ondoan bigarren eraikin bat altxatzeko”, esan zuen Aitor Unanue lehendakariak. Aurreko urteetan ikusten ez zuten jarrera bat sumatzen omen dute guraso gazteen aldetik. “Aukera ezberdin baten gisa ikusten dute ikastola askok. Eta Kilometroak-en helburuetako bat, hain zuzen, proiektua herrira zabaldu eta gure izaera kooperatiboaren berri ematea da, bailara honetan dagoen hezkuntza-kooperatiba bakarra garelako. Are gehiago oraindik Ikastolen Elkartean dagoen

ikastetxe bakarra izanda”, erantsi zuen Aitor Unanuek. Gelaka antolatu dute Kilometroak-en antolakuntzan lan egiteko gurasoen partaidetza, baina beste ikastetxeetako gurasoak ere hurbildu zaizkie lanera. “Publifikazioa dela eta hemen izan zen gatazka ezagutu gabeko guraso gazte asko dago herrian, eta beren lana eskaintzeko gerturatu zaizkigu, esan zuen lehendakariak. Ikasberrin gurasoek duten partaidetza hori eguneroko lanean ere antzematen da, Beñatek dioenez, antzerki eta bertso tailerrak, gurasoen dantza taldea eta beste hainbat ekimen gurasoen edo ikasle ohien esku baitaude.•

UN ALARDE ORGANIZATIVO

UN MODÈLE ORGANISATIONNEL

Están saliendo del túnel que supuso la construcción de una ikastola de nueva planta hace 15 años y sueñan ya con el proyecto de un segundo edificio dentro de unos años. Azpeitiko Ikastola Ikasberri se distingue por el dinamismo de sus padres y nadie se ha extrañado del alarde organizativo que han desplegado a lo largo del año. Organizaron una recepción al testigo el mismo día en que éste viajó de Pasaia-Lezo a Azpeitia, un acto sin precedentes en la historia del Kilometroak, y no han dado una tregua. El carrusel de actos deportivos y culturales ha contado en su txanpa final, por ejemplo, con

Ils sortent juste d’un projet de construction d’une nouvelle ikastola datant d’il y a 15 ans et rêvent déjà d’un second édifice dans quelques années. L’ikastola Ikasberri d’Azpeitia se distingue par le dynamisme des parents et personne ne s’étonne du modèle organisationnel mis en place tout au long de l’année. Ils ont organisé une réception de témoin entre Pasaia-Lezo et Azpeitia le même jour, un fait sans précédent dans l’histoire du Kilometroak, sans une minute de répit. Le carrousel des manifestations sportives et culturelles s’est terminé avec la rencontre entre la Real et l’AC Ajaccio.

la celebración de un partido entre la Real y el AC Ajaccio, de la primera división francesa. Si el tiempo no lo impide, como lo hizo en la edición del 2000, es casi seguro que abarrotarán el circuito.

Ikastola193

17


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:32 Página 18

EZKERRETIK HASITA EDURNE GALLASTEGI, ISABEL ASTOREKA, URKO RODRIGUEZ, MARTA IGARZA, GARAZI URTIAGA, URTZI BASABE, MIKEL EGUREN ETA GOIURI ITURRIZA IKASTOLAKO PATIOAN IKUS DITZAKEGU. HIRUGARREN LERROA ZABALTZEAK IKASTOLAREN BERRANTOLAKETA EKARRI DU.

bizkaia:

KURUTZIAGA, HANDITU AHALA GOGOZ EGOKITZEN Hirugarren lerroa DBHraino zabaltzeak ikastolaren berrantolaketa ekarri du Bi apustu garrantzitsu egin ditu Durangoko Kurutziagak azken urteotan: haurtzaindegia zabaldu zuen 1996an eta hirugarren lerroa irekitzea erabaki zuen 2003an. Bi erabaki horien ondorioz ikastola hazi egin da, eta urte gutxi barru 1.000 bat ikasle izatera iritsi daitekeela ikusten dute arduradunek. Zuzendari nagusiaren eta zuzendari pedagogikoaren gogoetak bildu genituen. rtebetean 12 zentimetro hazi diren nerabeak bezala dabiltza Durangoko Kurutziaga ikastolan, tamaina berrira ohitu nahian, alegia.“Bospasei urtean 700 ikasle izatetik 900 izatera pasatu gara, eta hirugarren lerroa ikastola osora zabaltzeak berrantolaketa batera behartu gaitu”, esan zigun Urko Rodriguezek, ikastolako zuzendari nagusiak. 2003an erabaki zuen Durangoko Kurutziaga

U

18

Ikastola193 · iraila 2011

Ikastolak hirugarren lerroa zabaltzea eta geroztik ez dute atsedenik hartu. 2005ean Ibilaldia antolatu zuen “Emon bostekoa” lelopean. Ibilaldia maiatzean bukatu eta ekainean hasi ziren eraikin berria egiten. 2007an inauguratu zuten (3.000 metro koadro: 15gela, liburutegia eta erabilera anitzeko gimnasioa) eraikin berri hori. Ekainean hasi ziren haurtzaindegia handitzen eta hurrengo urtean, 2008an, ikastolak 40 urte ospatzen zituenean,

zabaldu zen haurtzaindegi berritua. Agerikoa da urrats bakoitza ilusio handiarekin egin dutela. Gaur haurtzaindegi hori EAEko hirugarrena omen da tamainaz. 2009ko udan lehengo eraikinaren teilatua berritu zuten eta aurtengo udan jantokia ere zabaldu dute. “Hirugarren lerroaren aldeko apustua 2003an egin genuenetik ez dugu arnasa hartzeko astirik ere izan. Erabaki hori ezinbestean hartu behar izan zen, matrikulazioa

zabaldu orduko haurrak kanpoan utzi behar izaten genituelako. Ikastola honek krisialdi ekonomiko larri bat gainditu behar izan zuen urte haietan eta, hala ere, artezkaritza kontseilua eta zuzendaritza gai izan ziren, kemenez, pauso hori emateko. Dagoeneko LH6ra iritsi da hirugarren lerroa. 2012-2013an DBHra pasatuko da eta 3. lerroa DBH-ra heltzeak lan ikuspegia aldarazi digu: ikasleen harrera haurtzaindegian —batez ere— egiten bagenuen ere,

gure ikusmira DBH-n ere zabaldu beharko dugu. Durangotik inguruko herrietara begiratzen hasiak gara. Euskal Herrian hazkunde tasak negatiboak ziren urteetan ere Durangok positiboa ematen zuen. Geroztik etxebizitza asko egin da eta horietako asko, hain zuzen ere, ikastola inguruan. Gaur 28.000 bizilagun ditu herriak. EITBk egoitza nagusia bertan jartzeak ere eraginik izan zuen hazkunde horretan.


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:32 Página 19

Kudeaketa eta komunikazioa hobetu nahian Guraso Kontseilua sortu zuten orain bi urte gela bakoitzeko guraso ordezkariak bilduz. Ekitaldiak antolatzen ere laguntzen dute eta ikastola barruko kezkak gurasoengana helarazteko ere oso bitarteko egokia da. Ikastolako etapa guztietako ordezkariekin taldeak osatu dituzte (euskal curriculuma, elkar bizitza, IKTak, hizkuntz proiektua edo zientzien inguruan, besteak beste) ikastolako ikuspegi orokorra landu ahal izateko. “Proiektu taldeak deitzen diegu, eta klaustroko ohiko bilerez gain hilean behin taldeka biltzen dira irakasleak”, esan zuen Mikel Eguren zuzendari

pedagogikoak. “Mikel arlo pedagogikoaz arduratzen da, arlo ekonomikoaz, berriz, Maite administraria, eta nire lana, egitura horretan, oreka bila ibiltzea da. Ikastola izanik ere, enpresa baten antzera kudeatu behar da. Hezkuntzak du lehentasuna, baina baliabide ekonomikoak ondo neurtuta eman behar dira pausoak. Ikastola honetan erabakiak artezkaritza kontseiluan hartzen dira eta niri erabaki horiek bideratzea egokitu zait”, esan zuen Urkok.

BELAUNALDI ALDAKETA Belaunaldi erreleboa arazorik gabe gauzatzen ari den ikastola da Durangokoa. “Azken 8 urtetan hamar bat lanpostu berri sortu dira, eta jubilatu diren lankideen beste horrenbeste ordezko gehitu behar dizkiegu. Horrek indar berria ekarri du klaustrora. Hirugarren lerroa luzatu ahala ere, lanpostu berriak sortzen joan dira. Lehen Hezkuntzan dagoeneko taldeak oso ondo orekatuta daude eta hirugarren lerroa DBHra iristen denean ere irakasle gazteak kontratatu beharko dira. Klaustroa berrituz joan gara, baina inolako arazorik sortu gabe”, esan zuen Urko Rodriguez zuzendari orokorrak.•

“Hirugarren lerroaren aldeko apustua 2003an egin genuenetik ez dugu arnasa hartzeko astirik ere izan. Erabaki hori ezinbestean hartu behar izan zen, matrikulazioa zabaldu orduko haurrak kanpoan utzi behar izaten genituelako”.

KURUTZIAGA PREPARA SU FUTURO La extensión de la tercera línea hasta sexto de Primaria y su paso a la ESO durante el próximo curso ha llevado a sus responsables a plantear una serie de cambios en el funcionamiento interno de la ikastola. “En los últimos ocho años el Consejo Rector de la ikastola ha tomado dos decisiones trascendentales, la apertura una guardería en el 96 y de una tercera línea en el 2003. Esos dos

“43 urte egin ditut ikastolan” Isabel Astoreka da jubilatu den irakasle horietako bat. “1968an hasi nintzen ikastolan lanean, 17 urte nituenean. 43 urte egin ditut ikastolan. Kurutziagako etxape batean geunden. Miren Artetxe zegoen nire aurretik. Bera geratu zen lehen mailako ikasleekin eta ni eskolaurre guztiarekin. 48 bat ume izango nituen. Atera kontuak nolako gela izango zen hura. Irautea zen ikastolaren helburu nagusia, baina urtez urte handitzen joan ginen eta berehala ikusi genuen ez ginela etxape horretan kabitzen. Gauzak horrela, orain ikastola dagoen lekuan zegoen txaleta erosi zuten, txaleta bete genuen arte; horrez gainera ondoan eraikuntza bat egin zen bi lerro bertan sartzeko asmoarekin. Geroko historia ezagutzen duzue”, esan zigun Isabelek. Hasierako urte horietan Miren Artetxe izan zen zuzendari, eta hura Donostiara ezkondu zenean Isabelek hartu zuen bi urtez zuzendaritza. “Ni 23 urterekin ezkondu nintzen eta ez dut uste oporrik ere hartu nuenik, uda osoa ikastaroak egiten pasatzen baikenuen”, esan zuen. Orain kalera ateratzen den bakoitzean ikasle ohi andana agurtu behar izaten du. Ea orain sartzen diren irakasle gazteei zer gomendatuko liekeen galdetu, eta ilusioa, inplikazioa eta pazientzia gomendatuko lizkiekeela erantzun zuen. Gazte horietako birekin ere egon ginen, Garazi Urtiaga eta Urtzi Basaberekin. Ikasle ohiak dira. Ea ikasketak bukatu eta berriro ikastolara itzultzean zer sentitzen den galdetu genien. “Egia esan, harremanik ez dugu eten ikastolarekin eta gertuko zerbait bezala sentitu izan dugu ikasketak egitera joan ginen arren”, esan zuen Garazik. “Ikuspuntua erabat aldatzen da. Irakasleak lehen 'etsai' genituen neurri batean eta orain lankide ditugu, eta hori aldaketa handia da. Eta abantaila bat badugu, hemengo ikasleen trikimaina guztiak ezagutzen ditugula”, esan zuen Urtzik. Ikastolan elkarrekin ibili ziren eta ikasketak egiten ere bai. Orain sei urte hasi ziren lanean ikastolan, baina ozta-ozta etapako batzarretan ausartzen omen dira hitz egitera. “Irakasle nagusiek merezitako beste estatus bat dute oraindik”, erantsi zuen Urtzik.•

KURUTZIAGA PRÉPARE L’AVENIR hechos han cambiado de forma radical el tamaño de la ikastola, que lleva camino de alcanzar en pocos años la cifra de mil alumnos, y ha cambiado, por consiguiente, el funcionamiento de la misma”, declararon tanto el director general como el pedagógico. En la entrevista ambos directivos relatan con ilusión los pasos que están dando para encauzar el futuro.

L’ouverture de nouvelles classes de Primaire et l’ouverture du Secondaire l’année prochaine ont amené les responsables de l’ikastola à prendre une série de mesures concernant le fonctionnement interne de l’ikastola. “Ces huit dernières années le Comité Directeur de l’ikastola a pris d’importantes décisions, comme l’ouverture d’une garderie en 96 ou

l’ouverture de classes en 2003. L’ikastola s’est considérablement agrandie et dans quelques années plus de mille élèves seront scolarisés. Le fonctionnement de l’ikastola s’en est trouvé changé” précisent le directeur et le responsable pédagogique du centre. L’entretien relate les évolutions de ces dernières années et les orientations futures.

Ikastola193

19


iparraldea:

UDALAK ERAIKINA ERABERRITU DU SARAN Gurasoen dinamismoak arreta deitzen duen ikastola Hiri handietako ikastoletan ez dagoen lasaitasuna nabari da Sarakoan eta Iparraldeko ikastola gehienetan oro har. Haurrak bakean ikus daitezke gelan edo beren gisara jolasean kanpoan. Sarako herria, hala ere, oso dinamikoa da eta horren isla suma daiteke ikastolako gurasoen artean. Gozatuz programarekin aisialdia lantzen dute asteartero guraso taldeek txandan, gurasoen kantu taldea biltzen da eta herri mailako ekintza handiak antolatzen dituzte. Igaro den uda honetan eraikina eraberritu die Udalak. arako Olhain Ikastolak 72 ikasle ditu (bi urterekin hasten dira), Udalarena den eraikin polit batean kokaturik daude eta lehen eskola publikoak erabiltzen zuen ondoko eraikinaren zati bat ere erabiltzen dute. Ikasle kopurua goraka doanez, uda honetan eraikina eraberritu eta eranskin bat ezarri dute gela berriak ateratzeko. Udalak hartu du bere gain aurrekontuaren zama. Sarak 2.500 bizilagun dauzka, baina hiru

S

20

Ikastola193 · iraila 2011

ikastetxe ditu, hala nola, ikastola, eskola publikoa eta kristau eskola. Gaur ikastola goraka badoa ere, izan ditu urte txarrak. “1977an ireki zenean sei ikasle bakarrik ginen”, dio orain guraso elkarteko lehendakariak, Kattin Bergarak, lehen promozio hartako kidea baita. “Eskailera xut batzuk zituen lokal txiki batean hasi ginen eta apezaren etxean jarraitu genuen urteetan. Ikasle kopuruak behera egin zuelako, 89an

BEHEAN EZKERREAN MARIJO BERROUET ZUZENDARIA ETA KATTIN BERGARA LEHENDAKARIA IKASTOLAKO ATARIAN

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:32 Página 20


itxi egin zen eta 92an zabaldu zen berriro. Itxi eta berriro ireki den ikastola bakanetakoa izango da gurea. Gaur 72 ikasle ditugu. 2003an Lehen Maila zabaldu genuen eta horrek asko lagundu digu ikasle kopurua emendatzen”, esan zuen Kattinek. Ikasle horien artean badira Zugarramurditik eta Urdazubitik etortzen direnak ere, ikastola nahi dutelako eta bidenabar frantsesa ere ikasten dutelako. “Sara herri euskalduna da, baina gaur ikastolako guraso diren belaunaldiak euskara galdu egin zuen neurri handi batean, eta eurei gertatu zitzaiena beren haurrei gerta ez dakien bidaltzen dituzte ikastolara. Gure gurasoek oso argi dute, beren umeek euskara ikastekotan ikastolan ikasiko dutela”, erantsi zuen Marijo Berrouet ikastolako zuzendariak. Ikastolaren gorakadak gurasoen aniztasuna ekarri du. “Lehen euskaltzaleek bakarrik matrikulatzen

zituzten beren haurrak ikastolan. Orain euskaltzale mundutik kanpora dauden gurasoak ari dira gerturatzen. Herri txiki hauetan denok ezagutzen dugu elkar eta nahikoa da norbaitek haurra ikastolara ekartzea haren ingurukoak ere etortzeko. Matrikulazio kanpainan ateak irekitzen ditugunean gero eta jende anitzagoa dator lana nola egiten dugun ezagutzera”, jarraitu zuen Marijok. Ikastolako bi arduradunon esanetan, Sara oso herri dinamikoa da. “Herri mugitua da eta hori ikastolako gurasoen dinamikan ere islatzen OBRA BERRIAK EGIN DIRA UDA HONETAN IKASTOLAN, GERO ETA ESPAZIO GEHIAGO BEHAR BAITUTE. GELAK TXIKIAK GELDITU DIRA ETA HAINBAT ZERBITZU ESKAINTZEKO LEKUA BEHAR DUTE. SARAKO IKASTOLA ERE HANDITZEN ARI DA.

BEHEAN, EZKERREAN MARIJO BERROUET ZUZENDARIA ETA KATTIN BERGARA LEHENDAKARIA IKASTOLAKO ATARIAN.

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:33 Página 21

ikastolan. Partaidetzaren interesgarria da, Kattinek da. Ikastola honetan kultura bat lantzen ari ustez. Ikastola herrian Gozatuz programa jarri txertatzeko beste hainbat gara”, erantsi zuen Marijok. dugu, esate baterako, Olentzero bizia eta martxan. Ikastola orduetatik ekintza ere antolatzen kanpo gurasoek bere gain inauteriak herriko beste dituzte. “Sarako Ikastolako hartzen dute haurren eskolekin batean antolatzen Besta antola genuen aisialdiaren parte bat. dituzte. ikasturte bukaeran herriko plazan eta 200 bazkari Esperientzia pilotu gisa ari Ama Ikastolan bi eman genituen. Egun osoko gara programa garatzen. irakasle dituzte, beste bi festa egin genuen. Gisa Asteartero, 16:30etik Lehen Mailan eta frantsesa horretako gauzak antolatzen ematen duen postu erdi 18:30era arte, guraso direnean, oso ondo taldeak txandaka etortzen bat; horrez gainera, hiru erantzuten duen herria da”, dira urtaroen araberako laguntzaile dituzte esan zuen ikastolako ekintzak bideratzeko. jantokian lanean eta lehendakariak. Neguko kirolak egiten integrazio proiektuan “Gurasoen kantu talde dituzte neguan edo uraren sartuta daudenez, badute bat ere badugu hilean ingurukoak udan. Nik hezitzaile bat ere. behin larunbatez biltzen kanpotik ikusten dut, baina Udalarekin betidanik dena. Aurten landu iaz ikasturtea bukatu izan dituzte harreman onak. dituzten kantuen emanaldia Garbitasuna eta beste zenean bideo bat grabatu zenbait lan bere gain egin zuten Ikastolako genuen gurasoekin eta hartzen ditu. Bestan. Tartean baziren beren haurra ezagutzeko trikitixa edo gaita jotzen Sarako ikastolatik modurik zuzenena izan zela Lehen Maila eginda zutenak ere. Euskara esaten zuten, taldean nola ateratzen diren ikasle ia ikasten ari diren guraso moldatzen zen ikusten guztiak Ziburuko kolegiora taldeak ere baditugu baitzuten. Haurrarentzat joaten dira. Goizeko 7etan ere oso aberasgarria da hartzen dute autobusa, bere gurasoak bidean leku askotan geratu ikastolarentzat lanean behar duelako.• ikustea eta baita ikastolatik euskaraz jolas egin “Sara herri euskalduna da, baina gaur ikastolako guraso diren daitekeela ikustea ere”, esan zuen Marijok. belaunaldiak euskara galdu egin zuen neurri handi batean, Ekintza horietako asko eta eurei gertatu zitzaiena beren haurrei gerta ez dakien herrian, jendearen aitzinean bidaltzen dituzte ikastolara. Gure gurasoek oso argi dute, gauzatzen dira eta hori

beren umeek euskara ikastekotan ikastolan ikasiko dutela”.

PADRES QUE NO DESCANSAN La tranquilidad que se respira en las aulas y zonas de recreo de la ikastola de Sara no está en contradicción con el dinamismo de que hacen gala los padres, que están desarrollando el programa Gozatuz de actividades al aire libre en euskara, un grupo de canto y otro de aprendizaje del euskara. Es una ikastola con una matriculación al alza, lo que ha obligado al ayuntamiento de la localidad a remodelar el edificio aprovechando el verano. La directora Marijo Berrouet y la presidenta Kattin Bergara nos han relatado pormenores del desarrollo de la ikastola.

Ikastola193

21


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:33 Página 22

KIROLDEGI BAT ERAIKIKO DU ARGIA IKASTOLAK DBH edukitzeko ezinbesteko baldintza zuten

JOXI SANGÜESA, SUSANA SUAREZ ETA ANIKA LUJAN, ALEGIA, IKASTOLAKO KUDEATZAILE ADMINISTRATIBOA, LEHENDAKARIA ETA ZUZENDARIA, ENJOY ENGLISH IKASTAROAN PARTE HARTUTAKO HAINBAT IKASLEAREKIN ARGAZKIAN.

nafarroa:

Nafarroako jotagatik, Bardeetako parkeagatik eta bertako barazkiengatik ezagutzen dugu Erribera, baina euskaltzaleontzat badago erakunde bat eskualde horren lekuko bihurtu dena: Argia ikastola. Orain hamar mende pasa galdu zen euskara eskualdean eta berreskuratzen ari dira. Ikasturte honetan egingo duten kiroldegiaz eta beste hainbeste kontuz mintzatu zitzaizkigun. BH behin betiko legeztatu ahal izateko kirol instalazio propioak behar ditu ikastetxe batek Nafarroan. “Kiroldegia egiteko pausoak ematen ari ginela frogatzeko agiri berri batekin joan gatzaizkie urtero: batean lurrak erosi genituela frogatzen genuen eta hurrengoan proiektua

D

22

Ikastola193 · iraila 2011

prest genuela esanez. DBH irekitzeko behin behineko baimena lortu izan dugu horrela. Baina ikasturte honetan eraikina jaso behar dugu”, hasi zen Joxi Sangüesa, ikastolako kudeatzaile administratiboa. Fontellaseko Udalarekin hitzarmena egin eta DBHko ikasleak oinez

joaten ziren herriko instalazioetara, baina legeak horretara behartzen dituenez, ez dute erronka handi horri aurre egitea beste biderik izan. “Ikastola txikia gara eta arazoak izan ditugu finantziazioa eskuratzeko, baina arazoak gainditzear daude eta ikasturte

honetan hasi eta bukatu nahi genuke obra. Laurehun eta laurogei metro koadroko gimnasio estali bat eskatzen digu legeak bere aldagela eta guzti. Arauek eskatzen duten bost metro inguruko altuera baino gehiago emango diogu eraikinari, egunen batean premian

aurkituz gero, hor 400 metro koadroko bigarren solairu bat atera ahal izateko. Kanpoan kiroletako pistak egin behar ditugu legeak hala eskatzen duelako eta, pista horiek eta gimnasioaren horma frontis bezala baliatuz, frontoi bat ere eraikiko dugu, etorkizunean


Erriberako ikastola bakarra

estaltzeko asmoarekin. Proiektuaren aurrekontua 800.000 eurokoa da”, erantsi zuen Susana Suarez ikastolako lehendakariak. Aurrekontu horri erantzun ahal izateko fitsik ez du ematen Gobernuak. “Gimnasioan berogailuak jarri behar ditugunez, ikastolako galdarak aldatuko ditugu eta gasoliotik biomasara pasatzeko aprobetxatuko dugu. Inbertsio handia da gu bezalako ikastola txiki batentzat, baina etekin handia aterako diogu, gauza askotarako erabiliko baitugu eraikina. Gurasoen batzarrak ere bertan egin daitezke eta baita ikastolako bazkari eta

ekitaldiak ere, hots, erabilera aunitzeko gunea izatea nahi dugu. Eguraldi txarrarekin jolastoki gisa ere erabiliko da, noski”, gogoratu zuen Joxi Sangüesak. “2013ko Nafarroa Oinez antolatuko dugu eta hori izango da aurrekontuari erantzuteko diru-iturri nagusienetako bat”, esan zuen Susanak.•

SUSANA SUAREZ LEHENDAKARIAK IKASTOLAKO PROIEKTUEN BERRI EMAN ZUEN.

BEHARRA ETA ILUSIOAK ERAGINDA, 2013KO NAFARROA OINEZ ANTOLATZEKO PREST DIRA ARGIA IKASTOLAN.

iks193 eusk-G 2011-09-02 11:33 Página 23

“Kanpoan kiroletako pistak egin behar ditugu legeak hala eskatzen duelako eta, pista horiek eta gimnasioaren horma frontis bezala baliatuz, frontoi bat ere eraikiko dugu, etorkizunean estaltzeko asmoarekin”.

Anika Lujan, Argia Ikastolako zuzendaria, Tuterakoa da. Irakasle ikasketak egiten ari zela hasi zen euskara ikasten. AEK, Tuterak o hizkuntza eskola eta Lazkaoko barnetegitik pasatu zen. Zangozako ikastol an hasi zen lanean eta hamaika urte daramatza Argian. “Ez dut izugarrizko meriturik, nik ez dut euskara ikasten sufritu”, aitortu zuen. Hirugarren ikastur tea du zuzendari karguan. Ikastolan beste hiru irakasle dituzte Tuterak oak eta beste bi ikasle ohi dabiltza ordezkapenak egiten. Argia ikastolak 230 ikasle ditu. Gehienak Tuterakoak dira, baina badira Villafranca, Cadreita, Castejon, Arketas, Cintruenigo, Kaskante, Kortes eta beste hainbat herrita koak ere. “Ikastolak lau autobus linea ditu ezinbestean ikasleak garraiatzeko”, gogoratu zuen. Hemezortzi hilabeterekin hartzen dituzte haurrak eta DBH eginda ateratzen dira. “Ofizialki euskaraz B2 maila dutela ateratzen dira gure ikasleak ikastolatik. Hizkuntza eskolako programa baten barruan gaude eta gehienek pasatzen eta gainditzen dituzte euskarazko eta ingelesezko frogak. Euskara maila txukuna lortzen dute, baina zailtasun izugarriak ditugu gelatik kanpoko erabileran. Ahozkotasuna lantzeko tailerrak ditugu eta ikasturtean zehar asteroko saioa egiten dute. Baina gaztelerarako joerak oso indartsua izaten jarraitzen du”, esan zuen Anikak. Irakasle guztiak inplikatzen dira ahozkotasuna bultzatzeko proiektu horretan eta jolas orduetan Joko Olinpikoak izenarekin jokoak antolatzen dituzte. “Gurekin daudenean hitz egiten dute euskaraz, baina beren kontura dabiltzanean, ez”, erantsi zuen. Eleanitz proiektuan daude. DBH3-4n Gizarte ingelesez ematen ari dira eta LH5ean murgiltze programa bat garatzen ari dira ingelesez ikasturtearen lehen bi astetan jatorrizko irakasleekin. Erriberakoa izateak ematen dizkio ezauga rri batzuk Argia ikastolari. “Bardeetako Bizikleta Martxan kolaboratzen dugu, noski. Xibak antolatzen du, baina laurehun ikasletik gora etortzen dira bezperan Euskal Herriko ikastoletatik, eta Tuterako bisita, gaua pasatzeko lekua eta afari-gosaria guk antolatzen dizkiegu. Maiatzaren hasieran izaten da martxa”, gogoratu zuen Anika Lujanek. Ikastola mailako proiektu bat lantzen dute urtero. Iazko ikasturtekoa kontsumoari buruzkoa izan zen. “Azken ikasturtean Aurrekontua Zero izenarekin dirurik gastatu gabe ikastolan hobeku ntzak egiteko egitasmoak aurkeztu eta garatu zituzten ikasle taldeek irakasle eta gurasoen laguntzarekin. HHn, esate baterako, erraldoi eta buruhandien konpar tsa bat egin zuten etxetik ekarritako gauzekin. Askotan gutxietsi egiten dugu adin horretako haurrek duten lanerako gaitasuna. Urtero Aitona-amonen Eguna ospatz en dugu ikastolan eta egun horretan egin zuten konpartsaren aurkezpena dantza eta guzti. Ez ditugu gurasoak gonbidatzen, aitona-amonak baizik. Autobu sak jartzen zaizkie hona etortzeko. Jaialdi bat eskaintzen diegu eta merienda ondoren. Gurasoek prestatutako patata tortillak eta bizkotxoak jartzen dizkiegu eta dena desagertzen da hemen. Sekulako arrakasta izaten du egun horrek. Aurrekontua Zero proiektuarekin jarraituz, LHn Liburuaren Eguna antolatu zuten eta Orientazio Departamenduan HHkoen koltxonetak gordetz eko armairu bat egin zuten. DBHko talde batek, bestalde, Bizikleta Martxa rako kanta konposatu zuen. Tuterako Gizarte Etxe batean material birzikla tuekin Erriberako festei buruz egindako lanen erakusketa bat antolatu zuten eta guk gure konpartsaz gainera, zezenak eta beste hainbat osagarri eman genitue n”, jarraitu zuen ikastolako zuzendariak.•

ARGIA IKASTOLA ASEGURA LA APERTURA DEFINITIVA DE SECUNDARIA

ARGIA IKASTOLA ASSURE L’OUVERTURE DU SECONDAIRE

Argia Ikastola lleva años impartiendo la Secundaria con un permiso con carácter excepcional y transitorio, puesto que por ley cada centro debe de dotarse de unas determinadas instalaciones deportivas cubiertas. La ikastola de la Erribera afrontará este mismo curso la construcción del gimnasio cubierto junto con unas pistas deportivas. Darán al gimnasio de

Depuis plusieurs années l’ikastola Argia dispense les cours du Secondaire grâce à une autorisation spéciale, la loi stipulant que tout centre doit se doter d’installations sportives couvertes. L’ikastola d’Erribera construira cette année un gymnase couvert et des pistes d’athlétisme. Le gymnase aura une hauteur supérieure à celle imposée par la

una mayor altura que la exigida por la ley, para poder disponer de la posibilidad de un doble piso en un futuro, y utilizarán una de las paredes de la instalación para construir un frontón. El presupuesto alcanza los 800.000 euros, una cifra elevada para una ikastola con 230 alumnos, pero tienen en el horizonte del 2013 la celebración de un nuevo Nafarroa Oinez.

loi dans la perspective d’aménager un étage à l’avenir. Un mur du bâtiment servira de fronton. Le projet coûte 800.000 euros, un chiffre élevé pour une ikastola de 230 élèves. Mais l’organisation du Nafarroa Oinez 2013 permettra de récolter des fonds.

Ikastola193

23


iks193 eusk-G 2011-09-02 11:33 Pรกgina 24


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.