"Ikastola" aldizkaria: 198. zenb. - apirila

Page 1

www.ikastola.net

d

GEHIAGO DA BATZEN GAITUENA

APIRILA 2012

GERTU inprimategia. O単ati. Tel.: 943 78 33 09

198 INPRIMATZAILEA:

Txema Garzia Urbina

DISEINUA ETA MAKETAZIOA:

Imanol Artola

EUSKARA ZUZENTZAILEA:

Joxean Agirre eta Eva Domingo

ERREDAKZIOA:

IKASTOLA ALDIZKARIA

iks www.ikastola.net

K DIITI UR AP TIK RD N LLA PU AN RR RIIA ER BE AB DA UD U ERA LD RA. ZA DE AT AL TZ ME EA

arras Lapurdi eta Meatzaldea, bi geografia ek, ikastolen ezberdin bisita ditzakete euskaltzale otan: jaiak aitzakiatzat hartuta, datozen aste n ara pag Tra Senpere maiatzaren 13an eta Herri ltan bue n ekainaren 3an. Senpereko lakuare nbat hai te bes Urratsen 29. edizioa egingo da, eta ere izango ekitaldiren artean aurten maskarada stolen jai Ika o kaik dute bertaratzen direnek. Biz atuko osp nen nagusiaren 34. edizioa Trapagara era ko ikin da. Bigarren lerroari jarraipena emate berria behar dute. HERRI URRATSEKO KAMISETEKIN AGERTZEN DIRA TRAPAGARANEKO IKASLEAK ERE. BI JAIAK LOTU NAHI IZAN DIRA IRUDI BEREAN: UDABERRIKO BI LEHEN FESTARAKO BATERAKO DEIALDIA EGINEZ.

Zuri単e Mendizabal aldizkaria@ehi.ikastola.net

KOORDINATZAILEA:

EDITATZAILEA:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK Ikastolen Etxea, Errotazar bidea, 124 20018 DONOSTIA Tel.: 606 33 41 45

IKASTOLEN JAIAK 4-HERRI URRATS SENPEREN, MAIATZAREN 13AN 6-IBILBIDEA TRAPAGARANEN, EKAINAREN 3AN 8 ELKARRIZKETA ENPRESARIEREKIN SOLASEAN: KRISI GARAIAN ERE ABANTAILAK DITU LANBIDE HEZIKETAK 12 IKUSTEKOA DA LEZOKO IKASTOLA BERRIA 14 ERREPORTAJEA XIX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK 16-FEDERICO MAYOR ZARAGOZA, 18-JONAN FERNANDEZ, 19-JON MIRENA LANDA, 20-JUAN CARLOS TORREGO. ARGAZKITAN, 21-JARDUNALDIEN AMAIERAKO KONPROMISOAK

3

Ikastola198

iparraldea:

“Horregatik uste dut eskerrik beroenak eman behar dizkiegula aurrekoei, denei,

SENPEREKO LAKUA; HERRI URRATSEKO BULEGOAREKIN LANEAN DIHARDUN TALDE HANDIA; KANBOKO ERAIKUNTZAKO OBRA BERRIA JADA MARTXAN.

egindako guztiagatik; eta bereziki Zuzuri, egin duen lanagatik”.

URTENGO KANTA EGIN DUEN “LA TROBA KUNG FU” TALDE KATALANAK, Zaramak, Su ta Gar-ek, Obrint Pas-ek, Anje Duhaldek eta beste hainbat taldek girotuko dute maiatzaren 13an Senperen egingo den Herri Urrats. Hala ere, aurtengo egitarauan bada, Hegoaldetik doazenentzat batez ere, ikuskizun berezi bat: maskarada. Gamere-Zihigako gazteak ziren aurtengo maskarada egitekoak, baina heriotza bat tarteko datorren urterako utzi zituzten emanaldiak. Hori horrela izanik, Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkarteak hartu zuen bere gain hutsune hori betetzeko ardura. Herriz herri ibili dira apirilean, eta Herri Urratsen izango dira azken emanaldia egiten. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien elkartea (XIIO) 2010ean sortu zen eta urte horretan bertan “Olaz ola ikas” ikusgarria eman zuten Mauleko Jai-Alaian. “Apirileko lau igandetan eta maiatzeko lehen igandean eman behar zuten maskarada Zuberoako beste hainbat herritan. Hori jakin genuelarik, harremanetan jarri ginen elkartearekin, ea

Maskarada egingo da Herri Urratsen maiatzaren bigarren igandean

ZIKIROA DA HERRI URRATSEKO IKUSKIZUN GOXOA, GOIZ PARTETIK HASITA. ORDIZIAKO JAKINTZA ETA LAZKAOKO IKASTOLETAKO GURASO ETA IRAKASLEEKIN OSATUTAKO KOADRILA EDERRA DA LAGUNTZERA JOATEN DEN TALDEA. BEHEKO ARGAZKIAN: PATXI ETXEBARNE ETA ALAIN BOSCQ.

A

Herri Urratsera etorriko ziren galdetu genien, eta berehala animatu ziren. Maskara ezagutzen ez duten Hegoaldeko askorentzat aukera polita izan daiteke”, esan zuen komunikazio arduradunak. Ziburuko kolegioko ikasleak, berriz, batukada prestatzen ari dira Herri Urratsen emateko. “LA TROBA KUNG FU” Aurten lehen aldiz euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko abestia: “La troba kung fu” talde katalanak, alegia. “Baionako Musikaren Festara etorri ziren eta Zuzu Zudairek egin zuen harremana. Taldean bada lapurtar bat Astigarragan eta Bartzelonan bizi dena: Kristian Amorena. Horrez gainera, bada katalan bat ere, Carles Belda, boladaka Zugarramurdin bizi dena eta euskara ikasi duena. Beraz, Euskal Herriarekin lotura estua duen taldea da, eta hemen izango dira Herri Urrats egunean”, jarraitu zuen Alain Boscq-ek. Urtero herrialde jakin bat gonbidatu ohi du Herri Urratsek. Orain bi urte katalanak izan ziren eta iaz bretoiak. Aurten okzitaniarrak izango dira Senperera etorriko direnak.

“Hiru agertoki nagusietan Okzitaniako musika taldeek joko dute, eta okzitanieraz erakusten duten calandreta deitu eskolei buruzko erakusketa txiki bat ere antolatu nahi dugu”, gogoratu zuen Alainek. Dantzari dagokionean, afrikar dantzek izan dezakete aurten protagonismo apur bat, Uztaritzeko Aska taldea izango baita bertan. Kukai taldeko gazteak ere etorriko dira, eta hip hop talderen bat izango da tartean. Herri Urrats kantuz ere antolatuko da. Haurren txokoa erabat doan izango da eta Irrien Lagunek karpa handi bat hartuko dute berentzat, Eroskiren laguntzarekin. Jateko Zugarramurdikoak etorriko dira zikiroarekin urtero bezala, sagardotegiko bazkaria ekarriko du Zapiainek, paella egingo dute Sarako ikastolakoek eta talogileak izango dira. Agintari eta gonbidatuei ematen zaien aperitifa Anton Amilibia sukaldariak prestatuko du aurten ere, eta berak prestatuko du halaber astelehenean lakua garbitzen arituko diren guraso taldeentzako bazkaria ere.

AURPEGI BERRIAK BULEGOAN Patxi Etxebarne da Herri Urratsen bulegoko lehendakari berria, eta Zuzu Zudairek azken hamaika urtean izan duen kargua hartuko du. Patxi zortzi urtez izan da diruzaina, eta bi lanak egingo ditu aurrerantzean. “Bulegoko kargu erdiak berritu dira eta laguntzarekin ari gara ikasten. Horregatik uste dut eskerrik beroenak eman behar dizkiegula aurrekoei, denei, egindako guztiagatik; eta bereziki Zuzuri, egin duen lanagatik. Kontuan izan behar da lehen eta bigarren urteetan izan ezik,

beste guztietan aritu dela hemen lanean. Herri Urratsek gaur duen diseinuko gauza asko berak asmatuak dira”, esan zuen Patxik. Aurtengo irabaziak Kanboko Xalbador kolegioa berritu eta Ene Pentzea etxean Seaskaren bulego nagusiak ezartzeko izango dira. Hain zuzen ere, kolegio hori zabaltzeko antolatu zen orain 29 urte lehen edizioa. Ene Pentzean dagoeneko lanak egiten ari dira, eta Euskal Herriko Ikastolak kooperatibaren zerbitzu batzuk, areto handi bat eta irakasleen prestakuntza gelak ere zabalduko dituzte.•

Seaskako bulegoak Kanbora ekarri eta Xalbador ikastegi berria egingo dira irabaziekin

4

Ikastola198 · apirila 2012

Ikastola198

5

bizkaia:

handia izango du. Bilbotik trena sartuko da herrira, eta Ezkerraldetik etortzeko bidegorria du jendeak, ordu erdiko bidea eginez. Herriaren sarreran familia giroko gunea izango da: Eusko Label, umeentzako puzgarriak, eta euskal musikarentzako agertokiak zein berbena giroa izango dira bertan. “Ikastola izango da antolatzaileentzat zentroa eta eguneko bihotza ere, bertan izango baitira goizeko hasiera ekitaldia, bazkari herrikoia eta arratsaldean antolatuko den Dantza Plaza ekitaldia; herriko dantza taldeak jendeari dantzak erakusteko antolatutako jarduera, hain

Bilbo Handiaren ikusmirak ditu Ibilbideak Trapagarango Itxaropenak bigarren lerroa ezartzeko eranskin berria jasoko du

Meatzarien lanak eta bizimoduak markatutako eskualdea da Meatzaldea, eta iragan hori paisaian bertan ikus daiteke oraindik. Maiatzaren azken igandean egin ordez, ekainaren 3an egingo da aurten Ibilaldia Trapagaranen, eta prestatu duten ibilbideak Meatzaldea ezagutu eta gune batetik Bilbo Handiaren ikusmiraz gozatzeko aukera eskainiko du. ATORREN URTEAN BETEKO DITU ITXAROPENA IKASTOLAK 40 URTE. 80ko hamarkadan bi lerroko ikastola sendoa zen, Eskola Publikoaren legeak kolokan jarri zuen arte. “Duela zazpi urte hasi ginen egoerari buelta ematen, eta bi lerroak zabaltzeko adina ikasle lortu genuen. Azken bi urteotan 50 umeko matrikulak izan ditugu, eta

D

6

Ikastola198 · apirila 2012

dagoeneko LH2ra arte luzatu dira bi lerroak. Sei urtetan 350 ikasle izatetik 500 izatera igaro gara. Bi lerroak goraino iristean 700 ikasleko ikastola izango gara. Ibilaldia, hain zuzen, horretarako da, falta diren gelak eta zerbitzuak kokatzeko eraikin berria egiteko”, esan zigun Jose Mari Andres Itxaropena Ikastolako zuzendari eta Ibilaldiko aurtengo koordinatzaileak. Itxaropena

Meatzaldeko ikastola bakarra da, eta gaur dituen 525 ikasle horietatik 151 kanpokoak dira. Meatzaldea Gallartan hasi eta Zorrotzara bitarteko herriek osatzen dute. Trapagaran bera oso zabala da, zazpi auzo ditu (Ugarte, Zaballa, San Gabriel, Galindo eta mendi aldera La Arboleda, Larraineta eta Galindo) eta autobus zerbitzuak erabiltzen dituzte. Susana Molledo, zirkuitu

JOSE MARI ANDRES, ITXAROPENA IKASTOLAKO ZUZENDARIA DBHKO IKASLEEKIN BATERA AZKEN URTEOTAN ERAIKITAKO ERAIKUNTZAN. AXULAR KALEAN ZABALIK DAGO IBILALDIKO DENDA. IBILALDIKO TALDE IRAUNKORREKO ZENBAIT KIDE ARGAZKIAN: JON FERNANDEZ, TERE MENDEZ, EDURNE HERNANDEZ, MONIKA PEREZ IKASTOLAKO LEHENDAKARIA, AZUCENA DIEZ ETA AITOR IGLESIAS.

d

batzordeko kidea, Ugartekoa da. “Max Centerren ondoan dagoen baserri txiki batean jaio nintzen. Inguru hori erabat aldatu da. Gurasoekin batera 92 urteko bi izeko bizi dira baserrian eta galduta ibiltzen dira ateratzen diren bakoitzean”, esan zuen. Bera euskaldun berria da. Eskualdeak jatorri askotako langileak hartu zituen orain mende bat pasa, eta euskararen presentzia izugarri urria da.

BILBO HANDIARI BEGIRA Aurtengo Ibilaldiak bidelagun berezia du berarekin: Ibiltxo. Bere esaziontziarekin ikastolako patioan lurreratu zenez geroztik, lanean jardun izan du ikastola eta euskararen alde. Beraren eskutik zortzi kilometro pasa eta lau gune nagusi izango dituen ibilbidea ezagutuko dugu. Auto aparkalekuak La Naval, Labe Garaiak eta Balco Wilco bezalako enpresa zaharren inguruetan ezarriko dira. Aurten trenak garrantzi

zuen, Ibilaldi egunerako espreski antolatutako dantza plaza”, esan zuen Gari Meabe-k, Ibilaldia Elkarteko koordinatzaileak. Ortuellako Paduretan deituriko eremu paregabean ere izango dira guneak. “Berdegune erraldoi horretan Ibilaldia kanta lehiaketako finalista eta irabazleekin batera, beste hainbat talderen musikaz gozatzeko aukera izango dugu. Gogoratu Ibilaldiko kanta aukeratzeko 25 taldek hartu zutela parte, eta sarean botoa emanez erabaki zela irabazlea, Leioako Basaki taldea, alegia. Kantaren hitzak Itxaropenako ikasle ohia den Jon Barrocalenak

dira”, erantsi zuen Eider Andres-ek, kultura batzordeko kideak. “Eremu horretatik, eta ibilbide berdeari jarraiki (inoiz Galdamesetik Erretuertora meatzetako trena joan zen bidetik), Durañonara iritsiko da ibilbidea. Inguru horretatik ikusmira izugarriak daude, Bilbo Handia osorik ikusteko modukoak. Balmasedako ‘putxera’ famatuetan egindako babarrunak eskainiko dira bazkaritarako, Irrien Lagunak izango dira umeen gozamenerako, eta besteren artean, Izenadubatik etorritako pertsonaia mitologikoak izango dira aurtengo jaian”, jarraitu zuen Gari Meabek. 2012ko Ibilaldiak komunikazio bide berriei keinu egin nahi die, eta Internet eta sare sozialak dituzte horretarako tresna. Aurtengo Ibilaldiko informazio guztia eta azken orduko albiste, argazki zein bestelakoak Facebook, Twitter, Tuenti eta Flicker-en bidez jaso daitezke, besteak beste. Antolatzaileek gonbite berezia egiten diete Euskal Herriko bazter guztietan interneten dabiltzatenei, “IBIPUNTUZERO” edo “ibilaldiatrapagaran” sare sozialetan bilatu eta Ibilaldiaz apur bat gehiago jakin dezaten. Are gehiago, aurten Bizkaiko Ikastolen jaiak eguerdian antolatuko duen omenaldian euskara eta Teknologia berriak goraipatuko ditu. 1997az geroztik abian jarri zen Omenaldiak, arlo zehatz batek euskararekin izan duen lotura txalotzen du.•

“Bilbotik trena sartuko da herrira, eta Ezkerraldetik etortzeko bidegorria du jendeak, ordu erdiko bidea eginez”.

IKASTOLEN JAIAK UNA EDICIÓN CON MASKARADA Entre los atractivos que tendrá la edición del Herri Urrats está la puesta en escena de la maskarada por parte de los ex alumnos de las ikastolas de Zuberoa. Tampoco los alumnos del colegio de Ziburu han querido quedar atrás y han organizado una batucada. Habrá dos grupos de música catalanes (entre ellos “La troba kung fu”, que ha grabado la canción), tres de Occitania y una representación de los grupos vascos. La recaudación servirá para sufragar una pequeña parte del presupuesto de las obras del nuevo colegio Xalbador y de las oficinas de Seaska, en Ene Pentzea. CON VISTAS AL GRAN BILBAO El circuito diseñado para el Ibilaldia de este año por la ikastola Itxaropena recorre las vaguadas entre Trapagaran y Ortuella y sube hacia la zona de minas, donde instalarán el área número cuatro. Desde ese punto se tienen unas panorámicas espectaculares sobre el Gran Bilbao. Con la recaudación, la financiarán las aulas necesarias para completar la segunda línea. • MASCARADE À HERRI URRATS Parmi les animations de cette année, à noter la mise en scène d’une mascarade proposée par les anciens élèves des ikastola de Xiberoa. Les élèves du collège Larzabal de Ziburu, quant à eux, organiseront une batukada. Deux groupes de musique catalans (dont “La troba kung fu”, auteur de la chanson de cette année), trois occitans et de nombreux groupes basques se produiront. La recette de Herri Urrats permettra de financer une petite partie des travaux du nouveau collège de Xalbador et des bureaux de Seaska qui se situeront désormais sur le site Ene Pentzea. AVEC VUE SUR LE GRAND BILBAO Le parcours de l’Ibilaldia 2012, organisé par l’ikastola Itxaropena, traversera les talwegs entre Trapagaran et Ortuella et montera vers la zone minière où sera installé le quatrième site de la fête. De cet endroit on jouira d’une vue panoramique spectaculaire sur le Grand Bilbao. L’argent récolté servira à financer le nouveau bâtiment de l’ikastola.

Ikastola198

7

KRISI GARAIAN ERE ABANTAILAK DITU

ELKARRIZKETA

LANBIDE HEZIKETAK

LANBIDE HEZIKETAK BADITU BERE ABANTAILAK KRISI GARAIAN LANPOSTUAK URRI DIRENEAN ERE. Gero eta ikasle gehiago zetorren azken urteetan ikasketa hauetara, garai bateko ospe gabeziak gainditu, genero emantzipazioan aurreratu eta Europako joera nagusiekin bat egiten joan garen neurrian. Joera horrek bere bidea egiten jarraitzen du, nahiz eta ezaguna dugun krisi egoerak jendarte osoan bezala honetan ere eragin.

DONOSTIAKO ONKOLOGIKOAN PRAKTIKAK EGITEN ARI DIREN ZENBAIT IKASLE.

“Praktikarako hobeto prestatuta datoz besteak baino”,

A

-k ez dauka zalantzarik. “Lanbide Heziketatik datozen langileak hartzen ditugu azken urteetan ingeniaritzan ere”. Lagun-Artea Grupoko arduraduna, siderurgiaren alorrean diharduen 185 langileko enpresakoa. Bertako lana fabrikazioa da %40an. Acelor Mital eta Grupo Balboa bezalako enpresentzako tresna siderurgikoak egiten dituzte. Une honetan ez dira lanpostu berriak sortzen ari bere enpresan, baina erretirorako bidean jartzen direnen lekuan, ordezkoak hartzen dituzte. Hogei urte baino gehiago daramatzate Lanbide Heziketan prestatutako gazteak hartzen. “Oso esperientzia ona” daukatela dio. “Gizonezkoak dira gehienak, baina orain mekanikan badaukagu neska gazte bat ere”. Enpresako makina modernoak erabiltzeko “gero eta prestakuntza maila hobea behar dugu Lanbide Heziketan”, azpimarratzen du Amaia Odriozolak ikasketa-alor honen garrantzia nabarmentzeko. Era berean dio malgutasun handiko profesionalak direla LHtik datozenak. “Mekanikan has daitezke eta enpresan bertan prestatuta diseinuan sartu ingeniaritzan aritzeko”.

Prestakuntza honetatik datozen ikasleez gauza bereziren bat nabarmentzeko eskatzen diozunean, “fabrikazioaren ezagutza praktikoa” aipatzen du. Antzerakoa dio Zetabi arkitek-k tura estudioko ere. Duela gutxi hasi ziren praktikak egiteko Lanbide Heziketako ikasleak jasotzen. Oso pozik daude hartutako erabakiarekin. “Unibertsitatetik datozen ikasleek alde praktikoa gutxiago izaten dute landuta”, bere esperientziaren arabera. Eraikuntzako prestakuntza jaso duten ikasleak hartzen dituzte talde honetan. Sektorea krisian dagoenez, ikasleak ere gutxiago etortzen dira orain, “baina gogo handiagoz, prestakuntza handiagoz”, Aitorrek dioenez. Laudoriozko aipamenak ditu Lanbide Heziketako moduluen alde. “Laburragoak dira; behar zehatzetara moldatzeko, osatzeko, guztiz egokiak”. -k dio Lanbide Heziketa barruko praktikarik gabe ez legokeela modurik “oso teknikoak diren espezialitateei erantzuteko”. Donostiako Onkologikoko zuzendari-gerentea da. Duela urte batzuetatik Lanbide Heziketako M

8

Ikastola198 · apirila 2012

Ikastola198

9

LANBIDE LANBIDE HEZIK E

DAVID OLMOS ZYLK ENPRESAKO GERENTEA; AMAIA ODRIOZOLA LAGUN ARTEA ENPRESA TALDEAREN ARDURADUNA; XABI ZABALA, UZURI LARRAÑAGA ETA AITOR ZUBIA, ZETABI ARKITEKTURA ESTUDIOKO KIDEAK ETA JON ETXEBERRIA, ONKOLOGIKOKO GERENTEA. BEHEKO ARGAZKIETAN IKASTOLETAKO LANBIDE HEZIKETAKO HAINBAT IKASLE: DISEINUA, KIMIKA, TAFYD, ELEKTRONIKA, ERAIKUNTZA ETA ONKOLOGIKOA.

TA

M

“HONELAKO UNEAK APROPOSAK DIRA LANBIDE HEZIKETAK ESKAINTZEN DITUEN MODULU LABURRAK, PRAKTIKAN ONDO TREBATZEN DUTENAK, EGITEKO”. UNIBERTSITATEA ETA LANBIDE HEZIKETAREN ARTEKO ALDE BATERAKO ZEIN BESTERAKO ETENGABEKO JOANETORRIA IZAN OHI DA. EUSKAL HERRIAN ERE, URRATS NABARMENAK EMATEN ARI DIRA.

10

Ikastola198 · apirila 2012

ikasleak hartzen dituzte praktikak egiteko. Iaz Confebaskek saria eman zion Onkologikoari, hain zuzen ere Lanbide Heziketari egiten dion ekarpenagatik. Hemen ikasleek erradioterapia, azeleragailu lineala, erradiologia, farmazia eta antzerako praktikak egiten dituzte, onkologiari lotutakoak guztiak. Ez daude damututa hartutako ildoarekin. Ikasturteko, 30-40 ikasle inguru hartzen dituzte. “Lehen ez zegoen modurik oso espezializatuak ziren lanetarako profesional prestatuak izateko”, berak dioenez. “Hementxe bertan ahal zen bezala, norbaiten alboan jarrita egokitzen genituen”. Alde praktikoa nabarmentzen du honek ere, bereziki gaixoekiko harremanean. “Gazte-gazteak dira, makinetan ibiltzeko oso prestatuta datoz, eta hemen gaixoekin harreman zuzenak izaten ikasten dute”. Krisia aipatuta, aurrekontuen murrizketak aitortzen ditu, baina jarraian dakar mintzaldira populazio gero eta zaharragoak datozela, osasun arreta gero eta handiagoa eskatzen dutenak. -en enpresak ez dauka zer ikusirik aurreko hirurekin. Informatikako enpresa bateko gerentea da; Zylk dauka izena, eta Software libreko IKTetan aritzen dira. Atari korporatiboak, dokumentuen gestioa, negoziorako

inteligentzia, nortasun kolektiboa eta sinadura digitalen arloak lantzen dituzte. Hamabost langile dira, eta praktikak egiteko hartzen dituzte ikasleak. Ikasle horiek perfil desberdinak dituzte, unibertsitatetik datozenak zein Lanbide Heziketatik datozenak baitira. Azken hauek “polibalenteagoak dira, irekiagoak, harrera hobea egiten diete arlo desberdinei”, Daviden esanetan. “Nire bazkideak eta ni zientzien arlotik gatoz, eta ez gara ondo konpontzen informatikoekin, haien ingenieriprozedurekin. Mentalitate abstraktuagoa daukate. Lanbide Heziketako ikasleak, ordea, gertuago daude gure mentalitatetik”. Horrela dio. Krisiak ez die eragin ezkorrik sortu. “Hazten ari den enpresa gara eta aukera zabalagoa daukagu hautatzeko. Lehen jende gutxi zegoen arlo honetan ezagutza zeukana, eta horietatik asko Madrilera-eta joaten ziren. Orain hemen aukeran ditugu”, Daviden esanetan. Lanbide Heziketaren garrantzia eta gorakadaren arrastoa dira enpresa-arduradun hauen iritziak. Une zailean egindakoak dira, krisi garai betean; lanpostuak urritzen eta lan baldintzak gaiztotzen ari diren boladan. Denentzat zailak diren garaietan Lanbide Heziketatik etortzen diren ikasleek ere zailtasunak izaten

dituzte lan merkatuan lekua aurkitzeko. “Honelako uneak aproposak dira Lanbide Heziketak eskaintzen dituen modulu laburrak, praktikan ondo trebatzen dutenak, egiteko”, diote kontsultatu ditugun arestiko arduradunek. Praktikan trebatua egotea beti abantaila da gabezia horrekin datorrenaren parean. “Beti errazago aurkitzen dute lana”, zuzendarion esanotan. Berez aurrerapen handia eginda zegoen heziketa alor honetan. Hainbat hamarkadatan, eta gaur egun ere bai, indarrean izan dira Lanbide Heziketa unibertsitaterako gaitasun falta duten ikasleentzako dela baieztatzen duten pentsamoldeak. Ikasketen ospe soziala zegoen jokoan. Europan, ordea, badira derrigorrezko ikasketa eta batxilerra amaitu ondoren ikasleen gehiengoak Lanbide Heziketara jotzen duen estatuak. Hauetatik asko maila horretan geratzen dira, baina beste askok, ibilbide profesionaleko urte batzuk egin ondoren Unibertsitateko bidea hartzen zuten. Unibertsitatea eta Lanbide Heziketaren arteko alde baterako zein besterako

etengabeko joan-etorria izan ohi da. Euskal Herrian ere, oraindik Europako kopuru nagusietara iritsi ez bagara ere, urrats nabarmenak ematen ari dira. Emakumeen presentzia zen Lanbide Heziketan gainditu gabeko beste alorretako bat. Hori ere den-

borarekin ari da zuzentzen. Azken urteotan gaiari buruz aldizkari honetan bertan argitaratutako erreportajeetan ikusi izan ditugu neskak mekanikan, elektrizitatean, neumatikan, eraikuntzan eta abarretan, hala nola, orain arte gizonezkoei soilik zuzenduta ziruditen alorretan. Tabu bat gutxiago. Onkologikoko zuzendariak dio lehen emakumeak

soilik ikusten ziren espezialitateetan orain gizonezkoak ere ari direla, gero eta gehiago gainera; generoen arteko lan banaketa tradizionala ere urtzen ari dela, alegia. Lanbide Heziketa hoberako bidea ari da egiten, eta krisi garaian ere baditu beste ikasketa-ibilbideek ez dauzkaten abantailak, enpresa desberdinetako arduradunen iritziz.•

LA FP JUEGA CON VENTAJA TAMBIÉN EN SITUACIONES DE CRISIS COMO LA ACTUAL

FORMATION PROFESSIONNELLE ET CRISE ÉCONOMIQUE

Gerentes y directivos de empresas y organismos de distinta naturaleza que contratan o admiten para prácticas alumnado procedente de la Formación Profesional (FP) coinciden en resaltar las ventajas de este itinerario formativo. Han manifestado sus opiniones Amaia Odriozola, directora gerente de LagunArtea Grupo Industrial, ubicada en Zumaia; Jon Etxeberria, director

Directeurs d’entreprises et de différents organismes embauchant ou accueillant des élèves issus de la FP pour des stages soulignent les avantages de cette filière. Amaia Odriozola, responsable coordinatrice de Lagun-Artea Grupo Industrial (Zumaia), Jon Etxeberria, directeur de Onkologikoa (Donostia), Aitor Zubia, de l’étude d’architecture Zetabi (Bergara) et

gerente de Onkologikoa, de Donostia; Aitor Zubia, del estudio de Arquitectura Zetabi, de Bergara; y David Olmos, gerente de la empresa de software informático Zylk, de Erandio. Destacan entre otros aspectos la idoneidad de los módulos formativos para periodos de crisis de empleo, con vistas a promociones futuras, así como la adaptabilidad del alumnado de FP a la evolución en el proceso productivo.

David Olmos, gérant de l’entreprise de logiciels informatiques Zylk (Erandio) ont apporté leur témoignage. Ils ont notamment mis en avant l’adéquation des modules de formation pendant les périodes de crise d’emploi avec les perspectives de promotions futures, de même que l’adaptabilité des élèves à l’évolution du procédé productif.

Ikastola198

11

LEZOKO ERAIKIN BERRIAN PASAIA LEZO LIZEOKO LEHENDAKARIA GOTZON BEREZIARTUA, ETA ELENA MENDIA ZUZENDARIA, AGUSTINA PONTESTAREKIN BATERA.

gipuzkoa:

IKUSTEKOA DA LEZOKO IKASTOLA BERRIA Gabonetako oporren ondoren hasi ziren Lezoko haurrak ikastola berrira joaten. Askok Olentzeroren oparia izango zela pentsatuko zuten, baina gurasoek badakite zenbat kostatu den. asaia-Lezo lizeoa 70eko hamarkadan sortu zen, badiako bost ikastolen bultzadari esker (Trintxerpen ere ikastola zuten), baina, sortzaile horien artean tradiziorik luzeena zuena, Lezo (1930ean ikastola zuen), eraikinik gabe zegoen oraindik. Urtarrilean inauguratu zuten bost solairuko etxe ikusgarria.

P

12

Ikastola198 · apirila 2012

Lezokoarekin, Pasaia-Lezo ikastolak lau hanka dituela esan daiteke, bada. San

Pedron, Donibanen eta Antxon zituen Pasaia-Lezo ikastolak. Antxokoa 2006an inauguratutakoa da. Lezoko haurrek, ordea, Donibanera joan behar izaten zuten autobusean. Haur Hezkuntzan bereziki ezinbestekoa da gertutasuna, eta horri erantzuten dio ikastola berriak. LHko lehen zikloa ere bertan biltzea da ikastolako arduradunen asmoa. Aurrekontua 2.900.000 eurokoa izan da,

baina horietatik zati bat, 300.000 eurokoa, 2010eko Kilometroak jaitik etorri da. Pasaia-Lezo Lizeoak 1.200 ikasle ditu guztira. “Lizeoak leku beharra zuen. Hiru lerrotatik lautara pasatzen ari gara. LH4raino lau ikasgela ditugu. Eraikin nagusia txiki geratzen ari zitzaigun eta bi aukera ikusten genituen: Lizeoa dagoen lekuan eranskina egiten hastea, edo bestela Lezon eraikin berria altxatzea. Horretan geundela Lezoko Udaletik ikastola berria egiteko egokia izan

zitekeen orube bat bazutela esanez etorri zitzaizkigun, eta aukera horren alde jo genuen”, agertu digu Gotzon Bereziartua lehendakariak. Elena Mendia zuzendariak esan digunez, Pasaia-Lezo Lizeoak oso egitura konplexua izanik, ezinbestekoa du zuzendaritza talde sendoa izatea, “badiak elkartu egiten gaituen bezalaxe, banandu egiten baikaitu”. Zikloetako koordinatzaileen eta ikasketaburuen bidez egiten dute neurri batean ikastolen arteko lotura.•

Ikastola198

13

ERREPORTAJEA

XIX. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

ELKARREKIN ERAIKI, EUROPA JAUREGIAN, URTERO LEZ, BARRUKO ESKAILERATAN EGINDAKO ARGAZKIA.

Bizikidetza lantzen hasteko gonbidapena hezkuntzako eragile guztiei

Koldo Tellitu,

14

Ikastola198 路 apirila 2012

Ikastola198

15

XIX. JARDUNALDI PEDAGOGIK

OAK

helburua ere. Historia osoa indarraren erakustaldi bat izan da, erakustaldi odoltsua gainera. Mendeetan herritarrek beren bizia eman behar izan dute agintean zeudenak defenditzeko. Berrogeita hamar kilometro bueltan ikusten zuena zen bere horizontea, hortik kanpo zegoenaz ez zekien ezer. Guztiak mehatxupean sentitzen ziren eta aginteari zioten beldurrari erlijioak ezarritako beldurra erantsi behar zaio. Ez mundu osoan tamalez, baina zati batean egoera aldatu egin da, errebelatzeko gaitasuna eskuratu du jendeak. Gizakiaren gaitasun hori da gure itxaropena. Nazioarteko egoeraren lekuko zuzena izan zara eta zara oraindik ere. Zirriborra al daiteke egoeraren argazki bat? Rooseveltek asmatu zuen ONUren diseinua pikutara joan zen. Zertarako 196 herrialderen iritzia kontutan izan?, zioten aberatsenek. Horrela, G-6 asmatu zuten lehenik eta G-8 gero. Demokraziaren ordez plutokrazia bat ezarri dute. Une honetan 8 herrialde ari dira 188 herrialde gobernatu nahian, eta hori ez da posible. “Bakea nahi baduzu, prestatu gerra” da beren leloa, eta gastu militarrean sekulako dirutzak xahutzen dituzte. Euskal Herrian bakarrik ez, mundu mailan ere etorkizun berri bat asmatu beharra daukagu eta horretarako zenbait auzi garbi izatea komenigarria da: ez da posible segurtasunean dirutza horiek inbertitzen ditugun bitartean milaka

FEDERICO MAYOR ZARAGOZA BAKEAREN KULTURA FUNDAZIOKO LEHENDAKARIA

“Euskal gizarteak beste leku askotakoak baino heldutasun handiagoa du, amets egiten urteak eman dituelako” UNESCO-REN

ZUZENDARI NAGUSIA IZAN ZEN HAMABI URTEZ ETA

BAKEAREN ALDEKO

FUNDAZIOA-

REN ETA HERIOTZA ZIGORRAREN KONTRAKO BATZORDE BATEN BURU DA GEROZTIK. IKASTOLEN

JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK ZABALDU ZITUEN DONOSTIAKO AIETEKO BAKEAREN ETXEAN ETA BIHARAMUNEAN NEW YORKERA ZIHOAN BILTZAR BATERA. MUNDUAN BARRENA DABIL, ETA EZINBESTEAN MUNDU MAILAKO DATUAK ETA IKUSPEGIA EMATEKO JOERA DU GURIAGOAK DIREN KEZKEI BURUZ GALDETUTA ERE. IBILBIDE LUZEA EGIN DUEN GIZONA DA.

BARTZELONAN JAIO ZEN 1934AN. BIOGRANADAKO UNIBERTSITATEKO ERRETORE IZENDATU ZUTEN 68AN. GEROZTIK HEZKUNTZA MINISTRO ERE IZAN ZEN. HITZALDIA EMAN AURRETIK IKASTOLEN ETXEAN IGARO ZUEN GOIZA ETA SEI HEDABIDERI ESKAINI ZIZKIEN ELKARRIZKETAK. KIMIKAN KATEDRADUN,

A

ro berri bat zabaltzen ari da euskal herritarren arteko bizikidetzan. Zein direla uste duzu eman behar ditugun pausoak? Ikastolako jendearen artean halako kezka bat sumatu dut, eta garbi esan beharra daukat beste lurralde askotan ez duten heldutasuna ikusten diodala euskal gizarteari. Tentsio handiko urteak bizi izan dituzue eta orain

16

Ikastola198 · apirila 2012

zabaldu den aro berri honekin egin duzue amets, gero berri bat irudikatzen eman dituzue urteak, eta abantaila hori duzue. Seguru nago ibilbide luzea egiteko gai izango zaretela. Unesco Etxearekin batera antolatu duzue hitzaldia eta hori ere erdugarria iruditzen zait. ONU eta Unesco genozidio, triskantza eta gerra izugarri baten ondoren jaio ziren, etorkizun berri bat eraiki be-

har zela ikusten zutelako. Horixe da zuen egitekoa ere, etorkizun berri bat asmatzea. Eta etorkizun hori irizpide demokratikoetan oinarritu behar da, giza eskubideetan. Genero, etnia, erlijio edo jatorri soziala gorabehera, denok berdinak garela dio Unescok. Hori da abiapuntua, baita eskolarentzat ere. Eskolak edukiak eman behar ditu, baina hori ikasketa da, hori ez da hezkuntza. Hezkuntza harago doa, eta libre eta arduradun izaten erakutsi behar dio ikasleari. Zuk txikitan ikasi zenuen katalana eta gertutik ezagutzen duzu herrialde horretako egoera. Zer esan dezakezu euskararen normalizazioaren alde ikastolek egin duten lanari buruz?

Ni katalana naiz eta Unescoren zuzendari ohia ere bai. Ikuspegi bikoitz horretatik begiratuta hitz egin dezaket eta egiten ari zareten lana txalotzekoa da. Euskararen normalizazioaren eta erabilpenaren aldeko sutsua naiz. Hizkuntza bat kulturari eta humanismoari eraikitako monumentua da, eta euskara ondare garrantzitsua dela diogunean ez da aberastasun bat Euskal Herriarentzat bakarrik, gizateria osoarentzat baizik. Nik oso umetan ikasi nuen ingelesa eta beharrezkoa da hizkuntza hori ere ikastea, baina gure arbasoen hizkuntzak du beti lehentasuna. Horregatik, lehentasuna ingelesari eman behar zaiola esaten dutenean haserretu egiten naiz. Orain berandu da, baina beste hiz-

kuntza batzuk ikasten eman nuen denbora euskara eta arabiera ikasten ez emanaren damua dut. Etorkizuna asmatzeko gaitasunaz mintzatu zara. Nolakoa da geroa asmatzen dakien herritarra? Nolakoa beharko luke geroa asmatzeko gai den ikasleak? Bere kabuz pentsatzeko gai izan behar du, inorekiko mendekotasunak hautsi behar ditu, ezin du dogmarik onartu. Horixe da, Unescoren arabera, heziketaren

FEDERICO MAYOR ZARAGOZA ETA IMANOL IGEREGI DONOSTIAKO HITZALDIAREN HASIERAN. GOIKO ESKUBIKO ARGAZKIAN UNESKO ETXEKO RUPER ORMAZA ETA MIKEL MANCISIDORREKIN.

iks

“EMAKUMEAK ORO HAR HITZA GEHIAGO ERABILTZEN DU INDARRA BAINO, ETA BIZITZAREKIKO LOTURA ESTUAGOAK DITU GIZONEZKOOK BAINO. BERDINTASUNAREN IZENEAN DAGOKIE EMAKUMEEI ERABAKIAK HARTZEN DIREN GUNEETAN PARTE HARTZEA”.

pertsona egunero goseak hitzen egotea. Gu munduaren auzo aberatsean bizi gara, baina bertan bizi garenak ez gara %20ra iristen. Egunero

60.000 lagun hiltzen dira gosez munduan eta egunero 4.000 milioi dolar gastatzen dira segurtasunean. Bestalde, 1.000 milioi lagun bizi dira munduan edateko urik ez dutela. Panorama beltz horren aurrean zer egin? Beste sistema bat asmatu behar dugu, eta horretarako ezinbestekoa da errealitatea ezagutzea, gero ekintzara pasatzeko. Jacques Delors lankide nuela batzorde bat osatu nuen 1992an XXI. mendeko hezkuntza diseinatzeko, eta talde horretako adituek landu beharreko lau konpetentzia nagusi markatu zituzten (ezagutzen, izaten, egiten eta besteekin bizitzen ikasi) eta nik bosgarren bat erantsi behar zitzaiela esan nien, ‘ekimenak bultzatzen ikasi’ formula daitekeena. Ekimenerako ere prestatu behar ditugu ikasleak; ezagutza ondo dago, baina horrekin bakarrik ez da biderik egiten. Trantsizio handi baten atarian gauden sentipena daukat. Orain arteko mendeak gutxi batzuenak izan dira. Gizartearen egitekoa hildakoak jartzea izan da. XXI. mendea hiritarrena izan daiteke. Horretarako ez da aski noizean behin botoa ematea. Eta ni botoaren aldekoa naiz, inor izatekotan, urte asko eman genuelako botorik eman gabe. Baina botoa ema-

tearekin ez da nahikoa. Botoen bidez kontatu egiten gaituzte eta benetako demokrazia gurekin kontatzea da, ez gu kontatzea. Eta gurekin kontatzeko mugitu egin behar dugu. “Isiltzea delitua da” da izeneko liburu bat idatzi nuen eta han garatu nituen ideia hauek. Zure elkarrizketa eta hitzaldietan etengabe aipatzen duzu erabakitzeko guneetan emakumearen partaidetzak izan behar duen garrantzia. 1996an Nelson Mandela eta biok Pretorian hizketan ari ginela aipatu nion mundu mailan erabakiak hartzen diren guneetan emakumeen presentzia %5ekoa bakarrik zela. Berak esan zidan bakearen kultura sendotzeko ezinbestekoa zutela Hegoafrikan proportzio hori %20 ingurura igotzea. Horretan saiatu dira eta gaur uste dut %14raino igo dela. Emakumeak oro har hitza gehiago erabiltzen du indarra baino, eta bizitzarekiko lotura estuagoak ditu gizonezkook baino. Berdintasunaren izenean dagokie emakumeei erabakiak hartzen diren guneetan parte hartzea, baina seguru nago partaidetza hori gehituta, etorkizuna hobea izango dela.•

Ikastola198

17

OAK bide guztien sorburua baizik. Zer esan nahi duen? Gizaki guztioi dagozkigula eskubideak eta erantzukizunak. Beste era batera esateko, sakratuak garela, bizitza bakoitza bakarra eta errepika ezina dela, alegia”. Jonanek hiru printzipio azpimarratu zituen. Etikoa: ezin da ipini inongo kausarik giza duintasunaren, gizakiaren eta bizitzaren gainetik, ezta kausa hori defendatzeko edo gauzatzeko aukeratutako bitartekorik ere. Demokratikoa: ezin da galarazi inongo kausa garatzea eta gauzatzea, baldin eta giza eskubideak errespetatzen eta bide demokratikoak erabiltzen badira, eta behar adinako gehiengoa bereganatzen badu.

JONAN FERNANDEZ.

BAKETIK ELKARTEKO ZUZENDARIA

HOGEI URTE DARAMATZA GATAZKEN KONPONBIDEAREN ARLOAN LANEAN. BADIRA HAMABOST URTE IKASTOLEN ELKARTEAREKIN HARREMANAK DITUELA. 1996AN, ESATE BATERAKO, ELKARREKIN ARGITARATU ZUTEN “ARIAN ARIAN” BAKEGINTZARAKO PROPOSAMENA. BAKETIK FUNDAZIOKO ZUZENDARIA DA GAUR. ELKARBIZITZARAKO HEZKUNTZAN BEHIN ETA BERRIZ ERABILI BEHARREKO LAU ARDATZ (BERAK “LAU PUNTU KARDINALAK” IZENDATU ZITUEN) PROPOSATU ZITUEN HITZALDIAN (GIZAKIOK MUGATUAK GARELA, ESKER ONAREN ZENTZUA, KONTZIENTZIARI ENTZUTEKO OHITURA ETA GIZA DUINTASUNAREN BALIOA BARNERATZEA ETA PARTEKATZEA). KONTZIENTZIAREN INGURUKO GOGOETA BATZUK EGINEZ ABIATU ZUEN HITZALDIA, ETA GIZA DUINTASUNARI BURUZKO BESTE BATZUK EGINEZ BUKATU ZUEN. lkarbizitza zer den esaldi bakar batean laburbildu beharko balitz, Jonan Fernandezen esaldi hau ez legoke gaizki: “gizaki guztioi dagokigun duintasuna errespetatzea eta sustatzea da elkarbizi-

E

tza”, esan zuen. Baina, zer da giza duintasuna? Bere hitzaldiaren epilogo gisa jorratu zuen gaia eta esaldi ederrik utzi zuen entzuleen belarrietan: “giza duintasuna, giza eskubideak bezalaxe, as-

makizun bat da, gizateriak inoiz egin duen asmakizunik ederrena. Baina asmakizuna izanik ere, gizakiaren alderdirik gizatiarrena adierazten du. Giza duintasuna ez da eskubide bat, esku-

18

Ikastola198 · apirila 2012

EHUKO ZUZENBIDE PENALEKO IRAKASLEA

GIZA ESKUBIDEEN HEZKUNTZAK ZUZENEKOA (BIKTIMEN LEKUKOTZAK, INDARKERIA, TORTURA ETA GISAKO GAIAK GELAN JORRATUZ) IZAN BEHAR AL DU EDO ZEHARKAKOA? ZER EGITEKO DU ESKOLAK BAKEGINTZAN? HORIEI ETA GISAKO GALDEREI ERANTZUTEN SAIATU ZEN JON MIRENA LANDA, ETA JARDUNALDIEN GAIAREN MUINERAINO IRITSI ZEN. LEIOAKO ZUZENBIDE FAKULTATEAN IRAKASLEA DA ETA EUSKO JAURLARITZAKO GIZA ESKUBIDEEN ZUZENDARI IZAN ZEN 2005EKO LEGEALDIAN. LAU GAI JORRATU ZITUEN HITZALDIAN: ESKOLAK BAKEGINTZAN DUEN ZEREGINAZ ARITU ZEN HASIERAN, ARLO HONETAN EZAGUTZEN DITUEN NAZIOARTEKO ESTANDARRAK AURKEZTU ZITUEN SEGIDAN, EAEN EMAN DEN BILAKABIDEA DESKRIBATU ZUEN ONDOREN, ETA AURREAN DITUGUN ERRONKAK AIPATU ZITUEN AZKENIK.

EGOERA BERRIA Eta Metodologikoa: elkarrizketaren bidez kudeatu behar dira; eta, adostasunik ez badago, printzipio eta bitarteko demokratikoen arabera jardun. Euskal Herrian zabaldu den egoera berria ere aipatu zuen bidenabar, eta bizikidetza sozialaren mapa berri bat eraiki beharra daukagula gogoratu zuen, “bizikidetza edo berradiskidetze kultura berri baten oinarriak dituen mapa bat”, eta mapa hori eraiki ahal izateko koordenada batzuk markatu zituen: “Iraganari dagokionez, zer gertatu da?, galdetu behar dugu. Orainari dagokionez, zein da lehentasuna? Eta geroari dagokionez, zer egin behar da berriro horrelakorik ez gertatzeko?” adierazi, eta gogoeta hau egin zuen: “Iraganerantz gehiegi makurtzen bagara, ez gara geroa sustatzeko gai izango; geroari bakarrik begiratzen badiogu, zauriak ez dira ondo itxiko; orainaren lehentasunak ahazten baditugu, prozesuak ez du aurrera egingo. Hiru begirada horien arteko oreka behar dugu, beraz”. Hitzaldiaren mamia, hala ere, elkarbizitzarako hezkuntzan behin eta berriz erabili beharreko lau ardatzeko proposamena izan zen eta “gizakion izaera mugatua, esker ona, kontzientzia entzutea eta giza duintasunaren sakoneko esanahia” jorratzen saiatu zen luze eta zabal.•

AHOTS EZBERDINAK MAHAIAREN BUELTAN Aniztasuna gizartea bizirik dagoen seinale bada, ondo bizirik dago euskal gizartea, “Etorkizuneko elkarbizitza” izenburuarekin lehen egunean eratu zen mahaiinguruak gatazkaren irteeraz ikuspegi ezberdinak daudela erakutsi baitzuen. Josu Ugarte (Bakeaz), Paul Rios (Lokarri), Monika Vazquez (Unesco), Maria Ojanguren (Gernika Gogoratuz), Fabian La Espada (Bakearen aldeko Koordinadora) eta Eguzki Urteaga (EHUko Soziologia irakaslea) izan ziren Xabier Oleaga-k gidatu zuen bi orduko saioan parte hartu zutenak. Bi galdera nagusi egin ziren: Euskal gatazkaren auzia nola jorratu gela barruan? Eta, zer ezaugarri beharko lituzke elkarbizitzarako etorkizuneko ereduak? Hauta ditzagun erantzun bakan batzuk. Paul Rios: “Ezin dugu eztabaida politikoa eskolara eraman. Eskolak ezin du erakundeek konpondu ezin dutena konpondu. Memoriaz, biktimez, kontakizunaz adostasunik ez badago, ezin diogu hori eskolari eskatu. Indar politikoek adostasunak lortzen dituzten bitartean eskolak bizikidetzaren aldeko ekarpenak egin ditzake”. • JOSU UGARTE: “Euskal gataz-

JON MIRENA LANDA

karen kontzeptua bera desarmatu behar da: bi eratako biktimak daude eta bi eratako sufrimenduak”. • EGUZKI URTEAGA: “Ni soziologoa naiz. Dimentsio etiko eta normatiboak alde batera utzi behar ditut eta neure buruari galdetu behar diot ea zergatik sortu zen indarkeria politikoa eta ea zergatik iraun duen hainbeste urte”.•

ezkuntzaz hitz egiten dugunean giza eskubideen zuzeneko hezkuntza eta zeharkakoa bereizten ditugu. Gatazka fokuei buruz (torturak, biktimak, mehatxuak...) hitz egitea litzateke zuzenekoa. Nazioarteko estandarrak, ordea, zeharkako hezkuntzaren aldekoak dira eta zuzeneko hezkuntza berreraikitze fasean aholka daiteke bakarrik. Hori da Jon Mirena Landak jardunaldietan eman zuen hitzaldiaren ondorio nagusia, baina beste hainbat iritzi jakingarri ere plazaratu zituen. Bera Eusko Jaurlaritzan Giza Eskubideen zuzendari izan zen 2005eko legealdian eta biktimen lekukotzak eskolara eramatearen aldekoen presioa bizi izan zuen. “Biktimen lekukotasunak eskolara eraman behar diren edo ez eztabaida sutsuak izan genituen, baina eztabaida horiek ez zituzten irakasleek piztu eta bultzatu, politikariek eta hedabideek baizik”, gogoratu zuen, eta gai hauen inguruan gizartean ematen den polarizazioa aipatu zuen. “Gatazkan egon diren gizarteetan terminologiaren erabilerak berak ere sailkatu egiten gaitu, talde bakoitzak berea duelako. Giza Es-

H

BIGARREN EGUNEKO MAHAI-INGURUAN, EZKERRETIK HASITA HURRENEZ-HURREN: EGUZKI, FABIAN, MARIA, XABIER, MONIKA, PAUL ETA JOSU.

iks

kubideen zuzendaritzan sartu nintzenean gauzak errazagoak izango zirela uste nuen, baina berehala ohartu nintzen terrorismoaren kontrako politikaren osagarri bihurtu nahi zutela zuzendaritza hori. Gatazkan dauden gizarteetan polarizazioak jaten du dena. Alde horretatik begiratuta, bakegintza gizarte sareak berregitea da”, adierazi zuen. NAZIOARTEKO ESTANDARRAK 2005 inguruan hasi ziren EAEn ETAren biktimen lekukotasunak eskolara eraman behar ote ziren eztabaidatzen. “Terrorismoaren kontrako politika areagotu zen neurri berean indartu zen eskaera politiko hori ere”, esan zuen. Hezkuntza mailako giza eskubideen inguruko programak oso berriak direla ohartarazi zuen, 2005ean hasi baitzien eskolari zuzendutakoak bideratzen. Biktimen lekukotasunak eskoletara eraman behar zirela eskatuz hasi zirenean, gaiari serio heltzeko ordua irisi zela erabaki omen zuten. “Giza eskubideen urraketen aurrean eskolak zerbait egin behar duela garbi zegoenez, Bizikidetza Plana lantzen hasi ginen, 2006an

onartu zena. Hezkuntza plana garatzeko orduan nazioarteko estandarretan oinarritu ginen. Genevera joan ginen zirriborro batzuekin laguntza eske, eta lagundu egin ziguten. Hamalau hilabete eman genituen diagnostikoa egin eta plan hori burutzen administrazio lokalekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin batean, eta lan hau koordinatzeko egitura bat sortu genuen. Planak onurak ekarriko zituen, iraun izan balu, baina gobernu al-

daketa etorri zen. Hirurehun programa aztertu zituzten Genevan, horietatik sei aukeratu zituzten eta gurea zegoen tartean”, gogoratu zuen. Plan horrek faseak bereizten ditu, eta bigarren fase batean gomendatzen du zueneko hezkuntza, lekukotzak, indarkeriaren erabilera eta tortura bezalako gaiak gela barruan tratatzea. ETAk su-etena iragarri eta gero gaiaz hitz egiteko aukera zabaldu dela gogoratuz bukatu zuen hitzaldia.•

HAMABOST URTEKO LANA Orain dela 15 urte hasi zen Ikastolen Elkartea bake hezkuntzaz lehenik eta elkarbizitzaz ondoren prestakuntza sistematikoa ematen. 1997an eratu zituen Elkarrirekin batean bake hezkuntzari buruzko jardunaldiak Bilbon. “Zergatik bake hezkuntza?” galdetu zion bere buruari Juanjo Gomez-ek jardunaldien barruan eskaini zuen hitzaldian, eta berehala erantzun zuen: “garbi genuen gatazka mingarri bat genuela eta ezin ginela besoak gurutzatuta gelditu”. Gomezek jardunaldi haietako hizlari batzuk ekarri zituen gogora, hala nola, Alan Smith irlandarra, Johan Galtung eta Xesus Rodriguez Jares (Espainiako Bake Hezkuntza zentroko zuzendaria) eta azken honek garai hartan ikastolen lanean izan zuen eragina nabarmendu zuen. Elkarrik eta Ikastolen Elkarteak elkarrekin “Arian, arian” izeneko material didaktikoak aurkeztu zituzten berehala, “Euskal Herrian arlo honetan eskolarako egindako lehen ekarpena”, ondoren Elkarri bera eta Bakearen aldeko Koordinakundea eta Hezkuntza saila material didaktiko gehiago ateratzen hasi baziren ere. “Hamabost urte hauetan hainbat proiektu jarri ditugu martxan eta urtez urteko dossierrak ditugu, norbaitek begiratzeko interesik balu. Mintegiak baditugu martxan, horietako batzuk iraunkorrak: elkarbizitza eta ga-

tazkak lantzeko hogei orduko tailerra, urteko elkarbizitza plana egiteko mintegia eta horren jarraipena egiteko beste mintegi bat. Orain material ugari dugu, eta horren adibide dira jardunaldiotan antolatu ditugun bost tailerrak”, esan zuen. Hitzaldia bukatu orduko “Ikastetxeetako gatazken trataera”, “Inteligentzia emozionala”, “Pentazitatea”, “Bitartekaritza” eta “Bakerako hizkuntza” tailerretan bildu ziren partaideak.•

Ikastola198

19

argazkitan JUAN CARLOS TORREGO

1

JUAN CARLOS TORREGO MADRILGO ALCALA UNIBERTSITATEKO DIDAKTIKA SAILEKO IRAKASLEA DA ETA IKASLE LAGUNTZAILEEN PROGRAMA AURKEZTERA ETORRI ZEN. GATAZKEN KONPONBIDEAREN DOKTOREGOAN EMATEN DITU ESKOLAK. HAMABOST URTE DARAMA GATAZKEN KONPONBIDEAN ETA BITARTEKARITZAN LANEAN. BITARTEKARITZA ETA GATAZKEN KONPONBIDEA EREDU INTEGRATUAN IZENEKO PROIEKTUAREN ZUZENDARIA ERE BADA. GAZTELA MANTXAN ETA NAFARROAN GARATZEN DA PROGRAMA, ETA 2004AN NORVEGIAN EGIN ZEN INDARKERIA ESKOLETAN BATZARRERAKO ORDEZKARI AUKERATU ZUEN MADRILGO MINISTERIOAK. GATAZKEN KONPONBIDEAN EREDU DIREN LIBURU SAIL BAT ERE BADU ARGITARATUA, ETA HIZLARI BEZALA ERE ESKARMENTUA HANDIA DUELA ERAKUTSI ZUEN GASTEIZEKO AGERRALDIAN.

3

10

16

17

2

11

18

19

4

12

MADRILEKO ALCALA UNIBERTSITATEAREN DIDAKTIKA IRAKASLEA

izikidetza lantzen duten azken belaunaldiko programa bat erakustera zetorrela esanez hasi zuen hitzaldia eta Confucioren esaldi batekin bukatu zuen: “Bestearen ona bilatzen duenak berea segurtatzen du” eta programa ere esaldi horrek biltzen duen filosofian oinarritzen dela agertu zuen. “Behin eta berriz entzuten dira gure ikastetxeetan gisa honetako esaldiak: ‘ez dakit egiten’, ‘ez dut sekulako ikasiko’, ‘ez dut ezertarako balio’, ‘inork ez dit laguntzen’, ‘gurasoek ez dute denborarik niretzako’ eta gisakoak. Laguntzarik gabe ez dakigu bizitzen, denok behar izan dugu laguntza, denok eman izan dugu laguntza eta denok sentitu gara pozik lagundu digutenean edo norbaiti lagundu diogunean. Nola suspertu dezakegu laguntza eskolaren barruan? Laguntza, ardura partekatuak, arazoen konponbide partekatua… marko horretan ari gara lanean. Denok dugun laguntzeko gaitasuna garatzea da gure proiektuaren helburua”, hasi zen Juan Carlos Torrego. Irakasleekin lan eginez, ikastetxeei arlo honetan lagunduz sortu den proiektua dela gogoratu zuen. “2000 urtetik aurrera bitartekaritzan lan handia egin genuen. Bitartekari gisa lan egiten zuten ikasleek gaitasun batzuk asko garatzen zituztela ohartu ginen, hala nola, enpatia, komunikazio gaitasuna, elka-

B

20

Ikastola198 · apirila 2012

rrizketarako dohainak, harrerarako gaitasuna eta beste hainbat. Baina aldi berean bitartekaritzarako kasu gutxi izaten zituztela kexatzen ziren eta bitartekaritza informala deitzen ziotena egiten hasi ziren; eta horrela hasi ginen Ikasle Laguntzaileen programa lantzen”, jarraitu zuen. Torregok gogoratu zuenez, ikasle bat ondo prestatzen bada, sekulako gaitasunak ditu bizikidetza lantzeko. “Ikasleak oso eraginkorrak dira bizikidetza lantzeko orduan eta eredu baten barruan integratu behar dira, bizikidetza ere planifikatu eta ebaluatu egin behar izaten baita”, esan zuen. Torregok esan zuenez, programa honekin gauza oso interesgarriak deskubritu dituzte. “Lehenik eta behin ikasleek jartzen duten ilusioa nabarmendu behar da. Balorerik ez duten nerabeei buruzko diskurtso guztiak hankaz gora jarri dizkigute bizi izan ditugun esperientziek. Elkartasuna lantzeko, laguntza emateko prest dauden gazteak aurkitu ditugu, eta programak balore horiek lantzeko aukera ematen die. Programatik pasatu diren ikasleek gerora ere balore horiek lantzen jarraitzen dutela ikusi dugu, konpromiso sozialak hartzen dituzte. Programa honi esker diskurtsoak alde batera utzi, eta praktikatzen hasten dira ikasleak”, esan zuen.•

20

5

6

13

21

7

8

14

9

15

22

1. ANTOLATZAILEAK ISABEL CELAÀ HEZKUNTZA SAILBURUAREKIN • 2. IKASTOLEN ETXEAN BELEN BAZTARRIKA ETA IMANOL IGEREGIR EN ARTEAN, FEDERICO MAYOR ZARAGOZA. • 3. ORDEZKARI POLITIKOAK DONOSTIAKO HITZALDIAN • 4. ENTZULEAK AIETEKO KULTUR ETXEAN • 5. SAIO BATETIK BESTERA EUROPA JAUEREGIAN • 6. JONAN FERNANDEZ TAILERREAN • 7. DONOSTIAN, KURSAAL PAREAN, UNESKOKO ETA IKASTOLEN ELKARTEKO ORDEZKARIAK MAYOR ZARAGOZAREKIN • 8. MAITE OTERO TAILERREAN NOTAK HARTZEN • 9. SUSANA HARIYOREN TAILERREAN • 10. AMAIA AGIRRERENEAN • 11. PARTE HARTZAILEAK ZENBAIT IKASTOLAK EKARRIT AKO PANELEI BEGIRA • 12. - 13. IRAKASLE HAUEK ERE TAILERR ETAN LANEAN • 14. EUROPA JAUREGIKO ARETO NAGUSIAN • 15. ABEL ARIZNABARRETA ETA JUANJO GOMEZ • 16. PASILLOAN IKUSGAI ZIREN HAINBAT PANEL • 17. JONAN FERNANDEZ ETA IÑAKO BEOLA • 18. JON MIRENA LANDA ETA ITZIAR LAZKANO • 19. JUAN CARLOS TORREGO ETA AGURTZANE NUÑEZ • 20. BAKEAREN ETXE ATARIAN GONBIDATUEI EGINDAKO HARRERA • 21. ELKARBIZITZA MINTEGIAREN BATERA JARTZEA • 22. PENTAZITATEKO TAILLERRA

PREMISA HAUEK KONTUAN HARTUZ, ONDOKO KONPROMISOAK AZALDU NAHI DITUGU: 1. Elkarbizitzaren ikaskuntzan jarraitzea, giza eskubideetan oinarritzen den hezkuntzaren aldeko aukera etengabe bultzatuz. 2. Euskal curriculumean Elkarbizitzaren ikaskuntza sakontzea. Bereziki curriculum berriaren ikas arlo eta diziplina-eremu guztietan sakonduko dugu, ikastola bakoitzeko ikasleak, hauen gurasoak eta profesionalak, bizitza osorako hezkuntzaren ikuspegitik, nor bera izaten eta elkarrekin bizitzen jakin dezagun. 3. Ikas material berrituetan Elkarbizitzaren ikaskuntza areagotzea eta hobetzea. Ikas material berritu horiek ekarriko dituzten berrikuntza ororen artean, didaktikoak ez ezik, giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen aldeko errespetua eta defentsa garatuko dituzte, gizarte-eremu askotarikoan gertatzen diren edota gerta litezkeen indarkeriazko egoerei aurre hartzeko edota aurre egiteko balio praktikoa izan dezaten, ikuspegi teoriko edo moral hutsetik jokabide eraginkorretara jotzeko proposamenak izan daitezen. 4. Prestakuntza planean Elkarbizitzaren ikaskuntza laguntzeko jarduerak diseinatzea. Ikas material horiek duten ezagutza eta xedea azken helmugetara iritsi daitezen, gurasoei eta profesionalei zuzendutako prestakuntza-plan doituak diseinatu eta gauzatuko ditu Ikastolen Elkarteak. 5. Ikastolek elkarbizitzaren aldeko ekimen sozialetan esku hartzea. Ikastola bakoitzak eta Ikastolen Elkarteak beren inguruko herritarrek eta gizarte , kultura eta ekonomia-talde eta erakundeek, elkarbizitzaren alde, abian jartzen dituzten ekimenetan esku hartuko dute, beti ere ikastolen ikuspegia eta jokamoldea uztartuz.

BAKEAREN ETXEA ETA AIETEKO KULTUR ETXEA GOIKO ARGAZKIAN; EUROPA JAUREGIA, ERDIKOAN; BEHEKOAN, IMANOL IGEREGI ETA BELEN BAZTARRIKA PRESTAKUNTZA ETA JARDUNALDI PEDAGOGIKOEN ARDURADUNA.

JARDUNALDIEN AMAIERAKO KONPROMISOAK

6. Euskal Herrian ematen diren edo eman daitezkeen izaera desberdineko gatazka zein gertakizun sozialak gelaratzerakoan, giza eskubideen ikuspegi integraletik aztertzea eta lantzea.

EN UN CONTEXTO MÁS ESPERANZADOR No era era la primera vez que las ikastolas afrontaban el tema de la convivencia y la cultura de la paz. Hace 15 años Ikastolen Elkartea organizó junto con Elkarri unas jornadas en Bilbo de las que surgió, entre otras iniciativas, el proyecto de unos materiales didácticos sobre el tema. La Jornadas de Pedagogía de este año se celebraban en un contexto político más esperanzador y abordaron el tema de la convivencia desde un doble prisma: durante la primera jornada hubo dos conferencias (Jon Mirena Landa y Jonan Fernández) y una mesa redonda que analizaron el tratamiento del conflicto vasco en el aula. La mesa redonda en concreto dejó patente la diferencia de puntos de vista que hay en este punto. Durante la segunda jornada, Juan Carlos Torrego, de la Universidad de Alcalá, habló de un programa de última generación que trabaja la convivencia mediante la figura de alumnos Ayudantes y Juanjo Gómez, de Ikastolen Elkartea, habló de la labor realizadas en las ikastolas durante estos años. El ex director de la UNESCO, Federico Mayor Zaragoza, fue quien abrió las jornadas con una conferencia en la Casa de la Paz de Aiete.

22

Ikastola198 · apirila 2012

Elkartasuna maite dutenen webgunea • Gipuzkoan elkartasuna lantzen dutenen arteko loturak egiteko asmoarekin sortu zuen Kutxak orain urtebete Gipuzkoasolidarioa.info webgunea, eta dagoeneko bide luzea egin du. •

• Bidenabar, ordea, lurraldean elkartasunaren arloan lan egiten duten elkarteen erakusleiho ere bada webgunea. Horretarako aski da Erakunde eta proiektuak atalera sartzea. 59 elkarte daude zerrendan sartuta, eta bakoitzarekin harremanetan jartzeko bidea errazten du. • • Webgunean

DANS UN CONTEXTE ENCOURAGEANT Ce n’est pas la première fois que les ikastola abordent le thème de la vie en communauté et de la culture de la paix. Il y a 15 ans Ikastolen Elkartea organisa avec Elkarri des Journées à Bilbo où fut présenté un projet de matériel didactique sur le sujet. Les Journées Pédagogiques 2012 se sont déroulées dans un contexte politique encourageant autour du thème de la vie en communauté selon un double prisme: deux conférences (Jon Mirena Landa et Jonan Fernández) et une table ronde le premier jour sur le traitement du conflit basque en classe. Le deuxième jour, Juan Carlos Torrego, de l’Université de Alcalá, a présenté un programme de dernière génération traitant de la vie en communauté entre les élèves. Juanjo Gómez, de Ikastolen Elkartea, a relaté les travaux réalisés dans les ikastola ces dernières années. L’ex-directeur de l’UNESCO Federico Mayor Zaragoza avait pour sa part ouvert les Journées avec une conférence à la Maison de la Paix de Aiete.

elkartasunaren inguruan dauden ekitaldien agenda ere agertzen da.

.

Gipuzkoasolidarioa info

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.