Ikastola 234 Begirada, PERTSONATIK PERTSONARA
AURKIBIDEA
Zorioneko anomalia
Munduko leku gutxitan edukiko du herri ekimenak Euskal Herrian daukan indarra. Zentzu horretan, Euskal Herria ezohikoa da, anomalia bat. Zenbatezinak dira gure herrian herritarrek bultzatutako proiektuak, herritik eta herritarrentzat egindakoak. Alor guztietan; gizarte mailan, ekonomian, kulturgintzan, hedabideetan‌ eta baita hezkuntzan ere. Ikastolak gara horren adierazle nagusietakoak. Herritik eta herriarentzat sortu ginelako, eta horri eusten diogulako, Euskal Herrian herritarrek argi daukate ez garela publiko/pribatu bereizketa klasikoan sartzen, nahiz eta badiren gerruntze horretan sartu nahi gaituztenak. Eta eredu ere bagara. Galizian duela urte gutxi batzuk, ikastolen sortze prozesuaren antzeko lehen haziak ereiten hasi ziren, eta Semente eskolak sortu zituzten. Oraindik gutxi diren arren, gero eta guraso gehiago ari dira euren seme-alabentzako murgiltze ereduko hezkuntza herrikoi, komunitario eta pedagogia aurreratua eskaintzen dituen proiektu batera biltzen. Hazten jarraitu nahi dutelako, ikastoletan jarri dute begia, eta orain dela aste batzuk hitzarmen bat sinatu dugu Semente eskolekin.
ELKARMAKER PROIEKTUA 18. orrialdea
Esperientzia mamitsu eta elkarlan aberasgarria.
Arrakastaz amaitu da ikastoletako LH3 eta DBH3ko ikasleek eta Mondragon Unibertsitateko ikasleek elkarlanean aurrera eraman duten egitasmoa.
2
EUSKARA
14. orrialdea
Ikasleen euskararen kalitatea eta erabilera areagotzeko eta euskararekiko atxikimendua sendotzeko bi proiektu abiarazi ditu Ikastolen Elkarteak.
ALIANTZA BERRI BAT
BEGIRADA ALDAKETA
4. orrialdea
8. orrialdea
Elkarlana abiatu da Semente eskolekin.
Arrakasta akademikotik arrakasta bitalerako jauzia.
Elkarlanareko hitzarmena sinatu dute Ikastolen Elkarteak eta Galiziako murgiltze ereduko eskola sortu berriek.
E D ITAT Z A I L E A:
Hezkuntza paradigma berriak, ikasleei begiratzeko modu berria eskatzen duelako.
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK IKASTOLEN ETXEA Errotazar bidea, 126 20018 DONOSTIA 943 44 51 08 aldizkaria@ehi.ikastola.eus www.aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk IN P R IMAT Z A IL E A :
GERTU inprimategia OĂąati. Tel.: 943 78 33 09 L E GE -G OR D AIL UA :
SS 425-2015
ATERPETXE BAT IKASTOLENTZAT 12. orrialdea
Ikastolen Elkarteak Alloko La Tahona eraikina eskuratu du.
Heldu den ikasturtetik aurrera, egonaldiak eta udalekuak antolatuko ditu ikastolentzat.
Ikastola 234
Ibilaldiaren ospakizuna zapuztu zuen eguraldiak, iragan maiatzaren 19an. Lekeitioko Azkue ikastolak prestatutako jai handia erdizka ospatu zen, eta euriteak milaka ikastolazale etxean utzi zituen. Baina euritearen ostean, elkartasun uholdea iritsi zen. Euskal Herri osotik bildu ditu Azkue ikastolak milaka euskal herritarrek egindako ekarpenak. Mila esker mila guztioi! 16. orrialdea 3
BESTE HEZKUNTZA ERAKUNDE BATZUEKIN HITZARMENAK
Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Sementeko eskola komunitatearekin, maiatzaren 17an akordioa izenpetu zen egunean.
ELKARLANA GALIZIAko E ESKOLEKIN /
4
ENTE
Ikastolen Elkarteak aliantza akordio bat izenpetu du murgiltze ereduko galiziar eskolekin Murgiltze eredua sustatu eta hezkuntza proiektu herrikoi, autogestionatu, irabazi asmorik gabeko eta hezkuntza tradizionalaren alternatiboak bultzatu, sendotu eta aldarrikatzeko helburuak ditu Ikastolen Elkarteak eta Semente, Escolas de Ensino Galego eskolek izenpetutako akordioak.
Ikastola 234
KORDIOAREN BITARTEZ, ikaskuntza eta hobekuntza ekintza bateratuak ere egin nahi dira, bakoitzaren esperientzia pedagogikoen elkartrukearen, gogoetaren eta kontrastearen bitartez, eta hezkuntza materialak elkartrukatzea ere adostu dute. 2011ko azaroaren 2an, Santiagon ireki zen lehen Semente eskola, bi eta sei urte bitarteko umeentzako eskola bat, osorik Galegoz. Egun, Santiagon Haur Hezkuntzako bi Semente eskola daude, eta Lehen Hezkuntzako bat. Trasancosen ere ireki zuten beste eskola bat Haur Hezkuntzarako, eta egun Lehen Hezkuntza ere ematen hasi dira. Vigon eta Lugon ere eskola bana dute, eta Coruñan, Pontevedran eta Amesen aurki irekiko dituzte beste bana. ‘Hazia’ esan nahi du ‘semente’ hitzak, galegoz, eta horixe dira eskola hauek; Galizian murgiltze eredua hedatuko duen hezkuntza eredu propio baten lehen haziak. Herritarren ekimenez sortuak, autogestioan oinarrituak, eta pedagogia berri eta berritzailea duten eskolak dira. Mende honetan galego hiztunen beherakada nabarmena izan da. Egoera horri aurre egiteko, bildu eta galegoa berreskuratzeko eta Galiziako kulturaren transmisioa ondorengo belaunaldientzat ziurtatzeko sortu dira Sementeak, ‘Escolas de Ensino Galego’.
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Semente eskoletan galegoa da komunikazio-hizkuntza, umeen auto-estimu linguistikoa indartzea bilatzen dute, eta Curriculum nazional galego bat osatu nahi dute. L ETRA GALEGOEN EGUNEAN
Akordioa iragan maiatzaren 17an izenpetu zuten bi aldeek, Santiagon, Letra Galegoen Egunean. Ikastolen Elkartearen izenean Koldo Tellitu bertaratu zen, akordioa izenpetzera. Rosalia de Castro idazlearen omenez eginiko eskulturaren aurrean egin zen ekitaldia, eta Ikastolen Elkarteko eta Semente eskoletako ordezkari nagusiez gain, bertan izan ziren eskola horietako irakasle, ikasle eta gurasoak ere. Duela urtebete inguru hasi zituzten harremanak Ikastolen Elkarteak eta Semente eskolek, Galizian egin ziren jardunaldi pedagogiko batzuen harira, eta urtebete honetako harreman horien ondorioz etorri da Elkarlanerako Aliantza. “Pozgarria da Ikastolen Elkartearentzat hainbat ezaugarri komun partekatzen dituen hezkuntza elkarte batekin elkarlanerako aliantza bat aurrera eramatea, berariazko hizkuntza duen eta hezkun-
tza sistema propioa izan nahi duen erakunde batekin ahaleginak gehitzea eta esperientziak partekatzea”, adierazi zuen Koldo Tellituk, akordioa izenpetzeko ekitaldian. “Estatu Frantseseko zenbait erakunderekin Seaskaren bitartez horrelako aliantzak sinatuta ditugu, baina Estatu espainiarreko batekin sinatzen dugun lehenengo elkarlanerako aliantza da hau”, erantsi zuen.
Koldo Tellitu eta Sementeko ordezkari bat, akordioa izenpetu berritan.
A
Ikastolen Elkarteko lehendakariak azaldu zuenez, Sementerekin hitzartutako akordioa “hezkuntza tradizionalaren eta egungo eredu publiko estatal/administratiboaren aldean, bestelako eredu bat, herri ekimenez sortutako hezkuntza proiektu herrikoi, murgiltze ereduko, autogestionatu, irabazi asmorik gabeko eta laiko bat, aurrera atera nahi duten pertsona eta erakundeentzako bultzada eta inspirazio izatea nahiko genuke”. “Nahiko genuke, baita ere, modu honetako aliantzek, beste proiektu batzuekin batera, beharrezko oinarriak eraikitzen laguntzea gure herrietan eskola nazional bat sortzeko eta gure eskoletatik harago hezkuntza euskaldun eta galegoa sustatzeko”, gaineratu zuen.•
>
5
BESTE HEZKUNTZA ERAKUNDE BATZUEKIN HITZARMENAK
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
ALIANZA DE COLABORACIÓN ENTRE IKASTOLEN ELKARTEA Y LAS ESCUELAS SEMENTE El pasado 17 de mayo, Ikastolen Elkartea y las escuelas Semente de Galicia firmaron un acuerdo de colaboración entre ambas entidades. Semente significa simiente, y son escuelas de inmersión lingüística en gallego para niños de entre dos y seis años, pero que también están dando sus primeros pasos en la Enseñanza de Primaria. Esta iniciativa gallega de reciente creación se asemeja al movimiento de las ikastolas en la década de 1960. Cada vez son más las familias que se están uniendo a este movimiento. El acuerdo se firmó en Santiago de Compostela, dentro de los actos de celebración del Día das Letras de Galicia.
<
Galegoaren beherakadarekin kezkatuta GALIZIAKO ESTATISTIKA INSTITUTUAREN WEBGUNEAN, GALIZIAN MINTZATZEN DIREN BI HIZKUNTZA NAGUSIEN GAINEKO DATU UGARI DAUDE. Datu horietan guztietan islatzen da galegoaren erabilera gero eta urriagoa dela adin tarteetan behera eginez gero. 5 eta 14 urte bitartekoen artean, galizieraz soilik mintzatzen direnak %15 baino ez dira, 65 urtetik gorakoen artean %53 den bitartean. Noski, gaztelaniaren datuak hartuz gero, guztiz desberdinak dira. Datuok kezkagarriagoak dira, herrien tamainari begiratuz gero. 50.000 biztanletik gorako herri eta hirietan, galegoz mintzatzen diren pertsonak %11 dira soilik, eta galegoz gaztelaniaz baino gehiago mintzatzen direnak (zer nahi izanik ere horren esanahia) %21. Adinen arteko daturik ez dauden
6
arren, erraz antzeman daiteke gero eta gazteago izan, gero eta gutxiago mintzo direla galegoz. Lege aldetik duten arazoetako bat da egungo hizkuntza legeriak galegoa gutxiesten duela. Horrela, galegoz dakiten haurrek, eskolan galegoz hitz eginez sartuta ere, euren hizkuntza galtzen dute askotan. Sementeak sortu dituzten irakasle eta familiak ikastolei begira jarri ziren euren proiektuak aurrera ateratzeko eredu gisa; Euskal Herrian izan duten eragina ikusi eta ikastolak hartu zituzten ispilutzat. “Lehen Hezkuntzan ezin diogu Galiziako Hezkuntza Departamenduaren legeriari jarraitu hizkuntzari dagokionez, gure hizkuntzaren heriotza izango zatekeelako”, dio Santiago Quirogak, Lugoko Semente eskola-
ko ordezkariak. Berak azaldutakoaren arabera, Lehen Hezkuntzako eskolak legeztatu zituzten atzerriko eskola baten, Ameriketako Estatu Batuetako baten, bitartez. “Horrek ahalbidetuko digu gure ikasleak Sementeetatik galegoz, ingelesez eta gaztelaniaz maila onarekin irtetea. Gure proiektua eleanitza da”. Izan ere, Quirogaren arabera, “galegoa ez baldin bada hegemonikoa ikasgeletan, gizartean ez den bezala, ikasle hauek ezingo dira hizkuntza aldetik konpetenteak izan. Galiziako Estatistika Institutuaren arabera, DBH amaitzen duten ikasleen %20ek bakarrik dakite galegoz mintzatzen. Hori akabera da hizkuntzarentzat”. “Galegoak bizi duen egoera honi irtenbidea emateko zati bat baino ez da eskola, baina ez dago irtenbiderik eskolarik gabe”, diote. “Eskola batek, murgiltze eredua
PARTENARIAT ENTRE IKASTOLEN ELKARTEA ET LES ÉCOLES SEMENTE Le 17 mai dernier, Ikastolen Elkartea et les écoles Semente de Galice ont signé une convention de partenariat. Semente, qui signifie graine en galicien, sont les écoles immersives galiciennes pour enfants entre deux et six ans mais qui commencent à développer les autres cycles du Primaire. Ce récent projet d'école immersive, qui n'est pas sans rappeler celui des ikastola dans les années 60, attire de plus en plus de familles. La convention a été signée à Santiago de Compostela à l'occasion de la Journée des lettres galiciennes.
ezartzeaz gainera, umeen autoestimu linguistikoa bultzatu behar du eta munduaren ikuspegia galegoz eman behar du. Galegoz eginiko hezkuntzak, hezkuntza galegoa ere izan behar du, Galiziatik eta Galiziarentzat eraikia izan behar du”. Horrela ari dira lanean, eta horrela jarraitu nahi dute, haziz hazi, galegoa berreskuratzeko ahaleginean.•
Ikastola 234
PUBLIERREPORTAJEA
HAMAIKA URTE PASA DIRA JADA, ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA HASI ZENETIK ETA URTERO BEZALA, MILAKA HAUR ETA GAZTEK AURKEZTU DITUZTE BERAIEN LANAK. AURTEN GUZTIRA 8.785 LAN JASO DITUGU, 6.312 ILUSTRAZIO, 2.320 IPUIN ETA 153 KOMIKI. Lan hauek Euskal Herriko leku guztietatik iritsi dira eta milaka istorio kontatu dituzte parte hartzaileek. Aurtengoan, txikienek Jon Martinek idatzitako “Lepoluzearen bihotza” ipuina irakurri eta ilustratu behar zuten. Koxkorragoek Alex Machoren ilustrazio bat hartu behar zuten oinarri bezala ipuin bat idazteko eta helduenek emakumeek historian zehar kulturan izan duten garrantziari buruzko komika ala bineta bat sortu behar zuten.
EKHIÑE JIMENEZ
Oraingoan, maila bakoitzeko saridunak aukeratzeaz gain, sari bereziak ere banatu dira ikastetxeentzako: alde batetik, Laboral Kutxaren eskutik Basque Culinary Center-era bi bisita gidatu eta bestetik Irrien Lagunen Klubaren eskutik Irrien Lagunak aldizkarirako hiru harpidetza eta ikastetxe irabazlean ikuskizun bat. Sari hauen irabazleak zozketa bidez aukeratuko dira.
MAIL A
SARIA
IZEN-ABIZENAK
HERRIA/ESKOL A
A A
ILUSTRAZIOA 1. saria IKER LASA 2. saria IRATI BENGOETXEA
AZPEITIA BILBO
B B
1. saria 2. saria
EKHIÑE JIMENEZ UXUE JIMENEZ
DONOSTIA ELGOIBAR
C C
1. saria 2. saria
ILARGI LOPITZ MARTIN ARRACIZO
MUNGIA DONOSTIA
D D
IPUINA 1. saria NAHIA UGARTE 2. saria NORA MANZANAL
Hondarribia Lasarte-Oria
E E
1. saria 2. saria
Usurbil Oiartzun
F F
KOMIKIA 1. saria YURENA HAZAS 2. saria MAIDER ATENCIA
AMOREBIETA GETXO
IRRIEN Harpidetza Harpidetza Harpidetza Harpidetza
Mariaren Lagundia Ikastola Talaia Eskola Jokin Lizarraga Ikastetxe Publikoa Armentia Ikastola
ENARA OLAETXEA JULEN GARMENDIA
LAGUNAK SARIA JON ELEJALDE IBAI GONZALEZ AMAIA LIZARRAGA PAUL UGARTE
L A B O R A L KU T X A S A R I A ANDER ZABALA ANE LARRAÑAGA
Luzaro Ikastetxe Publikoa Elorrioko Ikastola
IKER LASA
ILARGI LOPITZ
HEZKUNTZA ERALDAKETA
BEGIRADA, PERTSONATIK PERTSONARA / Ikasleak ikusteko eta haiekin elkarri eragiteko modua aldatzeko aldarria Irakasle izatetik hezitzaile izatera eta ikasleak ikustetik pertsonak ikustera igarotzea. Ikasleen arrakasta akademikotik haien arrakasta bitalera igarotzea; haiek bizitzarako prestatzetik, haien bizitza testuingurua eraldatzera igarotzea. Irakaslearen, hezitzailearen begirada eraldatzea, halaxe aldarrikatzen dute Amaia Anterok eta Uxue Sukiak.
8
Ikastola 234
RIZMENDI IKASTOLAKO IRAKASLEA DA Antero; EGUN IRAKASLEEN IRAKASLE LANETAN ARI DA. Sukia, BERRIZ, IBARRAKO UZTURPE IKASTOLAKO IRAKASLEA DA, ETA IKASTOLEN ELKARTEKO hIZAN HAUR HEZKUNTZAKO LABORATEGIKO KIDEA. Ikastolen azkeneko Jardunaldi Pedagogikoetan azaldu zituzten begirada berriaren ezaugarriak, eta begirada aldaketa horrek dituen eraginak.
Begiratzen duena dago, bestetik. “Begiratzen duenak bere motxila eta historia dauka. Eta berarekin eramaten ditu bere esperientzia, bere bizipenak, bere ideiak eta pentsamenduak, funtzionatzeko moduak… horrek guztiak dauka eragina bere ispilua emateko moduan. Orduan, begirada uneotan gakoa da gure esku-hartzean. Zergatik? Begirada oso lotuta dagoelako ahotik zer esaten dugun, nola komunikatzen dugun eta nola esku-hartzen dugun aurrean ditugun pertsona horiekin”.
A
TESTUINGURUA ETA BI BEGIRADAK
Beraz, non kokatzen da begirada berria? Hiru elementu aipatzen dituzte: testuingurua, begiratzen duena eta begiratua dena Testuinguruari dagokionez, egungo begirada gailentzen den hezkuntza paradigman kokatzen da. Horren arabera, hezitzailearen enkargua da ume horiek bizitzarako prestatzea. “Guk pauso bat harago joan nahi dugu”, azaldu zuten: “Ez da bizitzarako prestatzea bakarrik, baizik eta bizitza testuinguru hori eraldatzea. Eraldaketa kontzeptua hezkuntza munduan sartu beharreko kontzeptua da”. Enkargu horretaz gain, Anteroren eta Sukiaren arabera, “badugu begirada jakin bat, kontzienteago edo inkontzienteago duguna, eta da aurrean ditugunak kontsideratzen ditugula heldu inperfektuak bailiran, perfektu izateko prestatu behar ditugun pertsona heldu gabeak bailiran”.
BARRURA BEGIRATU BEHARRA
Amaia Antero eta Uxue Sukia, Ikastolen 26. Jardunaldi Pedagogikoetan.
Begirada berriaren arabera, ikasleen arrakastaren definizioaren bila abiatu ziren lehenik. Zer da arrakasta? Zer bilatzen dugu arrakasta akademikoa ala bitala? Galderari erantzun zien. “Begirada honek planteatzen duena da arrakasta bitala bermatu behar dugula, ez garela konformatzen arrakasta akademikoa lortze hutsarekin, eta horretan begiradak izugarrizko garrantzia duela”. Kontua da, azaldu zutenaren arabera, arrakasta bitala lortze horretan zein den hezitzailearen egitekoa. “Arrakasta bitala baldin bada pertsona hori dena izatea lortzea, gure egitekoa izango da hori deskubritzen eta eraikitzen laguntzea”.
Bada beste ideia bat, bi irakasle hauen aburuz, eta da kanpora begiratzeko erabiltzen ditugun betaurreko berekin begiratu behar diogula baita ere gure barruari. “Guk begirada sakonago bat planteatzen dugu. Sakonagoa eta zorrotzagoa, izateari lotuagoa den begirada bat, sintomatan bakarrik geratzen ez dena, ikusgarria den horretan geratzen ez dena, zergatietara doana. Uste dugu hezitzaile moduan gure erronketako bat hori dela une honetan. Orduan honek planteatzen duena da begiraden joko honetan, pertsonatik pertsonarako begirada, eta plano horretan jartzen garenean, ikusten ditugu gaitasunak, ikusten ditugu zailtasunak, potentzialtasun bat, beharrak, ametsak… pertsona bere osotasunean, guk daukagun enkargu akademikotik harago; hori da planteatzen duguna begirada honetan”. Ariketa interesgarri bat planteatzen dute: “Zer gertatuko litzateke, begirada aldatu eta egunero gure geletan ikusten ditugun haur eta nerabeak ikasle bezala ikusi beharrean, >
Begirada berriak, berriz, bi agindu horiek apurtu nahi ditu. “Gure egitekoa ez da bakarrik bizitzarako prestatzea, gure egitekoa ere bada bizitza testuinguru hori eraldatzea. Eta bestetik, aurrean ditugunak ez dira heldu inperfektuak”. Zer gertatzen zaio, berriz, begiratua den ume horri? “Begiratua den ume hori, haur edo nerabea, gure ispiluan ikusten dira. Segun eta zer ematen diegun bueltan ispilu horretan, eurek horrela eraikiko dute auto-irudi bat, horri lotuta autoestimua, eta horri lotuta konpetentzia sentimendua. Orduan jokoan dagoena asko da, buelta ematen diogun ispilu horri lotuta”.
“Begirada honetatik ikusten duguna da gure enkargu inportanteenetako bat dela gure pertsona horien barne sendotasuna zaintzea, elikatzea, garatzea, eraikitzen laguntzea. Barrutik sendoak izango diren neska mutikoak garatzen laguntzea”. aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
9
Irakaslea hezitzaile bihurtzea, hori da erronketako bat.
HEZKUNTZA ERALDAKETA
<
pertsona bezala ikusiko bagenitu? “Hezkuntza momentu honetan garai historiko batean dago. Eraldatzen Zer gertatuko litzateke, gure begiek ari gara espazioak, metodologia berriak ezartzen ari gara, baina gure aurrean ditugunak perfektu ziurrenik iraultzarik handiena hau izango da: nola pasa egungo izateko falta zaien horretan erreegoeratik eraldaketara, heldutasun prozesu batera, autonomiara, paratu beharrean, dagoeneko dauden puntu horretatik abiatuko bairekitasunera, gure nortasunaren eraikuntzara?”. lira? Eta zer gertatuko litzateke naren ziurgabetasun handiagoa? “Begirada honetatik ikusakatsa egin izana ospatuko bagenu? Akatsa kondenatu beharrean, akatsa ikusiko bagenu gauza bat azaltzeko bide ten duguna da, aspektuetako bat, ez bakarra baina bai gagisa? Eta zer gertatuko litzateke aurrean ditugun horiek rrantzitsuena, gure enkargu inportanteenetako bat dela arrakasta lor dezaten marraztu beharreko bidean zentragure pertsona horien barne sendotasuna zaintzea, elikatzea, tuko balira? Ze ondo! ikusi dugu non dagoen hutsunea eta garatzea, eraikitzen laguntzea. Barrutik sendoak izango hau da bidea hori betetzeko”. diren neska mutikoak garatzen laguntzea”. Lau ideietara ekarri dute proposatzen duten begirada berria. — Begiek ikusten dutenaz haragokoa da. “Icebergaren behe aldera doa. Begirada positibo bat da, pertsonaren hondo on horretan sinesten dugu; pertsona, berez, ona dela”. — Pertsonaren ikuspegi dinamiko eta ebolutiboan oinarritzen da. “Ez da estatikoa, ez da aurreiritzietan oinarritzen; eboluzionatzeko eskubidea aintzat hartzen du”. — Konfiantzazko begirada bat. “Konfiantza izatea benetan bakoitzak egiten dugula ahal duguna momentu bakoitzean, eta hau oso inportantea da. Hortik abiatuko bagina, bai ikasketa prozesuari dagokionez, bai portaera disruptiboari dagokionez, bai guk ditugun espektatibei dagokienez, zenbat aldatzen den begirada!”. — Begirada humanoagoa. “Pertsona ezagutzeko ahalegina egiten duen begirada bat da, zertarako? Pertsona bera sendotzeko”. IRAKASLEAK ETA HEZITZAILEAK APELATUTA
Irakasle eta hezitzaileak daude apelatuta begirada aldaketara. Lehen helburua pertsonak bizitzarako prestatzea baldin bazen, zein da gaur egun helburua, kontuan hartuta, gainera, gaur egungo errealitatearen ziurgabetasuna eta etorkizu-
10
Lau aspektu ekarri dituzte horren barruan: norberaren ezagutza (indar guneak, potentzialak, ametsak…), barne-askatasuna (aske sentitzea ideietatik, harremanetatik, loturetatik, benetan bere bidea topatzeko), heldutasun afektiboa (dependentzia afektiboetatik askatzen laguntzea poliki poliki), eta konfiantza (beren buruarengan konfiantza gai izango dela egokitzen zaion hori bizitzeko eta konfiantza bizitzea tokatu zaion hori inportantea izango dela aurrera egiteko). Baina kontuan hartuz, nekez eraman daitekeela inor norbera iritsi ez den lekura. Eta beraz, sendotasun zentzu horretan ikusten dute erronka, eta hezkuntza munduan iraultza inportanteena dela, hain zuzen, hau, garapen pertsonala nola egiten den hezitzaile moduan egokitu zaien paradigma berri honetan. “Hezkuntza momentu honetan garai historiko batean dago. Eraldatzen ari gara espazioak, metodologia berriak ezartzen ari gara, baina ziurrenik iraultzarik handiena hau izango da: nola pasa egungo egoeratik eraldaketara, heldutasun prozesu batera, autonomiara, irekitasunera, gure nortasunaren eraikuntzara? Prozesu oso bat dago begirada honetan”. Bost aldaketa garrantzitsu dakartza begirada aldaketak, bi irakasle hauen esanetan:
Ikastola 234
Orain arteko egiteko modu asko desikasteko beharra ere sortu dietela aitortu dute, baina horretarako ere prest sentitu direla, beren egitekoa zalantzan jarri eta ikasteko prest, jakinda bide luzea daukatela egiteko, “baina inguruak eskaintzen dituen aukera horiei esker” bide luze bat eginda daukatela. Begirada honek askoz baikorrago izaten lagundu die. “Egoera eta pertsonen alderdi positibo horiek topatzera eramaten zaitu, eta errespetutik desberdintasunak onartu eta maitatzera. Akatsek eta bidean topatzen ditugun zailtasunek ikasteko bidean jartzen gaituztela sinesten dugu, eta zailtasunek aukerak ematen dizkigutela aurrera begira jartzeko, hazteko eta sendotzeko”.
— Irakasle izatetik hezitzaile izatera pasatzea. “Hau beheko mailetan barneratuta dago, baina DBH eta Batxilergoan sentitzen gara gure arloko irakasle, eta hezitzaile rol hori hartzea gehiago kostatzen zaigu. Etapa guztietarako aldaketa moduan ikusten dugu guk”. — Ikaslea ikustetik, pertsona ikustera — Curiculumean, elementu akademikoetatik elementu pertsonalera igarotzea. — Kontroletik, konfiantzara. — Akatsa ekidin nahi izatetik, akatsa eskertzera. ERALDAKETA PERTSONALA
Uste dute, gainera, ikastolek eta ikastolakide guztiek izan beharreko balore eta printzipioekin (komunikazioa, gertutasuna, partaidetza inklusiboa, eraldatzailea…) koherentzian jokatzeko aukera ematen duela. “Pentsatzen dugun hori, esaten dugun hori eta jokatzeko dugun modu hori harmonian eramateko aukera ematen digu. Begirada honetatik testuinguru lasai eta natural bat sortzeko aukera dugu, eta pertsonak bere osotasun horretan zaintzeko aukera”. Bestea ikusteko modu honek etengabeko elkarlana eskatzen duela uste dute, baina baita ere elkarlan hori ahalbidetzen duela. “Behaketak, iritziak, hipotesiak, nahiak elkar-jartzea beharrezkoa da aurrera egiteko, eta begirada positibo horrek, aukerak irekitzen dizkizu bestearengandik ikasteko eta elkarlanerako”.
Amaia Anterok eta Uxue Sukiak begirada aldaketak pertsonalki eragin diena ere azaldu zuten. Ikastolan eta ikastoletan egiten ari diren eraldaketa honek, eraldaketa perHausnartzeko eta eztabaidatzeko espazio eta denborak tsonal handia dakar eta eskatzen duela aitortu dute. “Honek dakar zure beldurrei aurre egiten hastea, zure konfiantza izatea gakoa da, eta baita aldameneko guztien motibazioa garatzen hastea. Bihurtzen da bizitzarako begirada bat, arlo eta gogoa. “Aldaketa hau ezinezkoa litzateke talde lanik guztietarako, familian, lankideekin, lagunekin. Pertsona bezala, gabe, elkarrekin egindako lanik gabe”.• hazten laguntzen du, eta hasiera batean ikasleei begira garatzen hasitako begirada hori “Egoera eta pertsonen alderdi positibo horiek topatzera zabaldu egiten da zure buruarekiko begirada eramaten zaitu, eta errespetutik desberdintasunak onartu eta horretara”, azaldu zuen Sukiak. “Jakin badakit amaitzen ez den bidea dela eta etenmaitatzera. Akatsek eta bidean topatzen ditugun zailtasunek gabe ikasten, hausnartzen, egoera berrieikasteko bidean jartzen gaituztela sinesten dugu, eta tara moldatzen joan behar dugula, eta zailtasunek aukerak ematen dizkigutela aurrera begira honek hazten jarraitzeko aukera handia jartzeko, hazteko eta sendotzeko”. ematen didala pentsatzen dut”.
LA TRANSFORMACIÓN DE LA MIRADA: DE PERSONA A PERSONA Pasar de ser maestros a ser educadores y de ver alumnos a ver a personas. Tener como objetivo el éxito vital de los alumnos, y no sólo su éxito académico; pasar de preparar a los alumnos para la vida, a transformar el contexto de sus vidas. Transformar la mirada del educador, eso es lo que proclaman las profesoras Amaia Antero y Uxue Sukia.
UN AUTRE REGARD : DE PERSONNE À PERSONNE Passer du rôle d'enseignant à celui d'éducateur et voir l'élève en tant que personne. Avoir pour objectif l’épanouissement de l'enfant et pas uniquement sa réussite scolaire; passer de préparer l'enfant à entrer dans la vie active à transformer le contexte de sa vie. Modifier le regard que l'éducateur porte sur l'enfant, c'est ce que préconisent les enseignantes Amaia Antero et Uxue Sukia.
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
11
AISIALDIA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
IKASTOLEN ATERPETXEA Ikastolen Elkarteak Alloko La Tahona eraikina eskuratu du, ikastolen aisialdirako Heldu den ikasturtetik, ikastolek eraikin propio bat edukiko dute ikasleen egonaldiak eta irteerak prestatzeko. Allon dago, Lizarrerrian, Nafarroako ekialdean. 40 urtez euskal udalekuak egin dira bertan, eta orain Ikastolen Elkarteak kudeatuko du, egiten ari diren eraberritze lanak amaitutakoan. AU HAMARKADAZ EUSKAL UDALEKUAK ANTOLATU IZAN DITU EZKI TALDEAK ALLOKO LA TAHONAN, XVII. MENDEKO ERAIKINEAN. Legedi berrietara egokitzeko, ordea, eraberritze lanak egin beharra zeuzkaten bertan; 250.000 euro inguruko inbertsioa. Aurrekontuari aurre egin ezinda, eraikina orain bezala euskal udalekuak antolatuko zituen erakunde bati doan eskaintzea pentsatu zuten, eta Ikastolen Elkartera jo zuten.
La Tahona eraikina, XVII. mendekoa da.
L
Ikastolen Elkarteak aukera oso ona zela ikusi zuen, horrelako eraikin bat ikastolentzako eduki ahal izatea, eta aurre egin beharreko inbertsioa txikia ez den arren, Artezkaritza Kontseiluak aurrera egitea eta eskaintza onartzea erabaki zuen. Hori horrela, ikasturte honetan erabe-
Alloko La Tahona aterpetxeko egonaldiak Lehen Hezkuntzako 3. eta 6. maila bitarteko ikasleentzat zuzenduta daude, eta ikastola ezberdinen arteko harremanak sustatzeko aukera ematen dute.
rritze lanak egin dira La Tahonan, eta datorren ikasturte hasierarako ikastoletako ikasleak hartzeko moduan egongo da. Eraikin handia da La Tahona. Ehun lagunentzako lekua du, eta kanpoaldean ere lur puska handi bat dauka. Ingurune lasai batean dago kokatua, eta espazio zabalak ditu eta naturaz gozatzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Ikastolen Elkarteko Aisialdi Taldeak kudeatuko du eraikina, eta proiektuan itxaropen handiak ditu baita egitasmo ugari ere. Dena den, eta lehenbiziko ikasturtea izango denez, pausoz pausoa joango dira eskaintza zabaltzen. Uneotan hiru erabilera egitea aurreikusi dute: ikasturtean zehar ikastolen egonaldietarako, udalekuak egiteko eta Aisiola Begirale Taldearen zenbait ikastarotarako. Egutegiaren arabera lehenbiziko ekintzak egonaldiak direnez, horiek prestatzen hasiak daude buru belarri. Hasteko, LH3-6 bitarteko ikasleentzako egonaldiak aurreikusi dituzte, gau bat edo biko iraupenekoak. Egonaldi hauetarako ere bi txanda aurreikusi dituzte: urritik abendura bitartean, eta apiriletik ekaina bitartean. Egonaldiok Ikastolen Elkarteko hezitzaileek dinamizatuko dituzte. Urte osoko egutegia moldatzeko eta txandak behar bezala prestatzeko, ikastolek ekain honetan zehar egin beharko dituzte eskariak, horretarako sortu den galdetegia betez edo Ikastolen Elkarteko aisialdiko arduradunekin harremanetan jarrita. Helburuak, berriz, honakoak dituzte: ikasle taldearen arteko elkarbizitza hobetzea, ikasleen arteko eta ikasleek irakaslearekin duten harremana landuz; haurraren autonomia sustatzea, hari begirako ekintzak diseinatuz; inguruak ematen dituen baliabide eta aukerak baliatuz, gelan landutako edukiak sakontzea; euskararen erabilera sustatze eta Euskal Herriaren ezagutza sakontzea; ikastolen arteko saretzea indartzea; eta, noski, ongi pasatzea.â&#x20AC;˘
12
Ikastola 234
ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN www.centrovisuality.com _ Tel: 618 186 722 _ Las Arenas, BIZKAIA
TERAPIA BISUALAK KONPONTZEN DITU IRAKURKETA, IKASKETA ETA KOORDINAKETA ARAZOAK Gentzane García doktoreak daramazki 20 urte baino gehiago irakurketa arazoak dituzten neska mutilekin lanean, ikasketa zailtasun direla, lateralitate edo beste… aztertzen oinarrizko gaiztasuna non dagoen, ikaslearen gaitasuna garatu asmoz, barnetik duen onena eman dezan, xede izanik normaltasunean aurreratzen laguntzea. Esan nahi du adimen normala duten ikasleak, ikasketa-gaitasuna garatzeko zergatia ezagutzen (izan lateralitatea, koordinazioa, begi ahula…) edo irtenbidea topatzen. .
Sintoma orokorreko zenbait adibide: IKASKUNTZAN MMM
Ulermen zailtasunak ditu. Lanak ez ditu amaitzen. Informazioan ez ditu bereizten ideia nagusiak eta beste.
IDAZKETAN MMM
MEMORIA BISUALEAN
Idazkera traketsa. M Gehiegizko Zailtasunak presioa. irakurritakoa Hitzen arteko gogoratzeko. zatiketa eza.
GURE ZENTRUAK BIZKAIAN ETA GIPUZKOAN >
IRAKURKETAN
KONTZENTRAZIO LATERALITATEAN MM GAITASUNEAN Irakurmen motela. MM Ezker eskuin Hitzak aldatzen Erraztasunaz ihes. nahastea. edo nahasten. Atentzio eza. Letrak edo Lerroak saltatzen. zenbakiak Atzaparra behar aldatzea. irakurketarako. . MMMM
ZENTRO AURRERATUA OPTOMETRIA ETA IKASKUNTZA PROZESUTAN
Reina Maria Cristina 10 , 2º C. Las Arenas, BIZKAIA / Tel: 618 186 722 E-mail: info@centrovisuality.com
www.centrovisuality.com
Julio Urkijo Hiribidea, 8, 20720 Azkoitia, GIPUZKOA Tel: 943 85 25 11
www.izpioptika.com
HIZKUNTZAK
EUSKARAREN KALITATEA, ERABILERA ETA ATXIKIMENDUA ARDATZ Bi proiektu lantzen ari da Ikastolen Elkartea ikastolekin eta ikastolentzako Ikasleen euskararen kalitatea hobetzea eta erabilera areagotzea, eta euskararekiko atxikimendua sustatzea helburu hartuta, bi proiektu ditu eskuartean Ikastolen Elkarteak. Lehena ikasturte honetan martxan jarri da; bigarrena, berriz, heldu den ikasturtearen hasieran abiatuko da. aldizkaria.ikastola.eus
Ikasle-irakasle eta ikasle-ikasle interakzioan jartzen du fokua programak.
@ikastola_aldizk
AZKO IKASTURTEAN ALARMA PIZTU ZEN. Argitara emaniko kanpo ebaluazio emaitzek erakutsi zuten ikasleen euskararen kalitateak behera egin duela. Ikastoletan emaitzak hain nabarmenak ez baziren ere, ikusi zen ikastoletan ere beheranzko joera hartu zuela. Era berean, Branka neurketan ikusi zen euskararen erabilerak ere behera egin zuela ikasleen artean. Hori horrela, joera hori gerarazi eta berriro gorantz egiteko xedearekin, esku-hartu egin behar zela erabaki zuten ikastolek.
I
14
Emaitzen arrazoiak ezagutu, eta egoera iraultzeko plan bat diseinatu beharra ikusi zen eta horri ekin zion Ikastolen Elkarteak, Huhezi-rekin elkarlanean. Iazko ikasturtean proiektu bat diseinatu zuten, eta aurtengo ikasturtean martxan jarri dute bederatzi ikastolatan.
duetan txertatzea. Ikasturte honetan proiektuan sartu diren ikastola horietako teknikariekin lan egin da bereziki. Formazio sakona jaso dute, eta haien lana izan da beraien ikastoletan proiektua bultzatu, martxan jarri eta garatzea, Ikastolen Elkarteko teknikarien laguntzaz.
Ez da ikasturte bakarrean landuko den proiektua, hurrengoetan garatzen joango baita, eta daukan helburua da programa bat sistematizatu eta ikastoletan egite mo-
Proiektuaren muina irakasleak trebatzea da. Haiek ere prestakuntza jasotzen dute, eta trebatzen dira elkarrekintza eraginkorrean: klaseak planifikatzerakoan zer iriz-
Ikastola 234
pide kontuan hartu behar diren eta ikasleikasle eta ikasle-irakasle interakzioan zer izan behar den kontuan, ahalik eta etekinik handiena ateratzeko esku-haratzeari. Ikusi da, lehen, irakasleak protagonismo handiagoa zeukala gelan, eta protagonismo horretatik irakasleak hizkuntza eredu zuzenagoa eskaintzen zuela. Gaur, aldiz, ikasleak protagonismo handiagoa hartu du, eta ikasle-ikasle interakzioa handiagoa da, talde lanak protagonismo handiagoa hartu duelako. Bilakaera horretan hutsuneak eman dira. Horregatik garrantzitsua da, eta horretan sakontzen du proiektuak, elkarrekintzari ahalik eta etekinik handiena ateratzea; zuzentasuna, erregistro kudeaketa eta abar kontuan harturik. Lehen Hezkuntzako 2. eta 6. mailetako geletan ezarri da programa, eta maila horietako irakasleak izan dira protagonista nagusiak. Lehenbiziko ikasturte honetako balorazioa oso ona izan da. Ez soilik zuzenean parte hartu duten irakasleen aldetik; klaustro mailan ere oso harrera ona jaso du, argi ikusten baita denak daudela arduratuta ikasleen euskararen erabilerarekin eta kalitatearekin. Datorren ikasturteari begira, Lehen Hezkuntzako 3. mailako eta Derrigorrezko Bi-
garren Hezkuntzako 1.eko ikasleak izango dira protagonistak, eta maila horietako irakasleek eraman beharko dute proiektua aurrera. Asmoa da 2020-21 ikasturtean, berriro ere ebaluazio diagnostikoa egingo baita, maila hauetako ikasleei berriro ere Branka azterketa egitea, horrela ikusiko baita emaitzetan hobekuntzak eman diren, bai kalitatean eta baita erabileran ere. Aipatu bezala, bederatzi ikastolak hartu dute parte ikasturte honetan. Heldu den ikasturtean, gehiagok hartuko dute parte, eta aurten bezala, teknikariak trebatuko
Lehenbiziko ikasturte honetako balorazioa oso ona izan da. Ez soilik zuzenean parte hartu duten irakasleen aldetik; klaustro mailan ere oso harrera ona jaso du, argi ikusten baita denak daudela arduratuta ikasleen euskararen erabilerarekin eta kalitatearekin.
dira. Irakasleei ere prestakuntza emango zaie elkarrekintzaren gainean, eta horrela hedatzen joango da ahalik eta ikastola gehienetara, eta ikastola barruan ere irakasle guztietara.
P ULUNPA EG ITASM OA Helburu berarekin baina eskakizun maila apalagoarekin, Pulunpa egitasmoa sortu du Ikastolen Elkarteak, garai batean murgiltze astea zenari berrikuntza batzuk eginez. Heldu den ikasturtearen hasieran jarriko da martxan, DBHko lehen mailako ikasleekin. Murgiltze astea baino sakonagoa da helburuetan. Emozioetan oinarritutako proiektu bat da, ikasleen arteko harremana euskaraz izan dadin, beraiek hautu hori egiterakoan emozioen bidez euskararekin, eta euskal kulturarekin eta euskaltzaletasunarekin atxikimendua garatu dezaten, eta ikus dezaten euskara beren garapen pertsonalerako oinarrizko elementu izan daitekeela. Helburu horiekin programatu da egitasmo berri hau. Bost eguneko iraupena izango du, eta Aisiola begirale eskolako hezitzaileek dinamizatuko dute egitasmoa, eta Ikastolen Elkartetik prestakuntza espezifikoa jasoko dute eta aholkularitza eta laguntza eskainiko zaie proiektua martxan dagoen bitartean.â&#x20AC;˘
15
Azkue ikastolako ikasleak, jasotako elkartasuna eskertzeko egindako argazkian.
IBILALDIA / AZKUE IKASTOLA
EURITEA, ELKARTASUN UHOLDE BIHURTUA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk â&#x20AC;˘
Eguraldi txarrak erabat hondatu zuen aurtengo Ibilaldiaren ospakizuna, Lekeition, zorrak egiteraino. Ondorioz, Azkue ikastolak eta Ibilaldiak herritarrei dei egin zieten laguntza eske. Erantzuna paregabekoa izan zen. TSIGARRIA IZAN ZEN JOAN DEN MAIATZAREN 19AN LEKEITION BIZITAKO EGUNA. Urtebeteko esfortzu eta lan guztiak alferrikakoak izan ziren, eurite handi batek zeharo zapuztu zuelako aurtengo Ibilaldiaren ospakizuna. Ibilaldia egin egin zen, egin zuen euria gora-behera. Antolatzaileak ahalegindu ziren Bizkaiko ikastolen jai handirako prestatutako egitarautik ahalik eta gehien betetzen. Bi gune itxi egin behar izan zituzten, ordea, ezinezkoa zelako bertan ezer ospatzea. Euriteak -alerta laranja ere ezarria zegoen- Lekeitiora joatea eragotzi zien milaka ikastolazaleri. Ondorioa argia zen; aurreikuspenak, jendearenak eta ekonomikoak, bertan behera geratu ziren, eta Azkue Ikastola bere proiektua hipotekatuko zukeen zuloaren aurrean zen.
E
Horren aurrean, SOS dei bat egin zuten, eta maiatzaren 19ko euritea elkartasun uholde bilakatu zen. Euskal Herriko txoko guztietatik
16
iritsi zaien laguntzari esker, urte osoan egindako lanarekin batera, alegia, elkartasunari eta auzolanari esker, gaur esan daiteke Ibilaldiaren gastuek eragindako zorrari buelta ematea lortu dutela, eta Azkue ikastolak ez duela karga hori eraman beharrik izango. Zenbat ekimen, zenbat proiektu eraiki eta aurrera atera ote dira azken berrogeita hamar urteotan Euskal Herrian, elkartasunari eta auzolanari esker? Herri ekimenari esker? Gaur egun crowdfunding esaten zaion hori, azken mende erdi honetan ezinbestekoa izan da Euskal Herrian herri ekimenak aurrera ateratzeko. Anomalia deitzen diote, zorioneko anomalia diogu guk, Edu Apodaka irakasleak ezagun egin duen terminoetan. Ezarrita dagoen publikoa/pribatua zatiketa hori ezeztatuz, hirugarren bide bat. Ikastolak ere halaxe dira, herritik eta herriarentzat sortuak, beste anomalia zoragarri bat. Euskal Herriak ondo dakielako ikastolak "anomalia"
bat direla lortu da egoerari buelta ematea, Euskal Herriak ondo dakielako ikastolak ez direla "pribatuak", izaera komunitarioa dutela eta herri mugimendu direla. Horri esker lortu da egoera honi buelta ematea. Azkue ikastolatik, Ibialaldiatik eta Ikastolen Elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu hedabideoi, guk egindako laguntza deia zabaldu zenutelako. Eskerrak eman nahi dizkiegu Euskal Herriko ikastola guztiei ere, dei hau zabaltzen aritu direlako. Eskerrak, lagundu diguten erakunde eta elkarte guztiei. Eta, eskerrak, bereziki, ekarpen ekonomikoa, xumeena nahiz handiena, egin duten milaka norbanako guztiei. Elkartasun adierazpen erraldoi honek indarra ematen digu, bai Azkue ikastolari eta, hedaduraz, ikastola guztiei, gure proiektuak sendotzen jarraitzeko, zorioneko anomalia izaten jarraitzeko.
Ikastola 234
ELKARMAKER EGITASMOA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk •
18
I
ZPEITIKO IKASBERRI, ELORRIOKO TXINTXIRRI, ORIOKO HERRI IKASTOLA, DURANGOKO KURUTZIAGA, SANTURTZIKO BIHOTZ GAZTEA, OIARTZUNGO HAURTZARO ETA ALTSASUKO IÑIGO ARITZA IKASTOLETAKO ETA MONDRAGON UNIBERTSITATEKO GOI ESKOLA POLITEKNIKOKO IKASLEEK HARTU DUTE PARTE ELKARMAKER EGITASMOA. Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak aurrera eramandako proiektua da ElkarMaker, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.
ELKARLANAREN FRUITUAK ERAKUSTEKO ORDUA
Ikasturte osoko prozesua izan da, eta bertan parte hartu dute ikastola horietako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako eta Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza ikasleek. Eguneroko bizitzan lagungarri izango den ideia bana proposatu behar zuten LHko ikasleek, taldeka. Ikasle bakoitzak ideia bat proposatu eta defendatu zuen taldean, eta taldekideen artean beraien artean proposatu ziren ideietatik bat aukeratu zuten. Ondoren, talde bakoitzeko ideia onenak erkatu zituzten, eta ikasle guztien artean ideia bat edo bi aukeratu zituzten. DBHko ikasleek, berriz, erabakitako proposamena horien gaineko maketak egin zituzten taldeka, eta maketarik onenak aukeratuta, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleek prototipoak egin zituzten.
Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Ingeniaritzako ikasleek amaitu dituzte euren proposamenak
Burua astindu eta ideiak arrapalan etorri zitzaizkien ikasleei, eta, azkenik, horietako hainbat garatu dituzte. Honakoak dira prototiporaino eramandako egitasmoak: Robot zerbitzaria, kortxo-kentzeko elektrikoa, litxarreria eta izozki banatzailea, Klinon leiho garbigailua, Motxili motxila automatikoa, Erlojua, Dinobizi bizikleta teknifikatua, Robota (pintza automatikoa), Arinarin txankleta hegalariak, Pizza ordularia (labe mugikorra), Ohelari ohe automati-
Esperientzia mamitsua eta elkarlan aberasgarria izan da derrigorrezko hezkuntzako etapa desberdinetako eta Unibertsitateko ikasleak elkarlanean jartzea, bai eta hezkuntzako bi erakunderen arteko kolaborazioa ere.
Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika arloak erabiliz ideia bat landu, hura garatu eta aurrera atera. Guztia elkarlanean, eta etapa desberdinetako ikasleen artean eginda. Hori da ElkarMaker egitasmoaren bitartez, hainbat ikastolatan aurtengo ikasturtean aurrera eraman duten proiektua.
koa, eta Zakarmurgi zakarrontzi mugikorra. Ideiak lantzetik haiek prototipo bihurtzerainoko prozesuak maiatza bitartean iraun zuen. Maiatzean, berriz, Ingeniaritza ikasleak ikastoletara itzuli ziren egin dituzten prototipoak erakustera DBHko ikasleei. Prototipoa egiteko aurrera eramandako urratsak azaldu zituzten, izandako zailtasunak, emandako irtenbideak, egindako prozesuak… eta prototipoek nola funtzionatzen zuten azaldu zieten.
Ikastola 234
Oiartzungo Haurtzaro ikastolako DBH3ko ikasleak eta Mondragon Unibertsitatekoak, garatu dituzten maketa eta prototipoak aurrean dituztela.
Ekainean zehar, berriz, DBHko ikasleok prototipoak gizarteratzen aritu dira. Horretarako, ElkarMaker proiektua bere osotasunean aurrera eramateko partaide guztiek jarraitutako prozesua irudikatzen dituzten dokumentuak bildu eta azalpenak prestatu dituzte. Lehenik eta behin LHko ikasleei aurkeztu diete, eta, ondoren, ikastoletako komunitateei eta egitasmoa ezagutu nahi izan duten guztiei.
E SPERIENTZIA ABERASGARRIA Halaxe diote. Esperientzia mamitsua eta elkarlan aberasgarria izan da derrigorrezko hezkuntzako etapa desberdinetako eta Unibertsitateko ikasleak elkarlanean jartzea, bai eta hezkuntzako bi erakunderen arteko kolaborazioa ere. ElkarMaker egitasmoaren bitartez garatu den prozesua kontuan hartzekoa da, eta hurrengo ikasturtean ere segida izango du ElkarMaker-ek. Sormena, arriskuak hartzeko gaitasuna, elkarlana eta pertseberantzia eta konstantzia dira ElkarMaker-en bitartez lantzen diren gaitasunak. Ekimenaren ardatza, berriz, elkarlana da, bai heziketa maila ezberdinen (LH, DBH eta Ingeniaritza), bai errealitate sozio enpresarialaren artean, izaera teknologikoko proiektuen esparruan. ElkarMaker-ek STEM arloetan (ingeleseko siglak dira Zientziak, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika adierazteko) izaera ekintzaileko jarrerak indartzea du helburu. Beronen bitartez, helburu hauek bultzatu nahi dira: 1. STEM ikas-arloen bokazioa sustatzea, sormen esperientziaren bidez. 2. Hezkuntza etapa ezberdinen eta errealitate sozio enpresarialaren arteko kooperazioa bultzatzea. 3. Teknologia alorrean, sormen-pentsamendua garatzea, ikasleen beharren, gaitasunen, emozioen, nahien
edo abilezien aniztasuna integratuz. 4. Ekintzailetza gaitasunaren garapenean laguntzea. 5. STEM ikas-arloetan estereotipoak eta genero rolak gainditzeko asmoz, erreferente positiboak eskaintzea.â&#x20AC;˘
>
19
KOOPERATIBISMOA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
HUMANITY at MUSIC Kooperatibismo kulturalean hazi berri bat
Gainera, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, haurren artean balio kooperatiboak sustatzeko hainbat ekimen jarri dira martxan. Besteak beste, Lekeitioko Ibilaldian eta Gasteizko Araba Euskaraz jaialdietan ikuskizunak egin ziren eta Ikastoletan balio horiek integratzeko eduki ezberdinak zabaltzen hasiak dira: batetik, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Etorkizuna” musika piezaren koreografia eta bideoklip-a, haurrek ikuskizunetan parte hartu eta dantzatzeko;
eta, bestetik, IRRIA aldizkariaren kooperatibismoaren inguruko edizio berezia. Kooperatibismo kulturala bizi nahi al duzu?• Informazio gehiago:
www.humanityatmusic.com
Humanity at Music - Xabi Igoa, bertsolaria
Proiektu hau abentura eta esperientzia ahaztezina izango da parte hartzen duen ororentzat. Izan ere, herri ezberdinetako abesbatza eta dantza taldeak gehitu dira Sinfonia Kooperatiboaren ikuskizuna herriz herri aurkezteko. Dagoeneko Arrasaten, Aretxabaletan eta Oñatin burutu dira saioak,
baina azken helmuga izango da garrantzitsuena, hain justu, irailaren 14an Gasteizko Buesa Arenan, bertan ikuskizun erraldoia egingo baita.
Humanity at Music bideokliparen grabaketa.
ONDRAGON Korporazioaren egitasmoa da, Fernando Velázquez musika egileak eta Jon Sarasua letra egileak sortutakoa, Sinfonia Kooperatibo batetik abiatua. Ezin ahaztu, era berean, Euskal Herriko idazle eta bertsolariek osaturiko “Humanity at Music” liburua, Maite Mutuberriaren ilustrazioak jasotzen dituena.
M
IRRIA aldizkaria: Kooperatibismoaren argitalpen berezia.
Humanity at Music Sinfonia Kooperatiboa ikastoletara iritsi da. Balio kooperatiboak erakusteko eta partekatzeko esperientzia kulturala dugu aurrean; kooperatibismoaren iragana, oraina eta etorkizuna aurkezteko modu berezi bat, bakarra.
20
Ikastola 234
ikastolak ASKE! Jasok sortutako 7. musikala da JASO IKASTOLA. IRUÑEA Oraingoan, genero berdintasun eta aniztasunaren gaia jorratzen du. 50 ikaslez eta 4 irakaslez osatutako taldeak (36 ikasle eszenatoki aurrean eta 14 atzeko aldean) 8 hilabete eman ditu estreinatu berri den funtzioa prestatzen eta proiektuaren helburuak sustatzen, hain zuzen, Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzen, diziplina-
anitzak dituen ikuskizun formatuan elkartuz. Gidoia, koreografiak, jantziak, kantak, eszenografia, argia eta soinu diseinua; aurrekontuak eta finantziazioa; entsaiotik entsaiora… Hori guztia lortu dute ikasleek Imanol Janicesen (Gorputz Heziketako irakaslea), Irantzu Zabaltzaren (LHko irakaslea) eta Nerea Martinezen (DBHko irakaslea) gidaritzapean.•
Gros auzoko Ikastolak ere 50 urte! ZURRIOLA IKASTOLA. DONOSTIA Ospakizun ugari antolatu ditu Zurriolak lehena gogoratuz, etorkizunari begira. Denak aipatzea ezinezkoa izaki, hauek lirateke azpimarratzekoak, hala nola, lehen familiei egindako omenaldi hunkigarria, edo ikasle ohien bazkaria, ospakizunaren aitzakian. “Izan zinetelako, bagera! Eta izango gara! pedagogia berrikuntzetan murgilduta bagabiltzanez, saio bereziak antolatu ditugu gaurko familiak ikastola proiektuan inplikatzeko”.•
22
Ikastola 234
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
«aldizkaria.ikastola.eus» web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino > >
Alemaniako Hildesheim Sharnhost Gymnasium ikastetxearekin SAN BIZENTE IKASTOLA. OION Elkartruke bidaia burutu da, ikastolako gazteek alemana praktikatzeko aukera izanik, eta hangoek, gaztelania. Mintzapraktikaz harremanak egin dituzte, familiatan integratu, leku eta ohitura berriak ezagutu, esperientzia aberasgarri bihurtuz; bizitzarako urrats ederra! Ikastolatik Logroño, Biana eta Oiongo 10 ikasle dira parte hartzen ari direnak. Hiru urte dira alemana irakasten dela Oiongo ikastolan.•
Informatika eta Teknologian, 3D diseinuak LAUTADA IKASTOLA. AGURAIN Zerotik hasi eta proiektua bukatu arteko prozesua, hots, kodigoan idatzi eta irudi bihurtu arteko prozesu osoa ari dira programatzen DBH 3 eta 4ko ikasleak. Diseinua Constructive Solid Geometry (CSG) diseinu sistemarekin egiten da. OPENSCAD programaren bidez, gustuko dituzten proiektu libreak ari dira sortzen, informatika eta robotika oinarri izanik DBH osoan. Ikastolak 3D inprimagailuak erosi ditu, eta web atarian zintzilikatu. Emaitza ikusgarria da! www.lautadaikastola.eus robotika.•
Ikasleek makila bana egin dute 25 erretiratuentzat POLITEKNIKA IKASTEGIA, TXORIERRI. DERIO
Heziketa-proiektu berezi eta berritzaile bat sustatu dugu Derioko Nagusien Etxearekin lankidetzan. Proiektuan zenbait ziklotako 125 ikasle zein irakasle daude nahasita, bidea izanik belaunaldien arteko hartu-emana bultzatzea. Makila bakarrak eta esklusiboak lantzen dabiltza, bakoitza bere jabearen beharrizanak eta eskuaren forma kontuan hartuta egiten ari direlako. Ikasleek maitasun handiz egin dituzte, sentimenduarekin lotuta. Datorren urtean, gehiago, egitasmo txikia handi bihurtu delako.•
23
ikastolak Nazioarteko Espazio Estazioarekin zuzeneko konexioan ARANZADI IKASTOLA. BERGARA Nick Hague astronauta estatubatuarra elkarrizketatu dugu ikastolatik. NASAk gazteen artean zientziaren dibulgazioa bultzatzea helburu duen ARISS programaren barruan egin dugun proiektua da, instituzionala eta protokoloduna. Proiektu pedagogiko bat aurkeztu genuen, eta ohorea izan da gure ikastola lehen saiakeran hautatua izan izana! 6-18 urte bitarteko 20 ikasle arduratu dira astronautari elkarrizketa egiteaz.•
Erronkatik Raftingera! ESTITXU ROBLES ARANGIZ KOLEGIOA. BAIONA Herri Urratseko Erronka lehia Baionako Estitxu Robles Arangiz kolegioko ikasleek irabazi zuten. 100 parte-hartzaileren artean, Baionako 12 gazteek lortu zuten Bidarrain (Behe Nafarroa) Arteka (infos@arteka-eh.com) etxearekin Rafting jaitsiera egiteko giltza. Artekako zuzendaria Seaskako gurasoa da, eta ur biziko ekimenak zein mendi ateraldiak antolatzen ditu euskaraz urte guzian. Lau kolegioen arteko lehian, azpimarragarria da partehartzaile gazteenek irabazi zutela lehia, 4.eko (DBH2) ikasleek osatu baitzuten Baionako taldea.•
Bertso Eskola sortu dugu ikastolan JASO IKASTOLA. IRUÑEA Bertsolaritzaren oinarriak hartuta, sakontzea; bertsolaritzaren munduan murgiltzea eta gozatzea du helburu. Motibazio handia erakusten dutela dio Josu Sanjurjo bertsolariak, gaitasun handia izateaz gain, lan handia egiten ari direlako. Gainera, txapelketa baterako bertsoak prestatzen hasi dira. Guztiz dibertigarria!•
24
Ikastola 234
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
“Escape Room”ean aritu dira irtenbideak topatzen
HH Hizan egistamoa lau haizetara zabalduz
ASSA IKASTOLA. LAPUEBLA DE LABARKA
ARABAR ERRIOXAKO IKASTOLAK. ASSA, BASTIDA, SAN BIZENTE ETA / ERENTZUN
Batxilergoko 1. mailako ikasle talde batek “Argia jarraitu” izeneko goi mailako escape room saioa prestatu eta eraman du aurrera, Osasuna eta Bizi Kalitatea ikasgaiaren barruan. Mota anitzeko probak baliatu dituzte abilezia desberdinak erabiliz, istorio baten barruan murgilduta ordu eta erdiko tartean abenturaren ihesbidea topatu ahal izateko: pentsamendu laterala, pistak sisteman tartekatuta, ahots distortsioa, dilema moralak, taldeko lan demokratikoa, asmakizunak, zenbaki konbinazioak, iluntasuna... Ezetz ihes egitea lortu! Lan bikaina Carlota Campos, Olatz eta Uxue Ugarte, Irati Apellaniz, Leire Fernandez eta Aitor Aranzurirena.•
Music at School for Social Inclusion and Culture PAZ DE ZIGANDA IKASTOLA. ATARRABIA
Haur Hezkuntzako Hizan proiektua aurkezteko Vianako, Oiongo, Bastidako eta Lapueblako lau ikastolak elkartu dira zonaldean, publiko zabalari jakinarazteko zertan datzan konfiantzaren pedagogia eta Ikastolen Elkarteak bultzatutako egitasmoa. Arabar Errioxa Irratian halako oihartzuna sortu ostean, Berberana aldizkaria ere hurbildu da horren berri zabaltzera. Argazkian Ainhoa Berzas, Teresa Fernandez, Eneritz Larrañaga eta Maite Santidrian ikastoletako ordezkariak.•
Ikastolak Italiako Foligno (Perugia) herrian kokatuta dagoen eskola batekin Erasmus + proiektu europarra jarri du abian. Goiburu duen proiektu inter-kulturalari esker gure ikasleek euskal kultura Italian ezagutarazi behar dute eta, aldi berean, hango eskolarena ezagutu. L’Umbrian eta Erroman ere beste bi kontzertu eman dituzte, hizkuntza ezberdinetan kantatuz. DBH 2-3-4 eta Batxilergoko 30 ikasle zein 3 irakaslek hartu dute parte kantuan eta dantzatuz. Ekainean Perugian egindako ekitaldia Atarrabiako Kultur Etxean errepikatuko da.•
25
ikastolak
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Eskerrik asko, Txantxiku Ikastola! BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA. SANTURTZI Bilboko ezker aldean ez da xamurra euskaraz bizitzea. Ikasleek eremu akademikoan ulertzen baitute euskara; horregatik ikastolako hormetatik at, emozioak euskaraz transmititzea zaila zaie. Esperientzia berriak bultzatu nahian gure sei ikasle izan dira Oñatin, Txantxikun, aste bete hizkuntzaren inmersioan. Familiatan eta ikastolan bizi izan dira pozaren pozez. Hori luxua! Balorazioa ezin hobea, berriz ere elkartzeko irrikitan, jakina, nola ez ba, euskaraz!•
Ekin eta segi! Baietz beste 50 urte baino gehiago bete! ANDRA MARI IKASTOLA. ETXARRI-ARANATZ Sortzeak beti dauka hamaika komeri, eta lanaren sariak sarri bi aurpegi; kontzientziak zion ekin eta segi, aurkitu izan arren oztopo ugari, auzolanez eraiki zuten Andra Mari. Ospakizunez bete dugu 2019a! Zorionak.•
Gosearen aurkako lasterketa HAZTEGI IKASTOLA. LEGAZPI
26
Gobernuz Kanpoko Erakundeak urteak daramatza munduan zehar lasterketa hau antolatzen eta oraingoan geu ere inplikatu gara, elkartasuna balio handikoa irizten baitiogu, ikasleen artean zabaltzeko. Sentsibilizazio hitzaldiak; lasterketarako 2 zirkuitu; elkartasunpasaportean dohaintza moduko bat diru-ekarpen xumeak emaileen izenekin, ikasle bakoitzak burutuko zituen itzuli bakoitzaren araberakoak. Amaierako 3.002,75€ lortu genituen. Eskerrik asko antolatzaileei eta partaideei.•
Ikastola 234
Leire Razquin Jaca
«Gauzak teorikoki ikusi ondoren praktikara eramateko aukera izateak ez dauka preziorik» Zergatik aukeratu zenuen Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea? Batxilergoan ari nintzela, banekien ingeniaritza ikasi nahi nuela baina, egia esan, nire intentzioa, hasiera batean, EHU-n ikastea zen. Ingeniaritzaren barruan dauden gradu ezberdin guztien artean aukeratzea zen nire arazoa, ez baineukan oso argi zertara bideratua zegoen bakoitza. Hori dela eta, ate ireki desberdinetara joan nintzen informazio bila. Mondragon Unibertsitateko Ate Irekiak Galarretan izan ziren, Hernanin, momentu horretan ireki berria zegoen Orona Ideo campusean. Ez dakit instalazioek zenbaterainoko eragina eduki zuten, baina momentu horretatik aurrera bertan ikasi nahi nuela konturatu nintzen. Nola definituko zenuke jasotzen duzun ikasteko metodologia? Ikasteko metodologia izan zen ziur aski gehien erakarri ninduena, baina Ekoteknologietan zentratutako gradua edukitzea ere oso garrantzitsua izan zen niretzat. Horrela, munduan bakarra den Prozesu Industrialetako Ekoteknologien graduko bigarren promozioko kidea bihurtu nintzen. Gero, sarbide zuzena eduki nuen Industria Ingeniaritza Unibertsitate Masterrera. Nola balioetsiko zenuke orain arte bizitako esperientzia? Zerbait azpimarratu beharko banuke, metodologia izango litzateke, honengatik sartu bainintzen neurri handi batean, eta espero nuen bezalakoa izan baita. Zenbaterainoko garrantzia du graduaren alde praktikoak? Egia esan, lau urte karrera ikasten pasa ondoren, ohitu egin nintzen eta gertatzen
baitu. Bestalde PBL garaian, klaseak eduki beharrean, taldeka eta irakaslea gainean eduki gabe edukiak zure kabuz zureganatzeak, bilaketak egiteak, erabakiak hartu behar izateak ere prestakuntza mota desberdin bat ematen dizu. Honez gain, nire kasuan oso garrantzitsua izan da ikasketak ingurumenarekiko kezkarekin bateratu ahal izatea, nire ustez ezinbestekoa baita aurrera jarraitu nahi badugu gauzak beste modu batean egitea, eta graduak ikuspuntu hau edukitzea beharrezkoa iruditzen zait.
«Azpimarratuko nuke unibertsitateak enpresekin duen harreman estua». den bezala, hasieran berria zena normaltzat hartzen duzunean, ez duzu hainbeste baloratzen. Baina orain, gradua MU-tik kanpo ikasi duen jendearekin ikasten ari naizela masterra, eduki dudan zorteaz kontzienteagoa naiz. Gauzak teorikoki ikusi ondoren praktikara eramateko aukera edukitzeak ez dauka preziorik, kontzeptuak beste modu eta sakonera batekin ulertzea ahalbidetzen
Oso zaila egin zaizu gradua aurrera eramatea? Argi dago ingeniaritza batek lana eta orduak eskatzen dituela; baina, egia esan, espero nuena baino askoz ere errazagoa egin zaidala, bizitza normala eta ikasketak nahasteko arazorik eduki gabe. Neurri handi batean hau, edozein momentutan irakaslearekin bakarka geratzeko eta zalantzak argitzeko aukerari esker izan da, gertuko tratu horri esker. Zure izena jakiteaz gain, irakasleek badakite zein den zure egoera, nola doakizun beste ikasgai batzuetan, zer ematen zaizun hobeto. Ikasturtean zehar bi alditan behintzat zurekin biltzen dira eta feedbacka ematen dizute… Beti egongo da gustatzen ez zaizun irakasleren bat, baina egia esan orokorrean ezin naiz kexatu. Beste zerbait azpimarratuko zenuke? Mondragon Unibertsitatetik azpimarratuko nukeen beste alderdi bat enpresekin duen harreman estua da, bai lana bilatzeko orduan baita klaseetan jasotako edukietan ere. Agian honegatik ez nau etorkizunak kezkatzen, datorren urtean TFM-a enpresa batean egingo baitut eta, bukatu ondoren, bertan geratzeko edo beste enpresa batean lana aurkitzeko aukerak ikusten ditudalako.•