Ikastola 235 IKASTOLEN IKASTURTE HASIERAKO EKITALDIA
HURRENGO HAMARKADAKO ERRONKEI ERANTZUTEKO LANEAN
AURKIBIDEA
LAN ARLOA 10. orrialdea Lan Hitzarmen berria sinatu dute Ikastolen Elkarteak eta gehiengo sindikalak (LAB) Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastoletarako.
ERRIGORA 26. orrialdea
Herri gisa jokatzera
Urriaren 30etik azaroaren 20ra, aurtengoan berritasunez josita dator «Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpaina.
Hiru erronka nagusi aipatu dituzte ikastolek hurrengo urteetarako: ikasleen euskararen ezagutzaren eta kalitatearen jaitsiera, jaiotza tasaren beherakada eta atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea. Hiruei aurre egiteko ikastolek martxan dituzte edo abian jartzear dituzte neurriak. Baina, ikastolek bakarrik ezin diote aurre egin erronka honi. Hezkuntza sistema osoak eta gizarteak erantzun behar diete. Horregatik eskatu dute herri gisa jokatzeko gai hauei ahalik eta erantzun egokiena emateko, eta arrisku izan daitezkeenak aukera bilakatzeko, egin ezean hiru faktore hauen baturak “ekaitz perfektua” eragin dezakeelako. Horrela adierazi dute ikastolek, Baionan, irailaren amaieran eginiko Ikasturte hasiera ekitaldian. Bertan jakinarazi dute, baita ere, hurrengo hamarkadarako gogoeta prozesua abiatu dutela, gizartean egon diren aldaketei ikastolek, hezkuntza erakunde gisa baina baita gizarte eta euskalgintzako eragile gisa ere, eman beharreko erantzunak jorratu eta erabakitzeko.
IKASTOLEN IKASTURTE HASIERA EKITALDIA 4. orrialdea Erronka handiz beteriko hamarkadari begira jarri dira ikastolak, eta horiei aurre egiteko “herri gisa” jokatzera deitu dute.
2
HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA 12. orrialdea 700 irakasletik gora ari dira haurren ikasketa prozesuan gakoak diren irakurketa eta idazketa prozesuen hastapenean sakontzen.
EDI TAT Z AI L EA:
EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK IKASTOLEN ETXEA Errotazar bidea, 126 20018 DONOSTIA 943 44 51 08 aldizkaria@ehi.ikastola.eus www.aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk I NPRI M AT Z AI L EA:
GERTU inprimategia Oñati. Tel.: 943 78 33 09 L EG E- G O RDAI L UA:
Ikastola 235
SS 425-2015
Ikasturte hasierarekin batera, egitasmo berri bat abian jarri du martxan Ikastolen Elkarteak, ikastolentzako. Pulunpa egitasmoa da, astebeteko iraupenekoa; emozioen eta bizipenen bitartez ikasleen euskararekiko atxikimendua indartzea helburu duen programa bat da. Arrakastaz burutu da egitasmoa zortzi ikastolatan. 18. orrialdea 3
Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta erakundeetako agintari eta hautetsiak, Bernat Etxepare Lizeoaren atarian, iragan irailaren 28an.
IKASTOLEN IKASTURTE HASIERA EKITALDIA
IKASTOLAK, HURRENGO HAMARKADARI BEGIRA
Hiru erronka nagusi aipatu dituzte: Ikasleen euskararen erabileraren eta kalitatearen beherakada, jaiotza tasaren jaitsiera larria eta atzerritar jatorriko ikasleen eskolatzea aldizkaria.ikastola.eus Baionako Bernat Etxepare Lizeoan @ikastola_aldizk ospatu zuten ikastolek 2019-20 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia, iragan irailaren 28an. Bertan iragarri zuten hurrengo hamarkadarako gogoeta prozesua abiatu dutela, gizartean egon diren aldaketei ikastolek, hezkuntza erakunde gisa baina baita gizarte eta euskalgintzako eragile gisa ere, eman beharreko erantzunak jorratu eta erabakitzeko. 4
Ikastola 235
lehendakari Koldo Tellituk, Ikasturte Hasierako Ekitaldian egin zuen hitzaldian. H IRU ERRONKA NAGUSI
Euskal gizartean eman diren aldaketen inguruan, fokua euskararen normalizazioan eta aldaketa demografikoan jarri zuen Tellituk. Lehenik ikasleen euskararen ezagutzaren eta kalitatearen beherakadaz ohartarazi zuen; gero, jaiotza tasaren jaitsiera larriaz mintzatu zen; azkenik, atzerritar jatorriko ikasleen eskolatze desorekatua eta kolektibo hau proportzionalki hartzen ari den pisua izan zituen hizpide.
UELA HAMAR URTE, hiru urteko gogoeta prozesu bat amaitu zuten ikastolek, eta horren ondorioa izan zen Ikastolen erakundetze berria; Europar Kooperatiba bihurtu ziren. Horren ondorioa izan zen, baita ere, hamarkada honetan euskaran, euskal kulturan eta euskal curriculumean oinarrituta aurrera eraman duten eraldaketa pedagogikoa.
D
Orain ere abiatzera doaz beste gogoeta prozesu bat ikastolen komunitatean, hurrengo hamarkadari erantzun egokiak emateko gakoak aurkitu eta garatzeko. Gizartea aldatzen ari da. Gizarteak hezkuntzari egiten dizkion eskaerak ere bai: «Ikastolok hausnartu behar dugu zer nolako erantzunak eman behar dizkiogun gizarte aldaketari, zer nola jokatu behar dugun hezkuntza erakunde gisa, baina baita euskalgintzako eta gizarte eragile gisa ere. Behar den denbora guztia hartuko dugu lan honetan, baina, era berean, denbora hori guztia ongi aprobetxatuko dugu, abiadura hartuta, ez gara geldituko», adierazi zuen Ikastolen Elkarteko
Aurreko ikasturte guztian zehar ohartarazten aritu dira ikastolak behin eta berriro, ikasleen euskararen erabilerak eta kalitateak behera egin dutela modu larrian. Argi gorriak piztu dituzte, eta alor horretan indarrak biderkatu dituzte ikastoletan, bai erabilera eta kalitatea hobetzeko, baina baita euskararekiko atxikimendua indartzeko ere. “Baina hau ezin dugu ikastolok bakarrik bideratu”, esan zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak; “Hezkuntza sistema osoan lan egin behar da, eta, horretarako, murgiltze eredua ezartzea ezinbestekoa da”, erantsi zuen. “Badakigu, noski, Hezkuntzatik bakarrik erantzun ezin daitezkeen faktoreak ere badirela, haur eta gazteen komunikatzeko eta kultura kontsumitzeko ohitura berrietan euskarazko kultur eskaintza ur tantak dira ozeano handi batean. Ordua, da, beraz, hezkuntzak, kulturak eta euskalgintzak bat egin eta herri gisa erantzuteko erronka handi honi”. Aste horretan bertan jakin ziren, bestalde, jaiotza tasaren datu beldurgarriak: aurtengo lehen hiru hilabeteetan %4,3
egin du behera, 3.740 haur jaio ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Datuaren garrantzia ondo ulertzeko, erreferentzia bat eman zuen Tellituk: “Gerra Zibileko zifretan gaude!” Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere ez dira aurreikuspen baikorrak. Azken urteotan jaiotza-tasa jaisten ari da urtero, eta horrela jarraituko du hurrengo urteetan; eta neurriak hartu ezean hainbat gela eta ikastetxe desagertzeko arriskuan egon daitezke. Egoera honen aurrean, Tellituk esan zuenez, aukera desberdinak daude. “Horietako bat da gerra ireki bat hastea hezkuntza eragileen artean, sare baten lehentasun osoa aldarrikatuz, desagertzeko arriskua beste sareetako ikastetxeetan kokatuz… Beste aukera bat da, berriz, egoera honen aurrean hezkuntza eragileek neurri adostuak proposatzea, esate baterako geletako ratioen jaitsiera, guztiz egingarria aipatutako jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioz”. Jaiotzen datuok beste adierazle esanguratsu bat erakutsi dute: jaio diren hau-
> 5
IKASTOLEN IKASTURTE HASIERA EKITALDIA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
<
rretatik, hirutik batek ama edo aita atzerritarra dute. Horri erantsi behar zaio ikasturtean zehar geletara iristen diren atzerritar jatorriko ikasleen kopurua ere gorantz doala. Azken urteetako joera da hori, eta jaiotza tasaren jaitsierari erantsiz, ikasle talde honen pisua gero eta handiagoa da. “Kontuan izan behar dugu familia hauek euskararen eta euskal kulturaren ezagutza oso urria dutela, edo ez dutela horien berri. Gainera, ikasle hauen presentzia ez da batere orekatua izan ikastetxeen artean, eta horrek segregazio arriskua ere ekarri du”, ohartarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Iragan ikasturtean aldaketa bat nabaritu zutela ere esan zuen, “ez guk nahiko genukeen intentsitatekoa ezta leku guztietan ere”, baina atzerriko jatorria duten ikasleen eskolatzea aurreko ikasturteetan baino modu orekatuagoan egin zela. Ikastolen zifra orokorrak bikoiztu
egin ziren ikasturte batean. Aurten ere, lehen datuen arabera, bide horretatik doaz. “Jaurlaritzak bide honetan sakon dezala espero dugu eta ikasleen eskolatzea gero eta modu orekatuagoan egin dezala”, azaldu zuen Tellituk. A RRISKUAK AUKERA BIHURTU
“Ikasleen euskararen ezagutza eta kalitatearen jaitsierari jaiotza tasaren beherakada eta euskara eta euskal kulturaren ezagutza urria edo batere ez duten ikasleen pisua gero eta handiagoa eta segregazio arriskua batuz, ekaitz perfektuaren aurrean gaudela esan genezake? Ez nuke apokaliptikoa izan nahi, baina gerta daiteke denbora gutxian ia hogeita hamar urte atzera egitea”, ohartarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Baina arriskuak aukera gisa ere har daitezkeela erantsi zuen: “Herri gisa jokatuz
111 ikastola eta 57.322 ikasle Ikastolen Elkarteak indartsu hasi du ikasturtea. Bere proiektu pedagogikoan urrats gehiago egiteko abiatu dituen egitasmoak ez dira gutxi, eta aurreikusi diren erronkei ikastoletatik erantzuteko neurriak hartu ditu. Ez hori bakarrik. Ikasturteari zifra esanguratsuekin eman dio hasiera: 111 ikastolek osatzen dute Ikastolen Elkarteko sarea, aurten ikastola bat gehiago dugulako, Ahetze-Arbonan ateak ireki baititu ikastola jaio berriak. Gainera, ikasle kopurua ere hazi egin da. Ikasturte honetan, 57.322 ikasle ariko dira Euskal Herriko ikastoletan ikasten.•
gero, lor daiteke horri guztiari buelta ematea”. Horretarako etxeko lanak egin dituzte ikastolek: indarrak biderkatu dituzte ikasleen euskararen erabilera eta kalitatea hobetzeko, hizkuntza proiektuak eguneratuz; euskararekiko atxikimendua bultzatzeko Pulunpa egitasmoa sortu dute; atzerritar jatorriko ikasleentzako harrera planak gaurkotzen ari dira eta baliabide urriko familientzako beka sistema berria amaitzear dute. “Badakigu ikastolok ezin dugula hau dena bakarrik egin. Horregatik proposatzen dugu alor eta eragile desberdinen arteko elkarlana, horregatik proposatzen dugu hizkuntza ereduak gainditu eta murgiltze sistema ezartzea, horregatik proposatzen dugu atzerritar jatorriko ikasleen eskolatze orekatua eta harrera plan integralak, herri eta eskualde mailakoak, segregazio arriskuari aurre egiteko euskaratik eta euskaraz integratzea…”, azaldu zuen Koldo Tellituk. LURRALDEZ LURRALDE
Lurralde desberdinetako errepasoa ere egin zuen Ikastolen Elkarteko lehendakariak. Baionan, egonik, Ipar Euskal Herritik abiatu zen. Ikasturtea itxaropentsu ireki dute Seaskako ikastolek, ikastola berri batekin, mugimenduaren 111.a, 4.000 ikasleren langa gaindituta, eta Bernat Etxepare Lizeoa handitzeko egin den eraikinarekin. “Baina, azken aldian, ohituta gaude ikasturte amaiera gatazkatsuetara, gure ikastolen hazkundearen neurriko irakasle postuak ukatzen dizkigutelako, edo urtero gertatzen den moduan, gure ikasleek Brebeta eta Baxoa euskaraz egiterik ez dutelako. Aldarrikatzeari eta dagokiguna exijitzeari ez diogu utziko, baina gure eginkizun nagusia bakean egin nahi dugu, gure ikasleei, gure seme-alabei, ahalik eta hezkuntzarik onena eman nahi diegu, euskaratik eta euskaraz», azaldu zuen Tellituk. Nafarroari dagokionez, Gobernu berriari egin zion erreferentzia: “Errealistak gara; badakigu ikastolentzat ez dela mesedezko traturik izango Hez-
6
Ikastola 235
Euskal Elkargoko lehendakari Beñat Arrabit, Seaskako lehendakari Peio Jorajuria, Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburu Bingen Zupiria eta Akitaniako lehendakari Alain Rousset.
kuntza Departamendu berritik. Ez dugu, espero, dena den, gure ibilbidean atzerapausorik, eta gobernu berriarekin ere, aurrekoarekin izan dugun harreman ona eduki nahiko genuke». Eusko Jaurlaritza ere interpelatu zuen, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri baten premia azpimarratu zuen. “Egitasmoa garatzen ari zaretela jakitun gara; adierazi duzue. Baina erritmo bat behar du, etapak bizkorrago osatu behar ditugu, premiazkoa dugulako hezkuntzan ditugun erronka handiei erantzuteko ezinbestekoa dugulako. Oraingoak ez digu jada balio”, azaldu zuen. “Publikotasunaren definizio berri bat behar dugu, eskubide eta betebeharrak, hizkuntz ereduak gainditu eta murgiltze sistema bat ezartzea, finantzaketa modu berri bat, aukera berdintasuna – baldintza berdinak– eta ikastetxea hautatzeko eskubidea bermatzea …”, gaineratu zuen. E GITEKOAK
Ikasturte honetan ere egiteko lan ugari zerrendatu zituen: “Pedagogia alorrean, aipatutako eraldaketan sakontzen joango gara, etapa guztietan, Haur Hezkuntzatik hasi, eta Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta ondorengoraino. Material sorkuntzan bezala, pilotajean. Eta ebaluazioan ere sakontzen jarraituko dugu. Gure irakasleen prestakuntzan, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz”. Bukatzeko, gogoeta bat egin zuen Tellituk: “Lehen esan dut, euskararekiko eta euskal kulturarekiko atxikimenduan eta normalizazioan hogeita hamar urte atzera egiteko arriskuan egon gaitezke-
ela. Ez nuke nahi hala izan dadin. Orduan, dena den, herri honek, baita ikastolak ere, antzeko egoera soziologiko batean jakin izan zuen modu egokian erantzuten, eta nahi beste lortu ez den arren, urrats handiak egin ditugula ezin ukatu. Gaur egun, jakingo al dugu, orduan bezala, egoki erantzuten? Egoera, gizartea, mundua, ez dira berdinak. Orduko eta oraingo baliabideak ere ez, ordea. Galderari erantzuten astia galdu gabe, ekiten hasteko ordua da, elkarrekin, batera, herri gisa jokatuz”. GONBIDATU UGARI
Ikasturte hasierako ekitaldian Akitania eskualdeko lehendakari Alain Roussetek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu Bigen Zupiriak eta Euskal Elkargoko lehendakariorde eta Euskararen Erakunde Publikoko lehendakari Beñat Arrabitek ere hartu zuten hitza. Ekitaldira jende ugari bildu zen, eta gonbidatuen artean izan ziren baita ere Eusko Legebiltzarreko eta Euskal Elkargoko hautetsiak, udaletakoak, hezkuntza eragileetako ordezkariak, euskalgintzakoak, sindikatuetakoak, kooperatibetakoak, unibertsitateetakoak eta Euskal Herritik hurbildutako ikastoletako ordezkari andana.
Ekitaldian, kantu gogoangarriak abestu zituen Marilou Lapeyrade kantari hasi berriak, eta Bernat Etxepareko ikasleek dantzak egin zituzten, lizeoko ikasle eta ikasle ohiz osatutako txarangaren laguntzarekin.•
>
7
IKASTOLEN IKASTURTE HASIERA EKITALDIA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
<
Ikastolen omenaldia Seaskako lehendakari ohiei kastolen Ikasturtearen Hasiera Ekitaldiaren baitan, Seaskaren 50. urteurrena ospatzeko tartea ere izan zen. Ikastolen Elkartetik Ipar Euskal Herriko ikastolen komunitate osoari mende erdi honetako ibilibidea errekonozitu nahi izan zitzaion, eta guztien izenean Seaskako abentura abiatu eta gaur arte iraunarazi duten Seaskako lehendakari ohiei omenaldi bat egin zitzaien. EASKAKO EGUNGO LEHENDAKARI Peio Jorajuriaren eta Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituren eskutik egin zen omenaldia. Lehendakari ohi guztiek ez zuten omenaldira joaterik izan, bi zenduta baitaude (JeanPierre Seilliez eta Jean-Louis Maitia), beste bat gaixorik zen (Jean Berria) eta beste bi lanean ari baitziren egun horretan (Itxaro Borda eta Filgi Claverie). Gainontzekoak, bai, bertaratu ziren. Hau da Seaskako lehendakari izandakoen ze-
S
8
rrenda : Argitxu Noblia (1969-79), JeanPierre Seilliez (1979), Jean-Louis Maitia (1980-83 eta 1987-92), Mailux Zaldunbide (1983-85), Jean Berria (1985-86) Gexan Alfaro (1986-87), Phillippe Goyetche (1992-97), Mari-Jo Anetas (199799), Itxaro Borda (1999-2000), Mixel Etxeberri (2000-03), Filgi Claverie (2003-04), Ixabel Charriton (2004-08) eta Paxkal Indo (2008-2019). «Euskal Herriko historiaren orri inportant anitz idatzi dituzue. Seaskaren baitan
bistan dena, baina Seaskatik kanpo ere, euskararen, euskal kulturaren eta herrigintzan erreferentzia nagusi baitzarate. IparEuskal Herrian euskara oraino bizi bada zuei esker da hein handi batean», esan zien Jorajuriak omenduei. «Zuen bitartez, mende erdi batez Seaskako administrazio kontseiluetan, ikastoletan ardurak hartu dituzten burasoak eskertu nahi ditugu ere. Zuen bitartez, ikastoletan euskararen alde aritu diren irakasleak eta langileak ere eskertu nahi
Ikastola 235
Koldo Tellitu eta Paxkal Indo besarkatuta, Seaskako lehendakari ohiei egin zitzaien omenaldiaren une batean.
Bernat Etxepare Lizeoaren bigarren inaugurazioa
ditugu, baita Seaskako zerbitzuetako langileak ere », gaineratu zuen Seaskako lehendakarik.
Duela bi urte ireki zituen ateak Baionako Bernat Etxepare Lizeoaren eraikin berriak. 270 ikaslerekin hasi zuen ibilbidea, eta egun 370 ditu. Guztiak hartu ahal izateko eraikina hazi egin behar izan dute. Uda honetan amaitu dituzte eraikin berriari erantsi dioten beste eraikina egiteko lanak, eta Ikastolen aurtengo Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian inauguratu zuten. Lizeo berriaren garrantzia azpimarratzekoa da. Duela bi ikasturte arte, Seaskako kolegioetako ikasketak amaitutako ikasleen erdiak hartzen zituen Baionako lizeoak. Gaur egun, eraikin berri eta handituarekin, ikasleen lautatik hiru hartzen ditu. Ekitaldian esan zen bezala, urrats kualitatibo ikaragarria da hori. Lehen mailan euskara ikasten delako, kolegioan euskaran sakontzen delako, baina lizeoan euskaraz gozatzen delako. Ipar Euskal Herriko biharko arlo guztietako profesional euskaldun gehien gehienak, Lizeotik pasatakoak izango dira.•
«Seaskako lehendakaritzaren lekukoa eskuz esku pasatu duzue, eta zuei esker Seaska egitura militante egon da, eta izaten segituko du», amaitu zuen. AZKEN EKITALDIA URRIAN
Seaskaren 50. Urteurrena dela-eta, hainbat ekitaldi ospatu dira aurten. Eta oraindik beste bat geratzen, heldu den urriaren 18 eta 19an Jardunaldi pedagogikoak antolatuko baititu Seaskak Frantziar Estatuko beste sareekin batera Eskolim eta ISLRF egituren baitan: Diwan, Bressola, ABCM eta Calandretarekin.•
LAS IKASTOLAS HAN DADO COMIENZO A UN PROCESO DE REFLEXIÓN PARA AFRONTAR LA PRÓXIMA DÉCADA El pasado 28 de septiembre las ikastolas celebraron la apertura del nuevo curso escolar, en un acto celebrado en el Liceo Bernat Etxepare de Baiona. En este acto, las ikastolas subrayarom tres retos principales: la disminución en el uso y la calidad del euskera de los alumnos, la caída importante de la tasa de natalidad y la escolarización de los estudiantes de origen extranjero. Con motivo del 50 aniversario de Seaska, en este mismo acto se rindió un homenaje a todos los presidentes de la asociación de ikastolas de Iparralde.
DÉBUT DU PROCESSUS DE RÉFLEXION DES IKASTOLA POUR LA PROCHAINE DÉCENNIE Le 28 septembre dernier s'est déroulée la conférence de presse de rentrée au Lycée Bernat Etxepare. A cette occasion, les ikastola ont mis l'accent sur trois défis principaux : la diminution de l'utilisation et de la qualité de l'euskara chez les élèves, la chute importante du taux de natalité et la scolarisation des enfants d'origine étrangère. Seaska fêtant ses cinquante ans cette année, un hommage a également été rendu à tous les président-e-s de la fédération.
9
Ikastolen Elkarteko, EIBko eta LABeko ordezkariak, Lan Hitzarmena izenpetu zuten unean.
LAN ARLOA
LAN HITZARMEN BERRIA ARABA, BIZKAI ETA GIPUZKOAKO IKASTOLETAN Irailaren 30ean izenpetu zuten Ikastolen Elkarteko ordezkariek eta gehiengo sindikalak (LAB) Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastolek Lan Hitzarmen berria adostu eta sinatu zuten, irailaren 30ean, Ikastolen Donostiako Etxean egin zen negoziazio mahaiaren azken bileran. Lan Hitzarmena 2018 eta 2019 urteei dagokiena da, eta Ikastolen Elkarteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 59 ikastolei eragiten die. KASTOLEN ELKARTEAK ETA GEHIENGO SINDIKALAK (LAB sindikatua da, ordezkarien %75 biltzen duena) duela zenbait egun izenpetu duten hitzarmenak ikastoletako langileen lan baldintzetan hobekuntzak ekarriko ditu, eta, aldi berean, ikastolek euren proiektua aurrera ateratzeko mesedegarria izango da, irakasle eta langileak baitira hezkuntza proiektuaren zutabe nagusiak.
I
Iragan abenduan bi aldeek hitzartu zuten Lan Akordioaren ondotik dator Lan Hitzarmenaren izenpetzea. Orduko akordioak ezaugarri hauek zituen, besteak beste: hainbat hezkuntza ataletan diagnostiko par-
10
tekatua jasotzeaz gain, langileentzat hobekuntzak zituen, bereziki 0-3 zikloko langileentzat, zerbitzuetako langileentzat eta Hezkuntza Laguntza Espezialistentzat; soldata altxaketak jasotzen zituen lan hitzarmeneko lan kategoria guztietan, baita DBHko 1. zikloko soldata homologazioa ere; eta lanpostuak mantentzeko tresna egokia zen. â&#x20AC;&#x153;Askotan esan dugu, baina askotan esateak ez dio baliorik kentzen, ikastolen helburua dela gure langileek ahalik eta lan baldintza onenak izatea, muga ikastolen bideragarritasuna izanik. Muga horretan jardun dugu oraingoan ereâ&#x20AC;?, adierazi zuen Ikastolen Elkarteak orduan.
Irailean izenpetu duten Lan Hitzarmenean, berriz, abenduan sinatutako Lan Akordioan hitzartutako puntuak biltzeaz gainera, atal nagusiak eguneratu eta berritu dira. Halaber, ikastola guztietan berdintasun planak bultzatzeko konpromisoa ere martxan jarri dute. Jaiotza tasaren beherakadaren ondorioz ikastoletan gelak itxi beharko balira, ikastolek borondate irmoa dute, orain arte egin bezala, lanpostuei eusteko, eta hitzarmen honetan xede horretarako lan batzorde berezi bat osatzea ere aurreikusi da. 2018ko urte hasieran hasi zituzten elkarrizketak negoziazio mahaian, Lan Hitzar-
Ikastola 235
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
men berria egiteko. Urte oso hori puntuz puntu negoziatzen aritu ziren, abenduan Lan Akordioa izenpetu zuten arte. Akordio horretan, aldeek ikasturte amaiera bitarteko epea ere eman zieten euren buruei Lan Hitzarmen berria adosteko. Epea amaituta akordiorik lortu ez bazuten ere, elkarrizketak giro oenean eta akordioa erdiesteko borondatearekin egin zituzten, eta, orain, oporren bueltan, izenpetu dute Lan Hitzarmena. 2009TIK LEHEN LAN HITZARMENA 2009an izenpetu zen azken Lan Hitzarmena ikastoletan. Hamar urte igaro dira, beraz, ikastolek Lan Hitzarmen berri bat edukitzeko. Horregatik balio berezia du aldeek irailaren 30ean izenpetutako hitzarmenak. Lan Hitzarmen hau adosteko “aldeek erakutsi duten borondatea” azpimarratu du Ikastolen Elkarteak: “Prozesua luzea izan da. Ia urtebete behar izan zen Lan Akordioa adosteko, eta zortzi hilabete gehiago behar izan dira Lan Hitzarmen berria egiteko. Denbora honetan guztian, ordea, akordiorako borondatea izan da bi aldeetan. Inguruko kanpo faktoreek helburuan eraginik ez izateko erakutsitako jarrera ere txalogarria izan da”, azaldu zuen Ikastolen Elkarteak, Lan Hitzarmenaren izenpetzea baloratzeko argitara eman zuen prentsa oharrean. Ikastolen 2019-20 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldian azpimarratu zuten bezala, irakasleek eta langileek osaturiko lan taldea
Lan Hitzarmen hau adosteko “aldeek erakutsi duten borondatea” azpimarratu du Ikastolen Elkarteak: “Prozesua luzea izan da. Ia urtebete behar izan zen Lan Akordioa adosteko, eta zortzi hilabete gehiago behar izan dira Lan Hitzarmen berria egiteko. Denbora honetan guztian, ordea, akordiorako borondatea izan da bi aldeetan. Inguruko kanpo faktoreek helburuan eraginik ez izateko erakutsitako jarrera ere txalogarria izan da”. gakoa da ikastolen hezkuntza proiektuaren erronkak aurrera ateratzeko. “Haientzako lan baldintzarik onenak nahi ditugu ikastolok. Lan Hitzarmen honekin urrats garran-
tzitsuak egin dira lan baldintza horiek hobetzeko, eta bidea garbitu da ikastolek hurrengo urteetan izango dituzten erronkei hobe erantzun ahal izateko”.•
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk â&#x20AC;˘
700 irakasletik gora ari dira haurren ikasketa prozesuan gakoak diren eginkizun honetan sakontzen Ikastolak azken urteotan aurrera eramaten ari diren eraldaketa pedagogikoaren baitan, Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzarako zubian irakurketa eta idazketa prozesuen hastapenaren gainean sakontzeko prestakuntza egitasmo mamitsu bat abiatu du Ikastolen Elkarteak, irakurketa eta idazketa, etenik ez duten bi prozesu direla aintzat hartuta.
12
EKI proiektuaren bitartez Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako goi mailetan emaniko eraldaketarekin batera, Haur Hezkuntzan hIZAN proiektuaren bitartez garatzen doana abian jarria dago, eta HHtik Lehen Hezkuntzarako bidean, zubi horretan, ere esku hartzen hasi dira ikastolak. Hor kokatzen da irakurketa eta idazketa prozesuen hastapena, eta horri begira jarri da martxan prestakuntza egitasmo hau.
Ikastola 235
Gelak mukuru bete dira irakurketa eta idazketa prozesuen hastapenari buruzko prestakuntza saioetan.
IRAKURKETA ETA IDAZKETA, PROZESU ETENGABEAK
RAKURTZEA EKINTZA ZABALA DA: ez da soilik letrak, hitzak edo testuak irakurtzea; munduari, paisaiari edo objetktuei begiratzean ere irakurtzen dugu; usaintzean, entzutean, ukitzeanâ&#x20AC;Ś ere bai. Ulertzen ez dituen arren, haurra laster hasiko da, ordea, letrak ikusten eta haiei begiratzen. Haur Hezkuntzan irakasleak liburu bat irekitzen duen unetik, ilustrazio ederren ondoan agertzen dira. Irakasleak letra haiei begira kontatzen dio ipuina. Zeinu horien atzean, hitzak eta esaldiak daudela ohartzen hasiko da. Lehen letrak identifikatuko ditu, gero hitzak, gero esaldiak. Puntuazio-markak ere identifikatuko ditu. Letrak, silabak, hitzak eta esaldiak marrazten eta idazten hasiko da. Bizitza osoan garatzen joango den bidaia hasiko du. Hasi, hasten diren prozesuak baitira irakurketarena eta idazketarena, baina amaierarik ez dutenak, etenik ez dutenak.
I
Ikuspegi kurrikularretik garrantzi berezia duen egitasmoa da, eta lanketa honetatik materialetan ere eragin nahi da, Lehen Hezkuntzako lehen zikloari begira. Irakurketa eta idazketa, ikasleari bere ibilbide guztian eragingo dioten prozesuak izanik, gozamena eragitea ere lortu nahi da. Haur batek prozesu hauetan gozamena lortzen badu, gozatzen baldin badu irakurketarekin eta idazketarekin, bizitza osorako gozamena izango da. Horregatik, irakaskuntza metodologian bezala, ikasleari irakurtzeko aukerak bider-
Irakurketa eta idazketa, ikasleari bere ibilbide guztian eragingo dion prozesuak izanik, gozamena eragitea ere lortu nahi da. katzean ere eragin nahi da. Horretarako proposatzen da, esaterako, haurrak liburuak eskura izatea nahi duenean har ditzan eta murgil dadin haietan. Irakurtzeko eta kontzentratzeko giroa sortuko duten espazioak antolatzea ere gakoa da honetan. Eta etxean ere bai. Irakurtzeko zaletasuna etxetik ere landu daitekeelako. Ohikoa da, haurra irakurtzen ikasten hasten denean, gurasoak alboan egotea haiekin, eta elkarrekin irakurtzea. Haurra bere kasa moldatzen hasten denean, berriz, urritu egiten da akonpainamendu hori. Baina etapa horretan haurraren alboan jarraitzeak garrantzi handia dauka, bakarrik utziz gero uler baitezake dagoeneko helduarentzat, gurasoarentzat, ez dela interesgarria irakurtzea, eta horrek helburutik, gozamena lortzetik, urruntzera bultza dezake haurra.
>
S AIO OROKORRETIK MINTEGIRA Irailean Alvaro BeĂąaran eta Nora Salbotx adituen ekarpenak jaso dituzte irakasleek, aretoak mukuru izan diren saioetan. BeĂąaran pedagogia terapeutikoan eta psiko-
> 13
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA
motrizitatean aditua da, eta irailean emandako saioan haurraren garapenari buruz jardun zen. Nora Salbotx, berriz, urteetan irakasleen prestakuntzan aritu da Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta eskola irakasle da egun. Haren bitartez, irakurketa eta idazketa prozesuen hastapenean sakondu zuten irakasleek. Saio orokorrak izan dira, 700 irakasletik gora parte hartu dute, helburua baitzen guztiak jabetzea zein norabidetan egin nahi den eraldaketa, eta guztiek sakontzea saio hauetan erabili diren kontzeptu eta terminologietan. Saio hauetan irakasleek erantzun dituzten galdetegien bitartez, ikastola bakoitzaren beharrak identifikatu dira, eta horiek aintzat hartuta, mintegi bat sortu da, galdera, kezka eta behar horiei erantzuteko. Mintegia Montserrat Fons adituak, Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktoreak, abiatuko du, urriaren 16an eta 17an egingo dituen saioetan. Eta horren ostean, Ikastolen Elkarteko aditu taldeak emango dio jarraipena mintegiari.
E REDU BE RRI BAT Irakasleen ahalduntzeari eta hobekuntzari begira prestakuntzak duen garrantzia begi bistakoa da. Ikastolen Elkarteak urteak daramatza ikastoletako irakasleak prestatzen, eta milaka irakaslek hartu dute parte ikastaro, mintegi eta bestelako saioetan. Prestakuntza saioek dedikazioaz gain gelak utzi behar izatea ere ekartzen dute, eta ez da beti samurra izaten hori egin ahal izatea. Ehunka lagun eroso eta saioak behar bezala jarraitzeko moduan egoteko azpiegiturak aurkitzea ere ez da lan erraza izaten. Baina era berean, eraldaketa pedagogikoa gelaratzea lortu nahi bada, ezinbestekoa da prestakuntza saio hauetako lana.
Irakurketa haurtzaroan hasten den zaletasuna da Pedagogoek diote irakurketaz gozatzen ikasi egiten dela eta, horrenbestez, irakatsi egin daitekeela. Horretarako, funtsezkoa da familia. Jarduera guztiek bezala, irakurketak konstantzia behar du ohitura bihurtuko bada. Sekula ez da irakurtzera behartu behar, baina eguneroko kontu bihur daiteke. Aisialdiko zati bihurtzea da kontua. —Liburuak eskura jarri. —Liburu-dendak bisitatu. —Eguneroko ohitura konpartitua izan. —Liburutegiko bazkide izan.• nahi da. Horrela, konbinatu egin nahi dira formula desberdinak: prestakuntza saio orokorrak, ikastola bakoitzeko ordezkari banarekin osatutakoak eta baita online saioak ere. Bigarren eredua aurrera eramateko, ikastola bakoitzean erreferente fi-
gura bat sortu da. Erreferente hauek Ikastolen Elkarteak antolatutako saioetan parte hartuko dute eta bakoitzak bere ikastolako errealitate eta beharretara egokituz. Adituengandik jaso, erreferenteekin landu, hausnartu eta guztia ikastolaratu.•
Garrantzitsua da haurrak liburuak eskura izatea nahi duenean har ditzan eta murgil dadin haietan. Irakurtzeko eta kontzentratzeko giroa sortuko duten espazioak antolatzea ere gakoa da.
Nora Salbotx, irakurketa eta idazketa prozesuen hastapenari buruz eskaini zuen saio batean.
<
Gauzak horrela, prestakuntza eredu berri bat jarri nahi da martxan. Dagoeneko urrats batzuk egin dira, eta urrats horietan sakondu
14
Ikastola 235
PULUNPA EGITASMOA
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
EUSKARAREKIN BAT EGIN, EMOZIOEN ETA SENTIPENEN BITARTEZ Zortzi ikastolak hartu dute parte ikasleen euskararekiko atxikimendua indartzeko programa berriaren lehen ekitaldian Ikasturte hasierarekin batera, egitasmo berri bat abian jarri du martxan Ikastolen Elkarteak, ikastolentzako. Pulunpa egitasmoa da, astebeteko iraupenekoa, eta ikasleen euskararekiko atxikimendua indartzea helburu duen programa bat da. Arrakastaz burutu da egitasmoa zortzi ikastolatan. ULUNPA EGITASMOAK GARAI BATEAN MURGILTZE ASTEA ZENARI HARTU DIO LEKUA, BAINA HURA BAINO SAKONAGOA DA HELBURUETAN. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleentzat zuzendua dago. Emozioetan oinarritutako proiektu bat da, ikasleen arteko harremana euskaraz izan dadin, beraiek hautu hori egiterakoan emozioen bidez euskararekin, eta euskal kulturarekin eta eus-
P
18
kaltzaletasunarekin atxikimendua garatu dezaten, eta ikus dezaten euskara beren garapen pertsonalerako oinarrizko elementu izan daitekeela. Helburu horiekin programatu da egitasmo berri hau. Aisiola begirale eskolako hezitzaileek dinamizatu dute. Duela bi ikasturte alarmak piztu ziren, kanpo ebaluazio emaitzek erakutsi zutenean ikasleen euskararen erabilerak eta kalitateak
behera egin zutela. Emaitzen arrazoiak ezagutu, eta egoera iraultzeko plan bat diseinatu beharra zegoela ikusi zen, eta horri ekin zion Ikastolen Elkarteak, Huhezi-rekin elkarlanean. Ikasturte horretan proiektu bat diseinatu zuten, eta iazko ikasturtean martxan jarri zuten bederatzi ikastolatan. Horrekin batera, ikasleen euskararekiko atxikimendua indartzeko programa bat ere behar zela ikusi zuten, eta horri erantzunez
iaz garatu zuten Pulunpa egitasmoa, eta aurten eman ditu lehen urratsak. Aste osoko programazioaren bitartez, Pulunpa egitasmoaren bitartez lortu nahi izan diren helburu orokorrak hauek dira: — Ikasleen arteko harreman-hizkuntza euskara izateko egoerak eskaintzea. — Euskara, euskal kultura eta euskaltzaletasunaren unibertsoarekiko atxikimendua indartzea. — Ikasleak, emozio eta sentipenen bitartez, euskararekin konektatzea. — Euskara ikasleen garapen pertsonalerako oinarrizko elementua izaten laguntzea. Horretarako, Pulunpa egitasmoko hezitzaileek emozioak eta sentipenen mundua izan dute oinarri, egitasmoan parte hartutako ikasleekin batera, euskaraz gozatzeko, hizkuntza-erregistro ez formalean aritzeko, gaur egungo zein iraganeko euskal kulturaren ezagupenak sendotzeko eta gure hizkuntzaren biziberritzean egin den lana ezagutarazteko. Baina ez hori bakarrik, aste horretan, ikasleek sexuaz hitz egin
Ikastola 235
dute, abestu, jolastu, antzerkia egin, emozionatu dira, parra egin dute, negar egin dute; azken finean, euskaraz eta euskararen bitartez sentitu egin dute. Kognizioa, garuna eta hizkuntza aztertzen dituen Basque Centre on Cognition, Brain and Language zentroak 2015ean aurrera
Pulunpa egitasmoko hezitzaileek emozioak eta sentipenen mundua izan dute oinarri, egitasmoan parte hartutako ikasleekin batera, euskaraz gozatzeko, hizkuntza-erregistro ez formalean aritzeko, gaur egungo zein iraganeko euskal kulturaren ezagupenak sendotzeko eta gure hizkuntzaren biziberritzean egin den lana ezagutarazteko.
eramandako ikerketatik ateratako ondorioetan horrela irakur dezakegu: “Gure ondorioa da erlazio estua dagoela hizkuntza bakoitzaren, hizkuntza bakoitza ikasi den testuinguruaren eta emozioen prozesaketaren artean”. Hori kontuan izanda, sinetsita gaude euskararen arnasgune izan nahi duen ikastolak emozioz eta sentipenez beteriko testuingurua eskaini behar diela ikasleei. Hori da, hain zuzen ere, Pulunpa egitasmoaren xedea. Hauek dira lehenengo esperientzia honetan parte hartu duten zortzi ikastolak: Altsasuko Iñigo Aritza, Iruñeko Jaso, Amurrioko Aresketa, Balmasedako Zubi Zaharra, Bilboko Urretxindorra, Leioako Betiko, Sopelako Ander Deuna eta Bermeoko Eleizalde. Programa honetan parte hartu duten guztiek, bai ikasleek eta baita hezitzaileek ere, oso esperientzia aberasgarritzat jo dute ekimena. Aurten lehenbiziko urratsa egin du Pulunpa egitasmoak. Hurrengo urratsak datorren ikasturtean egingo ditu, helburua egitasmoa ikastola guztietara hedatzea baita, ikasleen artean euskaraz bizitzeak duen garrantzia mamitzen joan dadin.•
19
PUBLIERREPORTAJEA
HEZKUNTZA ESKAINTZA ANITZA, KUTXAren eskutik
Aukera miragarriak eskura, hemen laburtuta. Informazio gehiago:
www.eurekamuseoa.eus www.ekogunea.eus
20
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA Liburuak alde batera utzi eta etorri zientzia modu dibertigarrian ikastera Eureka! zientzia museora. 4 urtetik 18 urterako ikasleei zuzenduta, gure planetarium saioek, tailerrek, laborategiek eta ikuskizunek txundituta utziko dituzte ikasleak. Eta gainera, museoko erakusketa iraunkorrean murgiltzeko aukera izango dute gure bixita gidatuekin! • Unibertsoaren historia, lurraren jatorria edo/eta urtaroen azalpenak. Hainbat astronomia gai desberdin azalduko dira Planetarium-eko saioetan. • Esperimentuak, escape-room matematikoak, jolas zientifikoak, ikuskizunak etb. 50 minutuko luzapena duten tailerren bitartez, oinarrizko curriculumean sartzen diren gaiak errepasatuko ditugu modu dibertigarrian. • Metodo zientifikoaren funtsak abagune izango dituzte ikasleek, egun batez zientzialari bilakatuz gure laborategietan! • Museoko erakusketa iraunkorrak gordetzen dituen sekretu guztiak argira aterako dituzte gure monitoreek 50 minutuko luzapena duten bisita gidatu desberdinetan zehar.
KUTXA EKOGUNEA / KUTXA AROTZ-ENEA Ikastetxeentzat, egun pasa zein egonaldi luzeak egiteko aukera, ingurumena landuz naturaren erdian. • Kutxa-Ekoguneko ekoparkean hezkuntza programa berritu bat dugu ikastetxeen eskura, Garapen Jasangarrirako Helburuak (ODSak)txertatuta dituelarik, 2 urtetik 16 urtera. Ikasleen bizipenetan, ingurumen gaiak lantzen ditugu, modu oso praktiko batean eta gure natur eremuetan: abeletxea, baratza eskola, basoak, belardiak… • Kutxa Arotz-enea: 2tik 5 egunerako egonaldiak naturaren erdian murgilduta, gure Ingurumen heziketa eskolan. Ibilaldi zein jarduera mordoz osatutako egonaldi gogoangarria. • PLUS16 programa: 16 urtetik gorako ikasleentzat, ikasketa espezializatu eta unibertsitate mailari zuzendutako gaiak kartara: Ezagutu Ekogunearen Hezkuntza Programaren funtsa, Ekoguneko bio-eraikinen oinarri eta teknikak, Jolas librearen garrantzia haurren garapenean eta nola landu ikastetxeetan.
21
ikastolak
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Luxuzko udaleku aktiboak udako 6 astetan ikastolan ARANGOITI IKASTOLA. IRUNBERRI
Ikastolako ikasle ohia den Idoia Eletak, Magisteritzako Bea Legarra lankidearekin batera proiektu borobila aurkeztu zien ikastolako gurasoei. Sei astez egunero aritu dira biak ikastolan, 08:30etik 14:30era, 3 eta 12 urteko ikasleekin, kopuruz 10 eta 15 arteko taldean. Bertan denetik egin dute: naturan irteerak, jolas kooperatiboak, karatea, literatura eta irakurketa, sukaldaritza, eraikitzekoak, arte tailerrak… Arangoiti Ikastolako helburuekin bat eginda, haurren gustu eta beharretara egokitu dira, ekintza asko eurekin adostuta, euskara hutsean…; nahieran!•
Asti Lekuko kromo albumak, oso arrakastatsuak
22
Bejondeiela Batxilergoko ikasle sarituei!
ASTI LEKU IKASTOLA. PORTUGALETE
ARABAKO IKASTOLAK. LAUDIO ETA LAPUEBLA
Aspaldiko asmoa zen Asti Lekuko kirolariekin kromo albuma egitea, baina klubean ez genuen oso argi zelan antolatu, nondik hasi, nortzuekin egin. Azkenik, aurreko denboraldian, futbol sekziokoek eman zuten lehenengo urratsa, euren lehen albuma kaleratzen. Bidea hasita, saskibaloikoek hartu zieten lekukoa; jokalari guztiak agertu dira albumean, nork bere kromoa izanik. Egilea, Aitor Villar izan da.•
Hezkuntza Sailaren aldetik, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak eman ditu batxilergoko Sari Bereziak. Laudio Ikastolako Aitor Durana Gutierrez eta Assa Ikastolako Maite Bengoechea Fernadez izan dira sarituak. Zorionak! Horrez gainera, Urretxu Zumarraga ikastolako Ahmed Amrani ikasleak diploma jaso du DBHko ikasketak burutzeagatik Donostiako EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean; Jatorkin Al-Nahda Etorkin Magrebiarren Integrazioko Elkarteak eman dio. Bejondeizuela!•
Ikastola 235
«aldizkaria.ikastola.eus» web gunean duzu, irakurle; bertan informazioa osatuagoa aurkituko duzu paperean argitaratutakoa baino > >
Ikasle guztiak pozik ikastolara, onena emateko irrikitan BIHOTZ GAZTEA IKASTOLA. SANTURTZI Hori da gure erronka, makala ez den arren! Helburua lortzeko bidean, beste urratsa eman dugu: obrak egin ditugu LH 1 eta 2an gaurko pedagogiari atxikita. Espazio berriek lagunduko diguten arren, irakasleen bultzada oso garrantzitsua da ikastolako proiektu honetan aurrerapausoak emateko, euren inplikazio maila, kemena, ikasteko grina eta ikasleekiko duten atxikimendua ezinbesteko osagaiak baititugu. Eutsi goiari!•
Matematikako Irakaskuntzan oinarritutako Esperientzia bisuala NAFARROAKO IKASTOLAK. ERASMUS+ NIEk Europako Batzordeak diruz lagundutako argitalpena aurkeztu du, POLYUNIVERSE IN SCHOOL EDUCATION (PUSE) izenarekin. Proiektua, PolyUniverse jokoan dago oinarrituta, János Szász Saxon hungariar artistak sortutako jokoa izanik. Jesus Mari Goñik eta Irene López-Goñik diseinatu eta koordinatu dute material honen inplementazioa. Arangoiti Ikastolako Garazi Larrañaga eta Nora Uribeetxeberria, eta Zangozako Ikastolako Idoia Legarreta ezinbesteko laguntzaileak izan dira.•
Erronka, 1.041 kilo janari lortzea LAZKAOKO IKASTOLA. SAN BENITO
Landutako lurretatik uzta: ikastolaren eraberritze lanak IÑIGO ARITZA IKASTOLA. ALTSASU
Uzta biltzeko, aurrena lurra prestatu, jorratu eta ereitea ezinbestekoa da. Iñigo Aritza ikastola xumea da; Nafarroan egin zen lehen Nafarroa Oinezaren ondorio da eraikina. Maitasun handiz sorturiko eraikin xumea, derrigorrean berriztu beharrean zegoen; hortik 2018ko Oineza. Egoera ikusita, oinarri oinarrizko arazoei irtenbide ematea ebatzi zuten familiek. Horrela, 316.341€ ko aurrekontua onartu eta lehen faseari ekiteko zereginak ezarri ziren. Udan burutu dira lan handiak. Aipatzekoa da 40tik gora famila gela guztiak margotu eta txukuntzen aritu direla, auzolanean, ikastola goitik behera margotuz.•
Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak inplikatu dira, hainbat herrialdetako bizi baldintzak ezagutu eta aztertu ondoren. Errefuxiatuen egoerarekin kezkatuta, haiei nola lagundu adostu ondoren, Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harremanetan jarri ziren. Siriako gerratik ihesi doazen errefuxiatuei otorduak eskaintzen dizkiete Greziako Lesbos uhartean. Egunero 1.300 pertsonari ematen diete jaten. Erronka bete dute, arroza eta dilista paketeak bilduz. Zorionak eta eskerrik asko ikasle zein familiei.
23
ikastolak
Ausolanekin eta Lea Artibai Landa Garapenerako elkartearekin, elkarlanean ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA. ONDARRU Garrantzi handia eman diegu beti jantokiko menu orekatu eta osasuntsuei. Bazkaltzen geratzen den edonork bertan eginiko kroketa, etxeko postre edo antxoak “pla-pla” janez gozatzeko aukera bikaina du. Oraingo urrats berria da elkarlanean arituko garela, gure eskualdean ekoiztutako elikagaiak kontsumitzeko aukera paregabea izango dugulako: garaian garaikoak, freskoak eta osasungarriak. Hau guztia egitearen arrazoia, jantokia ikastolaren hezkuntza proiektuko balore eta printzipioak lantzeko gune aproposa dela sinestuta egotea da.•
Esmalteria Berria eta etxeko otorduak ikasle guztientzako ORERETA IKASTOLA. ORERETA/ERRENTERIA
Andoainen ikastola irekia AITA LARRAMENDI IKASTOLA. ANDOAIN Bost hilabeteko lanen ondoren, irailaren hasieran Andoaingo Ikastolako txikienek euren gela berriak estreinatu dituzte. HIZAN proiektuari helduz, Bazkardoko eraikineko etxetxoak batu eta barruko paretak desagertu dira, espazio berriak sortuz. Aterpe eta gune berde berriak sortzearekin batera, hesiak eta muga arkitektonikoak desagertu dira, herritik sortu zen Ikastola herriari irekiz.•
Aurtengo berrikuntza nagusietakoa Esmalteriako Haur Hezkuntzako eraikin eraberritua da. Espazioak ere hezkuntza-beharrei erantzun behar diela sinetsita, orain urte batzuk irakasle eta gurasoek elkarlanean heldu zioten erronkaren fruitua da Esmalteria Berria. Aurrerapausoa eman duen Errenteriako lehen ikastetxea da Orereta Ikastola. Bestetik, etxeko otorduak izango dituzte jangelako ikasle guzti-guztiek. Janaria prestatu eta garraiatzeko inbertsioak egin, eta sukaldeko lantaldea indartu dira horri erantzuteko.•
24
Ikastola 235
aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
Hasi dira argitasuna ikusten Uzturpe Ikastolan UZTURPE IKASTOLA. IBARRA Iazko udan egin zen obran izandako ur-isurketa batek eraikinaren zutabe batzuk kaltetu zituenez, 250 ikasle gela modularretan aritu ziren iazko ikasturtean. Uda honetan, eraikina hutsa zegoela aprobetxatuz, egin beharreko konponketak egin dira. Orain artekoak hilabete luzeak izan badira ere, ikasle, langile eta familien babes eta elkar ulertzeari esker, obra honen helburu nagusia behar pedagogiko berrietara egokitu eta denon parte hartzeari esker lortu dugu!•
Ongi etorri zuen gelara! ASSA IKASTOLA. LAPUEBLA Aurreko ikasturtea bukatzear egon arren DBH 3ko ikasleak edozein proiektutan parte hartzeko gogotsu zeudela baliatuz, egitasmo berri bati heldu zioten ikastolan, EKI proiektuaren markoan. Enbidoa bota zitzaien: hirugarren ebaluazioan Gizarteko proiektuan elkarbizitzarako ekintza bat antolatu behar zutela, alegia; eta aurrera egitea erabaki zuten. Zer egin, ordea? Pentsatu eta sentitu ondoren, beraien gela bat margotzea erabaki zuten, hain juxtu ere, irailean DBH 3. mailara Bastidatik etorritako ikasleak eurena duten gela; buru-belarri aritzia erabaki zuten gela txukun eta alai ikus zezaten. Hasi eta bukatu. Lan txalogarria; ongietorri egokia emateko modu bikaina, zalantzarik gabe!•
Bizi-bizia berhezi proiektua ZURRIOLA IKASTOLA. DONOSTIA
Bizi bizia berhezi proiektuaren sortzaile eta diseinatzaileak Idoia Moreno eta Larraitz Esnaola dira eta haien proposamena, Donostiako espazio publikoa den eta gaur egun itxita dagoen espazio bati bizia emateaz gain, haurrei hirian bertan naturarekiko kontaktu zuzenean jolaserako eremuak eskaintzea da. Zurriola Ikastolako 300 haur eta gaztetxorekin parte hartze prozesu bat abiatu dute. Haien ametsa errealitate noiz egingo denaren zain. Gogotsu, ilusioz beteta eta jolaserako prest! Youtuben, prozesuaren laburpena.•
25
ERRIGORA aldizkaria.ikastola.eus @ikastola_aldizk
BARATZA SUKALDERA ETA EUSKARA PLAZARA Urriaren 30etik azaroaren 20ra, aurtengoan berritasunez josita dator Errigoraren «Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpaina: diru-ekarpenaren zati bat Nafarroa hegoalde eta erdialdeko plazetara euskara ateratzea xede izango duen ekimen berri bat sortzeko erabiliko da eta, biren ordez, hiru saski izango dira aukeran. afar hegoaldeko uzta euskarari puzka» kanpainaren 7. edizioa ate joka dugu dagoeneko. Arin erraten da, baina, atzera begiratuta, nork bere alea jarrita guztion artean osatu dugun hareatza zabal ageri zaigu begi parean. Ia 80.000 saski eraman ditugu Nafarroa hegoaldeko baratzetik Euskal Herriko txoko guztietako sukaldeetara eta, bueltan, ia 1.000.000€ bideratu dugu Euskal Herriko txoko guztietatik Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Ekoizle mordoa, ehunka boluntario eta milaka kontsumitzaile arduratsuren arteko auzolan erraldoia; euskara eta elikadura-burujabetza ardatz hartuta, eremu eta jatorri anitzetako pertsonen topaleku bilakatu da Errigora.
«N
Aurtengoan, Erromatarrek Ager Vasconum deitu zuten eremuan —Nafarroa hegoalde eta erdialdea— euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi du Errigorak. Zonaldeko euskalgintzaren ardatz diren proiektuok laguntzen jarraitzeaz gain, diru-ekarpenaren zatitxo bat eragin biderkatzailea izan nahi duen ekimen berri bat abiatzera zuzenduko da: Agerraldia. Bide praktikoa eta eraginkorra eginen duen
ekimena izango da, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izanen dituena, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko dituena, euskararen ezagutza zabaltzeko, erabilera handitzeko eta aldeko jarrerak indartzeko. Zaila da bertako ikastolak eta, oro har, bertako euskalgintza laguntzeko modu goxoagorik imajinatzea: produktu bikainez gozatu eta %25 euskarari eman. Saski beltza eska dezakezu betiko tankerakoa nahi baduzu (50 euroan); berdea ekologikoa maite baduzu (60 euroan); aurten zerbait berezia nahi baduzu edo norbaiti gabon-opari bat egiteko, zuria (70 euroan). Ezin baduzu erabaki, eskatu bi edo hiru; hori gehiago emango diozu euskarari. «Ekintza txikiekin helburu handiak», Errigoraren oihuak dioen bezala.•
Ikasleak, Nafarroako hegoaldeko produktuak saskiratzeko auzolanean.
Nafarroa hegoalde eta erdialdearen errealitate linguistikoa ez da goitik behera aldatu, baina euskalgintzaren dinamikak bizirik mantentze hutsa ez da gutxi, hizkuntza-es-
kubideei dagokienez hamarkadetan administrazioak zonaldeari eskaini dion gutxiespen tratua kontuan izanik. Ikastolak bertako herritarrak euskalduntzeko ezinbesteko tresna izan arren, oso zaila da behar luketen adina diru biltzea, baina Vianako Erentzun, Lodosako Ibaialde eta Tuterako Argiari ere ekarpen polita egin zaie. AEK-k jaso duen dirua beketarako erabili dute, eta %70 igo dira matrikulazioak eskualdean.
26
Ikastola 235