2011 BAROMETROA Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Argitaraldi elektronikoa Argitaraldia:
2011ko abendua
Argitaratzailea:
Ikuspegi@k - Immigrazioaren Euskal Behatokia
Aurkibidea
Sarrera
5
Metodologia
7
1. Kopuruak
9
2. Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
13
2.1. Etorkinen presentziaren pertzepzioa: bolumena
13
2.2. Etorkinen presentzia arazotzat hautematea
17
2.3. Euskal gizartean duen eragina
22
2.4. Hartzaile den komunitatearen eta etorkinen komunitatearen arteko bizikidetza eta integrazioa
32
2.5. Immigrazio-politika
53
3. Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat
61
4. Euskal biztanleriaren talde handiak
71
5. Ondorioak
79
Eranskina
81
Eranskina: galdetegia
85
3
Sarrera
Ikuspegi@k - Immigrazioaren Euskal Behatokiaren lantalde teknikoko kide Arkaitz Fullaondo eta Gorka Morenok egin dute txosten hau, Jose Antonio Oleagaren laguntzarekin. Taide Artetak editatu du txostena, eta Antonio Gomezek eman ditu dokumentazio eta bibliografiako euskarriak. Honako helburu hauek lortu nahi izan ditugu txosten honekin: 1. 2011ko Barometroko datuak aurkeztea. Barometro horrek jasotzen ditu euskal gizarteak immigrazio atzerritarrarekiko dituen jarrerak, sinesmenak, iritziak, balioak, etab. Aldagai soziodemografiko garrantzitsuenak nabarmendu ditugu. 2. Jarrera eta iritzi horien bilakaera aztertzea Ikuspegi@ak - Immigrazioaren Euskal Behatokiak 2004az geroztik egin dituen barometroekin alderatuta. 2004. urtean egin zen gai horien inguruko lehenengo azterketa, eta aurrekari bihurtu zen hurrengo barometroetarako. Gaur egungo formatuarekin (metodologikoa eta edukiena), urtero egin dira 2007az geroztik. 3. Krisi-egoeran edo ekonomiaren goranzko zikloaren amaieran jarrera eta pertzepzio horiek txartu egingo ziren uste edo iragarpena zenbateraino bete den egiaztatzea. 4. Nabarmentzea euskal populazioko taldeen artean antzekotasun gehiago dagoela desberdintasunak baino, jokabide-desberdintasun nabarmen batzuk aipa baditzakegu ere: aldagai soziodemografikoek desberdintasun batzuk soilik azal ditzakete, norbanakoen desberdintasunetan oinarritzen direnak talde-desberdintasunetan baino gehiago. Oro har, euskal gizartearen gehiengoa anbibalentea da (diskurtso kontrajarriak ditugu), eta taldeen arteko desberdintasunek ez dute polarizaziorik erakusten, 単abardurak edo intentsitatedesberdintasunak dira. Hori ondorioztatzen da, baita ere, 2007an, 2008an, 2009an eta 2010ean egindako immigrazioarekiko tolerantzia-indizearen azterketetatik. 5. Euskal populazioaren tipologia bat eraikitzea talde batzuen artean nabarmendu ditugun eta estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak adierazteko; baina, ere berean, azpimarratzea, gure tolerantzia-indizearen arabera, desberdintasun horiek taldeen arteko intentsitate-desberdintasunak direla, baina ezin dela esan muturreko talde kontrajarririk edo polarizaturik dagoenik. 2010. urtearekin alderatuz gero tolerantzia-indizeak hobe-
5
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
kuntza txiki bat izan badu ere euskal gizartearen irekitasun-mailan, eskuratutako tipo gehienak anbibalentziaren esparruan biltzen dira oraindik ere.
6
Metodologia
Euskal gizarteak immigrazioaren inguruan dituen jarrerei, sinesmenei eta pertzepzioei buruzko txosten bat da 2011ko Barometroa, eta diseinu metodologiko kuantitatiboa du. Erdiegituratutako galdera-sortaren teknika erabili dugu (txosten honekin batera aurkezten dugu), eta eskura banatu ditugu galde-sortak. Urtero egiten dugu Barometroa, hobeki ezagutzeko immigrazioaren fenomenoa EAEn, gai horren inguruko informazioa emateko euskal gizarte osoari, eta, azken batean, interesgarria eta, gure inguruan behintzat, berria den fenomeno sozial hori kudeatzen lan egiten duten pertsona eta erakunde guztiei laguntzeko. Horretarako, 1.200 inkestako lagin bat diseinatu genuen (EE = %95, sigma = 1,96 eta Akatsa +/- %2,82). 400 Araban egin genituen (+/- %4,9), 400 Gipuzkoan (+/- %4,9) eta 400 Bizkaian (+/- %4,9). Etxez etxeko banakako inkestak egin genizkien EAEn bizi ziren (bertako populazioa) 18 urtetik gorako pertsonei, eta, aukeratutako laginketa habitat-, adin- eta sexu-tamainan oinarritutako kuoten araberako esleipen proportzionalaren bidez estratifikatutakoa izan zen. Etxeen aukeraketa ibilbide aleatorioen sistemaren bidez egin zen, 29 udalerritan banatutako 61 laginketa-puntutan (6 Araban, 11 Gipuzkoan eta 12 Bizkaian). Txosten honetan, gainera, osotasunean garatuko dugu 2011ko Barometroko informazioa, eta azpimarratu egingo dugu euskal biztanleria bereizten duten aldagaiak aurkitzearekin eta gure herrialdean immigrazioaren fenomenoa hobeto ulertzen lagunduko diguten tipologien lanketarekin lotutako guztia.
7
1. Kopuruak
2011ko urtarrilaren 1ean, 144.551 atzerritar daude erroldatuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE); beraz, azken urteetan nabarmen igo da EAEn erroldatutako atzerritar-kopurua. 2006. urtea hartzen badugu erreferentzia modura, 85.542 atzerritar bizi ziren orduan EAEn. Bost urte geroago, %70 inguru handitu da biztanleria atzerritarra (ikusi 1. taula). Lurralde historikoen arabera, Bizkaian bizi dira oraindik ere erroldatutako atzerritar gehienak: guztira, 71.962 (%49,8). Gipuzkoan, 43.948 dira (%30,4), eta, Araban, 28.641 (%19,8). 1. taula. EAEko biztanleria atzerritarra, sexuaren eta lurralde historikoaren arabera (2006 eta 2011)
Espainia EAE Araba Gipuzkoa Bizkaia
2006 2011 Guztira Gizonak Emakumeak Guztira Gizonak Emakumeak K K % K % K K % K % 4.144.166 2.215.469 53,5 1.928.697 46,5 5.730.667 2.989.606 52,2 2.741.061 47,8 85.542 43.494 50,8 42.048 49,2 144.551 74.322 51,4 70.229 48,6 16.857 9.123 54,1 7.734 45,9 28.641 15.797 55,2 12.844 44,8 25.290 13.042 51,6 12.248 48,4 43.948 22.240 50,6 21.708 49,4 43.395 21.329 49,2 22.066 50,8 71.962 36.285 50,4 35.677 49,6
2. taula. Bertako eta atzerritar populazioaren bilakaera, eta atzerritarren portzentajeak EAEn eta Espainian. 1998-2011
1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006
EAE 2.098.628 2.100.441 2.098.596 2.101.478 2.108.281 2.112.204 2.115.279 2.124.846 2.133.684
Biztanleria Bertakoa Atzerritarra 2.083.430 15.198 2.083.648 16.794 2.077.456 21.140 2.074.040 27.438 2.069.873 38.408 2.062.973 49.231 2.056.113 59.166 2.051.952 72.894 2.048.142 85.542
Igoera 1.596 4.346 6.298 10.970 10.823 9.935 13.728 12.648
Atzerritartasun-tasa EAE Espainia 0,7 1,6 0,8 1,9 1,0 2,3 1,3 3,3 1,8 4,7 2,3 6,2 2,8 7,0 3,4 8,5 4,0 9,2 (Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
9
2011 Barometroa
2007 2008 2009 2010 2011 1998-2011
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
EAE 2.141.860 2.157.112 2.172.175 2.178.339 2.183.615 79.711
Biztanleria Bertakoa Atzerritarra 2.043.336 98.524 2.039.775 117.337 2.039.310 132.865 2.038.970 139.369 2.039.064 144.551 -44.366 129.353
Igoera 12.982 18.813 15.528 6.504 5.182 129.353
Atzerritartasun-tasa EAE Espainia 4,6 9,9 5,4 11,4 6,1 12,0 6,4 12,2 6,6 12,2 5,9 10,6
Ikus daitekeenez, atzerriko biztanleen kopurua erabakigarria da oraindik ere demografia aldetik. 1998tik 2011ra bitartean, 44.366 pertsona gutxiago dira bertakoak, baina EAEko biztanleria handitu egin da, 79.411 pertsona gehiago bizi baitira. Atzerriko nazioetatik 129.353 pertsona etorri direlako gertatu da hazkunde positibo hori. Beraz, etorkinen kopurua handitu egin denez, hazi egin da biztanleria oro har, baita biztanleria atzerritarra ere; atzerritarra da biztanleria osoaren %6,6 EAEn, eta %12,2 Espainian. 3. taula. Atzerriko biztanleria EAEn eta lurralde historikoetan, nazionalitate-eremuen arabera. 2011
EB 25 EB 27 Guztira EB Europa gainerakoa Europa guztira Magreb Afrika gainerakoa Afrika Ipar Amerika Latinomerika Amerika guztira Txina Asia gainerakoa Asia guztira Ozeania Apatridak Atzerritarrak guztira
EAE K 18.692 17.266 35.958 4.346 40.304 22.028 10.353 32.381 938 61.329 62.267 4.746 4.715 9.461 112 26 144.551
% 12,9 11,9 24,9 3,0 27,9 15,2 7,2 22,4 0,6 42,4 43,1 3,3 3,3 6,5 0,1 0,0 100,0
Araba K 3.219 2.100 5.319 1.143 6.462 7.980 2.227 10.207 213 9.685 9.898 705 1.356 2.061 3 10 28.641
% 11,2 7,3 18,6 4,0 22,6 27,9 7,8 35,6 0,7 33,8 34,6 2,5 4,7 7,2 0,0 0,0 100,0
Gipuzkoa K 8.653 5.253 13.906 1.889 15.795 5.460 1.436 6.896 749 17.636 18.385 1.050 1.776 2.826 41 5 43.948
% 19,7 12,0 31,6 4,3 35,9 12,4 3,3 15,7 1,7 40,1 41,8 2,4 4,0 6,4 0,1 0,0 100,0
Bizkaia K % 6.820 9,5 9.913 13,8 16.733 23,3 1.314 1,8 18.047 25,1 8.657 12,0 6.621 9,2 15.278 21,2 865 1,2 33.119 46,0 33.984 47,2 2.991 4,2 1.583 2,2 4.574 6,4 68 0,1 11 0,0 71.962 100,0
Hau da biztanleria atzerritarraren osaera, jatorri-eremuaren arabera (3. taula): • Latinoamerikako nazionalitatea du EAEko atzerriko biztanleen ia %42,4k. • Ipar Amerikatik (Kanadatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik) etorritakoen kopurua berdintsua da urteotan guztiotan, %0,6koa. • Afrikatik etorritakoa da etorkinen %22,4, eta, haien artean, magrebtarrak dira nagusi, atzerritar guztien %15,2 baitira. • Asiatik etorri dira atzerritarren %6,5, eta kontinente horretako etorkin gehienak Txinakoak dira, %3,3 hain justu. • EAEko biztanle atzerritar guztien %27,9, berriz, europarra da. 2007an Errumania eta Bulgaria Europar Batasunean sartu zirenetik, Europar Batasuneko biztanleriaren pisua gero
10
Kopuruak
eta handiagoa da: EAEko atzerriko biztanleen %24,9 da Europar Batasunekoa. Eta %3 da Europar Batasunetik kanpoko europarra. Lurralde historikoetan, Gipuzkoan, nabarmena da europarren ehunekoa (%35,9). Araban, Afrikako biztanleen kopurua nabarmenagoa da (%35,6), eta horien artean asko eta asko (%27,8) magrebtarrak dira. EAEn %15,2 da magrebtarra. Araban, beraz, erkidego osoan halako bi dira ehunekoetan. Bizkaian, Latinoamerikakoak dira ia atzerritarren erdiak (%46,6). 4. taula. Gaur egun EAEn dauden hamar nazionalitate nagusien bilakaera
Nazionalitate nagusiak Gainerako nazionalitateak Nazionalitateak guztira
2003 K % 29.286 59,5 19.945 40,5 49.231 100,0
Nazionalitate nagusiak Gainerako nazionalitateak Nazionalitateak guztira
2004 K % 36.327 61,4 22.839 38,6 59.166 100,0
2008 K % 78.006 66,5 39.331 33,5 117.337 100,0
2005 K % 45.585 62,5 27.309 37,5 72.894 100,0
2009 K % 87.364 65,8 45.501 34,2 132.865 100,0
2006 K % 54.730 64,0 30.812 36,0 85.542 100,0
2010 K % 90.689 65,1 48.540 34,9 139.229 100,0
2007 K % 65.061 66,0 33.463 34,0 98.524 100,0 2011 K % 92.174 63,8 52.377 36,2 144.551 100,0
5. taulan EAEko hamar nazionalitaterik garrantzitsuenak ageri dira. Horietatik bost Latinoamerikakoak dira: Kolonbia, Bolivia, Ekuador, Brasil eta Paraguai. Paraguaiko biztanleak nabarmen ugaritu dira azken zortzi urteotan: 2003an 78 ziren, eta 2011n, berriz, 5.146 izan dira. Biztanle-kopuruaren aldetik, EAEko bederatzigarren nazionalitatea izan da 2011n. Hamar nazionalitate nagusi horien artean, hauek dira besteak: Magrebeko bi –Maroko eta Aljeria–, Europar Batasuneko bi –Errumania eta Portugal– eta Asiako bat –Txina–. 5. taula. Nazionalitate nagusien bilakaera (2004-2011)
Errumania Maroko Kolonbia Bolivia Portugal Ekuador Brasil Aljeria Paraguai Txina
2003 K Posizioa 1.545 8 8.473 1 4.481 4 428 24 4.485 3 4.862 2 2.114 5 78 47 1.480 9 1.340 11 29.286 114
2004 K Posizioa 2.652 5 9.044 1 5.505 3 1.505 11 4.607 4 7.038 2 2.269 7 213 35 1.936 8 1.558 10 36.327 86
2005 K Posizioa 4.253 5 10.208 1 6.754 3 3.484 6 5.307 4 7.620 2 3.047 7 623 26 2.170 9 2.119 10 45.585 73
2006 K Posizioa 6.265 5 11.086 1 7.582 3 6.016 6 6.265 4 7.740 2 3.790 7 1.141 18 2.315 9 2.530 10 54.730 65
2007 K Posizioa 8.715 3 11.630 1 8.627 4 9.568 2 7.437 5 7.436 6 4.320 7 1.986 12 2.532 10 2.810 9 65.061 59
(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)
11
2011 Barometroa
Errumania Maroko Kolonbia Bolivia Portugal Ekuador Brasil Aljeria Paraguai Txina
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
2008 N Posizioa 12.843 1 12.159 2 10.270 4 11.898 3 8.784 5 7.561 6 5.125 7 2.994 11 3.090 9 3.282 8 78.006 56
2009 N Posizioa 14.617 1 12.928 3 12.573 2 12.249 4 9.432 5 7.740 6 5.806 7 4.103 9 3.981 8 3.935 10 87.364 55
2010 N Posizioa 15.290 1 14.386 2 12.794 3 12.062 4 9.365 5 7.374 6 5.796 7 4.673 8 4.630 9 4.319 10 90.689 55
2011 N Posizioa 16.220 1 15.679 2 12.099 3 11.778 4 8.674 5 6.675 6 5.736 7 5.421 8 5.146 9 4.746 10 92.174 55
2011ko urtarrilaren 1ean, 144.551 atzerritar zeuden erroldatuta, eta horietatik 115.838k zuten egoitza-baimena (2011ko urria, Lan eta Immigrazio Ministerioa). Horrenbestez, erregularizaziotasaren kalkuluak adieraziko luke erroldatutako atzerritarren %80k duela egoitza-baimena. Atzerritar gehienak egoera administratibo irregularrean daudelako uste zabalduaren kontrakoa erakusten du datu horrek. 6. taula. Erregularizazio-indizea EAEn. 1998-2011
1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011
12
Erroldatuta 15.198 16.794 21.140 27.438 38.408 49.231 59.166 72.894 85.542 98.524 116.650 132.865 139.369 144.551
Erregularizatutakoak 15.647 16.995 18.622 18.822 19.515 24.201 28.600 37.150 57.395 64.228 83.875 96.635 106.658 115.838
Erregularizazio-tasa 1,03 1,01 0,88 0,69 0,51 0,49 0,48 0,51 0,67 0,65 0,72 0,73 0,77 0,80
2. Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak Egoera zein den irudikatzeko balio duten datu horiek ikusita, 2011ko barometroaren informazioa aztertuko dugu: hemengo jendeak etorkinei buruz dituen jarrerak, usteak, baloreak eta iritziak. Azken urte hauetan denetan pilatutako esperientzia dela eta, jarrera eta iritzi horiek nondik nora egin duten ikusteko modua daukagu, azken urteetako barometroekin alderatuta, eta ikus dezakegu noraino bete den krisi-garaian jarrera eta pertzepzioa okertuko zirela ziotenen iragarpena. Oro har, aurrera dezakegu 単abardurazko aldeak daudela, eta ez hainbeste kualitatiboak, eta ez dagoela aldaketa handirik aurreko urteekiko.
Etorkinen presentziaren pertzepzioa: bolumena Inportantea da jakitea zer pentsatzen duten biztanleek pertsona immigranteen bolumenari buruz, hau da, zer iruditzen zaien, gutxi ala asko daudela. Immigrazioaren fenomenoaren tamaina berez dena baino handiagoa ikusten den jakiteko aukera ematen du, horrek eragina izan baitezake immigrazioarekiko jarrera on edo txarretan. Baietz adierazten dute emaitzek, biztanleriak uste baitu egiaz daudenak baino immigrante gehiago daudela. Euskal gizartearen gehiengoak uste du, 1. grafikoan ikusten den moduan, atzerritar gehiegi bizi direla Euskal Autonomia Erkidegoan (%32,2k uste du hori) edo atzerritarren kopurua nahikoa dela (%42,4k). Bestalde, %12k soilik uste du gutxi direla edo ez direla nahiko (%1,6). Horren harian, 2007. urtetik aurrerako bilakaerak erakusten du pertzepzio edo uste horrek bere horretan jarraitzen duela: gehiegi direla uste dutenen kopurua %30-35 bitarteko ehunekoan mantentzen da, atzerritarren kopurua nahikoa dela uste dutenen ehunekoa %42-49 bitartekoa da, eta gutxi direla edo behar adina ez daudela diotenen ehunekoa, berriz, ez da %14ra iristen. Interesgarria da ikustea 2011ko datuek adierazten duela behera egin dutela immigrante gehiegi edo nahiko daudela pentsatzen duten pertsonen ehunekoek, %35,3tik %32,2ra pasa baitira lehenengo kasuan eta %45,4tik %42,4ra bigarrenean. Kontrako iritzi-ildoan, berriz, zertxobait igo da gutxi direla uste dutenen ehunekoa (%9,9tik %12ra) eta nahikorik ez dagoela pentsatzen dutenen ehunekoa (%0,6tik %1,6ra).
13
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
1. grafikoa. Atzerriko biztanleriaren bolumenaren hasierako pertzepzioa 2007
35,0
2008
45,0
29,5
2009
49,4
32,7
2010 2011 %0
%40 Nahiko dira
12,0 %60
Gutxi dira
1,2 7,7
9,9 0,6 8,8
42,4
%20 Gehiegi dira
11,2
45,4
32,2
1,7 9,1
10,4
47,1
35,3
2,0 6,0
12,0
1,6
11,9
%80
%100
Ez dira nahikoa
Ed/Ee
3G. Zer iritzi duzu beste herrialde batzuetatik etorri eta Euskadin bizi diren pertsonen kopuruari buruz?
Zergatik pentsatzen du jendeak horrela, baldin eta datuek adierazten badute immigranteen kopuru eta ehuneko txikienetakoak dituen erkidegoetako bat dela EAE? Dokumentu honetako 2. grafikoak ematen digu erantzuna, bertan adierazten baita bertako biztanleek uste dutela herritarren %17,2 dela atzerrikoa. Pertzepzio hori ez dator bat, inondik ere, erroldak 2011ko urtarrilaren 1ean adierazten zuen datu errealarekin, atzerritarren portzentajea %6,6koa dela esaten baitzuen. Hau da, atzerritarren bolumena egiaz dagoena baino hiru aldiz handiagoa dela uste dute bertako biztanleek. 2. grafikoa. Zure ustez, EAEn bizi diren ehun pertsonatik zenbat dira atzerritarrak? 20 15
17,9
17,2
16,8
17,3
16,9
10 5
4,6
6,1
5,4
6,4
6,6
0 2007
2008
2009
100 pertsonatik zenbat diren etorkinak
2010
2011 Erroldatutakoak
4G. Zure ustez, Euskadin bizi diren 100 pertsonatik zenbat jaio dira atzerrian, Espainiatik kanpo?
Aurreko lau urteetan horixe bera gertatu izan da, eta, bitxia bada ere, hori hautematen duten pertsonen batez bestekoak %16 eta %18 bitartekoak izan dira beti (2. grafikoa). Zehazki, 2007an, hemengo jendeak uste zuen euskal gizartearen %16,8 atzerritarra zela, 2009an, %17,2k, eta, azkenik, 2010ean, %16,9k. Hori horrela izanda ere, erroldatutako atzerritarren ehunekoak gora egiten du urtero, eta horrek erakusten digu ez datozela bat hautematen den bolumen konstantea eta erroldako datuek erakusten duten egiazko bolumenaren gorakada. Galdera horren erantzunak adierazten ditu 3. grafikoak, baina EAEn erroldatuta dauden atzerritarrei buruzko datu erreala eman ondoren. Hori egitearen arrazoia da jakitea ea egiazko kopuruen berri izateak eraginik ba ote duten pertzepzio edo hautemate horretan. Emaitzek erakusten dute zifra errealen berri izateak baduela eraginik, baina ez espero zitekeena bezain bestekoa. Izan ere, bertako biztanleen %15,1ek uste du gehiegizkoa dela atzerritarren portzentajea %6,6koa izatea,
14
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
eta %40k uste du atzerritarren ehuneko hori nahiko handia dela. Aldaketa handiena, hala ere, gutxi direla uste duten pertsonen portzentajea da, %32koa izan baita. Oro har, datuen bilakaerak ez du aldaketa handirik izan 2007. urtetik aurrera. 3. grafikoa. Atzerritarren bolumenaren hasierako pertzepzioa eta erroldaren datua eman ondorengoa 2007
13,0
46,0
32,0
2,0 7,0
2008
12,1
46,5
33,4
1,3 6,7
2009 2010
%0
%10 Gehiegi dira
%20
%30
1,5 8,4
32,0
40,0
15,1
%40
Nahiko dira
2,0 4,7
33,1
39,9
17,1
2011
32,3
41,6
19,3
%50 Gutxi dira
%60
%70
1,4 %80
Ez dira nahikoa
11,6
%90
%100
Ed/Ee
5G. Esaten badizut Euskadin bizi diren 100 pertsonatik 5 beste herrialde batzuetan jaiotako etorkinak direla, berdin pentsatzen jarraitzen duzu ala beste iritzi bat duzu? Zein?
Emaitza horiek erakusten digute, oro har, egiaz Euskadin bizi direnak baino atzerritar gehiago daudenaren sentsazioa duela euskal gizarteak. Asko dira, gainera, immigranteen kopurua dezentekoa dela uste dutenak, eta ehuneko adierazgarri batek uste du gehiegi direla. Erroldatutako atzerritarren kopurua uste zutena baino hiru aldiz txikiagoa dela esaten zaienean ere, jendeak eutsi egiten dio pertzepzio edo hautemate horri. Hala ere, nabarmentzekoa da, era berean, galdetutako pertsonen herenaren ustez ehuneko txikia dela atzerritarren portzentajea %6,6koa izatea. Horrenbestez, hau ondoriozta dezakegu: atzerritar gehiegi dagoela uste du jendearen gehiengoak, baina herritarren herenak ez du uste hori horrela denik. Adierazgarria da, halaber, immigrazio-kopuruek gora egiteak ez duela eraginik jendearen uste horietan, antzeko ehunekoak ikusten baitira urte guztietan. Agerian geratzen da, beraz, debate publikoak eta mediatikoak zernolako eragin handia duen immigrazioaren bolumenari buruzko pertzepzioan, eta datu horrek apaldu egiten du, gainera, erroldatutako atzerritarren egiazko bolumenak izan dezakeen gorakadaren eragina. Hiru galdera horien erantzunekin (galdeketako 3g, 4g eta 5g itemak) atzerriko immigranteen bolumenaren pertzepzioari buruzko indizea landu dugu. 0tik 10 puntura doa indize hori; horrela, jarrera alarmistena eta/edo gehiegizko pertzepzioa dutenak 0 puntura hurbilduko dira, eta jarrera eta pertzepzio ez hain kezkatua eta zuzenagoa dutenak, 10 puntura. Berriro ere lehengoari helduta, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Hala, immigranteen bolumenaz duten pertzepzioaren arabera, honako hau da jarrera toleranteena agertzen duten pertsonen profila (eskalan puntuazio handiagoa): • 18 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (4,52 puntu) • 20 eta 150.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (4,67 puntu)
15
2011 Barometroa
• • • • • • • • •
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (5,39 puntu) Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (5,05 puntu) Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (4,49 puntu) Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (4,94 puntu) Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (4,82 puntu) Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (5,17 puntu) Euskaldun sentitzen diren pertsonak eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (4,60 puntu) Ezkerreko ideologia duten pertsonak (4,78), zentro-ezkerrekoak (4,63) eta zentrokoak (4,36 puntu) Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (4,69 puntu) eta oso nazionalistak direnak (4,36 puntu)
Beste muturrean dugu immigrazioarekiko jarrera uzkurrena duten pertsonen profila (eskalan puntuazio txikiagoa). Immigrazioaz ikuspegi puztua dute. Hauexek dira: • 65 urtetik gorako pertsonak (4,08 puntu) • Hiriburuetan bizi diren pertsonak (4.15 puntu) eta 20.000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (4,19 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (3,52), edo lehen mailako ikasketak dituztenak (3,99 puntu). • Pertsona katoliko praktikanteak (4,00 puntu) eta ez-praktikanteak (4,10 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,17 puntu) • Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (3,95 puntu) • Beren egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (3,95 puntu) eta bere egoera ardura ez dienak (4,30 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxuko pertsonak (4,13 puntu) • Espainiar sentitzen diren pertsonak, edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak (3,60 puntu) • Eskuineko ideologia duten pertsonak (3,63 puntu) • Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (3,83 puntu)
Etorkinen presentziaren pertzepzioa: bolumena Datuek argitasunez adierazten dute EAEko gizarteak immigrazioari buruz duen uste edo pertzepzioa ez datorrela bat EAEn bizi diren atzerritarren bolumenarekin, egiaz bizi direnak baino atzerritar gehiago bizi direla uste baitu. Zehazki, estatistika ofizialetan erregistratuta eta erroldatuta dauden atzerritarren ehunekoa baino hiru aldiz handiagoko portzentaje bat hautematen du euskal gizarteak. Horrez gainera, bertan bizi diren atzerritarren kopurua baloratzeko eskatzen denean, gehienek uste dute askotxo edo gehiegi direla. Datu hori esanguratsua da, aintzat hartzen bada atzerritarren portzentajea, Euskal Autonomia Erkidegoan, nahiko apala dela, beste lurralde batzuekin alderatuz gero. Alde horretatik, Barometroak adierazten duen beste datu adierazgarri bat da “asko edo gehiegi dira” balorazioa egiten duela jendearen gehiengoak, nahiz eta inkesta-egileak
16
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
egiazko ehunekoaren berri eman inkestatuari (%6,6koa da ehuneko erreala). Dena den, adierazi beharrekoa da, kasu honetan ere, datu erreala jakin ondoren, inkestatuen herenak berdin jarraitzen duela pentsatzen gutxi direla edo ez direla behar hainbeste. Bilakaera 2007. urtetik aztertzen badugu, ikusten da, bitxia bada ere, hautematen den atzerritarren kopuruak egonkor dirauela, nahiz eta urtetik urtera igo egin den erroldatutako atzerritarren kopurua. Hau da, atzerritar gehiago izateak ez du esan nahi bolumen handiagoa hautematen edo sumatzen denik. Era berean, bolumen horren balorazioak ez du aldaketa handirik erakutsi, urte guztietan, erroldatze-datu errealak jakin ondoren, jendearen gehiengoak esan baitu atzerritarren kopurua handia edo gehiegizkoa dela eta herenak gutxi direla edo ez daudela behar adina. Arrazoi bat baino gehiago dago azaltzeko zergatik hautematen edo sumatzen den egiaz dagoena baino atzerritarren bolumen handiagoa, eta zergatik mantentzen den pertzepzio subjektiboa bolumenaren igoera objektiboak eman arren; hala ere, eguneroko kale-bizitzan eta komunikabideetan ikusitako atzerritarren arabera zehazten da, nagusiki, erlazio hori. Immigrazioaren presentziaren pertzepzioa ez dator bat immigranteen egiazko presentziarekin, diferenteak diren pertsonak deigarri egiten baitzaizkigu. Horrek pentsarazten digu egiaz direnak baino gehiago direla. Bestalde, immigrazioari buruzko debate soziala komunikabideetara heltzen bada eta zenbait albiste migrazioaren fenomenoarekin lotzen badira, gizarteak gehiago ikusten du kolektibo hori, eta, ondorioz, egiaz bizi direnak baino atzerritar gehiago bizi direla uste izaten da.
Etorkinen presentzia arazotzat hautematea Bizikidetza arriskuan jar dezaketen faktoreetako bat da immigrazioa arazo baten gisan hautematea edo ikustea. Alderdi edo puntu hori aztertzeko, Euskadin zer hiru arazo nagusi dauden galdetu dugu lehenik eta behin, eta modu espontaneoan, bat-batean, eman diren erantzunak bildu ditugu. Gerora, Eurobarometroan baliatzen den moduko arazo-zerrenda bat erakutsi ondoren egin dugu galdera bera. Modu espontaneoan eman diren erantzunak azaltzen ditu 4. grafikoak. Langabezia da, alde handiarekin, inkestari erantzun diotenen arazorik handiena (%86); ondoren, arazo ekonomikoak (%28,6), terrorismoa edo ETA (%17) eta politikariak (%16,6) datoz. Bat-bateko hiru erantzunetan, EAEko biztanleen %10,7k aipatu du immigrazioa arazo gisa, eta %2,3k aipatu du Euskadiko arazo nagusia dela. Ikusten da, horrenbestez, krisi ekonomikoak eragina izan duena arazoak hautemateko orduan, krisiarekin lotutako arazoak baitira garrantzitsuenak jendearentzat. Hala ere, datu nabarmenetako bat da koska dezente bat jaitsi dela immigrazioa arazo gisa ikusten duten pertsonen ehunekoa, %15,4 izan baitzen 2010 eta %10,7 izan baita 2011n. Eten egin da, beraz, 2009tik aurrera ikusi den goranzko joera, eta orain arte egin diren bost barometroetako bigarren datu apalena da. Hipotesi zabalduenak dio immigrazioaren pertzepzioak okerrera egiten duela krisi ekonomikoak irauten duen bitartean. Hala ere, emaitza horiek ez dute hipotesi hori betetzen. Zer esaten digu
17
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
datu horrek, Euskadin ez dela gizarte-arazo baten moduan ikusten immigrazioa? Hipotesi hori oso konplexua denez, ezin dugu horrelako konklusiorik atera datu horretan oinarrituta. Pentsatzekoa da datu horrek krisiak gizartean eragin dituen ondorio larriak adierazten dituela, arazo sozioekonomikoen garrantzia azpimarratzen eta gainerakoak bigarren mailan uzten diren heinean. 4. grafikoa. Euskadiko arazoak (bat-bateko erantzuna) 15,0
Hiritarren segurtasun falta 1,0 8,6
7,2
12,9 15,4 10,7
Etxebizitza 0,7 10,5 Immigrazioa
2,3 10,7
Pentsioak
2,8 11,9
Politikariak, alderdi politikoak, gobernua
2,3
Terrorismoa, ETA
4,3
Arazo ekonomikoak
6,1
2007 2008 2009 2010 2011
13,6 17,0 28,6
Langabezia
71,0 0
10
20
30
40
86,0 50
60
70
Lehen aipamena
80
90
100
Aipamenak guztira
1G. Zure ustez, zein dira gaur egun Euskadik dituen hiru arazo nagusiak?
Aztertzen badugu 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011ko barometroen bilakaera (8. grafikoa), ikus daiteke azkeneko lau urteetako bat-bateko erantzunetan langabezia hartzen dela Euskadiko arazorik handientzat. Langabeziaren inguruko kezkak izugarri egin zuen gora 2009an, krisiak gogorren jo zuenean, eta kezka handitzen joan da 2011. urtera arte –%35,5 handitu da kezka 2007tik azken urte horretara–. Bestalde, nabarmen jaitsi dira ETAren edo etxebizitzaren gaiek eragindako kezkak, %50aren inguruan izatetik %17an eta %10ean izan baitira 2011n. 5. grafikoa. Euskadiko arazo nagusien bilakaera. 2007-2010 Drogak 3,6 Hiritarren segurtasun falta
8,6
Immigrazioa 10,7 ETA 17,0 Etxebizitza 10,5 Langabezia
86,0 0
10 2011
18
20
30 2010
40
50 2009
60
70 2008
80
90 2007
100
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Immigrazioaren gaian, berriz, garapena ez da uniformea izan. EAEko gizarteak, 2007. urtean, %15eko proportzio batean ikusten zuen arazo gisa bat-bateko erantzunetan, baina portzentaje hori %7,2ra jaitsi zen 2008an. Urte horretatik aurrera, immigrazioa arazo gisa ikusten duten pertsonen ehunekoak gora egin du, harik eta %15,4ra iritsi arte 2010ean, ordukoa baita ehunekorik handiena. Iaz, ordea, jaitsi egin da berriro, %10,7ra. Zenbait gai arazotzat hartzearen gorabehera horretan, nola ez, eragina dute garaian garaiko egoera soziopolitikoak eta hedabideen agendak; orduan, askotan elur-bolaren logika bera ikusten da jendearen gogo eta iritzietan, eta, ondorioz, arazo batzuek indarra hartzen dute, eta beste batzuk ahuldu egiten dira. Inkesta-egileak aukeran utzitako arazo-zerrenda ikusi ondoren eman diren erantzunak erakusten ditu 6. grafikoak. Erantzun horiek adierazten dute immigrazioa arazo gisa ikusten dutenen portzentajea %14,9ra igotzen dela, hau da, bat-batean emandako erantzunetan baino %4,2 gehiago. Hala ere, egoera ekonomikoaren ondoriozko arazoak dira oraindik ere garrantzitsuenak euskal gizartearentzat: langabezia (%79,1), bizitzaren kostua (%39,8), pentsioak (%28,2), terrorismoa (%20,9) eta hazkunde ekonomikoa (%18,1). Ikusten da, beraz, arazo ekonomikoak direla, immigrazioaren gainetik, euskal gizarteari kezka gehien eragiten diotenak. Konparatzen badira 2010eko eta 2011ko datuak, ikusten da immigrazioak behera egiten duela, modu adierazgarrian, iradokitako arazo gisa; izan ere, %14,9ra jaitsi da %20,2tik, hau da, bost puntu jaitsi da. 6. grafikoa. Euskadiko arazoak (iradoki ondorengo erantzunak) Gizarte-elkartasun falta 1,9 9,3
12,0 10,3 13,5
20,2 14,9
Osasun sistema 2,910,8 Aberatsen eta pobreen arteko desberdintasunak 1,5 12,6
2007 2008 2009 2010 2011
Delinkuentzia 2,2 12,8 Immigrazioa
4,2 14,9
Hazkunde ekonomikoa 2,9 Terrorismoa
18,1 20,9
8,1
Pentsioak
14,7
Bizitzaren kostua
28,2 39,8
8,3
Langabezia
79,1
48,0 0
10
20
Lehen aipamena
30
40
50
60
70
80
90
Aipamenak guztira
Komeni da jakitea bertako herritarrek arazo pertsonal moduan ikusten ote duten immigrazioa. Eremu pertsonalak garrantzi berezia du bizikidetzan. Emaitzek argitasunez adierazten dute euskal gizarteak ez duela halakorik ikusi edo hautematen, %0,8k aipatu baitu lehen postuan, eta aipamen guztiak aintzat hartuta, berriz, %5,6ko portzentajea erakusten baitu. Aurreko kasuetan gertatzen den moduan, immigrazioa arazo pertsonal moduan ikusten duten pertsonen kopuruak behera egin du, %2,6 jaitsi baita 2010. urtearekiko.
19
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
7. grafikoa.Immigrazioa Euskadin arazotzat hartzeak izan duen bilakaera, iradokia eta pertsonala. 20072010
Arazoa da euskadin, aurrez gaia iradokita
4,2
Arazoa da Euskadin, bat-batean esanda Arazo pertsonala da
14,9
2,3
10,7
0,8 0,0
4,2
5,6 2,0
4,9 6,4
8,2
5,6
2007 2008 2009 2010 2011 4,0
6,0
8,0
10,0
Lehen aipamena
12,0
14,0
16,0
Aipamenak, guztira
Konparazio interesgarri bat egiten da 7. grafikoan: immigrazioa arazo gisa ikusten da, batik bat, inkestatzaileak immigrazioaren gaia iradokitzen duenean, baina, inkestatuak bat-batean erantzuten badu edo arazo pertsonala ote den galdetzen bazaio, ez du hainbesteko garrantzirik hartzen, arazo gisa ikusteko. Joera horrek adierazi dezake “immigrazioaren arazoa� ez dela larria bihurtzen jendearentzat, baldin eta gaia ez bada gizarte-debateko gaien artean sartzen; izan ere, gaia iradokitzen denean adierazten baitu jendeak, batik bat, gaia arazo bat izan daitekeela, eta oso jende gutxik ikusten du arazo pertsonal moduan. Arazo pertsonal nagusiek denboran izan duten bilakaera aztertzen badugu 2007tik aurrera, 8. grafikoak azaltzen duen argazkia ateratzen zaigu. Bertan ikusten da langabezia dela euskal gizartearen arazo pertsonal handiena, eta hura izan da, hain justu, gehien handitu den arazoa 2010etik 2011ra, %47tik %56ra hazi baita pertzepzio hori. Aitzitik, immigrazioak, 2011n, %5,46ko portzentaje bat erakutsi du, eta eten egin du 2007 eta 2010 bitartean erakutsi duen goranzko joera (%4,2tik %8,3ra igaro zen bitarte horretan). 8. grafikoa. Arazo pertsonal nagusien bilakaera. 2007-2011 60
56,2
50 34,7
40
23,7
30 20
11,9
8,3
10
8,9
5,6
0 Langabezia
Arazo ekonomikoak
Etxebizitza 2007
20
2008
Batere ez 2009
Hiritarren segurtasuna 2010
2011
Terrorismoa, ETA
Immigrazioa
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Hiru galdera horien erantzunekin (galdetegiko 1g, 2g eta 24g itemak), pertzepzio-indize bat landu dugu: atzerriko immigrazioa arazotzat hartzearen indizea. Atal hori ere 0tik 10erako eskala batean taxutu dugu. Horrela, immigrazioa arazo izatearekin gehien lotzen dutenak 0 puntura hurbilduko dira, eta arazotzat hartzen ez dutenak, 10 puntura. Indize hori nola landu den zehatzago jakiteko, irakurleak jo beza metodologiaren kapitulura. Ikerketa-eremu horretan ere estatistika aldetik alde esanguratsuak hauteman ditugu herritar multzo batzuen eta besteen artean, baina aldagai bakar baten, adinaren, arabera besterik ez. Horrenbestez, immigrazioa arazo ote den galdetuta, honako hau da jarrera toleranteena erakutsi duten pertsonen profila: • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (9,51 puntu). • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (9,54 puntu). • Zentro-ezkerreko ideologia duten pertsonak (9,47), zentrokoak (9,32) eta ezkerrekoak (9,23 puntu) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (9,51 puntu) Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena duten pertsonen profila dugu. Immigrazioa arazotzat jotzen dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira: • • • •
Hiriburuetan bizi diren pertsonak (9,05 puntu) Katoliko ez-praktikanteak (9,07 puntu) Eskuineko ideologia duten pertsonak (8,49 puntu) Beren burua muturreko euskal nazionalistatzat duten pertsonak (8,98 puntu) eta nazionalista espainiarrak direnak (9,00 puntu)
Etorkinen presentzia arazotzat hautematea Gizarte-arazo gisa ikusten al da immigrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan? 2011ko Barometroak adierazten du gizartearen gehiengoak ez duela pertsona immigranteen presentzia arazo sozial edo pertsonal moduan ikusten. Hamar pertsonatik bakarrak erantzuten du, bat-batean, immigrazioa arazo bat dela, eta %5,6k ikusten du arazo pertsonal gisa. Inkesta-egile edo galdetzaileak immigrazioaren gaia iradokitzen duenean, neurri handiago batean ikusten da immigrazioa arazo baten moduan. Krisiak enpleguan izan ditzakeen eragin kaltegarriak, bizitzaren kostua eta pentsioak dira Euskal gizartearen kezka nagusiak. Joera-aldaketa nabarmen bat izan da 2011n. Etorkinen presentzia arazotzat hartzen duten pertsonen ehunekoak handitu egin ziren 2008tik 2010era. Baina azken Barometro honek adierazten du pertzepzio hori nabarmen hobetu dela, nabarmen jaitsi baita immigrazioa arazo baten moduan ikusten duten pertsonen ehunekoa. Jaitsiera hori, gainera, Euskadiko arazo nagusiak zein diren galdetzean eta arazo pertsonal nagusiak zein diren galdetzean ikusten da. Aitzitik, handitu egin dira herritarren egoera sozioekonomikoarekin lotutako itemen ehunekoak, eta, bereziki, langabeziaren arazoarekin lotutakoak.
21
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Krisi ekonomikoa handitzen eta denboran luzatzen ari dela ikustea da gizartearen kezka handiena, agerikoa baita langabeziak bere horretan dirauela, gizarte-alorreko murrizketak egiten ari direla eta ongizate-estatua kolokan dagoela. Horiek dira debate publiko eta mediatikoen gai nagusiak, eta ezkutatu edo bigarren maila batera eramaten ditu aurreko Barometroetan garrantzitsuak ziren gainerako arazoak. Alde horretatik, krisi ekonomikoaren eta immigrazioaren arteko lotura negatiboa izaten dela kontuan hartzen badugu, adierazgarria da, neurri batean bederen, immigrazioa gizarte-arazo gisa ikusteko joerak behera egin duela ikustea, eten egin baita aurreko urteetako hazkunde-joera nabarmena. Joera horren arrazoi nagusia da krisi ekonomikoaren arazoak eta gizartearen ongizatean dituen ondorio kaltegarrien kezkak dena betetzen duela. Estatuan egindako beste azterlan batzuek, ordea, adierazten dute gizarteak joera argi bat duela immigrazioa arazo sozial moduan ikusteko eta joera hori handitzen ari dela. Estatuan eta Euskal Autonomia Erkidegoan pertzepzioak diferenteak direnaren hipotesia eraikitzeko bidea eman dezake datu horrek, baina horrelako konklusio batera iritsi aurretik, diferentzia hori denboran mantentzen den aztertu behar da.
Euskal gizartean duen eragina Atzerriko biztanleen hazkundeak euskal gizartean izan dezakeen eragina, positiboa nahiz negatiboa, aztertuko dugu atal honetan, eta zenbait alderdiri erreparatuko diogu horretarako. Dimentsio hauen gainean zer eragin izan duen galdetu diegu galdekatuei: ekonomian, gizartean, euskal nortasunean eta gizarte-ongizatean.
Ekonomian Krisi ekonomikoak eraginik ba al du Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek immigrazioak ekonomian dituen ondorioez duten ikuspegi edo pertzepzioan? Badu bai, eraginik, eta ikusita gaur egun langabezia eta arazo ekonomikoak direla euskal gizarteari gehien kezkatzen dioten gaiak, komeni da herritarrek egiten duten balorazioaren berri izatea. Oro har, esan dezakegu, 9. eta 10. grafikoetan ikusten den moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ustez immigrazioak eragin kaltegarriagoa duela ekonomian onuragarria baino. Baina esan behar da anbibalentzia-maila bat ere badagoela eta ez dela argi eta garbi kaltearen edo onuraren alde egiten. Inkestatuen %47,5ek uste du soldatek behera egiten dutela baldin eta jendea etortzen bada Euskal Autonomia Erkidegora bizitzera eta lan egitera, eta inkestatuen %40,7k, aldiz, ez du uste hori horrela denik (9. grafikoa). Inkestatuen %55,1ek uste du atzerritarrek langabezia handitzen duela, baina %29k ez du uste hori horrela denik (10. grafikoa). Horrez gainera, %70,5ek uste du immigrazioa kaltegarriagoa dela pobreentzat, aberatsentzat baino (9. grafikoa).
22
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
9. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragin ekonomikoa Euskadin (2004-2011) Soldata jaitsi egiten da hona bizitzera eta lanera datozenengatik.
100
100
80 66,0
80 60
Bizitzera eta lanera datorren jendeak kalte handiagoa egiten die pobreei aberatsei baino.
40,0
44,0
41,4
47,9
47,5
44,1
67,3
77,1
72,4
70,5
60
40
40
20
20
0
65,0
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
72,0
64,9
60
55,9
44,9
43,2
40 20 0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2007
2008
2009
Ados
Ez ados
Immigranteak behar ditugu gure ekonomiako sektore batzuetan lan egiteko*
100 80,0 80
2004
2011
Ez ados
2010
2011
Ez ados
Immigranteei esker, ekonomiak hobeto funtzionatzen du, bertako jendeak nahi ez dituenlanpostuak betetzen dituztelako
100 80 63,0 57,0 55,7 48,1 47,1 60 39,8 40 20 0 2004 2007 2008 2009 2010 2011 Ados
Ez ados
*2004, 2007, 2008 eta 2009ko barometroetan: immigranteek hemengoek nahi ez dituzten postuak betetzen dituzte
Bestalde, inkestatuen %43,2k uste du immigranteak beharrezkoak direla ekonomia-sektore jakin batzuetan lan egiteko, eta %38,9k ez du uste hori horrela denik. Azkenik, %39,8k uste du immigrazioa lagungarri zaiola ekonomiari bertako langileak nahi ez dituen lanpostuak betetzen dituelako, eta %36, ez du uste hori horrela denik. 10. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragin ekonomikoa Euskadin (2010-2011) 80 60 40 20 0
60,8
55,1 29
21,7
2010
2011 Ados
Ez ados
Atzerritarrek langabezia handitzen dute Euskadin
23
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Aztertuz gero 2004, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011ko barometroek izan duten bilakaera, ikusten da, krisi ekonomikoa luzatu ahala, indar handiagoa hartu dutela, zenbait kasutan, jarrera negatiboek: – Ekonomia-egoera oneko eta krisirik gabeko garai batean, 2004. urtean, inkestatuen %40k esaten zuen immigranteen etorrerak soldaten jaitsiera zekarrela, eta %47 ez zegoen ados horrekin. Iritzia bestelakoa da 2011n, %47,5ek uste baitu soldatekiko eragin kaltegarria duela immigranteen etorrerak. – Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteak beharrezkoa ikusten zuen pertsona immigranteak izatea ekonomia-sektore jakin batzuetan lan egiteko, baina aldatu egin da ideia horrekiko adostasun-maila. Inkestatuen %80k uste zuen, 2004an, atzerriko eskulana behar zela, baina 2011n ia erdira jaitsi da ehuneko hori (%43,2), eta atzerritarren etorrerarekiko ezadostasuna, berriz, %11koa zen 2004an, baina %38,9ra igo da 2011n. – Ildo horretatik, %63tik (2004. urtean) %39ra jaitsi da (2011n) bertako jendeak nahi ez dituen lanak betetzeagatik immigrazioak ekonomiari laguntzen diola pentsatzen duen biztanleen portzentajea. Iritzi publikoak, krisiaren eta enplegu-eskasiaren ondorioz, aldatu egin du immigrazioak gutxi ordaintzen diren lanpostu jakin batzuk betetzeko duen balio instrumentalari buruz zuen iritzia. – Immigrazioak langabezian duen eraginari buruzko galderari erantzutean (2010eko Barometroak egin zuen lehen aldiz galdera hori), ikusten da immigrazioaren eta langabeziaren igoeraren arteko loturari buruzko iritzi-jarrerak behera egin duela %60,8tik (2010ean) %55,1ra (2011n). – Azkenik, euskal gizartearen gehiengoak uste du, orain arte egin duen moduan, atzerritarren etorrerak kalte handiagoa egiten diela pobreei aberatsei baino (%70tik gorako portzentajean 2009az geroztik); hala ere, gero eta gehiago dira horrekin ados ez dauden pertsonak (%10,6 izan ziren 2009an %17,4 izan dira 2011n). 11. grafikoa. Atzerriko pertsonen etorrerak ekar ditzakeen ondorio ekonomikoekiko kezka 80
62,5
58,2
60 40
35,8
54,2 44,7
40,8
62,2 46,5
56,6
52,3 41,2
34,0
48,1 49,5
46,0
51,5
20 0 2008
2009
2010
2011
2008
Lana aurkitzea
2009
2010
2011
Soldatak murriztea Bai
Ez
Immigrazioak ekonomian dituen ondorioei buruzko jarrera eta pertzepzio orokor horiek ikusten dira, halaber, bertako biztanleek ekonomia pertsonalari edo familiarrari buruz ematen dituzten iritzietan. Datuek 2008tik izan duten bilakaerari erreparatzen badiogu, ikusten da krisiak handi-
24
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
tu egin dituela balorazio negatiboak, eta, era berean, murriztu egin dela pertsona immigranteen kolektiboari ikusten zitzaion lan-funtzionalitatearekiko babesa. Honela, bada, 2008an biztanleen heren bat zegoen kezkatuta lana aurkitzeko orduan etorkinek duten eraginaz (%35,8) edo soldata txikiagoa kobratzeko orduan duten eraginaz (%34); bi urte geroago, %46,5ek uste du lana bilatzeko orduan kalterako izango dela, eta biztanleriaren %46k uste du, horrez gainera, gutxiago kobratuko duela (11. grafikoa). Lau galdera horiei (galdetegiko g6a, g6b, g6c, g6e, g25a eta g25b itemak) emandako erantzunekin, atzerriko immigrazioak sortutako eragin ekonomikoen pertzepzioari buruzko indizea landu dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura doa; horrenbestez, immigrazioak ekonomian duen eraginari buruzko ikuspegi negatiboena dutenak 0 puntura hurbilduko dira, eta ikuspegi positiboena dutenak 10 puntura. Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak antzeman ditugu herritar talde batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, immigrazioak ekonomian duen eraginari buruzko pertzepzio positiboa agertu eta, horren bidez, jarrera toleranteena erakutsi duten pertsonen profila honako hau da: • Hiriburuetan bizi diren pertsonak (4,92 puntu) • Erdi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak (6,49) edo goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (5,70 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (5,36 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (4,97 puntu) • Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (6,12 puntu) edo 1.800 eta 3.000 euro bitartekoak dituztenak (5,05 puntu) • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (5,78 puntu) • Lan-egoeran dauden pertsonak (4,99 puntu) • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (6,42 puntu) • Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (4,89 puntu) eta espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (4,43 puntu) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (5,10 puntu) Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu. Immigrazioak ekonomian duen eraginari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira: • 5 eta 20.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (4,24 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (3,94 puntu), lehen mailako ikasketak dituztenak (4,18 puntu) eta bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak (4,43 puntu) • Katoliko ez-praktikanteak (4,27 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,39 puntu) • Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (3,88 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (3,60 puntu) • Lanik ez duten pertsonak (3,87 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxua (4,12), erdi-mailakoa baxua (4,28) edo erdi-mailakoa (4,65 puntu) duten pertsonak • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (3,54 puntu) • Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (4,12 puntu)
25
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Ongizatearen arloko eraginak Atal honetan, atzerriko pertsona gehiago etortzeak beren ongizate-egoeran izan dezakeen eraginak kezkarik sortzen ote dien galdetu zaie herritarrei (12. grafikoa); zehazki, gizarte-laguntzak eskuratzeari, irakaskuntzaren kalitateari, etxebizitzari eta osasun-arretari loturiko alderdiei buruz galdetu zaie. Bertako biztanleria kezkatuta dago immigrazioak bere ongizatearen hainbat alderditan izan dezakeen eragin kaltegarriaz, eta, bereziki, gizarte-laguntzak eskuratzeko aukeretan izan dezakeen eraginaz. Galdeketari erantzun diotenen erdiak (%50) uste du etorkin gehiago etortzearen eraginez nekezago eskuratuko dutela gizarte-laguntzaren bat. Kezka hori nabarmen handitu da, portzentajea %41,6koa baitzen 2008. urtean. Gainerako gai-alorretan, kezka txikiagoa da, baina gehienek uste dute immigrazioak eragina duena beren ongizatean. Galdekatutako pertsonen %44,6k uste du denbora luzeagoan itxaron beharko duela ospitaletan, eta %51,9k kontrako iritzia du. Etxebizitza bat topatzeko garaian, %57,1ek uste du ez diola eragiten, eta %40,6k baietz. Azkenik, inkestatutako pertsonen gehiengoak ez du uste immigranteen etorrerak kaltetu egiten duenik hezkuntzaren kalitatea (%72,1). Datu eta diferentzia horiek nahiko egonkor diraute 2008. urtetik. 12. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragina ongizate-estatuan Irakaskuntza-kalitate txarragoa jasotzea
100 80 60 40 20 0
78,9
77,1
5,0
2009
Bai
23,4 5,1
2,4
2008
72,1
71,1
23,8
18,7
17,9
Etxebizitza aurkitzea
2010
4,5 2011
Ez
40 20 0
60,3
61,0
36,7 3,0
57,1 40,6
2,9
0,7 2009
Bai
Ed/Ee
55,8 41,2
38,3
2008
Ospitaleetan denbora gehiago itxaron behar izatea
100 80 60
100 80 60 40 20 0
2010 Ez
2,3 2011 Ed/Ee
Gizarte-laguntzaren bat lortzea
100 58,2 45,8
37,2
52,6 44,3
52,7
51,9 44,6
80 60
50,9 41,6
49,0 47,5 48,7 44,1 50,0 46,1
40 4,7
3,5
3,1
1,7
20
7,5
7,2
3,5
3,8
0 2008
2009 Bai
2010 Ez
2011 Ed/Ee
2008 Bai
2009
2010 Ez
2011 Ed/Ee
Finean, ikusten dugu Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleei galdetzen zaienean immigrazioak ongizate-sisteman dituen eragin-dimentsioei buruz, euskal herritarren kezka nagusia da immigrazioak eragin kaltegarriak izan ditzakeela gizarte-laguntzak eta osasun-arreta jasotzeko orduan,
26
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
eta ez kezka hori ez da hain nabarmena etxebizitza eskuratzeko gai-alorrean eta hezkuntzaren kalitateari dagokionean.
Immigrazioak identitatean eta hizkuntzan izan ditzaketen eraginei buruzko iritziak Atal honetan, atzerriko immigrazioak alderdi jakin batzuetan –besteak beste, euskal nazionalismoaren helburuetan, identitatean, eta euskararen erabileran eta hedapenean– izan dezakeen eraginari buruz zer iritzi duten galdetu zaie hemengo biztanleriari. Galdeketari erantzun diotenen erdiek baino gehiagok (%63,4) ez dute uste etorkinek euskal identitatea galaraziko duenik eta, orobat, ez dute uste euskal nazionalismoaren helburuak geldiaraziko dituenik (%55,4). Euskarari dagokionez, %55ek adierazi du immigrazioaren fenomenoak ez duela euskararen hedapena geldiaraziko, ez eta erabilera murriztuko ere, gaur egun EAEn gehiengoak euskaraz dakien eremuetan. Datu horiek esaten dute aldatu egin dela 2008an hasi eta 2010ean indartu zen joera bat. Joera horrek adierazten zuen handitu egiten ari zela, pixkanaka, immigrazioak euskal nazionalismoaren helburuekiko, nortasunarekiko eta euskararen erabilera eta garapenarekiko duen eragina kaltegarria duenaren pertzepzioa. Joera hori, ordea, aldatu egin da 2011ko barometroan, nabarmen igo baita jarrera baikorren kopurua. EAEko biztanleriaren gehiengoak, %63,4k, ez du uste immigrazioa kaltegarria denik euskal nortasunaren geroarentzat. Datu hori konparatzen badugu 2004. urteko datuarekin, ikusten da modu apalean jaitsi dela iritzi hori duten pertsonen ehunekoa, %69,5etik %63,4ra igaro baita. Horrez gainera, 2011n aldatu egin da beste joera bat, 2008an hautemandakoa, immigrazioak euskal nortasunaren galeran eragina duela irizten duena; izan ere, iritzi hori zuen pertsonen proportzioa %15,8koa zen 2008 eta %21,9koa izan zen 2010ean. Euskal nazionalismoaren helburuez galdetzean, pertzepzioak ere antzerakoak dira, inkestatuen %55,4k uste baitu immigrazioak ez dituela euskal nazionalismoaren helburuak geldiaraziko. Kasu honetan ere, joera-aldaketa bat izan da 2011n. Izan ere, 2008. urtetik 2010. urtera, igo egin zen immigrazioak euskal nazionalismoaren helburuen gauzapena geldiaraziko zuela pentsatzen zuen pertsonen proportzioa, %15etik %21,7ra, eta ideia horrekiko desadostasuna adierazten zuen jende-proportzioa, berriz, %65,9tik %52,4ra jaitsi zen. Hala ere, pertzepzio horrek, 2004. urtearekiko, okertu egin bada ere, bertako jendearen erdiak baino gehiagok uste du, 2011n, immigrazioak ez dituela geldiaraziko euskal nazionalismoaren helburuak. Immigrazioak euskaran izan dezakeen eraginarekiko pertzepzioak ere badu garrantzirik. Aurreko kasuetan gertatzen den moduan, 2011ko barometroak erakusten du euskal gizartearen gehiengoak ez duela uste immigrazioak euskararen garapena geldiaraziko duenik (%60,5), ezta haren erabilera murriztuko duenik ere gaur egun haren erabilera nagusi den EAEko eremuetan (%61). Kasu honetan ere, joera-aldaketa bat izan da 2011n. Immigrazioak euskararen garapena eta erabilera geldiarazi dezakeenaren ideiak gorako joera izan zuen 2008tik 2010era, eta, zehazki, %27,6k uste zuen 2010ean haren garapena geldiaraz dezakeela eta %24,8k urte berean euskararen erabilera murritz dezakeela. Hala ere, 2011. urtean, jaitsi egin dira iritzi horien aldeko pertsonen ehunekoak.
27
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
13. grafikoa. Atzerriko immigrazioaren eragina euskal gizartean Euskal identitatea galtzea ekarriko du
Euskal nazionalismoaren nahiak geldiaraziko ditu
100
100 69,5
80
60,0
68,8
67,7
60 40
18,3
21,0
20
15,8
20,1
63,4
57,2 21,9
80
63,3
58,0
65,9
60,4
60 20,1
40
18,2
22,0
20
0
15,0
20,6
55,4
52,4 21,7
20,5
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
2004
2007 Ados
Euskararen garapena motelduko du
2008
2009
2010
2011
Ez ados
Euskararen erabilera murriztuko du, EAEn gaur egun gehienek erabiltzen duten tokietan
100 80
71,4 57,0
60 40 20
17,8
26,0
66,8
66,6 55,5
22,1
21,9
27,6
60,5 24
0 2004
2007 Ados
2008
2009
2010 Ez ados
2011
100 72,9 66,7 80 63,0 61 57,0 55,5 60 40 24,8 24,0 23,6 21,2 17,3 16,9 20 0 2004 2007 2008 2009 2010 2011 Ados
Ez ados
Laburbilduz, esan dezakegu bertako biztanleria ez dagoela kezkatuta atzerritarrek euskal nazionalismoan edo identitatean izan dezaketen eraginaz, ez eta euskararen garapenean eta erabileran izan dezaketen eraginaz ere. Joera-aldaketa bat ikusten da kezka horien bilakaeran, jaitsi egin baitira gaiarekin kezkaturik dauden inkestatuen ehunekoak. Arlo honetan egindako galderen erantzunekin (galdetegiko p21a, p21b, p21c, p21d eta p23g itemak) atzerriko immigrazioak euskal gizartean duen eraginari buruzko pertzepzioaren indizea landu dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura doa; horrenbestez, immigrazioak euskal gizartean duen eraginari buruzko ikuspegi negatiboagoa dutenak 0 puntura hurbilduko dira eta ikuspegi positiboagoa dutenak 10 puntura. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, honako hau da immigrazioak euskal nortasunean eta euskaran duen eraginari buruzko kezka gutxien agertu duten pertsonen profila: • • • •
28
20.000 eta 150.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (7,05 puntu) Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (7,38 puntu) Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (7,13 puntu) Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (6,92 puntu)
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
• Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (7,25 puntu), edo berdin zaienak (6,70 puntu). Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu. Immigrazioak euskal gizartean duen eragin sozialari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira: • • • • •
5 eta 20.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (6,31 puntu). Lehen mailako ikasketak dituzten pertsonak (6,42 puntu) Katoliko ez-praktikanteak (6,52 puntu) Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (6,53 puntu) Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (6,14 puntu)
Iritzi orokorra: harremanen bilakaera Immigrante gehiagoren etorrera dela-eta zenbait arlotan –hala nola ekonomian, euskal identitatean eta gizarte-ongizatean– bertako biztanleriak sumatzen duen eragina aztertuta, jakin nahi izan dugu euskal biztanleen eta atzerritarren harremana hobetu ala txartu egin den azken urtean. Bertako biztanleen %57,5ek uste du atzerritarrekin duen harremana ez dela aldatu azken urtean, baina gehiago dira esan dutenak okertu egin dela (%23,6) hobetu baino (%13,7). 14. grafikoa. Bertako biztanleen eta etorkinen arteko harremanaren bilakaera. 2007-2011 2010-2011
13,7
2009-2010
13,0
2008-2009
14,2
57,5 57,0
%0
%10
5,2
26,0
4,0
62,6
11,7
2007-2008
23,6
19,3
66,5 %20
Hobetu egin da
%30
%40
3,9
14,6 %50
Berdin jarraitzen du
%60
%70
%80
Okertu egin da
7,2 %90
%100
Ed/Ee
Datu horiek konparatzen baditugu aurreko urteetakoekin, ikusten da beherantz egin duela harremana okertu egin dela pentsatzen duen pertsonen ehunekoa, %26tik %23,6ra jaitsi baita. Horrek aldatu egiten du 2009-2010 epeko joera, urte horietan nabarmen handitu baitziren harremanak okertu zirenaren ikuspegi edo pertzepzioa, aurreko urteetan %15-%19 bitartean zebilena %26ra igo baitzen 2010ean. Bi galdera horiei emandako erantzunekin (galdetegiko p7 eta p28b itemak) immigrazioaren erabateko eraginaren pertzepzioari buruzko indizea landu dugu. Indizearen eskala 0tik 10 puntura doa; horrenbestez, immigrazioaren eragin orokorrari buruzko ikuspegi negatiboagoa dutenak 0 puntura hurbildu dira eta ikuspegi positiboagoa dutenak 10 puntura.
29
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Atal horretan ere estatistikoki alde nabarmenak antzeman ditugu herritar talde batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrenbestez, honako hau da immigrazioaren eragin orokorrari buruzko pertzepzioan jarrera toleranteena erakutsi duten pertsonen profila: • 18 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (5,52 puntu) • 5.000 eta 20.000 biztanle bitartean dituzten udalerrietan bizi direnak (5,37 puntu) eta 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan bizi direnak (5,52 puntu) • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (6,04 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (5,40 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (5,52 puntu) • Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (5,52 puntu) edo 1.800 eta 3.000 euro bitartekoak dituztenak (5,36 puntu) • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (5,66 puntu) • Ikasleak (5,78 puntu) • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (5,68 puntu) • Euskaldun sentitzen diren pertsonak eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (5,30 puntu) Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu. Immigrazioari buruzko ikuspegi negatiboa dute pertsona horiek, eta hortik beren jarrera uzkurra. Hauexek dira: • 65 urtetik gorako pertsonak (4,89 puntu) • Hiriburuetan bizi diren pertsonak (4,89 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (4,77), lehen hezkuntzako ikasketak dituztenak (4,95 puntu), edo bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak (5,12 puntu) • Katoliko ez-praktikanteak (4,99 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,85 puntu) • Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (4,29 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,61 puntu) • Etxeko zereginak betetzen dituztenak (etxeko andreak) (4,58 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxua duten pertsonak (4,77), edo ertain-baxua dutenak (5,51 puntu). • Espainiar sentitzen diren pertsonak eta euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak (4,79 puntu)
30
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Immigrazioak euskal gizartean duen eragina Euskal gizarteak immigrazioa nola ikusten duen aztertzen badugu, ikusten da euskal gizarteari kezka eragiten diotela ekonomiarekin, enpleguarekin eta ongizate-sistemaren zenbait elementurekin zerikusia duten alderdi batzuek. Bestalde, ez da horrelako kezka edo pertzepzio negatiborik ikusten nortasunarekin, euskararekin edo nortasunarekin zerikusia duten gaiekin. Ekonomiarekiko eraginak aztertuz gero, efektu kaltegarriaren pertzepzioa gailentzen da onuragarriarekiko, baina modu anbibalentean. Jendeak uste du, immigrazioak eragin kaltegarria duela soldatetan eta langabezian, baina ez da alde handirik ikusten, portzentajeetan, kontrakoa pentsatzen duten pertsonekiko. Aitzitik, pertsona gehiagok uste du immigrazioa ez dela haientzat arazo lanpostu bat aurkitzeko orduan eta beharrezkoak direla lanpostuak betetzeko sektore ekonomiko jakin batzuetan. Aurreko urteetako barometroekin konparatuz gero, argitasunez ikusten da handitu egin dela immigrazioak lan-merkatuan duen eraginarekiko pertzepzio kaltegarri edo negatiboa. Gero eta gehiago dira lanpostu jakin batzuk betetzeko atzerritarrik ez dela behar pentsatzen duten pertsonak, eta immigrazioak soldatak jaisten eta lana topatzeko aukerak murrizten dituztela pentsatzen dutenak. Aitzitik, bitxia bada ere, jaitsi egin da immigrazioak langabezia handitzen duela pentsatzen duen pertsonen ehunekoa. Ikuspegi horrek lotura zuzena du krisi ekonomikoarekin, langabezia handitu eta soldatak jaisten baitira haren ondorioz. Lan egiteko aukera gehiago zeuden garaian, immigrazioa beharrezkoa zela uste zen; orain, berriz, enplegu bat topatzeko lehia gisa ikusten da. Bertako jendeak uste du pertsona immigranteak bertakoek baino baldintza txarragoetan eta diru gutxiagogatik lan egiteko prest daudela, eta pentsatzen du horrek okertu egiten dituela jada egoera txarrean dagoen lan-merkatuak eskaintzen dituen lan-baldintzak eta soldatak. Bestela esanda, immigrazioaren ikuspegi utilitarista eta instrumentala du gizarteak, ekonomia egoera onean dagoenean eta enplegu-ikuspegian onak direnean onartzen baitu, neurri handi batean, immigrazioa. Immigrazioak ongizate-sisteman dituen eragin-dimentsioei buruz galdetuz gero, euskal herritarren kezka nagusia da immigrazioak eragin kaltegarriak izan ditzakeela gizartelaguntzak eta osasun-arreta jasotzeko orduan, eta ez kezka hori ez da hain nabarmena etxebizitza eskuratzeko gai-alorrean eta hezkuntzaren kalitateari dagokionean. Ez da aldaketa handirik ikusi denborak aurrera egin ahala, ikuspegi horrek egonkor baitirau 2008. urtetik aurrera. Gaur egun, kezka handia sortzen du immigrazioak lan-merkatuan izan dezakeen eraginak, baina, immigrazioarekiko pertzepzioari dagokionez, immigrazioak ongizate-estatuan duen eragina da gizartean eztabaida handiena pizten duen gaia, eta, bereziki, gizarte-laguntzak eskuratzeko aukeretan duen eragina. Gizarte-alorreko murrizketak egiten ari dira administrazioak eta, aldi berean, gero eta gehiago dira gizarte-laguntzak behar dituztenak; ondorioz, bertako herritarren iritzia okertu egin da immigrazioak ongizate-estatuan duen eragina baloratzeko garaian. Gizarte-laguntzen eskurapenak eragiten du kezka gehien, atzerritarrak eta bertakoak lehian baitabiltza haiek eskuratzeko eta lege-aldaketak egin baitira
31
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
laguntza horiek eskuratzeko baldintzak gogortzeko. Horrez gainera, zalantzan jartzen hasi dira ongizate-sistemaren oinarrizko zerbitzuetako bat, osasuna. Pertsona guztiei ematen zaien oinarrizko zerbitzuetako bat da osasuna eta herritarrentzat sentikorrenetakoa dena. Hori dela-eta, immigrazioak zerbitzuaren kalitatean izan dezakeen eraginarekiko atezuan ageri da biztanleria. Azkenik, bertako biztanleria ez dago kezkatuta atzerritarrek euskal nazionalismoan edo identitatean izan dezaketen eraginaz, ez eta euskararen garapenean eta erabileran izan dezaketen eraginaz ere. Galdera edo item guztietan, bostetik bat soilik dago kezkatuta gai horiekin, eta gehienek ez dute kezkarik. Hala ere, 2004. urtetik aurrerako bilakaerak esaten digu zertxobait igo dela pertzepzio negatiboa, baina horrek ez du ikuspegi edo pertzepzio orokorrak aldarazi. Datuei erreparatuta, immigrazioari buruz egiten den debate sozialak ez du nortasunekiko eta euskararekiko lotura-eraginik ageri Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaiak bereizten direnez, ez da sortzen gizarte osoari erasaten dion pertzepzio negatiborik. Immigrazioaren problematikak lotura estuagoa du kezka sozioekonomikoekin, nortasunari buruzko kezkekin baino.
Hartzaile den komunitatearen eta etorkinen komunitatearen arteko bizikidetza eta integrazioa Bizikidetza-ereduak Atal honetan, aztertuko dugu ea bertako biztanleek ondo ikusten duten immigrazioa dela-eta instituzioek, erakundeek, antolakundeek eta gizarte mugimenduek bultzatzen duten kultura-aniztasunaren eredua. 15. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 80
71,0 57,0
60
55,7
50,1
45,1 45,9
40 20
12,0
14,6
14,0
52,1 23,8
12,3
0 2004
2007
2008 Ados
2009
2010
2011
Ez ados
Beste talde etniko batzuetako atzerritar etorkinek aberastu egiten dute Euskadiko kultura-bizitza (2004tik 2009ra: ona da euskal gizartearentzat kultura, etnia eta erlijio askotakoak izatea, aurreko barometroetan)
Bertako biztanleen %52,1ek esaten du beste etnia-talde batzuetako immigrante atzerritarrek aberastu egiten dutela Euskadiko bizitza kulturala, eta %23,8k ez du uste hori horrela denik. Aurten, 2010eko datuekin alderatuta, nabarmen ugaldu dira kultura-aniztasunaren aldeko iri-
32
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
tziak, ageriko moduan jaitsi baita ideia horrekin ez dauden pertsonen ehunekoa, %45,9tik %23,8ra. Beste urte batzuetako datuei erreparatuz gero, ikusten da aurreko urteetako barometroen ildoa jarraitzen dutela 2011ko emaitzek, bertako herritarren erdiak baino gehiagok uste baitu immigrazio atzerritarrak aberastasun kulturala dakarrela. Ildo horretatik, atzerritarrek beren kultura eta ohiturak baztertu behar lituzkeen galdetuta, erantzuna kultura-aniztasunaren aldekoa da oraindik ere (16. grafikoa). 2011n, %61,7 ez dago ados atzerritarrak onartuak izan daitezen beren kultura eta ohiturak baztertu behar horrekin. Datu horrek adierazten du aniztasun kulturalaren aldeko babesa handitu dela, harik eta 2007. urtearen ondorengo daturik altuena iritsi arte; hala ere, 2004. urtean baino apalagoa da datu hori, inkestatuen %69,8 azaldu baitziren kultura-aniztasunaren alde. Era berean, apaltzen doa kontrako jarrera ere, hau da, immigranteek beren kultura eta ohiturak borondatez baztertu beharko lituzketela dioena %26,4tik (2010) %20,2ra (2011) igaro baita. Finean, kultura aniztasunaren aldeko iritzi-oinarri gero eta handiagoa dagoela ondoriozta dezakegu. 16. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 69,8
80
64,0
59,0
40 20
17,0
20,3
20,0
26,5
61,7
57,8
56,4
60
26,4
20,2
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
Onartuak izateko beren kultura eta ohiturak baztertu behar lituzkete
17. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 80 60
43,8 42,5
40
47,0 34,0
39,3 39,4
40,4
31,8
39,2
31,6
44,7 39,4
20 0 2004
2007
2008 Ados
2009
2010
2011
Ez ados
Euskal gizartearentzat, hobe da den-denek ohitura eta tradizio berak partekatzea
Kultura-elementu komunak, hala nola, ohiturak eta tradizioak, konpartitzea komeni den galdetuta, iritziak polarizatuta ageri dira. Inkestatuen %44,7 aldeko dira eta %39,4 ez dira aukera horren alde ageri. Polaritate horren barruan, jendearen iritziak argitzen doaz, igo egin baita alde eta kontra dauden pertsonen kopurua, eta, ondorioz, murriztu egin da dudatan zegoen jendekopurua. Elementu kulturalak konpartituko dituen bizikidetza baten alde ageri diren pertsonen
33
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
ehunekoa handiena izan da 2011. urtean 2008. urteaz geroztik; aitzitik, 2007. urtean ikusi zen horren kontra azaltzen den jende-ehuneko handiena. Alde horretatik, jakin nahi izan dugu ea guztiok hizkuntza bakarra hitz egitearen alde dagoen hemengo biztanleria. Ia-ia biztanleriaren erdiak (%48,3) uste du hobe dela etorkinek, bertako jendeak bezala, hizkuntza bakarra hitz egitea, eta laurden batek ez du horrela ikusten kontu hori (%36,4). Desadostasun-mailak nahiko antzekoak dira 2010eko eta 2011ko barometroetan, baina handiagoa da azken honetan, %25,6tik %36,4ra igaro baita. Hala ere, alde handia dago 2004. urteko datuekiko, hamar lagunetik zortzi azaldu baitziren urte horretan hizkuntza komun bat konpartitzearen alde. 18. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 100
80,0
80 51,0
60
48,9 28,0
40
39,3 25,1
48,7 29,6
48,3 36,4
25,6
13,0
20 0
2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
Euskal gizartearentzat, hobe da denek, bertakoek eta etorkinek, hizkuntza bakarra hitz egitea
Galdeketari erantzun diotenek kultura-aniztasunari buruz duten iritzia aztertuta, ikus dezagun haien iritziz nola kudeatu beharko litzatekeen aniztasun hori eta zein bizikidetza-eredu den egokiena. %67k uste du bertakoek ez dutela ahaleginik egin behar etorkinen zenbait ohitura eta tradizio ikasteko eta haietara egokitzeko (19. grafikoa). 2007. urtetik izan den bilakaera aztertzen badugu, ikusiko dugu pixkana-pixkana handitu egin dela bertakoek ahalegin hori ez egitearen alde daudenen ehunekoa, eta 13 puntu txikitu dela ahalegina egitearen alde daudenen ehunekoa (%33 ziren 2007an, eta %19,4 2011n). 19. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 80,0
67,0
60,0 40,0
56,4
50,0 33,0
27,5
56,9
56,0 27,2
23,4
19,4
20,0 0,0 2007
2008
2009 Ados
2010
2011
Ez ados
Bertakoek ez dute ahaleginik egin behar etorkinen ohiturak eta tradizioak ezagutzeko eta haietara egokitzeko
34
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Inkestatutako biztanleriaren %67,1ek uste du pertsona immigranteak, osoro onartuak izango badira, baztertu egin behar dituztela bertako legeen kontra doazen beren erlijio edo kulturaren alderdiak (20. grafikoa). Baieztapen horrekiko atxikipenak gorantz egin du 2004. urtetik 2008. urtera, harik eta beherantz egin zuen arten 2010. urtean, %48,6ra jaitsiz. Hala ere, adostasunmaila ia 20 portzentaje-puntu igo da 2011n, eta denbora-segidako gailurrean kokatu da. Datu horrek erakusten du asimilazioaren aldeko tesiek indarra hartu dutela euskal gizartean, kulturaren alorrean galdetu ditugun gainerako alderdietan ikus daitekeen moduan. 20. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 80 60
66,5 53,3 30,2
40
67,1
65,3
57,0
48,6 25,5
23,0
13,7
20
21,2
11,9
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
Erabat onartuak izateko, immigranteek baztertu egin behar lituzkete gure legediarekin bat ez datozen beren erlijioeta kultura-alderdiak
Atal hau amaitzeko, bertako biztanleei galdetu diegu nori dagokion ohiturak baztertzea, bertakoei ala etorkinei; hau da, nori dagokion elkarbizitzarako ahalegin handiagoa egitea. Erantzuna aurreko urteetakoa bezain irmoa izan da: bertako biztanleen hamarretik bederatzik uste du (%88,9) ez duela zertan bere ohitura eta tradizioak utzi. Jarrera hori ez da ia batere aldatu 2007tik, eta handitu ere egin da pixka-pixka bat 2008an, 2009an eta 2010ean. Bertakoek ez dute uste beren ohitura eta tradizioak baztertu behar dituztenik (21. grafikoa). 21. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 100
89,7
87,1
81,0
88,9
88,0
80 60 40 20
7,0
4,3
3,0
3,5
4,6
0 2007
2008
2009 Ados
2010
2011
Ez ados
Euskadin bizikidetza hobea izateko, on litzateke hemengook gure ohitura eta tradizioetako batzuk baztertzea
Alde horretatik, pentsatzekoa denez, hamarretik zortzik uste du etorkinek saiatu beharko luketela hemengo ohiturak eta tradizioak barneratzen (22. grafikoa). Bertako jendeak ez dauka gogo handirik bere kultura-ohiturak baztertzeko bizikidetzaren alde, eta egokiena deritzon kulturaerlazioa asimilazioarena da. Erantzun dutenen arabera, kultura-harremanean atzerritarrek egin behar dute atzera horretan, eta ez hemengoek. Azken urteetako eboluzioan ageri da irekiagoak
35
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
garela gizarte pluralaren osaerari erreferentzia egiten dioten kultura-ikuspegi abstraktuei buruz ari garenean, eta ez hainbeste hurbileko zehatzagoei buruz ari garenean. 22. grafikoa. EAEko biztanleen arteko bizikidetza-ereduak 100
83,0
85,4
79,3
82,4
79,8
80 60 40 20
6,0
4,9
6,8
4,8
8,3
0 2007
2008
2009 Ados
2010
2011
Ez ados
Euskadin bizikidetza hobea izateko, etorkinek ahalegindu behar lukete gure ohitura eta tradizioak berenganatzen
Gaiari buruzko galderen erantzunekin (galdetegiko p18a, p18b, p18c, p18d, p18h, p18i, p18j eta p18k itemak) euskal biztanleek bizikidetza-ereduen gainean duten jarrerari buruzko indizea landu dugu, 0 puntutik 10era bitartekoa. Horrela, immigrazioarekiko jarrera asimilatzaileena, uzkurrena eta negatiboena dutenak 0 puntura gerturatu dira indize horretan, eta jarrera positiboena, irekiena, pluralena, ekintzaileena eta kulturartekoena dutenak 10 puntura. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, kulturartekotasunaren aldeko jokabidearen bidez jarrera irekiena duten pertsonen profila osatu dugu. Hauxe da: • 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak (4,09 puntu) edo 30 eta 44 urte bitartekoak (3,94 puntu) • 20 eta 150.000 biztanle artean dituzten udalerrietan bizi direnak (4,24 puntu) • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak (4,52) edo erdi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (4,28 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (4,35 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (3,97 puntu) • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (4,17 puntu) • Ikasleak (4,33 puntu) • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (4,44 puntu) • Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (3,89 puntu) eta espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (3,69 puntu) • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (3,97) edo zentro-ezkerrekoa dutenak (3,97) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (4,06 puntu) Beste muturrean, immigrazioarekiko ikuspegi asimilatzaileena eta, beraz, jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu. Hauexek dira: • 65 urtetik gorako pertsonak (3,42 puntu) • Hiriburuetan bizi direnak (3,55), 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerrietan bizi direnak (3,59 puntu) edo 5.000 eta 20.000 biztanle bitartean dituzten udalerrietan bizi direnak (3,60 puntu)
36
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
• Lehen mailako ikasketak dituzten pertsonak (3,44 puntu), ikasketarik gabeko pertsonak (3,47 puntu) edo bigarren mailakoak dituztenak (3,67 puntu) • Pertsona katoliko praktikanteak (3,45 puntu) eta ez-praktikanteak (3,61 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (3,57 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (3,24 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxua (3,48), erdi-mailakoa baxua (3,61) edo erdi-mailakoa (3,76 puntu) duten pertsonak • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (2,91 puntu) • Eskuineko ideologia duten pertsonak (3,34 puntu) • Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (3,16 puntu)
Estereotipoak eta aurreiritziak Atal honetan aztertuko dugu zenbateraino dauden indarrean hemengo biztanleen artean gehien zabalduta dauden estereotipoak etorkinei buruz –azken batean, integrazioa zailtzen duten estereotipoak–. Zehazki, aztertuko dugu zer ikuspegi duen hemengo biztanleriak etorkinen erlijiopraktikei buruz, gizartea zahartzearen arazoan duen eraginari buruz, zer iritzi duen gizarte-babeseko sistematik jasotzen duten onurari buruz, segurtasunaren arloan dituen ondorioei buruz, zergekin duten erlazioari buruz eta etorkinen etorrerak langabezia igotzean duten eraginari buruz. Zaila da estereotipo-multzo horri aurre egitea, gizartean oso erroturik baitago eta ezin hondatuzko gizarte-onarpen sare bat osatzen baitu. Nahiz eta ia aldaezina den, haren iraupenaz eta gizarte-hedaduraz zantzu batzuk ageri dira. Badirudi bertako biztanleria ez dagoela kezkatuta etorkinen erlijio-praktikekin. Inkestatuen %57k ez du uste jardun-modu horiek arriskuan jar dezaketenik beren bizi-estiloa, eta %24k, aldiz, baietz uste du (23. grafikoa). Aurreko galderetan gertatzen den moduan, joera-aldaketa bat ikusten da kasu honetan ere, desadostasun-portzentajeak beherantz egiten baitu 2004. urteko %72tik 2010. urteko %53,9ra, eta 2011n gorantz egiten du berriro ere, %57ra iritsi arte. Hala ere, zertxobait hazi da jardun-modu horiek beren bizi-estiloa arriskuan jar dezaketela pentsatzen duen pertsonen ehunekoa. Edonola ere, jarrera hori euskal gizartearen gutxiengo batena da. 23. grafikoa. Euskal biztanleen estereotipoak 72,0
80
65,1
60 40 20
64,7
26,0 16,4
15,0
57
53,9
53,0 20,9
14,2
24
0 2004
2007
2008 Ados
2009
2010
2011
Ez ados
Haien erlijio-praktikek arriskuan jartzen dute gure bizimodua
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleen zahartzeari buruzko datuak erakusten ditu 24. grafikoak; hala, bertako herritarrek onartzen dute etorkinak Europara etorrita zahartzearen arazoak kon-
37
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
pon daitezkeela (%47,6), nahiz eta hamarretik bi horrekin ados ez izan (%21,4). Azterketa demografikoek erakutsi badute ere hori ez dela horrela, jakin nahi genuen Europako eta Euskadiko gizarteen egiturazko arazo horrekiko ekarpen instrumentalak zenbateraino baldintza zezakeen immigrazioaren onarpena. Ikus dezakegu oraingoan baiezkoak irabazi duela, baina aukera hori ez dela erabatekoa, ez baitu bertako gehienen baiezkorik bildu. 24. grafikoa. Etorkinek zahartzearen arazoa konpon dezakete 60
47,6
44,4
40 21,4
20,8 20 0 2010
2011 Ados
Ez ados
Etorkinei buruzko beste estereotipo negatibo batzuk aztertuko ditugu; estereotipo horiek areagotu egin dira azken urteotan, eta gure gizartean immigrazioaren kontrako eguneroko diskurtsoan mamitzen dira. Diskurtsoak ez datoz bat errealitatearekin, baina sinesgarritasun eta jarraipen handia izaten dute gizartean. Estereotiporik ohikoenetako batzuk ikusiko ditugu segidan. Gizarte-babesa eta zergak. Inkestatuen %64,2k uste du immigranteek onura handiegia jasotzen dutela gizarte-babeseko sistematik, eta %14,8 kontrakoa pentsatzen du (25. grafikoa). Adostasun-mailak 15 puntu egin du gorantz sei urtetan, 2004. urtean %48,5ekoa baitzen eta 2011. urtean %64,2koa izan baita. Hala ere, garrantzitsua da ikustea estereotipo horrekiko adostasun-mailak behera egin duela aurreko urteekin konparatuz gero, %68tik %64ra jaitsi baita azken urteetan, eta desadostasuna, berriz, %18,6raino igo dela, 2008az geroztik izan den portzentajerik altuenera. 25. grafikoa. Gizarte-babeseko sistemari onura ateratzea 80 60 40
68,8
68,5
63,3
60,0
64,2
48,5 35,0 21,0
17,3
20
12,5
14,8
18,6
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
Etorkinek onura handiegia jasotzen dute gizarte-babeseko sistematik
Aurreko urteetan bezala, 2011ko barometroan ere jakin nahi izan dugu hemengo biztanleriak zer ikuspegi duen etorkinek ordaintzen dituzten zergei eta jasotzen duten ordainari buruz (26. grafikoa).
38
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
26. grafikoa. Immigrazioaren zergak, ekarpena eta detrakzioa 80 60
67,2
64,0
59,0
57,6
20
44,6
42,6
40
18,0
7,1
4,0
17,2
3,5
1,3
0 2004
2007
2008
2009
Ados
2010
2011
Ez ados
2010: Etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dute jasotzen dutena baino (2004tik 2009ra: etorkinek zerga gehiago ordaintzen dute jasotzen dutena baino)
Galdera alderantziz egin dugu 2010. urtetik aurrera, ikusita item horrek hobeto azaltzen zuela euskal gizartean dagoen beste estereotipoetako bat; alegia, etorkinen zerga-ekarpena txikiagoa denekoa. Galdeketari erantzun diotenen %42,6k uste du etorkinek zerga gutxiago ordaintzen dutela jasotzen dutena baino, eta %17,2k kontrako ustea du. Nolanahi dela ere, nabarmentzekoa da kontu horren inguruan erantzunik eman ez dutenen edo jarrerarik hartu ez dutenen kopuru handia. Zaila da aurreko urteekin datuak konparatzea, baina nabarmena da atzeraka doala etorkinen ekarpena gero eramaten dutena baino handiagoa delako ustea: 2004an, %57,6k uste zuen gehiago eramaten zutela ekarri baino, eta, 2009an %67,2k zuen iritzi hori (ia hamar puntu gehiago). Herritarren segurtasuna Hau da etorkinei kalte egiten dien beste estereotipoetako bat, immigrazioa herritarren segurtasun faltarekin lotzen baitu. 27. grafikoan ikus daitekeenez, hemengo biztanleen %46,1ek uste du atzerritarrek segurtasun falta eta delinkuentzia handitzen dutela; ez du horrela uste %33,5ek. Emaitza horiek erakusten dute nabarmen aldatu dela estereotipo horrekiko ikuspegia 2010. urtean pentsatzen zenarekiko; izan ere, ideia horrekiko adostasunmaila %15 jaitsi da, eta desadostasuna, berriz, %33,5 igo da. Horrek esan nahi du aldatu egin dela immigrazioa eta segurtasunik eza lotzen zituen ideia-loturaren aldeko ehunekoen goranzko joera, 2009an hasi zena. Azken barometroaren datua 2004. urteaz geroztik izan den apalenetako bat da. 27. grafikoa. Segurtasunik eza eta delinkuentzia 80 60 40
55,0
54,0 29,0
44,7 31,6
24,0
61,4
51,2
46,1 28,9
33,5 20,5
20 0 2004
2007
2008 Ados
2009
2010
2011
Ez ados
Atzerritarrek segurtasun falta eta delinkuentzia handitzen dute (etorkinen etorrerak modu negatiboan eragiten du herritarren segurtasunean)
39
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Bertako biztanleek etorkinez daukaten irudiari buruzko atal hau bukatzeko, jakin nahi izan dugu atzerritarrak nola ikusten dituzten hemengoen aldean. Horretarako, bi kolektiboak definitzeko erabiltzen diren topiko batzuk erakutsi ditugu: matxismoa, zintzotasuna, adeitasuna, ardura, langile izatea eta elkartasuna.
Atseginak
Langileak
Arduratsuak
Solidarioak
Zintzoak
Matxistak
28. grafikoa. Etorkinei buruzko pertzepzioa, euskal biztanleekin alderatuta 2011 2010 2009 2008 2011 3,7 2010 2,0 2009 1,5 2008 0,9 5,5 2011 8,4 2010 2009 5,9 2008 3,0 2011 3,1 2010 4,0 2009 1,7 2008 1,3 2011 5,6 7,8 2010 6,1 2009 2008 5,5 2011 11,4 2010 12,9 13,9 2009 13,2 2008 %0
8,7 8,9 9,5 10,5 31,1 12,3 22,4 9,5 27,6 10,6 26,9 11,1 21,2 15,5 22,6 13,6 23,1 13,5 27,7 12,1 16,9 9,8 28,4 8,2 34,1 9,0 33,1 10,7 23,8 8,0 28,7 6,0 29,1 6,0 31,4 8,2 26,7 7,2 15,4 6,0 20,4 4,0 18,0 7,7 16,5
68,9 66,0 68,1
19,7 22,0 19,3
56,0 61,6 61,0 61,0 66,8 56,4 55,0 52,9 68,0 58,7 53,8 56,2 64,2 57,7 57,0 56,5 59,5 66,0 60,6 64,1 62,6 %20
%40 Gehiago
Berdin
%60 Gutxiago
%80
2,6 3,1 3,1 2,4
%100
Ed/Ee
Oro har, esan daiteke bertako biztanleriak etorkinei buruz nahiko irudi ona duela, matxismoaren gaian izan ezik; biztanleriaren bi herenek (%68,9) uste dute atzerritarrak matxistagoak direla hemengoak baino. Horretaz gain, euskal biztanleek beren buruaz iritzi zertxobait hobea dute atzerriko etorkinez baino: – – – – –
40
%22,4k %22,6k %28,4k %28,7k %15,4k
uste uste uste uste uste
du du du du du
atzerritarrak ez direla hain zintzoak (2010ean, %27,6). bertakoek elkartasun handiagoa agertzen dutela (2010ean %23,1ek). bertakoak arduratsuagoak direla (2010ean, %34,1ek). bertakoak langileagoak direla (2010ean, %29,1ek). ez direla bertakoan bezain atseginak (2010ean, %20,4k).
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Bertako biztanleen iritziak hobera egin du 2010. urtetik aurrera, hala adierazten baitute, aztertutako alderdi guztietan, barometroko datuek. 2008. urtearen pareko balioetara itzuli gara 2011n. Aurreko ataletan egin dugun moduan, arlo honetako galderen erantzunekin (galdetegiko p6g, p16b, p16c, p16e, p16f, p18e, p18f, p18g eta p23f itemak) indize bat landu dugu, ikusteko zenbateraino dauden ezarrita euskal biztanleengan immigrazioari buruzko zenbait estereotipo eta aurreiritzi. Gainerako indizeak bezala, honako hau ere 0 puntutik 10era doa; beraz, estereotipoak dituzten edo bultzatzen dituztenak 0 puntura hurbilduko dira, eta errealitatearekin ongien lotzen den ikuspegia dutenak edo estereotipoen eraginagatik hain ikuspegi desitxuratua ez dutenak 10 puntura. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, hauxe da estereotipoak hain barneratuta ez dituzten pertsonen profila: • • • • • • • • • • • •
18 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (6,06 puntu) 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (6,26 puntu) Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (6,95 puntu) Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (6,48 puntu) Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (6,02 puntu) Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (6,47 puntu) Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (6,06 puntu), edo berdin zaienak (5,71 puntu) Ikasleak (5,97) edo lanean ari diren pertsonak (5,89 puntu) Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (6,75 puntu) Euskaldun sentitzen diren pertsonak eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (5,88 puntu) Ezkerreko ideologia duten pertsonak (5,93), zentro-ezkerrekoak (5,92) eta zentrokoak (5,57 puntu) Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (6,05 puntu) eta oso nazionalistak direnak (5,52 puntu)
Beste muturrean, estereotipo horiek barneratuago izateagatik immigrazioarekiko jarrera uzkurrena ageri duten pertsonen profila dugu. Hauexek dira: • 45 eta 64 urte bitarteko pertsonak (5,46 puntu) edo 65 urtetik gorakoak (5,37 puntu) • Hiriburuetan bizi diren pertsonak (5.25 puntu) eta 20.000 eta 150.000 biztanle arteko udalerrietan bizi direnak (5,69 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (5,06), edo lehen mailako ikasketak dituztenak (4,93 puntu). • Pertsona katoliko praktikanteak (5,44 puntu) eta ez-praktikanteak (5,20 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (5,21 puntu) • Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (5,20 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,81 puntu) • Etxeko zereginak betetzen dituztenak (etxeko andreak) (4,99 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxua duten pertsonak (4,98), edo ertain-baxua dutenak (5,27 puntu) • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (4,44 puntu) • Eskuineko ideologia duten pertsonak (4,45 puntu) • Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (4,86 puntu)
41
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera Atal honetan aztertuko dugu zer iritzi duen hemengo biztanleriak etorkinek zenbait eskubide eta zerbitzu izateko eta erabiltzeko eskubideaz. Hemengo biztanleen arabera, eskubide horietako zenbaitek atzerriko etorkin guztien eskura egon behar lukete; ordea, erregularizatuta daudenentzat bakarrik izan beharko lukete beste batzuek, eta beste eskubide batzuek ez lukete egon behar etorkinen eskura. Noiz, zein eta norentzat alderdiak aztertu ditugu atal honetan. Galdeketari erantzun diotenen hamarretik zazpik (%72,9) uste du etorkin guztiek dutela osasunlaguntza jasotzeko eskubidea, eta antzeko ehuneko batek (%71,2) uste du atzerritar guztiek izan behar dutela eskolatzeko eskubidea (29. grafikoa). Datu horien bilakaera aztertuz gero, ikusiko dugu 2007ra arte handitzen joan zela eskubide horiek etorkin guztien eskubideak zirela uste zutenen ehunekoa; 2008an, berriz, irizpide murriztaileagoen azaldu zen hemengo jendea. Barometroak 2011n adierazten du gora egin dutela osasun-laguntzaren eta seme-alaben eskolatzearen aldeko iritziek; hala, denbora-epe horretako balio altuenak jaso dira. Normalean, eskubide horiek izaten dira, gorabeherak gorabehera, bertako herritarrek atzerritarrentzat gehien onesten dituztenak. Gainera, eskubideek etorkin guztientzat behar dutela diotenak eta erregularizatuta daudenentzat izan behar dutela diotenak batuz gero, bertako biztanle guztiak dira. Oso txikia da, edo ezereza, eskubide horien unibertsaltasuna ukatzen dutenen ehunekoa. 29. grafikoa. Etorkinek eskubideak eta zerbitzuak izateko laguntza 80
65,0
71,2
65,0
72,9
70,1
66,7
60 33,5
40
33,0
32,1
27,0
28,2
24,1
20 0 2004
2007
2008 Guztiak
2009
2010
2011
Erregularizatuak
Osasun-laguntzarako eskubidea
80 60
64,9
60,0
55,4 42,4
40
38,0
31,8
71,1
63,4
59,7 37,5
34,5
26
20 0 2004
2007
2008 Guztiak
2009
2010
2011
Erregularizatuak
Hezkuntza
Aurreko bi eskubideen aldean, beste eskubide batzuk aipatzen ditugunean –esaterako, laguntza juridikoa, gizarte-laguntzak, familia berriz biltzeko laguntzak, boto-eskubidea, babes ofizialeko etxeak izateko eskubidea eta beste–, administrazioak erregularizatuta ez daudenei ez ematearen
42
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
aldekoak dira hemengo biztanle gehienak, eta, beraz, politika murriztaileago baten aldekoak dira. 30 grafikoan ikus daitekeen moduan, galdeketari erantzun diotenen hamarretik seik uste du erregularizatuta dauden atzerritarrek bakarrik izan beharko lituzketela gizarte-laguntzak (%62,5), familia berriz biltzeko laguntzak (%57,8), boto-eskubidea (%59,5) eta babes ofizialeko etxeak izateko eskubidea (%58,3). Portzentajea %53,5era jaisten da doako laguntza juridikoa eskuratzeko eskubideari buruz galdetzean. 30. grafikoa. Etorkinentzako eskubideak eta zerbitzuak Laguntza juridikoa
80 60
52,3 38,6
40
56,0 32,0
Gizarte-laguntzak
60,6
60,2 29,6
31,1
80 53,5 51,8 38,1 37,3
2004
2007
2008
2009
Guztiak
2010
34,7 23,0
80 57,0
53,0
20,6
58,0
20,0
2007
2008
Guztiak
Erregularizatuak
59,5 28,8
62,5
61,9
21,9
25,2
2009
2010
2011
Erregularizatuak
Boto-eskubidea
54,7
58,6
57,7
80
63,3
62,0
66,6
62,8
63,8
59,5
60
30,6
20
2004
2011
Familia berriz biltzeko laguntzak
18,1
18,6
16,7
23,1
40
23,2
20
0
18,0
14,7
17,6
15,5
18,3
0 2004
2007
2008
Guztiak
2009
2010
2011
80 56,7
54,0
56,7
59,7
59,5
58,3
40 27,2 15,0
20
14,3
17,6
14,4
2007 Guztiak
2008
2009
2010
2007
2008
2009
2010
2011
Erregularizatuak
Oro har, 2004ko datuak hartuta erreferentzia modura, esan dezakegu handitu egin dela atzerritarrei zenbait zerbitzu administrazio-egoeraren arabera eman behar zaizkiela uste dutenen ehunekoa. Datuek, 2010etik 2011rako bilakaeran, jaitsiera apal bat erakutsi dute.
18,3
0 2004
2004
Guztiak
Erregularizatuak
Babes Ofizialeko Etxe bat izateko eskubidea
60
57,7
0
0
40
40
59,0
57,3
20
20
60
60
2011
Erregularizatuak
Horrenbestez, hamarretik lauk uste du etorkin guztiek izan beharko luketela laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea; %25ek uste du gizarte-laguntza guztiak jasotzeko eskubidea izan beharko luketela; %23k uste du denek mugarik gabe izan behar luketela familia berriz biltzeko, eta %18k pentsatzen du botoa emateko eta babes ofizialeko etxeak izateko eskubidea izan behar luketela. Edonola ere, horie-
43
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
tan denetan apaldu egin da, nabarmen, hezkuntzarako eta osasun-laguntza izateko eskubide unibertsala; hala ere, beti izaten da zalantza hemengo biztanleen buruetan zer ote den etorkinak erregularizatuta egotea. Ondoren, jakin nahi izan dugu zer iritzi dagoen etorkinek beste zenbait zerbitzu doan eskuratzeaz: prestakuntza profesionala eta hizkuntzen ikaskuntza –bai etorkinen berezko hizkuntza edo ama-hizkuntza, bai tokian tokikoa– (31. grafikoa). Galdeketari erantzun diotenen %31,6k uste du atzerritarrek beren ama-hizkuntzari buruzko eskolak izateko eskubidea eduki behar luketela; %29,6k uste du erregularizatutakoei bakarrik eman behar zaiela eskubide hori. Bestalde, galdetuak izan diren lau pertsonetatik batek uste du immigranteek ez luketela eskubide hori izan behar. Euskara eta gaztelaniako eskolak direla eta, hemengo biztanleriaren erdiak uste du atzerritar guztiek izan behar luketela euskara (%49) edo gaztelania (%50,7) ikasteko aukera; hamarretik lauk, berriz, erregularizatuta dauden etorkinei bakarrik emango lieke aukera; %38,5ek euskarako eskoletarako, eta %38,1ek gaztelaniakoetarako. 31. grafikoa. Etorkinek eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeko duten aukera Ama-hizkuntza
Euskarako eskolak
60
60
39,5 35,0 40
42,3
35,8 37,6 34,7 31,3 28,1 30,2 29,6 25,1
28,7
20
0
0 2008
Guztientzat
2009
2010
Erregularizatuentzat
2011
48,3 44,5
40
2007
2008
49,0 46,4 47,4 47,1 40,3 38,5
2009
Guztientzat
Inorentzat
Gaztelaniako eskolak
60
39,5 35,0
40
20
2007
44,345,2
2010
2011
Erregularizatuentzat
Prestakuntza profesionalerako ikastaroak
50,7 47,0 48,4 46,7 49,5 41,6 38,3 38,1
60 40
20
53,8
50,4
52,4 41,3
37,2
46,6 47,1 44,8 43,7
33,6
20
0
0 2007
2008
Guztientzat
2009
2010
2011
Erregularizatuentzat
2007
2008
Guztientzat
2009
2010
2011
Erregularizatuentzat
Azkenik, badirudi bertako biztanleria zatituta dagoela: batzuek uste dute atzerritarrek prestakuntza profesionalerako aukera izan behar luketela (%43,7), eta beste batzuek erregularizatutakoek bakarrik izan behar luketela aukera (%47,1). Edonola ere, 2007tik gero eta gehiago dira prestakuntza profesionalerako aukera atzerritar guztiei ematearen aldekoak.
44
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Arlo horretako galdera gehienei emandako erantzunekin (galdetegiko e13a, e13b, e13c, e13d, e13e, e13f, e13g, e14a, e14b, e14c, e14d itemak) indize bat landu dugu, ikusteko zer jarrera duten euskal biztanleek atzerriko etorkinek eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeari buruz. Indize hori 0 eta 10 puntu artekoa da; horrela, jarrera uzkurrena edo itxiena dutenak 0 puntutik hurbilago ageri dira, eta jarrera positiboena eta irekiena dutenak 10 puntutik hurbilago. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, jarrera toleranteena eta irekiena ageri duten pertsonek profil hau dute: • 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak (6,90 puntu) edo 30 eta 44 urte bitartekoak (6,91 puntu) • Erdi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak (6,96) edo goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (7,50 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (7,16 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (7,04 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (6,84 puntu), edo berdin zaienak (6,78 puntu) • Ikasleak (7,24 puntu) • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (7,20 puntu) • Euskaldun sentitzen diren pertsonak eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (6,99 puntu) • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (7,20), zentro-ezkerrekoak (7,08) eta zentrokoak (6,68 puntu) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (7,31 puntu) Beste muturrean dugu eskubide eta zerbitzuak eskuratzeko jarrera murriztaileena erakutsi dutenen profila, eta, beraz, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu dutenena. Hauexek dira: • 65 urtetik gorako pertsonak (6,37 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (6,20 puntu), lehen mailako ikasketak dituztenak (6,40 puntu) edo bigarren mailakoak dituztenak (6,67 puntu) • Pertsona katoliko praktikanteak (6,62 puntu) eta ez-praktikanteak (6,48 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (6,36 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (6,23 puntu) • Erretiratuta dauden pertsonak (6,40 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxua duten pertsonak (6,31), edo ertain-baxua dutenak (6,58 puntu) • Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (5,63 puntu) • Eskuineko ideologia duten pertsonak (5,40 puntu) • Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (5,74 puntu)
Harremanetarako eta kultura-jarraibideei eusteko eremuak Ondoren, bertako biztanleek eta atzerriko etorkinak non erlazionatzen diren aztertuko dugu, harremanetarako eta elkarreraginerako zer espazio dituzten. Lehenik eta behin, bizitoki-eremuen tipologia planteatu dugu (atzerritar gehiago edo gutxiago bizi diren eremuak), jakiteko galdekatutako pertsonek zein bizitoki-motatan nahiago duten bizi. Bigarrenik, aisialdian bertako biztanleak etorkinekin zenbateko maiztasunez erlazionatzen diren jakin nahi izan dugu. Azkenik, atzerriko etorkinen kultura-ohiturekin lotutako gaiak planteatu dizkiegu, kultura-aniztasuneko edo
45
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
kulturartekotasuneko testuinguruetan gertatzen diren aldaketak eta sortzen diren ohitura berriak zein neurritan onartzen dituzten jakiteko. Bizitoki-eremuei dagokienez (32. grafikoa), hemengo biztanleen gustuak ez dira askorik aldatu, egin izan diren barometroetan. Inkestatuen %62,5ek nahiago du, aukeran, bere arraza edo talde etniko bereko pertsonak gehiengo diren auzoren batean bizi. Hamarretik bik (%23k) nahiago du bere auzoan inor ez izatea euskal biztanlerian gehiengoa den arraza edo talde etnikotik kanpokoa. Azkenik, %8k bakarrik nahiago luke arraza eta talde etniko askotako pertsonak bizi diren toki batean bizi. 32. grafikoa. Bizitoki-eremuekin loturiko lehentasunak 2011
23
2010
20
2009
4 5 8
10
8
72
20 0
68
68
15
2007
8
68
22
2008
62,5
20
30
40
50
60
70
80
90
100
Euskal biztanleriaren artean gehiengoa osatzen dugun arraza edo talde etnikotik kanpoko inor ez dagoen tokia Gehiengoa osatzen dugun arraza edo talde etniko berekoak ez diren pertsona batzuk dauden tokia Gehiengoa osatzen dugun arraza edo talde etniko berekoak ez diren pertsona asko dauden tokia
Hemengo biztanleriak, beraz, nahiago du gaur egun bizi den antzeko tokietan bizi; izan ere, Bilboko eta Gasteizko zenbait auzo zaharretako bizpahiru tokitan izan ezik, ez daiteke esan bilgune etniko handirik badenik hemen. Bizitegien kokapenaren oinarri horrekin, geroago galdetu dugu zer maiztasunekin erlazionatzen den bertako jendea etorkinekin aisialdian. Galdeketa egin zaienen hamarretik bostek (%46,1) adierazi du aisialdian noizean behin baino ez direla erlazionatzen atzerritarrekin. %25,4k esan du ez dela behin ere erlazionatzen atzerritarrekin aisialdian, eta %16,9k maiz erlazionatzen dela. Hau da, hamarretik zazpi gutxi edo batere ez da erlazionatzen etorkinekin; hori horrela da atzerritar-tasa apala delako euskal lurraldearen gehienean. Aurreko urteetako erantzunekin alderatuz gero, ikusten da joera-aldaketa bat izan dela, gizartekontaktua apaltze aldera. Datuek adierazten dute 2008tik 2010era kontaktu sozial handiagoa izan dela bertakoen eta atzerritarren artean, igo egin baitzen urte-bitarte horretan atzerritarrekin gizarte-harremanak zenbaitetan zituzten pertsonen portzentajeak (%45,2tik %59ra) eta jaitsi inoiz ere atzerritarrekin harremanik izan ez duten pertsonen portzentajeak (%33tik %17ra ). Atal hau bukatzeko, aztertuko dugu zenbaterainoko tolerantzia duen hemengo biztanleriak etorkinak hemen finkatzen direnean eta haien kultura- eta erlijio-ohiturei eusten dietenean. Horretarako, lehen, iritzia eskatu diegu kulturartekotasun-ereduaz maila filosofiko eta abstraktu batean, eta, orain, zehaztasun handiagoz galdetu diegu: jakin nahi dugu ondo ala gaizki iruditzen zaien atzerritarrek saltokiak, jatetxeak eta janari-dendak irekitzea, beren artean beren hizkuntzan hitz egitea, beren jantziak janztea, gurtzarako tenpluak izatea, beren ikastetxeak izatea, eta lanpostu eta toki publikoak betetzea.
46
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
33. grafikoa. EAEko biztanleek aisialdian etorkinekin duten harremana 2011 2010 2009
52,0
25,8
2008
45,2
33,3
2007 0
10
20
Inoiz ez
30
40
Zenbaitetan
15,4
3,4 2,9
13,9
3,6 3,3 5,2 5,2
14,1
48,1
27,4
50
60
Maiz
70
5,0
5,0 4,0
14,0
59,0
17,0
6,5
16,9
46,1
25,4
80
90
Maiztasun handiz
100
Etengabe
34. grafikoa. Etorkinen kultura-jarraibideekiko tolerantzia-maila 80 60 52,3
60,3 64,8
61,0 52,5 52,5 57,0 52,2 50,9 47,9 56,9 49,1 45,3 45,2 50,3 42,4
40 20
9,0
5,5
8,2
10,4
14,1 12,3 11,3
12,2
13,3 10,4
13,2 16,3
8,9
17,6
9,7
18,1
Jatetxe exotikoak irekitzea
Saltoki propioak irekitzea Ondo
Beren janari denda propioak izatea
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
0
Beren hizkuntza hitz egitea haien artean
Gaizki
Galdeketari erantzun diotenen hamarretik bostek (34. grafikoa) ondo ikusten du atzerritarrek jatetxeak (%52,3) eta saltokiak (%52,5) irekitzea. Hemengo biztanleriaren erdiari ondo iruditzen zaio haiek janari-dendak izatea (%50,9) eta haien hizkuntzan aritzea (%45,3). Jatetxeek, saltokiek eta janari-dendek ez dute arazorik ematen, eta onarpen handiagoa dute hizkuntzek baino; atzerritarrak beren hizkuntzan aritzea ez dute hainbestek onartzen, gehiagok arbuiatzen dute. Beste hainbeste gertatzen da kontu exotikoetatik zenbat eta gehiago urrundu eta zenbait ohitura kulturalen muinera gehiago jo; esate baterako, erlijio-gurtzarako tokiak izatea. Beren erlijiopraktiketarako tenpluak eraikitzeari buruz, zatitua dago hemengo biztanleria: %34k ondo ikusten du, eta %29,3k, gaizki (35. grafikoa) Beste gauza batzuekin ulerkorragoa dira, baina kasu guztietan gailentzen zaio joera negatiboa positiboari: – %34,1ek gaizki ikusten du atzerritarrek beren jantziak erabiltzea (%31,1ek ondo). – %31k gaizki ikusten du atzerritarrek plaza eta eremu publikoak betetzea (32,2k ondo). – 33,8k gaizki ikusten du atzerritarrek ikastetxe propioak izatea (%28,5ek ondo).
47
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
35. grafikoa. Etorkinen kultura-jarraibideekiko tolerantzia-maila 60 40
34,1 37,6
50,8
43,5 35,2 34,0
33,6
37,9
37,8
32,3
33,0
47,7 33,8
28,2
38,7
42,9
20
Beren jantziak janztea
Tenpluak eraikitzea beren Plaza eta eremu publikoak erlijioetarako okupatzea Ondo
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
2008
2009
2010
2011
0
Ikastetxe propioak izatea
Gaizki
Ikus dezakegunez, aniztasuna azaleko kontua bakarrik bada, bertako biztanleriak ondo ikusten du haiek beren kultura-ohiturei eustea, baina, maila hori gainditzen badute eta nolabait etorkinek beren kultura- eta identitate-ohiturei eusten badiete, orduan joera negatiboa hartzen du hemengo jendeak; adibidez, etorkinek beren ikastetxeak izateari edo beren erlijioari eusteari dagokionean. Plaza eta eremu publikoak betetzeari buruz ere iritzia negatiboa da, nahiz eta 2008kotik urruti egon. Kultura-ohitura berriekiko portaera horien bilakaera aztertzen badugu, ikusiko dugu aldaketa arin batzuk gertatu direla kultura-aniztasunaren ekarpenari buruzko aldeko jarreretan edo jarrera ez hain irekietan. Esaterako, 2010ean, galdekatutako biztanleriaren %60,3ri ondo iruditzen zitzaion atzerritarrek jatetxe exotikoak irekitzea, eta %5ek soilik ikusten zuen txarto. Urtebete geroago, %53,2ra jaitsi da jatetxeen irekiera hori ondo ikusten dutenen portzentajea, zortzi puntu, hain justu. Aitzitik, onarpen gutxiago zuten bestelako alderdi batzuek, hala nola, eremu publikoen erabilera edo ikastetxe propioen irekiera, handitu egin dute beren onarpen-ehunekoa. Arlo horretako galderei emandako erantzunekin (galdetegiko p17a, p17b, p17c, p17d, p17e, p17f, p17g, p17h, p20 eta p24 itemak) harremanetarako espazioak direla-eta euskal biztanleek duten jarrerari buruzko indizea landu dugu. Indize hori 0 eta 10 puntu artekoa da; horrela, trukerako jarrera uzkurrena edo itxiena dutenak 0 puntutik hurbilago ageri dira, eta jarrera pluralena eta irekiena dutenak 10 puntutik hurbilago. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, jarrera toleranteena ageri duten pertsonek profil hau dute: • 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak (5,55 puntu), 30 eta 44 urte bitartekoak (5,75 puntu) eta 45 eta 64 urte bitartekoak (5,49) • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan bizi direnak (5,90 puntu) • Erdi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak (6,15) edo goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (6,66 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (6,03 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (6,07 puntu) • Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (6,55 puntu)
48
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
• • • •
Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (6,19 puntu) Ikasleak (6,01) edo lanean ari diren pertsonak (5,77 puntu) Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (6,50 puntu) Euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen diren pertsonak (5,64 puntu) eta espainiar bezain euskaldun sentitzen direnak (5,16 puntu) • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (5,89) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (5,82 puntu) Beste muturrean, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena hartzen duten pertsonak daude. Hauexek dira: • • • • • • • • • • • •
65 urtetik gorako pertsonak (4,76 puntu) Hiriburuetan bizi diren pertsonak (5,27 puntu) Ikasketarik gabeko pertsonak (5,47), edo lehen mailako ikasketak dituztenak (4,90 puntu). Pertsona katoliko praktikanteak (5,28 puntu) eta ez-praktikanteak (5,22 puntu) Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (4,88 puntu) Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (5,24 puntu) edo 601 eta 1.800 euro bitartekoak dituztenak (5,21 puntu) Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (4,57 puntu) Erretiratuta dauden pertsonak (4,85) eta etxeko zereginak betetzen dituztenak (etxeko andreak) (4,79 puntu) Estatus sozioekonomiko baxuko pertsonak (4,59 puntu). Espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen diren pertsonak (4,53 puntu). Eskuineko ideologia duten pertsonak (4,90 puntu). Beren burua nazionalista espainiartzat jotzen duten pertsonak (4,69 puntu)
Begikotasuna eta integrazio-mailaren pertzepzioa Galdekatutako biztanleek hainbat herrialdetako etorkinenganako sentitzen duten begikotasuna aztertuko dugu atal honetan, baita etorkinek hemengo gizartean integratzeko duten interesmailari buruz EAEko biztanleek duten pertzepzioa ere. 0tik 10erako eskala batean, kontuan hartuta 0k esan nahi duela etorkinak ez dituztela batere begiko edo ez daudela batere integraturik eta 10ek oso begiko dituztela edo erabat integratuta daudela, susmatzen dugu bertako jendeak integrazio-maila lotzen duela beste nazionalitate edo herrialdeetako jendearenganako duen begikotasunarekin. 36. grafikoan ikus dezakegu kultura, politika edo gizarte aldetik hurbilenekoei ematen zaiela integrazio-mailarik handiena, edo hemengo biztanleriak haiek dituela begikoenak eta alderantziz: – Magrebeko jendea dago gaizkien ikusita (3,7 eta 3,7) eta Ekialdeko Europakoa (4,3 eta 3,9); kultura edo gizarte aldetik urrutikoenak edota aurreiritzi gehienak izaten dituztenak dira horiek. – Estatubatuarrek (5,5 eta 4,7), latinoamerikarrek (Kolonbia, 5,3 eta 5,3; Ekuador 5,3 eta 5,2; Peru 5,3 eta 5,1; eta Bolivia 5,3 eta 5) eta asiarrek (5,1 eta 4,4) justuan gainditzen dituzte bi ikuspegiak, Saharaz hegoaldekoak dira salbuespen, integrazio-maila ez baitute gainditu hemengoen iritziz.
49
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
– Argentinatik (5,9 eta 6,1), Europar Batasunetik (6,3 eta 6,7) eta AEBtik iritsitako pertsonak (5,6 eta 5,9) dituzte begikoen euskal biztanleek, eta, beraz, uste dute haiek daudela integratuen. 36. grafikoa.Etorkinenganako begikotasun-maila eta integratzeko aitortzen zaien interesa, etorkinen jatorrizko herrialdearen arabera EB 27 Argentina AEB
5,6
6,3 6,1 5,9 5,9
6,7
4,7
Sahara azp.
5,5 5,2 5,3 5,1 5,3 5,3 5,3 5,0 5,3
Ekuador Peru Kolonbia Bolivia 4,4
Asia, Txina 3,9
Ekialdeko Europa 3,2
Magreb 0
1
2
3
5,1
4,3
3,7
4
5
6
Begikotasuna
7
8
9
10
Integrazioa
Interesgarria da ikustea begikoagoak dituztela integrazio-maila apalagoa ematen zaien nazionalitate asko (Magrebekoak, Ekialdeko Europakoak, Asiakoak, Saharaz hegoaldekoak, Ekuadorkoak eta Boliviakoak), eta badira hiru kasu integrazio-maila handiagoa ematen zaienak begikotasuna baino (Argentina, Europar Batasuna 27 eta Estatu Batuak) (37. eta 38. grafikoak). Muturretako batean dago Saharaz hegoaldeko jendea: latinoamerikarrak bezain begiko dituzte, baina ez dituzte haiek bezala integratuta ikusten. Beste muturrean estatubatuarrak daude; integratuta ikusten dituzte haiek, baina begikotasuna ez doa integrazio-mailarekin batera, apalagoa baita. Arrazoiak ideologikoak dira, seguru asko. 37. grafikoa. Begikotasunaren eta integrazioaren arteko aldeak, nazionalitatearen arabera Begikotasun-Integrazio diferentziak
50
0,73
0,65
0,55
0,21
0,16 Ekuador
0,23
Peru
0,4
AEB
Argentina
EB 27
Sahara azp.
Kolonbia
Bolivia
Asia, Txina
Ekialdeko Europa
0 Magreb
1 0,8 0,6 0,4 0,2 0 -0,2 -0,4 -0,6 -0,8 -1
-0,31
-0,19
-0,36
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
2010etik hona ez da askorik aldatu (38. grafikoa). Beharbada, oro har, euskal biztanleriak begikotasuna apaldu du, baina integrazio-maila handiagoa aitortzen du. 38. grafikoa. Etorkinenganako begikotasun-maila, etorkinen jatorrizko herrialdearen arabera 10 8 6 4
3,72
4,33
5,07
5,56
5,47
5,26
5,32
5,27
5,25
5,89
6,29
2 0 Magreb Ekialdeko Europa
Asia, Txina
2007
AEB
Kolonbia Sahara Ekuador azp.
2008
2009
Peru
2010
Bolivia Argentina EB 27 2011
Integrazioaren alderdian, hoberanzko joera ikusi da EB, AEB, Saharaz azpiko herrialde, Asia eta Kolonbiako herritarrei dagokienez, eta egonkortu egin da egoera gainerako nazionalitateen kasuan (39. grafikoa). 39. grafikoa.Gure gizartean integratzeko etorkinei aitortzen zaien interesa, etorkinen jatorrizko herrialdearen arabera 10 8
5,87
6 4
3,17
3,93
5,26
4,42
4,74
5,16
5,06
5,02
6,08
6,65
2 0 Magreb Ekialdeko Europa
Asia, Txina 2007
AEB
Kolonbia Sahara Ekuador azp. 2008
2009
Peru
2010
Bolivia Argentina EB 27
2011
51
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Hartzaile den komunitatearen eta etorkinen komunitatearen arteko bizikidetza eta integrazioa Kultura anitzeko gizarte baten aldekoak dira euskal herritarrak, baina asimilazio-ikuspegi argi batetik. Aniztasuna onartzen du euskal gizarteak eta aitortzen du aberastu egiten duela gizartea bera, baina, aldi berean, bertako pertsona gehienek uste dute, bizikidetza hobetzeko, immigranteek bertako ohiturak eta tradizioak eskuratzen saiatu behar luketela. Hori horrela izanda ere, euskal gizartea ez dago bere ohitura eta tradizioei uko egiteko prest, bizikidetza hobetzeko xedez. Argigarria da jarrera horien berri izatea, eragina baitu bizikidetza-ereduan eta erasan egiten baitu kulturen arteko bizikidetza-eredua. Asimilazio-ikuspegiak gero eta indar handiagoa duela erakusten du aurreko urteetako emaitzekiko konparaketak. Immigrazioaren fenomenoa errealitate gero eta egonkor eta egiturazkoagoa da gure gizartean. Bertako herritarrak gero eta gehiago jabetzen dira gizarteerrealitate berri horretaz, gero eta harreman gehiago baititu immigranteekin eta, horren ondorioz, kulturen arteko gero eta bizikidetza-egoera gehiago bizi behar baititu, garai batean bizi ez zituenak. Egoera berri honek asimilazioaren aldeko erreakzioak sorrarazi ohi ditu, norberaren ohiturak, gure gizartean nagusi direnak, babesteko xedea dutenak, gorabidean dauden errealitate berriekiko. Gizarte-jarrera hori nahiko normala da immigrazioa gertakari nahiko urri eta apartekoa izatetik egiturazko fenomeno sozial eta egonkorra izatera igarotzen den gizarte batean. Ildo orokor horren baitan, euskal gizartean estereotipo batzuk gailentzen dira migrazioaren fenomenoarekin lotuta; hala nola, gehiegizko onura ateratzen diotela gizarte-babeseko sistemari, sistematik jasotzen dutena baino zerga gutxiago ordaintzen dituztela eta segurtasun faltaren eta delinkuentziaren eragile direla. Horrez gainera, bertako biztanleriarekin alderatuta, hemengo jende gehienak uste du euskal gizarteko jendea baino matxistagoak direla atzerritarrak. Hala ere, gehienek uste dute zintzoak, solidarioak, adeitsuak, langileak eta atseginak direla, baina, horrekin batera, uste dute beren erlijio-jardunak arriskuan jartzen duela gure bizi-estiloa. Halaber, etorkinek zahartzearen arazoa konpon dezaketela uste dute galdekatutako pertsona gehienek. Euskal gizarteak pentsatzen du gizarte-eskubideak eta -zerbitzuak eskuratzeko, immigranteek modu erregularrean bizi behar dutela Euskal Autonomia Erkidegoan. Osasuneko eta hezkuntzako arloak dira atzerritar guztientzat hobesten diren eskubide eta zerbitzuak, atzerritarrak erregularizatuta izan ala ez. Ez dago gehiengo iritzi garbi bat prestakuntza eskuratzeko eta hizkuntzak ikasteko aukerei dagokienez. Atzerritarren usadio eta ohituren adierazpenari dagokionez, bertako biztanleek ongi ikusten dituzten zerbitzu bat eman diezaieketen alderdiak eta kultura aniztasunaren kanpo elementutzat edo elementu estetikotzat har daitezkeen alderdiak, hala nola, merkataritza etnikoa edo atzerritarrek irekitako saltokiak. Merkataritza-bide berri horiek onuragarriak direla uste da eta jende gehienak onartu egiten ditu. Hala ere, kultura aniztasunaren beste elementu batzuek, beren usadio eta ohituren adierazpenarekin lotu lotutakoak, ez dute hain balorazio ona jasotzen; hala nola, beren hizkuntza hitz egitea edo beren jatorriko herrialdeko arropak janztea. Onarpena baino arbuio gehiago sortzen dute diferentziek baldin eta maila instituzionalera iristen badira eta bereizketa bat sortu badezakete gizartean
52
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
gehiengo diren gizarte-erakundeekiko, hala nola, hezkuntzaren eta erlijioaren jardunesparruekiko. Ikuspegi hori bera gailentzen da eremu publikoen erabileraz eta jabetzeaz galdetuz gero. Azkenik, aztertzen jarrita gizarteak nola onartzen dituen hainbat nazionalitatetako immigranteak, interesgarria da ikustea begikoagoak dituztela integrazio-maila apalagoa ematen zaien nazionalitate asko (Ekialdeko Europakoak, Asiakoak, Saharaz hegoaldekoak, Ekuadorkoak eta Boliviakoak), eta badira hiru kasu integrazio-maila handiagoa ematen zaienak begikotasuna baino (Argentina, 27 herrialdeko Europar Batasuna eta Estatu Batuak). Muturretako batean dago Saharaz hegoaldeko jendea: latinoamerikarrak bezain begiko dituzte, baina ez dituzte haiek bezala integratuta ikusten. Beste muturrean estatubatuarrak daude; integratuta ikusten dituzte haiek, baina begikotasuna ez doa integraziomailarekin batera, begikotasun-maila ez baita integrazioaren parekoa. Arrazoiak ideologikoak dira, seguru asko, baina badirudi azken urte honetan begikotasunak ere gora egin duela zertxobait.
Immigrazio-politika Azken atal honetan, galdeketari erantzun diotenen arabera euskal erakundeek zer-nolako immigrazio-politika egin behar duten aztertuko dugu. Horretarako, hemengo biztanleei galdetu diegu zein den haien iritziz immigrazio-politikarik egokiena, kanporatzeko arrazoiei buruz, eta zer-nolako politika egin behar den babes politikoa eskatzen duten pertsonekin, baita zer iritzi duten ere gizarte-laguntzei buruz egiten den politikaz oro har eta diru-sarrerak bermatzeko errentari buruz egiten denaz zehazki.
Sartzea, bertan gelditzea eta kanporatzea Lehenik, jakin nahi izan dugu zer iritzi duen hemengo biztanleriak immigrazio-politikarik egokienari buruz eta etorkinei hemen sartzeko eskatzen zaizkien baldintzei buruz. 40. grafikoan ikusten denez, %76,4 sartzen uztearen aldeko da, baldin eta lan-kontratu bat badute, eta %11,1 da etorkin guzti-guztiei inolako lege-eragozpenik gabe sartzen uztearen aldekoa. Ikusten da, beraz, ia pertsona guztiak daudela ados atzerritarrei sartzen uztearekin, baldin eta lan-kontratu baten harian egiten bada immigrazio prozesua. Gutxi dira, soilik %6,4, immigrazioa sartzeko bide guztiak itxi nahi dituzten pertsonak. Datuen eboluzioari erreparatzen badiogu, ikusten da azken urtean zertxobait igo dela immigrazioari inolako lege-eragozpenik jarri gabe sartzearen aldekoa den pertsonen portzentajea, 2010eko %8,6tik 2011ko %11,1ra igaro baikara. Immigrazioen etorrera lan-kontratu batekin lotzen duten pertsonen ehunekoa 6 puntu jaitsi da, eta nahiko egonkor dirau immigrazioari ate guztiak itxi nahi dioten pertsonen ehunekoa. Nabarmentzekoa da %6,1era igo dela indiferentzia adierazten duten pertsonen portzentajea.
53
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
40. grafikoa. Immigrazio-politika, euskal biztanleen arabera 2011
11,1
76,4
2010
8,6
82,6
2009
10,4
2008
7,9
2007
9,4
6,4
6,1 6,2 2,6 3,9 2,5
83,2 3,1
81,0
8,0 3,7
82,6
4,4
Inolako lege-trabarik gabe sartzen uztearen aldekoak Soilik lan-kontratua dutenei sartzen uztearen aldekoak Immigrazioari ate guztiak ixtearen aldekoak Ed/Ee
Ikusten da, beraz, bertako jendeak immigrazioarentzat gehien onesten duen sarbide-sistema lankontratuaren bidezkoa dela. Sarbiderako faktore bat bada enplegua, zein dira, bertako jendearen ustez, immigrazio-politika batek baliatu beharko lituzkeen irizpideak immigranteak hemen mantendu edo kanporatzeko? 41. grafikoak erakusten du bertako biztanleriaren erdiak baino gehiagok ez duela uste lanik gabe gelditzeak kanporatzeko faktore izan behar duenik (%60), eta hamarretik bik uste du lanera datozen atzerritarrak lanik gabe geldituko balira kanporatu egin behar lituzketela (%22,4). Datuak 2010ekoekin konparatzen baditugu, ikusten da nabarmen egin duela behera indiferenteen portzentajeak (%22,9tik %13,7ra), eta, horrekin batera, %54,7tik %60ra igo da lanik gabe geratzea inor kanporatzeko arrazoia ez dela pentsatzen duen pertsonen ehunekoa, eta %19,2tik %22,4ra hori kanporatzeko arrazoia dela pentsatzen duen pertsonen portzentajea. Gizarteak, beraz, argiago adierazi du bere jarrera. 41. grafikoa. Etorkinak bertan gelditzeko eta kanporatzeko faktoreak 2011
22,4
2010
13,7
19,2
2009
22,9
20,9 14,5
2008 2007
21,3 15,8
17,3 %0
60
Ados
%20
54,7
3,3
53,8
4,1
65,9
17,9
%10
3,9
%30
3,8
60,3 %40 Indiferente
%50
%60
4,5 %70
Ez ados
%80
%90 Ed/Ee
Lanera datozen atzerritarrak lanik gabe gelditzen badira denbora batez, kanporatu egin beharko lituzkete
54
%100
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Hemengo biztanleria, ordea, intrantsigenteagoa da legea betetzearen gaiarekin (42. grafikoa). Galdeketari erantzun diotenen hamarretik seik (%59,8) uste du delitu bat egiten duten atzerritarrak kanporatu egin behar direla; lautik bati (%25,8), berriz, edo ez zaie iruditzen kanporatzeko arrazoia edo berdin zaie (%11,8). Emaitza horiek erakusten dute aldaketa nabarmen bat izan dela 2010. urtearekin alderatuta, jarrerak itxiagoak baitira, 2007, 2008 eta 2009 barometroek adierazi zituzten emaitzen harian. Ia 13 puntu igo da delitu bat eginez gero immigranteak kanporatuko lituzkeen pertsonen ehunekoa (%47,1etik %59,8ra), eta jaitsi egin dira iritzirik eman ez duen pertsonen ehunekoa (%21,8tik %11,8ra) eta immigranteak kanporatzeko arrazoi horrekin ados ez dauden pertsonen ehunekoa (%28,1etik %25,8ra). Hemengo gizartea zorrotzagoa da delituaren faktorearekin lanaren faktorearekin baino, eta immigrazio-politika murriztaileagoaren aldekoa da alde horretatik. Delituaren karga etorkinaren gain ikusten du, eta, lanari dagokionez, badirudi etorkinaren alde gehiago egiten duela, ez dela hura baztertzearen aldekoa. 42. grafikoa. Etorkinak bertan gelditzeko eta kanporatzeko faktoreak 59,8
2011
11,8
47,1
2010
21,8
28,1
60,5
2009
25,8
15,1
2,6 3,0
21,8
2,6
2008
58,3
17,2
21,7
2,9
2007
59,1
14,9
23,6
2,4
%0
%20
%40
Ados
Indiferente
%60 Ez ados
%80
%100
Ed/Ee
Kanpotik etorri den batek delituren bat eginez gero, herrialdetik kanporatu beharko lukete
Egoera irregularrean dauden etorkinekiko politika Immigrazio-politika egokiari buruz oro har eta balizko kanporatze batzuei buruz hemengo biztanleriaren iritzia aztertuta, jakin nahi izan dugu zer iritzi duen erakundeek egoera irregularrean dauden atzerritarrekin egin beharreko lanaz. Galdekatuen %58,6k uste du gobernuak erregularizatu egin beharko lituzkeela lana duten atzerritar guztiak (43. grafikoa). Halaber, %16,5ek uste du etorkin guztiak erregularizatu behar lituzketela; eta %9,3k egoitza-baimenik ez duten guztiak kanporatu beharko lituzketela. Nahiz eta azken urteetan aldaketarik ez den izan, 2008ko datuekin alderatzen badugu, ikusiko dugu nola handitu den lana duten pertsonak bakarrik erregularizatzearen aldekoak direnen ehunekoa. Zertxobait igo da, 2010eko datuekin alderatuta, immigrante guztiak erregularizatu behar direla pentsatzen duen pertsonen ehunekoa, eta %18aren inguruan mantendu da aldez edo moldez immigranteak kanporatzeko jarreren alde dauden pertsonen ehunekoa.
55
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
43. grafikoa. Egoera “irregularrean� dauden etorkinekiko politika 2011
16,5
2010
58,6
14,0
2009
16,4
2008
16,6 %0
9,3
8,8
6,8
11,0
7,0
7,0
61,0 55,8
9,1
45,8 %20
%40
9,7
9,7
10,4
%60
8,9 17,5
%80
%100
Guztiak erregularizatzearen alde
Lana dutenak soilik erregularizatzearen alde
Beren herrira bueltatzeko bitartekoak ematearen alde
Guztiak kanporatzearen alde
Ed/Ee
Babes politikoa eskatzen duten pertsonekiko politika Jakin nahi izan dugu hemengo jendeak zer iritzi duen babes-politikoa eskatzen duten errefuxiatuekin egin beharreko politikaz. 44. grafikoan ageri denez, %47,5 babesa ematearen aldekoa da, egiaztatuta baldin badago jazartzen ari zaizkiela; %13,9k uste du murrizterik gabe babestu beharko liratekeela, eta babes-politikoa eskatzen duten kopuru mugatu bat hartzearen aldekoa da %14,4. 2010. urteko ehunekoekin alderatuta, alde nabariena da igo egin dela immigrantea jazarria dela frogatzen denean asilo politikoa ematearen alde agertzen den pertsonen ehunekoa (%4,5 gehiago); horrez gainera, jaitsi egin da nahiko modu nabarmenean immigranteak mugarik gabe hartzearen alde ageri diren pertsonen portzentajea (%21etik %13,9ta). 44. grafikoa. Babes politikoa eskatzen duten pertsonekiko politika 13,9
2011 2010
21,0
2008
39,1 %20
%60
16,3
6,0 11,5
12,8 %40
8,0
14,0
52,4
13,3 %0
14,4 43,0
17,2
2009
16,0
4,3
5,3
14,6
29,4 %80
%100
Mugarik gabe hartzearen alde
Jazarriak direla frogatzen denean hartzearen alde
Urtean kopuru mugatu bat hartzearen alde
Inoiz ere ez hartzearen alde
Ed/Ee
56
47,5
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Diru-sarrerak bermatzeko errentarekiko politika Atal hau bukatzeko, jakin nahi izan dugu zer politika egin behar den diru-sarrerak bermatzeko errentari buruz (45. grafikoa). Galdekatuen ia herenak uste du diru-laguntza horiek legeztatuta dauden atzerritarrentzat bakarrik izan beharko luketela (%27,6); %31,7k lehentasuna ematen dio hemengo jendeari, eta eskubide hori hemengo guztien beharrak ase ondoren zabaltzearen aldekoa da; %33,6k uste du bertakoen baldintza berdinetan eskuratu behar dutela immigranteek oinarrizko errenta, eta %7k uste du etorkinek ez dutela diru-sarrerak bermatzeko errentarik eskuratu behar. 45. grafikoa. Diru-sarrerak bermatzeko errentarekiko politika Etorkinek ez lukete jaso behar Oinarrizko Errentarik: bertakoentzat soilik izan behar luke
%7,0
%33,6 %31,7
Etorkin guztiek Oinarrizko Errenta jasotzeko modua izan behar lukete, baina premian dauden bertako guztiek jaso eta gero Administrazio-egoera erregularra dutenek soilik izan behar lukete Oinarrizko Errenta jasotzeko modua Etorkinek bertako biztanleen baldintza berberetan eskuratu beharko lukete oinarrizko errenta
%27,6
Ikus daitekeen moduan, hiru multzo handitan banatzen dira jendearen iritziak, bakoitzak galdekatuen herenaren inguru biltzen baitu. 46. grafikoa. Diru-sarrerak bermatzeko errentarekiko politika Oinarrizko Errentaren ondorioz, etorkinek ez dute lanik egin nahi edo ez dute lana bilatzen, bestela ere kobratzen baitute
56,0
Etorkinak gehiegi baliatzen dira Oinarrizko Errentaz eta laguntza guztiak bereganatzen dituzte
65,9 %0
Ados
17,3
%20
Ez ados, ez kontra
%40
10,5 %60 Ez ados
21,0
5,7
17,2 6,4 %80
%100 Ed/Ee
Horrez gainera, %56k uste du diru-sarrerak bermatzeko errentak dakarren ondorioa dela immigranteek ez dutela lanik egin nahi izaten edo ez dutela lanik bilatu nahi, eta %21 ez dator bat ikuspegi horrekin. Hemengo biztanleen %65,9k uste du etorkinak gehiegi aprobetxatzen direla oinarrizko errentaz, eta ia guztia haien eskuetara doala. Egia esan, ez dakigu zer eragin izan dezakeen oraingo testuinguru sozioekonomikoak, baina hemengo jendearen intrantsigentzia kezkatzekoa da gai honetan; hala ere, geure buruari galdetu behar genioke jarrera hori atzerrikoekin bakarrik ote daukaten; dena dela, ikerketa honetan ez dugu hori besterik neurtu. Azkenaldian,
57
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
krisia dela eta, debate publiko bat izaten ari gara laguntza horien eraginkortasunaz eta hartzaileez; izan ere, gerta daiteke testuinguru honek hemengo jendearen susmo txarrak eta beldurrak handitzea (46. grafikoa). Azkenik, arlo horretako galderei emandako erantzunekin (galdetegiko p6d, p6f, p8, p9 eta p10 itemak) hartu beharreko migrazio-politikaren gainean euskal gizarteak duen jarrerari buruzko indizea landu dugu. Indize hori 0 eta 10 puntu artekoa da; horrela, jarrera itxiena eta murriztaileena dutenak 0 puntutik hurbilago ageri dira, eta jarrera positiboena eta irekiena dutenak 10 puntutik hurbilago. Berriro ere, estatistika aldetik alde nabarmenak aurkitu ditugu EAEko herritar batzuen eta besteen artean, zenbait ezaugarri soziodemografikoren arabera. Horrela, jarrera toleranteena eta irekiena ageri duten pertsonek profil hau dute: • 18 eta 29 urte bitarteko pertsonak (5,81 puntu) edo 30 eta 44 urte bitartekoak (5,05 puntu) • Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak (6,64 puntu) • Agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak (6,27 puntu) • Euskaraz hitz egiten duten pertsonak (5,90 puntu) • Familian eta hilean 3.000 euro baino gehiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (6,05 puntu) • Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin pozik dauden pertsonak (5,86 puntu) • Ikasleak (5,99 puntu) • Estatus sozioekonomiko altua duten pertsonak (6,47 puntu) • Euskaldun sentitzen diren pertsonak eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (5,73 puntu) • Ezkerreko ideologia duten pertsonak (6,23) • Beren burua euskal nazionalista moderatutzat duten pertsonak (5,88 puntu) Beste muturrean, migrazio-politikarekiko ikuspegi murriztaileena erakutsi eta, beraz, immigrazioarekiko jarrera uzkurrena agertu duten pertsonen profila dugu. Hauexek dira: • 65 urtetik gorako pertsonak (5,07 puntu) • Ikasketarik gabeko pertsonak (4,93 puntu), lehen mailako ikasketak dituztenak (4,95 puntu) eta bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak (5,44 puntu) • Pertsona katoliko praktikanteak (5,23 puntu) eta ez-praktikanteak (5,15 puntu) • Euskaraz hitz egiten ez duten pertsonak (5,05 puntu) • Familian eta hilean 600 euro baino gutxiagoko diru-sarrera garbiak dituzten pertsonak (5,11 puntu) • Beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez dauden pertsonak (5,06 puntu) • Etxeko zereginak betetzen dituztenak (etxeko andreak) (4,91 puntu) • Estatus sozioekonomiko baxuko pertsonak (4,86 puntu). • Espainiar sentitzen diren pertsonak eta euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak (4,78 puntu) eta euskaldun bezain espainiar sentitzen direnak (5,16 puntu) • Eskuineko ideologia duten pertsonak (4,68 puntu). • Beren burua nazionalista espainiartzat duten pertsonak (4,94 puntu) eta nazionalismoaren alorrean indiferente direnak (5,34 puntu)
58
Atzerritarrei buruzko iritziak eta jarrerak
Politika eta immigrazioa Euskal gizarteak immigrantearen lan-egoerarekin lotzen du, neurri handi batean, migraziopolitika. Izan ere, galdetuak izan diren pertsona gehienek onartzen dute immigranteen etorrera, baldin eta lan-kontraturen bat badute. Hala ere, bertara etorri ondoren, jendeak ez du uste lan hori galtzeak immigrantea kanporatzeko arrazoi izan behar duenik, gehienek uste baitute ez direla kanporatu behar aldi batez lanik gabe geratzen diren atzerritarrak. Delituak egin izana da, bertako jendearentzat, atzerritarrak kanporatzeko arrazoi nagusietako bat. Galdekatuen ehuneko handi bat ados dago atzerritarrak kanporatzearekin, baldin eta delituren bat egin badute. Lan-kontratuari garantia inplizitu batzuk ikusten dizkio gizarte hartzaileak, etorkinaren integrazioa pausoz pausokoa izango denaren nolabaiteko bermea ematen diolako; hori horrela, etorkinak hemen finkatzeak dakarren ziurgabetasuna gainditzen da. Beraz, lankontratua, sarbide izateaz gain, atzerritarrak erregularizatzeko oinarri bat da. Bertako jendeak uste du lan-kontratua erabakigarria dela immigrazioa “kontrolatua� izateko; izan ere, komunikabideetan eta gizarte-diskurtsoetan ikusten denaren arabera, immigrazio-fluxua samaldakoa eta kontrolik gabekoa da, eta etorkinak “uholdeka� datoz. Lan-kontratuak beste muturra erakusten du, gizarte-hartzailearen behar eta kopuruetara egokitutako immigrazioarena. Izan ere, halaxe da; immigrazioa beharretara moldatzen da, izan hura legezko edo legez kanpoko, baina gizarte-hartzaileak ez du hala ikusten. Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruz galdetuta, ikusten da, hezkuntzaren, osasunalorraren edo gizarte-politikaren beste alderdi batzuen aldean, bertako jendeak eragozpen gehiago dituela hura immigranteentzat onartzeko, ez baitute uste eskubide unibertsalak direnik. Izan ere, galdetuak izan diren pertsonen bi herenek uste dute gogortu egin behar direla immigranteentzat errenta hori eskuratzeko baldintzak. Bestalde, %33,6k uste du bertako biztanleei eskatzen zaizkien baldintza berdinak eskatu behar zaizkiela, orain arte bezala. Gehienek uste dute, halaber, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erabilera okerra eta gehiegizkoa egiten dutela immigranteek, eta iritzi hori bereziki nabarmena da prestazio horretaz aprobetxatu eta dena haientzat hartzen dutela uste duten pertsonen kasuan. Jendeari galdetzean diru-sarrerak bermatzeko errentak lana topatzeko ahalegina apaltzen ote dien immigranteei, jendeak uste du, kasu horretan ere, oinarrizko errentaren erabilera okerra egiten dela, baina iritzia ez da prestazio horretaz abusatzen dutenaren bezain indartsua. Horiek horrela, badirudi datuok berretsi egiten dutela kalean, iritzi publikoaren azterketetan eta komunikabideetan ematen diren iritziak, diru-sarrerak bermatzeko errenta baita gizarte-politikaren alorrean notarik txarrenetakoa jasotzen duen alderdietako bat, immigranteen kolektiboari buruzko balorazioaz ari garenean.
59
3. Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat Aurreko urteetan bezala, immigrazioarekiko tolerantzia-indizea kalkulatu dugu; 2007tik ari gara lantzen indize hori. Gure barometroan sartuta dauden 62 item euskal biztanleek nola erantzun dituzten begiratuta osatzen dugu, eta 0 eta 100 arteko digitu bat ematen du; izan ere, ez zaigu interesatzen zenbait gairi buruz herritarren iritzia jakitea bakarrik; horiek aztertuta, beti gogoeta eta galdera berak izaten dira: ondo, badakigu egindako galdera bakoitzean euskal gizarteak zer iritzi duen, zer sentitzen duen, zer “arnasten� duen, zer transmititzen duen, baina, nola labur dezakegu euskal gizartearen iritzi-egoera hori, “pultsu� hori? Laburbilduz, bere buruaz ziur dagoen gizartea al da gurea, tolerantea eta irekia ala, aitzitik, beldur gara eta mehatxuak eta mamuak ikusten ditugu, eta horien eraginez jarrera mesfidatiak eta uzkurrak sortzen dira immigrazioarekiko eta sentiberak fenomeno horrekiko? Aldaketarik izan da aurreko urteekin alderatuta?... Urte batzuetako datuak ditugu orain, 2007 eta 2011 bitartekoak, krisi ekonomikoko garai bati dagozkionak, eta, ondorioz, krisi hori lehertu baino lehen askotan egin zen galdera bati erantzuteko moduan gaude orain. Milurteko lehen bost urteetan handitu egin zen immigrante atzerritarren etorrera Euskal Autonomia Erkidegora eta espainiar estatutura, eta etorrera hori hain handia izanda, zalantzazkoa zen euskal gizartea haien etorrera asimilatzeko gai izango ote zen. Hala ere, bertako jendearen jarrerek eta jokabideek ez zuten xenofobiaren edo arrazismoaren sintoma argirik adierazi. Bere garaian esan zen atzerri-immigrazioaren fenomenoak ez zuela aparteko arazorik sortu EAEn eta estatuan, hazkunde ekonomiko handiko urteak izan baitziren; hala ere, izan ziren egoera zail puntualak, larriagora jo ez zutenak. Garai hartan, ordea, hizpide zen zer gertatuko litzatekeen atzerriko immigrazioa hartu beharko balitz geldialdi edo krisi ekonomikoko garai batean. Eta iritsi zen krisi ekonomikoa, baina ez nolanahikoa: espainiar estatuan 2007. urtearen amaieran eta 2008. urtearen hasieran hasi zen hari buruz hitz egiten, urte hartako hauteskunde orokorren aurreko kanpainan. Euskal Autonomia Erkidegoan, 2008. urteko uda ondoren eta urte horren amaieran hasi zen krisiari buruz hitz egiten. Dena den, kontua da hiru urte baino gehiago daramatzagula krisi horretatik irten ezinik. Zer-nolako eragina izan du krisi handi horrek euskal gizarteak atzerriko immigranteekiko dituen uste, balio eta jarreretan? Jarrera arrazista eta xenofoboetara lerratu al da euskal gizartea? Immigranteak lehiatzaile moduan ikusten al dira lan-merkatua egoera txarrean dagoen garai honetan? Euskal gizarteak baztertu egiten al ditu immigranteak?
61
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Immigrazio Barometroko datuak laburtzen ditu Tolerantzia Indizeak, eta bertan ikus dezakegu ez dela halakorik gertatzen. Egia da badela zantzurik esaten duena euskal gizartea ez dagoela garai batean bezain prest atzerriko pertsona immigranteak hartzeko, baina ikusten da badirela, gertatuak gertatu, aldatzen ez den jarrera edo pentsamendurik; hala nola, jarrera solidarioak eta “eskubide unibertsal” batzuen onarpena (osasun-arreta, hezkuntza eta, sektore batzuentzat, aholkularitza juridikoa). 47. grafikoa. 2011ko tolerantzia-indizea
100
Batez bestekoa = 57,15 Desbideratze tipikoa = 14,174 K =1.200
Maiztasuna
80 60 40 20 0 0
20
40
60
80
100
Tolerantzia-maila
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriak 57,15 puntuko balorazioa lortu du 2011ko Tolerantzia Indizean, baina urrun dago oraindik 2008an lortu zuen 58,74 puntuko baloraziotik (urte hartako udaberrian egin zen galdeketa-lana, EAEn “krisiaren onarpen sozialaz” hitz egiten hasteko moduan izan baino lehen). Hala ere, aurreko urtean, 2010ean lortu ziren 56,65 puntukoa baino zertxobait handiagoa da balorazio hori. 48. grafikoa. Tolerantzia-indizearen bilakaera 2007-2011 epean 59
58,74
58
57,18
57,15 56,65
57 56 2008
2009
2010
2011
Bitxia da ikustea Tolerantzia Indizeak zertxobait beranduago errepikatzen dituela espainiar estatuko KPIaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren joerak; izan ere, Tolerantzia Indizeak ez ditu krisiaren arazoen ondorioak adierazten, EAEko iritzi publikoarekin gertatzen zen moduan, ez baitzuen oraindik hura ikusten. Galdeketa-lanak 2008. urteko bigarren hiruhilekoan egin ziren, eta Espainiako eta EAEko ekonomiak %2an hazten ari ziren urtetik urtera.
62
Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat
Hurrengo urtean, 2009an, urte horretako bigarren hiruhilekoan egin zen galdeketa-lana, euskal iritzi publikoak bi hiruhileko jarraitutan zekienean atzeraldi ekonomikoan geundela eta egoera ekonomiko kritikoa barneratuta zuenean. Une horretan, nabarmen okertu zen euskal gizarteak atzerriko immigrazioari buruz zuen iritzia, egoera ekonomikoaren okertze-joerarekin batera. Euskal iritzi publikoak immigrazioari buruz duen iritziak hondoa jo zuen 2010ean, urte horretako bigarren hiruhilekoan egindako galdeketa-lanaren emaitzek erakusten duten moduan. Berriro ikusten dugu euskal gizartearen iritzia krisi ekonomikoaren atzetik doala, espainiar estatuan zertxobait lehenago jo baitzuen hondoa, 2009ko bigarren hiruhilekoan, eta geroxeago, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan. Gure barometroak euskal gizarteari galdetu zion garai horretan, EAEko eta estatuko BPGk adierazten zuen sei hiruhileko jarraian generamatzala hazkunde negatiboa izaten. Euskal ekonomia, 2010eko bigarren hiruhilekotik aurrera, atzeralditik irten eta hazkunde txiki bati ekin zion. Estatuan hirugarren hiruhilekoan gertatu zen hori. Galdeketak egin genituenean 2011ko barometroa kaleratzeko, jakina zen, urteko bigarren hiruhilekoa izanda, krisitik irteten ari garela eta ia urtebete daramagula hazkunde ekonomikoa izaten. Hazkunde apala, baina hazkundea azken finean. Eta egoera horrek eragina du Tolerantzia Indizean, 2009ko maila berreskuratu baitu. 49. grafikoa. BPGren urtetik urterako aldaketa-tasak (%) 4 3 2 1 0 -1 -2 -3 -4 -5
TI 08
TII 08 TIII 08 TIV 08
TI 09
TII 09
EAE
TIII 09 TIV 09
TI 10
TII 10 TIII 10 TIV 10
TI 11
Estatua
Finean, badirudi gure atzerriko immigrazioarekiko Tolerantzia Indizeak jasotzen dituen sentimenduak, konfiantzazkoak (segurtasuna) edo konfiantzarik ezarenak (mehatxua), immigranteen etorrera soilaz gaindiko arrazoiak dituela atzean. Sentimendu komuna (tribala) indarra, segurtasuna eta etorkizunera begirako konfiantza dira. Euskal gizarteak konfiantza eta eskuzabaltasuna adierazten ditu immigranteen komunitatearekiko, baina kezka, segurtasunik eza eta konfiantza falta orokortzen direnean, leku guztietan ikusten ditu mehatxuak euskal gizarteak; hala nola, pertsona immigrante atzerritarren etorreran. Baina esan beharrekoa iruditzen zaigu, krisiaren handia ikusita, euskal gizarteak ez duela gehiegizko errezelo edo mesfidantzaz erantzun. Ez da gertatu zenbaitek aurreikusten zuten egoera katastrofikoa: “krisi ekonomikoa datorrenean geurera, gizarte-gatazkak eragingo ditu atzerriko immigrazioaren etorrerak�. Langabezia-mailak bikoiztu egin dira estatu espainiarrean eta Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, egoera gatazkatsuak sortu badira ere, ez zaie immigranteei egotzi
63
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
langile-soberakinak izatearen errua. Ez du biztanleria immigranteak sortzen langabeziaren arazoa, bertako jendeak bezala pairatzen baitu arazo hori, baina modu larriagoan, krisiak gehien erasandako sektoreetan lan egiten baitute haietako askok: eraikuntza, turismoan edo ostalaritzan. Laburbilduz, esan behar da Tolerantzia Indizearen datua txarra dela 2008ko emaitzarekin konparatzen badugu, baina ona dela 2010eko datuarekin konparatuz gero. Etorkizunari begira jartzen bagara, uste dugu hoberantz egingo dutela adierazleek, euskal gizartean etorkizunarekiko konfiantza eta segurtasuna berreskuratzen duen heinean. Edonola ere, Tolerantzia Indizeari erreparatuta, alderdi hauek nabarmendu nahi ditugu: 1. Erdi parean edo adierazle neutroetan dago oraindik; era berean, alderdi kontrajarriak eta anbibalenteak nabarmentzen eta hautematen dira indizean. 2. Aspalditxoko urteetan esaten ari garen moduan, euskal gizarteak immigrazioaz duen sinesmen, jarrera, jokabide, balio eta abarren multzoa nahiko sendoa da gure irudiko, eta beraz gorabeherak oso txikiak izango dira. 3. Indizeak urte hauetan eman dituen emaitzak ikusita, ez dugu uste diferentzia handiak ikusiko direnik euskal gizartean. Aurreko urteetako txostenetan nabarmendu genuen euskal gizarteko talde batzuen eta besteen artean jarrera eta jokabide erabat bestelakorik hautematen ez bazen ere bazirela soziodemografia, sozioekonomia eta ideologia-identitate aldetik zenbait aldagai, eta horien arabera estatistikoki alde nabarmenak sortzen zirela talde batzuen eta besteen jokabideetan. Aurten, aurreikuspenak eta diskriminazioak egiteko gaitasuna erakutsi dute aldagai horiek. Estatistika aldetik datu desberdinak aintzat hartuta EAEko biztanle batzuen eta besteen artean jokabideetan eta jarreretan alde esanguratsuak hautemateko aukera izan dugu (estatistikoki desberdinak), baina alde horiek ez dute jokabide guztiz diferenterik edo muturrekorik adierazten eta ordezkatzen; hau da, gure indizeak ez du muturreko puntuazioa duen talderik erakutsi. Aldagai esanguratsu horiek hautemateko, aldagai biko analisia egin dugu, aurreko urteetako ildoari jarraituz. Analisi hori egiteko beharrezkoa da mendeko aldagai batekin eta aldagai aske batekin lan egitea, aldagai baten ANOVA analisia aplikatuta. Alde biko analisia, mugatua izanagatik ere, ezinbestekoa da, eta aldagai anitzeko beste edozein analisiren aurretik egin beharrekoa. Mugatua da, aldagai soziodemografiko aske batek ezkutatu egin dezakeelako elkarri eragiten dioten beste aldagai batzuen eragina edo ondorioa. Adibidez, elkarri oso lotutako aldagaiak izaten dira batzuetan, eta alde biko analisi batean zaila da horietako bakoitzak duen eginkizuna bereiztea; aldiz, aldagai anitzeko analisiak bakoitza bere lekuan jartzen du. Immigrazioari buruzko jarrerekin zerikusia duten kontuak aztertzen ditugunean, maiz nahasten dira aldagai hauek: “adina” (hezkuntza-mailari, euskaraz hitz egiteari edo ez egiteari eta abarri lotua), “hezkuntzamaila” (adinari, estatusari, diru-sarrerari eta abarri lotua), “lanbidea” (estatusari, hezkuntzari, diru-sarrerari eta abarri lotua) eta “estatusa” (hezkuntza-mailari, diru-sarrerei eta abarri lotua). Horregatik, bereiz aztertzen baditugu bi aldagai horiek, taldeak diskriminatzeko balioko dute (adibidez, gazteak jarrera irekiekin lotzen dira, eta adinekoak jarrera itxiagoekin; edo esaten da heziketa gutxien duten pertsonak ez direla heziketa gehien dutenak bezain toleranteak), baina, elkarrekin aztertzen baditugu, gerta daiteke baten baino gehiagoren eragina ez nabaritzea.
64
Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat
Eta horrelaxe gertatzen da beste aldagai hauekin ere: ideologia politikoarekin, euskal identitatearen eta/edo espainiar identitatearen sentimendu subjektiboarekin, euskal edo espainiar nazionalismo-mailarekin eta abarrekin. Bigarrenik, eta aurreko analisi alde batekoak eta alde bikoak osatze aldera, aldagai anitzeko metodologiak baliatu ditugu. Izan ere, metodologia horiek lagundu egiten digute aldagaien arteko harremanak hobeto ulertzen, geroari aurre hartzeko ahalmenik handiena dutenak nabarmentzen, aldagai batzuen eta besteen eragin gurutzatuak saihestuz eta indargabetuz, eta zer errealitatetan bizi garen hobeto ezagutzeko aukera emanez. Has gaitezen analisi xumeenetatik, alde bikoetatik. 2011ko Barometroan landutako hainbat aldagai soziodemografikoren analisiak aurreko Barometroetan atera genituen ondorioak azpimarratu ditu berriro ere: atzerriko immigrazioaren aurrean, euskal biztanleen artean tolerantzia handiagoa eta tolerantzia txikiagoa erakusten duten taldeak daude. Euskal biztanleen artean talde batzuek puntuazio askoz handiagoak lortzen dituzte Tolerantzia Indizean (talde irekiagoek eta toleranteagoek) eta beste talde batzuek puntuazio nabarmen txikiagoak lortzen dituzte (atzerriko immigrazioarekiko uzkurrago eta itxiago jokatzen duten taldeek): • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira 18 urtetik 29ra bitarteko pertsonak (59,16 puntu) eta 30 eta 44 bitartekoak (58,61 puntu), 65 urtekoak eta hortik gorakoak baino (54,60 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak (67,15 puntu), ikasketarik ez dutenak baino (56,61 puntu), lehen mailako ikasketak dituztenak baino (53,14 puntu) eta bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak baino (56,61 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira pertsona agnostikoak, ateoak edo erlijioarekiko axola handirik ez dutenak (62,77 puntu) katolikoak baino, horiek praktikanteak izan (56,11 puntu) edo ez (54,61 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira euskaraz hitz egiten duten pertsonak (59,86 puntu), euskaraz hitz egiten ez dutenak baino (54,58 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira etxean hilean 3.000 €-tik gorako dirusarrera garbiak dituzten pertsonak (63,44 puntu) 600 € arteko diru-sarrerak dituztenak bai no (54,42 puntu) eta 601 eta 1.800 € arteko sarrerak dituztenak baino (56,28 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura dauden pertsonak (61,97 puntu), gustura ez daudenak baino (51,23 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira ikasten dauden pertsonak (59,87 puntu) eta lanean ari direnak (59,05 puntu), etxeko lanetan aritzen direnak baino (53,10 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira estatus altua duten pertsonak (65,10 puntu), estatus baxua dutenak baino (52,87 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira ezkerreko ideologia duten pertsonak (60,37 puntu), ezkerrekoak (59,38 puntu) eta zentrokoak (57,19), eskuinekoak baino (50,61 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira beren burua beren burua euskal nazionalista moderatutzat dutenak (60,77 puntu), muturreko espainiar nazionalistatzat edo espainiar nazionalista moderatutzat dutenak baino (51,98 puntu) • immigrazioarekin nabarmen toleranteagoak dira euskaldun soilik edo espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak (58,78 puntu), espainiar soilik edo euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direla esan dutenak baino (49,61 puntu)
65
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
1. taula. Immigrazioarekiko tolerantzia-indizearekin lotutako aldagaiak Tolerantzia-atalase txikiena duten pertsonen profila
Tolerantzia-atalase handiena duten pertsonen profila
Aldagaia
Esangura
Adina
0,001
18 urtetik 44rakoak
Ikasketak
0,000
Goi-mailako unibertsitate-ikasleak
Erlijioa
0,000
Agnostikoak, ateoak edo erlijioa axola ez zaienak
Hizkuntza Diru-sarrerak
0,000 0,000
Euskaldunak Hilean 3.000 eurotik gora
Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura ez daudenak
Egoera ekonomikoa
0,000
Gaur egun duten egoera ekonomikoarekin gustura daudenak
Etxeko lanetan aritzen diren pertsonak Estatus baxua
Lanbidea Estatusa
0,000 0,000
Ikasleak eta lanean daudenak Estatus altua
Eskuinekoa
Ideologia
0,000
Ezkerrekoa, zentro-ezkerrekoa eta ezkerrekoa
Abertzaletasuna
0,000
Euskal abertzale moderatuak
Identitate-sentimendua
0,000
Soilik euskaldun eta espainiar baino gehiago euskaldun sentitzen direnak
65 urtekoak eta hortik gorakoak Ikasketarik gabekoak eta lehen eta bigarren mailakoak dituztenak Katolikoak, praktikanteak ala ez Erdaldunak Hilean 1.800 euro, gehienez
Espainiar nazionalistak Espainiar soilik, eta euskaldun baino gehiago espainiar sentitzen direnak Iturria: Geuk egina
Datu horiek eta aurreko urteetan jasotakoak alderatuta, ia ez dugu aipatzeko moduko alderik nabaritu. 2011ko barometroan, ez da adierazgarria sexuaren aldagaia (ez zen izan 2008ko eta 2010eko barometroetan ere), ezta habitatarena ere, aurreko urteetan oso adierazgarria izan bazen ere. Bestalde, hizkuntzaren aldagaia azaldu da berriro, nahiko adierazgarria izan zena 2008an eta 2009an. Gainerako aldagaiek eutsi egiten diote aurreikuspen-ahalmenari eta berretsi egiten dituzte aurreko urteetako konklusio nagusiak. Aldagai aske gehienak bereizleak dira EAEko biztanleen jarrerekiko, nahiz eta batzuk besteak baino gehiago izan. Gainera, badakigu aldagai soziodemografiko, sozioekonomiko eta ideologikoidentitatezko batzuk elkarri oso lotuta daudela, elkar indartzen dutela, bata bestearen ondoan jartzen direla edo elkar indargabetzen dutela. Esate baterako, hezkuntzan, nabarmena da aldagai batzuek –pertsonen adinak, sexuak eta lanbideak, hain zuzen– elkar eragiten dutela. Hala, euskal gizartean gazteen adin-taldeek dute hezkuntza-maila altuena, baina, era berean, maila hori handiagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino, batez ere adinean aurrera egin ahala. Eta horrek pertsonen lanbidean eragiten du; eta, hala, lan batzuetan –etxeko lanetan, esaterako– emakumeak askoz gehiago dira, baita adin nagusiagoko eta prestakuntza-maila txikiagoko pertsonak ere. “Hizkuntza” aldagaiak ere badu loturarik aldagai-sare horrekin; izan ere, Euskadin, oro har, euskaraz jakitea gazteenekin eta prestakuntza-maila handiena dutenekin lotuta joaten da. Bestalde, izaera sozioekonomikoa duten aldagaiak ere elkarren artean lotzen dira, eta baita prestakuntza-mailarekin eta lanbidearekin ere. Honako aldagai hauei buruz ari gara: etxeko dirusarrerak, egoera ekonomiko pertsonalaren balorazioa eta estatus sozioekonomikoa.
66
Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat
Eta, azkenik, elkarren artean eragin handia dute euskal herritarren ideologiarekin eta identitatearekin zerikusia duten aldagaiek: ideologia politikoak, identitate-sentimenduak berak, eta espainiar eta euskal abertzaletasun-mailak. Elkarreragin horiek argitzeko eta gerta daitezkeen eragin konbinatuak indargabetzeko, aldagai anitzeko metodologia bat aplikatzen ari gara azken urteetan, AID deritzona. Segmentazio-zuhaitz bat ematen digu, euskal herritarren tipologia zenbaitek osatua, eta tipologia horiek gutxi gorabehera atzerriko immigrazioarekiko talde irekiagoak eta toleranteagoak edo itxiagoak eta uzkurragoak ematen dituzte. Zuhaitz hori egiteko, aipatutako aldagai berak erabili ditugu, bai mendekoa (1) eta bai askeak (13 guztira). 2011ko tolerantzia-indizean lortutako puntuazioa da mendeko aldagaia, eta askeak, berriz, hauek dira: sexua, adina, habitata, euskaraz hitz egitea, ikasketa-maila, erlijiozkotasuna, etxean hilean izaten diren diru-sarrera garbiak, norberaren egoera ekonomikoarekiko gogobetetze-maila, ideologia, nazionalismo-maila, identitate-sentimendua eta estatus sozioekonomikoa. Aldagai anitzeko metodologia horren aplikazioaren helburua ez da zehatz, zorrotz eta eztabaidaezina izatea; hau da, asmoa ez da tolerantzia handia edo txikia erakusten duten jarrerekin lotutako aldagaiei buruzko debatea ixtea. Aitzitik, errealitatea ikusteko eta ulertzeko modu xume bat baino ez dugu eskaini nahi. Badakigu proposatzen dugun tipologia horixe besterik ez dela: sartu ditugun aldagaiek, bildu ditugun bezala bilduta, emaitzatzat eman diguten tipologia. Aurten, 2011n, atera dugun segmentazio-zuhaitzak antza handiagoa du 2009an eta atzeragoko urteetan egindakoarekin, 2010eko zuhaitzarekin baino. Erlijioa izan zen iaz lehen segmentazioaldagaia, baina aurten, aurreko urteetan gertatu zen moduan, ikasketen aldagaia gailendu da, hura izan baita euskal biztanleriak atzerriko immigrazioarekiko izango dituen jarrerak eta iritziak aurresateko aldagai nabarmenena. Gure segmentazio-zuhaitzean hor diraute, beren bereizte-ahala erakutsiz, izaera sozioekonomikoko aldagaiak; hala nola, galdekatuak izan diren pertsonen egoera ekonomikoarekiko gogobetetzea, lana edo jarduera ekonomikoa eta familia bakoitzaren hileko diru-sarrera garbiak. Agerikoa da egoera sozioekonomiko ahula bizi dutenek joera handiagoa izaten dutela atzerriko immigrazioarekiko iritzi eta jarrera negatiboak izateko, eta mehatxu-sentimenduak izaten dituztela fenomeno horren aurrean. Horrez gainera, 2011. urtean ikusten dugu, aurreko urteetako barometroen aldean, ideologia eta identitatearekin lotutako bestelako aldagaiek hartu dutela garrantzia eta aurresateko gaitasuna; hala nola, norberaren ideologia politikoa, identitate-sentimendua eta nazionalismo-maila. Zehazki, hauek dira gure segmentazio-zuhaitzaren iragarleak eta zuhaitz hori bere maila guztietan osatzeko aukera eman dutenak, garrantziaren arabera sailkatuta: • lehen mailan, prestakuntza (esangura 0,000); • bigarren mailan, norberaren egoera ekonomikoarekiko gogobetetze-maila (es. 0,000), erlijioa (es. 0,000) eta ideologia (es. 0,000); • hirugarren mailan, erlijioa (es. 0,006), lanbidea (es. 0,005), identitate-sentimendua (es. 0,006) eta nazionalismo-maila (es. 0,001);
67
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
• laugarren mailan, habitata (es. 0,005) eta familiaren hileko diru-sarrera garbiak (es. 0,006); • bosgarren mailan, lana (es. 0,012) eta adina (es. 0,018). Aldagai horiekin 16 tipo edo segmentu atera ditugu guztira. Hauek dira, tolerantziarik handiena erakusten dutenetatik tolerantziarik txikiena erakusten dutenetara ordenatuta: 1. Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak eta zentroko, zentro-ezkerreko edo ezkerreko ideologia dutenak: 69,122 puntu lortu dituzte eta euskal biztanleriaren %14,5 dira. 2. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, pertsona agnostikoak, ateoak edo indiferenteak eta euskal abertzale moderatuak edo nazionalismo kontuetan indiferente direnak: 65,915 puntu eskuratu dituzte eta euskal biztanleriaren %7,5 dira. 3. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin ez pozik eta ez asegabe daudenak, praktikatzen ez duten pertsona katolikoak, hirihabitatean bizi direnak (20.000 eta 150.000 biztanle bitarteko udalerriak) eta etxeko lanak egiteaz arduratzen direnak (etxekoandreak): 62,219 puntu eskuratu dituzte eta euskal biztanleriaren %2,4 dira. 4. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko praktikante eta ez praktikanteak, nagusiki euskal identitate-sentimendua dutenak eta hilean 601 eta 1.800 ₏ irabazten dituztenak beren familia-unitatean: 62,194 puntu eskuratu dituzte eta euskal biztanleriaren %3,9 dira. 5. Maila ertaineko unibertsitate-ikasketak dituztenak: 61,263 puntuko puntuazioa dute, eta EAEko biztanleen %8,3 ordezkatzen dute. 6. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak eta beren egungo egoera ekonomikoarekin pozik daudenak: 60,912 puntu eta euskal biztanleriaren %3,9. 7. Goi-mailako unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonak eta eskuineko ideologia dutenak: 59,258 puntu lortu dituzte eta euskal biztanleriaren %2,9 dira. 8. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko praktikante eta ez praktikanteak, nagusiki euskal identitate-sentimendua dutenak eta 1.800 ₏ baino gehiago irabazten dituztenak beren familia-unitatean eta 29 urte baino gutxiago edo 45 urte baino gehiago dituztenak: 57,172 puntu eskuratu dituzte eta euskal biztanleriaren %6,3 dira. 9. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin ez pozik ez asegabe daudenak, katoliko praktikante, agnostiko, ateo eta indiferenteak: 56,292 puntu eta euskal biztanleriaren %14,1. 10. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, pertsona agnostikoak, ateoak edo indiferenteak eta euskal abertzale muturreko edo nazionalista espainolak direnak: 53,975 puntu eta euskal biztanleriaren %3,6 dira.
68
Iturria: Egileek landua Eranskinean begiratu
Aktiboa; Langabetua
Mixtoa; Espainiarra
26 adabegia Batezbestekoa 57,172 Desb. tipikoa 12,485 k 70, % 6,3 Iragarria 57,172
8
25 adabegia Batezbestekoa 50,267 Desb. tipikoa 11,943 k 25, % 2,2 Iragarria 50,267
12
3
65 urte edo +; 45-64 urte; 18-29 urte
13
27 adabegia Batezbestekoa 49,656 Desb. tipikoa 13,646 k 54, % 4,8 Iragarria 49,656
30-44 urte
Adina P balio zuzendua=0,018, F=10,188, gl1=1, gl2=122
23 adabegia Batezbestekoa 53,899 Desb. tipikoa 13,479 k 124, % 11,1 Iragarria 53,899
1.801 eta 3.000 bitartean; 3.000 baino gehiago; <faltako balioa>
Erretiratua; Langabetua
4
22 adabegia Batezbestekoa 62,194 Desb. tipikoa 13,349 k 43, % 3,9 Iragarria 62,194
601 eta 1.800 bitartean
14
17 adabegia Batezbestekoa 49,789 Desb. tipikoa 12,824 k 85, % 7,6 Iragarria 49,789
Etxean hilean dituzten diru-sarrera garbiak P balio zuzendua=0,006, F=12,151, gl1=1, gl2=165
16 adabegia Batezbestekoa 56,035 Desb. tipikoa 13,890 k 167, % 15,0 Iragarria 56,035
Euskalduna; <faltako balioa>
Sentimendu identitarioa P balio zuzendua=0,006, F=11,982, gl1=1, gl2=250
10
18 adabegia Batezbestekoa 53,975 Desb. tipikoa 17,372 k 40, % 3,6 Iragarria 53,975
Muturreko Eusk. Nazion.; Espainiar Nazionalista
11 adabegia Batezbestekoa 59,258 Desb. tipikoa 12,174 k 32, % 2,9 Iragarria 59,258
7
10 adabegia Batezbestekoa 69,122 Desb. tipikoa 10,230 k 162, % 14,5 Iragarria 69,122
1
2
19 adabegia Batezbestekoa 65,915 Desb. tipikoa 12,468 k 84, % 7,5 Iragarria 65,915
Ezaxola; Euskal Nazion. moderatua; <faltako balioa>
Nazionalismo-maila P balio zuzendua=0,001, F=19,102, gl1=1, gl2=122
9 adabegia Batezbestekoa 62,064 Desb. tipikoa 15,232 k 124, % 11,1 Iragarria 62,064
Eskuina; <faltako balioa>
Ideologia P balio zuzendua=0,000, F=23,276, gl1=1, gl2=192
4 adabegia Batezbestekoa 67,495 Desb. tipikoa 11,161 k 194, % 17,4 Iragarria 67,495
Goi-mailako unibertsitate-ikasketak
Agnostikoa, ateoa, ezaxola; <faltako balioa> Zentrua; Zentru-ezkerra; Ezkerra
Erlijioa P balio zuzendua=0,000, F=26,863, gl1=1, gl2=374
8 adabegia Batezbestekoa 53,928 Desb. tipikoa 13,835 k 252, % 22,6 Iragarria 53,928
24 adabegia Batezbestekoa 62,219 Desb. tipikoa 12,973 k 27, % 2,4 Iragarria 62,219
11
15 adabegia Batezbestekoa 51,002 Desb. tipikoa 11,654 k 58, % 5,2 Iragarria 51,002
Bigarren Mailakoak 3 adabegia Batezbestekoa 56,611 Desb. tipikoa 14,794 k 376, % 33,7 Iragarria 56,611
Mezetara doan katolikoa; Mezetara ez doan katolikoa
Etxekoandrea; Aktiboa
Egungo ekonomia jarduera P balio zuzendua=0,012, F=11,887, gl1=1, gl2=50
21 adabegia Batezbestekoa 56,473 Desb. tipikoa 13,758 k 52, % 4,7 Iragarria 56,473
15
20.001tik 150.000 biztanletara
16
14 adabegia Batezbestekoa 42,346 Desb. tipikoa 12,339 k 62, % 5,6 Iragarria 42,346
20 adabegia Batezbestekoa 47,738 Desb. tipikoa 13,710 k 80, % 7,2 Iragarria 47,738
Habitat P balio zuzendua=0,005, F=12,758, gl1=1, gl2=130
13 adabegia Batezbestekoa 51,179 Desb. tipikoa 14,332 k 132, % 11,8 Iragarria 51,179
Egungo ekonomia jarduera P balio zuzendua=0,005, F=15,559, gl1=1, gl2=118
7 adabegia Batezbestekoa 46,530 Desb. tipikoa 12,726 k 120, % 10,8 Iragarria 46,530
Asegabea; <faltako balioa>
Etxekoandrea; Erretiratua; Ikaslea; <faltako balioa>
6
5.001tik 20.000 biztanletara; Hiriburuak; 5.000 biztanlerarte
9
12 adabegia Batezbestekoa 56,292 Desb. tipikoa 10,777 k 157, % 14,1 Iragarria 56,292
Mezetara doan katolikoa; Agnostikoa, ateoa, ezaxola; Mezetara ez doan katolikoa <faltako balioa>
Erlijioa P balio zuzendua=0,006, F=11,950, gl1=1, gl2=287
Asebetea 6 adabegia Batezbestekoa 60,912 Desb. tipikoa 9,999 k 44, % 3,9 Iragarria 60,912
Ezaxola
5 adabegia Batezbestekoa 53,957 Desb. tipikoa 12,761 k 289, % 25,9 Iragarria 53,957
5
2 adabegia Batezbestekoa 61,263 Desb. tipikoa 13,567 k 93, % 8,3 Iragarria 61,263
Egoera ekonomikoarekiko satisfazio-maila P balio zuzendua=0,000, F=25,514, gl1=2, gl2=450
1 adabegia Batezbestekoa 52,665 Desb. tipikoa 13,175 k 453, % 40,6 Iragarria 52,665
Lehen Mailakoak; Ikasketarik ez Erdi-mailako uni. ikasketak; <faltako balioa>
Ikasketa-maila P balio zuzendua=0,000, F=58,002, gl1=3, gl2=1112
0 adabegia Batezbestekoa 57,289 Desb. tipikoa 14,457 k 1116 % 100,0 Iragarria 57,289
Tolerantzia Indizea 2011
50. grafikoa. Segmentazio-zuhaitza eta euskal biztanleriaren tipologia, tolerantzia-indizean daukan tokiaren arabera
Immigrazioarekiko Tolerantzia-Indizea: tipologia bat
69
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
11. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin pozik ez daudenak eta lanean edo lanik gabe daudenak: 51,002 puntu eta euskal biztanleriaren %5,2. 12. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin ez pozik eta ez asegabe daudenak, praktikatzen ez duten pertsona katolikoak, hirihabitatean bizi direnak (20.000 eta 150.000 biztanle bitarteko udalerriak) eta erretiratuta edo lanik gabe daudenak: 50,267 puntu eta euskal biztanleriaren %2,2. 13. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko praktikante eta ez praktikanteak, nagusiki euskal identitate-sentimendua dutenak eta 1.800 â&#x201A;Ź baino gehiago irabazten dituztenak beren familia-unitatean eta 30 eta 44 urte artean dituztenak: 49,656 puntu eta euskal biztanleriaren %4,8. 14. Bigarren hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko praktikante eta ez praktikanteak, nagusiki espainiar identitate-sentimendua edo mistoa dutenak: 62,194 puntu eskuratu dituzte eta euskal biztanleriaren %3,9 dira. 15. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin ez pozik eta ez asegabe daudenak, praktikatzen ez duten pertsona katolikoak, landa-habitatean bizi direnak (20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak) eta hiriburuetan bizi direnak: 47,738 puntu eta euskal biztanleriaren %7,2. 16. Lehen mailako ikasketak edo ikasketarik ez dutenak, beren egungo egoera ekonomikoarekin pozik ez daudenak eta etxekoandre, erretiratu edo ikasle direnak: 42,346 puntu eta euskal biztanleriaren %5,6. Urtero esaten dugun moduan, euskal biztanleriaren segmentazio horrek ez du erabat zehatza izan nahi. Joerak adierazi nahi ditu. Kontua ez da zehatz-mehatz adieraztea zenbat taldek osatzen duten EAEn atzerriko immigrazioarekiko jarreren bilduma; aitzitik, helburua da aldagai garrantzitsuak identifikatzea atzerriko immigrazioarekiko portaera, jarrera, iritzi eta balio toleranteak eta ez hain toleranteak aurreikusteko, eta zenbait zertzelada adierazkor ematea gizarte-talde irekienak eta toleranteenak direnen profilak zehazteko, bai eta jarrera itxi eta intoleranteenak adierazten dituztenenak ere. Atal hau amaitzeko, berriro gogoratu nahi dugu urtero esaten dugun beste zerbait: aldagai soziodemografikoek, sozioekonomikoek, ideologikoek eta identitatearen alorrekoek frogatua dute beren aurreikuspen-gaitasuna, baina kontuan izan behar da gaitasun hori mugatua dela. Aurten, aldagai anitzeko azterketarekin bariantza osoaren %28,31 azaltzea lortu dugu salbuespenezko izaeraz (%20tik gora azaltzea lortu genuen 2009an, baina gainerako urteetan %10 eta %15aren bitartean mugitu gara), baina jakin badakigu immigrazio atzerritarrarekiko jarrera, iritzi eta balioetan dauden diferentziak, euskal biztanleriak adieraziak, beste aldagai batzuen inguruan azaldu behar direla edo azaltzen direla, batik bat, alor psikosozialekoak eta pertsonalitatearen alorrekoak direnak, hau da, pertsonen arteko diferentzia indibidualei dagozkien aldagaien arabera, eta ez, hainbeste, gizarte-taldeen arteko diferentzien arabera. Izan ere, izaera psikosozialeko aldagaien inguruan dugun interesak bultzatuta, erabaki dugu hurrengo barometroetan aintzat hartuko ditugula, aldagai aurrikusle gisa izan dezaketen portaera ikusteko. Datorren urtean ikusiko dugu, beraz.
70
4. Euskal biztanleriaren talde handiak Analisi tipologikoa oso grafikoa da, eta lagungarria euskal herritarren artean askotariko motak daudela bereizteko eta bakoitzaren ezaugarri soziodemografikoak zein diren ikusteko, atzerriko immigrazioarekiko duten tolerantzia-maila handiaren edo txikiaren berri emango baitigu. Horretaz gain, oso erabilgarri gertatuko zaigu, talde horiek 0 puntutik 100era bitarteko continuumean kokatzeko eta beren artean dauden desberdintasunei erreparatzeko, bai tolerantzia-mailari dagokionez eta bai talde horiek deskribatzen dituzten aldagaiak aintzat hartuta; hots: aldagai sozialak, demografikoak, ekonomikoak, politikoak, erlijiozkoak, estatusaren arlokoak eta abar. Dena den, nahiko informazio lausoa ematen digute talde horiek, gure indizea osatzen duten arlo edo dimentsioetan dituzten desberdintasunez. Hau da, badakigu oro har indizean talde batzuek besteek baino puntuazio handiagoa lortzen dutela, baina ez dakigu gure indizea osatzen duten hamar arloetan desberdintzen diren, edota hamar horietako batean edo bestean soilik. Aldagai anitzeko beste analisi bat aplikatu dugu, sailkapen-azterketa bat, bai informazio gehiago lortzeko asmoz, bai immigrazioarekiko jarrera, balio eta sinesmenekin loturiko aldagaien artean euskal biztanleak gehien bereizten dituzten aldagai horietan sakontzeko asmoz. Horretaz gain, analisi horren bidez biztanleen sailkapenak ere egin nahi izan ditugu, euskal biztanleek immigrazioari buruz dituzten diferentziak agerian uzteko eta aurreko eta hurrengo urteei begira erraz alderatzeko eta kontrastatzeko moduko informazioa eskuratu ahal izateko. Aurreko urteetan erabili dugun metodologiari jarraituz, eta datuak konparatzeko aldera, aurreko barometroan finkatutako hiru talde handietan sailkatu ditugu euskal biztanleak: atzerriko immigrazioarekiko toleranteak, anbibalenteak eta uzkurrak. Definitu ditugun hamar arloetan, immigrazioarekiko tolerantzia-indizea kalkulatzeko oinarri diren hamar arlo horietan, herritar bakoitzak lortutako puntuazioak dira euskal biztanleria hiru talde horietan sailkatzeko erabili diren aldagai-irizpideak. Hau da, arlo bakoitzean lortutako puntuazioaren arabera (0tik 10era) sailkatuko ditugu euskal biztanleak. Arloak honako hauek dira: etorkinen biztanleriaren TAMAINAren pertzepzioa; atzerritiko immigrazioa ARAZOTZAT ikustea; euskal EKONOMIAN duen eraginari buruzko iritzia; EUSKAL GIZARTEAN duen eraginari buruzko iritzia; BIZIKIDETZA-EREDUEI buruzko pertzepzioa; ESTEREOTIPOEK irautea; ESKUBIDEAK eta zerbitzuak eskura izateari buruzko jarrera; HARREMAN-ESPAZIOEI buruzko iritzia; IMMIGRAZIO-POLITIKARI buruzko ikuspegia; eta atzerriko immigrazioak gure gizartean dituen ERABATEKO ERAGINEI buruzko pertzepzioa.
71
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Tarteko aldagaiak direnez (zenbakizkoak) erabaki dugu â&#x20AC;&#x153;k meansâ&#x20AC;? deritzon aldagai anitzeko sailkapen-analisia aplikatzea, eta laginean bildutako multzo osoa hiru taldetan sailkatu dugu: atzerriko immigrazioaren aurrean toleranteak, anbibalenteak eta uzkurrak. Teknika horrekin, irizpide erlatiboen bidez sailkatuko da euskal gizartea hiru talde horietan. Hau da, datu-basea osatzen duten pertsona guztien artean toleranteenek osatuko dute toleranteen multzoa; datu-baseko pertsona guztien artean tolerantzia gutxien ageri dutenek osatuko dute uzkurren taldea; eta bi talde horietatik gehien urruntzen direnek osatuko dute anbibalenteena. K-means sailkapen-analisiaren estatistika-prozesuetan talde-barneko homogeneotasuna eta taldeen arteko heterogeneotasuna aztertuz gero, hiru talde daudela ondorioztatu dugu. Talde horien artean azpimarratzekoak dira batez ere herritar toleranteen eta herritar uzkurren arteko aldeak. Aurten, beste barometro batzuetan ez bezala, herritar anbibalenteen eta uzkurren arteko aldea handiagoa da anbibalenteen eta toleranteen artekoa baino. Nolanahi dela ere, hiru multzoen arteko desberdintasunak nabarmenak dira, eta horixe adierazten dute aztertutako eremu bakoitzean talde bakoitzak lortutako batez besteko puntuazioek (azken konglomeratuen zentroetan lortutako puntuazioek). Hor ikus dezakegu aztertutako arlo bakoitzean toleranteen taldeak lortutako puntuazioak altuagoak direla anbibalenteen taldeak lortutakoak baino eta, era berean, anbibalenteen taldeak puntuazio handiagoa lortzen duela uzkurren taldeak baino. Aldagai guztiek F balio esanguratsuak dituztela dio bariantza-analisiak, eta horrek adierazten du finkatutako taldeen artean alde esanguratsuak daudela, aztertutako aldagai guztietan. 8. taula. Azken konglomeratuen zentroak
Bolumenaren pertzepzioa Arazotzat hartzea Ekonomian dituen eraginak Immigrazio-politika Euskal gizartean dituen eraginak Erabateko eraginak Bizikidetza-ereduak Estereotipoak Eskubideak eskura izatea Harreman-espazioak
Anbibalenteak 4,01 9,35 4,33 7,40 5,17 5,21 3,64 5,34 6,35 5,24
Konglomeratua Uzkurrak 3,05 8,19 2,02 3,99 3,70 3,40 2,36 3,25 4,90 3,17
Toleranteak 5,60 9,87 6,92 7,79 7,05 6,34 4,89 7,56 8,35 7,29
Pertsona toleranteek taldeak balore handiagoak erakusten ditu arlo guztietan: ez dute ikuspegi hain distortsionatua immigrazio atzerritarraren egungo bolumenarekiko, ez dute uste immigrazioa arazo bat denik, immigrazioak ekonomian, gizarte osoarengan eta euskal gizarte eta kulturarengan alderdi eta efektu onuragarriak dituela ikusten dute, irekiagoak dira administrazioak egin beharko lukeen immigrazio-politikari buruzko iritzietan, ez dute bizikidetza-ereduak erabat asimilaziozkoak izan behar dutenik pentsatzen, estereotipoen presentzia urria ageri da haiengan, jarrera ireki eta unibertsalagoa ageri dute eskubide eta zerbitzuetarako sarbideari dagokionez eta haien harreman-eremuak irekiago daude pertsonen arteko truke eta elkarrekintzetarako.
72
Euskal biztanleriaren talde handiak
51. grafikoa. Taldeen puntuazioa hamar arloetan (azken zentroak) Bolumenaren pertzepzioa 10 Harremanetarako eremuak
Arazoaren pertzepzioa
8 6 4
Eskubideak eskuratzea
Eragina ekonomian
2 0 Estereotipoak
Immigrazio-politika
Bizikidetza-ereduak
Eragina euskal gizartean Erabateko eraginak
Anbibalenteak
Uzkurrak
Toleranteak
Kontrako muturrean, uzkur dauden pertsonen taldeak puntuazio oso baxuak erakusten ditu eremu guztietan, immigrazio atzerritarra arazo moduak ikusteko eremuan izan ezik. Atzerritiko immigrazioarekin jarrera nabarmen intoleranteak adierazten dituzte balio horiek. Azkenik, anbibalenteek tarteko puntuazioak dituzte eremu guztietan, batzuetan uzkurren taldeak ateratakoetatik hurbilagokoak eta beste batzuetan toleranteek ateratakoetatik hurbilagokoak. Osotara, euskal herritar toleranteen taldeak 71,67 puntuko tolerantzia-indizea dauka; anbibalenteen taldeak nabarmen gutxiago, 56,04 puntu; eta uzkurren taldeak 38,03 puntu eskuratzen ditu soilik. Hiru puntuazioak oso ezberdinak dira. 52. grafikoa. Taldeek tolerantzia-indizean lortutako puntuak
71,67
Toleranteak 56,04
Anbibalenteak 38,03
Uzkurrak 0
10
20
30
40
50
60
70
80
73
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Azken urteetan osatutako taldeekiko aldaketa batzuk daude: â&#x20AC;˘ Toleranteek taldearen puntuazioak 2009 eta 2010 urteetakoak baino zertxobait altuagoak dira eta 2008. urtean lortu zituztenen oso antzekoak. â&#x20AC;˘ Anbibalenteen taldeak aurreko bi urteetan baino puntuazio nabarmen hobeak lortu ditu eta 2008ko puntuazioak hobetu ditu. â&#x20AC;˘ Uzkurren taldearen puntuazioa 2008koaren eta 2010ekoaren oso antzekoa da, baina 2009koa baino apalagoa. 53. grafikoa. Taldeek tolerantzia-indizean lortutako puntuen eboluzioa 80
71,45
68,42
69,29
49,46
51,74
71,67
70 60
56,04
55,97
50 37,68 40
37,24
38,03
2010
2011
42,57
30 2008
2009 Toleranteak
Anbibalenteak
Uzkurrak
Lehen begiratuan, 5. grafikoko datuek adierazten digute taldeek hobetu egin dutela, 2011. urtean, tolerantzia-eskalan zituzten baloreak: pertsona toleranteen taldea azken urteetan neurri handiagoan dela esan dezakegu; esan daiteke pertsona anbibalenteen taldeak handitu egin duela bere puntuazioa eta ezaugarri toleranteagoak adierazi dituela; eta esan dezakegu pertsona uzkurren taldeak hala jarraitzen duela, baina ez iaz baino neurri handiagoan. Hala ere, ez dugu aintzat hartu taldeen tamaina eta talde horietako kideen desplazamenduak. Taldeen osaera modu zehatzagoan aztertuz gero, ikusten da gauzak ez direla hain sinpleak, pertsona toleranteen taldea askoz txikiagoa izan baita. Hau da, talde moduan puntuazio altua du, bertan geratu direnek jarrera tolerante handia dutelako eta jarrera anbibalenteak zituztenak irten egin baitira taldetik. Horregatik, azken horien taldea handitu egin da, baita haren puntuazioa ere, eta pertsona toleranteen jarreretara gerturatu da.
54. grafikoa. Taldeen tamaina
42,42
34,08
Anbibalenteak Toleranteak Uzkurrak
23,50
2010ean toleranteen taldea osatzen zuten pertsonen ia erdia anbibalenteen taldera igaro da 2011n: euskal gizartearen %43,64 izatetik, %23,50 izatera igaro da toleranteen taldea. Horrez gainera, pertsona anbibalenteen taldeko kide dezente pertsona uzkurren taldera igaro dira, eta, ondorioz, 15 portzentaje-puntu handitu da uzkurren taldea, %20tik ia %35era.
74
Euskal biztanleriaren talde handiak
55. grafikoa. Talde handien tamainaren garapena 47,52
50 45 40 35
43,64
41,2 39,5
42,42 34,08
33,68 37,41
30 25
23,5 19,3
18,8
18,94
2008
2009
2010
20 15
Toleranteak
Anbibalenteak
2011 Uzkurrak
Laburbilduz, toleranteek taldeak eutsi egin dio jarreren eta iritzien irekitasunari, nahiz eta horrek kide askoren galera ekarri dion; anbibalenteen taldeak 20 puntu jaso ditu toleranteengandik, eta horrek handitu egin ditu tolerantzia-eskalan zituen postuak, baina horrexek berak eragin du talde anbibalente horretako jende dezente (15 puntu), pertsona uzkurren jarrera, iritzi eta pentsamendu nahiko gertukoak zituena, pertsona uzkurren taldera joatea. Hala ere, uzkurren taldera jende asko joan bada ere, ez dira talde horren tolerantzia-mailak hobetu. Egiaztatzeko ea egokia den gizabanakoen esleipena indizeko 64 itemak multzokatzeko egin ditugun 10 areatako puntuazio partzialen arabera, analisi bereizle bat egin dugu. Analisi horren ondorioz, berretsi egin dira gure irudipenak eta egiaztatu dugu gizabanakoen banaketa zuzena dela. Bi funtzio bereizleen azterketa eginda, biak ere bereizleak izanda eta lehenak (horrek azaltzen du bariantzaren %95,5) bigarrenak baino bereizte-lan nabarmen handiagoa egin (bariantza osoaren %4,5 soilik azaltzen du bigarrenak), .898 eta .406 korrelazio kanonikoak izan dira eta Wilkins eta Chi lanba kontrasteak modu oso esanguratsuan koadratuz (es. 0.000), eta horrek esaten digu aldagai ia guztiak direla bereizle edo diskriminatzaileak (PROBLEMA gisa ikustearen pertzepzioaren kasuan izan ezik): lehen funtzio bereizleak ESTEREOTIPOAK darabiltzaten areak biltzen ditu, EKONOMIAREKIKO efektuak, immigrazioko POLITIKARI buruzko iritzia, HARREMANEKO esparruak, ESKUBIDEETARAKO sarbidea, BIZIKIDETZAKO esparruak, guztirako ERAGINAK, eta BOLUMENAREN pertzepzioa. Bigarren funtzioa EUSKAL GIZARTEAN dituen eraginen arlo edo areak soilik osatzen du. Lehen funtzioak toleranteen taldea bereizten du pertsona uzkurren taldearekiko, eta bigarren funtzioak anbibalenteen taldea bereizten du batik bat, pertsona uzkurren (eta toleranteen) taldearekiko. Edonola ere, badirudi bi funtzioek ondo asko diskriminatzen dituztela hiru taldeak; izan ere, azterketa diskriminatzaileak pertsonen %96 sailkatzen du zuzen (taldekatutako kasu originalen %96,12 eta balidazio gurutzatu bidez taldekatutako kasu balidatuen %95,7 sailkatuta).
75
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
56. grafikoa. Euskal herritar taldeen lurralde-mapa Taldeen funtzio diskriminatzaileak 4
2
2. funtzioa
Anbibalenteak Toleranteak
Uzkurrak
0
-2
-4 -6
-4
-2
0 1. funtzioa
2
4
6
Amaitzeko, erabaki genuen aztertzea zer aldagai soziodemografiko eta horien arteko zein talde dauden lotuen talde batekoa edo bestekoa izatearekin. Horretarako, kontingentzia-taulak eta korrespondentzia sinpleen analisi faktoriala erabili ditugu (9. grafikoa), oso irtenbide grafiko argigarria eta intuitiboa ematen dutelako. Horrela, honako asoziazio hauek aurkitu ditugu: â&#x20AC;&#x201C; Pertsona toleranteen taldea: gazteak dira (18 eta 44 urte bitartekoak), euskaraz egiten dute, goi-mailako unibertsitate ikasketak edo bigarren mailakoak dituzte, agnostikoak dira, edo ateoak edo erlijioarekiko axolarik ez dutenak, beren ekonomia-egoerarekin gustura daude, estatus sozioekonomiko altu edo ertain-altukoak dira, beren familia-unitateak 1.800 eurotik gorako sarrerak ditu, ezkerrekoak eta zentro-ezkerreko ideologia dute, eta euskal abertzale moderatuak, soilik euskaldunak edo espainolak baino gehiago euskaldunak dira. â&#x20AC;&#x201C; Pertsona anbibalenteen taldea (ezaugarri konpartituak ditu pertsona uzkurren taldearekin): talde honetan sartzen dira, batik bat, 64 urtetik gorako pertsonak, euskararik hitz egiten ez dutenak, ikasketarik ez edo lehen hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko praktikanteak edo praktikanteak ez direnak, erretiratuak edo etxekoandreak, beren egoera ekonomikoarekin indiferenteak direnak, estatus ertain-baxu eta baxukoak, familia-unitatean 601 eta 1.800 â&#x201A;Ź bitarteko sarrerak dituztenak, zentro eta eskuineko ideologia dutenak, nazionalismoaren alorrean indiferenteak direnak edo nazionalista espainolak direnak eta euskaldun bezainbeste espainiar sentitzen direnak.
76
Euskal biztanleriaren talde handiak
57. grafikoa. Korrespondentzia sinpleen analisia Taldeen posizionamenduaren mapa 2
1
2. dimentsioa
Langabe. Asegabe Eusk. Naz. muturrekoa -600 2 45-64 urte
Uzkurrak +Espainiarra Eskuina
+3000 Ikaslea Naz. Espainiarra Goi-unibert. Agnostikoa Ezkerra 30-44 urteBigarren maila Katolikoa Meza ez Lanean 3 Eusk. Naz. Mod. Lehen mailakoak Zentru Ertain Altua Euskaldun Zentru ezk.Ertaina Erdaldun Ertain altua 600-1800 Eusk.-Esp. Ikasketarik ez 18-29urte Katolikoa Meza Anbibalenteak 1.800-3000 1 Erretiratua Etxekoandrea Ezaxola Toleranteak Asebete Ertain-baxu 65+urte
0
Unibert. Ertain.
-1
-2 -2
-1
0
1
2
1. dimentsioa
– Pertsona uzkurren taldea (ezaugarri konpartituak ditu pertsona anbibalenteen taldearekin): talde honetan sartzen dira, batik bat, 45 eta 64 urte bitarteko pertsonak, ikasketarik ez edo lehen hezkuntzako ikasketak dituztenak, katoliko ez praktikanteak, lanposturik gabeko pertsonak (erretiratuak eta etxekoandreak barne), beren egungo egoera ekonomikoarekin gustura ez daudenak, estatus sozioekonomiko apala edo ertain apala dutenak, familiaunitateko sarrera garbiak 600 euro bitartekoak direnak, ideologia eskuindarra dutenak, nazionalista espainiar edo euskaldun muturrekoak direnak, identitate-sentimendu soilik espainiarra dutenak, euskaldunak baino espainiarrago sentitzen direnak edo euskaldun bezain espainiar sentitzen direnak.
77
5. Ondorioak
2011ko Barometroan lortutako informazioa zorrotz aztertu eta analizatu ondoren, honako ondorio hauek atera daitezke gure ustez: 1. Krisi sozioekonomikoaren testuinguruak baldintzatzen ditu atzerriko immigrazioarekiko iritziak eta pertzepzioak, baina, hala ere, Barometroak ez du jarrera-aldaketa handirik adierazten euskal biztanleriak harekiko dituen jarreretan. Gure komunitatetik jasotako erantzunetan, berriro ere argi-ilunak daude, kontraesanak, anbibalentziak eta jarrera eta erantzun kontrajarriak. Euskal biztanleriak ez du uste, aurreko barometroek adierazi zuten moduan, hau arazo soziala edo pertsonala denik. 2. Eremuaren arabera aldatzen dira gizarteak immigrazioaren eraginarekiko dituen iritziak. Horiek horrela, ikuspegi positiboa baino negatiboa da ekonomian duen eraginarekiko, batik bat soldatekin eta langabeziarekin lotutako alderdietan. Immigrazioak ongizatesisteman dituen eragin-dimentsioei dagokienez, kezka nagusia da immigrazioak eragin kaltegarriak izan ditzakeela gizarte-laguntzak eta osasun-arreta jasotzeko orduan, eta ez kezka hori ez da hain nabarmena etxebizitza eskuratzeko gai-alorrean eta hezkuntzaren kalitateari dagokionean. Bestalde, nazionalismoarekin eta euskararekin lotutako gaietan, euskal gizarteak ez du kezkarik adierazten atzerriko pertsonek nazionalismoarentzat eta/edo euskal nortasunarentzat izan dezakeen eraginarekiko, ezta euskararen erabileran eta zabalkundean izan dezakeen eraginarekiko ere. Azken finean, batzuetan jarrera eta jokabide irekiak eta toleranteak ditugu gurekin bizi diren biztanle atzerritarrekiko, eta, beste batzuetan, aldiz, adierazpen eta jokabide erabat uzkurrak, beldurtiak eta geurekoiak. 3. Esateko moduan gaude, aurreko urtearekiko, zertxobait hobetu dela euskal biztanleriak immigrazioarekiko duen tolerantzia-maila, baina oraindik ez gara 2008ko mailetara iritsi, 57,15 puntu lortu baititugu. 4. Biztanleak hiru taldetan banatzen baditugu â&#x20AC;&#x201C;toleranteak, anbibalenteak eta uzkurrakâ&#x20AC;&#x201C;, aldaketa batzuk ikusten dira 2011. urteko emaitzekiko: toleranteek taldeak eutsi egin dio jarreren eta iritzien irekitasunari, nahiz eta horrek kide askoren galera ekarri dion; anbibalenteen taldeak 20 puntu jaso ditu toleranteengandik, eta horrek handitu egin ditu tolerantzia-eskalan zituen postuak, baina horrexek berak eragin du talde anbibalente horretako jende dezente (15 puntu), pertsona uzkurren jarrera, iritzi eta pentsamendu
79
2011 Barometroa
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
nahiko gertukoak zituena, pertsona uzkurren taldera joatea. Hala ere, uzkurren taldera jende asko joan bada ere, ez dira talde horren tolerantzia-mailak hobetu. 5. 2011ko Barometroko datuen arabera, euskal gizartean ez dago oraindik muturreko talderik, atzerritarren immigrazioari buruzko kontrako jarrera, iritzi eta balorerik daukanik, nahiz eta pertsona toleranteen, anbibalenteen eta uzkurren arteko aldeak handitu egin diren 2009tik hona. Immigrazioarekiko tolerantzia-indizean, euskal gizartea, jarrera irekien eta toleranteen eta itxien eta ez-toleranteen artean, bitarteko toki batean ipintzen dugu (batez besteko puntuazioak justu-justu gainditu du; 57,15). Azterketa tipologikoan atera diren taldeek erakusten dutenez, atera diren 16 segmentuak itxienen eta eztoleranteenen 42,34 puntuen eta irekienen eta toleranteenen 69,12 puntuen artean daude. 6. Goian adierazitakoak ez du esan nahi biztanleria bereizteko baliagarriak diren zenbait aldagai soziodemografiko aurkitu ez ditugunik; tolerantzia handiko edo gutxiko jarrerak eta iritziak bereizteko aukera ematen dute aldagai horiek, nahiz eta desberdintasunak intentsitateari lotuta dauden eta ez muturreko jarrerei, lehen ere esan dugunez. Horien artean, berriro ere nabarmendu nahi dugu ikasketa-mailaren aldagaia, hark baitu bereizteko eta aurreikusteko ahalmen handiena balio, jarrera eta pentsamenduei dagokionez: tolerantzia-maila apalekin lotzen dira prestakuntza-maila apalak eta ikasketa-maila handiak, berriz, jarrera ireki eta toleranteagoekin. Aldagai horrek zuen iragarpen-balio handiena aurreko barometroetan ere. 7. Aurre adierazpenerako ahalmena dute, halaber, izaera sozioekonomikoko aldagaiek, hala nola, norberaren egoera ekonomikoa, okupazio edo jarduera ekonomikoa eta galdekatutako pertsonen familien hileroko diru-sarrera garbiak. Agerikoa da egoera sozioekonomiko ahula bizi dutenek joera handiagoa izaten dutela atzerriko immigrazioarekiko iritzi eta jarrera negatiboak izateko, eta mehatxu-sentimenduak izaten dituztela fenomeno horren aurrean. 8. Horrez gainera, 2011. urtean ikusten dugu, aurreko urteetako barometroen aldean, ideologia eta identitatearekin lotutako bestelako aldagaiek hartu dutela garrantzia eta aurresateko gaitasuna; hala nola, norberaren ideologia politikoa, identitate-sentimendua eta nazionalismo-maila.
80
ERANSKINA Honako hauek dira arlo bakoitzari esleitutako aldagaiak eta egin ditugun haztapenak: • BOLUMENA. Etorkin-bolumena, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 3. erantzuna: 0tik (gehiegi) 3ra (ez dira nahikoa) kodetua. - 5. erantzuna: 0tik (gehiegi) 3ra (ez dira nahikoa) kodetua. - 4. erantzuna: 0tik (%31 baino gehiago), 1 (%21-30), 2 (%11-20), 3 (%6-15) eta 4ra (%0-5) kodetua. • ARAZOA. Arazotzat hartzea, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 1. erantzuna: 0tik (arazoa lehen aipamenean) 3ra (ez da aipatzen) kodetua. - 2. erantzuna: 0tik (arazoa lehen aipamenean) 4ra (ez da aipatzen) kodetua. - 24. erantzuna: 0tik (arazoa lehen aipamenean) 3ra (ez da aipatzen) kodetua. • EKONOM. Ekonomian dituen eraginak, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 6a erantzuna: 0tik (oso ados), 0,375, 0,75, 1,125 eta 1,5era (batere ados ez) kodetua. - 6b erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5, eta 2ra (batere ados ez) kodetua. - 6c erantzuna: 0tik (batere ados ez), 0,375, 0,75, 1,125 eta 1,5era (oso ados) kodetua. - 6e erantzuna: 0tik (batere ados ez), 0,375, 0,75, 1,125 eta 1,5era (oso ados) kodetua. - 23a erantzuna: 0tik (bai) 2ra (ez) kodetua. - 23b erantzuna: 0tik (bai) 1,5era (ez) kodetua. • EUSKGIZARTEA. Euskal gizartean dituen eraginak, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 21a erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5, eta 2ra (batere ados ez) kodetua. - 21b erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5, eta 2ra (batere ados ez) kodetua. - 21c erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5, eta 2ra (batere ados ez) kodetua. - 21d erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5, eta 2ra (batere ados ez) kodetua. - 23g erantzuna: 0tik (bai) 2ra (ez) kodetua. • ERAGINAK. Eraginak guztira, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 26. erantzuna: 0tik (negatiboak) 5era (positiboak) kodetua. - 7. erantzuna: 0tik (okertu egin da), 2,5era (berdin gelditu da) eta 5era (hobetu egin da) kodetua. • BIZIKIDETZA. Bizikidetza-ereduak, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 18c erantzuna: 0tik (batere ados ez), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (oso ados) kodetua. - 18j erantzuna: 0tik (batere ados ez), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (oso ados) kodetua. - 18b erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. - 18d erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. - 18h erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. - 18k erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. - 18a erantzuna: 0tik (batere ados ez), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (oso ados) kodetua. - 18i erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. • ESTEREOT. Estereotipoak, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 6g erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. - 23f erantzuna: 0tik (bai) 1era (ez) kodetua.
81
2011 Barometroa
-
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
18e erantzuna: 0tik (oso ados), 0,5, 1, 1,5 eta 2ra (batere ados ez) kodetua. 18f erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. 18g erantzuna: 0tik (oso ados), 0,25, 0,5, 0,75 eta 1era (batere ados ez) kodetua. 16b erantzuna: 0tik (gutxiago) 1era (berdin edo gehiago) kodetua. 16c erantzuna: 0tik (gutxiago) 1era (berdin edo gehiago) kodetua. 16e erantzuna: 0tik (gutxiago) 1era (berdin edo gehiago) kodetua. 16f erantzuna: 0tik (berdin edo gehiago) 1era (gutxiago) kodetua.
• ESKUBIDEAK. Eskubideak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 13a erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,75era (erregularizatutakoak) eta 1,5era (guztiak) kodetua. - 13b erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,75era (erregularizatutakoak) eta 1,5era (guztiak) kodetua. - 13c erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,5era (erregularizatutakoak) eta 1era (guztiak) kodetua. - 13d erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,5era (erregularizatutakoak) eta 1era (guztiak) kodetua. - 13e erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,5era (erregularizatutakoak) eta 1era (guztiak) kodetua. - 13f erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,5era (erregularizatutakoak) eta 1era (guztiak) kodetua. - 13g erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,5era (erregularizatutakoak) eta 1era (guztiak) kodetua. - 14a erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,25era (erregularizatutakoak) eta 0,5era (guztiak) kodetua, - 14b erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,25era (erregularizatutakoak) eta 0,5era (guztiak) kodetua. - 14c erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,25era (erregularizatutakoak) eta 0,5era (guztiak) kodetua. - 14d erantzuna: 0tik (inor ere ez), 0,25era (erregularizatutakoak) eta 0,5era (guztiak) kodetua. • HARREMANAK. Harremanetarako eta kultura-jarraibideei eusteko espazioak, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 20. erantzuna: 0tik (desberdinik ez), 0,5era (desberdin batzuk) eta 1era (desberdin asko) kodetua. - 24. erantzuna: 0tik (inoiz ez), 0,25 (batzuetan), 0,5 (maiz), 0,75 (maiztasun handiz) eta 1era (etengabe) kodetua. - 17a erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17b erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17c erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17d erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17e erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17f erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17g erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. - 17h erantzuna: 0tik (gaizki), 0,5era (berdin), eta 1era (ondo) kodetua. • POLITIKA. Immigrazio-politika, 0tik 10erako eskala, honako hauen batukaria - 6d erantzuna: 0tik (oso ados), 0,375, 0,75, 1, 1,125 eta 1,5era (batere ados ez) kodetua. - 6f erantzuna: 0tik (oso ados), 0,375, 0,75, 1, 1,125 eta 1,5era (batere ados ez) kodetua. - 8. erantzuna: 0tik (erabat debekatu), 1,5 eta 3ra (oztoporik ez) kodetua. - 9. erantzuna: 0tik (guztiak kanporatu), 1 (itzultzeko bitartekoak), 2 (langileak erregularizatu) eta 3ra (guztiak erregularizatu) kodetua. - 10. erantzuna: 0tik (inoiz ez), 0,5era (“baldintzak”) eta 1era (mugarik ez) kodetua. Galdeketari erantzun dioten pertsonek 60 galderari baino gehiagori emandako erantzunez osatutako indize batekin lan eginda, beste zailtasun bat izan dugu: galdeketari erantzun dioten pertsonek galdera gehienei erantzun dieten arren, askotan ez dira gai izan egindako 62 galderetako
82
Eranskina
bati erantzun balioduna emateko, eta horrek eragotzi egin digu tolerantzia-indizean pertsona horiek lortutako azken puntuazioa kalkulatzea. Horren ondorioz, galdutako balioak egozteko sistema fidagarri bat ezarri behar izan dugu. Sistema hori 2007ko barometroan zehaztu genuen, hainbat irtenbide aztertu ondoren. Azkenean, arlo bakoitzean galdutako balioei pertsona bakoitzak gainerako arloetan lortutako batez besteko puntuazioa esleitzea erabaki genuen, haietan lortutako datuen arabera. Esate baterako, bolumenaren arloan pertsona batek galdutako balioa kalkulatzeko, pertsona horrek gainerako bederatzi arloetan lortutako batez besteko puntuazioa esleitu diogu.
83
Eranskina: galdetegia
85
2011 Barometroa
86
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Eranskina: galdetegia
87
2011 Barometroa
88
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Eranskina: galdetegia
89
2011 Barometroa
90
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Hausnartzeko
91
2011 Barometroa
92
Atzerriko immigrazioaren inguruko pertzepzioak eta jarrerak
Tolerantzia Indizea 2011 0 adabegia Batezbestekoa 57,289 Desb. tipikoa 14,457 k 1116 % 100,0 Iragarria 57,289
EAEko populazioaren segmentazio-zuhaitza eta tipologiak Tolerantzia Indizean duten kokapenaren arabera
Ikasketa-maila P balio zuzendua=0,000, F=58,002, gl1=3, gl2=1112 Lehen Mailakoak; Ikasketarik ez Erdi-mailako uni. ikasketak; <faltako balioa> 1 adabegia Batezbestekoa 52,665 Desb. tipikoa 13,175 k 453, % 40,6 Iragarria 52,665
Goi-mailako unibertsitate-ikasketak
3 adabegia Batezbestekoa 56,611 Desb. tipikoa 14,794 k 376, % 33,7 Iragarria 56,611
4 adabegia Batezbestekoa 67,495 Desb. tipikoa 11,161 k 194, % 17,4 Iragarria 67,495
Erlijioa P balio zuzendua=0,000, F=26,863, gl1=1, gl2=374
Ideologia P balio zuzendua=0,000, F=23,276, gl1=1, gl2=192
2 adabegia Batezbestekoa 61,263 Desb. tipikoa 13,567 k 93, % 8,3 Iragarria 61,263
5
Egoera ekonomikoarekiko satisfazio-maila P balio zuzendua=0,000, F=25,514, gl1=2, gl2=450
Ezaxola
Asebetea
Asegabea; <faltako balioa>
Mezetara doan katolikoa; Mezetara ez doan katolikoa
5 adabegia Batezbestekoa 53,957 Desb. tipikoa 12,761 k 289, % 25,9 Iragarria 53,957
6 adabegia Batezbestekoa 60,912 Desb. tipikoa 9,999 k 44, % 3,9 Iragarria 60,912
7 adabegia Batezbestekoa 46,530 Desb. tipikoa 12,726 k 120, % 10,8 Iragarria 46,530
8 adabegia Batezbestekoa 53,928 Desb. tipikoa 13,835 k 252, % 22,6 Iragarria 53,928
9 adabegia Batezbestekoa 62,064 Desb. tipikoa 15,232 k 124, % 11,1 Iragarria 62,064
Egungo ekonomia jarduera P balio zuzendua=0,005, F=15,559, gl1=1, gl2=118
Sentimendu identitarioa P balio zuzendua=0,006, F=11,982, gl1=1, gl2=250
Nazionalismo-maila P balio zuzendua=0,001, F=19,102, gl1=1, gl2=122
6
Erlijioa P balio zuzendua=0,006, F=11,950, gl1=1, gl2=287 Mezetara doan katolikoa; Agnostikoa, ateoa, ezaxola; Mezetara ez doan katolikoa <faltako balioa> 12 adabegia Batezbestekoa 56,292 Desb. tipikoa 10,777 k 157, % 14,1 56,292 Iragarria
9
Bigarren Mailakoak
11 adabegia Batezbestekoa 59,258 Desb. tipikoa 12,174 k 32, % 2,9 Iragarria 59,258
1
7
Aktiboa; Langabetua
Euskalduna; <faltako balioa>
Mixtoa; Espainiarra
Muturreko Eusk. Nazion.; Espainiar Nazionalista
Ezaxola; Euskal Nazion. moderatua; <faltako balioa>
14 adabegia Batezbestekoa 42,346 Desb. tipikoa 12,339 k 62, % 5,6 42,346 Iragarria
15 adabegia Batezbestekoa 51,002 Desb. tipikoa 11,654 k 58, % 5,2 51,002 Iragarria
16 adabegia Batezbestekoa 56,035 Desb. tipikoa 13,890 k 167, % 15,0 56,035 Iragarria
17 adabegia Batezbestekoa 49,789 Desb. tipikoa 12,824 k 85, % 7,6 49,789 Iragarria
18 adabegia Batezbestekoa 53,975 Desb. tipikoa 17,372 k 40, % 3,6 53,975 Iragarria
19 adabegia Batezbestekoa 65,915 Desb. tipikoa 12,468 k 84, % 7,5 65,915 Iragarria
14
10
2
16
Habitat P balio zuzendua=0,005, F=12,758, gl1=1, gl2=130
11
Etxean hilean dituzten diru-sarrera garbiak P balio zuzendua=0,006, F=12,151, gl1=1, gl2=165
5.001tik 20.000 biztanletara; Hiriburuak; 5.000 biztanlerarte
20.001tik 150.000 biztanletara
601 eta 1.800 bitartean
1.801 eta 3.000 bitartean; 3.000 baino gehiago; <faltako balioa>
20 adabegia Batezbestekoa 47,738 Desb. tipikoa 13,710 k 80, % 7,2 Iragarria 47,738
21 adabegia Batezbestekoa 56,473 Desb. tipikoa 13,758 k 52, % 4,7 Iragarria 56,473
22 adabegia Batezbestekoa 62,194 Desb. tipikoa 13,349 k 43, % 3,9 Iragarria 62,194
23 adabegia Batezbestekoa 53,899 Desb. tipikoa 13,479 k 124, % 11,1 Iragarria 53,899
Egungo ekonomia jarduera P balio zuzendua=0,012, F=11,887, gl1=1, gl2=50
4
Adina P balio zuzendua=0,018, F=10,188, gl1=1, gl2=122
Etxekoandrea; Aktiboa
Erretiratua; Langabetua
65 urte edo +; 45-64 urte; 18-29 urte
30-44 urte
24 adabegia Batezbestekoa 62,219 Desb. tipikoa 12,973 k 27, % 2,4 62,219 Iragarria
25 adabegia Batezbestekoa 50,267 Desb. tipikoa 11,943 k 25, % 2,2 50,267 Iragarria
26 adabegia Batezbestekoa 57,172 Desb. tipikoa 12,485 k 70, % 6,3 57,172 Iragarria
27 adabegia Batezbestekoa 49,656 Desb. tipikoa 13,646 k 54, % 4,8 49,656 Iragarria
3
12
8
13
Eskuina; <faltako balioa>
10 adabegia Batezbestekoa 69,122 Desb. tipikoa 10,230 k 162, % 14,5 Iragarria 69,122
Etxekoandrea; Erretiratua; Ikaslea; <faltako balioa>
13 adabegia Batezbestekoa 51,179 Desb. tipikoa 14,332 k 132, % 11,8 51,179 Iragarria
15
Agnostikoa, ateoa, ezaxola; <faltako balioa> Zentrua; Zentru-ezkerra; Ezkerra