Biztanleria atzerritarra EAEn, 2014

Page 1

2014ko abuztua Lege-gordailua BI-1163-05

IMMIGRAZIOAREN Behatokia

54 zbk.

Observatorio de INMIGRACIÓN

BIZTANLERIA ATZERRITARRA EAEn, 2014 Panoramika honen bidez 2013ko maiatzeko 49. panoramikaren edukia eguneratuko dugu; orduko hark 2013ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako atzerritarren kopurua jasotzen zuen. Horretarako, 2014ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako biztanleria aztertu dugu, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) aurreratutako behin-behineko datuak kontuan hartuta. Aurten, bigarren urte jarraituz, murriztu egin da EAEko etorkinen biztanleria. Batez ere krisi ekonomikoaren ondorioz gertatu da hori. Jaitsiera nabarmenena latinoamerikarren artean nabaritu da, hala nola Kolonbia, Ekuador eta Brasilgo etorkinengan, eta marokoarrek, aldiz, berretsi eta sendotu egin dute, hirugarren urtez jarraian, lehenengo nazionalitate gisa duten lekua.

1. Biztanleen udal-errolda. Ikuspegi orokorra 2014ko urtarrilaren 1eko behin-behineko errolda-datuek adierazten dute 140.917 direla EAEn erroldatutako atzerritarrak, 2013an baino %5,3 gutxiago. Estatu osoan izandako aldakuntzarekin alderatuta, (-%9,8), EAEn jaitsiera apalagoa izan da. Hori horrela, EAEn biztanleria atzerritarrak behera egin du bigarren urte jarraituz, eta hautsi egin da, behin betiko, azken urteotako hazkunde-joera.

Sexuaren araberako banaketan ere badira aldeak. EAE osoan, gizonezko atzerritarren ehunekoa emakumezkoena baino pixka bat altuagoa da; %50,7 eta %49,3 hurrenez hurren. Alabaina, azken urteotan nazionalizatu diren atzerritar jatorriko pertsonei erreparatuz gero, pentsa liteke kopuru hori bestelakoa dela, emakumeen pisua gizonena baino handiagoa baita.

Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian bizi da atzerritar gehien, zehazki 68.004, 2013an baino %7,9 gutxiago. Haren atzetik doaz Gipuzkoa, erroldatutako 46.303 atzerritarrez (%0,8ko beherakada txikia) eta Araba, 26.610 atzerritarrez (%6,1eko jaitsiera). Beraz, ikus dezakegu Araban eta batez ere Bizkaian biztanleria atzerritarrak behera egin duela. Gipuzkoan, berriz, beherakada apalagoa izan da.

Alde hori handiagoa da Araban: gizonezkoa da %53,4, eta emakumezkoa %46,6. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, proportzioak ia berdinak dira. Araban dagoen aldearen arrazoi nagusia da afrikarren kopuru handiagoa dagoela, batez ere magrebtarrena; izan ere, jatorri horretako etorkinen artean gizonezkoen ehunekoa emakumezkoena baino dezente handiagoa da.

1. taula. Biztanleria atzerritarra EAEn, sexuaren eta lurralde historikoen arabera. 2013-2014 Guztira

Gizonezkoak

Emakumezkoak

K

K

%

K

%

Urtetik urterako hazkundea

5.546.238

2.854.720

51,5

2.691.518

48,5

-3,3

148.877

75.965

51,0

72.912

49,0

-2,0

Araba

28.325

15.335

54,1

12.990

45,9

-6,3

Gipuzkoa

46.684

23.637

50,6

23.047

49,4

1,2

Bizkaia

73.868

36.993

50,1

36.875

49,9

-2,2

Guztira

Gizonezkoak

2013. urtea Espainia EAE

Emakumezkoak

K

K

%

K

%

Urtetik urterako hazkundea

5.000.258

2.559.954

51,2

2.440.304

48,8

-9,8

140.917

71.477

50,7

69.440

49,3

-5,3

Araba

26.610

14.210

53,4

12.400

46,6

-6,1

Gipuzkoa

46.303

23.427

50,6

22.876

49,4

-0,8

Bizkaia

68.004

33.840

49,8

34.164

50,2

-7,9

2014. urtea Espainia EAE

Iturria: EINek dituen datuekin egina


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.