55. Begirada - Europako biztanleria EAEn

Page 1

2014ko azaroa Lege-gordailua BI-1163-05

IMMIGRAZIOAREN Behatokia

55 zbk.

Observatorio de INMIGRACIĂ“N

EUROPAKO BIZTANLERIA EAEN “Europako biztanleria EAEn� izeneko 55. Begirada honen bidez jarraipena emango diogu 51. zenbakian hasitako sailari; hots, EAEn bizi diren etorkin-talde handien ezaugarri nagusiak aztertzeko sailari. Eta aurreko zenbakian adierazi bezala, lau talde hauek aztertuko ditugu: afrikarrak, asiarrak, europarrak eta latinoamerikarrak. EAEko europarren kopurua jaitsi egin da azkeneko urteetan, eta 1998an atzerritarren erdia izatetik, %28 izatera pasatu da 2014an. Nazionalitate nagusia errumaniarra da, eta Portugal dago bigarren lekuan. Gipuzkoa da biztanle europarren portzentaje handiena duen lurraldea. Kolektiboaren integrazioa aldatu egiten da jatorriaren arabera, eta bertako biztanleek dioten sinpatiaren arabera: alde batetik, EBko mendebaldeko europarrentzat errazagoa izaten da eta sinpatia handiagoa sorrarazten dute; aldiz, Errumaniatik eta EBko ekialdetik datozenek zailago izaten dute integratzea, bertako biztanleen pertzepzioa ez baita hain positiboa.

Europarren migrazio-datuak 1. Europako immigrazioaren bilakaera EAEn

1. grafikoa. Europako etorkin atzerritarren pisu erlatiboaren bilakaera EAEn. 1998-2014 (%)

Europako immigrazioa %422 hazi da 1998tik, orduan 7.588 etorkin izatetik orain 39.646 izatera pasatu da (1. taula). Hala ere, atzerriko etorkinen kopurua zortzi aldiz handiagoa da orain 1998an baino, eta europarrak izan dira hain zuen ere gutxien gehitu direnak EAEn. 1998an, EAEra etortzen ziren immigranteen erdiak Europatik etortzen ziren, baina gaur egun etorkinen %28 baino ez dira europarrak (1. grafikoa). Europako alde desberdinetatik etorritako atzerritarren hazkundea aztertuz, ikusten da gaur egun presentzia handiena duena 28en EB dela (Errumania, Bulgaria eta Kroazia gehitu ondorengoa) %46arekin, horren atzetik 25en EB %43arekin eta azkenik Europaren gainerako zatia, %11rekin (3. grafikoa). Errumania eta Bulgaria 2007ean Europar Batasunean sartu zirenean inflexio-puntu bat markatu zen jatorri europarreko biztanleen eboluzioan. Kroaziaren kasuan, nazionalitate hori 2013an sartu da 28en EBn, eta 58 pertsona gehiago ekarri ditu 2014an.

2014 2012 2010 2008 2006 2004 2002 2000 1998

72 72 72 72 71 71 70 71 72 73 73 71 69 62 55 51 50

28 28 28 28 29 29 30 29 28 27 27 29 31 38 45 49 50

%0

%50 Europa

%100

Gainerakoak Iturria: EINen datuak oinarri hartuta egin da.

1. taula. Atzerritarren gehikuntza EAEn, kontinenteen arabera banatuta. 1998-2014. (Balio absolututan eta ehunekotan)

EB (28) Europa ez komunitarioa Europa Afrika Amerika Asia Ozeania eta aberrigabeak Guztira

1998 N 7.170 420 7.588 2.714 3.993 837 62 15.198

% 47,2 2,8 49,9 17,9 26,3 5,5 0,4 100,0

2014 N 35.186 4.460 39.646 37.212 51.762 12.116 181 140.917

% 25,0 3,2 28,1 26,4 36,7 8,6 0,1 100,0

Hazkundea (%) 1998-2014 390,7 961,9 422,5 1.271,1 1.196,3 1.347,6 191,9 827,2

Iturria: EINen datuak oinarri hartuta egin da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.