2015eko maiatza Lege-gordailua BI-1163-05
IMMIGRAZIOAREN Euskal Behatokia
Observatorio Vasco de INMIGRACIĂ“N
BIZTANLERIA ATZERRITARRA EAEn, 2015 Begirada honen bidez, 2014ko abuztuko 54. Begiradaren edukia eguneratuko dugu; orduko hark 2014ko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako atzerritarren kopurua jasotzen zuen. Horretarako, 2015eko urtarrilaren 1ean EAEn erroldatutako biztanleria aztertu dugu, Estatistika Institutu Nazionalak (EIN) aurreratutako behin-behineko datuak kontuan hartuta. Erroldaanalisiaren Begirada batean lehen aldiz, atzerriko nazionalitatea duen populazioaren eta atzerrian jaiotakoaren arteko alderaketa ere jasoko dugu. Izan ere, nazionalizazio-prozesuei buruzko zeharkako informazioa eskuratzen lagunduko digu horrek eta, halaber, Euskadin bizi den populazio atzerritarraren irudi errealago bat erakusten. Aurten, hirugarren urtez segidan, murriztu egin da EAEko etorkinen biztanleria. Murrizte horren kausak krisi ekonomikoa eta azken urteotako nazionalizazio-prozesua dira batez ere. Hala ere, EAE da, oraindik ere, zentzu erlatiboetan Estatu osoan biztanleria atzerritar gutxien galdu duen Autonomia Erkidegoa.
1. Biztanleen udal-errolda. Ikuspegi orokorra 1. taula. Biztanleria atzerritarra EAEn, sexuaren eta lurralde historikoen arabera. 2014-2015 2014 Espainia EAE Araba Bizkaia Gipuzkoa
Guztira 5.023.487 141.316 26.693 68.159 46.464
Gizonezkoak 2.570.247 71.624 14.250 33.875 23.499
Espainia EAE Araba Bizkaia Gipuzkoa
Guztira 4.718.864 137.397 25.948 65.041 46.408
Gizonezkoak 2.405.598 69.619 13.742 32.319 23.558
% 51,2 50,7 53,4 49,7 50,6
Emakumezkoak 2.453.240 69.692 12.443 34.284 22.965
% 48,8 49,3 46,6 50,3 49,4
Urtetik urterako hazkundea -9,4 -5,1 -5,8 -7,7 -0,5
% 51,0 50,7 53,0 49,7 50,8
Emakumezkoak 2.313.266 67.778 12.206 32.722 22.850
% -51,0 49,3 47,0 50,3 49,2
Urtetik urterako hazkundea -6,1 -2,8 -2,8 -4,6 -0,1
2015
Iturria: EINen datuak oinarri hartuta egin da.
Gaur egun, erroldako behin-behineko datuen arabera, 2015eko urtarrilaren 1ean EAEko biztanle atzerritarrak 137.397 ziren; hau da, EAEko biztanleriaren %6,3. Iazko datuekin alderatuta, nazionalitate atzerritarra duen populazioa %2,8 murritzagoa da. Estatu osoan izan den murrizketarekin alderatzen badugu (%-6,1), EAEn beherakada txikiagoa izan da. Horrela, EAEko biztanleria atzerritarrak behera egin du hiru urtez jarraian, eta sendotu egin da duela 3 urte hasitako joera-aldaketa. Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaian bizi da atzerritar gehien, zehazki 65.041, 2014an baino %4,6 gutxiago. Haren atzetik doaz Gipuzkoa, erroldatutako 46.408 atzerritarrekin (%-0,1eko beherakada txikia) eta Araba, 25.948 atzerritarrekin (%-2,8ko jaitsiera). Beraz, Araban, eta batez ere Bizkaian, nazionalitate atzerritarreko populazioak behe-
ra egin duela ikusten dugu. Gipuzkoan, berriz, jaitsiera txikiagoa da; ez dago murrizketarik ia. Sexuaren araberako banaketan ere badira aldeak. EAE osoan, gizonezko atzerritarren ehunekoa emakumezkoena baino pixka bat altuagoa da; %51 eta %49,3 hurrenez hurren. Alabaina, azken urteotan nazionalizatu diren atzerritar jatorriko pertsonei erreparatuz gero, pentsa liteke kopuru hori bestelakoa dela, emakumeen pisua gizonena baino handiagoa baita. Alde hori handiagoa da Araban: gizonezkoa da %53, eta emakumezkoa %47. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, proportzioak ia berdinak dira. Araban dagoen aldearen arrazoi nagusia da afrikarren kopuru handiagoa dagoela, batez ere magrebtarrena; izan ere, jatorri horretako etorkinen artean
57 zbk.