Panorámica 63

Page 1

2016ko azaroa Depósito legal BI-2224-04

IMMIGRAZIOAREN Euskal Behatokia

Observatorio Vasco de INMIGRACIÓN

JATORRI ATZERRITARREKO ETORKINAK EAEko ESKUALDEETAN 2015 Begirada honetan, EAEn erroldatuta dauden jatorri atzerritarreko etorkinak izango ditugu aztergai, eskualdeka banatuta; horretarako, 2016ko urtarrilaren 20an argitaratutako erroldako behin betiko datuak erabiliko ditugu, 2015eko urtarrilaren 1eko ustiapenari dagozkionak. EAEko hogei eskualdetako egoera aztertuko dugu, kontuan hartuta jatorri atzerritarreko biztanleak nola dauden banatuta, eta aldagai hauen arabera bereizita: sexua, jatorri nagusiak eta jatorri-herrialdeak. Begirada honen bidez, eguneratu egingo ditugu 2007an, 14. begiradan, aztergai izan genituen eskualdeen araberako datuak. Ikuspegin ohi dugun moduan, 2015etik aurrera, jatorri atzerritarreko biztanleak hartzen ditugu kontuan datuak aztertzeko garaian, eta ez nazionalitate atzerritarra dutenak; hartara, aintzat hartuko ditugu nazionalizatzeko prozesuak direla-eta datuetatik kanpo gera daitezkeen biztanleak eta, ondorioz, emaitzek izan zezaketen alborapen hori ekidingo dugu.

Euskal eskualdeetako egoera orokorra Jatorri atzerritarreko biztanleriaren banaketa EAEn, eskualdeen arabera 2015eko erroldako datuen arabera, EAEn bizi diren jatorri atzerritarreko biztanle gehienak hiriburuen inguruan bizi dira: gehienek Bilbo Handia aukeratzen dute (% 37,0), eta ondoren Arabako Lautada (% 16,1) eta Donostialdea (% 15,1). Horrenbestez, hiru eskualde horiek EAEn bizi diren jatorri atzerritarreko biztanleria osoaren % 68,2 hartzen dute. Interesgarria da behatzea zentraltasun hori mantendu egin dela azken urteotan, aldaketa txiki batzuk izan baditu ere (1. grafikoa). Arabako Lautadaren eta Donostialdearen egoera ia berdina izan da, eta Bilbo Handiaren kasuan, berriz, bertan bizi diren jatorri atzerritarreko etorkinen kopurua hiru puntu jaitsi da; ondorioz, Bizkaiko gainerako eskualdeetako kopuruek gora egin dute 2004tik 2015era. 1. grafikoa. Atzerriko biztanleen kokalekuen bilakaera, hiriburuetako eskualdeetan eta gainerakoetan (%). 2004, 2009 eta 2015 2015

37,0

2009

38,4

2004

40,2 %0

%20

16,1 16,2 16,7 %40

15,1 14,4 15,7 %60

31,8 30,3 27,4 %80

%100

Bilbo Handia

Arabako Lautada

Donostialdea

Gainerako eskualdeak Iturria: EINen datuak oinarri hartuta egin da.

Beraz, atzerrian jaiotako biztanleak hiriburuetan pilatzen dira nagusiki, eta sakabanatuago daude gainerako eskualdeetan eta landa-eremuetan. Gauza bera gertatzen da bertan jaiotako biztanleekin (1. taula). 1. taula. Guztizko biztanleriaren (bertakoa eta atzerritarra) banaketa, jatorriaren eta eskualdeen arabera. 2015 Guztira Bertokoak Jatorri atzerritarra K % K % K % Arabako Ibarrak 5.674 0,3 5.201 0,3 473 0,3 Arabako Lautada 260.542 11,9 230.899 11,5 29.643 16,1 Arabako Mendialdea 2.982 0,1 2.824 0,1 158 0,1 Errioxa Arabarra 11.293 0,5 10.099 0,5 1.194 0,6 Gorbeia Inguruak 8.682 0,4 8.105 0,4 577 0,3 Kantauri Arabarra 34.475 1,6 32.483 1,6 1.992 1,1 Araba, guztira 323.648 14,8 289.611 14,4 34.037 18,5 Arratia Nerbioi 23.849 1,1 22.386 1,1 1.463 0,8 Bilbo Handia 865.398 39,5 797.300 39,8 68.098 37,0 Durangaldea 98.278 4,5 90.862 4,5 7.416 4,0 Enkarterri 32.240 1,5 30.032 1,5 2.208 1,2 Gernika-Bermeo 46.224 2,1 42.362 2,1 3.862 2,1 Markina-Ondarroa 26.073 1,2 23.875 1,2 2.198 1,2 Plentzia-Mungia 56.713 2,6 52.705 2,6 4.008 2,2 Bizkaia, guztira 1.148.775 52,5 1.059.522 52,8 89.253 48,5 Bidasoa Beherea 78.426 3,6 69.900 3,5 8.526 4,6 Debabarrena 55.752 2,5 50.908 2,5 4.844 2,6 Debagoiena 62.720 2,9 58.301 2,9 4.419 2,4 Donostialdea 327.992 15,0 300.094 15,0 27.898 15,1 Goierri 68.234 3,1 62.368 3,1 5.866 3,2 Tolosaldea 48.797 2,2 45.166 2,3 3.631 2,0 Urola Kosta 74.913 3,4 69.190 3,5 5.723 3,1 Gipuzkoa, guztira 716.834 32,7 655.927 32,7 60.907 33,1 EAE, guztira 2.189.257 100,0 2.005.060 100,0 184.197 100,0 Iturria: EINen datuak oinarri hartuta egin da.

63 zbk.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.